EAEKO EMAKUMEEN LANBIDE IBILBIDE ETA EGOERAKO ... · PDF fileeaeko emakumeen lanbide ibilbide...

Click here to load reader

  • date post

    20-Oct-2019
  • Category

    Documents

  • view

    4
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of EAEKO EMAKUMEEN LANBIDE IBILBIDE ETA EGOERAKO ... · PDF fileeaeko emakumeen lanbide ibilbide...

  • EAEKO EMAKUMEEN

    LANBIDE IBILBIDE ETA

    EGOERAKO

    DESBERDINTASUNA.

    EMAKUMEZKOEN TALENTUA

    ALFERRIK GALTZEAREN

    KOSTU ERLATIBOA

    EMAKUNDE EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEA

    Gasteiz 2010

  • IZENBURUA: “EAEko emakumeen lanbide ibilbide eta egoerako desberdintasuna. Emakumezkoen talentua alferrik galtzearen kostu erlatiboa”

    EDITOREA ETA EGILEA: EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea. Manuel Iradier, 36. 01005 Gasteiz

    LAN TALDEA: APPEND. Investigación de Mercados: Helena Ortiz de Lejarazu, Eguzkiñe Martinez, Zuriñe Zuazo eta Patxi Alija

    MAKETAZIOA ETA JARRAIPENA: ARRIN. Komunikazioa eta Diseinua

    DISEINU GRAFIKOA: Ana Badiola, Isabel Madinabeitia eta Ana Rincón

    DATA: 2010ko apirila

    DESKRIPTOREAK: Lanbide-sustapena, lan-bereizketa, lanbide-prestakuntza, lanbide-heziketa, enpresak, soldatak, lan-baldintzak, lan-egoera, ikerketa-txostenak, datu estatistikoak

    ALE-ZENBAKIA: 500

    INPRIMATEGIA: ZURE. Estudios Gráficos

    ISBN: 84-89630-22-4 978-84-89630-22-2

    L.G.: BI-999-2010

    Salneurria: 20 euro

  • AURKIBIDEA

    AURKEZPENA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7

    SARRERA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11

    HELBURUAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15

    METODOLOGIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19

    1. BIZTANLERIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 31 1.1. Dokumentu bidezko analisia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 33

    1.1.1. Lan merkaturako sarbidea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 33 1.1.2. Emakumeen kokapena lan merkatuan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 35 1.1.3. Zer baldintzatan sartzen dira emakumeak lan merkatuan? . . . . . . 40 1.1.4. Prestakuntza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 42

    1.2. Soldata diskriminazioaren zuhaitza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 47 1.3. Emakumeen talentu galeraren kuantifikazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 58 1.4. EAEko gizon eta emakumeen lanbide ibilbideko desberdintasunean

    eragina duten oztopoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 64 1.4.1. Jasotako prestakuntza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 64 1.4.2. Jarduneko langileak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 76 1.4.3. Emakume eta gizon langabeak lan bila . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 107 1.4.4. Etxeko lanaz arduratzen diren pertsonak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 115 1.4.5. Gizarte-familia arloa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 123

    1.5. Ondorioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 138

    2. ENPRESAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 143 2.1. Enpresaren eta egitura antolatuaren ezaugarri orokorrak . . . . . . . . . . . . 145

    2.1.1. Enpresako instalazioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 145 2.1.2. Barne komunikazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 150 2.1.3. Kanpo komunikazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 154 2.1.4. Erantzukizun Sozial Korporatiboa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 157

    2.2. Enpresetako langileen ezaugarri orokorrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 162 2.2.1. Langileen egitura . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 162 2.2.2. Lanaldi mota . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 168

    2.3. Barneko eta kanpoko langileen kontratazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 175 2.3.1. Langileen hautatzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 175 2.3.2. Langileen barne igoera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 181 2.3.3. Barne prestakuntza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 187

    2.4. Bateratze neurriak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 189 2.5. Ondorioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 196

    ONDORIOAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 199

    5

  • A AURKEZPENA

  • Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen helburua da emakumeen eta gizonen arte- an berdintasuna lortzea, benetakoa eta eraginkorra, euskal gizarteko politikagintzaren, eko- nomiaren, kulturgintzaren eta gizartearen esparru guztietan. Eta gizartea eraldatzeko estra- tegia horren zutabea euskal gizartea sakon ezagutzean datza nahitaez. Gizartea ikertuz erre- alitatea ezagutzea sustatu du Emakundek sortu zenez geroztik, eta bihar-etzi ere bide horri jarraituko dio.

    Filosofia horren barruan kokatzen da “EAEko emakumeen lanbide ibilbide eta egoerako desberdintasuna. Emakumezkoen talentua alferrik galtzearen kostu erlatiboa” izeneko iker- keta. Honetan ikertzen da zein distantzia dagoen EAEko emakumeek duten lanbide poten- tzialaren eta euren benetako lanbide garapenaren artean, jasotako prestakuntzan oinarritu- ta eta gizonezkoekin alderatuta. Halaber, emakumeak lan merkatuan sartzeko eta irauteko nahiz haien erabateko lanbide garapenerako dauden oztopoak aztertzen dira eta emaku- meen potentziala ez garatzearen ondoriozko kostu ekonomikoa zenbatzen da. Ikerketak erakusten digu sexuak eragin zuzena duela soldata diskriminazioan. Sexua soldata diskri- minazioan modu erabakigarrian eragiten duen aldagai gisa bi bidetatik gauzatzen da: lehe- nik eta behin, inplizituki, kontratu mota, iraupena edo okupazio motaren gisako aldagaien barruan eta, bigarrenik, esplizituki, laneko jakineko mailetan. Kontratu mota, iraupen eta okupazio berdina izan arren, aldeak antzematen dira emakumeek eta gizonezkoek jasotako soldaten artean.

    Eskerrak eman nahi dizkiet azterlana egin duen ikerketa-taldeari, Append Silgo y Asociados enpresako Helena Ortiz de Lejarazu, Eguzkiñe Martinez, Zuriñe Zuazo eta Patxi Alijari eta nahi nuke, argitalpen hau argitaratuz eta hedatuz, gizarte berdinzaleago bat eraikitzen beste urrats bat egitea.

    MARÍA SILVESTRE EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

    9

  • S SARRERA

  • Txosten hau Emakundek aurretik egindako analisian dago oinarrituta. Analisi hartan antze- man ziren “antolakuntzetan sustapen ez-diskriminatzailea oztopa dezaketen zailtasu- nak”(1). Beraz, oztopo horiek kuantifikatzeko eta emakume eta gizonezkoen lan bizitzan zenbaterainoko eragina izan dezaketen zehazteko aukera ematen duen tresna gisa plante- atzen da.

    Horretarako, azterlana bi ikuspegitan oinarritu da: biztanlerian identifikatu daitezkeen balaz- tak eta mugak -azterlanaren lehenengo zatian aztertzen dira- eta enpresak eta horien anto- laketa-kultura aztertuta ikus daitezkeen zailtasunak eta trabak.

    Lehenengo kapituluan, biztanleriaren egoeraren analisiaren emaitzak jasotzen dira, jardue- rari dagokionez pertsonen profiletan oinarrituta; horrela, ikuspuntu gehiago jasotzen dira, ez bakarrik biztanle landunena.

    Dokumentuzko analisian dago oinarrituta. Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu eta pres- takuntza arloetan gizon eta emakumeen errealitatea zein den eta zer bilakaera izan duten jasotzen da analisian.

    Bigarren puntuan soldata diskriminazioaren zuhaitzaren emaitzak azaltzen dira, eta horrek aukera emango du soldata diferentzietan eragiten duten aldagaiak antzemateko eta jakite- ko sexua zer neurritan den diskriminaziorako elementu esplizitu.

    Kapitulu honen hirugarren atalean, emakumeak gaur egun onartzen ari diren galera ekono- mikoa zenbatekoa den kuantifikatuko da. Kalkulu hori egiteko prestakuntza hartu da sail- katzeko aldagaitzat, kontuan hartuta prestakuntza maila bera duten gizon eta emakumeen soldatak orekatuta egon beharko luketela.

    Halaber, garrantzitsua da lanean ari diren gizon eta emakumeen artean gaur egun dagoen soldata-diskriminazioa kontuan hartzeaz gain, hainbat arrazoirengatik lanbide-ibilbideari uko egin dioten eta etxeko lanak soilik egiten dituzten emakumeak zeri uko egiten ari diren kuantifikatzea ere.

    Lehenengo zatiko azken atalak emakume eta gizonezkoen profil desberdinen laneko egoe- raren, egoera pertsonalaren eta gizarte eta familia egoeraren argazkia eskaintzen du:

    — Ordaindutako lan jarduera duten pertsonak

    — Langabezian dauden pertsonak

    — Etxeko lanetan erabateko dedikazioa duten pertsonak

    Atal honen ikuspegiaren egiturak aukera ematen du hainbat profilen prestakuntza etapan, lan bizitzan eta gizarte-familia esparruan eragina duten alderdietan ibilbidea egiteko. Halaber, bai esparru pertsonalak eta bai gizarte-familia esparruak duten inplikazioak azterla- naren bloke guztietan eragina izatea dakar.

    13

    (1) “Sustapen ez-diskriminatzailerako jarraibideak”. Emakunde. 2006ko apirila.

  • Bigarren kapituluari dagokionez, enpresaren alorrean emakumeen eta gizonen arteko ber- dintasuna lortzeko dauden oztopoak antzemateko ahalegina egin da.

    Oro har enpresetan genero-ikuspegia txertatzearen analisian oinarritzen da: sexu bietako pertsonen beh