Euskal Herria ezagutuz ANBOTO Ahuntzen eta Mariren erreinuan · Axpetik abiatuz Anboto Sakona...

4
ERDIKO KAIERA - IHESI Euskal Herria ezagutuz ANBOTO Hamaika bide daude Durangaldeko eta Euskal Herriko mendi miretsienetakoa den Anbotoko gailurrera iristeko. Anbotok badauka, hala ere, besteetatik bereizten duen zera bat: baldintzak egokiak direnean zailtasun ertaineko mendia izanagatik, asko dira, belaunaldien joanean, gailurretik hurbil dauden igarobide malkartsuetan zorabioak erasanda ez aurrera ez atzera geratu diren txangozaleak. Eta eguraldi traketsarekin gailurra jotzen saiatu izan den bati baino gehiagori amesgaizto bilakatuko zitzaion, zalantzarik ez, ostera mendi magalera itzultze hutsa bera ere. Anboto, izan ere, Anboto da. Ahuntzen eta Mariren erreinuan Testua eta argazkiak: | GORKA AZKARATE |

Transcript of Euskal Herria ezagutuz ANBOTO Ahuntzen eta Mariren erreinuan · Axpetik abiatuz Anboto Sakona...

Page 1: Euskal Herria ezagutuz ANBOTO Ahuntzen eta Mariren erreinuan · Axpetik abiatuz Anboto Sakona deritzon iparraldeko sakonunea, bestetik, geroz eta ezagunagoa da, Arrazola eta Anboto

ERDIKO KAIERA - IHESI

Euskal Herria ezagutuz

ANBOTO

Hamaika bide daude Durangaldeko eta Euskal Herriko mendi miretsienetakoa den Anbotokogailurrera iristeko. Anbotok badauka, hala ere, besteetatik bereizten duen zera bat:

baldintzak egokiak direnean zailtasun ertaineko mendia izanagatik, asko dira, belaunaldienjoanean, gailurretik hurbil dauden igarobide malkartsuetan zorabioak erasanda ez aurrera ezatzera geratu diren txangozaleak. Eta eguraldi traketsarekin gailurra jotzen saiatu izan denbati baino gehiagori amesgaizto bilakatuko zitzaion, zalantzarik ez, ostera mendi magalera

itzultze hutsa bera ere. Anboto, izan ere, Anboto da.

Ahuntzen eta Marirenerreinuan

Testua eta argazkiak:

| GORKA AZKARATE |

Page 2: Euskal Herria ezagutuz ANBOTO Ahuntzen eta Mariren erreinuan · Axpetik abiatuz Anboto Sakona deritzon iparraldeko sakonunea, bestetik, geroz eta ezagunagoa da, Arrazola eta Anboto

2012KO URRIAREN 7A 33�

ANBOTO - ERDIKO KAIERA

URKIOLATIK ABIATUTA Asuntzekolepoa igaro eta Zabalaldiko leporaheldu aurretik pagadian gora egitenduen bidea da gaur egun Anbotoraigotzeko ohikoena. Asko dira, baitaere, Zabalandiko lepotik gora–Olaeta, Ibarra, Arrazola edoBesaidetik heldu ostean– igotzendiren mendizaleak. Arrazola edoAxpetik abiatuz Anboto Sakonaderitzon iparraldeko sakonunea,bestetik, geroz eta ezagunagoa da,Arrazola eta Anboto lotzen dituenAnbotoko Kilometro Bertikala las-terketa gogorraren ondorioz; bide-nabar, urriaren 6an, larunbata, izan-go da aurtengo edizioa.

40 minutu baino gutxiago beharizaten dute lasterketa horretakoonenek Arrazola eta Anbotorenartean dagoen 1.000 metro bainogehiagoko pareta gainditzeko. Erre-portaje honen asmoa ez da, ordea,irakurlea markak ezartzera bultza-tzea, Anboton txango arrunta etaeskalada erraza konbinatzen dutenbide sonatuen arteko bi ezagunenakdeskribatzea baizik: ziur aski zailenaizango den iparraldeko edo Frailia-ko ertza eta Anbotoko Marirenkobazuloa ezagutzeko bidea ema-ten duen ipar-ekialdeko ertz ederra.Ezer gutxi!

Iparraldeko ertza: FrailiaArrazolan gaudela begirada Anbo-toko hormarantz zuzenduko duguezinbestean, eta Frailiako gailurrak,iparraldeko ertzaren hasera marka-tzen duen tontor zorrotzak, eraka-rriko du gehien gue arreta. Iparral-deko ertzak Frailiako gailurraigotzeko aukera eskainiko digu,eskalada erraza eginez, erabateko

gozamenari ateak irekiz. Baina Frai-liako lepotxora heldu nahi badugu,malda gogorrak gainditu beharkoditugu Arrazolatik abiatuta, AnbotoSakona deritzon sakonunean gora.Baso-bide bat baino gehiago dagoAnboto Sakonan sartzeko, bainaFrailia gailurra hartuz erreferentziaeta Larranoko lepora doan bideaeskuinetan utziz, modu nabarme-nean egingo dugu gorantz, harik etaFrailiako lepotxotik jausten denkanala begiz jotzen dugun arte.Kanala pikoa da oso, baina arretapixka bat jarriz zailtasun handirik

gabe igoko dugu. Badago, baita ere,goragotik abiatzen den bidexkaezkutu xamarra, belarrak eta den-boraren joanak ia desagerrarazia.Edozein kasutan, arazo handirikgabe iritsi beharko genuke, batetikzein bestetik, Frailiaren oinera.Eskaladaren ordua iritsi da.

Frailiara igotzeko bi aukeradaude: zuzenean eskala genezakehamabost metro inguruko pareta,punturik zailenean III+ zailtasunmailako pauso trakets xamarra dau-kana. Aukera errazago bat, ekialde-ko isurialdetik metro batzuk jaitsi

Page 3: Euskal Herria ezagutuz ANBOTO Ahuntzen eta Mariren erreinuan · Axpetik abiatuz Anboto Sakona deritzon iparraldeko sakonunea, bestetik, geroz eta ezagunagoa da, Arrazola eta Anboto

34 � 2012KO URRIAREN 7A

ERDIKO KAIERA - IHESI

eta artzainek ahuntzak jaisteko era-bili izan duten belarrezko kanalaigotzea da, zailtasun handirik gabegailurrera eramango gaituena (kon-tuz belarra bustita badago!). 30metroko sokatxoa eta eskalatzekogogoa motxilan ekarri baditugu,lehenengo aukeraren aldeko hautuaegingo dugu, nola ez. Behe-behetikhasita babestu daiteke eskalada, etabehin gailurrera iritsita, rapel parebat eginaz jaitsiko gara ostera lepo-txora, adrenalina topera daukagula.

Ez dugu, bada, lasaitzeko tarterikizango. Frailiako ertzak, harik etaAnboto Sakonatik datorren bidea-rekin bat egiten duen arte, atsede-nerako tarte gutxi eskaintzen du, etahortzak estutzeko parada bat bainogehiago. Ertzean gora goazela,lehenengo orratza ezkerretik saihes-tuko dugu –zailtasun handikoa daharen jaitsiera–, baina hortik aurre-ra, ertzetik beretik segituko dugumendiari metroak irabazten.

Ertzak bi-hiru metroko horma-txo leunak jarriko dizkigu bata bes-tearen atzetik, eta ez da beti errazaizango esku zein oinentzako sos-tengu egokiak aurkitzea. Batzuetanbehatz puntak baino ezingo ditugujarri, eta bota puntarekin marruska-dura erabiliz itsatsiko gatzaizkiohormari bestetan, izerdi hotza era-

gingo diguten eskalada pauso ede-rrak kateatuz. Ertzaren zati zaile-nean gaude, eta ez dugu arnasa lasaihartzerik izango Anboto Sakonatikdatorren bidearekin bat egitendugun arte. Sokaz laguntzea ere ezda hain erraza izango, Pirinioetanedo beste mendi multzo batzuetanez bezala leuna baita ertza Anbo-ton, eta lanak izango ditugu friendedo zintaren bat mendiari lotzeko.Horratx, ertzaren xarma!

Ipar-ekialdeko ertza: AnbotokoMariren kobazuloaEuskaldunon alegiazko munduan,Anboto mendiaz berba egitea Marisorgina berpiztea da. Aizkorri, Gor-beia, Murumendi eta beste hainbateuskal mendi ezagunetan batera etabestera ibili ohi dela sorgin ezagu-na, halaxe dio kondairak. Anbotondu, ordea, bizilekua, ipar-ekialdekoertzaren zokogune ezkutu batean.Arrazola eta Anboto lotzea, ipar-ekialdeko ertzetik eskalada errazaeginaz igo eta Mariren kobazuloabisitatu ostean, gainera, parajehauetan egin daitekeen zailtasunmaila ertaineko ibilbide ikusgarrie-netakoa da.

Zailtasuna ez da, gainera, mutu-rrekoa, Frailiako ertz zorrotzeanbezala. Eguraldi seguruarekin abia-

tzea komeni, ordea. Ibilaldiarenzatirik handiena bidez kanpo eginbeharko dugu, hori bai, eta eskuakerabiliz zati handi batean. Arrazola-tik hasiko dugu txangoa eta oraingohonetan parez pare izango dugunFrailiako tontorra ezkerraldetikinguratuko dugu. Berehala atze-mango dugu Anbotoko gailurrarieusten dion ipar-ekialdeko gando-rra eta bere oinarrira joko duguzuzenean, Zabalandira doan bideaalbo batera utziz.

Abiadura handiz irabaziko ditu-gu metroak, bidez kanpo, harkaitzaeta belarra uztartzen dituen maldapikoan gora. Poliki-poliki ertzazorrozten joango da, eta GerrikoKobie deritzon igarobide naturalmagikora iritsi bitartean, ertzakbidean jarriko dizkigun zailtasunhandienei aurre egitea tokatukozaigu. Behin Gerriko Kobiera iritsi-ta, Mariren etxeko atarira iritsi gare-la esan dezakegu.

Gerriko Kobie tunela Marirenkobara eramango gaituen xendazorabiagarrira igarotzeko pasabideada. Artaungo Sakona deritzan pilo-taleku natural erraldoira eramangogaitu pasabideak, eta amildegiarenertzean, aurrera egingo dugu, hariketa, 128 metro ibili ostean –neurtu-tako datua– Mariren kobara iritsi

Ezkerreko argazkian, Frailiako ertz osoa, Frailiako tontorretik ikusita. Erdikoan, Frailiako ertzean dagoen eskalada zatirikpiko eta zailena gainditzen. Hurrengo orrialdean, Kurutzeta eta Elgoin inguruko hormatzarrak, Anboto Sakonara bidean.

Page 4: Euskal Herria ezagutuz ANBOTO Ahuntzen eta Mariren erreinuan · Axpetik abiatuz Anboto Sakona deritzon iparraldeko sakonunea, bestetik, geroz eta ezagunagoa da, Arrazola eta Anboto

2012KO URRIAREN 7A 35�

ANBOTO - ERDIKO KAIERA

arte. Tartean pauso zail bat dago,harri leun batek behera egiten duenpuntu batean, eta altuerak beldurtuez gaitzan, soka txiki bat erabiltzeaere ez dago soberan. Esan gabe doa–Mariren gordelekura heltzean sen-tituko dugun zirrara deskribatzeaerraza ez den arren– Euskal Herri-ko txokorik berezienetako bateraheldu izango garela.

Ikuspegi bertikal paregabeazlasai gozatu ostean, atzera ibilbidea-ri segida emateko ordua da; etorri-tako bidexka eseki beretik GerrikoKobie pasa-lekura itzuliko garakontu handiz, eta berau kontrakozentzuan zeharkatu ostean ipar-ekialdeko ertza joko dugu berriz.Gerriko Kobie eta Anbotoko gailu-rra banatzen dituzten azken metro-

ak ez dira teknikoki zailak, eta errazegingo dugu gorantz. Azkenalderaipar-ekialdeko eta iparraldekoertzek (Frailia) bat egiten dute,baita Anboto Sakonetik datorrenohiko bideak ere. Helmuga gertusumatuko dugu dagoeneko etaazken metroez gozatzea baino ezzaigu faltako, Euskal Herriko gailu-rrik bertikalenetako batera heltzeko,1.000 metro baino gehiagoko gora-behera gainditu ostean.

Frailiatik zein Mariren koba gor-detzen duen ipar-ekialdeko ertze-tik, igoera ederra osatu dugu Anbo-toko gailurrera, alde guztietatikmendizale usaina darion igoeralatza. Ostera Arrazolara itzuli etatxango zirkular bikaina osatzeko,aukera anitz dauzkagu: errazenak

Zabalandiko lepora jaitsi eta handikArrazolara itzultzea edo AnbotoSakonatik jaistea lirateke. Ertz batbestearekin kateatu nahiak barrual-dea zirikatzen badigu, ordea, Larra-no lepora jaitsi gaitezke Anbotokogailurreriako lehenengo zatia osatuostean, Kurutzeta eta Elgoin gailu-rretatik igarota. Larranotik Arrazo-lara arazorik gabe jaitsiko gara. Igo-erarako erabili ditugun Frailiako etaAnbotoko Damaren ertzak, ordea,hobe horretarakoxe uztea: igoera-rako. Ertz horietatik jaistea ez dagomendagarria, jaisteak, betiere,igotzeak baino zailta-sun handiagoa daukala-ko. Aukera bat bainogehiago dago: gozatze-ko aitzakiarik ez! n