Erreportajea: fracking-a, amalurrari zainak zulatzen

4
Erreportajea 6. zenbakia 2013ko urtarrilaren 24a Amalurrari zainak zulatzen Gas ez-konbentzionala ustiatzeko teknika: fracking-a

description

Kazetaria: Txabi Alvarado

Transcript of Erreportajea: fracking-a, amalurrari zainak zulatzen

Page 1: Erreportajea: fracking-a, amalurrari zainak zulatzen

Erreportajea 6. zenbakia2013ko urtarrilaren 24a

Amalurrari zainak zulatzen

Gas ez-konbentzionala ustiatzeko teknika: fracking-a

Page 2: Erreportajea: fracking-a, amalurrari zainak zulatzen

ERREPORTAJEA

AMALURRARI ZAINAK ZULATZENPetrolioa eta gas konbentzionala badoaz, fracking-a datorZer da ‘fracking’-a? Galdera hori egin zioten euren buruei gaur egun teknika horren aurkako mugimendua osatzen duten eus-kal herritarrek. Mugimendua hainbat talde eta plataformatan banatua dago, eta bakoitzak di-namika propioa dauka. Baina, guztien helburua bera da: gas ez-konbentzionala ustiatzeko Euskal Herriko txoko ezberdine-tan dauden proiektuen aurka bo-rrokatzea.

Zer da fracking-a?

Fracking hitza berria da jendar-tean. Izen anglosaxoi konplika-tua, haustura hidrauliko bezala itzuli liteke euskarara. Fracking-a, zentzu zabalean, presio hi-draulikoaren bidez arroka apur-tu, arrokan harrapatutako gasa askatu, lurrazalera bideratu eta merkaturatzeko asmoa duen tek-nikari ematen zaion izena da.

Merkaturatzeko asmotan erauz-ten den gasa hobi konbentzio-nal eta ez-konbentzionaletan aurkitu liteke. Hobi konbentzio-naletan, gasa porositate eta ira-gazkortasun handia edo ertaina

duten arrokatan aurkitzen da; harearrian, kareharrian edo-ta dolomitan, esaterako. Ha-lako ustiategietan gasa erauz-tea errentagarritasun handikoa da, eta teknikoki erraza, gasa inguratzen duen geruza iragaz-gaitza zulatzean gasak goranzko joera hartzen duelako berez. Azken finean, lurrazalera bidera-tu, goiko plantetan bildu eta ga-rraiatu besterik ez da egin behar.

Prozesu zailagoa dute hobi ez konbentzionalek. Gasa porosi-tate eta iragazkortasun gutxiko arrokatan dago (arbela, ekisto, lutita…); zenbat iragazgaitza-goa, orduan eta zailagoa da gasa erauztea. Beraz, gas kopuru adierazgarria erauzteko arroka geruzaren arrakala guztietara iritsi behar da, horretarako kilo-metro askotako zulaketa bidera-tuz. Kasu horretan, beharrezkoa da ura, harea eta hainbat produk-tu kimikoz osatutako jariakina injektatu eta arroka birrintzea, barnean dagoen gasa gainazale-ra bideratzeko. Prozesu horrek osasuna eta ingurugiroa kaltetu litzake.

Fracking-a bigarren talde horre-tan sartzen da, hau da, kaltega-rrienean. Gainera, hobi horien produktibitatea txikia da, batez ere dituen baliabide urriak apro-betxatzeko teknika garestiegia delako ekonomikoki zein ener-gitikoki, baita ingurumenaren ikuspuntutik begiratuta ere. Hala uste dute Arabako Fracking Ez plataformako kideek. Bertako kidea da Eider Fernadez de Pine-do. Gran Enarako (Araba) gasak EAEri 75 urterako independen-tzia energetikoa emango liokeela esaten ari dira behin eta berriro, baina Fernandez de Pinedok argi du interes ekonomikoak daudela horren atzean, eta erakundeek ez dutela eredu alternatibo baten alde egiteko ausardiarik. Gas ez-konbentzionala erauz-teak begi bistan uzten du ohiko hobien urritasuna eta baliabide ez berriztagarrien krisia. Gaur

egungo ekoizpen zein kontsumo eredua erregai fosiletan oinarri-turik dago eta, menpekotasun hori onartu beharrean, fracking-aren sustatzaileek egungo ere-duarekin jarraitzeko apustua egin dute. Gutxi batzuen inte-res ekonomiko eta politikoak hobetsiz gehiengoaren kaltetan. “Egungo jendartearen energia kontsumo mailarekin eta gara-pen ereduarekin jarraitzeko, pe-trolioa amaitzear dagoen baliabi-dea da; beraz, gasa da oraingo apustua”, adierazi du Fernandez de Pinedok.

Euskal Herrira ere iritsi da fracking-aren afera. Oihartzun handiena Araban izan badu ere,

Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoari ere eragiten dio auziak, Gaztela eta Leon, Kantabria eta Errioxa-ri eragiten dion bezala. Halere, indar handiena Araban hartu du fracking-aren aurkako mu-gimenduak, Gran Enara beza-la ezagututako proiektuak he-rrialde horretan eragiten baitu zuzenean. Araban Fracking Ez plataforman argi dute proze-su baten hasieran besterik dela egungoa: “Gran Enaran eman di-ren baimenek ez dute zuzenean fracking-a egingo dutela esan nahi, hidrokarburoen esplorazio-rako baimena soilik da”. Hala ere, oso arriskutsutzat jotzen dute baimena eman izana, bidearen lehen pausua dela uste dutelako, eta ikerketa horiek fracking-a egiteko erabili izan direlako.

2013ko urtarrilaren 24a | 6. zenbakia

Txabi Alvarado

“Ez badugu fracking-a nahi, eredu energetikoa birplanteatu behar dugu, ezetz esatearekin ez da nahikoa”Marta barba, fracking ez bizkaia taldeko kidea

Page 3: Erreportajea: fracking-a, amalurrari zainak zulatzen

Erantzun indartsua

Aieteko Konferentzia burutzen ari zen bitartean EAEko lehen-dakaria zen Patxi Lopez Estatu Batuetara joana zen fracking teknika baliatzen duten hainbat konpainia bisitatzera. Handik gutxira iragarri zuen Araban hidrokarburorik ote zegoen be-giratzeko esplorazio baimenak eman zirela. Jakinarazpen ho-rren harira hasi ziren sortzen gasa ustiatzeko teknika horren aurkako taldeak Euskal Herrian. Aitzitik, ordurako jendea biltzen hasia zen Gasteizen, gaiaren in-guruan hitz egiteko. Taldea han-ditzen joan zen poliki-poliki, eta Fernandez de Pinedo izan zen in-teresa azaldu zuenetako bat: “In-gurumen zientziak ikasi nituen, eta betidanik izan dut ingume-narekiko kontzientzia hori”.

Euskal Herriko beste zenbait txokotan ere bizkor hasi zen jendea antolatzen. Zenbait bi-zkaitarrei, esaterako, hasieratik iruditu zitzaien “nahiko susma-garria” baimenen kontu hori. Marta Barba izan zen horietako

bat. Azpiegitura handien aurka eta amalurraren defentsan, hainbat borrokatan ibilitakoa da, eta fracking-aren aferak be-rehala piztu zuen bere arreta: “Hasiera batean Patxi Lopezek esan zuen gas hori Arabako lur azpian zegoela, eta gure kasa in-formazioa topatzen hasita jakin genuen Arabako baimenetako batzuk emanda zeudela 2006tik, eta 2008an beste baimen eskae-ra batzuk egin zirela Bizkaia, Gi-puzkoa eta Nafarroan”. Hori dela eta, Fracking Ez Bizkaia sortu zuten, beste talde eta asanbla-da batzuekin batera. Nafarroan ere beste plataforma bat sortu da, batez ere Lizarra eta Iruñea inguruetan lan egiten duena. Plataforma guztiak elkarren ar-tean koordinatuta egoteaz gain, harremana dute Kantabriako zein Burgosko antzeko taldeekin, erkidego horietan ere antzeko proiektuak ezarri nahi baitituzte.

Urtebete baino ez duen mugi-mendua izan arren, oso ibilbide “intentsua” izan duela azpima-rratu du Fernadez de Pinedok. “Aldizkaria, txosna Gasteizko

jaietan, manifestazio prestake-ta, eragile bilaketa, zabalpenak, hitzaldiak…”. Azken horietan egin dute apusturik handiena Arabakoek, jendartean zegoen “desinformazio galantaz” ohartu-rik. Hitzaldiak ematearekin bate-ra, herrialdeko udaletan mozioak aurkezten aritu dira, “Fracking gabeko udalerri” izendatzeko eskariarekin. Lan hori egin on-doren, herritarrak arazoaz kon-tzientziatzen hasiko liratekeela

2013ko urtarrilaren 24a | 6. zenbakia

1 Zulaketa bertikala egiten da lur azalean dagoen plata-formatik gasa eduki lezakeen arroka geruzaraino (arbe-la, eskistoa, lutita edo harea trinkoak), bestelako arroka geruzak eta akuiferoak ze-harkatuz.

2 Aukeratutako geruzara heldutakoan, lehergaiak era-biltzen dira pitzadura txikiak sortzeko.

3 Fracking-a ura, harea eta produktu kimiko sorta batez osatutako jariakina presio al-tuan bonbeatzean datza, pitza-durak zabaldu eta luzatu ahal izateko.

4 Presioa jaisterakoan, jaria-kina lur azalera itzultzen da gasa eta arrokan dauden bes-te hainbat substantziarekin batera.

5 Azkenik, lur azalean erau-zitako nahasketa prozesatu eta gasa gainontzeko substan-tzietatik banatzen da.

• Estimazioen arabera, txer-tatzen den jariakinaren ko-puru aldakorra itzultzen da berriro ere lur azalera (%8 - %35 bitartean azken ikerketen arabera), eta gainontzekoa lur azpian geratzen da.

PROZESUA

Page 4: Erreportajea: fracking-a, amalurrari zainak zulatzen

dio Fernadez de Pinedok, nahiz eta gas esplotazioan diharduten enpresek presioa egiteari ekin diotela uste izan, “jendea beraien alde jartzeko”.

Bizkaian, aldiz, jendea kontzien-tziatzea zailagoa dela dio Barbak, fracking-a “Arabako kontua” bai-no ez dela uste duelako jendeak. Gainera, bizkaitarraren hitzetan, komunikabideek ere hala dena-ren itxura ematen dute. Iragan abenduan eman zuen Eusko Jaurlaritzak Bizkaian esplora-zio indusketak egiteko baimena, gobernu berriaren inbestidura baino astebete lehenago. Fernan-dez de Pinedok azaldu du ez du-tela esplorazio faseak onartzerik nahi, fase horretan gas ez-kon-bentzionala aurkitzen bada fracking-a aplikatuko dela uste dutelako. Gobernu berriak esplo-razioari ateak irekiko dizkiona-ren beldur da arabarra.

Hala ere, Fracking-aren aurkako mugimendua indartsua da, indartsua eta anitza. Azken

adjektibo horretan bat egiten dute Fernadez de Pinedok eta Barbak. Bizkaitarrak dioenez, mugimendua talde edo plata-forma ezberdinek bultzatu dute gehienbat, baina, batez ere Ara-ban, norbanako asko inplikatu dira. Koartangoko (Araba) ka-sua da horren adibidea. Bertan, bi putzu egiteko asmoa dago eta, Barbaren hitzetan, “herri osoa” mugitu da erauzketen aurka.

Adi

Azaroan Gasteizen egindako manifestazioa mugarri bat izan zen urtebete baino ez zuen mu-gimenduarentzat. “Urte bat lehe-nago inork ez zekien fracking-a zer zen, eta 10.000 lagun baino gehiago bildu ginen bertan”, oroitzen du Barbak. Hala, jendea-ren inplikazioa “beharrezkoa” dela deritzo.

Borroka, baina, ez da manifes-tazio horrekin bukatu. Baime-nek aurrera jarraitzen dute, eta talde zein plataformek ekimen

berri ugari dituzte eskuartean. Arabako plataformako kideak, esaterako, hausnarketa fase ba-tean murgildu dira, “alde pertso-nalari” ere lekua eman nahian. Horretaz gain, sinadura bilketa bat jarriko dute martxan, gaia Eusko Legebiltzarrera eramate-ko.

Talde guztiak adi daude, laster hastekoak baitira esplorazio fa-seko indusketak. 2012an haste-koak baziren ere, atzeratu egin dira, eta Barbak dio seguruenik Burgosen egingo direla lehenak. Hala ere, Euskal Herrian lehe-nengo putzuak egiteko arriskua hor dagoela azpimarratu du.

Borroka horretan fracking-a eza-rri ala ez ezarri baino gehiago jokatzen delakoan dago Barba. “Petrolioa amaitzear dago, gas konbentzionala ere, eta ahal du-ten guztia egiten ari dira eredu horrekin jarraitzeko. Ez badugu fracking-a nahi, eredu energe-tikoa birplanteatu behar dugu. Ezetz esatearekin ez da nahikoa”.

1 Fracking-ak ur kopuru han-diak eskatzen ditu halabeha-rrez, tokiko eta eskualdeko ur horniketan presio larria eginez.

2 Atmosferaren kutsadurak: gas metano isuriez gain, haus-tura prozesuan badaude beste-lako isuri batzuk ere: partiku-lak, sulfatoak, NOx, CO2 eta karbono monoxidoa.

3 Lurra: EAEn aurreikusi den gas kopurua erauzteko, 2.000 putzu baino gehiago eraiki be-harko lirateke, eta bakoitzak 1-2 hektarea arteko hedadura hartuko luke.

4 Lurrikarak: AEBtan in-tentsitate ertain eta baxuko lu-rrikara batzuk fracking-arekin erlazionatu dira.

5 Airearen kalitatea: xile-noaren eta hidrokarburo ali-fatikoen eraginpean egoteak gaixotzeko arriskua bost aldiz areagotzen duela kalkulatu dute.

6 Fracking-a gauzatzen den zonaldeetako hainbat putzutan (iturrietan, ibaietan…) zenbait osagai kimiko aurkitu dira.

INGURUMENA