egutegia - Kulturklik · urteetan Txinako gobernuak guztiz eraldatu du gunea, Txinako portu...

2
Azaroak 22. Domeka IIIII IREKIERA EKITALDIA. 19:00 Ikusgarri Aretoa. Silvia Manzana eta Jon Ander Alonsok 38. Euskal Zine Bileraren irekiera ekitaldia gidatuko dute. Bertan epaimahaia aurkeztu eta parte hartuko duten 41 filmen berri emango da. Ondoren, AMAMA filmaren emanaldia eta solasadia izango dugu Asier Altuna zuzendaria eta filmeko aktore nagusiekin. Sarrera 5 euro. Azaroak 23. Astelehena IIIII EZBra aurkeztutako lanen emanaldia. 19.30 1. LEIHOTIKAN, ZU, ZU, ZU. Maialen Cadavid Etxebarria. Gazte 22, 5’ 24’. - Bilbo. Sinopsia: Leihotikan taldearen Zu, Zu, Zu abestiaren Bideoklipa. 2. BALU ETA BALITZ. Egoitz Albizu Sebal. Amateurra, 10’ 25’’. - Donostia. Sinopsia: Badakizu zer den okerrena? Daukaguna ez dugula baloratzen galtzen dugun arte. 3. ARRANTZALEAREN KANTA. Beñat Fuentes Goikoetxea. Amateurra, 16’. - Mungia. Sinopsia: Azken ehun urteetan Zhoushan uharteetako biztanleek betiko ohiturak mantendu dituzte, aldaketa handirik barik. Baina azken bost urteetan Txinako gobernuak guztiz eraldatu du gunea, Txinako portu internazional inportanteene- takoa sortu asmoz. Honek aldaketak ekarri ditu bai paisaian eta bai bertako biztanleen ohituretan ere. Aspaldi, euren arbasoek ere aldatu behar izan zituzten. Egin gura genuen hausnarketa guzti honekin dago lotuta; bizi garen ingurugiroak zein puntutaraino baldintza dezakeen norbanakoaren bizimodua alegia. 4. SAMIÑA. Kristina Zorita Arratibel. Amateurra, 10’. - Donostia. Sinopsia: Amak Ramona utzi du. Amonak behin eta berriz gogoratuko dio. Eta horrek Ramonari inoiz sendatzen ez den zauria sortuko dio. Tragediaraino. 5. HAREA JOKOAK. Juan Carlos Pérez Hierro. Amateurra, 10’ 06’’. - Gasteiz. Sinopsia: 2015. urtea. Bideojokoak puri-purian daude Euskal Herrian. Xabierrek, zale amorratua baita, bideojoko berri bat erosi du, eta irrikan dago desafioei ekiteko. Baina gauzak ez doaz espero bezala... 6. DENBORAN ZEHARREKO LABURMETRAIA. Pendejo. Amateurra, 5’ 47’’. - Errenteria. Sinopsia: Xabi Guridik edozein gauza egingo du Kameratoia lehiaketa irabazteko. 7. MADDI ETA PATXI. M.Arrate Fernandez Itxaso. Amateurra, 11’. - Andoain. Sinopsia: Bi kazetari gazte, sare sozialen bitartez elkar ezagutzen dira. Brasileko Patxi, Euskal Herria ezagutzeko asmoz Bilbora iritsiko da. Maddiren etxebizitza alokatuan, euskera trukatzeko helburuz bertan biziko da. Ondorioz, euskera, bien arteko harremanaren zubi bilakatzeraino. 8. 2330, UNA HISTORIA CAUTIVA. David Marrades Escrivá. Profesionala, 29’. - Valentzia. Sinopsia: Mourtada Seck Alucheko Atzerritarren Internamendu Zentruan sartu zutenean, beste hainbatekin batera, bere nortasunaren gaineko eskubidea galdu zuen. Zenbaki hutsa izatera igaro zen, bertan zeuden beste hainbatekin batera. 9. HEDA NAZAZU!. Patxi Basabe Perèz de Viñaspre. Profesionala, 16’. - Gasteiz. Sinopsia: Ohetik altxatzen zara zerbaitekin ahoan. Kendu nahi duzu baina ez dakizu. Azaroak 24. Asteartea IIIII Umeen txokoa, 10:00 Ikastola eta Eskolako LH 1,2 eta 3. mailako ikasleentzat. JELLY T Michel Hegner. Animazioa, 80’. - Danimarka. Sinopsia: Animazio bikaina Ivan Olsen mutikoak jasaten duen bullyng-a deskribatzen du eta nola aurre egiten dien bere arerioei sorgin baten laguntzarekin. IIIII EZBra aurkeztutako lanen emanaldia. 19.30 1. SANDALISM. Iban del Campo. Amateurra, 3’ 54’’. - Donostia. Sinopsia: Londreseko Tamesis ibai ertzean, hondar eskultore batzuk lanean. Super 8 irudiak eta euskal artista baten burutazioak. 2. BIDE BERRIAK: ELIKADURA BURUJABETZA EUSKAL HERRIAN. Miren Saiz Alzugaray. Amateurra, 22’. - Bilbo. Sinopsia: Badakigu zer jaten dugun? Nondik datorren? Nola ekoizten den? Nork ekoizten duen? Badakigu elikagai osasungarriak, kulturalki egokiak eta modu jasangarrien bidez ekoiztutakoak izatea herri guztien eskubidea dela? Elikadura ekoiztu eta kontsumitu baino gehiago da. Antolakuntza eta harreman desberdinak eta justuagoak eraikitzea da, non pertsonak, duintasuna eta elkartasuna modu berri batean proposatzen diren. Euskal Herriko esperientzi desberdinak bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, non utopia errealitate bihurtzen den… 3. ZU ZARA, GU GARA. Telmo Ancisar De La Torre. 22, 5’ 45’’. - Donostia. Sinopsia: Ni, ni naiz... Ez nau ezerk ukatuko izatea. 4. MARROI ARGIA BEZALA. Ander Perez Argote. Amateurra, 10’. - Donostia. Sinopsia: “A” txuria da, “E” berdea da, “I” horia da… Marroi argia bezala. 5. BIXITXI MARABILLI RE. Josu Aranbarri Aramaio. Amateurra, 5’ 36’’. - Bilbo. Sinopsia: Marabilli festibalerako PIZTIAK eta gonbidatuek egindako abestiaren bideoklipa. Marabilli festibalaren bideo ofiziala. 6. TRABAJADORIAK, FRANKISMOAREN GATIBUAK OARSOALDEAN. Mikel Mendizabal Cristobal. Profesionala, 30’. - Oiartzun. Sinopsia: Espainiako altxamendu nazionalak 1936an garaipena lortu zuen. Preso ugari sartu zituzten konzentrazio eremuetan eta kartzeletan. Hauetako asko “Batallón de trabajadores”etara bidali zituzten haien kondenak betetzeko. Errepu- blikaren alde borrokatu ziren preso gehienek esklabutza egoera bizitu zuten, Francok pertsonak deuseztatu eta makurrarazi nahi zituelako. Gerrak eragindako hondamendia konpontzeko, ejertzitoak behar zituen azpiegiturak eraikitzeko eta enpresari konplizeen beharrak asetzeko, fusilaketak, zigorrak eta heriotz mehatxuak jasan behar izan zituzten. Espainian 550 “Langile batailoi” sortu ziren. Horietatik 60 baino gehiago Euskal Herrian. Oarsoaldean 18 batailoi antolatu ziren. 4 urteetan zehar 12.500 pertsona aritu ziren gatibu lanetan errepideak eta gotorlekuak eraikitzen.: Aritxulegin, Pikoketan, Jaizkibelen, Lezon, Gaintxurizketan, Arkalen, Erlaintzen, Errenterian, Pasaian,… 7. EUSKARAZ BIZI ETA... Pendejo. Amateurra, 1’ 34’’. - Errenteria. Sinopsia: Euskaraz bizi eta... 8. ERREGEA. David Cuesta. Amateurra, 24’. - Donostia. Sinopsia: Ikusentzunezko dokumentua Baxilio Urrutia, gerrillari ohia, okupa ohia, tenor amateu- rra, alkoholiko eta Lesakako alkatearen bizitzari buruz. 9. I SAID I WOULD NEVER TALK ABOUT POLITICS. Aitor Oñederra. Profesionala, 10’ 31’’. - Deba. Sinopsia: Mariano jauna, hegazkina hartu eta izen handiko jatetxe batera joan da. Bertako espeziali- tatea kalitatezko okela gorri naturala da, koipe eta kolesterol gutxiduna. Azaroak 25. Asteazkena, IIIII EZBra aurkeztutako lanen emanaldia. 19.30 1. ABIADURA. Sonia Estevez Fernández. Profesionala, 4’ 53’’. - Gasteiz. Sinopsia: "Abiadura" animazio laburmetrai bat da. Bertan abiadurak gaur eguneko bizitzaren esperientzian daukan eragina isladatzen da, tren baten barnekaldetik begiratzen duen neska baten ikuspuntuaren bitartez. Lana zaborretik lortutako materialekin eginda dago. Musika bera ere birziklatutako materialekin eginda dago. 2. A BLIND’S DREAM. Edurne Mañú. Amateurra, 4’. - Agoitz. Sinopsia: Sentipenen eta oroitzapenen bidez naturan zehar egiten den nostalgiaz beteriko bidaia kontatzen da. 3. URDAIBAIKO AZKEN GABARRAK. Jesus Serrano. Amateurra, 12’. - Plentzia. Sinopsia: Bixente Legarretak Urdaibaiko azken gabarretan beharra egin bana hondarra eramaten Laidatik Gernikara, orain hirurogei urte. Berak gertatutakoa kontatzen du. 4. MAITALEAK. Aitor Zarzuelo Landa. Gazte 22, 16’ 05’. - Lasarte-Oria. Sinopsia: Ekaitz eta Arantzaren bikote harremana berezia da, Arantzak ezezagunekin harreman sexualak dituelako eta Ekaitzek honekin gozatzen duelako. Pixkanaka beraien bikote harremana desitxuratzen joango da gertuko pertsona bat beraien jokoan sartzerakoan. 5. ONDARRUKO BERBAK. Josu Eizagirre. Amateurra, 8’. - Ondarroa. Sinopsia: Ondarroan daukagun euskera ezagutze- ra eman eta sustatzeko bideoa. 6. DANIAN JAI ALAI: COURT WARRIORS. Eñaut Gantxegi. Amateurra, 20’. - Lezo. Sinopsia: Jai alai, zesta punta, xistera,…izen desberdinak kirol berbera izendatzeko. Mundu mailan ezaguna den euskal kirol nagusia, milaka euskaldun (eta ez euskaldun) lanean edo dantzan jarri dituena. Ez al da ba Kantxan dantzatzen den kirola? Estatu Batuetako Dania hirian kokatzen den frontoia ardatz nagusia bezala, kirolaren adar desberdinen inguruan aritzen den dokumentala da honakoa. Kirolik azkarrena, Euskal Herritik mundura. 38. EUSKAL ZINE BILERA AZAROAREN 22TIK 29RA. LEKEITIO 2015 LEKEITIOKO BERBALDIA EUSKAL FILM LABURREN KARTOGRAFIA Nolakoa da euskarazko film laburren egungo egoera? Zenbat sortzen da? Zeintzuk dira horiek ekoizteko baldintzak eta finantzatzeko ereduak? Eta lan horien ikusgarritasuna bultzatzeko ditugun tresnak? Mapa bereko lau ertz elkartu ditugu. Euskarazko film laburren inguruko hausnarketa kolektiboa egitea asmoa. Txema Muñoz Kimuak film laburren programako zuzendaria. Jon Garaño Zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea. Maider Fernandez Zinemagilea eta Las Chicas de Pasaik-ko partaidea. Kepa Sojo Zuzendaria, gidoilaria eta historialaria. Miren Manias Euskarazko zinemagintzan aditua. Moderatzailea. Azaroak 28, larunbata, 12:00, Barandiaran Aretoa www.zinebilera.com @zinebilera IIIII fb.com/euskalzinebilera IIIII #euskalzine15

Transcript of egutegia - Kulturklik · urteetan Txinako gobernuak guztiz eraldatu du gunea, Txinako portu...

Page 1: egutegia - Kulturklik · urteetan Txinako gobernuak guztiz eraldatu du gunea, Txinako portu internazional inportanteene-takoa sortu asmoz. Honek aldaketak ekarri ditu bai paisaian

Azaroak 22. Domeka

IIIII IREKIERA EKITALDIA. 19:00 Ikusgarri Aretoa.

Silvia Manzana eta Jon Ander Alonsok 38. Euskal Zine Bileraren irekiera ekitaldia gidatuko dute. Bertan epaimahaia aurkeztu eta parte hartuko duten 41 filmen berri emango da. Ondoren, AMAMA filmaren emanaldia eta solasadia izango dugu Asier Altuna zuzendaria eta filmeko aktore nagusiekin. Sarrera 5 euro.

Azaroak 23. Astelehena

IIIII EZBra aurkeztutako lanen emanaldia. 19.30

1. LEIHOTIKAN, ZU, ZU, ZU. Maialen Cadavid Etxebarria. Gazte 22, 5’ 24’. - Bilbo.Sinopsia: Leihotikan taldearen Zu, Zu, Zu abestiaren Bideoklipa.

2. BALU ETA BALITZ. Egoitz Albizu Sebal. Amateurra, 10’ 25’’. - Donostia.Sinopsia: Badakizu zer den okerrena? Daukaguna ez dugula baloratzen galtzen dugun arte.

3. ARRANTZALEAREN KANTA. Beñat Fuentes Goikoetxea.Amateurra, 16’. - Mungia. Sinopsia: Azken ehun urteetan Zhoushan uharteetako biztanleek betiko ohiturak mantendu dituzte, aldaketa handirik barik. Baina azken bost urteetan Txinako gobernuak guztiz eraldatu du gunea, Txinako portu internazional inportanteene-takoa sortu asmoz. Honek aldaketak ekarri ditu bai paisaian eta bai bertako biztanleen ohituretan ere. Aspaldi, euren arbasoek ere aldatu behar izan zituzten. Egin gura genuen hausnarketa guzti honekin dago lotuta; bizi garen ingurugiroak zein puntutaraino baldintza dezakeen norbanakoaren bizimodua alegia.

4. SAMIÑA. Kristina Zorita Arratibel. Amateurra, 10’. - Donostia.Sinopsia: Amak Ramona utzi du. Amonak behin

eta berriz gogoratuko dio. Eta horrek Ramonari inoiz sendatzen ez den zauria sortuko dio. Tragediaraino.

5. HAREA JOKOAK. Juan Carlos Pérez Hierro. Amateurra, 10’ 06’’. - Gasteiz.Sinopsia: 2015. urtea. Bideojokoak puri-purian daude Euskal Herrian. Xabierrek, zale amorratua baita, bideojoko berri bat erosi du, eta irrikan dago desafioei ekiteko. Baina gauzak ez doaz espero bezala...

6. DENBORAN ZEHARREKO LABURMETRAIA. Pendejo. Amateurra, 5’ 47’’. - Errenteria. Sinopsia: Xabi Guridik edozein gauza egingo du Kameratoia lehiaketa irabazteko.

7. MADDI ETA PATXI.M.Arrate Fernandez Itxaso. Amateurra, 11’. - Andoain.Sinopsia: Bi kazetari gazte, sare sozialen bitartez elkar ezagutzen dira. Brasileko Patxi, Euskal Herria ezagutzeko asmoz Bilbora iritsiko da. Maddiren etxebizitza alokatuan, euskera trukatzeko helburuz bertan biziko da. Ondorioz, euskera, bien arteko harremanaren zubi bilakatzeraino.

8. 2330, UNA HISTORIA CAUTIVA.David Marrades Escrivá. Profesionala, 29’. - Valentzia. Sinopsia: Mourtada Seck Alucheko Atzerritarren Internamendu Zentruan sartu zutenean, beste hainbatekin batera, bere nortasunaren gaineko eskubidea galdu zuen. Zenbaki hutsa izatera igaro zen, bertan zeuden beste hainbatekin batera.

9. HEDA NAZAZU!.Patxi Basabe Perèz de Viñaspre. Profesionala, 16’. - Gasteiz. Sinopsia: Ohetik altxatzen zara zerbaitekin ahoan. Kendu nahi duzu baina ez dakizu.

Azaroak 24. Asteartea

IIIII Umeen txokoa, 10:00Ikastola eta Eskolako LH 1,2 eta 3. mailako ikasleentzat.

JELLY TMichel Hegner. Animazioa, 80’. - Danimarka.

Sinopsia: Animazio bikaina Ivan Olsen mutikoak jasaten duen bullyng-a deskribatzen du eta nola aurre egiten dien bere arerioei sorgin baten laguntzarekin.

IIIII EZBra aurkeztutako lanen emanaldia. 19.30

1. SANDALISM. Iban del Campo. Amateurra, 3’ 54’’. - Donostia.Sinopsia: Londreseko Tamesis ibai ertzean, hondar eskultore batzuk lanean. Super 8 irudiak eta euskal artista baten burutazioak.

2. BIDE BERRIAK: ELIKADURA BURUJABETZAEUSKAL HERRIAN. Miren Saiz Alzugaray. Amateurra, 22’. - Bilbo.Sinopsia: Badakigu zer jaten dugun? Nondik datorren? Nola ekoizten den? Nork ekoizten duen? Badakigu elikagai osasungarriak, kulturalki egokiak eta modu jasangarrien bidez ekoiztutakoak izatea herri guztien eskubidea dela? Elikadura ekoiztu eta kontsumitu baino gehiago da. Antolakuntza eta harreman desberdinak eta justuagoak eraikitzea da, non pertsonak, duintasuna eta elkartasuna modu berri batean proposatzen diren. Euskal Herriko esperientzi desberdinak bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, non utopia errealitate bihurtzen den…

3. ZU ZARA, GU GARA. Telmo Ancisar De La Torre. 22, 5’ 45’’. - Donostia. Sinopsia: Ni, ni naiz... Ez nau ezerk ukatuko izatea.

4. MARROI ARGIA BEZALA. Ander Perez Argote. Amateurra, 10’. - Donostia.Sinopsia: “A” txuria da, “E” berdea da, “I” horia da… Marroi argia bezala.

5. BIXITXI MARABILLI RE. Josu Aranbarri Aramaio. Amateurra, 5’ 36’’. - Bilbo. Sinopsia: Marabilli festibalerako PIZTIAK eta gonbidatuek egindako abestiaren bideoklipa. Marabilli festibalaren bideo ofiziala.

6. TRABAJADORIAK, FRANKISMOAREN GATIBUAK OARSOALDEAN. Mikel Mendizabal Cristobal. Profesionala, 30’. - Oiartzun. Sinopsia: Espainiako altxamendu nazionalak 1936an garaipena lortu zuen. Preso ugari sartu zituzten konzentrazio eremuetan eta kartzeletan. Hauetako asko “Batallón de trabajadores”etara bidali zituzten haien kondenak betetzeko. Errepu-blikaren alde borrokatu ziren preso gehienek esklabutza egoera bizitu zuten, Francok pertsonak deuseztatu eta makurrarazi nahi zituelako. Gerrak eragindako hondamendia konpontzeko, ejertzitoak behar zituen azpiegiturak eraikitzeko eta enpresari konplizeen beharrak asetzeko, fusilaketak, zigorrak eta heriotz mehatxuak jasan behar izan zituzten. Espainian 550 “Langile batailoi” sortu ziren. Horietatik 60 baino gehiago Euskal Herrian. Oarsoaldean 18 batailoi antolatu ziren. 4 urteetan zehar 12.500 pertsona aritu ziren gatibu lanetan errepideak eta gotorlekuak eraikitzen.: Aritxulegin, Pikoketan, Jaizkibelen, Lezon, Gaintxurizketan, Arkalen, Erlaintzen, Errenterian, Pasaian,…

7. EUSKARAZ BIZI ETA... Pendejo. Amateurra, 1’ 34’’. - Errenteria. Sinopsia: Euskaraz bizi eta...

8. ERREGEA. David Cuesta.Amateurra, 24’. - Donostia. Sinopsia: Ikusentzunezko dokumentua Baxilio Urrutia, gerrillari ohia, okupa ohia, tenor amateu-rra, alkoholiko eta Lesakako alkatearen bizitzari buruz.

9. I SAID I WOULD NEVER TALK ABOUT POLITICS. Aitor Oñederra. Profesionala, 10’ 31’’. - Deba. Sinopsia: Mariano jauna, hegazkina hartu eta izen handiko jatetxe batera joan da. Bertako espeziali-tatea kalitatezko okela gorri naturala da, koipe eta kolesterol gutxiduna.

Azaroak 25. Asteazkena, IIIII EZBra aurkeztutako lanen emanaldia. 19.30

1. ABIADURA. Sonia Estevez Fernández. Profesionala, 4’ 53’’. - Gasteiz. Sinopsia: "Abiadura" animazio laburmetrai bat da. Bertan abiadurak gaur eguneko bizitzaren esperientzian daukan eragina isladatzen da, tren baten barnekaldetik begiratzen duen neska baten ikuspuntuaren bitartez. Lana zaborretik lortutako materialekin eginda dago. Musika bera ere birziklatutako materialekin eginda dago.

2. A BLIND’S DREAM. Edurne Mañú. Amateurra, 4’. - Agoitz. Sinopsia: Sentipenen eta oroitzapenen bidez naturan zehar egiten den nostalgiaz beteriko bidaia kontatzen da.

3. URDAIBAIKO AZKEN GABARRAK. Jesus Serrano. Amateurra, 12’. - Plentzia. Sinopsia: Bixente Legarretak Urdaibaiko azken

gabarretan beharra egin bana hondarra eramaten Laidatik Gernikara, orain hirurogei urte. Berak gertatutakoa kontatzen du.

4. MAITALEAK. Aitor Zarzuelo Landa. Gazte 22, 16’ 05’. - Lasarte-Oria. Sinopsia: Ekaitz eta Arantzaren bikote harremana berezia da, Arantzak ezezagunekin harreman sexualak dituelako eta Ekaitzek honekin gozatzen duelako. Pixkanaka beraien bikote harremana desitxuratzen joango da gertuko pertsona bat beraien jokoan sartzerakoan.

5. ONDARRUKO BERBAK. Josu Eizagirre.Amateurra, 8’. - Ondarroa. Sinopsia: Ondarroan daukagun euskera ezagutze-ra eman eta sustatzeko bideoa.

6. DANIAN JAI ALAI: COURT WARRIORS. Eñaut Gantxegi. Amateurra, 20’. - Lezo. Sinopsia: Jai alai, zesta punta, xistera,…izen desberdinak kirol berbera izendatzeko. Mundu mailan ezaguna den euskal kirol nagusia, milaka euskaldun (eta ez euskaldun) lanean edo dantzan jarri dituena. Ez al da ba Kantxan dantzatzen den kirola? Estatu Batuetako Dania hirian kokatzen den frontoia ardatz nagusia bezala, kirolaren adar desberdinen inguruan aritzen den dokumentala da honakoa. Kirolik azkarrena, Euskal Herritik mundura.

38.EUSKALZINE BILERA AZAROAREN 22TIK 29RA.

LEKEITIO2015

LEKEITIOKO BERBALDIA

EUSKAL FILM LABURREN KARTOGRAFIANolakoa da euskarazko film laburren egungo egoera? Zenbat sortzen da?

Zeintzuk dira horiek ekoizteko baldintzak eta finantzatzeko ereduak? Eta lan horien ikusgarritasuna bultzatzeko ditugun tresnak?

Mapa bereko lau ertz elkartu ditugu. Euskarazko film laburren inguruko hausnarketa kolektiboa egitea asmoa.

Txema Muñoz

Kimuak film laburren programako zuzendaria.

Jon GarañoZuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea.

Maider Fernandez

Zinemagilea eta Las Chicas de Pasaik-ko partaidea.

Kepa SojoZuzendaria, gidoilaria eta historialaria.

Miren Manias

Euskarazko zinemagintzan aditua. Moderatzailea.

Azaroak 28, larunbata,

12:00, Barandiaran Aretoa

www.zinebilera.com@zinebilera IIIII fb.com/euskalzinebilera IIIII #euskalzine15

Page 2: egutegia - Kulturklik · urteetan Txinako gobernuak guztiz eraldatu du gunea, Txinako portu internazional inportanteene-takoa sortu asmoz. Honek aldaketak ekarri ditu bai paisaian

Azaroak 25. Asteazkena,

7. ZEA… BINGO! Izaskun Arandia Galarraga. Profesionala, 5’. - Donostia. Sinopsia: Luxuzko hotel baten harrerako emaku-mearen pasioa Bingoa da. Bere helburua, ordea, ez da aberatsa izatea. Baina gau ekaitztsu batean zortea bere alde agertzen da. Bingoa osatzeko zenbaki baten faltan, italiar bikote bat sartzen da hotelera, harrerako andrearen jokaldia zapuztuz... baina damutuko zaie, bai horixe!

8. UR AZPIAN. Jon Campo Martin.Amateurra, 14’ 45’’. - Aretxabaleta. Sinopsia: Urkulu urtegia Gipuzkoako bazterrik ederrenetarikoa dela dio jende askok; paregabea, naturala eta lasaia. Dena dela ez da betidanik horrelakoa izan. Beste zerbait zegoen urtegia egon aurretik, baina, ahaztu egin dela dirudi. Zer dago guzti honen atzean, zer dago ur azpian?

9. BRUNILDA. Eriz Alberdi Quiñones. Amateurra, 12’ 50’’. - Donostia. Sinopsia: Jokinek ez daki bere beldurrei aurre egiten. Ustekabeko bisita batek, bere bizitza betirako aldatuko du.

10. ZU GABE. Alex Tello Arostegui.Profesionala, 22’ 32’’.- Usurbil. Sinopsia: Marik (Anabel Arraiza) bakarrik igaroko du eguna, lorategian goizetik lanean eta arratsal-dean mendian, bere etxean. Halako batean, berriz aurkitzea espero ez zuen aspaldiko lagun bat (Inazio Tolosa) etorriko zaio. Zertara?

Azaroak 26. Osteguna

IIIII Umeen Txokoa. 10:00Eskola eta ikastolako LH 4, 5 eta 6. mailako ikasleentzat.

BRAM BARRABAS Anna van der Heide. - Abentura, 83’. - Holanda.Sinopsia: 6 urteko haur bihurri eta irudimentsuari buruzko film liluragarria da. Familiak eta eskolak haurren garapenean duten garrantzia azpimarra- tzen du.

IIIII Euskal Zinearen Begirada 2015. 19:00

AITOR MAZO2015eko Euskal Zinearen Begirada Aitor Mazori.Aitor Abaroa kazetariakin solasaldian, Aitor Mazo aktore eta zuzendariaren bizitzari omenaldi txikitxo bat egingo diogu.

Ondoren, BAYPASS (2012). Aitor Mazok eta Patxo Telleriak zuzendua.

Sinopsia: Maria bihotzetik gaixo dago eta hiltzera doa. Xabi, lagun bat, Bartzelonatik etorriko da azken agurra ematera. Bidean, Maria beraz maiteminduta dagoela jakiten du, eta pozteko, gezurra esan eta bera ere hala dagoela kontatzea erabakitzen du. Baina Maria ez da hiltzen, eta Xabik bikote-bizitzaren plantak egitera behartuta ikusten du bere burua, atsekabeak Mariaren bihotz ahularekin amai ez dezan. Egoera horretan, haurdun geratu berri den bere benetako neska- lagunari, Bartzelonako neska bati, bizkar eman beharko dio.

Azaroak 27. Ostirala

IIIII EZBra aurkeztutako lanen emanaldia. 19.30

1. LASTERKETA. Patxi Basabe Perez de Viñaspre. Profesionala, 10’. - Gasteiz. Sinopsia: Eguneko une erabakigarriena da. Hainbat pertsonek, bakoitza bere lanpostuan, bere eskumuturreko erlojua begiratzen dute behin eta berriro. Urduri dirudite. Gauza bera gertatzen zaio Juneri, ezen atletismo-pista bateko bigarren kaletik irteerako marrarantz doala. Takoetan kokatzen da. Bere erlojua begiratzen du eta arnasa hartzen du. Kale bakoitzean kontzentratuta eta bere bizitzako lasterketarik onena egiteko prest dagoen atleta bat dago. Epaileak bere jaurtigairik gabeko errebolbe-rrekin tiro egiten du eta lasterkariak modu katrami-latsuan irteten dira. Dena normala dirudi harik eta laurogei metrora iritsita, Junek bere erlojua begiratzen du berriro eta ustekabeko erabakia hartzen duen arte.

2. GAILUR AMETSA. Doru - Ionut Prisacariu. Amateurra, 20’ 55’’. - Gernika- Lumo. Sinopsia: Mendi talde baten 25. urteurrena ospatzeko dokumentala. Protagonisten bidez, hor zehazten da nola bizi izan duten, gure lurraren esaera bidez, herri bateko sentimendura hurbiltze-ko esperientzia.

3. OLATXU. Amaia Badiola ElgezabalAmateurra, 5’. - Gernika- Lumo. Sinopsia: Olatxu izeneko auzoan bizirik geratzen diren azken herritarren egunerokotasunean zentratzen da laburmetraia; bikote baten harrema-

naren gorabeheretan, hain zuzen ere. Auzoan aldaketak gertatu diren arren, bertako biztanleek eguneroko zereginetan jarraitzen dute.

4. FISHURA. Yago Mateo Velasco. Gazte 22, 6’ 45’’. - Gasteiz. Sinopsia: Irenek ez ditu sekula begiak kliskatu, bizitzako une garrantzitsuak galtzearen beldur baita. Arrainak dira, antza, haren egoera uler deza- keten bakarrak. Animali hauekiko debozio sutsuak etikaren mugak gainditzera eramango du gaztea.

5. MEZU BAT HOZKAILUAN. Erika Elizari Salvador. Amateurra, 18’. - Donostia. Sinopsia: Felik maitasun gutun bat utzi zuen koadro baten atzean.

6. BIDEAK. Josu Eizagirre. Amateurra, 3’ 05’’. -Ondarroa. Sinopsia: Bizitzan hartu beharreko erabakiak gure esku egotea eta aukera horrek suposatzen duen garrantzia kontatzen du BIDEAK laburmetrai experimentalak.

7. ZERBAIT ASMATUKO DUGU. Maider Lizeaga Sistiaga. Gazte 22, 2’ 55’. - Pasaia. Sinopsia: Etxe-gabetzeen krudelkeria, Berri Txarrak taldearen ahotan. 8. IGANDE BATEKO PROPOSAMNA. Rubén Martínez Rosas. Amateurra, 10’. - Donostia. Sinopsia: Igande sargoritsu batean, Joserra bere tokirik gustukoenera hurbilduko da bere neskala-gun ekuadortarrari proposamen bitxi bat egiteko.

9. PIZTU. Iñaki Urresti Arbulu - Mikel Urresti ArbuluAmateurra, 5’ 03’’. - Atxondo. Sinopsia: Ziurtasunik gabeko labirintu batean, eguzkiak beti distira egiten ez duen horretan, ez da erraza izango gure ametsak onartu eta eskuratzeko bideari ekitea.

10. THE DEVIL ON YOUR BACK. Gotzon Aurrekoetxea del Barrio. Profesionala, 5’ 16’’. - Bilbo. Sinopsia: Ez Amanda, ez duzu kontrola galduko... beste aldi batean. The Devil on your back thriller-gakoan eta oso tonu inkietantean, guztion dualtasunari buruz hitz egiten duen film labur bat da. Bat bera. Harridura sentsazio hori gogortzeko nahasi dugu ingelesa, euskera eta frantsesa; amesgaiztoa eta fantasia munduko eszena iradokitzeko asmoz.

11. TERAPIA. Alberto Bilbao Ariztimuño. Amateurra, 7’ 11’’. - Bermeo. Sinopsia: Bakardadea eta tabakoa.

12. AUPA ZINEMA!Alex Tello Arostegui. Profesionala, 4’ 20’’. - Usurbil. Sinopsia: Biki eta Viktorrek zinema gogoko dute.

13. FIFI.Xabier Villalba Badiola. Amateurra, 8’ 14’’. - Lekeitio. Sinopsia: Jatetxe baten lan egiten duten hiru neskari nagusiek etxea asteburuan zaintzeko eskatzen diete. Baina asteburua ez da izango beraiek espero zutena.

Azaroak 28. Zapatua

IIIII AMAIERA EKITALDIA. 19.30

Kepa Errasti, Silvia Manzana eta Jon Ander Alonso aktore taldeak zuzendutako ekitaldia. Lehiaketaren sari banaketa, 2015eko Euskal Zinearen Begirada eta Benito Ansola Beka jasoko ditu ekitaldiak.Sarrera 3 euro.

Sariak

ZUZENDARITZA ONENAREN SARIAAmateur mailan 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.Profesional mailan 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.

EKOIZPEN ONENAREN SARIAAmateur mailan 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.Profesional mailan 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.

GIDOI ONENAREN SARIAAmateur mailan 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.Profesional mailan 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.

ARGAZKI ONENAREN SARIAAmateur mailan: 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.Profesional mailan: 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.

FILM ONENAREN SARIAAmateur mailan: 1.300 euro eta urrezko antzarra.Profesional mailan: 1.900 euro eta urrezko antzarra.

GAZTE 22 SARIA500 euro eta zilarrezko antzarra.

ANTZAR MOREA500 euro eta antzar morea.

Azaroak 29. Domeka.

IIIII 38. EZBren film saridunen emanaldia. 12:00

Aurtengo epaimahaiaAITOR MERINO Donostia, 1972Aktorea eta zuzendaria. Bere ibilbidea zineman, antzerkian nahiz telebistan egin du. Montxo Armendáriz, Pilar Miró, Carlos Saura Medrano, Manuel Matji edota Icíar Bollaínen zuzenda-ritzapean 20 film baino gehiagotan egin du lan. 2007an Goya sarietara nominatu izan zen berak zuzendu zuen “El pan nuestro” laburmetraiarekin. “Asier eta biok” en zuzendaria izan zen Amaia Merinorekin batera. Lan honekin Irizar saria jaso zuen 61. Donostiako Zinemal-dian.

IBAN GONZALEZ PAGALDAI Arrasate, 1973Baleuko ekoiztetxeko errealizadorea. Hogei dokumental inguru errealizatu edota zuzendu ditu honezkero. Telebistako saio, publizitate eta zuzeneko ekitaldietan ere dihardu. Besteak beste, Lauaxeta saria eta Unesco Etxearen laburren lehen sariak ere jaso ditu.

IZASKUN ÁLVAREZ GAINZA Donostia, 1982Artista, diseinatzailea eta Ikertzailea.Euskal Herriko unibertsitateko irakaslea da eta irakasle gonbidatua Écoled´Art et de Designd´Orléans eta Ecole supérieure d'art et de design Marseille-Méditerranée (Frantzia). Egun DIY estanpazio tekniken inguruko Doktorego Tesia garatzen ari da.

GOTZON SÁNCHEZ Errenteria, 1972Aktorea. Zinean, antzerkian eta bereziki telebistan egin du lan. “Atento” laburmetraia zuzendu zuen, eta antzezle gisa “Gameover”, “13 hilabete eskaz”, “El ejemplo” o “Jugando con la muerte” filmetan parte hartu du. Manuel Gutierrez de Aragónen zuzendaritzapean “Todos estamos invitados” luzemetraiean aktore gisa egon zen. Ondoren “Elcazador de dragones” eta “Sabin” pelikulak etorri ziren. Telesailetan zein publizitatean ere esperientzia zabala dauka.

OIHANA GARRO LARRAÑAGA Arrasate, 1979Arte Ederretako EHUko irakasle eta ikerlaria da. 2012an EHUan “Sobre la construcción del sujeto y el arte. Una reflexión con Nan Goldin” Tesia defendatu zuen, Doktorego Sari berezia lortuaz. Ikerketa akademikoa eta ikerketa praktikoa uztartzen ditu. 38.EUSKAL ZINE BILERA