216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria “Horrela segiz gero Asiako liztorrak erlea suntsituko du” 216. zk. Bigarren aroa Urriak 31 2013 Erreportajeak Katu hegoduna komikia, made in Irun 4 Hitz Gurutzatuen Txapelketa 5 Pio Baroja, elkarte berria 6 Tximeleten museoa, berriro irekita 8 Kirolak. Pilota 10 Haurren leihoa. Eguzkitza LH 11 Gurasoentzat. Aberatsak gara!!! 12 Gazteen lanak. Toki Alai BHI 14 Gazte informazioa Irunero Kirolak Mariño Kirol Klubak igotzea du helburu w w w . i r u n e r o . c o m Sar zaitez web orrian eta Facebooken Ramon Olaondo, Bidasoako erlezainen presidentea

Transcript of 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure...

Page 1: 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik Ipar Poloan bizi den antxoa bat izan nahi dut. Ana Grijalba

Irungo euskarazko

hamabostekaria

“Horrela segiz gero Asiako liztorrak erlea suntsituko du”

216. zk.Bigarren aroa

Urriak 312013

ErreportajeakKatu hegoduna komikia,made in Irun

4 Hitz Gurutzatuen Txapelketa5 Pio Baroja, elkarte berria6 Tximeleten museoa, berriro irekita8 Kirolak. Pilota10 Haurren leihoa. Eguzkitza LH11 Gurasoentzat. Aberatsak gara!!!12 Gazteen lanak. Toki Alai BHI14 Gazte informazioa

I runero

KirolakMariño Kirol Klubakigotzea du helburu

ww

w.irunero.comSar

zaitez web orrian etaFacebooken

Ramon Olaondo, Bidasoako erlezainen presidentea

Page 2: 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik Ipar Poloan bizi den antxoa bat izan nahi dut. Ana Grijalba

Aurtengo udakoegun bero etaeguzkitsu batean,udak oharkabeanbizi gintuenean,Hendaiako hon-dartzan marrazoenarrautzak azalduziren. Izan ere, ma-

rrazoen enbrioi edoarrautza horiexek nik neuk eskuartean izan nituen,beraz, zin dagit; hitzok ez dira haluzinazio baten on-dorengoa. Gainera, ezinbesteko argazkia atera nien,marrazoen arrautzak aditu baten esku geratu ziren-eta. Itsasoak zeruarekin bat egiten zuen puntura be-giratuta, pentsamenduak aldegin zidan OzeanoArtikoraino: marrazoen enbrioiak Kantauri itsasoanbadaude jada, antxoak Ipar Poloan izango dira laster,pentsatu nuen. Etorkizuneko marrazoen enbrioi haiekbainujantzi eta txankleten ohikotasuna irauli zuten bat-batean, ziurtatzeko, beste behingoz, errealismoa etasurrealismoa guztiz loturik edo nahasturik daudela.Askotan, arinki, surrealismoa identifikatu ohi baitugusoilik Daliren estrabagantziekin edota salbuespenezkoerokeriekin. Halere, bizi dugun errealitate “ezaguna-ren” erabatekotasuna irauliko duten (edo aberastuko

duten, nondik begiratzen diozun) ezusteko gertakariakegunero suertatzen dira, une oro ez esateagatik. Mu-turreko adibide bat ipintze aldera, surrealismotikbaino errealismo estranbotikotik gertuago dagoenaakaso, bagoaz orain bertan gure gainean dugun ho-deitzarraren eskutik Madrilgo zerupean kokatzen denAudiencia Nacional-aren epaitegira, non duela aste-bete 35/02 auziaren makroepaiketa hasi zen. Auzihonen xehetasunen irakurketa zinez da trinkoa bezainharrigarria. Auzia ireki zenetik hamaika urte igaro os-tean, epaiketaren lehenengo egunean, eta hasteko,epaile txit gorenek deliberatu zuten Askabide izenekoelkartea auzitik kanpo uztea. Askabide ez ei zen “he-rriko taberna” bat... Aaaaaa! Errealismoa edo surrea-lismoa? (ipini X bat aukeratutako hitzaren alboan).Ildo horretatik jarraituz gero, bukaerako makrosen-tentzia behin-betikoan jarri beharko duten imajinaziogaindosiak guztiok entretenituko gaitu halabeharrez,ze, izan alde bateko sententzia, izan beste aldekoa,ezin izango zaio ezabatu surrealismo antzu baten tra-zarik. Orobat traza horiek “tartaren”auzian ere egonbadaude, nabarmen: Nafarroako presidenteari tartabat jaurtitzeagatik 5 eta 9 urteko kartzela-zigorra es-katu dute. Errealismoa edo surrealismoa?...(XX)... En-brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik IparPoloan bizi den antxoa bat izan nahi dut.

Ana [email protected]

Naiara Hernan-dez Lekuona

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas [email protected]

Baseclick S.L.

ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57www.irunero.com

I runero

Irun atzo Irun gaurErreal ismotik sur real ismora eta buelta

La Agricola atzo

La Agricola gaurLa Agricola jatetxearen erroakUrdanibia plazan bilatu behardira, gaur egun Eskina tabernadagoen etxean, hain zuzen.Bertan, duela 60 urte baino ge-hiago Venancio Ayerbek ostatubat zeukan. Aurrerago, La Agri-cola Urdanibia plazaren parekoaldera lekualdatu zuten. LaAgricola jatetxe ospetsu bila-katu zen, bertan ematen zituz-ten otordu goxoak propiodastatzera Irundik kanpoko be-zeroak autobusez ere etortzenziren. Gaur egun orube hutsbat besterik ez dago jatetxe

handia zegoen tokian. Plazakoazken kokalekua goiko argaz-kian agertzen den etxea izanzen. Aldamenean beste Agri-cola bat zegoen: NekazarienEtxea. Leku berean jarraitzendu, baina eraikin berri batean.

Argazkiko jatetxe-taberna1977. urtean eraitsi zuten. Ve-nancioren seme Victorrek etaharen emazte Pilarrek lekukoahartu eta Altzukaitz kalekoetxe berrietan jarraipena emanzioten La Agricolari. Gaur egunCarlos Sagastizabal sukaldariajatetxeko zuzendaria da.

2

Yurre Ugarte

Honako erakunde hauek Irunero diruz laguntzen dute:

IUA: 40902

Page 3: 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik Ipar Poloan bizi den antxoa bat izan nahi dut. Ana Grijalba

- Nola sartu da Euskadin Asiakoliztorra?Frantziatik sartu omen da, Asia-tik Bordeleko portura egur kar-gamentu bat garraiatu zuenitsasontzi baten bidez. Egurreangordeta zegoen eta handik za-baldu zen Ipar Euskal Herrira le-henik. Gaur egun Euskadin ezezik penintsulan ere zabaltzenari da espeziea.

- Nolakoak dira eta nola joka-tzen dute?Ez dira autoktonoak baino han-diagoak: bertako ale txikienakasiatiko handienen tamaina-koak dira. Erleek ez bezala, ezdute loreetako nektarra xurga-tzen. Fruituaketa proteinajaten dute; hor-taz, erleak ha-r r a p a t z e ndituzte. Osoe r a s o k o r r a kdira: eralauntze-tan egon ohidira, erleak noizirtengo zain. Erleak elikatzeraabiatzen direnean, orduan hil-tzen dituzte. Azkenerako erleak,erabat izututa, ez dira erlaun-tzatik ateratzen. Horrela ziklonaturala hautsi egiten da. Negua gordeta pasa ondoren,udaberrirako ernalduta daude.Ezaugarri nagusietako bat daoso azkar ugaltzen direla, kabibakoitzetik 300-500 erreginaere jaio litezke eta.

- Noiz iritsi ziren Asiako lehe-nengo liztor aleak Bidasoara?Duela lau urte ikusi genituen le-henak, harriduraz ikusi ere, ez

genekielako zer zen. Handikegun batzuetara jakin genueniparraldean zegoeneko Asiakoliztorrarekin arazoak zituztela. Bigarren urterako, arazoa Bida-soan geneukan.

- Eztiaren uztan eragina naba-ritu duzue?Bidasoan 5.000 kg ezti inguruproduzitzen dira. Aurten kopu-ruak pixka bat behera egin du.Udaberria ohi baino euritsua-goa eta hotzagoa izan da. Girohori ez da erleentzat lagunga-rria; baina aldi berean, asiar liz-torrentzat ere kaltegarria da.

- Zer egin zenuten elkarteki-deok orduan?Guk bakarrikezin genuenezer egin. Tran-pak jarri geni-tue: garagardoabidoietan sar-tzen da liztorrae ra k a r t ze ko .Bertan itotahiltzen da. Dena

den, hori ez da nahikoa. Foru Al-dundira jo genuen laguntzaeske. Joan den urtean protokolobat martxan jarri zen, suhiltzai-leekin eta basozainekin baterakabiak bilatzeko eta kentzeko.Kabiak topatzea ez da erraza,oso gordeta egoten baitira.Gauzak oso ongi joan ziren.

- Zer gertatu da aurten?Protokoloa ez da aplikatu suhil-tzaileekin akordiorik ez zegoe-lako.Beste sistema batekin probakegin dituzte: 14 metroko pertikabatekin kabia pozoitzean datza.

Dena dela, kabia bilatu beharda, eta horretarako jenderik ezbadago...

- Etorkizunari begira nola ikus-ten duzu buruhauste hau?Kabiak horrela suntsitzea ez danahikoa: produkturen bat beharlitzateke liztor asiatikoa errotikdesagerrarazteko. Horrela ezindugu segi. Zerbait egiten ezbada, aukeratu beharko da: liz-torra ala erlea, biek ezin dute el-karrekin bizi. Hasi dira jada mahastietan sar-tzen eta fruta zulatzen. Hor in-teres ekonomiko handiakdaudenez, bada, agian arazohori izan liteke erabateko esku-hartze baten eragile.

3

Ramon Olaondo, Bidasoako Erlezainen Elkarteko presidentea

“Neurriak hartzen ez badira, Asiako liztorrak erlea suntsituko du”

Ramon Olaondok 18 erlauntz ditu Beho-biko Botenean. Inguratzen denean tenisekoerraketa bat asiar liztorren aurkako armagisa erabili ohi du. “Ez dituzte pakeanuzten”, kexu da. Duela lau urte ikusi zirenBidasoan lehendabiziko aleak. Kalteak zeinkezkak handituz doaz. Erlezainek errotiksuntsitzeko neurriak eskatzen dituzte.

“Kabiak suntsitzeko, bilatubehar dira, eta horretarako

jendea behar da”

Olaizola Immobiliaria agentzia

Asiako liztor bat eta aurtengo uztako eztia, erlezainek Olaberrian duten elkartean.

Ezkerretik hasita, Simon Telletxea eta Ramon Olaondo, abaraskak eskuetan dituztela.

Page 4: 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik Ipar Poloan bizi den antxoa bat izan nahi dut. Ana Grijalba

4

Irun, hitz gurutzatuen hiriburua

Euskarazko hitz jokoen LUMA aldizkariakduela 13 urte lehenengo zenbakia plaza-ratu zuen. Irunen eta irundarrek egina denargitalpen honen 1.000 ale saltzen diraEuskal Herri osoan gaur egun. Hiru hileanbehin zabaltzen da; 68 orrialde ditu eta,horietako 20, gazteentzako propio sortuak. Iñaki Agirresarobe hasieratik Lumako lan-kide izan da. “Luma sortu aurretik euskalaldizkari zenbaitetarako hitz jokoak pres-tatzen genituen. Aldundiak lagunduta, bil-duma bana lantzea erabaki zuten. Orduanpentsatu genuen: hor bada merkatua, etaEuskal Herrian ez da horrelako produktu-rik”.Hainbat herrialdetan hitz gurutzatuen le-hiaketak tradizio handikoak dira; tartean,Frantzian, Belgikan eta Estatu Batuetan. Es-painian, berriz, ez da halakorik antolatzen.“Behin aldizkaria finkatu ondoren, lehe-nengo txapelketa prestatzea pentsatu ge-nuen”, azaldu du Iñakik. “Euskal Herriosoko zaletuak etorri zirela ikusita, bada,segida ematea erabaki genuen”.

TxapelketaParte-hartzaile gehienek “txapela lortzeaez den beste helbururen bat” dutela dioLumako lankideak. “Marka hobetzera edo,besterik gabe, zaletasunaz gozatzera dato-zela esan liteke”. VII. edizioa jokatuko da aurten. Guztira 40bat lehiakidek hitz gurutzatuetako laukiguztiak betetzea izango dute erronka.Behin parte hartzen hasiz gero, “lehiaki-deek urtero izena ematen dute txapelke-tara itzultzeko”. Lau baizik ez dira finalerairitsiko. Jendaurrean jokatuko da, kubo batosatzen duten arbel moduko paneletan.Irabazleak 350 € eskuratuko ditu; bigarre-nak, 225; hirugarrenak 120; laugarrenak,60; finalaurrera igarotzen direnak, 20, etagainontzekoek, oroigarri bana.Irabazi ala ez, zaletuek egun borobila pasaohi dute. Behin Txapelketa amaitu eta ur-duritasuna astinduta, Olan bazkari ederrazain dute, baita bazkalaosteko giroa ere.Txapelketak Irungo Udalaren babesa daukaeta Ola zein Kalitatea laguntzaile dira.

Azaroaren 23an Ola Sagardotegian Euskal HerrikoHitz Gurutzatuen VII. Txapelketa jokatuko da, IrungoLUMA aldizkariak antolatuta. Hizki kontuetan iaioak diren hainbat bazterretako lagunak bilduko dira: batzuk, txapela eskuratzera, besteak, zaletasunaz gozatzera, eta guztiak egun ederraigarotzera.

Goian ezkerrean, iazko txapelketako finala Ola sagardotegian. Goian, aurtengoaren kartela.

Aurtengo txapelketa

Lehiakideak goizeko 9:30ean OlaSagardotegian bilduko dira, eta10:00etan kanporaketa saioak ha-siko dira. Hiztegi-liburuak erabiliahal izango dira; ez, ordea, ordena-gailua. Taulako lauki guztiak betebehar dituzte lehiakideek. Aintzathartuko den lehen irizpidea eginikoakatsen kopurua izango da. Probakagindutako epean bukatzea ezin-bestekoa da. 12:15ean finalaurrekoa jokatukoda. Aurreneko lau postuetan sail-katzen direnak finalera igaroko dira.

13:15ean finala jendaurrean joka-tuko dute, zutik, hartara paraturikopaneletan. Bertan bazkaltzeko aukera dago, 20€ren truke. Bazkalondoan sari-ba-naketa egingo da. Girotze lanetanbertsolariak, trikitilariak... aritukodira.Izen-emateak: Azaroaren 20ra arte,baina txapelketa egunean bertanere egin daiteke. 25 € ordaindubehar dira. LUMA aldizkariko harpi-dedunentzat, [email protected]

Iazko lehiaketako kanporaketaren irudi bat.

Page 5: 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik Ipar Poloan bizi den antxoa bat izan nahi dut. Ana Grijalba

5

Duela zenbait hilabete Irungohiritar talde batek “Elkarrizketa-rako eta debaterako Pio BarojaElkartea” sortzeko erabakiahartu zuen, “adostasuna bila-tzen ez duen hainbat gai debati-tzeko modu garratzak”bultzatuta.

Jose Julian Escalero elkartekide-aren iritziz, “ezberdinak garelaonartu behar dugu lehenik etabehin, eta, ondoren, aurreandugun pertsonaren arrazoiakzein sentimenduak ulertzensaiatu behar dugu”.

Kezka hori dela eta, gai batean“elkarrizketa ardatz izaki, zertangatozen bat mahai gaineratzekotopaketa publikoak antolatzeariekin diogu”. Bertan hiritarrak,elkarte profesionalak, politika-riak, sindikalistak eta mota guz-tietako kolektiboak interesorokorreko kontu bati buruz ari-tuko dira. “Ez dugu erabatekoadostasuna bilatzen, baina gu-txienez zertan egiten dugun batazaleratu nahi genuke”, zehaztudu Jose Julianek. Bere aburuz,“eredua erakundeetara eramanbeharko litzateke”.

Lehenengo topaketaTopaketak Atalaia jatetxean egi-

ten hasi dira jada. Lehenengoajoan den urriaren 24an burutuzen. Formula beti berberaizango dela adierazi du Jose Ju-lian Escalerok. “Lehenik, afalduegiten dugu, 15 €ren truke, etabehin pixka bat elkar ezagututa,bi hizlarik azalpenak ematen di-tuzte. Azkenik, solasaldi publi-koa irekitzen da. Moderatzailelanetan, herriko hedabide ba-teko kazetari bat dugu”.

Aurreneko saioak galdera batizan zuen izenburutzat: Zer ger-tatuko da zaborrekin 2015etikaurrera? Ekologistak Martxa-neko Kepa Olaiz eta Denis ItxasoDonostiako Udaleko zinegotziahzilari izan ziren. “Errauskailua,gaikako hondakin-bilketa, etaabar izan ziren mintzagai. Azal-penak entzun ondoren, inork ezdakiela zer gertatuko den ondo-rioztatzen da”, dio Escalerok.“Ematen du bakoitzak bere au-kera egin duela eta nor berebere posizioan gotortuta dago-ela”. Behinik behin, Pio Barojaelkarteak bere helburua lortuduela azpimarratu du Escalerok:elkarrizketa.

[email protected]

Pio Baroja elkarte berriakezbaia sustatunahi du

Nor bere posizioan gotortua, elkarrenganaoldartzea eta arerioa mendean hartzea daazken buruko jomuga. Halaxe ikusten dituPio Baroja elkarte berriak debate publikoakzein informalak. Emaitza gerra antzu batda. Eztabaida aberasteko jaio da elkartea, etahorretarako hitz bat giltzarritzat jotzen du:elkarrizketa. Hilero debateak antolatzen hasi da.

Jose Julian Escalero elkarteko kideetako bat da.

Page 6: 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik Ipar Poloan bizi den antxoa bat izan nahi dut. Ana Grijalba

6

Bidasoan sei espezie desa-gertu direla egiaztatu du Ma-nuel Aguirresarobek. “XX.mendearen bukaeran bertakobasoak murriztu eta kanpotikekarritako koniferak landatzenziren, azkarrago hazten dire-lako. Baina hemengo tximele-tek elikatzeko bertakozuhaitzak behar zituzten.Beste ondorioetako bat izanzen pinuek bere-berezkoduten izurritea, prozesionaria,agertu zela. Fumigazioek in-tsektu kaltegarriak eta onura-

garriak ere hiltzen dituzte,beraz...” Europan ere tximeleta-popu-lazioak sekulako triskantzajasan du. “Espezien %50 desa-gertu dira ekosistema aldake-ten eraginez”. Etorkizunari begira itxaro-pentsu egoteko moduko alda-ketak ematen hasi dira.“Zorionez, lur publikoen ingu-ruko politika aldatzen ari da,hau da. Pinuak zeuden ere-muetan orain espezie tradi-zionalak landatzen dira”.

Bidasoan 6 espezie desagertu dira

Hegodun bitxiak

2008an krisi ekonomikoak jo aurretik, IrungoUdalak Palmera-Monteroko lokal handi bat ego-kitu zuen bertan Tximeleten Museoa kokatzeko.Kinka ekonomikoaren ondorioz, proiektu museis-tikoa bertan behera uztea erabaki zuen, 400.000euroko inbertsioa eskatzen baitzuen. Tximeletenerakusketak Larretxipi kaleko egoitzan jarraizezan, ordea, beharrezkoak ziren zenbait lan, tar-tean, argiztapena aldatzea. “Argi hotzak jarriezean, 10 urteren buruan bilduma hondatukozen”, azaldu du tximeleten jabe Manuel Agirresa-robe entomologoak. Berrikuntzak egin ostean,museoa irekita dago bueltan.

7.000 aleko erakusketaManuel Agirresarobe irundarra ia bizitza guztiantximeletak biltzen eta aztertzen aritu da. Halaxe,7.000 aleko bilduma paregabea osatzea lortuzuen.Manuel, 14 urte zituela, intsektu hauek harrapa-tzen hasi zen bere etxe inguruan, Lapitzeko Egi-luze baserrian, alegia. “Koloreak eta edertasunakerakarri ninduten. Munduko intsekturik ederrenadela esaten da”, dio Manuelek, tximeletek erebera harrapatu zutela gogoratzean. “Egun batez,tximeletak nola ehizatu eta kontserbatu beharziren azaltzen zuen esku-liburuxka bat iritsi zenetxera, eta halaxe ikasten hasi nintzen”. Une ahaztezina du, ehizean ari zela, Isidro Odrio-zola irakasle jesuita topatu zuenekoa. “Nire ira-kasle bilakatu zen. Aranzadirako ikerketak egiten

laguntzen nion”.Udan penintsula guztia korritu ohi zuten hegal-dun bitxiak sareratzen. Bilduman duela 40 urtekoaleak ere baditu. Manuelek argi utzi nahi du ge-hienetan helburua ez dela tximeleta hiltzea, bai-zik eta aztertzea. “Horretarako, anestesiatzen dasegundu batzuez”. “Orratza sartzen zaie hilda da-goenean, hegaletako hautsa ukitu gabe manipu-latu ahal izateko ”.

5 kontinenteetako tximeletakMundu zabaleko tximeletak bildu ditu ManuelekLarretxipi kalean. Europakoak, denak berak ha-rrapatutakoak dira; gainontzekoak, elkartrukeenbidez eskuratutakoak, unibertsitateekin eginikoakbatik bat.Bisitariek, erakusketaz gain, dokumentala ereikusten dute, non intsektu hauen bizitzaren etagarrantziaren berri helarazten zaien. Itxura eder bezain bizitza iragankorra dute. Ma-nuelen esanetan, “eme batzuk egun bat edo bibaizik ez dira bizi, arrak baino lauzpabost egun ge-roago jaiotzen direlako”. Bizitza laburrean zeharlan asko eta berebiziko garrantzizkoa dute; izanere, loreen polinizatzaile nagusiak dira erleen a-tzetik. Manuelek ez du amaitutzat jotzen bilduma. Mu-seoan dauden ale guztiak egunez hegan egitenduten espezieak direnez, bada, “orain Irunenaurki daitezkeenena eta gauez hegan egiten du-tenena osatzea dut jomuga”.

Goian, Ama-zonaseko alesorta bat etaMelanesiakobeste bat. Eskuinean,Irungo bi ale,15 cm-koak,Europakohandienak. Behean, Bu-rezurrarenEsfingea dei-turikoa, sor-baldanburezur batenirudia due-lako.

Tximeleten Museoa berriro irekita dago, Irungo Udalak egin dituen hobekuntza lanak bukatuta.

Manuel Aguirresarobe.

Page 7: 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik Ipar Poloan bizi den antxoa bat izan nahi dut. Ana Grijalba

- Gutxi mugitzen gara gaur egun. Zerondorio dakar?Oro har, helduek zein haurrek jarduera fi-siko gutxi egiten dute. Gaur egungo bizi-modua antifisiologikoa da. Ondorietakobatzuk dira gihar-hezurduretako oinazeakditugula, gorputza gogortua eta handituasentitzen dugula, uzkurdurak kroniko bila-katzen direla...- Zer hobetu dezake K-Stretch metodoak? Propio arazo hauetarako sortua da. Helbu-rua giharren tentsioak orekatzea da, baitapostura, artikulazioen mugikortasuna eta gi-harren elastikotasuna hobetzea ere. Gor-putzaren luzaketa orokorra egiten da. Laburazalduta, bizi-kalitatea hobetzen laguntzendu. - Ariketak hamaka berezi batean egitendira. Zein dira ezaugarriak?K-Stretch hamakak gorputza bi plano mu-gikorretan jartzeko aukera ematen du: en-borra eta besoak batean, zangoak bestean.Pertsona bakoitzak hamaka batean jardutendu. Bi planoen angelua aldatzen denez, nor-beraren ahalmenen araberako luzaketa egi-ten da, sufritu gabe.Hamakaren beste ezaugarri nagusia da gor-putza postura egokian mantentzen duela K-Stretch saio guztian zehar; horregatik, lanaoso eraginkorra da.

- Nola sentitzen da jendea saio batenondoren?Saioa hasi aurretik eta amaitutakoan norkbere test posturala egiten du. Ikasleek ho-nela sentitzen direla diote: arinago, tente-ago, malguago, hobe mugitzen dira...Saioaren ondoren jendea eguneroko zere-ginetara egoera fisiko hobean bueltatzen da,energia eta animo handiagoarekin.- K- Stretch metodoa edonork egin dezake?Edonorentzat gomendatuta dago, baita ki-rolari onenentzat ere. Giharrak malguagoakdituenak zuku guztia atera ahal dio K-Stre-tchari.- Zein dira klaseen ezaugarriak?Kineesis Zentroan taldeko eta banakakosaioak eskaintzen ditugu. Taldekoak astean50 minutukoak dira. Banakakoetara edonoretor daiteke, baina arazo espezifikoak dituz-ten bezeroak izaten dira nagusiki.- K-Stretch metodoa zabaltzen hasia da?Bai. Osasunaren eta jarduera fisikoaren pro-fesionalei zuzendutako eskola sortu nueneta jada Euskadin, Bartzelonan, Asturiaseneta Kantabrian aplikatzen da, besteak beste. - Zer gehiago eskaintzen du Kineesis Zentroak?Gimnasia abdominal hipopresiboa, pilatesaeta haurdunentzako pilatesa.

7

K-Stretch: giharretako tentsioak arintzeko metodo berritzailea, Irunen

Danilo Barzio kirolari profesional ohiak, berrezi-keta posturalaren alorreko formakuntza jaso ondoren, K-Stretch metodoa sortu zuen: posturatxarrek eragiten dituzten giharretako tentsioak askatzeko ariketak. Hartara, hamaka berezi batdiseinatu zuen. Osasunaren gero eta profesionalgehiagok baliatzen dute metodo berria.

Danilo Barzio, Kineesis Zentroko zuzendaria

Talde bat K-Stretch saio batean.

Banakako saio bat.

Pub

lierr

epor

taje

a

Page 8: 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik Ipar Poloan bizi den antxoa bat izan nahi dut. Ana Grijalba

Pala eta larruzko pilota eskuanhartuta egiten didate harreraAnder Montserratek eta GorkaPablosek. Laugarren geratu diraorain dela egun batzuk Uruguainjokatutako 22 urtez azpiko Mun-duko Trinkete Txapelketan.Emaitza gazi-gozoa izan da irun-darrentzat, hirugarren postua es-kuekin ukitzeko zorian egon

baitziren. Hala ere, hoberenenkontra lehiatzea aukera izugarriaizan dute. “Oso esperientzia po-sitiboa izan da. Munduko jokala-ririk onena den FacundoAndreasen argentinarraren kon-tra aritzea opari bat da” dioAnder Montserratek, irribarretsu.“Inoiz partidu bakar bat galdu ezduen bikote baten aurka aritzea

oso zaila da, baina pozik gaude.Hurrengoan domina eskuratukodugu” gehitu du Gorka Pablosek.

Txikiak zirela erakarri zuen trinke-teak bi kirolari gazte hauenarreta. Anderrek aita eta aitonajokatzen ikustean sentitu zuen le-hendabiziko tantoak egitekoirrika. Aurreneko egunean ez zenbakarrik egon, Gorka gelakideadiziplina probatzeko konbentzituzuen eta.

Bultzatzeko ekimenak

Bi gazte hauen kasua ez da osoohikoa gure inguruan. EnriqueMoron Ramuntxo Trinkete Klu-beko esku-pilotaren arduradunakdioen bezala, “Irungo kirol es-kaintza oso zabala da eta, nahizeta oso gurea den kirola eskaini,gazte gutxik erakusten dute inte-resa esku-pilota eta paleta dizipli-nak probatzeko”. Hala ere,azkenaldian kirol tradizional hau

eskoletara hurbiltzeak eta Atalaiadeituriko ikastetxeen arteko txa-pelketa antolatzeak ondorio po-sitiboak izan dituzte. “Eskolakirolari esker 200 bat ume fron-toira gerturatu ahal izan ditugu,eta Atalaia Txapelketan 31 haur-bikote lehiatzen ikusteko aukeraere izan dugu. Gainera, horietatik14k gurekin jarraitu dute” azaldudu Enrique Moronek, kontent.

Kirol egokituko sekzioa

Horretaz gain, orain dela lau baturte, kirol egokituko sekzioarekinhasi zen Ramuntxo TrinketeKluba. Atzo izan balitz bezala go-goratzen du Enriquek: “Gure bi-lera batera etorri zen emakumebaten proposamena izan zen, etaondo aztertu ondoren baietzaeman genion. Minusbaliotasu-nen bat dutenekin solasean ari-tzea primerako esperientzia da.Gainera, lehiakortasunaren gai-

netik beste balio garrantzitsu ba-tzuk badaudela erakusten di-zute”. Esperientzia errepikatzekoasmoz, federazioarekin baterakaptazio programa bat abian jar-tzekotan daude.

Bestalde, gaur egun kluba osa-tzen duten 70 bat kirolariren ko-puruak gora egitea nahi duteklubekoek. Esku-pilotaren esko-lako arduradunak oso argi dauka:“ezin dugu hain gurea den kirolagaltzen utzi, eta hori lortzekoezinbestekoa da gazteen, bai nes-ken bai mutilen kolaborazioa etainplikazioa lortzea, etorkizuna be-raien esku baitago”. Gauzak ho-rrela, bizitasuna etakontzentrazioa uztartzen dituenkirol honetan lehen urratsakeman nahi izanez gero, ArtiakoRamuntxo Trinketeko ateakzabal-zabalik daude.

8

Esku-pilota,Bidasoan pixkanaka

suspertzen ari den kirola

k i r o l a k

Ramuntxo Trinkete Klubak 1995ean ekinzion bere ibilbideari esku-pilota eta palarenmunduan. Harrez geroztik, taldeko pilotariekgaraipen oso garrantzitsuak lortu dituzte; halanola, Euskal Herriko edo Iparraldeko txapel-ketak. Etorkizunera begira, gazteek hain gureaden kirol hau bizirik mantentzea dute helburunagusi.

Goian, Gorka Pablos (1.goa ezkerretik) eta AnderMontserrat (1.a eskuinetik), entrenatzaile eta talde-kideekin. Behean, Olako txapelketa.

Page 9: 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik Ipar Poloan bizi den antxoa bat izan nahi dut. Ana Grijalba

9k i r o l a k

Emaitzek argi uzten dute Ma-riño Kirol Kluba ondo hasi delaaurtengo denboraldian. Irungoeta Bidasoaldeko erreferente bi-hurtu den klub honek 1991eaneman zituen lehendabizikourratsak, gaur egun presidenteaden Javier Mariñoren eskutik.Hasieran talde bakarra zuen klu-bak, baina bost urteko epeanbost talde izatea lortu zuen.Gaur egun, Mariño Klubak gizo-nezkoen 8 talde eta emakumez-koen 6 talde ditu. Horretaz gain,8 eta 12 urte bitarteko 120 batneska-mutil ditu bere Futbol Es-kolan. Nahiz eta klubak jokalariugari izan, talde pare bat osa-tzeke daude oraindik. “2000-2001. eta 2002-2003. urteetanjaiotako neska gazteen bila ga-biltza, haur kategorian eta ale-bin mailan ari daitezen” dioklubeko presidenteorde eta ko-ordinatzaile orokor Juan MariLarretxeak. “Mutilekin ez be-zala, neskekin gorabeherak iza-ten ditugu. Urte batzuetanneska askok ematen du izenafutbolean aritzeko. Beste urtebatzuetan, berriz, oso gutxidira gugana hurbiltzen direnak”,gaineratu du Larretxeak.

Nesken aldeko dema

Datuen arabera, emakumez-koen futbola gora egiten ari daurtetik urtera, eta Mariñokneska gehien dituen hirugarrentalde gipuzkoarra da. Hori lor-tzeko, arantzaz beteriko bideazeharkatu behar izan dute irun-darrek. Klubeko presidenteor-deak dioen bezala,“emakumezkoen lehendabizikotaldea orain dela 10 bat urtesortu genuen, Berako Gure Txo-koa taldea gure azpiegituretanintegratu genuenean”. Bosturtez talde bakar horrekin au-rrera jarraitu ondoren, harrobia-ren aldeko apustua egin zuenklubeko zuzendaritzak: “Oina-rrizko kirola sustatzea oso ga-rrantzitsua iruditzen zitzaiguneta, ikusten denez, apustua onaizan zen”.

Helburua, nesken garaipenaAurtengo denboraldian EuskalLiga mailan aritzen diren neskakEspainiako Ligara igotzeko go-gorki lehiatuko dira. Aurreko ur-tean jada lortu zuten igotzea,baina egin beharreko desplaza-mendu luzeek ezinezko eginzuten igoera hura. “Aurreko

denboraldian bigarren geratuginen; hori dela eta, galiziar etamadrildar taldeekin lehiatzeatokatzen zitzaigun. Aurtengohelburua lehendabizikoak gera-tzea da, Nafarroako, Errioxako,Aragoiko, Kantabriako eta Eus-kadiko taldeekin lehiatu ahalizateko eta desplazamenduakmotzagoak izateko” dio baikorkipresidenteordeak.

Gizonezkoei dagokienez, helbu-rua ere igoera lortzea da. Liga-ren hasiera ona izan duteMariño Kirol Klubeko kategoriagoreneko mutilek. Hala ere, ligaluzea da eta esfortzu handiaegin beharko dute igotzea lortuahal izateko.

Informazio gehigarria:.- Web orria:www.cdmariño.org.- Kontaktu telefonoa:637.190.862 (Ángel)

Igoera da Mariño Kirol Klubaren aurtengodenboraldiko helburu nagusia

Hasieratik Mariño Kirol Klubaren helburua osoargi egon da. Jose Mari Larretxeak ere oso argidauka: “gure helburu nagusia umeak eta gaz-teak pertsona bezala hezten laguntzea da, eta,kirol arloari dagokionez, poliki-poliki hobetzenlaguntzea”. Primeran zaintzen dituzte umeaketa gaztetxoak taldean; izan ere, asteburuoropartidak bukatutakoan bokata eta edari banaematen diete musu-truk. Javier Mariñok taldea

sortzean martxan jarri zuen ekimenak bizirik ja-rraitzen du gaur egun. “Asteburuoro 250 batbokata prestatzen dituzte taldeko bolondresek.Goizeko 7:30etik 9:30era bokatak prestatzenaritzen dira eta horrek meritu handia dauka”baieztatzen du Larretxeak. Zalantzan daudenekbadakite Mariño Kirol Klubean primeran zain-tzen dituztela euren jokalariak.

Heztea jomuga

Kategoriaz igotzeko lehian guztiz sartuta daude gizonezkoen Erre-

gional Preferente mailan eta emakumezkoen Euskal Ligan jokatzen

duten bi taldeak. Nahiz eta mutilek pare bat estropezu egin, puntu

asko geratzen dira jokoan eta, oraingoz, aukerek beren horretan ja-

rraitzen dute. Neskak, berriz, oso bide onetik doaz aurreko den-

boraldi bikaina errepikatzeko.

Goian, Kadete mailakoneskak. Erdian, 1. A mai-

lako haur-kategoriako mutilak. Behean,

haur-kategoriako txikiak.

Page 10: 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik Ipar Poloan bizi den antxoa bat izan nahi dut. Ana Grijalba

10

Eguzkitza LH

Haurren leihoa

Page 11: 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik Ipar Poloan bizi den antxoa bat izan nahi dut. Ana Grijalba

11Haurren leihoa

Aurreko atalean azaldu bezala, balio positiboetanheztea ez da beti erraza izaten; baina guraso etairakasleok gogoan eduki behar dugun erreferentziada, gure ingurukoek edertasunean eta zoriontasu-nean bizitzea nahi badugu. Aurreko atalean zenbaitbalio landu genuen: laguntasuna, familiaren baldin-tzarik gabeko maitasuna, ematearen eta jasotzea-ren indarra. Oraingoan, aldiz, pertsonaren ongizateeta osasun emozionalerako garrantzitsuak direnbeste balio edo aberats sentitzeko moduak ikusikoditugu:

hABERATSAK GARA IRUDIMENEAN:Gure irudimena zabala da oso, pertsonok sortzai-leak baikara, kreatzaileak. Hamaika gauza atseginegin dezakegu; ipuin bat sortu, istorio barregarriakeraiki, marraztu, material ezberdinekin eskulturakedo eraikinak sortu, collageak egin, mundu magiko-ekin amets egin, antzerkiaren bidez pertsonaia des-berdinak irudikatu, mozorrotu eta leku ezberdinetarabidaiatu, jolastu eta plazerpean sentitzen dugunguztia askatu… Teknologia nagusi den gizarte ereduhonetan, zoriontasun iturri honen balioa edo ga-rrantzia azpimarratzea funtsezkoa zaigu. Sortzen di-tugun gauza txiki hauek, egiten duguna modugozagarrian egitearen kontzientzia hartzen badugu,

aberats bilakatzen gaituzte, aberats irudimenean. Gure irudimenak sor dezakeen emaitza ez da baka-rrik gozamenera mugatzen; alegia, zerbait sortzenari garen bitartean sentitzen dugun ongizatea, lasai-tasuna edo edertasuna ere zoriontasun eta orekaemozionalaren iturri da.Bestalde, kreatibitateak gizartea pairatzen ari denkrisitik ateratzen laguntzen digu, bai produktu edolan berriak aurkitzeko, bai ditugun gauza materialeibeste baliabide bat emateko. Teknologia berriakedukitzeko dirurik ez dugula?? Goza dezagun gurekreatibitateaz eta sortzeko ahalmenaz!!!

hABERATSAK GARA PRESENTZIAN:Oraina sentitzen dugu, momentuaz gozatzen dugu.Presentzia inguratzen gaituzten fenomenoen bere-halako kontzientzia da, kontzientzia fisiko, emozio-nal eta mentala. Gure inguruko gauzen kontzientziahartzen trebatu behar dugu bertan egoteko ahal-mena garatzen. Tarteka gelditu, eta argazki kamarabatean argazkia aterako bagenu bezala, gure ingu-ruan eta gure sentimenduetan arreta ipini. Ikuspegiaedo ikusbegia zabaldu, dugunaz ohartzen gareneanzoriontsu sentitzen garelako. Gaur egun daramagunbizimodua ikusirik, ezinbesteko ariketa zaigu geldi-tzeko tarte bat hartu eta nola gauden ikustea, gure

inguruan dugun edertasun horretaz ohartzeko: irri-barre bat, maitasun sentimendu bat, elkarrizketabat, lore baten edertasuna…

hABERATSAK GARA NATURAN: Gurearbasoak naturan bizi izan dira milaka urtetan zehareta gure izateak (gure senak) naturarekin kontak-tuan jarraitzea bilatzen du. Batzuek parkean, bes-teek hondartzan edo mendian, baina naturarekikolotura bilatzen dugu. Aberatsak gara naturan etahonek ematen digun ongizate sentsazioan; beraz,aprobetxa dezagun eta bila ditzagun aukerak naturazaindu eta harekin bat egiteko. Naturan gaudeneansenti dezakegun presentzia zoriontasun iturri zabalada; une bat hartu, gelditu eta itsasoaren zabaltasu-naz, zeruaren marrazki eta koloreez, paisaia edolore baten edertasunaz gozatzea…Aberats sentitzeko hamaika aukera dago, gelditueta haren kontzientzia hartu besterik ez dugu eginbehar. Izan zoriontsu maitatuz, maitasuna jasoz, la-guntza eman eta laguntza eskatuz. Bai eta naturak,kreatibitateak eta inguruak ematen digun edertasu-nen kontzientzia hartuz. Sarri arte!!!!

MAPI URRESTI ORTIZku t tun@kut tun .net

Aberatsak gara!!!HEZKUNTZA ERREFERENTZIA:Gure inguruan dauden haur eta gazteekin gau-denean, ederrak direla sentitzen ditugun mo-mentu guzti horietan gelditu eta haieikontzientzia hartzen lagundu:

GIZAKIOK KREATIBOAK GARA!!!Ongi pasatzeko edo ongi sentitzeko modu askodaudela azaldu; marrazki bat egin, material des-berdinekin eskulanetan libreki esperimentatu, is-torioak sortu, jolastu eta mundu magikoetarabidaia egin… Gu gara eredu, ikas dezagun guztihorretaz gozatzen eta bila ditzagun tarteak gurehaurrekin ariketa hauek egiteko

NATURAN ETA INGURUAN DITUGUNEDERTASUNEN KONTZIENTZIA EMAN; haureta gazteekin naturaz gozatzeko planak anto-latu, momentu batean begiak ixtera animatu etagero zer sentitu (usaindu, entzun…) duten ai-patzea; eta gauero eguneko gauzarik ederrenazein izan den galdetu…

Bigarren atala

Page 12: 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik Ipar Poloan bizi den antxoa bat izan nahi dut. Ana Grijalba

12 gaztea

Ametsak. Azken k horretara iristerako jadadesagertu diren hitz eztiak. Sentimenduenerrusiar mendi bortitz batean, gorenean zau-denean kolpez lurrera jaitsarazten gaituzte-nak.

Zenbat ostadar eratu dituzte nire masaile-tan? Zenbat malko eta irribarrezko ostadar?Nire logelako paretetan zintzilik ditudan oroi-menen itzalpean egiten dut lo, begiak itxirikberriro itzul daitezen desiratuz.

Amesten dudanean, izarren alboan eser-tzen naiz, Unibertsoaren taupadak sentituzgauaren abestia entzuteko irrikatan. Egun-sentian, malko hotz baten dardara sentitzendudanean, zeruan igeri egin nahi dut, putzegin eta hodeiak nahiz arazoak baztertu.Amesten dudanean, udako haize epelak be-

larrira xuxurlatzen dit ez dagoela mugarikirudimenaren mundu amaigabean, borroka-tuz dena lortu daitekeela, argia itzaliz gerokandela bat piztu dezakegula.

Goizeko hozkirria, urmaelaren zilarrezkoeraztunak, hosto odoltsuaren kulunka, lorebatean ipinitako ur-tanta distiratsuak, isiltasu-naren barrenean gordetako sekretuak, begi-rada bero batek eragindako hotzikara,suaren laztana kiribiltzen diren makiltxo za-harretan, azken besarkadaren negar itoa…Sentitu, maitatu, gogoratu, sufritu, gozatu, fal-

tan bota… Bizitza egun bat da, eta ahalduzun guztia egin egun hori ahaztezina izandadin. Bost axola gainerakoen iritzia, bizieta bilatu bizirik mantentzen zaituzten amet-sak.Amestu nahi baduzu, beldurrak alde batera

utzi, eta munduaren arnasa azalean sentitu,hiriaren oheratzea ikusi, euria eskuekin har-tzen saiatu, inoiz esan ez duzuna esan, ne-guko hotzaren zirrara maitatu, udaberrikokoloreak usaindu, gauza hoberenak ederrakizateko amaitu behar direla ulertu, ilargiaukitzeko ahalegina egin, zure akatsen jabeizan, udazkeneko argi-izpi urrekarak mar-gotu, abesti ezkutu hori bakardadean kan-tatu, zure isladaren laguna izan, itsasoarensuspirioetan hegan egin, beti zure barruangordeko dituzun hitz politak dastatu, lokartuarte negar egin, ez inoiz ahaztu nor zegoenzure ondoan mundua iluna zenean, galderakbilatu, erabaki zailak hartu, ispiluarekin hitzegin, magian sinetsi, txikitan horrenbestemaite zenituen ipuinak irakurri, eta ordutik al-datu den guztiaz ohartu, eskutitzak idatzi,lanbroan murgildu …

Eta, batez ere… Amestu…Amestu nahi?

Nahia Perez de San Roman Toki Alai BHI

Batzuetan, diseinuaren xe-hetasun txiki bat aski izandaiteke publizitatean etairudian xahututako mi-lioiak alferrik galtzeko. On-dotxo dakite horiteknologiaren guru han-diek; hala nola, Apple-koburu Steve Jobs zenak,

estu eta larri baitzerabiltzan diseinatzaileak, harik eta dispositibo batenerabilera-arazoa konpontzen zuten arte, hartara, adibidez, ikono baten i-tzalaren belztasunaren ñabarduraz. 2012ko urrian abiatu zen apusturik interesgarrienetako bat, aspaldi ho-netako sistema operatiboei dagokienez: Windows 8.Telefonoaren, tabletaren eta ordenagailuaren interfazeak batzea da sis-temen sortzaile handien joera. Horra hor, lekuko, Microsoft-ek Windows-ekin, Apple-ek Mac OS-IOS-ekin eta Canonical-ek Ubuntu Linux-ekinegindako garapenak.Apustuak bazuen arriskurik: ordenagailuko pantaila ukipen-dispositibobaten gisara erabiltzea, bere alderdi elkarreragileak, idazmahai etengabebaten gaineko ezker-eskuineko mugimenduak, interfaze koloretsua etaguzti.Lehenik eta behin, esan beharra dago hori ez zuela inork ere eskatu, as-paldidanik sagua edo touchpad eskuartean erabiltzen ohituak gaudelakoeta beraz halako interfazeen beharrik ez daukagulako.Beste problema bat da "Hasiera" botoiaren ohiko kokapena, 1995az ge-roztik (Windows 95) ezagutzen genuena, desagertu egin dela. Milioikadira sarean aldaketa horretaz kexatzen diren lagunak, ordenagailua era-biltzea deseroso egiten zaielako, eta horixe da, hain zuzen ere, erabilga-rritasuna diseinatzen duen edozeinek behar lukeen azken gauza.Microsoft-ek dioenez, paradigma baten aldaketa bilatu du, eta ahaleginbat eskatu die erabiltzaileei.Baina protestak hainbestekoak izan dira ezen azkenean atzera egin beharizan baitu. Sistemaren lehendabiziko gaurkotze ofiziala, Windows 8.1 de-lakoa, hasieraren botoia berreskuratuta lanari ekiteko aukera aurrekobertsioen antzera eskaini duelako egin da ospetsu; funtzionaltasun inte-resgarri asko ere galdu du, ordea.Ikusiko dugu azkenean sistemen diseinuak azpiratzen duen erabiltzailea,ala alderantziz. Oraingoz, Microsoft itzulinguruka dabil, kontrako iritziaksaihestearren. Izan ere, gogorrak entzun ditu; besteak beste, ekile ospetsueta MIT-eko irakasle Philip Greenspun-ek honako hau bota zuen: Windows8 dela "gorroto diozunari Eguberritan egingo zeniokeen oparia".

Pablo MoratinosMarketing online-aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

Panikoaren botoia: Windows 8.1K

aix

o,

amestu nahi?

Page 13: 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik Ipar Poloan bizi den antxoa bat izan nahi dut. Ana Grijalba

13gaztea

Katu hegoduna komikia sarean daArgitaletxeak gidoilariari katu bat protagonista zuenistorioa idazteko enkargua egin zion, artelanen museobat agertzea ezinbestekoa zela.Emaitza euskal izeneko katu hegodunaren kontaki-zuna da. Sutsuk Pariseko kafetegi-liburutegi bateanematen du eguna. Alabaina, Karen jabeak albataria-rengana antzutzera eraman behar duenean katua de-sagertzen da. Susmagarri nagusia Gregory da, ohikobezeroetako bat, Louvre museoko langilea. Hortik au-rrera, ezustekoa gertatzen da. Joseba Larratxeri erakargarrien gertatu zitzaizkion ele-mentuak misterioa eta obsesioak izan ziren. “Konta-kizunak harrapatzen zaitu antagonista ematen duenpertsonaia protagonista bilakatzen delako”.Behin gidoia irakurrita, marrazkigileak bere bertuterikbehinena baliatuz, lanari ekin zion. “Istoriari ederkiegokitzeko gaitasuna dudala uste dut. Kasu honetantonoa misteriozkoa zenez, bada, kolore itzalien bidez

atmosfera hori islatzen saiatu naiz”. Marrazkien estiloaren inspirazioa biziki miresten duenAyao Miyazakirengan bilatu du. Haren ildoa jarraituz,“kolore lauak erabili ditut, marrazki bizidunen kutsualortzeko. Trazoaren aldetik garbia da, itxura jubenile-koa”, azaldu du Josebak. Lan txukun eta borobila apailatu du, kokalekuen xe-hetasun guztiak zainduz zein pertsonaien psikologiagardenki islatuz. Hori lortzea ez da, ordea, lan samu-rra, Josebak, batez beste, bi egun ematen baitituorrialde bat marrazteko. Lana ez zaio falta, “baina motzak dira”. “Orain arte,batik bat, aldizkarietarako umore zintak prestatu ditut.Hegodun katua da gauzatu dudan komikirik luzeena”. Etorkizunari begira Yurre Ugartek eta Josebak fikziozientziazko komiki mardul bat burutzeko proiektuadute. Momentuz, katu hegodunaren zantzuari jarrai-tzeko gomita luzatu diote hanka biko orori.

Gasteizko Sauré argitaletxeak plazaratu

berri du bi irundarrek elkarlanean

egindako komikia. Katu hegoduna

izenburuko istorio misteriotsuaren gi-

doia Yurre Ugartek idatzia da, eta

Joseba Larratxeren marrazkiz hornitua.

Sarean eskuragarri dago, bai gaztelaniaz

bai euskaraz, koomic.com gunean.

Joseba Larratxe, marrazkigilea.

Page 14: 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik Ipar Poloan bizi den antxoa bat izan nahi dut. Ana Grijalba

- ALKARTASUNA DANTZA TAL-DEAK LOGO LEHIAKETA antolatudu. Saria: 400 €. Baldintzak:18 urtetik gorakoek parte hardezakete. Epea: Azaroak 29.alkartasunaedt@gmail .com

- PIANO IKASLEENTZAKO YA-MAHA BEKAK.Baldintzak: 25 urtetik behera-koentzat.Beken kopurua: 43. Zenbate-koa: 2.000 €.

Epea: Azaroak 30.- EUSKADIKO NEKAZARITZAREN,ARRANTZAREN ETA ELIKADURA-REN sektorean ikertzaile etateknologo gazteak forma-tzeko laguntzak.Deialdigilea: Eusko Jaurla-ritza.Epea: Azaroak 5.- PRAKTIKAK EUROPAR KON-TSEILUAN. Baldintzak:- Lizentziaduna izatea. - Ingeles edo frantses mailaoso altua.www.coe. int/t/ jobs/t raine-eship

- FRUTA-ARBOLEN INAUS-KETA ETA LANDAKETA. Lekua: Fraisoro eskola

Zizurkil. Gipuzkoa.Epea: Azaroak 8.- ARGAZKILARITZAREN eta ka-mera digitalaren erabilerarenoinarrizko nozioak ikasi nahidituztenentzat Hasiera: azaroak 18

Iraupena: 2 hilabete (32ordu).Ordutegiak: astearte eta os-tegunetan 10:00etatik12:00etara, edo asteleheneta asteazkenetan 19:00eta-tik 21:00etara.Prezioa: 50 € hileanKontaktua: 685 795 309(Martin)Helbidea: Salis hirb. 23behea. Irun

Atzerrian hizkuntza ikastaroakegiteko plazak 2014ko udan.Alemanian, Frantzian, Erre-suma Batuan eta Irlandanegonaldi eta ikastaroak egi-teko eskaintza. EAEko funtspublikoz sostengatzen direnikastetxeetan eskaintzen diraplazak, Derrigorrezko Biga-rren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta2. maila ikasten duten ikasleentzat. Eskabideak aurkez-teko epea: 2013ko abenduaren 2ra.

g a z t e i n f o r

Bekak

Ikastaroak

Lehiaketak

Profesionaltasun ziurtagiriak

414

2013 /14ko PRO-FESIONALTASUNZIURTAGIRIAKlortzeko IKASTA-ROAK - MendibilPrestakuntza Zen-troa.Profesionaltasunziurtagiria lortzekoespezialitatehauetakoren batean intere-satua bazaude, LANBI-DEN eman behar duzuizena.

n Jantziak eta ehunezkoartikuluak konpontzea etaegokitzea. n Denbora libreko jardue-retarako dinamizatzailea. n Mikroenpresak sortzeaeta kudeatzea. n Ile-apainketako zerbitzu

osagarriak n Azaleren eta altzariengarbiketa eraikinetan etalokaletan. n Etxeko Enplegua.

Profesionaltasun ziurtagi-ria lortzeko balio EZ duenespezialitatea: n 2D eta 3D planoak di-seinatzea eta aldatzeaTel: 943 610. 610i n fo@apmendib i l . com

IGazte: ordutegi berriaDatozen bi asteei begira, IGazte Bu-legoak ordutegi al-daketa iragarri dubere arreta zerbi-tzuetan . Hori ho-rrela, urriaren 28tikhasi eta azaroaren 15era arte ordutegi honetan emangoda arreta:Goizetan, bulegoa 11:00etatik 13:30era egongo da za-balik astelehenetik ostiralera; eta astearte eta ostegune-tan, arratsaldez ere bai, 17:00etatik 19:30era.

Hizkuntza ikastaroak atzerrian

Irunero non eskura dezaket?

San JuanGaztelumendi ManoloSargiaUdal LiburutegiaGazte Informazio BulegoaAranoCornerFotokop

Nafarroa hiribideaErka material elektrikoaKutxaOgi BerriHawaiErauskin

SantiagoAguirreTxingudiko Zerbitzuakzuak

Toma Pan y MojaHaizeaSwing

Urdanibia plazaMigelOspitale zaharraEuskaltegiaEuskadiko KutxaEskinaLasa harategia

Dunboa/Palmera -Montero/ArbesOsasun ZentroaTahonaZuraAnetxeLa AgricolaAmalen paper-dendaBiribil

Behobia/Azken

PortuAzken Portu kiroldegiaOgi BerriHawaiHizkuntza EskolaEguneko zentroaK u t t u n a haurtzaindegia

Kolon ibilbidea eta inguruakCadillon Hortz KlinikaBrasil gozotegiaOgi Berri (Kolon)CiabogaBBVAKutxaAnbulatorioaArtaleku kiroldegiaVirginia kafetegiaEdurne kafetegia

Erauskin (Luis Mariano)SirimiriTurismo BulegoaSAC-HAZReal Union tabernaGaudíMendibil ardotekaMerkairunNaroa kafetegiaJaiberriLuis Mariano pentsiodunen etxeaHawaiiKetanSantander bankuaSolbesOskarbiKutxaEuskadiko KutxaPeinart ileapaindegia

Pio XIILa TahonaÑ kafetegiaOgi Berri Alvaro paper-dendaErauskin

San MigelTabisaCaser egoitzaJaizibea okindegiaSenosiain harategiaDumboa fruta-dendaUranzu azokaGizarte Segurantzako InstitutuaLANBIDEBBVASantander bankuaDani urdaitegiaErauskin

SabadellEuskadiko KutxaKutxaSotero tabernaBaztan tabernaOgi Berri-OgitxuAguirreAdriana Barrios ileapaindegia

AntzaranPicking PackRosi kioskoaAmantegui Hortz Klinika

AnakaEl EspazioKutxaMariñoOgi BerriAnaka okindegiaWashington taberna

Jaizkibel janari-dendaPablo harategiaAnaka Berri erretegiaCovirán Anaka

PuianaTahonaPuiana tabernaOspitaleaEndanea

LarreaundiLarrarte harategiaToma Pan y MojaPedro arraindegia

Elizatxo Martindozenea gaztelekua

I runeroIrungo euskarazko

hamabostekaria

Ikasturtean zehar,Irungo ikastetxe guz-tietan

Page 15: 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik Ipar Poloan bizi den antxoa bat izan nahi dut. Ana Grijalba

Azaroaren 1etik 30era

Erakusketa

Plaiaundiko EkoetxeanFoto Aves 2012 izeneko argazkierakusketa.

Astelehenetik igandera: 10:00 -14:00 / 16:00 -19:00.

Urriaren 18tik azaroaren 10era

Erakusketa

Amaia KZn

“Trenbideak 150 urte Euskadin”izenburuko erakusketa.

Azaroaren 20ra arte

Erakusketa

Irun Factoryn“Komikia, manga eta konpainia:komikiaren alemaniar kulturaberria” erakusketa.

Astelehenetik ostiralera 18:00 -20:00. Larunbat eta igandeetan:11:30-13:30.

Azaroaren 10era arte

Erakusketa

Oiasso MuseoanQuique Escalanteren oroime-nezko argazki erakusketa. Anto-latzailea: Alarde TradizionalarenBatzordea.

Azaroaren 6an

Hitzaldia Ikust-Alaia

liburutegian19:30ean, hitzaldia Felix Mara-ñaren eskutik: Fronterizos y di-solventes: de la Enciclopedia aJorge Oteiza.

Azaroaren 8tik 10era

Azoka Ficoban

Antzinako objektuen II. Azoka.

Azaroaren 9an

Kontzertua

Tunk aretoan21:00etan, THE POSIES + NEU-MAN eta JUPITER JON.

Azaroaren 9an

Kultur txangoa

Baionara9:30ean bidaia Baionara, ho-nako toki hauek bisitatzeko: ha-rresiak, Andre Mariarenkatedrala eta Euskal Museoa.

Antolatzailea: Oiasso Museoa.

Prezioa: 29 €.

Informazioa: 943 63 93 53.

Azaroaren 10ean

Kontzertua

Amaia KZn19:00etan, In memoriam, Fer-nando Etxepareren omenezkokontzertua. Pianoa: Ricardo Re-quejo. Biolontxeloa: Iñaki Etxe-pare. Sarrerak: Leihatilean. 8 €.

Azaroaren 13an

Ipuin kontalariak

Ikust-Alaian17:30ean, Printzesak, sorginaketa elefanteren bat ipuina,euskaraz.

Azaroaren 13an

Solasaldia

Ikust-Alaian19:30ean, emakume idazleak:Maria Tena aurrez aurre,Mertxe Tranchek aurkeztua.

Azaroaren 14an

Proiekzioa

Amaia KZn19:30ean, dokumental batenproiekzioa Fronterizos y disol-ventes: de la Enciclopedia aJorge Oteiza izeneko programa-ren barruan.

Dokumentala: Jesus Maria Pa-laciosen Casa Vacía. Aurkez-leak: Jesus Maria Palacios etaEmilio Varela arkitektoa.

Azaroaren 12tik 24ra

Erakusketa

Laboral KutxanYana Burinaren pintura erakus-keta.

Azaroaren 30era arte

Erakusketa

Atrezzo dendanOSKAR BENASen pintura fan-tastikoa: "La gran isla de Creto”.

a i s i aa

Sport JAM

Zer: EKINTZA ZALEEN AZOKA:kirola, moda, motorra eta tu-rismoa.

Noiz: Azaroaren 16an eta17an.

Non: Ficoban

Sarrera: 6 €

15

Bertso-gauakBidasoako eta inguruetakozenbait bertsolariren bat-bateko saioa.

Noiz: Azaroaren 7an

Non: Kabigorrin (Peña kalea.Irun)

Ordua: 19:30ean

Sarrera: Doan

Antolatzaileak: Irunabar, Irungo Bertsoaren Bilgunea eta Kabigorri.

Beldurraren pasabideaNoiz: Azaroaren 9an

Non: Ficoban

Ordua: 18:00 - 22:00

Sarrerak: 2 €

Salmenta: Azaroaren 5 ean eta7an Gazte Informazio Bulegoan,17:00etatik 19:30era. Geratzendiren sarrerak Ficoban bertansalgai egongo dira ikuskizunarenegun berean.

Antolatzailea: Santiagoko Dea-bruak.

Page 16: 216. zk. Irunero - Ayuntamiento de Irun - Irungo Udala · 2016. 4. 5. · brioietako marrazoak gure artean hazi dira eta nik Ipar Poloan bizi den antxoa bat izan nahi dut. Ana Grijalba