EH Bilduren Aldizkaria 2. Alea

12
GAI NAGUSIA 2 - 3 · NAFARROA · 4 - 5 ARABA 6 · BIZKAIA 7 · GIPUZKOA 8 · GASTEIZKO PARLAMENTUA 9 · ESPAINIAKO KONGRESUA 10 · ESTATUS BERRIA 11 · INFOGRAFIA: ABORTUAREN LEGEA 12 2014ko martxoaren 6a · 2. zenbakia EUSKAL HERRIA FEMINISTA ERAIKI EMAKUMEOK ERABAKI

description

EH Bilduk ateratzen duen aldizkari nazionalaren 2. alea

Transcript of EH Bilduren Aldizkaria 2. Alea

  • troikaren aurreanGURE BIDEAeraldaketa sozialaburujabetza

    GAI NAGUSIA 2 - 3 NAFARROA 4 - 5 ARABA 6 BIZKAIA 7 GIPUZKOA 8 GASTEIZKO PARLAMENTUA 9 ESPAINIAKO KONGRESUA 10

    ESTATUS BERRIA 11 INFOGRAFIA: ABORTUAREN LEGEA 12

    2014ko martxoaren 6a 2. zenbakia

    EUSKAL HERRIA FEMINISTA ERAIKIE M A K U M E O K E R A B A K I

  • GAI NAGUSIA

    EUSKAL HERRIA FEMINISTA ERAIKITZEKO KONPROMISOA

    Emakumeok orain arte lor-tutako askatasun-eremuak eta eskubideak galtzen ari gara, atzeraka goaz. Inboluzio une batean gaude. Halere, gure esku dago borroka feminista indartu eta egoera aldatzea.

    Lan-merkatua botere ekonomi-koaren mesedetan arautzen ari da. Haurdun dauden emakumeak kaleratzeko aukera legeztatu da, lan-baldintzak okertzen ari dira eta emakumeak nagusi diren hi-rugarren sektorean eta sektore feminizatuetan behin-behineko-tasuna, ziurgabetasuna eta pre-karietatea dira nagusi. Horrekin batera, lan-merkatutik kanpo uzten ditugun etxeko lanak eta zaintza-lanak emakumeen bizkar erortzen jarraitzen dute. Ez hori bakarrik; erakunde publikoak, per-tsonen zaintza luxua dela balora-tuta, horretarako dauden zerbi-tzuak eta laguntzak murrizten ari

    dira eta, ordainetan, emakumeon zaintzaren motxila kargatzen.

    Espainiako Gobernuak gure gor-putza gurea dela ukatu nahi digu, abortatzeko eskubidea ukatuz. Eraso honek motibazio ideologi-ko ultrari erantzuten dio; ema-kumeok ama-emazte izan behar dugun ideologiari, hain zuzen.

    Abortuaren kontrarreformare-kin batera, emakumeon kontrako eraso gehiago datoz, emakumea emazte-ama fin, otzan eta men-peko bihurtzeko. Patriarkatuaren zutabea den familia-eredu tra-dizionala edo heteropatriarkala indartzeko neurriak dira. Ugal-keta lagundurako eskubidea bi-kote heterosexualentzat soilik, haurdun geratzen den emaku-me oro haurra izatera behartu, norberaren gorputza eta desioak ezagutu eta garatzeko hezkuntza afektibo-sexuala murriztu edo

    LOMCErekin guztiz ezabatu, eliz-gizon esanguratsuen ahotik sexu bereko pertsonen arteko harre-manak gaixotasun gisa aurkez-tu nahi dizkigute, eta indarkeria sexistaren dimentsioa ezkutatu, garrantzia kenduz, datuak ma-kilatuz eta batzuetan justifikatuz. Erakunde publikoek horretan du-ten ardura ez da txikia.

    Bereziki larria iruditzen zaigu bertako hedabide publikoetan gertatzen ari dena. Aktualitateko eztabaida eta tertuliatan ema-kumeon presentzia anekdotikoa da. Ikusezinak gara. Hedabidee-tako edukiek eta publizitateak estereotipo, rol eta balio sexistak elikatzen eta indartzen dituzte.

    Egoeraren irakurketak etsipe-nean erortzeko baino, egoeraz jabetu eta erantzuna pizteko ba-lio behar du. Gure bidea egin, guk nahi duguna izateko, eus-

    2

  • GAI NAGUSIA

    3

    #troikagohome TROIKAREN AURREAN GURE BIDEA, ERALDAKETA SOZIALA ETA BURUJABETZA

    kaldunak, askeak, jostunen mo-duan, jos ditzagun emakumeon arteko sare sendoak. Eta zabal dezagun gure sarea eta lana es-parru sozio-ekonomikoan, kultur arloan, esparru politikoan, era-kundeetan. Eta elika ditzagun aliantzak eragile sozial, poli-tiko eta sindikalekin, Euskal Herri euskalduna eta femi-nista ezkerretik eraikitzeko.

    EHBilduk Euskal Herri feminis-taren helburua bere egin eta borroka feminista indartze-ko konpromisoa adierazten du. Gure zeregina da mugimendu feministarekin batera orain ar-teko borroken lekukoa hartu eta borroka horiei eustea, gure ze-regina da erdi lo genituen borro-kak berpiztea, eta mugimendu feministak irekitzen duen bidea jarraitzea, pausoz pauso, orpoz orpo.

    Gure bidea egin, guk

    nahi duguna izateko,

    euskaldunak, askeak, jostunen moduan,

    jos ditzagun emakumeon arteko sare

    sendoak

    [BIDEOA] Onintza Enbei-ta: En mi coo y en mi moo, mando yo!

    [BIDEOA] Bakartxo Ruizek UPNri: Gallardn ia femi-nista da zuekin konpara-tuta

    [MANIFESTUA] Euskal Herri Feminista eraikitzeko konpromisoa

    Josu JuaristiEH Bildu

    Sandra MuzziSinistra Ecologia Liberta

    Jorge CostaBloco de Esquerda

    Herri Gourmelen (UDB)

    Florian Wildedie Linke

    Trevor ClochartaighSinn Fin

    Errikos FinalisSyriza

    Javier GarciaCUT-BAI

    Chesus RoyaPuyaln de Cuchas

    Xavier CamposBNG

    Hanno BruchmannBlockuppy

    3

    Nazioarteko finantza erakunde nagusietako eta enpresa transnazio-nal garrantzitsuetako ordezkariak bildu ziren martxoaren 3 Bilbon, Global Forum Spain delakoan. Krisiaren aitzakiarekin, herritarren eskubideetan egin duten urraketa ikaragarria goratu zuten bertan, haiek diseinatutako politikak aplikatu dituzten ordezkari politikoen

    txalo artean.Testuinguru horretan, EH Bilduk Troikaren aurrean, gure bidea: eraldaketa soziala eta burujabetza nazioarteko topaketak antolatu zituen. Hitzartze nagusien bideoak ikus ditzakezu hemen:

  • 4NAFARROA

    NafarroaN aldaketa martxaN da

    Nafarroan hauteskundeak au-rreratzeko zentsura mozioa galarazteko erabakiarekin, Alderdi Sozialistak bizkarra eman dio Nafarroako gizarteari, bai-ta Parlamentuko gehiengoari ere, egoera honi amaiera emateko kon-promiso argia hartu zuena ostira-lean bertan.

    Erabaki hori kanpotik dator, Alderdi Sozialista-ren interes alderdikoiei erantzuten die, eta ez ditu kontutan hartzen nafar herritarren benetako behar eta interesak, ezta Nafarroan bizi den salbuespen egoera politiko, sozial eta instituzionala ere.

    Madrilen hartutako erabakiak, agerikoa dena baztertzen du: Nafarroaren gaineko erabakiak Na-farroan bertan hartu behar direla, nafarrek hartu behar dituztela.

    Alderdi Sozialistak, euren etorkizuna eraba-kitzeko gaitasunik ez balute bezala erabiltzen ditu Nafarroako herritarrak. Baina Nafarroaren etorki-zuna nafarrek erabaki behar dute. Aski da nafarren borondatea baztertzeaz.

    Ulertezina da azken asteotan sortu duten ziur-gabetasuna. Ikuskizun lotsagarria eragin dute. Na-

    far herritarrei barre egin diete. Eta Ferrazek atera duen komunikatuak gainera irain egiten dio adimenari. Orain ohartu al dira Parlamentua-ren eta nafar gizartearen osaketa zein den?

    UPNren Gobernua manten-tzeko erabakia oso larria da Na-

    farroako gizartea eskuinaren politikak jasatera zigortzen baitu. Gizartearen gehiengoarentzat negargarriak diren politikak, herritarrak aspertu-ta daudelako, langabeziaz, ustelkeriaz eta irre-gulartasunez, eta hezkuntza, osasun eta gizarte politiketako murrizketez. UPNk Gobernuan ja-rraitzea ahalbidetzea, babestea, Alderdi Sozialis-tak egin duen bezala, arduragabetasun politiko onartezina da.

    Beti ere, UPN eta Alderdi Sozialistaren gaine-tik, Nafarroan aldaketa martxan da jada. Herrita-rren nekea nabarmena da. UPN, PP eta Alderdi Sozialistaren asmoa nafarrek aldarrikatzen duten aldaketa sozial eta politikoa geldiaraztea bada, erabat okertuta daude. EHBildun argi dugu Ma-drilek ez duela galaraziko aldaketa errealitate iza-tea. Eta lanean jarraituko dugu nafarren beneta-ko iritzia islatuko duten gehiengo politiko berriak lortzeko bidean.

    Nafarroaren etorkizuna

    nafarrek erabaki behar dute

  • 5NAFARROA

    martxoareN 8a, NafarroaN data eziNbestekoa urte guztiaN

    Pasa den martxoaren 5ean Nafarroako Parla-mentuko ordezkaritza batek Antsoaingo Klini-kara bisita egin du. EH Bilduko legebiltzarkide Asun Garaialde eta Bakartxo Ruizek eskatua izan zen bisita hau eta martxoaren 8 bezperetan garrantzia handia duela esateko moduan gara.

    Antsoain mikrokosmosa izan daiteke UPNk eta nafar eskuinak emakumeen eskubideez duten kon-tzepzioan. Antsoaingo klinika da egun emakume na-far batek borondatezko haurdunaldiaren etetea bu-rutzen ahal duen leku bakarra; Parlamentua behin eta berriz azaldu da emakumeek beren eskubideak osasungintza publikoan gauzatzearen alde, baina, UPNk PPrekin batera, nafarron borondatea mespre-txatu eta ukatu izan du beti.

    Opus Deiren gidaritzapean Nafa-rroa posizio atzerakoienen gotorleku bilakatu nahi dute. Hau gutxi balitz, Barcinaren gobernuak beste alde batera begiratzen du borondatez haurdunaldia etetea erabaki duten emakumeen kontrako jazarpenak gertatzen direnean, klinikaren ata-rian eraso eta mehatxuak esaterako. Jazarpen onartezina, UPNk babes-tua eta Opus eta Elizak hauspotua.

    Ezin ahaztuko dugu berriki jaso dugun datu bat; UGT sindikatuak eginiko azterlan baten arabera, emakume eta gizonen arteko sol-data tartea Estatu osoko altuena da Nafarroan, %28,11, Estatuko batez bestekoa baino 5 puntu handiagoa.

    2014ko martxoaren 8 hau UPN eta PPren hipo-kresiaren menpe gauzatuko dugu (ez baitugu deus ospatzeko), emakumeen defentsan ari direla argu-diatuko dute baina Gallardonen lege atzerakoia ba-bestuko dute. Independentzia eta autonomia osokoa nahi ditugu, desberdintasunak gainditu eta gene-roagatik jendartean dauden bazterkeriak alde batera utzi. Eskubide guztiak pertsona guztientzat izan dai-tezen behar dugu eta horretarako, inguru publikoan eta botere eremuan sarbide eta baliabide berekietan aritzeko eskubidea bermatzea exijitzen dugu.

    Krisiak arrisku itzela dakar urtee-tan lortutako eskubide eta aurrera-pausoetan atzera egiteko kontzilia-zio-erantzunkidetasun, berdintasuna eta ekitatean. Lanaren bereizketa sexuala eta ezberdintasunak area-gotu baino ez ditu egiten. Baina, aldi berean, aukera bat bada eta erronka ere bai, ekoizte eta kontsumo ere-du berriak ezartzeko esate baterako. Zaintzaren azpiegiturak eta harrema-nak berritzeko ere bai, emakume eta gizonezkoen artean soldatapeko lana eta soldatapeko ez den lanaren ar-teko banaketa bidezkoago bat sortuz.

    Krisi ekonomiko eta sozial une honetan, indarrak batzea ezinbestekoa da eskubi-de eta askatasunen eremuan murrizketa gehiago egon ez daitezen. Datuek adierazten dute pribati-zazioek ezkutuko lana handiagotzen dutela, lan eta bizi baldintzen makurtzea bereziki emakumeona, izan ere, berriz ere krisi honen aurrean kaltetuenak baitira.

    Martxoaren 8 hau, krisi ekonomikoak eta auste-ritate politikek zartatua datorkigu. Atzerapauso le-gegile eta ideologiko handi batekin jendartearen au-rrerapen soziala berdintasunean eta aniztasunean eman dadin; lan erreforma, hezkuntza erreforma eta arlo sexual eta ugalketan eraso bortitza.

    Opus Deiren gidaritzapean

    Nafarroa posizio atzerakoienen

    gotorleku bilakatu nahi dute

  • 6ARABA

    garoa berriro irekitzeko PPren desioeN aurreaN mobilizatu behar gara

    Alderdi Popularrak gizartearen gehiengo na-barmenaren borondateari ez aditu egiteak ez du inor harrituko. Behin baino gehiagotan egin du. Baina kezkagarria da hain arduragabeko erabaki bat hartzea milaka pertsonak arriskuan ja-rri dituelako gutxi batzuen poltsikoak betetzeko as-moz. Garoa Zentral Nuklearrarekin hori egin du, hain zuzen. Bere amaiera sinestezinak epilogoa izango duela ematen du. Iberdrola eta Endesaren mesedeetara egindako araudia ad hoc egin du PPk zentral nuklear zaharkituta eta arriskutsu hau berriz zabaltzeko erraztasun guztiak jarriz.

    Arabako gehiengoaren borondatearen au-rrean elektriken interesak defendatzeko dekretua onartu du. Javier Marotok Gasteizko Alkateak eta Javier de Andresek Arabako Ahaldun Nagusiak trabak jartzen dituzte. Baina aho txikiarekin egi-ten dute. Arabako instituzioek esku hartu behar dute eta Madrilen aurrean planto egiteko unea heldu da. EH Bilduk argi du. Egun 43 urte dituen zentral nuklear hau sare elektrikoan berriro ez dela entxufatzeko berme bakarra lehen bai lehen eraisteko lanak hastea da.

    Mehatxu honen aurrean, konpromisoak har-tzeko garaia da. Gure segurtasuna arriskuan jar-tzen duen eredu energetikoari EZ esaten diogula agerian uzteko kalera atera behar da Araba. Bai-na instituzioek eta alderdi politikook ere konpro-misoak hartu behar ditugu. Aukeratu zituztenen (herritarren) borondatea errespetatuz egin behar dute eta ez mehatxatzen dituztenen (elektriken) mesedeetara.

    Azkenik, gure kontsumo energetikoa murriz-tea guztion ardura. Energia eredu berri baterako konpromisoa dugu erronka, efizientzia energeti-koan, E berriztagarrietan eta E burujabetzan oi-narritutako eredua, hain zuzen.

    Bere amaiera sinestezinak epilogoa izango duela ematen du. Iberdrola eta Ende-saren mesedeetara araudia ad hoc egin du eta zentral nuklear zaharkituta eta

    arriskutsu hau berriz zabaltzeko erraztasun guztiak jarri ditu PPk

    Arabako gehiengoaren borondatearen aurrean

    elektriken interesak defendatzeko

    araudia onartu du PPk

  • 7BIZKAIA

    txartel bakarra, ordaiNketa elektroNikoa baiNo askoz gehiago

    G arraio publikoak funtzio sozial garran-tzitsua betetzen du herritarren mugikor-tasun eskubideari erantzuten dion ka-suetan. Bizi dugun gizarte egoera latzean are agerikoagoa da garraio publiko eraginkor eta kalitatezko baten beharra, eskubide hori ber-matze aldera. Garraio publikoaren zerbitzua hobetu eta dagokion helburu soziala indartu asmoz, EH Bilduk garraio txartel bakarraren sorrera proposatu du Hego Euskal Herri oso-rako eta lehen urratsak ematen hasia da zent-zu horretan Bizkaian.

    Ezaguna denez, Bizkaiko Aldundiak Barik txartela sortu du, hainbat garraiobide publiko-ren ordainketa elektronikoa ahalbidetzeko. Era berean, Arabak eta Gipuzkoak ere garraio txar-tel propioak sortu dituzte eta hiru lurraldeetako ordezkariak lanean ari dira hiru txartelen arte-ko koordinazioa hobetu eta txartelen erabilera beste lurraldeetara zabaltzeko.

    Ezin ditugu nahastu, ordea, ordainketa elektro-nikorako txartela eta txartel bakarra, bien artean desberdintasun oso esanguratsuak daudelako. Txar-tel elektronikoaren helburu bakarra ordainketa modu erosoagoa erraztea bada, txartel bakarrak baditu be-tebeharreko helburu sozialak ere.

    EH Bilduk lau oinarri beteko dituen txartel baka-rra defendatzen du.

    1 Bidai bakoitzeko prezio finkoa. Irteera jakin batetik helmuga jakin batera bidaiatzeagatik prezio bera ordainduko du erabiltzaileak, aukeratzen duen garraioa edozein dela ere.

    2 Orduan eta bidai gehiago, deskontu handia-goa. HIrteera jakin batetik helmuga jakin bate-ra bidaiatzeagatik prezio bera ordainduko du erabil-tzaileak, aukeratzen duen garraioa edozein dela ere.

    3 Errentaren araberako prezioa. Txartel baka-rrak baliabide gutxien dituztenen mugikortasun eskubidea bermatzen lagundu behar du.

    4 Erabilera Hego Euskal Herri osoan.Bizkaiko Aldundiak ez du txartel bakarraren di-

    mentsio soziala lantzeko asmorik eta ordainketa elektronikoa erraztera mugatu nahi du Barik txar-tela. Horregatik, EH Bilduk egiazko txartel bakarra bultzatzeko proposamena luzatuko du Bizkaiko erakundeetan.

    EH Bilduk txartel bakarraren sorrera proposatu du Hego Euskal Herri osorako eta Bizkaian urratsak ematen hasiak gara

    Txartel elektronikoaren helburu bakarra ordainketa

    modu erosoagoa erraztea bada, txartel bakarrak baditu bete

    beharreko helburu sozialak ere

  • Urteak joan urteak etorri, zoritxarrez, emaku-meek indarkeria matxista jasaten jarraitzen dute. Munduko biztanleriaren erdiak indarke-ria matxista jasaten du, hortaz. Gure gizartean, gaitz sozialik larrienetakoa eta ezkutatuenetariko dugu hau.

    Horregatik, hasieratik Gipuzkoako Aldundiak ber-dintasuna lehentasuna izan behar zuela argi izan du. Hauxe da alegia, Emakumeen eta Gizonen Berdin-tasunerako II. Foru Planak atxiki nahi duena: foru gobernuaren apustu estrategikoa emakume gipuz-koarrak lurraldean jasaten ari diren prekarizazioari amaiera jartzea eta berdintasunezko baldintzetan bizitzaren zaintza lehenetsiko duen beste eredu ba-tera igarotzea.

    Ez da, inondik inora, ohiko plana izan. Sortze pro-zesua gizarteko eragile desberdinen parte-hartzea-rekin egin zen, zeinetan urte eta erdian, Berdintasu-neko Zuzendaritza 40 talde feminista eta emakume talde baino gehiagorekin elkarlanean aritu zen, baita udaletako 20 bat berdintasun teknikari eta GFAren 100etik gora teknikari eta politikarirekin ere.

    Honek ahalbidetu du herritarrek eztabaidarako eta alternatibak eraikitzeko espazio berriak izatea, hala nola, egungo eredu sozioekonomikoak eragin-dako bizi-baldintzen galerari berehalako erantzuna emateko gaitasuna izatea, modu bortitzean, bereziki, emakumeak kaltetzen dituztenak.

    Egoera honen aurrean, planak aurre egin nahi dio errealitate horri, ikuspegi aitzindari batez, hau da, bes-te erakunde batzuek jorratu dutenez zeharo bestelako batez: Berdintasuna lortzeko moduan sakondu baino, sistema beraren eraldatzea bilatzen da, benetako ber-dintasuna lortu nahi badugu, hori delako bide bakarra.

    Planteamendu honek betiko berdintasunezko dis-kurtso klasikoekin apurtzen du, eta horretarako, beha-rrak berriro finkatu eta esku-hartzerako lehentasun politikoak aldatu nahi ditu.

    Emakumeek beldurrik gabe bizitzeko eskubidea, indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea, bizitzea merezi duen bizitza izateko eskubidea urrun ikusten dute oraindik. Eta arazo honen aurrean arreta txiki bat piztea lortu bada ere, ez ditzagun gure buruak en-gainatu; indarkeria matxistaren alorrean, egiteko asko dugulako.

    8

    GIPUZKOA

    berdiNtasuNerako PlaNa: EGitEko asko

    SAREANPlana osorik: (http://www.gipuzkoa.net/noticias/archivos/ii_Plan_berdintasuna.pdf).II Planari buruzko dokumentala (33): (http://www.berdintasuna.tv/eu/kana-lak?v=jlovc344fa3qmihahtva&repr=1)Edo bertsio laburra: (http://www.berdin-tasuna.tv/es/canales?v=6i2gd90eknjlol-mom89j&canal=ii)

  • 9GASTEIZKO LEGEBILTZARRA

    heziberri ala zaharberri 2020?

    Jaurlaritzaren Heziberri Pla-nak ez du LoMCEri aurre egi-teko balio. sistema ontzat emanda ez du ondorio prak-tikorik izango. sektoreko era-gileekiko elkarlana da alter-natibak adostu eta hezkuntza sistema propioa egituratzeko bidea.

    Jaurlaritzak Heziberri 2020 Pla-na abian jarri zuen 2013ko urrian LOMCEren aurrean (...) aho batez azaldu den gaitzespenari erantzuna eman nahian. Hala aur-keztu zuen behintzat, baina hasieratik agerian geratu zen Heziberri ez dela nahikoa LOMCEri aurre egiteko eta are gutxiago lege horren ondorio la-rriak galarazteko. Horrela ulertu zu-ten hezkuntza eragileek, oro har, bai eta EH Bilduk ere. Hala ere, urrats bat izan zitekeelakoan, parte hartze-ko deia jaso zuten eragileek baikor erantzun zioten ekimenari. Jaurlari-tzak prozesutik kanpo utzi zituen, or-dea, sindikatuak eta ikasle-elkarteak. Ulertezina. Are ulertezinagoa sektore osoaren adostasuna eta konpromisoa lortzeko helburua duenean.

    Xede horrek LOMCEren aurkako estrategian duen garrantziaz jabe-turik, EH Bilduk eztabaida monogra-fikoa eskatu zuen Legebiltzarrean. Bertan, azaroaren 27an, ponentzia osatzea proposatu zuen, bazterke-riak alboratzeko eta hezkuntza eragi-le guztien partaidetza ahalbidetzeko, LOMCEren inposizioari aurre egin eta gure sistema propioa eraiki bidean elkarlana eta adostasuna ezinbeste-koak direlako euskal hezkuntza sis-temaren oinarriak zehazteko. EAJk, aldiz, ezezkoa eman zion bide horri, sektoreko eragileei muzin eginez.

    Jaurlaritzak aldebakartasunaren aldeko apustua egin du. Bistakoa da; horren isla da Heziberriren lehenengo egitasmoaren aurkezpena, otsailaren

    26an. Hezkuntza sailburua bakarrik agertu zen Hezkuntza-Eredu Peda-gogikoaren Markoaren berri emateko; urrian, ordea, hezkuntza eragileek in-guratuta aurkeztu zuen Heziberriren hasierako zirriborroa. Bitxia aldaketa. Eta adierazgarria. Eragileen aldetik 500 ekarpenetik gora jaso omen ditu Gobernuak, baina zirriborro hura eta behin-betiko plana alderatuz, aldake-tak oso urriak dira. Ekimenaren ko-kapena bai; hori aldatu da. Zaharrak berri. Orain Heziberri ez omen da LOMCEri aurre egiteko, euskal hez-kuntza sistema hobetzeko baizik.

    Ez diogu Hezkuntza sailburuari ilusioa kendu nahi, baina euskal hez-kuntza sistemarik ez da existitzen. Gezur bat mila aldiz errepikatuta ere, beti gezur. Jaurlaritzak ontzat ematen du Madrilek inposatutako hezkuntza sistema eta bere eskumenak Espai-niako sistema arautzen duen legedia neurri txiki batean garatzera mu-gatzen dira. Euskal Herriko hezkun-tza sistema eraiki bidean urratsak egin nahi baditu, bidelagun izango gaitu. Baina hori ez du lortuko, inon-dik ere, Zaharberri... barka! Heziberri 2020 Planaren bidez.

    Sektoreko eragileekiko elkarlana

    eta adostasuna ezinbestekoak dira

    LOMCEri aurre egiteko eta euskal hezkuntza sistemaren oinarriak

    zehazteko

    Jaurlaritzak euskal hezkuntza sistema

    eraiki bidean urratsak egin nahi baditu, bidelagun izango

    gaitu. Baina hori ez du lortuko Heziberri

    Planaren bidez

  • ESPAINIAKO KONGRESUA

    soilik emakumeoi dagokigu geure gorPutzaz erabakitzea!

    Horrela laburbildu genezake bi minutu eta erdiko mezuan, ekimen parlamentario baten harira Onintza Enbeita diputatuak duela bi aste Madrilen bota zuena.

    Era horretan, eta aurre ikus-ten zen bezala abortuari buruzko eztabaida merezi duen dimentsioa hartzen hasi zen. Eta ez da gutxia-gorako, izan ere, Amaiurreko ordez-kariak nabarmendu zuen bezala, abortuaren eztabaida funtsean, eu-ren gorputzaz erabakitzeko ema-kumeek duten eskubideari buruzko eztabaida baita.

    Egia da Onintzaren hitzartzea Nire aluan nik neuk agintzen dut! esaldiak egin zuela ezagun. Baina egia da ere bai, esaldi hark beza-laxe, bi minutu eta hogeita hamabi

    segundoko diskurtsoan ezin hobeto laburbildu zuela Enbeitak eztabai-dagaiaren muina. Emakumeok, geure gorputzaz ere erabakitzeko eskubide osoa dugu! , esan zuen.

    Baina ez da hori soilik. Abortua-ren erreformak lehen mailako zama ideologikoa darama bere baitan. Eta Onintzak, argi eta garbi utzi zuen. Gogoan hartu behar baita, lege ho-nen erreforma, bere hauteskunde programak zekarren puntu bakane-takoa izango dela Alderdi Popula-rrak bete egingo duena. Zuek guz-tia pribatizatzen duzue. Hala ere, emakumeon gorputza estatu arazo bihurtu nahi duzue!, aurpegiratu zien diputatu subiranistak.

    Eta ez da kasualitatea eskuin espainiarrak krisi ekonomikoaz ba-

    liatu nahi izatea euskal gizartearen gehiengo zabal batek eta geure he-rriko erakundeek ere arbuiatutako erreforma inposatzeko.

    Eskubide sozialen murrizke-ta basatiari dependentziarako la-guntzen ia erabateko desagerpena gehitzen badiogu, Onintzak berak esan zuen bezala, lege berriak tu-nel ilun batetik emakumeak iraga-nera bidaliko dituela ohartuko gara.

    Eta iragan ilun horretan, batetik, lan merkatua gizonezkoa zen era-bat, eta bestetik, emakume ezkon-gabeei, eta zer esanik ez lesbiana bikoteei, ama izatera debekatzen zitzaien. Alegia, euskal gizarteak ezagutu dituen aurrerapenen gai-netik, eliza katolikoaren printzipio atzerakoienetan oinarrituriko fami-lia eredu zehatz bat inposatu nahi digu Espainiako gobernuak.

    Lege berriak abortuaren ingu-ruan inposatuko dituen murrizketek eta horiek emakumeengan izango dituzten ondorio larriek denbora luzez hitz egitera behartuko gin-tuzkete. Momentuz, mezu horrekin gelditzen gara: Soilik guri, ema-kumeoi, dagokigu geure gorputzaz erabakitzea!.

    [BIDEOA] Maite Aristegi: No son brotes verdes: es la sel-va amaznica de los bancos, frente al desierto de los des-protegidos

    [BIDEOA] Errekondo a Rajoy: lo nico que les corresponde es respetar la decisin de la ciudadana vasca

    [BIDEOA] Onintza Enbeita: El estado de la nacin deja mucho que desear

    SAREAN

    10

  • ESTATUS BERRIA

    ESTATUS BERRIA EDO ESTATUS ZAHARRAREN

    ITXURA ALDAKETA?

    EAEko legebiltzarreko estatus berriaren ponentziaren erake-tarako EAJk eta PSEk erdietsi-riko akordioak galdera hori piztu du jende askorengan. Ez da gutxiagora-ko, akordio horren edukiei eta formei erreparatzen badiegu.

    Formei dagokionean, EAJren zu-zendaritzak nabarmen utzi zuen bere legebiltzarkidea taldea, honek EH Bil-durekin adosturiko testua ezerezean utzi baitzuen, Sabin Etxean PSErekin beste akordio bat itxiz.

    EAJ-PSE akordioaren edukiek zehazten duten norabidea da, ordea, kezkagarriena: estatus berri bat bai-no, Gernikako Estatutuaren azal-be-

    rritzean kokatzen da helmuga, hau da, estatus zahar eta zaharkituaren eguneratze batean, bere muga guz-tiak eta espainiar legediaren topeak mantenduz.

    Norabide hori berresten dute Ur-kulluren hitzek; hainbat urtez 2015 urtea iragarri dute jeltzaleek estatus berria ezartzeko. 2015a gerturatzen ari denez eta aurrera egiteko boron-daterik ez dutenez, estatus berria 2020ra atzeratu dute orain eta beti ere, Estatuaren oniritzia badu

    EAJ eta PSEren bozak bat eginda, estatus berriaren inguruko ponentzia erabakitze eskubideari erreferen-tziarik egin gabe eratuko da. Horixe

    zen, hain zuzen, EH Bilduk ekimena onartzeko jarritako premisa nagusia: Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako he-rritarrei hitza ematearen beharra ja-sotzea.

    EH Bilduk argi du: estatus be-rriak, berria izango bada, erabaki-tzeko eskubidea bere baitan jasoko duelako izango da. EH Bilduk egiazko estatus berri eta demokratiko horren alde jarraituko du lanean, Gasteizeko legebiltzarrean, baina baita ere gai-nontzeko instituzioetan eta nola ez eta bereziki, Espainiak eta Frantziak inposatzen duten menpekotasun ha-rremanarekin apurtzeko gogoz den Euskal Herriko gehiengo politiko, sin-dikal eta sozialarekin.

    11

  • BI EREDU DAUDE

    ESKUBIDEsexual eta erreproduktiboak guztiontzat

    INPOSATU

    XXI mendeko jendarte laiko batean moral katolikoa

    Heziketa afektibo-sexuala curriculumean

    LOMCE, hezkuntza tradizionala mantentzeko

    Familia EREDU BAKARRA= Tradizionala

    Familia eredu bakarra: FAMILIA PATRIARKALA

    Abortua = delitua

    ABORTUA = ESKUBIDEAEskubide hau osasungintza publikoak bermatu behar du, berme guztiekin

    eta dohainik.

    EMAKUMEA = AMAEmakumea, zaintzara eta etxeko

    lanetara kondenatua

    Antisorgailuen erabilera = Bekatua

    Norberak erabakitzen du: noiz, nola eta norekin eskuratu plazerra

    Antisorgailuak pertsona guztien eskura

    Norberak erabaki behar du aita edo ama izan nahi duen, nola eta norekin.

    BAI

    Erreprodukzio naturala edo lagundua

    Adopzioa

    Sexua = ErreprodukzioaErreprodukziorik gabeko sexua = Bekatua

    EZ

    GURE GORPUTZ ETA BIZITZEZ ERABAKITZEKO ESKUBIDE OSOKO SUBJEKTUAK GARA PERTSONAK

    Bitarteko ekono-mikoak dituzten emakumeek

    abortatu halako dute soilik era seguru batean.

    Abortu klandestinoen hazkundea, emakumeen osasuna

    arriskuan jarriz.

    Emakumea ez da eskubide osoko subjektua. BIKTIMA da, AHULA da. Ez da bere gorputz

    eta bizitzaz erabakitzeko gai.