EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko...

37
1. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26 UGAO-MIRABALLESKO UDALA (BIZKAIA) AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES (BIZKAIA) Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta erdietan, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla: ETOR IDIRIN ERCILLA jn. JON-IÑAKI LARRABIDE GUINEA jn. BEATRIZ PEREDA MARTÍNEZ and. NEREA SOLAGUREN SALAZAR and. XABIER URUEÑA ASTIGARRAGA jn. ASIER KORTAJARENA ZABALA jn. FELICIDAD BAHILLO MORÁN and. GOIO RAMOS VILLANUEVA jn. RUFI RUBIO COLLADO and. ANA MAITE FERNÁNDEZ OTAMENDI and. IÑIGO ALEGRIA ITURRI idazkari jaunak ekitaldiaren fedea emanez, Udalbatza Oso honek Ohiko Bilkura egin du lehenengo deialdian. Arratsaldeko sei eta erdiak direnean bilkura hasi dela adierazi da publikoki eta, jarraian, Gai-zerrendan jasotako gaiak eztabaidatu dira: 1.- 2019-01-29KO AURREKO BILERAKO AKTA-ZIRRIBORROAREN BERRI EMATEA. Irakurri ondoren, 2019-01-29ko aurreko bilkurako akta-zirriborroaren berri eman da. Udalbatza Osoak, aho batez, ondorengoa erabaki du: ONARTZEA, beraien transkripzioa bitarteko mekanikoekin aginduz, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Araudiaren 109. artikuluari eta udalbatzaren 1997-02-25eko erabakiari jarraiki. Felicidad Bahillo Moran EH Bildu udal taldeko zinegotzi andreak adierazi duenez, 15. orrialdean, semaforoei buruz hitz egiten denean, BI-635 idatzitako tokian BI-3524 idatzi behar da. Era berean, hurrengo alkatetza dekretuen inguruko interesa agertu du:

Transcript of EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko...

Page 1: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

1. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta erdietan, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

ETOR IDIRIN ERCILLA jn.

JON-IÑAKI LARRABIDE GUINEA jn. BEATRIZ PEREDA MARTÍNEZ and. NEREA SOLAGUREN SALAZAR and. XABIER URUEÑA ASTIGARRAGA jn. ASIER KORTAJARENA ZABALA jn. FELICIDAD BAHILLO MORÁN and. GOIO RAMOS VILLANUEVA jn. RUFI RUBIO COLLADO and. ANA MAITE FERNÁNDEZ OTAMENDI and.

IÑIGO ALEGRIA ITURRI idazkari jaunak ekitaldiaren fedea emanez, Udalbatza

Oso honek Ohiko Bilkura egin du lehenengo deialdian. Arratsaldeko sei eta erdiak direnean bilkura hasi dela adierazi da publikoki eta, jarraian, Gai-zerrendan jasotako gaiak eztabaidatu dira: 1.- 2019-01-29KO AURREKO BILERAKO AKTA-ZIRRIBORROAREN BERRI EMATEA. Irakurri ondoren, 2019-01-29ko aurreko bilkurako akta-zirriborroaren berri eman da. Udalbatza Osoak, aho batez, ondorengoa erabaki du:

ONARTZEA, beraien transkripzioa bitarteko mekanikoekin aginduz, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Araudiaren 109. artikuluari eta udalbatzaren 1997-02-25eko erabakiari jarraiki.

Felicidad Bahillo Moran EH Bildu udal taldeko zinegotzi andreak adierazi duenez,

15. orrialdean, semaforoei buruz hitz egiten denean, BI-635 idatzitako tokian BI-3524 idatzi behar da. Era berean, hurrengo alkatetza dekretuen inguruko interesa agertu du:

Page 2: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

2. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

- Otsailaren 6ko 43/19 zenb. alkatetza dekretua, USM 1534/19 espedientearen titularrari gizarte-larrialdiko laguntza emateari buruzkoa. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak aipatutako laguntza ematearen arrazoiak azaldu ditu.

- Otsailaren 13ko 48/19 zenb. alkatetza dekretua, "EL JARO ABEE"aren ordezkaria den Julián Sanz jaunari, udalerriko El Jaro eta Arandiako kirol jardueren lizitazioa egin ahal izateko beharrezkoa den informazioa eskatzen diona, lizitatzaileen norgehiagoka askea eta tratu-berdintasuna bermatu asmoz.

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak dekretu hau azaldu du eta, batez ere, subrogatzekoak diren langileei buruzko informazio eza. Ohartarazi du Julián Sanz jaunari eskatutako informazioa jaso ezean lizitazioa bertan behera geratu beharko dela. Azkenik, adierazi du 2019ko martxoaren 15ean batuko direla kultur eta kirol jarduerak kontratatzeko mahaiak. 2.- ADIERAZITAKO DATETAN EMANDAKO ALKATETZA EBAZPENEN BERRI EMATEA.

Alkate jaunak, TAOLAren 46. artikuluan xedatzen dena betez, honako ebazpen hauen berri eman du zehatz-mehatz, eta bertaraturiko zinegotzi guztiek aho batez berretsi dituzte horiek guztiak. 2.1 2019-01-25eko 18/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, "Gaynic, S.A."ren izenean, Usila Industrialdeko 1. kaleko 11. pabilioiko 6. modulutik 4. modulura doan sarbidearentzako ibilgailuen pasabidea lekuz aldatzea, astelehenetik ostiralera 8:00-18:00 ordutegian, eta Udal Aparejadoreak 2011ko abenduaren 13an eta 2019ko urtarrilaren 16an egindako txostenetan ezarritako baldintzak eta zehaztasunak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari, “Gaynic, S.A.”ren izenean. 2.2 2019-01-25eko 19/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: ESLEITZEA GESMAYri ondorengo zerbitzu informatikoak egitea 2019 urterako:

- SIGEP aplikazioa (nominak) erabiltzeko lizentzia. - SIGEP aplikazioaren (nominak) mantentze-lanak. - Bulego Orokorretako presentzia kontrolatzeko aplikazioaren mantentze-lanak. - Udaltzaingoko presentzia kontrolatzeko aplikazioaren mantentze-lanak.

Hori guztia 2.924,93 €ko zenbatekoan (2.417,27 € + BEZari dagozkion 507,63 €).

BIGARRENA: 2019ko ekitaldiko aurrekontuetan dagozkion kredituak gordetzeko KONPROMISOA HARTZEA. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau GESMAY S.L. enpresari. 2.3 2019-01-28ko 20/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

Page 3: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

3. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

LEHENENGOA: ESLEITZEA kontratu txiki bidez "Fondo Formacion Euskadi S.L.L."ri, bulegoaren eta logistikaren eremuko gaitasun teknikoetan trebatzeko zerbitzua, Lan Berri programa, I. titulua, II. atala, 14.850,00 €ko prezioan (BEZ salbuetsita).

BIGARRENA: BAIMENTZEA, ezartzea eta aitortzea 4.850,00 €ko (BEZ salbuetsita) kontratua

egikaritzeari dagokion gastutik eratortzen den obligazioa, 2018ko Aurrekontuaren 920 227 07 aurrekontu-aplikazioaren kargura, Toki Ogasunak arautzen dituen legearen Testu Bateginaren 185 artikuluan ezarritakoari jarraiki.

HIRUGARRENA: Jakinaraztea kontratu txiki honen datuak Sektore Publikoko Kontratuen

Erregistroari, Sektore Publikoko Kontratu Legearen 346.3 artikuluan aurreikusitakoa betez. LAUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau ondorengo enpresei: “Peñascal Kooperatiba”,

“Fundación EDE” eta “Fondo Formación Euskadi S.L.L.”. 2.4 2019-01-28ko 21/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: ESLEITZEA Clima Norte, S.L.ri, Gure-Etxea Jubilatuen Etxeko eta Udaletxeko klimatizazio-aireztatzearen mantentze-lanen zerbitzua, 2019 urterako, eta 1.588,61 €ko zenbatekoan (1.312,90 € + BEZaren 275,71 €) Gure-Etxea Jubilatuen Etxeari dagokionez eta 2.097, 58 €ko zenbatekoan (1.733,54 € + 364,04 €) Udaletxeari dagokionez.

BIGARRENA: 2019ko ekitaldiko aurrekontuetan dagozkion kredituak gordetzeko KONPROMISOA HARTZEA. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau Clima Norte S.L.ri. 2.5 2019-01-28ko 22/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: ESLEITZEA Saincal, S.L.ri, Leitoki Ikastetxeko EUBren (etxeko ur beroa) eta berokuntzaren mantentze-lanen zerbitzua, 2019 urterako, 1.210,02 €ko zenbatekoan (1.000,02 € + BEZaren 210,00 €).

BIGARRENA: 2019ko ekitaldiko aurrekontuetan dagozkion kredituak gordetzeko KONPROMISOA HARTZEA. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau Saincal S.L.ri.

2.6 2019-01-28ko 23/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: KONTRATATZEA AXA Seguros Generales, S.A.rekin, Ugao-Miraballesko Udalaren ondasun publikoentzako kalte materialen arriskuaren ondorio diren arriskuen poliza, 2019 urterako, 4.375,62 €ko zenbatekoan.

BIGARRENA: 2019ko ekitaldiko aurrekontuetan dagozkion kredituak gordetzeko KONPROMISOA HARTZEA. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau AXA Seguros Generales, S.A.ri. 2.7 2019-01-28ko 24/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: ESLEITZEA Consultora Vizcaína de Telecomunicaciones, S.L.ri, udal ekipo informatikoen mantentze-lanen kontratua, 2019 urterako, 4.235,00 €ko zenbatekoan (3.500,00 + BEZaren 735,00 €).

Page 4: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

4. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

BIGARRENA: 2019ko ekitaldiko aurrekontuetan dagozkion kredituak gordetzeko KONPROMISOA HARTZEA. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau Consultora Vizcaina de Telecomunicaciones, S.L.ri. 2.8 2019-01-28ko 25/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Udiarraga kaleko 26, 2. D etxebizitzaren banaketa eraberritzeko 2 tabike eraberritzeko eta eraisteko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari. 2.9 2019-01-28ko 26/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, Jon Ander Mendivil Basterra jaunaren izenean, Udiarraga kaleko 63. zenbakitik hurbil aldamio bat jarriz bide publikoko 6 m2 okupatzeko baimena. Horretarako, udal aparejadoreak idatzitako txosten teknikoan ezarritako baldintzak bete egin beharko ditu, eta “Udal eremu publikoaren erabilpen pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako tasak arautzen dituen Ordenantza”ren A epigrafean ezarritako tasa ordaindu beharko du.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari, Jon Ander Mendivil Basterra jaunaren

izenean. 2.10 2019-01-28ko 27/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, Jon Ander Mendivil Basterra jaunaren izenean, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Udiarraga kaleko 63, 4. B etxebizitzako sukaldearen eta komun biren banaketa eraberritzeko 2 tabike eraberritzeko eta eraisteko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari, Jon Ander Mendivil Basterra jaunaren izenean. 2.11 2019-01-28ko 28/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X andreari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Victor C eta Salazar Taldeko 7. zenb. 2. ezk. etxebizitzan sukaldeko eta komuneko lurzoruak eta hormak pikatzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari.

2.12 2019-01-29ko 29/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA X X X andreari, Arandia auzoko 7. zenbakidun eraikinaren inguruan bide publikoko 6 m2 okupatzeko lizentzia. Horretarako, udal aparejadoreak idatzitako txosten teknikoan ezarritako baldintzak bete egin beharko ditu, eta “Udal eremu publikoaren erabilpen pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako tasak arautzen dituen Ordenantzaren" A epigrafean ezarritako tasa ordaindu beharko du.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari.

Page 5: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

5. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

2.13 2019-01-29ko 30/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

Lehenengoa.- JAKINARAZTEA X X X andreari eta X X X jaunari, eskatutako udal obra lizentzia

emateko, bidezkoa bada, 597,30 euroko fidantza aurkeztu behar duela udal honetan, obratik datozen eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketa egokia berma dadin.

Aipatutako fidantza eskudirutan eratu ahal izango da (Udal honek KUTXABANK erakundean duen kontu korronte honetan dagokion zenbatekoa sartuz: ES87 2095 0164 26 2053000667); banku-abal bidez; zor publiko baloreetan; kauzio aseguru kontratu bidez edo zuzenbidean baliagarri den beste edozein eratan.

Bigarrena.- Era berean, X X X andreari eta X X X jaunari jakinarazten zaie, ekainaren 26ko

112/2012 dekretuaren 6. artikuluari jarraiki, udal obra lizentzia eman eta obrak amaitu ostean, udal honetan ezarritako fidantza itzultzeko eskaera, hondakinen kudeaketari buruzko azken txostenarekin batera aurkeztu beharko dutela. Azken hau obraren zuzendaritza fakultatiboak sinatuta eta aipatutako dekretuaren III. eranskinean zehaztutako ereduari jarraiki egina. Berau, ingurumen organoak bermatutako erakunde independente batek egiaztatuta egon beharko da, aipatutako dekretuaren xedapen iragankorrean ezarritakoari kalterik egin barik. Azken Txosten hau ondorengo dokumentazioarekin batera joan beharko da:

- Kutsatu gabeko lurrak eta harriak betelanak egiteko erabiltzen direnean, honi dagokion lizentzia edo

baimena aurkeztu beharko da.

- Hondakinak modu egokian kudeatu izanaren egiaztagiriak, hondakin arriskutsuak barne. Egiaztagiri hauek baimendutako pertsona kudeatzaileek edo kutsatu gabeko lurrak eta harriak eraman izan diren betelanen pertsona titularrak baimendutakoek igorritakoak izan beharko dira.

- Balioztatutako hondakin kopuruari, hauen erabilerari eta in situ erabilitako eraikuntza eta eraispen materialei buruzko zinpeko aitorpena.

Hirugarrena.- JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari eta X X X jaunari. 2.14 2019-01-29ko 31/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Víctor Chávarri eta Salazar Taldeko 14, 1. Ezk. etxebizitzako fatxadaren itxitura hobetzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari. 2.15 2019-01-29ko 32/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Udiarraga kaleko 8, 3. Ezk. etxebizitzaren barruko banaketa eraberritzeko 2 tabike eraberritzeko eta eraisteko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari. 2.16 2019-01-29ko 33/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: IZENDATZEA ondorengo pertsonak Ludotekako, Gazteriako (Gaztelekua, Gazteak Informatzeko Gunea), Historia Ezagutzeko Zentroko kultur jardueren zerbitzua ematea, eta Kultur-etxean zein Jane Jauregian arte plastiko, artisautza eta beste ikastaro batzuk eman eta garatzea lizitatzeko kontratazio-mahaiko kide gisa.

Page 6: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

6. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

- Ana Maite Fernández Otamendi andrea, Mahaiburua. - Ana Guinea Uria andrea, Idazkaria. - Juan María Usaola Ayesta jauna, Kontu-hartzailea. - Iñigo Alegria Iturri jauna, bokala. BIGARRENA: DEITZEA aipatutako kideak, 2019ko martxoaren 15eko 08:30ean aipatutako lizitazioko A eta B gutun-azalen irekierara bertaratu daitezen. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau epaimahaiko kideei. 2.17 2019-01-29ko 34/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: IZENDATZEA ondorengo pertsonak Ugao-Miraballesko Udalerrian "El Jaro" eta "Arandia"ko kirol instalazioetan kirol jardueren zerbitzua eskaintzea lizitatzeko kontratazio-mahaiko kide gisa. - Nerea Solaguren Salazar andrea, Mahaiburua. - Ana Maite Fernández Otamendi andrea, Ordezko mahaiburua. - Ana Guinea Uria andrea, Idazkaria. - Juan María Usaola Ayesta jauna, Kontu-hartzailea. - Iñigo Alegria Iturri jauna, bokala. BIGARRENA: DEITZEA aipatutako kideak, 2019ko martxoaren 15eko 09:30ean aipatutako lizitazioko A eta B gutun-azalen irekierara bertaratu daitezen. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau epaimahaiko kideei.

2.18 2019-01-30eko 35/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: 01/19 zenbakidun faktura-zerrenda ONARTZEA. . 2.19 2019-01-31ko 36/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: URTEBETEZ EMATEA X X X jaunari, auto-taxi lizentziaren eszedentzia, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik zenbaten hasita. BIGARRENA: GOGORARAZTEA X X X jaunari ezin izango duela taxi zerbitzurik eman bere taxi-lizentzia etenaldian dagoen bitartean. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari. 2.20 2019-02-01eko 37/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA X X X andreari eta X X X jaunari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Arana eta Lupardo kaleko 13 eta 14 zenb. eraikinetako estalkia eta fatxadak konpontzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari eta X X X jaunari.

2.21 2019-02-01eko 38/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

Page 7: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

7. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

LEHENENGOA: ITZULTZEA X X X andreari, «Murbidecor Urbano, S.L.»ren izenean, 1.621,60 euroko fidantza ekonomikoa indargabetzeko; berau, Lehendakari Aguirre parkean umeentzako jolasen hornidura eta instalazio kontratua zuzen gauzatzen dela erantzuteko aurkeztuta egon da.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari, «Murbidecor Urbano, S.L.»ren izenean. 2.22 2019-02-01eko 39/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: ITZULTZEA X X X jaunari, Victor Chavarri eta Salazar Taldeko 15. zenbakiko etxejabeen komunitatearen izenean, 1.000,00 €ko fidantza, aipatutako etxejabeen komunitateko estalkia konpontzeko obretatik datozen eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketa egokia berma dadin ezarria izan dena.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari, Victor Chavarri eta Salazar Taldeko 15. zenbakiko etxejabeen komunitatearen izenean. 2.23 2019-02-01eko 40/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: ITZULTZEA X X X andreari, Bide Zahar kaleko 3. zenbakiko etxejabeen komunitatearen izenean, 1.000,00 €ko fidantza, aipatutako etxejabeen komunitateko estalkia birgaitzeko obretatik datozen eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketa egokia berma dadin ezarria izan dena.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA Ebazpen hau X X X andreari, Bide Zahar kaleko 3. zenbakidun eraikineko etxejabeen komunitatearen izenean. 2.24 2019-02-04ko 41/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA X X X andreari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Ugaoko Dorrea kaleko 16. zenbakiko 3. A etxebizitzaren fatxadako itxituraren isolamendua hobetzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andrear 2.25 2019-02-04ko 42/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: ITZULTZEA X X X andreari, Euskadiko Azokalari Autonomoen Elkartearen (AFADE) ordezkari gisa eta horren izenean, 2018ko Udiarragako Ama Birjinaren jaietan atrakzioen instalazio zuzenari erantzuteko asmoz ezarritako 1.260 euroko fidantza ekonomikoa, bertan behera gera dadin.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari, Euskadiko Azokalari Autonomoen Elkartearen (AFADE) izenean eta ordez. 2.26 2019-02-06ko 43/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA eskatzaileari, USM 1534/19 espedientea, udal gizarte larrialdiko laguntza, hau guztia Ugao-Miraballesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langileak 2019ko otsailaren 6an egindako txostenaren arabera.

ESP. KONTZEPTUAK ZENBATEKOA 1534/19 Fidantza eta etxebizitza berriaren alokairuaren

lehenengo hilabetea 1.800,00 €

Page 8: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

8. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau udal gizarte larrialdiko laguntzaren eskatzaileari, USM 1534/19 espedientea.

HIRUGARRENA: ESKATZEA udal gizarte larrialdiko laguntza eskatzaileari, USM 1534/19

espedienntea, emandako laguntzaren xedea justifikatzeko, Ugao-Miraballesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan gastuaren frogagiriak eta fakturak aurkeztuz.

LAUGARRENA: ESKATZEA udal gizarte larrialdiko laguntza eskatzaileari, USM 1534/19

espedientea, justifikatzeko etxebizitza berrira egindako helbide aldaketa familia erroldaren ziurtagiria aurkeztuz. 2.27 2019-02-08ko 44/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: Espedientea ABIARAZTEA Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan honako honi baja emateko:

- X X X - X X X

BIGARRENA: Entzunaldia ematea interesdunei, hamabost eguneko epean, alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

HIRUGARRENA: Ez bada lortzen interesdunei prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Estatuko Aldizkarian ARGITARATZEA eta Udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunek beraien izenak erroldan behar bezala ageri direla egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzaten. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi diren herriaren berri eman behar diote.

LAUGARRENA: Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei dagokienez, udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat. 2.28 2019-02-08ko 45/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Bide Zahar kaleko 3. zenbakiko 4. B etxebizitzan aluminiozko leiho bat hornitu eta ezartzeko, tabike batean bao bat botatzeko eta komunean dutxa-plater bat ezartzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari. 2.29 2019-02-11ko 46/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari arma-txartela 4.1 kategoriako G&G / CM16 SRL modelodun armarentzako.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA X X X jaunari:

- Ugao-Miraballesen erroldatuta egon beharko dela. - Bere balioa Ugao-Miraballes udalerrira mugatuta egongo dela. - Karabina bere bizilekutik kanpo eraman eta erabili ahal izateko, arma txartela eraman beharko duela beti. - Emango zaion A txartelaren balioa 5 urterako dela.

Page 9: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

9. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

HIRUGARRENA: A txartelaren eskatzailea denez, hamalau urte beteak izan beharko ditu, eta horretarako Nortasun Agiri Nazionala aurkeztu beharko du.

Arma txartela duen adingabeak ezin izango du arma erabili adin nagusiko pertsona baten laguntzaz

ez bada. Txartelek ez dute ehizatzeko baimenik ematen.

LAUGARRENA: IGORTZEA arma txartelaren inprimakiaren ale bat Guardia Zibilaren Arma Kontu-

hartzailetzari. 2.30 2019-02-12ko 47/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: Espedientea ABIARAZTEA Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan honako honi baja emateko:

- X X X

BIGARRENA: Entzunaldia ematea interesdunari, hamabost eguneko epean, alegazioak aurkezteko aukera izan dezan.

HIRUGARRENA: Ez bada lortzen interesdunei prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Estatuko Aldizkarian ARGITARATZEA eta Udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunek beraien izenak erroldan behar bezala ageri direla egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzaten. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi diren herriaren berri eman behar diote.

LAUGARRENA: Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei dagokienez, udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat. 2.31 2019-02-13ko 48/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: ESKATZEA X X X jaunari, "EL JARO ABEE"aren izenean, aurkeztu dezala Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 130. artikuluan zehazten den dokumentazioa, ebazpen hau jaso eta bost eguneko epean:

- Subrogazioaren xede diren langileen zerrendak, honako hauek adieraziz: aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboa eta kategoriaren zehaztasunak, kontratu mota, lanaldia, antzinatasun-data, kontratuaren epemuga, langile bakoitzaren ordainsari gordina, eta subrogazioan eragina duten langileei aplikagarri zaizkien indarrean dauden itun guztiak.

BIGARRENA: ESKATZEA X X X jaunari, "EL JARO ABEE"aren izenean, aurkez ditzala urteko kontuak, ibilgetuaren zerbitzu eta inbentario bakoitzaren memoria ekonomikoa, hau guztia auditoretza-enpresa independente batek ikuskatuta.

HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau Julián Sanz jaunari, "EL JARO ABEE"aren

izenean. 2.32 2019-02-13ko 49/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

Page 10: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

10. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

LEHENENGOA: ZUZENTZEA Ludoteka, Mirabatxo Kluba, Umentzako hiri-koloniak, gaztelekua, Gazteak informatzeko gunea (Gazteinfo), Historia eta ingurumena ezagutzeko zentroa; eta Kultur-etxeko zein jane Jauregiko aisialdi ikastaroak eman eta aurrera eramatea eta kultur jarduerak eskaintzea kontratatzeko administrazio-baldintza partikularren agiriko transkripzio akatsa, honela idatzita geratu behar delarik:

16. klausulan.- Administrazio-baldintza partikularren agiriko proposamenen edukia, B gutun-azal elektronikoa. Honako hau jaso behar da:

"- gehienezko luzera 100 orrialde, alderdi batetik."

BIGARRENA: ARGITARATZEA zuzenketa hau kontratatzailearen profilean.

2.33 2019-02-13ko 50/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: ZUZENTZEA El Jaro eta Arandiako kirol instalazioetan kirol jardueren zerbitzua eskaintzea kontratatzeko administrazio-baldintza partikularren eta baldintza teknikoen agirietako transkripzio akatsak, honela idatzita geratu behar direlarik:

B atalean. 14.1 klausulako zifretan edo ehunekoetan ebaluagarriak ez diren irizpideak.- Administrazio-baldintza partikularren agiriko esleipenerako irizpideak. Honako hau jaso behar da:

"1.- Oinarrizko planaren azterketa teknikoa eta eskainiko den zerbitzuaren memoria deskribatzailea, 0-35 puntu artean, honako puntu hauek jasoz:" "2.- Mantentze-lanen eskaintza (gehienez 9 puntu)"

5. klausulan.-Kirol instalazioen irekierarako gutxieneko ordutegiak eta egutegia, baldintza teknikoen agiriko testuan txertatzen da:

"Aurrekoaz gain, abuztuan itxita egongo dira El Jaro kiroldegiko instalazioak."

BIGARRENA: ARGITARATZEA zuzenketa hau kontratatzailearen profilean. 2.34 2019-02-13ko 51/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: ONARTZEA X X X andreak eskatutakoa eta ematea Ugao-Miraballesko Udal Hilerriko “San Juan” baterian dagoen 57. zenb. horma-hobiaren ehorzketa-eskubidea, gehienez ere 8 urterako. BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari. 2.35 2019-02-13ko 52/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, "Leziaga 1995 Construcciones, S.L."ren izenean, Bide Zaharraren Etxartea kalean bide publikoko 10 m2 okupatzeko baimena, 2019ko otsailaren 13tik 19ra bitartean. Horretarako, udal aparejadoreak idatzitako txosten teknikoan ezarritako baldintzak bete egin beharko ditu, eta “Udal eremu publikoaren erabilpen pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako tasak arautzen dituen Ordenantza”ren A epigrafean ezarritako tasa ordaindu beharko du.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari, "Leziaga 1995 Construcciones, S.L."ren

izenean.

2.36 2019-02-14ko 53/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

Page 11: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

11. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

LEHENENGOA: Espedientea ABIARAZTEA Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan honako honi baja emateko:

- X X X - X X X

BIGARRENA: Entzunaldia ematea interesdunei, hamabost eguneko epean, alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

HIRUGARRENA: Ez bada lortzen interesdunei prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Estatuko Aldizkarian ARGITARATZEA eta Udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunek beraien izenak erroldan behar bezala ageri direla egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzaten. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi diren herriaren berri eman behar diote.

LAUGARRENA: Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei dagokienez, udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat. 2.37 2019-02-14ko 54/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: Espedientea ABIARAZTEA Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan honako honi baja emateko:

- X X X

BIGARRENA: Entzunaldia ematea interesdunei, hamabost eguneko epean, alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

HIRUGARRENA: Ez bada lortzen interesdunei prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Estatuko Aldizkarian ARGITARATZEA eta Udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunek beraien izenak erroldan behar bezala ageri direla egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzaten. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi diren herriaren berri eman behar diote.

LAUGARRENA: Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei dagokienez, udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat. 2.38 2019-02-14ko 55/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Kontratatzea X X X andrea, 2019ko otsailaren 14, 15 eta 16an eta 27an liburutegiko laguntzaile funtzioak betetzeko, senitarteko baten gaixotasunagatik baimena duen Liburutegiko Laguntzaile titularra ordezkatuz.

BIGARRENA: JAKITERA EMATEA lan-kontratudun langileen ordezkari sindikalari eta X X X

andreari. 2.39 2019-02-14ko 56/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Lizentzia EMATEA X X X andreari, “Kabia” tabernaren jarduera eskualdatzeko, lehen Alex Reinaldo Saucedo Hoyos jaunaren izenean zegoena. Aipatutako jarduera Ugaoko Dorrea kaleko 23. zenbakidun eraikinaren behe solairuko merkataritza-lokalean gauzatuko da, sarrera Udiarraga kaletik.

Page 12: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

12. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Aipatutako lizentzia ematen da, betiere, hizpide dugun jarduerari eragiten dioten legezko xedapen orokorrak eta Udaltzaingoarenak, bereziki Udal Aparejadoreak 2019ko otsailaren 14an igorritako txosten teknikoan jasotzen direnak, honi erantsita doana, betetzen badira.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari.

2.40 2019-02-15eko 57/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: Espedientea ABIARAZTEA Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan honako honi baja emateko:

- X X X

BIGARRENA: Entzunaldia ematea interesdunari, hamabost eguneko epean, alegazioak aurkezteko aukera izan dezan.

HIRUGARRENA: Ez bada lortzen interesdunei prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Estatuko Aldizkarian ARGITARATZEA eta Udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunek beraien izenak erroldan behar bezala ageri direla egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzaten. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi diren herriaren berri eman behar diote.

LAUGARRENA: Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei dagokienez, udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat. 2.41 2019-02-15eko 58/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA X X X andreari, Arana eta Lupardo kaleko 3 zenbakiko etxejabeen erkidegoaren ordez, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, aipatutako eraikineko teilatu-hodiak, tximiniak, errematezko kapotak eta ur beltzen zorrotak konpondu eta aldatzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari, Arana eta Lupardo kaleko 3

zenbakiko etxejabeen erkidegoaren izenean. 2.42 2019-02-15eko 59/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: ESLEITZEA "Anticimex 3D Sanidad Ambiental Cantábrica, S.L."ri, udalerrian saguak hiltzeko, arratoiak hiltzeko, intsektuak hiltzeko, desinfektatzeko, legionella kontrolatzeko eta hegazti-izurriak kontrolatzeko zerbitzua 2019ko apirilaren 1etik aurrera, 16.879,50 €ko prezioan (13.950,00 € eta BEZaren 2.929,50 €).

BIGARRENA: 2019ko ekitaldiko aurrekontuetan dagozkion kredituak gordetzeko KONPROMISOA HARTZEA. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau “Anticimex 3D Sanidad Ambiental Cantábrica, S.L” enpresari. 2.43 2019-02-15eko 60/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

Page 13: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

13. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

LEHENENGOA: ESLEITZEA "LOTU, Servicios Integrales de Mantenimiento"ri, udalerrian saguak hiltzeko, arratoiak hiltzeko, intsektuak hiltzeko, desinfektatzeko, legionella kontrolatzeko eta hegazti-izurriak kontrolatzeko zerbitzuaren mantentze-lanen kontratua, 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko martxoaren 31ra arte.

BIGARRENA: 2019ko ekitaldiko aurrekontuetan dagozkion kredituak gordetzeko KONPROMISOA HARTZEA. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau "LOTU Servicios Integrales de Mantenimiento"ri. 2.44 2019-02-15eko 61/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: ESLEITZEA "Geuria, Hego Uribeko Herri Komunikabidea"ri, osoko bilkuren grabaketa zerbitzuaren mantentze-lanen kontratua, 2019 urterako, 2.904,00 €ko zenbatekoan (2.400,00 € + BEZaren 504,00 €).

BIGARRENA: 2019ko ekitaldiko aurrekontuetan dagozkion kredituak gordetzeko KONPROMISOA HARTZEA. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau "Geuria, Hego Uribeko Herri Komunikabidea"ri. 2.45 2019-02-15eko 62/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: ESLEITZEA "Global Edukinet Service" enpresari, Udalerriko Herriaren Enparantzan informazio-panel elektroniko baten instalazio eta mantentze-lanen kontratazioa, 3.569,50 euroko zenbatekoan (2.950,00 € + BEZaren 619,50 €), aurkeztutako proposamenari jarraiki.

BIGARRENA: 2019ko ekitaldiko aurrekontuetan dagozkion kredituak gordetzeko KONPROMISOA HARTZEA. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau "Global Edukinet Service" enpresari. 2.46 2019-02-18ko 63/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: Espedientea ABIARAZTEA Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan honako honi baja emateko:

- X X X

BIGARRENA: Entzunaldia ematea interesdunari, hamabost eguneko epean, alegazioak aurkezteko aukera izan dezan.

HIRUGARRENA: Ez bada lortzen interesdunei prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Estatuko Aldizkarian ARGITARATZEA eta Udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunek beraien izenak erroldan behar bezala ageri direla egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzaten. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi diren herriaren berri eman behar diote.

LAUGARRENA: Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei dagokienez, udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat. 2.47 2019-02-18ko 64/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

Page 14: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

14. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

LEHENENGOA: KONTRATATZEA Etorkintza Fundazioarekin, 2019 urterako drogomenpekotasunei aurrea hartzeko programaren kudeaketa zerbitzua, 8.820,00 €ko zenbatekoan.

BIGARRENA: 2019ko ekitaldiko aurrekontuetan dagozkion kredituak gordetzeko KONPROMISOA HARTZEA. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau Etorkintza Fundazioari. 2.48 2019-02-18ko 65/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: KONTRATATZEA X X X eta X X X andreekin 2019rako emakumeentzako aholkularitza juridiko zerbitzua, 1.017,06 €ko zenbatekoan.

BIGARRENA: 2019ko ekitaldiko aurrekontuetan dagozkion kredituak gordetzeko KONPROMISOA HARTZEA.

HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X eta X X X andreei.

2.49 2019-02-18ko 66/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: KONTRATATZEA «Aurrerantz Gizarte Ekimeneko Koop. Elk.»arekin, Zainduz programaren kudeaketa 2019 urterako, 4.825,00 €ko zenbatekoan.

BIGARRENA: 2019ko ekitaldiko aurrekontuetan dagozkion kredituak gordetzeko KONPROMISOA HARTZEA.

HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau «Aurrerantz Gizarte Ekimeneko Koop. Elk.»ari. 2.50 2019-02-18ko 67/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: KONTRATATZEA «Seguros Bilbao»rekin, Ugao-Miraballesko Udal honetako Udaltzaingoak erabiltzen duen 5252-JJL matrikuladun udal ibilgailuaren frankiziarik gabeko arrisku osoko aseguru-poliza, 2019 urterako, 602,44 €ko zenbatekoan.

BIGARRENA: 2019ko ekitaldiko aurrekontuetan dagozkion kredituak gordetzeko KONPROMISOA

HARTZEA. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau «Seguros Bilbao»ri.

2.51 2019-02-18ko 68/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: KONTRATATZEA «EDS Ingeniería y Montajes, S.A.»rekin, Ugaoko Leitoki LHI Ikastetxearen goi tentsioan instalazio elektrikoaren mantentze-lanak eta OCA ikuskatze-zerbitzua egitea; OCA ikuskatzea 471,90 €ko zenbatekoan (390,00 € + BEZaren 81,90 €) eta Ugaoko Leitoki LHI Ikastetxearen goi tentsioan instalazio elektrikoaren mantentze-lanak 484,00 €ko zenbatekoan (400,00 € + BEZaren 84,00 €).

BIGARRENA: 2019ko ekitaldiko aurrekontuetan dagozkion kredituak gordetzeko KONPROMISOA

HARTZEA. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau «EDS Ingeniería y Montajes, S.A.»ri.

2.52 2019-02-22ko 69/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

02/19 zenbakidun faktura-zerrenda ONARTZEA.

Page 15: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

15. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

2.53 2019-02-21eko 70/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: BAIMENA EMATEA X X X andreari, X X X jaunaren izenean, Arana eta Lupardo

kaleko 2. zenb. dagoen lokalean «Ibilgailuen gordeleku» jarduera ezartzeko, betiere hizpide dugun jarduerari eragiten dioten legezko xedapen orokorrak eta udaltzaingoarenak, bereziki txosten teknikoan jasotzen direnak, betetzen badira.

BIGARRENA: ESKATZEA X X X andreari, X X X jaunaren izenean, teknikari gaituak sinatutako ziurtagiria aurkez dezan. Bertan egiaztatu beharko da jarduera edota instalazioa aurkeztutako eraikuntza-proiektura eta dokumentazio teknikora egokitzen dela eta ingurumen betekizun guztiak betetzen dituela, kasua balitz, ingurumen eraginari buruzko adierazpenean jasotakoak barne.

HIRUGARRENA: GOGORATZEA eskatzaileari, proiektatutako jarduera ezin izango dela abian jarri,

udal teknikarien egiaztapen-bisita egin ostean, udal txosten teknikoan ezarritako neurri osagarrien eraginkortasuna eta segurtasuna bermatu arte. Era berean, egiaztapen-bisita noiz egin ahal den jakinarazi beharko duela.

LAUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari, X X X jaunaren izenean. 2.54 2019-02-21eko 71/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: Espedientea ABIARAZTEA Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan honako honi baja emateko:

- X X X

BIGARRENA: Entzunaldia ematea interesdunari, hamabost eguneko epean, alegazioak aurkezteko aukera izan dezan. HIRUGARRENA: Ez bada lortzen interesdunei prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Estatuko Aldizkarian ARGITARATZEA eta Udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunek beraien izenak erroldan behar bezala ageri direla egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzaten. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi diren herriaren berri eman behar diote.

LAUGARRENA: Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei dagokienez, udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat. 2.55 2019-02-21eko 72/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: Espedientea ABIARAZTEA Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan honako honi baja emateko:

- X X X

BIGARRENA: Entzunaldia ematea interesdunari, hamabost eguneko epean, alegazioak aurkezteko aukera izan dezan.

HIRUGARRENA: Ez bada lortzen interesdunei prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Estatuko Aldizkarian ARGITARATZEA eta Udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunek beraien izenak erroldan behar bezala ageri direla egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzaten. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi diren herriaren berri eman behar diote.

Page 16: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

16. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

LAUGARRENA: Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei dagokienez, udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat. 2.56 2019-02-21eko 73/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X andreari, VISESAren izenean, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Goikiri kaleko 5, 6, 7 eta 8 zenb. eraikinetan Uglass itxituran ura ez sartzeko eta tximinietan zein bistako leihoburuetan dauden pitzadurak konpontzeko obra-lizentzia, udal aparejadoreak egindako txostenean ezarritako baldintzak eta zehaztapenak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari, VISESAren izenean.

2.57 2019-02-21eko 74/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: Udalerri honetako auzokidea den X X X jaunari desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela EMATEA.

BIGARRENA: Interesdunari, txartelarekin batera, Europar Batasuneko estatukide ezberdinetan berau erabiltzeko baldintzen laburpena ematea. Baldintza horiek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Saileko 5/2016 Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan zehaztu dira. HIRUGARRENA: Gogoraraztea X X X jaunari adierazitako Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, txartela BOST URTERIK behin berritu beharko dela bere egoitzari dagokion udaletxean, bere desgaitasuna balioestean sor daitezkeen aldaketek txartelaren indarraldia galtzea ekar dezaketela alde batera utzi gabe. 2.58 2019-02-21eko 75/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: Udalerri honetako auzokidea den X X X jaunari desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela BERRITZEA.

BIGARRENA: Interesdunari, txartelarekin batera, Europar Batasuneko estatukide ezberdinetan

berau erabiltzeko baldintzen laburpena ematea. Baldintza horiek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Saileko 5/2016 Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan zehaztu dira.

HIRUGARRENA: Gogoraraztea X X X jaunari adierazitako Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, txartela BOST URTERIK behin berritu beharko dela bere egoitzari dagokion udaletxean, bere desgaitasuna balioestean sor daitezkeen aldaketek txartelaren indarraldia galtzea ekar dezaketela alde batera utzi gabe. 2.59 2019-02-21eko 76/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: DIRU-LAGUNTZA ESKATZEA Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa sustatzeko Sailari, 30.000 euroko zenbatekoan, Ugao-Miraballesko hiri-plangintzaren arau subsidiarioak berraztertzeko, otsailaren 21eko 10/2019 Foru Dekretuan ezarritako oinarriei jarraiki. 2.60 2019-02-22ko 77/19 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

Udalbatza Osoa 2019-01-29ko Ohiko Bilkurara DEITZEA.

Page 17: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

17. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

3.- MARTXOAREN 8KO, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNEKO ADIERAZPENAREN BERRI EMATEA. EAJ-PNV eta EH-BILDU udal talde bien artean, martxoaren 8ko, "Emakumeen nazioarteko egun"eko Adierazpenari buruzko ondorengo testua adostu dute:

2019KO MARTXOAREN 8KO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA BIZITZAK ERDIGUNERA!

Gizarteak mezu argia jaso zuen 2018an, Mugimendu feministak Martxoaren 8rako egindako emakumeen lan-etenaldi deialdiari eman zitzaion erantzunaren aurrean: kaleak bete ziren eta elkarlan-sareak sustatu, emakumeek beren aukera-berdintasuna erreklamatzeko abian jarrita zuten borrokak atzera bueltarik ez zuela. 2019rako ere indarrean jarraitzen dute emakumeen aldarrikapenek, "Bizitzak Erdigunera!" lelopean. Aurten ere, emakumeen bizitzak jasangarri, libre, anitz eta duinak izateko eskaerak kaleak hartuko ditu. Beharrezkoa da emakumeen lan-prekarietatea eta pobrezia salatzea, indarkeria matxista guztien aurka egitea, eta bazterkeria eta arrazakeriari uko egitea. Gizarte honen barnean emakumeengan eragiten duten zapalkuntza eta diskriminazio-sistema guztiak desagerrarazteko lanean gure udaletik ere Martxoaren 8an Emakumeok planto egitea eta Bizitzak Erdigunean jartzea aldarrikatuko dugu. Eta zer esan nahi du azken horrek, zehazki? Gure bizitzak sostengatu eta beroriek erdigunean jartzeko ordainduak eta ordaindugabeak diren lan guztiak beharrezkoak diren heinean, nagusiki emakumeoi egokitu zaigun zaintza-lan hori guztia eremu pribatu horretatik atera behar dugula; hau da, zaintza eta etxeko lanen ardura sozializatu behar dela eta gizonek eta erakunde publikoek ardura zuzenak hartu behar dituztela. Aurten, Euskal Herriko Mugimendu Feministak, hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialekin batera, deialdi berri bat plazaratu du, 24 orduko lanuztea proposatuz. 5 ardatzek osatzen dute greba: zaintza, enplegua, pentsiodunak, ikasleak eta kontsumoa. Greba feministak bizitzaren esparru guztietan zentratu nahi du, lan ordainduan eta ez ordainduan, kontsumo ereduan, sexualitatean, arrazakerian, etab. Euskal jendarteari erantzukizun kolektiboa eta bizitzari eusteko itun sozial berri bat eskatzen dio, berdintasun erreala eta eraginkorra lortuko dela bermatzeko politika publikoak barne hartu beharko dituen ituna. Aurten, iaz bezala, zainketak ardatz nagusi bat dira, hauen berrantolaketa soziala politika publikoen zeharlerro izan behar dela aldarrikatuz. Aurrekari hauek aintzat hartuta, Ugao-Miraballesko Udalak erabaki hauek hartzen ditu: Ugao-Miraballesko Udalak ardura hartzen du berdintasun erreala eta eraginkorra bermatuko duten politika publikoak burutzeko.

Page 18: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

18. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Ugao-Miraballesko Udalak ardura hartzen du zaintza-lanak bere politika publikoen erdigunean jartzeko. Ugao-Miraballesko Udalak, Mugimendu feministak deitutako greba dela eta, ardura hartzen du udaleko emakumezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak emateko. Azkenik, herritarrak deitzen ditu Emakumeen Nazioarteko Egunagatik Mugimendu feministak Martxoaren 8an deitutako mobilizazioetan aktiboki parte hartzera. 4.- 2018-12-31N EGINDAKO UDAL KONTAKETA AKTAREN BERRI EMATEA. Jakitera eman da 2018-12-31ko ondorengo Udal Kontaketa Akta, emaitzen laburpenarekin batera:

Epearen aurreko izakinak............................ 1.634.293,00 € Sarrerak guztira .............................................. 361.230,68 € Ordainketak........................................................ 478.657,25 € IZAKINAK GUZTIRA 2018-12-31n............ 6.866,43 €

Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak, eta Ogasuna eta Ondarea eta Barne-erregimen; Pertsonal eta Plangintza batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta honekin bat etorriz. Udalbatza Osoak, aho batez, ondorengoa erabaki du: ONARTZEA 2018-12-31n egindako Udal Funtsen Kontaketa Akta, bertan azaltzen diren kopuruekin. 5.- HISTORIKOAK DIREN EDO GUTXIENEZ 25 URTEKO ANTZINATASUNA DUTEN IBILGAILUEK TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGARI DAGOKION HOBARIA JASOTZEKO ESKAERAREN BERRI EMATEA.

EGITATEZKO AURREKARIAK

Historikoak diren edo gutxienez 25 urteko antzinatasuna duten ibilgailuek Trakzio mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagokion 2019 urterako hobaria jasotzeko eskaera hauek egon dira: TMIZ-IH 01/19 zenb., TMIZ-IH 02/19 zenb., TMIZ-IH 03/19 zenb., TMIZ-IH 04/19 zenb. eta TMIZ-IH 05/19 zenb. espedienteak.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Hobari hau Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen udal

ordenantzaren 4.2 a) artikuluan arautzen da. Honela, hain zuzen ere: "2. Hobariak:

Page 19: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

19. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Ibilgailu historikoek edo gutxienez 25 urteko antzinatasuna dutenek kuotaren %100eko hobaria izango dute. Antzinatasuna zenbatzeko ibilgailua egin zeneko data edo, data ezezagunekoa izanez gero, lehen matrikulazio-data hartuko da kontuan edo, hori ezean, modeloa edo aldaera egiteari utzi zioteneko data.

Aurreko atalean aipatutako hobaria jaso ahal izateko interesdunek berau eskatu

egin beharko dute, ibilgailuaren antzinatasuna egiaztatzen duten agiri egokiak aurkeztuz”. Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak, eta Ogasuna eta Ondarea eta Barne-erregimen; Pertsonal eta Plangintza batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta honekin bat etorriz.

Udalbatza Osoak, aho batez, ondorengoa erabaki du:

LEHENENGOA: ONARTZEA % 100eko hobaria 2019ko eta hurrengo urteetako TMIZn, 25 urte baino gehiago izateagatik, ondorengo espedienteei: TMIZ-IH 01/19 zenb., TMIZ-IH 02/19 zenb., TMIZ-IH 03/19 zenb., TMIZ-IH 04/19 zenb. eta TMIZ-IH 05/19 zenb.

MATRIKULA ESKAERA DATA ESPEDIENTEA X X X 2018/12/12 TMIZ/IH 01/19 X X X 2018/12/17 TMIZ/IH 02/19 X X X 2018/12/17 TMIZ-IH 03/19 X X X 2018/12/27 TMIZ-IH 04/19 X X X 2018/01/07 TMIZ-IH 05/19

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau interesdunei, TMIZ-IH 01/19 zenb., TMIZ-IH 02/19 zenb., TMIZ-IH 03/19 zenb., TMIZ-IH 04/19 zenb. eta TMIZ-IH 05/19 zenb. espedienteak. 6.- MOTOR HIBRIDOA DUTEN IBILGAILUEK TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGARI DAGOKION HOBARIA JASOTZEKO ESKAEREN BERRI EMATEA.

EGITATEZKO AURREKARIAK Hibridoak diren ibilgailuek Trakzio mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagokion 2019 urterako hobaria jasotzeko eskaera hauek egon dira: TMIZ-IHIB 1/19 zenb. espedientea.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Hobari hau Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen udal ordenantzaren 4.2 c) artikuluan arautzen da. Honela, hain zuzen ere:

Page 20: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

20. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

"2. Hobariak:

c) Motor hibridoak dituzten ibilgailuek % 50eko hobaria izango dute zerga-kuotan mugarik gabeko epean. Oro har, artikulu honetan xedatutako zerga-onurak ondorioak izango ditu eskaera egiten den dataren urtetik aurrera, betiere, zerga-zorra sortu den egunean aplikatzeko betekizunak betetzen badira. Zerga-onurak ez du atzeraeraginezko izaerarik. Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak, eta Ogasuna eta Ondarea eta Barne-erregimen; Pertsonal eta Plangintza batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta honekin bat etorriz.

Udalbatza Osoak, aho batez, ondorengoa erabaki du:

LEHENENGOA: Onartzea % 50eko hobaria TMIZn, ibilgailu hibridoa izateagatik, ondorengo espedienteari: TMIZ-IHIB 01/19 zenb.

MATRIKULA ESKAERA DATA ESPEDIENTEA HOBARIA X X X 2019/01/07 TMIZ-HIB 01/19 % 50

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau inderesdunari, TMIZ-HIB 01/19

zenb. espedientea. 7.- 2019 EKITALDIRAKO UDAL AURREKONTUAREN ETA LANPOSTU ZERRENDAREN BERRI EMATEA. 7.1.- 2019 EKITALDIRAKO UDAL AURREKONTUA Jakitera eman da diru-sarreren eta gastuen aurrekontua, alkatetzak eta bere gobernu taldeak idatzitakoa, 2019ko ekitaldi honetarako. Egiaztatu da aurrekontu horrek, Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bateginaren 149. artikuluan xedatutakoaren babesean, dokumentu hauek dituela: - Alkatetzaren memoria, edukia eta indarrean dagoenarekin alderatuz dituen aldaketa nagusiak azaltzen dituena. - Kontu-hartzailetzaren txosten ekonomiko finantzarioa. - Ekitaldiko inbertsioen urteko plana. - Aurreko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa. - Aurrekontua betetzeko udal araudia eta bestelako dokumentu osagarri batzuk. Lanpostu zerrendaren balorazioaren zain egonik, Ugao-Miraballesko Udal Lanpostu Zerrenda.

Page 21: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

21. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Ikusitakoaren arabera, aurrekontu orekatua da diru-sarrerei eta gastuei dagokienez.

Ikusita Kontuen Informazio-batzorde berezia eta Ogasuna, Ondarea eta Barne-erregimen batzorde iraunkorraren iritzia, eta EH-Bildu udal taldeak han jakinarazi duenez Osoko Bilkuran agertuko duela bere jarrera. Felicidad Bahillo EH-Bildu udal taldeko zinegotzi andreak hitza hartu eta ondorengoa adierazi du: «Aurten, helburutzat izan dugu osoko zuzenketarik ez aurkeztea, eta, baita ere, aurreko ekitaldietan irmoki atzera bota dizkiguzuen zuzenketa partzialik ez sartzea. Aurten aurrekontu akordio batera iristeko borondate argia genuen. Errazagoa ezin genizuen utzi, proiektu hau hobetuko zuten zuzenketak baino ez ditugu ekarri, mahai gainean egondako proposamenetan oinarritutakoak, dagoeneko eztabaidatuak eta, printzipioz, edo horrela sinestarazi diguzue, guztiok onartzeko modukoak zirenak.

Lau zuzenketa partzial aurkeztu ditugu, aktan jasota utzi nahi ditugunak, eta ondoren azalduko ditugunak, garrantzitsuak iruditzen zaizkigulako: BERDINTASUN TEKNIKARIA Dagoeneko hainbat ekitaldi egon gara figura hau eskatzen udalean, eta ez soilik beharrezkotzat jotzen dugulako udal honen zerbitzuen kudeaketa zein eskaintza guztia genero-ikuspegi batetik egiten dela kontrolatuko duen aditu bat izatea, baita ere eta batez ere, berehalako arreta profesionala eskainiko geniokelako diskriminazioa, bazterkeria edo erasoren bat sufrituko lukeenari. Ondorioztatzen dugu berdintasun teknikariaren figuraren beharrizanean sinetsi barik jarraitzen duela gobenu honek, eta IV. Berdintasun Planean xedatutakoa bete behar zenutelako sartu duzue udal aurrekontuetan. Eta komentatu diguzunez, zerbitzua lizitatuko duzue, eta ea zer eskaintzen diguten 9.000 €an eta astean lanegun batekin. Baina udalak zuzenean kontratatu behar du berdintasun teknikari hau, ez lizitazio baten bidez. Hau da teknikari honen zereginei ematen diozuen seriotasun edo garrantzia guztia. HAURRESKOLAKO ESTALKIA Hau «dejavú» mu¡oduko bat da, beste urte bat aitzakiekin eta luzamendutan ibiliz. Ez auzokideek ez guk ezagutzen ez dugun proeiktua dagoeneko ordainduta badago, estalki hori eskatzen duen umeen tutore guztien sinadura bilketa bat badago eta inguruko auzokideak jakinarazita badaude, lanak zergatik ez doaz aurrera? Zergatik ez da azkartasun handiagoz jokatu eta, holan, lanak ekitaldi honetako aurrekontu proiektuan sartu? SEMAFORO PASABIDEA EL JARON Lan hauek 2018ko aurrekontuetan jasota daude eta horaindik ez da ezer ere egin zebrabide horretan. Oinezko asko dabilen pasabide arriskutsua, oso garrantzitsua da hau nabarmentzea. Gobernu hau dagoeneko urtebete dago Bizkaiko Foru Aldundiak eskatutako balizko auditoretza txosten baten zain, arrisku handiko inguru baten jardutea

Page 22: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

22. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

ahalbidetuko digun txostenaren zain. Eta jardutea eragozten badigute, urteak joan urteak etorri jarraituko dugu egunen batean oso erraz ekidin zitekeen ezbeharren bat gertatu arte? ASKOTARIKO ERABILERADUN KARPA Inbertsio horrekin ez jarraitzeko prest geunden, zuekin akordio bat lortzeko borondate garbia erakutsiz, baina zuen aldetik, aurreko proposamenei ate-kolpe bat baino ez diezue eman. Aurten erraz eta sinple jarri dugu. Areto honetan jada hitz egin diren inbertsio zentzuzkoak, onargarriak eta beharrezkoak baino ez ditugu planteatu, eta, areto honetan komentatzen entzun genizuenez, zuek ere oniritzia ematen zeniotela uste genuen. Gainera, aurreko urteko ekitaldiko gerakin bat ere badaukagu, 158.000 €koa, eta beraz, finantzaketa ere ez zen arazoa. Aurka ezer izan ez arren, hiru proposamenak atzera bota dituzue, banan-banan, eta, Ekaitz asko sentitzen dut, baina dagoeneko ez du balio gure proposamenak etorkizunean kontuan izango direla esanez gogaitzen jarraitzea. Bada, etorkizuna da dagoeneko, zehazki urtebete geroago, proposamen berberak jarraitzen dute, eta, hala ere, aurrekontu-proiektu honetatik baztertu dituzue. Oso argia gobernu honek oposizioarekin duen jarrera: ez entzun, ez amore eman, ez adostu. Dena den, ez dugu aurrekontu proiektuaren kontra bozkatuko, abstenitu egingo gara; dagoeneko zuen konpromisoak betetzea eragozten dizueten hainbat oztopo dituzue -besteak beste, Aldundia, Ura, bankuak, eleiza, etab.- eta EH Bildu taldea ez da oztopo izango. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak hitza hartu eta bere harridura agertu du erabat baztertu izanagatik 2019 urteko ekitaldiko aurrekontuari zuzenketa partzialak aurkeztu ez izanaren inguruan EH-Bildu udal taldeak esandakoagatik. Adierazi du hor dagoela aurreko urteko osoko bilkuraren akta hori egiaztatzeko. Adierazi du bitxia dela aurreko legegintzaldian zuzenketarik aurkeztu barik aurrekontu baten aurka bozkatu duen udal talde batek -EH Bilduk- esatea hori. Jarraian, eta Berdintasun Planak derrigortuta Berdintasun Teknikari baten kontratazioa abian jarri izanaren inguruan EH-Bildu udal taldeak adierazitakoari dagokionez; gogorarazi du Plan hau iaz onartu zela, Gobernu Talde honen ekimenez, eta gainera ondorio guztiekin onartu zela. Gogorarazi du, baita ere, iaz dagoeneko esan zutela 2019 urtean Berdintasun teknikari bat egongo zela, hori bai, beste kontu bat da honek egin beharreko lanaldiaren inguruko adostasun batera ez iristea. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak berriro ere harridura agertu eta adierazi du ez duela ulertzen zergatik esaten duen EH-Bildu udal taldeak Bizkaiko Foru Aldundiak auditoretza bat egin behar duela semaforoa jartzeko. Galdetu die ea nork hitz egin duen auditoretzari buruz. Semaforoa jarri nahi den tokia foru errepidea dela azaldu die, eta titularra Bizkaiko Foru Aldundia denez, beronek eman behar duela baimena. Adierazi du behin eta berriro saiatzen ari direla baimena lortzen, baina iaz ere ez zutela baimenik eman; idatzita jasota dago. Zentzu honetan, adierazi du berriro ere etorri direla aldundiko

Page 23: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

23. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

ordezkariak orain dela 10 edo 15 egun, egoera aztertzera, eta oraingoan ere erantzunaren zain daudela, baina berriro ere adierazi du inork ere ez duela auditoretza bati buruz hitz egin eta ez daki nondik atera duten hori. EH Bildu udal taldeak abstentziora jotzearen inguruan, adierazi du hori ustekabe handi bat dela, aurka bozkatzen baitute beti, baita -aurretik esan bezala- proposamen bakarra ere aurkeztu ez duten urteetan ere. Honi dagokionez, adierazi du ez dakiela abstentzio honen zergatia hauteskunde urtean gaudela den. Hala ere, eskertzen du abstentzioa. Jarraian, Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak ondorengoa aipatu du: "Lehenengo eta behin, esatea EH Bilduren aldetik adostasun batera heltzeko borondate oso gutxi edo batere ez dugula ikusi. Lehenengo, 2018 urtean adostasunera iritsi ez eta orduko proposamen berberak aurkeztu dituzuelako. Edo gauza bera dena, ez duzue proposamen berririk egin 2019rako. Ez dakit hauteskundeetako programarako gordetzen dituzuelako den edo horiek direlako Ugao-Miraballeserako dituzuen proposamen guztiak. Bigarren, zuen proposamenak guri pasatu eta berehala, haien erantzuna jaso arte itxaron barik, dagoeneko argitaratu zenituztelako sare sozialetan, eta ostean udalerrian jarritako karteletan, ez genituela aurrekontueta jaso, 7.000 €tik gora gastatu ditugula proiektu baten gero 2019ko aurrekontuetan ez sartzeko, etab. 1. minututik jakin genuen egin duzuena egingo zenutela, iaz ere gauza bera egiteaz gain, testua gaztelera hutsean egoteak (izenburuak kenduta) agerian uzten zintuztelako. Euskara oso garrantzitsua da baina bigarren planoan uzten duzue mezu bat herritarrei helaraztea interesatzen zaizuenean. ARGAZKIA BILATZEN DUZUE, TITULARRA. Hau adierazi du inoiz EH Bilduk argazkia bilatzea leporatu diolako gobernu taldeari. Zentzu honetan, adierazi du EH Bilduri beraiei baino gehiago gustatzen zaiela argazkia bilatzea, sare sozialak, etab.. Beti izan da horrela eta horrela jarraitzen du izaten. Zuen proposamenei dagokienez, 4 egin dituzue, baina aurrekontuan sartzeko moduko bakarra, berdintasun teknikariarena. Beste hirurei dagokienez, gerakinarekin edo baita ere iazko aurrekontuan ez egikaritutakotik gauzatzea proposatzen duzue; beraz, ez lirateke aurrekontuan sartuko. Zerbait gerakinarekin badoa, ez doa aurrekontu barruan. Gainera, 3 proposamen hauetako bat, semaforoena, 2018ko aurrekontuan sartuta zegoen eta 2019ko aurrekontuan sartuko da; beraz, ez zen beharrezkoa zuek planteatzea. Uste dut oso larria dela legegintzaldiko 4 urte igaro diren honetan, eta kasuren baten legegintzaldi 2, EH Bilduko zinegotziek ez jakitea zer den Diruzaintzako Gerakin Likidoa, edo ez jakitea zer den aurrekontu bat. Beraz, esandakoa, egin dituzuen 4 proposamenetatik, iazko berberak izateaz gain, 3 ezin izango lirateke aurrekontuan sartu, gerakinaren aurka egin nahi dituzue eta.

Page 24: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

24. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Jarraian, zehaztasun handiagoz sartuko naiz zuen proposamenetan:

1. BERDINTASUN TEKNIKARIA (LANALDI ERDIKOA) 20.125 €:

Berdintasun teknikari bat kontratatzeko partida hau sartuta, iaz hartutako konpromisoa bete dugu. Eh Bilduk honen lanaldia Gobernu Taldetik proposatu duguna baino handiagoa izatea proposatu du. Gobernu taldetik uste dugu nahikoa dela astean behin etortzea, baina, azkenean, lizitazio bat badago, eskaintza irabazleak zehaztuko du zein izango den honen lanaldia. Argi dagoena da zerbitzu malgua izan behar dela, Udalaren beharretara egokitzen dena, eta, adibidez, beharrezkoa balitz garai jakin batzuetan denbora gehiago etorri beharko da, edo egunero telefono bidezko disponibilitatea izan beharko du. Aurrekoaz gain, EH Bilduk proposatu du pertsona hori enplegatu publikoa izatea, eta horrek Gizarte Segurantzaren kostua ere kontuan hartu behar izatea ekarriko luke. Beraz, aipatzen dituzuen 20.125 €ez gain, gutxi gorabehera beste 8.000-10.000 € gehiago ere sartu beharko lirateke aurrekontuan. Berdintasunerako teknikariaren lanaldia handitzeko, komunikaziorako partida ezabatu nahi duzue. Gu konbentzituta gaude funtsezkoa dela Udalaren jarduera herritarrei ezagurataztea, hori guztia jakinaraztea. Orain arte, aurreko urteetan baliabiderik ez zegoenez, zoritxarrez, gutxi, berandu eta gaizki informatzen aritu gara. Gaur egun, orain arte baino askoz ere presentzia handiagoa dugu prentsan eta udal web orrian, eta, beraz, informazio gehiago helarazten ari gara ugaotarrei. Ez dezagun ahaztu, aurrekoaz gain, albisterik esanguratsuenak dituen aldizkari bat argitaratzen ari garela 3 hilabetean behin, herritarrak informatuta mantentzeko funtsezko tresna dena. Halaber, berdintasunaren arloan eta kontratatuko dugun teknikariaren bitartez egingo dugunaren berri ere emango dugu, funtsezkoa iruditzen baitzaigu. Beraz, gardentasunaren eta informazioaren garai honetan, behar-beharrezkotzat jotzen dugun zerbitzua da.

2. HAURRESKOLAren PARKEA ESTALTZEA ETA EGOKITZEA 86.000 €:

Iaz esan genuen bezala, ados gaude Haurreskolako parkeko jolas-eremua estaliz gero zerbitzu handia emango geniekeela, bai bertako neska-mutilei, bai Epaltzako biribilgunera jolastera joaten direnei, baina egia da baita ere estalki horrek eragin bisual nabarmena izango lukeela hor bizi diren biztanleengan. Beraz, beste behin ere demagogia egiten ari zareten arren, proiektu batean 7.000 € baino gehiago gastatu ditugula eta ostean aurrekontuan ez dugula estalkia jasoko esanez, guk bete egingo dugu iaz hartu genuen konpromisoa: proeiktu hori auzokideei erakustea, horrela eskatu baitigute, eta ontzat joz gero, berau egikaritzea. Eh Bildukoei ez al zaizue axola inguruko auzokideen iritzia? Ez al zaizue axola estalkiak eragin diezaieken ikusmen-inpaktua? Kexu zarete proposamen hau ez delako aurrekontuan sartzen, kartelak atera eta kritikatu egiten duzue, eta, zera da proposatzen duzuena: gerakinaren kontura egikaritzea, eta hori horrela zuen proposamena ere ez litzateke aurrekontuan agertuko, eta larriena dena, ez zaretela horretaz konturatu ere egin.

Page 25: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

25. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Eta gainera, beste behin ere, ez duzue ezta proiektua ikusteko llanik hartu. Estalkia 86.000 €an baloratu duzue, "gutxi gorabehera", baina proiektuaren arabera beronek 168.000 €ko balioa du, hau da, ia bikoitza; dena den, bizilagunek ontzat joz gero hau ez litzateke eragozpen bat izango. Gaur egun ermitako zabuen estalkiak 264 m2 ditu eta honek 385 m2 izango lituzke.

3. UDIARRAGA KALEKO 77. ZENB. ERAIKINAREN SARBIDE ETA ESPALOIAK ATONTZEA ETA PASABIDE SEMAFORODUNA INGURUAN 49.100 €

Iaz bezala, jarduketa honekin eta semaforoarenarekin, zuena izango balitz bezala ikusarazi nahi duzue proposamena, gurea, Gobernu Taldearena izan denean Udiarraga 77 kalearen ingurua hobetzeko proposamena.

Semaforoei dagokienez, badakizue urte batzuk daramatzagula jar ditzaten borrokan. Joan den urtean, horretarako partida bat prestatu genuen, eta ez zen egikaritu Aldundiak berriro ere ukatu egin zigulako hura jartzeko baimena. Hala ere, ekin eta ekin ari gara eta duela 10-15 egun berriro ere Aldundiko ordezkariak berrriro etorri dira egoera beste behin aztertzeko. Gaur egun, erantzunaren zain gaude, ea azkenean beharrezko baimena ematen diguten. Beraz, ez dira aitzakiak; izan ere, errepidearen titularra den erakunde bat dago, eta hori da baimena eman behar diguna. Gainera, partida hau 2018ko aurrekontuan sartuta dagoenez, gure asmoa aurtengo aurrekontuetan txertatzea zen, beraz, zuen proposamena ez zen beharrezkoa. Eta esan dudan guztia esanda ere, joan den urteko betearazi gabekoaren kargura egitea proposatzen duzue. Gerakinaren kargura esan nahi duzuela uste dut, eta beraz, hau ere ez litzateke aurrekontuan agertuko.

4. ERABILPEN ANITZEKO KARPA (20x30m) 14.789 €:

Iaz esan nuena hitzez hitz esango dut. Proposamen bera, erantzun bera: honelako karpa bat edukitzea, alde batetik, ondo legoke. Izan ere, gobernu taldean behin baino gehiagotan baloratu dugu, kulturako langileekin, brigadakoekin eta teknikariekin batera. Eta guztiok bat gatoz ez litzatekeela oso funtzionala izango esatean, betiere urte guztian muntatuta utzi ezean. Guk ez dugu bideragarritzat jotzen 20X30 metroko karpa bat urte osoan muntatuta izatea, eta zuek, iaz esan zenigutenaren arabera, ere ez; gainera, antzeko karpa duten tamaina handiko udalerriren baten ere esan digute eguraldiak hondatu egiten dituela olanak, eta dirutza dela hauek aldatzea. Bestela, urte osoan utziko genuke muntatuta, baina konturatu behar gara jaietan eta egun zehatz batzuetan baino ez genukeela erabiliko, muntatze-lanek egun 2 irautebn baitute eta kentzeak 1, gutxienez. Gainera, ez dugu honelako tamainako karpa bat muntatzeko eta desmuntatzeko langile nahikorik, eta kontratatu egin beharko genituzke karpa erabili beharko genukeen bakoitzean. Eta kontratazio hori ez da inola ere merkea. Milaka euroz ari gara muntatzen den bakoitzean. Beraz, zer egingo dugu? Herri bazkari bat dagoenean, gutxi jota 4.000, 5.000 edo 6.000 € kostatuko zaigun karpa bat jarriko dugu? Beste alderdi garrantzitsu bat karparen kostua da. 14.789 € aipatzen dituzue, baina zenbateko hori ez da tamaina honetako karpa batek duen benetako kostura heltzen. Tamaina honetako karpa batek 35.000-40.000 € bitarteko kostua dauka. Beraz, guk ez dugu justifikagarri ikusten urtean bizpahiru alditan erabiliko den karpa

Page 26: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

26. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

batengatik 40.000 € inguruko inbertsioa egitea. Gainera, eskuratzeak izango lukeen 40.000 €ko kostuari urtero beste zenbateko batzuk erantsi beharko litzaizkioke: muntaia eta desmuntaia, garbiketa, aseguruak, konponketak eta, agian, gordetzeko higiezinen bat alokatzea. EH-Bilduren karpa moduluka erosteko asmoaren inguruan, moduluka eta urte desberdinetan erosi arren kostuak berdina izaten jarraitzen du, 35.000 - 40.000 € inguru, eta urtean bizpahiru aldiz baino ez litzateke erabiliko. Gainera, posible da egitura moduluka erosi ahal izatea, baina hori estaliko lukeen lona? Iaz, gai hori jorratzean, udal brigadarekin hitz egiteko gonbitea egin nizuen, bere iritzia eman zezaten. Egin duzue? Ez, ezta? Semaforoekin eta Haurreskolako estalkiarekin bezala, inbertsio hau gerakinarekin gauzatzea proposatzen duzue, eta, beraz, ez litzateke aurrekontuan sartuko. Azken batean, iaz zuen kritikak jaso genituen zuen proposamenetakoren bat ez zelako aurrekontuan agertzen, nahiz eta guk gerakinarekin egiteko konpromisoa hartu, eta aurten 4 proposamenetatik 3 gerakinarekin egitea proposatzen duzue. "Politikan serioak izan beharra dago, eta konpromisoak idatziz hartu behar dira, ez gerakinaren kargura" esatera iritsi zen Goio. Bada, badirudi hori erabat aldatu dela aurten, hori baita zuek proposatu duzuena, eta hau guztia aurrekontu bat zer den ez dakizuelako. Eta hau Ugao-Miraballesko herriak jakin behar duelakoan nago. Argi dagoena da buelta bat eman behar zaiola Gernikako Enparantzaren etorkizunari, zeintzuk diren beharrizanak, zelako erabilera ematen zaion eta eman nahi zaion, etab., eta horren arabera jardun. Ez da baztertzekoa azterketa honetatik ondorioztatzea, adibidez, estali egin behar dela gunea, baina ez, esaterako, karpa desmuntagarri batekin. EH-Bildu udal taldeko Felicidad Bahillo andreak alkateari eskatu dio argitzeko zelan esaten duen iaz ez zutela zuzenketarik aurkeztu eta orain iazko lau proposamenetan oinarritzen dela ordezkatzen duen udal taldearen jarrera. Alkateak, Ekaitz Mentxaka Corralek, azaldu dio iaz ez zela akordiorik egon eta EH-Bildu udal taldeak orain aurkeztu dituen lau proposamenak aurkeztu zituela iaz ere. Eta gaineratu du urte batzutan EH-Bildu udal taldeak ez duela inolako zuzenketarik aurkeztu eta, hala ere, kontrako botoa eman duela. Eta gaineratu du berak ez duela esan aurten edo iaz ez dutela proposamenik aurkeztu; esan duena zera dela: aurreko legegintzaldian egon zirela urteak aurrekontuari proposamen bakar bat ere aurkeztu ez zizkiotenak. Felicidad Bahillo andreak, EH-Bildu udal taldekoak, zehaztu du bere udal taldeak baliabide propioak erabiltzen dituela bizilagunei informazioa emateko, beraien ustez egin behar duten moduan. Aldi berean, semaforoentzako auditoretzari dagokionez, adierazi du ez duela Udalak egin behar, Bizkaiko Foru Aldundiak kontratatu behar duela semaforoak instalatzea bideragarria den ala ez ikusteko.

Page 27: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

27. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

EAJ-PNV udal taldeko Jon Iñaki Larrabide zinegotzi jaunak azaldu dio Bizkaiko Foru Aldundiak bere teknikariei txosten bat egiteko agintzen diela. Txosten hau loteslea da eta bere espedienteari dagokio. Ondoren, Aldundiak txosten negatibo bat egin duela nabarmendu du, semaforoa ez den beste alternatiba batzuk zeudela uste zutelako.

Felicidad Bahillo andreak berriro ere parte hartu eta esan du udal ekonomialariari egin zioten lehen galdera hau dela: gerakina erabil zitekeen ala ez, eta erantzuna baiezkoa izan zela. Eta horrek zera esan nahi du, edozein partida kargatu daitekeela, eta, beraz, gauza guztietarako dirua dagoela, beraiek proposatzen dutenerako zein udal taldeak proposatzen duenerako.

Komunikaziorako partida ezabatzeko proposamenari dagokionez, adierazi du bere

udal taldearentzako berau ez dela beharrezkoa. Felicidad Bahillo andreak bere parte hartzearekin jarraitu eta Epaltzako biribilguneko jolas-gunean estalki bat eraikitzea nahi duten auzokideei kontsultatu behar zaiela uste duten ala ez alkateak egindako galderari dagokionez, auzokideei dena kontsultatu behar zaiela azpimarratu du. Era berean, Haurreskolako karparako proposatzen dituzten diru-kopuruak Santurtziko Udalarentzako estalki batek izan duen kostuari buruzko albiste batetik atera dituztela azaldu du. Eta Goio Ramos jaunak esan du zerbitzua emango duen urteko azken bederatzi hilabeteak hainbanatu ostean, Udal teknikari baten kostuan oinarritzen dela Berdintasun teknikariaren kostua. Lan bera soldata bera. Jarraitu du adieraziz ez dela serioa alkate jaunak esatea ikusiko dela zer eskaintzen duten lizitatzaileek, edo, esatea telefono bidezko disponibilitatea izan beharko duela, etab. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak EH Bilduko ordezkariek esandako guztia erantzuten hasi da. Udal talde horrek informazioa emateko baliabide propioak dituela esandakoaren inguruan, adierazi du normala iruditzen zaiola, baina ez zaiola serioa iruditzen karparen aurrekontua aurrekontuaren barruan ez dela sartu leporatzen dieten kartelak jarritzea herri osoan, EH Bilduk egindako proposamenak ere ez baitu aurrekontuan sartzen. Diruzaintzako Soberakin likidoa erabiltzeko aukera zegoen ala ez udal ekonomialariari egindako galderari dagokionez, alkateak erantzun dio jakina dela erabili daitekeela, baina betiere 2018ko aurrekontua kitatu ostean, ez aurretik; eta, hau ez da oraindik gertatu udalbatza egiten ari garen une honetan, aurrekontuari hasierako onarpena ematen ari garenean. Honi dagokionez, adierazi du ekonomialariak berak esan ziela 2018ko aurrekontua ixteko aldundiko teknikari bat etorriko dela udaletxera martxoaren 7an edo 20an. Hortik aurrera, Haurreskolaren ondoko estalkia bezalako egitasmoetara bideratu daiteke diruzaintzako geldikin likidoa. EH-Bildu udal taldeko Rufi Rubio andreak galdetu du ea Haurreskola ondoko estalkia egiteko borondaterik dagoen Gobernu taldearen aldetik.

Page 28: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

28. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak erantzun dio baietz, baina betiere inguruko auzokideek oniritzia emanez gero. Eta gogorarazi dio soiliki pertsona bi bertaratu ziren foro bat egin zela. Eta horrelako auzokideen kuorumarekin ezinezkoa da hain erabaki garrantzitsua hartzea. Gainera, proiektua enkargatu behar zen aurretik, eta hori dagoeneko egin da. Beraz, orain auzokideei aurkeztea eta erabakitzea baino ez da geratzen. Era berean, udal txikia izanik ez dela beharrezkoa komunikazio zerbitzu bat EH-Bildu udal taldearen ideiari dagokionez, gogorarazi die herritarrei informazioa emateko beharrezkoa dela zerbitzu hau. Adierazi du kontua ez dela soilik prentsa-oharrak idaztea, aldizkaria prestatzea ere sartzen da, informazio hori kaleratzea, eta abar. Honi dagokionez, azpimarratu du herritarrei informazioa ez zaiela iristen dioten kexak jasotzen dituztela. Herritarrei dena kontsultatu behar zaiela Felicidad Bahillo andreak egindako baieztapenaren inguruan, adierazi du hori ez datorrela bat EH Bilduk estalkiari buruz egindako proposamenarekin, ez baitakite auzokideak ados dauden ala ez. Alkate jaunaren ustez, jakin egin beharko da zein den auzokideen iritzia, zeintzuk diren haurreskolaren beharrizanak, dena baloratu beharko da eta, ondoren, udalbatzari dagokio hartu beharreko erabakia hartzea. Berdintasun teknikariaren soldata kalkulatzeko udaleko beste teknikari batzuk zenbat irabazten duten kontuan izan dutela Goio Ramos jaunak adierazitakoaren inguruan, alkate jaunak erantzun dio kontuan hartu dutela soldata baina ez Gizarte Segurantzaren kostua.

Esleipendunak egingo duen eskaintza ikusiko dela alkate jaunak esandakoa ez zaiola serioa iruditzen adierazitakoaren gainean, azkenera arte ez dela jakiten zelako eskaintza egingo duen esleipendunak, eta esleipen guztietan gertatzen dela hori. Telefono bidezko disponibilitateari dagokionez, beste udal batzuetan daudenean ere badutela beste udal langile batzuk, esaterako, berdintasun teknikariak edo gizarte langileek. Zerbitzuaren beharrizanen arabera, Ugao-miraballesko udaletxean fisikoki ez dauden langileei une horretan zerbitzua ematen ari diren udaletxeetara telefonoz deitu behar izaten zaie puntualki. Adierazi du nolabaiteko malgutasuna egon behar dela zerbitzuan. Jon Iñaki Larrabide jaunak gogorarazi du konprometitutako gastuak daudela diruzaintzako gerakin likidoan, esaterako kiroldegiko aparkalekua. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak bere parte hartzarekin jarraitu eta 2019 ekitaldiko aurrekontuari buruzko ondorengo azalpenak eman ditu:

«6. urtez jarraian herritarrek zein herriko elkarteek aurrekontuak egiten parte hartu ahal izatea ahalbidetu dugu. Zehazki, honako bitarteko hauen bidez proposamenak bidaliz parte hartu ahal izan dute:

Page 29: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

29. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

• Etxebizitza guztietan buzoneatu zen inkesta. Inkesta bera eskuragarri egon zen baita ere udal Webgunean

• Ateak zabalik egun bi antolatu ziren otsailaren 4an eta 11n. • Otsailaren 18an aurrekontu-zirriborroa aurkezteko jardunaldi bat antolatu zen.

Jardunaldi honek helburu hirukoitza izan zuen; ugaotarren aldetik proposamenak jasotzea, eta era berean, aurrekontuaren partidak ezagutaraztea eta egon litezkeen zalantza guztiak argitzea.

• Elkarteen kasuan, beraien proposamenak idatziz helarazteko aukera izan dute, udaletxetik bidali zitzaien gutunari erantzunez.

• Ugao-Miraballes Zabaltzen aplikazioa • Aurrez aurre

Beti bezala, proposamen hauetako batzuk aurrekontuan sartu ditugu, eta urteak aurrera egin ahala, betetzen joango gara. Aurten ere, eskerrak eman nahiko nizkieke moduren batean edo bestean ekarpenak helarazi dizkiguten pertsona guztiei. 40 izan dira inkesten bidez ekarpenak egin dituzten ugaotarrak, eta aurrez aurrez ekarpenak egin dituzten herritarrak ere egon dira.

2019KO AURREKONTUAREN LABURPENA

4.338.150,24 €ko sarrera eta gastu aurreikuspena duen aurrekontua onartzea planteatzen da. Azkenean, Udalkutxatik 2.783.570 €ko sarrerak etorriko dira. Zenbateko hau aurrekontu osoaren %64,16 da, 2018an aurrekontu osoaren %59,88 izan zen bitartean. Sarrerak 4.338.150,24 €koak izanik, hauetatik 3.129.005,03 € (%72,13) beste erakunde batzuetatik datoz (Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia); aldiz, aurrekontuko sarrera guztien %27,87 herrian zergetatik eta tasetatik bildutakotik dator.

Gastuari dagokionez, azpimarratu behar da aurten igo egin dela Berdintasun edo

Kultura bezalako sailen aurrekontua (%11,74 jardueretan eta %13,64 Ortzadarrek

eskaintzen dituen programetan: Ingurumena eta Historia Ezagutzeko Zentroa, Mirabatxo Kluba, Gazteinfo, Tokiko Enplegu Zerbitzua, Hiri Koloniak eta abar.).

Enpleguan, gazteen eta langabeen prestakuntzaren aldeko apustu garbia egin

dugu berriro ere. Horren erakusgarri 45 urtetik gorako pertsonak prestatzeko Lanberri programa (14.850 €), edo prestakuntzarako partida handitu izana.

Inbertsioei dagokienez, aurrekontuak inbertsio garrantzitsu batzuk ere barne

hartzen ditu, esaterako, San Bartolome Elizaren elizpean burutu nahi dugun jarduketa. Jarduketa honen bidez, gaur egun erabilerarik ez duten lokalak eraitsi eta Herriaren Enparantza errekarekin eta paseoarekin lotuko da. Iberdrolak errekaren pasealekuan, elizaren ondoan, duen transformadorea ere kentzeko lanean ari gara. Gure hiribilduaren etorkizunerako funtsezko proiektua.

Page 30: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

30. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Auzokideen bizi-kalitatea hobetzeko beste inbertsio garrantzitsu batzuk Goikirin egingo dira: gaur egungo jolastokiaren osagarri izango den zaburen bat eskuratuko da eta gazteenentzako multikirol kantxa bat ere eraikiko da, auzo horretako bizilagunen eskaria baita.

Nabarmendu behar dugun beste jarduketa bat, Europar Batasunetik diru-laguntza

lortu ondoren, Udal Wifi sarea instalatuko dela. Berau abian jartzeko 2020ra arteko epea dugun arren, aurten bertan jartzea da gure asmoa.

Ezin dugu ahaztu Arandia pasealekuan, hain zuzen ere futbol zelaiaren eta

errekaren paraleloan doan tartean, egingo dugun inbertsioa, jende ugari ibiltzen baita inguru honetatik, eta ezta ere El Jaron, Udiarraga 77 parean ingurunea hobetuz egingo dugun jarduketa, inguruko auzokideek aspalditik egindako eskaria baita berau.

Orain dela urte batzuk eraginkortasun energetikoaren alde hasitako lanekin ere

jarraituko dugu; hori horrela, dauden luminariak aldatu eta gutxiago kutsatzen duten eta eraginkorragoak diren beste batzuk jarriko ditugu. Gogoratu beharra dago azken urteotan, alde batetik, argindarraren faktura askoz gutxiago ordaintzea lortu eta baliabide hauek beste inbertsio edota jarduketa batzuetara bideratu ahal izan ditugula, eta bestetik, urtetik urtera berotegi-efektuko gas gutxiago isurtzen dituen udalerria izatea lortu dugula.

Eta beste jarduketa batzuk ere egingo ditugu, esaterako, HAPO egiten jarraitu edo

El Jaro Kiroldegiko igerilekurako ponpa berriak eskuratuko ditugu. Bestalde, aurrekontuaren %32,31 langileen kapituluari dagokio. Kapitulu honek 4

arrazorengatik izan du igoera nabarmena: aurreikusitako %2,25eko ordainsari igoera, Lanpostuen Balorazioen ondoriozko igoera, Udalak Gizarte Segurantzari ordaintzen dizkion kuotek izandako igoera handia, eta, langileak ordezkatzeko bideratutako partidan aurreikusitako 15.000 €ko igoera. Aurten ere igoerarik izango ez duen ordainsari bakarra alkatetzarena da, berriro ere izoztuta geratu delarik.

2019koak, beste behin ere, aurrekontu sozialak izango dira. Gizarte Ekintza

sailean 100.000 €ko aurrekontua izango du Etxez etxe laguntzako partidak, 2018an benetan gauzatutakoa baino zenbatekoa handiagoa, eta 65.000 €tik 87.000 €ra igoko dira Gizarte Larrialdiko Laguntzak. Udal Gizarte Larrialdiei dagokienez, aurreko urteetan aurrekontuan egon diren 5.000 €ak mantendu ditugu, partida honetako euro bakarra ere erabiltzeko beharrizanik egon ez den arren, edozein ustekaberi aurre egin ahal izateko garrantzitsua delakoan baikaude. Mendetasuna dutenen zaintzaileak artatzeko zerbitzuak eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen dituen Zainduz programa mantentzeko apustua ere egin dugu, guretzako nahitaezkoa baita eskaintzen duen zerbitzua. Baita ere gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea (46.583 €. Adingabea keta familiak artatzea + jarduerak).

DYAri, Down Sindromedunei, Odol emaleen elkarteari eta gizarte eremuko beste

elkarte zein erakunde batzuei ematen zaizkien diru-laguntzak ere mantendu egingo ditugu. Aurreko guztiaz gain, Drogomendekotasunei buruzko plan bat egiteko 7.800 €ko partida bat gaitu dugu.

Page 31: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

31. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Beraz, esan dezakegu Ugao-Miraballesen estali egiten ditugula gizarte-laguntza jasotzeko eskubidea eduki eta baldintzak betetzen dituzten herritar guztien gizarte beharrizanak.

2019 urtea ere garrantzitsua izango da kulturarentzako eta kirolarentzako,

hainbat kirol proba egitea aurreikusten baita Ugao-Miraballesen: esaterako, emakumeen txirrindularitza lasterketa, autoen rally-a, Herri Krosaren XI. edizioa, mountain bike-en tronchabicis martxa, motozaleen kontzentrazioa, etab.

Aurten, berdintasun sailean, jarraipena izango duen berdintasun teknikari bat

kontratatuko da. Era berean, aurten ere aurrekontu garrantzitsuak izango dira tokiko

saltokientzako; alde batetik, Ugaobonoarekin jarrituko dugu, eta, bestetik, ugaotarrek eta inguruetako herritarrek gure herriko saltokietan kontsumitzea sustatzeko kanpaina desberdinak abiaraziko dira.

Laguntzei eta diru-laguntzei dagokienez, azpimarratzea 200.000 € bideratzen

ditugula herriko kultur elkarteak, herriko kirol taldeak, DYA, minbiziaren aurkako elkarteak, Down Sindromearen elkarteak, GLL, Udal Gizarte Larrialdiak, etxebizitza hutsen mibilizazioak, garapen bidean dauden herrialdeetara transferentziak, euskara ikastea, eskola, Guraso elkartea, Ugaoko eta Arrigorriagako instuitutuak, Ugaobonoa, etab... diruz laguntzeko.

Bestalde, Ugao-Miraballesen etxebizitzak alokatzea dinamizatzen ahalegintzeko

egitasmo bat jarri genuen abian orain dela 5 urte. Aurten ere etxebizitza programa publikoetarako zuzenduko diren eta eraberritze-lanak behar dituzten etxebizitzei zuzendutako partida bat ezarri da. Kasu hauetarako, EIOZaren gaineko hobaria ere mantentzen dugu. Autokritika egin behar da; izan ere, errehabilitaziorako laguntza horiek ez dute funtzionatu, horregatik, laster, ordenantza hobetzeko asmoz aldatuko egingo dugula iragartzen dugu.

Inbertsioei dagokienez, honako hauek egingo dira:

• Paisaiaren ekintza planari dagozkion ekintzak garatzea 91.751 € • Zabu berriak eskuratzea, 17.525 € • HAPO, 51.071 € • Eraginkortasun energetikoari dagozkion jarduketak, 31.101 € • Udal Wifi Sarea ezartzea, 15.000 € • Kiroldegiko igerilekuetan ponpa berriak ezartzea, 6.430 € • Zebra bideetan jarduketak egitea, 20.000 € • Arandiako pasealekuko zoladura konpontzea, 36.872 € • Udiarraga 77 inguruko sarbideak eta espaloiak, 34.100 € • Multijolas zelaia Goikirin, 18.150 €. • Kamerak ezartzea, 20.000 € • Informatika-tratamendurako ekipo berriak eskuratzea, 13.000 € • Inbertsioak bake epaitegian, 2.000 €

Page 32: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

32. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Aipatutako inbertsioei, iaz beste erakunde batzuetatik baherrezkoa den baimena jaso ez izanagatik egikaritu gabe geratu zirenak gehitu beharko genizkieke. Baimen hauek dauzkagunean egikarituko ditugu aurreikusitako lanak: kiroldegiko aparkalekua handitzea eta irisgarritasuna hobetzea (79.500 €), kamerak ezartzea (20.000 €), Paiasaiaren Ekintza PLanari dagokion ekintzak garatzea (beste 116.500 €) elizpea hustu eta, horrela, errekako pasealekua plaza eta kale zaharraren inguruarekin lotzeko, eta Eguneko Zentroaren aurrean zebrabideko semaforoak (20.000 €). Beti bezala, aurten ere azpimarratzekoa da egingo diren inbertsio askok herritarrek egindako proposamenetan dutela jatorria. Eta aurretik aipatutako inbertsioez gain, beste jarduketa garrantzitsu batzuk ere egingo ditugu:

• Hilerria: iragazgaitzea eta irisgarritasuna hobetzea,14.520 €. • Espaloiak eta oinezkoentzako pasabideak aldatzea, oztopo arkitektonikoak kendu

asmoz, 9.000 € • Hiri altzariak eta seinaleztapena, 14.520 € • Zabuak hobetzea, 5.000 € • Kaleetako zuloguneak konpontzea, 20.000 € • Konponketa arruntak, 81.057,21 € • El Jaro kirol instalazioetan hobekuntza-lanak, 6.000 € • Kirol instalazioen mantentze-lanak (Arandiako kanpoko igerilekuak eta futbol

zelaia), 7.150 € • Hainbat lekutan argiteria hobetzea • Etab."

2019 ekitaldirako aurrekontuaren proposamena bozketara eramanda, onartu egin da EAJ-PNV udal taldearen aldeko 8 botoekin eta EH-Bildu udal taldeko 3 zinegotzien abstentzioarekin. Beraz, Udalbatza Osoak erabaki du: LEHENENGOA: ONARTZEA, proposatzen den 2017 urteko ekitaldirako Udal Aurrekontu proiektua, kapituluka ondorengo laburpenarekin:

Page 33: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

33. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

GASTUEN EGOERA KAPITULUAK IZENDAPENA Zenbatekoa

1 2 3 4 5 6 7 8 9

A) ERAGIKETA ARRUNTAK LANGILE GASTUAK GASTUAK ONDASUN ARRUNTETAN ETA ZERBITZUETAN GASTU FINANTZARIOAK TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

B) KAPITAL-ERAGIKETAK INBERTSIO ERREALAK KAPITAL TRANSFERENTZIAK AKTIBO FINANTZARIOAK PASIBO FINANTZARIOAK

1.401.589,47 2.349.933,05

-------- 265.627,72

--------

321.000,00 ------- ------- -------

GASTUEN AURREKONTUA GUZTIRA 4.338.150,24

DIRU-SARREREN EGOERA

KAPITULUAK IZENDAPENA Zenbatekoa

1 2 3 4 5 6 7 8 9

A) ERAGIKETA ARRUNTAK ZUZENEKO ZERGAK ZEHARKAKO ZERGAK TASAK ETA BESTE SARRERA BATZUK TRANSFERENTZIA ARRUNTAK ONDARE-SARRERAK

B) KAPITAL-ERAGIKETAK INBER. ERRE. BESTERENTZEA ETA HIRIG. JARD. SOR. BESTE DIRU-SARRERA BATZUK. KAPITAL TRASFERENTZIAK AKTIBO FINANTZARIOAK PASIBO FINANTZARIOAK

822.399,67 24.000,00

361.377,38 3.061.637,94

1.367,56

------- 67.367,69

------- ------

SARREREN AURREKONTUA GUZTIRA:. 4.338.150,24

BIGARRENA: ONARTZEA Aurrekontua Gauzatzeko Udal Araudia, espedientean

txertatuta dagoena. HIRUGARRENA: ONARTZEA barruko kontrol prozedura. LAUGARRENA: JENDAURREAN EZARTZEA aipatutako dokumentazioa 15 egunez, BAOn eta Udal Ediktuen taulan argitaratuz, kontuan izanik aipatutako epean erreklamaziorik aurkeztu ezean aurrekontua behin betiko onartutzat joko dela; erreklamazioren bat aurkeztuz gero Udalbatzak hilabeteko epea izango du ebazteko.

Page 34: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

34. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

7.2.- UGAO-MIRABALLESKO UDAL LANGILEAK 2019 URTERAKO. Jakitera eman da 2019 ekitaldirako Ugao-Miraballesko Udal honetako plantilla, eta

erabaki honen I. eranskinean jasota dauden moduan osatu dira. Aintzat hartu da plantilla Tokiko Udalbatzak sortutako plaza multzoa dela.

Funtzionarioei dagokienez, kidegoak, eskalak, azpi-eskalak, klaseak eta kategoriak daude; eta lan-kontratudunei dagokienez, sailkapenerako hainbat talde, aplikagarria den araudiak ezarritako egituraren arabera.

Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak, eta Ogasuna eta Ondarea eta Barne-erregimen; Pertsonal eta Plangintza batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta honekin bat etorriz.

Udalbatza Osoak, bertaratutakoen adostasunarekin, ondorengoa erabaki du:

LEHENENGOA: ONARTZEA bere horretan, Ugao-Miraballesko Udal honetako plantilla, I. eranskinean bildutakoa, 2019. urterako aurrekontu-proiektuan jasota dagoen moduan. BIGARRENA: JAKINARAZTEA erabaki hau Ugao-Miraballesko Udal honetako langile publikoen (funtzionarioak eta langile lan-kontratudunak) ordezkari sindikalei. 8.- KORRESPONDENTZIAREN BERRI EMATEA.

Zinegotzi jaun/andreei ondorengoa jakinarazi zaie, jakinaren gainean geratu direlarik:

- 2019 urteko inauterietako egitaraua. -"Zinegoak" programan parte hartzea: Zinegoak luzapena. - Hiribildua sortu zeneko 644. urteurrena ospatzeko asmoz antolatutako jarduera-egitaraua. - Emakume ekoizleen azokaren kudeaketa eta aisialdiko tailerretan parte hartzea. - Martxoaren 8aren inguruan egingo diren jardueren egitaraua. - Martxoko aisialdi ikastaroen eskaintza. - «Berdintasunean hezten» hezkidetza-programa. – Lanberri 2019 ikastaroa abian jartzea: Logistika eta biltegia. - Ugao-Miraballesko tokiko saltokiak bultzatu eta sustatzeko kanpaina.

Page 35: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

35. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

- 2019ko Aste Santuetako hiri kolonietarako izen-emateak. - Orga frontal eta erretraktil ikastaroa. - Gazteinfok kudeatzekoak diren lan-poltsak.

- Tokiko Agenda 21eko Batzordeak 2019ko urtarrilaren 24an egindako batzarra.

9.- ESKAERAK ETA GALDERAK. EH-Bildu udal taldeko Goio Ramos Villanueva zinegotzi jaunak, Ugao-Miraballesko alkatea inguruko beste alkate jaltzale batzuekin eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin prentsan azaldu den berri baten inguruan zera adierazi du: bere udal taldeak urteak daramatzala bidegorria eskatzen eta gainera, urtero aurrekontu parte hartzaileen garaian, berau eraikitzea eskatzen dutela Ugao-Miraballesko herritarrek ere. Gaineratu du aurten ere ez dela udal aurrekontuan jaso, eta, beraz, uste duela ez dela egingo. Hori dela eta, Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunari galdetu dio ea noiz hasiko diren bidegorriaren obrak, hau da, zeintzuk diren epeak, Ugao-Miraballesen nondik igaroko den eta zelako kostua izango duen. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak hitza hartu eta esan du EH-Bildu udal taldeak urteak daramatzala bidegorria egiteko eskatzen, eta kontua dela bai gaur egungo bai aurreko EAJ-PNVren gobernu-taldeek ere urteak eta urteak daramatzatela Bizkaiko Foru Aldundiari egiteko eskatzen. Adierazi duenez, eskualdeko EH Bilduko ordezkariek prentsaurrekoa eman zuten orain dela bi urte Aldundiari bidegorria eraikitzeko eskatuz. Horri dagokionez, esan du, bidegorria errealitatea izan dadin, Diputaziora joan behar dela behin eta berriro, berak egin duen bezala, ez duela balio prentsaurreko bat egiteak. Udal-aurrekontuak bidegorria eraikitzeko inolako partidarik ez duela jasotzen Goio Ramos Villanueva jaunak egindako baieztapenari dagokionez, alkate jaunak erantzun dio ezin dela jaso udal aurrekontuan, ordaindu behar duena Aldundia baita, ez Udala. Adierazi du Aldundiaren aurrekontuan agertu beharko dela. Jarraian, adierazi du gaur egun Aldundia proiektu bat prestatzen ari dela, eta hor ikusiko dela nondik igarotzen den trazatua, zenbat balio duen, etab. Azaldu du hemendik gutxira, martxoan seguruenez, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin bilduko direla, bidegorriaren gaia jorratzeko eta proiektua ezagutzeko. Gainera, adierazi du gobernu talde honek adierazi duela nondik nahi duten igarotzea bidegorria. EH-Bildu udal taldeko Goio Ramos Villanueva jaunak hitza hartu eta adierazi du berak pentsatzen zuela udal bakoitzak eraiki behar zuela bere udal mugartetik igarotzen zen bidegorri zatia tartea, eta 4 urtetan ezer ez dutela egin esanez alkateak hartutako jarrera kritikatu du. Eta egin duten gauza bakarra hauteskundeak baino lehen prentsan

Page 36: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

36. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

agertzea izan dela. Adierazi du Ahaldun Nagusiarekin batzerakoan ez dutela hitz egin beste alderdi batzuetako alkateekin. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak ez du onartu Goio Ramos Villanueva jaunak adierazitakoa eta esan dio ez dela egia azken urteotan ezer ere ez dutenik egin. Erantzun dio denbora asko daramatela bidegorriaren gaiarekin, behin baino gehiagotan bildu direla Aldundiko ordezkariekin, batzuetan bera bakarrik, beste batzuetan udal teknikariarekin, eta, beste batzuetan baita ere eskualdeko beste alkate batzuekin. Adierazi du orain arte ez dela posible izan baina horretan lanean ibili direla. Esan dio kontu honetan lan egin ez duena EH Bildu izan dela, eta horren erakusgarri ez dakitela Aldundiarena dela eskumena, eta beraz, berau dela bidegorriaren eraikuntza ordaindu behar duena. Honi dagokionez, EH Bilduren udal-taldeari galdetu dio zergatik joan behar den Aldundira, beraien ustez Udala bada bidegorria ordaindu behar duena. Azkenik, Goio Ramos jaunari galdetu dio ea EAJko alkateei edo ordezkariei abisatu zieten orain dela 2 urte Aldundiari bidegorria eraikitzea eskatzeko EH Bilduko eskualdeko ordezkariek prentsaurrekoa egin zutenean. Era berean, Goio Ramos Villanueva jaunak Ugao-Miraballesi dagokion trazatua egin ahal izatea behin eta berriro errepikatzen duela eta, ondorengo galderarekin erantzun dio: zergatik joaten dira Bizkaiko Foru Aldundira bidegorria egiteko eskatuz? Argi dago ez litzatekeela Bizkaiko Foru Aldundira joan beharko udal eskumenekoa izanez gero.

Aztertzeko gai gehiagorik ez dagoenez, arratsaldeko zazpiak direnean, alkate jaunak Bilkura amaitutzat jo eta nik, idazkariak, guztiaren fede eman dut.

BETE BEDI: Aktaren behin betiko onespenaren zain.

Ugao-Miraballesen, 2019ko otsailaren 28an ALKATEA

Page 37: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. BEATRIZ ... · Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian, arratsaldeko sei eta

37. ORRIALDEA Osoko Bilkura 2/2019 2019-02-26

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

I. ERANSKINA LANGILEEN PLANTILA ORGANIKOA 2019RAKO Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 90. artikuluan eta Enplegatu Publikoaren Estatutuaren 72. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean, Langileen Plantilla Organikoa honela onetsi da:

FUNTZIONARIOAK A) Nazio mailako gaikuntzarekin - Idazkari lanpostu bat, A.1 taldea, 28. maila, 4. hizkuntza-eskakizuna

B) Karrerakoa Administrazio orokorra: - Ekonomialaria lanpostu bat, A.1 taldea, 26. maila, 2. hizkuntza-eskakizuna

- Administrazioko ofizial lanpostu bat, C.1 taldea, 17. maila, 3. hizkuntza-eskakizuna

- Administrari laguntzaile gisako hiru lanpostu, C.2 taldea, 12. maila, 2. hizkuntza-eskakizuna

Administrazio berezia: - Aparejadore lanpostu bat, A.2 taldea, 25. maila, 4. hizkuntza-eskakizuna

- 1. udaltzain gisako lanpostu bat, C.1 taldea, 16. maila, 3. hizkuntza-eskakizuna

- Udaltzain gisako bost lanpostu, C.1 taldea, 12. maila, 2. hizkuntza-eskakizuna

-

LANGILE LAN-KONTRATUDUNAK - Gizarte laguntzaile gisako bi lanpostu, A.2 taldea, 14. maila, 2. hizkuntza-eskakizuna

- Animatzaile soziokultural gisako lanpostu bat, C.1 taldea, 14. maila, 3. hizkuntza-eskakizuna

- Administrari laguntzaile gisako lanpostu bat, C.2 taldea, 12. maila, 2. hizkuntza-eskakizuna

- Hainbat zereginetarako ofizial gisako lanpostu bat, C.2 taldea, 13. maila, 2. hizkuntza-eskakizuna

- Administrari laguntzaile gisako lanpostu bat, C.2 taldea, 12. maila, 2. hizkuntza-eskakizuna

- Liburutegiko laguntzaile gisako lanpostu bat, C.2 taldea, 10. maila, 3. hizkuntza-eskakizuna

- Hainbat zereginetarako laguntzaile lanpostu bi, A.P. taldea, 10. maila, 1. hizkuntza-eskakizuna

- Euskararen erabilera normalizatzeko teknikari lanpostu bat, A.2 taldea, 15. maila, 4. hizkuntza-

eskakizuna