EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren...

46

Transcript of EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren...

Page 1: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren
Page 2: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

EMAKUMEAKBILBOKO HISTORIAN1. Ibilaldia

2 < AURKIBIDEA

IBILALDIAREN SARRERA 3

0 GELDIALDIA EDO SARRERA 4

1. GELDIALDIA SAN ANTONGO ZUBIA 6

2. GELDIALDIA ERRIBERAKO MERKATUA 9

3. GELDIALDIA ERRIBERAKO ZUBIA 14

4. GELDIALDIA MESEDEETAKO ZUBIA 18

5. GELDIALDIA AREATZAKO ZUBIA 27

6. GELDIALDIA UDALETXEKO ZUBIA 33

7. GELDIALDIA URIBITARTEKO KAIAK 39

8. GELDIALDIA ADUANA ZAHARREKO ERAIKINA 41

BIBLIOGRAFIA 43

Page 3: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

1. SAN ANTONGO ZUBIA

2. ERRIBERAKO MERKATUA

3. ERRIBERAKO ZUBIA

4. MESEDEETAKO ZUBIA

5. AREATZAKO ZUBIA

6. UDALETXEKO ZUBIA

7. URIBITARTEKO KAIAK

8. ADUANA ZAHARREKO ERAIKINA

EMAKUMEAK BILBOKO HISTORIAN programa osatzen duten ibilbideetako lehenengoa aurkezten dugu hemen.

Ibilbide hau, ITSASADARRA, ZUBIAK ETA EMAKUMEAK, gure iraganaren ibilbide gidatu eta interpretatu baten modura diseinatua, Bilboko eraikuntzan emakumeen ekarpena azpimarratzea xede duena, hiriaren zubiak erabiliko ditu denbora aldetik eta fisikoki hari gidari gisa.

Gure historian emakumeen ekarpena ezagutzea eta ikusaraztea sustatu nahi dugu. Ibilbideak izaera ludikoa izango du, eta kontuan izanik etxe, eraikuntza eta erreferentzia asko ez direla gaurko egunera iritsi, zenbait argazki eta dokumentu erabiliko dira azaldutakoa eta komentatutakoa hobeto ulertzeko.

Ibilbide honen iraupena ordu eta erdikoa izango da (gutxi gorabehera). Jarraian, bisitaren edukiak eta geldialdiak zehaztuko ditugu:

IBILALDIAREN SARRERA > 3

Page 4: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

Hasiera batean, gaiaren sarrera gisa eta testuinguruan kokatze aldera honakoa azalduko dugu:

Hasieran Bilbo Nerbioi ibaiaren erribera batean soilik zegoen kokatuta, eta hirigune nahikoa txikia zuen, hiru kaletara murrizten zena, Somera, Artekale eta Dendarikale, Erronda izeneko babes harresi batekin, gaur egun Erronda kalea kokatzen dugun leku berean. Bere barnean baseliza bat zegoen Santiago Apostoluari eskainita, gaur egun Zazpikaleetako erdi-erdian dagoen Bilboko Katedrala dena, Compostelarako erromesaldien igarobidea. Gunea hazi egin zen eta lau kale gehiago gehitu ziren: Belostikale, Arategizar, Barrenkale eta Barrenkale Barrena, Zazpikale ospetsua osatuz. Uholde batzuen eta sute handi baten ondoren 1569an, harresi zaharrak bota ziren eta Bilboren hazkundea hasi zen, zabalguneak garatu ziren XVII. mendean (Areatza eta Atxuri aldera) eta XIX-XX. mendeetan anexio batzuk gertatu ziren (Begoña, Abando, Deustu eta Erandioko elizateak).

Baina hiriaren fundazioaren garaira itzul gaitezen. 1300. urtean Diego Lopez Haroko jaunak hiri gutuna eman zion Bilbori “...con plazer de todos los vizcaynos hago en Bilvao de parte de Begoña nuevamente población e villa que dicen el puerto de Bilvao“ (bizkaitar guztien atseginerako Begoña ondoko Bilbo berriz egiten dut udalerri eta hiri Bilboko portua esaten diotena).

Maria Diaz Harokoak berriro fundatu zuen, bere osaba Diego jaunak, “el intruso”-k egindakoa horrela berretsiz,

...bizkaitar guztien atseginerako Begoña ondoko Bilbo berriz egiten dut udalerri eta hiri Bilboko portua esaten diotena

0 GELDIALDIASarrera0>

4 < 0 GELDIALDIA Sarrera

Page 5: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

pribilegio berri batzuk emanez, hiriaren garapenerako funtsezkoak izango zirenak, esate baterako, itsaso eta lur bidezko trafikoa, Bilbora soilik irits zitekeela zioena.

Maria Diaz Haroko andrea hiriaren garapenean funtsezko emakumea da. Bere osaba hil zenean, Bizkaiko Andrearen titulua izan zuen lehen emakumea izan zen 1334. urtera arte, Bizkaiko 11. Andrea bilakatuz. Ardura aldizka bete zuen, izan ere, beti egon behar izan baitzuen gizon baten menpe bere interesen defentsarako. Hori dela eta bere osaba Diego “el intruso” jaunak titulua gorde egin zuen hil zen arte, eta ondoren pasatu zen berriro Maria andrearen eskuetara, bere legezko oinordekoa zena. Tamalez ez dakigu zer itxura izan zuen, ez baitugu bere inolako irudi edo erretraturik.

Baina has gaitezen Bilboko zubietako ibilbidearekin, ezagut dezagun bere hazkundearen historia, baita emakume bilbotarrena ere, haien parte hartze aktiboak ere Hiri honen historia eraiki baitzuen.

San Antongo zubia da Bilbo bere isolamendutik atera zuena. Denbora luzean, Bilbora ibi bat zeharkatuta soilik irits zitekeen, marea oso behera zegoenean zeharkatu zitekeena. Urazurrutia eta Ibeni kaien artean dago, eta itsasadarraren azken igarobide naturala da, Atxuri izenekoa (haitz zuria). Egoera honen aurrean logikoa eta beharrezkoa zen lehen zubia eraikitzea.

Maria Diaz Haroko andrea

hiriaren garapenean

funtsezko emakumea da...

Bizkaiko 11. andrea

izan zen

0 GELDIALDIA Sarrera > 5

Page 6: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

Zubia ezagutzen da eraikia izan zen elizaren santuaren izenarekin. Bizkaiko bihotzaren bide nagusia bilakatu zen, bertatik XIX. mendera arte Bilboko ekonomiari bizia eman zioten produktuen karabanak igaro baitziren.

Bilbo eta bere zubia hainbat lekutatik zetorrenaren topalekua zen, itsasotik iristen zena, Durangaldetik, Gaztelatik... Bilbon negoziatu egiten zen eta beste helmuga batzuetara bideratzen ziren gaiak, adibidez, Gaztelatik iristen zen artilea Europarantz, edo Europako gaiak Gaztela aldera. Meatzetako burdinaren garraioa ere bertan kontzentratu zen. Zubi honen eraikuntza bat baino gehiagoren berri izan dugu, baita posizio ezberdinenak ere. Ondoren zehaztuko dugu:

SAN ANTONGO ZUBI ZAHARRA

Elizaren aurrean zegoen eta hiri gutunaren aurrekoa da. Hiria sortu zenetik eta XVI.tik XIX. mendearen erdira arte, zubia Bilboko azoka publikoaren (gaur egun Erriberako Merkatua) eta San Anton elizaren artean zegoen, gaur egungo kokalekuaren beste aldean.

Eraiki zenetik zubisariak kobratzen zitzaizkien bidaiariei salgaiak pasatzeko erabili behar bazuten. Leku honetan eraiki zen lehen zubia egurrezkoa izan zen, 1334an. 1335eko otsailaren 24an Maria Diaz Harokoak Bilbori pribilegio ekonomikoak eman zizkion San Antongo zubia egiteko eta mantentzeko.

Geroago arku bateko zubi bat egon zen, 1441eko irailaren 14an itxi zena, uholdeek eragindako kalteengatik. 1463an itxura gotikoko zubi bat eraiki zen. Altuera ezberdineko bi arku zituen, galtzara estuarekin eta aldapan. Hiriaren ikur bilakatu zen, Lopez Haroko fundatzailearen “lupus” otsoekin batera. Uholdeek eta erabilerak berak eragin zuten zubia behin baino gehiagotan berreraikia eta zaharberritua izatea. Azkenean bota egin zuten 1882an.

Bilbo eta bere zubia hainbat lekutatik zetorrenaren topalekua zen, itsasotik, Durangaldetik, Gaztelatik… iristen zenaren topalekua

1. GELDIALDIASan Antongo zubia1>

6 < 1. GELDIALDIA San Antongo zubia

Page 7: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

San Antoneko zubietako bi. Argazkian gertuen ikusten dena gaur egun ezagutzen

dugun kokagunea da.

SAN ANTONGO ZUBI BERRIA:

San Antongo bigarren zubia harriz eraiki zen, bi arku beheraturekin eta galtzara zabalarekin, Hoffmayerren proiektuaren arabera, 1872 eta 1878 artean. 1937ko ekainaren 18an suntsitu egin zuten, eta ondoren gaur egungoa eraiki zuten.

Zubi honen altueran adierazi behar dugun beste mugarri garrantzitsu bat, funtsezkoa izan zena Bilboko ekonomiaren garapenean, Gaztelako Juana I, Bizkaiko andreak markatu zuena da.

1511n hainbat ordenantza onartu zuen ondokoak osatzeko: Bilboko Kontsulatua, Kontratazio Etxea eta itsaso eta lurreko negozio gizonen Epaitegia, eta Bilboko Unibertsitatea.

1. GELDIALDIA San Antongo zubia > 7

Page 8: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

Hoffmayerren proiektuaren arabera, 1872 eta 1878 artean. 1937ko ekainaren 18an suntsitu egin zuten, eta ondoren gaur egungoa eraiki zuten

8 < 1. GELDIALDIA San Antongo zubia

Gaur eguneko San Anton zubia.

Bi izan ziren hirurehun urtez bilbotarren bizimodua arautu zuten erakundeak: Udala eta Kontsulatua (1511-1829). Azken hau XIX. mendean desagertu zen, Estatu osorako Merkataritza Kodea onartu zenean. Bi erakunde hauen arteko lankidetza estuaren adierazle etxe bera partekatu izana da, gaur egun desagertua, San Antongo elizaren ondoan.

Kontsulatua arduratu zen legea itsasadarrean betearazteaz, eta merkataritza sostengatu eta kontrolatzeaz, lurreko, itsasoko eta merkataritza arloko bizimoduaren arauak ezarriz, garraiolari, itsasgizon eta merkatarien Unibertsitatea izanik. Pisu handia izan zuen, eta horren adierazlea XVII. mendean bilbotarrek Belgikako Brujasen izan zuten Kontratazio Etxea, bertan negozioak egiteko. Hortik ondorioztatzen dugu portu honek izan zuen garrantzia.

Page 9: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

Esneketari bat

2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren ondoan > 9

> EMAKUMEEN LANBIDEAK ERRIBERAKO MERKATUAN

Erriberako Merkatuan emakumeek izandako lanbideak tradiziozko lanbideen kategorian sar daitezke. Horietako batzuk gaur egun oraindik badaude, beste batzuk ez, eta beste gizarte eta antolakuntza baten isla dira.

Nagusiki nekazaritzarena eta artisautza lanbideena zen gizarteak eraldaketa handia izan zuen eta hiri berriekin eta ekonomia garapenarekin behar berriak sortzen dira, dentsitate demografikoa handitu da, eta horrek eragin du emakume aktiboen kopurua handitzea. Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktiboa.

Gaur egungo merkatu batean pentsatzen dugunean, saltzaileen eta merkatarien saltokiak dituen eraikuntza bat irudikatzen dugu, bestela “azoka txikia” espresioa erabiltzen dugu. Horixe zen hain zuzen lehengo Erriberako Merkatuak zuen funtzionamendua, babesteko inolako eraikuntzarik gabe. Egunero jarri eta jaso egiten zituzten saltokiak. Denborarekin teilapeak edo estalpeak, tinglatuak eta leku estaliak jartzen hasi ziren, bai merkatariak eta bai salgaiak babesteko.

Eguneroko jarduera hauetan ondoko hauek aurkitzen genituen, besteak beste: berdura saltzaileak, arrain, fruta eta abarreko saltzaileak, birpisatzaileak, birsaltzaileak, sardina saltzaileak, errotariak (gurpil mugitzaileak, okinak, labezainak), esneketariak, garbitzaileak eta barruko herrietatik etortzen ziren baserritarrak.

Lanbide hauen profilean sakonduz gero, era honetan definituko genituzke:

2. GELDIALDIAErriberako merkatuaren ondoan

2>

Page 10: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

10 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren ondoan

Garbitzaileak

> BERDURA ETA fRUTA sALTzAILEAK

Bere baratzetatik Bilbora etortzen ziren emakumeak salgai guztiekin. Erdarazko “vendejera” hitza zabaldu zen merkatu barruan salgairen bat saltzen zuten emakume guztiak izendatzeko.

Saltzaile hitza erabiltzen badugu, gairen batekin merkataritza jardueretan ibiltzen diren guztiak sartzen dira, haragia izan, arraina edo ogia. Baina nabarmendu nahiko genuke “ogia egitea” emakumeen esku egon zela, eta haiek egoten zirela produkzio kate osoan, errotatik hasi, irina ehotzeaz arduratzen ziren gurpil

Page 11: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren ondoan > 11

mugitzaileekin, orea landu, labean sartu eta saltzen zuten emakumeenganaino. Denborarekin lan hori etxeko lan arrunt bat izatera igaro zen, prozesu osoa emakumeek egiten jarraitu zuten, baina haien etxeetan.

> BAsERRITARRAK

Bilbora iristen ziren, Begoñako gainetik edo Basurtutik, salgaiak saski eta fardeletan, astoz edo gurdiz, baita oinez ere. Aurrerago Bilbora iristen zen trena erabili zuten. Egiten zuten ibilbidea arriskutsua zen, lapurretak izaten baitziren. Eta Bilbora iristen zirenean merkatuetara joaten ziren gaiak saltzera. Badirudi emakume horiek azoka txikia antolatzen zutela Unamuno plazan, leku hori nahiago omen zuten Erriberako merkatua baino.

> EsNEKETARIAK

Bilbora etortzen ziren esnez betetako marmita handiekin eta egunean zehar banatu edo saltzen zuten. Lanbide ibiltaria zen, ez zuten merkatuan soilik jarduten.

> GARBITzAILEAK

Emakume hauek ez ziren merkatuan jartzen, lana ibaiaren ertzetan egiten zuten, moiletako toki jakinetan, gertuan zegoen Urazurrutiako kaian esate baterako.

Arropa eskuz garbitzen zen, ohol ondulatu bat eta xaboia erabiliz. Arropa guztia garbi eta lehor zegoenean, banatu egiten zuten. XX. mendetik aurrera haien egoera aldatu egin zen Ricardo Basterra arkitektoak egindako proiektuari esker. Garbitoki publikoak eginkizun hori egiteko propio diseinatutako eraikuntzak ziren, baina baldintza hobeagotan, eta horren ondorioz, emaitza hobeak lortuta.

Horietako batzuk gaur

egun oraindik badaude,

beste batzuk ez, eta beste

gizarte eta antolakuntza

baten isla dira

Page 12: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo

12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren ondoan

> BIRpIsATzAILEAK

Lanbide hau gizonezkoek egiten zuten batik bat, kontrapisuak edo birpisatzaileak izenez deituak, emakumeak laguntzaileak izaten ziren. Lanbide hori hiriko salgaien pisuaren kontrola egitean zetzan, Udaletik eskatutakoa zen.

> BIRsALTzAILEAK

Erriberako merkatua birsaltzaileen postua izan zen. Ordenantzetan gaztelaniazko genero femeninoan soilik azaltzen da.

Fruta, barazkiak, hegaztiak, arraina eta abar saltzen zuten. Merkatuaren deskripzio batean honela dago jasota hitzez hitz : “Hallanse ordinariamente en la Plaza cada día cien mozas trasquiladas (sin cabello y descubiertas) vendiendo toda clase de mantenimientos” (egunero Plazan ehun neska gazte baino gehiago, ilerik gabeak eta burua estali gabe, aritzen ziren era guztietako elikagaiak saltzen).

> sARDINA sALTzAILEAK

1477an lehen aldiz Udal Ordenantza batek hitz egiten du sardinei buruz. Bilbora iristea, prezioa eta salmenta arautzen zen. Sardina eta arrain saltzaileak horren ardura osoa zuten, abesti herritarrak dioen bezala “Desde Santurce a Bilbao…” (Santurtzitik Bilbora...); baina Portugalete, Castro, Laredo, Bermeo edo Plentziatik ere ekartzen zuten salgaia merkaturaino eta bertan saltzen zuten.

Page 13: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren ondoan > 13

> TxIKIzKAKO sALTzAILEAK

Gaur egungo garaian, denda txikitzat ulertzen duguna da txikizkako saltzailea. Txikizkako saltzaile batek salgaien unitateak edo kopuru txikiak saltzen ditu eta horien salmentarekin ateratzen du etekina.

Horiek guztiek Erriberako merkatuan edo inguruko kaietan lanbideren batean jarduten zuten emakumeen mosaikoa osatzen zuten, beste lanbide batzuk garatzear dauden arren

Sardina saltzaileak

Page 14: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

Pasabide honek aurrekari batzuk izan zituen. 6 eraikuntza kontatu dezakegu, izen bereko auzoan zegoen (eta egun ez dagoen) San Frantzisko komentuak sustatu zituenetatik hasita, ondoren burdinazko zubia izateraino, gero Ortiz de Zarate zubia... Baina zatika azalduko dugu:

Lehenengo fasean Frantziskotarren zubia dei diezaiokegu. Komunitate horrek 1509tik eskatzen ari zen zubi bat eraikitzea komentuaren sarreratik beste ertzeraino, merkatu plaza zegoen alderaino. Arku bakarrekoa izan behar zela agindu zieten. Ezin izan zuten eraiki. 1511n bi arkukoa eta ibaiaren erdian zepa batekoa eraikitzeko baimena eskatu zuten, baina ez zen egokia bilbotarrentzat. Ibaiaren ibilguan oztopo gehiago jartzen bazen hondamen naturalak gertatzeko arriskua handitzen baitzen. Halere eraiki egin zuten. Ondoren zehaztuko dugu frantziskotarren zubi eta eraikuntzen prozesu osoa.

> SAN FRANTZISKOKO ARKU BAKARREKO HARRIZKO ZUBIA (1735-1737)

XV. mendearen amaieratik San Frantziskoko Komentuko fraideak saiatu ziren komentua eta hiriko plaza batuko zituen zubi bat eraikitzen. Zenbait zailtasunen ondoren obrak hastea lortu zuten, baina ur-goraldi batek bota egin zuen.

> SAN FRANTZISKOKO ARKU BAKARREKO EGURREZKO ZUBIA (1792-1813)

Napoleonen armadek erre zuten azpitik itsasontziak pasatzea ahalbidetzen zuen egurrezko arkudun zubia.

Ondoren txalupa pontoi bat eraiki zuten. Herritarrek ere igarotzeko aukera zuten, Santa Maria kalearen parean egon zen hasieran. Haien ustetan, komentutik

Pasabide honek aurrekari batzuk izan zituen. 6 eraikuntza kontatu ditzakegu…

3. GELDIALDIAErriberako zubia3>

14 < 3. GELDIALDIA Erriberako zubia

Page 15: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

San Frantziskoko Zubi Esekia

urrun zegoen eta 1823an, lotsarik gabe, Pilota kaleko komentuko atera eraman zuten. Bertan egon zen 1826ra arte.

> SAN FRANTZISKOKO ZUBI ESEKIA (1828-1852)

Antonio Goicoechea jaunarekin zubi eseki bat egin zuten, zurezko taula bat, burdinazko kateekin eutsita. Suntsitu egin zuten lotzeko egiturek zuten herdoiltze maila handiagatik.

> SAN FRANTZISKOKO ZUBI ESEKIA (1855-1873)

Kable metalikoen gaineko egitura eseki berri honek bilbotarren estimu handia zuen. Izan ere, abesti batean sartu zuten: “no hay en el mundo puente colgante más elegante que el de Bilbao” (munduan ez dago zubi eseki

3. GELDIALDIA Erriberako zubia > 15

Bilbon existitu zen zubi esekia

Page 16: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

16 < 3. GELDIALDIA Erriberako zubia

Burdinazko pasabidea

Burdinazko pasabidea, bere suntsiketaren ondoren

dotoreagorik Bilbokoa baino). Bigarren gerra karlistan bonbardatu zuten.

> SAN FRANTZISKOKO BURDINAZKO pASAGUNEA (1881-1973)

Pablo de Alzolak eraiki zuen eta burdinazko zubi bat zen, apaingarria batik bat. Bere kokapenagatik asko erabiltzen zen zubia izan zen. Izan ere, eraiki zenerako asko ugaritu ziren tailerrak eta lantegiak San Frantzisko auzoan, komentu zaharra armadaren kuartel bilakatu zen, eta Miribilla inguruetan meatzeak zeuden, itsasadarra behar zutenak erauzitako mea garraiatzeko.

Page 17: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

Gaur eguneko Erriberako edo Mirasol Kondearen zubia

3. GELDIALDIA Erriberako zubia > 17

> ERRIBERAKO OINEZKOENTZAKO ZUBIA (1939-GAUR EGUN)

Aurreko burdinazko zubia gerra zibilean suntsitu zuten, 1937an. Bere lekuan oinezkoentzako pasabide bat eraiki zuten, “Ortiz de Zarate koronela” izenez ezagutu zena 1980ra arte. Gaur egun Erriberako zubia edo Conde Mirasol zubia da, eta Fernando Arzadunek eraiki zuen.

…baina ez zen egokia

bilbotarrentzat. Ibaiaren ibilguan oztopo gehiago

jartzen bazen hondamen naturalak gertatzeko arriskua handitzen baitzen

Page 18: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

Egungo Mesedeetako Zubia hiru eraikuntza ezberdinetatik sortu zen. Zaharrena zurezkoa izan zen eta 1874an bota zuten. Ondoren harriz eta adreiluz egindako bat egon zen 1937ra arte; gaur egungoa hormigoizkoa da eta 1940an eraiki zuten.

> MESEDEETAKO HARRIZKO ETA ADREILUZKO ZUBIA (1891-1937)

Hoffmayerren proiektu bat da, milizia errepublikarrek suntsitutakoa Francoren armaden setioan, 1937an. Adreiluzko zubi honek Erriberatik sarbide arrapala zabalak zituen.

> MESEDEETAKO ZUBIA (GAUR EGUNGOA)

Gerra zibilaren ostean eraikia eta “Sanjurjo jeneralaren zubia” izenaz bataiatua, maldan eraiki zen ibaiertzen arteko altuera ezberdinen arazoari irtenbidea emateko.

> MESEDEETAKO KOMENTUKO LEKAIDEAK

Bilboko hirian ez zegoen lekurik komentu handietarako, beraz, ordena ezberdinek hirian kokatu nahi izan zutenean, bere komentuak gaur egun Alde Zaharra ezagutzen dugun lekutik kanpo instalatu behar izan ziren.

Puntu honetan interesgarria da hitz egitea elizari lotuta zeuden emakume batzuen lanbideei buruz, freylak edo serorak, izan ere, jaiotzak, heriotzak, ezkontzak, proze-sioak eta gaubeilak antolatzeko ardura zuten. Elizen man-tentze lanez, limosnak biltzeaz eta inbentarioak egiteaz ere arduratzen ziren, besteak beste. Azkenean, sakris-tauek ordezkatu zituzten. Figura hori XVI. mendera arte mantendu zen, eta arduraren zina Udalbatzaren aurrean egiten zuten.

Egungo Mesedeetako Zubia hiru eraikuntza ezberdinetatik sortu zen (1874, 1937 eta 1940)

4. GELDIALDIAMesedeetako zubia4>

18 < 4. GELDIALDIA Mesedeetako zubia

Page 19: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

Mesedeetako zubia, Hoffmayer-en proiektuaren

arabera

Beatak ere egon ziren, elkarrekin bizi ziren emakumeak, perfekzio kristaua bilatzen zutenak, jarraitzen zuten orde-naren araua praktikatzen zutenak eta kastitate, pobrezia eta obedientzia boto ebanjelikoak egiten zituztenak. Hori dela eta ia erlijiosotzat hartzen zituzten, baina ez ziren klausuran bizi. Haien zeregin nagusia otoitza zen. Egiten zuten lanetik eta fededunetatik jasotzen zituzten limosnetatik bizi ziren, doktrina kristaua eta letrak erakusten zizkieten neskatila eta neska nerabeei, neskak hezten zituzten etxeko lanetan, joskintzan, etxez etxeko gaixoen zaintzan eta gaubeiletan. Azkenean debekatu egin ziren era horretako “taldeak” eta komentuak osatzera behartu zituzten, gaur egun ezagutzen dugun bizimodu erlijiosoa bere eginez.

Horregatik esan dezakegu oso aspaldikoak direla Bilboko emakumeen fraide-bizimoduaren hasierak.

4. GELDIALDIA Mesedeetako zubia > 19

Page 20: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

20 < 4. GELDIALDIA Mesedeetako zubia

Gaur eguneko Mesedeetako zubia

Autore ezberdinek XV. mendetik aurrera komentu batzuen fundazioaz hitz egin dute, bai gizonezkoenak, bai emakumezkoenak. Emakumezko komentu garrantzitsuenak ondoko hauek izan ziren:

> GIZAKUNDEA KOMENTUA (DOMINIKARRAK), ENKARNAZIO pLAZAN

Gizakundea Monasterioaren jatorria Somera kaleko Santo Domingo ordenaren serorategi xume batean bilatu behar da. XVI. mendearen hasieran Ibeni errebalera eraman zuten. Egungo kokapen horrek eragin zuen uholde bat baino gehiago jasatea. Eliza 1513 eta 1526 urteen artean eraiki zen. XVIII. mendearen amaieran hasi zen Gizakundea komentuaren gainbehera, eta XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadaren amaieran monjek Leioara joatea erabaki zuten. 1995etik Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoaren egoitza da. Gaur egun multzoa elizak eta klaustroak osatzen dute, galdu egin baitira komentuaren beste eraikin batzuk.

Page 21: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

4. GELDIALDIA Mesedeetako zubia > 21

> SORTZEZ GARBIAREN KOMENTUA (SORTZEZ GARBIAKOAK), KONTZEpZIO KALEAN

Monasterio honek Abantoko elizpean zegoen serorategi batean izan zuen jatorria, XV. mendean. 1530ean Naxa kalera eraman zuten, Abandoko RENFE eta Santander tren geltokien lurretara. Monjek klausura onartu zutenean 1614. urtera aldera, Mariaren Sorkunde Garbiaren ordena jarraitzea erabaki zuten. Zenbait gertaeraren ondoren, 1861ean Abandoko Sorkunde komentu eta eliza berria inauguratu ziren. Gerra zibilaren hasieran erre egin zuten, eta gerra ondoren berriro eraiki zen.

> SANTA MONIKA KOMENTUA (AGUSTINDARRAK), ZABALBIDE KALEAN

Bilboko Askao errebalean San Agustin ordenaren bi serorategi sortu ziren XVI. mendean: Santa Monikarena eta Itxaropenaren Amarena. Santa Monikako beatek klausurarekin bat egin zuten 1623an. Eraikuntza zahar hura Askao kalearen hasieran zegoen (gaur egun Metro eta Euskotren Tren geltokiak dauden lekuan). 1860an egungo komentua inauguratu zuten, Begoñan.

> GURUTZEREN MONjEEN KOMENTUA (FRANTZISKOTARRAK). GAUR EGUN EZ DA ExISTITZEN

Egungo Unamuno plazan eraiki zuten XVII. mendean, eta bertan egon zen Mendizabalen esklaustrazioa eta desamortizazioa gertatu zen arte. Bota egin zuten orduan, baina haren lekukoa kalearen izenean geratu da. Mallonako galtzaden erdi aldean instalatu ziren. Gaur egun ez dago ezer.

Hasiera hauen ondoren, XIX. mendearen amaiera aldera emakumeen kongregazio erlijioso ugari kokatu ziren: besteak beste, Gurutzearen Alabak, Karitatearen Alabak,

Freylak edo serorak, izan ere, jaiotzak,

heriotzak, ezkontzak, prozesioak

eta gaubeilak antolatzeko

ardura zuten

Page 22: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

Beatak ere egon ziren, elkarrekin bizi ziren emakumeak, perfekzio kristaua bilatzen zutenak, jarraitzen zuten ordenaren araua praktikatzen zutenak

22 < 4. GELDIALDIA Mesedeetako zubia

Karitateko Jesusen Mirabeak, Jesusen Bihotz Sakratuaren Alkartea, Karitateko Karmeldarrak, Txiroen Ahizpak, Maria Sortzez Garbiaren Erlijiosoak, Bordeleko Familia Santua, Santa Anaren Karitatearen Alabak, Aingeru Guardako Santuak, Jainko Artzainaren Amaren Kaputxinoak, Aterpeko Karitatearen Andra Maria, Mariaren Mirabeak, eta Jesusen Bihotzaren Misiolariak.

> MESEDEETAKO KAIAN DAGOEN MESEDEETAKO KOMENTUA ETA BERE ELIZA

Mesedearen ordenaren historia apur bat egin behar dugu, bere komentu eta elizari buruz hitz egiten hasi baino lehen.

Ordena militar hori 1218an sortu zuen San Pedro Nolascok. Beste ordena erlijiosoetatik bereizten duen ezaugarria da hasieratik preso erortzen ziren kristauak askatzeko hartu zuten konpromisoa, denborarekin kartzelan daudenak berrerostea bilakatu dena. Hasieran gizonezkoak baino ez zeuden ordenan, Santa Maria de Cervellon katalanaren ekimenez aldatu zen arte. Berak sortu zuen emakumeen adarra.

Santa Maria de Cervellon (1230-1290) Bartzelonan jaio zen eta bera hartzen da mesedeen ordenaren lehen erlijiosotzat. Dirudienez gazte-gaztetatik bere bokazio erlijiosora dena emanda bizi izan zen, Mesedeen Ordenak zuen karismak elikatuta. Bere ekintzen artean presoak askatzea eta pobreak laguntzea zegoen. Mesedeetako lekaime bihurtu zen 1265eko maiatzaren 25ean. Irailaren 19an ospatzen da bere eguna.

Mesedeetako familiak Santu eta Beata asko eman ditu: San Pedro Nolasco, San Ramon Nonato, San Pedro Pascual, San Pedro Armengol, Santa Maria de Cervellon, San Serapio, Mariana de Jesus Beata eta Margarita Maria Lopez de Maturana Beata.

Page 23: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

4. GELDIALDIA Mesedeetako zubia > 23

Azken honek gure arreta osoa merezi du, izan ere, Bilbon jaio zen emakume bat da, 1884ko uztailaren 25ean, Dendarikale 52ko 3.ean. Bere izen laikoa Maria Pilar Lopez de Maturana Ortiz de Zarate zen. Leonor ahizpa bikia eduki zuen, bera bezala erlijiosoa izan zena, misiolari aritu zena Argentinako Suipachan, heriotzara arte.

Ingurune oso erlijiosoan bizi izan ziren, baina ez mundutik at. Familiak inprimategi-liburu denda bat eduki zuen Jardines kalean eta bi ahizpek bertan egin zuten lan. Badirudi gure beatak, literatura zaleak, nautikako ikasle batekin adiskidetasun harremana izan zuela, baina bere amari goizegi zela iruditu zitzaion, eta 1903ko uztailaren 25ean, 19 urte betetakoan Vera Cruz ikastetxean, barnetegian, sartu zuten, Bizkaiko Berrizeko Mesedeetakoen Monasterioaren klausuran. Mesedeetako Komentua eta

Eliza (ezkerrean)

Page 24: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

Maria Pilar Lopez De Maturana Ortiz de Zaratek ... geroago ordena osoa kutsatu zuen misiolari bokazio sutsua garatu zuen

24 < 4. GELDIALDIA Mesedeetako zubia

Bere familiarengandik eta horren lotuta zegoen bere bikiarengandik bereizi zuten. Baina bere bizitzaren aldaketa honek bere bokazio erlijiosoa piztu egin zuen. 1904an bere lehenengo botoak egin zituen eta 1907an behin betiko botoak.

Erlijioso gisa lehenengo hezitzaile jardun zuen eta geroago ordena osoa kutsatu zuen misiolari bokazio sutsua garatu zuen. 1927tik Komentuko Ama Nagusia izan zen eta hainbat bidaia egin zituen misiolari Ponape Irlara (Ozeania), Japoniara, Txinara, Ipar Amerikara... 1929an, etxera bueltan, Klausurako Komentua Misiolarien Institutu bilakatzea erabaki zuen. Horretarako Institutu berriaren Konstituzioa idatzi zuen indarra jarrita izaera misiolarian eta mesedeetakoen tradiziozko laugarren botoan, gatibuen berrerosketan, ikuspegi berri batetik aplikatzeko: ikuspegi misiolaria, gatibutzat ulertuta fede katolikoan sinesten ez dutenak.

Azkenik, bere ahaleginaren emaitza izan zen Institutu Misiolari honen Ama Nagusia izendatu zuten. 1932. urteaz geroztik arrastaka zeraman gaixotasunak (minbizia) bere jarduera fisikoaren maila jaistea eragin zuen, baina hala ere, Erromara egin zuen bidaia bat eta Pio XII Aita Santuarekin elkarrizketatu zen. Zoriondu egin zuen fundatutako misioek izan zuten garapen handiagatik. Gaixotasunak gero eta oztopo gehiago jarri zizkion eta 1934ko uztailaren 23an hil zen. Beatifikazio prozesua hil eta handik 9 urtetara hasi zen, eta azkenean, 2006ko urriaren 22an Bilboko Santiago katedralean beatifikatu zuten.

Komentura eta elizara itzuliz, datuek ordena honetan bi serorategiren berri ematen digute: bata, Naxan, eta bestea, Someran 1532tik aurrera. Komentuaren lehenengo aipamena dokumentuetan 1619koa da, gaur egun dagoen eraikin barrokoa eraiki baino 44 bat urte lehenago. Komentua 1663 eta 1673 artean eraiki zuten Antonio Ortiz

Page 25: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

4. GELDIALDIA Mesedeetako zubia > 25

de Colinak eta Francisco Elorriagak Abandoko Elizatearen lursail batzuetan, eta Naxako San Joseren izena jarri zioten, Kontratuko prezioa 82.000 errealekoa izan zen Javier del Vigoren “Arte y Urbanismo en el Casco Viejo de Bilbao” liburuan azaltzen diren datuen arabera.

1750ean Jose de Recolalde harginak estalkia, bobeda eta barrukoak berreraiki zituen Pedro de Larrina zurginaren laguntzarekin. Azken honek merkataritza eta diruaren Bilboko sarbidea dagoen Bilbo Zaharreko komentuko erretaula nagusia berregin zuen. Komentu zaharretik eliza bakarrik geratzen da, barroko soila estilokoa.

Basilika solairu batekoa, luzera zabaleraren bikoitzekoa. Fatxada pinoiz osatuta dago (beheko horma) eta kanpai-hormaz; garaipen arku itxurako portada, zutarri toskanarrak, harlanduzkoa. Mesedeen ezkutua dauka arkitrabearen erdian. XVIII. mendearen lehenengo erdian, egile ezezaguneko kanpai-horma eraiki zen.

Errematerako bola bat eta burdinazko haize orratz bat, gurutze itxurakoa. Oso egoera tamalgarrian zegoen San Jose eta haurtxoaren multzoa fatxada horren eskultura aberastasun bakarra zen. Zaharberritze obren ondorioz, azkenean, horma hobitik kendu dute.

Naxan egon zen garaia klausurakoa izan zen, eta komentua Monasterio izatera pasatu zen. 1750ean berreraiki egin zen.

XX. mendearen hasieran, diru faltak mesedeetakoak behartu zituen ikastetxe bat irekitzera bere komentuan, aita santuaren klausura apurtuz.

Eragozpen askoren ondoren, 1970. hamarkadan lekaimeek komentua saldu zuten eta Loiura joan ziren (gaur egun beste ikastetxe bat dute bertan) eta elizak ozta-ozta jarraitu zuen zutik Bilboko Udalak erosi eta konpondu zuen arte. 1990az geroztik kultur ekintzak egiten dira bertan.

Komentuaren lehenengo aipamena

dokumentuetan 1619koa da,

gaur egun dagoen eraikin barrokoa eraiki baino 44 bat urte lehenago

Page 26: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

26 < 4. GELDIALDIA Mesedeetako zubia

Foruen zubia

Gure ibilbidearekin aurrera egingo dugu eta dagoeneko ez dagoen zubi bati buruz hitz egingo dugu:

> FORUEN ZUBIA

Bizkaiko jaurerriak eraiki zuen 1869an Areatzatik pasa-tzeagatik Bilbok eskatzen zuen ordainsaria dela eta. Na-xako moilatik Santa Mariaren kalera igarotzen zen zubia. Bilbon eraiki zen bigarren zubi esekia izan zen. Gaur egun ez da existitzen, baina kokapena sumatzen da Naxako kaian ezkerreko oin-burdina ateratzen delako.

Page 27: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

Isabel II.aren zubia, Areatzan

5. GELDIALDIA Areatzako zubia > 27

Zubi guztiekin gertatzen ari den bezala, eraiketa bat baino gehiagori buruz hitz egin behar dugu, baita Areatzaren zubiaren kasuan ere. Bere garaian iraultza handia izan zen, Bilbo Abandorekin lotu zuen zubia izan baitzen, hau da, etorkizunean Bilboko zabalgunea izango zenarekin.

Etapak:

AREATZAKO ZUREZKO ZUBIA

Teofilo Guiard historiagilearen arabera zurezko zubi txiki bat egon zen Areatzan, hiriaren gastu eta sarreren oharpen batean, zurgin bati ordaindutakoa azaltzen baita zubia konpontzeagatik.

AREATZAKO ZUBIA

1847an amaitu zuten obra. Zubi altxagarria zen, baina 1866an funtzionatzeari utzi zion.

AREATZAKO ZUBIA EDO ISABEL II ZUBIA

XIX. mendearen erdialdean eraiki zen, eta tranbiak eta oinezkoak pasa zitezkeen. Areatzako pasealekua Abandoko San Bizente elizatearekin lotzen zuen. Azken honek eginahal handiak egin zituen eraikuntza saihestearren, bilbotarren nahi anexionisten beldur.

Ordainpeko zubia zen, San Frantziskoko zubi esekia bezalakoa. Azken gerra karlistak asko kaltetu zuen zubia, eta horren ondorioz, 1878an, harriz eta adreiluz egindako batek ordezkatu zuen zaharra.

AREATZAKO ZUBIA

1937an lehertu zuten aurreko zubia “Garaipenaren zubia”-k ordezkatu zuen, Bilboko zubirik garrantzitsuenetako bat

5. GELDIALDIAAreatzako zubia5>

Page 28: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

28 < 5. GELDIALDIA Areatzako zubia

Garaipenaren Zubia, 1964

bezala kontsideratu zen, hormigoizkoa zen, hiru begikoa, eta geroago Areatza izena berreskuratu zuen.

AREATZAN EMAKUMEEK ZITUZTEN LANBIDEAK

Lanbideei buruz hitz egiten hasi aurretik, Bilboko Areatza nolakoa zen deskribatzea komeni da. Gaurko egunean parke polit bat ikusten dugu, besteak beste, bere pasealeku, lorategi, aulki eta musikarien pergolarekin. Itxura hori izan aurretik, Areatza hondartza bat zen, hau da, ibaiak hondarra uzten zuen lekua, giza laguntzarekin bete eta zaindu egiten zena. Irudika dezagun arrantzaleen Bilbo, txalupak itsasadarrean lotzen zituztenak. XV. mendetik aurrera errealitatea aldatzen hasi zen: ibaiari lurra irabazi zitzaion, eta eraldaketa etorri zen. Bilbo hazi zenean leku gehiago behar zuen eta, hain zuzen ere, inguru horretan sortu zen Bilboko lehenengo zabalgunea, zubirik eraikitzeko premiarik ez zegoen leku horretan,

Page 29: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

Bilboko Areatza hondartza modura

5. GELDIALDIA Areatzako zubia > 29

izan ere, dena zegoen ibaiaren ertzaren mailan. Gaur egun Askao eta San Nikolas kaleen ingurua da. Geroago, Korreo eta Bidebarrieta kaleetara zabaldu zen, eta ondoko Abandoko elizatera iritsi zen, Areatzako zubiaren eraikuntzarekin.

Lehen Erriberako Merkatuan garatu ziren lanbideei buruz hitz egin dugu, merkataritzaren inguruko lanbideak zirenak batik bat. Jarraian era guztietako lanbideak aipatuko ditugu. Batetik, Areatza kai gisa hartuta, bertan garatzen zirenak: zamaketariak, sareginak eta sirgaketariak..., gure ibilbidearen hurrengo geldialdiren batean aztertuko ditugunak, Uribitarte kaian ere egiten zirelako.

Baina une honetan aipatzea merezi duen lanbideeta-ko bat nabarmenduko dugu, eraikuntzako emakumezko langileena, hain zuzen. Horrela esanda, apur bat handius-

Areatza hondartza bat

zen, hau da, ibaiak hondarra

uzten zuen lekua, giza

laguntzarekin bete eta zaindu

egiten zena

Page 30: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

30 < 5. GELDIALDIA Areatzako zubia

Emakume bilbotarrak Hiriaren gotortzean laguntzen

tekoa dirudi, baina zenbait dokumentutan jasotako dago hirian hondamendiren bat gertatzen zen bakoitzean, uholde ugariak kasu, eskulangile asko izaten zirela honda-tutakoa berreraikitzeko, batez ere, hondakinak kentzeko eta garbitzeko lanetan, eta batzuetan eraikuntzan ere. Lan horiek egitearen truke gizonek diruren bat jasotzen zuten, emakumeek ez.

Dokumentuetako aipamenei dagokienez, 1565ean San Antoneko sakristiaren eraikuntzan emakume iltzeztatzai-le bat aurkitu dugu, eta nagusiki emakumeak izan ziren Areatzan betetze lanak egin zituztenak hondartza edo padura bat egon dadin.

Bestalde, Areatzan, pasealeku gisa hartuta, egiten ziren beste ogibide soilago batzuei buruz hitz egingo dugu. Ondoko ogibideak ikusten ziren: urketariak, inudeak, gaztaina saltzaileak eta gizakien lanbide zaharrenetako bat, pikareska.

Urketari bat, ura saltzen Begoñako Basilikaren aurrean

Page 31: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

5. GELDIALDIA Areatzako zubia > 31

> URKETARIAK

Kalderapekoak izenez ere deiturikoak. Otorduak prestatzeko eta etxeetara ura eramateko kontratatzen ziren emakumeak izan zitezkeen, edo pegar handi batekin kaletik ura saltzen ibiltzen ziren emakumeak, eskatzen zizkieten edalontziak bete ur saltzen.

> UMEZAINAK

Umezainen ogibide honek zerikusi handia du inudeekin. Inudeak Udalaren mendekoak ziren, umezainek, berriz, dirudunentzat egiten zuten lan. Bi motatakoak ziren: umezain freskoak, umeak zaintzeaz gain esnea ere ematen zieten; eta umezain lehorrak, haurrak zaintzen zituztenak bakarrik. Umezain bat edukitzeak familiak estatus altua zuela adierazten zuen, eta hori uniforme modura eramaten zuten arropetan ikusten zen, begiztaz, satinez, parpailez eta xingola ikusgarriez beterik, edo umeen kotxetxoetan.

> GAZTAINA SALTZAILEAK

Gaztaina erreen salmenta ibiltaria zen haien ogibidea. Bitxikeria modura horietako asko Olleriak auzoan bizi ziren.

> pIKARESKA

Hau ere lanbide zaharrenetakoa dugu, ogia kalean eskean irabazten dutenena, musika tresnaren bat jotzen... “Emakume galegoen” kasua dugu ezaguna, biolina jotzen zuten bi emakume ziren, eta bietako bat beti zegoela haurdun esaten dute.

Ibilbidearekin aurrera eginez, Bilbo historikoa amaitzen ari zaigu. XIX. mendean indar handiz sortu zen Bilbora

Batetik, Areatzan kai gisa egiten

ziren ogibideak daude... ,bestalde,

Areatzan, pasealeku gisa hartuta, egiten ziren beste ogibide

soilagoak

Galiziarrak

Page 32: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

32 < 5. GELDIALDIA Areatzako zubia

Txakur txikiaren zubia

iritsi gara, eta Udalaren inguruko zubien eraikuntzak dira horren lekuko.

> TxAKUR TxIKIAREN ZUBIA (1892-1925)

Zubi birakari bat zen, Chicagoko Madisonen ideia hartuta, eta Udaletxe berria eta Zabalgunea lotzen ditu. Makina hidrauliko batzuen bidez biratzen zuten bi tarte zituen, eta oinezkoentzako pasabide bat zen, minutu bat behar zuten bi tarteok ireki eta ixteko.

Garita bat zuen eta bertatik igaro behar zuten oinezkoek eta “txakur txikia” ordaindu; hasieran bost zentimo, gero hamar izan ziren.

Page 33: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

6. GELDIALDIA Udaletxeko zubia > 33

XX. mendearen hasieran eraikia, 1929an hain zuzen, zubi altxagarria da. Merkataritza jardueraren desagerpenarekin, 1970eko hamarkadan, Udalak zigilatzea erabaki zuen. Makinistaren garita beste gauza batzuetarako erabili zen hortik aurrera, adibidez sarreren salmentarako, informazio turistikorako...

Zubia beste izen batzuekin ere ezagutzen da: “Buenos Aires”, “Mola Jenerala” edo “Begoñako Zubia”, auzo horretarako pasabidea ahalbidetzen duelako.

EMAKUMEAREN pRESENTZIA UDAL KARGUETAN

Udal karguak bi kategoriatan sailka ditzakegu: batetik, Udaleko langileak direnak, eta bestetik, udal lanak egiten dituzten kargu politikoei dagozkienak. Oro har, ez dago emakumezkoen presentzia handirik.

Bilboko Udaleko Artxibozain kargua izan zuen Manuel Basasek dio kontzeju edo udal lanbideak direla Udalak ordainduta eta hark kontrolatuta daudenak, gaur egun funtzionariotzat hartuko genituzkeenak hain zuzen. Lanbide horietako batzuk gaur egun ere existitzen dira oraindik, baina beste batzuk, ordea, une bateko lanbide bezala gelditu dira, gaur egun zaharkituta gelditu direnak.

Lanbide pila bat daude, normalean gizonezkoek egindakoak, Manuel Basasek berak egindako sailkapenaren arabera. Segidan doaz emakumezkoek ere egin zituztenak:

- Udaleko langileak: Birsaltzaileak, Okinak, Fruta saltzai-leak, Hiletariak, Sardina saltzaileak, Gurpil mugitzaileak, Txupinerak, Kartzelazainak, Kale-garbitzaileen lagun-tzaileak.

6. GELDIALDIAUdaletxeko zubia6>

Oro har, ez dago

emakumezkoen presentzia

handirik udal karguetan

Page 34: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

34 < 6. GELDIALDIA Udaletxeko zubia

- Lanbide administratiboak: Telefonistak

- Laguntza lanbideak: Emaginak, Amakideak, Meztitzai-leak, Sutontzi arduradunak (berogailuaren edo suton-tziaren arduradunak)

- Merkataritza lanbideak: Birpisatzaileak (1516an Mari Saes de Balmaseda Hiriko ogi pisatzaile ofiziala izan zela gauza jakina da)

- Eliz lanbideak: Freylak edo Serorak (Mari Perez de Isus-quiza izena jasota dago, Santiagoko parrokiako freyla edo serora bezala)

Udaletxeko zubia

Page 35: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

6. GELDIALDIA Udaletxeko zubia > 35

Ohelagunak edo prostitutak eta kargatzaileak ezin dira udal lanbide bezala hartu, baina Udalak arautu zituen lanbideak dira. Lehenengoei buruz, hainbat emakumeri buruz esaten da “bizimodu bezala” hiriko familia dirudun bateko (Arbolantxa, Markina, Arana edo Zamudio...) gizonen baten “laguna” edo “ohelaguna” izatea zutela.

Bilbo haztean, itsasadarraren bi ertzak hartzen dituenean, lan mota hori ere hazi egiten da eta Gorte kalean biltzen da. Modu ezberdinez janzten direlako eta makillajeagatik ezagutzen zaie. 1873z geroztik Udalak prostituzioa arautu zuen lanbide jarduera bat bezala: eritasun benereoen prebentziorako higiene bereziko arauak zeuden eta apopiloen etxeak ere bazeuden, kategoriatan sailkatuta, lehen eta bigarren mailakoak.

Hainbat lanbide zehaztu ditugu dagoeneko edo zehaztu Udaletxeko zubiaren altxagarria

Page 36: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

36 < 6. GELDIALDIA Udaletxeko zubia

egingo ditugu orain, Bilboko kaien eta zubien ondoan garatzen zirenak. Ondokoak aipatuko ditugu segidan:

> MEZTITZAILEAK

Atxuriko Ospitale Zibil Santuan lan egiten zuten. Bi izaten ziren eta beren lana hildakoa prestatzea zen, bera meztituz eta kanposantura eramana izateko prestatuz. Azken meztitzaileak 1880koak dira.

> KALE-GARBITZAILEEN LAGUNTZAILEAK

Kale-garbitzaileei “sarameros” ere esaten zitzaien, euskarazko zaramatik. Udal lanbidea zen eta emakumeek laguntzaile mailara iristea lortu zuten.

> SUTONTZI ARDURADUNAK

Udal aretoan sutontzia prestatzen zuen arduraduna zen, gela berotzeko. Akten arabera kargua emakumezko batek betetzen zuen.

> KARTZELAZAINAK

Gizonezkoen lanbideen artean kartzelazainarena dago. Emakumeentzako kartzelak zabaldu zirenean, uler liteke emakume presoak artatuko zituztenak emakumezkoak izatea.

> TxUpINERAK

Lanbidea berez gizonezkoena zen. Hiriko txupineroa armazaina zen, defentsa beharren aurrean armak zaintzen zituena. Txupinerak ere egon ziren, baina alargunak ziren. Beren gizonak txupineroak izan ziren eta beraiek lanbidea jaso zuten bizirauteko modu bezala.

Ohelagunak edo prostitutak eta kargatzaileak ezin dira udal lanbide bezala hartu, baina Udalak arautu zituen lanbideak dira

Page 37: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

6. GELDIALDIA Udaletxeko zubia > 37

> EMAGINAK, AMAKIDEAK

Antzinatik emakumeek emagin lanbidea egin izan dute, beste emakume batzuei erditzean laguntzea, ahoz pasatzen zen lanbidea zen. Beren jarduera oso garrantzitsua izan zen Hiriko Amategi eta Umezurtz Etxea sortu zen arte. Azken finean lanbidea berdina bada ere, izen ezberdin hauekin guztiekin ezagutzen zaie.

> INUDEAK

Umezain izenez ere deituta, umeei bularra ematea zen euren ardura, umezurtzei eta beste emakume batzuen umeei ere, esate baterako, lan egiten zutenak, ezkongabeak edo prostitutak. Hori dela eta udal aurrekontutik ordaintzen zitzaien, 1509. urteko ordenantza batean agintzen zuenaren arabera: “inudeari ... igandero zilarrezko erreal bat ordaindu”. Urteak aurrera joan ahala, Txiro Etxeko udal erakundeek onartu zuten inudeek beren lana etxean egitea, baina noizean behin Txiro Etxera joan beharra izaten zuten umea pisatzera eta bere osasun egoera aztertzera, hilean 25 pezeta kobratuz horregatik. XIX. mendearen amaieran ohikoa zen Zazpikaleetan inudeen agentzia garrantzitsuak ikustea, “Agencia Andresa” esate baterako. Goiko klasekoen artean beti izan zen ohikoa inudeak izatea beren seme-alabak zaintzeko.

> HILETARIAK

Hildakoen doluetan negar egiteko kontratatzen ziren emakumeak.

> TELEFONISTAK

Udal lanbide bat zen.

Goiko klasekoen artean beti

izan zen ohikoa inudeak

izatea beren seme-alabak

zaintzeko

Page 38: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

38 < 6. GELDIALDIA Udaletxeko zubia

Emakumeek politikatik lortutako karguei dagokienez, ez dira ahaztu behar bi gertakizun garrantzitsu. Unibertsitateek 1910eko martxoaren 8an onartu zituzten lehen aldiz emakumeak ikasle modura, eta 1931 arte ez zitzaien onartu boto eskubidea, Espainiako Bigarren Errepublikak onartutako Konstituzioarekin, botoa lehen aldiz 1933an eman ahal izan zutelarik. Egoera horiek eragin zuten emakumeek beren eskubideak ezin garatu izatea XX. mendea oso aurrera joan arte.

Bilbon, estatistikoki hitz eginez, azken 100 urteetan mila zinegotzi baino gehiago egon dira, baina 1926. urtera arte ez ziren sartu lehen emakumeak politikan. Bi alargun izan ziren, Ibarrarena bata eta Rene Castellonena bestea. 1928an Carolina Mac-Mahon y Jaquet, Justa Castellon eta Mac Mahon izan ziren, guztiak eragin edo baliabide handiko familietako kideak. 1969. urtera arte ez zen hautatua izan Bilbok izan duen Alkate emakumezko bakarra, Pilar de Careaga. 1971n zinegotzi izatera iritsi zen Esther Saiz Estibariz eta 1974an Maria Concepcion Muñoz Anatol.

1979. urteko lehen hauteskunde demokratikoetan zinegotzi modura aukeratuak izan ziren Maria Isabel Andia Berrojalbiz, Matilde Garcia de los Salmones eta Ana Ariz Bidondo. 1983an Rosa Alvarez Mardones eta Saturnina Abon.

1987an izan genuen lehen emakume Alkateordea, Nora Abasolo Aranguren. Orduan sortu zen Emakumearen Udal Zerbitzua, eta Jasone Irarragorri izan zen zinegotzi arduraduna.

Ondoren zinegotzi ardura horretan honakoak egon dira: Marta Barco, Ana Reka, Elena Yhon... Pixkanaka egoera normalduz doa, baina oraindik gaur egun Bilboko Udalbatzaren osaketari dagokionez, emakumezkoen presentzia kargu politikoetan ez da iristen %50ekoa izatera (29 politikoetatik 13 dira emakumeak).

Emakume Abertzale Batzako lehendakaritza, “Euskal Emakumeari Omenaldia”-n, Bilbo 1933

1987an izan genuen lehen emakume Alkateordea, Nora Abasolo Aranguren. Orduan sortu zen Emakumearen Udal Zerbitzua, eta Jasone Irarragorri izan zen zinegotzi arduraduna

Page 39: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

7. GELDIALDIA Uribitarteko kaiak > 39

> EMAKUMEEK KAIAN EGINDAKO LANBIDEAK

XIX. mendearen amaieran Bilboko Itsasadarrak kaien eta dikeen 14 kilometro erabilgarri zituen, Abrako bere itsasoratzetik Bilboko Areatzaraino. Lur zati estu horretan zehar kaiko jarduerak pilatzen ziren, horien artean ontzien zamaketa eta hustuketa lanak, salgaien lekualdaketak ontzietatik gabarretara, eta baita ere azken horiek eramatea biltegi komertzialetatik gertu zeuden hustuketa lekuetaraino.

Hiriaren garapen ekonomikorako jarduera funtsezkoak izan ziren. Kargatzaileak, zirgariak eta saregileak.

Kargatzaile edo zamaketariek itsasadarrera iristen ziren itsasontzietako kargen zamaketa, hustuketa eta banaketa lanak egiten zituzten. Buru gainean fardel oso pisutsuak eramaten zituzten, horrenbeste non bi gizon behar izaten ziren fardela beren buru gainean jartzeko. Mea, bakailaoa, ikatza edo beste edozein salgai husten zuten zorigaiztoko soldata baten truke, baita eri egon ondoko garaietan eta haurdunaldia oso aurreratua zeukatenean ere.

Lanbideko hierarkiaren barnean, 1860. urtearen inguruan, zamaketariak hiru mailatan banatuta zeuden. Batzuk sa-lerosketen dirua eramateko ardura soilik zuten, beste ba-tzuk bakailaoaren garraioaz arduratzen ziren, eta azkenik, batzuk kapataz kargua lortzen zuten, ez baitzen gizonen kargua bakarrik. Emakumezko kapataz ospetsuak egon ziren, kaietan aginte eta errespetu aitortua lortu zutenak, bai kontsignatarioen eta bai langileen partetik. Haien ize-netako batzuk iritsi egin zaizkigu: Trini la Sañuda, Maria la Caporala, Pepa Sapur, Siete-delantales, Marilumo, Señori-ta Caramelo, Gallarda eta Ojo de Perdiz eta azkenik, area eta mineral-zamaz arduratzen zirenak: mineral-zamaketa-riak.

7. GELDIALDIAUribitarteko kaiak7>

Buru gainean fardel oso pisutsuak eramaten zituzten,

horrenbeste non bi gizon behar izaten ziren fardela

beren buru gainean jartzeko

Page 40: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

40 < 7. GELDIALDIA Uribitarteko kaiak

Olabeagatik zirgariek egiten zuten lan, bi eta lau bitarte-ko emakume taldeak, gabarrak ilaran tiratzen zituztenak, uhal batez gorputzera lotuta eramaten zituzten soka lodi batzuen bidez. Ahalegin hori guztia beharrezkoa zen itsa-sontzi guztiek ezin zutelako itsasadarrean gora igo eta horregatik pasatzen ziren salgaiak gabarretara, itsasa-darrean gora joateko ez baitzuten arazorik. Bi lanak oso latzak eta gogorrak ziren. Hainbat aldiz salatua izan zen emakumezkoek egin behar izatea. Bi kasuetan gizarteko klaserik apaleneko emakumeek egiten zituzten lanok, zir-gariak batez ere.

Arrainontzien sareak konpontzea saregileen ardura zen, itsasoko portuetako lanbide tradizionala normalean, baina mugimendu handiko itsasadarretan ere izaten zena.

Zamaketariak

Saregileak

Page 41: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

8. GELDIALDIA Aduana Zaharreko eraikina > 41

Uribitarteko kaiek jaso zuten denbora luze batean Bilboko portu jardueraren zatirik adierazgarriena, eta ibilbidea bertan bukatuko dugu.

Oraindik gaur egun aduanako eta portuko jardueretan diharduten enpresak aurkitzen ditugu. Ez daukate garai bateko itxura berdina. Garai batean itsasadarrari bizkarra ere eman zitzaion, baina orain, inguru horiek hiriko aisialdirako eta pasealeku bezala berreskuratuta, Bilbok izan zuen itsasoko lehenaldia estimatzen jarrai dezakegu, eta hiriko zatien artetik historikoena izan daitekeenarekin amaitzen joan gaitezke.

Bilboko Aduanak, gaur egunera arte ia bere horretan kontserbatu dena (osorik edo zati batean gordez bere sorrerako funtzio berbera), eta bere ezkerretara Aznar eraikinak (itsasontzi enpresa), garai batean inguru komertzial hau izan zena oroitarazten digute.

Proiektua 1890ekoa da eta Eladio Iturriak egin zuela uste da. Bere fatxada nagusiak Barroeta Aldamar eta Pio Baroja kaleetakoak dira. Lehenengoak eraikinaren espazio antolaera erakusten du, erabiltzaileak bertatik sartzen baitira barnera. Besteak, Pio Barojakoak, nolabaiteko singulartasun erliebe batez, Aduanak Itsasadarrera eta portu zaharreko kaietara zuen aurrealdea irudikatzen du.

Eraikuntza osoa bi patio laukizuzen handiren inguruan garatuta dago, bien artean atal ezberdinetara iristeko sistema nagusia antolatuta dagoela eta, zehazki, goiko solairuetara joateko, berariaz diseinatutako eskailera inperial batez bidez.

Aduana, bere kanpoko itxuraren arabera, altuera ertaineko eraikuntza da: beheko solairua eta goiko bi solairu. Beheko solairua harlanduan egina dago osorik, idulki garrantzitsu bat osatuz, goiko bi solairuak oinarritzen dituena.

8. GELDIALDIAAduana Zaharreko eraikina

8>

Uribitarteko kaiek jaso zuten

denbora luze batean Bilboko

portu jardueraren zatirik adieraz-

garriena...

Page 42: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

42 < 8. GELDIALDIA Aduana Zaharreko eraikina

Horietan adreilu gorriko paramentuen formazioa gailentzen da, leihoak eta balkoiak nabarmenduta gelditzen dira harrizko ateburu eta zangoekin. Bi fatxadetako atal nagusia ere, hainbat frontoik errematatuta, harriz egina dago.

Bereziki azpimarratzekoa da Barroeta Aldamar kaleko fatxadaren zati adierazgarria. Horren bitartez egiten da eraikuntzarako sarrera nagusia. Bere konposizioak arkitektura klasikotik ateratako irudi eta apaingarriak baliatzen ditu eta eraikuntzaren presentzia publikoa eta hiri balioa dotoretasunez erakusten ditu. Gaur egun, 120 urte dituen eraikin hau gure hiriko arkitektura ondareko katalogoko parte da.Aduanako Eraikinaren

fatxada

Page 43: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

BIBLIOGRAFIA > 43

3000 Viejas Fotos para la historia de Vizcaya, 1. albuma, Bilbao desde 1850, Victor Ortega, La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea, 2001.

3000 Viejas Fotos para la historia de Vizcaya, 2. albuma, Durango y los pueblos de la Ría desde 1850, Victor Ortega, La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea, 2001.

Bilboko Udal Artxibategiko udal aktak.

Auñamendi Eusko Entziklopedia, Estornes Lasa Bernardo: Emakume Abertzale Batza, http: //www. euskomedia. org/aunamendi/47346/26560, 2014ko urtarrileko kontsulta.

Basas, Manuel, Frade, K-Toño: Antiguos Oficios Concejiles de Bilbao. Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1987.

Basas, Manuel: Diccionario abreviado de las calles de Bilbao. Bilboko Udala, Bilbo, 1991.

Bilbo Alde Zaharra Bilbao Casco Viejo. Bizkaiko hiribilduetan zehar. Un paseo por las villas de Bizkaia 1. Bizkaiko Foru Aldundia Kultura Saila. Diputación Foral de Bizkaia, Departamento de Cultura.

Brancas Escartin, Marta: Bilboko emakumezkoen antzinako lanbideak / Antiguos oficios de las bilbaínas. Bilboko Udaleko Enplegu, Emakume eta Ingurumen Saila. Bilbo, 1998.

Brancas Escartín, Marta: Bilboko emakumeen gida. 700 urteko Historia / Guía de Mujeres de Bilbao 700 años de Historia. Bilboko Udala, 1998.

Catalan Martinez, Elena: Las Siervas de Jesús a través de la Historia, Argitaletxea: Siervas de Jesús de la Caridad, 2004.

Cava Mesa, Mª Jesus: Un paseo por la historia de Bilbao, Universidad de Deusto, 2008.

Euskomedia: Datu baseen kontsultak. http: //www. euskomedia. org/, 2014ko urtarrileko kontsulta

Euskonews: Datu baseen kontsultak. http: //www. euskonews. com/, 2014ko urtarrileko kontsulta.

Exposición virtual Ilustres de Bizkaia: Pioneras en Centro Icaro AHEB-BEHA: http: //www. centroicaro. net/fileadmin/icaro/expo-ilustres-pioneras. html, 2014ko urtarrileko kontsulta.

Bilboko Aldian behingo Argitalpenen Fondoa. Bilboko Udala.

Bizkaiko Foru Agiritegiko Udal, Ogasun eta Lege Fondoak.

Sabino Arana Fundazioa: Datu baseen kontsultak. http://www.sabinoarana.org, 2014ko urtarrileko kontsulta.

Gomez, Javier (Ed.): Bilbao a través de su historia. BBVA Fundazioa, 2004.

Gondra, Juan: Los Médicos de Bilbao, siglo XV al XIX, Jose Luis Goti Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa, Bilbo, 2005.

González i Vilalta, Arnau: Mujer y nacionalismo conservador (1931-1936). Análisis comparado de dos casos: Las Emakumes del PNV y la Secció Femenina de la Lliga Regionalista. Universitat Autònoma de Barcelona.

http: //www. ehu. es/ojs/index. php/HC/article/view/4253/3799, 1-02-2014.

Gonzalez Portilla, Manuel: Inmigración y nueva sociedad. La ría de Bilbao en la primera industrialización.

Guía del Patrimonio Religioso del Casco Viejo de Bilbao, Argitaletxea: Bilboko Gotzaintza, Arte Sakratuko Eliz Museoa, 2003.

Page 44: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

44 < BIBLIOGRAFIA

Mesedeetakoen monasterioko ostatua, Mesedeetakoen Monasterioa (Loiu) http: //www. monastlamerced. com/hospederia/main. asp? op=historia&lang=C , 2014ko urtarrileko kontsulta.

Izarzelaia Izagirre, Arturo eta Uriarte González, Txema: El Barrio de Las Cortes. Una historia de La Palanca Bilbaina. Gite-Ipes y Aldauri Fundazioa, Bilbo, 2007.

Izarzelaia Izagirre, Arturo: Bilbao La Vieja, San Francisco y los “Barrios Altos”: los espacios populares de la Villa en Martínez Rueda, Fernando (koord.): Bilbao y sus barrios: una mirada desde la Historia. (1. bolumena). Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Saila. Bilbo, 2007.

Izarzelaia Izagirre, Arturo: Los barrios altos de Bilbao. Documentos sobre la historia de Bilbao la Vieja, San Francisco y las Cortes. Aldauri Fundazioa, Bilbo, 2001.

Larrañaga, Policarpo, Emakumeen Abertzale Batza. La mujer en el nacionalismo vasco, (3 tomo). Argitaletxea: Auñamendi, Donostia, 1978.

Llona, Miren: Entre señorita y garçonne historia oral de las mujeres bilbaínas de clase media (1919-1939), Malagako Unibertsitatea, 2002.

Lopez Echevarrieta, Alberto: Efemérides de Bilbao (La historia de Bilbao en fechas). Bilboko Udala eta BBK Fundazioa, 2005.

Martinez Rueda, Fernando: Bilbao y sus barrios: una mirada desde la historia en Martínez Rueda, Fernando (koord.): Bilbao y sus barrios: una mirada desde la Historia. (1. bolumena). Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saila. Bilbo, 2007. Mas Serra, Elias: La Aduana de Bilbao. Periódico Bilbao, 2009.

Gernikako Bakearen Museoa. Gernikar emakumeak XX. mendean: ahotsak eta bizipenak. Politika. http: //www. museodelapaz.org/EmakumeenHistoria/B/politica.htm, 2014ko otsaileko kontsulta.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. Bilboko kontsulatua. http: //consuladodebilbao. org/un_poco_de_historia. html, 2014ko urtarrileko kontsulta.

Pareja Alonso, Arantza ; Zarraga Sangroniz, Karmele: Bizkaiko emakumeen lanbideak eta zereginak. Bizkaiko Foru Aldundia, 2006. http: //bizkaia. net/home2/archivos/DPTO3/Temas/Pdf/pdf/castellano/Profesiones,%20oficios%20y%20tareas%20de%20las%20mujeres. pdf? idioma=EU , 2014ko urtarrileko kontsulta.

Provincia nuestra madre santísima de la Merced, Las Gemelas Maturana. http://www.regionmerced.eucaristicasmercedarias.org/index.php?option=com_content&v iew=article&id=111: las-gemelas-maturana&catid=28:revista, 2014ko urtarrileko kontsulta.

Bilboko Udal Liburutegien Sarea: Bidebarrietako dosierrak. Bilbo-5. Bilboko Udaleko Kultura eta Turismo Saila, Bilbo, 2004.

Bilbao 700 aldizkaria. Argitaletxea: Bizkaiko Kazetarien Elkartea, 2009.

Rodriguez Condado, Eugenio: El Monasterio de la Concepción de Abando-Bilbo, 1994.

Sanchez Tirado, Jose Manuel: Adiós al Bilbao que se nos fue pequeña historia de la Villa (1935-1983), Argitaletxea: La Gran Enciclopedia Vasca, 2000.

Sanchez Tirado, Jose Manuel: Cien años de la Historia de Bilbao, en el centenario de San Francisco de Asís “La Quinta Parroquia” (1889-2002), Argitaletxea: La Gran Enciclopedia Vasca, 2002.

Page 45: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren

BIBLIOGRAFIA > 45

Santana Alberto: Historia urbana del Casco Viejo de Bilbao en Martinez Rueda, Fernando (koord.): Bilbao y sus barrios: una mirada desde la Historia. (1. bolumena). Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saila. Bilbo, 2007. Bilboko turismoa http: //www. bilbaoturismo. net/BilbaoTurismo/eu/turistak, 2014ko otsaileko kontsulta.

Ugalde Solano, Mercedes: Mujeres y nacionalismo. Génesis y desarrollo de Emakumeen Abertzale Batza. 1906-1936. Euskal Herriko Unibertsitatea, 1993.

Ugarte, Pedro: Historia de Bilbao de los orígenes a nuestros días. Argitaletxea: Txertoa, 1999.

Urdangarin Altuna, Carmelo; Izaga Reiner Maria: Lanbide tradizionalak. Gipuzkoako Foru Aldundia. http://www.aintzinakolanbideak.net/eu/, 2014ko urtarrileko kontsulta.

Vigo, Javier del: Arte y urbanismo en el Casco Viejo de Bilbao. Bilboko Udala Hezkuntza Zerbitzua, 1990.

Villa, Imanol: Bilbao Crónicas de una ciudad inmortal. Historias dentro de la Historia. Argitaletxea: Txertoa, 2007.

VV. AA.: Diccionario ilustrado de Bilbao, Argitaletxea: BBK Fundazioa, 2001.

Page 46: EMAKUMEAK - Bilbao · Gure gizarteak izaera matriarkal sakona izan du beti, beraz, ez zen horren zaila onartzea emakumeen parte hartze aktibo 12 < 2. GELDIALDIA Erriberako merkatuaren