Euskaraz lan egin daitekeelako. Erreportajea

3
E uskararen erabilera normalizatzeko bidean, ezinbestekoa da lantokietan ere euskara erabiltzea. Gaur egungo gizarte sistema lanaren inguruan antolatuta dago eta hor euskara herren badago, ez du gainerako esparrue- tan aurrera egingo. Emun da bailaran euskara planak lantokietan ezartzen lan egiten duen enpre- sa aitzindarietako bat. 2014ko datuei erreparatuz, Euskal Herriko 88 enpresatan ziharduen lanean eta horietatik 37 ziren Debagoienekoak. Datuek erakusten duten moduan, lan-arloan ere bailara euskalduna da, eta orri hauetara ekarri ditugu euskararen alde egin duten hiru enpresaren adi- bideak: Elay, Goihata eta Laboral Kutxa. Antzuolako Elayn 1992an jarri zuten martxan euskara plana. 22 urtez euskararen arloan lan handia egin ostean, iaz, 2014an, egin zuten Euska- ra Batzordearen azken bilera. Helburua bete dute: %95ean euskaraz lan egiten dute gaur egun Elayn. Piti Madariaga langileen ordezkariaren esanetan, langileak “harro” egoteko moduan daude lortu dutenarekin eta harrotasun hori erakusten dute Elayko adibidea ezagutzera joaten direnen aurrean. Langileen gehiengoak onartu zuen duela 23 urte euskara plana martxan jartzea eta harrezkero militantzia-lan handia egon da: euskara eskolak, barnetegiak, itzulpenak, hornitzaileekin negoziatu... Kristina Elkoro kontseilari delegatuak honela azaldu du: “Enpresak erabaki ausartak hartu ditu eta langileen kolektiboak erantzun egin du”. Mada- riaga urrunago joan da: “Langileok engantxatu egin gara euskara planera eta erronkak gainditzen gindoazen heinean lan gehiago eta gehiago egin dugu. Urte hauetan guztietan lortu dugun guztia mantentzea ez da erronka erraza izango”. KANPOAN ERAGINA Elayn, baina, argi dute eurena ez dela irla bat eta eragin handia dutela inguruan. Adibidez, makinak Alemaniatik erosten dituzte eta lortu dute hornitzaileek makinaren hizkuntzan eta eskuliburuetan euskara gehitzea; prestakuntza ematera datozen profesionalengan ere euskara lehenesten dute... 22 URTEREN OSTEAN, EUSKARA PLANIK EZ DUTE DAGOENEKO ANTZUOLAKO ELAYN EUSKARAZ LAN EGITERA IRITSI DEN ENPRESA INDUSTRIAL BAKARRA DA Jose Inazio Piti Madariaga, Josue Lazkano eta Kristina Elkoro, Elayko lantegian. Euskaraz lan egin daitekeelako Lan-esparrua euskalduntzeko lanean diharduten askoren eredu dira Debagoieneko enpresak. Kalean euskara normalizatzeko lantokian ere euskara normalizatu behar dela garbi dute, eta hori lortzeko lanean ari dira enpresa askotan. TESTUA: USOA AGIRRE ARGAZKIAK: ENAITZ GOROSPE ETA USOA AGIRRE ERREPORTAJEA 10 PUNTUA PUNTUA 11

description

Lan-esparrua euskalduntzeko lanean diharduten askoren eredu dira Debagoieneko enpresak. Kalean euskara normalizatzeko lantokian ere euskara normalizatu behar dela garbi dute, eta hori lortzeko lanean ari dira enpresa askotan.Hemen duzue 2015eko apirilaren 30eko 'Puntua' aldizkariko erreportajea.

Transcript of Euskaraz lan egin daitekeelako. Erreportajea

  • E uskararen erabilera normalizatzeko bidean, ezinbestekoa da lantokietan ere euskara erabiltzea. Gaur egungo gizarte sistema lanaren inguruan antolatuta dago eta hor euskara herren badago, ez du gainerako esparrue-tan aurrera egingo. Emun da bailaran euskara planak lantokietan ezartzen lan egiten duen enpre-sa aitzindarietako bat. 2014ko datuei erreparatuz, Euskal Herriko 88 enpresatan ziharduen lanean eta horietatik 37 ziren Debagoienekoak. Datuek erakusten duten moduan, lan-arloan ere bailara euskalduna da, eta orri hauetara ekarri ditugu euskararen alde egin duten hiru enpresaren adi-bideak: Elay, Goihata eta Laboral Kutxa.

    Antzuolako Elayn 1992an jarri zuten martxan euskara plana. 22 urtez euskararen arloan lan handia egin ostean, iaz, 2014an, egin zuten Euska-ra Batzordearen azken bilera. Helburua bete dute: %95ean euskaraz lan egiten dute gaur egun Elayn. Piti Madariaga langileen ordezkariaren esanetan, langileak harro egoteko moduan daude lortu dutenarekin eta harrotasun hori erakusten dute Elayko adibidea ezagutzera joaten direnen aurrean. Langileen gehiengoak onartu zuen duela 23 urte euskara plana martxan jartzea eta harrezkero militantzia-lan handia egon da: euskara eskolak,

    barnetegiak, itzulpenak, hornitzaileekin negoziatu... Kristina Elkoro kontseilari delegatuak honela azaldu du: Enpresak erabaki ausartak hartu ditu eta langileen kolektiboak erantzun egin du. Mada-riaga urrunago joan da: Langileok engantxatu egin gara euskara planera eta erronkak gainditzen gindoazen heinean lan gehiago eta gehiago egin dugu. Urte hauetan guztietan lortu dugun guztia mantentzea ez da erronka erraza izango.

    kanpoan eragina Elayn, baina, argi dute eurena ez dela irla bat eta eragin handia dutela inguruan. Adibidez, makinak Alemaniatik erosten dituzte eta lortu dute hornitzaileek makinaren hizkuntzan eta eskuliburuetan euskara gehitzea; prestakuntza ematera datozen profesionalengan ere euskara lehenesten dute...

    22 urteren ostean, euskara planik ez dute dagoeneko antzuolako elayn

    euskaraz lan egitera iritsi den enpresa industrial bakarra da

    Jose Inazio Piti Madariaga, Josue

    Lazkano eta Kristina Elkoro, Elayko lantegian.

    Euskaraz lan egin daitekeelakoLan-esparrua euskalduntzeko lanean diharduten askoren eredu dira Debagoieneko enpresak. Kalean euskara normalizatzeko lantokian ere euskara normalizatu behar dela garbi dute, eta hori lortzeko lanean ari dira enpresa askotan. testua: usoa agirre argazkiak: enaitz gorospe eta usoa agirre

    ErrEportaJEa

    10 puntua puntua 11

  • bati euskaraz egitea edo espainolez. Gainera, Arrasateko euskalkian egiten badiogu, hurbilta-sun hori gehiago sentitzen da. Hobeto ulertzen zaitu eta konfiantza handiagoa ematen diozu. Laboral Kutxan ere garbi dute bezeroei ematen zaien kalitatea zaindu egin behar dela eta horre-tan hizkuntzak garrantzi handia duela. Inaxio Garro da Laboral Kutxako Euskara Zerbitzuaren arduraduna, eta, haren hitzetan, hizkuntzaren bitartez gauzatzen da enpresa eta bezero baten arteko harremana, zubia hizkuntza izanik.

    japoniara zabalduz Itzulpenak egiten dituzte Goiha-tan eta haiek sortutakoak dira merkatuan dagoen euskara-japoniera hiztegi bakarra eta Ideogramen hiztegia; www.kotobai.com webgunean daude hiz-tegi guztiak eskuragarri. Hiztegiak euskaraz egon arren bisita asko dituzte Japoniatik ere, eta poz-

    garritzat jotzen du hori Goikoleak: Batek baino gehiagok zoriondu gaitu egindako lanagatik, eta Japoniatik bisitariak ditugula jakitea pozgarria da; euskara zabaltzeko ere balio du.

    Enpresa txikia izanik, ez dute euskara plan bat martxan jartzeko baliabiderik, baina duela hamar urtetik hona pausoak ematen ari dira Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez. Goikolearen esa-netan: Akuilu bat da Bai Euskarari Ziurtagiria-ren barruan egotea, beti bultzatzen zaituztelako euskararen arloan urrats berriak egitera, eta enpresa txikientzako laguntza handia da hori.

    finantza-sektorean aitzindari Aurten bete ditu hogei urte Laboral Kutxako euskara planak eta lortu dute finantza-sektorean ere euskara naturaltasu-nez erabili ahal izatea, oraindik zer egina egon arren. Garrok azaldu duenez, euskara gaztelania-ren pare dago enpresaren eremu askotan: publi-zitatea, webgunea, eskuorriak, kutxazain automa-tikoak, dokumentuak... eta lan egiteko barruko sistemak ere zerbitzua euskaraz eskaintzera egokituta dituzte.

    Laboral Kutxan euskara plana abian jartzeko arrazoietako bat izan zen duela bi hamarkada euskararen ezagutzan izan zen gorakada. Garro-ren esanetan: Horietako batzuk gure bezero

    Euskaraz lan egitera iritsi den enpresa indus-trial bakarra da Euskal Herrian, eta egindako lan guztiak taldea indartu duela diote. Josue Lazkano langileen ordezkariak azaldu du ez zute-la espero honaino iritsiko zirenik: Lan handia egin dute langile guztiek, enpresak, eta Anaje Narbaizaren lana aipatzekoa da. Hura izan da honen guztiaren motorra; eskertu egin behar diogu egindako lana.

    hizkuntzen kudeaketaren erronka Antzuolako lan-tegian euskaraz lan egitera iritsi dira, baina atze-rrian beste bi lantegi ere badituzte talde barruan, Mexikon eta Txinan. Elkororen ustez, orain erron-ka da hizkuntza guztien kudeaketa nola egin asmatzea: Eragin negatiborik ez izateko ez gure hizkuntzan ezta besteen hizkuntzetan ere. Oso erraza da gaztelaniara jotzea, eta erronka handia izango da guztien arteko oreka mantentzea.

    Zailtasun guztien gainetik, Elkorok nabarmen-du du posible dela euskaraz lan egitea: Bi izan dira hori posible egin duten gakoak: enpresak erabaki ausartak hartzea eta langileen kolektiboak horri erantzutea. Elkorok harro dio: Posible da, eta gu gara adibide bat. Guk lortu badugu, besteek ere lor dezakete. Posible da euskaraz lan egitea. Etorri eta ikusi, nahi baduzue.zerbitzua euskaraz Elayn, zerbitzua euskaraz eskaintzeaz gain, lan ere euskara hutsean egitea lortu dute. Laboral Kutxan eta Goihatan, zerbi-tzu-enpresak izanik, biek bermatzen dute euska-razko kontsumitzaileari bere hizkuntzan zerbitzua ematea, eta lanean euskara hutsean aritzeko pausoak ematen ari dira.

    Goihatako arduradun Jon Goikoleak garbi du bezero bakoitzari bere hizkuntzan erantzun behar zaiola: Euskara da gure hizkuntza, euska-ra da guk barre egiten dugun hizkuntza, negar, haserretu, poztu, jendea zoriondu... Garbi dago bezeroaren erregistro bera erabiltzen badugu konfiantza harreman bat sortzen dela; bereziki, hizkuntza minorizatuetan. Kanpoan ibilia naiz eta beste hizkuntza masiboak menperatzen ditut, baina ez da berdina Arrasateko bezero euskaldun

    Jon Goikolea, Goihata hizkuntza

    enpresako arduraduna,

    bulegoan.

    EnprEsa EuskalduntzEak gizartE osoarEntzat du garrantzia

    Enpresa euskalduntzeak zein garrantzi du? Enpresentzat garrantzia izateaz gain, gizarte osoarentzat du garrantzia: jarraipena ematen dio irakaskuntzako lanari; enpresak bere inguruarekin bat egiten du tokiko eta berezko hizkuntza erabiliz; eta enpresei abantaila ematen die hizkuntza egoki kudeatzeak, bai langileei begira eta baita bezeroei begira ere. Euskara lan-esparruan herren dago? zein da zuen pertzepzioa? Enpresa guztien kopurua kontuan hartuta gutxi dira euskara plan bat martxan dutenak, baina leku askotan lan handia egiten ari dira: Gipuzkoan, Debagoienean daude euskara plan gehien martxan. azkenaldian, Donostialdean eta Bilbo inguruan ari da mugimendutxoa sumatzen. Gutxi izan arren, kualitatiboki ekarpen handia egiten ari dira.Enpresa handi batzuk baditugu bailaran. Ez da erraza izango horiek euskalduntzea, ezta? Enpresak etengabe komunikatzen ari dira langile, bezero, hornitzaile, eta abarrekin. alde horretatik ondo kudeatu behar ditu erabili beharreko hizkuntzak. Kanpoko bezeroak dituzten enpresek beste hizkuntzak erabiltzeko euren burua prestatu behar duten moduan, gune euskaldunetan langileekiko harremanetan euskara lehenesteko politikak jarri behar dituzte martxan, desabantailan dagoen hizkuntzari leku eginez: irudian, bileretan, dokumentuetan, eta abarretan.

    Amaia BaldaEmun-eko lehendakaria

    ErrEportaJEa

    bezeroaren hizkuntzan egiteak konfiantza ematen du

    ziurtagiriak laguntzen digu euskararen arloan pausoak ematen

    puntua 13

  • ziren edo izan zitezkeen, eta gure entitateak argi zeukan eraldaketa soziolinguistikoarekin lerro-tuta joan beharra zuela, ahalegin berezia eginez, gizartearen zerbitzura zegoen neurrian. Horrez gain, finantza-sektorean aitzindari izan nahi zuten euskararen esparruan ere, Garroren ustez, bezero askok euskaldun eta euskaltzale gisa ikusten zituztelako.

    lanerako hizkuntza Laboral Kutxa enpresa handia da, 2.000 lan-bazkidetik gora dituena, eta hogei urte hauetan aurrerapauso nabarmenak egin dituzte euskararen arloan. Barrura begira, eus-kara lan-hizkuntza izan daitekeela erakustea izan da Euskara Zerbitzutik egin duten lanetako bat: Sinestaraztea eta hori lortzeko mekanismoak martxan jartzea, azaldu du Garrok. Horretarako, zuzendaritzak nahitaez lerrokatuta egon behar zuen markatutako ibilbidearekin, eta zenbait baliabide jarri ziren martxan: euskara ikasteko laguntzak eta erraztasunak, euskara lanean era-biltzeko irizpideak finkatu, beste erakunde batzue-kin euskararen presentzia areagotzeko hitzarme-nak adostu, lanpostuetarako hizkuntza eskakizu-nak onartu eta definitu,...

    Kanpora begira, komunikazioaren bidea dena delakoa izanik ere aurrez aurreko zerbitzua,

    telefonoz, on line, bezeroek Laboral Kutxagandik edozein produktu edo zerbitzu euskaraz jaso deza-ketela ziurtatu dute, eta horretarako entitateak jarrera proaktiboa erakutsi du, gaineratu du Garrok.

    Euskal Herri osoan bulego asko ditu Laboral Kutxak eta bakoitzean hizkuntza-egoera ezber-dina dela azaldu du Garrok: Egoera ezberdina da Bergaran edo Bilbon, baina lanean ari gara bezeroen hizkuntza eskakizuna %100 bermatze-ko. Gaur egun martxan duten Euskararen Plan Estrategikoaren erronka nagusiak hauek dira: bezeroei zerbitzua euskaraz bakarrik emateanor-berak halaxe nahi izanez gero; barruko harre-manetan ezagutza eta erabilera indartzea, bule-goetan eta Zerbitzu Zentralean; eta hizkuntza kudeaketaren oinarriak indartzea eta egonkortzea, hain zuzen ere.

    erronka handiena, barrura begirakoa Plan Estrate-gikoaren baitan duten helburu konplexuena barru-ra begirakoa da: entitateko lanpostu guztien hizkuntza-eskakizunak behar diren moduan kudea-tzea eta neurriak egoki bideratzea. Garroren esanetan: Sekulako erronka da hori guretzat. Orain arte esfortzu gehienak kanpora begira egin ditugu, baina honen mamia barruan dago.

    Laboral Kutxako langileek ondo baloratzen dute enpresa euskaldun batean lan egitea. Honela azal-du du Garrok: Langile berri bat kontratatzen den bakoitzean, aldez aurretik egiten den selekzio-pro-zesuan euskararen ezagutza ezinbestekoa da gure entitatean, salbuespen gutxiren bat edo beste izan ezik. Hautagaiek naturaltasunez hartzen dute proba psikoteknikoetan eta elkarrizketa pertsona-lean euskaraz aritzea. Garroren arabera, gaur egungo gazte gehienak elebidunak dira eta euska-raz ondo jantzita daude. Lehenagoko langileei dagokienez, gehiengoak garbi du enpresaren oina-rrietako bat euskararen aldeko politikak bultzatzea dela, horretarako neurriak hartuta.

    bezeroen erantzuna, positiboa Laboral Kutxako bezero askoren artean identifikazio eta lotura zuzena dago euskararen eta euskal kulturaren sustapenarekin. Garrok azaldu duenez, beti dago zer hobetua, baina begi-bistakoa da esfortzua, bezero askok ikusten dutena. Esate baterako, joan den urtean kanpoko bezeroen artean egindako gogobetetasun inkestan jasotako erantzunen ara-bera, galdetutako 30 alderdien artean balorazio altuena jaso zuena euskararen aldeko lana izan zen. Beraz, oro har, euskal gizartean Laboral Kutxak euskararen arloan egindako ekarpena azpimarratu egiten da.

    Zerbitzua euskaraz eskaintzeko lan handia egitearekin batera, bezero euskaldunon jarrera aldatzea ere garrantzitsua dela azpimarratu du Garrok: Badira oraindik ere euskal hiztun batzuk edozein kontsulta gaztelaniaz egiten digutenak. Komunikazioan badugu lana egiteko oraindik, eta animatu nahi genituzke bezero euskaldunak zer-bitzuak euskaraz eskatzera.

    Euskaraz kontsumitzEko aukEra bErmatzEko arkitEktura juridiko Egokia bEhar da

    zein onura ditu enpresentzat euskara lanean txertatzeak? Enpresek inguruko egoerara egokitu behar dute; horregatik, tokian tokiko hizkuntza erabiltzea beti da onuragarria, bai kanpora begira bezeroek bere hizkuntzan zerbitzuak eta produktuak jasotzeko, baita barrura begira ere lantaldearen kohesioa lortzeko.bai Euskarari ziurtagiriak zertan laguntzen die enpresei? Ziurtagiriaren bidez erraz jakin dezakegu zein den enpresa baten hizkuntza-egoera, eta, horretan oinarrituta, aurrera begirako neurriak proposa daitezke. Euskara plana duten enpresak egiten ari diren ahalegina publikoki adierazi eta saritzeko modu bat da. Euskal Herri osoko proiektua denez, jakin dezakegu, adibidez, arrasateko nahiz Oiongo zein enpresatan ari diren lanean euskararen alde. Elkarteak, gainera, enpresa arlorako euskarazko beste proiektu batzuk ditu: Enpresarean komunitatea eta Lansarean lan-ataria.zein balorazio egiten duzue merkataritza dekretuaz? Kontsumitzaile eta erabiltzaileok euskaraz kontsumitzeko aukera bermatzeko arkitektura juridiko egokia behar da. Guztion artean euskararen gaineko erabaki ausartak hartuta irits gaitezke lan eta bizi euskaraz egitera. Horrekin lotuta, plangintza eta baliabideak behar dira, baita kontsumitzaileok jarrera proaktiboa izatea ere. Lau aldeen arteko uztarketa behar da, dena kontsumitzaileen gain utzi gabe.

    Rober GutierrezZiurtagiriaren Elkarteko zuzendaria

    ErrEportaJEa

    enpresa barruan euskararen erabileran sakontzea erronka

    euskaldunak zerbitzuak euskaraz eskatzera animatu nahi ditugu

    Inaxio Garro, Laboral Kutxako Euskara Zerbitzuaren arduraduna, arrasaten.

    14 puntua