Monografikoa: Euskaraz bizi nahi dut

download Monografikoa: Euskaraz bizi nahi dut

of 7

  • date post

    29-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    223
  • download

    6

Embed Size (px)

description

euskaraz BIZITZEKO hizkuntza-politika berria eraikitzen

Transcript of Monografikoa: Euskaraz bizi nahi dut

  • HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN 2010 MARTXOA

    Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

    Iruean inoiz egindako manifestaziorik handiena egin da euskaraz bizitzeko eskubidearen alde. Milaka herritarrek euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute.

    Euskaraz bizi nahi dut.

    Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2008ko abenduaren 13an Bilboko BEC erakustazokan egindako ekitaldian Bai euskararitik Euskaraz Bairako jauzia emango zuela iragarri zuen. Lehenago eta beranduago bat zehazten duen ekitaldia izan zen hura ez baita izan lelo aldaketa hutsa. Horren atzean, euskalgintzaren norabidean aldaketa estrategikoa iragartzen da.

    Bai euskarari.

    1997ko martxoan, Donostian egindako Euskararen Unibertsoa izeneko Jardunaldien ondoren eta bertan bildutakoen eraginez sortu

    zen Kontseilua. Garai hartan ere, orain bezalaxe, euskararen normalizazioaren azterketa egin ondoren kezka nagusitu zen euskaltzaleen artean:

    Euskararen garapenaren egoeraz kezkaturik, eta Euskalgintzak eta euskal kulturgintzak bizi duen sakabanaketari aurre egiteko asmoz, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua eratzea erabaki dugu. Bere eginkizun nagusiak hauexek izango dira: Euskalgintzaren ahotsa izan eta eragin soziala bideratzea; Euskalgintzaren proiektu eta auzi nagusiak aztertu eta burutzea; eta euskararen normalizaziorako ikuspuntu sozialeko plangintza orokorraren prozesua zuzentzea.

    Euskararen Unibertsoa. 1997.eko martxoa

    bizitzekoeuskarazHIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN 2010 ALE MONOGRAFIKOA

    Euskaraz bizitzeko eskubidearen alde

  • Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

    Euskararen aldekotasuna ezinbesteko faktorea da normalizaziorakoIkus daitekeenez, azken hamarkadan Kontseiluak eraginkortasun handiz bete ditu ezarritako helburuak, izan ere, euskalgintzaren ahotsa izan da, proiektu berriak eta berritzaileak abiatzen jakin du eta beste askotan parte hartu du eta ekarpen interesgarriak egin ditu alor sozialean eta politikoan euskarak bere b i d e a e g i n d e z a n . H a l a e r e , U n i b e r t s o a r e n Ja r d u n a l d i e t a n Kontseiluaren jarduna ardaztuko duen beste zerbait erabaki zen:

    Euskararen aldekotasuna ezinbesteko faktorea da Euskararen Unibertsoaren garapenean eta indartu egin behar da.

    Kontseiluak, urte hauetan guztietan, euskararen aldekotasuna ikustarazteko Bai euskarari ideia erabili du etengabe. Euskal Herriko 5 estadiotan egindako ekintza gogoangarritik hasita, etengabe herri guztietan Bai euskarari ekimenari esker egindako lan eskergara. Esan liteke, euska l g izar tearen a ldekotasuna ikustarazteko lelo ikurra izan dela Bai euskarari. Lanketa intentsibo horrek bere emaitzak eskaini ditu, izan ere, m o t a g u z t i e t a k o a z t e r k e t a soziolinguistikoek nabarmen adierazten dute Euskal Herriko populazioaren gehiengoa euskara normalizatzearen aldekoa dela.

    Beraz, Bai euskarari ideia ez da izan euskararen aldekotasuna ikusarazteko soilik balio izan duen ideia. Bai euskarari leloak jende askoren jarduna a r d a z t u d u e t a e u s k a r a r e n normalizazioan aurrerapausoak ematea ahalbidetu digu. Izan ere, hizkuntza bat normalizatzea denoi eragiten digun prozesu soziala eta politikoa da eta horrek berez dakartzan nekeei aurre egiteko herri tarren aldekotasuna ezinbestekoa da. Alegia, ez dago h i z k u n t z a b a t n o r m a l i z a t z e r i k herritarrak ez badaude horren alde. Zentzu horretan, Kontseiluak Bai euskarari erabil iz urte hauetan guztietan egin duen lana aldekotasuna sustatuz oso kontuan hartzekoa da. Gauzak horrela, emaitza interesgarriak eskaini dituen lan jardun bat zergatik egokitu?

  • Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

    Nola pentsatu, hala jokatuH e r r i t a r r e n p e n t s a m e n d u dominanteak, pentsamendu soziala, alegia, gizartearen motorrak dira. Gure pentsamenduek, gure usteek, gure ideiek definitzen dute gure p o r t a e r a e t a e r a b e r e a n , pentsamendu, uste eta ideia horiek gizartean eraldatzen dira. Beraz, aldaketa konportamentalek gizartean ber tan dute i turburua . Ter mino log ia a ldaketa , pentsamendu aldaketa eta konportamendu aldaketa, orden horretan gertatzen dira aldaketa sozialak. Hizkuntza bat normalizatzea, aldaketa sozial garrantzitsua da, i r au l t za be re ad i e ra et imologikoan, g izartea eraldatu egiten duelako, irauli egiten duelako. Beraz, euskararen normalizazioaren kasuan zehaztasun handiz aztertu behar ditugu erabiltzen ditugun terminoak, herritarren usteak eta horiek e s k a i n t z e n d i g u t e n o n d o r i o konportamentala.

    Bai euskarari ideiak aldekotasuna sustatu du baina, ez dugu lortu aldekotasun hori konpromiso praktikoetara bideratzea alde

    dauden guztien kasuan. Esan liteke, sozialki pentsamendu dominantea dela , g izartearen gehiengoak konpartitzen duen ideia dela eta ondorioz, ideia horrek herritar bakoitzari iradokitzen dionaren araberako konportamenduak dira nagusi.

    Gaur egun, asko eta asko dira euskararen alde dauden herritarrak eta zoritxarrez, asko dira alde egonik ere, oraindik ikasi ez dutenak edo erabi l tzen ez dutenak, soi l ik a l d e k o t a s u n a a d i e r a z t e a ahalbidetzen dioten ekintzetan parte hartzen du edo kasurik hoberenean hurrengo belaunaldia bihurtzen da bere aldekotasunaren jomuga.

    Kontua da, belaunaldi berriarentzat ideiak indarra galtzen duela ez baita b e re a p u s t u a e t a o n d o r i oz , euskararen aldekotasunak berez ekarri beharko lukeen ondorioa apaltzen da.

    Zentzu horretan, euskararen n o r m a l i z a z i o a s u s p e r t z e k o

    ez inbes t ekoa da a lo r sozialean estrategia berriak eraikitzea, alor politikoan h i z k u n t z a - p o l i t i k a eragingarriagoak abiatzea eta norbanakoen kasuan k o n p ro m i s o ze h a t z a k hartzea hizkuntzaren alde. Euskararen alde gaudela esate eta pentsatze hutsa ez da nahikoa euskararen normalizazioaren bidean

    beharrezko urrats erabakigarriak emateko. Behar-beharrezkoa da, beraz, mezuak ere egokitzea. Horrela sortzen da Euskaraz bai i d e i a . Te r m i n o a k a l d a t u z , pentsamenduei eragin nahi diegu konportamenduak euskararen normalizazioaren aldekoagoak izan daitezen.

    Pertsonek egoerak errealak balira bezala definitzen

    badituzte, egoera horiek errealak dira beren ondorioetan

  • Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

    Kontseiluak datozen urteotan Idazkari Nagusi berria den Paul Bilbao lemazainak gidaturik ideia hori garatuko du. Euskararen alde egoteko eta egiteko modu bakarra euskara ikastea eta erabiltzea dela esango diegu norbanakoei, euskarari gizarte espazioak eskaini behar zaizkiola esango diegu gizarte eragileei eta hizkuntza-politika berri eta eragingarria behar dugula esango diegu alderdi politiko eta instituzioei.

    Euskaraz Bai ideia euskararen alde egoteko bide bakarra dela ikustaraziz. Bakoitzak bere zeregin espezifikoari helduz, bakoitzak normalizazio prozesuan dagokion ardurari eutsiz eta denbora faktoreak duen garrantziaz jabeturik datozen urteotan bultza egin behar dugu normalizaziora eramango gaituzten baldintza sozialak, politikoak, juridikoak eta ekonomikoak lortzeko. Edozein kasutan, estrategia egokia eraikitze bidean gaude norbanako eta eragileentzat behar horiek ondorio logiko eta naturala izan daitezen eta ez, inposatutako betebeharra. Dudarik gabe zeregin horrek gure trebezia guztia eskatuko digu baina erabat ziur gaude bide bakarra dela eraginkortasunez aurrera egiteko.

    Gure seme-alabak Nafarroa euskaldun batean hezi daitezen eskubidearen alde

    Ainara Azkona Muruamendiaraz

    Nire ustez Euskal Herrian bizi garenez, denok euskara jakin beharko genuke

    Aiora Unanua

    Euskaraz dakigunok, etxean eta etxetik kanpo euskaraz egiten saiatu behar gara. Askotan errazera jotzen dut eta ez dut behar adina esfortzu egiten. Gaurtik aurrera nire konpromisoa duzue zentzu honetan.

    Gora euskara!!

    Alazne Aranburu Iruretagoiena

    Amaiur Ikastolako komunitate osoa: langile (irakasle, laguntzaile, atezain...), guraso (Guraso Elkartea, Eskola Batzordean daudenak...) bat dator Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko aldarrikatzearekin

    AMAIUR IKASTOLA HLHIP

    Eremu ez euskaldunean bizi garen euskaldunak gara. Ezin digu inork agindu nola bizi nahi dugun, guk dagoeneko erabaki dugu eta. Zonifikazioa zentzugabekeria da

    Ana Flamarique Goi

    Askatasuna eta errespetua, elkarbizitzarako oinarriak. Askatasuna, nahi duten nafar guztiek euskaraz bizitzeko, eta errespetua, bati-bat agintarien aldetik, herritarren nahi hori babesteko, eta hobeto, hizkuntza hori indartzeko, bertako ama hizkuntza delako, iritzi politiko guztien gainetik.

    Antton Elorza Dierez

    Euskaraz egiten duenak bi gauza erakusten ditu: nortasuna duela eta kultura duela. Nortasuna du, giroaren kontra ari delako; eta kultura du, erdaraz gain euskaraz ere badakielako.

    Aritz Larreta Bereziartua

    Erbestetik gure hizkuntzaren kontra etengabean egindako erasoak minez eta larritasunaz bizitzen ditut baina aldi berean horien aurka tinko aritzen zaretenen lana eta kemena harrotasunez ikusten ditut. Horrela segi! Beti aitzina!

    Arturo Villanueva Arteaga

    Euskaratik eta euskaraz eraikitzen segi nahi dugu herri hau. Horixe da guretzat zentzua duen BAKARRA.

    Imanol Epelde Pagola

    Zertarako da eskubidea biderik ez badago? Inork ez digu ezer emango, lortu egin beharko dugu inteligentzia eta kemenez jokatuta. Ezina ekinez egina!

    Iaki Amuategi Basauri

    Euskaraz bai

    Herritarrek euskaraz bizitzeko duten nahia ikusaraztea garrantzi handikoa da normalizazioa azkartzea ekarriko duen hizkuntza-politika berriaren alde eragiteko.

  • Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

    Herritarren aktibazioaEuskaraz bizi nahi dugu pentsamendua hedatzeko biderik eraginkorrena eta era berean, herri mugimenduari dagokion bidea herritarren akti