EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko...

24
1 Emakume Abertzale Batza 1922ko apirilean sorturiko erakundea da, Eusko Alderdi Jeltzalearen barruan erneriko emakumezkoen elkartea. Elkarte honek aldi bitan garatu zuen bere lana: 1922tik 1923ko irailera, Primo de Rivera-ren diktadurara arte eta diktadura desagertu zenetik, 1931tik aurrera, 1936ko gerratera arte. Aldi bi hauek izan ziren EABren unerik garrantzitsu eta emankorrenak; lehenengo aldikada laburra baina gartsua, elkartea sortu eta sendotuko dena. Eta bigarrena, indartsuagoa eta AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA luzeagoa. Lehenengoak baino eten gordinagoa izan zuen honek; gerratearekin bertan behera geratu baitzen beronen egitura eta ekintza guztia. Halere ezin da aipatu gabe utzi, 1936 urtez geroztik ere, erbestean, Frantzia, Beljika eta Katalunian lehenengo, eta Txile, Arjentina, Uruguay eta Hego Amerikako beste lurraldeetan gero, lanean jarraitu zuela, nahiz baldintza kaskarragoetan eta egitura ahularekin. 1933 urtean BBBren baimenaz eta laguntzaz ospatu zen Bilbon euskal emakumeari omenaldia "Homenaje a la mujer Vasca" EABko 60 elkarte bildu ziren bakoitza bere ikurriñarekin. Hitz egin zutenak emakumeak izan ziren, ama ziren euskal emakumeei omenaldia egitea zen helburua: amatasuna goratzea eta emakumeoi seme abertzale gartsuen heziketan zuten eginbeharra gogoraraztea.

Transcript of EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko...

Page 1: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

1

Emakume Abertzale Batza 1922koapirilean sorturiko erakundea da,Eusko Alderdi Jeltzalearen barruanerneriko emakumezkoen elkartea.

Elkarte honek aldi bitan garatu zuenbere lana: 1922tik 1923ko irailera,Primo de Rivera-ren diktadurara arteeta diktadura desagertu zenetik,1931tik aurrera, 1936ko gerratera arte.

Aldi bi hauek izan ziren EABrenunerik garrantzitsu eta emankorrenak;lehenengo aldikada laburra bainagartsua, elkartea sortu eta sendotukodena. Eta bigarrena, indartsuagoa eta

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA

luzeagoa. Lehenengoak baino etengordinagoa izan zuen honek;gerratearekin bertan behera geratubaitzen beronen egitura eta ekintzaguztia.

Halere ezin da aipatu gabe utzi,1936 urtez geroztik ere, erbestean,Frantzia, Beljika eta Katalunianlehenengo, eta Txile, Arjentina,Uruguay eta Hego Amerikako bestelurraldeetan gero, lanean jarraituzuela, nahiz baldintza kaskarragoetaneta egitura ahularekin.

1933 urtean BBBren baimenazeta laguntzaz ospatu zen Bilbon

euskal emakumeari omenaldia"Homenaje a la mujer Vasca"EABko 60 elkarte bildu ziren

bakoitza bere ikurriñarekin. Hitzegin zutenak emakumeak izan

ziren, ama ziren euskalemakumeei omenaldia egitea

zen helburua: amatasunagoratzea eta emakumeoi seme

abertzale gartsuen heziketanzuten eginbeharra

gogoraraztea.

Page 2: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

2

1932ko Aberri Eguna. EABko emakumeak

Bilboko kaleetatik desfilean.

Hizlariak, emakume irlandarreneginkizuna azaldu zuen berehitzaldian, batez ere etxe barruan etaerlijioaren alde egiten zuten lanaazpimarratuz. Baina baita, ekintzailebezala, herriaren askatasunaren aldeegiten zutena ere goratuz.

Hitzaldi horren ostean, entzulezeuden emakume abertzaleenganeragin zuen gar eta suaren epelean,sortu zuten emakumeok EmakumeAbertzale Batza elkartea, honekizango zituen egitamu eta norabidebatzuk ere aipatzen zirela.

Emakume abertzaleek EABrenbitartez zuten asmoa, gizonezkoabertzaleek berariaz politika-arloanegiten zuten lana osotzea zen.

Elkartearen eragilea Elias Gallastegiizan zen, Bilboko Euzko GaztediBatzako lehendakari abertzalea.

Lan egiteko era Irlandako eredutikjaso zuten. O'Daly zeritzan irlandarabertzale propagandista hizlari bezalaekarri zuten Bilbora 1922ko apirilean,eta hitzaldi garrantzitsu bat emanzuen Juventud Vasca-ren egoitzan.

Page 3: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

33

- arazoetan laguntza ematea...Hitzaldiak eratzen ere lan handia eginzuten; antolatu ez ezik, eman ereegiten baitzituzten.

Bilbon jorratu zuen EABk bere lana,nahiz eta Bizkaia osora hedatzenzuen bere eragina.

1931tik aurrera aurreko helburuberari ekingo zaio, hain zuzen,"Jangoikoa eta Lege Zarra" dotrinarenzabalkundeari.

Gabon, Tolosan 1935ean

argitaratutako lana. Haurrentzat

idatziriko antzerki-obra da.

HELBURUAK ETA EKINTZAK

1922-1923 aldikadanabertzaletasunaren gogo eta ideienzabalkundea eta abertzaletasunarenalde eratzen ziren lan-ekintzenantolaketa zen helburu nagusia.Ekintzen artean, hona hemen batzuk:ongile-lana (ongintza), euskarazkoeskolak ematea, makinaz idaztenikasteko eskolak, ume etaemakumeen heziketa eta kultura,abertzaleen ospakizun etaagerraldietan parte hartzea,mendigoizaleei mendirako irteeretanlaguntzea, etxeetako balkoietanikurrina ipintzeko kanpainak, gizarte --

Robustiana Mujika, Tene.

Page 4: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

4

Gizarte mailako lanari ere arretahandia jartzen zitzaion, gizarte etakulturaren arloko eta gizalaguntzarako ekintzetan gogotik partehartzen zutela. Zehaztu ditzagunekintzok:

Kulturaren esparruan:- Hitzaldiak, jaiak, mitinak... antolatu

eta euretan parte hartzea.- Ikastolak sortzea; eskolak ematea,

gai nagusiak hauek zirela: kristau-dotrina, euskara, euskal geografia,historia eta euskal kantuak. Makinazidazteko eskolak. Musika irakastea.

Antolaketan:- Neskame, eskoletako andereño

eta emakumeen sindikatoenantolaketa bultzatu.

Ongintzan:- Behartsuei, eritetxe eta etxeetako

gaisoei eta giltzaperatuei laguntzaematea.

Hainbat lekutan garatu zuen berelana, baina batez ere Katalunianegindakoa da aintzat hartzekoa;Alderdi Jeltzalearen ideienzabalkundea, kultura-lana, gizaarazoetako laguntza eta ohikoekintzez gainera, euskal emakumeerrefuxiatuentzako etxea sortu zutenhan. Eta euskarazko ikastaro batantolatu ere bai.

"Politika" emakumientzat ez dala; onetan oso-osoan zeurekin nago; nik

ere ez dei ondo arkitzen "politika" era eriketa emakumientzat; batetik, izanik

"politika" ustearen ondorea, eta ustea ( gai onetan beintzat) eri-zaintzazko ja-

kintzaren ondorea, arazo au emakumioi ez dagokigu, gizasemeai bezin ondo;

abek bezin adimen argidunak, edo beintzat agitz ain ikasiak ez geralako; eta

bestetik, senditik kanporako ardura abek, emakumea, bere gizako bearkun

ingurutik aldentzen dutelako; eta au, sendiyarentzat kaltegari izanik, gizartea-

ren galbide litzakelako"

"Baña abertzaletasunak, Miren Itziar, ez du "politika" kin zer ikusirik. Au uste baten ondorea dan bezela; abertzaletasuna biozkada baten ondoreada, maitasun bat da; eta alde ontatik, iya-iya ausartuko nintzake esatera giza-semeai baño ebeto dagokigula abertzaletasuna emakumiai; adimen argiyaayen ogasuna ba-da, maitasuna gurea dalako, emakumiena dalako"

Miren Itziarri idazkiak eta olerkiak lanetikateratako pasarteak (9-10 orr.).

Page 5: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

5

EABK garatu zituen askotarikoekintzen artean, garrantzi apartekoamerezi dute kulturaren alorrean eginzituztenak. Aipagarriak dira hor:hitzaldi, mitin eta batzarren antolaketa,eta euretan parte hartze errimea.

Eta ahoz egiten zuten lanarenondoan, saihestu ezinezkoa da idatzizeiho zuten emaitza.

Hala ere, idatzizko lanen esparruanemandako lehen urratsak, mendehasieran orduko egunkari-aldizkarietaneginiko idatzietan bilatu behar dira.Zein dira agerkariok? Bizkaitarra,Gipuzkoarra, Napartarra, Aberri etaEuzkadi egunkaria.

1910 aurretik idazian gutxi batzukbaino agertzen ez diren arren,partaide hauek aipatu behar dira,besteak beste: Maria Barbier,Mirentxu; Purificación Gorostiza,Garbiñe; Rakel de Alda, Katalin etaSorne Unzueta, Sorne edo Utarsus.

Purificación Gorostiza, 25 urtekoemakume gaztea Barakaldoko ElRegaton bizi zen. Lehen hezkuntzakoirakasle baten alaba. Neba legegizonazuen, eta bera ere eskola-irakaslea,maistra.

Maria Barbier arabarra zen.Lehenengo Gipuzkoarra eta geroagoAberri aldizkarietan idatzi zuen, P.Gorostizaren ideien ildotik. Argiaitortzen zuen, ez zuela emakumeidazle izan nahi, eta idazten bazuen,

AURRETIKO EMAKUME IDAZLE BATZUK

"Ene Itziartxo: Aldi ontan aipatu dizkitzut zenbait euzko-oitura zar, zeñak

irauteko, edo bizitxeko emakumion eragiña bearreko duten; onela agertu

nairik, beraben alde egiñaz, berabek zaituaz, geuk ere Lege-Zar alde zerbait

dezakegula…… Utzi ditut baña baita batzuk aipatu gabe, gaurko aurrerapenakin, oitura

oyek alperrikako ditugulako…… Gaurko bizikera berri eta aurreratuak, beste oitura berri batzuk eskatzen

dizkigu, egibera berri bat eskatzen digulako; eta abetan okertu ez gaitezan,

ardura berezi bat bearreko zaigu, Jainkoaren eta Aberriaren maitasunean

gure egiñenen zuzenbidea billa"

Robustiana Mujika, Tene-k idatzitako

pasartea "Emakumea eta aberria"

artikuluan. Euzkadi 1921

Page 6: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

6

abertzale-gogoa emakumeetanzabaltzearren egiten zuela. Idazteabitarteko bat zen emakumearenaberriarekiko eginkizuna hedatzeko.Bere ustez, emakumeakabertzaletasunaren hedakuntzanzuzenki parte hartu behar zuen, bainaohiko etxe- edo familia-girotik.

Rakel de Aldak 20 urte zituen etaBilboko erdi-goi mailako familia batekoalaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen, geroago sortuko zenEuzkadi Buru Batzarraren aurretikoalderdi-batzordeko nagusia. Emakumehau, aurrekoa baino aurrerago joanzen. Honek esaten zuenaren arabera,emakumeak etxetik kanpora irtenbehar zuen eta gizonekin lankide izanbehar zuen aberrigintzan.

1910 urtea ezkero, lehenagokoemakume idazle-taldea desagertuegingo da. Mirentxu eta Garbiñe 1908eta 1909an hil ziren. Eta gainerakoak,Kataliñ eta enparaduak, lanakbialtzeari utzi egin zioten.

1910 urtearen azkenerantz,Bizkaitarra agerkarian berriro hasikoda sail bat, "Colaboración femenina"izenekoa. Baina bertan dozena erdibat idazle besterik ez zaizkiguagertuko. Ezizenez sinatzen dute betieta horregatik idazleok nortzuk direnjakiten ez da batere erraza. Honaeuron izenpeak: "N. L. de A.", "MirenIkerne", "Gotzone Miren", "MirenJosune", "Andra Garatz", "Maite","Igone".

Idazlanotako edukia, AlderdiJeltzalearen idearioaren zabalkundeazen, eta batez ere, emakumeenbetebeharra gizonezkoen abertzale-lanaren osagarri bezala ulertzekonorabidea.

"… gure aldetik ba beste zerbait ere bai leikegu abenda garbitasunatzaz:

es-kontzean, gure abendakoa ez danakin ez eskontzea. Egiya esan, ez naiz

azartzen esatera, euzkotara izan ezik iñorekin ez eskontzeko; ori ez. Aberia-

ganako bearkunaren gain degu geure gogoaren gaizkatzea; eta bizibide bat

artu edo ezetik galdu leike au. Orengatik ez dizut esango, zeuk eskondu nai,

senargai euzkotar onik euki ez, eta orela dan atzeritar bat bai, zure abendari

kalterik ez egitearen zure gogoari egiteko; baña au ez da beti gertatzen, eta

al-ba dezu behintzat, atzeritar eta euzkotaren artian euzkotara aukeratu; ori

bai. Eta onela izan dedin, zeuri dagokizun añian alegindu ere bai"

Tene Mujika. Euskal arrazaz edo endaz ari da.

Page 7: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

7

TENE MUJIKA

Baina idazlanotarik gehien-gehienakgaztelaniaz idatzirik daude, eta 1916urtetik aurrera Euzko Deyahamabosteroko euskarazkoaldizkarian maiztasunez idaztenhasiko den lehenengo euskal idazleaRobustiana Mujika, Tene izango da.Gipuzkoar idazle oparoa. Hainbatolerki eta kontakizun argitaratu zituen,guztiak euskaraz.

Euzkadi egunkariko "Emakumea etaaberria" atalean ere hainbat aldiz idatzizuen. Gutun edo eskutitz jenerokoidazkiak ziren, Miren Itziar izenekopertsonaia asmaturiko bati zuzenduak. Gutun hauen bidezemakume abertzalearen arketipoaeskaintzen du, ereduak ematen ditu;emakumeak etxean eta gizarteannolako jarrera eta jokaera izan beharduen. Azken batean, helburudidaktikoa du Tenek, neskatilaabertzaleen heziketa baitu gogoan.

Deban jaio zen 1888an eta bertanhil 93 urte zituela. 1923an DebakoEABko diruzain izan zen, eta 1935etikaurrera Gipuzkoako EAB federaziokolehendakaria.

Agerkarietan hainbat idazlan egiteazaparte, olerkiak, narrazioak etaantzerki batzuk ere idatzi zituen.1975ean Euskaitzaindiak ohorezkoeuskaltzain izendatu zuen.

"Biziro sartu da erdalkeria emakumen artean; euzkeldun errian, emaku-

mea da euzkera sustraitik jaten duan zerena; emakumea euzkerari euzkel-

errian galbiderontz geyen bultzatzen dion indarra; eta gure ele au gaizkatu

nai ba'da, emakumea da lehen bere alder ipiñi bear dan gaikia"

"… zenbait gauzetarako gizasemeena baño almen geyagoduna: sustrayagotik

ukitzen diegulako edo ta beren oñaria dagigulako; orengatik gera gu gauz

oyen zoria erabaki dezakegunak. Abetako batzuk dira eleak, edo izkuntzak

gizartean: eta gure aberien elea euzkerea. Biziko ba'da, ele ila izango

ezpa'da, beste guzien gain emakumien egipena da lenen lenen bear duana eta

esango dizut zergatik. Lenbizi elearen osasuna gaztedian dago: iraungo

ba'du, gizaldi guztietan erabiliko duten gazteak bear ditu: eta gaztedi euzkel-

dun ori umeak dagie: amak aziko dituen umeak".

Tene Mujika. Euskal hizkuntza du jardungai.

Page 8: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

8

Bere lanetan isladatzen denpentsamoldea hau da: emakumeekabertzaletasun eta ohitura zaharrenalde jokatu behar zutela politika-alorretik kanpora, ohiko zereginak utzigabe eta gizonezkoen lekua hartzekoasmo barik.

Bere idazlanetan nahiz hitzaldietanjorratzen zituen ideia eta asmoakaurreragotik ere aipatuak eta landuakizan arren, Tenek zehatz eta sakonazaltzen jakin zuen. Lan oparoa eginzuen Alderdi Jeltzalearen ideologiarenzabalkunderako.

Beraren idazki ezagunenak hauekdira:

- Miren Itziarri idazkiak eta olerkiakZornotzako Jaungoiko-Zalerenirarkolan argitaratu zen eta EuskaltzaleBazkunak saritutako lana da. Lehenesan bezala, emakumeei zuzendurikogutunak dira, baina olerkiak ere bai;eta guztiak, barru-barrutiko abertzale-sentiera batez eihoak. Olerkiak,arrantzaleei, amamei, maitaleeizuzenduak dira, baina beti ere aberriaeta abertzaletasuna sakon-sakonetikgoratuz.

- Gogo oñazeak Tolosan argitaratuzen 1934 urtean Antzerti aldizkariko34, 35 eta 36 zenbakietan. Aldizkarihorrek antolaturiko bigarren antzerki-lehiaketan lehen saria irabazi zuen.

- Gabon haurrentzat idatzirikoantzerki-obra (Tolosa, 1935), Antzertialdizkariaren 46 zenbakian agertuzen.

- Juan Jose 1936 urtean AsambleaMariana Diocesana-k eraturikolehiaketara aurkeztu zuen eta baitasaria irabazi ere. Baina handiklasterrera guda hasi zen eta ondoriozgaldu egin zen lan hau.

- Cuadernos de Vascuence hablado (Zarautz, 1968) ipuinak etanarrazio laburrak dira.

Page 9: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

9

KARMEN ERRAZTI

Tene Mujika 1916an bere olerkiakargitaratzen hasi eta hil batzuetaraekingo dio idazteari beste emakumebatek. Euzko Deya euskalhamabosteroko aldizkarian azaldukoditu bere idazkiak Karmen Errazti,Etxakin emakumeak. Geroago EABkolehendakari izatera helduko da.

"Euskeldun neskatillai" idaztenzizkien artikuluak. Bilbotarra zen eta26 urte zituela ikasi zuen euskaraKirikiño maisu zuela.

Noizean behin baino ez zuenidazten. Ez zion Tenek egin zuentrinkotasunez langintza horri ekin.Baina ia beti euskaraz idazten zuen.Iritzi-artikuluak batez ere, baina baitaipuinak eta antzerkiren bat ere. Inoiz,ahoz emaniko hitzaldiak ere Aberrialdizkarian transkribaturik emanzituen.

Idazkion gaia, Sabino Aranarenideologia aditzera eman etaemakumeen artean zabaltzea zen.

…«bestiak atsegindutiaren bere buruba makurtzeko gertu egon biar-da

beti. ¿Buru-makurtze onek eztauko bere sarija? Bai, ta andija: gustijoen

matagari ixatia»

«Bixitza, atsegiñez beterik dago, gura-dabenentzat. Zugatz oritsubak,

landara loratsubak, txoritxu abeslarijak, exar distiratsubak, naikuak dira po-

zaldi andija emoteko»

Karmen Errazti, Etxakin. Euzko Deya, 1916 eta 1917urteetako pasarteak. Euskaraz mintzatzen ziren emakumeeiidazten zien Etxakinek, euren heziketarako norabideak emanez

Page 10: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

10

Aurreko urteetan eta hamarkadaneginiko lanaren aldean, izugarrizkoaurrerakada izango da, handikaurrerantzean emakume abertzaleekaldizkarietan egingo dutena.

Hala ere, ez ziren asko izaneuskaraz idatzi zuten emakumeabertzaleak. Gainera, idatziz agertzendiren testu asko, mitinetan berbazesanikoen transkripzioak besterik ezdira.

Julia Fernandez Zabaleta eta Mariade Etxabe dira hitzaldiak euskarazematen zituztenetariko EABko kide bi.

1922ko abenduaren 3an euskararenaldeko kongresu bat egin zen Bilbon,Juventud Vasca-ren egoitzan. Han,euskararen ardura EABri emanzitzaion. Batzar hartan eureneginkizun bezala hartu zuteneuskararen erabilera eta zabalkundea.Eta helburu horren betegarrirako sortuziren egitasmoen artean, hauek aipatuzituzten kongresuan zeudenandrazkoetariko batzuk: irakur-idazketaren irakaskuntza eta euskalabestiena.

EAB SORTU ONDOKO EUSKAL IDAZLEAK

Julia Fernández Zabaleta argazkiaren erdian.Nafarroako EABkoa.

Page 11: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

11

JULIA FERNANDEZ ZABALETA

Nafarroako EABren sortzaile etaeragileetarikoa izan zen, eta IruñekoEAB taldeko lehen lehendakaria. 1930inguruan sortu zen Nafarroako atala.

Baina lehenago eman zuen bereburua ezagutzera Euskal Esnaleaelkartearen eskutik. Elkarte honekurteoro euskarazko hitzaldiakantolatzen zituen, gero argitaraematen zirenak. Elkarte honetanhitzaldia eman zuen lehen emakumeaberau izan zen, 1924ko abenduaren14an. 26 urte besterik ez zituen etalehen hezkuntzako andereñoa zenIruñean. Hitzaldiaren gaia "Emakumienetorkizuna" izan zen. Bizi guztian

jardun zuen andereño-lanean, etaFrancoren errejimena etorri arte,politika-arloan buru-belarri sarturikegon zen.

Emakumeei euren buruak jakitezeta lanbidez hornitzea gomendatzenzien: emakumeak etxetik kanpokoalokairu-lanean sartu behar zuteladefendatzen zuen. Adimen-lana ereegin behar zutela uste zuen. Eta eraberean, herri-karguetara ere iritsibehar zutela. Hala bada, politika-eremua zabalik zegoen haren aburuzemakumearentzat.

«Pantze ta

Alemania'n, g

izon g

eyenak g

udara joan zi

ranean, emaku

meak

artu z

ituzte

n aye

n lanak;

emakumeak

joan zira

n lanoletara, e

makumeak

sal-

tokietara

, emaku

meak egin zir

an lantokietako

zuze

ndari, ta emaku

meak

lurak

landu zituzte

n. Euro

pa'ko gizo

nak erio

tzara

eroitu

zituzte

n artean,

emakumeak,

zalantza

gabe, oste

tasun gabe, b

eren soingañean bota zu

ten bi-

zibideko

zama. O

ra zer e

gin zuten e

makume a

yek,

bere bizi

ya ir

abazteko

gai

ez zira

nak, gauza

sako

n eta astunak e

giteko

gertuta ez z

eudenak. Ori j

akinda

¿nork za

lantzatze

n du emakumeak b

izi azk

e bat lortu

dezake

la?»

Julia Fernández Zabaletaren "Emakumien etorkizuna",Itzaldiak liburutik hartutako pasartea. Liburu hauDonostian argitaratu zen 1926 urtean. Euskal Esnaleaelkarteak antolaturiko hitzaldi-saioetan 1924aneskainitakoa.

Page 12: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

12

Kutxa Probintzialak eratu zuenliteratura-lehiaketan lehen saria jaritsizuen antzerki-sailean.

1930ko uztailean Euskaltzaleakelkarteak ekitaldi garrantzitsu batantolatu zuen Donostian "Homenajede la mujer al euskera" izenaz. Etaantzerki-gau bat izan zen azkenean,ikusleetan euskararen aldeko jarrerasorrarazteko. Aipagarria da Maria deEtxabek eskaini zuen hitzaldia, "Lamujer y el euskera" izenekoa.

MARIA DE ETXABE

Zarauzko EAB taldeko lehendakariaizan zen. Euskal Esnaleak eratzenzituen hitzaldi-saioetan bigarren partehartu zuen emakumea Maria deEtxabe da. 1930eko apirilaren 27aneman zuen hitzaldia gai honeninguruan: "Zorionaren iturria gizonaknon du?".

Zarautzen jaioa zen 1904an etabertan hil zen 1993ko maiatzaren5ean. Euskararen alde eman zituenhitzaldiez gainera, antzerki-lan bat erebadu: Iziarko Ama, hiru ekitaldikoa.1929 urtean Gipuzkoako Aurrezki

Maria Etxabe. Zarauzko EABkoa.

Page 13: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

13

BESTE BATZUK

EABko kideek ematen zituztenhitzaldietan lantzen zituzten gaiakemakumearen ingurukoak ziren:emakumeen papera, betekizuna etalekua gizarte abertzalean.

Kulturaren esparruan nabarmendueta nagusitu zen emakumeen lana.Politika-lana gizonezkoen esparrutzathartzen zen orduko giroan etaabertzaleen pentsamoldean.

Kulturaren esparruan, euskalhizkuntza babestu eta garatzea hartuzuten zeregin nagusitzat.

1923tik 1930era idazle emakumeekegunkari eta aldizkari abertzaleetanidazten segitu zuten: Euzkerea, EuskalEsnalea, Euskalerriaren Alde,Jaungoikozale, Euzkadi, Diario Vasco,Bizkaitarra, Argia eta El Obrero Vasco.Idazle gehienak EABko kideak ziren.

Hauen artean aipagarriak: KarmenErrazti, Etxakin eta Sorne Unzueta,Utarsus, Bilboko EABkoak; JuliaFernandez Zabaleta, Iruñeko EABkoa;Maria Etxabe, Zarauzko EABkoa;

Euskal Herri osoan eman zituzten hitzaldiak EABkoemakumeak garai haietan. Aurrerapausu handia izan zenemakumea plaza agirian azaldu zelako (Mujeres yNacionalismo Vasco, M. Ugalde, EHU, Bilbo, 1993.)

Elvira Zipitria, Donostiako EABkoa;Tene Mujika, Deba eta GipuzkoakoEABkoa eta Errose Bustintza,Mañariko idazle bezala aipu bereziamerezi duena.

Hain ezagunak ez diren bestebatzuk ere aipatu behar dira, nahizeurotariko gehienek euskaraz barikgaztelaniaz idatzi zuten: Ivonned'Arispe, Antonia May, "Edurne","Mirentxu", "Alicia", Rosa Hierro,Francisca Astibia -Astitxe edoOnintze-, "Loentxo", JoakinaGaraialde, "Ibone", Juanita Mir, RufinaAzkue, "Gorularija" eta "Miren Terese”.

Page 14: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

14

Agirre, Mercedes Kareaga, MirenLazkano, Julene Urzelai, KatalinaAlastuei, Julia Fernandez Zabaleta,Karmen Sanchez Gamarra. Euskarazeta erdaraz ziren hitzaldiok, jakina.

Egunkari eta aldizkarien bidez erelan zabala garatu zuten, EuskoAlderdiaren pentsamoldea indartu etazabaltzeko. Euretariko batzuk erdarazidazten zuten. Hala, KarmenErraztiren lanak gaztelaniaz daude,baita Ivonne d'Arisperenak ere.

Euskaraz idazteko aukera, batezere, Euzkadi eta El Día egunkarietaneta Argia eta Euzko aldizkarietan izanzuten. Era berean Amayur eta

1931TIK AURRERA

Primo de Rivera-ren diktadurarenostean garai aproposa gertatu zenEABrentzat elkarte bezala berpiztu etaindarberriturik agertzeko. EuskoAlderdi Jeltzalea izan zuten eragile.Alderdi Jeltzaleak EABren laguntzanahi zuen, honek antzineko gizarte-modua berreskuratzen eta ohiturazaharrak zaintzen lagun ziezaion.

EABk gizarte-kultura arloetara etaongile-lanetara abiatu behar zuenbere jarduna, baina inola ere politika-eremuan sartu barik. Ardura-banaketahonen ondorioz, euskararen aldekolana interesgune nagusi bihurtu zenelkartearentzat. Abertzaleekemakumeen eskuetan uzten zutelakoeuskara galdu edo biziko lehia.

Euskararen aldeko ekintzamardulena, hizlari moduan bete zuten.Hainbat dira herririk herri hizlari ibilizirenak: Polixene Trabudua, SorneUnzueta, Miren Nekane Legorburu,Gloria Zubia, Teresa Zabala, Haydeé

Page 15: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

15

EAB taldeko burua zenez, besteardura batzuk zituelako. Hogeikohamarkadan idazkuntza oparoa garatuzuen emakumeak, bigarren aldihonetan idatzitakoak hamabira ez diraheltzen.

Karmen Erraztik ere erdaraz idatzizuen egin zuen apurra, eta gauzabera esan daiteke Ivonne d'Arisperengainean.

Beste emakume batzuk, ostera, osoemankorrak azaldu ziren euskarazidazten. Horietako batzuk hurrengodoazenak dira.

Polixene Trabudua eta Haydeé Agirre hizlariakespetxeraturik.

Jagi-jagi aldizkarietan ere idatzi zuten.Horrezaz gainera, badira idazlanbanakak Bizkaitarra, Arabarra,Mendigoxale, El Obrero Vasco, AberriEguna, Jaiki eta Euskal Esnalea-n ere.

Iritzi-artikuluak, abestiak, ipuinak,leiendak, hiztegitxoak, kronika-albisteak ziren, besteak beste,argitaratzen ziren idazlanak. Idazkionbidez euskararen irakaskuntzabultzatu nahi zen emakume etaumeen artean.

Idazten dutenetarik asko, 1930aurretik agerkarietan idazten ibilitakoberberak dira: Errose Bustintza,Mañariko, "Ete" (Markinakoa), Mª Begoña Beristain, Lorea (Eakoa),"Lilitxo" (Leitzakoa), Robustiana MujikaTene, Karmen Errazti, Etxakin, Ivonned'Arispe, Julene Azpeitia, Arritokieta,Maria Juaristi, Mirentxu (ElgoibarkoEABko lehendakaria 1933an),"Lorentxu" (Motrikukoa), "Iñazi"(Bergarakoa), Elvira Zipitria, Ira,"Edurne", "Itxiartxo", "Ekarnetxu" etabeste batzuk.

Aldi honetan Tene Mujikak gutxiagoidatzi zuen aurrekoan baino, Debako

Page 16: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

16

JULE GABILONDO

Julene Azpeitiarekin batera, hauizan zen Euzkadi egunkarian gehienidatzi izan zuena, Lauaxetaren deiarierantzunez.

Mungiatik idazten zuen. Guztira 30idazlan baino gehiago dira bereak, etaguztiak euskaraz.

Politika-gairik ia ikutu ere ez zuenegin. Sarrien darabiltzan gaiak:Sabino Aranak irakatsitako ideiak etaemakumeek abertzale mogimenduangogotik parte hartu beharra.Emakumeari dagokio Jainkoa etaAberriaganako maitasuna zabaltzea.Amak zirenak ama bezala, eta besteguztiek etxe-harremanen bidez edotahitzaldi eta aldizkarien bitartez.

JULENE AZPEITIA

Zumaian jaio zen 1888an. Andereñoizan zen Bizkaiko auzo-eskoletan.Bizkaiko auzo-eskolen buru izendatuzuen Bizkaiko Foru Aldundiak.

1931-33 bitartean 57 lan argitaratuzituen Euzkadi egunkarian,Lauaxetaren eskariari erantzunez.Dotrina-kutsuko lanak ziren, EuzkoAlderdi Jeltzalearen ideiak zerabiltzanlanotan.

Idazlanetarik ehuneko hirurogeianumeen heziketa darabil gaitzat.Euskaraz daude eta egunkariko"Euzkotar Umien aldez" atalean ateraziren.1

Julene Azpeitia, Arritokieta.

1 Ikusi Bidegileak 1 karpetan Julene Azpeitiari eskainitako liburuxka.

Page 17: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

17

ERROSE BUSTINTZA

Errose Bustintza, MañarikoMañarian (Bizkaia) jaio zen 1899urtean. Kirikiñoren iloba zen, etaKirikiño saria irabazi zuen 1932 urtean.Euzkeltzale Bazkunak sortu zuen sarihau, Euzkadi egunkarian idaztenzutenen artean emateko.

Mañarikok asko eta ondo idatzizuen, beraren osabaren eskolaherrikoi eta biziari zerraiola. Euzkadiegunkarian eta Jesusen BiotzarenDeya aldizkarian idazten zuen.

Iritzi-artikuluak, olerkiak eta kantu-hitzak egin zituen besteak beste,Mañariko kronikak bialtzen zituen berejaioterritik egunkarira, harik etaFrancoren gudarostearen erasoakezina sortu zuen arte. Alde horretatik,osabak hainbeste landu zuen kazetari-lana ez da nolanahikoa ilobarenganere.

Mañarikoren ipuin bilduma

J. Kerexetak argitara emana.

Page 18: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

18

Beste guztien gainetik ipuingintzanerakutsi zuen Mañarikok trebetasunapartekoa. Ipuin-sorta ederra osotzendute gudu aurrean argitaratu zituenipuinak. Honetan ere, nolabait,osabagandik zetorkion kontaketarakosena. Irudimen handikoak dira berarenkontakizunak, ez bakarrik bere kabuzsortuak, baita herritik jasorikoak ere.Hizkera bizi-bizia eta aldi bereanaberatsa zuen, osabak bezala.Irakurtzeko atsegina.

Bizi zela libururik osotu ez bazuenere, Jaime Kerexetak argitara emandu orain dela urte batzuk Mañarikorenipuinen bilduma eder bat, 49 ipuinezosotua, eta biltzaileak berak orraztueta gaurkotua.

Euskal idazleak bizkaieraz

(K. Etxenagusia, Labayru Ikastegia)

liburuan argitaraturiko Errose

Bustintza, Mañariko-ren ipuina.

Page 19: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

19

SORNE UNZUETA

Sorne Unzueta, Utarsus BilbokoEABren barruan zabalkundearenarduraduna zen.

1900ean jaio zen Bilbon.Abertzaletasunak eraginda ikasi zueneuskara gaztetxotan eta harrezkeroeuskal hizkuntza bere lan- eta gizarte-tresna bihurtzen gogotik ahaleginduzen. Andereño legez jardun zuenBizkaiko hainbat auzo-eskolatan, hariketa gudak lanbide hori eten zion arte.

Gero, bere ume txikiak hartuta,Frantziara alde egin behar izan zuen.Hala bada, 1937an etorri zitzaionhamabost urte iraungo zuen

erbestealdia. Erbestean, lehenengogaztelania irakasten eta gero frantses-hizkuntza eta kultura ematen aterazuen bizimodua.

Guda aurreko aldizkari etaegunkarietan ugariak dira Utarsuseksinaturiko idazlanak. Beste emakumeaskok legez, ez zuen idazten bereburua idazle ikusten zuelako,gizartearekin sentitzen zuenbetebeharragatik baizik. Abertzaleazen eta EABko kide izateak eskatzenzion konpromezuak bultzatuta, bestezeregin batzuen artean, idatzi ere eginbehar zuen. Euskara indartu etagizarte-mailan abertzale-gogoazabaltzearren egin zuen bere lana.

Sorne Unzueta, Utarsus

Bilboko EABkoa.

Utarsusen euskal lanenbilduma LabayruIkastegiak oraintsuargitaratua.

Page 20: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

20

maitasuna. Baina badararabiltza bestemotibo batzuk ere: amatasuna,natura, urtaroak. Olerkiok atseginezirakurtzen dira; estilo samurra etagozoa duelako idazterakoan Sornek.Poesia deskriptiboak dira, adjektibougariz hornituak.

Ipuinak eta narrazioak.Gudu aurrean idatziriko ipuinak lau

dira. Alegien erara idatziak daude etaeuretan beraren iritziak agertzen dituaberria, herria eta euskara gaieninguruan.

Oraintsuan plazaratu da LabayruIkastegiaren eskutik, UtarsusenIdazlan Guztiak liburua, IgoneEtxebarriak atonduriko edizio batenbidez.

Hiru ataletan bana daiteke bereekintza:

Hitzaldiak.Sornek ere, beste euskal emakume

idazle batzuen antzera, euskalemakumeen lana eta betebeharraaldarrikatu zituen. Gogoangarria daBermeoko mitin baten euskara eginezizan zuen arrakasta: "Bermeotarrak!"lehen hitza esanez batera txalo-hotsajaso zuen. Bizkaiko eta Gipuzkoakoherri askotan parte hartu zuenmitinetan.

Olerkiak.Geroago ere idatzi izan dituen arren

beste batzuk, 1930-32 bitartean,euskal poesiak goraldia ezagutu zuengaraian idatzi zuen zatirik handiena.Poesietan ere gai nagusia euskalgizartea da: giza maitasuna,Aberriaganako eta Jainkoaganako

Sorne Unzuetak andereño legez jardun zuen Bizkaiko auzo-eskoletan gerra aurretik.

Page 21: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

21

Idazla

n gu

ztiak

, Sor

ne U

nzue

ta, U

tarsu

s.

Laba

yru

Ikaste

gia-B

ilbok

o Uda

la

Page 22: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

22

ELISA ALZOLA

Euzkadi, Amayur eta Euzko-nagertzen ditu bere lanak "Ane Miren"ezizenez izenpeturik; Euzko-n idatziakeuskaraz daude. Abadiñoko EABkokidea zen eta Lauaxeta olerkariezagunak bultzatu zuen agerkariabertzaleetan idaztera.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

1933-1936 ALDIA

Orduko politika-egoera zela eta,EABk, nahiz eta apurren bat hazi, ezzuen izan hala ere, aurreko urteetanbezalako gorakada aipagarririk.

Herriren batzuetan EABren atalberriak sortu ziren, baina 21 inguruguztira ere. Ekintza-eremuak eta lan-jokabideak aurreko aldiko bidetikjarraitu zuten.

Tenek eta Mirentxuk euskarazidazteari ekin zioten, bai egunkari baialdizkarietan, lehenagoko ideologia-ikuspegi berarekin.

Page 23: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

23

Euzkadi egunkarian, euskal atalean,beste hainbat emakume idazleaurkitzen ditugu. Guztira EABkokideek eginiko 120 idazlan bainogehiago dira aldi honetakoak, gehien-gehienak euskaraz idatziak.

Idazleen artean: Julene Azpeitia,Arritokieta, Jule Gabilondo, Maite,Monica de Lekunberri, "Mirentxu","Emakume bat", "Tene", "Emakumealdra", "Mañariko", "Ane Miren",Subiñas'tar Miren, "Josune","Andereño batek", Karmen Gurtubai.

1934-36 bitartean, Julene Azpeitiakehun bat idazlan egin zituen, eta JuleGabilondok hogei inguru. Julenerenidatziak umeei zuzenduak eta umeenheziketaren gainerakoak ziren, Edukialiterario-didaktikoa dute eta estilo-itxura kontuarena. Euzkotar umien

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

aldez eta Euzkotar umientzat zirenidatziotan erabiltzen zituenizenburuak. 1934an Kirikiño sariairabazi zuen ipuin erara idatzi zuenartikulu bategatik: "Euli baten edestia".

Jule Gabilondo, Maite-k ere bereidazlanetan erlijioaz eta euskalhizkuntzaz jardun zuen.

Idazle bi hauen eta orohar bestebatzuen lanetan, euskararenzabalkundea egiteko gogoa nabari da,eta honekin batera, Eusko AlderdiJeltzalearen ideien azalpena irakurleeijakitera emateko xedea.

Page 24: EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA › download › pdf › 11500753.pdf · 2017-09-30 · Bilboko erdi-goi mailako familia bateko alaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen,

24

Aipagarria da bestalde, El Díaegunkarian garai honetan sortu zela"Emakume Ingoskia" euskarazkoorrialdea. Gipuzkoako EABk zuen orrihorren ardura. Helburu nagusia,euskararen aldekoa zen: euskarazabaldu eta indartzea. Orri horretaniritzi-artikuluak eta literatura-lanakatera ziren, batipat.

Honez gainera, Argia, Ekin etaEuzko astekarietan ere agertzen zirenemakume idazleen lanak. Tenek Argia-n, Maitek Ekin eta Euzko-n.Beste agerkari batzuetan ere ateraziren. Hala, esaterako: Aberri, Amayureta Jagi-jagi.

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Idazleek ezizenpean mozorroturikplazaratzen dira ia beti. Hori dela etanekeza da euren benetako izen-deiturak jakiten. Hona batzuk: "Ete","Emakume bat", "Lamiña bat","Edurnetxu", "Ikerne", "Neska zar bi","Mirentxu", "Amaya", "Arantza","Eguzkiñe", "Teresetxu", "Gare","Dule", "Ni emen", "Gogozale","Sorkunde", "Matagune", "Beti gazte".