ekinez Zeberion - Zeberioko Udala - Inicio ekinez... · berba egin nahi badozu aukera asko daukazuz...

12
euskara zerbitzua ekinez Zeberion Zeberioko Udala. Euskera, kultura eta ingurumen arloko aldizkaria, 2. zenbakia

Transcript of ekinez Zeberion - Zeberioko Udala - Inicio ekinez... · berba egin nahi badozu aukera asko daukazuz...

Page 1: ekinez Zeberion - Zeberioko Udala - Inicio ekinez... · berba egin nahi badozu aukera asko daukazuz herrian. Erdaldun kopurua gehitu arren, eus-keraz berba egiteko aukerak lehen egozanak

euskara zerbitzua

ekinezZeberion

Zeberioko Udala. Euskera, kultura eta ingurumen arloko aldizkaria, 2. zenbakia

Page 2: ekinez Zeberion - Zeberioko Udala - Inicio ekinez... · berba egin nahi badozu aukera asko daukazuz herrian. Erdaldun kopurua gehitu arren, eus-keraz berba egiteko aukerak lehen egozanak

Zeberion ekinez

Lehenengo galdera askotan egingo eutsuen. Alemaniar bat Zebe-rion. Hau ez da oso ohikoa izaten… kontau ahal deuskuzu zelan gertatu zan hau?Bai, zelan ez. Ni neu 1990 urtean etorri nintzan lehenengoz Euskal Herrira. Tesi bat idaztera etorri nintzan, “Artoaren iraultza”ren ingu-rukoa (1700-1800 urteen bitartean gertatutako iraultza bat da…). Ba…gauza da 4 hile emon nebazala Bilbon, honetan. Halandabe, udal ar-txibo bat beharrezkoa neban honetarako eta Zeberion besoak zabalik hartu ninduen.

Halandaze, Zeberiora etorri zinan Bilbotik……bai, Zeberiora etorri nintzan. Hemen Santa Kurtzen eta abadetxean bizi izan nintzen.

Eta tesia amaitu ostean?Tesia amaitu ostean Deustuko Unibertsidadean hasi nintzan lanean, alemaniera irakasten…eta gaur egun be horretan jarraitzen dot. Hori bai, orain Durangoko Hizkuntz Eskolan jarduten dot alemaniera ira-kasten.

Euskerea be ikasi zendun… baita ondo ikasi be…

Bai, euskerea ikasi neban. Kontuan izan beharra dago hona etorri nin-tzanean gaztelaniaz be txarto egiten nebala. Halandaze, lehenengo urteak gaztelania ikasten ibili nintzan, eta ostean, handik urte bira euskerea ikasten hasi nintzan.

Non ikasi zendun?Hasiera baten Arrankudiagako AEKn ikasi neban, eta geroago Deustuko Unibertsidadean…

Motibazinoren bat izango zendun euskerea ikasteko…Bai, motibazinoa izatea ezinbestekoa da hizkuntzak ikasteko. Ni neu bi helburugaz, bi motibazinogaz hasi nintzan euskerea ikasten. Alde batetik argi neukan nire arloan lan bat topetako euskerea menpere-tzea ezinbestekoa nebala, eta bestetik herrian integretako be oso inportantea zala.

Bi motibazino. Bata bestea baino garrantzitsuagoa?Ez. Bata bestea bezain garrantzitsua izan da niretzat. Lana topetea eta integretea… eta ikusi, artikulu hau be honen ondorio da. Euskera jakin ezean inoz be ez neban liburua itzuliko eta ez ninduzuen deituko alkarrizketa hau egiteko…

Jürgen Lange“Peru Tximaluze umeek gustura

hartuko daben liburua da”

Oraingo honetan Jür-

gen Lange (1962, Lüdenscheid, Alemania)

Zeberoztarrarengana hurreratu gara. Alemani-eratik liburu bat itzuli eta Durangoko azokara-ko argitaratu dauela atxakiatzat hartuta lan honen eta beraren barri izateko asmoagaz…

aurkibideaHerritarrekaz berbetan 2

Euskerearen eguna 4

Euskal Produktuen Katalogoa banatu da 5

Pilates metodoa praktiketan 6

Euskerea ordenagailuan erabilteko tresnak ugaritzen

7

Argazki lehiaketak irabazleak daukaz! 8-9

Albiste laburrak 10

Agenda 11

Page 3: ekinez Zeberion - Zeberioko Udala - Inicio ekinez... · berba egin nahi badozu aukera asko daukazuz herrian. Erdaldun kopurua gehitu arren, eus-keraz berba egiteko aukerak lehen egozanak

3 euskara zerbitzua

Euskereagaz jarrituko dogu. Zu zeu kanpo-tik etorritako Zeberioztarra izanda, bertoko kulturan erabat integrauta egonda… zelan ikusten dozu euskerearen egoerea herrian?Galdera horrek ez dauka erantzun errazik. Argi dago Zeberio herri euskalduna dala. Ha-landabe, aspaldi honetan kanpotik etorritako jente asko dago, euskeraz ez dakiena. Baina hizkuntza arloan Zeberio herri pribilejiaua da. Agian ez gara kontziente, baina euskeraz berba egin nahi badozu aukera asko daukazuz herrian. Erdaldun kopurua gehitu arren, eus-keraz berba egiteko aukerak lehen egozanak bestekoak dira… gero Zeberiok (eta Bizkaiko beste herriek) badauka beste berezitasun bat, bizkaierearena. Zeberion bizkaierea eta batua alkarregaz bizi dira, eta horrek askorentzat zailtasun bat suposatzen dau. Izan be, tarte bizkaierea dago bizkaieratik batuara… baina honek ez dau esan gura bizkaierea albo bate-ra itxi beharko litzatekeenik. Bizkaierea oso polita da, eta zaindu eta erabili beharrekoa… neuri be gustauko litzaidake ikastea…

…eta euskerearen etokizuna herrian?…euskerearen etorkizuna geure esku dago. Herritarrok nahi badogu aurrera egingo dau. Instituzinoek be lagundu beharra daukie. Agian alor gehiago hartuz. Esaterako, Eusko Jaurlaritzak batez be hezkuntza alorrean sus-tatzen dau euskerea, eta hori ez da nahikoa… eskolatik kanpora atara beharra dago…erabi-li… eta liburu hau be horretara dator!

Halandaze, liburuaren ganean jardun dai-gun. “Peru Tximaluze” deitzen da liburua. Alemaniako klasikoa. Zelan bururatu jatzun liburu hau itzultzea?Liburua itzultzeko ideia Durangoko lankidee-kin egindako bazkari baten etorri jatan. Baz-karitan gurasoek umeenganako daukien auto-ridade ezaren ganean berbetan gengozan, eta nik lankideei esan neutsen horrek Alemanian baeukala konponbidea. Autoridade ezaren kontrako “medizina” lez liburu bat egoala: “StruwwelPeter” liburua.

Liburu bat?Bai, umeentzako liburu bat. Ideiagaz oso interesauta agertu ziran, batez be Hizkuntz eskolako zuzendaria dan Asun Elorriaga. Han hasi nintzan itzultzeko ideiagaz.

Eta zelakoa da liburua?Liburua oso krudela da. Nahiko drastikoa. Gaur egungo hezkuntzan ez da “politikoki zuzena”, ez da egokia. Baina kontuan izan behar dogu 150 urte daukazala liburuak. Eta oso ideia interesgarriak daukaz… ze guraso as-kori krudela iruditzen bajako be, umeek barre algarak egiten dabez liburua irakurten…

… ideia hor etorri jatzun, baina itzulpen prozesua luzea izango zan. Ze pausu emon zenduzan?Bai, nahiko prozesu gogorra izan zan. Nik neuk 6 hilabete emon nebazan itzultzen, eta emaitzagaz ez nintzan batere konforme geratu. Oso emaitza eskasa zala iruditu jatan. Hau guztia mingarri egin jatan, lan handia egin ostean konturatu bainintzan egindakoa ez zala nahikoa. Itzulpenari jatortasuna, “freskotasuna… falta jakon.

Eta zelan konpondu zendun?Esan lez nik neuk ez neban neure burua egoki ikusten puntu hori emoteko. Halandaze ber-tsolaritza munduko nonor beharrezkoa zala konturatu nintzan…eta honako umeentzako liburua itzuli ahal eban bertsolaririk onena aurkitu neban. Zeanuriko Jurek Ziemkiewicz bertsolari gaztea. Bera barik ez zan posible izango holako liburu ederrik argitaratzea!

Kostu ekonomikoa be ez zan txikia izango…Bai, kostua itzela izan da. Hasiera bateko formatuan eginezina, eta formatu txikiagoan atara behar izan dogu… eta lagundu deuskuen

guztiak eskertu beharrean nago: Zertu elkar-tea (Begitulagun bakotxari liburu bana bana-tuko deutso), Alemaniako “StruwwelPeter” museoa (50 libururen truke argazkien esku-bideak lortu baitoguz) eta Zeberioko Udalari, berak emondako laguntza ekonomiko barik ezin izango baineban aurrera egin.

Eta emaitzeagaz gustura? Zelako liburuak urten dau?Oso gustura. Liburuagaz orohar, baina batez be Jurek-en lanagaz, esfortzu handia egin baitau…

Halandaze, liburua gomedatzeko modukoa izango da. Zergatik komeni da berau erostea?Bai gomendatzeko modukoa da. Halanda-be, erosi baino lehenago komeni da ganetik irakurtea, ikusteko krudela dan ala ez. Gero sorpresarik ez egoteko. Kontziente naz guraso batzuk ez dabela irakurriko, gogorregia dala pentsauko dabelako. Esaterako, badago ipuin bat anorexiari buruzkoa… ba ipuin honetako protagonista anorexiagaz hil egingo da az-kenean… halandaze, abisau beharra dago guraso batzuei gogorregia iruditu ahal jakela. emaitzeagaz kritikak jasoteko baina nik neuk gomendatu egingo neuke. Liburuan lantzen diran gaiak: Tratu txarrak, xenofobia, armen erabilerea, anorexia, hiperaktibidadea… Pen-tsau, Alemanian arrakasta handia daukan li-burua da… edozein umek dauka bere etxean… eta hainbat eta hainbat hizkuntzatan itzulita dagoen liburua da!

Interesauta dagozenek non erosi leikie?Liburua ez dogu asko zabalduko. Baina erosi nahi dauenak Igorreko liburudenda baten izango dau: “Orria” liburudendan.

Amaitzeko, etorkizunerako beste proiekturik?Momentu honetan ezetz esango neutsun. Honako proiektu batetik ataratean indar ba-rik geratzen naz. Halandabe, indarrak hartu ostean beste kontu bat izango da. Ezin esan geldi geratuko nazenikl…

“PERU TXIMALUZE” LIBURUAREN AURKEZPENAK: HITZALDIAK

Abenduaren 7an Durangoko azokan

Zeberioko udaletxean 2009 urte hasieran egongo da

Page 4: ekinez Zeberion - Zeberioko Udala - Inicio ekinez... · berba egin nahi badozu aukera asko daukazuz herrian. Erdaldun kopurua gehitu arren, eus-keraz berba egiteko aukerak lehen egozanak

Noiz ospatu zan lehenengo Euskerearen Eguna?

Euskararen Eguna 1949ko abenduaren 3an ospatu zan

lehenengo aldiz. Garai hartako Espainiako egoera politi-

koak eraginda, Ipar Euskal Herriko hiru probintzie

tan eta

Ameriketako hainbat lekutan egin zan.

Nork sortu eban egun hori?

Euskararen eguna Eusko Ikaskuntzak sortutakoa da.

Erakunde hau 1918an sortu zan. Euskal kulturaren sus-

tapena eta iraupena ziu

rtatzea izan da hasieratik Eusko

Ikaskuntzaren helburu nagusiena. Beste lanen artean,

Euskaltzaindia abian jarri e

ban, autonomia estatutuaren

testua idatzi, ikastoletarako ikas-m

aterialak ekoitzi, an-

tzerti eta olerti e

gunak, bertsolari egunak eta antzekoak

be antolatu ebazan…

Noiz egin zan izendapen ofiziala?

1995ean egindako Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu

Biltzarrean, U

ruguaiko ordezkaritzak Euskerearen Egu-

nak berrindartze

a proposatu eban, eta Diasporako eus-

kaldunentzat hain garrantzitsua zan eguna ofizial ize

n-

datzea. Holan, Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritz

ak

ontzat jo eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren

eguna, Euskerearen Egun ofizial izendatu eben.

Euskereak be

badauka egun

ofiziala!

2008ko euskerearen

eguna Zeberion

Abenduaren 5ean Euskerearen Eguna ospatu zan

Zeberion. Eguna bera 3an izan arren, ekitaldiak

barikura atzeratzea erabagi eban udalak, jente

gehiagok gozetako aukerea izateko. Besteak

beste komertzioetan “Dastatu euskeraz” goxoki

eta triptikoak banatu zira

n, eta umeentzako eki-

taldiak egon ziran arratsaldean zehar…

Page 5: ekinez Zeberion - Zeberioko Udala - Inicio ekinez... · berba egin nahi badozu aukera asko daukazuz herrian. Erdaldun kopurua gehitu arren, eus-keraz berba egiteko aukerak lehen egozanak

5 euskara zerbitzua

Euskerazko Produktuen Katalogo barriak ume eta gazteen-tzako merkauan salgai dagozan ehunka produktu barriren eskaintza batzen dau

Abenduan banatu dauz udalak Zeberioko etxeetan

Urte garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera parebakoa izaten dala kontuan hartuz, Euskerazko Produktuen Katalogoaren edizino barria osotu dabe, beste urte batez, Euskal Herri osoko 111 Udal eta Mankomunidadeetako Euskera Zerbi-tzuk. Izan be, Euskal Herri osoko teknikariez osotutako lantaldea arduratzen baita katalogo hau prestatzeaz, eta euskerea nor-malizetako egitasmoen inguruan, egitasmo hau da Euskal Herri mailako teknikariak alkarlanean dabizen bakarrenetako bat.

Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko ume eta gazteentzako ehunka erreferentzia batzen dauz edizino barri honek. Zehaz-ki, paperezko edizinoan 317 produkturen barri jasoten da eta interneteko edizinoan, aldiz, argitaletxeetatik jasotako pro-duktu guztien erreferentziak agertuko dira, kasik 400 daneta-ra. Horretarako, www.katalogoa.org web gunean sar daiteke, eta nahi izan ezkero, katalogoaren

PDF dokumentua be jeitsi daiteke

bertatik. Bistan dana, Katalogoan ageri diran produktu horreek guztiak jada merkatuan dagoz salgai, eta interesauak bere ohi-ko saltoki edo liburudendetan eskuratu ahal izango dauz.

Zortzi ataletan sailkatuta, nagusiki aurten kaleratu diran pro-duktu barriak jaso dira Katalogoaren 11. edizio honetan: musi-ka, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produk-tuak. Ganera, zenbait ataletan, adinaren araberako banaketea be egiten da. Azken batean, gurasoentzako lagungarri gerta-tzea nahi dabe egitasmo honen arduradunek, “etxeko ume eta gaztetxoak euskeraz olgetako, ikasteko, irakurteko edo goze-tako aukerea izan daien” . Horretarako, merkauan euskeraz dagozan produktuen eskaintza ezagutzera emon gura da, bali-abideak eskaini gura jakez guraso eta gazteei eta euskerazko produktu-eskaera ugaritu gura da, merkaua dinamizatuz eta indartuz.

Aurten 267.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan, iaz baino 7.000 katalogo gehiago. Urtetik urtera zabalduz doa kata-logoa, alde askotatik begiratuta be: produktu gehiago, ale gehia-go, antolatzaile gehiago eta baita banatzen dan eremu geografiko zabalagoa be.

Euskerazko Produktuen

Katalogoa

Page 6: ekinez Zeberion - Zeberioko Udala - Inicio ekinez... · berba egin nahi badozu aukera asko daukazuz herrian. Erdaldun kopurua gehitu arren, eus-keraz berba egiteko aukerak lehen egozanak

6Zeberion ekinez

Zeberioko Udalak 2008 urtean herritarrei zu-zendutako ikastaroak antolatzen jarraitu dau. Zeberion ekinez aldizkariaren lehenengo alean Yoga ikastaroaren barri emon bageuntsuen be, oraingoan herritarrek Pilates ikastaroan parte hartzeko aukerea izan dabe.

Pilates metodoa oso ezaguna da mundu osoan. Ez da oso zaharra, Pilates metodoa XX. Mende hasi-eran alemanian asmatutako entrenamentu meto-doa baita. Urri bigarrenaren 10etik abenduaren 12ra bitartean Zeberioko ikastaroan parte hartu daben 16 herritarrek Joseph Hubertus Pilatesek asmatutako ariketak praktiketako aukerea izan dabe. Metodo honek helburutzat dauka dinamis-moa eta indarra buruko kontrolagaz, arnasketea-gaz eta erlajazinoagaz batzea.

Ganera, esan beharra dago Pilates metodoa gaur egun oso erabilia dala errehabilitazinorako edota bizkarreko mina prebenitzeko nahiz sendatzeko.

Pilates metodoa

praktiketanYogaren ostean Pilatesen txanda heldu da. Hurrengo Aerobic-a izango da

Page 7: ekinez Zeberion - Zeberioko Udala - Inicio ekinez... · berba egin nahi badozu aukera asko daukazuz herrian. Erdaldun kopurua gehitu arren, eus-keraz berba egiteko aukerak lehen egozanak

Zeberioko udala

7 euskara zerbitzua

Teknologia barrietan euskerearen erabilerea erraztu eta sustatzeko tresna ugari dagoz Inter-neten, bai ordenagailuan euskerea erabilteko tresnak eskuratzeko bai kontsultetako.

Egunetik egunera ugarituz doaz euskera hutsez-ko aplikazinoak zein web orriak Interneten. Ez dago zalantzarik horrek euskerearen normaliza-zinorako izugarrizko garrantzia dauela. Garrantzi horretaz jabeturik, zure udalak hainbat helbide zerrendatzen deutsuz, zure egunerokoan erabili daizuzan.

www.hiztegia.net

- Euskaltzaindiaren hiztegi batua, elhuyar histe-gia, 3000 hiztegia, euskalterm, euskara-ingele-sa, euskara italiera…

- Sinonimoen hiztegiak, herriz herriko hizkera, hiztegi entziklopedikoak, gaikakoak…

- Softwarea euskaraz, kontsultak…

www.euskara.euskadi.net

- EAEko toponimia, euskararen berripapera, lan-hitz, hizkuntza eskubideak, euskalterm hizte-gia, softwarea, zuzentzaile ortografikoak…

www.uema.org

- Euskarazko hiztegiak, euskal profesionalen gida…

www.euskaltzaindia .net

- Euskaltzaindiaren arauak, hiztegi batua…

www.bizkaia.net

-Kultura atalean hainbat lotura interesgarri da-goz: toponimia, bizkaiera…

www.euskararenetxea.net

-Euskararen ganeko albiste ugari

…eta www.zeberio.net/eu_index.asp helbidean Zeberiori buruzko informazino guztia, eguneratua, euskeraz!

Euskerea ordenagailuan

erabilteko tresnak ugaritzen

Page 8: ekinez Zeberion - Zeberioko Udala - Inicio ekinez... · berba egin nahi badozu aukera asko daukazuz herrian. Erdaldun kopurua gehitu arren, eus-keraz berba egiteko aukerak lehen egozanak

Zeberio, eskualdeko eta Bizkaiko herri guztiek lez, bere Tokiko Agenda 21 ga-ratzen dabil. Tokiko Agenda 21a bertako plan estrategikoa da, ekonomia, gizarte eta ingurugiro arloko udal gestinoa garapen iraunkorrera zuzentzen dauena. Udal administrazinoak, herritarrek eta herriko alkarteek alkarlanean burututako prozesua da. Udal gestinoaren hobekuntza iraunkorraren konpromisoaren barruan, udalerri iraunkorragoak lortzen laguntzea da Tokiko Agenda 21aren zeregina. Aurrerapen ekono-mikoa, bardintasun soziala eta ingurugi-roaren babesa bateragarri eginez. Eta ho-lan, biztanleen bizi kalidadea hobetuz.

Tokiko Agenda 21,

bizi kalidadea gaur eta bihar

Garapen iraunkorra egunez egun indarra hartzen dabilen paradigma da. Holan de-finitzen da: gaur egun tokian-toki dagozan preminak asetzen dauzana, baina beti be beste eremu geografiko bateko edo etor-kizuneko belaunaldiak hipotekau barik. Praktikan produkzino eta kontsumo ohitura batzuk aldatzea dakar. Bizi izateko modu barria da, gure, etorkizuneko belaunaldien zein beste nazino batzuetako ongizateagaz konprometiduago dagoena.

Tokiko Agenda 21en kontzeptua Rio de Janeiron 1992an egin zan Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzian sortu zan. Gailur horretan

Agenda 21 (edo Programa 21) onartu zan, Garapen iraunkorra lortzeko bidean ekintza-plan orokorra. Agenda 21en 28. atalak “Agenda 21 babesteko Tokiko Agin-tarien Ekimenak” izena dau eta hauxe dino: “Herri-agintariek... herriarengan-dik hurreren dagozan agintariak diranez, funtzino oso garrantzitsua daukie jentea garapen iraunkorraren alde hezteko eta mobilizetako garaian”.

Hitzarmen honetatik abiatuta, hainbat politika eta programa garatu ziran, eta munduko milaka herri-agintarik Tokiko Agenda 21en prozesuan inplikarazo dauz. Prozesu horretan gidaritza Europak izan

dau eta, batez be, Uri eta Herri Jasan-garrien Europako Kanpainak. Kanpaina horrek behintzat udalerrien garapen iraunkorraren alde behar egiten daben ehundaka agintari inguru batzen dauz.

Gure eskualdean, 2006an ekintza planak onartu eta gero, Nerbioi-Ibaizabaleko Udalek Tokiko Agenda 21 darabile herri-etako ongizatea hobetzeko tresna lez eta dan-danak Udalsarea 21aren (Iraunkorta-sunerako Euskal Udalerrien Sarea) kide dira.

Zeberioko herria Nerbioi-Ibaizabal Udal-talde 21eko kidea da, 2004ko urtean sortu

Page 9: ekinez Zeberion - Zeberioko Udala - Inicio ekinez... · berba egin nahi badozu aukera asko daukazuz herrian. Erdaldun kopurua gehitu arren, eus-keraz berba egiteko aukerak lehen egozanak

9 euskara zerbitzua

Nerbioi-Ibaizaleko mugikortasunari buruzko,

argazki lehiaketearen erabagiazanetik. Udaltaldearen asmoa honakoa da: Uda-lerri iraunkorragoak eta biztanleen bizi kalidadea hobetzea sustatu Udalek onartutako Tokiko Jar-duera Planeko jarduerak eta programak ezarriz, guztien arteko koordinazinoari, laguntza tekniko-ari eta kooperazinoari esker.

2009ko bere proiektuen artean azpimarratzekoak dira eskualde mailako bulego bat zabaltzea, es-kualdean Mugikortasun Iraunkorrerako Plangintza bat gauzatzea eta klima-aldaketaren aurka esku-alde eta herri mailan bere ekarpena egitea.

Tokiko Agenda 21ak, azken batean, udalerrirako begirada barria ekarri dau. Garapen iraunkorra da eredua unibertsala: ingurumen erispideak ain-tzakotzat hartu behar dira edozein politikatan, ikuspuntu ekonomiko eta sozialen mailan. Lehen ez bezala, gaur egun ez da ekologisten kezka bakarrik. Inorentzat ez da bardin egurats edo at-mosferea, zein urak kutsaturik edo kutsatu barik egotea. Eraldaketa sakona egon da diskurtso eta politiketan, agintari eta eragile sozialen artean. Hamaika adibide dira: mugikortasunean auto pribatuaren nagusitasuna kolokan jarten dabil, hirigintzan, espazioen banaketan, produzinorako nahiz kontsumorako ereduetan ingurumenean eragiten diran ondorioak mahai ganean dagoz gero eta gehiago. Energia, ura edo lorzoru kon-tsumoan aurrezte eta eraginkortasuna da erispi-de gero eta nabarmenago. Klima-aldaketak na-zinoarte mailako agendan lehen mailako postua beteten dau, egoera ekonomikoagaz batera. Eta horregaz batera tokiko agintari eta herritarron lehentasunetan be aurrera doa.

Asko dago hobetzeko baina bidea ibiliz egiten da. Hobetzekoen artean, parte-hartze kulturan danok ikastea, bai herritarrok bai arduradun po-litikoak. Baina norabidea zuzentzen dabil. Orain arte aurreratu dana ez da helmuga, abiapuntua baino.

Zeberioko Tokiko Agenda 21aren argibideak: www.ut21.org

1

2

3

Arrigorriagako Juan Luis Albizua

Roberto Otuño

Encarni Gonzalo

Page 10: ekinez Zeberion - Zeberioko Udala - Inicio ekinez... · berba egin nahi badozu aukera asko daukazuz herrian. Erdaldun kopurua gehitu arren, eus-keraz berba egiteko aukerak lehen egozanak

20092009

Zorionak eta urte barri on

10Zeberion ekinez

Udal euskera zerbitzuak aurrera jarraitzen dau Zeberioko jaioberrien etxeetan euskara bultzatzeko kanpaineagaz. Kanpaina 2005ean hasi gendunetik guztira Zeberioko 38 jaiobarriren familiengana hurreratu gara. Ganera, urtetik urtera gehiago dira euren etxeetan euskerea sustatzearen alde dagozan gurasoak. Aurten urtarrilaren 1etik abendu-aren 1era arte guztira 5 gurasok jaso dabe euskerea sus-tatzeko kanpaina hau. Zeure etxean be jaioberriren bat egon ezkero parte hartuko dozu kanpaina honeta! Euskerea sustatzeaz ganera hamaikatxo opari jasoko dozuz!

Zeberioko Udalak, euskera zerbitzuaren bitartez, herriko alkarte eta herritarrei itzulpen laburren zerbitzua eskain-tzen deutse. Itzulpenak euskeratik gaztelaniara edo gaz-telaniatik euskerara izan daitekez. Honen bitartez herriko edozein alkartek edo norbanakok testu labur bat (kartelak, gutunak, eskuorriak, iragarkiak…) itzuli gura dauenean au-kerea dauka udal euskera zerbitzura ekarteko, eta bertan ahalik eta lasterren itzuliko deutsie. Udal euskera zerbitzua udaletxean bertan dago, idazkaritzan, eta euskera tekni-karia (Jon) barikuetan egoten da 08:00etatik 15:00etara bitartean.

Kalean da jada Zeberioko Udalak 2009rako atara dauen egu-tegia. Bertan hilabetez hilabete Zeberion ospatzen diran jai guztiak agertzen dira, eta baita be ilargiaren gora beherak (ilgora, il behera, ilargi betea eta ilargi barria noz diran). Irudiei jagokenez, herriko txoko desbardinak agertzen ja-kuz, eta aurtengoan bizkaierea sustatzeari begira asteko egunen izenak bizkaieraz jarri doguz, eta hilabeteenak bizkaieraz eta batuaz. Jaso eizu zeure egutegia debalde Zeberioko Udaletxean!

2009ko egutegia

Itzulpen laburren zerbitzua debalde

Albiste laburrak

Jaiobarriak

1

23

45

67

8

910

1112

1314

15

1617

1819

2021

22

2324

2526

2728

29

3031

Zezeila-Otsa

ila 1

23

45

67

8

9 10 11 12 13 14 15

16 17 18 19 20 21 22

23 24 25 26 27 28

Apirila

12

34

5

67

89 10 11 12

13 14 15 16 17 18 19

20 21 22 23 24 25 26

27 28 29 30

AgendaTf.:

94 64

8 10 7

9

www.zebe

rio.ne

t

AstelehenaMartitz

enaEguaztena

Eguena

Barikua

ZapatuaDomekea

Martia

Martxoa

Ilargi barr

ia

Ilargi betea

Ilgora

Ilbehera

12

34

5

67

89 10 11 12

13 14 15 16 17 18 19

20 21 22 23 24 25 26

27 28 29 30

Apirila

Martia-Martxoa1

23

45

67

8

9 10 11 12 13 14 15

16 17 18 19 20 21 22

23 24 25 26 27 28 29

30 31

Maiatza1

23

45

67

89 10

11 12 13 14 15 16 17

18 19 20 21 22 23 24

25 26 27 28 29 30 31

Agenda

Tf.:94 648 10 79

www.zeberio.net

Astelehena Martitzena EguaztenaEguena

BarikuaZapatua

Domekea

Ilargi barria

Ilargi betea

Ilgora

Ilbehera

1 2 3 4

5 6 7 8 9 10 11

12 13 14 15 16 17 18

19 20 21 22 23 24 25

26 27 28 29 30 31

Urtarrila

Abendua

1 2 3 4 5 6 7

8 9 10 11 12 13 14

15 16 17 18 19 20 21

22 23 24 25 23 27 28

29 30 31

Zezeila-Otsaila1

2 3 4 5 6 7 8

9 10 11 12 13 14 15

16 17 18 19 20 21 22

23 24 25 26 27 28

Agenda

Tf.:94 648 10 79

www.zeberio.net

Ilargi barria

Ilargi betea

Ilgora

Ilbehera

Astelehena Martitzena Eguaztena EguenaBarikua

Zapatua Domekea

San Anton, Barañao auzoan

17an

12

34

56

78

9

10 11 12 13 14 15 16

17 18 19 20 21 22 23

24 25 26 27 28 29 30

31

Abuztua

Garagarrila-Uztaila

1 2 3 4 5

6 7 8 9 10 11 12

13 14 15 16 17 18 19

20 21 22 23 24 25 26

27 28 29 30 31

Urri lehenengoa-Ira

ila

1 2 3 4 5 6

7 8 9 10 11 12 13

14 15 16 17 18 19 20

21 22 23 24 25 26 27

28 29 30

Agenda

Tf.:94 648 10 79

www.zeberio.net

Astelehena Martitzena EguaztenaEguena

BarikuaZapatua

Domekea

Andra mari, Zeberiogana auzoan

15ean

San Bartolome, Uxar auzoan

24an

Ilargi barria

Ilargi betea

Ilgora

Ilbehera

1 2 3 4 5 6

7 8 9 10 11 12 13

14 15 16 17 18 19 20

21 22 23 24 25 26 27

28 29 30

Abuztua1 2

3 4 5 6 7 8 9

10 11 12 13 14 15 16

17 18 19 20 21 22 23

24 25 26 27 28 29 30

31

Urri bigarrena-Urria

1 2 3 4

5 6 7 8 9 10 11

12 13 14 15 16 17 18

19 20 21 22 23 24 25

26 27 28 29 30 31

Agenda

Tf.:94 648 10 79

www.zeberio.net

Astelehena Martitzena Eguaztena EguenaBarikua

Zapatua Domekea

Irailak 2 San Antolin, Zeberioko jaiak

Urri lehenengoa Iraila

Ilargi barria

Ilargi betea

Ilgora

Ilbehera

1 2 3

4 5 6 7 8 9 10

11 12 13 14 15 16 17

18 19 20 21 22 23 24

25 26 27 28 29 30 31

MaiatzaApirila1 2 3 4 5

6 7 8 9 10 11 12

13 14 15 16 17 18 19

20 21 22 23 24 25 26

27 28 29 30

Bagila-Ekaina

1 2 3 4 5 6 7

8 9 10 11 12 13 14

15 16 17 18 19 20 21

22 23 24 25 26 27 28

29 30

Agenda

Tf.:94 648 10 79

www.zeberio.net

Astelehena Martitzena Eguaztena Eguena Barikua Zapatua Domekea

Santa Kurtz, Santa Kurtz auzoan3an

Asentzio, Uriondo auzoan21an

Ilargi barria

Ilargi betea

Ilgora

Ilbehera

12 3 4 5 6 7 89 10 11 12 13 14 1516 17 18 19 20 21 2223 24 25 26 27 28

Zezeila OtsailaUrtarrila

1 2 3 45 6 7 8 9 10 1112 13 14 15 16 17 1819 20 21 22 23 24 2526 27 28 29 30 31

Martia-Martxoa1

2 3 4 5 6 7 89 10 11 12 13 14 1516 17 18 19 20 21 2223 24 25 26 27 28 2930 31

Agenda

Tf.:94 648 10 79www.zeberio.net

Astelehena Martitzena Eguaztena Eguena Barikua Zapatua Domekea

San Blas, Saldarian auzoan

3an

Ilargi barriaIlargi betea

IlgoraIlbehera

1 2 3 4 5 6 78 9 10 11 12 13 14

15 16 17 18 19 20 2122 23 24 25 26 27 28

29 30

Maiatza1 2 3

4 5 6 7 8 9 1011 12 13 14 15 16 17

18 19 20 21 22 23 2425 26 27 28 29 30 31

Garagarrila-Uztaila1 2 3 4 56 7 8 9 10 11 12

13 14 15 16 17 18 1920 21 22 23 24 25 26

27 28 29 30 31

Agenda

Tf.:94 648 10 79www.zeberio.net

Astelehena Martitzena Eguaztena EguenaBarikua

Zapatua Domekea

San Antonio, Ermitabarri auzoan

13an

Bagila Ekaina

Ilargi barria

Ilargi betea

Ilgora

Ilbehera

12

34

5

67

89

1011

12

1314

1516

1718

19

2021

2223

2425

26

2728

2930

31

Bagila-Ekaina

12

34

56

7

89 10 11 12 13 14

15 16 17 18 19 20 21

22 23 24 25 26 27 28

29 30

Abuztua

12

34

56

78

9

10 11 12 13 14 15 16

17 18 19 20 21 22 23

24 25 26 27 28 29 30

31

Agenda

Tf.:94 648 10 79

www.zeberio.net

AstelehenaMartitzena

EguaztenaEguena

BarikuaZapatua

Domekea

San Segismundo, Upon

18an

San Inazio, Undurraga auzoan

31an

Garagarrila Uztaila

Ilargi barria

Ilargi betea

Ilgora

Ilbehera

1 2 3 45 6 7 8 9 10 11

12 13 14 15 16 17 1819 20 21 22 23 24 2526 27 28 29 30 31

Urri lehenengoa-Iraila1 2 3 4 5 6

7 8 9 10 11 12 1314 15 16 17 18 19 2021 22 23 24 25 26 2728 29 30

Zemendia-Azaroa1

2 3 4 5 6 7 89 10 11 12 13 14 15

16 17 18 19 20 21 2223 24 25 26 27 28 2930

Agenda

Tf.:94 648 10 79www.zeberio.net

Astelehena Martitzena Eguaztena Eguena Barikua Zapatua Domekea

Urri bigarrena Urria

Ilargi barriaIlargi betea

IlgoraIlbehera

12 3 4 5 6 7 8

9 10 11 12 13 14 1516 17 18 19 20 21 22

23 24 25 26 27 28 2930

Urri bigarrena-Urria1 2 3 45 6 7 8 9 10 11

12 13 14 15 16 17 1819 20 21 22 23 24 25

26 27 28 29 30 31

Abendua1 2 3 4 5 67 8 9 10 11 12 13

14 15 16 17 18 19 2021 22 23 24 25 26 27

28 29 30 31

Agenda

Tf.:94 648 10 79www.zeberio.net

Astelehena Martitzena Eguaztena EguenaBarikua

Zapatua Domekea

Zemendia Azaroa

Ilargi barria

Ilargi betea

Ilgora

Ilbehera

12

34

56

78

910

1112

13

1415

1617

1819

20

2122

2324

2526

27

2829

3031

Zemendia-Azaroa

1

23

45

67

8

910

1112

1314

15

1617

1819

2021

22

2324

2526

2728

29

30

Urtarrila1

23

45

67

89

10

1112

1314

1516

17

1819

2021

2223

24

2526

2728

2930

31

Agenda

Tf.:94 648 10 79

www.zeberio.net

AstelehenaMartitzena

EguaztenaEguena

Barikua

ZapatuaDomekea

San Esteban, Etxazo auzoan

26an

San Tomas Zaharra, Barratxao auzoan

27an

Abendua

Ilargi barria

Ilargi betea

Ilgora

Ilbehera

Page 11: ekinez Zeberion - Zeberioko Udala - Inicio ekinez... · berba egin nahi badozu aukera asko daukazuz herrian. Erdaldun kopurua gehitu arren, eus-keraz berba egiteko aukerak lehen egozanak

20092009

Zorionak eta urte barri on

Kultura agendaAbenduaren 23anEuskal selekzinoa-IranSan Mamesen jokatuko dan Euskal selekzinoa-Iran futbol partidura joateko autobusa atarako da Zeberiotik

Abenduaren 26anEtxazo auzoko jaiakSan Esteban ermitan mezea, idi-probak, txalatorta… Etxazo auzoan, eguerdiko 12:30etatik aurrera

Hitzaldia: Gorbeialdeko mitoa eta euskereaJuan Manuel Etxebarria adituak Gorbeialdeko mito eta euskerearen ganeko berbaldia eskainiko deusku

Abenduaren 27anGabonetako parkeaUmeentzako parkea Zeberioko frontoian: puzgarriak, tailerrak… Aterpean eguerdiko 12etatik ordu 2:30etara eta 3:30etatik arratsaldeko 6:30etara

Abenduaren 29anUmeentzako pelikuleaUmeei zuzendutako pelikula bat eskainiko da ludotekan, arratsaldeko 6etan

Abenduaren 30eanPINera bidaiaBECen dagoen gabonetako parkera joateko autobusa atarako da Zeberiotik. Goizeko 10etan Zeberioko plazatik

UrtarrileanAerobic ikastaroa Izena emoteko epea zabalik urtarrilean. Ikastaroa debalde izango da eta izena udaletxean emon behar da (astelehenetik barikura 08:00-15:00 ordutegian

AbenduaAbenduaren 16anHitzaldia: umeei zelako jolasak komeni jakez? Aditu batek umeei zelako jolasak komeni jakezan azalduko deusku. Eskolan arratsaldeko 7etan

Euskal produktuen katalogoa banatuko daHerriko etxe guztietan banatuko da euskal produktuen katalogoa literatura, musika, informatika eta jokoen azken nobedadeekaz.

Abenduaren 18anArratiako musika eskolaren entzunaldiaArratiako musika eskolak entzunaldia eskainiko dau Zeberioko parrokian arratsaldeko 7etan

Abenduaren 19anOlentzeroren etorrereaAurten be Euskal Herriko pertsonaia maitagarri hau Zeberiora hurreratu eta opariak banatuko deuskuz. Haurtzaindegian eta eskolan eguerdiko 12etan

Abenduaren 20anUmeentzako antzerkia: Egizu lo, tartaloDar-dar antzerki taldeak umeentzako antzerkia eskainiko dau eskolan arratsaldeko 6etan

Abenduaren 21eanDiaporama emonaldia: Zeberio-Cervino-Mont BlancMendi ikusgarri horreen inguruko diaporama eta berbaldia egongo da arratsaldeko 7etan udaletxean deuskuz

Page 12: ekinez Zeberion - Zeberioko Udala - Inicio ekinez... · berba egin nahi badozu aukera asko daukazuz herrian. Erdaldun kopurua gehitu arren, eus-keraz berba egiteko aukerak lehen egozanak

zeberioko udala

Zubialde 10

Tf.:94 648 10 79

www.zeberio.net