Erreportajea: bulegotik kalera; poliziaren indarkeria eta zigorgabetasuna

4
Erreportajea 8. zenbakia 2013ko otsailaren 21a bulegotik kalera Poliziaren indarkeria eta zigorgabetasuna

description

Kazetaria: Xabier Otamendi

Transcript of Erreportajea: bulegotik kalera; poliziaren indarkeria eta zigorgabetasuna

Erreportajea 8. zenbakia2013ko otsailaren 21a

bulegotik kaleraPoliziaren indarkeria eta zigorgabetasuna

ERREPORTAJEA

Bulegotik kalera

Poliziaren gehiegikeriek hainbat euskal herritarren heriotza eragin dute urteetan zehar, zigorgabetasuna lagun izanik

Poliziaren eginbeharraren ingu-ruko eztabaida ez da atzo sortu-takoa, ezta herenegun sortutakoa ere. Joera baten ustetan ordena da lortu beharrekoa, jendarteko ordena. Bestearen aburuz, berriz, justizia.

Aurreneko teoriaren babesleen iritziz, legea hausten dutenak zo-rrotz zigortu behar dira, beraz, po-liziaren errepresioa beharrezko ikusten dute. Bakoitza bere ekintzen jabe dela sinesten dute. Bigarrenaren aldekoek, berriz, delitua legez definitu behar dela dioten arren, lege haustea arra-zoi psikologoko, sozial zein bes-telakoengatik eraginda izan litekeela sinesten dute. Horre-gatik, poliziek delitua egin duen pertsona horren jokaera ulertze-ko ahalegina egin beharra dauka-te. Herriarekin bat egindako

polizia izan beharko luke, pre-bentzioa lehenetsiz. Epaitegietan ere, garbi ikusten dute lege haus-tearen baldintzak kontuan hartu beharko liratekeela.

Bada poliziak beste funtzio bat betetzen duela dioenik ere. Ale-gia, estatuaren boterearen indar errepresiboak direla. Sistemaren iraupena eta garapena bermatze-ko erreminta. Beraz, poliziaren gehiegikeriak estatuak berak babestu eta prestatzen ditu, bere momentuko interesak manten-du ahal izateko. Horren adibide-rik ez da falta Euskal Herrian; herritar asko hil dira poliziaren errepresio eta gehiegikeriaren eraginez.

Bati baino gehiagori 1978ko San Ferminak etorriko zaizkio gogo-ra. German Rodriguez hil zuen poliziak zezen plazara bortizki sartuta. Egun batzuk berandua-go, Joseba Barandiaran hil zuen poliziak Donostian, gertaerak sa-latzeko manifestazioan.

Gas potoarekin aurpegia erreta

Mikel Iribarren larri zauritu zuen Espainiako poliziak 1991ko aben-duan, bertatik bertara botatako gas poto batekin. Bizi osorako ondorioak eragin zizkion ho-rrek. 459 egun behar izan zituen osatzeko eta, ordutik, % 37ko elba-rritasuna dauka. Ebakuntza asko egin behar izan zizkioten, oinez ibiltzen berriz ikasi, eta, egun, epilepsia dauka horregatik, baita orbanak aurpegian ere. Testigu batzuen arabera, bi metrotatik bota zioten potoa. Gainera, lu-rrean konorterik gabe zegoela eta potoko kearen eraginez aurpegia erretzen ari zitzaion bitartean, ez zioten lagundu.

Iribarrenek kalte ordaina jaso behar zuela ebatzi zuen Espai-niako Auzitegi Gorenak 1998an, baina 2003an baliogabetu egin zuen neurria. Gainera, Espai-niako poliziak uko egin zion ke potoa bota zion polizia zein izan zen zehazteari. 2008an, baina, Es-

trasburgoko auzitegiak Espainia zigortu zuen gazteari tratu “jasa-nezin eta umiliagarria” ematea-gatik. Baita prozesu judizialaren luzapenagatik ere. Aurrekaririk gabeko epaia izan zen hura.

Iribarrenena gertatu eta bi urte-ra, Iruñean bertan, Mikel Ayensa, Juantxo Molina, Cesar Perez eta Txuma Olabarria zauritu zituen poliziak gomazko pilotekin zein jipoiekin. Olabarria koman egon zen pilota batek emandako kol-pearen ondorioz, eta garuneko lesio iraunkorrak eragin zizkion. Urte horretan, 77 urteko Alejan-dro Gorraiz hil zuten, Iruñeko Alde Zaharreko etxe batera ke poto bat botata.

Gomazko pilotak

Bi urtera, 1995ean, Rosa Zarra hil zuten gomazko pilota batekin. Bezperan, Donostiako Anoeta parean ehunka herritar elkartu ziren, Tolosako hilerrian Lasa eta Zabalaren senideen aurka izan-dako bortizkeria salatzeko. Haien alboan, ETAk orduan bahituta zeukan Jose Maria Aldai enpre-saria askatzeko eskatzen ari zi-ren beste herritar batzuk. Aurre-nekoei gogor oldartu zitzaizkien ertzainak. Inguru hartan, ger-tatzen ari zenaz ohartu ez ziren pertsona edadetu batzuk zeuden, tartean Rosa Zarra. Ertzain ba-tek oso gertutik egin zion tiro sa-belera; handik ospitalera eraman zuten, eta bertan hil zen zortzi egunera.

Garai hartan Juan Mari Atutxa zen Eusko Jaurlaritzako Herri-zaingo sailburua. Bere esanetan Ertzaintzak ez zuen zerikusirik izan gertakarian. Pilotaren kol-pea “zirkunstantziala” izan zela esan zuen. Zarrari urte batzuk lehenago giltzurrunaren trans-plantea egin ziotelako hil zela azaldu zuen. Haren ebakuntzan parte hartu zuen Donostiako Ospitaleko mediku batek, ukatu egin zuen gertaera hori. Hasteko, azaldu zuen “oso ongi” ezagutzen zuela Zarra giltzurrunaren

2013ko otsailaren 21a | 8. zenbakia

Xabier Otamendi

transplanteagatik. Herrizain-go Sailetik emandako bertsioa baieztatzeko ez zegoela frogarik ere azaldu zuen gero. “Zoritxa-rrez, jakinekoa da Rosa osasuntsu zegoen emakumea zela pilotaka-da jaso aurretik, eta jaso eta zor-tzi egunera hil egin zela”.

Heriotza gertatu aurretik fami-liak salaketa jarri zuen, besteak beste pilota kolpearen egilea identifikatzea eta zigortzea eska-tuz. Donostiako Probintzia Auzi-tegiak Herrizaingo sailburuaren tesia bere egin, eta auzia artxiba-tu zuen.

Rosa Zarraren aurretik beste hiru lagun hil ziren pilotakaden ondorioz Euskal Memoria fun-dazioak egindako bilduma batek dioenaren arabera: 1973an Jose Luiz Aristizabal eta Isidro Sus-perregi hil zituzten Donostian. 1977an, berriz, Luis Santamaria, Iruñean.

Nafarrete eta Cabacas

Herri mugimenduarentzat gune Urtebete baino gutxiago pasa da Ertzaintzaren pilotakada ba-ten ondorioz izandako azkeneko hilketatik. Iazko apirilaren 5ean Athleticen partida baten ondo-rengo istiluetan zauritu zuen Er-tzaintzak Iñigo Cabacas, 28 urteko Basauriko bizilaguna. Gomazko pilota bat bota zioten burura, eta buru-hezurra hautsi zion. Garu-nean kalte handiak eragin ziz-kion, eta lau egunera hil zen.

Astebete lehenago greba orokorra izan zen eta, orduan ere, gazte bat zauritu zuten ertzainek, lau metroko distantziatik gomazko pilota bat botata. Kolpearen on-dorioz lurrera erori zen Xuban Nafarrete gasteiztar gaztea eta, han zegoela, grebako esku-orriak ahoan sartu eta jipoitu egin zuten. Zainketa Intentsiboen Unitatean egon behar izan zuen, eta ondo-

ren, hiru hilabeteko errekupera-zioa jasan. Inor gutxik jo zituen bi kasuak kasualitatetzat.

Rodolfo Ares Herrizaingo Saileko sailburua zenak, hasiera-hasie-ratik baztertu zituen bi gazteen senideek aurkeztutako bertsioak. Cabacasen kasuan, Bilboko alka-te Iñaki Azkunak adierazi zuen ez zela deklarazioak egiteko mo-mentua. Premiazko udalbatzarra egitea ere eskatu zion Bilduko udal taldeak, “heriotza salatzeko, familiarekiko elkartasuna adie-razteko, gomazko pilotak erabil-tzeari uko egiteko eta erantzuki-zuna eskatzeko”, baina ez zuen onartu. Cabacasen senide eta lagunek Aresek “gezurrak bes-terik ez dituela esan” uste izaten jarraitzen dute.

Xuban Nafarreteren kasuan, Are-sek hasiera-hasieratik ukatu zuen gomazko pilotak eraginda zauritu zela gasteiztarra. Haren arabera,

2013ko otsailaren 21a | 8. zenbakia

1978ko san ferminetako gertakariak

eroritako baten ondorioz hartu zuen min gazteak. Nafarreteren aitak gezurretan aritzea egotzi zion sailburuari, baita dimititzeko eskatu ere, semea pilotakadaren erruz zauritu eta erori zela adiera-ziz. Nafarretek Ertzaintzaren aur-ka jarritako salaketa artxibatzea erabaki zuen epaileak urtarrilean, hura eta beste bi lagun desobe-dientzia egotzita auzipetuz.

Duela sei urte ere izan zen an-tzeko kasu bat. Sona handia izan zuen 2007ko Kontxako estropada egunak, Ertzaintzak gogor egin baitzuen amnistiaren aldeko ma-nifestazio baten aurka. Jabal Bo-ber Dimako gazte bati aurpegian haustura eragin zion pilotakada batek. Hedabideetan salatu zuen gazteak gertatutakoa, eta handik egun batzuetara inputatu egin zuten, istiluetan “aktiboki” parte hartzea leporatuta.

Poliziaren presioa

Remi Ayestaran “ertzaintzaren errepresioak hil” zuen. Hala sala-tu zuten bere senide eta lagunek. Euskal preso politikoen aldeko ekimenek jasaten dituzten eten-gabeko erasoen biktima izan zen. Bihotzekoak jota hil zen 2009ko uztailean. Ayestaran Vilabonako alkateordea zen orduan. Hileko azken ostirala zenez, presoen al-deko ekimena zegoen antolatuta. Hura hasi behar zen ordurako, ordea, herria poliziaz bete zen eta, hori ikusita, ekimena bertan

behera uztea erabaki zen. Ondo-ren, herriko gazte asanbladak an-tolatutako kontzertu batzuk ikus-tera joan zen Ayestaran hainbat lagunekin batera.

Ertzain bat Ayestaran zerbait hartzen ari zen txosnara hurbildu zen, eta galderak egiten hasi zitza-ion: “Nahiko ondo jotzen du talde-ak, ezta ba Villabonakoa izango?”. Ayestaranek ez zekiela erantzun zion. “Baina, zu Villabonakoa zara ezta? Jakin beharko zenuke he-mengoa al den. Ala ez?”, jarraitu zuen ertzainak. Zinegotziak “ez dakit” erantzun zion berriz. “Be-raz, Villabonakoa zara, talde hori hemen jotzen ari da, eta ez da-kizu bertakoa den ala ez; hortaz, zer zara, tontoa?”. Zinegotziak berdina erantzun zion: “Ez dakit ba”. Ertzainak nahikoa ez eta ho-nakoa galdetu zion: “Baina ze esa-ten ari zara, ez dakizula tontoa al zaren edo ez zaren?”. Zinegotziak, berriro ere “ez dakit ba” erantzun zion.

Bertatik aldentzea erabaki zuen alkateordeak, ibai aldera joanez. Gaizki sentitzen hasi zen, eta in-guruan zegoen lagun bati lagun-tza eskatu bezain pronto erori zen lurrera. Ospitalera eraman arren, ezin izan zuten ezer egin haren bizia salbatzeko.

ESTATUEN TRESNA

Asko dira poliziaren gehiegike-riaren adibideak Euskal Herrian,

hemen aipatutakoak baino as-koz gehiago. Jendartearen kon-trolerako tresna direla uste dute askok, LAB sindikatuak kasu: “Neurrigabeko indarkeria erabil-tzea bulegoetan diseinatzen den herritarren aurkako errepresio estrategia da”.

Nazio Batuen Erakundeak ezarri-ta dauzka Legea betearazten du-ten funtzionarientzako jokabi-de-kodea eta Legea betearazten duten funtzionariek indarra eta su armak erabiltzeari buruzko oi-narrizko printzipioak. Horren hel-burua, mundu guztiko poliziaren jarrera “egokia” lortzea da. Bertan dioenaren arabera, susmagarri batekin indarra salbuespenez baino ezin lezakete erabil poliziek, gainontzeko bitartekoek emaitza-rik ematen ez diotenean bakarrik.

Su armak hilgarriak direnez, ez direla erabili behar diote NBE-ko kodeak eta printzipioek. Ga-inontzeko norbanakoentzat “mehatxu” diren pertsonen atxi-lotze kasuetan soilik erabili ahal omen dira. Hark erresistentzia erakutsiko balu eta beharrezkoa balitz bakarrik erabili litezke, beti ere poliziek aldez aurreko ohar-tarazpenak eginez. Poliziak nor-bait zaurituko balu, “jazarritako pertsonen biziaren eta osasuna-ren alde” jokatu beharko lukete, osasun zerbitzuei eta zaurituaren senideei deituz. Teoriatik prakti-kara egon ohi diren amildegien adibide argia dugu honakoa.

2013ko urtarilaren 11 | 5. zenbakia