EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK):...

38
1 EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA: EGOERA, ARDATZAK ETA PISU ERLATIBOA Iñaki Zabaleta Urkiola Santi Urrutia Izagirre Arantza Gutierrez Paz Nicolas Xamardo Gonzalez Antxon Mendizabal Etxabe Oharra: txosten hau, Europako Batasuneko hizkuntza gutxituetako hedabideen inguruan aipatutako autoreak burutzen ari diren hainbat urtetako ikerketa-proiektuaren emaitza partzial bat da (Los medios de comunicación de las lenguas minorizadas en la Unión Europea: realidad, problemática y nuevas estrategias de desarrollo, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea. Proiektuaren erreferentzia: 1/UPV/EHU 00015.323-HA-7716/2000).

Transcript of EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK):...

Page 1: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

1

EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETAKAZETARITZA: EGOERA, ARDATZAK ETAPISU ERLATIBOA

Iñaki Zabaleta Urkiola

Santi Urrutia Izagirre

Arantza Gutierrez Paz

Nicolas Xamardo Gonzalez

Antxon Mendizabal Etxabe

Oharra: txosten hau, Europako Batasuneko hizkuntza gutxituetako hedabideen

inguruan aipatutako autoreak burutzen ari diren hainbat urtetako ikerketa-proiektuaren

emaitza partzial bat da (Los medios de comunicación de las lenguas minorizadas en la

Unión Europea: realidad, problemática y nuevas estrategias de desarrollo, Universidad

del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea. Proiektuaren erreferentzia: 1/UPV/EHU

00015.323-HA-7716/2000).

Page 2: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

2

1.- LABURPENA

Txosten honetan hainbat gai jorratuko ditugu. Lehenik, betiko eskakizunari erantzun bat

emateko asmoz, euskarazko kazetarien eta laguntzaileen kopurua zehazten saiatuko

gara, zifra batera inguratzeko. Bigarren, euskal komunikabideen eta kazetaritzaren

inguruan gogoeta egiteko garrantzitsuak diren azterketa-ardatzak aipatuko ditugu,

multimediotasunaren gaurkotasuna azpimarratuz. Hirugarren, komunikazio-talde

nagusienak, eta hiri eta euskaldun gutxiko eskualdeetan erabiltzen edo erabil daitezkeen

medio-ereduak ikusiko ditugu. Laugarren, ohikoa den euskarazko hedabideen

deskribapena egiten dugu, baina Interneteko ziber-medioen esparrua gehituz. Azkenik,

aurreko katalogaziotik harantzago joan nahian, euskarazko komunikabideen pisu

erlatiboak kalkulatu eta ebaluatu ditugu, hala Euskal Herriko herrialdeetako euskaldun

portzentajeekin alderatuz, nola Europako Batasuneko beste hizkuntza gutxituetako

medioekin alderatuz. Uste dugu azken ekarpen hau berria eta interesgarria dela.

2.- EUSKARAZKO KAZETARIEN KOPURUA

Estimazio moduan, hedabide mota guztietan euskaraz ari diren kazetarien

kopurua 700etik gorakoa izan daitekeela uste dugu. Ondoko zerrendan azaltzen diren

zenbakien batuketak 589ko kopurua ematen du. Datu hauetako asko zehaztasun faltan

daude: behin baino gehiagotan kazetariak, teknikoak eta gainerako langileak denak

batera bilduta egon daitezke. Lan dedikazio mailak oso gradu desberdinekoak izan

daitezke. Beste aldetik, taulan ez dira sartu era guztietako informazio bulego edo

kabineteetan ari direnak. Beraz, datu hau gaiari egiten zaion lehen hurbilketa moduan

hartu behar da.

1. Taula: Euskarazko komunikabideetako kazetari eta kolaboratzaileak

Komunikabidea Kazetariak Kolaboratzaileak

Aldaketa 16 6 -

Antxeta Irratia 2 25

Page 3: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

3

Aralar Irratia (LekunberrikoUdala)

1 -

Argia 11 40

Arreta Irratia (Ermua, librea) (4 lagunen arteanegina)

-

Berria 80 -

Bilbo Hiri Irratia 4 100

Deia 5 (1) -

Durango Telebista (elebiduna) 6 (eta 4 tekniko) -

Euskadi Gaztea 5 11

Euskadi Irratia 63 (2) -

Euskal Telebista 190 (3) -

Euskalerria Irratia 11 (lantalde osoa) -

Gara 6 (4) -

Gure Irratia 12 (5) 82

Irulegi Irratia 10 (guztira) 80

Kaito TB (tekniko 2) -

Karrape Irratia (Leitzako Udala) 2 -

Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza 8 -

Mendaro Telebista 2 (eta 3 tekniko) -

Oarso Telebista 5 (eta 7 tekniko) -

Oarsoaldeko Hitza 10 -

Oiartzun Irratia 2 (eta tekniko 1) -

Telesko 2 (eta 3 tekniko) -

Tolosaldeko Hitza 8 -

Topagunean ez dauden herrialdizkariak

30 (6) -

Topaguneko Komunikabideak 89 (7) -

Urdaibai telebista 3 (eta 3 tekniko) -

Urola Kostako Hitza 8 -

Page 4: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

4

Xaloa Telebista 7 (langileguztiak)

-

Iturriak: taula honetako datu gehienak Arantza Gutierrezek bildu ditu eta gainerako biltzaileakPatxi Azpillaga, Nikolas Xamardo, eta Santi Urrutia izan dira.

(1) Estimazioa.

(2) 46 plantillan eta 17 aldika urtean zehar.

(3) Ondoko datuetatik abiatuta ateratako estimazioa: Guztira 463 langile finko 2004an. Lanjakin baterako kontratatzen direnak 111. Finkoen artean goi mailako tituludunak 171 (EuskoJaurlaritza, 2004ko Aurrekontuak, www.euskadi.net). Hemen falta dira ETBrentzat lan egitenduten kanpoko enpresetan ari diren kazetariak.

(4) 9 denbora osoz.

(5) Estimazioa da. 30 herri aldizkari dira, haietako 13 hilerokoak, eta beste 13 bi hilabete, hirueta abarrekoak. Batez beste, astekarietan 4 langile biltzen dira, hamaboskarietan 2 etahilerokoetan 1. (Topaguneak egindako kalkulua).

(6) Hau Topaguneak erabiltzen duen datu biribildua da. 36 aldizkari daude sartuta (haietako 12asterokoak) eta zenbait irrati ta lelebista. Estimazio honetan kazetari eta gainerako teknikariaketa administraziokoak ere sartzen dira.. Topagunean sartuta dauden elkarte batzuen datuzehatzagoak ondokoak dira: a) Goiena Komunikazio Zerbitzuak elkartean 47 langile daudeguztira; b) Ttipi-Ttapan 9 langile guztira, 4 erredakziokoak; c) Durangaldeko HerriKomunikabideak: guztira 5 kazetari (Anboto Irratian -Elorrio- kazetari 1 eta teknikari 1); d)Guaixe 3,5 kazetari; Esan Erran, herrietako udal buletinak eta Pulunpe aldizkariaren artean 3;Maiope aldizkarian kazetari 1 eta laguntzaile 2.

Taula honetako datu gehienak Arantza Gutierrez-ek bilduta daude. Gainerako biltzaileak hauekizan dira: Patxi Azpillaga, Nikolas Xamardo, eta Santi Urrutia.

(1) 23 kazetari euskaldun daude, euskaraz zein gazteleraz ibil daitezkeenak. Hala ere, estimaziobatez, Deian euskarazko artikuluek 5 kazetariren lana bete dezakete.

(2) 46 plantillan eta 17 aldika urtean zehar.

(3) Ondoko datuetatik abiatuta ateratako estimazioa: Guztira 463 langile finko 2004an. Lanjakin baterako kontratatzen direnak 111. Finkoen artean goi mailako tituludunak 171. (EuskoJaurlaritza, 2004ko Aurrekontua, www.euskadi.net. Hemen falta dira ETBrentzat lan egitenduten kanpoko enpresetan ari diren kazetariak.

(4) 50 kazetari euskaldun dago, euskaraz, zein gazteleraz edo frantsesez egin dezaketenak lan.Hala ere, estimazio batez, egunkarian azaltzen diren euskarazko artikuluek 6 kazetariren lanabete dezakete.

(5) 9 denbora osoz.

(6) Estimazioa da. 30 herri aldizkari dira, haietako 13 hilerokoak, eta beste 13 bi hile, hiru etaabarrekoak. Batez beste, astekarietan lau langile biltzen dira, hamaboskarietan bi etahilerokoetan bat. (Topaguneak egindako kalkulua).

(7) Topagunean 3 telebista, 4 irrati eta 36 aldizkari daude federatuta —2004ko uztaila—.Berauetan 168 lagunek (ez denek egun osoko lanaldiz) egiten du lan (hedabideontzat free lancemodura beharrean dihardutenak aintzat hartu barik), euretarik 89k kazetari-lanetan dihardutela.Aldizkarien ale kopuru globala, bestalde, 161.000koa da. Sartuta dauden elkarte batzuen datuakondokoak dira:

Page 5: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

5

• Goiena Komunikazio Zerbitzuak elkartean 47 langile daude guztira.

• Ttipi-Ttapan 9 langile guztira, 4 erredakziokoak.

• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian -Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat).

• Guaixe 3,5 kazetari; Esan Erran, herrietako udal boletinak eta Pulunpe aldizkariarenartean 3; Maiope aldizkarian kazetari 1 eta laguntzaile 2.

800.000 euskalduneko1 hizkuntza komunitatea dela gurea aintzat hartuz gero,

1.000 hiztuneko ia 0,9 kazetari ateratzen zaigu indize moduan. Zenbaki honen benetako

esanahiaz jabetzeko beste herrialdeetako datuekin alderatu beharko genuke, eta oraindik

ez dugu izan hori egiteko aukerarik. Hala ere, iruditzen zaigu 1000/0,9 ratioa aintzat

hartzeko moduko kopurua dela eta euskarazko komunikabideek lortu duten pisuaren

adierazlea. Beste aldetik, datu asko bildu ez dugun arren, euskarazko kazetagintzaren

ezaugarri bat ‘kolaboratzaile’ ugari izatea da, kazetagintza honetan herritarren parte

hartzea funtsezkotzat jotzen denaren seinale, eta baita ere herritar hauen laguntzeko

borondatea adierazten duena. Hemendik abiatuta euskarazko kazetagintzaren ezaugarri

nagusi batzuk aipatuko ditugu.

3.- KOMUNIKABIDE ETA KAZETARITZAREN AZTERKETA-

ARDATZAK

Orain arteko ibilbideari begiratuz, badirudi hiru ardatzen continuum-ean azter

ditzakegula euskarazko komunikabideak eta kazetaritza. Lehena herri-ekimenaren eta

instituzionalizazioaren ardatza da, enpresaren jabetzarekin eta kudeaketa motarekin

zerikusia duena. Bigarrena, profesionaltasunaren ardatza, kazetaritzaren eta edukien

kalitatearekin lotu behar dena. Hirugarrena, militantziaren ardatza dei genezake eta

aurreko bien azpian eta inguruan kokatzen den jarrerari eta konpromisoari dagokio.

1 800.000 da zifra askotan aipatzen den euskal hiztunen kopuru borobila. Zentzu estuagoan, 2001eko Soziolinguistikako Inkestaren

arabera Euskal Herri osoan 634.000 inguru dira elebidunak —beste hizkuntzarekin batera euskaraz ondo hitz egiteko gai direnak—.

Hauei euskaraz zertxobait egiten dutenak gaineratzen bazaizkie —263.000 lagun— 897.000 nolabaiteko elebidun biltzen dira. Beste

iturri batzuk: Eustat-en arabera 2001ean 656.980 elebidun zegoen EAEn (euskaldunak), eta Nafarroako Estatistika Erakundearen

arabera 55.930 Nafarroan (ondo hitz egiten zutenak). Hauek Iparraldeko 2001eko Inkesta Soziolinguistikoaren datuekin bilduta

(55.000 euskaldun), 767.910eko kopurua ematen du. Bestalde, Berria egunkariak 1. urteurreneko publizitatean (2004ko ekaina)

779.788 euskaldun aipatzen zuen.

Page 6: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

6

Zoritxarrez, maiz, ardatz beraren bi ertz kontrakoetan jarri izan dira

profesionaltasuna eta militantzia, nahiz eta bi kontzeptuak maila berean ez egon, eta

horrek nahasketa eta kaltea baino ez dio ekarri euskarazko kazetagintzari

(komunikabideak) eta kazetaritzari (jarduna).

Azken urte hauetan, teknologia berriak, konbergentzia, integrazioa eta antzeko

joerak nazioartean ugaritu egin direnean, euskal komunikabideen artean ere jokabide

bertsuak burutzen saiatu dira eta, ondorioz, multimediotasunaren ereduaren adibideak

ikus ditzakegu. Alabaina, uste dugu komertzialtasunak ez duela oraindik erro sendorik

hartu.

3.1.- HERRI-EKIMENAREN ETA INSTITUZIONALIZAZIOAREN

ARDATZA

Herri-ekimena dei diezaiokegu gizarte zibilaren borondate, erabaki eta

finantzaketan nagusiki oinarrituz sortu eta jarduten duen medioari, nahiz eta laguntza

publikoak jaso. Orain arte, euskarazko komunikabideak sortzeko indar nagusiena herri-

ekimena izan da, instituzioen ekintzaren aurretik. Horren adibideak dira tokiko

komunikabideak eta Egunkaria.

Ardatz honetako c o n t i n u u m -aren beste ertzean komunikabideen

instituzionalizazioa dugu; publikotasuna, alegia. Medio publikoak hasieratik erakundeek

sortutakoak dira, eta izaera hori barneratua dute. Euskal Irrati Telebista da adibide

nabariena. Beste hedabide askok erakundeekin egindako hitzarmenen bidez

funtzionatzen dute eta, horren ondorioz, nahitaezkotzat jotzen da herritarren ekimenak

erakundeen politikarekin lotura izatea, erakunde hauek inplikazioa izatea, eta berauekin

akordioetara heltzea, maiz kazetaritza-independentziaren mesedegarri ez dena.

3.2.- PROFESIONALTASUNAREN ARDATZA

Urteetan zehar ikusi da arlo honetan, beste askotan bezala, lan txukuna eta

kalitatekoa egiteko nahitaezkoa dela profesionaltasun maila egoki bat lortzea. Dena den,

jakin badakigunez profesionaltasunaren kontzeptua konplexua da. eta gogoan izan behar

dugu profesionalari dagozkion bi alderditara mugatzen dugula: a) hedabideetarako

ikasketa espezifikoak izatea; eta b) lanaldi osoz hedabideetako jardunean aritzea.

Page 7: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

7

Horrela definiturik, hedabide publikoetan profesionaltasuna aurretiazko

baldintza da, baina ekimen herritarretatik sortutakoetan, toki-hedabideetan batez ere,

hasieran borondatezko lana izaten da nagusi eta nahitaezko, baina, denbora igaro ahala,

gero eta egoera profesionalagoetara heldu beharra egoten da. Horrela bakarrik bermatu

ahal baita hedabideak irautea, eta kalitate gero eta handiagoa lortzeko aukera izatea.

Herri-ekimenez sortutako Euskaldunon Egunkariak ere —hedabide publikoek bezainbat

edo gehiago—, profesionaltasuna hartu zuen ardatz eta horrela egin du oinordeko

Berriak ere.

3.3.- MILITANTZIAREN ARDATZA

Gaur egun ere oso garrantzitsua da militantziaren balioa euskarazko edozein

komunikabidetan; bai herri-ekimenezkoetan, bai publikoetan, eta baita pribatu edo

komertzialetan ere, azken hauetatik oso gutxi dagoen arren.

Neurri handiagoan edo txikiagoan euskaraz diharduten hedabide gehienek beren

“idearioan” sartuta daukate euskararen normalizazioaren aldeko inplikazio gradu bat

adierazten duen puntua. Izaera hau ‘informazioa euskaraz zabaltzeko’, eta antzeko

esaldietan azal liteke era xumean, edo ‘gizarte euskalduna eraikitzen laguntzeko

konpromisoa’ bezalako aipamen indartsuagoan2. Horrek esan nahi du hedabide

horietako kazetari, teknikari eta laguntzaileen jarduna, bakar-bakarrik lanbide moduan

barik, euskararen aldeko nolabaiteko plusa eskatzen duen eginkizuntzat hartzen dela.

Testuinguru horretan dauka erabateko zentzua, adibidez, kolaboratzaile edo

laguntzaileen irudiak. Euskararen aldeko zeregin berean aritzeko prest egon daitezkeen

kanpoko pertsonen laguntza eskatzen da, eta kolaboratzaile horien parte hartzeko

motibazioa justu horixe da: euskararen egoera normalizatzeko ahaleginean laguntzea,

euskaraz bizitzeko aukera gehiago egon dadin. Ikuspegi hau izanda, euskaraz ari diren

komunikabideek zalantza asko izaten dute, edo areago, erabat uko egiten diete beste

2 ‘Konpromisoa’ da, adibidez Iruñeko Euskalerria Irratiaren idearioan azpimarratutako hitza. BUJANDA, Mikel,“Euskalerria Irratia,” hemen: Tokiko Hedabideak Etorkizunera Begira, Topagunearen III. Jardunaldiak, 2003, 84-96.or.

Page 8: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

8

hizkuntzetan asko garatuta dauden bideei; komertzialak deitzen diren ereduei esaterako,

hau da, erabat publizitatearen bidez finantzatzen diren produktu mediatikoei3.

3.4.- ARDATZ BERRIAK: MULTIMEDIOTASUNA ETA

KOMERTZIALTASUNA

Txosten honetan zehar ikusiko dugunez, badirudi beste bi eredu/ardatz berri ere

kontuan hartzen hasi beharko dugula, nahiz eta oraindik ez dauden guztiz garatuta:

multimediotasuna eta komertzialtasuna.

a.- MULTIMEDIOTASUNAREN ARDATZA

Komunikabideen multimediotasunari dagokionez, euskarazko medioen artean

eredu desberdinak ari dira garatzen, nazioarte-mailan gertatzen denarekin bat etorriz.

Lau komunikabide-eredu behintzat ikus ditzakegu euskarazko medioen esparruan:

modomedioa, monomedio-katea, multimedioa eta multizerbitzua. Oroitarazi nahi dugu

ez garela ari hedabideen jabetza-motari buruz, horien produktu-eskaintzari buruz baizik.

Monomedio-eredua: azken bost urte hauetara arte egon den eredua izan da.

Komunikazio-enpresa batek –dela publikoa dela herri-ekimenezkoa– komunikabide bat

bakarrik argitaratu edo hedatzen du (aldizkari bakarra, irrati bakarra, etab.). Oraindik

ere eredu honek jarraitzen du tokiko hedabide askotan.

Monomedio-katearen eredua: aurreko ereduaren garapen edo aldaera modura,

“monomedio-katearen eredua” sortzen ari da, zeinaren bidez mota bereko hainbat

hedabide katean lotzen diren, bai audientzia ugaltzeko, bai programazioa handitzeko,

eta, oro har, eraginkorragoak izateko. Tokiko hedabideak hasi dira eredu hau erabiltzen,

eta jadanik bada mota honetako irrati-kateren bat.

Multimedio-eredua: azken urte hauetan ezartzen ari den eredu berri bat da,

Interneten garapenari esker neurri handi batean. Eredu honetan, komunikazio-enpresa

batek bi komunikabide edo gehiago editatzen ditu, eta medioen euskarriak edozein izan

daitezke (inprimatua, ikus-entzunezkoa edo/eta Internet). Honen adibidea dugu Goiena

3 Adibidez, Galesen, publizitate hutsez finantzaturiko produktu gehiago dago. Euskal Herrian, itxura baten, izaerahori euskararen aldeko militantzia ideiaren aurka doa.

Page 9: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

9

Komunikazio Zerbitzuak, zeinak aldizkariak, telebista, irratia eta zibermedioak dituen

(prentsa idatzia, ikus-entzunezko hedabideak, eta sareko produkzioa). Hemen sar

genezake, halaber, Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT), Berria egunkari orokorra

eta Hitza izeneko eskualde-egunkariak, batetik, eta ziber-egunkaria, bestetik, editatzen

dituena. Multimedio-ereduarekin ere zerikusia daukate Nafarroan Ttipi-ttapa

Fundazioak eta Bizkaian Durangaldeko Herri-Komunikabideak.

Multizerbitzu-eredua: aurreko ereduaren aldaera bezala ere uler genezake, baina

uste dugu nortasun berezia duela. Eredu honek esan nahi du komunikazio-enpresa batek

ez dituela komunikabideak bakarrik ekoizten, baizik baita beste zerbitzu batzuk ere,

komunikazioarekin zerikusi gutxi edo deus ez dutenak maiz (euskaltegia, euskal-

taberna, euskal-kulturgunea edo bidaia-agentzia, etab.). Horren adibidea dugu Bilboko

Zenbat Gara? elkarte/enpresa, zeinak Bilbo Hiria Irratia, Kafe Antzokia eta euskaltegia

dituen, beste zerbitzu batzuen artean. Eredu hau baliagarria izan daiteke ingurune

urbano eta gutxieuskaldunduetan.

b.- KOMERTZIALTASUNAREN ARDATZA

Komertzialtasunak esanahi anitz ditu, baina hemen adierazi nahi da euskarazko

komunikabide bat publizitatez soilik finantzatzen dela, hizkuntza normalizatuetako

hedabide pribatuetan gertatzen den modura. Oraindik ez dago horrelako mediorik

euskaraz eta, beraz, hirugarren aldagai hau falta da “herri-ekimenaren eta

instituzionalizazioaren ardatzean”. Guztiz komertziala den medioa sortzen denean eta,

batez ere, irauten duenean, albiste garrantzitsua izango da euskal komunikabideen

esparruan.

4.- EUSKARAZKO KOMUNIKAZIO-TALDEAK ETA ENPRESAK

Aurreko lerroetan ardatz eta eredu teorikoak ezarrita, ikus dezagun orain

errealitatean euskarazko komunikabideak enpresaren ikuspuntutik nola antolatuta

dauden. Horrela jakingo baitugu noren eskutik, nolako ereduarekin (monomedioa,

Page 10: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

10

monomedio-katea, multimedioa, multizerbitzua) eta nolako ingurutan garatu edo

garatzen ari diren orain arteko euskarazko komunikabideak4.

4.1.- IKUS-ENTZUNEZKO MEDIOAK: PUBLIKOAK

a.- EITB TALDE PUBLIKOA

Euskal Irrati Telebista taldea 1982ko maiatzaren 20an sortu zen eta Iurretako

albistegi-ekoizpenaren zentroan dago haren egoitza nagusia. Egun, lau telebista kanal

eta lau irrati emisora ditu; batzuk euskaraz eta besteak gaztelaniaz. 1982an euskarazko

ETB1 eta Euskadi Irratia eta erdarazko Radio Euskadi eta Radio Vitoria sortu zituen;

1986an, gaztelaniazko ETB2 telebista-kanalaren inaugurazioa izan zen; 1990ean

euskarazko Euskadi Gaztea gazteentzako formula-irratia abiatu zuen. Beraz, lurreko

transmisio-bidea erabiliz, telebista-kanal bat eta irrati-kanal bi ditu euskaraz.

1997an satelite bidezko emisioak hasi ziren, egun bi kanaletan banatuta

daudenak: Canal Vasco, Ameriketan hartzen dena eta kablez ere banatua (albistegi

berezia du, berremisio konbentzionalaz gainera), eta ETB sat, Astraren bitartez Espainia

eta Europan hedatua. 2000n, EAEn, bi programa/kanal berri banatzen ditu Euskaltel

kable-operadorearen bitartez: Canal Promo eta Superbat, haurrentzakoa. Alabaina,

satelite eta kablezko kanal gehienak ez dira guztiz euskaraz. Azkenez, Interneti

dagokionez, Eitb.com webgunea dago.

EITBren Sorkuntza Legeak (1982) garaiko ereduetatik abiatuta erantzun nahi

izan zien autonomia hasi berri bateko kultura, hizkuntzaren normalizazio eta

komunikazio premiei. Egun, digitalizazioaren erronkei eta atzemaniko arazoei ganoraz

erantzun ahal izateko, Administrazio Kontseiluak (non alderdien hamabost ordezkari eta

gizarte-erakundeen lau ordezkari dauden) “EITBren Plan Estrategikoa” onartu zuen

2000n. Horren bidez arrazoitu nahi izan ziren, besteak beste, Eusko Legebiltzarrak

instalazioen digitalizazio eta eguneratzeari begira onarturiko diru-sailak: 42 milioi € lau

4 Epigrafe honetarako datuak hainbat iturritatik jaso dira: a) Zabaleta, Iñaki, Nicolás Xamardo, Santi Urrutia, ArantzaGutierrez eta Antxon Mendizabal (2003), Los medios de comunicación de las lenguas minorizadas en la UniónEuropea: realidad, problemática y nuevas estrategias de desarrollo. UPV-EHUko ikerketa proiektu argitaratu gabea;b) Zallo, Ramón, Patxi Azpillaga, eta Juan Carlos de Miguel (2002): Komunikabideak hemen. Egitura mediatikoaEuskal Herrian. Alberdania, Irun, 47. or.; eta c) beste hainbat.

Page 11: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

11

urteko planean. Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du lau urteko plan hori “Euskadi

Informazioaren Gizartean” garapen programaren bitartez.

4.2.- PRENTSA IDATZI OROKORRA

Eduki orokorreko prentsa idatziaren alorrean Berria egunkaria eta eskualdeetako

Hitza egunkariak ditugu, EKT enpresak editatuak; eta astekarien artean Argia, Zabalik

eta Aldaketa 16.

a.- EUSKARAZKO KOMUNIKAZIO TALDEA (EKT)

2003ko otsailean Euskaldunon Egunkaria Espainiako epaileen aginduz itxia izan

ondoren, eta herritarren erreakzio indartsua gertatuta sortu zen EKT enpresa proiektu

zabalean gauzatzeko kapaz izan zen: Berria egunkaria ateratzea lortu zuen 2003ko

ekainean eta, ondoren, eskualde-prentsaren eremuan ere indartsu sartu da, gaur egun lau

eskualdetan Hitza egunerokoa ateratzen baitu. Eskualde horietako batzuetan herri-

prentsaren pisu guztia hartu du Hitzak, herri-komunikabideen arloan dauden ereduetako

bat osatuz.

b.- ARGIA

Euskarazko aldizkarien artean ibilbiderik luzeena egin duena izanik, Argia

astekaria ateratzen duen enpresak beste hainbat produktu ere eskaintzen ditu euskal

kulturaren inguruan: Euskal Kulturaren Urtekaria, kulturaren inguruko kontsulta

liburua; Egutegi-takoa, urteko egun bakoitzari buruzko informazioa dakarren almanaka;

bere astekariak jorratzen dituen gaiekin lotutako liburuak; eta Sareko Argia, Internet

bidezko hainbat zerbitzu eskaintzen dituen webgunea.

c.- ZABALIK ETA ALDAKETA 16 ALDIZKARIAK

Aldizkari biak gaztelerazko talde mediatiko handien eskutik sortutako

produktuak dira. Zabalik Vocento taldearen produktua da, El Correo eta Diario Vasco

Page 12: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

12

argitaratzen dituen taldearena. Bestalde, Grupo Zeta-n dagoen Cambio 16 gaztelerazko

astekariaren eskutik euskarazko homologoa argitaratzen hasi zen 2003an, Aldaketa 16.

4.3.- TOKIKO KOMUNIKABIDEAK

Zabalkunde handia izan du era honetako kazetagintzak euskarazko

komunikabideetan azken hamarkadan. Eskualdeetan, herrietan eta hirietan eredu berriak

sortzen ari dira, batzuk dagoeneko garatuta eta martxa onean daudenak, eta beste

batzuk, aldiz, hastapenetan egon daitezkeenak. Goratxoago Hitza-ren kasua aipatu dugu,

eskualde batzuetan EKTk erabili duen formula, egunkari bat zabaltzeko erronkari aurre

egin diona, aurretiaz ere bazeuden esperientzia batzuetan oinarriturik.

Garatu diren beste formula batzuk, aldiz, oso desberdinak dira: multimedio-

taldeak sortu dira; beste batzuk zerikusi gehiago izan dezakete multizerbitzu-eredu deitu

dugunarekin; eta lekuren batzuetan monomedio-kateak edo sareak ere sortu dira.

A.- TOKIKO MULTIMEDIA-TALDEAK

Hiru multimedio-talde nagusi daude Euskal Herrian: Goiena Komunikazio

Zerbitzuak, Ttipi-ttapa Fundazioa eta Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK).

A.1.- GOIENA

Goiena Komunikazio Zerbitzuen enpresa-eredua Gipuzkoako Arrasate, Bergara,

Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Oñati, Elgeta eta Arabako Aramaio aldean garatu

da. Bertan, euskara sustatzearen alde diharduten elkarteek (3.000 bazkidetik gora

guztira) Goiena Komunikazio Zerbitzuak izeneko kooperatiba eratu zuten 2.000ko

ekainean. Eskualdeko informazio beharrei begira, kooperatiba honek Goienkaria

astekaria sortu du, 24 orrialdekoa eta dohainik banatzen dena. Eranskin gisa, eskualdeko

udalerri bakoitzak bere orri-sorta berezia aurkezten du.

Horrez gainera, GoiTb eskualdeko telebista kudeatzen du kooperatibak. Astean

30 orduko emisioa eskaintzen du eta 60.000 pertsonakoa da haren balizko ikusle

multzoaren kopuru gorena. Telebista-proiektu hau Euskal Herriko toki-telebista

bizkorrenaren eskutik sortu zen (Arrasate Telebista), produkzio eta programazio egitura

Page 13: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

13

sendoak izanik. Irratiaren munduan Arrasate Irratia daukate. Multimedioaren eredu

horri jarraiki, komunikazio-zerbitzuen eskaintza Internetera ere zabaltzea erabaki dute.

1.415.000 € inguruko aurrekontua izanda, Goiena Komunikazio Zerbitzuak

udalen aldetik laguntza garrantzitsua jasotzen duen gizarte-ekimenaren adibide argia da.

Gaur eguneko eskualde osoko enpresa hau martxan jartzeko, oso aipagarria da bertako

herrietan 80ko hamarkadaren azkenetan eta 90ekoaren hasieretan sortu ziren euskara-

elkarteen eginkizuna, aitzindaria AED (Arrasate Euskaldun Dezagun) izan zela. Euskara

elkarte hauek izan dira herri bakoitzean bertako herri-prentsako proiektuak gauzatzen

joan direnak, eta urteek aurrera egin ahala elkarrekin lan egiteko ahalmena erakutsi

dutenak, era askotako oztopoak gainditu eta Debagoieneko eskualde ikuspegiaz lan

egitera heltzeko gai izanik.5

Enpresa honek erabilitako formula juridikoa ‘bitariko kooperatiba’ da. Euskara

elkarteek, langileek eta udalek daukate enpresaren kontrola, lehenengoek gehiengoa

izanda. 47 laguneko lan-taldea dago Goienan, kazetari, teknikari, administrari eta

gainerakoak kontuan hartuta. Goiena Komunikazio Zerbitzuak ondoko komunikabideak

kudeatzen ditu:

2. Taula: Goiena barruan dauden komunikabideak

Aldizkariak Telebista Irratiak Telematika

Goienkaria

Arrasate Press

Berrigara

Aretxagazeta

Ze barri?

Kontuola

Goibekokale

Txirritola

Goiena telebista(GOITB)

Arrasate Irratia(1)

Sustatu.Com(webloga)

Udalwebguneak(2)

Goiena.Net(3)

(1) Arrasate Irratia ez da Goienaren titularitatekoa, baina Goienak kudeatzen du eta bereegituraren barruan funtzionatzen du; kazetari eta teknikariak Goienako nominan daude.(2) Udal webak: Goienak eskualdeko bost udal web kudeatzen ditu.

5 ARREGI, Inaxio, “Goiena Komunikazio Zerbitzuak 2000-2003,” hemen: Tokiko Hedabideak Etorkizunera Begira,o.c., 139-151. or.

Page 14: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

14

(3) Eskualdeko ataria izan nahi du. Udal webak bertan integratuko dira.

A.2.- TTIPI-TTAPA FUNDAZIOA

Nafarroan herri-komunikabideen arloan dinamismorik handiena erakutsi duen

taldea dugu hau, multimedio-formula jorratuz. Hain zuzen, Ttipi-ttapa izan zen herri

aldizkarien aintzindari, Arrasate Pressekin batera 1989an sortua. Ingurune honetan

banatzen da Ttipi-ttapa: Bidasoa, Baztan, Malerreka, Leitzaldea eta Urdazurin. Geroago,

sarean agertu zen lehendabiziko euskarazko herri-aldizkaria izan zen, 1996an webgunea

atera baitzuten, eta beste urrats bat eginez, 1998an Ttipi-ttapa telebista sortu zuten.

Nafarroako Gobernuak interes sozialeko izendatzea lortu ondoren, bere izaera

juridikoa fundazioa da, eta tributu araubide berezia du Nafarroako Ekonomi eta Ogasun

Departamentuan6.

A.3.- DURANGALDEKO HERRI KOMUNIKABIDEAK (DHK)

Durangaldean, Debagoienako esperientzia erreferentziatzat hartuta sortu zuten

Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) elkartea, lau herritako euskara-elkarteen

eskutik. Taldeak komunikabide hauek kudeatzen ditu: Anboto eskualdeko aldizkaria,

Anboto irratia, eta webgunea.

B.- TOKIKO MONOMEDIO-KATEAK

Elkarbiltzeak dakartzan abantailez jabeturik, mota bereko komunikabide txikiek

sortzen dituzten kate edo sareei buruz ari gara. Nafarroako ekimen batek badu

zerikusirik horrelako ereduarekin, nahiz eta multimediorantz abiatzeko ahaleginak ere

egon daitezkeen batera. Sakana, Lekunberri eta Basaburua lotzen dituzten hiru irratiren

ibilbidea aipatuko dugu. 1999an biltzen hasi ondoren 2000an Sarea deitutako formula

jarri zuten martxan hiru irratiren artean, bakoitzak eginiko produktuak zabaltzeko.

Horrela, Beleixe Irratia, adibidez, lau ordutan emititzen hasi zen, goizeko 10etatik ordu

bietara. Beste orduetan Iruñeko Euskalerria Irratiaren programazioa emititzen dute.

6 IRIGOIEN, Joxemanuel, “Ttipi-ttapa telebista, aukera eta mehatxuen arteko leian murgildua,” Euskonews.com,Gaiak 157.

Page 15: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

15

Beleixe Sakanan entzuten da; Aralar Irratia Lekunberri, Araitz, Betelu eta

Larraunen; Esan Erran Irratia Basaburua, Ultzama, Imotz Odieta eta inguruetan. Irrati

bidez eraikitako saretik aparte, leku bakoitzean zeregin desberdinak dituzte. Sakanan,

irratiarekin batera, Guaixe astekaria ateratzen dute; Basaburuan Esan Erran irratia eta

inguru hartako udal buletinak. Nahiz eta gerora begira zeregin berriak ikusi (web-orria

ateratzea, euskara zerbitzua antolatzea) horretarako, besteak beste, profesional gehiago

behar da, eta oraingoz sarearen funtzionamendua hobetzeko eta egokitzeko ardurekin

dabiltza7. Beraz, daukatena duin egitea eta oinarri sendoak jartzea da helbururik

behinena.

4.4.- HIRI ETA EUSKALDUNTASUN BAXUKO ESKUALDEETAKO

EUSKAL KOMUNIKABIDEAK

Aurreko hedabide-eredu guztiek badute ezaugarri komun bat: Euskal Herriko

eskualde edo herri euskaldunenetan sortu direla; edo erdiak baino gehiago euskaldunak

direnetan behintzat. Baina erdaldunagoak diren inguruetan, salbuespenen bat kenduta,

orain arte ez da garatu komunikabide-eredu hain argirik.

Azterketa abiatzeko, bi ingurune mota desberdin aipatuko ditugu, dauden

zailtasunen adibide moduan jartzearren: alde batetik hiriak, eta bestetik eskualderik

erdaldunenak.

a.- HIRIETAKO EUSKAL KOMUNIKABIDEAK

Donostiako kasua kenduta —hemen euskarazko komunikabide indartsu multzoa

baitago— Euskal Herriko beste hiriek euskarazko komunikabideen arloa xumeago

erakusten dute, eta ez da agertzen eredu argirik. Egia da hiri guztietan daudela

euskarazko komunikabideak, batzuetan zailtasun handiz aurrera egin dutenak, eta beste

batzuk baldintza hobeagoetan jarduten dutenak8. Dena den, egoera honek hirietako

euskarazko komunikabideei buruz gogoeta batzuk egitera eramango gaitu, eta

horretarako Bilbo hartuko dugu abiapuntutzat.

7 Tania Arriaga, Esan Erran-eko kazetariak adierazia. 2004ko Ekaina.

8 ORTEGA, Hektor, “Hiriburuetako herri aldizkariak zertan diren,” Euskonews, 231. zb.

Page 16: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

16

Bilbon ekimen desberdinak sortu dira euskarazko komunikabideen arloan. Bada

multizerbitzuak formularekin zerikusia duen adibide bat, Zenbat gara? Elkartea. Honen

eskutik, euskaldunak batzeko eta elkarrekin harremanetan jartzeko asmoan oinarrituta,

hainbat ekimen bultzatu dira. Helburu nagusia, azken batean, euskaldunak elkarrekin

biltzeko inguruak sortzea da, eta garrantzi handia hartzen dute, beraz, jendea fisikoki

batzeko antolatzen diren espazioek eta ekitaldiek. Horretarako, Bilbo erdi-erdian

kokaturik hiriko, eta inguruetako, jende euskalduna erakartzen duen jardun multzoa du

elkarteak: euskarazko klaseak; Kafe Antzokia, ekimen kultural ugariz hornitua; liburu-

argitaldaria du, etab.

Guzti horrekin batera doa komunikabideetan egiten duen jarduna. Asmo orokor

berberak bultzatuta, elkarteak Bilbo Hiria Irratia jarri zuen martxan 1999an. Eredu

komertzialetatik ihes egiten duen irrati honek lau kazetari ditu gaur egun, eta 100

kolaboratzaile inguru, lanbide eta zeregin mota askotakoak. Irratia Bilbo Handia

deitutako eskualde osora zuzentzen da eta, beraz, bere audientzia potentziala 150.000

euskaldun ingurukoa da.

Elkarteak webgunea ere badu, bere ekimen guztiei buruzko informazioa

eskaintzen duena, eta egunero hor 600 bat lagun sartzen dira9.

Bilboko beste euskara-elkarte eta erakundeek ere bultzatu dituzte ekimen

sendoak, esaterako herri-prentsaren arloan garatu dituzten proiektuen bidez. Izan ere,

Bilbon hiru aldizkari argitaratzen dira auzune desberdinetan: Deustualdean Prest!

hilerokoa zabaltzen da; Mahatserri edo Begoñan (Santutxu, Begoña, Uribarri,

Txurdinaga eta Otxarkoaga) Berton hilerokoa; eta Zorrotzan Zorrotz-morrotz

lauhilerokoa10.

Bilboko euskarazko komunikabideetan beste adibide bat Bizkaia Irratia da.

Bizkaieraz egiten den eremuetara bidaltzen du bere seinalea eta, beraz, audientziaren

eremua herrialde osoa da, behintzat. Horregatik, irrati honen programazioa Bilboko

hiritarrei baino gehiago Bizkaiko herri txikiagoetako audientziari zuzenduta dago.

Hala ere, Bilbon 50.000 euskaldun inguruko hiztun-multzoa dagoela aipatzen

delarik, esaten da dauden euskarazko komunikabideak horrelako kopuruari dagokion

9 Jabi Zabala, Zenbat gara? elkarteko webgunearen kudeatzaileak adierazia. 2004ko Ekaina.

10 ORTEGA Hektor, “Bilbo eta herri aldizkari euskaldunak: ‘Berton’ eta ‘Prest!’,” Euskonews, Gaiak 157.

Page 17: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

17

garapen-mailatik urrun daudela. Baina, zera gaineratzen da, euskaldun-multzo horren

ezaugarriak, herrietakoekin alderatuta, oso desberdinak direla, eta haiengana heltzeko

komunikabideen estrategiak ere desberdina izan beharko duela, ziurrenik.

Hasteko, hirietako euskaldungoa oso sakabanatuta dago. Asko izan arren, zaila

da non dauden jakitea eta zailagoa haiengana heltzea. Teorian, honek abantaila izan

beharko luke komunikabideak garatzeko, uste izatekoa baita sakabanatuta egoteak

elkarren berri edukitzeko gogo handiagoa sor dezakeela. Baina horrek ez dauka zertan

horrela izan: hirietako euskaldunen komunitate lokal zentzua herrietakoena baino

txikiagoa da, nahiz eta hiriko auzo batzuetan auzo nortasun sendoa egon daitekeen.

Bestalde, hirian izango dira euskaldunak beraien artean beste inon baino

desberdinagoak, lanbide, interes, bizi-estilo, ideologia, zaletasun eta gainerako

faktoreen arabera. Horrek guztiak esan nahi du hiriko euskaldungoa oso heterogenoa

dela. Nola egin horietako askorentzat interesgarria izan daitekeen hedabidea? Zeintzuk

ote dira euskaldungo horren zati handi bat lotzeko balio duten “gutxieneko izendatzaile

komunak”, euskararen ezagutzatik aparte? Horrelako gaiak eta galderak planteatzen dira

hirian euskarazko komunikabideak sortzeko aukerez hitz egiten denean11 .

b.- EUSKALDUNTASUN BAXUKO ESKUALDEETAKO

KOMUNIKABIDEAK

Hirietan, euskaldun multzo handia bizi izanda, hainbeste arazo azaltzen bada, zer

gertatuko ote da euskaldun portzentaje baxuak azaltzen dituzten herri txikiz osaturiko

inguruetan?

Hemen arazoak biderkatu egiten dira. Leku askotan euskarazko hedabide bat

martxan jartzea utopia hutsa da. Gainera, dauden euskaldun gehienak euskaldun berriak

izango dira, seguruen batean. Zer egin daiteke horrelako egoeran?

Beharbada, beste leku batzuetarako desegoki moduan agertu diren formula

batzuk, horrelako tokietan interesgarriak izan litezkeela esaten hasi beharko dugu. Hau

da, agian ez da alde batera utzi behar hemen formula elebidunak martxan jartzeko

aukera, adibidez. Leku euskaldunagoetan sistema honek ez dirudi lorpen handirik ekarri

11 Xabier Monasterio, Bilbo Hiri Irratiko esatariarekin mintzatzen. 2004ko ekaina.

Page 18: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

18

duenik, edo gutxienez gaur egun errezelo handiz baloratzen da horien ibilbidea, baina

aztertzeko gauza izan liteke beste zonalde batzuetan.

Horrelakorik estudiatuz gero, ondo erabaki beharko litzateke nolako gaiak landu

euskaraz eta nolakoak erdaraz. Zein biztanleria multzori zuzentzen zaizkion hizkuntza

batean edo bestean idatzitakoak, eta abar. Agian, gazteriari zuzendu beharko

litzaizkioke, batez ere, euskarazko lanak, baina horretarako kolektibo horrentzat oso

interesgarriak diren gaiak prestatu beharko lirateke.

Edozein modutan, hemen ere baliagarria izan daiteke euskarazko

multizerbitzuen-eredua, dauden euskaldun gutxiak elkartzeko tresna modura.

5.- EUSKARAZ ARI DIREN HEDABIDEAK

Euskal Herrian, erabat euskaraz ari diren komunikabideen artean hauek dira

kopuruak: hamar telebista-estazio (ETB1 barne); 33 irrati-emisora; eta 109 medio

inprimatu, denetarikoak (Berria egunkaria, herri-aldizkariak, informazio orokorreko eta

bereziko medioak, eta abar). Gainera, zortzi “zibermedio” daude Internetez ari direnak.

Guztira, beraz, euskarazko 160 komunikabide Euskal Herri osoko 800.000 euskaldunek

osatutako komunitatearentzat. Ikus ditzagun atalka12.

Ohar modura, gogoan izan behar da errealitatea etengabe aldatzen ari dela eta,

ondorioz, komunikabide berriak sortzen edo desagertzen. Beraz, hurrengo taulan dauden

datuak 2003koak dira, ahal izan den neurrian 2004ra gaurkotuta.

5.1.- EUSKARAZKO IRRATIAK

33 irratik emititzen dute euskaraz. Gehienek egunero egiten dute (23), baina

badira asteroko hainbat ere (10). Hurrengo taulan dago informazio zehatza.

Page 19: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

19

3. Taula: euskarazko irratiak herrialdeka, 2003an

Herrialdea Irratia Emisio tokia Audientzia(1)

Araba Hala bedi(2)

Gasteiz, Kanpezu, Laudio/Amurrio,Errioxa Araba, Sakana (Garraxi)

20.000

Bizkaia Anbotoirratia

Elorrio [Durangaldea] 288

Bizkaia ArrakalaIrratia

Lekeitio 200

Bizkaia Bilbo HiriaIrratia

Bilbo 2.000

Bizkaia BizkaiaIrratia

Bilbo 25.000

Bizkaia BusturiaIrratia

Busturia 200

Bizkaia ArretaIrratia

Ermua

Bizkaia Itsuki Bermeo 1.000

Bizkaia Radixu Ondarroa 1.282

Bizkaia Txantxibiri Elorrio 361

Gipuzkoa ArrasateIrratia

Arrasate 6.000

Gipuzkoa ArrateIrratia

Eibar 17.000

Gipuzkoa EuskadiGaztea

Donostia 65.000

Gipuzkoa EuskadiIrratia

Donostia 80.000

Gipuzkoa Matrailako Eibar

Gipuzkoa MolotofIrratia

Hernani 2.000

Gipuzkoa OiartzunIrratia

Oiartzun 3.500

Gipuzkoa Oñati Irratia Oñati 3.000

Gipuzkoa Segurairratia

Segura

Gipuzkoa Ttan Ttakun Egia/Donostia 150

12 Ikus ZABALETA, Iñaki, Nicolás Xamardo, Santi Urrutia, Arantza Gutierrez eta Antxon Mendizabal (2003), Losmedios de comunicación de las lenguas minorizadas en la Unión Europea: realidad, problemática y nuevasestrategias de desarrollo. UPV-EHUko ikerketa proiektu argitaratu gabea.

Page 20: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

20

Gipuzkoa Txolarre Villabona-Zizurkil 2.118

Gipuzkoa Zazpiki Elgoibar 2.750

Gipuzkoa Zirika Idiazabal 99

Nafarroa AralarIrratia

Lekunberri 7.000

Nafarroa BeleixeIrratia

Etxarri Aranatz 152

Nafarroa Esan-ErranIrratia

Jauntsarats 88

Nafarroa EuskalerriaIrratia

Iruñea 15.000

Nafarroa KarrapeIrratia

Leitza 147

Nafarroa Irati Irratia Aribe -

Nafarroa Xorroxin Elizondo 572

Iparraldea Antxeta Hendaia 15.000

Iparraldea Gure Irratia Baiona 12.000

Iparraldea IrulegiIrratia

Donibane Garazi 7.000

Iparraldea XiberokoBotza

Maule-Lextarre 4.000

(1) Hainbat kasutan datuak estimazio hutsa dira.(2) Hala bedi irrati elebiduna da. Arabako leku askotan entzuten da, eta Nafarroako Sakanan erebai.

Irrati hauetatik biren hedadura maila Euskal Herri osoa da: Euskadi Irratia eta

Euskadi Gaztea. Badaude beste batzuk herrialdea hartzen dutenak erreferentzi moduan:

Bizkaia Irratia, Bizkaian; Euskalerria Irratia, Nafarroan; eta Gure Irratia, Irulegi

Irratia eta Xiberoko Botza Iparraldean, bertako lau irratietatik hiru, beraz.

Tokiko irrati txikien garapen natural moduan, eta 90eko hamarkadan eginiko lan

bateratuaren ostean zenbait irratiren artean Arrosa Ekoizpen Zentroa sortu zen. Hogeita

hamar irrati daude gaur egun elkartean —asko elebidunak, batzuk erdarazko

elebakarrak—, eta zazpi herrialdeetan lan egiten dute13.

13 URIARTE, Txema, “Arrosa irrati-ekoizpen zentroa,” hemen: Tokiko Hedabideak Etorkizunari Begira, o.c. 68-81.or.

Page 21: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

21

Julian Belokiren hitzetan14, Hego Euskal Herrian 421.000 euskaldunek entzuten

dute egunero irratia, emisora guztiak barne. Kopuru horretatik, 132.000 entzule biltzen

dituzte euskarazko irratiek, irrati-entzule euskaldunen %31, beraz. Beste %69k

gaztelaniazko irratiak sintonizatzen dituzte. Euskarazko emisoren kopuruei dagokienez,

71.000 entzule ditu Euskadi Irratiak, eta 61.000k Euskadi Gazteak15. Hortik aparte

euskarazko beste irrati garrantzitsuenek (Arrate Irratia, Segura, Bizkaia, Loiola eta

Donostiako Herri Irratiak, Xorroxin, Euskalerria, Gure Irratia, Xiberoko Botza,

Irulegiko Irratia, eta euskarari lehentasuna ematen dioten beste irrati txiki batzuk)

35.000 entzule inguru biltzen dituzte. Dena den, gure iritzian, azken multzoan aipatu

ditugun irratien datuak, eskualde eta herrialdeetakoenak, ez dira oso fidagarriak, eta

baliteke entzuleria handiagoa izatea.

5.2.- EUSKARAZKO PRENTSA IDATZIA

Euskarazko egunkari, aldizkari eta prentsa inprimatu mota guztiak sartuta, ehun

goiburu edo mantxeta baino gehiago dira. Ondoko taulan, adibidez, 109 medio bildu

ditugu: lau informazio orokorrekoak (egunkari bat eta hiru aldizkari); 31 aldizkari

espezializatuak; eta 74 herri-prentsa alorrean sar daitezkeen egunkariak eta aldizkariak.

Horien artean, 34 aldizkari Topagunea Euskara Elkarteen Federazioan integratuta

daude.

4. Taula: euskarazko aldizkariak eta prentsa herrialdeka, 2003 edo 2004a

Herrialdea Zb. Prentsa Mota(1)

Zenbat? Non argitara Tirada

Araba 1 Administrazioaeuskaraz

3 Beste Gasteiz 6.650

Araba 2 Geu 1 Hilero Gasteiz 2.500

Araba 3 Habe 3 Beste Gasteiz -

14 BELOKI, Julian, “Irratia, beti tokian tokiko,” hemen: Tokiko Hedabideak Etorkizunera Begira, o.c., 65-66 or.CIES-ek 2002an egindako ikerketa batetik hartuta daude datuak.

15 Gure ustez, beste emisora bat, EITB Irratia izenekoa, egiaz, ez da irrati estandar bat, zeren ordenagailuzkontrolatutako musika-emisioa baita programazio gehiena. Horretaz aparte, euskarazko eta gaztelaniazko hitzaldigrabatuak ere ematen ditu.

Page 22: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

22

Araba 4 Txirritola 1 Astero Aramaio[Arrasate] (2)

7.457

Araba 5 Zutabe 3 Gasteiz -

Bizkaia 1 Aikor! 1 Hilero Txorierri 4.750

Bizkaia 2 Aizu! 3 Hilero Bilbo 13.500

Bizkaia 3 Akatz 1 Hamabost

Bermeo 2.300

Bizkaia 4 Anboto 1 Astero Durango 8.000

Bizkaia 5 Arranondo 1 Hilero Ondarroa 3.500

Bizkaia 6 Artandape 1 Hilero Arrigorriaga 5.000

Bizkaia 7 Asteon (3) 3 Astero Abadiño 60.000

Bizkaia 8 Begitu 1 Hilero Arratia 4.500

Bizkaia 9 Berrietan blai 1 Hilero Bermeo 6.000

Bizkaia 10 Berton 1 Hilero Bilbo (Santutxu,Txurdinaga)

1.200

Bizkaia 11 Bolo bolo 1 Hiruhilero

Ondarroa 1.000

Bizkaia 12 Drogetenitturri 1 Hilero Ermua 1.600

Bizkaia 13 El social 1 Hilero Basauri

Bizkaia 14 Euskaltzale 3 Bilbo

Bizkaia 15 Euskarri 1 Beste Barakaldo 2.000

Bizkaia 16 Euskera 3 Bilbo

Bizkaia 17 Karmel 3 Zornotza

Bizkaia 18 Kili Kili 3 Bilbo

Bizkaia 19 Lea Artibai etaMutrikuko Hitza

1 Egunero Lea Artibai etaMutriku

5.500

Bizkaia 20 LitteraeVasconicae

3 Bilbo

Bizkaia 21 Nontzebarri 1 Bihilero Mungia 1.000

Bizkaia 22 Prest! 1 Hilero Bilbo(Deustualdea)

2.000

Bizkaia 23 Txirritxola 1 Hiruhilero

Bakio 800

Bizkaia 24 UK 1 Hilero Getxo 3.500

Bizkaia 25 Uztaro 3 Bilbo -

Bizkaia 26 Zer. Bizkaitarraibizkaieraz

3 Bilbo

Bizkaia 27 Zer diño 1 Hilero Orozko 750

Bizkaia 28 Zeutzat 1 Hilero Mendexa 100

Page 23: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

23

Bizkaia 29 Zorrotz-morrotz 1 Lauhilero

Bilbo (Zorrotza) 1.000

Gipuzkoa 1 Aiurri 1 Hamabost

Andoain 1.800

Gipuzkoa 2 Aldaketa 16 2 Donostia 7.000

Gipuzkoa 3 Aretxagazeta 1 Astero Aretxabaleta[Eskoriatza,Gatzaga]

2.415

Gipuzkoa 4 Argia 2 Astero Lasarte 11.000

Gipuzkoa 5 Arrasate press 1 Astero Arrasate/Aramaio 7.457

Gipuzkoa 6 Artzape 1 Hilero Getaria 950

Gipuzkoa 7 Azpeitian zer 1 Hilero Azpeitia 3.500

Gipuzkoa 8 Baleike 1 Hilero Zumaia 2.300

Gipuzkoa 9 Barren 1 Astero Elgoibar 4.000

Gipuzkoa 10 Berria 2 Egunero Andoain 21.000

Gipuzkoa 11 Berrigara 1 Astero Bergara [Elgeta,Antzuola]

5.965

Gipuzkoa 12 Berriketan 1 Hilero Deba 500

Gipuzkoa 13 Bertsolari 3 Donostia 1.300

Gipuzkoa 14 Branka 1 Hilero Pasaia 2.500

Gipuzkoa 15 Danbolin 1 Hilero Zestoa 1.300

Gipuzkoa 16 Elhuyar Zientziaeta Tek

3 Hilero Lasarte 2.200

Gipuzkoa 17 Ene bada 1 Astero Legazpia 1.000

Gipuzkoa 18 Entzun 3 Hernani -

Gipuzkoa 19 Eta kitto! 1 Astero Eibar 7.300

Gipuzkoa 20 Eup! 1 Bihilero Ezkio-Itsasondo 200

Gipuzkoa 21 Euskaltzaleenkazeta

3 Donostia

Gipuzkoa 22 Galtzaundi 1 Hamabost

Tolosa 5.500

Gipuzkoa 23 Gaztetxulo 1 Donostia 10.000

Gipuzkoa 24 Geurean laneanere euskaraz

3 Arrasate

Gipuzkoa 25 Goibekokale 1 Astero Elgeta [Bergara,Antzuola]

650

Gipuzkoa 26 Goienkaria 1 Asteanbi

Debagoiena 18.000

Gipuzkoa 27 Goierritarra 1 Hamabost

Ordizia 7.300

Page 24: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

24

Gipuzkoa 28 Hegats 3 Donostia

Gipuzkoa 29 HernanikoKronika

1 Egunero Hernani 3.200

Gipuzkoa 30 Hik hasi 3 Donostia

Gipuzkoa 31 Hondarribia 1 Hilero Hondarribia 1.200

Gipuzkoa 32 Ikastola aldizkaria 3 Donostia 36.500

Gipuzkoa 33 Ipurbeltz 3 Donostia -

Gipuzkoa 34 Irunero 1 Hilero Irun 3.500

Gipuzkoa 35 Irutxulo 1 Astero Donostia 5.000

Gipuzkoa 36 Jakin 3 Lauhilero

Donostia -

Gipuzkoa 37 Kalaputxi 1 Hilero Mutriku 1.700

Gipuzkoa 38 Kantilape 1 Lauhilero

Itsasondo 250

Gipuzkoa 39 Karkara 1 Hamabost

Orio 2.700

Gipuzkoa 40 Kontuola 1 Astero Antzuola[Bergara, Elgeta]

5.965

Gipuzkoa 41 Kontzejupetik 1 Hilero Oñati 3.800

Gipuzkoa 42 Lau haizetara 1 Hilero Errenteria 3.500

Gipuzkoa 43 Lokotxa 1 Donostia-Zu 500

Gipuzkoa 44 Maxixatzen 1 Astero Azkoitia 1.800

Gipuzkoa 45 Noaua! 1 Hamabost

Usurbil 2.600

Gipuzkoa 46 Oarsoaldeko Hitza 1 Egunero Oarsoaldea 5.000

Gipuzkoa 47 Oiartzun 1 Hiruhilero

Oiartzun 3.000

Gipuzkoa 48 Orratx! 1 Hilero Lezo 2.000

Gipuzkoa 49 Ostiela 3 Ordizia -

Gipuzkoa 50 Otamotz 1 Hilero Urretxu 2.000

Gipuzkoa 51 Pil-Pilean 1 Hamabost

Soraluze 1.850

Gipuzkoa 52 Saski-Naski 3 Donostia

Gipuzkoa 53 Senez 3 Donostia

Gipuzkoa 54 Tolosaldeko Hitza 1 Egunero Tolosaldea 7.500

Gipuzkoa 55 Txaparro 1 Hamabost

Zarautz 9.500

Gipuzkoa 56 Txintxarri 1 Asteanbi

Lasarte 4.500

Gipuzkoa 57 Unesco albistaria 3 Donostia -

Page 25: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

25

Gipuzkoa 58 Urlatik 1 Hilero Gatzaga 600

Gipuzkoa 59 Urola kostakoHitza

1 Egunero Urola kosta 10.000

Gipuzkoa 60 Uztarria 1 Hilero Azpeitia 1.800

Gipuzkoa 61 Zabalik 2 Astero Donostia -

Gipuzkoa 62 Ze barri? 1 Hilero Eskoriatza[Aretxabaleta,Gatzaga]

2.415

Nafarroa 1 Aiaupenanik 1 Beste Lakuntza 400

Nafarroa 2 Axular 1 Hiruhilero

Burlata 2.500

Nafarroa 3 Guaixe 1 Astero Sakana 4.500

Nafarroa 4 Maliope 1 Hilero Araitz 1.300

Nafarroa 5 Murugarren 1 Hiruhilero

Gares 250

Nafarroa 6 Nabarra 3 Iruñea -

Nafarroa 7 Napartheid 3 Iruñea -

Nafarroa 8 Pulunpe 1 Hiruhilero

Larraintzaeskualdea

1.200

Nafarroa 9 Ttipi-ttapa 1 Hamabost

Bera (Bidasoa,Baztan,Malerreka,Leitzaldea etaUrdazuri)

7.100

Iparraldea 1 Maiatz 3 Hiruhilero

Iparraldea 2 Nanai 3 Hilero

Iparraldea 3 Pika 3 Hilero

Iparraldea 4 Herria 1 Astero Baiona 3.000

Iturriak: Aitor Zuberogoitia (Topagunea 2004), Alazne Aiestaran (“Euskarazko herri-prentsarennorabidea milurteko berrian”, 2003) eta autoreek egindako ikerketa. Taula honetako datu batzuk2004ko ekainera eguneratuta daude.(1) “1”, herri-prentsa; “2”, prentsa orokorra; eta “3”, prentsa espezializatua.(2) Kortxete barruko herrietan ere hedatzen da komunikabidea.(3) Une honetan, 2004ko ekaina, Asteon geratuta dago, finantza arazoak direla-eta.

Herrialdeka hau da banaketa: Gipuzkoaren erabateko nagusitasuna azaltzen da,

erdiak baino gehiago (62 medio) herrialde horretan argitaratzen baitira; ondoren Bizkaia

dator, 29 argitarapenekin; urrunago Nafarroa 9 komunikabide inprimaturekin; eta Araba

eta Iparraldearen kopuruak oso txikiak dira, ia anekdotikoa, launa baitituzte. Gainera,

Page 26: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

26

Arabako lau medioak Eusko Jaurlaritzaren erakundeek argitaratzen dituzte, eta

Iparraldeko lautik bi haur-aldizkariak dira, eta beste bat literatur aldizkaria.

Kopuru absolutuez gain, interesgarria da banakuntza ehunekoen bitartez ere

ematea. Horren arabera, euskarazko komunikabide inprimatuen %57 Gipuzkoan

editatzen dira; %27, Bizkaian; %8, Nafarroan; %4, Araban; eta beste %4, Iparraldean

(ikus beherago euskarazko medio guztien portzentajeak herrialdeka, ez inprimatuena

soilik). Gure ustez, datu gordin hauen aurrean, Arabaren egoera Nafarroakoa baino

okerragoa da, nahiz eta, itxura politiko batean, arabar herrialdea Euskal Autonomia

Erkidegoko legeria euskaltzaleagoan egon.

5. Taula: euskarazko medio inprimatuak herrialdeka, 2003an

Gipuzkoa Bizkaia Nafarroa Araba Iparraldea Guztira

Medio inprimatuenkopurua

62 29 9 4 4 108

Medio inprimatuen%

%57 %27 %8 %4 %4 %100

5.3.- TOKIAN TOKIKO KOMUNIKABIDE INPRIMATUEN TIRADA

ETA KOPURUA, 1991-2003

Orokorrean begiratuta, tokiko prentsa idatziak gorakada nabarmena izan du

azken hamarkadan. Hurrengo bi tauletan medioen kopuruaren eta tiradaren bilakaera

ikusten dira, hiru urte desberdinen arteko alderaketa eginez (nahiz eta ez diren herri-

aldizkari guztien datuak biltzen). Ondorioa argia da: argitalpen-maiztasun handiko

herri-medioak (egunkariak eta astekariak, batez ere) ugaldu egin dira kopuruaren aldetik

eta, halaber, handitu egin dute alealdi edo tirada osoa.

a.- TOKIKO KOMUNKABIDE INPRIMATUEN TIRADA EDO

ALEALDIA

Tokiko egunkarien tirada 20.700 alekoa zen 2003an. Aurreko bi epeetan ez

zegoenez, ezin da alderaketa zuzenik egin.

Page 27: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

27

Astekarien tiradaren igoera izan da nabarmenena seguruenik, 1996tik 2003ra

bikoiztu baino gehiago egin baitu alealdia: 35.650 ale 1996an eta 74.530 ale 2003an.

Hamabostekarien tirada ere asko igo da, 1996an 22.500 ale argitaratzen baitziren

eta 2003an 40.000.

Hilabetekarien alealdia mantendu egin da berrogeita hamar milaren inguruan.

Azkenik, “besteak” izeneko kategorian, non maiztasun txikiagoko kazetak

dauden, tiradaren kopurua gutxitu egin da. Beherakada honen kausa, seguruenik,

maiztasun honetako medioen urritzean datza, bai desagertu direlako edo bai maiztasun

handiagoko kategoriara igaro direlako.

6. Taula: Euskarazko herri-prentsaren tirada edo alealdiaren bilakaera, 1991-2003

0

10.000

20.000

30.000

40.000

50.000

60.000

70.000

80.000

Egunkariak 0 0 20.700Astekariak 13.500 35.650 74.530Hamabostekariak 17.600 22.500 40.000Hilabetekariak 27.300 52.200 55.550Besteak 18.200 11.500 12.250

1991 1996 2003

Iturria: 1991 eta 1996ko datuak Jose Felix Diaz de Tuestak bildutakoak (“Tokikoprentsaren errezeta,” Euskonews, Gaiak 157). 2003koak, berriz, Topaguneakemandakoak eta autoreek jasotakoak.

b.- TOKIKO KOMUNIKABIDE INPRIMATUEN KOPURUA

Tokiko komunikabide inprimatuen kopurua ere franko igo da azken hamar

urteotan, batez ere aldikotasun edo periodizitate ugaria duten medioetan (egunkariak,

astekariak). Aldiz, maiztasun txikiagoa duten kazeten kopuruak moteleranzko joera du

(hamaboskariak, hilabetekariak). Labur, ikus ditzagun ondoko taularen emaitza

nagusiak:

2003an lau herri-egunkari daude, gertakari berria euskal prentsan.

Herri-astekarien kopurua igotzen joan da urtero. 1991n lau astekari zeuden,

1996an zortzi eta 2003an hamabi. Beraz, sektore hau nahiko sendo agertzen da.

Page 28: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

28

Tokiko kazeta hamaboskarien artean ere igoera izan da aztertutako hiru urteetan,

baina astekariena baino apalagoa. 1996an bost hamaboskari editatzen ziren, 1996an sei

eta 2003an bederatzi. Badirudi sektore hau moteltzen doala.

Hilabetekarien artean ere moteldura ikusten da, zeren 2003an hogeita hiru

goiburu edo mantxeta ziren eta 2002an hogeita bi.

“Besteak” izeneko kazeten artean beherakada hasi da eta 1991n hamahiru medio

baziren, 2003an hamar dira.

7. Taula: Euskarazko herri-prentsaren kopuruaren bilakaera, 1991-2003

0

5

10

15

20

25

Egunkariak 0 0 4Astekariak 4 8 12Hamabostekariak 5 6 9Hilabetekariak 11 22 23Besteak 13 11 10

1991 1996 2003

Iturria: 1991 eta 1996ko datuak Jose Felix Diaz de Tuestak bildutakoak (“Tokikoprentsaren errezeta,” Euskonews, Gaiak 157). 2003koak, berriz, Topaguneakemandakoak.

Esan bezala, beste hainbat egitura-arazo alde batera utzita, eta argitalpen-

maiztasunari eta medio-kopuruari soilik begiratuz, aldikotasun handiko herri-hedabide

inprimatuak garatzen ari dira.

5.4.- EUSKARAZKO TELEBISTAK

“Euskarazko telebista” definitzeko, irizpide modura emisio-orduen erditik gora

euskarazkoa izatea jarrita, bederatzi dira egun geure artean euskaraz aritzen diren

Page 29: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

29

gertuko telebistak16. Bizkaian bat: Urdaibai TB; Gipuzkoan sei17: Goiena TB, Kaito TB,

Oarso TB, Telesko, Urnieta TB eta Zarauzko TB; eta Nafarroan beste bi: Ttipi-Ttapa TB

eta Xaloa TB. Hauez gain, Euskal Herri osoan zabaltzen den ETB1 dago (Nafarroan

seinalea eramateko arazoak dituen arren).

8. Taula: euskarazko telebista lokalak herrialdeka

Herrialdea Telebista Emisio tokia

Araba - -

Bizkaia Urdaibai Telebista Gernika

Gipuzkoa GoiTB Arrasate

Gipuzkoa Kaito TB Azpeitia

Gipuzkoa Oarso TB Lezo

Gipuzkoa Telesko Eskoriatza

Gipuzkoa Urnieta TB Urnieta

Gipuzkoa Zarauzko TB Zarautz

Nafarroa Ttipi-ttapa TB Bera

Nafarroa Xaloa TB Elizondo

Iparraldea - -

Aipatu ditugun bederatzi kanal horiez gain, badira beste hiru sailkapenetik hurbil

daudenak, baina ez bertan bete-betean: Zarauzko Jaitxiki TB, Aldudeko Kanaldude eta

Lazkaoko Goierri TB.

Jaitxiki TBren kasuan, 1992an sortu zenetik (emanaldiak maiz eten dituen arren)

erruz erabili izan ditu kanpo-produkzioko programak eta horrek emanaldien erditik

behera jarri du euskararen presentzia, %41,1ean hain zuzen; hala ere, bere izaera

bereziaren baitan mantentzen ditu programazio propioa eraikitzeko autonomia eta bere

eskaintza Zarautzera mugatzea.

16 Epigrafe honetarako datuak hainbat iturritatik jaso dira: a) Zabaleta, Iñaki, Nicolás Xamardo, Santi Urrutia,Arantza Gutierrez eta Antxon Mendizabal (2003), Los medios de comunicación de las lenguas minorizadas en laUnión Europea: realidad, problemática y nuevas estrategias de desarrollo. UPV-EHUko ikerketa proiektu argitaratugabea; b) Arana, Edorta, Patxi Azpillaga, Beatriz Narbaiza (2003): Gertuko telebistagintza Euskal Herrian, UPV-EHUko ikerketa proiektua; eta c) beste hainbat.

Page 30: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

30

Kanaldude telebistari dagokionez, Frantziako Estatuko legepean aritu beharrak

—telebistagintza lokalak emanaldi iraunkorrak egin ahal izateko oso baldintza zorrotzak

bete behar dituelako— noizbehinkakoa du bere emisio jarduna. “Aldudetarrak”

elkarteak bultzatzen duen kanalak, aurretik bideo-zinten bidez ere zabaldu izan du

produktua, eta azken emanaldia 2002ko neguan burutu zuen. Euskara du komunikazio

tresna eta bere emisio-eremuan kokatzen diren herrietan gertatutakoen aipamenek

osatzen dute emanaldia.

Azkenik, izen bereko gipuzkoar eskualde osora zabaltzeko egitasmoa duen

Goierri TB aipatuko dugu. Aurki emititzen hastekotan den gertuko kanal hau euskaraz

arituko da.

5.5.- INTERNET ETA EUSKARA

Datu orokor batek dio euskara 40. hizkuntzarik erabiliena dela Interneten18.

2002ko urte hasieran 3.000 webgune inguru zeuden euskaraz, batzuetan euskara hutsez,

baina gehienetan beste hizkuntzaren batekin, edo batzuekin. Askotan, Administrazioa

edo hainbat erakunde publiko zein pribatuk ateratako webguneak ziren eta horietan

hizkuntza aukeratzeko posibilitatea ematen zen. Dena den, hauek dira lortutako datu

orokor batzuk: %29 webgune euskara hutsez zeuden; %71 beste hizkuntzekin batera;

eta %5 euskaraz eta ingelesez azaltzen ziren19. Seguru asko, gaur egun ere ez dira balio

horiek gehiegi aldatu.

Herrialdeka honela banatzen ziren: webgune guztien %40 Gipuzkoan eginak

zeuden, eta horietatik %40 euskara hutsez. Gipuzkoa da, hortaz, euskara eta beste

hizkuntza bat edo euskara hutsez orri gehien egiten duen herrialdea. Ondoren, oso

urrun, Bizkaia zetorren, webguneen %12rekin, eta horietatik lautik bat zegoen euskara

hutsean. Araba eta Iparraldearen produkzioa ia ezereza zen, %2 eta %1 soilik, hurrenez

hurren. Nafarroak euskal ziberguneen %7 zeuzkan, eta horietatik ia hirutik bat euskara

hutsean.

17 Herri-telebista berri bat sortu da aurten, 2004an, "Izarraitz Telebista" Urola bailaran, Azpeitian (AitorZuberogoitiaren informazioa, 2004ko uztailean).

18 ARREGI, Inaxio, “Goiena Komunikazio Zerbitzuak 2000-2003,” hemen: Tokiko Hedabideak Etorkizunera Begira,o.c., 139-151. or.

19 Aurki euskarazko bilatzailearen direktoriotik abiatuta egindako kalkuluak.

Page 31: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

31

Aipagarria da erdi edo oso-osorik euskaraz azaltzen ziren webguneen %31

Euskal Autonomia Erkidego mailako Erakundeek ateratakoak zirela (Eusko Jaurlaritza,

diputazioak, EHU, etab.). Euskara hutsez, horietatik hamarretik bat pasatxo zegoen.

EUSKARAZKO ZIBER-HEDABIDEAK

Euskarazko hainbat komunikabide tradizionalek (irrati, telebista, prentsa idatzia)

Interneteko bertsioa ere jartzen dute sarean, baina badira bakarrean edo multimedio-

enpresa baten parte modura Internetez soilik jarduten duten euskal ziber-hedabideak.

Hauek bildu ditugu:

Sareko Argia

Nontzeberri.com

Sarean Irratia-Irratia.com

BIZKAIe (Bizkaia irratia)

Hamaika ikusteko

Sustatu.com (Goiena)

Erabili.com (Azpeitiko euskararen patronatoa)

Euskaraz.tv (www.euskaraz.tv).

Dena den, uste dugu gogoeta egin beharra dagoela ziber-hedabideen inguruko

kontzeptualizazioan eta sailkapenean. Izan ere, gutxienez, hiru kategoria mota bereiz

baikenitzake:

Medio tradizional baten ziber-bertsioa: webgune honetan komunikabide

tradizionalaren egokitzapen bat soilik egiten da. Adibidez, egunkari edo aldizkari baten

ziber-komunikabidea izan daiteke, paperezkoaren berdina edo oso antzekoa edukietan

(Berria egunkariarena, kasurako). Irrati batzuek ere eredu honetara jotzen dute.

Multimedio-talde bateko ziber-hedabidea: kasu honetan, multimedio-talde

batean egonik ere, ziber-medioa ez da komunikabide tradizional nagusiaren bertsioa

soilik, baizik bere nortasun propioa du, bere edukiak, bilakaera eta jarduna. Adibidez,

hedabide nagusi modura telebista-kate bat daukan multimedioan, bere ziber-hedabideak

Page 32: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

32

albiste idatziak, bideoak, eta bestelako hainbat informazio paratzen ditu sarean.

Euskarazko ziber-medio franko kategoria honetan sartzen dira (Sareko Argia,

kasurako).

Soilik ziber-hedabidea: kategoria honetan sartzen ditugu Interneten soilik

jarduten duten ziber-hedabideak, bestelako medio tradizional edo multimedio-talde

bateko parte izan gabe. Euskaraz ez dira asko mota honetako ziber-medioak, baina

badira batzuk (Nontzeberri.com, kasurako).

6.- EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEEN PISU ERLATIBOA

Iruditzen zaigu, txosten honetako gaiaren inguruan Euskal Herrian egin izan

diren beste azterketa batzuk deskribapen soilera mugatzen direla gehienbat eta

alderaketa-mailak falta izaten zaizkiela. Horregatik, epigrafe honetan, euskarazko

medioek bi esparru geografikotan duten pisu erlatiboa neurtuko dugu; alegia, Euskal

Herriko herrialdeetako euskaldun portzentajeekin alderatuz, batetik, eta Europako

Batasuneko hizkuntza gutxituetako hedabideekin alderatuz, bestetik.

6.1.- EUSKAL KOMUNIKABIDEEN PISU ERLATIBOA EUSKAL

HERRIKO HERRIALDEETAKO EUSKALDUN PORTZENTAJEEKIKO

Maiz, euskarazko komunikabideez berba egitean, ez dugu kontuan hartzen nola

banatzen diren herrialdeka; parametro hori baliagarria izan baitaiteke herrialde batek

euskarazko komunikabidegintzan erakusten duen kemena neurtzeko. Alabaina, datu

absolutuak deus gutxi balio du, herrialde bakoitzaren euskaltasun portzentajearekin

alderatzen ez badugu. Horregatik, hurrengo taulan eta grafikoan, herrialde bakoitzaren

bi parametro adierazten ditugu: euskarazko komunikabideen eta euskaldungoaren

portzentajeak Euskal Herriko osoekiko. Ehuneko balio horien bitartez jakin dezakegu

probintzia bakoitzaren pisu erlatiboa bi parametroetan.

9. Taula: euskarazko komunikabideen eta euskaldungoaren portzentajeen arteko

erlazioa herrialdeka

Page 33: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

33

0,0%

10,0%

20,0%

30,0%

40,0%

50,0%

60,0%

E.H. osoko euskaldunen % 8,0% 32,0% 43,0% 8,2% 8,8%

Euskarazko komunikabideguztien %

3,0% 26,0% 54,0% 12,0% 5,0%

Araba Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Iparraldea

Datuek Gipuzkoak euskarazko jardunean duen zentralitate erabatekoa berresten

dute: euskaldunen %43 bizi izanda, bertan ekoizten dira Euskal Herriko komunikabide

guztien erdiak baino gehiago (%54). Horrek esan nahi du hamaika puntuko pisu erlatibo

positiboa duela. Hedabideen artean daude, gainera, Euskadi Irratia, Berria egunkaria, eta

ETB1en produkzio-zentroetako bat.

Bizkaian, euskaldun guztien %32 bizi izanda, bere komunikabideetan duen

portzentajea 6 puntu baxuagoa da (%26); beraz, pisu erlatibo negatiboa dauka. Bizkaia

oraindik urrun dago Gipuzkoak komunikabide lokaletan erakusten duen dinamikatik,

eta azken urteetan hainbat ekimen burutu den arren, Bilbo Handia eskualdea da erronka

handienak planteatzen dituen ingurunea.

Nafarroak, aldiz, pisu erlatibo positiboa du, komunikabide kopuruak (%12)

gailendu egiten baitu bertako euskaldunen portzentajea (%8,2). Hau kontuan hartzeko

datua da, ikusita nafar agintariak euskararekin egiten ari diren politika. Oztopo

administratiboak oso handiak diren arren, nafarren herri-ekimena indartsua da. Euskal

irratiei dagokienez, dinamismo berezia erakutsi dute, eta zonalde euskaldunean eta

mistoan daude kokatuta gehienak, eta tokian tokiko herri-taldeek edo kulturguneek

bultzatuta, enpresa moduan lehiatzeko gaitasuna frogatu dute, nahiz eta batzuk,

—Euskalerria Irratia, adibidez— oraindik legalitatea lortu ezinik dabiltzan.

Egoera askoz ere ahulagoa adierazten dute Arabak eta Iparraldeak. Alabaina,

bietan kezkagarriena Arabarena da seguru asko, Iparraldean baino euskarazko

komunikabide gutxiago produzitzen baita. Euskal Herriko euskaldunen %8 bizi da

“zazpigarren [eta azken] alaba” deitutako probintzian, baina euskarazko komunikabide

guztien %3 soilik editatzen/argitaratzen da bertan; beraz, bost puntuko pisu erlatibo

Page 34: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

34

negatiboa dauka, franko nabarmena. Egia da, dena den, Aramaioren moduko herri bati

dagokion euskalgintza jarduna ez dela islatzen zifra hauetan, herri horretako produkzioa

Gipuzkoako Debagoienako herriekin batera (Goiena proiektua) gauzatzen baita, edo

Bizkaia Irratiak ere herri horretan frekuentzia bat izan arren ez baitu bertatik emititzen.

Dena den, Aramaioren ekarpenak ez luke aldatuko esandako pisu erlatiboa.

Gasteizek hiri moduan euskarazko hedabideak garatzeko planteatzen dituen

zailtasunetatik aparte —Bilboren antzekoak gauza askotan—, eskualdeetan formula

berriak sortu beharra egon liteke, zonalde euskaldunagoetan eraiki direnekin

konparatuta oso desberdinak izango direnak, seguruen batean. Multizerbitzuen-ereduak

merezi luke saioren bat inguru horietan.

Iparraldearen kasuan, euskaldun guztien %8,8 bizi dira eta euskarazko

komunikabide guztien %5 ekoizten dira alderdi horretan. 3’8 puntuko erlazio negatibo

hau aitorturik, esan behar da Ipar Euskal Herrian irratigintzaren garapena handiagoa

izan dela beste komunikabideekin konparatuta. 1980ko hamarkadan sorturiko euskal

irratiek aurrera jarraitzea lortzeaz gain, egitura tekniko eta administratibo sendoak

izatera heldu dira, baita langileria finkatzera ere. Herrialde horretan, berriz, prentsa-

arloan eta Interneten ez dago ia euskal ekoizpenik, eta Hego Euskal Herrian sortzen

diren komunikabideak kontsumitzera behartuta daude hango euskaldunak. Ezaugarri

horiek eragina dute prentsa-kontsumoaren ohituretan, eta Hego Euskal Herriko irratien

harrera anekdotikoa bada ere, idatzizko euskal hedabideetan Ipar Euskal Herriko

erreferentzia kontuan hartu behar dute hegoaldekoek hango irakurleria dela-eta.

6.2.- EUSKAL MEDIOEN PISU ERLATIBOA EUROPAKO

BATASUNEKO BESTE HIZKUNTZA GUTXITUETAKO MEDIOEN

AURREAN

Epigrafe honetan Europako Batasuneko hizkuntza gutxituen esparrua hartuko

dugu kontuan eta mapa horretan euskarazko hedabideen pisu erlatiboa neurtuko. Lehen

unetik esan behar dugu “komunitate linguistiko/politiko osora hedatzen diren eduki

orokorreko komunikabideak ditugula aztergai”; alegia, hedadura geografiko orokorra

eta denetariko informazioa/edukia ematen duten egunkariak, astekariak, irratiak eta

telebistak, horiek baitira komunitate linguistiko mailan iritzi publiko propioa sortzen

Page 35: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

35

laguntzen duten tresna nagusienetakoak20. Beraz, analisi honetan ez ditugu sartu tokiko

hedabideak.

Halaber, taulako datuen interpretazio zuzena egiteko21, gogoan izan behar da

prentsa idatziaren kasuan, guztiz hizkuntza gutxituan argitaratzen diren egunkariak eta

astekariak soilik hartu ditugula kontuan, eta ez neurri batean edo bestean elebidun diren

medio inprimatuak. Alabaina, irrati eta telebistari dagokienez, irizpide hori lasaitu eta

hizkuntza gutxituan programazio partziala daukaten kanalak ere sartu ditugu, 24 orduko

programazioari “1” balioa ezarriz eta, horren arabera, programazio txikiagoei frakzio

hamartarrak kalkulatuz. Irizpide desberdin hauek erabiltzeko arrazoiketa datza

irakurleak unitate fisiko bakar modura hartzen dituela egunkaria eta astekaria, produktu

espazial bezala, ikus-entzuleak irratiaren eta telebistaren edukiak denboraren harian

hartzen dituen bitartean.

Europako Batasunean hogeita bederatzi “hizkuntza gutxitu” inguru daudenez,

EBLUL elkarteak 1999an adierazi zuen modura (European Bureau for Lesser Used

Languages), guk, horien artean, egiaz gutxituak direnak hartu ditugu; hots, hurrengo

hamar hizkuntzak: katalana, euskara, galiziera, irlandera (gaeilge), galesa (cymraeg),

samia, korsikera, frisiera, eskoziera (gaidhlig), eta bretoia. Beste hainbat ez ditugu gure

ikerlanean sartu zinez hizkuntza gutxituak ez direlako, “Estatu batean hizkuntza

gutxitua izanik ere, beste Estatu batean hizkuntza ofiziala delako” baizik (aleman

gutxiengoa Frantzian; turkiar gutxiengoa Alemanian; eta abar). Sartu ere ez ditugu sartu

lurralde gabeko hizkuntza gutxituak, zeintzuetan ijitoen gypsy/calé hizkuntza den

ezagunena, komunikabide-garapen nabarmenik ez dutelako.

Aurreko argibide guztiak emanda, hurrengo taulan dauden emaitza nagusiak

honela bil ditzakegu:

Euskaldunen pisu erlatiboa EBn: Aztertutako hamar komunitate/nazionalitate

gutxituek 28,7 milioi bizilagun dituzte guztira, eta horietako 11,2 milioi lagunek

(%39,0) hitz egiten dute beren komunitateko hizkuntza propioa. Euskal herritarrak 3,0

20 Epigrafe honetako behin-behineko emaitzak ikerketa-talde honek aurkeztu berri ditu nazioarteko kongresu batean.Ikus Zabaleta, Iñaki, Nicolás Xamardo, Santi Urrutia, Arantza Gutierrez, eta Antxon Mendizabal. Minority LanguageMedia in the European Union: reality, issues and development strategies. 2nd International Conference onCommunication and Mass Media, Atenas, Grezia, 2004ko maiatzaren 24-26.

21 Europako Batasuneko hizkuntza gutxituetako medioen informazioa biltzea lan zaila izan da, sakabanaketa handiadagoelako.

Page 36: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

36

milioi dira guztira eta horietako 0,8 milioi dira euskaldunak (%27). Hortik abiatuta,

euskal hiztunen pisu erlatiboa Europako Batasuneko hizkuntza gutxituetako hiztun

guztien artean %7,3 da.

Euskal komunikabide orokorren pisu erlatiboa EBn: Europako Batasuneko

hizkuntza gutxituetako komunikabide orokor guztien %17,4 euskaldunak dira; hau da,

sei medio guztira (egunkari bat, telebista bat, irrati bat, eta hiru astekari).

Euskal hiztunen eta hedabideen pisu erlatiboen arteko aldea: aurreko bi

emaitzak elkarrekin alderatuz ikusten dugu, Europako Batasuneko komunitate gutxituen

balio orokorren aurrean, euskal komunikabideen pisu erlatiboa (%17,4) euskal hiztunen

pisu erlatiboa baino handiagoa dela (%7,3), eta hamar puntuko alde positibo horrek

adierazten du Euskal Herriak beste europar komunitate gutxituek baino garapen erlatibo

handiagoa duela komunikabideen alorrean. Izan ere, EBko komunitate gutxitu handiena

eta maiz aipatua den Katalunia hartzen badugu, konturatzen gara katalan hiztunen

portzentajea Europako hiztun gutxitu guztien %42,2 dela eta katalanezko

komunikabideen pisu erlatiboa %40,5. Beraz, bi parametroetan oso antzeko balioak

dituztenez, katalan medioen garapena nahiko orekatuta dago Europako Batasuneko

hizkuntza gutxituen erreferentzia hartzen badugu.

11. Taula: Hedadura eta eduki orokorreko komunikabideak Europako

Batasuneko hizkuntza gutxituetan, 2003 eta 2004

Page 37: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

37

Biztanleria(milioietan)

Hiztunak(milioietan)

Hiztunen %biztanleriaosoarekinalderatuz

Egunkariak

Astekariak

Irratia

Telebista

Guztira

KomunitategutxitubakoitzarenhiztunportzentajeaEBkohiztungutxituguztiekiko

Hizkuntzagutxitubakoitzarenkomunikabide-portzentajeaEBkokomunikabidegutxituguztiekiko

Mediogutxituen etahiztungutxituen artekoaldea

Katalana(1)

6,3 4,7 75% 3 3 6 2 14 42,2% 40,5% -1,7%

Euskara (2) 3,0 0,8 27% 1 3 1 1 6 7,3% 17,4% 10,0%

Galiziera 2,7 2,4 90% 1 1 1 1 4 21,7% 11,6% -10,1%

Irlandera–gaeilge-(3)

3,7 1,6 43% 1 1 1 0,4 3,4 14,3% 9,8% -4,4%

Galesa -cymraeg-(4)

3,0 0,6 20% 0 2 1 0,2 3,2 5,4% 9,3% 3,9%

Samia (5) 0,1 0,1 90% 0 1 0,3 0,3 1,6 0,9% 4,5% 3,6%

Korsikera(6)

0,3 0,2 60% 0 1 0,4 0,1 1,5 1,6% 4,3% 2,7%

Frisiera 0,6 0,45 75% 0 0 0,5 0,1 0,6 4,0% 1,7% -2,3%

Eskozia(gaidhlig)(7)

5,0 0,1 1% 0 0 0,2 0,1 0,3 0,9% 0,9% 0,0%

Bretoia (8) 4,0 0,3 8% 0 0 0 0 0 2,7% 0,0% -2,7%

Guztira 28,7 11,2 39,0% 6 12 11,4 5,2 34,6 100,0% 100,0% 0,0%

Iturri nagusiak: Mercator Media (2003), Euromosaic (1996) eta guk geuk bildutako datupropioak: galdekizunak, bibliografia, Internet bidezko bilaketa, eta komunikazio pertsonalak.Hizkuntza gutxituei buruzko iturriak: Irlandarako Irish TV and Radio Network (2004); Samiariburuz, Sami TV and Radio Network (2004); Galizia: Dirección Xeral de Política Lingüística(2003). Oharrak: 2) Kataluniako Autonomia Erkidegoa, Andorra, Balear Uharteak, eta IparKatalunia lurraldeetako biztanleriak sartuta; 3) Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa etaIparraldea lurraldeetako biztanleriak sartuta; 4) Gaelikoz, TB kanal bat egunero 7 ordukoprogramekin, eta irrati-emisora bat egunero 19 orduz ari dena; 5) TB kanal bat programazioaren%20 galesez daukana; 6) Samia: astero 10 orduko programazioa eskaintzen du STV Suediakokate publikoak, eta 300 irrati-ordu urtero; 7) bi irrati-emisora %40 korsikeraz egiten dutenak,eta astero ordubete inguruko TB programazioa, eta aldizkaria (zenbaterokoa den jakiteko); 8)220 orduko TB programazioa urtean gaelikoz, eta 40 irrati-ordu astero, biak BBCren bidez; 9)Hileroko aldizkaria bretoieraz, eta ez dago irrati, TB, eguneroko edo asterokorik.

7.- ONDORIOAK

Page 38: EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian - Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat). • Guaixe

38

Gaztelaniaz edo frantsesez diharduten komunikabide indartsuen ondoan

euskarazkoak oraindik xume azaldu arren, egia da baita ere gure hizkuntz komunitatea,

bere neurri mugatua kontuan izanda, aintzat hartzeko moduko dinamismoz aritu dela

euskarazko komunikabideak garatzeko ahaleginean.

Hasteko, eta komunikabide orokor edo zabalenei buruz hitz egiteko, gure artean

Euskal Herri osora zuzentzen diren ETB1 , Euskadi Irratia eta Berria moduko

komunikabideak izatea lorpen oso garrantzizkotzat hartu behar da 800.000 euskal hiztun

inguruko komunitatea garela kontuan hartuta, eta Europako Batasuneko beste hizkuntza

gutxituen komunikabideen arloa nola dagoen ikusita, aurreko taulan eta epigrafean

azaldu duguna.

Hedabide orokorretatik aparte, beste maila bateko hainbat komunikabide

sortzeko gai izan da euskal komunitatea, nahiz eta herrialdez herrialde diferentzia

handiak dauden. Alde horretatik begiratuta, oso nabaria da Gipuzkoaren nagusitasun

zabala euskarazko komunikabideak sortzeko ahalmenean. Gipuzkoako biztanleriaren

%43 euskalduna da, eskualde gehienetan euskalduntasun portzentaje zabala dauka, eta

tradizioz euskal kultura eta hizkuntzaren dinamikan aparteko garrantzia izan du.

Horregatik, ez da harritzekoa euskarazko komunikabideen arloan ere indar handiena

erakustea, guztien %54 herrialde honetan baitaude. Beste ertzean, ertz negatibo eta

kezkagarrian, Araba dago, Nafarroa eta Iparraldea baino okerrago euskal hedabideen

sorkuntzan eta garapenean. Egiaz, euskal autonomia politikoak eta euskalgintzak porrot

nabarmena egin du herrialde horretan.