Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena...

24
ELGOIBAR - 1153. zenb. XXVII urtea - 2020-03-27 Konfinatuta

Transcript of Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena...

Page 1: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

ELG

OIB

AR

- 115

3. z

enb.

XXV

II ur

tea

- 202

0-03

-27

Konfinatuta

1153 azala:Maquetación 1 25/03/20 20:36 Página 1

Page 2: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

EDITORIALA

Etxeko erredakziotik

COVID-19 birusa ahalik eta gutxien hedatzea funtsez-

koa zela ulertuta, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon To-

pagunean hainbat neurri hartu genituela jakinarazi

genizuen martxoaren 13an, tartean martxorako programatutako

ekintzak bertan behera lagatzea. Informazioa premia biziko on-

dasuna izanik, baina, BARREN astekariari eta BARREN.EUS atariari

eustea erabaki genuen. Koronabirusak eragindako krisiak bete-

betean eragin digu gure eguneroko bizimoduan, eta hedabide

handietako lankideak fin ari baldin badira ere beren egitekoan,

iruditu zaigu inoiz baino beharrezkoagoa dela gertuko kazeta-

ritza, egoera honetan inoiz baino premiazkoagoa zaigulako

denoi ere gure herri edo auzoan gertatzen ari denaren berri

izatea. Informazio eskubidea bermatzeko erronka jarri genion

geure buruei, jakinda ez zela erraza izango. Eta zuzen geun-

den. Ez da batere samurra izan, baina errezik ez dago egoera

honetan, ez guretzat eta ez beste inorentzat.

Gure jarduera egokitu behar izan dugu informazio eskubi-

dea eta osasun publikoa babestea bateragarri egiteko. Telelana

ezarri genuen, langileon eta gure solaskide zaretenon osasuna

babesteko eta lan-kontziliazioa errazteko. Eta telelanean jardun

gara, nor bere etxetik, nor bere baliabideekin eta telelan horri

zaintza gehituta. Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu

gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta

ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon ar-

dura delako gaitz honi hegoak moztea. Aurrez-aurrekoak

saihestu eta telefonoz eta e-postaz jardun gara zuekin, eta es-

kertu behar dizuegu eman diguzuen laguntza. Egunotan sutan

dauzkagu gure sakelako telefonoak, eta herritarrok bidalitako

bideo eta argazkiz gainezka gure gailuen memoriak eta BARRE-

Nen posta elektronikoa. Horregatik, mila esker.

BARREN astekariaren banaketak ere eman digu burukomina.

Zuen etxeetara iritsi nahi genuen, baina ez edozein modutan.

Segurtasuna lehenetsi dugu, eta horregatik ez duzue gaur Ba-

rren buzoian jaso. Elgoibarren, portaletan laga dituzte aldizka-

riak banaketa-zerbitzua ematen digun enpresako langileek.

Maskarak eta eskularruak jantzita aritu dira banatzaileak, euren

buruak zaintzeko eta beste inor ez kutsatzeko. Mendaron, be-

rriz, oinarrizko zerbitzua ematen ari diren saltokien atarietan

laga ditugu BARREN aleak. Badakigu modu honetan ez dugula

bermatu harpidedun zareten guztiok gaur BARREN astekaria ja-

sotzea, baina ez dugu modu egokiagorik topatu zuen informa-

ziorako eskubidea eta guztion osasuna zaintzeko. Ulertuko

duzuekoan, aldez aurretik, eskerrik asko, eta zaindu, zaindu di-

tzagun gure buruak.

BARREN

2

1153 azala:Maquetación 1 25/03/20 20:36 Página 2

Page 3: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

IRITZIA 3

Aita Agirre Kulturgunea, 3, 3. ezk. - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiaklekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazitakoen eran-tzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZETARIAK AinhoaAndonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA

Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINA-TZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURA-DUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga, NereaOsoro KOLABORATZAILEAK Ibon Serrano, Eire Vila, Manu San-chez, Iosu Juaristi, Iñigo Lamelas, Edurne Izagirre, Paula Heras,Enetz Ezenarro, Ane Astiazaran, Irati Agirreazaldegi, Jone Olai-zola, Juan Luis Mugertza, Izaro Etxegibel, Iñigo Otaño, Iñakigoitia, Jose Ramon Cabrera, Alex Segade INPRIMATEGIA GertuKoop.E. TIRADA 4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

BABESLEA:

Oso elkarri lotuta eboluzionatudute matematikak eta fisikak ha-siera-hasieratik. Fisikak proble-

mak eskaini izan dizkio beti matematikarieta matematikak problemak ebazteko tres-nak fisikari. Aspaldian esan zuen GalileokJainkoak hizkuntza matematikoan idatzi zi-tuela Unibertsoko legeak. Einsteinek, ezinsinestuzkotzat jo zuen, matematika gizagogoaren produktu bat izanik, nolatan lorzezakeen natura hainbesteko zehaztasu-nez deskribatzea. Eta bide beretik, Eu-gene Wignerrek, 1963ko fisika nobel

saridunak, matemati-kak natur zientzietan

zuen arrazoiz kanpokoeraginkortasunari buruz ho-

nakoa esan zuen: “Ulertzen ezdugun eta merezi ez dugun opari

bat da hizkuntza matematikoak lege fisi-koak formulatzeko duen egokitasunarenmirakulua”. Azken hamarkada luzeetan,gainera, giza jakintzaren gero eta esparrugehiagotan sartu da matematika, ekarpengarrantzitsuak eginez. Ekonomian eta bes-

telako giza zientzietan (psikologian, poli-tikan, soziologian…) eta, zer esanik ez,zientzia biomedikoetan.

Egunotan bizi dugun koronabirusarenmundu mailako izurritea da horren erakus-garri argia. Medioetan, epidemiologianeta osasun publikoan adituak direnek eten-gabe aipatzen dituzte birusaren hedape-naren modelo edo eredu matematikoakerabiliz eginiko aurreikuspenak. Konfina-mendu ahulago edo gogorrago batenarabera eredu matematiko horiek ematendituzten aurreikuspenak. Horretan dihardu-ten fisikari eta matematikariek argi diote:Espainiako estatuan erabateko konfina-mendua ezinbestekoa da ZIUk kolapsatunahi ez badira. Gaur [astelehena] goi-zean Bilboko metroko bagoietan jendealanera ezinbestean. Pertsona helburu.Denborak erranen.

Zainketa Intentsiboetako Unitateen kolapsoaeta matematika

ENETZ EZENARRO

“Espainiako estatuan

erabateko konfinamendua

ezinbestekoa da ZIUk

kolapsatu nahi ez badira”

Matematika irakaslea EHUn

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 3

Page 4: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

MOTZEAN4

Konfinamendu egoeran Osakidetzako langileen lana eskertzekotxaloak joten dituzte herritarrek euren leihoetatik, baina joan zenzapatuan, ertzainak eta udaltzainak lan hori aurrez aurre esker-

tzera joan ziren Mendaroko ospitalera. Txalo zaparrada handi bateskaini zieten langile guztiei. Bi minutu eskas egin zituzten txaloka etalanera itzuli ziren guztiak. Une hunkigarria izan zen, bai atarira irtenziren langileentzat, eta baita leihoez barrura zeudenentzat ere.

Mendaroko ospitaleko langileakegiten ari diren lana txalotu dute

ertzainek eta udaltzainek

Elgoibarko eta Mendaroko odol emaileek eskerrak eman dizkiete konfinamendu egoera

honetan odola ematera joan direnei

Odola emateko eguna izan zen joan zen barikua Elgoibarren etaOdol Emaileen Elkartetik eskerrak eman dizkiete egoera honetan odolaematera joan ziren guztiei. Odol Emaileen Elkartearen lokalaren ezau-garriak direla-eta, gehienez 30 lagun hartu ahal izan zituzten eta horie-tatik 26k eman ahal izan zuten odola: “Izugarria izan zen odol emaileenerantzuna eta esker ona agertu nahi diegu denei", esan dute arduradu-nek. Mendaron ere egun berean egin zituzten odol ateratzeak, babesneurriak hartuta. Badaezpadako neurriak aplikatuta hogei minutuko be-deratzi txanda osatu zituzten elkartekoek, eta 45 lagunek eman ahalizan zuten odola: “Oso harro gaude Mendaroko odol emaileekin, eran-tzun ezin hobea eman zutelako barikuan”, zabaldu dute ohar bidez.

Beilatokiak ere itxi dituzte

Konfinamendua ezarri zutenean meza eta hiletaelizkizunak ere bertan behera geratu ziren, baina hil-dakoei azken agurra egiteko, beilatokiak zabalikmantendu zituzten. Azken agur hori talde txikitan eginbehar zen, gertuko senideekin soilik, eta elkarren ar-tean gutxienez metro bateko distantzia gordeta. Astehonetan, baina, neurri zorrotzagoak ezarri dituzte ko-ronabirusaren hedapena murrizteko, eta beilatokiakere itxi egin dituzte. Hortaz, hildakoei ehorzketa edoerrausketa emateko behar diren gutxieneko zebitzuakemango dituzte ehorzketa enpresek, eta azken agu-rra hilerrian bertan egin beharko da, talde txikitan etababes neurriak hartuta.

‘Zilarrezko haria’, bakarrik bizi direnei konpainia egiteko

Bakarrik bizi diren adinekoei telefonoz konpainiaegiteko 'Zilarrezko haria' zerbitzua indartu du Nagu-silanek. Ekimen honetan parte hartzeko prest daudenherritarrak Nagusilan elkartearekin jarri daitezke ha-rremanetan, ondorengo telefonoetan: 900 713 771telefonora deitu eta izena eta harremanetarako tele-fonoa utzi behar da erantzungailuan. Horrez gain,688 741 451 telefonora deitu daiteke astelehenetikbarikura, 10:30etik 14:30era, edo whatsapp bi-dezko mezu bat bidali daiteke.

Konfinamenduan adinekoei laguntzeko sarea antolatu dute

Etxetik irten ezin dutenei laguntzeko Guztion Arteanelkartasun sarea jarri dute martxan Gurutze Gorriak etaEusko Jaurlaritzak elkarlanean, eta Elgoibarko Udalakherritar boluntarioei dei egin die sare horretan partehartzera. Helburua da pertsona horien premiazko be-harrak asetzea: erosketak egitea, zaborra jaistea, bo-tikak erostea... Interesatuek 945 222 222 telefonoradeituta hartu dezakete parte. Mendaroko Udalak, bes-talde, 70 urtetik gorakoei, bakarrik edo isolatuta bizidirenei eta mendekotasunen bat dutenei laguntzeko egi-tasmoa jarri du martxan. Laguntza behar duen auzota-rren bat ezagutzen duen edozein herritarrek eskadezake zerbitzua 943 033 282 telefonora deituta [email protected] e-postara idatzita.

M

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 4

Page 5: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

MOTZEAN 5

M

Elgoibarko Udalak hainbat neurri fiskal jarri ditu martxan, ko-ronabirusak herriko enpresa, autonomo eta herritarrei era-gingo dizkien kalte ekonomikoak arintzeko asmoz. Hauek

dira, besteak beste, hartu dituzten neurriak: Jendearentzat itxitadauden bitartean, saltoki, taberna, kafetegi, jatetxe eta gainerakojarduera profesionalei hondakinak biltzeko tasarik ez diete kobra-tuko. Terrazak jartzeari dagokion tasarekin ere gauza beraegingo dute, eta Udalaren emakidako tabernen alokairuen ko-brantza ere eten egin dute. Udal Kirol Patronatuaren abono kuo-taren ordainketaren zati proportzionala itzuliko diete abonatuei.Era berean, irailaren 15era arte luzatuko dute Ibilgailuen gainekoZerga ordaintzeko epea.

Elgoibarko Udalak, beraz, kobrantza geldituko du salbuespe-nezko egoera honek iraun bitartean. Behin normaltasunera itzulita,data berriak eta zerga kontzeptuak kobratzeko egutegi berriarenberri emango du.

Krisi mahaia Neurri fiskal horien harira, erabakiak elkarrekin hartzeko eta

egoerarik okerrenean dauden herritarrei entzuteko momentua delaesan du Elgoibarko EHBilduk. Udalarekin elkarlanean aritzeko

prest daudela esan dute, eta gaineratu dute “poztu” egin direlakoronabirusaren krisiaren aurrean Udalak hartu dituen neurri fiska-len barruan beraiek egindako proposamen batzuk aintzat hartudituztelako. Hala ere, bestelako neurri batzuk ere hartu beharraikusten dute, besteak beste, Elgoibarko Udalak Krisi Mahaia era-tzea. Krisi Mahai horretan Udalean ordezkaritza duten alderdi po-litiko guztiak egon beharko lukete haien ustez, eta baita gizartezerbitzuetako, berdintasuneko, babes zibileko, Udaltzaingoko etaboluntarioen sareko ordezkariak ere, denen artean ahalik eta neu-rri adostuenak eta eraginkorrenak bideratu ahal izateko.

Neurri fiskalak hartu ditu Elgoibarko Udalak, koronabirusaren eragin ekonomikoa arintzeko

Koronabirusari aurre egiteko neurri berriak hartuko ditu Mendaroko Udalak

Desinfekzio lanak, neurri fiskalak eta 70 urtetik gorako herritarren arazoak arintzeko neurriak iragarri ditu MendarokoUdalak. Besteak beste, desinfekzio lanak areagotu dituzte jende gehien dabilen guneetan: saltokien atariak, farmaziak, os-pitale ingurua... Era berean, Covid-19ak eragin dien sektore ekonomikoei begira, neurri fiskalak lantzen dihardutela jakinarazidu Iñaki Arregi alkateak. Udala alderdi politiko eta langile guztiekin elkarlanean ari dela nabarmendu du, gainerako erakun-deekin batera, pandemia geldiarazi eta herritarren ongizatea bermatzeko. Guztion inplikazioa beharrezkoa dela esan dualkateak eta etxean gelditzeko eskatu die mendaroarrei. "Nire eskerrak herritar guztiei, eta noski, lanean diharduten merkatari,brigadako langile, erizain, eta mediku guztiei. Guzti honek onik badauka, egunotan ikusi dugun herritarren elkartasuna, bal-koietan zabaldu ditugun kantu, irri, eta batez ere, txalo zaparradak dira. Elkarrekin egingo diogu aurre, bat eginik, guztiokbatera. Mila esker”.

Etxeko hondakinak jasotzeko neurriak hartu ditu Mankomunitateak

Debabarreneko Mankomunitateak hainbat neurri hartu ditu etxeko hondakinak jasotzeko, eta besteak beste, errefusarentzakoerabiltzen diren edukiontzi grisak koronabirusaz kutsatutako herritarren hondakinak jasotzeko erabiliko direla jakinarazi du. Manko-munitatetik herritarren kolaborazioa eskatu dute. Gaixoen hondakin poltsak hermetikoki itxita eta erraz identifikatzeko moduan botabeharko dira errefusaren edukiontzira, zinta isolatzaileekin lotuta, adibidez. Gainerako hondakinak zuzenean zabortegira edoerraustera bideratuko dituzte, eta zabor poltsak ez dituzte inolaz ere zabalduko. Hondakinak bereizita botatzen jarraitu behar delagogorarazi dute, eta herritar guztien kolaborazioa eskatu dute. Garbiguneak zabalik egongo dira, baina langileek hiru txandataneta babes neurriak hartuta lan egingo dute. Hondakin handien bilketa eten egin dute, eta baita altzariak eta tresneria etxez etxe ja-sotzeko doako zerbitzua ere.

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 5

Page 6: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

MOTZEAN6

MAtxutxiamaika eta

Ludotekaren udaberriko oporraldia, bertan behera

Atxutxiamaika (Elgoibarko Izarra), Ludo-teka (Zehar "Heziketa eta Programak") etaElgoibarko Udala dira udaberriko oporral-diaren antolatzaileak, eta azken egunotanagintariek ezarritako neurriak ikusita, udabe-rriko oporraldia bertan behera lagatzea era-baki dute, “bizitzak erdigunean” jarriz.Arduradunek esan dute udako oporraldiaantolatzeko lanetan hasi direla, eta ahal be-zain laster emango dutela horren berri.

‘Atxutxi etxian’ egitasmoajarri du martxan Atxutxiamaikak

Konfinamendua arintzeko asmoz Atxutxietxian egitasmoa jarri du martxan Atxutxia-maikak umeentzat. Umeak entretenitzeko etahaiekin sormena lantzeko proposamenakegingo dituzte, besteak beste, eskulanak, jo-lasak edota kanturako abestiak zintzilikatudituzte sarean. Interesatuak www.elgoibar-koizarra.eus webgunean sartu daitezke, etahan aurkituko dute egitasmoaren berri ema-ten duen atala.

Osasungintzako langileak koronabirusaz babesteko materiala sortzen ari dira Mekan 3D inprimagailuarekin

Osasungintzako langileek maskara etababes materiala behar dutela-eta, Elgoi-barko Meka ikastetxeko soldadura etagaldaragintzako sailean lanean jarri dira.3D inprimagailua erabiliz, osasungin-tzako langileak babesteko tresneria sor-tzen ari dira. Honi lotuta, bestalde,https://covideuskadi.net plataforma sortudute hainbat lagunek Euskadiko ospitale-etarako babes materiala sortzeko, etaetxean 3D inprimagailua duten herritarreitaldera batzeko deia egin diete.

Hainbat artisau telazko maskarak egiten ari dira behar duenarentzat

Merkatuanmaskarafalta da-

goela ikusita, Elgoi-barko etaMendaroko hainbatartisau maskarakegiten hasi dira.Besteak beste, El-goibarren Zu+Ni,Azpi’s bag, EmiliaNogales eta Pitxin-txukoak ari dira lan horretan, eta Mendaron, Myriam Martin eta Georgina Lopez.Beharra duenak Facebook bidez kontakta dezake eurekin. Argazkian Mendarokoospitaleko langileak ikus daitezke Myriam Martinek Mendaroko Leire jantzi-den-dak emandako materialarekin egindako maskarak jantzita.

Eskolak itxita eta hautaproba atzeratuta

Haurreskoletatik hasi eta unibertsitateraarteko eskolak ematen dituzten zentroetanetenda daude eskolak martxoaren 12tik.Hasieran bi asterako etena iragarri zuten,baina koronabirusaren gaitza zenbat heda-tzen ari den kontuan hartuta, epealdia sinedie luzatzeko erabakia hartu du HezkuntzaSailak. Hezkuntzari lotuta, bestalde, ekaina-ren 19an egitekoa zen unibertsitaterako hau-taproba ere atzeratu egin dute. Gipuzkoan,Araban eta Bizkaian uztailaren 6tik 8raegingo da.

Gotzon Garate Udal Liburutegiak maiatzaren 4ra arte luzatu du liburuak entre-gatzeko epea. Abisu berria jaso bitartean liburutegia itxita egongo da, baina jarridituzte jendeari arreta emateko bideak: Telefonoz, 943 74 35 25 zenbakian; wha-tsappez 688 710 138 zenbakian edota e-postaz, [email protected] helbi-dean. Era berean, online liburutegia martxan dagoela gogorarazi dute. Liburuentzatwww.eliburutegia.euskadi.eus webgunea erabili daiteke, eta filmentzat www.elibu-rutegia.euskadi.eus/efilms

Liburuak itzultzeko epea maiatzaren 4ra arte luzatu du Gotzon Garate Udal Liburutegiak

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 6

Page 7: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

ELKARRIZKETA 7

“Ondo gaude, lasai, eta hau amaitzeanberriz muxukatu eta besarkatuko dugu elkar”

Koronabirusaren gaitza hedatzen hasi eta berehala hasi ziren babes neurriak hartzenzahar etxeetan: bisita kopurua eta bisiten iraupena murriztu zituzten hasieran, bainaEspainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuenetik, bisita guztiak debekatu dituzte,eta orain, telefonoz edo bideo konferentziaz hitz egiten dute egoiliarrek senideekin.Zahar etxe batzuetan birusa sartu da, eta egoera “larria” bizi dute, Eibarko EgogainGerontologia Zentroan esaterako. Horren harira, Elgoibarko San Lazaro egoitzara jodugu, han bizi duten egoeraren berri jasotzeko.

w Zein egoera bizi duzue San Lazaron?Momentuz ondo gaude. Martxo hasieran hasi ginen babes

neurriak hartzen: bisitak mugatu genituen, sarreran garbiketarakobaliabideak jarri, jendeari tenperatura hartzen hasi ginen... Horrezgain, kanpo ekintza guztiak bertan behera utzi genituen, bai Na-gusilanek eskaintzen zizkigunak eta baita asteroko elizkizuna ere.Gerora, egoiliarren irteerak eta senitartekoen bisitak debekatu ge-nituen. Agian neurri hauek hartzeak lagundu digu momentu hone-tan behintzat egoitzan koronabirus kasu bat bera ere ez izaten,ez egoiliarren artean, eta ezta langileen artean ere. ProtokoloaAldundiak ezartzen digu. Maskara kirurgikoak eta eskularruak era-biltzen ditugu langileok, eta eskuak behin eta berriz garbitzen di-tugu. Garbitzaileek ere sarriago garbitzen dituzte eskuekin ukitzenditugun elementuak, esaterako, baranda, txirrina, iturriak...w Nola bizi dute egoiliarrek bisitarik eza?

Senideen falta eta kalera irten ezina, gogorra da. Orain ga-rrantzitsuena beraien behar guztiak asetzea da, eta horretarakolantalde guztia egotea ezinbestekoa da. Horregatik, martxoaren13an gure lan gatazka alboratu, eta greba bertan behera lagagenuen. Egongo da gero ere aldarrikapenetarako denbora. Egoi-liarrek ezagutzen dute egoera, eta ez dakit bizitzan momentu go-gorrak bizitakoak direlako-edo, baina askotan guk baino hobetodaramate hau guztia. Lasai daude, askotan umoretsu eta momen-tuz tinko eusteko itxuran.w Zein bitarteko dituzte senideekin harremantzeko?

Familiakoekin harremana desberdina da kasu batetik bestera:batzuek telefonoz hitz egiten dute, baina gaitasun hori ez dutenenkasuan whatsapp bidez bidaltzen dizkiegu familiakoei bideo txikibatzuk, eta guk geuk ere deitzen diegu telefonoz, lasai egon dai-tezen. Beste bide batzuk ere martxan ipintzeko lanetan ari gara.w Eibarko San Andres egoitzatik salatu dute baliabideak faltadituztela. Zein baldintzatan ari zarete zuek lanean?

Material falta orokorra da egoitza eta osasun erakundeguztietan. Gure kasuan erabili eta botatzekoak diren maskarakirurgikoak berrerabiltzen ari gara. Aldunditik bidaltzen digutemateriala, eta Elgoibarko Udaletik ere eskaini digute lagun-tza, materiala emateko eta ahal duten beste edozein laguntzaeskaintzeko ere. Herritarrek ere deitu digute telazko maskarakedo plastikozko mantalak egiteko prest daudela esanez. Be-netan eskertzekoa da. Ziur egon behar izanez gero laguntzaeskatuko dugula. Bestalde, Aldunditik egunero deitzen digutegure egoeraren berri jasotzeko; bai egoiliar, bai material etabaita lantaldearen egoera ezagutzeko.w Osakidetzako langileei entzun diegu presio eta ezinegonhandiz ari direla bizitzen hau dena. Nola zaudete zuek?

Langileok urduritasun eta antsietate puntu batekin bizi duguegunerokoa, eta hurrengo egunean zein egoera edukikodugun ez jakiteak kezkatzen gaitu. Elkarri laguntzen saiatzengara, denok dauzkagulako kezka berberak. Guk kutsatukoditugun beldur gara, egoera okertzen bada EPI nahikoak ja-soko ditugun beldur, edo gu gaixotuz gero egoiliarrak norkzainduko dituen beldur. Okerrena iristear dagoela diote, etabeharren arabera neurri zorrotzagoak hartzeko plangintzaprest daukagu. Egoeraren arabera isolamendu neurriak go-gortzen joango gara, solairuka edo logelaka, beharren ara-bera. Baina dauzkagun neurriekin, gure esperantza daegoitzan kasu bat bera ere ez edukitzea. Gauero 20:00etanegoitzan ere txalo zarata izaten da eta horrekin beste egunbateko garaipena ospatzen dugu. Eskerrak eman nahi dizkietegoiliarren senideei jasotzen ditugun animo eta eskertza me-zuengatik, horrek laguntzen baitigu egunero gogor lanean ja-rraitzen. Azkenik, egoiliarren senitartekoei lasaitasun mezubat bidali nahi diet: ondo gaude, lasai, eta guzti hau buka-tzean berriz elkar muxukatu eta besarkatuko dugu.

u LEIRE ESNAOLA SAN LAZARO EGOITZAKO ERIZAINA

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 7

Page 8: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

ELKARRIZKETAK8

Konfinamenduak baditu milaka aurpegi

Hamabost egunerako ezarri zuen hasieranEspainiako Gobernuak konfinamendua, etabeste bi astez luzatzeko erabakia hartu duKongresuak aste honetan. Hortaz, HegoEuskal Herrian apirilaren 12ra arteiraungo du alarma egoerak. Horren eragi-nez, "behar-beharrezkoak" diren zeregi-netarako irten daiteke etxetik, eta soilikoinarrizko behar horiek asetzen dituztenestablezimenduak daude zabalik. Konfina-menduaren aurpegi desberdinak jaso di-tugu erreportaje honetan.

w Farmaziak dira zabalik mantendu beharreko establezi-menduetako batzuk. Zer moduz daramazue egoera?

Lanez gainezka gabiltza. Babes neurriak bermatzeko jende-aren arteko distantzia gorde behar dugu, eta ondorioz, beze-roek kanpoan itxaroten dute. Hortaz, barruan dagoen bat irtenarte, ez da hurrengoa sartzen, eta horren ondorioz, denboraasko galtzen dugu. w Sendagileek errezetak hartzeko epea luzatu dute, jendeagutxiago irten dadin botikak erostera. Igarri al duzue?

Bai, bai. Jendeak botika gehiago eskatzen ditu, orduan be-zero bakoitzarekin ere denbora gehiago ematen dugu. Jendeabotika gehiago erosten ari da ahalik eta gutxien etortzeko hona.

Termometro gehiago ere saldu ditugu egunotan, jendeak ba-dauka tenperatura kontrolatzearen ardura hori, eta gelak etamaskarak ere asko saldu ditugu. Une honetan ez daukagu mas-kararik, baina gela badaukagu. Hori bai, ohikoa baino gares-tiago, merkatuan lortzea oso zaila dagoelako.Koronabirusarekin zerikusia duten produktuak garestitu egindira. Txina aurretik hasi zenez, hemen zeuden maskarilla guz-tiak hara saldu ziren, eta orain, hemen falta zaizkigu. Zaldi-barko zabortegiaren kontua ere pare-parean tokatu zen, etaorduan ere jende askok erosi zituen maskarillak.w Zein babes neurri hartu dituzue?

Bi langile etxean daude, badaezpada, ordezko moduan.Eskularruekin egiten dugu lan, eta maskararik ez daukagunez,maskara gabe gabiltza. Eskuak sarri garbitzen ditugu, distan-tziak mantendu eta orain metakrilatozko manpara moduko ba-tzuk jarri ditugu mostradorean, bi leihatila sortuz. Bezeroakbinaka artatzen ditugu. w Jende askorekin duzue harremana egunero. Badaukazuebeldurrik?

Kezka bai, badakigu kutsatu gaitezkeela, baina langilegehienok gazteak eta patologiarik gabekoak gara, beraz, aldehorretatik nahiko lasai gaude. Baina kontu handiz gabiltza, ezdugulako gaixotu nahi, batetik, gugatik eta gure senideengatik,baina bestetik, gure bezeroengatik. Jende askorekin egotengara, eta gu gaixotuz gero, jende asko jartzen dugu arriskuan.

ANDER ARRILLAGA, Yudego botikakoa

AINHOA ANDONEGI /ASIER ORBEA

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 8

Page 9: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

“Beldurrez eta kezkaz bizitzen ari naiz egoera hau, larritasu-nez. Lehenengo egunetan goiz eta arratsaldez zabalik eduki nuendenda, baina berehala erabaki nuen ordutegia murriztea, etaorain, goizez bakarrik zabaltzen dut. Jendea etortzen da, bainaez lehen beste, eta askok kanpoan itxaroten dute. Jendeak orainkantitate gehiago erosten du, eta izoztu egiten du ogia, okindegiragutxiagotan etortzeko. Distantziak zaintzen ditugu, eta babes neu-rri batzuk ere hartu ditut: maskara eta eskularruak jantzita dihardutlanean, eta dirua ukitzen dudan bakoitzean eskuak garbitzen ditutgelarekin. Gure asmoa lanean jarraitzea da, etxekoren bat gai-xotzen ez den bitartean edo beste agindurik ematen ez digutenbirtatean”.

ELKARRIZKETAK 9

SONIA ARANBARRI, Ibarrenea okindegikoa

w Hasiera batean ez, baina gerora hotel eta ostatu guztiakixteko agindua etorri zitzaizuen. Nola kudeatu duzue ego-era?

Hasieran jatetxeak ixteko agindua etorri zen, eta halaxeegin genuen, baina hoteleko kafetegia oraindik zabalik man-tendu genuen. Gerora, hoteleko kafetegia eta jatetxea ere itxibehar genituela esan ziguten, baina ostatuaz ez ziguten ezeresan. Sei bezero genituen hotelean, enpresetako langileak guz-

tiak, baina hain justu asteburu hartan Madrilgo bezero batzuketorri zitzaizkigun, hiru bikote. Harrituta hartu nituen, eta galdetunien nolatan etorri ziren egoera honetan, eta arduragabekeriazerantzun zidaten Madrilen hemen baino okerrago zeudela. w Hotela ixtean, zer egin zenuten bezeroekin?

Bezero mexikar bat geneukan, eta ezin zuen bere herrial-dera itzuli. Hori izan zen gure arazo nagusia. Badirudi berelantegiak aurkitu diola etxeren bat alokairuan.w Hotela eta jatetxea itxita, zein egoeratan zaudete langi-leak?

ERTEan gaude. Hotela zabalik egon zen bitartean ni laneanegon nintzen, bezeroen gosariak bideratzeko, harrera, fakturaketa e-posta kontrolatzeko, eta bezeroen zalantzak argitzeko.Baina ostatu guztiak ixtea erabaki zuen Gobernuak, larrialdiegoeraren batean hotelak ospitale moduan erabili ahal izateko,eta ordutik ni ere etxean nago. Badakigu aldi baterako izangodela, baina ez dakigu zenbat luzatu daitekeen aldi hori. Kez-katuta gaude apur bat, baina beste alde batetik lasai gaude,badakigulako egoera normaltzen denean lanera itzuliko garela.

MIREIA RICO, Txarriduna hoteleko harrerako arduraduna

w Estankoa zarete zuek, eta zabalik egotera behartuta zau-dete. Nola ari zarete bizitzen hau guztia?

Kezka handiz, egia esan. Egun batzuk besteak baino ho-beak ditugu, baina gaur esaterako, triste samar harrapatu gai-tuzu. Bi langile gaude hemen, eta jende askorekin egoten garaharremanetan, diruarekin gabiltza, eta arriskua badaukagu. Etagugatik baino gehiago, etxekoengatik gaude kezkatuta. Nireamak 91 urte ditu eta denean ari dira esaten adinekoak direlaarrisku gehien dutenak eta babestu egin behar ditugula. Gero,akaso, neuk harrapatuko dut gogorrena, baina nik uste dut ha-rrapatzen badut ere, pasatuko dudala.

AURORA TXURRUKA, Morroskilo dendakoa

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 9

Page 10: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

ELKARRIZKETAK10

w Zer eragin eduki du alarma egoerak Rezola gasolindegian?Gaur egungo gainerako gasolindegi gehienetan ez bezala,

gurean langileok sartzen dugu gasolina depositoetan, baina ko-ronabirusa dela-eta autozerbitzu erako gasolindegia izatera pa-satu da gurea azken egunotan. Horixe izan da aldaketanabarmenena, hala egiteko agindu baitigute, gu geu eta beze-roak ez kutsatzeko. Guk gasolina ematera ohituta daude bezeroasko, baina horiek eta gainerakoek ere ondo hartu dute neurriaeta ari dira moldatzen egoera berrira, eta nola egin asmatzen ezdutenei geuk ematen dizkiegu argibideak. Guk ez dugu ezer uki-tzen, dena bezeroek egiten dute, txartelarekin ordaintzearenabarne. Hori bai, tiketa ematen diegu, ertzainek geldituz gero ga-solindegian egon direla erakutsi ahal izateko.w Bezeroak ondo erantzuten ari dira hortaz?

Orokorrean bai, baina… badago pega bat. Igartzen ari gara

jende guztia ez dela betetzen ari etxean gelditzearena, ikustenari baikara batzuk sarri etortzen zaizkigula gasolindegira. Oraingauza baten bila eta hurrengoan beste baten bila, denak bidaiabatean eraman beharrean. Gasolindegiko ogia gustatzen zaie-lako datoz batzuk. Beste batean, gizon edadetu bat etorri zitzai-dan kafe bat eta tabako pakete bat hartzera, eta bide batez,butano bonbona bat erosi eta autoari depositoa betetzera, ja-kinda ez dagoela autoan ibiltzeko inolako beharrik. Eta txarrena,adin bateko jendea dela, arrisku handieneko taldean daudenak.Lotsagarria da, eta salagarria batzuek duten aurpegia. w Aztertu al duzue gasolindegiko denda ixtea?

Ez dago langileon esku erabaki hori hartzea. Eta herritarreizer egin behar duten esateko ere ez gara nor. Ez daukagu auto-ritaterik. Ertzainei ere aipatu diegu, baina zaila da ezer egiteagasolina bila etorri direla baita euren aitzakia.w Langile kopurua murriztu duzue?

Ordutegi berdina mantentzen dugu, 6:00etatik 22:00etara.Lehen, bi txandatan egiten genuen lan, hiru beharginek txandabakoitzean, eta orain, bi lagun ari gara txanda bakoitzean. Bilangile zaharrenek jai hartu dute, euren segurtasunagatik eta lanaere gutxitu egin delako. w Segurtasun neurriak zuen kabuz jarritakoak dira?

Gure ugazabak dituen gainerako gasolindegietan, Itziarko pe-ajekoetan esaterako, ipini dituen segurtasun neurri berdinak jarridituzte gurean. Aipaturikoez gainera, metakrilatozko manpara ba-tzuk ditugu ordainketak egiteko gunean.

JULIAN PERNICAS, Rezola gasolindegiko behargina

w Zein neurri ezarri dituzue Eroskiko beharginen segurta-suna bermatzeko?

Langileentzako hartu ditugun neurriak honakoak dira: hamarpertsona baino gehiagoko bilera guztiak bertan behera utzi di-tugu. Elkartzen bagara, gure arteko bitartea gutxienez metroeta erdikoa izan behar da. Langileon artean eta bezeroen ar-tean, bai kutxan eta bai mostradoreetan, distantzia minimoamantendu behar da: 1,5 metro. Zinta batzuekin seinaleztatu di-tugu lurrean distantzia horiek, lagungarri izateko. Aldageletan,

AITZIBER ARRIZABALAGA, Eroskiko arduraduna

w Zein neurri hartu dituzue alarma egoeran?Bi orduz bakarrik zabaltzen dugu denda, 9:00etatik

11:00etara. Nahiago genuke etxean gelditzea, baina gutxie-neko zerbitzuak ematera derrigortuta gaude. Prentsa saltzendugu, eta tabakoa ere bai. Joan zen astean jende pila bat etorrizen tabakoa erostera, baina aste honetan jende gutxiago dabil.Horrez gain paper denda ere bagara, eta umeentzako kartuli-nak edo margoak erostera ere etortzen da jendea, bainaetxean geratzeko agindua dagoenetik jendeak errespetu han-

diagoa dauka. Denok behar izan dugu denbora apur bat men-talizatzeko, eta ni neu ere, joan zen astean eta aste honetanez nago berdin. w Aurrerantzean etor litekeenak kezkatzen zaitu?

Bai, nik uste dut oraindik okerrena ikusteko gaudela, eta hauluzerako izango dela. Momentuz Mendaron eta inguru honetanlasai gaude, Gasteiz edo Madrilekin alderatuta, baina uste dutlaster hasiko garela koronabirusari aurpegiak jartzen hemenere, eta horrek beldurra ematen du.

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 10

Page 11: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

ELKARRIZKETAK 11

lagun bat edo bi egon daitezke aldiberean, eta garbitasunahanditu dugu. Sarrera zein irteeretan eskuak garbitzea derrigo-rrezko da, ura eta xaboiarekin. Etxetik uniformea jantzita etor-tzen gara, eta etxera ere halaxe joaten gara.w Larrialdi egoera ezarri zenetik gaur arte, moldatu eta egu-neratu egin duzue segurtasun protokoloa ere, ezta?

Bai, egunez egun berritu behar izan ditugu neurriak eta ego-erara moldatu. Eroski enpresak jakinarazten dizkigu neurriak.w Behargin kopurua mantentzen duzue?

Lehen geunden langileok jarraitzen dugu lanean, eta batzueilanaldia luzatu diegu, ditugun beharrei erantzun ahal izateko.Eroskiren egoitzako langileak ere etorri zaizkigu laguntzera,edukiera kontrolatzeko edo apalak hornitzeko, besteak beste.w Kezka eta beldurrak izango dituzue egoera honen au-rrean. Langileek badute lanera ez joateko aukera?

Bai, gure artean kezka da nagusi, lanean aritu ostean etxerajoaten baikara eta han senideak dauzkagulako zain. Langileeilaguntza ematen diegu, ordutegiak aldatuz, eta umeen zaintza-dela eta, lanera etortzeko arazorik badute oporrak ere hartu di-tzakete.w Eta zein dira bezeroentzat hartu dituzuen segurtasun neu-rriak?

Ordutegi berria dugu, 20:00etara aurreratu baitugu itxieraordua. Sarreran bi ilara egiten ditugu: 9:00etatik 10:00etara

bitartekoan, 65 urtetik gorako pertsonak, haurdun daudenaketa bestelako eragozpenak dituztenek dute dendan erosteko le-hentasuna. 10:00etatik aurrera, berriz, osasun arloan lan egitendutenek dute dendara sartzeko lehentasuna. Bezeroek plasti-kozko eskularruak jantzi behar dituzte sarreran, eta ezin dituzteerantzi irten arte. Erosketak egiten dihardutela 1,5 metroko bi-tartea mantendu behar dute gainerako lagunekiko.w Nola erantzuten ari dira bezeroak. Erosketa handiak alatxikiak egiten ditu jendeak?

Bezeroak guk agindutako neurriak betetzen ari dira, arazorikgabe. Lehengo egunetan egun batzuetarako erosketa handiakegiten zituzten, eta batzuek hala egiten jarraitzen dute. Azkenegunetan, baina, erosketa txikiak egiten ari dira, eta zenbaitzukegunean bi edo hiru alditan ere etortzen dira erosketak egitera. w Zein dira azkarren agortzen diren produktuak?

Gehien agortzen diren produktuak hauek dira: garbikariak,papela; bai sukaldekoa zein komunerakoa, azukrea, barazkiaketa lekaleak: dilistak, babarrunak, garbantzuak, e.a. Apalakegunero betetzen ditugun arren, agortu egiten dira aipaturikoproduktu horiek. w Etxez-etxeko zerbitzuan eskaria handitu egin al da?

Eskaera handiagoa da etxez etxeko zerbitzuan, baina zer-bitzua emateko baliabideak ere handitu ditugu, eta arazorikgabe funtzionatzen ari da.

w Zer produktu erabiltzen ari zarete kaleak garbitzeko?Igerilekuetan-eta botatzen den kloroaren antzerako produktu

batekin ari gara kaleak garbitzen [sodio hipoklorito]. Lixiba mo-dukoa da. w Ze gune ari zarete garbitzen?

Lagun asko elkartzen diren lekuak ari gara garbitzen bere-ziki, zabalik dauden denden inguruak, bankuak… ilarak sotzen

diren leku horiek guztiak. Elgoibarren joan den zapatuan hasiginen garbiketekin, eta martitzenean, Mendaron. Goizaldeko6:00etatik 9:00etara aritzen gara garbitzen. w Debabarrenako herri guztietan ari zarete kaleak garbi-tzen, ezta?

Bai, Debabarrena Mankomunitateko langileak gara gu etazerbitzua ematen duen herri guztietan ari gara garbitzen. Ha-sieran herri batzuetan bakarrik (Elgoibar, Eibar, Ermua eta So-raluze) hasi baginen ere garbitzen, Ingurumen Sailarenbaimena behar baitzen produktu hauekin lan egiteko, eta Uda-len oniritzia gero. w Badakigu herritarrek eskertu dizuetela egiten ari zaretenlan hau.

Ez dago sinisterik. Normalean, kaleak garbitzen dugunean-eta, jendeak ez digu eskertzen egiten dugun lana; alderantziz,badirudi traba garela batzuentzat. Lan honekin hasi ginenean,baina, eskerrak eman zizkigun jendeak. Ikusgarria izan zen jen-deak nola txalotzen gintuen. Hunkigarria.w Kalean diharduzue lanean. Beldurrik edo ezinegonik na-bari duzue? Beldurra denok daukagula uste dut, eta geuk ere bai. Gaineragarbiketak daukan garrantzia dela-eta, lana lagatzen azkenakizango ginateke gu.

JON SALEGI, Debabarrenako Mankomunitateko langilea

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 11

Page 12: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

ERREPORTAJEA12

Martxoaren 14an ezarri zuen Espainiako Gober-nuak alarma egoera, eta horrekin batera, hama-bost egunerako konfinamendua ezarri zuen. Joanzen astean, baina, epealdi hori beste hamabostegunez luzatzeko proposamena egin zuen PedroSanchez Espainiako presidenteak, eta eguaztekobilkuran onartu zuen proposamen hori EspainiakoKongresuak. Hortaz, Hego Euskal Herrian apirila-ren 12ra arte iraungo du konfinamendu aldiak.Baina, zer da konfinamendua? Zer egin daiteke etazer ez konfinamendu egoera honetan? Hori argi-tzen saiatuko gara bi orriotan.

KONFINAMENDURAKO ARAUAKw Irten naiteke etxetik? Janaria erosteko, lanera joateko, adi-nekoak, adingabeak edo mendekoak direnak zaintzeko, ban-kura edo finantza etxera joateko, osasun etxera joateko, odolaemateko, arazo larriren batengatik, zaborra ateratzera gertuendagoen edukiontzira, maskota ateratzera etxetik gertu. Ezin daeraikineko eremu komunean ibili, hau da, garajean, patioanedo eskaileretan ibiltzea debekatuta dago.w Desplazamenduetarako ziurtagiria: Identifikatzen diren per-tsonei ez zaie ziurtagiririk eskatuko, nahiz eta baloratu egingoden joan-etorria justifikatzeko ematen duen informazioa. Eman-dako informazioak zalantzaren bat sortzen badu, beste bitar-teko batzuk erabiliz egiaztatu ahal izango da. Oraingoz ez

dago mugikortasun-ziurtagiri ofizialik.w Ahalik eta gutxien mugitu: Desplazamenduak ahalik etagutxien eta banaka egin behar dira, desgaitasuna duten per-tsonei laguntzeko ez bada. Auto partikularretan gehienez bilagun joan daitezke, metro bateko distantzia zainduz. Gidariaeta bidaiaria atzean, gidariarekiko diagonalean. Lanerako ibi-bilgailu profesionaletan gidaria eta kopilotua ibili ahal dira,metro bateko distantzia utziz.w Desplazamendua moto edo bizikletan: Baimenduta dagoaurreikusitako kasuetan, eta banaka.w Taxiak: Bidaiari bakarra eraman dezakete, desgaitasunaduen pertsona bati, adingabe bati, adineko bati edo autono-

- AINHOA ANDONEGI -

Konfinamendua: zer egin dezaket?

Koronabirusa ahalik eta gutxien zabal dadin, aurrez aurreko eskolak eten eta aisialdiko ekitaldi guztiak bertan behera utzi zituzten le-henik. Egunak aurrera joan ahala, neurriak gogortzen hasi ziren, eta konfinamendua ezarri zuen Espainiako Gobernuak martxoaren

14an. Etxean gelditzeko agindua eman zuen, eta soilik “behar beharrezkoak” ziren zereginetarako irteteko baimena eman zuen. Meza,ezkontza eta hileta elizkizunak ere debekatu zituzten, baina hildakoei azken agurra egiteko beilatokiak zabalik egon ziren joan zenastera arte. Orain, horiek ere itxi dituzte, eta ehorzketa etxeek lurperatze edo errauste zerbitzuak soilik emango dituzte. Mugak ere itxidituzte, auto desplazamenduak ahalik eta gehiena gutxitzeko, eta debekatuta dago bigarren etxebizitzara joatea. Hori guztia zaintzekokontrolak indartu ditu poliziak, eta arauak betetzen ez dituzten herritarrei isunak jartzen hasi dira. Erakunde batzuek eskatu dute beha-rrezkoak ez diren jarduera guztiak eteteko, Txinan edota Italian egin duten bezala, baina gaur gaurkoz, Espainiako Gobernuak ez duerabateko konfinamendua ezarri. Hortaz, ahal den heinean etxetik ez irtetea da agindua. Ahal duen orok etxetik lan egin behar du, etaderrigorrez irtetea dagokionari babes neurriak zaintzeko agindu diote. Zurrunbilo honetan hainbat herritarrek zalantzak dituzte, ez dakitezer egin dezaketen eta zer ez, eta hori argitzeko asmoz Ertzaintzara jo du BARRENek, eta handik helarazi digute konfinamenduaren arau-dia. Elgoibarren arauak betetzen direla zaintzea Udaltzaingoari dagokio, eta Mikel Arantzamendi udaltzainburuak eman dizkigu zainketahorren azalpenak.

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 12

Page 13: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

ERREPORTAJEA 13

Mikel Arantzamendi Elgoibarko udaltzainburua

w Herritarrek argi daukate kon-finamendua zer den? Jaso ditu-zue deiak zalantzak argitzeko?

Bai, jaso ditugu zalantzak di-tuzten herritarren deiak. Zorio-nez, larrialdi deirik ez dugu jaso,

denak izan dira konfinamenduaren araudiari lotutako dudak argi-tzeko deiak. Gurasoengana joan daitekeen edo bestelako man-daturen bat egin dezakeen galdetzen digute. Hain zuzen eregaldetzen duenak arauak betetzeko interesa duelako galdetzendu, eta hori ondo dago. Araua haustera doanak ez du ezer gal-detzen. w Udaltzaingoari dagokio konfinamenduaren arauak betetzendirela zaintzea Elgoibarren. Zer moduz ari zarete?

Denetik dago, baina herritarren %95a baino gehiago osoondo portatzen ari da. Baina beti daude tranpak egiten dituztenbatzuk, eta horiek zaintzen daukagu lanik handiena. Baina gu-txiengoak dira, eta alde horretatik pozik gaude. Orokorrean he-rritarrak bikain ari dira arauak betetzen, eta oso pozik gaude.Txalotzekoa da herritarren jarrera. Laguntza ere eskaini digute;maskarak, eskularruak eta gelak eman dizkigute lanerako eta horieskertzen dugu.w Arauak hausteagatik isunik jarri behar izan al duzue?

Bai, jarri ditugu batzuk. Adibidez jendea pasiatzera irten da.Jende gutxi ibiltzen den lekuan aurkitu ditugu batzuk, esanez hanez zela inor egongo eta horregatik irten direla. Denok hori egingobagenu, akabo. Beste batzuk txakurra ateratzeko aitzakiarekin pa-siatzera irten dira, edo etxetik urrunen geratzen zaien okindegiedo farmaziara joan dira. Esaterako, Ermuaranbide kalean bizidena ezin daiteke Sigmako supermerkatura oinez joan erosketak

egitera. Batzuk ez dira konturatzen, baina zenbat eta zorrotzagobete etxean egoteko agindua, hau guztia lehenago bukatuko da.Ezin da egunero irten erosketak egitera. Gutxiago irten eta gauzagehiago erosi behar dira. Ogia erosteko aitzakiarekin egunerokalera irteten dira batzuk, eta egoera honetan erosi daiteke ogialau egunerako eta izoztu, adibidez.w Zuek derrigortuta zaudete lanagatik kalera irtetera. Noladaramazue egoera?

Ez da erraza. Guk ere nahiago genuke etxean egon, bainaezin dugu. Lanbide batzuetan derrigortuta gaude irtetera, bainaetxean egoteko aukera duenak etxean egon behar du, lehenik etabehin bere burua babesteko, baina baita gainontzekoak babes-teko ere. Hau errubera bat da. Gu lanera etorri behar gara herri-tarrak babesteko, eta eskatzen dugu gainerakoek etxeangeratzeko gu geu babesteko. Gu kutsatzen bagara, gure etxekoaketa harremana izaten dugun guztiak arriskuan jarriko ditugu. Txa-loak jotea oso ondo dago, baina askoz garrantzitsuagoa daetxean geratzea. Dena dela, berriz diot, Elgoibarren gutxiengoakdirela arauak hausten dabiltzanak. w Gau batean udaltzainak Mikel Laboaren ‘Txorian txori’ abes-tiaren doinura irten ziren kaleak zaintzera. Zer dela eta?

Une hartan guardian zeuden udaltzainen iniziatiba izan zen.Batetik, etxean egoteko agindua betetzen dutenei eskerrak ema-teko izan zen, eta bestetik, egun hartan hil zen lehen Osakide-tzako erizaina omentzeko. Tristura giro hura pixkat alaitzekoekimena izan zen. Abestia ez da oso alaia, baina euskaldunon-tzat esanahi handia dauka. Aste honetatik aurrera, ahal den neu-rrian, 20:00etan udaltzainek abesti bat jarriko dute egunero,etxean geratzen direnei eta arauak betetzen dituztenei eskerrakemateko.

“Herritarren %95etik gora oso ondo ari dira portatzen”

miarik ez duen pertsona bati laguntzeko kasuetan izan ezik.w Kirola eta aisialdia: Debekatuta dago kirola egitera irteteaeta haurrak ezin dira parkera eraman. Bigarren etxebizatzaraezin da joan.w Pakete banatzaileak: Ibili daitezke bide publikoan, laneanari badira.wGarraio publikoa: Bidaiarien artean metro bat gorde behar da.w Saltoki irekiak: Janari eta edari dendak, farmaziak, osasun-zentroak, optikak, ortopediak, higiene-produktuen dendak,prentsa eta paper dendak, gasolindegiak, estankoak, teknolo-giako eta telekomunikazioetako produktuen dendak, etxekoanimalientzat janaria saltzen dutenak, Internet, telefono edo

posta bidezko merkataritza-dendak, tindategiak, arropa-garbi-tegiak eta albaitaritza-klinikak. Kafea ematen duten saltokiekeramateko soilik prestatu dezakete. Ileapaindegiak, lokutorioaketa beilatokiak itxita egongo dira. Asteroko azokak baimen-duta daude, osasun babes neurriekin. w Etxera eramateko janaria: Baimenduta dago etxeetara ja-naria eramatea. w Tailer mekanikoak: Zabalik egongo dira baina premiazkokonponketak egiteko bakarrik. w Isunak: Zigor arinetan, 100 eta 600 euro arteko isunak jarditzakete; zigor gogorretan, hortik gora, eta 60.000 euro ar-terainokoak.

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 13

Page 14: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

ELKARRIZKETA14

Pneumologoa da Borja Ortiz de Urbina Antia (El-goibar, 1991) eta Gurutzetako OspitalekoPneumologia Sailean dihardu lanean. Koronabi-rusaren inguruko argibideak eman ditu, eta aldiberean, egunotan Osakidetzako langileek biziduten estres egoeraz eta duten lan-kargaz hitzegin digu. Idatziz erantzun die gure galderei.

w Lehenengo eta behin, Borja, zein da Gurutzetako ospitaleanbizi duzuen egoera? Azken egunotan Bizkaian izan dira ku-tsatze gehien. Nola zaudete antolatuta pandemia honi aurreegiteko?

Esan duzun bezala, Bizkaian azkeneko egunetan kutsatze ko-purua oso handia izaten ari da. Hemen, adibidez, gutxi gora-behera koronabirusaz kutsatu diren 200 pertsona daudeingresatuta. Antolakuntzari dagokionez, gaur egun, larrialdizerbitzutik pasatu ondoren Gaixotasun Infekziosoen Unitateko,Pneumologia Saileko eta Zainketa Intentsiboetako Unitatekokideak ari gara pandemia honi aurre egiten. Gaur gaurkoz,bi solairu oso eta beste bi solairutako atal nagusiak koronabi-rusa duten gaixoentzako gorde ditugu. Hala ere, egoera une-oro ari da aldatzen eta uste dut solairu gehiago hartu beharraizango ditugula koronabirusaz kutsatutakoentzat.w Birusaz kutsatu zen 52 urteko erizain bat hil zen joan zenastean, Encarni. Ezinegona, presioa, antsietatea, beldu-rra.... zenbaterainokoak dira langileon artean?

Bai, zoritxarrez egunero jasaten ari garen presioa handiada eta igarri-igarrikoa. Gainera, une batzuetan gure buruakbabesteko neurririk ez dugula izan sentitu dugu, pandemiahau oso azkar etorri delako. Baina orokorrean egoera honiaurre egiteko prestatuta gaudela uste dugu, eta hortan arigara. Zentzu honetan iruditzen zait gizartearen laguntza ezin-bestekoa dela.

w Esana ziguten koronabirusak kutsatutakoen kopuruaketa hildakoenak gora egiten jarraituko zuela, baina datuekhotzikara sortzen dute. Felix Zubia Donostia OspitalekoZainketa Intentsiboetako Unitateko medikuak izotzmendia-ren irudia erabili du konparaziorako. Esan digu hamarretikzortzik sintomarik gabe edo ia sintomarik gabe pasatukodutela gaitza eta horiek direla urpean daudenak, ur aza-lean daudela sintomadunak eta izotzmendiaren punta kasularriek osatzen dutela. Zer dakigu koronabirusaz?

Koronabirusa Coronaviridae familiako birus mota berri batda. Covid-19 izeneko birus honen sorrerari buruz hainbat te-oria daude eta, aditu askok Wuhango (Txina) merkatu bateansortu zela diote. Gaixoaren eztularekin eta doministikuarekinsortzen diren arnas jariakinekiko kontaktu estuaren bidez trans-mititzen da. Sekrezio horiek edozein gainazaletan daude, etaberaz, horiek ukitzen dituen edozein pertsona kutsa daiteke,sudurrera, begietara edo ahora eramanez gero. Horregaitikda hain garrantzitsua eskuak ondo eta maiz garbitzea. Sin-toma ohikoenak eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire falta-ren sentsazioa dira. Azkeneko datuen arabera, koronabirusazkutsatutako %80k sukarra eragiten duen arnas bideetako in-fekzio bat besterik ez dute izango, baina hala ere, kasu ba-tzuetan okerrera egiten dute, eta birusak pneumonia larriakeragin ditzake, bereziki adin handiko pertsonetan edo biho-tzeko eta biriketako gaixotasun kronikoak dituzten pertsonetan.

- AINARA ARGOITIA -

“Psikologikoki nahiko kaltetuta ikusten ditutgaixoak, bereziki adin nagusikoak”

u BORJA ORTIZ DE URBINAPNEUMOLOGOA

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 14

Page 15: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

ELKARRIZKETA 15

w Zenbat irauten du ziklo batek, kutsatzen garenetik sen-datzen garen arte? Birusaz kutsatzen denak zenbat egunezdauka arriskua beste norbait kutsatzeko?

Alde batetik, inkubazio-aldia, hau da, infekzioaren eta gai-xotasunaren sintoma klinikoen agerpenaren arteko denbora-tartea , 1 eta 14 egun bitartekoa da; batez beste, 5-6 egunizaten dira, baina gure esperien-tziaren arabera, sintomak hasiondoren ez dakigu zehazki gai-xoak zenbat egunez izangoduen arriskua beste norbait kutsa-tzeko. Horregatik, ospitaletiketxera bidali aurretik, Covid-19aren PCR testa (birusa gorpu-tzean erreplikatzen ari den edo ez jakiteko proba) egitendiegu. Bukatzeko, bi astez etxean bakarturik egotea gomen-datzen diegu eta hartu beharreko neurriak zeintzuk diren azal-tzen diegu: jateko tresnak tenperatura altuan garbitu,erabilitako arropak poltsa itxi batean sartu… Hilabete pasatuondoren bularraldeko X Izpi bidezko kontrola egiten diegugure kontsultetan.w Gaur gaurkoz ez dago botikarik koronabirusaren kontraegiteko, baina ari dira ikertzen. Aurrerapenik izan al da?Noizko izango da botika?

Gaur egun era desberdinetan jarduten duten hiru botikaari gara erabiltzen larritasun egoeraren arabera, baina egiada gutxi ikertu dela orain arte. Era berean, Gurutzetako Ospi-taleko ikertzaileak, Alemaniako, Frantziako eta Italiako ospi-tale batzuekin batera, ikerketa berri baten murgildu dirabirusaren ARN Polymerasa entzima galarazten duen Remde-sivir izeneko botika baten eraginak ezagutzeko.w Kasurik larrienak pneumonian bukatzen dutela entzundugu eta arnasa hartzeko arazo handiak izaten dituztela.Pneumologoa zara. Egoera kritikoena hori al da?

Bai, gure esperientziaren arabera, birusak sortutako pneu-moniak dakarren arnas gutxiegitasuna izaten da egoera kriti-koena eta hori saihestea edo agertzen denean oxigenoterapiabidez edo aireztapen mekanikoaren bidez aurre egitea izatenda gure lana. w Jaurlaritzatik ohartarazi dute oraindik ez duela goia jo,okerrena etortzeko dagoela alegia, eta etxean egotea da-gokigula. Zergatik da horren beharrezko konfinamenduazorrotz betetzea?

Beste herrialde batzuetan ikusitakoaren arabera goia jo-tzear garela uste dugu, baina hortarako neurriak hartzen arigara eta hortan ere biztanle guztiok konfinamendua zorrotzbetetzea ezinbestekoa da, kutsatutako pertsona bakoitzak ba-tezbeste bizpahiru pertsona kutsa ditzakeela esaten baitute az-keneko ikerketek.w Jaurlaritzatik ohartarazi dute egoera oso larria dela,baina momentuz ez dagoela kolapso egoerarik, Madrilen-

eta ikusten ari garen bezala. Hala ere, material eskasia sa-latu dute profesional askok, adinekoen egoitzetakoek-eta.Prestatuta gaude datorrenerako? Zein da zuen egoera? Baal daukazue behar beste babeserako ekipo?

Lehen esan bezala, material falta igarri dugu une askotaneta hori Euskal Herriko ospitale nagusietako batean lan egiten

dudala. Ez dakit ziur nola ari direnlanean besteetan, baina entzun du-danez Madrileko eta Euskal Herrikoadineko egoitzetan material faltanabarmena izaten ari dira. Nire ka-suan egunero kutsatuta dauden per-tsonak atenditzeko bata espezialbat, FP-3 deituriko maskarilak eta

betaurreko espezialak erabiltzen ditut. Hasieran bata eta mas-karila bakarra erabiltzen nuen pertsona bakoitzeko, bainaorain, ingresatutako kopurua dela-eta, egunean bata eta mas-kara berarekin atenditzen ditut kutsatutako pertsona guztiak, neu-rri handiak hartuta. w Konfinamendua ezarri digute. Ospitaleetan jendea baka-rrik ari da hiltzen, zahar etxeetan bisitarik gabe daude adi-nekoak, dolurik ezin da egin, hiletak ere bertan beheragelditu direlako.... Zer kalte psikologiko ekar ditzake ustezpandemiari aurre egiteko biderik eraginkorra denak?

Seguraski gure eguneroko lanaren alderik gogorrena aipatuduzu. Nire esperientzia motza kontuan hartuta, psikologikokinahiko kaltetuta ikusten ditut gaixoak, bereziki adin nagusikoak.Oso gogorra egiten zaie bakarrik egotea, bisitarik gabe. Bestealdetik, familiako kideen urduritasuna somatzen ari gara, osogogorra baita etxeko bat gaixorik egotea eta ikusi ezin izatea.Egunero saiatzen gara bisita pasa ondoren senideei etxera edosakelako telefonora deitzen, gaixoak nola dauden esateko etaia berririk dugun adierazteko, eta hori izaten da laneko momen-turik gogorrena. Etxeko eta mediku asko ikusi ditut momentu ho-rietan hondoa jota.w Nekane Murga sailburuak adierazi du gaixoen %30 bainogehiago daudela ospitaleratuta. Hala ere, esan du ospitale-ratzea beti ez dela aukerarik onena. Zergatik? Era berean,esan du hotelak eta egoitzak prestatzen ari direla, gaixoakartatzeko. Zer aurreikusten duzu datorren asterako? Noizarte luza daiteke hau?

Ospitalera benetan larri dauden gaixoak bakarrik iritsi behardira, alde batetik, ditugun neurriak eta materiala benetan behardutenei eskaintzeko, eta bestetik, kutsatze kopurua murrizteko.Ospitalean ikusten ari garena eta Madrilen ikusten ari garenaikusita, gero eta litekeenagoa da Euskal Herrian ere era horre-tako neurri batzuk hartu behar izatea. w Zer esango zenieke gure irakurleei?

Indartsu mantendu behar garela, orain inoiz bainogehiago eta hau pandemia bat denez, etorri zen bezala jo-ango dela.

“Material falta igarri dugu une askotan eta hori Euskal Herriko ospitale nagusietako batean ari naizela lanean”

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 15

Page 16: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

ELKARRIZKETA16

Autismoa dutenek arindua hartu dute

Konfinamenduak, birusaren hedatzea eragozteko neurririk eragin-korrena denak, eragin ditzakeen kalteez ohartarazi dute psikolo-goek. Bakardadean dauden adinekoei laguntzeko telefonozerbitzuak jarri dituzte martxan eta konfinamendu-orduak arina-goak egiteko milaka ekimen sortu dira azken egunotan ume zeinhelduentzat. Bada kolektibo bat, baina, bereziki gaizki ari dena pa-satzen eta haiei erreparatu diegu gaur. Joan zen barikuaz geroztikautismoa duten herritarrek edo beste jokaera nahasmenduren batdutenek kalera irteteko bamena dute, beti ere koronabirusaren ku-tsadura saihesteko neurriak hartuta. Arindua hartu dute, eta es-kertu dute dekretuan aldaketa hori jasotzea, baina dena zaie gutxiJimmy Brosa Gautenako familia zerbitzuen arduradunak azalduduenez. Enpatia eskatu dute.

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak jakinarazi zueneguenean neurri berria Estatuko Aldizkari Ofizialean argita-ratu ostean, eta barikuan jarri zuten indarrean. Geroztik,

“konfinamenduaren eraginez euren egoera okertuz gero”, beha-rrezkoak dituzten irteera guztiak egin ahal dituzte autismoa dute-nek, beti ere kutsatzea eragozteko neurriak errespetatuz. Etajakina, irteera horiek beste pertsona batek lagunduta egin ahaldituzte. Espainiako Autismo Federazioak egindako eskaerari eran-tzun zion hala Espainiako Gobernuak. Gure bueltan, autismoareninguruan gizartea sentsibilizatzeko Urola bailaran sortutako MareaUrdina elkarteak ere gauza bera eskatua zuen aurrez, Pedro San-chez Espainiako presidenteak ezarritako konfinamenduari buruzkodekretuak malgutasunik ez zuela jasotzen ikusita.

“Malgutasuna eskatzen genuen, eta zehaztasun handiagoaere bai familia askok. Nahi izanez gero, interpretatu genezakeenaukera bazutela, baina zehatz ez zuen aipatzen gure problema-tika eta autismoa dutenekin lan egiten dugunok eta gure bueltakofamiliek behar genuen hau. Lasaitasua hartu dugu neurri berri ho-nekin, premia berezia izan arren besteek zer esango zuten beldurzirelako gure familia asko”, adierazi du Jimmy Brosa Gautenakofamilia zerbitzuen arduradunak, herritarrei “enpatia” eskatzeaz ba-tera. Neurri berria indarrean jarri zen egunean bertan elkarrizke-tatu genuen Brosa eta gustura zen Gobernuak euren eskaeraaintzat hartu zuelako, baina, aldi berean, kezkatua ere bazegoenegoera honek lehenaz gain familia askorengan eragin dezakeenkarga psikologikoagatik.

“Egoera hau guztiontzako da zaila, baina autismoa dute-nentzat, eta ondorioz, haien etxekoentzat are da zailagoa, au-tismoa dutenek ezinbestekoa dutelako errutina bat mantentzea,eta konfinamendu egoeran ezinezkoa zaielako askori”, oharta-razi zuen. Autismoaren barruan gradu ezberdinak daudela na-

barmendu zuen eta ez daudela bi kasu berdin, baina oro harhartuta, autismoa dutenek errutinaren bidez ulertzen dutela in-guruan gertatzen ari dena, eta hori kenduz gero, erreferentzial-tasun guztia galtzen dutela. Bada beste kontu bat ere: “Umeguztiak daude etxean egunotan eta etxean dauzkaten baliabideguztiak erabilita ere, gurasoei ez zaie erraza haiek entretenitzeaeta haien beharrak asetzea, baina kontuan izan behar duguorokorrean autismoa dutenek interesa falta izaten dutela eta in-teres falta horrek are zailagoa egiten duela haiek entretenitzea.Familia askok ezin dituzte konfinamendua ezarri aurretik erabil-tzen zituzten ihes-errutinak baliatu eta hori da orain momentuanduten zailtasun handiena”.

Kalera behar dutenean irteteko aukerak lasaitasuna ekarri dielanabarmendu du Brosak, nahiz jakin familia askorentzat ez delanahikoa izango. Hala ere, zehaztu du egoera larria dela eta ar-duraz jokatzea denoi dagokigula. “Gure familiek badakite sal-buespen kasuetan ere arduraz jokatu behar dela, malgutasunanahierara erabiliz gero konfinamendu-egoera luzatzea etorriko de-lako, eta gaitza izugarri zabaltzea. Arduraz jokatzen ari gara,eta ez dezala inork bestelakorik pentsatu. Premia bereziak dituztegure familiek eta enpatia eskatzen dugu”.

Zailtasunak zailtasun, gela egonkorretako ikasleen jarraipenaegiten ari dira Gautenako profesionalak egunotan eta nahasme-nak dituzten pertsonentzako Etxebizitza eta Aldi Baterako EgonaldiZerbitzuan arreta berezia jarrita ari dira. 78 pertsona dituzten etxehorietan eta etxe horietan birusa ez sartzeko neurri guztiak zorroztudituzte, pertsona horietako asko sasoiko egon arren badauzkagu-telako beste asko patologia gehiago dituztenak eta horrek ahu-lago egiten dituelako birus honen aurrean. Gipuzkoako ForuAldundiarekin batera koordinatuta ari dira lanean Gautenako pro-fesionalak etor daitekeenari aurre hartu nahian.

- AINARA ARGOITIA-

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 16

Page 17: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

ELKARRIZKETA 17

Konfinamendua,amen ahotan

Autismoa duten semeak dituzte Nerea Lo-dosok eta Brigida Iriondok. Arratsek, Ne-rearen semeak, 21 urte ditu, eta Mikelek,Brigidaren semeak, 7. Konfinamenduanola bizi duten kontatu digute.

w Nola bizi duzue konfinamendua?Nerea Lodoso: Urtean zehar, umore etanerbio gorabehera handiak izaten ditugure semeak, baina, une honetan,nahiko lasai eta pozik dago, eta hori,une zail honetan, pozgarria da guretzat.Konfinamendua, beraz, ez da hasieranuste izan genuen bezain beldurgarria.Badirudi, astiro-astiro, ohitzen ari garela. Brigida Iriondo: Gure kasuan ez dahain latza izaten ari. Nahiko ondo era-maten ari da Mikel. Esango nuke, guk,gurasook, okerrago daramagula hau.w Kalera irten ezin duela ulertu ezinduenari, nola azaltzen zaio gertatzenari zaiguna?N.L.: Gorabehera hau azaltzeko modudesberdinak izan daitezke, piktogra-mak, esaterako. Guk Arratsi azaldu ge-nion jendea gaixorik zegoela, etahorregatik, denak etxean geundela. Ka-lera irten ginen lehenengo aldian, osoarraroa egin zitzaion, bere ohiko lekuguztiak itxita aurkitu zituelako, baina ba-dirudi, denborarekin ohitzen ari dela.Gainera, kontuan izan behar da, Arratsijende pilaketa handiek nahasmenduaeragiten diotela, eta kalea jenderik gabeikusteak, nire ustetan, nolabait lasaitu egi-ten duela. Guretzat oso garrantzitsua dakalera irteteko eman diguten aukera, ar-nasgune bat da gurea moduko egoerabizi duten familia askorentzat.B.I.: Gure kasuan piktogramak erabiltzenari gara Mikeli gertatzen ari dena azal-tzeko eta hitzez ere azaldu diogu. Eta hasida ulertzen, baina hasieran gaixo zego-ena bera zela pentsatzen zuen.

w Autismoa dutenentzat beharrezkoada errutina jarraitzea. Zein bide era-biltzen dituzue ohiko jardunei eusteko?N.L.: Arratsen bizimodua egituratzenzuen baliabide garrantzitsuena, Egu-neko Zentroa, une honetan itxita dago,eta horrexegatik, ahal den neurrian, egu-neroko errutinak mantentzeko ahaleginaegiten dugu. Baditugu horretarako balia-bideak: Arratsez egunero arduratzenden zaintzailea, Udalak eskaini digunetxez etxeko zerbitzua eta etxetik bertatiklan egiteko eman didan erraztasuna; etagu, etxekoak. Horri esker, Arratsek egu-nean jaso behar dituen arreta orduak be-teta daude. Eta horretaz gain, saiatzengara bere gustuko gauzak egiten: puzz-leak egitea, irakurtzea, musika entzutea,eta zorionez, kalera irtetea. Etengabekoarreta eskatzen digu, baina une hauetangarrantzitsuena da Arrats lasai egotea,eta oraingoz, lortzen ari gara. B.I.: Zaila egiten ari zaigu geneuzkanerrutinei eustea, aisialdi asko geneuka-lako: piszinara joaten ginen, zaldian ibil-tzera... eta hori dena itxita dago. Horiulertzea zaila da ume guztientzat. Hel-duen beharrez asko hitz egiten da tele-bistan-eta egunotan, baina haurrenbeharrez oso gutxi eta krisi honek eraginhandia izango du umeengan. Nireustez, eurek izango dira kaltetuenak.Guk eguneroko jarduerei eusteko krono-grama bat osatu dugu piktogramekin,eta hitzez ere azaltzen diogu ulertzekogaitasuna baduelako, baina den-denaulertzea oso zaila da. w Zaintzaileok nola bizi duzue hau?

Nola egiten duzue zuen buruak zain-tzeko? N.L.: Guk, zorionez, nahiko ondo bizidugu egoera hau, lasai gaude. Pertsonaguztiek hartzen dituzten edo hartu be-harko lituzketen neurriak hartzen ditugu.Eta gure familiaren premiak ondo asetadaude. Bestalde, gizarte guztia ari daegoera zaila bizitzen. Egoera hau,berez, gogorra da guztiontzat. Denokdauzkagu kezkatuta eta triste egotekoarrazoiak, eta batzuek bat bainogehiago. Horrexegatik, animoak emannahi dizkiet denei.B.I.: Zaintzaileok egunero bizi dugunmodu berean bizi dugu egoera hau,egia esan. Ez dago alde handirik. Gureburuak zaindu aurretik beste batzukzaindu beharra daukagu. Hori beti dahorrela. Eta behar berezirik badugun?Bai, asko, baina orain ez da momentuazeintzuk diren izendatzen hasteko.w Enpatia eskatzen zuen Jimmy Bro-sak, konfinamendu garaian gehiago,ikusten duelako joera bat herritarrakPoliziarena egiten hasteko. Sumatuduzu halakorik?N.L.: Ez dut horrelakorik sentitu. Uste dutherrian jende guztiak ezagutzen gaituela,eta ulertzen duela zergatik irteten garen,guretzat beharrezko gauza bat dela. Halaere, ez naiz harritzen jendea haserretzea,egunotan hedabideetan agertu diren iru-diak ikusita.B.I.: Bai, badago jendea Poliziarenaegin nahi duena, baina orokorrean in-bidiaz betetako jendea da. Tamalga-rria da.

u NEREA LODOSO u BRIGIDA IRIONDO

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 17

Page 18: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

ARGAZKITAN18

“Nik, medikua naizen aldetik,ekonomia guztia etengo nuke”

Ez da gurean ohikoena, baina gaur, Euskadi Irratiko Arantxa Arza kazetariak Felix Zubia DonostiaOspitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitateko medikuari egindako elkarrizketa ekarri dugu hona, osoargigarriak iruditu zitzaizkulako Zubiak emandako azalpenak (www.eitb.eus/osasunetxea). Elka-rrizketa igandean, martxoaren 22an, egin zion Arzak Zubiari iganderoko Osasun Etxea tartean. Ira-kurtzen hasi aurretik, beraz, egin kontu, irakurle, bost egun pasatu direla solasaldi hau izan zutenetik.

- AINARA ARGOITIA -

u FELIX ZUBIA DONOSTIA OSPITALEKO ZAINKETA INTENTSIBOETAKO UNITATEKO MEDIKUA

w Esana ziguten kutsatuen eta hildakoen kopuruak gora etagora egingo zuela, baina datuek hotzikara sortzen dute. Gaitzaren hedapena nolakoa den gogoratzea komeni da, gaitzabera oso gaiztoa delako alde horretatik. Birusa hartuta, inkuba-zioak, sintomarik gabeko garaiak, 3-14 egun iraun ditzake; gehie-netan, 5-7 egun. Laburbilduz, astebete. Ondoren, sintomek,arinak baldin badira, 7-10 egun irauten dute, gutxi gorabeheraastebete, baina ikusi da okertzen diren kasuak aste horren buka-eran okertzen direla eta heriotzak ere 7-10 egun pasata gertatzendirela. Beraz, orain ikusten ari garen heriotza kasuak gaur hama-bost egun kutsatu zirenenak dira. Horregatik, zenbakiei bakarrikbegiratzen baldin badiegu, garbi ikusten da gaitzaren atzetik go-azela. Sintomak agertu eta hamabost bat egunean, kutsatu de-zake pertsona horrek beste norbait. Baina hemen guztian badazerbait nabarmentzekoa: pertsona gehienek sintoma arinekinpasatzen dute gaitza. Astebete edo gutxiago egiten dute ondoe-zik. Gaixoekin beraiekin egoteko aukera izan dut, eta gehienekzera esaten dute: “Baina hau katarro bat baino ez da! Bi egunekosukarra izan dut, astebeteko eztula. Hau al da dena?”. Bai, etahala da, baina batzuek, aste horren amaieran, 7-10. egunean,pneumonia larri bat garatzen dute eta arnasa hartzeko arazo la-rriak izaten dituzte. Okerren eramaten dutenak adinekoak [gizo-nezkoak emakumeak baino gehiago] eta gaixo kronikoak dira.Eta gero, hori ere ikusi dugulako, portzentaje oso-oso baxu bateaneta arrisku txikiarekin pertsona gazteek ere garatzen dute pneu-monia larri hori. Ziklo batek, beraz, gutxi gorabehera, bi-hiru asteirauten ditu, eta gaixo bakoitzak bi pertsona kutsatzen baldin ba-ditu, bi aste pasata-edo, gaixo batetik bi gaixo izango ditugu;laugarren astean, 4 izango ditugu, hurrena, 8, gero 16, 32 on-doren, 64 gero, 128 hurrena, 236, 512, 1.024... Hau da, neu-rriak hartuta ere, emaitza ikusterako gaitza zabalduta dago, etabitartean, gainera, biderkatu egin zaigu agerpena. Biderkapenhori ikusten ari gara egunotan, eta beraz, pentsatu behar dugu

gaur hiltzen ari zaizkigunak gaur hamabost bat egun kutsatu zi-rela. Astebete da neurri zorrotzagoak hartu zirela eta astebete ho-netan gertatutakoak eta kutsatutakoak datorren aste honetanagertuko zaizkigu. Beraz, datorren aste hau [martxoaren 22tikmartxoaren 29ra artekoa] oso gogorra izango da zenbakien al-detik, bizipenen aldetik eta egoeren aldetik. Italian diote BigarrenMundu Gerraz geroztik pasatu duten egoera larriena dela.

Badakigu gaitzak aurrera egingo duela, etorriko zaigula etazenbat eta denbora gehiago pasatu datuak berdintzen, orduaneta larriagoa izango dela. Hau da, astebetean ehun badira po-sitiboak, eta hurrena, berrehun, oraindik gorakoan gaude. Ehuneta ehun baldin badira, berriz, berdintze-maila batean egongogara eta ondoren jaitsiera-fasea etorri zaigu. Beraz, aste gogorrakdatozkigu eta presta gaitezen. w Zer dakigu gaitzaz?

Pertsonarik gehienek, hamarretik zortzik, sintomarik gabe pa-satzen dutela edo ia-ia konturatu gabe, baina birusa izan arrensintomarik agertzen ez duten horiek kutsa ditzakete beste batzuk.Ondorioz, ez dakigu une honetan ziur zeinek daukan gaitza etazeinek ez. Horretarako milioika test beharko genituzke eta horioso zaila da. Ondorenean, sintomak dituzten %20 horren %80ksintoma oso arinak dituzte, eta sintomak dituztenen %15-20k oke-rrera egiten dute, eta %5 bat dira benetan larri jartzen direnak.Kutsatutako norbaitekin kontaktua izan duten guztien %1a, alegia.Banaka hartuta, beraz, arriskua oso baxua da, baina era bereanbadakigu biztanleria osoaren %70 inguru egongo garela birusa-rekin harremanetan. Beraz denok hartu behar dugu neurriren bathau gelditzeko, kopuruak hain handiak badira gaitza oso hedatuadagoelako baita. Izotzmendiaren irudiak balio du azaltzeko zerdugun. Urpean daude sintomarik gabekoak, ur azalean, kutsa-tuak, eta izotzmendiaren punta larrien daudenek osatzen dute.Horregatik herrialdetik herrialdera datuak ezberdinak dira. Alema-nian, adibidez, kasu asko dituzte, baina hildako gutxi. Suedian

www.eitb.

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 18

Page 19: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

ARGAZKITAN 19

ere bai, Norvegian ere ber-din. Zergatik? Neurketagehiago egin dituztelako etasintomarik gabeko horiekatzematen ari direlako. Eta hemen, gurean, sintomarik gabekoeiez zaie testik egin. w Sintomarik gabeko horiei testak egingo balitzaizkie zerbai-tetan aurreratuko genuke?

Aurreratuko genuke pertsona horiek isolatu ahal izango geni-tuzkeelako, baina nik uste une honetan eta ikusita zein hedatuadagoen gaitza isolamendu-neurriak unibertsalak izan behar direla.Gaitza hain hedatua dagoen momentuan, ‘zu bai, zu ez’ entre-saka eginez ibiltzea ez da praktikoa, eta ezta guztiz ziurra ere.Arduraz jokatzea dagokigu. Badirudi denok zerbait egin behardugula, bada momentu honetan etxean egotea eta itxuraz ezerez egitea asko egitea da, eta hori egitea dagokigu. Horrez gaingogorazi behar dugu sintomak dituenak etxean gelditu beharduela, eskuak eta gainazalak sarri garbitu behar ditugula denoketa pertsonekin aurrez aurreko harremanak eten behar ditugulaaldi batez. w Eusko Jaurlaritzatik ohartarazi dute egoera larria dela, bainamomentuz kolapsorik ez dagoela. Materiala, arnasgailuak,maskarak... Prestatuta al gaude datorrenerako? Nahiko ba-liabide al dago?

Ez dakit, baina egin kontu zelako dimentsioa duen honek. Gukmomentuan badaukagu tokia, baina ez dakigu honek goia jotenduenean nola ibiliko garen. Efektua hamabost egunera ikusten arigara, eta orain neurririk hartzen ez baldin badugu, ikaragarriaetorriko zaigu. Ekipamenduez ari garela, guk momentuan ez dau-kagu babeserako ekipamenduen gabezirik, baina egia da lehenlerroan gaudela, eta beraz, ondoen hornituta daudenak garela.Baina egin kontu: Zainketa Intentsiboen Unitatean dagoen koro-nabirus kasu bakoitzeko hogei bat babes-ekipo behar ditugu egu-neko. Beraz, hogei kasu izanda, 400 ekipo eguneko.Astebetean, 2.800 ekipo, eta Euskal Herrian, gutxi-gorabehera,15.000 babes-ekipo beharko genituzke eguneko. Ospitale handibatean 3.000 langile ari dira lanean eta bakoitzari ekipo banaemanda, astebetean 20.000 bat ekipo beharko genituzke. Horrigehitu osasun etxeetan behar dituztenak, zahar etxeetan behar di-tuztenak.... Egin kontu zenbat babes-ekipo behar ditugun orain,munduko herrialde guztietan eskatzen ari diren une honetan.Beraz, eskaera izugarria da, eta behar den guzti hori ekoiztekozailtasun handiak daude. Ez da diru kontua, ez da borontate kon-tua; posibilitate kontua da. Ekipo horiek modu estandarizatuanegiten dituzte, kontrol neurri zorrotzak hartuta, baina daudenakagortzen badira nik neuk ez dut baztertzen beste bide batetik sortubehar izatea.w Gaitzak aurrea hartu digu, beraz?

Ikaragarri aurretik doakigu gaitza. Italia iparraldean produk-zioa guztiz etetea erabaki dute. Estatu espainiarrean ere badirahori eskatzen ari direnak eta egia da medikuntzaren ikuspegitik

harreman guztiak eten behardirela eta leku guztietan. Nik,medikua naizen aldetik, eko-nomia guztia etengo nuke,

guztiz beharrezkoak ez diren zerbitzuak izan ezik. Horrek ekono-miari kalte handia egin diezaiokeela? Bai, hala da, baina egoerahalakoa da. Ekonomiari kalte handia eragingo dio bai ala bai,baina osasunari ere bai, eta hor oreka bilatzea eta puntua hartzeaez da batere erraza, baina Txinako Gurutze Gorriak Italiara egin-dako bidaian lan-harreman guztiak etetea gomendatu du. Ez dalana eten nahi berez. Pertsonen arteko harreman guztiak eten nahidira, eta nik mediku naizen aldetik, gomendio hori bera egingonuke, jakinda erabakia hartu behar duenak ez duela lan erraza. w Osasungintza kolapsatuko balitz, beste leku batzuetan ger-tatu den bezala, Zainketa Intentsiboetako medikuak oso era-baki zailak hartu beharrean egongo zaretela irakurri dugu.Alegia, aukeratu egin beharko duzuela nori lagundu.Irakurketa okerra egin da. Baliabideen faltatik egin da irakurketaeta ez pazientearen egoeraren ikuspegitik. Zainketa IntentsiboenUnitateko espezialista naiz, horretan egiten dut lan egunero etaguretzat egoera larrienetako bat da pneumonia duen gaixo batarnasa hartu ezinik gelditzea, eta are gehiago jakinda, kasu ho-netan bezala, mikroorganismo hori hiltzeko botikarik ez dauka-gula. Pertsona sedatu egin behar da, lokartu egin behar da guztiz,arnasgailu bati lotu, eta sendatu arte itxaron. Bitartean, muskuluaketa nerbioak kaltetu egiten dira, indarrik gabe gelditzen da per-tsona, ultzerak izaten ditu, gaininfekzioak hartzen ditu geldi-geldiegonik, tutuari bestelako gailuak jarri behar dizkiogulako eta hortikmikroorganismoak sartu ahal direlako gorputzean.

Guzti hori gainditzeko sasoia behar da. Trakeotonomia eginbehar zaio, errehabilitazioa egin behar du gero, ospitalean bi-hiru hilabeteko egonaldia egin behar du, ondorengo antsietateak,amesgaiztoak... eta pertsona bat ez baldin badugu gai ikustenhau gainditzeko, ez diogu egiten. Hau da, ez dugu kalbario ba-tetik pasarazten jakinik ez dela irtengo. Hartzen diren erabakigehienak hartzen ditugu pertsona horren sufrimendua ez luzatzekoeta alferrikako tratamendurik ez egiteko. Eta nork du ez gaindi-tzeko arrisku handiena? Dementziaren bat dutenek, gaitasun fun-tzionalik ez dutenek edo lehendik ere indar gutxi dutenek, etaorganoren bat eskas dutenek. Eta azkenik, adinaren aldagaiadator. Gauza asko irakurri dut honen inguruan eta ez zaizkit gus-tatu. Ez da adinagatik bakarrik hartzen den erabaki bat, eta era-bakiak ez dira ezta ere baliabide faltagatik bakarrik hartzen. Osogogorra da hori egitea eta pertsona bati edo ingurukoei esateaez duela gaitasunik egoera hau gainditzeko.

Halako erabakiak egunero hartu behar izaten ditugu, hala ere,eta bai, gure lanaren zatirik gogorrena da. Gertatzen dena daorain halako kasu asko dauzkagula eta etengabe aritu behar ga-rela hau azaltzen. Guzti honek kalte psikologiko handiak ekarrikoditu. Ospitaleetan bakarrik ari da hiltzen jendea. Eta ez da horibakarrik. Dolurik ere ezin da egin eta beilatokiak ere itxita daude.

“Momentu honetan etxean egotea eta itxuraz ezer ez egitea asko egitea da”

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 19

Page 20: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

Irudiak ere laga ditu bizi dugun egoera berezi honekEzohiko irudiak eta ezohiko lekuetan. Bi planotan eman dira irudiok, publikoan eta pribatuan. Batetik, kaleak, plazak eta zer esanik ezumeen jolasguneak inoiz baino hutsago eta isilago daude, bizirik gabe. Eta kalean dabiltzan pertsona apurrak elkarren beldur, distantziagordez. Bestetik, balkoiak bizitzaz bor-bor, inoiz ez bezala. Airea edo eguzkia hartzeko lekuak izateaz gainera, bakarrik ez gaudelaikusteko eta elkarrengandik gertuago egoteko guneak bilakatu dira balkoiak eta leihoak, txaloak eman edo protesta egitera irten garenune horietan bereziki. Benetako irudiak, baina, balkoi eta leiho horien bestaldean, pribatua den eremu horretan ematen ari dira alarma etakonfinamendu egoera honetan. Eremu horretan sartzen ere laga diguzue zenbait herritarrek, ondorengo argazkietan ikus daitekeen moduan.

ARGAZKITAN20

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 20

Page 21: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

21ARGAZKITAN

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 21

Page 22: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

MERKATU TXIKIA - ZORIONAK22

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen bidali behar dira [email protected] e-postara.

Zorionak zure hi-rugarren urtebete-tzean, neskahandi! Ondopasa eguna etapatxo pila bat fa-miliakoen partez.

Gure udaberrikolarrosak 8 urte!Zorionak, June,etxekoen eta bere-ziki, aitatxorenpartez muxu pila!

Zorionak, Jon!Primeran pasatugenuen asteazke-nean, nahiz etakalera irtetea ezi-nezkoa izan!Muxu handi batetxekoen partez.

Zorionak, Mar-tin, martxoaren24an 8 urte betezenituelako. Muxuhandi bat etxe-koen partez.

LANA........................................................EskaerakEskola partikularrak emateko edo umeak zaintzekoprest nago. Elgoibartarra naiz eta Magisteritza ikastenari naiz. ( 684 221 398-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu eta etxeko lanak egiteko prestnago. Esperientzia eta beharrezko titulazioa ditut. ( 640 742 618-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egingo nituzke, etxeetan edo elkar-teetan. Orduka. Esperientzia daukat. ( 637 102 725 / 943 741 410-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak edo umeak zainduz egingo nukelan. Esperientzia eta erreferentziak ditut. ( 631 895 039-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, etxeko langile moduan.( 637 137 104-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, gauez ere bai, ospita-lean zein etxean. ( 631 782 442-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko prest nago. Esperientzia daukateta etxez etxeko zaintzako titulua. ( 685 724 861 / 943 748 899 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil: adinekoak zaintzen eta garbiketa la-netan esperientzia daukat. ( 631 895 039 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Eskola partikularrak ematen ditut: LH, DBH eta Batxi-lergoko matematikak, kontabilitatea, ekonomia finan-tzak... ( 666 042 710 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko edo garbiketa lanakegiteko prest nago. Ospitalean gauak pasatzeko ereprest. Orduka. Berehala hasteko prest nago. Esperien-tzia daukat. ( 632 415 374 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketa lanak egitekoprest nago. Arratsaldeetan eta asteburuetan. ( 631 081 501-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketa lanak egitekoprest nago. Arratsaldeetan. ( 638 857 100-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

EskaintzakHortz klinika baterako auxiliarra behar da, amatasunbaimen bat betetzeko. Interesatuek utzi mezu bat eran-tzungailuan. ( 943 742 919

BESTELAKOAK..........................................Offiprix markako sei mahaiko mahai multzoa salgai.Oso egoera onean. 600 euro.( 688 634 044

Erretratu bakarreko agurra: 4,50€. Argazki bikoitza: 7€.Hirukoitza: 9€.Hiru lagunetik gorako taldeak:15€.

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAKErretratu bakarreko agurra: 3,50€. Argazki bikoitza: 6€Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€.

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

ROSA Mª PINTADO

AHOLKULARI KOLABORATZAILEA

San Bartolome, 2

Osasun-alerta dela-eta, etxean geratu behar duzue, eta nire zerbitzua

ematen ari naizen higiezinetako zerbitzu komunitarioen funtzionamendua

bermatzeko, jakinarazten dizuet finken administrazio honek lanean jarrai-

tzen duela eta zuen eskura dagoela. Beraz, beti bezala, zuen higiezinean

eragina izan dezakeen edozein gorabehera transmititzen jarraitu ahal

izango duzue, pertsonalki edo taldean, telefonoz edo posta elektronikoz,

kudeaketa ahalik eta lasterren egin dezagun.

Oraingoz, Finka Administratzaileen Elkargoaren jarraibideei jarraituz,

Finka Kolegiatuen Administratzaile gisa, etxejabeen komunitate-bilera

guztiak atzeratu egin behar dira. Beraz, komunitateetan egiteke ditugun

bilerei edo komunitatean hartzeko ditugun akordioei eta komunitate-gaiei

dagokienean, lasaitasuna helarazten dizuet. Izan ere, tramitazio adminis-

tratibo guztiak geldirik daude-eta.

Komunitateko bilerak egitea ahalbidetzen zaigun unean, finken admi-

nistrazio honek aurrez aurreko bilera programatuekin jarraituko du.

Azkenik, nire lehentasunik handiena zuen komunitatearen funtziona-

mendu egokia bermatzea da: bai irisgarritasunari dagokionean, eta baita,

kontratatutako zerbitzuei, matxurei, berogailuen hornidurari, energiari,

telekomunikazioei edo beste edozein alderdiri dagokionean. Beraz, zure

esanetara gaude.

1153 alea B:Maquetación 1 25/03/20 20:37 Página 22

Page 23: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

AGENDA 23

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

27 BARIXAKUA 28 ZAPATUA 29 DOMEKA 30 ASTELEHENA 31 MARTITZENA 1 EGUAZTENA 2 EGUENA 3 BARIXAKUA

Egunez

* FernandezEgunezYudego

Egunez Yudego

Egunez

* OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

* IbañezEgunez

GaritaonandiaEgunez Arriola

Iluntzean Garitaonandia

IluntzeanYudego

IluntzeanYudego

Iluntzean Yudego

IluntzeanBarrenetxea

IluntzeanBarrenetxea

Iluntzean Garitaonandia

IluntzeanArriola

* Fernandez: Herriko enparantza, 4Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti:

Kalebarren, 9 (Soraluze) 943 751 384 Urte guztian, gauez: 22:00-09:00

Barandela - Ziriako Agirre kalea, 4 (Eibar)943 206 984

GUARDIAK Egunez: 09:00-22:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

Asteburu honetan udako ordutegian sartuko gara, eta orduaaldatu beharko da. Hortaz, domekan, martxoaren 29an,ordubetez aurreratu beharko da ordularia; 2:00etan3:00ak izango dira.

ORDU ALDAKETA, DOMEKANMartxoaren 12tik 25era hildakoak

. Mari Tere Landa Mendikute79 urte. Martxoaren 12an hil zen. Elgoibar.

. Pilar Uria Basurto84 urte. Martxoaren 15ean hil zen. Elgoibar.

. Juan Carlos Etxeberria Larrañaga70 urte. Martxoaren 15ean hil zen. Elgoibar.

. Maria Pilar Peñalba Arrieta98 urte. Martxoaren 16an hil zen. Elgoibar.

. Pilar Marin Toribio56 urte. Martxoaren 17an hil zen. Elgoibar.

. Enrike Iriondo Ansola87 urte. Martxoaren 21ean hil zen. Elgoibar.

. Juan Barrenetxea Aranzabia “Altzate”76 urte. Martxoaren 23an hil zen. Elgoibar.

. Juan Jose Eizaguirre Longarte71 urte. Martxoren 24an hil zen. Mendaro.

1153 azala:Maquetación 1 25/03/20 20:36 Página 3

Page 24: Konfinatuta · Edizio digitala indartu dugu eta ahalegindu gara krisiaren unean-uneko jarraipena BARREN.EUS-en ematen eta ezinbesteko izan denean bakarrik irten gara kalera, denon

1153 azala:Maquetación 1 25/03/20 20:36 Página 4