Erreportajea: greba orokorrak Hego Euskal Herrian

4
12. zenbakia 2013ko maiatzaren 20a Bide berri bat ireki behar lukeena Erreportajea M30 GREBA OROKORRA

description

Maiatzaren 30eko greba orokorrak ez du egun bateko kontua izan behar, iraungo duten dinamikak abian jartzeko balio behar du. Nola egiten da hori? / Kazetaria: Nekane Zinkunegi

Transcript of Erreportajea: greba orokorrak Hego Euskal Herrian

Page 1: Erreportajea: greba orokorrak Hego Euskal Herrian

12. zenbakia2013ko maiatzaren 20a

Bide berri bat ireki behar lukeena

Erreportajea

M30 GREBA OROKORRA

Page 2: Erreportajea: greba orokorrak Hego Euskal Herrian

ERREPORTAJEA

Bide berri bat ireki behar lukeenaMaiatzaren 30eko greba orokorrak ez du egun bateko kontua izan behar, iraungo duten dinamikak abian jartzeko balio behar du. Nola egiten da hori?

Greba orokorra azken hilabeteo-tan gurean gehien entzuten di-ren kontzeptuetako bat da, mu-rrizketa edo eskubide sozialen gabezia bezalako hitzekin batera. Maiatzaren 30erako deitu du bes-te greba orokor bat euskal gehien-go sindikalak Araba, Bizkaia, Gi-puzkoa eta Nafarroarako. Azken greba hori, eredu sozial berria-ren eztabaida herritarren ar-tean hauspotzeko erabiliko dute deitzaileek, osatuko den eskubide sozialen gutunerako “palanka” gisa baliatuz.

Azken lau urteen errepasoa egi-ten hasiz gero, asko izan dira subjektu berak deituriko gre-ba orokorrak Hego Euskal He-rrian. 2009ko maiatzaren 21ekoa hainbat sindikatuk eta erakun-dek dei egin zuten lan uzte eta mobilizazio orokorra izan zen. Hasierako deialdia ELA, LAB,

ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek egin zuten. Or-duko krisialdi ekonomikoak eka-rritako enplegu galera salatzeko, administrazio publikoen eta au-rrekontu politikoen kritika gisa eta Euskal Herritik bertatik kri-sia gainditzeko tresna eske mobi-lizatu ziren milaka herritar.

Geroago, grebarako deiak beste erakunde batzuen atxikimen-dua jaso zuen. Arlo politikoko eragileei dagokionean, Arala-rrek, Ezker Abertzaleak, Eusko Alkartasunak edota Alterna-tibak babestu zuten. Esparru sozialari dagokionean, berriz, CNT sindikatuak, Herria Abian plataformak, Nafarroako CGT sindikatuak eta beste hainba-tek egin zuten kalera ateratzeko deiarekin bat. Horrez gain, gre-ba bezperarako, mila enpresa-batzordek baino gehiagok eta hainbat jendarte eragilek babes-tu zuten mobilizazioa.

INDARRAK BEREIZITA

Sarri bezalaxe, ordea, zenbait sin-dikatuk euren ezinegona azaldu zuten. CCOO eta UGT-Euskadi sindikatuak greba orokorra-ren aurka azaldu ziren, hurre-nez hurren “deialdia frontekeria sindikal eta politikoa” zela eta “langileen eskubideak ez zire-la urratzen ari” argudiatuz. Po-litikagintzako zenbait eragilek ere desadostasuna azaldu zuten. Tartean, EAJk deialdia kritikatu zuen, adieraziz “Euskadi ez da-goela greba orokorrak egiteko” eta ekintza “arduragabea” zela.

2010eko ekainaren 29an, Espai-niako Gobernuak ezarritako Lan Erreforma berriaren aurka dei-tu zuten langileria greba egite-ra. LAB sindikatuaren arabera, patronalak beti egiten dituen eskaerak onartu zituzten lan erreforma horretan: langileak erraztasun osoz eta oso merke kaleratzeko aukera ematea, ka-leratzeetako kalte-ordainak diru publikoarekin finantzatzea eta

gazteak eta emakumeak eskubi-derik gabe eta soldata lotsaga-rriekin edukitzea. Horrez gain, krisiaz baliatzea leporatu zieten enpresaburuei.

Urte erdi beranduago, 2011ko ur-tarrilaren 27an, Espainiako go-bernuak proposaturiko pentsio-sistemaren erreformaren aurka egin zen greba. Erreforma ho-rrek erretiro-adin orokorra 67 ur-tetan kokatzea proposatzen zuen, pentsioa jasotzeko gutxieneko urte kopurua eta pentsio osoa ja-sotzeko kotizatu beharreko urte kopurua gehituz. ELA, LAB, EHNE eta HIRU sindikatuek Hego Euskal Herrian deitu zu-ten greba orokorrera. CCOO eta UGT, aldiz, ez ziren bildu deial-dira. Gainera, aurreko egunetan gobernu espainolarekin erre-formaren inguruan adostasuna lortzeko bilerak egin ondoren, egun horretan bertan pentsioen erreforma onartu zuten, zenbait aldaketa adostu ondoren.

Grebara deitu zuten sindikatuek deialdiaren balorazio positiboa egin eta grebaren “arrakasta” az-pimarratu zuten. Euren hitzetan, deialdiak industria sektorean izan zuen oihartzun handiena, sektore horretako EAEko enpre-sen %61 itxi baitzen. Nafarroako iparraldean, ere, greba “erabate-koa” izan zen, eta “garrantzitsua” Iruñerrian.

Istiluei dagokienez, bost lagun atxilotu zituzten Bizkaia, Araba eta Nafarroan. Istilu gogorrenak Gasteizen jazo ziren, Ertzaintzak eguerdiko manifestazio nagusia-ren aurka egin zuenean. Hainbat alderdik Poliziaren jarrera salatu zuten.

Espainiar Estatuko beste zenbait herrialdetan ere greba egin zen egun berean, horietan ere “pen-sionazo” edo pentsio-sistemaren erreformaren aurka. Galizian, bertako bigarren sindikatu na-gusi CIGk deitu zuen lanuztea egitera, milaka langile mobiliza-tuz eta erantzunarekin “gustura”

2013ko maiatzaren 20a | 12. zenbakia

Nekane Zinkunegi

Page 3: Erreportajea: greba orokorrak Hego Euskal Herrian

agertuz. Herrialde Katalanetan, CGT, CNT, Coordinadora Obre-ra Sindical eta Solidaritat Obre-ra sindikatuek deitu zuten gre-ba orokorrera. Bertan, eragina txikia izan zen, eta Bartzelonako garraiora mugatu zen batez ere. Madrilen, aldiz, gazteen eta Poli-zien arteko istiluak izan ziren Es-painiako Kongresuaren parean izandako elkarreratatze baten ondoren.

M29 arrakastatsua

2012ko martxoaren 29ko greba orokorra, berriz, Hego Euskal

Herriko eta Espainiako sindika-tu gehienek babestua izan zen, PPren gobernuak ezarritako lan erreformaren aurka. Lan errefor-ma horrek langileen kaleratzea erraztu zuen, eta enpresaburuei malgutasun handia eman zien langileen soldatak murrizteko eta beste lan baldintzak aldatzeko. 2009an lankidetzari heldu ziote-netik, ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiruk elkarrekin deituriko laugarren greba orokorra izan zen hura, Hego Euskal Herriko kasuan. Baina, horiei, estatu es-painiarreko beste hainbat nazio-tako sindikatuek jarraitu zieten. Galiziako CIG eta Kanarietako

Intersindical Canaria sindikatu nazionalistek ere egin zuten gre-barako deia. Horien ostean, CCOO eta UGTk estatu espainiar osora zabaldu zuten deia.

Greba horrek azken hamarka-detako jarraipenik zabalena izan zuen Hego Euskal Herrian, ko-munikabideek nabarmendu zu-tenez. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa “geldiarazi” egin zi-tuzten langileek. Iturrien arabera datuak aldatu baziren ere, oro har grebaren jarraipen zabala onar-tu zuten alde guztiek: sindikatu abertzaleen arabera, industrian %87koa izan zen grebaren jarrai-

2013ko maiatzaren 20a | 12. zenbakia

2012ko irailaren 26ko greban lasarten egindako protesta bat

Page 4: Erreportajea: greba orokorrak Hego Euskal Herrian

pena, erabatekoa garraioan, eta %80koa administrazioan. UGT eta CCOOen arabera, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko jarraipena %95ekoa izan zen, eta %90ekoa Nafarroan.

Beste greba batzuetan ez beza-la, administrazioak eta patrona-lak ere grebaren indarra onar-tu zuten. Eusko Jaurlaritzaren arabera, % 71,9ko jarraipena izan zuen administrazio publikoan, eta % 60-70ekoa arlo pribatuan. Confebaskek ere industrian gre-ba %60koa izan zela adierazi zuen. Merkatzaritza arloan ere ia eraba-tekoa izan zela nabarmendu zu-ten iturri guztiek.

Mobilizazio jendetsuak egin zi-ren egunean zehar. Sindikatu abertzaleen arabera, beraiek dei-tutako eguerdiko manifestaldie-tan 100.000 lagun atera ziren ka-lera lau hiriburuetan. CCOO eta UGTk beraien manifestaldi pro-pioak egin zituzten hiriburuetan,

eta milaka lagun bildu zituzten.

Istiluei dagokienez, larrienak Gasteizen jazo ziren. Bertan, Xu-ban Nafarrate 19 urteko gaztea Zainketa Intentsiboetako Unita-tean ospitaleratu zuten, lekukoen arabera Ertzaintzak lau metrotik gomazko pilota bat jaurti ondo-ren. Bere aitak salatu zuenez, gai-nera, gaztea lurrean zauriturik zegoela, tratu txarrak eman ziz-kioten. Horrez gain, Ertzaintzak zortzi lagun atxilotu zituen greba egunean, eta garraioen aurkako eraso txiki batzuk ere izan ziren.

Hilabete gutxi barru etorri zen hurrengo greba orokorra. “Estatu kolpe sozial” baterako deia egin zuten ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sin-dikatuek eta hainbat jendarte eragilek irailaren 26rako. Alda-rrikapena argia izan zen: Espai-niako Gobernuaren neurriak ez aplikatzea Hego Euskal Herrian. Egun horretan, gutxienez, heme-

zortzi lagun atxilotu zituzten Po-liziek, eta bost zauritu, horietatik lau pilotakada botata.

Maiatzaren 30eko grebaren biharamunean errepikatuko di-ren datuak dira orain arte aipa-tutako asko eta asko. Baina, greba honek, inflexio puntua izan behar omen du; dinamika eraginkorrak abian jartzeko balio behar omen du, egun huts bat izatetik hara-go eragin behar omen du. Asma-tuko ote dugu? Protesta egunak adosteko sindikatuen arteko ba-tasunik ez badugu; konfrontazio sindikala baino konpetentzia sin-dikala bizitzen ari bagara; greba egunetan gehien eta gogorren lan egiten dutenak kolore oro-tako Poliziak badira; piketeetan itxitako tabernek grebalariek alde egin orduko irekitzen badute be-rriz... Asmatuko al dugu zer egin oraingoa ezberdina izateko? As-matu beharko dugu, edo inertziaz halako greba egun gehiago deitu beharrean izango gara.

2013ko maiatzaren 20a | 12. zenbakia

2012ko irailaren 26ko greba / bilboko mobilizazioa