Erlatiboa 1 a santurtziko udal euskaltegia

40
ERLATIBOA 1 Ariketa honetan erlatibozko esaldien inguruko hainbat azalpen labur agertzen dira. Horiek irakurrita, hainbat esaldi itzuli beharko duzu. En este ejercicio aparecen unas breves explicaciones sobre las oraciones relativas. Una vez leídas, deberás traducir algunas oraciones. 1. Menpeko esaldiak (erlatibozkoak) esaldi nagusiko zati bat zehazten du. 2. Konpletiboa # erlatiboa Erdarazko "que" identifikatzeko trikimailua : "que" esan beharrean "el / la que " esan ahal baduzu erlatiboa izango litzateke. Adib.: a) Ha dicho que (#el cual ) ha venido (konpletiboa ) b) El chico que ( el cual ) ha venido (erlatiboa) 3. Erreferentea agertu ala ez, dagokion kasua jarriko dugu. Adib : Ikusi dugun (ume) a > ikusi duguna Ikusi ditugunekin afaltzera joango gara 4. Ezezko esaldietan "ez" jarriko dugu aditz nagusi eta laguntzailearen artean. Adib.: Erosi ez duzun kotxea 5. "-tako" eta "-riko" atzizkiak ere erlatibozkoak dira eta partizipioarekin doaz laguntzailerik gabe. (aditza "n" amaitzen denean "-dako" eta "-iko"). Itzuli hurrengo esaldiok: 1. Las que no lleguen a tiempo se quedarán sin comer 2. Coge todas las cajas que estén llenas 3. No me gustan los pantalones que llevan muchas cremalleras 4. La película que hemos visto es muy bonita 5. La que vimos el sábado era más aburrida 6. Tengo que mirar la fecha de los que quedan Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 1

Transcript of Erlatiboa 1 a santurtziko udal euskaltegia

ERLATIBOA 1

Ariketa honetan erlatibozko esaldien inguruko hainbat azalpen labur agertzen dira. Horiek irakurrita, hainbat esaldi itzuli beharko duzu.En este ejercicio aparecen unas breves explicaciones sobre las oraciones relativas. Una vez leídas, deberás traducir algunas oraciones.

 

1. Menpeko esaldiak (erlatibozkoak) esaldi nagusiko zati bat zehazten du.

 2. Konpletiboa # erlatiboa

Erdarazko "que" identifikatzeko trikimailua : "que" esan beharrean "el / la que " esan ahal baduzu erlatiboa izango litzateke.

Adib.: a) Ha dicho que (#el cual ) ha venido (konpletiboa )

b) El chico que ( el cual ) ha venido (erlatiboa)

3. Erreferentea agertu ala ez, dagokion kasua jarriko dugu.

Adib : Ikusi dugun (ume) a > ikusi duguna

Ikusi ditugunekin afaltzera joango gara

4. Ezezko esaldietan "ez" jarriko dugu aditz nagusi eta laguntzailearen artean.

Adib.: Erosi ez duzun kotxea

5. "-tako" eta "-riko" atzizkiak ere erlatibozkoak dira eta partizipioarekin doaz laguntzailerik gabe. (aditza "n" amaitzen denean "-dako" eta "-iko").

 

Itzuli hurrengo esaldiok:

1. Las que no lleguen a tiempo se quedarán sin comer 2. Coge todas las cajas que estén llenas 3. No me gustan los pantalones que llevan muchas cremalleras 4. La película que hemos visto es muy bonita 5. La que vimos el sábado era más aburrida 6. Tengo que mirar la fecha de los que quedan 7. Esos relojes que has traído de Suiza no valen para nada 8. Las sardinas que he comprado en la pescadería de Pedro esta mañana no huelen muy bien 9. Ese es el plato que no he roto.

 

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 1

Zuzenketa-orria 1

1. Las que no lleguen a tiempo se quedarán sin comer

GARAIZ IRISTEN EZ DIRENAK BAZKALDU GABE GERATUKO DIRA

2. Coge todas las cajas que estén llenas

HARTU BETETA DAUDEN KUTXA GUZTIAK

3. No me gustan los pantalones que llevan muchas cremalleras

EZ DITUT GOGOKO KREMAILERA ASKO DAUZKATEN PRAKAK

4. La película que hemos visto es muy bonita

IKUSI DUGUN PELIKULA OSO POLITA DA

IKUSITAKO PELIKULA OSO POLITA DA

5. La que vimos el sábado era más aburrida

LARUNBATEAN IKUSI GENUENA ASPERGARRIAGOA ZEN

LARUNBATEAN IKUSITAKOA ASPERGARRIAGOA ZEN

6. Tengo que mirar la fecha de los que quedan

GERATZEN DIRENEN DATA BEGIRATU BEHAR DUT

7. Esos relojes que has traído de Suiza no valen para nada

SUITZATIK EKARRI DITUZUN ERLOJU HORIEK EZ DUTE EZERTARAKO BALIO

SUITZATIK EKARRITAKO ERLOJU HORIEK EZ DUTE EZERTARAKO BALIO

8. Las sardinas que he comprado en la pescadería de Pedro esta mañana no huelen muy bien

GOIZEAN PEDROREN ARRAINDEGIAN EROSI DITUDAN SARDINEK EZ DUTE USAIN ONEGIRIK.

GOIZEAN PEDROREN ARRAINDEGIAN EROSITAKO SARDINEK EZ DUTE USAIN ONEGIRIK

9. Ese es el plato que no he roto.

HORI DA APURTU EZ DUDAN PLATERA

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 2

ERLATIBOA 2

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, gaizki dauden hainbat esaldi zuzendu beharko duzu.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello, deberás corregir oraciones incorrectas.

 

Zuzen itzazu definizio hauek. Azpimarratuta dagoena ez dago ondo.

Corrige estas definiciones. Lo que está subrayado  no es correcto.

Euritakoa: ez bustitzeko erabiltzen duena

Zapatak: oinetan ipintzen dituen gauzak

Hiztegia: hitzeko esanahia agertzen duen liburu bat

Telebista: filmak ikusi balio duen gauza (beste hitz bat erabili / usa otra palabra) bat

Egunkaria: albisteak ikusteko balio dituen liburu (hitz ezegokia / palabra inadecuada) bat

Ordenagailua: tresna diru asko gastatzen duen balio du

 

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 3

Zuzenketa-orria 2

Euritakoa: ez bustitzeko erabiltzen DENA

Zapatak: oinetan ipintzen DIREN gauzak

Hiztegia: HITZEN esanahia agertzen duen liburu bat

Telebista: filmak IKUSTEKO balio duen TRESNA (beste hitz bat erabili) bat

Egunkaria: albisteak ikusteko balio DUEN INPRIMAKIA (hitz ezegokia) bat

Ordenagailua: DIRU ASKO GASTATZEKO BALIO DUEN TRESNA

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 4

ERLATIBOA 3

Ariketa honetan erlatiboa landuko duzu. Horretarako, ematen zaizkizun esaldiak bukatu beharko dituzu agertzen den deklinabide kasua kontuan hartuta.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello, deberás completar las oraciones que se te dan teniendo en cuenta el caso de la declinación que corresponda.

 

1. Atzo ikusi genuen pelikulan_____________________________________

____________________________________________________________

2. Gurasoek oparitu didaten ordenagailuak___________________________

____________________________________________________________

3. Buruko gaitzak dituzten pertsonei________________________________

____________________________________________________________

4. Ekarri diguzun testuarekin______________________________________

____________________________________________________________

5. Erosi duzunak________________________________________________

____________________________________________________________

6. Istorio hori kontatu dizutenek____________________________________

____________________________________________________________

7. Zierbenan bizi direnek__________________________________________

____________________________________________________________

8. Portugaleten bizi direnak, berriz,_________________________________

____________________________________________________________

 

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 5

Zuzenketa-orria 3

1. Atzo ikusi genuen pelikulan GRETA GARBO IKUSI GENUEN 2. Gurasoek oparitu didaten ordenagailuak GAUZA ASKO EGITEN DU 3. Buruko gaitzak dituzten pertsonei LAGUNTZA EMAN BEHAR ZAIE 4. Ekarri diguzun testuarekin LAN ASKO EGIN DUGU 5. Erosi duzunak ASKO BALIO DU 6. Istorio hori kontatu dizutenek GEZURRA ESAN DIZUTE 7. Zierbenan bizi direnek DIRU ASKO DUTE 8. Portugaleten bizi direnak, berriz, POBREAK DIRA

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 6

ERLATIBOA 4

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, hainbat esaldi itzuli beharko duzu.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello, deberás traducir algunas oraciones.

 

1. Los alumnos que tengo son un desastre.

2. Algunos vienen tarde; otros se marchan pronto y los que son puntuales no se enteran.

3. A los que vienen tarde les gusta ponerse al lado de la puerta.

4. Los que se marchan pronto tienen sitio fijo.

5. Los que son puntuales se sientan donde pueden.

6. En fin, ¿qué se pude hacer en una clase así?

7. Pregúntale a quien lo sepa.

8. Si no, haz lo que puedas o lo que sepas.

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 7

Zuzenketa-orria 4

1. Los alumnos que tengo son un desastre.

DITUDAN IKASLEAK DESASTRE HUTSA DIRA

2. Algunos vienen tarde; otros se marchan pronto y los que son puntuales no se enteran.

BATZUK BERANDU ETORTZEN DIRA, BESTE BATZUK LEHENAGO JOATEN DIRA ETA PUNTUALAK DIRENAK EZ DIRA ENTERATZEN

3. A los que vienen tarde les gusta ponerse al lado de la puerta.

BERANDU ETORTZEN DIRENEI ATE ONDOAN ESERTZEA GUSTATZEN ZAIE

4. Los que se marchan pronto tienen sitio fijo.

LEHENAGO JOATEN DIRENEK LEKU FIJOA DUTE

5. Los que son puntuales se sientan donde pueden.

PUNTUALAK DIRENAK AHAL DUTEN TOKIAN ESERTZEN DIRA

6. En fin, ¿qué se pude hacer en una clase así?

TIRA, ZER EGIN DAITEKE HORRELAKO KLASE BATEAN?

7. Pregúntale a quien lo sepa.

GALDEIOZU DAKIENARI

8. Si no, haz lo que puedas o lo que sepas.

BESTELA, EGIN AHAL DUZUNA EDO DAKIZUNA

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 8

ERLATIBOA 5

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako ematen zaizkizun esaldiak berridatzi beharko dituzu erlatiboaren bidez lotuz.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás transformar las frases que se te dan uniéndolas mediante una oración de relativo.

Berridatz itzazu hurrengo esaldi hauek:

1. Alkandora mahai gainean utzi dut. Jonek zikindu egin du. 2. Atzo filma bat ikusi nuen. Filma asko gustatu zitzaidan. 3. Zuk txapuza handia egin duzu. Ez dauka erremediorik. 4. Gaur goizean mutil batek telefonoz deitu du. Mutil hori Mikel da. 5. Gaur tortilla gozo-gozoa jan dugu. Arantzak egin du. 6. Enekok autoa berria erosi du. Seat bat da. 7. Liburu berri bat erosi dut. Planeta saria eman diote. 8. Neska bat etorri da nire etxera. Nire lehengusina da. 9. Joni prakak apurtu zaizkio. Erosi berriak dira. 10. Amak pastela egin du. Pastela handia da. 11. Kartera bat aurkitu dugu. Kartera zurea da. 12. Gaur gozokiak jan ditugu. Gozokiak mentazkoak dira. 13. Lagunak etorri zaizkigu bisitan. Lagunak Galiziakoak dira. 14. Egunkarian oso berria harrigarriak irakurri ditut. Ameriketakoak dira.

15. Maitek niri peluka bat erosi dit. Peluka hori ez zait batere gustatzen.

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 9

Zuzenketa-orria 5

1. Mahai gainean utzi dudan alkandora Jonek zikindu egin du. 2. Atzo ikusi nuen filma asko gustatu zitzaidan. 3. Zuk egin duzun txapuzak ez dauka erremediorik. 4. Telefonoz deitu duen mutila Mikel da. 5. Gaur jan dugun tortilla gozoa Arantzak egin du. 6. Enekok erosi duen autoa Seat bat da. 7. Erosi dudan liburu berriari Planeta saria eman diote. 8. Nire etxera etorri den neska nire lehengusina da. 9. Joni apurtu zaizkion prakak erosi berriak dira. 10. Amak egin duen pastela handia da. 11. Aurkitu dugun kartera zurea da. 12. Jan ditugun gozokiak mentazkoak dira. 13. Bisitan etorri zaizkigun lagunak Galiziakoak dira. 14. Egunkarian irakurri ditudan berriak Ameriketakoak dira. 15. Maitek erosi didan peluka ez zait batere gustatzen.

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 10

ERLATIBOA 6

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako hainbat galderari erantzun beharko diozu parentesi artean dagoena euskaratuz.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás responder a varias preguntas traduciendo al euskara la parte que está entre paréntesis.

 

  1. Nor da zure ondoan jazarrita dagoena? (una chica que vive en Madrid)

 

2. Zer pelikula ikusiko duzue gaur? (una que se estrenó ayer)

 

3. Zer liburu da eskuartean daukazuena? (el que ha ganado el premio Planeta)

 

4. Nork irabaziko du aurten finala? (el que haga antes 22 tantos)

 

5. Nork egin du "txapuza" hori? (el que ha venido antes)

 

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 11

Zuzenketa-orria 6

1. Nor da zure ondoan jazarrita dagoena? (una chica que vive en Madrid)

MADRILEN BIZI DEN NESKA BAT

2. Zer pelikula ikusiko duzue gaur? (una que se estrenó ayer)

ATZO ESTRENATU ZEN BAT

3. Zer liburu da eskuartean daukazuena? (el que ha ganado el premio Planeta)

PLANETA SARIA IRABAZI DUENA

4. Nork irabaziko du aurten finala? (el que haga antes 22 tantos)

22ra LEHENAGO HELTZEN DENAK

5. Nork egin du "txapuza" hori? (el que ha venido antes)

LEHEN ETORRI DENAK

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 12

ERLATIBOA 7

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, galderen erantzuna osatu beharko duzu horrelako esaldiak erabiliz.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás completar las respuestas de las preguntas utilizando este tipo de oraciones.

 

 

1. Nor da nekazaria? Azak landatzen __________________

2. Nor da musikaria? Bere lanaz gure bizitza alaitzen __________________

3. Nor da irakaslea? Beste batzuei zerbait irakatsi nahi __________________

4. Nor da lorazaina? Lorategiak zaintzen __________________

5. Nor da tabernaria? Mozkorren beharrak asetzen __________________

6. Nor da apaiza? Aholkuak ematen __________________

7. Nor da politikoa? Bere gezurrekin jendea konbentzitu nahi _______________

8. Nor da gamelua? Txokolatea saltzen __________________

9. Nor da dantzaria? Musikaren arabera bere gorputza mugitzen ____________

10. Nor da idazlea? Bere sormena liburuetan ematen __________________

11. Nor da garbitzailea? Bazterrak txukuntzen __________________

12. Nor da etxekoandrea? Etxean agintzen __________________

13. Nor da aktorea? Lanean bere nortasuna ahaztu behar __________________

 

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 13

Zuzenketa-orria 7

1. Nor da nekazaria? Azak landatzen DITUENA 2. Nor da musikaria? Bere lanaz gure bizitza alaitzen DUENA 3. Nor da irakaslea? Beste batzuei zerbait irakatsi nahi DIENA 4. Nor da lorazaina? Lorategiak zaintzen DITUENA 5. Nor da tabernaria? Mozkorren beharrak asetzen DITUENA 6. Nor da apaiza? Aholkuak ematen DITUENA 7. Nor da politikoa? Bere gezurrekin jendea konbentzitu nahi DUENA 8. Nor da gamelua? Txokolatea saltzen DUENA 9. Nor da dantzaria? Musikaren arabera bere gorputza mugitzen DUENA 10. Nor da idazlea? Bere sormena liburuetan ematen DUENA 11. Nor da garbitzailea? Bazterrak txukuntzen DITUENA 12. Nor da etxekoandrea? Etxean agintzen DUENA 13. Nor da aktorea? Lanean bere nortasuna ahaztu behar DUENA

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 14

ERLATIBOA 8

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako hainbat galderari erantzun beharko diezu parentesi artean dagoen elementua erlatibozko esaldi batean erabiliz.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás responder a unas preguntas utilizando el elemento que se te da entre paréntesis en una oración de relativo.

 

  1. Nor da zure ondoan dagoena? (Miren) 2. Nork egin du hori? (betaurrekoak dauzka) 3. Zein da txikiena? (gure aurrean dago) 4. Nor da Koldo? (bibotea dauka) 5. Zein da irakaslea? (gona gorria dauka) 6. Nor da zure mutila? (Mirenen ondoan dago) 7. Zein da liburua? (Koldok dauka) 8. Zer zuzendu behar da? (ondo ez dago) 9. Nor da zure laguna? (kale horretatik dator) 10. Zein da autobusa? (hamarretan ateratzen da)

 

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 15

Zuzenketa-orria 8

1. Miren da 2. Betaurrekoak dauzkanak 3. Gure aurrean dagoena 4. Bibotea daukana 5. Gona gorria daukana 6. Mirenen ondoan dagoena 7. Koldok daukana 8. Ondo ez dagoena 9. Kale horretatik datorrena 10. Hamarretan ateratzen dena

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 16

ERLATIBOA 9

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, hainbat esaldi osatu beharko duzu falta den laguntzailea idatziz.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás completar las frases escribiendo el auxiliar que falta.

 

  1. Gaur goizean ikusi ______________________ autobusa ez zen Algortakoa 2. Zuk niri eman __________________________ liburua oso interesgarria da. 3. Guk kalean entzun _____________________ gauzak ez dira oso atseginak izan. 4. Isabelek zuri esan _____________________ ez da egia. 5. Pertsona horrek niri ematen ________________ pena handia da. 6. Zuk erosi ______________________ zapatak itsusiak dira. 7. Zure aurrean ___________________ gizon hori nire herrikoa da. 8. Zure lagunek antolatzen ___________________________ afarietara beti joaten naiz. 9. Amak erosi _________________________ indabak oso onak dira. 10. Nik goizean grabatu _____________________ zinta nahiko ondo geratu da. 11. Guri burura etorri _____________________ ideia ez da oso egokia izan. 12. Jonek atzo jan ____________________________ txitxarroak Bermeokoak ziren. 13. Niri galdu ________________________ liburua mutil batek aurkitu du. 14. Nik eskuan __________________ erlojuak hamar urte dauzka. 15. Zuek atzo erosi _________________________ bideoa oso ona da. 16. Anek guri utzi __________________ diskoak ez zaizkit batere gustatzen. 17. Guk atzo ikusi ___________________ laguna Elorriokoa da. 18. Guk atzo ikusi _________________ istripua ikaragarria izan zen. 19. Zuk joan den astean egin ________________________ argazkiak oso politak dira. 20. Amak niri josi _____________________ alkandora berdea da. 21. Hormetan ipini _____________________ kartelak oso itsusiak dira. 22. Zuek lehen ikusi _______________________ filma alemaniar batek egin du. 23. Niri gustatzen ____________________________ mutilak ez daude hemen 24. Nik ez daukat zuri gustatzen ____________________ libururik. 25. Ez dute argitaratu nik idatzi ___________________________ artikulua 26. Nik agurtu _________________________ ez duzu ezagutzen.

 

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 17

Zuzenketa-orria 9

1. Gaur goizean ikusi DUDAN autobusa ez zen Algortakoa 2. Zuk niri eman DIDAZUN liburua oso interesgarria da. 3. Guk kalean entzun DITUGUN gauzak ez dira oso atseginak izan. 4. Isabelek zuri esan DIZUNA ez da egia. 5. Pertsona horrek niri ematen DIDAN pena handia da. 6. Zuk erosi DITUZUN zapatak itsusiak dira. 7. Zure aurrean DAGOEN gizon hori nire herrikoa da. 8. Zure lagunek antolatzen DITUZTEN afarietara beti joaten naiz. 9. Amak erosi DITUEN indabak oso onak dira. 10. Nik goizean grabatu DUDAN zinta nahiko ondo geratu da. 11. Guri burura etorri ZAIGUN ideia ez da oso egokia izan. 12. Jonek atzo jan ZITUEN txitxarroak Bermeokoak ziren. 13. Niri galdu ZAIDAN liburua mutil batek aurkitu du. 14. Nik eskuan DUDAN erlojuak hamar urte dauzka. 15. Zuek atzo erosi ZENUTEN bideoa oso ona da. 16. Anek guri utzi ZIZKIGUN diskoak ez zaizkit batere gustatzen. 17. Guk atzo ikusi GENUEN laguna Elorriokoa da. 18. Guk atzo ikusi GENUEN istripua ikaragarria izan zen. 19. Zuk joan den astean egin ZENITUEN argazkiak oso politak dira. 20. Amak niri josi DIDAN alkandora berdea da. 21. Hormetan ipini DITUGUN kartelak oso itsusiak dira. 22. Zuek lehen ikusi DUZUEN filma alemaniar batek egin du. 23. Niri gustatzen ZAIZKIDAN mutilak ez daude hemen 24. Nik ez daukat zuri gustatzen ZAIZUN libururik. 25. Ez dute argitaratu nik idatzi DUDAN artikulua. 26. Nik agurtu DUDANA ez duzu ezagutzen.

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 18

ERLATIBOA 10

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako ondorengo esaldiak zuzendu egin beharko dituzu.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás corregir las siguientes frases.

 

 

1. Gaur goizean etorri den gizona auto berria dauka.

2. Datorren igandean Donostian joko duen taldeak ez dakit nongoa den.

3. Zuk kontatu duzun txistea ez dauka batere graziarik.

4. Datorren hilabeteak luzeegiak izango dira.

5. Ematen dizkiguten ariketak makina bat buruhauste sortzen digute.

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 19

Zuzenketa-orria 10

1. Gaur goizean etorri den gizonak auto berria dauka 2. Datorren igandean Donostian joko duen taldea ez dakit nongoa den. 3. Zuk kontatu duzun txisteak ez dauka batere graziarik 4. Datozen hilabeteak luzeegiak izango dira. 5. Ematen dizkiguten ariketek makina bat buruhauste sortzen digute

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 20

ERLATIBOA 11

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako hainbat esaldi itzuli beharko duzu.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás traducir las siguientes frases.

 

  1. El chico que tiene la camiseta verde estaba sentado en el banco de la estación.

2. La borrachera que agarramos ayer fue terrible.

3. Al vino que ha bebido Martín le han echado agua.

4. La herida que tiene Pedro es de mentiras.

5. La chuleta que se comió Miren no tenía sal.

 

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 21

Zuzenketa-orria 11

1. Kamiseta berdea daukan mutila geltokiko bankuan zegoen eserita. 2. Atzo harrapatu genuen ajea itzela izan zen. 3. Martinek edan duen ardoari ura bota diote. 4. Pedrok duen zauria gezurretakoa da. 5. Mirenek jan zuen txuletak ez zuen gatzik.

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 22

ERLATIBOA 12

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, mota honetako hainbat esaldi itzuli beharko duzu.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás traducir las siguientes frases.

 

 1. El que ha entrado es amigo mío. 2. Lo que ha ocurrido aquí no lo sabe nadie. 3. Los que están trabajando han empezado a las ocho. 4. Los que han venido a la mañana no vendrán a la tarde. 5. Lo que está ahí no debes tocarlo. 6. La que está en medio es mi hermana. 7. Los que están sentados son mis padres. 8. Los que están de pie han venido tarde. 9. Lo que ha dicho Alberto no me ha gustado. 10. Lo que piden es demasiado. 11. El que yo he comprado es más barato. 12. Lo que han dicho es verdad. 13. La casa que nos han enseñado es muy pequeña.

 

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 23

Zuzenketa-orria 12

1. Sartu dena nire laguna da. 2. Hemen gertatu dena ez daki inork. 3. Lanean ari direnak zortzietan hasi dira. 4. Goizean etorri direnak ez dira arratsaldean etorriko. 5. Hor dagoena ez duzu ukitu behar. 6. Erdian dagoena nire ahizpa da. 7. Eserita daudenak nire gurasoak dira. 8. Zutik daudenak berandu etorri dira. 9. Albertok esan duena ez zait gustatu. 10. Eskatzen dutena gehiegi da. 11. Nik erosi dudana merkeagoa da. 12. Esan dutena egia da. 13. Erakutsi diguten etxea oso txikia da.

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 24

ERLATIBOA 13

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, mota honetako hainbat esaldi itzuli beharko duzu.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás traducir las siguientes frases.

 

 1. Las monjas están mirando a los que están enfrente de la casa. 2. La novia es la que está vestida de blanco. 3. El que está llorando no habla contigo por teléfono. 4. El que tiene las gafas negras tiene también una gabardina. 5. Los niños le han sacado la lengua a la mujer que está sentada en el banco. 6. La fotografía que les harán vale 10 euro. 7. El que te ha llamado por teléfono no quiere comprar nada. 8. Si no te gusta, di lo que quieras, pero no a mi.

9. La que va conduciendo estudió conmigo.

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 25

Zuzenketa-orria 13

1. Monjak etxe aurrean daudenei begira daude. 2. Emaztegaia zuriz jantzita dagoena da. 3. Negarrez ari denak ez du zurekin telefonoz hitz egiten. 4. Betaurreko beltzak dituenak gabardina bat ere dauka. 5. Umeek bankuan eserita dagoen emakumeari atera diote mihia. 6. Egingo dieten argazkiak 10 euro balio du. 7. Telefonoz deitu dizunak ez du ezer erosi nahi. 8. Gustatzen ez bazaizu, esan nahi duzuna, baina ez niri.

9. Gidatzen doanak nirekin ikasi zuen.

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 26

ERLATIBOA 14

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako mota honetako hainbat esaldi itzuli beharko duzu.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás traducir las siguientes frases.

 

 1. Al hombre que ha venido no le gustan las patatas fritas. 2. Los que tienen dinero no tienen problemas de trabajo. 3. He traído estos libros para el chico nuevo que ha venido. 4. El hombre que me ha visto en la escalera no me ha saludado. 5. El que te conoce no dirá nunca cosas malas sobre ti. 6. El hombre que vive contigo no me gusta. 7. Con los zapatos nuevos que he comprado no tendré problemas con la lluvia.

8. Si viene Ane, dile que escuche lo que dice ese hombre que está sentado en la parte izquierda de la ventana.

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 27

Zuzenketa-orria 14

1. Etorri den gizonari ez zaizkio patata frijituak gustatzen. 2. Dirua dutenek ez dute lan arazorik. 3. Liburu hauek etorri den mutil berriarentzat ekarri ditut. 4. Eskaileran ikusi nauen gizonak ez nau agurtu. 5. Ezagutzen zaituenak ez du inoiz zutaz ezer txarrik esango. 6. Zurekin bizi den gizona ez zait gustatzen. 7. Erosi ditudan zapata berriekin ez dut euriarekin arazorik izango.

8. Ane badator, esaiozu leihoaren ezkerraldean eserita dagoen gizonak esaten duena entzuteko.

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 28

ERLATIBOA 15

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako mota honetako hainbat esaldi itzuli beharko duzu.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás traducir las siguientes frases.

 

 1. La persona que vende el pan es el panadero. 2. El hombre que vende carne es el carnicero. 3. La mujer que vende pescado es la pescadera. 4. El que escribe con la izquierda es zurdo. 5. El muchacho que toca la guitarra es mi sobrino. 6. La chica que lo ha matado era su nuera. 7. Esa que has visto en la calle es mi prima. 8. El chico que vive conmigo es de Urioste. 9. El pantalón que has comprado es feo 10. La casa que he comprado es cara. 11. El tabaco que fumas es negro.

12. La persona que no tiene dinero es pobre.

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 29

Zuzenketa-orria 15

1. Ogia saltzen duen pertsona okina da. 2. Haragia saltzen duen gizona harakina da. 3. Arraina saltzen duen emakumea arrain-saltzailea da. 4. Ezkerrarekin idazten duena ezkertia da. 5. Gitarra jotzen duen mutila nire loba da. 6. Hil duen neska bere erraina zen. 7. Kalean ikusi duzun hori nire lehengusina da. 8. Nirekin bizi den mutila Uriostekoa da. 9. Erosi dituzun prakak itsusiak da. 10. Erosi dudan etxea garestia da. 11. Erretzen duzun tabakoa beltza da.

12. Dirurik ez daukan pertsona txiroa da.

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 30

ERLATIBOA 16

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, ematen zaizkizun bi zatiak mota honetako esaldi bat eginez lotu beharko dituzu.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás unir las dos partes que se te ofrecen mediante una oración de este tipo.

 

Lotu itzazu bi esaldi horiek erlatibozko esaldi baten bidez:

1. Mutil horiek oraindik ez dira ezkondu. Mutil horiekin ibiltzen naiz.

2. Orri mordoa zapaldu duzue. Irakaslearenak dira

3. Ikasle hauek ez dute ezer gosaltzen. Eguerdian gaizki ibiltzen dira.

4. Akzio horiek behera egin dute. Ez ditu inork erosiko

5. Ikasle hauek ez dakite idazten. Nola gaindituko dute?

6. Umeak mugitzen ari dira. Ez dira ondo irtengo argazkian.

7. Santurtziko gazteek ez dute neurririk edatean. Hobe agertzen ez badira.

8. Epaile hark guztiak zigortu zituen. Jubilatu egin dute.

9. Irratiak albiste itzelak eman ditu. Harrituta utzi naute.

10. Mutil hark argi indartsua ikusi zuen. Errepideko farolarena zen.

11. Langile horiek ez dira goiz jaikitzen. Egunean zehar ez dute ezertarako astirik.

12. Txakur handi hauek zaunka gehiegi egiten dute. Ez dute haginka egiten.

13. Medikuak sendagai bat agindu dit. Ez dit ezer egiten.

14. Apostuzale haiek gehiegi jokatzen dute. Galtzeko ordua etortzen zaie.

15. Lantegi batzuk ez dira gaurkotzen. Porrot egingo dute.

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 31

Zuzenketa-orria 16

1. Oraindik ezkondu ez diren mutil horiekin ibiltzen naiz. 2. Zapaldu dituzuen orriak irakaslearenak dira. 3. Ezer gosaltzen ez duten ikasle hauek eguerdian gaizki ibiltzen dira. 4. Behera egin duten akzioak ez ditu inork erosiko. 5. Idazten ez dakiten ikasleek, nola gaindituko dute? 6. Mugitzen ari diren umeak ez dira ondo irtengo argazkian. 7. Edatean neurririk ez duten gazteak hobe agertzen ez badira. 8. Guztiak zigortu zituen epailea jubilatu egin dute. 9. Irratiak eman dituen albisteek harrituta utzi naute. 10. Mutil hark ikusi zuen argi indartsua errepideko farolarena zen. 11. Goiz jaikitzen ez diren langileek egunean zehar ez dute ezertarako astirik. 12. Zaunka gehiegi egiten duten txakurrek ez dute haginka egiten. 13. Medikuak agindu didan sendagaiak ez dit ezer egiten. 14. Gehiegi jokatzen duten apostuzaleei galtzeko ordua etortzen zaie.

15. Gaurkotzen ez diren lantegiek porrot egingo dute.

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 32

ERLATIBOA 17

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako emandako bi zatiak lotu beharko dituzu mota honetako esaldi bat sortuz.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás unir las dos partes que se te dan mediante una oración de este tipo.

 

1. Neska bat maite dut. Amaia du izena.

2. Mutilak txapela darama. Nik laguna dut.

3. Gizonak beso motza du. Ezagutzen duzue.

4. Neskak gona gorria du. Nire andregaia da.

5. Gizonak auto berria du. Hari eman diote dirua.

6. Gona mahai gainean utzi dut. Haren bila nabil.

7. Mutila gora igo da. Hark eman dit.

8. Lapurrak autoz alde egin du. Hari esan diote.

9. Gizona Gernikan bizi da. Haren etxea da hau.

10. Bost urte ditu haurrak. Hura jo dute.

11. Gizona oinez doa. Hark eman digu.

12. Agurea lanean ari da. Hari esan dio.

13. Atzo neska ikusi nuen. Hark kendu digu.

14. Gizona ardoa edaten ari da. Harekin joan nintzen.

15. Nire anaiak etxea erosi du. Han bizi naiz ni.

16. Mutil hori dantzan ari da. Horrekin ateratzen naiz ni.

17. Gizon horrek etxea utzi dit. Han bizi gara.

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 33

Zuzenketa-orria 17

1. Maite dudan neskak Amaia du izena. 2. Txapela daraman mutila laguna dut. 3. Beso motza duen gizona ezagutzen duzue. 4. Gona gorria duen neska nire andregaia da. 5. Auto berria duen gizonari eman diote dirua. 6. Mahai gainean utzi dudan gonaren bila nabil. 7. Gora igo den mutilak eman dit. 8. Autoz alde egin duen lapurrari esan diote. 9. Gernikan bizi den gizonaren etxea da hau. 10. Bost urte dituen haurra jo dute. 11. Oinez doan gizonak eman digu. 12. Lanean ari den agureari esan dio. 13. Atzo ikusi nuen neskak kendu digu. 14. Ardoa edaten ari den gizonarekin joan nintzen. 15. Nire anaiak erosi duen etxean bizi naiz ni. 16. Dantzan ari den mutilarekin ateratzen naiz ni.

17. Gizon horrek utzi didan etxean bizi gara.

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 34

ERLATIBOA 18

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, emandako bi zatiak lotu beharko dituzu mota honetako esaldi bat sortuz.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás unir las dos partes que se te dan mediante una oración de este tipo.

 

 1. Donostian abeslari bat ezagutzen dut. Hor ari da abesten. 2. Irakasle horrek nirekin ikasi zuen. Zuzendari aukeratu dute. 3. Herrira sendagile berria etorri zaigu. Udaletxean sartu da. 4. Abokatu hura jatetxe horretan bazkaltzen ari da. Hor dago. 5. Gazte hori hitz egiten ari da. Bilbon bizi da. 6. Agure hori baserri horretan bizi da. Eritegitik ekarri dute. 7. Neska horrek Iruñean ikasten du. Bileratik irten da. 8. Liburu berria erosi dut. Goizean galdu zait kalean. 9. Txakurra etxera eraman genuen. Baserri horretan bizi zen.

10. Guk arratsaldean filma bat ikusi dugu. Aspergarria da.

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 35

Zuzenketa-orria 18

1. Donostian ezagutzen dudan abeslaria abesten ari da. 2. Nirekin ikasi zuen irakaslea zuzendari aukeratu dute. 3. Herrira etorri zaigun sendagile berria udaletxean sartu da. 4. Jatetxe horretan bazkaltzen ari zen abokatua hor dago. 5. Hitz egiten ari den gazte hori Bilbon bizi da. 6. Baserri horretan bizi den agurea eritegitik ekarri dute. 7. Iruñean ikasten duen neska bileratik irten da. 8. Erosi dudan liburu berria goizean galdu zait kalean. 9. Etxera eraman genuen txakurra baserri horretan bizi da.

10. Arratsaldean ikusi dugun filma aspergarria da.

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 36

ERLATIBOA 19

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, emandako bi zatiak lotu beharko dituzu mota honetako esaldi bat sortuz.En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás unir las dos partes que se te dan mediante una oración de este tipo.

 

 1. Nire laguna baserrian bizi da. Lagun hori Andoni da. 2. Nire autoa aparkalekuan utzi dut. Atzeko leihoa apurtuta dauka. 3. Neska Ondarroan ikusi dut. Neska hori Bilbokoa da. 4. Pastela gustatzen zait. Pastela mahai gainean dago. 5. Argazkia erakutsi didate. Argazkia polita da. 6. Joseba kartzelan sartu dute. Kartzela Zaragozan dago. 7. Gaur ezagutu dut mutil hori. Mutilari adarra jo diogu. 8. Izeba hil zait. Izebak 47 urte zituen. 9. Arazoa ezagutzen duzu. Arazoaz hitz egin dugu. 10. Lur hauek Nafarroan daude. Lur hauek aberatsak dira oso. 11. Etxean egon naiz. Etxe horretan euskara badakite. 12. Zenbaki bat eman diozu. Mikelen telefonoarena zen.

13. Ikasgaia azaldu digu. Ikasgaia ez zen oso erreza.

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 37

Zuzenketa-orria 19

1. Baserrian bizi den laguna Andoni da. 2. Aparkalekuan utzi dudan autoak atzeko leihoa apurtuta dauka. 3. Ondarroan ikusi dudan neska Bilbokoa da. 4. Gustatzen zaidan pastela mahai gainean dago. 5. Erakutsi didaten argazkia polita da. 6. Joseba sartu duten kartzela Zaragozan dago. 7. Gaur ezagutu dudan mutilari adarra jo diogu. 8. Hil zaidan izebak 47 urte zituen. 9. Ezagutzen duzun arazoaz hitz egin dugu. 10. Nafarroan dauden lurrak aberatsak dira oso. 11. Egon naizen etxean euskara badakite. 12. Eman diozun zenbakia Mikelen telefonoarena zen.

13. Azaldu digun ikasgaia ez zen oso erreza.

Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 38