«Ama, pilotari izan nahi dut»

32
2015-07-10 337 zenb. «Ama, pilotari izan nahi dut» 12-17 Amezketako eguneko zentroa abiatzear da 4-5 Asier Artola, eskualdeko koleraren garaiaz 18-20 1615, Tolosaldeko antolaketa politikoa aldatu zuen urtea 22-25

Transcript of «Ama, pilotari izan nahi dut»

Page 1: «Ama, pilotari izan nahi dut»

2015-07-10337 zenb.

«Ama, pilotariizan nahi dut»

12-17

Amezketako eguneko zentroa abiatzear da 4-5

Asier Artola, eskualdeko koleraren garaiaz 18-20

1615, Tolosaldeko antolaketa politikoa aldatu zuen urtea 22-25

a001_ataria 9/7/15 16:43 Página 1

Page 2: «Ama, pilotari izan nahi dut»

a002_ataria 9/7/15 16:31 Página 1

Page 3: «Ama, pilotari izan nahi dut»

Gaixotasun bat hartzeko arris-kuan banengo bezala, berro-geialdian egon nintzen pasa denaste hasieran. Gortinak itxita etaargiak itzalita etxean nengoela,irratia piztu nuen. Orduan en-tzun nuen James Bayren Holdback the river abestia, top ze-rrendaren berrogeigarrenean.Telebistan, Grezia eta erreferen-duma errepikatu zituzten berrogeitaka aldiz, eta osoaspaldiko partez, teletestuan begiratu nuen progra-mazioa. Spielbergen Jaws pelikulak lau hamarkadaegin berri dituela eta, kateren batean emango ote zu-ten ikusi nahi nuen; ez nuen, ordea, inon topatu.

Okupatuta egoten saiatu arren, ez nuen lortu: gain-dosia izan nuen. «Adi datozen egunetan, sekulakoadator». ATARIA-n ere abisatu ziguten Adur Gorostidik etaIker Ibarluzeak, bertsotan eta eguraldi iragarpenarenbidez. 40 gradu zetozela esan zigun Euskalmetek, in-formazioa zabaldu zuten albistegiek; alarmistenek,alerta gorria jar zezaketela komentatu zuten. Ondodago abisatzea, aholkuak ematea, baina behin egu-na pasata, ez al da nahikoa? Badakigu beroa eginduela, enteratu gara.

Aste barruko beroaldia pasata, astebururako egu-raldiaz interesatu nintzen: ‘Ikus ezazu datozen ordue-tarako eguraldiaren iragarpena’ bideoan sakatunuen. Baina bideoaren titulua ez zegoen ondo. Hau li-tzateke zuzena: ‘Ikus ezazu datozen orduetarako egu-

raldiaren iragarpena atzoko etagaurko tenperaturak konparatu,atzoko tenperatura hotzenak nonizan ziren jakin, sateliteko se-kuentzia errepasatu, eta egune-an ateratako dozena erdi bat ar-gazki ikusi ondoren’. Lorentxori,Txomini eta beste lagun askorimeriturik kendu gabe, haien ar-gazkiak iritsi aurretik eman nion

Stop-ari. Baina lasai, azkar enteratu nintzen.Uste nuena baino inguruko jende gehiagok duEguraldia-ren tartea galdu ezinezkoen artean.

Matrakak kuriositatea eragin zidan, behintzat:zein izango da inoiz Lurrean izandako tenperatu-rarik altuena? 56,7 gradu, Munduko Meteorolo-gia Erakundearen arabera. 1913ko uztailean,Kalifornian, Heriotzaren haranean. Hala ere,urte askoan uste izan zen Libiak zuela marka: 58gradu erregistratu zituzten 1922ko irailean.Duela hiru urte, baina, baliorik gabe utzi zutendatua, «formazio gabeko» behatzaile batek inter-pretazio okerra egin zuelakoan. Tenperatura ho-tzena, berriz, Antartikan dute erregistratua,1983ko uztailean: 89,2 gradu zero azpitik.

Bost, hogei edo berrogei gradu, gurean egural-diaz aritzea ez da nobedade. Ona edo txarra, betida (eta izango da) hizketarako gai eta kexatzekomotibo: lehor aldian euri eta bustialdian eguzki,eskean beti.

Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea, S.L Lege Gordailua: SS-1323-2013 Koordinatzailea: Eneritz Maiz Kudeatzailea: Jexux Murua Telefonoa: 943 655695 Faxa: 943 650018 Webgunea: www.ataria.info

Posta elektronikoa: [email protected] Irratia: 943 69 80 38 • 687 41 00 33 • FM 107.6 Publizitatea: 661 678818 • [email protected]

Tolosaldeko Komunikazio Taldea, S.L-ko kideak:

Tolosaldeko gizarte eragileak

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:• Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Alegia, Alkiza, Albiztur, Altzo,Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi,Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra,Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

ATARIAk ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik

Azaleko irudia: MIKEL IRAOLA

Gaindosia

Maite AlustizaBerria-ko kazetaria

a003_ataria 7/7/15 21:42 Página 1

Page 4: «Ama, pilotari izan nahi dut»

Bost pertsona behar dirazerbitzuari ekiteko, etaudalak deialdia egin dujendeak izena emateko

IMANOL GARCIA LANDA AMEZKETA

Amezketako kultur etxearen eraiki-nean, lehen solairuan, egunekozentroarentzako azpiegitura prestdago. Orain martxan jartzea faltada, eta horretarako deialdia egin duAmezketako Udalak, interesa dutenguztiek gizarte zerbitzuekin harre-manetan jartzeko. Iñaki Amunda-rain alkateak azaldu duenez, egu-neko zentroa udalaren «apustua»da: «Garrantzi handia ematen dio-gu. Aurreko legealdian gure apus-tuetako bat izan zen eguneko zen-troa martxan jartzea». Kultur etxea-ren eraikina udalak hartu zueneanorain bi legealdi, bertan jarri nahizen zerbitzuetako bat eguneko zen-troa zen. «Foru aldunditik diru la-guntza asko ez zegoela azaldu zigu-ten, baina ikusi genuen udalarenbaliabideekin obrak egin zitezkee-la, eta aurrera egin genuen aurrekolegealdian».

Eguneko zentroaren zerbitzuak

interesa piztu du herrian. Herene-gun arratsaldean egin zen gaiari bu-ruzko bilera, eta 50 pertsona inguruizan ziren bertan. «Herrian egiten di-ren bilerak ez dira jendetsuak iza-ten, eta gustura gaude bilera horre-tarako jendeak eman zuen erantzu-narekin», esan du Amundarainek.«Interesa sortu du, ea orain izenaematen duen jendeak, eta martxanjartzen dugun».

Foru aldunditik eskatzen dute gu-

txienez bost pertsonen konpromi-soa proiektua aurkezteko, eta ho-rrela aurrekontuetan sartu ahal iza-teko. Oraingoz pertsona batekeman du izena. Larraitz Agirre gizar-te langileak azaldu duenez, «bileranzehaztu genuen bi asteko epeaemango dugula jendeak izena ema-teko. Horrela, proiektua osatzenhasi, eta irailean aurkeztu ahal iza-teko».

Ziurrenik, datorren urtera arte ez

Amezketako eguneko zentroamartxan jartzetik gertu

Egongela da eguneko zentroko gela nagusia. I.G.L

Alegialdea

4 2015eko uztailaren 10a, ostirala / Tolosaldeko Ataria

a004-005_ataria 9/7/15 15:28 Página 1

Page 5: «Ama, pilotari izan nahi dut»

da martxan hasiko. Besteak beste,foru aldundiak bere aurrekontue-tan sartu behar du, hau da, baiez-koa eman behar dio. Gero, udalakere erabaki behar du nola emangoden kudeaketa, eta kanpoko enpre-sa bat bada horren kontratazioaegiteko deialdia ere egin behar da.Kontua da deialdia egin dela lehen-bailehen jendearen interesa gauza-tzeko izen emateetan eta proiektuaegiten hasteko. «Jendeari esangonioke animatzeko. Udala apustuaegiten ari da zerbitzu honekin. Gai-nera, plazan bertan dago, eta gaz-teei begira egiten den moduan, adi-nekoekin ere herrian bertan gera-tzea nahi da, eta ez horrelakozerbitzuak herritik kanpo jasotzea»,esan du Agirrek.

6-8 pertsonentzako

Eguneko zentroak bi bainugela osoditu, biak dutxarekin; gela bat arike-ta fisikoa egiteko, hainbat gailue-kin; gela bat medikuaren kontsultaegiteko edo familiari harrera egite-ko; sukaldea; egongela handi bat,bai atsedena hartzeko, bai jangelamoduan erabiltzeko edo beste jar-duera batzuetarako; sarrera gelaere badu, armairu zabal batekin. 6-8 pertsonentzako zerbitzua emate-ko prestatuta dago eguneko zen-troa.

Hainbat arrazoi izan daitezkeonuraduna izateko, Agirrek azalduduenez: «Pertsona batzuk egon dai-tezke ordu asko bakarrik etxean, fa-miliakoek lana egiten dutelako, edobehar dute laguntzaren bat, etaetxez etxekoa ez da nahikoa». Egu-neko zentroak eskaintzen duen zer-bitzua goizetik arratsaldera arteizaten da, bertan bazkalduz eta me-rienda hartuz. «Onuraduna dagoe-neko ez dago bakarrik, jende gehia-gokin elkarbanatzen du eguna, etahainbat jarduera egiteko ere auke-ra du ere bertan, tartean memorialandu, zenbait ariketa fisiko egin...».

Baldintza batzuk bete behar diraonuraduna izateko. Besteak beste,

Alegialdea

2015eko uztailaren 10a, ostirala / Tolosaldeko Ataria 5

Ariketa fisikoa egiteko gela bat dago, zenbait gailurekin. I.G.L.

Ondo hornitutako sukaldea du eguneko zentroak. I.G.L

Gipuzkoan erroldatuta egon beharda . Bestalde, menpekotasun balo-razioa eginda izan behar du, etagero RAI balorazioa egiten zaio,ikusteko bere perfila zein zentromotarako egokia den.

Balorazioak egin ondoren, pun-tuaketa bat izaten du onuradunaketa foru aldundiaren zerrendan sar-tzen da, eta dauden plazen araberabideratzen dira. Esaterako, zerbi-tzuan parte hartu duten onuradunamezketarrak Tolosara joan ohidira. Foru aldundiaren diru laguntzaezinbestekoa da eguneko zentroamartxan jartzeko. Bestalde, onaru-

dun bakoitzak eguneko 15,50 euroordaindu behar ditu. Kuota hori Gi-puzkoa osoan berdina da.

Abaltzisketan bilera

Amezketako eguneko zentroa ire-kia izango da, hau da, Amezketako-ez gain, inguruko herrietako onura-dunak ere egon daitezke bertan.Larraitz Agirre beste herri batzue-tan ere gizarte langilea da, eta bile-ra bat antolatu du Abaltzisketan,Amezketako eguneko zentroarenberri emateko. Bilera uztailaren16an, osteguna, 19:00etan izangoda, Goibegi zentroan.

a004-005_ataria 9/7/15 15:29 Página 2

Page 6: «Ama, pilotari izan nahi dut»

Tolosa

6 2015eko uztailaren 10a, ostirala / Tolosaldeko Ataria

Iurreamendin eta AldeZaharrean sanferminekinbat egingo dute festarako

ITZEA URKIZU

Uztaileko lehen egunetan mundu batjartzen da Iruñera begira, eta munduosoak sentitzen du loturaren bat iruin-darrekin. Tolosarrek ere badute hiribu-rura bertaratzeko joerarik, musikak,dantzak edo, besterik gabe, parranda-rako gogoak bultzata. Baina, Jaurautaedo Estafetatik urrun, Tolosako plaze-tan ere munduko jai ezagunenen norta-suna pizten urteak daramatzate, AldeZaharrean eta Iurreamendi auzoan.

Alde Zaharrekoa egun bakarreko

‘Zuzendu gure oinak,entzierro hontan, otoi’

Entzierro txikia haurren hitzordu kuttunena izaten da Iurreamendin eta Alde Zaharrean. MIKEL IRAOLA

jaia izaten da, eta familiak izatendira protagonista. Katxutxo izenekopeña izan zen ospakizun txiki ho-rren aitzindaria, Miguel Angel Ber-mudezen eskutik eta, gaur egun,Errota Alde Zaharreko bizilagun el-karteak prestatzen du Plaza Berri-ko jaia; Bermudezek, hala ere, uz-tailaren 6ko txupinazoa zintzo-de-monio jaurtitzen jarraitzen du, etaentzierroak ere iragartzen ditu, goi-zero, 08:00etan puntuan.

Bihar ere 12:00etan ekingo diotejaiari, eta, ondoren, haurrek puzga-rrietan jolasteko aukera izangodute. Herri bazkarian paella jateaegingo dute, eta txartela erosi be-harko da horretarako.

Arratsaldean, berriz, buruhan-

diak eta entzierro txikia izango diraprotagonista.

Iurreamendi auzoan, berriz,gaurkoa dute egun indartsuena.Eguerdian egin beharrean, txupina-zoa arratsaldeari ekiteko botakodute beraiek, eta entzierro txikiaere izango da. Ondoren, indarrakhartzeko, txokolate jaterik ez da fal-ta izango.

Iluntzean, berriz, erronkaren on-doren, afaria, dantza eta DJa izangodituzte auzotarren epelean goza-tzeko.

Bai Alde Zaharrean eta bai Iurre-amendi auzoan, San Ferminak soi-nean janzteko deia egin diete partehartzaileei, jaiari berezkoa duen ko-lore txuri-gorria emateko.

a006-007_ataria 9/7/15 16:11 Página 1

Page 7: «Ama, pilotari izan nahi dut»

Tolosa

2015eko uztailaren 10a, ostirala / Tolosaldeko Ataria 7

IURREAMENDI AUZOA

Uztailak 10, gaur

17:30. Jaien hasiera iragartzekotxupinazoa botako dute eta, ondo-ren, entzierro txikia egingo dute pla-zan. 18:00. Haurrentzako jolasak eta,ondoren, txokolate jatea.18:30. Erronka egingo dute auzoaneta Oria ibaian.20:30. Auzo afaria, aurrez txartelaerosi duten bizilagunen artean.22:30. Dantza saioa egingo duteauzotarrek. 23:00. Xabi DJren saioa afalondo-an, gauerdira bitarte.

Uztailak 11, bihar

19:30. Iurreamendi auzoko IV. tokatxapelketa. 21:00. Auzo afaria.

Egitarauak

ALDE ZAHARRA

Uztailak 11, bihar

12:00. Txupinazoa Plaza Berrian. 12:30. Patata tortilla lehiaketa.14:30. Herri bazkaria, Plaza Be-rrian. Paella jatea egingo dute. 17:00. Buruhandiak eta zezentxo-ak haurrentzat: entzierro txikia.18:30. Txokolate jatea. 20:00. Gaixoa, ni! egingo dute.Egun osoan barrena. Plaza Berrianpuzgarriak eta tailerrak izango dirahaur eta gaztetxoentzat. * Bazkari txartelek 10 euroko pre-zioa izango dute helduentzat, etahaurrek, berriz, 5 euro ordaindu be-harko dute. * Antolatzaileek txuriz janzteko etazapi gorria lepoan eramateko deiaegin nahi izan diete auzotar eta he-rritarrei. Iazko txupinazo jendetsua. ITZEA URKIZU

Irudia

Laskoraingo eraikina, bioeraikuntzan erreferentzia40 arkitekto Tolosako Laskorain ikastolako eraikin be-rriena bisitatzen izan ziren, atzo, egurraren eta arkitek-turaren inguruan antolaturiko jardunaldi batzuen ba-

rruan. Eraikinak Gurtek saria irabazi zuen, eta erreferen-tzia da bioeraikuntzaren eta egurrezkoa eraikuntzarenesparruan. IRATI SAIZAR

a006-007_ataria 9/7/15 16:05 Página 2

Page 8: «Ama, pilotari izan nahi dut»

Rafaela zerramakkontzejuko, zentroko eta hainbat etxetakoorganikoa jaten du

REBEKA CALVO ELDUAIN

Zerrama dotorea da Rafaela. Nabari-tzen da mimoz eta tentuz zaintzen du-tela, eta hori Antxon Tejeraren lanada. Zerrama udalarena da, orain hiruurte hartu zuten herriko kontzejuak

eta zentroak sortutako hondakin or-ganikoak kudeatzeko, baina zaintze-ko ardura Tejerak du.

Elizaren ondoan dagoen baserriandago Rafaela, hori ere udalarena da.«Ni hemen ondoan bizi naiz eta betigustatu izan zaizkit animaliak. Txerriazaintzeko norbait behar zutela, etaniri esatean ez nuen zalantzarik izan»,azaldu du. «Emazteak eta seme-ala-bak ere laguntzen didate, ikaragarrigustura gaude», gaineratu du.

Zaintza lanak hartuta, ukuiluanbestelako animaliak edukitzeko au-kera ematen zion udalak, eta Tejerakontentu; untxiak, oilaskoak, oiloak,txakurrak... ditu. «Ukuilua erabat utziazegoen, hutsa, eta auzolanean txu-kundu genuen. Udalak hau dena bilto-ki bezala erabiltzen zuen. Laguntzaasko jaso genuen», esan du.

Kontzejuko eta zentroko hondakinorganikoak emateaz gain, bestelakoherritarrak ere gerturatzen dira euren

Herriko hondakinorganikoak, behinolako erara

Antxon Tejera (ezkerrean) eta bere semea, Joxe Angel Urkizu alkatearekin batera, ukuilu kanpoan. R. C.

Ibarraldea

8 2015eko uztailaren 10a, ostirala / Tolosaldeko Ataria

Zerrama dotorea dute Elduainen. Duela 15 bat egun 16 kume izan zituen, baina bat hil da.7 zozkatuko dituzte herritarren artean. R. C.

a008-009_ataria 9/7/15 16:19 Página 1

Page 9: «Ama, pilotari izan nahi dut»

Zizurkildarra da eta herritarrekelkarretaratzea egin duteeraso sexista salatzeko

ERREDAKZIOA ZIZURKIL

Zizurkildarrek ozen salatu dute he-rrikide batek salatutako eraso sexis-ta. Elkarretaratze bat egin zutenatzo iluntzean Joxe Arregi plazan.

Elkarretaratzean bikotekidearenjipoia jaso zuen emakumeari elkar-tasuna azaldu zioten herritarrek etaudal arduradunek Emakumeen aur-kako eraso sexistarik ez! Aski da! le-lopean.

Antza uztailaren 8an 02:00etanizan zen erasoa. Emakumeak salatuzuen bere bikotekidearengandik ja-sotako erasoa, eta gizonezkoariurruntze agindua jarri zioten.

Udalaren oharra

Zizurkilgo Udalak, bere aldetik, oha-rra kaleratu du eraso sexista sala-tzeko. Udalak zizurkildarrak salatu-tako eraso sexista ozen salatu du.Aski dela eta «tinko eta irmo» salatu-ko dutela emakumeen aurkako in-darkeria kasu bakoitza esan duteudal arduradunek. «Zenbat emaku-me gehiagok jasan behar dituzteeraso sexistak? Guk ez dugu bakarbat ere onartuko», gaineratu dute.

Zizurkilgo Udalak era berean, ba-besa azaldu dio indarkeria jasanduen emakumeari eta bere eskuradauden bitartekoak eskaintzen diz-kiola esan du: «Hau ez da herriangertatu den lehenengo eraso sexis-ta, baina espero dugu azkena iza-tea. Zeren eta, argi utzi nahi dugu:Ez dugu emakumeen aurkako erasosexistarik onartuko. Aski da».

Emakume batekbikotekideak jipoituduela salatu du

Ibarraldea

2015eko uztailaren 10a, ostirala / Tolosaldeko Ataria 9

organikoarekin, hori bai, Rafaelari ezdiote edozer ematen, eta batez ere,landare-hondakinak jaten ditu. Hara-gi hondarrik-eta ez diote ematen.

Herritarrek badakite zer eman be-har zaion zerramari eta ondo banatu-ta ematen diote jatekoa Tejerari: «Iabeti telefonoz deitzen didate eta hon-dakin organikoekin prestatutako pol-tsa uzten didate ukuilu atarian, ondomoldatzen gara. Normalean beti jen-de berdina izaten da».

Rafaelak ez ditu herrian sortutakohondakin organikoak bakarrik jaten,hala ere, hori ez da nahikoa, eta pen-tsuak ere ematen dizkio, «udaletxeakbadu diru bat gordea horretarako»,azaldu du.

Tejerari nabari zaio egiten duenlana gustuko duela, eta udalean erekontentu daude egiten duenarekin,hori dio Joxe Angel Urkizu alkateak:«Kontentu gaude. Askotan etortzennaiz ukuilura laguna dut eta, eta lantxukuna egiten du».

Alkatea bakarrik ez, herriko hau-rrak ere askotan joaten omen diraukuilura animaliak ikustera, batezere, kumeak izaten dituenean. «Garaibatean baserri guztietan egoten zirentxerriak eta normala zen, baina gal-tzen ari den zerbait da, eta umeakgustura etortzen dira zerrama eta ku-meak ikustera».

Txerrikumeen zozketa

Zerrama bakarrik dute, baina apotebatekin kumeak emanarazten dizkio-te eta erdiak herriarentzat izaten diraeta beste erdiak Tejerarentzat.

Oraintxe hirugarren zozketa abiara-zi dute. Rafaelak 16 kume izan zituenorain 15 bat egun, baina horietakobat hil zen. Herritarren artean 7 zoz-katuko dituzte.

Herritarrek uztailaren 13a baino le-hen eman beharko dute izena udale-txean eta 10 euro ordaindu, horiek ar-tean egingo dute zozketa. «Batzuketxean gizentzeko erabiltzen dute etabeste batzuk txerrikumeak jatekonahi izaten dituzte. Baina denak gus-tura», esan du zaintzaileak.

Lehen aldiz hartuko duteparte eta deialdia egindiete herriko dantzariei

ERREDAKZIOA IBARRA

San Bartolome jaietako egun nagu-siko haurren danborradan, abuz-tuaren 24an, dantzari talde batekhartuko du parte lehen aldiz.

Hori dela eta, herriko 12 urtetikgorako gazteei dei egin diete dan-tzara animatzeko. Animatzen dire-

nek bi entsegu egin beharko dituz-te, uztailaren 14 eta 16an. Alurrdantza taldeko lokal zaharrean,Ibai Gain kalean, egingo dituzte en-tseguak 11:00etatik 12:00etara.Parte hartzeko entseguetara azal-du behar da.

Haur danborradaren entseguak,aldiz, hasita daude eta hurrengoakuztailaren 15 eta 22an eta abuztua-ren 20an izango dira, 20:00etanBelabietan, abuztuan izan ezik, or-dua zehaztu egin behar dute.

Dantzariak, Ibarrakohaur danborradan

a008-009_ataria 9/7/15 16:20 Página 2

Page 10: «Ama, pilotari izan nahi dut»

�������������

ASIER IMAZ

Joxean Tolosak buruz buruko txape-la irabazi zuenetik 26 urte betetzendiren honetan, urtero bezala, Amez-ketan XXVI. Joxean Tolosa Pilota Txa-pelketa antolatu dute. Gaur hasi etairailaren 6ra bitarte jokatuko da;frontoi osoan eta eskuz banaka.

Kadete, gazte eta nagusien mai-latan jokatuko da txapelketa. Mailabakoitzean, herrialde bakoitzekotxapeldunaz gain, Euskadi etaG.R.A.V.N.I.-ko txapeldunak arikodira. Euskal Herri osotik etorritakopilotariek jokatuko dute, beraz,Amezketan.

Gaur, 21:00etan, lehen partidakjokatuko dira. Jaialdia ondorengohiru partidek osatuko dute: kadete-etan, Balerdi (Bergara) - Zabala(Aduna); gazteetan, Salegi (Zestoa) -

Trans Ernio eta JoxeanTolosa txapelketak, hastear

Amezketakoan eskupilotariak buruz-buru arikodira, Adunakoan binaka

10

Erauskin (Berrobi) eta nagusietanZubiria (Berrobi) - Aranguren (Anti-gua).

Bihar, larunbata, 21:00etan hasi-ta, beste hiru partida jokatuko dira:kadeteetan, Iriarte (Azpeitia) - Aran-dia (Alegia); gazteetan, Etxezarreta(Andoain) - Mendia (Beasain) etanagusietan, Erasun (Zizurkil) - Men-dia (Beasain).

Trans-Ernio Txapelketa

Joxean Tolosa bezala, gaur hasikoda Trans-Ernio Txapelketa, Adunan.Benjamin, alebin, infantil eta kade-teek jokatuko dute txapelketa hau,eta partida guztiak Adunan bertanizango dira. Gaurko jaialdia final zor-tzirenetako partidez osatua egongoda, eta 17:30ean hasiko da. Guztira,sei partida jokatuko dituzte mailaguztietako pilotariek. Finalari dago-kionez, abuztuaren 8an izango da,larunbatez, 17:00etan.

Bihar, larunbata, final laurdeneta-ko hainbat partida ikusteko aukera

egongo da Adunan. Partidak10:00etan hasiko dira, eta guztirahiru jokatuko dira.

Igandean ere final laurdenetakohiru partida jokatuko dira. Bezperanbezala, hauek ere 10:00etan hasikodira.

Alegian, larunbatean

Oiartzungo Txost Pilota Elkarteak,Intxurrerekin batera pasaka pilotamodalitatea ezagutzeko jardunaldiaantolatu dute bihar, 19:00etatik au-rrera, Alegian. Lehenik hitzaldia es-kainiko dute udaletxean, eta ondo-ren, pasaka partida jokatuko duteudaletxeko aterpean.

Villabonan, igandean

Villabonako Errebote Plazan, igan-dean, Gipuzkoako Txapelketakopartida jokatuko da errebote moda-litatean, eta nagusien artean. BeharZanakoak Zubieta 2koen aurkaneurtuko dituzte idarrak. Partida11:00etan hasiko da.

Joxean Tolosa Txapelketa gaur jarriko dute abian. Euskal Herri osoko puntako pilotariak elkartuko dira Amezketan. SARA GOMEZ

a010-011_ataria 9/7/15 16:28 Página 1

Page 11: «Ama, pilotari izan nahi dut»

����������

11

Denboraldi bikainaOriakoko kadeteenaDenboraldi luzea bezainoparoa izan da OriakoLimousinekoentzat

IRATI HARTSUAGA

Beti esan izan da txirrindularitza,izarren bat ala beste izan arren, tal-deko kirola dela. Horren erakusleditugu Oriako-Limousineko kadete-

ak. Denboraldi honetan, taldekakosailkapenean, lehen postua zortzilasterketetan lortu dute. Besteakbeste, ekainaren 13an eta 14anBergaran eta Oñatin jokatutako Gi-puzkoako Txapelketan.

Kadeteen maila horretako UnaiIribar izan da garaipen gehien lortuduen txirrindularia. Kasu honetanere besapean ditu Bergarako erlo-

jupekoa eta Oñatiko errepidekoa.Denboraldia ongi amaitzeko, Ama-rotzen, etxean gailendu ziren pasaden asteburuan, bai taldeka etabaita bakarka ere, Unai Iribarrekaurtengo bederatzigarren txapelabururatu baitzuen bertan.

Eginiko lanaren fruitu, Lorcan jo-katuko den Espainiako Txapelketanlehiatuko da Unai Iribar Oriakokotxirrindularia, Euskadiko selekzioa-rekin. Estatuko txirrindulariekinneurtzeko aukera izango du bertan,eta han hartutako esperientzia la-gungarri izango du zalantzarik gabehurrengo denboraldian.

Irudia Amasa-VillabonaUrrea eta zilarra,

bi ahizpentzat

Espainako 17 urte azpikoen halte-rofilia txapelketan Susana Davilakurrezko 3 domina lortu zituen, etabere ahizpa Aynabel Davilak, berriz,zilarrezko beste hiru. Mutilen maile-tan, Xabier Amonarriz 8. postuansailkatu zen eta Hodei Garcia Kor-tajarena 9.ean. ATARIA

a010-011_ataria 9/7/15 16:35 Página 2

Page 12: «Ama, pilotari izan nahi dut»

12

Tolosaldeko sei pilotariprofesionaletan ari dira

jokatzen. Lau Aspeenpresarekin, eta bi

Asegarcerekin. Mikel Olaetxea da mundu

horretan beteranoena.Besteak, oraindikhasiberriak dira.

ASIER IMAZ

Julen Urruzolak laburbiltzen duametsa ederkien. Asteasuarrahorra iritsiko zela inork gutxik

espero zuen. Eta horregatik, besteguztien gainetik, bera bilakatu dajarraitu beharreko eredu. Iñaki Arto-lak ederki esplikatzen du: «Nireanaiaren aurka jokatzen zuen. Pa-rean ibiltzen ziren, eta esangonuke, anaiak ere irabazi ziola. Urru-zola ez zen punta-puntakoa orduan.Baina bere aurkariek pilota utzi zu-ten bezala, berak buruan helburubat hartu eta izugarri saiatu zen.Lortu egin du, eta egin duena meri-tu handikoa iruditzen zait. Anaiak,brometan, ‘jarraitu izan banu’ etahorrelakoak aipatzen ditu».

Baina zer da pilotari profesionalaizatea? Julen Urruzola: «Espero ezgenuen amets bat. Txikitako ame-tsa. Ia aspaldi burutik joana zegoe-na. Orain, ederki pasatzen dugu el-karrekin. Oso polita da».

Aspeko eta Asegarceko pilotariakbat egin eta ez dira 50era iristen.Eta horietatik sei Tolosaldekoakdira. Beraz, esan daiteke, eskual-

dea punta-puntako Euskal Herrikoesku pilotarien harrobia bilakatudela. Julen Urruzola eta Jokin Altu-na ados daude: «Pilota eskoletaneta elkarteetan gauzak oso ondoegiten ari dira. Pozgarria da».

Ametsetan gauzak modu bateraedo bestera imajina daitezke. Eu-rek, errealitatetik gertuago edourrunago ibili ziren kontatzeko zor-tea dute. Baina oinak lurrean, ame-

tsak lorpen itxura hartzen dute; ibil-bide baten barruan, hurrengo gelto-kia. Iñaki Artola: «Entrenamendue-tan ez dago afizionatuetatik honaalde handirik. Partidetan handitzenda maila. Lehen aipatu 40 pilotarihoriek, suposatzen da maila gore-nekoak direla, nahiz eta bideanmaila altuko pilotari ugari geratu di-ren. Orduan, partida bakoitza ira-bazteko asko borrokatu behar da,

Ametsa lorpen

a012-017_ataria 9/7/15 12:02 Página 1

Page 13: «Ama, pilotari izan nahi dut»

13

aurrean, onenetarikoak izango di-tuzulako beti». Xabier Tolosak erealegiarraren bidetik jotzen du, bai-na harridura sortu dion zerbait eregehitzen du: «Orain partidak gogo-rragoak dira. Abiadura handiagoanjokatzen da, eta irabaztea zailagoada. Defentsan asko saiatu beharda. Azken finean, gutxien galtzenduenak irabazten baitu. Gehienbatatentzioa horrek deitu dit, aurrela-

riek atzelariei zenbat laguntzen die-ten. Hori telebistaz ez da ikusten».

Seitik bost iritsi berriak dira ka-maren aurreko mundu horretara.Erik Jaka da beteranoena, eta lizar-tzarrak, bi urte besterik ez darama-tza profesionaletan: «Azkar pasa dadenbora. Gora egin dudala ustedut; lehen baino hobeto nago.Orain, pilotaren alde txarrena bizi-tzen ari naiz, lesioa. Ea hilabete ba-

ten bueltan itzultzen naizen kantxe-tara». Xabier Tolosak ere hasieran«ohitzea» kosta egin zitzaiola dio.Orain, ordea, momentu oso polite-an ikusten du bere burua anoeta-rrak.

Iñaki Artolak eta Jokin Altunakjauzi handia egin dute. Duela urte-bete igo ziren profesionaletara, etapromozio maila ezagutzeko denbo-ra handiegirik gabe, lehen mailan

a012-017_ataria 9/7/15 12:02 Página 2

Page 14: «Ama, pilotari izan nahi dut»

14

hasi dira jokatzen. Binakako Txa-pelketa, adibidez. «Ez nuen inondikere pentsatuko horrelako mailakopartidak jokatzen ibiliko nintzenik.Binakakoan lesioengatik sartu nin-tzen, eta aukera aprobetxatu eginnuela uste dut», dio alegiarrak.Amezketarra ere hildo beretik doa:«Gauzak azkarregi eta guzti doaz.Binakakoan ordezko bezala sartunintzen, baina azkenean hamarpartida jokatu nituen. Horrek askolagundu didala uste dut; ikastenasko lagundu dit».

Afizionatuetatik profesionaleta-rako jauzia ez da kantxa barruanbakarrik nabaritzen. Pilotari media-tiko bilakatu dira nahi edo ez. ErikJaka: «Zerbait nabaritzen da, batezere kanpora joaten zarenean joka-tzera. Artola eta Altunaren kasuan,agian, presio hori nabarmenagoaizan da». Alegiarrak eta amezketa-rrak, aldaketa onartzen dute, bainapuntualizazio bana ere egiten dute:«Aldaketa badago, baina guk, le-hengoak izaten jarraitzen dugu»;

«gehienbat herri txiki euskaldune-tan nabaritzen da aldaketa hori.Besteetan ez horrenbeste». Altunaeta Artola, hurrenez hurren.

Xabier Tolosari ez zaio asko gus-tatzen txanponaren alde hori, bai-na, anoetarrak jakin badaki «horriere aurre egin behar zaiola». Gehia-go ligatzeko balio izan dion galdetu-ta...

Azkenik, Julen Urruzolak guztiekaipatzen duten anekdota kontatzendu: «Haurrengan nabaritzen dagehienbat. Beraientzat idolo antze-ko bat izatera pasatzen zara. Niriere berdina gertatzen zitzaidan txi-kitan; pilotariren bat ikusten nuene-an, barruan zerbait berezia piztenzitzaidan. Orain umeak gure gaine-ra etortzen direla ikustea, politada».

XABIER TOLOSA

Jaioterrria: Anoeta. Adina: 19 urte. Debuta: 2014/12/30. Postua: Atzelaria. Jokatutako partidak: 75. Irabazitakoak 39; galdutakoak 36. Palmaresa: 2015eko PromozioMailako Binakako Txapelketetantxapeldun. Kontratua: Asperekin 2016koabenduaren 31raino.

JULEN URRUZOLA

Jaioterrria: Asteasu. Adina: 24 urte. Debuta: 2014/06/24. Postua: Atzelaria. Jokatutako partidak: 47. Irabazitakoak 28; galdutakoak, 19. Palmaresa: 2015eko PromozioMailako Binakakoan finalaren ate-etan galditu zen. Kontratua: Asperekin 2017koekainaren 22ra bitartekoa.

ERIK JAKA

Jaioterrria: Lizartza. Adina: 21 urte. Debuta: 2013/06/24. Postua: Aurrelaria. Jokatutako partidak: 103. Irabazitakoak 56; galdutakoak 47. Palmaresa: 2014 eta 2015eko Promozio Mailako Binakako Txa-pelketetan txapeldun. Kontratua: Duela hilabete Aspekbi urte gehiagorako luzatu zion.

Buruz buru

MIKEL OLAETXEA

Erreportajea sei pilotarirekin egiteazen helburu, baina lizartzarrari az-ken orduan entrenamendua jarrizien eta ez zen posible izan.

a012-017_ataria 9/7/15 16:17 Página 3

Page 15: «Ama, pilotari izan nahi dut»

15

IÑAKI ARTOLA

Jaioterrria: Alegia. Adina: 20 urte. Debuta: 2014/06/28. Postua: Aurrelaria. Jokatutako partidak: 54. Irabazitakoak 34; galdutakoak 20. Palmaresa: 2014ko Promozio Mailako Lau t’erdiko Txapelketan, txapeldun.Kontratua: Asegarcerekin 2016rainokoa.Duela hilabete baldintzak hobetu zizkioten,iraupena mantenduz.

JOKIN ALTUNA, ‘ALTUNA III’

Jaioterrria: Amezketa. Adina: 19 urte. Debuta: 2014/06/24. Postua: Aurrelaria. Jokatutako partidak: 50. Irabazitakoak 28; galdutakoak 22. Palmaresa: 2014ko Promozio Mailako Lau t’erdiko Txapelketan, azpitxapeldun.Kontratua: Asperekin 2018ra bitartekoa. Hasiera batean 2017rainokoa sinatu zuen, bainaduela hilabete luzatu diote, baldintzak hobetuz.

a012-017_ataria 9/7/15 12:03 Página 4

Page 16: «Ama, pilotari izan nahi dut»

Jaka«Bizi guztirako lagun bat»

Urruzola«Artista bat. Aldageletangiro izugarria jartzen duen lagun handi bat»

Tolosa«Erik, Julen eta besteak afaltzera goazenean, gehiago etorri beharko luke gurekin»

Olaetxea«Guretzat Saralegieta Olaetxea kirolaribezala adibidea dira»

Artola«Pilotako lagun handiabat; ea gehiago irabazten uzten didan»

JOKIN ALTUNA, ‘ALTUNA III’

SAKEAREKIN... Sakea atera eta errestoan besteak.

Banaka-banaka, deskribatu esaldi batekin kidea.

Pilotari moduan, edo lagun moduan. Hartu pilota eta atera sakea.

Jaka«Pilotari errematatzailea»

Altuna III«Artista bat»

Artola«Indartsua»

Urruzola«Bizitza asegurua»

Olaetxea«Efektoarekin maisua»

XABIER TOLOSA

a012-017_ataria 9/7/15 12:03 Página 5

Page 17: «Ama, pilotari izan nahi dut»

Artola«Ezagutzea merezI duen pertsona bat»

Altuna III«Lagun berezia. Ea tantoren bategiten uzten didan noizean behin»

Urruzola«Pilotak ematen duen betiko lagun horietakoa»

Tolosa«Ogi puska bat»

Olaetxea «Herrikoa, kuadrillakoa,…»

ERIK JAKA

Altuna III

«Espektakuloa»Artola

«Portento bat»Jaka

«Elegantea»Tolosa

«Langilea»Olaetxea

«Efektoarekin artista»

JULEN URRUZOLA

Jaka eta Tolosa«Elkarrekin horrenbeste urtebatera ibili ondoren, polita daorain ere batera jarraitzea»

Olaetxea«Saralegirekin bateraazken urteetako niremaisuetako bat. Artista»

Urruzola«Merituhandikopilotaria»

Altuna III«Inoiz ahaztuko ez zaidanpartida jokatu nuen bere aurka, Bergaran»

IÑAKI ARTOLA

a012-017_ataria 9/7/15 12:04 Página 6

Page 18: «Ama, pilotari izan nahi dut»

Asier ArtolaEHUko Historia-ikerlaria

Inork esana da pobre-zia ezin dela dekretuzdesagerrarazi. Hala,

Gipuzkoako Probintziak1851ko ekainaren 1eanpostulazioa edo eskale-en diru-eskea eta alfer-keria debekatu zituene-an, pentsa genezake Pro-bintziaren «aitek»(orduan eta XIX. mendeaamaitu bitarte, gutxie-nez, botere politikoare-kin hain estuki loturikegon zen lengoaia paternala honaekarriz) ez zutela itxaropen inozorikizango lege horren eragin errealeninguruan, ez pobreziaren desager-penari dagokionean behintzat. Po-breziaren birmoldaketa bat zen le-gearen helbururik printzipalena,eta egungo garaietarako interesikaurkezten badu, gizarte batek krisigaraien eta bere ondorioen aurreaneman izan dituen erantzun aldako-rrak ulertu eta euren testuinguruankokatzeko izan liteke.

Anakroniak arinkeriaz egitea ari-keta arriskutsua bada ere, garaihari begiratzean ia ezinezkoa daegun bizi dugun egoera honekin pa-ralelismoak, azalekoak izanik ere,egitea. Krisi luze batean murgildu-rik zegoen Gipuzkoa aspaldian. Adi-tuek 1766 aldean kokatzen dute or-dura arteko ekonomia ereduarenahitzea. Karearen sarrerarekin etaartoaren iraultzarekin nekazaritzamunduak bizitako gorakada (es-

kualdeko edozein herritan ikus de-zakegu XVIII. mendean baserri be-rriak agertzen direla, eta gehieneanez lekurik emankorrenetan, lurrikhoberenak okupaturik baitzeuden)nekatzen hasi zen. Izan ere, «erren-dimendu beherakorren» legeakazaltzen digunez, zenbat eta lurgehiago lantzeak arazo bat dakar:lur aproposak eta ez aproposak erelantzea, eta ondoriozko produktibi-tate beherakada. Kareak berriz, ha-siera batean boom izugarria supo-satu bazuen ere, urte batzuetara lu-rren akidura ekarri zuen, etagainera, geroz eta lur gehiago neka-zaritza lurretarako erabiltzeak abel-tzaintzaren beherakada erlatiboaeta ondoriozko animali ongarri gu-txitzea izango zuen beste ondorioe-tako bat.

Hori gutxi balitz, tradizioak pisuhandiagoa zuen ekonomia hartan(«ekonomia morala» deitu diote his-torialari batzuek) teoria eta prakti-

ka ekonomiko berriaktxertatzen zihoazen.Ordu hartan ikuspegi za-baldua zen zenbait pro-dukturen gaineko espe-kulazioaren moralgabe-tasuna, gariarena kasu.Premiazko artikulua iza-nik, salneurri justuak,tradiziozkoak, behar zi-tuela kontsideratzenzen, eta praktika espeku-latiboen aurreko erreak-zio herrikoia izan zen1766ko matxinada, esa-te baterako. Hala, mugak

ezarri nahi zitzaizkien komunitateakaltetuz interes partikularrak lehe-nesten zituzten praktikei. Zentzuhonetan ulertu behar dira ordukoartisauen gremio edo kofradiak etaherri batean sar zitezkeen eta ez zi-tezkeen produktuen inguruko arau-di zorrotzak. Merkataritza librearenlogika oraindik ez zen iritsi. Ekoizlelokalek zuten inguruko lehengaiaklortzeko lehentasuna, eta hainbatherritan zenbait produktu bertakoartisauek soilik sal zitzaketen. Tru-kean, eta justifikazio ekonomikoberaren baitan, gremioek kalitategoreneko produktuak egin beharzituzten, ofizioan sartzeko hauta-proba zorrotzak ezarriz, eta arti-sauen bizitza pribatua ere erregu-latuz (matrimonioaz kanpoko erla-zioak, esaterako, Tolosako gatazkabatean ikus daitekeenez), ofizioakirudi txarra har ez zezan.

Baina industria tradizionala ezzegoen bere hoberenean, mundu

La Esperanza paper fabrika.

Historia

Tolosaldea koleraren garaian

18 Historia

a018-020_ataria 8/7/15 17:42 Página 1

Page 19: «Ama, pilotari izan nahi dut»

merkatu are interkonektatuago batsortzen ari zen garaian. Industria lo-kalek behin eta berriro salatuko zi-tuzten kanpoko merkatarien pre-sentziak, eurek behar zituzten le-hengaiak erosten baitzituzten, etatailer txikietako ekoizleek geroz etagehiago eskatuko zuten XIX. men-dean probintziaren aduanak (Tolo-sa, Segura, Ataun) kentzea, eurenproduktuak espainiar merkatuansaldu ahal izateko, Ameriketarakokomertzioa, orduko independen-tzia prozesuak zirela eta, merkatari-tza gipuzkoarraren merkatu han-dienetako baten galera izan bai-tzen. Eta honi 1795eko gerra,1808tik aurrerako okupazio fran-tsesa, herri udalen zorpetzea, zorhauei aurre egiteko herri lurren sal-menta, baserriak lurjabe gutxi ba-tzuen eskuetara iristea eta maizte-rren ugaritzea, etab. gehitzen ba-dizkiogu, 1830-1840 ingurukoegoera tamalgarriaz konturatukogara. Aho asko, jan gutxi. Kontra-bandoa edota bandolerismoa ager-tuko ziren, azken hauek oro har arti-sau langabeak protagonista zirela.

Probintziaren Batzar Nagusietanbehin eta berriro aipatuko zen po-breziaren, pobreen, presentzia izu-garria Gipuzkoako kaleetan. Egoe-ra honetan ikusi dute autore ba-tzuek Lehen Gerra Karlistaren(1833-1839) iturrietako bat. Gerraosteko lehen hamarkadan ere pre-sente egon zen «arazoa». 1851kolegearekin kaleetatik ezkutatunahiko ziren.

Ordura arteko «ekonomia mora-laren» arabera, herriari, komunita-te bakoitzari, zegokion bere txiroakmantentzea (eta txiroekin bateraumezurtzak, itsuak, «zoroak», gor-mutuak...). Herriak zergen bidezbildutako diru sarreren zati bateginkizun hauetarako erabiltzenzen. Herri txikietan pobreei ostatuemateko eraikin propio bat izateaoso erraza izango ez bazen ere, To-losak XVII. mende erdialdetik hiri-guneko ospitale zaharrean zuentxiroentzat egoitza. Albizturren, Ale-gian, Berastegin, Lizartzan, Zizurki-len eta Villabonan ere izan zituztenhalako «asilo de pobres»-ak. Tolo-sakoa alde batera utzita, gainera-

koek urtean ez zuten egoiliar gehie-gi izaten. XIX. mende hasierako tes-tuinguru belikoak udalei ekarri ziz-kien kalteen ondorioz, egoitza as-koren egoerak behera egin zuen.Gipuzkoa mailako erantzun batematearen ideia geroz eta zabal-duago zegoen eliteen artean. Aldiberean, Tolosak hirigunetik kanpo-ra atera behar izan zuen egoitza,Miserikordia izenez ezaguna izan-go zena, geroz eta leku handiagoabehar zuela eta krisi egoeraren au-rrean. Santa Luzia auzoan kokatu-ko zen eta egun bere hondarrakbesterik ez dira geratzen. Tolosa-ren distrituko txiroak bertara bidal-tzea izango zen instituzio lokalekeuren ezinaren aurrean hartukozuten erabakietako bat, nahiz etaberaiek jarraitu euren txiroak or-daintzen (puntu honetan, hau da,txiroek bertakoak izan behar zute-naren ideian, oso zorrotzak zirenaraudiak).

Umezurtzak, txiro gaixoak, edotatxiro zaharrak aurkituko ditugu Mi-serikordia etxe honetan. Artisau za-har askoren azken portua izan zen

Yurramendiko jauregi zaharra, Miserikordia etxe berriaren kokalekua. Eta azken irudian, eraikuntza berria (XX. mendea).

Historia 19

a018-020_ataria 8/7/15 17:42 Página 2

Page 20: «Ama, pilotari izan nahi dut»

(mendean aurrerago, Ramos Azka-rate bertsolari eta zapatariak ber-tan egingo zituen bere azken egu-nak). 1850-1860 aldekoak dira Es-painiako Ministeriora bidaltzenziren datu gehienak. Kontuan har-tzen badugu hamarkada haietanTolosako populazioa 7.000-8.000pertsona ingurukoa izan zela(7.639 1857an, 8.182 1860an),egoeraren adierazgarri da 340-375pobre, eta 50 inguru gaixo, urtero,Miserikordian bizitu izana (popula-zioaren %5, populaziotzat 8.000eta pobre gisa 400 inguruko gaita-suna, hartzen baditugu). Zerga be-reziez aparte, fabrikaren batek zu-biren bat egin edota enpresari berribatek bere tailerra ireki nahi izanzuen kasuetan, Miserikordiari la-guntza ipini izan zitzaien baldintza

gisa (izatez, zenbait tailer ez zirenireki, Miserikordiari ordaindu beha-rrekoa gehiegizkotzat jota). Aldi be-rean, Miserikordiak izan zituen bes-te sarrera batzuk.

Egoitzan bizi zirenek baratzeaeta abereak zaindu behar zituzten,era honetan elikagaien zati bat eu-ren kabuz hornitzeko. Era berean,eraikinean obraren bat egin beharizan zenean beraiek egiten zituzten(ez dezagun ahaztu asko artisau txi-rotuak zirela). Gazteen kasuan,neskak neskame gisa bidaltzen zi-tuzten Tolosako etxeetara, eta muti-lentzat maisu artisauak topatzen zi-tuzten, ahal zenean, ofizioren batikasteko. Miserikordian bertan izanzen marraga, artilez eginiko ehunmota bat, egiteko tailer bat. Bereadministrazioa errentan ipintzen

zena, eta besteak beste Elosegitxapel egilearen osabak kudeatuzuen. 9-10 ordu bitarteko lanegu-nak egiten zituzten bertan Miseri-kordiako gazteek (goizeko 4etatikaurrera) eta lanak bukatuta ariketaerlijiosoak, irakurtzen eta idaztenikasteko klaseak, etab. hartzen zi-tuzten. Gipuzkoa zibilizatzeko ga-raia zen. Matxinaden eta gerren,bandoleroen eta eskaleen, garaiariamaiera eman behar zitzaion. In-dustria zen bideetako bat (denen-tzako lanpostuak ez zituena). Bes-tea balore heziketa zen. Hala, Mi-serikordia barruko diziplinazorrotzaren bidez, «erregulartasu-na, ordena, garbitasuna, elkarbizi-tza, ustiapena eta ekonomia» era-kutsi nahi zitzaizkien gazte haiei,behar izanez gero zigor fisikoen bi-tartez. Egoera biribiltzera koleraetorri zen 1855an, Tolosa osoan743 gaixotu, 380 hildako, eta Mise-rikordian bertan 48 eragingo zitue-na. Horren ondorioz Ospitalea erai-kiko zen, txiro eta gaixoak bereizirikedukitzeko. Jainkoaren Probiden-tzian topatuko zen erantzuna.

20 Historia

Miserikordia zaharra, Uzturreren magalean.

a018-020_ataria 8/7/15 17:43 Página 3

Page 21: «Ama, pilotari izan nahi dut»

OSAGAIAK

• Arroz ekologiko integrala –naparra adibidez– (2 katilukada).• Ura (3 katilukada t’erdi).

• Gatza (apur bat).• Barruko osagaiak aukeran (ahuakatea, atuna, luzokerra, izokin gordina).

• Noria.

Arroza 50 minutuz kozinatuko dugu, presioko eltzean edo ohikoan. Kozinatuta dagoene-an, hozten utziko dugu, eskuekin erraztasunez maneiatu ahal dugun puntura arte, (40gradu edo), erre gabe, baino hotza ere ez da egon behar.

Behar dugun tresna, sushia egiteko saretxoa da. Bertan noria jarriko dugu. Arroz epela za-balduko dugu bertan, izkinetaraino ondo eramanda, bukaeran 2 zentimetroko tartea utzizarrozik gabe, alde hori busti eta itsasteko utziko baitugu.

Sare osoan altuera berdina eman behar diogu arrozari, 5 milimetro edo. Barnean nahi duguna sar dezakegu: ahuakatea, atuna, luzokerra, izokin gordina....Arroza duen izkinetik hasiko gara biltzen eta bukaerako 2 zentimetroak urez busti eta itsa-

tsiko ditugu. Izkinak ondo prentsatuko ditugu, oraindik sarexkan dagoela. Dena ondo estutuadagoenean zatietan moztuko dugu. Gozatu!!

ERREZETA AGURTZANE LARRAÑAGA

SUSHI MAKROBIOTIKOA

21

a021_ataria 9/7/15 12:25 Página 1

Page 22: «Ama, pilotari izan nahi dut»

22

IMANOL GARCIA LANDA

Orain 400 urte Tolosaldeari eta Gipuzkoari eraginzion aldaketa nagusi bat gertatu zen. Tolosa hiri-bilduari atxikita zeuden hamalau herri hiribildu

bihurtu ziren. Abaltzisketa, Albiztur, Alegia, Altzo, Amez-keta, Amasa (1619an Amasa eta Villabona elkartu zi-ren), Andoain, Anoeta, Baliarrain, Berastegi, Elduain,Ikaztegieta, Orendain eta Zizurkil. Beste zenbait herrisaiatu ziren ere hiribildu bihurtzen baina 1615ean aipa-tutako hamalau horiek eskuratu zuten izaera hori. Bideaez zen, baina, erraza izan.

Tolosako Udalak bultzatuta, eta Eusko Ikaskuntzare-kin batera, ikerketa lan bat egin da garai horri buruz.Orain gutxi bukatu du Estibaliz Gonzalez Dios historiaikerlariak eta Tolosaldea 1615: hamalau hiribilduren so-rrera izena du lanak. Banaketa gauzatu aurretik, beraz,herri horiek Tolosarekin lotuta egon ziren, eta hori gutxie-nez bi mendez izan zen.

Hain justu, inguruko ia herri guztiek sinatu zuten auzo-kide izateko akordioa Tolosarekin XIV. mendearenamaieran eta XV. mendean. «XIV. mendearen erdialdeanahaide nagusiek lurraldean agintzen dute», azaldu duGonzalez Diosek. Herriek bazuten antolaketa bat, baina

ez zuten aro modernoan izango du-ten ahalmena. «Jauntxoak ohitutazeuden nahi zutena egitera. Beraz,hainbesteko gatazka zegoenez, ba-tez ere ahaide nagusietako familiekbultzatutakoa, herriek nahi izan zu-ten errege justiziaren barruan iza-tea», esan du Gonzalez Diosek.

Errege justiziaren jabe hiribilduak ziren, beren kartaeta foruengatik. «Horrela, herri horiek batez ere babesbila elkartu ziren hiribilduetara. Zenbait autorek esatendute arrazoi ekonomiko bat ere izan zela: udalerri bateralotzen baziren, erregeari ordaindu beharreko zenbaitzerga ez zituzten ordaindu behar». Hitzarmen horrekinhiribildu nagusiek ere abantailak jasotzen zituzten, lu-rraldea bereganatzen zutelako jurisdikzioaren alorreaneta ahaide nagusiei kentzen zien.

Garai aldaketa

Eta zer suposatzen zuen Tolosari lotuta egoteak? «Herribakoitzak bere tokiko gobernua zuen, bere lurretako etaondarearen erabilera ekonomikoa zuten, eta ez zutenbakarra jurisdikzioa zen, hau da, bere gaien ingurukoepaia ematea. Horretarako Tolosara jo behar zuten», ze-

1615,Tolosaldekohistoriaren

mugarriTolosaldearen antolaketa politikoa guztiz aldatu zen orain lau mende. Tolosak bere jurisdikzioan zituen hamalau herrik hiribildu izateko titulua jaso zuten.

a022-025_ataria 8/7/15 16:16 Página 1

Page 23: «Ama, pilotari izan nahi dut»

23

hazten du lanaren autoreak. Horrek suposatzen zuenjustizia kriminaleko eta zibileko gai guztiak, besteak bes-te zer tasa ordaindu behar ziren edo herri horietako alka-te izaera konfirmatzea, Tolosaren esku zegoela.

1615 urtetik, beraz, hamalau herri horiek hiribildu iza-era hartu eta bere alkatea izendatu ahal izan zuten, etahorrek udalerrian gertatzen zenaren inguruan epaitzeaahalbidetu zuen. Besteak beste, hortik aurrera udalerrihorietako biztanleek ez zuten joan behar Tolosarainojustiziarekin lotura zuten gairen bat izanez gero. Eta ga-rai horretan asko zen hori, bi egunetako kontua suposa-tu baitzezakeen Tolosara joan-etorria egitea, eta, bidebatez, denbora tarte horretan eguneroko lana utzi beharizatea.

Hainbat arrazoi izan ziren herriek Tolosatik banatzekonahia azaltzeko. Batetik, ahaide nagusiek indarra galduahala, herriak udalerri nagusiekiko lotura karga moduan

ikusten hasi ziren, babes moduan baino gehiago. Beste-tik, baziren zenbait herri urteak zeramatzatenak bana-keta eskatzen. «Berastegi eta Elduaindik, batez ere bo-rrokatzen zuten Leitzarango bidea ireki nahi zutelako,Nafarroatik zetozen produktuekin merkataritza harre-manak izateko Tolosako aduanan zerga ordaindu beharizanik gabe. Andoain ere berdin, Leitzaran ondoan zego-elako. Alegiak hiribildu izaera zuen, baina bere alkateakezin zuen justizia osoki administratu. Amezketak erehainbat auzi zituen Tolosarekin, eta banatzea eskatzenzuen, beraien arteko harremanek bestela auzi gehiagosortuko zituztela eta».

Koroaren diru beharra ere arrazoietako bat izan zen.«Urte batzuk lehenago Valladoliden zeuden herri guztihoriek auzitan independizatu ahal izateko, eta ezezkoajaso zuten», dio Gonzalez Diosek. Erregeak aukera horieman zuen 1614ean, hori bai, diruaren truke.

Estibaliz Gonzalez Dios, ‘Tolosaldea 1615: hamalau hiribilduren sorrera’ lanaren egilea. I.G.L.

a022-025_ataria 8/7/15 16:16 Página 2

Page 24: «Ama, pilotari izan nahi dut»

Beste arrazoi nagu-si bat Batzar Nagusie-tako ordezkaritza zen.«Herriek eskatzen zuten ordezkaritza izatea. Tolosak beresuengatik edo botoen-gatik bozkatzen zuelazioten, baina ez zietela azaltzen nola hartzen zituen era-bakiak», azaldu du Gonzalez Diosek.

Banaketaren ondorio ekonomikoa

Hiribildu izaera ordaindu behar izan zuten hamalau he-rriek eta bide malkartsua izan zen hori. «Hiribildu izatekobaimena ematerakoan, bere jurisdikzioa hipotekatzendute», dio Gonzalez Diosek. Kostuari aurre egiteko, ahal-mena ematen zaie zergak jartzeko zenbait produktureninguruan, baina horrek ez zien behar adinako dirurikematen. Horregatik, hainbat hiribildu berrik eskatu zu-ten jabego publikoa zuten lurrak saltzeko aukera izatea.Bestalde, hasieran bizilagunek hartu beharreko kargakostuaren herena izan zen, baina gero hainbat udalerrikeskatu zuten bi heren izatea. Gainera, zenbait udalerri-tan, gastuari aurre egiteko, bizilagun izendapena ez zu-tenak baina herrian bizi zirenak ere parte hartzea eska-tu zuten.

Ordaindu beharrekoa ez zen hiribildu titulua lortzekosoilik izan, prozesu guztiak ekarri zituen gastuak erehandiak izan ziren. «Azkenean, ordainketak urte askoiraun zuen; banatzeak eragindako gastuak ordaintzekodirua eskatu behar izan zitzaion hainbat familiari, asko-tan herri kanpokoak, eta gero horiei dirua itzultzeak luze

jo zuen. Bizilagunaskok ere ondasu-nak hipotekatu be-har izan zituztenberen zatia ordain-tzeko, eta gaineraez zuten berehala-koan ordaindu

ahal izan», azaldu du historia ikerlariak. Horretarako prestatu gabe zeuden ekonomia ba-

tzuentzako gastu handia izan zen, eta gainera, asko kar-gatu zen bizilagunen bizkarrean. «Banatzea nahi zutenherriek ikusten zuten dirua ordaindu beharko zutela, bai-na ez zuten espero sortutako hipotekak ordaintzen hain-beste urte pasako zutenik. Gainera, XVII. mendea ez zenekonomikoki ona izan. 25 dukat asko zen familia baten-tzat eta hori gutxik ordaindu ahal izango zuten momen-tuan».

Banatzea politikoa izan zela nabarmendu du Gonza-lez Diosek, eta bizikidetzan ez zuela orokorrean eraginikizan. «Azken finean, herriek Tolosa behar zuten eta Tolo-sak herriak behar zituen, batez ere, ekonomikoki», azal-du du. «Urte batzuetan banatzearen inguruan oraindiktira-biran aritu ziren. Tolosa saiatu zen berriro jurisdik-zioa eskuratzen, eta erregeari Aldabako mendiak eskai-ni zizkion».

Bestalde, autoreak azpimarratu du prozesu guztiankleroak sekulako garrantzia izan zuela: «Toki guztietanazaltzen dira: dirua ematen, mezulari moduan, udale-rrien botere-emaile moduan,... Kontu guztietan sartutazeuden. Ikusi beharko zen zer ateratzen zuten horreta-tik».

24

XIX. mendeko Tolosaren bi ikuspegi.

Albiztur Tolosako jurisdikzioan sartu zeneko dokumentua, 1389 urtekoa. I.G.L.

a022-025_ataria 8/7/15 16:16 Página 3

Page 25: «Ama, pilotari izan nahi dut»

25

Loturak sendotzekoere balio du historiak

Tolosako Udalak hitzarmena du Eus-ko Ikaskuntzarekin urtero kolabora-zio bat egiteko. «Adibidez, Gerra Na-poleonikoen inguruan zerbait egin ge-nuen moduan, oraingoan ikusi nuen2015ean beteko zirela 400 urte Tolo-satik inguruko hamalau herri banan-du zirela, eta gai horren inguruan lanaegitea aurreikusi zen», esan du GuadiLarrarte Tolosako udal artxiboarenarduradunak.

Aurten egin da lan hori, EstibalizGonzalez Diosek egindakoa, Tolosal-dea 1615: hamalau udalerriren so-rrera izenekoa, hain justu. Hitzarme-naren hiru urtetako aurrekontua har-tu da kontuan. «Lana fundamentuz-koa izatea nahi genuen», dio Larrar-tek. «Eusko Ikaskuntzarekin hitz egin,eta lanaren egilea zein izango zen hitzegiten hasi ginen. Estibaliz orain urtebatzuk pasa zen udal artxibotik, an-tzeko lan bat egiten ari zelako. Ikusinuen interesgarria zela erakustea no-la antolatzen ziren herri horiek ba-nandu aurretik eta horren ostean, etahorrela jarri zen martxan lana».

Orain gutxi bukatu du lana Gonza-lez Diosek, eta Eusko Ikaskuntzak be-giratu eta bere oniritzia eman behardio. «Historia munduan ondo eginda-ko lana izatea nahi genuen, sakonaeta zorrotza, bai historialarientzatedo kontsultatu nahi dutenentzat»,esan du Larrartek. Espero du aurrera-

go lan hori publikatzeko aukera iza-tea. Lana gazteleraz egin bada ere,publikazioa euskaraz ere izango litza-teke. «Saiatuko gara lana zabaltzeazjendearen artean, baina ikusteko da-go nola egingo den».

Historia lana abian jarri zenean, To-losako Udaletik beste udalerrietakoudalekin jarri ziren harremanetan,eta udal artxibotik ere bai. «Ingurukoherrietan ibili gara, jendea ezagutudugu eta beste udalerrietako artxibo-ak ezagutzeko balio izan digu. Eta bai-ta aurrera begira elkarrekin lana egi-teko bideak irekitzeko ere», zehaztudu Larrartek. Amezketa, Zizurkil, Be-rastegi, Elduain eta Albizturko artxi-boetan informazio bila aritu dira.«Jendearekin egon gara, eta elkarre-kin ikasi dugu».

Historia lan horrekin Tolosak berealea jarri du orain 400 urte gertatuzen banatze prozesuan. «Batzuekesan digute, Tolosarentzat oso txarraizan zela, herriek alde egin zutelako-eta», azaldu du Larrartek. «Historia-ren gai hori landu eta erakutsi beha-rra dago. Historia hor dago, ezin da al-datu orain 400 urte gertatutakoa.Kontua ezagutzea da». Lan hori ere in-guruko herriekin lotura handiagoasortzeko aitzakia izan da. «Hainbaterakunderen bitartez lotura dagoenmoduan, zergatik ez historiaren bitar-tez ere lotura hori sendotzea?».

Botere aldaketa Gipuzkoan

Banatze prozesua izan aurretik,Gipuzkoako Batzar NagusietanTolosak esaten zuena aurrerazihoan, askotan Ordiziak eta Se-gurak lagunduta. Hiribildu be-rrien sorrerarekin, Tolosak inda-rra galtzen du Gipuzkoan, etabeste udalerri batzuk irabazi; ho-rietan nabarmenena Donostia.

Azpeitiak eta Azkoitiak botopertsonalak eskatzen zituzten,hau da, udalerri bakoitzak botobat izatea. Herrien banatzekoahalegin horretan, hiribildu ho-riek ikusi zuten aukera Tolosakboto kopurua galtzeko. Tolosakboto kopuruak galdu ondoren,Donostia izan zen hiribildu indar-tsuena. Urnieta eta Pasaia zi-tuen bere jurisdikzioaren ba-rruan Donostiak eta horiek erehiribildu izan nahi zuten, bainaDonostiak gortean zenbait harimugitu zituen hori ez gertatzeko.

Tolosatik banatu ondoren sor-tutako hiribildu berriak Donos-tiaren alde egiten hasi ziren, banaketan beren alde jokatuzuelako, eta, beraz, Tolosatik Do-nostiara pasa zen erabaki guneaGipuzkoan.

Guadi Larrarte eta Estibaliz Gonzalez Dios, Tolosako udal artxiboan. I.G.L.

a022-025_ataria 8/7/15 16:16 Página 4

Page 26: «Ama, pilotari izan nahi dut»

����������������

26 Agenda

IRTEERA

Alpino Uzturre mendi elkarteareneskalada irteera Eginora.

TXOTXONGILOAK

12:00. Txotxongiloen Bideak2015. Udako txotxongilo emanal-diak. El Tenderete Euskal Herrikokonpainiaren Basoko ipuin ttipiakikuskizuna. Trianguloan. IURRAMENDIKO FESTAK

19:30. IV. Iurramendiko Toka Txapelketa.21:00. Afaria.

ZIZURKIL

TXOTXONGILOAK

19:00. Txotxongiloen Bideak2015. Udako txotxongilo emanal-diak. El Tenderete Euskal Herrikokonpainiaren Basoko ipuin ttipiakikuskizuna.

OSTIRALA, UZTAILAK 10

ADUNA/ASTEASU/

ZIZURKIL

AUZOLANDEGIA

15:30. Elgetara irteera. MemoriaHistorikoaren Euskal InterpretazioZentrora eta Intxortaren magaleandauden lubakietara bisita.

ANOETA

TXOTXONGILOAK

12:00. Txotxongiloen Bideak2015. Udako txotxongilo emanal-diak. El Tenderete Euskal Herrikokonpainiaren Basoko ipuin ttipiakikuskizuna. Plazan eta kiroldegian.

TOLOSA

IURRAMENDIKO FESTAK

17:30. Txupinazoa eta entzierroa.18:00. Haur jolasak eta txokolatada.18:30. Erronka. 20:30. Afaria.22:30. Dantza.23:00. Xabi DJ.

LARUNBATA, UZTAILAK 11

AMASA-VILLABONA

DANTZA IKUSKIZUNA

22:30. Oinkari dantza eskolarenSagarrondotik ikuskizuna. Olaederra kiroldegian. Sarreraksalgai www.kutxasarrerak.comwebgunean eta Amasa kafetegian.

ADUNA/ASTEASU/

ZIZURKIL

AUZOLANDEGIA

09:30. Donostiara irteera. IñakiEgañarekin Donostian barrena bisita gidatua: Gerra Zibila Gipuzkoan eta Donostian. 16:30. Larrabetzura irteera. Bertako bunkerretatik eta lubakie-tatik bisita gidatua. Han lo egin etaigandea ere bertan pasako dute.

IBARRA

DANBORRADAKO ENTSEGUA

20:00. Danborradako entseguaBelabieta kiroldegian.

TOLOSA

SAN FERMIN TXIKI

12:00. San Fermin Txiki haurren-tzako jaia. Alde Zaharreko Errota bizilagun batzordeak antolatuta. Plaza Berrian. Ikusi egitaraua 7. orrian.

a026-027_ataria 9/7/15 15:58 Página 1

Page 27: «Ama, pilotari izan nahi dut»

����������������

Agenda 27

IGANDEA, UZTAILAK 12

ALKIZA

KONTZERTUA

12:30. Pello Ramirez eta Xabier Zeberiok abian jarritako«ON» proiektuaren kontzertua. Ur Mara museoan.

AMASA-VILLABONA

MENDI IRTEERA

06:00. Aizkardi mendi elkartearen irteera. Nafarroako Pirinioetara mendi irteera. Zuriza (1.215 m.), Txipeta (2.175m.), Petrafitxa (2.186 m.) eta Kimboa (2.182 m.), azkenik berriroZurizan amaitzeko. 19 kilometroeta sei ordu eta erdiko ibilbidea.Izena emateko: 649 717182 edoAizkardi elkartean. Olaederra kiroldegitik aterako dira.

ASTELEHENA, UZTAILAK 13

ADUNA/ASTEASU/

ZIZURKIL

AUZOLANDEGIA

15:30. Auzolanaren ondoren, Jaxinto G. Viniegrak 2011n eginzuen Homenaje a las viudas, hij@sy familiares de los asesinados enSartaguda en 1936 dokumentala-ren emanaldia.

IBARRA

DOKUMENTAL EMANALDIA

22:00. Iñigo Cabacas. Crónica deuna herida abierta (66 min.). Gazte Asanbladak antolatuta. Gaztetxean.

ERAKUSKETAK

Hari guztiak eskuan. Tolosa,Topic. Urriaren 18ra arte. Damiël Van Dalsum-en txotxon-giloak biltzen ditu. ErakusketakAsiako txotxongilo-tradizio garbi-tik garaikidetasun amorratuene-ra eramango du bisitaria. Kultur lantegiak. Besteakbeste, egur zizelatzean, altzarien zaharberritzean, pinturan, eskulanetan eta ehoziri tailerretan egindako la-nak ikusi ahal dira. Ibarrako kul-tur etxean. Uztailaren 10a arte.

Requisitos

para ser una

persona normal

Uztailak 12, igandea (19:30)eta uztailak 13,astelehena (20:30). Tolosa, Leidor.

ZINEMA

a026-027_ataria 9/7/15 16:08 Página 2

Page 28: «Ama, pilotari izan nahi dut»

Iritzia

28 Iritzia

Gora San Fermin!!!Nahiz polemika sortu berri dun

balkoieko ikurrinakIruñan lertu da festa aztuz

elkar ikusi ezinakZuri ta gorriz jantziak dira

bertako kale ixkiñakbertako eta kanpokoentzatmunduko festik haundinak.

Entzierroan korrikarakonola ez gauden eginak

Lesaka alden eingo dituguadar jotzen aleginak

soinean hartuz niki zuriak,zapi gorri ta kanpinak.

Eskerrak eta lastima urteanbehin dirala San Ferminak.

Unai Mendizabal MendiHarituz-eko kidea

Nintzelakonaiz

Olatz Artola ApezteguiaKazetaria eta bideogilea

Nunca juzgaré idatzi genuen eta batek z galduzuen. Nunca juzgaré. Nunca jugaré a juzgar.Nunca. Sekula. Inoiz ez.

Ja. Omen nintzelako, edo uste dutelako nintze-

la, naiz. Harroa. Harroputz jokatzen omen nue-lako baloiarekin. Jokatzen besterik ez nekiela-ko, egun ez dakit jolasten. Irabazi egin nahinuelako, sekula ez naiz izan irabazle. Nola fut-bolean, hala esparru guztietan.

Lotsarik gabe lehiatzen nintzelako, naiz lo-tsagabea. Lehiakorra nintzelako, naiz oraindik

aurkaria. Emakumetasunaren estereotipoenaurkakoa nintzelako, naiz marimutila. Marimu-tila omen nintzen takoien ordez takodun zapa-tilak nituelako gustuko. Takoak esaten nituela-ko, ezin orain takoiak jantzi; deseroso sentitubehar eroso sentitzen naizenarekin.

Oskol azpian ziur ez sentitu, oskola ezkuta-tzeko delako eta naizena ezkutatzen dudalako.Ziurgabe, antzezlaneko paperarekin deserososentitzen naizelako. Antzerkiak gustuko ditu-dan arren, antzeztea gustatzen ez zaidalako.Naizena gorde eta ez naizena izan behar duda-lako. Hala behar du, horrela omen nintzelako.

Nunca jugaré idatzi nahi nuen, baina batek ztekla zapaldu zuen.

a028-029_ataria 9/7/15 12:27 Página 1

Page 29: «Ama, pilotari izan nahi dut»

Iritzia 29

Isilik askoz politago gaude

Igone Saldias UrangaIngurugiro zuzenbidean aditua

Ekainaren 21an Donostian oso gustura elkartuginen gurea den erabakitzeko eskubidearenalde erreibindikatzeko. Behin eta berriz esatenari gara politikan gizarte aktiboago bat behardugula, hainbat bidegabekeriei aurre egitekokalera atera behar dugula, geu garela etorkizu-nean nahi dugun gizartearen sortzaileak. Etaegia da, jendea hau guztiaz ohartzen ari da etagero eta kontzienteago gara herritarren ahotsaentzun behar dela.

Ba ez, gaia ez da hain positiboa zoritxarrez.Hilaren 1ean «Mozal Legea» onartu da eta ho-rrek errebindikazio fenomenoa hankaz gora ja-rri du. Ez dago kritiketatik salbu: konstituziokontrako helegitea tarteratua dago jada, NazioBatuen Erakundeak Espainiari jakinarazi diooinarrizko eskubideak urratzen dituela eta ber-tan behera utz dezala, manifestazio ugari egindira bere kontra…

Baina, zer dakar zehazki lege honek? Zertan

eragingo digu? Gehienbat adierazpen askata-suna da mehatxatzen dena. Manifestazio auke-rak asko murrizten dira –protestak debekatze-ko aukerak handiak dira–; poliziaren gain indargehiago geratzen da, epailearen aurrera joanbeharrik izan gabe poliziak isuna ezarri ahalizango du eta isun oso altuez ari gara; instituziopublikoen aurrean protesta egiteko aukerarik ezda egongo, ezta paretetan protesta kartelak jar-tzeko ere –Greenpeace-i zuzenki lotutako ozto-poa–; etorkinen kasuan Ceuta eta Melillanorain arte legez kontrakoak ziren berehalakokanporatzeak legeztatzen ditu eta horrelakobeste hainbat ekarpen egiten ditu.

Beraz, helburua oso garbia da, gu isilik man-tentzea. Lege hau PPren botoekin bakarrikonartua izan da. Espero dezagun Europako pre-sioak, Auzitegi Konstituzionalak eta datorrenhauteskundeetako emaitzek lege honen indar-gabetzea ekartzea. Bitarte horretan, ea bero-nen aplikazioak haiek nahi baino emaitza txa-rragoak ematen dituen.

Garikoitz C. Murua

KOMIKIA

a028-029_ataria 9/7/15 12:50 Página 2

Page 30: «Ama, pilotari izan nahi dut»

OstiraleanBeroa bueltan izango dugu. Hego-ekial-deko haizea bueltan izango da eta ho-rrek tenperaturari eragingo dio, goraegingo du tenperaturak. Balio altuenak30-32 graduren bueltan ikusiko ditugu.Arratsaldean haizeak ipar-mendebalde-ra egin eta freskatu egingo du. Gau par-tean, zerua hodeitsu geratuko da eta ziri-miri pixka bat ere bota dezake.

LarunbateanGiro motela izango dugu. Goizean etaarratsalde erdira arte zerua oso hodei-tsu egongo da eta zirimiri pixka bat egin-go du. Arratsalde erditik aurrera atertueta ostarteren bat zabalduko da. Tenpe-ratura asko jaitsiko da ipar-mendebalde-ko haizeari esker eta altuenak 22-23gradutan geratuko dira.

IgandeanGoiz partean zeruan hodeiak eta ostar-teak azalduko dira. Arratsaldean zeruagarbitu eta giro ederra geratuko zaigu.Tenperatura pare bat gradu igo eta 24-25 gradutan izango ditugu altuenak.

Astelehenean Giro eguzkitsua izango dugu orokorrean.Goizean eta gau partean hodei batzukagertuko diren arren, aitzakiarik gabekoeguraldia izango dugu. Tenperatura go-zoa izango da eta 25-26 gradutan koka-tuko da. Eta badirudi datorren aste erdi-tik aurrera ere tenperatura goxoak etaeguraldi ederrak izango ditugula.

Iker IbarluzeaEguraldi mutila

Ostirala

10Larunbata

11

Igandea

12Astelehena

13

GAURUztailak 10, ostirala

TolosaEgunekoa eta gauekoa:Morant, R. Zabalarreta Lorategiak, 1.Telefonoa: 943 67 38 49.

Uztailak 11, larunbataTolosaEgunekoa eta gauekoa:Olarreaga, I. Korreo kalea, 2.Telefonoa: 943 67 01 28.

Uztailak 12, igandeaTolosaEgunekoa eta gauekoa:Bengoetxea, E. Kale Nagusia, 7.Telefonoa: 943 67 06 48.

Uztailak 13, astelehenaIbarraEgunekoa eta gauekoa: Iturrioz Lete, I. Euskal Herria kalea, 3.Telefonoa: 943 67 09 15.

Urte askoan Arene!

Arene Uzcudun Aizpuru (Bidania-Goiatz)

2 muxu potolo zure ahizpa Iara,lehengusu Xuhar eta etxeko

guztien partetik.

Iragarki laburrak

LAN ESKAINTZA

Sukaldaria: Sukaldari espe-rientziaduna behar da Tolo-saldeko jatetxe baterako. Interesatuek deitu: 943 58 09 76.Zerbitzaria: Zerbitzari euskalduna eta esperientzia-duna behar da Tolosaldekotaberna batean lan egiteko. Interesatuek deitu: 686 95 40 69.Zerbitzaria: Zerbitzari batbehar da asteburuetan lanegiteko, Tolosaldeko jatetxebaterako. Interesatuek deitu:605 72 77 30.

GALDUTAKOAK

Txakurra: Astelehenean, uztailaren 6an, Kitz izenekotxakur emea galdu zen Hernio inguruan, Zelatundikbeherako bidean. Inork aurkitu edo ikusi badu dei dezala zenbaki honetara,mesedez: 635 73 00 37.

a030_ataria 9/7/15 12:59 Página 1

Page 31: «Ama, pilotari izan nahi dut»

Publirreportajea

31

Iaztik hona %60 igo da Tolosaldekoautobus zerbitzuaren erabilera

Udal Saila

Sei hilabete igaro dira Tolosal-deko garraio zerbitzu berriamartxan jarri zenetik, eta

epealdi honetako datuek erakus-ten duten moduan, gero eta jendegehiagok erabiltzen du autobusaeskualde barruko herri arteko bi-daiak egiteko. Horrela, garraio zer-bitzuaren maiatza arteko datuakhartuta, eta 2014arekin alderatuzgero, erabilera %60 igo dela ikusidaiteke. 2014ean 42.804 bidaiaegin baziren urtarriletik maiatzera,aurten 67.835 bidaia egin dira ga-rai berdinean. Nabarmentzekoa dagainera, zerbitzua pixkanaka egoki-tzen doala eskualdeko errealitateraeta ondorioz, erabilera datuak eregoraka doazela.

Linea erabiliena Tolosa-Beraste-gi izan da 20.031 bidaiekin; iaz ga-rai berdinean 13.311 bidaia egin zi-ren, %66,5ko igoera suposatuz. On-doren, Tolosa-Asteasu linea berria,19.386 bidaiekin.

Tolosaldeko garraio zerbitzu be-rriaren berritasun nagusienetakobat eskaripekoa izan da. Hau da,hainbat herri eta auzotara garraioairisteko, aurrez eskaera egin beha-rra dago. Horrek herritarren inplika-zioa eskatzen zuen, eta oro har kul-tura aldaketa bat ere. Baina, da-tuek erakusten dute, jendeak ondoerantzun duela eta pixkanaka ohi-turak aldatzen ari direla. Horren

adibide Alegiatik Altzora doan zerbi-tzuan iaz 463 bidaia egin bazirenurtarriletik maiatzera, aurten dago-eneko 665 bidaia egin dira. Eta To-losa-Hernialde zerbitzu berriak bi-daiarik ez egitetik urtarriletik maia-tzera 613 bidaia egitera pasa da.

UDAKO ORDUTEGIAMARTXAN

Ikasturtea amaituta, uztailaren1etik aurrera garraio zerbitzuarenordutegia aldatu egin da. Horrela,gainontzeko urte guztian zehar la-runbatetan indarrean zegoena,udan astelehenetik larunbateraizango da. Igandeetan berriz, aurre-ko bera mantenduko da.

Bestalde, aipatu bezala, oraindikere egokituz doan zerbitzua da etaondorioz, erabiltzaileen eskaerei ir-tenbidea emanaz, bi lineatan alda-ketak egin dira.

• Batetik, Tolosa-Berastegi arte-an joan-etorri berri bat jarri da mar-txan: Tolosa-Berastegi 08:00etaneta Berastegi-Tolosa 08:20ean, as-telehenetik larunbatera, lanegune-tan.

• Bestetik, Tolosa-Amezketa(Abaltzisketa) joan-etorrian Tolosa-ko 14:35eko irteera 15:10era pa-sako da eta Abaltzisketatik15:35ean aterako da, astelehene-tik larunbatera, lanegunetan.

•Hala ere, Gipuzkoako beste es-kualdeekin alderatuz gero, emai-tzak ez dira horren onak eta berta-ko baldintzak kontuan hartzekoakbaldin badira ere, ikusten da askodagoela egiteko. Izan ere, Tolosal-dea orotara 67.835ek erabili dutegarraio publikoa 2015ean; bainaesaterako Goierrin 95.531ek.

Garraio zerbitzu berria 2014koabendua amaieran jarri zen mar-txan eta diseinuaren lanketa partai-detza prozesu luze baten bitartezgaraitu zen. Tolosaldeko kasuan,esperientzia pilotu gisa, udalekineta eragileekin egin zen prozesuaeta aldundiaren zerbitzua guztienartean zehaztu zen. Prozesu horrenbidez eskualdeko aspaldiko hain-bat eskaerari erantzun zitzaien:

•Gaueko zerbitzua. Hainbat uda-lek eskatu zuten gaueko zerbitzuajartzea, gaur egun ez baitzuten, etaonartu egin zaie larunbatetan zerbi-tzua jartzea.

•Linea berriak. Hainbat herri etaherriguneetatik urrun dauden zen-bait herritako lotura bermatu da.

Hala ere, Tolosaldearen baldin-tzak kontuan hartzekoak baldin ba-dira ere, eskualdeko mugikortasundatuen aurreikuspenetik urrutidaude datuak eta garraio zerbitzua-ren erabilera handitzeko pausoakematen joango da eskualdeko era-kunde publikoetatik.

a031_ataria 9/7/15 12:11 Página 1

Page 32: «Ama, pilotari izan nahi dut»

a032_ataria 8/7/15 18:39 Página 1