Elorrio historia

19
ELORRIOKO HISTORIA LABURRA

Transcript of Elorrio historia

ELORRIOKO HISTORIA LABURRA

Elorrioko zenbait baserriren konponketa lanen ondorioz aurkitu diren lanagatik badakigu, VII. Mendean bazegoela bertan bizi zen jendea.Asentamendu hauek HEGOALDERA begira dauden auzunetan kokaturik zeuden, batez ere, eguzkiagatik eta herriaren eremu zabal hauetako lurren kalitate onagatik kokatu ziren bertan.

Auzune hauetan, gaur egun GAZETA, ALDAPE, BERRIO, ZENITA, MENDRAKA, MIOTA, LEIZ … izenagatik ezagutzen ditugunak oso ondo antolatutako komunitate txikiak ziren.

San Joan Bataiatzailea, San Jorge eta Santiago Aldape auzoan.

Santa Eugenia, Arabion. Santa Eufemia, Araunetan. San Esteban eta San Urbano, Berrion. Santa Katalina, Berriozabaletan. San Martin Tours-ekoa, Gasteetan. Andre Maria Gazetakoa, Gazetan. Santa Katalinaeta Santa Luzia, Igurian. San Lorentzo, Leanizen. San Tomas, Mendrakan. San Bartolome, Miotan. San Antonio, San Jose eta San Roke, Urkizuaranen. San Adrian Argiñetakoa, Argiñetan. San Fausto, San Fausto kalean.

San Adrian (Zenita auzoan)

Baserrien inguruetan baseliza, hilerria eta erritualetarako zein beste ekintza batzuetarako leku aproposak zituzten.

Garai horretako baserri gehienetan sagardoa egiten zuten. Beraz, Elorrion sagarrondo ugari zegoen hasierako mende hauetan.

Urteak joan, urteak etorri eta gure baserriak

aldaketa handiak jaso ditu.

Hasieran buztinez eta lastoaz egindako adreilu gordinekin behekoa eta egurrez beste guztia. Sarrera “dintel” delako batekin. Geroago adoberen ordez harriak sartzen dira.

“Dintela” desagertu eta arkua sinple edo bikoitza ikusten dira .Azkenean ate normalak agertzen dira.

XVII. Mendeko baserria

KORTAEtxebizitza: sukaldea, logelak, ...

SABAIA

Elorrio ez zen bakarrik sagarrondoez bizi, zerealak ere (garia, oloa, garagarra) ereiten zuten. Behin Gipuzkoa aldetik zereala lapurtzen sartzen omen zirenez Diego Lopez De Arok – Bizkaiko jauna bera- Don Tello jaunari Elorrio sortzeko agindua eman zion 1356. urtean.

Hiribilduak sei ate omen zeuzkan, hauetako bat errekara ematen zuena,gainontzekoak hirigunetik leku desberdinetara irteerak ahalbideratuko zituztenak lirateke.

Elorrio gaur egun

Elorrio gaur egun 2011. urtean

PORTALEKUERREKARAKO IRTEERA

PORTALEKU

ERREKARUNTZ IRTEERA

Baina ,Nafarroako eta Gaztelako koroien eraginez garai horretako Elorrion ere bi bando edo leinu osatu ziren :Oinaztarrak eta Ganboarrak.

Biak borrokatuko ziren Elorrioren kontrola izateagatik eta borroka hauetako batean 1468. urtean 185 pertsona hil ziren.

Elorrioko historiaren puntu beltz honetan erabili ei ziren lehen aldiz lonbardak edo suzko bolak.

Historian aurrera eginez aipatuko dugu Elorrio San Agustineko elizatearen lurretan sortu zela, nahiz eta 1630.artean San Agustineko elizatea Elorriori atxikituko zitzaion, hasiera batean behintzat hiribilduak berak ez zeukala elizarik eta jendea San Agustineko eleizara joan beharrean aurkitzen zela, bide horretan lapurren erasoak zirela eta gaur egunean ezagutzen dugun “Sortzez Garbiaren” elizaren eraikuntzari ekin zioten, hau guztia 1459 .urtean erabaki zuten ,50 urte baino gehiago emango zuten lan honetan.Azkenik eta etenik gabeko aldaketen ondorioz gaur egun duen itxura hartu arte.

San Agustin

Sortzez Garbia Andra Mari Basilika

Behin eliza bukatuta, beste kale batzuren sorkuntza etorriko zen,Orduan “arrabalak” deiturikoak eta gaur egun Berriotxoa , Elizburu, Buskantz izenekin ezagutzen ditugunak, denboraren joan etorriaz orain

dugun alde zaharra guztiz osatu den arte.

ELORRIO HISTORIAN ZEHAR

Xbukatu

X

hasi

XXXJ.

K.

XXIXXXIXXVIIIXVIIXVIXVXIVXIIIXIIXIXIXVIIIVIIVIVIVIIIIII0

Badakigu Elorrion jendea bizi zela Bizi garen mendea

Elorrioko gatazka

D. Tellok Elorrio sortu zuen

Sortzez Garbiaren eraikuntza