karkara 310. zenbakia. 24. urtea · Publizitatearen diseinua Lore Berasaluze eta Iker Gurrutxaga...

28
Orioko eta Aiako aldizkaria 2012ko urtarrilaren 27a 310. zenbakia. 24. urtea karkara 05 Orioko kontuak DBH Zaraguetan 09 Kirolak Lauko finala Orion 18 Moila bazterretik Garbiñe Manterola 25 Herritarra Txomin Iribar Jainkoari eskainitako bizitza Soeur Marie Paul edo Maritere Azkue, izen biak erabiltzen ditu 15 urterekin etxea eta familia utzi eta, Baionara, komentura joan zen oriotar honek.

Transcript of karkara 310. zenbakia. 24. urtea · Publizitatearen diseinua Lore Berasaluze eta Iker Gurrutxaga...

Orioko eta Aiako aldizkaria2012ko urtarrilaren 27a

310. zenbakia. 24. urteakarkara

05Orioko kontuakDBH Zaraguetan

09KirolakLauko finala Orion

18Moila bazterretikGarbiñe Manterola

25HerritarraTxomin Iribar

Jainkoari eskainitako bizitzaSoeur Marie Paul edo Maritere Azkue, izen biak erabiltzen ditu 15 urterekinetxea eta familia utzi eta, Baionara, komentura joan zen oriotar honek.

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 1

2 K A R K A R A 2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 2

2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a K A R K A R A 3

karkaraOrioko eta Aiako aldizkaria

Kultur etxea,Eusko Gudari, 2620810 Orio943 831 [email protected]

Editorea karkara taldea kultur elkartea

Zuzendaria ana G. de Txabarri

Erredakzio burua Irati agirreazaldegi

Erredakzio taldea Pat Cowie, Miren etxeberria, iker Gurrutaga, eli Lasa eta Jabier Zabaleta

Publizitatea Pat Cowie

Publizitatearen diseinuaLore Berasaluzeeta Iker Gurrutxaga

Testuen zuzenketaMiren etxeberria eta Jabier Zabaleta

Ale honetakolaguntzaileakJakes Goikoetxea, Iñaki Iturain, rosi Lazkanoeta Begoña Zaldua

LaguntzaileakGarbiñe Manterola

DiseinuaDanel agirre Lertxundi

BanatzaileakCristina Burlacu etaIban recio (Orio)eli Irureta (aia)

InprimategiaGertu koop. e. (Oñati)Lege gordailua SS-346/90ISSn 1132-1105Tirada 3.200 ale

karkarak ez du bere gainhartzen aldizkarianadierazitako esanen edotairitzien erantzukizunik.karkaran argitaratutakoaberreman daiteke, osorik edozatika, baldin eta iturriaaipatzen bada.

ROSI LAZKANO (dOinuA: iKuSten duZu gOiZeAn)

1Bertsoentzako tarteaikusi nahi dut betea,beraz, egin ta bakea.Gaitz erdi nuke baldin banekizer nahi dudan esatea,hobe gai bila joatea,egunkarin bat jatea,hutsa baitut sakapea.

2Txutxumutxu ta albisteirakurleon alpiste,ganbara bete zait laiste.Mallorca–real denbora-pasa,urdangarinen ze txiste,Concordiaren despiste,eta zenbat tailer ixte,denak egi ezin luke.

3egia ala gezurra,mamia edo hezurra,hauxe da nuen apurra.Hurrengo baten beste saio bat,gertatu bada laburra,akabo nuen beldurra,zaila bihurtu samurra,bete det paper muturra.

Iragarkia alero jarritaModulu bat 12,00 €

Bi modulu 24,00 €

Hiru modulu 36,00 €

Lau modulu 48,00 €

Sei modulu 72,00 €

Zortzi modulu 96,00 €

Orrialde erdia 120,00 €

Orrialde osoa 204,00 €

Iragarkia behin jarritaModulu bat 16,00 €

Bi modulu 31,00 €

Hiru modulu 47,00 €

Lau modulu 64,00 €

Sei modulu 95,00 €

Zortzi modulu 127,00 e

Orrialde erdia 174,00 €

Orrialde osoa 306,00 €

Publizitatea kontratatzeko Pat Cowierekin hitz egin (695 78 07 20) [email protected] hauei BEZa gehituko zaie

PUBLIZITATE PREZIOAK

HASI BERTSOTAN

Papera bete behar eta…

310

kerOBIa

LAGUNTZAILEAK

EUSKO JAURLARITZA

Kultura Sailakdiruz lagundutako

hedabidea

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 3

GUTUNAK

4 K A R K A R A 2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a

Jubilatuen batzarraBenetan gaitzesgarria, agertezina, aldre-besa, onartezina iruditu zitzaidan, jubi-latuen azken batzarrean gertatutakoa.Halako bilera batean ezin daiteke onar-tu irain pertsonalak egitea. Bileran ger-tatu ziren, bai bertaratu zirenen artetik ,eta, larriago dena, baita mahaitik berta-tik ere. Iraindua ni neu izan nintzen; ho-rra hor idatzi honen arrazoia.Ni ez naiz inoiz, ez eta orain ere, junta-

koen aurka arituko, nahiz eta erabatados ez egon daramaten politikarekin.Beren denbora librearen zati bat eskain-tzen ari dira kolektiboari eta hori, beste-rik gabe, txalotzekoa da.Ni ere gauza bera egiten ari naiz. Une

honetan, nire denboraren zati handi batjubilatuen kolektiboari eskaintzen diot.Ni neu jubilatua izanik, pentsatzen dutbenetan oso kolektibo interesgarriadela. Ordu asko lanean, txostenak etaabar prestatzen, orduak bileretan, Gi-puzkoan, Bizkaian edo Araban. Deitzendidaten lekuetara joaten naiz, eta dei-tzen didate ezagutzen nautelako eta ezOrioko jubilatuen ordezkari naizelako.Beraz, argi gera bedi, oraingoz, ez dudalainor ordezkatzen.Pertsona eta elkarte oso egokiak, ondo

prestatuak, ari naiz bilatzen eta, egiaesan behar badut, pena ematen dit Orio-ko jubilatuak zirkulu horietan ez mugi-tzea.Bidea bakarrik egiteko erabakia hartu

zen, eta erabakiak erabaki dira. Bukatze-ko, nik Juntakoei eskaintzen diedan be-girune eta errespetu berbera eskatzendut niretzat, eta egiten ari naizen lana-rentzat ere bai. Antonio Campos.

Laster arte!

Kaixo: Mari Domingi eta Olentzero gaituzue.

Gabonak bukatuta, gure txabolako epe-lean, festen errepasoa egiten hasi gara.Eta bereziki gogoan dugu Orion egin ze-niguten ongietorria. Horregatik pentsa-tu dugu, ongi eginak ere saritu behar di-renez, zuei idaztea. Eskerrak eman nahidizkizuegu Orioko herritarroi, eta, bere-ziki, festa haren antolakuntzan aritu zi-neten guztioi. Eskertzeko berandu eginbazaigu ere, pentsatzen dugu ulertukogaituzuela. Izan ere, Gabonetan lan-kar-ga handia izaten dugu, eta, ondoren, des-kantsua ere hartu behar izaten dugu.Hargatik, atsedena hartu ostean, egitenditugu pasatutako egunen balorazioak.Eskerrik asko, bihotz-bihotzez!Antolatzaileek eskatu digute zuei he-

larazteko datorren urterako ba omen

dagoela zer egina. Eta, negu hotzak epelaeskatzen duenez, lanari karnabalenbueltan, beroan, ekitea pentsatu omendute. Txapelak egiteko tailerra antolatuomen dute Kultur Etxean, martxoaren1arekin hasita, arratsaldeko 18:30ean.Gonbidatuta zaudete. Eskuak eta inten-tzio ona beharko dituzue, eta merienda-txoa ere jarriko dizuete! Animo!Hurrengo urtera arte! Olentzero eta

Mari Domingi.

500 edo 800 euro musu-trukOrain arte gezurra erakutsi digute etaegia ezkutatu –eta horrela jarraitukodute–. Zazpiak bat izan ginen, baina ezginen zazpi. Nola…? Horixe, dena Nafa-rroa zela. Gipuzkoa bera gaztelarrek as-matutako hitza eta eremua direla, izanere gaur egungo Gipuzkoa, Bizkaia etaAraba duela 800 bat urte odolezko bidezkonkistatu zituen Gaztelak Nafarroarikentzeko. 500 urte beteko dira aurtengaztelarrek Nafarroari gelditzen zi-tzaion eremua konkistatu zutela ere,Loiolako Inaziok lagunduta, besteakbeste –Gipuzkoako patroi izatetik, ka-broi izatera pasa beharko genuke; Ina-xio-Inaxita guztien barkamenarekin–.Historialari batzuen ustez, gainera,Amerika kolonizatu zutenean baino go-rroto handiagoarekin eta basakeria gor-dinagoarekin eginez garaitu zituztennafarrak, atera kontuak.Euskaldunak gara, bai, euskara dugu-

lako gure ahotan. Baina jakin, legitimita-te osoz, Nafarroa izan genuela estatu,burujabe izan ginela, aske. NANean es-painiarrak garela jartzen duen bezala,nafarrak garela ipini beharko lukeela.Garbi utzi dudala uste dut. Beraz, ulertuNafarroako bandera ikurrinaren alboanzabaltzearena, ez zen-eta Euskal Herri-ko zazpi probintzietako bat. Euskal He-rriko estatua zen Nafarroa. Euskaldu-nak gara izatez eta nafarrak legez.Irakurleak pentsatuko du: zein da,

bada, hau horrelako modu kategorikoanidazteko?Barkatuko nauzue, beste lan-gile bat gehiago naiz, eta ez historialariedo antzerako ezer. Idatzi hau egitea bu-ruratu zait, komunikabideetan ia ez de-lako aipatu ere egiten gai hau, gezur batsinistu dugulako, horrela irakatsi digu-telako. Eta horrek erre egiten nau. Hainbeste urte pasata, garaia da egiaz-

ko historia jakiteko eta gure ondorengo-ei erakusteko. Baten batek aurreko KAR-KARAko gutun batean idatzi zuen bezala:ni ere Orion jaiotako –Donostiako ospi-talean, baina ulertzen da–nafarra naiz.Oharra: Izenburua Zigorren eskola-

koa da. Joseba Mendez.

Argitaratu nahi diren gutunakKArKArAra bidal daitezke postaelektronikoz honako helbidera:[email protected] gure lokalera eskura ekarri(kultur etxean) edo postaz bidali.KArKArAk ez du argitaratuko ize-nik gabe datorren gutunik. egile-ak hala nahi badu, ezizenarekinargitaratuko dugu; baina, beti,guk egilea nor den jakinda. gutu-nean norbait aipatzen baldinbada eta norbait horrek gutuna-ren egilea nor den jakin nahibadu, KArKArAk esan egingo dio.

KArKArAk bere egiten du esku-titzak laburtzeko eskubidea.

Gutunerako oharrak

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 4

ORIOKO KONTUAK

2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a K A R K A R A 5

Argi berdea HezkuntzaSailak Zaraguetan DBH jartzeko

Bilera askoren ostean, pozik daude JuanZaragueta Herri Eskolan: DBHko lerroazabaltzeko eraikuntza egiteko argi ber-dea eman diote Lakuako arduradunek.

Gabonak aurretik egin zuten bileran,Gabonetan eman beharreko pausoak ze-haztu zituzten, baina, oporren egutegiakmugatuta, ezin izan zituzten etxeko-la-nak egin. Urtarrilaren 9ko astean bilduziren berriz Lakuan hiru arkitektoak: Pi-lar Azurmendi –Orioko Udaleko arki-tektoa–, Oihana Ezenarro –Eusko Jaur-laritzako Hezkuntza Sailekoa, Gipuzko-

ako zentroez arduratzen dena–, eta Uz-taritz enpresakoAna Saneiro arkitektoa.

Bileran, Oihana Ezenarrok gela bakoi-tzak beharrezkoa izango duen ekipa-menduen berri eman zien beste bi arki-tektoei, Juanjo Zubizarreta Zaraguetakozuzendariak beharrak azaldu eta gero.

Beharrezko datu guztiak xehetasunezbidaltzekotan geratu ziren, horrela, hila-bete eta erdian Uztaritzek, –Juan Eiz-mendiren enpresak– proiektua, berrizere, Hezkuntza Sailean aurkeztu etahaiek onartu beharko dute.

Behin azken proiektua onartuta,lehiaketara aterako dira Zaragueta esko-laren zabaltze lanak eta maiatzerako-edo adjudikazioa egina egongo da.

Eskola etapa bakoitza solairu bateanjartzea da gure asmoa: HHkoak beheko-an, LHkoak lehenengoan eta DBHkoakazken solairuan. Horrez gain, laborate-gia, teknologiako gela… egin beharko di-tugu, esan du Juanjo Zubizarretak.

Lanak ekainean hasiko lirateke, esko-laumeek kurtsoa bukatutakoan. Ka-mioiak, garabiak, hormigoi-makinak…arriskutsuak izan daitezke txikientzat,nahiz eta itxitura jarri. Halako lanakhobe da udan egitea, gaineratu du Zubi-zarretak.

Irailerako kanpoko egitura eta teilatuaeginak izatea beharrezkotzat jo du Zara-guetako zuzendariak. Datorren urtarri-lerako lan guztiak bukatuta, orain LH 5.mailan daudenek irekiko dute DBHko le-rroa 2013-14 ikasturtean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldiz-karian (EHAA) agindua argitaratzea fal-ta den arren, konfiantza agertu du Zubi-zarretak: Gure kezka iragarkia EHAAnagertzea da, eta haien kezka Udalak di-rua izatea. Guri politikariek dirua badelaesan digute eta, Lakuan, proiektuak sail-buruordearen onarpena duela ere esan di-gute. Beraz, lasai gaude, bukatu du Juan-jo Zubizarretak.

Udalaren balorazioaJon Agirresarobe euskara, festa, hez-kuntza eta kultura zinegotziak esan di-gunez, herri programan azaldu genuenbezala, herriko hezkuntzaren aukerak in-dartu asmoz hartu dugu erabakia. EuskoJaurlaritzako Hezkuntza Sailak bere ka-buz aurrera eramatea ezinezkoa izangozuen proiektua gauzatzeko laguntza eko-nomikoa emateko konpromisoa hartu ge-nuen uztaileko plenoan.

Udal-laguntza deialdiaren bitartez,gelen anpliazioa onartu dute, eta horrekinbertsioan erabiliko den diruaren%40a Orioko Udalak jartzea eta %60Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailakjartzea ekarriko du. DBH ezartzearen ar-dura Hezkuntza Sailarena da eta ez daki-te oraindik noiz jarriko den martxan,baina, hitz egindakoaren arabera, lanenamaitzeak eta DBH martxan jartzeak lo-tura zuzena izateko konpromisoa hartuzuen Hezkuntza Sailak abenduan La-kuan egin zen bileran.

Hezkuntza publikoa ziurtatuta izango da 16 urte bete arte Orion. karkara

Sinatzea falta den arren, Juanjo Zubizarreta zuzendaria baikoragertu da Lakuan izandako azken bileraren ostean. Proiektuakaurrera egin eta udan hasiko dira eraikuntzaren zabaltze lanak.

Inbertsioan erabiliko dendiruaren %40a Orioko Udalaketa %60 Eusko JaurlaritzakoHezkuntza Sailak jarriko dutehurrenez hurren

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 5

ORIOKO KONTUAK

6 K A R K A R A 2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a

LABUR

IkastaroaSukaldaritza makrobiotikoaOrioko Basherri taldeak antolatuta, sukal-

daritza makrobiotiko ikastaroa izango da

otsailean Orion. Ikastaroa Jexux Larre-

txea makrobiotika aholkulariak zuzendu-

takoa izango da eta, guztira, lau saio izan-

go ditu. Saioak larunbatetan izango dira,

09:00etatik 16:00etara, eta bertan baz-

kalduko da. Izena emateko Lore burdin-

degian dago aukera.

Janari-bilketaSahararako produktuakIaz bezala, aurten ere Saharara bidaltzeko

janarien bilketa egingo da Orion. Orain-

goan ere Zaragueta Eskola eta Herri Ikas-

tola izango dituzte kanpainan laguntzaile.

Kaleko bilketa, ordea, urtarrilaren 28an,

larunbatean, egingo dute plazan jarriko

den haimabatean. Atuna, azukrea, arro-

za, lekaleak, pasta eta konpresak dira es-

katzen dituzten beharrezko produktuak.

Gainontzean, Aliprox Uranga, Dorronso-

ro, Iparragirre, Kukuarri eta Loidi janari

dendetan ere otarreak jarri dituzte pro-

duktuak utzi nahi dituztenentzat.

MusikaAndoaingo piano jaialdiraOrioko Danbolin musika eskolako 17 pia-

no-jotzaile Andoaingo piano jaialdian ari-

tuko dira lehian Euskal Herritik joandako

beste 870 ikaslerekin batera, otsailaren

4an eta 5ean, Bastero kulturgunean. An-

doaingo Udalak eta Seiasle elkarteak an-

tolatzen duen jaialdiaren 7. edizioa izan-

go da aurten eta oriotarrak bakarlari be-

zala hiru mailatan eta lau eskuetara bi

mailatan hartuko dute parte. Jaialdia goi-

zeko 09:30ean hasi eta iluntzeko 20:30ak

arte irauten du eta 6 eta 18 urte arteko

piano-jotzaileak aritzen dira jo eta ke.

Zuzendaritza batzorde berakjarraituko du Zaharren Babeslekuan

Urtarrilaren 11n, Zaharren Babeslekukobazkideen batzar nagusia egin zuten. Ur-teko errepasoa egin zuten eta pisu handi-ko bi erabaki hartu zituzten batzarrean.

Alde batetik, Garatzen jubilatuen el-karteen federaziotik atera ala ez eztabai-datu zuten eta, bestetik, zuzendaritzabatzorde berria hautatu zuten.

Garatzen federazioak sortzen dituengastuak azaldu zituen zuzendaritza ba-tzordeak eta eztabaidarako tartea ereizan zen. Zaharren kontseiluko Jose An-tonio Salsamendik eta Garatzen federa-ziotikAntonio Camposek hitz egin zutentarte horretan eta eztabaida beroa sortuzen.

Azkenean, bozketa egin zuten Gara-tzenen jarraitu ala ez erabakitzeko. Ba-tzordeak aurretik bazeukan ez jarraitze-ko asmoa eta Garatzeni jakinarazi zion,baina bazkideei galdetuta ziurtatu nahizuen erabaki hori. Bozketan 99 federa-ziotik irtetearen alde agertu ziren, 8 kon-tra eta batek baliogabeko botoa emanzuen.

Bukatzeko, zuzendaritza batzordekokide berriak hautatu zituzten datozen biurteetarako. Hasiera batean zuzenda-riak, Txomin Iribarrek, kargua uztekoasmoa azaldu zuen, baina bazkideek halaeskatuta, datozen bi urteetan zuzendari-tza batzorde berarekin jarraituko duteOrioko Zaharren Babeslekuan.

Txomin Iribarrez gain, Juanita Segu-rolak –presidenteordea– Joxe ManuelArrillagak –idazkaria–, Nikaxio Urangak–diruzaina–, Joxe Olidenek, Inaxio Iru-retagoienak eta Mari Karmen Erkiziak–hirurak bokalak– osatzen dute zuzen-daritza batzordea.Kultur Etxeko aretoa goraino bete zen urteko batzar nagusian. karkara

Batzar nagusia egin zuten aurreko urtarrilaren 11n eta bertan karguaberritu zuten ordura arteko zuzendaritza batzordea osatzenzutenek. Hala, txomin iribar izango da presidente beste bi urtez.

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 6

ORIOKO KONTUAK

2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a K A R K A R A 7

Salatxoko plaza bukatuta, azpikolokala hornitzea baino ez da falta

Alde zaharreko plan bereziko bigarrenfasea bukatzekotan da. Lehenengoanelizako saloia bota eta elizako ataria etagoiko plazatxoa sortu ziren. Gero, au-rreikusi bezala, plaza egin da Salatxoneta herritarrek espazio berria dute ban-ku, zuhaitz eta argiztatze egokiarekin.

Plaza eta inguruaz gain, Salatxo azpianlokala ere egokitu dute. Erdi sotoan gel-ditzen den lokala egokitzerakoan, hor-ma aprobetxatzea zen asmoa, baina osoegoera txarrean zegoen eta berreraikiegin behar izan dute. Eliza kontran ente-rramenduak azaldu ziren; indusketa ar-keologikoa egin zen, baina inguru hori ezukitzea erabaki zen, azaldu du udal arki-tekto Pilar Azurmendik. Azpi sotoanleku bat zegoela bazekiten arren, ustebaino ederragoa gelditu dela gaineratudu. Azurmendiren esanetan, txanpon za-har batzuk ere agertu dira eta aztertzenari dira. Asmoa da eliza kontran dagoentokian, kristalekin utzi dena, eta argibidebatzuk jartzea horri buruz.

Erabilera erabaki gabeLokalak 80 metro koadro inguru izangoditu eta sabaian argizuloak ditu aretoak;komuna eta biltegi txiki bat ere jarrikodira. Lanak egiten hasi zirenean, arrokaazaldu zela jakinarazi du arkitektoak.Hori ikusita, pentsatu genuen dena pika-tu beharrean, formara egokitu eta ohol-tza itxura ematea, atzean harria bistanutziz eta, horrela, areto itxura gehiagoematen dio. Arkitektoak harriaren inda-rra ere azpimarratu du: Herria arrokahorren inguruan hasi zen; haren gaineaneraiki zen eliza eta, oso garrantzitsua de-nez, protagonismoa eman nahi izan dio-gu. Lehen ez zen ikusten, saloiak barruanzeukalako eta, orain, agerian gelditu da.

Oraindik erabaki dago aretoari zeinerabilera emango zaion eta, hornitu gabebadago ere, askotako erabilera izatekoegokitu dute, hau da, ADSL-a sartu nahibada, interneteko puntuak edo lanerakobaliabideak jarri… kanalizazioak prestutzi dituzte.

Jendearentzat egokitu dute Salatxo eta, zimitorioko plazarekin batera, eliza inguruaren itxura berritu. karkara

Alde zaharreko plan bereziko lehen fasean elizako saloi nagusiakendu eta eliz-ataria eta goiko plazatxoa egin ondoren, Salatxonbeste plaza bat egin dute banku, zuhaitz eta argiztatze egokiarekin.

Salatxoko eskailerak. OrIOkO uDaLa

Elizapeko arroka, hondoan. OrIOkO uDaLa

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 7

KIROLA

8 K A R K A R A 2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a

“Berdin-berdinaktaldeak bigarren pausoaemateko garaia iritsi da”

IKER GURRUTxAGA

Kirola egiteko beharra sentitu zuenAmaiak gaixotasunak eragin zionean.Igeri hasi zen iaz, eta gogoz kontra jar-dun zuen, dioenez. Orain izugarri gusta-tzen zaio eta, gainera, herrian bertan duigeri egiteko aukera.Aurten Orion igeri; gustura, ezta?

Zalantzarik gabe. Orain arte herritikkanpo jarduten genuen eta orain hemenbertan aukera izatea oso ona da. Nola moldatzen zarete?

Bada, beharren arabera moldatzen dataldea. Batzuk monitorea berentzat ba-

Amaia Iturzaeta OrbañanosBerdin-berdinak elkarteko idazkaria

karrik behar dute, beste batzuk ez. Aste-an bi egunetan etortzen gara igeri egite-ra, astelehen, asteazken eta ostiraletan;batzuetan batzuk, besteetan besteak,guztiok ongi ikasi dezagun.Nolakoak izaten dira zuen entrena-

mendu-saioak?

Igerilekura etortzen gara eta era libreanhasten gara igeri, beroketa modukoaegiten. Atzetik, teknika lantzen hastengara eta hor dator monitoreen lan han-diena. Entrenamenduak ez dira luzeakizaten; baina, oso teknikoak direnez,gorputza eta burua nekatzen zaizkigu.Hala ere, ederra da. Atzetik hozketa egi-

ten dugu igerileku txikian eta horrekinsaioak bukatutzat ematen dira.Dena dela, helburu desberdinak izango

dituzue zuen artean.

Bai, noski. Batzuk hau dute igerian egi-ten duten lehen urtea, beste batzuk tek-nika hobea dute… Bakarkako kirol guz-tietan bezala, bakoitzaren mailara ego-kitzen ditugu helburuak. Hori bai, gogoaduenak, lehiaketan parte hartzeko hel-burua jarri diezaioke bere buruari.Nolakoak izaten dira lehiaketak?

Gaitasunaren arabera sailkatzen gaituz-te, lehiak parekoak izateko. Ondoren,maila berekoak estiloetan banatzen garaeta hor hasten da norgehiagoka. Politaizaten da.Berdin-berdinak, nondik dator?

Igeriketa elkarte bat da orain, baina edo-zein kiroletara irekia da elkartea. Alde-rantzizko integrazioa du helburu eta,orain, igeriketan Berdin-berdinak talde-ak bigarren pausoa emateko garaia iritsida. Aniztasun funtzionala duten pertso-nekin aritu gara orain artean. Hemendikaurrera, 10 urtetik aurrera igeriketa per-fekzionatu nahi duten igerilari guztie-kin ere arituko gara lanean. Badira kur-tsoak Karela kiroldegian, baina gu pausobat haratago goaz. Urte guztirako kon-promisoa hartzen dugu eta igerian mini-mo bat dakitenekin egingo dugu lan.Serio hartu duzue kontua.

Zalantzarik gabe. Eta herriak gure berriizan dezan, bilera bat egingo dugu dato-rren otsailaren 2an, 18:00etan KulturEtxean, hori dena azaltzeko. Azaldu ezinduenak, deitu dezala lasai 603 623 124ra.

BerDIn-BerDInak

amaia Iturzaetak 27 urte ditu eta iaztik dabil igeriketan. Hasieranez omen zuen gustukoa igeri egitea, baina denborarekin Berdin-berdinak igeriketa taldeko idazkari izateraino iritsi da oriotargaztea. Taldearen lehen hilabeteetako lanari buruz aritu gara.

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 8

KIROLA

2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a K A R K A R A 9

Sasoian dago saskibaloia Orion eta ho-rren adierazgarri da Euskadiko Saskiba-loi Federekuntzak kadete nesken euskalligarako sailkatzea erabakiko duen laukofinala, gurean, Orion, antolatzeko auke-ra ematea.

Errendimenduko kadete neska hauekZASTen izenean jokatzen dute eta tarte-an herriko jokalariak daude. Partidarikgaldu gabe sailkatu dira lauko finalera.Gipuzkoako beste ordezkaria TAKE tal-de tolosarra izango da. Haiekin bateraTabirako talde durangarra eta San Viatortalde gasteiztarra izango dira lehian.

Larunbatean, urtarrilaren 28an, hasi-ko da txartela lortzeko jokoa. Goizeko10:00etan aurreko fasean lurralde ba-koitzean emaitzarik onenak lortu dituz-ten bi talde izango dira elkarren aurka,ZAST eta Tabirako. Bi taldeetan mailahandiko jokalariak dituzte Bizkaia, Gi-puzkoa zein Euskadiko selekzioetan jo-katzen duten jokalariak tartean.

Bigarren finalerdia San Viator eta TA-KEk jokatuko dute. Gasteiztarrak Ara-

bako lehenak izan dira eta emaitza onaklortu dituzte; tolosarrak, berriz, ZASTeta Iraurgirekin lehian ibili eta gero, bi-garren sailkatu dira Gipuzkoan.

Finala igandean, urtarrilaren 29an, jo-katuko da, 11:00etan. Lau talde eta hu-rrengo urtean euskal ligan izatea ziurta-tuko duen txartel bakarra jokoan. Gai-nontzekoek dagoeneko euskal ligandaudenekin jaitsierako multzoan lehia-tu beharko dute, datorren urtean lekubat izateko.

Saskibaloi festa polita, beraz, Orionizango duguna.

GainontzekoakGainontzeko herriko taldeak ere txukundabiltza azkenaldian. Azken bi astebu-ruetan talde guztiek garaipenak lortu di-tuzte. Alustiza Autobusak seniorren tal-dea mailari eusteko bidean da, partaide-tzako kadete nesken taldeak igoera faseajokatuko du otsailetik aurrera eta infan-tilen taldeak emaitza txukunak ari diralortzen beren ligetan.

Euskal ligan sartzekotxartela jokatuko daasteburuan Orion

ZASTeko jokalarien artean 4 oriotar izango dira lauko finala irabazteko borrokan. ZaST

ZASt, tAKe, tabirako eta San Viator klubak izango dira elkarrenaurka urtarrilaren 28an eta 29an Karela kiroldegian. irabaztenduenak 2012/13 denboraldian euskal ligan jokatuko du.

LABUR

ArraunaBatelen denboraldia abianUrtarrilaren 21ean hasi zen Gipuzkoako

batelen liga, Orion, Zarauzko Arraun

Elkarteak antolatutako estropadarekin.

Oriok bost batel uretaratu zituen, infantil

mutiletan bat, jubenil-senior nesketan bi

eta senior mutiletan beste bi. Emaitza

apalak izan zituzten infantilek eta nes-

kek, baina senior mutilek lehenengo eta

hirugarren bukatu zuten estropada.

FutbolaHaserre etxeko azken partidanNorgehiagoka aise irabazten hasi ziren

Orioko futbol taldeko mutilak. Lehen mi-

nutuetan bi gol sartu zituzten Mikel Rau-

leaga eta Eneko Azkueren erremateei

esker. Baina partida jokatzen hasi eta

ordu erdi baino pasa ez zenean, etxeko-

ak bat gutxiagorekin geratu ziren Jose-

ba Areizagak bigarren txartel horia ikusi

ostean. Gauzak horrela, jokoa Mutrikuko

taldearen menpe geratu zen eta, atsede-

naldia baino lehen, 2 eta 1ekoa jarri zu-

ten markagailuan. Bukaeran, partida be-

har baino gehiago luzatu zuen epaileak

oriotarren ustez eta 92. minutuan 2-

2koa sartu zuen Mutrikuk. Ondorioz, 11.

dira sailkapenean, 20 punturekin, bene-

tan estu dagoen ligan.

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 9

1 0 K A R K A R A 2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a

Aiako berri

“Hezkuntza hoberenadugu eskura eta jakinbehar dugu baloratzen”

PAT cOwIE

Andatzako eskolan 3 gelatan banatuta-ko 18 ume daude: auzokoak, Oriokoaketa Santiokoak. 2 irakasle dituzte egunosoz eta beste 5 ordutegi malguekin.Zuek eskola txikia aukeratu duzue.

Bai, gurasoentzat eta umeentzat izuga-rrizko luxua delako! Askotan pentsatzenda handiagoa hobe dela; baina, guretzat,hoberena eskura dugu, bertan. Eta gal-tzeko arriskuan, ez badakigu baloratzen.Adin diferentekoak elkarrekin egoteakaberastasuna dakarkie haurrei, ikastekobeste modu bat. Gaur egun hezkuntza ez

Irune Azpiroz, Maribi Kerejeta eta Aitziber Agirreandatzako eskola Txikiko gurasoen elkarteko ordezkariak

da entzutea eta memorizatzea. Balora-tzen da parte hartzea; autonomoa iza-tea; arrazoitzen, entzuten eta kudeatzenjakitea; talde lanetan moldatzea… Esko-la txikia egokia da horretarako.Ume txikientzat al da egokia, batez ere?

2-4 urteko umeentzako harreman hur-bil eta goxoa ezin da lortu ume asko da-goen gela batean. Hemen, 5-6 ume dirairakaslearekin, pentsa! Baina bentajakdaude txiki zein handientzat eta adin di-ferenteen arteko harremanak aberatsa-goak izaten dira: ezagutza, errespetuaeta babesa eskaintzen diotelako elkarri.

Eta akademikoki ?

Garbi dago ume bakoitzak bere ezauga-rriak dituela, edozein lekutan egondaere, baina ia-ia klase partikularrak jaso-tzen ari dira! Zenbait ikasgaitan banatuegiten dira, jakina. Umeek entzutendute besteek nola ikasten duten, zerkostatzen zaien: txikiak aurreikusten dugero sakonago landuko duena, heldua-goak nola heltzen dion gaiari eta, etxeanikusten den bezala, handiagoak askozhobeto finkatzen du ezagutza txikiagobati erakutsita: berak nola heldu dion,zergatik den horrela… Batzuetan han-diek gai bat aurkezten die te txikiei etaalderantziz, eta normal iruditzen zaie,gizartean egiten den bezala.

Halere, mugatuago zenbait gauzatan?

Beste eskola publikoen ekipo berberadute: bakoitzak bere ordenagailua, arbelinteraktiboa, pedagogoen laguntza… Al-dea da azkarrago antzematen direla zail-tasunak, ume bakoitzarentzat askoz eredenbora gehiago baitu irakasleak. Etxe-ko lan gutxi ekartzen dute, ez gutxiagoikasten dutelako, baizik eta gelan den-bora gehiago dutelako arreta pertsonalajasotzeko eta bakoitzak bere lanak bete-tzeko. Azterketa gutxi egiten dira, ira-kasleak oso ondo baitaki nola dabiltzan,eta gurasook egunero dugu aukera ira-kaslearekin hitz egiteko. Zein da administrazioaren jarrera?

Eskolak neurtzeko sistema ez dago di-seinatuta eskola txikiak baloratzeko,eta, akaso, horregatik, guraso batzuekpentsatzen dute hobe dela umea eskolahandiago batera eramatea.Andatzan arazoa aurreikusten duzue.

Bai. Eskola ixteko arriskuan dago, batezere dagoen egoera ekonomikoa ikusita.Tristea da ikustea kanpotik etorritakogurasoen 2-12 urteko 20 ume bainogehiago daudela auzoan, baina beste he-rri batzuetara eramaten dituztela esko-lara. Izugarrizko aukera galdu daiteke,erabakitzen bada eskola ez dela bidera-garria. Inguruko batzuk konturatukobalira umeentzako esperientzia balio-tsua eta bakarra dela!

karkara

askok ez dakite andatzan 2-12 urteko haurrentzako eskola txikibat dagoenik ere, jangela, autobus zerbitzu eta guzti. Gurasoenordezkariak, Irune azpiroz, Maribi kerejeta eta aitziber agirre,etorri zaizkigu eskolaz eta hura galtzeko arriskuaz hitz egiteko.

“Adin diferenteen artekoharremana aberatsa da:ezagutza, errespetu etababesa eskaintzen dioteelkarri”

“izugarrizko luxua da eskolahau izatea. umeentzatesperientzia baliotsu etabakarra da”

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 10

2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a K A R K A R A 1 1

Aiako berri

Aiako Udalak 3.484.707 eurokoaurrekontua onartu du 2012rako

Azken udalbatzarrean, 2012ko aurre-kontua onartu zuen Udalak EAJko sei zi-negotzien aldeko botoekin eta Bilduko-en aurkako bostekin. Aurrekontua3.484.706,53 eurokoa da eta, 2011koare-kin alderatuta, %15 igo da. Alkatearenesanetan, anbizio handiko aurrekontuada, are gehiago gizartearen egoera ekono-mikoa kontuan hartuta. Baina aurreraegiteko modukoa dela iruditzen zaigu.Igoerarik nabarmenena –%33koa–

inbertsioen atalean izango da. Aipatze-koak dira, besteak beste, Elkanoko fron-toiaren eta txokoaren lehen zatia–465.000 euro–, Santio Errekako urba-nizazioa, Ubegungo bidegorria, pilotale-kuko teilatua, igerilekua eta eskola on-doko jolaslekua berritzea, nekazaritzaazpiegiturak eta Urdanetako jolaslekuahobetzea.Gizarte zerbitzuetan igoera %2koa

izango da. Ditugun eskaera berriei aurreegiteko moduko igoera, dio alkateak. Gai-neratu du Bono-Taxi zerbitzuarekin ja-rraituko dutela, nahiz eta Foru Aldun-diak orain arte ematen zuen laguntzakendu, zenbait herritarrentzako, batikbat nekazaritza eremukoentzako, oina-rrizko zerbitzua da mugikortasunerako.Kultura, Hezkuntza eta Gazteria arlo-

an, orain arteko erronkak mantendunahi dituzte guraso elkartearen, euska-raren, haur eskolaren eta gazteen beha-rrei erantzuteko. Erronka nagusiak gaz-teleku zerbitzua egonkortzea eta ludote-ka zerbitzuarekin jarraitzea izango dira.Turismoari ere bultzada eman nahi

diote. Herriarentzat, diru-iturri izanarren, iturri hori indartzea dugu helburu,herriko eragileekin elkarlanean. Horre-tarako, pertsona bat kontratatuko dute.Bestalde, enplegu plan bat ere jarriko

dute martxan, oraindik zehaztu gabe da-goena. Nahiz eta diru kopuru handia ezizan, –10.000 euro–, herriko enpresekinbatera programa bat abiatu nahi dugu.

Gastuak eta sarrerakGastu arruntaren atal osoak %9ko jai-tsiera izango du. Udal langileen hitzar-men berriaren zain daudela-eta, solda-tak ez dira igoko.

Diru sarrera nagusia –1.108.000euro–, Foru Aldundiko Diru Funtsaizango da. Bestalde, Matadero etxea sal-mentara aterako da eta 180.000 eurokodiru-sarrera aurreikusi dute horrekin.

Bildu, aurkaEzezko botoa eman zioten Bilduko zine-gotziek aurrekontuari eta honako arra-zoiak agertu zituzten:

Elkanon frontoi eta txokoa egitearenaldekoak diren arren, aurten egitea ezzaielogikoa iruditu.

Altxerriko erreplikarentzat eraikina-ren proiektuak ere lehentasunik ez luke-ela izan behar uste dute. Gastuak zeinizango diren jakin gabe proiektua mar-txan jartzea ez da logikoa. Turismoan in-

darrak jartzea baino lan oinarrizkoago-ak baditugu egiteko, dio Bilduk.

Arrazubi baserriko bihurgunea zu-zentzeko, 440.000 euro ordaindu beharda baserriaren desjabetzea. Aurten30.000 euro ordainduko dira eta, gai-nontzeko gastua hurrengo urteetara pa-satuz, aurten ez balego bezala makilatuda.

Mataderoa saltzea ere ez zaie egokiairuditzen, han haurtzaindegia egin be-harko litzatekeela uste dutelako.

Zudugaraiko poligonoko obretatik200.000 euro lortzea espero du Udalak.Baina, Bilduren ustez, diru sarrerak ezdira hain ziurrak. Zorretan gelditzeko-tan, herritarren beharrei eman behar zaielehentasuna.

Azkenik, proposamenak ere egin di-tuzte. Herri kaskoko eta auzoetako ur zi-kinen isurketek osasuna eta ingurume-na kaltetzen dutela-eta ur zikinak bide-ratzeko azpiegiturak lehentasunezkoakdirela uste dute eta Udaletik proiektu se-rio bat landu behar dela.

Mataderoaren salmentatik 180.000 euroko diru-sarrera aurreikusi du Udalak. karkara

Bilduko bost zinegotziek aurkako botoa eman zuten, besteak beste, kanpora begirako proiektuei bainoherritarren beharrei lehentasuna eman behar zaiela iritzita.

Turismoa herriarentzat, diru-iturri den arren, iturri horiindartzea da helburua etahorretarako pertsona batkontratatuko dute

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 11

1 2 K A R K A R A 2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a

Aiako berri

Ez dut ezer ulertzen

Nola ulertuko dut, ba, ikus-ten direnak ikusita. Gureadela esaten duten erlijioedo fede moduko horri bu-ruz ari natzaizue.

Ni ez naiz gaur elizara joaten diren ho-rietakoa. Baina nik ere gogoetak egitenditut. Eta hauxe erantzuten diot neureburuari: Zer faltsuak garen gizakiok.Edo zer faltsukeriak egiten ditugun.

Esate baterako. Bagoaz autoan eta ha-siko gara ikusten: han ttonttor bateanelizatxoa, inguruan etxe batzuk dituela;segi aurrera, eta berriz berdina; edo er-mita zahar bat. Horrela, goazen heinean,ikusten ditugu irudi berberak.

Elizatxo horiek dira garai batean Jain-koaren etxeak zirela esaten zizkigute-nak. Hainbat fededun eta gizaki zintzo-

zergatik ez txukundu eta urrutitik ikus-teko moduan apaindu? Ez dut esangobarruan balio handia jartzeko, ostu egin-go lituzkete-eta. Baina, gutxienez, itxurapolitean eduki, itxita egongo badira ere.

Ala katedral handi horietan bakarrikdago Jainkoa esaten dioten hori? Turis-ten txanponak iristen diren lekuetandago? Edo Brasilera ere eramango duteJainkoa hurrengo urtean?

Esan dezagun hori guztia ondo dagoe-la. Dirua mugitu behar da bizitzako gas-tuei aurre egiteko. Baina gure aiton-amonak igandero, bizkarra bustita,buru-makur joaten ziren eliza zahar ho-riek zer? Ez du inork ezer esan behar?Askotan entzun dugu, dirua jainko txi-kia dela. Ez dakit ba, handiena ez oteden.

ak biltzen ziren lekuak. Errespetuko le-gerik behar ez zuten lekuak. Bertaratzenziren jendeen maitasunez txukun edu-kitzen zituztenak.

Eta orain zer? Leku horietan jende gu-txi dela-eta, mezarik ez dagoelako etaabar, baztertu elizatxo horiek? Eta be-harbada, bertara joateko bidea ere sasia-rekin itxita?

Gaur egungo eliza hain aberatsa bada,bakarrik geratu diren elizatxo horiek

Aiako leihoa Nikolas Zendoia

Ni ez naiz gaur elizarajoaten diren horietakoa.Baina nik ere gogoetakegiten ditut.

garai hartan eskuineko atean –zabalik dagoena– alondegia eta pen-tsu almazena egoten ziren, eta ezkerrekoan, berriz, esteban ibarro-laren garajea. Barruan egoten zen Zarautza joan-etorria egiten zuenautobusa. goian eskolak: alde batean, neskak eta, bestean, mutilak;eta bigarren solairuan, guardia Zibilaren kuartela. Arrutieneanobran ari zirela ikusten da eta harategia ere jartzeko zegoela.

Txokoak eta jendea1984a zen…

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 12

ORIOKO BASERRIAK

2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a K A R K A R A 1 3

09.Errezabal etxe aberatsa

Ortzaika aldean dagoen Erreza-bal baserria hiru gorputzetanbanatuta dago eta erdikoa,Errezabalzar, da garrantzi-

tsuena. Dobela handiz egindako arku-zorrotzeko atea, gezileihoak eta arku-zorrotzeko leiho gotikoak ditu eta, au-rrean, bigarren solairuan eta ganbaran,tarteak kareztatuak dituen zurezko egi-tura. Multzoa osatuz, atzean, Errezabalizeneko baserria dago, harlangaitzezko

hormak eta izkinetan harlanduzko kate-ak dituena. Bi etxeak Errezabaltxikieraikinak lotzen ditu.1178. urtekoa da Erratzaualizenaren

lehen aipamena eta baserria eraikia ze-goenik ziurta ezin daitekeen arren, izenhorrekin ezaguna zen lursail bat zegoengaur egun Errezabal dagoen inguruan. Baserriaren aipamena, Reçabalizena-

rekin, 1564koa da eta XVIII. mendeanematen da banaketaren berri. Errezaba-lek baratza, lurrak, basoak eta sagastiakzituela erakusten dute dokumentuek,oinetxe aberatsa zela, alegia. Oinetxe aberatsa izanik, Orioko bizi-

tzan parte hartze garrantzitsua izan du-ten herritarrak emandakoa da baserria;alkate eta kontzejuko kideak, esaterako.

Gaur egun baserria bi jaberen arteanbanatuta dago. Errezabal eta Errezabal-txikiren laurdena du batek, eta bestehiru laurdenak eta Errezabalzar, beste-ak. Errezabalen, garai batean, ganadua

eta baratza zaintzen bazituzten ere, bizi-tzeko adina ematen ez zuenez, kanporajo zuten lanera. Gaur egun, etxerako bitxekor eta baratza dituzte.Errezabalzarren gaur egun ez dira bizi

eta landetxe moduan egokitua dute. Ho-rretarako, baserriaren barruko egurrez-ko egitura kendu zuten. Bizi, Errezabal-berri txaletean bizi dira eta etxerakoahuntzak eta baratza dituzte.

[ ARGAZKIA ETA INFORMAZIOA: ZEHAZTEN ]

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 13

ELKARRIZKETA

1 4 K A R K A R A 2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a

“Aurtenbeteko dira50 urtebotoak eginnituela”Maritere Azkue, Soeur Marie PaulMoja urtsulatarra

TESTUA: PAT cOwIE

ARGAZKIAK: KARKARA ETA

mARITERE AZKUEK UTZITAKOAK

Haurtzaroa Orion pasa zenuen.

Bai, 14 urte bete arte. Señorita Sabinamaistrak Donostian ikasten segitzeanahi zuen, baina garai hartan gutxik egi-ten zuten, eta are gutxiago neskek. Nikere ez nion garrantzirik ematen.

Segituan joan zinen komentura?

Gure goian bizi ziren bi ahizpekin tratuhandia izaten genuen eta, egun batean,aipatu ziguten moja urtsulatarrak neskabaten bila zebiltzala Baionara joateko,goizetan lan pixka bat egin eta arratsal-deetan frantsesa ikasteko, L’Argenté-n.Gurasoek pentsatu zuten ez zela lekutxarra izango, mojena izanda, eta joateaerabaki nuen.

Erabaki ausarta garai hartan.

Bai, gainera Orioko bakarra nintzen.Muga pasatzea gauza handia zen; aregehiago, 15 urte zituen neska batentzat,1953an edo. Amak, goiko bi ahizpek etanire ahizpak lagundu ninduten, eta 9 hi-labete pasa nituen etorri gabe. Normalazen garai hartan. Hirurogei moja inguruziren komentuan eta kolegioa ere bazu-ten. Goizetan, lan egiten genuen janto-

Mariterek berak bizitakoak besteontzat ez duela interesik esan arren, jendeakaskotan ez dakiela zer den moja baten bizitza onartzen du. Hemen kontatudigu nolatan sartu zen moja eta nondik nora eraman duen Jaungoikoakurtsulatar bihurtu zenetik, Oriotik kanpo eman baititu urte gehienak.

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 14

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 15

ELKARRIZKETA

1 6 K A R K A R A 2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a

kian edo gelak txukuntzen, eta bazkalondoan bi mojek eskolak ematen zizki-guten: frantsesa, ortografia… bi urte edoeman nituen han. Ai! Zer festak antola-tzen genituen gure artean, eta zenbathamaiketako eta tertulia Aizarnazabal-go lorezainarekin.Oriotar gehiago zegoen han?

Bai, neska oriotar asko joan ziren ni be-zala. Maria Eugenia Idiakez zena eta Ra-monita, Milagros Arostegi, SparrekoMariangeles, olidentarrak, Inma etaMarisa ilobak… Jesus! Zenbat! Oriokojende asko ikusten nuen, bertan bizi zi-renak edo neskak ikustera etortzen zi-ren senideak. Beste asko joan ziren ikas-tera: Milagros, Maite eta Marijose gureilobak zortzi urterekin joan ziren urte-bete edo bi pasatzera, frantsesa ikastera,Sparreko Lurdes… jende asko.Gero, Oriora bueltatu zinen.

Hala da. Iñaki Lasa botikariak esan zi-gun neska baten beharra zutela, eta niegokia nintzelakoan zegoen. Ikasi nuenanalisi errazak egiten, beterinarioaren-tzako pomadak prestatzen… Don Joseorduko medikuak askotan jotzen zuengure etxera, gauez zerbait behar izanezgero. Konfiantza handia zegoen gure ar-tean. Gau batean, Iñakik esan zidan opo-rrak hartuko zituztela eta, arazoren batizanez gero, medikuarekin hitz egiteko.Orduan, harreman asko izaten nuenjendearekin, oso oroimen politak ditut. Gero, 21 urterekin komentura joan nin-tzenean, botikaria, ama eta hirurok joanginen Baionara, Lasaren autoan.Nola hartu zenuen erabakia?

Txikitan beti esaten nuen Ni moja, esko-lan izandako esperientzia, gure ama etagoiko ahizpak oso elizkoiak ziren, boti-karioa ere bai… dena bat zen. Bokazioapixkanaka joan zen indarra hartzen.Don Jose Maria parroko zumaiarraren-gana joan nintzen laguntza bila, boka-zioa etorri zitzaidala esateko, eta esan zi-dan probatzera joateko, aurretik ezinbaita jakin erabaki egokia den ala ez.Eta Orio atzean utzi.

Jende gutxi joaten zen herritik kanpo,eta moja joan nintzenean askok pentsa-tu zuten laster etorriko nintzela, osoneska alaia nintzelako. Oroitzen naiz,behin, Zarautza joan ginela estropadeta-ra –oinez, jakina–eta Oriok irabazi zue-nez, bi Martinirekin ospatu nuen. Horiizan zen pixka bat alegrejarri nintzeneguna! Donostiara ere oinez joaten gi-nen Igeldotik, patata-tortillarekin, ume-ak hartuta; oso ondo pasatzen genuen. Zer egitera joan zinen moja etxera ?

Umeekin egon nahi nuenez, lehendabi-ziko eskola hartara bueltatu nintzen, eta1960an Jaungoikoak esan zidan abituahartzeko. Familia guztia etorri zen, eta

Orioko batzuk ere bai, kantatzera. Gero,aita hil zen, baina ama hilero etortzenzen bisitan, Milagrosekin, autobusa har-tuta. Geroxeago, ama ondoezik zegoela,astero etortzen nintzen eta, hil ondoren,urtsulatarrek dugun ohiturari jarraituz,espiritualitatea sendotzeko Erromanpasa nituen hilabete batzuk eta Belgikanbeste batzuk. Gero, Baionako erizainde-gian jarraitu nuen, moja zaharrak etaumeak zaintzen. Eta artean, gidatzeko karneta lortu.

Bi edo hiru mojak erabiltzen zuten zego-en auto bakarra, bizi ginen tokia herritikkanpo zegoen eta. Amak jarri zuen diruabeste bat erosteko, eta hori erabiltzennuen joan-etorriak egiteko. A zer kome-riak izaten ziren muga pasatzeko, bizi-tzan pasa ditudan momentu txarrenak:Alto! Paperak! Atzo pasa zinen hemen-dik. Ezetz… Ausardia behar zen, e? Bel-durrik gabe ibiltzen naiz mundu hone-tan, bai eta Afrikan ere, hori gaindituta!Nolatan joan zinen Afrikara?

Erroman nintzela, Senegalen urteakpasa zituen urtsulatar bat ezagutu nuen,eta esaten zidan egokia nintzela hara jo-ateko. Frantzian familiek behar zen guz-tia zutela ikusten nuen, eta egiten ditu-gun botoek pobrezia, kastitatea eta obe-dientzia eskatzen dutenez, gogoa nuenAfrikako pobreekin lan egiteko. 1992anjoan nintzen Thiesera –Senegal–, esko-la batera. 400 bat neska ziren, oihanetiketortzen ziren barnetegira, eta 3 hilabe-te egoten ziren etxera bueltatu gabe.Haientzat ama, enfermera, antolatzai-lea… dena nintzen. Eguerdian 80 bat ge-nituen jateko, pobreenetakoak, musul-manak eta katolikoak. Laikoak ere bazi-ren eskolak ematen, baina mojek moralaerakusten genien musulmanei eta dok-trina katolikoei. Senegalen %95 musul-manak dira, baina barnetegian ez zego-en musulmanik, ohitura oso diferenteakzeuzkatelako. Zailagoa zen neskek estu-dioak jasotzea, eta berandu hasten ziren,baina urtsulatarrok asko laguntzen ge-nuen horretan.Nolakoa izaten zen hango bizimodua?

Zaila, klimagatik: batetik, bero handia,hezetasuna; eta, bestetik, 10 hilabeteaneuri tanta bat bakarra ere ez. Jota uztenzaitu. Gaixotasunengatik: behin bainogehiagotan harrapatu nuen malaria; bai-na guk, behintzat, bageneukan dirua bo-tika ekartzeko eta, hala, lanean berrirohasteko. Gaurko gazte askok esaten duteafrikarrak nagiak direla, baina han bizieta gero, ez nuke hori esango. Txikitanondo jan dut, eta ikusi dut han nolakonekea izaten den. Haiek, akaso, eguneanbehin bakarrik jaten dute! Gainera, jen-deak ez dauka ezer, baina emango lukeez daukana ere; bihotz onekoak dira.

“Moja urtsulatarrak neska batenbila zebiltzan, goizetan lan pixka

bat egin eta arratsaldeetanfrantsesa ikasteko”

“Iñaki Lasa botikariak esan zigunneska baten beharra zutela, eta ni

egokia nintzela”

“Txikitan esaten nuen Ni moja,eskolan izandako esperientzia,

gure ama eta goiko ahizpak osoelizkoiak ziren, botikarioa ere bai…

dena bat zen. Bokazioapixkanaka joan zen

indarra hartzen”

“a zer komeriak izaten zirenmuga pasatzeko, bizitzan pasaditudan momentu txarrenak.ausardia behar zen. Beldurrik

gabe ibiltzen naiz munduhonetan, bai eta afrikan ere,

hori gaindituta!”

“Frantzian ikusten nuen beharzen guztia zutela familiek, eta

egiten ditugun botoek pobrezia,kastidadea eta obedientzia

eskatzen dutenez, gogoa nuenafrikako pobreekin lan egiteko”

“Senegalen %95 musulmanakdira. Zaila zen neskek estudioak

jasotzea, eta berandu hastenziren, baina urtsulatarrok askolaguntzen genuen horretan”

“Gaurko askok esaten duteafrikarrak nagiak direla, , bainahan bizi eta gero, ez nuke hori

esango. Txikitan ondo jan dut, etaikusi dut han nolako nekea izatenden. Haiek, akaso, egunean behinbakarrik jaten dute! alde egitenduten gazteek pentsatzen dute

han hil edo itsasoan hil, hobedutela bidaia egitea”

“eliza aldatzen doa —ez dutesaten okerragoa edo hobea

den— mundua aldatu egin da etasegitu behar zaio. esperantza

handia dut gaurko gazteengan.Gazteekin bizi izan naiz beti eta

ondo dakit gauza on askodituztela. Beste bide batzuetatikjoango dira, baina bide asko dira

erromara joateko ere!”

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 16

ELKARRIZKETA

2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a K A R K A R A 1 7

Eta eskolak?

Neska askok ordubeteko ibilaldia zuteneskolara iristeko. Klaseak frantsesezematen genituen, nahiz eta 13 mojen ar-tean 8 nazio diferentetakoak ginen; bar-netegiko neskak frantsesez egitera be-hartzen genituen, haien artean ere, bes-tela giltza bat pasatzen zitzaien etagauerako giltza zuenak lantxo bat gehia-go egin behar zuen! Zenbat kantu eraku-tsi nizkien erdaraz! Onak ziren kantu etadantzarako. Lan asko egin behar izatennuen: eskolak prestatu, biblioteka zain-du, erosketak –eskolarako, barnetegira-ko eta mojentzako, eta ondo ikasi nuenerregateoa egiten!–, mezak eta otoitzakpreparatu umeekin… Thiesen 1992tik1997ra izan nintzen.Eta gidatzera ausartzen zinen?

Toki horietara gidatzen dakizula joanbehar duzu, baina beldurrik gabe, nahizeta zulatua noiznahi izan eta ia seinale-rik gabe moldatu! Izan ditudan abentu-rak! Ausarta izan behar da gero, baitakonfiantza eduki ere.Zerk bultzatu zintuen Thies uztera?

Nekatuta nengoela konturatu nintzen.Esan zidaten Montaubanen, Toulouse-tik hurbil, hemendik 400 kilometrora,moja baten beharra zutela eskolan. Eznuen ezer eta inor ezagutzen, baina obe-ditu behar da! Herrian bertan bizi zirenmojak. 60.000 biztanle ditu hiriak, etaprotestante asko eta italiar asko bizi dirahan. Eskolak 1.700 neska-mutilentzatlekua du, ikaragarri handia da. Erizain-degian laguntzen nuen, batez ere, baina,lana askotan ez zen mediku-zaintza, bai-zik eta gazteekin hitz egitea. Arazoakdauden familiatakoak dira, gurasoek ezdute denborarik, bananduta daude, dro-gazaleak batzuk… denetatik. Ez naiz da-mutu; Montaubaneko lanak bete egitenninduen. 15-16 urtekoek kezka zerk sor-tzen zien kontatzen zidaten. Burukoajanzten duen bakarra naiz! Askotan hitzegiten diet Senegalgo esperientziaz. He-men erraz kexatzen gara, eta han bizita-koa zer den erakutsi behar diegu . Eta Senegalera bueltatu zinen .

65 urte nituela, 2003an, konturatu nin-tzen aldaketa bat behar nuela, eta berrizAfrikara joateko gogoa izan nuen. Bar-netegia itxita zegoen ordurako, eta Da-karretik 15 kilometrora dagoen Thiaro-yera bidali ninduten. Thies baino pobre-agoa zen. Dispensarioan 500-600 gaixosendatzen ziren egunero. Izen ona zueninguruan, eta analisiak egiteko gaitasu-na zuen. Eskolarik gabeko emakumeen-tzako zentro bat ere bazegoen. Bi urtekoformazioa ematen genien –garbitasuna,umeak nola zaindu, hilekoa, HIES-a zerden, nola ez kutsatu–eta bi monitorezeuden makinaz josten erakusteko. Zu-

zendari jarri ninduten: izan dudan lanikhandiena. 40 neska baino gehiago izatengenituen, batzuk familiaren gogoz kon-tra etorrita: izugarrizkoa, gogorra. Haiekin gogoratuko zara hemengo se-

negaldarrak ikusita.

Bai, bai. Thiaroyen miseria hutsean bizidira! Alde egiten duten gazteek pentsa-tzen dute han hil edo itsasoan hil, hobedutela bidaia egitea. Okerrena da euriabehar dela arroza eta artoa izateko, bai-na etortzen denean, kanalizatuta ez da-goenez, dena izorratzen da. Xixarion lanegiten duen Fatimaren eta haren sena-rra Babakarren etxeetan izan nintzenSenegalen. Hura poza!

Bi urterako joan nintzen, baina ez ze-goen hangoaz arduratuko zenik, gero etamoja gutxiago dira eta, eta 3 urte emannituen. Azkenean, zentroa itxi egin be-har izan zen, eta berriz ere Montaubane-ra bueltatu nintzen 2006an.Jubilatzeko garaia iritsita?

Bai eta ez! Hango moja guztiok jubilatu-ta gaude, baina jarraitzen dut batxilerre-ko neska-mutilei formazioa ematen, etabanaka nahi dutenaz hitz egiten: alko-holaz, drogaz, sexuaz… orain dela 40 ur-teko moduan egiten badiet, ez didate ka-surik egingo! Baina esaten diet momen-tuko poza bakarrik aurkituko dutelahorietan; maitasuna eman eta jaso be-har da. Misioetan egiten denaz konta-tzen diet. Gu han jaio bagina? Zer pen-tsatuko genuen, zer nahiko genuen? Ca-ritasen ere ematen dut denbora,zailtasunak dituzten emakumeekin,etagaixo edadetuak bisitatzen ditut, komu-nioa hartu nahi duenari eman…

Joan den udan Madrilera joan nin-tzen gazteekin Aita Santua etorri zene-an, Joan Paulo II.ari ere eman nion es-kua Erroman nengoela.

Aurten beteko dira 50 urte botoakegin nituela, Jaungoikoak eskerrak nire-kin.Nolako etorkizuna ikusten duzu?

Gero eta moja eta apaiz gutxiago dago,baina miseriari aurre egiteko sekular lai-koak ari dira prestatzen. Eliza aldatzenari da, ez dut esaten okerragoa den edohobea, mundua aldatu egin da eta segitubehar zaio. Esperantza handia dut gaur-ko gazteengan. Gazteekin bizi izan naizbeti, eta ondo dakit gauza on asko dituz-tela. Beste bide batzuetatik joango dira;baina, esaten den bezala, bide asko diraErromara joateko ere! Oriora bueltatuko zara?

Askotan egin dut 400 kilometroko bi-daia; orain dela gutxi, hil zen anaia ikus-tera. Gustatzen zait Oriora etortzea, etazenbat eta zaharrago izan, are gehiago.74 urte bete ditut , eta Montaubanen se-gituko dudan ez dago jakiterik!

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 17

1 8 K A R K A R A 2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a

IRITZIA

Usula

Donostiako ospitalean hirudamatxo, bata bestearenaldamenean jarriak. Hiz-keta gozoan hirurak. Bataerdi etzanda kamisoi eta

guzti, beste biak alde banatan aulkianeserita. Gure arteko desberdintasunaurte mordoxka bat besterik ez omen da,aurpegiera berdin-berdina dugula esa-ten baitigute amona, ama eta hiruoi.

Atetik sartzearekin bat esan dit amo-nak, bart gauean, san Pedro berbera ereikusi duela. Zer esan dion galdetzeare-kin amonak pronto du errespuesta:bueltan joateko eskatu dit. Badu gureamonak erantzun azkarrerako abilida-dea, gero!

Latza da ospitaletako bizitza. Bero ar-tifiziala, eztul hotsa han eta hemen, lejiausaina, janari tristea…

Alaituko bagara, kantuari heldu diogu.Ez izan pentsamendu aldrebesekoak,ardoak ez baitu gure arima piztu. Donos-tiako damatxoen parean, gu neskatxaondraduak gara. Beharrean gauden ar-

inguruetan entzunagatik denik. Badaki-zue, zarauztarrak ez dira gurera etorrizale…

Sorpresa handiagoa hartu dut kantua-rekin, hala ere. Ze usula eta ze usula on-doko? Ez al da bada Ursula? Goiko Kale-ko amona marimatraka bat zelakoan ni,Maddalen gaixoak, bengantza domesti-ko bati erantzunaz, bere uztai zikinak ezgarbitzea erabaki zuena.

Ospitaleko arratsaldean ikasi dut hiz-tegirako hitz berria: usula. Ipurdi zaba-leko eta gainalde estuagoko egurrezkokupela, burdinazko uztaiez inguratua.Emakumeek ura batetik bestera erama-teko erabilia. Hortxe informazioa beharduenarentzako.

Gaur egun Donostiako damek danbo-rradan jotzen dutena usula da eta ez ku-pela. Urketari jantziari dagokiona baitalehenengo hori eta ez bigarrena.

Horrelakoxe deskubrimendu txikiakegiteko aukera ematen du belaunaldi ez-berdinen korroak. Azken batean, ospita-leak badu bere xarma ere.

tean ez dugu txakolinik eztarriratzen.Egunkarian sansebastianetako danbo-rrada entseguetako argazkiak ikusteaksortu dute amona eta amaren saetabat-batekoa eta ni beranduxeago gehitu na-tzaie:

Goiko Kaleko, Joxepaneko Maddalen, atzo goizian iturritikan zetorren, esanaz etxeko lanak zaudela danak eginak, baina usularen uztaiak zauden zikinak.Orio Kantariospetsuan entzunda,

oriotarron patrimoniotzat jotzen nuennik kantua. Geure-geurea. Baina, hara,makina bat Joxepaneko Maddalen bizi-ko da Euskal Herrian. Eta nonbait, gureaez da inguruko goiko kale bakarra. Amo-nak eta amak aspalditik omen dakitekantua, eta ez dut uste gure Kale Nagusi

moila bazterretik Garbiñe Manterola

Bero artifiziala, eztulhotsa han eta hemen, lejiausaina, janari tristea…

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 18

2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a K A R K A R A 1 9

IRITZIA

Krisiaren kontrako ziztadak

Batzuentzat krisia berria da. Be-rriak dira salmenten jaitsierak,gerrikoa estutu beharra... Bestebatzuk beti gaude krisian. Euskal-gintzaren patua da. Diru gutxi,

produktu duina, proiektu asko eta beste hain-beste oraindik egiteko. Berria-ren kasuan bikrisik bat egin dute: alde batetik, ekonomiko-ak, ia mundu guztiari eragiten dionak; beste-tik, egunkarien negozio ereduarenak.

Edozein etxetan, diru sarrerak murriztenbadira, aurrena azaleko gastuak baztertzendira. Egunkariena, esaterako. Berria-k, zorio-nez, ez ditu hainbeste irakurle galdu. Harpi-dedun leialak ditu. Haiek dira proiektuareniraunkortasunaren bizkarrezurra. Kolpe go-gorragoa izan da publizitatearena. Azken ur-teetan fakturazioa %30 jaitsi da Berria Talde-an. Hiru eurotik bat gutxiago. 1.300.000 euro.

Erakundeek ere diruaren iturria gehiagoitxi diete batzuei –besteei ez–. Euskarazko ko-munikabideen kasuan, bai publizitatean, baidiru-laguntzetan. Jaurlaritzak, esaterako, %9murriztuko ditu laguntzak. Nafarroako Go-bernuak lehen ez zuen dirurik ematen, etaorain krisiaren aitzakia du ez emateko.

Horri guztiari egunkarien negozio eredua-ren krisia gehitu behar zaio. Batzuek kazetari-tzaren krisia deitzen diote. Ez dut uste. Kaze-taritza bizi-bizi dago. Teknologia berriek in-formazioa inoiz baino gehiago eta inoiz bainoazkarrago zabaltzen dute. Informazioarekinbatera, baita desinformazioa ere.

Baina kazetaritza eta kazetariak behar dira.Norbaitek kontatu behar ditu gertaerak, isto-rioak... izan paperean, izan interneten, orriosoan edo 140 karakteretan. Mundu ikuskera

bat, euskarria edozein izanda ere. Berria-ren webgunera (www.berria.info)

gero eta bisitari gehiago sartzen dira egunero,18.000 inguru. Webgunea osatzeko ahaleginnabarmena egin da. Erabiltzailearentzat doanda, baina enpresarentzat ez. Internetek erre-ferentzialtasuna ematen du; baina dirua, gu-txi. Horregatik, proiektuari eutsi ahal izateko,bestelako diru iturriak asmatu eta bultzatubehar izaten dira.

Halakoxea da egoera, gordina. Paradoxa da:Berria Taldearen komunikabideek inoiz bai-no zabalkunde handiagoa dute, baina proiek-tuaren habeak kolokan daude.

Horregatik guztiagatik, beste behin, lagun-tza eske ari gara. Kostako zaigu 2003an eman-dako laguntza oparoa behar bezala bueltatzeaeta eskertzea. Baina, ordukoa gogoan, orainere Berria Taldeak kanpaina abiatu du, herri-tarren laguntza jasotzeko. Laguntzaileak, Be-rrialagunak, bildu nahi ditugu. Zure ziztadabehar dugu, dio kanpainaren leloak. Ziztadaketa dirua. Urtero dirua ordaintzeko prest dau-den lagunak behar ditugu, krisiaren astinduakarintzeko, proiektuak aurrera egiteko eta es-kaintzari eusteko. Berria-ren irakurleek etajarraitzaileek jakin badakite ez direla irakurleeta jarraitzaile huts, proiektu bateko partaidebaizik. Komunitate bateko kide.

Informazio guztia Interneten dago,http://www.berria.info/berrialaguna/web-gunean. Kanpaina herrietara ere zabaldukoda, Berrialagunaklortzeko. 5.000 inguru be-har dira, eta milatik gora lortu dira orain arte.

Zenbat diru? Bakoitzak ahal edo nahi due-na. Urtean ehun euroko eta ehun eurotik go-rako kopuruak jarri dira erreferentzia gisa.Izan daitezke ehun eurotik beherakoak ere.

Musu truk? Ez. Doan jasoko dute Berriaegunkaria, PDF formatuan, eta abantailak etabeherapenak izango dituzte hainbat produk-tutan. Eta, garrantzitsuena, Berria Taldeariarnasa emango diote, euskararen normaliza-zioan lanean jarraitzeko. Hizkuntza gutxitubatean, baliabide gutxirekin, baina duintasu-nez. Zuen ziztada ere behar dugu.

Adarretatik helduta Jakes Goikoetxea. Kazetaria.

Kazetaritza eta kazetariakbehar dira. Norbaitek kontatubehar ditu gertaerak,istorioak... izan paperean,izan interneten, orri osoanedo 140 karakteretan

Txillardegi irakasle izannuen Zorroaga zaha-rrean eta, handik urte

gutxira, topo egin genuen os-tera Orion, Udaleko EuskaraZerbitzuak antolatutako so-ziolinguistika-ikastaroan.1989ko udazkena zen eta,denboraldi batez, osteguneroetortzen zen Itsas Etxe zaha-rreko aretora –gaur egungoanbulatorioan–, 15 bat orio-tarri eskola ematera, euska-raren historiaz, elebitasuna-ren gezurrez, diglosiaz... Urtehartako azaroaren 20an, es-kuin muturrak Josu Mugu-ruza HBko buruzagia hilzuen Madrilen. Txillardegiharekin zegoen astelehenhartan, atentatua izan zene-an, eta gogoan dut nola, oste-gunean, beti bezala azalduzen bere Orioko zitara, tirri-ki-tarraka zerabilen auto za-harrean. Harridura agertugenionean, xalo-xalo esan zi-gun: Eta zer besterik egin de-zakegu, ba? Gurean segi!etaohiko apaltasunez emanzuen egun hartako klasea.

Lezio asko zor dizkiot Txi-llardegiri; baina egun harta-ko huraxe etorri zait gogoraJakesek idatzi duen aldame-neko artikulua irakurrita.Euskarazko prentsa –Berriabezalatsu KARKARAere–ego-era zailean dago krisiareneraginez; baina zalantzarikez dut, maisu zaharrak era-kutsita bezala, guk ere gureansegiegin eta aurrera joko du-gula; apal-apal, baina gelditugabe.

Nire honetanJabier Zabaleta

Gurean segi

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 19

PUBLIZITATEA

2 0 K A R K A R A 2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 20

PUBLIZITATEA

2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a K A R K A R A 2 1

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 21

EZPALAK

2 2 K A R K A R A 2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a

Futbol zelaia, Karela ki-roldegia eta ikastolakoeraikin berriaren arte-

an belar artifizialeko futboleta saskibaloi kantxa jarri di-tuzte duela gutxi. Beste herriaskotan ere jarri izan dituzte,baina Oriokoak besteen al-dean alde txar bat du: Oriaibaia kantxetatik oso gertudago; beraz, baloi asko gal-tzen ditugu erriora erorita.

Nik arazo horrenaurrean propo-satzen dudankonponbideahau da: kantxa-

ren lau aldeetansare altu bat jartzea

baloia geldi dezan; hala, orainbaino arazo gutxiago izangoditugu.

Lehendik izan naizen ho-rrelako kantxatan ere halakosareak zeuden; DonibaneLohizunen, esaterako. Eta,jakina, leku horietan ez duteguk dugun arazoa.

Ikasleak idazleMikel Arregi

Mendibeltzondoko zelaia

Oriokoak besteenaldean alde txarbat du: Oria ibaiakantxetatik osogertu dago; beraz,baloi asko galtzenditugu errioraerorita

Orioko txokoak ikus daitezke Antxon Esnalen margolan gehienetan. karkara

tik, berriz margotzen hasizela. Hala ere, ikusgai jarri di-tuen lanetan eta, oro har, berelan guztietan, islatzen dituenoreka eta harmonia dira era-kusketaren bereizgarri nagu-siak.

Kolore bizi eta argitsuakokre eta itzalitako koloreekinongi maneiatzen eta nahas-ten ditu margolariak bereolio-pinturetan. Hala ere,esan genezake, Esnalen koa-droek ez dutela, orokorrean,argi eta kolore kontraste han-dirik erakusten.

Bere lanen bildumak lasai-tasun eta sosegu giroa adie-razten eta helarazten dio era-kusketa ikustera gerturatzenden edonori.

Lasaitasuna eta soseguaolio margoetan

Antxon Esnal oriota-rraren margolanakikusgai izan dira ur-tarrilaren erdi alde-

tik eta, oraindik ere, hilarenbukaerara arte, ikusteko au-kera izango duzue Oriokokultur etxean.

Pinturarako zaletasunabeti izan du Antxon Esnaleketa orain dela urte batzukhainbat koadro margotu ba-zituen ere, bi urte baino ezdira, erretiroa hartu zuene-

Antxonek bere margolane-tarako aukeratu dituen gaiakoso gertukoak ditu. Donos-tiarekin, bere jaioterri Orio-rekin, horren ingurune, txo-ko eta paisaiekin eta itsas gi-roarekin zein itsasontziekinlotutakoak dira.

Azpimarratzekoa da Esna-lek marrazketarako duenesku abila, izan ere, perspek-tiba menderatzen duela argiadierazten du.

Espero dezagun hau hasie-ra baino ez izatea eta urte lu-zetan zaletasun horri eustea,baita beste erakusketaren ba-tean zure lanak ikustea.

Zorionak, Antxon!

[ BEGOñA ZAldUA ]

KritikaAntxon Esnal Pintura erakusketa urtarrilaren 31 arte kultur etxean

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 22

EZPALAK

2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a K A R K A R A 2 3

adoptatua nintzela esan zidaten;baina, urteak aurrera joan ahala,ohartu nintzen adoptatu ez, nire jabeegin zirela; gurasotzakoei eta nirigezurra esan digutela. Beraz, egiarenbila nabil, nire amaren bila. Beste

ama batzuen egoeran baldinbadago, lasaitu egin nahi dut, onginagoela eta zoriontsu naizela esaneta gutxienez bere lagun izan”

Marian Zubia, Sos Bebes Robados taldeko kidea.

Diario Vasco, 2012ko urtarrilaren 15a.

Familia kolpetik handituzJoan berri zaigun urtea berezia izan da Amenabar-Segurola familiaren etxean. urtehasieran Auritz Amenabar Solabarrieta jaio zen, dagoeneko morrosko galanta egindena irudian ikusi daitekeen bezala. eta, 2012an jaio behar bazuen ere, lehengusua-ren urte berean jaio nahi zuela erabakita, abenduaren 31n munduratu zen OlaiaAmenabar Zinkunegi txikia. Zorionak guraso eta aiton-amonei!

HANDIK ETA HEmENDIK››

ZORITxARRAK!››OSPAKIZUNA››

Ez da denbora asko Sala-txoko plaza berriko la-nak bukatu eta ireki

zutela. Eta batzuk azkar ger-turatu ziren bertara, hamaregun pasa baino lehen lurre-tik gorantz argiztatzen dutenbi foko txikitu baitzituzten.Baita eskilaretako harrietankentzea asko kostatzen denpinturarekin margotu ere.

Ez dira herriko ekipamen-duetan egin diren kalte baka-rrak izan. Munto inguruan iaastero agertzen da zaborron-tziren bat edo beste hautsitaeta frontoiko arduradunEneko Galarraga ere kexatuda frontoian egin dituztentxikizioez: frontisa, aulkiaketa zutabeak margotuta; ko-muneko ateak txikituta…guztia urtarrilean. Gure zori-txarrak, beraz, bandaloei.

Txikitzaile eta margotzaileei

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 23

EZPALAK

2 4 K A R K A R A 2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a

Cine Leundaren sarrera, egun Euskadiko Kutxaren bulegoa dagoen tokian. arTxIBOa

izan. Kultur Etxerik ezean,Cine Leundan era askotakoekitaldiak izan ziren: Garaihartako alkate Jesus MariAiestaranek diplomak eta li-buruak banatzen zizkienikasturtean nabarmenduta-ko ikasleei. 1966ko San Joanegunean, Ez dok amairu tal-dearen emanaldia izan zen:Lurdes Iriondo, Julen Lekuo-na, Artze anaiak eta bestekantari batzuekin batera, Be-nitok kantatu zuen.

Urte askotan, bertsolarisaioa ere egin zen Leundane-an. Gehienetan, Jose MariIriondo zela gai jartzaile,etxekoandrearen lehengusuabaitzen bera. Saio haietanizan ziren garaiko bertsolari-rik onenak: Basarri, Uztapi-de, Lasarte, Xalbador, LazkaoTxiki, Mattin…

Cine Leunda

Cine Leundak 28 ur-teko bizitza izanzuen: 1956ko urta-rrilaren 31n zabaldu

zuten, orain 56 urte, Televi-sión Española sortu zen urte-an, eta 1984an itxi.

Ireki zuten egunean MobyDick eman zuten, balearenpelikula. Geroztik, makinabat ekarri ziguten leundata-rrek oriotarroi. Gogoratzenhasita: Tarzan, Charlot, Elgordo y el flaco, Marisol, BenHur, Lo que el viento se llevó,Sonrisas y lágrimas, Ama-lur…, eta bakeroenak, asko.Denek, hori bai, aurretik NO-DOa zutela.

Baina dena ez zen pelikula

Cine Leundan egiten zutenbatzuetan urteko batzarraherriko zenbait taldek ere:arraun elkarteak, futbol tal-deak… 1975ean Franco hil on-doren, bestelako ekitaldiakere antolatu ziren areto har-tan: alderdi politikoen miti-nak. Han ezagutu genituen,EAJren mitinean Xabier Ar-zallus, HBrenean Iñaki Esna-ola eta Xabier Amuriza, Eus-kadiko Ezkerrarenean JuanMari Bandres...

Gero telebisioa etxe guztie-tara zabaldu zen Orion; biko-te gehienek automobila zu-ten eta zinera joan beharrikez, goxo egoteko; halako bate-an, kultur etxea ere zabalduzen. Eta oriotarrok zinerikgabe geratu ginen.

[ IñAKI ITUrAIn ]

Oroimenarenkutxa

Sayhua Alaitz Fueres Mates,

Orion, urtarrilaren 14an.

Nahia Manterola Aizpuru,

Orion, urtarrilaren 12an.

Lur Guenetxea Manterola,

Orion, urtarrilaren 12an.

Aitor Amuskibar Zulaika,

Orion, urtarrilaren 4an.

Noha Coronado Bidezabal,

Orion, urtarrilaren 2an.

Nora Hernandez Urkizu,

Orion, abenduaren 31n.

Joane Lizartza Genoba,

Orion, abenduaren 28an.

Itziar Bermudez Lima,

Orion, abenduaren 23an.

JAIOTAKOAK››

Ez da ezkontzarik egon.

EZKONDUTAKOAK››

Maria Loiarte Aristizabal,

Orion, urtarrilaren 20an,

90 urte..

HILDAKOAK››

eskela edourteurrenekogogoangarriakarkaran jarri nahibaduzu, deitu guretelefonora:943 83 15 27

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 24

HERRITARRA

2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a K A R K A R A 2 5

“edadetuak mugitu eginbehar dira; etxetik edotabernatik atera”

IRATI AGIRREAZALDEGI

Getariarra da Txomin Iribar, baina ez-kondu eta Oriora etorri zen; oso gusturabizi da gurean eta dagoeneko oriotarsentitzen da. Aupa Orio! esanez agurtugaitu eta oriotarrek ere estimu handitandute, Zaharren Babeslekuko azken batzarreko txaloek agerian utzi zutenbezala.Azken batzarrean kargua uztekotan zi-

nen. Zergatik berriz presidente?

Konbentzitu egin naute. Jendeari esannion uzteko pare bat urtez zuzendari-tzatik kanpo, eta bueltatuko nintzela;

Txomin IribarZaharren Babeslekuko presidentea

baina presidente karguan segitzeko es-katu zidaten. Pentsatu nuen, jarraitze-kotan, orain arteko zuzendaritzarekinegin behar nuela; aldatuz gero, bakarrikgeldituko nintzateke eta berriei funtzio-namendua erakutsi beharko nieke. Be-raz, beste bi urtean jarraituko dugu. Zaharren Babeslekuan noiz hasi zinen?

2001ean hasi nintzen zuzendaritzan.Artean lanean nintzen, eta noizeanbehin lagundu baino ez nuen egiten.2005ean urtebetez utzi nuen, eta geroberriz bueltatu nintzen Florentino Arri-zabalaga zuzendari zela. Hark utzi zue-nean, kargua hartzeko prest agertu nin-

tzen; gainera, erabateko erretiroa har-tua nuen eta denbora baneukan. Bi urtepasa eta jarraitzeko konbentzitu nindu-ten, eta orain beste birako. Gusturanago, ikusten dudalako herriko adine-koek aisialdi ekintzak behar dituztela.

Erraza al da zuzendaritzarako kideak

lortzea?

Oso zaila. Jendeak hor sartzeko libreegon behar du; izan ere, asteazkenerobingoan egon behar da, bidaiaren batizanez gero, egun hori okupatuta izatenda. Gainera, urtean irabazi gutxi izatenda, pare bat afaritarako adina, ez. Bainazaharrak mimatu egin behar dira, goxo-tasuna eman.Zein da elkartean egiten duzun lana?

Zuzendaritzako guztiek egiten dutenlan bera, baina kargua nik daukat; halaere, idazkari, diruzain eta zuzendaritza-ko kide oso onak dauzkat aldamenean.Batik bat, irteerak antolatzeaz ardura-tzen gara. Jende hau mugitzeak gustuaematen du. Iaz 3.000 pertsona atera ge-nituen etxetik. Nolako ekintzak antolatzen dituzue?

Bingoan asteazkenero 40 lagun inguruelkartzen dira, eskulanetan 10 emaku-me ibiltzen dira, eta irteerak ere urtean 5edo 6 egiten ditugu, egunpasakoak: au-tobus bat betetzen dugu eta, bigarrenabetetzeko adina ez dagoenean, zozketaegiten dugu; pena ematen dit jendeakanpoan uzteak. 10 eguneko bidaia ereegiten dugu urtean behin, eta bi hitzaldiere bai, zaharrei dagozkien gaiei buruz,baina jende gutxi etortzen da. Orain, Ka-rela kiroldegian zaharrentzako kirolsaioak antolatu nahian ari naiz, gimna-sia-edo, kuota txiki batekin. Izan ere,edadeko jendea mugitu egin behar da,bestela etxetik zaharren tokira, eta zaha-rren babeslekutik etxera baino ez duteegiten; batzuk, agian, bingora, baina bes-tela tabernan sartuta egoten dira beti. Ekintzak aldatuko al dira?

Lehengoari eustea da gure asmoa. OrainGaratzenetik, Urola Kostako erretira-tuen elkarteen federaziotik, ateratzeaerabaki dugu. Nahikoa lan daukaguOrioko jendea gustura edukitzearekineta haiek berdin aterako dute aurrera.

karkara

Presidente kargua uztekotan zen arren, Zaharren Babeslekukobazkideek jarraitzeko konbentzitu dutela dio Txomin Iribarrek.urte hauetan egindako lanarekin gustura dago, eta edadekoakpozik ikustea du helburu aurrerantzean ere.

“Presidente jarraitzekokonbentzitu naute. Bainagustura nago, uste dudalakoherriko edadetuek aisialdiekintzak behar dituztela ”

“Oso zaila da zuzendaritzarakojende berria lortzea; izan ere,hor sartzeko libre behar du,astero bingoan egoteko,bidaietara joateko…”

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 25

ZERBITZUAK

2 6 K A R K A R A 2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a

URTARRILA27an, Mutiozabal.28 eta 29an, Etxeberria.30ean, Zulaika.31n, Azaldegi.

OTSAILA1ean, Larrañaga.2an, Mutiozabal.3an, Etxeberria.4tik 10era, Lasa11an eta 12an, Azaldegi.13an, Larrañaga.14an, Zulaika.15ean, Etxeberria.

Gauetako zaintzako botika:Zulaika

Azaldegi: Urdaneta kalea, 8.

943 13 31 83 Zarautz

Etxeberria: Gipuzkoa, 17. 943 83 23 98 Zarautz

Mutiozabal: Kale Nagusia, 12. 943 83 29 70 Zarautz

Larrañaga: S. Frantzisko, 16. 943 13 38 14 Zarautz

Lasa:Herriko plaza. 943 83 09 36 Orio

G. Artiñano: Zigordia kalea, 17. 943 13 40 19 Zarautz

Iriarte: Zinkunegi, PilartxoEnea. 943 13 29 83 Zarautz

Zulaika:Bizkaia kalea, 41 943 13 39 94 Zarautz

EGUNA ITSASGORA ITSASBEHERA ILARGIA27 06:50 eta 19:10 00:32 eta 12:5828 07:26 eta 19:45 01:10 eta 13:3529 08:02 eta 20:24 01:48 eta 14:1430 08:43 eta 21:09 02:31 eta 14:5731 09:33eta 22:08 03:20 eta 15:5001 10:41 eta 23:26 04:23 eta 16:5602 12:06 eta _____ 05:40 eta 18:1203 00:46 eta 13:22 06:56 eta 19:2004 01:50 eta 14:18 07:57 eta 20:1405 02:38 eta 15:03 08:45 eta 20:5806 03:20 eta 15:42 09:27 eta 21:3907 03:58 eta 16:20 10:06 eta 22:1708 04:35 eta 16:56 10:44 eta 22:5509 05:12 eta 17:34 11:22 eta 23:3410 05:51 eta 18:12 12:01 eta _____

LANEGUNETAN

DONOStIA-ZArAUtZ

Donostia 6:55 7:40 8:10 8:40 9:10 9:40 10:40 11:40 12:10 12:40 13:10 13:40 14:10 14:40 15:10 15:40 16:40 17:40 18:10 18:40 19:10 19:40 20:15 21:00 22:15

Orio 7:25 8:15 8:45 9:15 9:45 10:15 11:15 12:15 12:45 13:15 13:45 14:15 14:45 15:15 15:45 16:15 17:15 18:15 18:45 19:15 19:45 20:15 20:50 21:35 22:50

Zarautz 7:35 8:25 8:55 9:25 10:25 11:25 12:25 12:55 13:25 13:55 14:25 14:55 15:25 16:25 17:25 18:25 19:25 19:55 20:25 21:00 21:45 23:05

ZArAUtZ-DONOStIA

Zarautz 6:45 7:15 7:45 8:15 8:45 9:20 9:45 10:45 11:45 12:45 13:20 13:45 14:20 14:45 15:20 15:45 16:45 17:45 18:45 19:45 20:45 21:15

Orio 6:55 7:25 7:55 8:25 8:55 9:30 9:55 10:30 10:55 11:55 12:55 13:30 13:55 14:30 14:55 15:30 15:55 16:30 16:55 17:55 18:55 19:30 19:55 20:55 21:25

Donostia 7:30 8:00 8:30 9:00 9:30 10:10 10:30 11:10 11:30 12:30 13:30 14:10 14:30 15:10 15:30 16:10 16:30 17:10 17:30 18:30 19:30 20:15 20:30 21:30 22:00

Lanegunetan, grisez dauden orduetako autobusak pasatzen dira Urbiletik.

ASTEBURUETAN

DONOStIA-ZArAUtZ

Donostia 8:00 9:00 10:00 11:00 12:00 13:00 14:00 15:00 16:00 17:00 18:00 19:00 20:00 21:00 22:00 22:30

Orio 8:35 9:35 10:35 11:35 12:35 13:35 14:35 15:35 16:35 17:35 18:35 19:35 20:35 21:35 22:35 23:05

Zarautz 8:45 8:45 9:45 10:45 12:45 13:45 14:45 15:45 16:45 17:45 18:45 19:45 20:45 21:45 22:45 23:15

ZArAUtZ-DONOStIA

Zarautz 6:45 7:45 8:45 9:45 10:45 11:45 12:45 13:45 14:45 15:45 16:45 17:45 18:45 19:45 20:45 21:45

Orio 6:55 7:55 8:55 9:55 10:55 11:55 12:55 13:55 14:55 15:55 16:55 17:55 18:55 19:55 20:55 21:55

Donostia 7:30 8:40 9:40 10:40 11:40 12:40 13:40 14:40 15:40 16:40 17:40 18:40 19:40 20:40 21:40 22:40

Asteburuetan, autobus guztiak pasatzen dira Urbiletik. Grisez dauden orduak larunbatetako (lanegunak) zerbitzuei bakarrik dagozkie.

Aia eta Orio arteko autobus zerbitzua Landabusek darama. Zerbitzuei buruzko informazioa lortzeko zenbait bide daude: www.landabus.com , Tf. 943 240114 sms-a 5280 zenbakira

AUTOBUS ORDUTEGIAK››

ITSASOA››

ZAINTZAKO BOTIKAK››

Iragarkietarako txokoa. Iragarri nahi duzun hori telefonoz (943 83 15 27) zein e-postaz bidali dezakezu: [email protected] asko, gainera, doako zerbitzua baita gurea.

rentziak. Tf.: 680 234 095.(Abraham)Emakumea garbiketa la-nak, plantxa orduka eta ta-bernan sukaldari lagun-tzaile lanak egiteko prest. Tf.: 678 108 77 5. (Carina)Emakume etorkina adi-

nekoak zaintzeko etaetxeko lanak egiteko prest.Etxean bertan biziko litza-teke. Tf.: 627 621 629

SaltzekoMutilarentzat jaunartze-

ko jantzia salgai. Marinelarropa zuria. Neurria: 11.Tf.: 620539945Michelin energy 175/70

R 13 bi gurpil-azal salgai.Parea 95 eurotan.Merkatuan 63 euro bakoi-tza. Oso egoera onean, fro-gatu beharrik gabe, ia be-

rri-berriak. Tf.: 696273435. Garaje itxia salgai Men-

dibeltz futbol zelaiaren az-pian. 36.000 euro. Tf.:646 289 907/630 370 138.

ErrentanApartamentua alokatze-

ko Orion urtarriletik uztai-lera. Tf: 943 890 345/669 781 963.

Lan eskaintzaEmakume euskaldunabehar dugu Aian urtebete-ko haurra orduka zaintze-ko. Esperientziadunahobe. Tf.: 615 730 167

ErostekoOrio erdialdean lokalaerosiko nuke. Gehienez 30metro koadrokoa. Lur az-pikorik ez. Tf. 657 79 73 5.

Lan eskaeraGoi mailako ingeniariak

LH, DBH eta Batxilergoko-eskola partikularrakemango lituzke. Tf:662487964 edo [email protected] garbiketa

eta ume edo adinekoenzaintzarako prest. Kanpo-an zein etxean biziko litza-teke. Erreferentziak. Tf: 680 825 073 (Belkis).Errefortzu eskolak ema-

ten ditut, DBH eta batxiler-go mailako ikasleentzat.Tf.: 635204447. (Maite)Neska oriotarra etxeak

edo atariak garbitzekoprest. Tf.: 676441327.Gizonezko etorkina adi-

nekoak zaintzeko eta bes-telako lanetarako prest.Esperientzia eta errefe-

AZOKA››

[ ]

DONOStIA-ZArAUtZ

Donostia 5:47 6:17 6:47 7:17 7:47 8:17 8:47 9:47 10:47 11:47 12:17 12:47 13:17 13:47 14:17 14:47 15:17 15:47 16:17 16:47 17:17 17:47 18:17 18:47 19:17 19:47 20:47 21:47

Aia-Orio 6:11 6:41 7:11 7:41 8:11 8:41 9:11 10:11 11:11 12:11 12:41 13:11 13:41 14:11 14:41 15:11 15:41 16:11 16:41 17:11 17:41 18:11 18:41 19:11 19:41 20:11 21:11 22:11

Zarautz 6:19 6:50 7:20 7:50 8:20 8:50 9:20 10:20 11:20 12:20 12:50 13:20 13:50 14:20 14:50 15:20 15:50 16:20 16:50 17:20 17:50 18:20 18:50 19:20 19:50 20:20 21:20 22:20

ZArAUtZ-DONOStIA

Zarautz 6:08 6:38 7:08 7:38 8:08 8:38 9:08 10:08 11:08 12:08 12:38 13:08 13:38 14:08 14:38 15:08 15:38 16:08 16:38 17:0817:38 18:08 18:38 19:08 19:38 20:08 21:08 22:08 22:40

Aia-Orio 6:15 6:45 7:15 7:45 8:15 8:45 9:15 10:15 11:15 12:15 12:4513:15 13:45 14:15 14:45 15:15 15:45 16:15 16:41 17:15 17:45 18:15 18:45 19:15 19:45 20:15 21:15 22:15 22:47

Donostia 6:39 6:50 7:20 7:50 8:20 8:50 9:20 10:20 11:20 12:20 12:50 13:20 13:50 14:20 14:50 15:20 15:50 16:20 16:50 17:20 17:50 18:20 18:50 19:20 19:50 20:20 21:20 22:20

Gipuzkoan garraiatzeko begira: www.mugitu.com. Grisez dauden orduetan trenak daude asteburuetan.

TREN ORDUTEGIAK››

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 26

2 0 1 2 k O u r T a r r I L a r e n 2 7 a K A R K A R A 2 7

OrioHitzaldiakUrtarrilaren 27an, diziplina

positiboari buruzko hitzaldiaZaragueta eskolak antolatuta.18:00etan, Kultur Etxean.

HezkuntzaUrtarrilaren 28an, Zarague-

ta Herri Eskola zabalik.11:00etatik 13:30era.Urtarrilaren 28an, Orioko

Herri Ikastolan ateak irekita-ko eguna. 11:00etan.

InformatikaUrtarrilaren 30ean, Gmail,

ikastaroa. 09:00etatik11:00etara, KZgunean.Urtarrilaren 30ean, Skype,

deiak internet bidez doanikastaroa. 11:00etatik13:00etara, KZgunean.Otsailaren 6tik 17ra, Internet

KZ ikastaroa. 16:00etatik18:00etara, KZgunean.

Otsailaren 1ean, Meta 01,kaxa eta postontzi elektroni-koa ikastaroa. 18:00etatik20:00etara, KZgunean.Otsailaren 2an, Meta 02,

kaxa eta postontzi elektroni-koa ikastaroa. 18:00etatik20:00etara, KZgunean.Otsailaren 2an, Eustat ikas-

taroa, 16:00etatik 18:00etara,KZgunean.Otsailaren 3an, Skype ikas-

taroa. 16:00etatik 18:00etara, KZgunean.Otsailaren 8an, Openideak

ikastaroa. 18:00etatik20:00etara, KZgunean.Otsailaren 10ean, Facebook

ikastaroa. 18:00etatik20:00etara, KZgunean.Urtarrilaren 31n, 09:00etaneta otsailaren 7an, 18:00etan,IT txartel azterketa, KZgunean.

BingoaOtsailaren 1ean eta 8an, bin-

go saioa, 16:30etik 18:30era,Kultur Etxean.

rrain ; eta otsailaren 5ean An-sorregi eta Larrañaga.18:30etik 21:30era, Andatzaauzoko Aristerrazuko plazan.

JaiaOtsailaren 4an, eskolakoumeen Santa Ageda bezpera-ko eskea baserriz baserri. Goizean.Urtarrilaren 28an, Gipuzko-ako Eskola Txikietako GurasoElkarteen Koordinakundea-ren 25. urteurrena dela-eta,hegazti askatzea eta egural-diak lagunduz gero ibilaldia.11:00etan Andatzan.

PodologiaOtsailaren 11n, podologoa-ren kontsulta. Ordua hartzekodeitu. Tf.: 943 13 11 44.

Silo-bolakOtsailaren 14an, silo-bolen

bilketa. Zerbitzuari buruzkoinformazioa: 943 81 65 00 (Ur-kome)/660 04 97 51 (Igor).

SaskibaloiaUrtarrilaren 28an, Alustiza

autobusak Orio-Hiercor Goie-rri, Gipuzkoako 2. maila pro-bintziala. 16:00etan, Karelan.

FutbolaUrtarrilaren 28an, kadeteen

ohorezko maila Orio-LagunOnak. 16:00etan, Mendibel-tzen.

IrteeraOtsailaren 23an, sagardote-

gira irteera. San Telmo muse-ora bisita eta bazkaria Aduna-ko Aburuza sagardotegian. 35euro. Izen ematea, otsailaren14a baino lehen Zaharren Babeslekuan.

AiaErromeriakUrtarrilaren 29an. Eneritz

Bengoetxea eta Ander Belda-

AGENDA››

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 27

310:Karkara bikoitia 27/01/12 09:20 Página 28