Erreportajea: Generoaren terroristak kaleak astintzeko prest (Gaztehgam-en agurra)

4
2. zenbakia 2012ko azaroaren 28a Generoaren terroristak kalea astintzeko prest Erreportajea

description

Kzetaria: Nekane Zinkunegi

Transcript of Erreportajea: Generoaren terroristak kaleak astintzeko prest (Gaztehgam-en agurra)

Page 1: Erreportajea: Generoaren terroristak kaleak astintzeko prest (Gaztehgam-en agurra)

2. zenbakia2012ko azaroaren 28a

Generoaren terroristak kalea astintzeko prest

Erreportajea

Page 2: Erreportajea: Generoaren terroristak kaleak astintzeko prest (Gaztehgam-en agurra)

ERREPORTAJEA

Generoaren terroristak kalea astintzeko prestGaztehgam-ek amaitutzat eman du bere ibilbidea, sexu askapenaren borrokan bide berri bati ekiteko

Lau urte pasatxoko ibilbidearen ostean eman du bere zikloa amai-tutzat Gaztehgam-ek, EHGAM Euskal Herriko Gay Askamen Mugimenduaren baitako gaz-te adarrak. Algortan jaso gaitu Ekaitz Herrero bertako kideak. Luze eta zabal hitz egin du sexu askapenerako mugimenduaren indar guneez eta ahuleziez. Gaz-tegam-ek ekindako bideari ja-rraipena emateko prozesua hasi baino ez da egin, eta datozen bi asanbladetan zehaztuko dituz-te antolakunde berriaren izaera, egituraketa, lan esparruak etab.

2008ko abuztuan jaio zen Gaz-tehgam, 1976an Durangon sor-tutako EHGAM erakundearen baitan lanean zebiltzan gazteak batuta. Gazte horien arabera, zenbait hutsune zituen sexu as-kapenerako antolakundeak. Gaz-tetasun faltak, jendearengana hurbiltzeko eta gazte sektorea indartzeko aukerak murrizten

omen zizkion. Hala, EHGAMek Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan zituen asanbladetako gazteek bat egitea erabaki zuten.

Sexu askapenerako mugimen-duaren baitan, gazte horien mi-litantzia eredua nahiko lasaia eta ludikoa zen Gaztehgam-eko kide Ekaitz Herreroren hitzetan. Harreman naturalak zituzten eu-ren artean, parrandak eta festak partekatzen zituzten, eta Gaz-tehgam-en egitasmoa modu la-gunkoian abiatu zuten. Hargatik, sortze prozesua ez zen luzea izan, nahiko sinplea eta eztabaida sa-konik gabea. Bilboko kaleetan aldarrikapenez jositako triki- po-teo batekin, Gaztehgam marka modura sortu zen.

Lehen aldietan, EHGAMen osa-garri lana bete zuen. Denbora aurrera joan ahala, ordea, anto-lakundeko zenbait gaztek mili-tantzia utzi zuten, beste batzuek bertan jarraitu zuten, eta berriak ere gerturatu ziren. Hala, eztabai-da arin bat burutzeko erabakia hartu zuten. Gaztehgam sortze-ko asmoa erakutsi zuten gaz-teen hasierako helburua espazio propioak aldarrikatzea zen, eta hori betetzeaz gain, aurrera be-girako helmuga sinpleak finkatu zituzten eztabaida prozesu ho-rretan. Egiten zituzten ekintza publikoen egitekoa ez zelako espazioak betetzea soilik, gaine-rako herri mugimenduekin ha-riak lotzea baizik, Sare Antifaxis-tarekin esaterako.

Jendartea ez da aldatu

Sortu zenetik bere ibilbideari amaiera ematea erabaki duenera arteko lau urteotan, Gaztehgam-eko arlo ideologikoa asko aldatu da antolakundeko kideen ustez. Eurek, hiru aterkiren pean sai-lkatzen dituzte sexu askapene-rako mugimenduak. Batetik, erreformistak leudeke, legediari dagozkion aldaketa formalak soi-lik sustatzen dituztenak, alegia. Bestetik, iraultzaileak liratekee-

nak, legedia aldatzeko lanaz gain, iraultza sexuala ere aldarrikatzen dutenak, eta aterki honen azpian kokatzen dute EHGAM bera. Eta, amaitzeko, 80. hamarkadan sustraitzen hasitako queer mugi-menduaren ingurukoak. Azken horretan kokatzen izan du bere burua Gaztehgam-ek. Anarkis-moa oinarri duen mugimendua da queer deritzona, feminis-moaren alternatiba bera ere za-lantzan jartzen duena.

Hala ere, Gaztehgam-ekoek ai-tortzen dute lau urteetako ibilbi-dean topatu dutela beren burua hirugarren aterkipean. Anto-lakundearen lehen bi urteetan, EHGAMekin batera mugimen-du iraultzaile modura autodefi-nitzen ziren. Baina, hirugarren urtetik aurrera, zentzu anarkis-tari heldu zioten. Adibide mo-dura aipatzeko, orain lau urte ez omen zuten jarrera zehatzik ezkontza homosexualei zegokie-nean, eta ados-edo omen zeuden. Baina, gauzak aldatu ahala, eu-ren iritzia ere osatuz joan da, eta ezkontza homosexualen “aurka” daudela esan daiteke, egungo egitura zapaltzailearen iraupena bermatzeko aldaketa faltsu bat baino ez dela uste dutelako. Eu-ren arabera, imitazioan erortzea izango litzatekeelako, heterose-xualentzako egindako eskemen baitako imitazio kaxkarrean.

Gaztehgam bera mugimendu gisa eta ideologikoki definitu den lau urteotan, jendarteari dago-kionean ez dute aldaketa askorik

2012ko azaroaren 28a | 2. zenbakia

“Matxista batek jazartzen gaituen bitartean, guk horri aurre egiteko liburu teoriko-filosofikoak eraiki behar ditugula uste dugu”Ekaitz Herrero, Gaztehgam-eko kidea izandakoa

Nekane Zinkunegi

Page 3: Erreportajea: Generoaren terroristak kaleak astintzeko prest (Gaztehgam-en agurra)

hautematen, zoritxarrez. Herri-tarrak homofobiatik onarpen moduko batera igaro direlakoan daude. Baina sexu askapenerako borrokak baztertuta jarraitzen duela diote eta hor ez dela al-daketarik egon. Hau da, jendeak aukera sexualak onartu onartzen dituela, baina borrokari ez diola babesik erakusten. Euren hitze-tan, jendeak uste du sexu askape-nerako mugimendua bizio burge-sekin lotua dagoela, eta gainera oso zaila ei da Queer mugimen-duaren filosofia Euskal Herri heteropatriarkal eta burgesean txertatzea. Hargatik, eraikuntza kulturalari aurre egiteko etenga-beko borroka modura definitzen dute sexu askapenerako mugi-mendua.

Gazte Burdela mugarri

Sexu askapenerako gazteen anto-lakunde honen azken mugarria,

aurtengo martxoan Durangon ospatutako Gazte Burdela izan da. EHGAM bera Durango in-guruko baserri batzuetan sortu zelako hautatu zuten eskenatoki hori. Sexu askapenerako euskal mugimenduaren baitan kokagu-ne berezia delako. “Norma denak hautsi nahi ditugu!” lemapean, indarrez inposatutako jendarte egituraren kultura irauli nahi izan zuten, genero eta sexuali-tateen bereizketaren atzean da-goen hierarkia eta botere harre-manezko egitura salatuz. Hala, lau urteko zikloa bukatutzat jo zuten GazteBurdela topaketetan, eta eztabaida sakonean murgildu ziren Gaztehgam-eko militan-teak.

Antolakundeak zituen gabezien ondorioz erabaki zuten ziklo ba-tekin amaitzea. Jendearengana iristeko zailtasunak zituzten, baita komunikazio arloan ere. Baina, gehienbat, jendea era-

kartzeko hutsune nabarmenak zituztelakoan zeuden. Horrega-tik guztiagatik, eta testuinguru sozio-politikoak ere berregokitza-pena eskatzen zuelako, hausnar-keta prozesu bati ekitea erabaki zuten.

Hala, sexu askapen mugimen-duak bere burua eskaparate batean mantendu duela ondo-rioztatu zuten. Horren aurrean, benetako prozesu bat abiatzeko ideia otu zitzaien, eurena jarrera politiko bat ere badela aldarri-katzeko. Beti ere, sexu askapene-rako mugimenduak duen “alde sexualaz” ahaztu gabe, baina ho-rren inguruan eraikitzen den mundu osoari erreferentzia egi-nez. Drogen munduan eragin nahi dutelako, prostituzioaren baitako eztabaidetan aktiboki parte hartu nahi dutelako, nazio erakuntzaren baitan subjektu eraginkorra izan daitezkeela uste dutelako, besteak beste.

2012ko azaroaren 28a | 2. zenbakia

Page 4: Erreportajea: Generoaren terroristak kaleak astintzeko prest (Gaztehgam-en agurra)

Horregatik erabaki zuten pro-zesu bat martxan jartzea, jen-dartearekiko urruntasunagatik. EHGAM bere ibilbide sozial eta politikoagatik erreferentea izan da sexu askapenerako eus-kal mugimendu modura. Baina erreferente horren barruan, gaz-teen adarrak ez du asmatu txispa pizten. Herrialde Katalanetan esaterako, Queer mugimenduak izugarrizko zabalpena du, anar-kismoari esker besteak beste. Gaztehgamekoen ustez, izaera zirikatzailea dute, jendea era-kartzen asmatzen dute. Horixe nahi dute Euskal Herrirako ere.

Eztabaida prozesu horretan hainbat urrats eman dituzte da-goeneko. Horietako bat izan da azaroaren 17an Bilboko Alde Zaharreko 7Katu gaztetxean egindako asanblada irekia. Ho-rrez gain, elkarrekintzarako go-goa ere badute, eta eztabaidatik ateratako ondorioak sistema iraultzeko lanean dabiltzan gai-nerako eragileekin ere partekatu nahi dituzte. Herreroren arabe-ra, aliantza propioak eraikitzea oso garrantzitsua delako, iristeko guneak biderkatzeko. Hala, espa-rruak parekatzen dituzte, gazte-txe edo okupazio mugimenduak, baduelako sexu askapenerako mugimenduarekin zer ikusia: “Gure gorputzen, sexualitatea-ren, nortasunaren autogestioa dago alde batetik, eta etxe baten autogestioaren parekoa izan dai-teke”. Etxe okupatu edo gaztetxe batean egitasmo autogestionatu

eta antiautoritario bat eraikitzea, gure gorputzean modu bereko izaera sortzea bezalakoa dela diote. Hargatik, euren helburuen artean dago herri mugimenduen arteko elkarlana.

Teoria filosofikoetatik kalera

Etorkizunean sexu askapene-rako sortu nahi duten euskal mugimenduaren ardatzak au-rreikusteko gai da Gaztehgam. Kaleetan konfrontazioa bilatzea beharrezkoa dela aipatu du He-rrerok: “Sarriegi geratzen gara eztabaida teorikoetan sakontzen, eta kalean gauza gutxi eraikitzen dira. Matxista batek gure gorput-za, sexualitatea, nortasuna nahi bezala jazartzen duen bitartean, guk horri aurre egiteko liburu teorioko-filosofiko oso bat eraiki behar dugula uste dugulako”.

Bereziki gogorra da Eliza Kato-likoaren zapalkuntza Gazteh-gam-en ustez. Ezkerrari botoa ematen dion herri oso bat, erabat erlijiosoa ere omen badelako ora-indik. Jendarte eta sexualitate mailan urte luzeetan izandako okupazio bortitzena da elizarena euren hitzetan. “Okupazio hori gainditzeak, mesede egingo die maritxuei eta bollerei, baina baita Euskal Herriari ere orokorrean”.

Hori zilegi izateko sortuko duten antolakundeak, kalean egotea ezinbestekoa du, eta baita aliantza propioak eraikitzea ere. Sexu as-kapenerako mugimenduari ezau-garri gehigarri bat atxikitzen dio Herrerok. Oro har, Euskal Herriko eragileek konplexuak omen dituzte “terroristak” direla aitortzeko, beste norbaitek inpo-satutako ezaugarria delako. Bai-na sexu askapenerako sortu nahi duten antolakunde berriak horri heldu omen behar dio, beste era-gileek egin ezin dituzten gauzak egiteko gaitasuna baliatu. Gaine-rakoak zirikatzeko joera beti egon da presente eta horri heldu be-harko lioke hurrengo antolakun-deak. Eurak, harro baitaude “ge-neroaren terroristak” izateaz.

Edozein eratara, antolakunde be-rriaren lehen zertzeladak zehaztu zituzten 7Katuko asanblada ire-kian. Erakunde erradikala sortu nahi dute, autonomoa politikoki baina Euskal Herriaren egoera politikoan murgildurik egongo dena aldi berean. Beti hausnar-ketan eta bilakaeran murgildua, eta gazte mugimenduekin batera lanean arituko dena. Bilboko Alde Zaharreko gaztetxean, guztia ez zen ordea aurrera begirako ilu-sioaren inguruko jarduna izan. Atzera begira jarri eta Gazteh-gam-en ibilbidearen autokritika ere egin baitzuten. Beren anali-siak, borrokak eta helburuak ondo plazaratzen ez dutela asmatu on-dorioztatu zuten. Akats hori, bi arrazoirekin lotu zuten. Batetik, eurek horretarako ahalmenik ez dutela izan; eta bestetik, jendar-teak gaiaren inguruan duen ezja-kintasuna.

Hala ere, argi dute 7Katun jendea-rekiko lehen hurbilpen bat soilik egin zutela, eta aurrera begirako datak ezarri ditu Gaztehgam-ek. Urtarrilean egingo dute bigarren asanblada, lehenengoan egon-

dako partaideek hala adostuta. Bertan, puntu komunen inguruko adostasun definitiboa bilatzen ahaleginduko dira, eta eztabai-da berriak ere sustatuko dituzte momentuko erabakiak hartzeko. Adostasuna lortzea zaila den pun-tuak, berriz, hirugarren asanbla-da batean eztabaidatzeko utziko dituztela ebatzi dute. Eztabaida horien guztien artetik sortutako edukiekin, ildo politikoa zehaztu eta ponentzia plazaratuko dute.

2012ko azaroaren 28a | 2. zenbakia

“Gure gorputzen, sexualitatearen zein nortasunaren autogestioaren parekoa izan daiteke etxe baten autogestioa”Ekaitz Herrero, Gaztehgam-eko kidea izandakoa

“Jendarte eta sexualitate mailan urte luzeetan izandako okupazio bortitzena, dudarik gabe, elizarena da”Ekaitz Herrero, Gaztehgam-eko kidea izandakoa