Egin klik hemen jaisteko.

69
Deustuko Unibertsitatea Giza Eskubideen Institutua Zesar Martinez Aldaketa soziala eta praxi kolektiboa Gizartearen produkzioa pentsamendu soziologikoan Giza eskubideak

Transcript of Egin klik hemen jaisteko.

Page 1: Egin klik hemen jaisteko.

Giza Eskubideei BuruzkoDeustu Koadernoak, 25 zk.

Egungo globalizazioaren diskurtso dominantean, albaketa soziala eta,beraz, kolektibitateen bilakaera, nahitaezko eboluzio saihestezin gisaaurkezten da, kontingentziarik edo beste aukerarik onartzen ez dueneboluzioa. Diskurtso ideologiko horren inguruan eraboteko adostasunaeraiki nahi izateak definitu du, neurri batean, azken hamarkadako joerasozio-ideologiko nagusia; hau da, merkatu globalizatuarenlehiakortasuna eta etengabeko hazkunde ekonomiko-produktiboa gizaeboluzioaren eta progreso sozialaren logika saihestezina bezalaaurkeztea: globalizazioaren gezurrezko determinismo sahiestezina.Lan honetan, pentsamendu soziologikoan garatu diren ikuspegi teorikoezberdinek nola kontzeptualizatu duten gizartearen produkzioa etagidaritza aztertuko dugu. Eta, horrekin lotuta, ikuspegi teorikobakoitzak nolako determinismoa eman dion giza egintzari eta nolakoagizarte-egituraren «berezko» aldaketari. Azkenik, globalizazioneoliberalaren sasoi hauetan aldaketa sozialari buruz zabaltzen ari dendiskurtso ideologiko deterministari aurre egin nahian, autore batzuenekarpen teorikoak bilduko ditugu, aldaketa soziala aktore-sareeneguneroko praxi pertsonala eta kolektiboarekin lotuz.

Zesar Martinez. Soziologian doktorea eta UPV/EHUko irakaslea.Gizarte Zientzien Metodologia irakasten du, baita Aldaketa Soziala etaGatazkaren Soziologia ere. Ikerketa-lanak globalizazioari buruzkodiskurtsoen inguruan eta gazteen aisialdiaren inguruan egin ditu;ikerketa-lerro nagusitzat du, aldiz, Partaidetza Sozio-politikoa etaMugimendu Sozialak. PARTE-HARTUZ lantaldearen kidea da,Demokrazia Partehartzaileari buruzko lantaldea, herritarren parte-hartze politikorako prozesuak eta mekanismoak lantzen dituena.Momentu honetan ikerketa-ekintza proiektu batean ari da lanean,ondorengo izenburua duena: «Herri mailako mobilizazioak proiektuenergetikoen aurrean: Santurtziko Termikaren kasua».

DeustukoUnibertsitatea

• • • • • • • •

Giza EskubideenInstitutua

Ald

aket

a so

zial

a et

a p

raxi

kole

ktib

oa

/ Zes

ar M

artin

ez

DeustukoUnibertsitatea

• • • • • • • • 25

Zesar Martinez

Aldaketa soziala eta praxi kolektiboaGizartearen produkzioa pentsamendu soziologikoan

Giz

aes

kubi

deak

Cub. CD Der. Hum. n. 25 (5mm) 23/4/08 15:46 Página 1

Page 2: Egin klik hemen jaisteko.
Page 3: Egin klik hemen jaisteko.

Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak

Page 4: Egin klik hemen jaisteko.
Page 5: Egin klik hemen jaisteko.

Giza Eskubideei BuruzkoDeustu Koadernoak

25. zenb.

Aldaketa soziala eta praxikolektiboa: gizartearen produkzioa pentsamendu soziologikoan

Zesar Martinez

BilbaoDeustuko Unibertsitatea2003

Page 6: Egin klik hemen jaisteko.

Este texto es fruto de la investigación desarrollada en elmarco del proyecto «La incorporación de la noción de de-sarrollo sostenible en el sistema de las Naciones Unidas y enel Derecho Internacional», con financiación de la Secretaríade Estado de Universidades, Investigación y Desarrollo, den-tro del Programa Sectorial de Promoción General del Cono-cimiento (Proyecto n.º PB96-0980).

Erredakzio Kontseilua:Jaime OraáXabier EtxeberriaFelipe GómezEduardo Ruiz Vieytez

Argitalpen hau, zatiz edo osorik, azalaren diseinua barrudagoela, ezin kopia daiteke, ez eta bildu edo igorri inola ere,dela elektrikaz, dela kimikaz, dela mekanikaz, dela optikaz,dela grabazioz, dela fotokopiaz, baldin eta lehendaurrezargitaratzailearen baimenik ez badu.

Argitalpen hau paper ekologikoan inprimaturik dago.

© Deustuko UnibertsitateaPosta Kutxa 1 - 48080 Bilbo

ISBN: 978-84-9830-575-3

Page 7: Egin klik hemen jaisteko.

Aurkibidea

Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9

1. Giza egintza eta gizarte-egituraren arteko dialektika . . . . . . . . . . . . . . . 11

1.1. Giza egintza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 181.2. Gizarte-egitura eta Reifikazioa edo galdutako gizarte-boterea . . . . . 221.3. Praxi soziala eta giza agentziaren ahalmen eraldatzailea . . . . . . . . . 271.4. Subjektuaren deszentralizazioa eta praxiaren zentralitatea . . . . . . . 30

2. Aldaketa sozialaren determinismoa: historiaren meta-narrazioak . . . . . . 35

2.1. Cornelius Castoriadisen ekarpena: gizartearen logika magmatikoa . 38

3. Alain Touraine eta Subjektuaren Soziologia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 43

3.1. Aktore kolektiboak eta historizitatea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 503.2. Subjektuen askatasun sortzailea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 523.3. Subjektua mugimendu sozial gisa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 553.4. Mugimendu sozialen azterketa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 57

Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 67

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 8: Egin klik hemen jaisteko.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 9: Egin klik hemen jaisteko.

Sarrera

Egungo globalizazioaren diskurtso dominantean, aldaketa sozialaeta, beraz, kolektibitateen bilakaera, nahitaezko eboluzio saihestezingisa aurkezten da, kontingentziarik edo beste aukerarik onartzen ezduen eboluzioa. Diskurtso ideologiko horren inguruan erabateko ados-tasuna eraiki nahi izateak definitu du, neurri batean, azken hamarka-dako joera sozio-ideologiko nagusia; hau da, merkatu globalizatuarenlehiakortasuna eta etengabeko hazkunde ekonomiko-produktiboa gizaeboluzioaren eta progreso sozialaren logika saihestezina bezala aurkez-tea: globalizazioaren gezurrezko determinismo sahiestezina. Baina, az-keneko urtetan, mundu mailako hedapena duen mugimendu soziala-ren agerpena ezagutu dugu. Hain zuzen ere, «beste mundu bat posibledela» leloarekin aldaketa sozialaren kontingentzia aldarrikatzen duenmugimendua. Hortaz, globalizazio-prozesu bera, giza artekotasunarenaldaketa joera gisa, gatazka politikoa bihurtzen ari den mugimendua: al-daketa-joera horren ondorioak eta norabidea hausnarketa kolektiboa-ren eztabaidagai eta negoziazio-gai bihurtu nahi duena. Hain zuzenere, globalizazio-prozesua demokratizatzea, aukera eta eredu ezberdindituen prozesu gisa eraikitzea.

Horrekin loturik, egungo pentsamendu soziologikoak, gezurrezkodeterminismoak gaindituz, erronka nagusia du aldaketa soziala aktore-sareen eguneroko praxiarekin lotzea. Gizarte-ordenamenduaren kosifi-kazioa eta naturalizazioa edota aldaketa sozialaren determinismo ebo-luzionista ezin dugu gizakiaren berezko joera unibertsaltzat hartu;baizik eta zenbait espazio sozialetan (praxi eta hartu-eman sareetan)berregiten den diskurtso sozio-ideologiko dominantea. Izan ere, deter-minismo eboluzionista horrek gizartearen auto-eraketaren kontzientziaezabatzen du; eta, ondorioz, aldaketaren balizko automatismoak, irudi-mena eta sormena menperatuz, ezintasunaren nagusitasuna ezartzen

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 10: Egin klik hemen jaisteko.

du. Gizartea, berezko logika duen zerbait bezala irudikatuz, indarreandagoen elkarbizitza-eredua eta pertsona-eredua —geure gaur egungotestuinguru sozio-kulturalean eredu lehiakorra eta utilitarista—, onartubeharreko gizabanakoaren eta giza artekotasunaren berezko joerakbailiran barneratzen dira, bestelako ereduen bideragarritasuna ukatuz.

Baina badaude, gure errealitate sozialean, gizartearen produkzioaeta aldaketa praxi kolektiboaren emaitza kontingente gisa irudikatzenduten diskurtso sozio-ideologikorik. Are gehiago, diskurtso horietan gi-zartearen kosifikazioa eta aldaketaren nahitaezkotasuna engainu ideo-logikotzat jotzen dira, hain zuzen ere, konformismoa eta pasibotasuna-ren oinarrian dagoen irudikapen faltsua: dagoena eta datorrena onartubeharra beste aukerarik ez dagoelako.

Lan honetan, pentsamendu soziologikoan garatu diren ikuspegi teo-riko ezberdinek nola kontzeptualizatu duten gizartearen produkzioaeta gidaritza aztertuko dugu. Eta, horrekin lotuta, ikuspegi teoriko ba-koitzak nolako determinismoa eman dion giza egintzari eta nolakoa gi-zarte-egituraren «berezko» aldaketari. Azkenik, globalizazio neolibera-laren sasoi hauetan aldaketa sozialari buruz zabaltzen ari den diskurtsoideologiko deterministari aurre egin nahian, autore batzuen ekarpenteorikoak bilduko ditugu, aldaketa soziala aktore-sareen egunerokopraxi pertsonala eta kolektiboarekin lotuz.

10 ZESAR MARTINEZ

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 11: Egin klik hemen jaisteko.

1

Giza egintza eta gizarte-egituraren arteko dialektika

Gizartearen aldaketan norainokoa da gizarte-egituraren determinis-moa eta norainokoa giza egintzarena? Nolakoa da giza egintzak gizar-tearen egituran eragiteko daukan ahalmena? Maiz aipatu bezala, gal-dera edo kezka horien atzean dagoen arazo teorikoa gizartearenprodukzioa eta gidaritzarena da. Horrela, gaiak pentsamendu soziologi-koan izan dituen nondik norako nagusiak laburbilduz eta autore esan-guratsuen ekarpenak jorratuz, geure azterketa teoriko honetan ondokobi galdera hauen erantzunak bilatzen ahaleginduko gara: nolakoa daegiturazko baldintzen eta giza egintzaren arteko dialektika gizartearenbilakaeran? Zeintzuk dira dialektika horrek dituen ondorioak gizartea-ren produkzioan eta gidaritzan?

Galdera horiei erantzuna emateko giza egintzaren definizioaegingo dugu, baita gizartearen egiturarena ere eta, horiekin batera, bimaila horien artean dagoen subjektuen praxi soziala definituko dugu.

Gizartearen produkzioa eta gidaritza, eta horiekin lotuta daudengiza egintzaren eta gizarte-ordenaren arazoak, gizarte tradizionaletik gi-zarte modernora doan bilakaerarekin lotu behar ditugu. Izan ere, pen-tsamendu soziologikoaren hastapenetan, modernitatean nagusitzenden indibidualismoa eta giza egintza instrumentalak, paradoxa etakezka berriak sortu zituen askatasun indibiduala eta ordenamendu ko-munitarioaren inguruan; paradoxa horiek, azken batean, gizabanakoeta gizartearen arteko hartu-emanaren ingurukoak ziren. Kezka horiektestuinguru historiko zehatz batean agertzen dira —gizarte tradizionaladesegite bidean zegoela eta, prozesu berdinean, gizarte modernoareninstituzionalizazioa abian zegoela—, eta soziologiaren sorrera, diziplinaautonomo gisa, oso lotua dago kezka horien inguruan egin beharreko

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 12: Egin klik hemen jaisteko.

hausnarketarekin. Horrela, gizarte-eredu berria itxuratzen duten indus-trializazioak, urbanizazioak, sekularizazioak, demokrazia politikoak etairaultza zientifikoak, irauli egin zuten ordenamendu zaharra; hain zu-zen ere, ahaidetasunean, erlijioan, komunitate lokalean eta monarkiaabsolutuan oinarritzen zen ordena.

Testuinguru horretan, indar handia hartu zuen teoria ekonomiko-tik zetorren giza egintzaren eredu utilitarista-arrazionalak, giza egin-tzaren berezko izaera arrazionaltasunean kokatzen duena, zentzu indi-bidualista eta instrumentalean. Norberaren interesen arabera etekinikhandiena bilatzen duen giza egintzaren ikuspegi horrek, bere eraginaizango du soziologo klasikoen gogoetan, baina ez du gogobeteko be-raien kezkak giza egintza eta gizarte modernoaren ordenamenduareninguruan. Izan ere, arlo ekonomikoan ez zeuden bestelako giza egin-tzak kontzeptualizatu nahian, eta ordenamendu sozialaren teoriarenbila; soziologo klasikoek, kalkulu estrategikoa eta indibidualista ardatznagusi gisa hartu beharrean, gizakion elkarregintzak daukan izaerasinboliko-interpretatiboa hartu zuten giza egintzaren bereizgarri na-gusi gisa. Oinarri hori, ordea, bi ildo edo norabide ezberdinetan ga-ratuko da pentsamendu soziologikoan, ildo normatibista eta ildokonstruktibista.

Lehenengoak Durkheim izango du aitzindari, eta azpimarratuko duohituraz hartutako jokatzeko-, pentsatzeko eta sentitzeko-erak, jarrai-bide kolektibo bihurtzen direnean hartzen duten indar arautzailea etazigortzailea. Hau da, errealitate sozialaren alderdi normatiboari errepa-ratzen dio, adostasun- eta arauen-sistemari eta bere praktika instituzio-nalizatuari. Tradizio normatibistan, giza elkarregintzaren sormen sinbo-likoa ukatu barik, giza egintzaren eragile gisa sozializazio bidezbarneratutako adostasun normatiboa eta derrigortzailea azpimarratudute. Hots, giza ahalmen sortzailea eta berritzailea bigarren mailanutzita, giza egintzaren joera erreproduzitzaileari eta egitura normati-boen izaera objektiboari erreparatzen diote.

Ildo konstruktibistan, Weber-ren soziologia konprentsiboa etaMead-en elkarregintza sinbolikoa aitzindari direla, arreta berezia ema-ten zaio aktore sozialaren egintza interpretatibo eta esanguratsuari.Horrekin batera, besteen jarduna erreferentziatzat hartzea eta, oro har,elkarrekiko aurreikuspenak egintzaren orientabide nagusia izatea, be-netako elementu bereizgarriak dira giza egintzan. Marx gazteak bereantropologia intersubjektiboan azpimarratu zuenez, hartu-eman sozia-lek ematen diote gizakiari giza izaera. Horrela, hartu-eman edo elkarre-gintzan sortzen diren eta elkartrukatzen diren elementu sinboliko-kul-turalak dira gizartea hezurmamitzen dutenak. Gizabanakook geureekintzei eransten dizkiegun esangurak, elkarregintzan daukagun sor-

12 ZESAR MARTINEZ

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 13: Egin klik hemen jaisteko.

men sinboliko anitz eta konplexuaren emaitza dira; esangura horiek,historian zehar, beren isla eta fruitua dute gizartearen ezaugarri direnhainbat kultur-produktu eta instituziotan. Tradizio konstruktibistan, be-raz, osotasun sozialak eta gizarte-instituzioak gizabanakoen jardun zeha-tzen elkarlotura eta prozesuen emaitza dira. Instituzio eta gizarte-egitu-rek ezartzen dituzten mugak eta kontrolak ukatu barik, giza egintzarenkontingentziari eta ahalmen sortzaileari erreparatzen diote. Erreproduk-zioa baino produkzioa da azpimarratzen dena.

Normatibista eta konstruktibista izan dira, tradizio dialektikoarekinbatera, pentsamendu soziologikoaren joera teoriko nagusiak. Tradizioteoriko horien arteko polarizazioa, lotura puntuak bilatu barik, beraienarteko aldeak eta aurkakotasuna azpimarratzearen emaitza izan da.Gainera, zientzia modernoan nagusi den objektibismo eta subjektibis-moaren arteko aurkakotasunak, polarizaziorako joera hori indartu du.Horrela, tradizio normatibistan egitura normatiboen izaera objektiboaaztertzeak, hainbat momentutan, giza egintzaren izaera sinboliko-in-terpretatiboa baztertzea eta elkarregintzaren ahalmen sortzailea etaberritzailea begibistatik galtzea ekarri du: aktorerik gabeko gizartea.Izan ere, errealitate sozialaren soziologia egin beharrean gizarte-siste-maren soziologia egin da; eta ikuspegi estatikoak, mekanizistak eta ob-jektibistak determinismo estrukturalaren pisua areagotu dute.

Era berean, zientifikotasun modernoaren irizpide positibistek eska-tzen duten objektibismoa eta instrumentalismoa, modu errazagoan be-tetzen ziren planteamendu normatibistarekin konstruktibistarekinbaino. Horrela, homologazio akademiko eta zientifikoa bilatu beharhorrek azaltzen du, neurri batean, normatibismoak eta estrukturalis-moak izan duten nagusitasuna teoria soziologikoaren garapenean.

Tradizio konstruktibistan, bere aldetik, giza egintza eta elkarregin-tzaren aribide kontingenteak aztertzeak, hainbatetan, eratutako joka-bide eta instituzioen indar arautzailea eta derrigortzailea begibistatikgaltzea ekarri du. Giza egintza eta elkarregintzaren azterketak ematenduen begirada dinamikoak, egonkortasuna ahaztera eta boluntarismoaazpimarratzera eraman du. Subjektibismo eta determinismo bolunta-rista horrek gorabeherak izan ditu eta, oro har, krisian egon da mende-baldeko gizarteetan egonkortasuna nagusi izan den bitartean; lehe-nengo lerrora etorriz, aktibismoak eta mobilizazio kolektiboak aldaketasozialaren premia nabarmendu dutenean.

Tradizio dialektikoan, azkenik, giza egintzaren sormena eta indareraldatzailea sakonki kontzeptualizatu bada ere, zientifismoak eta men-debaldeko gizarteen azterketa ezkorrak egiteak, baldintza sozio-ekono-mikoen edo ideologikoen araberako determinismo estrukturala bul-tzatu dute. Aurrerago helduko diogu, ostera ere, tradizio dialektikoaren

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 13

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 14: Egin klik hemen jaisteko.

baitan determinismo eta boluntarismoaren artean dagoen aurkakota-sun horri.

Giza egintzaren kontingentziaren arazoak eta, horrekin lotuta, nor-matibismoa eta konstrukzionismoaren arteko mugimendu teoriko pen-dularrak, erabateko zentralitatea izan dute soziologiaren debate teori-koetan. Aipatu bezala, askotan, bi norabide teoriko horien artekolotura puntuak bilatu beharrean, aurkakotasuna azpimarratu da, etaklasikoen irakurketa murriztaileak egin dira lehiaren mesedean eta osa-garritasuna ahaztuz. Geure hausnarketa teoriko honen helburua, or-dea, giza egintza eta gizarte-egitura uztartzeko autore esanguratsubatzuk egin dituzten ekarpenak laburbiltzea da; hots, aldeak eta aurka-kotasunak azpimarratzea baino hartu-emanak eta loturak identifika-tzea. Horrela, diferentziak diferentzia, utilitarismoak ezartzen duenegintzaren indibidualtasuna eta testuinguru biografiko eta soziokultu-ralaren desagerpenaren aurrean, hartu-eman sozialetan dauden pro-zesu sinbolikoak eta interpretatiboak baieztatzea normatibismoan,konstrukzionismoan zein ikuspegi dialektikoan aurkitzen ditugun ele-mentuak dira. Beste aldetik, ordea, ezin dugu ahaztu —Dawe, Touraineedo Sztompka-rekin batera1— «sistema sozialaren soziologia» eta«egintza sozialaren soziologia»ren artean dagoen aurkakotasuna, sis-tema sozialaren eta giza egintza intentzionalaren artean dagoen beradela. Are gehiago, aurkakotasun horrek adierazten du nolabaitekotirandura existentziala: sistemak ezarritako ordenaren menpe egoteaedo giza egintzaren ahalmen sortzailea erabiltzea —determinismo etaaskatasunaren arteko arazo filosofiko zaharra—. Giza pentsamendua-ren historian sustrai sakonak dituen paradoxa izanda, beraz, ulergarria-goa egiten da polarizazio teorikoa nagusitzea, eta zailtasun handiakaurkitzea egintza eta egituraren arteko dialektikaren berri emango du-ten proposamen kontzeptual integratzaileak eta multidimentsionalaksortzeko.

Talcott Parsons-ek, ahalegin teoriko serioa egin zuen subjektibismoeta objektibismoaren arteko jauzi hori gainditzeko; hots, giza egintza etagizarte-egituraren arteko loturak kontzeptualizatzeko. Bere konbergen-tziaren teorian, giza egintzaren elementu subjektiboak —esfortzua,helmugak eta arauak— elementu objektiboekin batera —egoerarenbaldintzak eta baliabideak— kontzeptualizatu zituen. Are gehiago, Par-sons-en hasierako egintzaren azterketan, ezinbesteko elementua daaktoreek, euren amets eta asmo idealen arabera, egoera errealetan

14 ZESAR MARTINEZ

1 DAWE, A., «Las teorias de la acción social». Historia del análisis sociológico. Amorrortu.Buenos Aires, 1988, orr. 426.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 15: Egin klik hemen jaisteko.

eragiteko daukaten ahalmena: etorkizunerako desiratzen diren egoerakerrealitatean gauzatzeko daukaten ahalmena. Giza egintza, beraz, akti-boa, sortzailea eta ebaluatzaile gisa kontzeptualizatzen du eta, era be-rean, baztertzen du gizakia izaki pasiboa, adaptatiboa eta jasotzailegisa ulertzea. Horrela, gizabanakoaren egintza definitzen duena, bate-tik, gizarte-baldintzak dira eta, bestetik, gizarte-baldintza horiek mol-datzeko esfortzua; kontrol soziala eta kontingentzia, mugak eta auke-rak, Parsons-ek biak ditu gogoan. Ondorioz, aktorearen praxi errealak,berez elementu subjektiboak eta elementu objektiboak dituelako, errea-litatearen dimentsio objektiboa eta dimentsio subjektiboa biltzen ditu.Giza praxia eragilea eta eraginda da, baldintzailea eta baldintzatua.Baina nolako lotura dago giza praxia eta egitura batean eratuta dagoengizarte-ordenaren artean? Arestian ikusi dugun bezala, Parsons-ek, ba-lore eta arau sozialen barneratze prozesuan kokatzen du egintza etaegituraren arteko lotura; eta, horrela, giza praxiaren kontingentzia sor-tzailea atzean utzita, gizarte-sistemaren determinismora hurbiltzen da.Giza egintzaren helmugak eta arauak elementu objektiboak bihurtzenditu, gizarte-sisteman kristalizaturik eta gizabanako bakoitzak barnera-turik sozializazio prozesuan. Giza praxian, beraz, gizabanakoak egoera-ren baliabideak erabiltzen ditu esfortzuaren bidez, baina barneraturikobaloreen arabera eta arau sozialek ezartzen duten mugen barne. Giza-kiak, rolen bidez, gizarte-egituren eramaile hutsak dira.

Parsons-ek eta, oro har, funtzionalismo estrukturalaren eraginez,gizarte-sistemaren determinismoak, pisu handia izango du pentsa-mendu soziologikoan II. munduko gerraren ondorengo hamarkadetan.Are gehiago kontuan hartzen badugu funtzionalismoaren lehiakide na-gusia den marxismoak ere joera estrukturalista gogorra hartu zuela.Marx-en pentsamenduaren irakurketa estrukturalistak ahaztu egitendu Marx-en subjektibismoa; gizakiaren sormena eta mundu sozialarenhalabeharrezkotasun eza baieztatzen duen planteamendua, errealitatesozialaren itxurazko objektibitateak gizabanakoentzat dakarren bote-rearen galera eta alienazioa salatzen duena. Marxismo ortodoxoak bi-garren mailan uzten du ere praxia kontzeptuarekin Marx-ek eraikitzenduen uztarri dialektikoa giza egintza eta gizarte-egituren artean. Horrela,«Marx helduaren» determinismo ekonomizista oinarri hartuta, osota-sun sozialen egituretan kokatuko dute giza egintzaren eta bilakaerahistorikoaren indar eragilea.

Gauzak horrela, funtzionalismoa eta marxismoaren artean hainbaturtez eman zen aurkakotasunak baztertu egin zituen pentsamendu so-ziologikoaren tradizio konstruktibistak; erabateko adostasun ortodoxoaezarri baitzuten determinismo estrukturalaren inguruan. Funtzionalis-moak zein marxismoak sistema sozialaren determinismoa azpimarratu

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 15

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 16: Egin klik hemen jaisteko.

zuten, lehenak zentzu batean —berdintasuna, integrazioa eta armoniateorizatuz— eta bigarrenak beste batean —ezberdintasunak, koakzioaeta gatazka teorizatuz—. Funtzionalisteentzat giza egintza normatiboada, eratutako baldintza sinboliko-kulturalen araberakoa; marxista es-trukturalisten ikuspegia ere objektibatzailea da, giza egintza, eratutakobaldintza materialen araberakoa da. Hainbat urtez, beraz, gizarte-sistemaeta egiturak izan dira nagusitu diren kontzeptuak pentsamendu sozio-logikoan. Funtzionalismo eta marxismoaren arteko banaketa-ardatz na-gusia ez da izan egitura-egintza, horretan egitura sozialen determinis-moaren aldeko adostasuna baitzegoen; bi tradizio garrantzitsu horienarteko banaketa-ardatza integrazioa eta gatazkaren artekoa izan da,gizarte-sistema integrazioan eta armonian oinarritua ikustea edo koak-zioan eta gatazkan.

Egitura eta egintzaren arteko banaketa-ardatzak, ordea, bere pro-tagonismoa berreskuratu zuen inkorformismoa eta egintza kolektiboa-ren indarra, 60. hamarkadaren protesta eta mobilizazioen ondorioz,nabarmenagoak egin zirenean. Pentsamendu soziologikoa epealdipost-funtzionalista batean murgildu zen, eta egitura-egintzaren ara-berako banaketa teorikoak bereiztuko ditu, berriro ere, ikuspegi teorikoezberdinak. Giza egintza eta elkarregintzaren azterketa mikroari ekiten

Koakzioa-Gatazka

Aktorea-Egintza Egitura-Sistema

Armonia-Integrazioa

Konstruktibismoa, Egintzaren teoria

Utilitarismoa, Rational Choice

Marxismoa,EstrakturalismoFrantsesa

Normatibismoa, Funtzionalismoa

16 ZESAR MARTINEZ

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 17: Egin klik hemen jaisteko.

zioten eskolek berpizte garrantzitsu izan zuten; horien artean, AlfredSchutz-en fenomenologia, Harold Garfinkel-en etnometodologia, Her-bert Blumer-ren edo Erving Goffman-en elkarregintza sinbolikoa etaGeorge Homas-en elkartruke arrazionalaren teoria. Baina, beste aldetik,Parsons-en funtzionalismo estrukturalak, ez zuen galdu egun batetikbestera zeukan pisu teorikoa eta nagusitasun akademikoa; era berean,gatazka sozialak nabarmentzearen eraginez, marxismo estrukturalista,Althuser, Poulantzas edo Foucault-en planteamenduekin indartu eginzen debate teorikoan.

Guzti horren ondorioz, debate teorikoan berriz ere zabaltzen dasubjektibismo konprentsiboa (fenomenologia, elkarregintza sinboli-koa,…) eta objektibismo estrukturalaren (funtzionalismo estrukturala,marxismoa, estrukturalismo frantsesa) arteko jauzi teorikoa, giza egin-tza eta gizarte-egituraren arteko aurkakotasuna. Izan ere, funtziona-lismo eta estrukturalismoak, subjektuen elkarregintza sortzailea azter-ketatik kanpo utziz, osotasun sozialen eta gizarte egituraren indarkontrolatzailea eta mugatzailea azpimarratzen dute; ikuspegi subjekti-bistetan, ordea, giza egintza eta elkarregintzaren mekanismoak ikertuz,azterketatik kanpo uzten dituzte gizarte-sistema eta koakzioa bezalakokontzeptuak.

Gauzak horrela, 60. eta 70. hamarkadetan, ikuspegi teoriko anitzeta kontrajarrien sakabanaketak eta polarizazioak bizitasun zientifikohandia ekarri bazuten ere, noraeza teorikoa eta proposamen integra-tzaileagoak edo ikuspegi sintetikoen egarria ere ekarri zuten. Horrela,80. eta 90. hamarkadetan, giza egintza eta gizarte-egituraren kontzep-tuen berdefinizioaren bitartez, objektibismo eta subjektibismoaren ar-teko jauzia gainditu beharra eta sintesi teorikoaren bilaketa, debateteorikoaren ezaugarri nagusiak izan ziren. Izan ere, geure lan teorikoanaztertu ditugun autoreen planteamenduetan nabarmendu denez, mu-turreko bi planteamenduak diren determinismo estrukturala eta bolun-tarismoa baztertzea; eta, gizartearen produkzioan, giza egintza zein gi-zarte-egituren ahalmen eragilea modu dialektikoan aztertzea, oso joeraonartuak izan dira. Era berean, elkarregintzaren mailak eta egitura so-zialen mailak nolako lotura puntuak dituzten ikertzeak, kontzeptu berrienagerpena ekarri du; giza egintza eta gizartearen egitura modu osa-garriago batez definitzen dituzten kontzeptuak.

Errealitate sozialaren produkzioa eta gidaritzaren inguruko deba-tean sintesiaren joera nagusitzen den bitartean, gizarte-egituraren zeingiza egintzaren eragimena errekonozituz, giza egintzaren teorian ikus-pegi utilitarista (Rational Choice) eta ikuspegi sinboliko-interpretatiboaintegratzeko ahaleginak —Alexander-rena kasu— ez du behar beza-lako onarpenik jaso. Izan ere, Touraine-k adierazi duen moduan, fun-

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 17

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 18: Egin klik hemen jaisteko.

tzionalismo eta marxismoa, integrazioa vrs. gatazka ardatzean kontra-jartzen baziren; ardatz horrek kontrajartzen du ere, giza egintzarenikuspegi utilitarista giza egintzaren ikuspegi konstruktibistarekin. Egin-tzaren eredu utilitaristan integrazio estrategikoa azpimarratzen den bi-tartean, eredu konstruktibistan subjektuen sormen kulturala eta akto-reen egintza gatazkatsua azpimarratzen da. Hortaz, banaketa-ardatzalehenengo bera izanda —integrazioa vrs. gatazka baina sistema sozia-laren mailan izan beharrean aktoreen elkarregintza mailan—, utilita-rismo eta konstruktibismoaren artean legoke aurkakotasunik gogorrenaegungo debateetan, soziologiaren hastapenetan egon zen bera. Zienti-fikotasunaren irizpide positibistak eta objektibistak, ordea, ez dira or-duan bezain gogorrak, eta horrek tarte zabalago uzten dio soziologiari,normatibismo objektibizatzailean erori barik, giza egintzaren konstruk-tibismoan oinarritutako ikuspegi sendoa sortzeko.

Jarraian aurkeztuko dugu zeintzuk diren, geure irudiko, aurrerapenteorikorik interesgarrienak eta baliagarrienak lan honetarako. Arestianaipatu bezala, lehenengo eta behin, giza egintzaren definizio bategingo dugu; jarraian gizarte-egituraren definizioa egingo dugu ereeta, azkenik, bien arteko loturak eta uztarriak kontzeptualizatuko di-tugu praxi soziala teorizatuz.

1.1. Giza egintza

Giza egintzari dagokionez, elementu definitzailerik eta bereizgarri-rik garrantzitsuena hartu-eman sozialetan oinarritua egotea da. KarlMarx-en antropologian eta geroko soziologia konprentsiboan eta feno-menologikoan garatu den bezala, hartu-eman sozialek ematen diotegizakiari giza izaera. Izan ere, azterketa sozialaren abiapuntua ez da gi-zabanakoa eta bere egintza; gizabanakoa, zentzu soziologikoan, el-karregintzan oinarritzen den prozesu konplexuen emaitza da. Mead-engiza komunikazioaren teoria antropologikoa jarraituz, elkarregintza-prozesu horietan, gizabanakoak besteengandik jasotzen dituen aurrei-kuspenen eta errepresentazioen sintesi bat egiten du, eta sintesi horierabiliko du bere buruaren irudia egituratzeko, irudi horren auto-eba-luaketa egiteko eta bere egintza orientatzeko.

Horrela, orientabide gisa besteen jarduna edukitzea, giza egintzarenoinarrizko elementu definitzailetzat jo dezakegu. Weber-rek zehaztuzuenez, giza egintza soziala besteen jarduna erreferentziatzat hartzenduen egintza zentzuduna da. Giza artekotasunaren ezaugarri bereiz-garria da, beraz, portaerak koordinatzeko egiten ditugun elkarrekikoaurreikuspenak, esangura sinboliko gisa irudikatzea eta transmititzea.

18 ZESAR MARTINEZ

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 19: Egin klik hemen jaisteko.

Transmisio kultural horretan, norberak modu propioan laburbiltzen ditueskema kognitiboak, baloratiboak eta egintzarako orientabideak baina,kasu guztietan, gizabanakoak elkarregintzan eta hartu-eman sozialetanbereganatuko du giza egintzarako ahalmena. Anthony Giddens-ek eregiza egintzaren dimentsio garrantzitsu hori azpimarratu du: aktoreakbere eta besteen aktibitateak erregistratzen ditu, eta erreferente mo-duan hartzen ditu bere jokabideak definitzeko. Elkarrekiko jakintza etaulermen hori, diskurtsiboa ez den kontzientzia praktiko moduko batosatzen du, zentzutasun praktikoa Bourdieu-ren terminologian.

Giza egintzaren bigarren elementu definitzaile nagusi bat autono-moa eta kontzientea izateko borondatea da. Marx-ek azpimarratu zuenere giza egintzaren dimentsio hau: giza espeziaren jarduera bereiztenduen elementua jarduera aske eta kontzientea izateko nahia da, aska-tasunez jokatzeko borondatea. Ildo berdinetik, Touraine-k azpimarra-tuko du gizabanakoak arau eta kontrol sozialak antzematen dituelaeta, horrekin batera, subjektu autonomoa izateko borondatea ere. Izanere, hankamotz geldituko zaigu giza egintzaren definizioa, hartu-emansozialetan gauzatzen diren transmisio eta elkartruke sinbolikoaren pro-zesuetara murrizten badugu. Elkarregintzatik ikasteko gaitasunaz gain,gizakiak badu bere burua modu autonomoan garatzeko gaitasuna; hauda, eguneroko hartu-eman sozialetan ikasteko beharraz gain, badu eresortzeko beharra, bere bereizgarritasun eta trebetasun pertsonalak ga-ratzeko eta kanporatzeko beharra. Piotr Sztompka-k adierazi digunez,gizakiak testuinguru naturalean eta testuinguru sozialean aukerak etabaliabideak aurkitzen ditu, baita oztopoak eta mugak ere; horrexegatikezinbestekoa du bere gaitasunak eta trebetasunak garatzea eta, sor-menaren bidez, topatutako oztopoak gainditzea.

Aipatu dugun lehenengo elementu definitzailea osatuz esan gene-zake, beraz, hartu-eman sozialetan produzitzen diren eta transmititzendiren elkarrekiko aurreikuspenak eta eskema interpretatzaileak, modupertsonalean eta propioan laburbiltzen direla autonomoak izateko bo-rondatearekin; hau da, geure bizitza eraikitzeko eta kontrolatzeko nahia-rekin, bizitza nahi dugun moduan bideratzeko asmoarekin. Giza egintza,hartu-eman sozialetan oinarritzen da eta hartu-eman horietan definitzendena ikasteko beharra dauka, baita horren gainean sortzeko beharra ere.Horrela, partaidetza aktiboa eta sormenaren bidez, behar hori asetzen ezbada, geure bizitza —pertsonala zein kolektiboa— nahi dugun moduanbideratzeko nahia asetzen ez bada, ez dira norberaren bereizgarritasunakgaratzen; gizabanakoak ez du bere nortasuna garatzen eta, Marx-ek na-barmendu zuen bezala, pasibitatea eta giza ahalmenen azpigarapenanagusitzen da. Izan ere, gizakia prozesu bezala ulertuta, bere ekintzenprozesuak aginduko du bere izanaren garapena.

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 19

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 20: Egin klik hemen jaisteko.

Azkenik, geure giza egintzaren definizioan, hirugarren elementubat azpimarratu nahi dugu: giza egintza espazio eta denboran zehatzbatean kokaturik dagoen egintza da. Espazio geografikoan, denborahistorikoan eta gizartean daukagun kokapen sozialak, egunerokohartu-emanetan definitzen den «nortasun», «habitus» edo «jarrera»bat ematen digu, modu pertsonalean eta ez mekanikoan barneratzendugun nortasun soziala. Izan ere, gizabanakoak bere egintza garatzen duhistorikoki, kulturalki eta sozialki kokaturik dagoen aktore gisa, eta ko-kapen horrek egintzarako aukerak eta mugak ezartzen ditu. Bourdieu-renplanteamendua jarraituz, norberak bere bizitzan izan dituen eta gauregun dituen baldintzak bere kokapen sozialari dagozkien elementu bal-dintzaileak dira eta habitus zehatz bat produzitzen dute. Habitus edonortasun sozial horrek pentsamendu, pertzepzio eta ekintza guztienprodukzio librea ahalbidetzen du, beti ere, bere produkzioaren baldin-tzek zehazten dituzten mugen barne. Hau da, espazio eta denbora ze-hatzetan kokaturik dauden hartu-emanetan, produktuak sortzeko gai-tasuna garatzen dugu (pentsamenduak, pertzepzioak, ekintzak…),askatasun osoz sortzeko gaitasuna; baina gaitasun mugatua da, betibaitauzka historikoki eta sozialki zehatzak diren produkzio-baldintzamugatzaile batzuk.

Arestian aipatu ditugun giza egintzaren bi ezaugarri nagusiekinlotuz, esan genezake, kokapen kultural eta sozial zehatz batean ger-tatzen den elkarregintza eta transmisio kulturalean, gizabanakoakegintzarako ahalmena bereganatzen duela; bere sormenerako etabaieztapen autonomorako abiapuntua den egintza-ahalmena. Hartu-eman sozialetan, beraz, elkarrekiko aurreikuspenak eta produkzio sin-bolikoaz gain, badago baldintzailea den ingurune eta koiuntura bat.Izan ere, koiuntura edo testuinguru horretan, hornitzailea eta muga-tzailea den botere dialektika dago eta, dialektika horretan, besteen jo-kabideak eragiteko erabiltzen diren baliabideak modu asimetrikoan ba-natzen dira.

Horrexegatik, Giddens, Bourdieu eta Sztompka-rekin batera, ustedugu oso garrantzitsua dela ezberdintzea aktoreak «bilatzen» duenaeta «egiten» duena; hau da, praxia bereiztu behar da giza egintzarenaspektu intentzionaletatik. Praxi sozialean edo gizakiaren aktibitateerrealean azaltzen dira modu dialektikoan, batetik, gizabanakoak el-karregintzan baina modu pertsonalean sortu dituen nahiak, idealak etadesiraturiko egoerak; eta, bestetik, egoeraren baldintza instituzionaliza-tuak. Jarrera subjektibo eta baldintza objektiboen artean ez dago era-bateko elkarrekikotasunik normatibismoan baieztatzen den moduan,ezta erabateko aurkakotasunik boluntarismoan baieztatzen den mo-duan, baizik eta hartu-eman dialektikoa. Gizabanakoaren hasierako as-

20 ZESAR MARTINEZ

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 21: Egin klik hemen jaisteko.

moak, bere egintzaren ahalmen esku hartzailea abiatzen du, kontzienteaeta askea izateko borondatea. Gauzak bere modu pertsonalera egitekogaitasun eraldatzaile horri esker, aktoreak beti du instituzionalizatuta da-goen jokabidea erreproduzitu barik beste modu batera jokatzeko au-kera. Baina, era berean, egoerak duen eta iraganetik eratortzen direnarau eta baliabideen banaketa desorekatuak praxia eragiten du eta,ondorioz, giza egintza aske eta sortzailea mugatzen du. Giddens-ek ze-haztu duen moduan, praxi sozialak gizabanakoa du eragile nagusia,baina kontuan hartu beharreko beste elementu batzuk ere baditu;arauak eta baliabide mugatuak dituen testuinguru batean garatzen da,baita asimetrikoa den botere-dialektika batean eta, gainera, nahiga-beko ondorioak produzitzen ditu. Hala eta guztiz ere, horrek ez du gu-txiesten edo bigarren mailan uzten aktorearen protagonismoa, praxiakizan ditzakeen nahigabeko ondorioak ez bailirateke gertatuko aktoreakabiatu duen gaitasun eragilerik gabe.

Hortaz, giza egintzaren gaitasun eragilea, espazio eta denbora ze-hatzetan kokatu behar da; egoeraren baldintzaileak aukerak eta mu-gak eskainiko baititu ahalmen eraldatzailea garatzeko edo indargabe-tzeko. Dena den, eraturiko baldintza objektiboen eraginpean jokabidealternatiboa ez sortzeak, ez du esan nahi aktorea indar mekanikoenmenpe dagoenik, praktika instituzionalizatuak erreproduzitzea ez dahalabeharrezkoa baizik eta aukerakoa, kontingentea. Aktoreak betiizango du egoera problematizatzeko ahalmena bestelako praktikaksortu ahal izateko.

Hiru dimentsio nagusien arabera definitu dugu, beraz, giza egin-tza: dimentsio erlazionala, hartu-eman sozialean oinarritua; dimentsiosortzailea, autonomoa izateko borondatea; eta dimentsio sozio-kultu-rala, kokapen zehatzak hornitzen dituen aukerak eta mugak kontuanhartzen dituena. Ez dugu uste, beraz, giza egintzak dimentsio estrate-giko edo instrumental bat izango duenik modu unibertsalean. Jokaerautilitarista, kultura kapitalistan eratu den jokabidea kontsideratzendugu, eta ez giza egintzaren dimentsio nagusi eta unibertsala. Izanere, giza egintza sariak bilatuz eta zigorrak saihestuz etekinik han-diena lortzearen araberakoa kontsideratzen badugu, arestian kon-tzeptualizatu ditugun dimentsio erlazionala eta dimentsio sozio-kul-turala ukatzen ditugu; eta erabat deskontestualizaturiko egintzakontzeptualizatzen dugu.

Giza egintza, hortaz, ingurune zehatz batean, hartu-eman sozialenbidez besteen jarduna orientabide gisa hartzen duen egintza da; eta,aldi berean, autonomoa eta kontzientea izateko joera du. Izan ere,hartu-eman sozialetan oinarritzen bada aurkakoak baina osagarriak di-ren bi ekintzetan oinarritzen da: hartu eta eman. Hortik eratortzen da,

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 21

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 22: Egin klik hemen jaisteko.

hain zuzen ere, giza egintzaren izaera bikoitza, determinatua eta auto-nomoa, sortua eta sortzailea, eragindua eta eragilea.

Izan ere, giza egintzaz egin dugun kontzeptualizazio hori, lotuadago lan honetan jorratu nahi dugun planteamendu teoriko-hipoteti-koarekin; giza egintzak bere aukerak egiten ditu historikoki, kulturalkieta sozialki zehaztuta dagoen kokapen batean; aukera edo jokaerahoriek sortzaileagoak edo erreproduzitzaileagoak izango dira seguneta egoerak problematizatzeko eta alternatibak sortzeko garatzenduen gaitasuna eta, oro har, segun eta hartu-eman autonomoago edoheteronomoagoa garatzen duen bere testuinguruan eratuta daudenjokaerekiko. Partaidetza eta antolaketa kolektiboak, geroago defini-tuko dugun moduan, egoerak problematizatzeko eta alternatibak sor-tzeko gaitasuna hornitzen du; eratuta dauden instituzio eta egiturasozialak deskosifikatzeko gaitasuna, eta horiekiko hartu-eman autono-moagoak garatzeko aukera. Horrela, instituzio eta egitura sozialakgiza produktu bezala irudikatuz, gidaritza-ahalmena sentitzeko aukeraeta alternatibak sortzeko gaitasuna garatzen da; giza egintza, muga etaezintasunei begira baino, aukera eta ahalmenei begira jartzen da.Apatia, norberekeria eta erreprodukzio inkontzientea alde baterautzita, bizitza pertsonala eta ingurune soziala desiraturiko egoerenarabera moldatzeko eta eraldatzeko indarra abiatzen da. Indar edobotere agentzial horrek, nahigabeko ondorioak produzituko ditubaina, ezer baino lehen, jokaera erreproduzitzaileen bidez instituzioeta egitura sozialak sustatzen dutenek daukaten botere agentzialariegin beharko dio aurre. Jarraian ikusiko dugunez, eratuta duden arauek,baliabide-banaketak eta botere-dialektikak, mesede egiten diete kosi-fikazioaren diskurtsoa berproduzitzen dutenei; baina jokabide berrieninstituzionalizazioa arrakastatsua bada, jokabide erreproduzitzaileenahuldadeak eratuta dauden instituzio eta egituren desinstituzionali-zioa ekarriko du.

1.2. Gizarte-egitura eta reifikazioa edo galdutako gizarte-boterea

Arestian aipatu bezala, giza egintza eta gizarte-egituren arteko lo-tura-puntuak kontzeptualizatzea azterketa teoriko honen helburu na-gusienetarikoa dugu; horretarako, giza egintzaren definizioan egon di-ren aurrerapen teoriko interesgarrienak laburbildu ostean, gauza beraegingo dugu gizarte-egituren kontzeptualizazioan. Azkeneko urtetangizartearen egituren inguruan egin diren planteamendu teoriko berrie-kin, errazagoa egingo baitzaigu erabili nahi dugun egintza eta egitura-ren arteko uztarri teorikoa definitzea.

22 ZESAR MARTINEZ

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 23: Egin klik hemen jaisteko.

Esan bezala, giza egintza hartu-eman sozialetan oinarrituko dugu,hau da aurkakoak baina osagarriak diren bi ekintzetan: hartu etaeman. Hortik eratortzen da, hain zuzen ere, giza egintzaren izaera bi-koitza, sortua eta sortzailea, eraginda eta eragilea. Gizartearen egiturekere aurkakoak baina osagarriak diren bi ezaugarri dituzte: gizakien jo-katzeko eratik eratortzen diren emaitza dira, eta aldi berean, jokatzekomodu horiek posible egiten duen baliabidea dira.

Gizarte-egituren bikoiztasuna azpimarratu duten autoreen plantea-menduetan, aktore eta egituren eraketa ez dira banaturik dauden pro-zesuak; gizartearen ezaugarri estrukturalak giza praxiaren inguruneadira eta, aldi berean, giza praxiaren emaitza. Egitura, beraz, ez da soilikgiza gaineko errealitate derrigortzailea, baizik eta giza egintzaren barneeta giza egintzaren emaitza den errealitatea.

Dakigunez, gizakiak elkarlotuta daude elkarregintza eta hartu-emansare konplexuetan, eta sare horiek ezaugarri eta erregulartasun pro-pioak sortarazten dituzte. Giza hartu-emanen ondorioz sortzen direnegiturek ez dute existentzia substantzialik edo ontologikorik, birtualakdira, errealitate sozialaren atributuak. Sztompka-k gogoarazi digun mo-duan, gizartean jendea dago besterik ez, baina, aldi berean, gizarteagizabanakoak baino zerbait gehiago da; «zerbait gehiago» hori eurenarteko hartu-emanen egitura da, ezaugarri propioak dituen egitura, etaaktoreen elkarregintzan etengabe berregiten ari den egitura. Hartu-emansare horretan, aktore bakoitzak bere kokapen soziala dauka, aukeraketa mugak eskaintzen dizkion kokapena. Giza egintzaren gidaritza, be-raz, mugatua da. Aktoreek gizartea produzitzen dute, baina historikokikokaturik dauden aktore bezala, eta ez beraiek aukeratzen dituztenbaldintzetan. Ezaugarri estrukturalek mugak ezartzen dizkiote gizaegintzari —koakzioa, derrigorrezkotasuna—, baina giza egintza ahalbi-detzen dute ere; gizabanakoari bere egintza garatzeko aukerak horni-tzen dizkio, bere nortasunaren zentzua eta egintza sortzailerako tres-nak. Gizarte-egiturak, beraz, praktika errepikakorren bidez etengabeestrukturatzen ari diren egiturak dira. Izan ere, giza egintzaren bidez gi-zarte-egiturak eratzen dira, eta gizarte-egituren bidez giza egintza era-tzen da.

Sharon Hays-ek, sakonean aztertu du gizarte-egitura kontzeptuarinolako definizio mugatua eta anbiguoa eman zaion pentsamendu so-ziologikoaren tradizio ezberdinetan. Estrukturalismoan —normatibistanzein materialistan— gizarte-egituren izaera derrigortzailea azpimarra-tzen da, mugak eta koakzioa. Begibistatik galtzen da euren izaera hor-nitzailea eta erraztatzailea gizakiaren egintzarekiko, gaitasunen gara-pena eta aukerak. Konstruktibismoan, ordea, ez da behar bezalajasotzen gizarte-egituren izaera derrigortzailea. Azkenik, Rational

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 23

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 24: Egin klik hemen jaisteko.

Choice-aren teorilariek, koakzioa ez kontzeptualizatzeaz gain, irudi-katzen dute mundu soziala gizabanakoek erabateko kontrolpeandaukaten errealitate bezala, soilik mugatua eskuragarri dituzten ba-liabideengatik2. Hays-ek berak aipatzen duen moduan, gizarte-egiturakontzeptua berdefinitu behar da modu malguago eta dinamikoago ba-tez. Egitura ez da errealitate sozialaren alderdi objektiboa, materiala,gogorra eta behaketa zientifikorako aldagai independienteak hornitzendituena —eraikinaren zutabe mugiezinak—. Gizarte-egiturak gizabana-koa moldatzen duten ereduak dira baina, aldi berean, gizabanakoensorkuntza dira, eta ez ziren existituko gizabanakoen partaidetzarikgabe (ohartuta edo oharkabean, nahita edo nahigabe). Horrexegatik,ezinbestekoa da maila berean onartzea egituren izaera hornitzailea etaizaera mugatzailea; eratuta dauden egitura eta instituzioen bidez ja-sotzen den transmisio kulturalean, geure izaera, auto-oharmena etaegintzarako ahalmena garatzen dugu. Aldi berean, balore, pentsa-molde, arau eta jokabide horiek, zigorpeko orientabide aldaezin bezalaezartzen dizkiguten neurrian, mugarri bihurtzen dira.

Horrela ulertuta, beraz, argi da gizartearen egiturak gizabanakoenpraxiaren emaitza eta aldi berean ingurune baldintzailea direla eta,zentzu horretan, giza egintzarekiko hornitzaileak zein mugatzaileak di-rela. Baina, zertan datza gizartearen egitura?

Elementu, multzo edota maila ezberdinak ezberdindu ohi dira gi-zartearen egituran; autore batzuen ekarpenak bilduz, bi elementu-mul-tzo ezberdindu dezakegu: alde batetik, eskema kulturalak, pentsa-mendua eta egintza gidatzen duten printzipioak (baloreak, ideologiak,doktrinak, arauak, legeak, erritualak, ohiuneak,…); eta, bestetik, koka-pen sozialen sistema: elkartruke eta elkarregintza-sareak eta, oro har,baliabide, aukera eta boterearen banaketan dauden hierarkiak eta asi-metriak determinatzen dituzten ezberdintasun-printzipioak (kapitalekonomikoa, kapital kulturala, erlijioa, etnia, sexua…).

Eskema kulturalak eta elkartruke-sareak dira, beraz, gizartearenegitura osatzen dutenak. Hau da, gizarte-egitura arau, baliabide etahartu-eman sare konplexu gisa aztertu behar dugu. Aktoreen elkarre-gintzan etengabe produzitzen eta erreproduzitzen den sare konplexueta dinamikoa, gizabanakoak moldatzen dituena eta moldatua denagizabanakoen egintza eta elkarregintzan.

Arau, baliabide eta hartu-eman multzo horrek kokapen sozial ez-berdinak dituen errealitate soziala osatzen du. Aktoreak eta taldeak

24 ZESAR MARTINEZ

2 HAYS, S., «Structure and agency and the sticky problem of culture». SociologicalTheory 12: 1, 1994, orr. 59.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 25: Egin klik hemen jaisteko.

kokapen ezberdinetan daude espazio sozialean, eta gizarte-egiturandaukaten kokapen horrek aukerak eta mugak ezartzen dizkie aktoreei(hornitzailea eta mugatzailea). Kokapenaren arabera aktorea harrema-netan egongo da egituraren zenbait elementurekin, eta ez du inongohartu-emanik izango beste hainbatekin. Izan ere, aktore eta aktore-multzo bakoitzak, eskura dauka zenbait irakurketa, eredu, rol, ideia,balore, harreman eta baliabide; aktoreak modu pertsonalean eta sor-tzailean barneratuko dituen elementuak.

Gizartearen egitura eta instituzioen definizioarekin oso lotuta da-goen beste aspektu bat kosifikazio- edo objektifikazio-prozesuak dira.Esan bezala, gizarte-egitura edo kokapen sozialak bereizten dituenarau, baliabide eta hartu-eman sare dinamikoak, bere joera eta ezau-garri propioak ditu; zentzu horretan, gizarte-egiturak nolabaiteko auto-nomia eta kanpoaldekotasuna erakusten du gizakien elkarregintzare-kiko. Autonomia hori, aldez aurretik planifikatua ez dagoen ondoriogisa uler daiteke, baina gizartearen instituzioen eta egituren eraba-teko objektifikazioan erori barik. Izan ere, dakigunez, instituzio eta gi-zarte-egituren kosifikazio- edo reifikazio-prozesuak aspaldiko kezkadira pentsamendu soziologikoan; instituzio sozialetan eratu diren pen-tsatzeko, jokatzeko eta sentitzeko erak, ziurtasun aldaezinak bailirantransmititzerakoan, nahitaezko itxura objektiboa eta aldaezina hartzendute. Horrela, gizakiok protagonizatutako prozesu sortzailea ahaztuz,«bigarren natura» bat bailitzan inposatzen zaio gizakiari; egunerokopraktiken atzean dauden adostasunak egonkorrak, finkoak eta aldaezi-nak irudikatzen ditugun neurrian, ahaztu egiten dugu euren sorrera in-tersubjektiboa, kontingentea eta aldagarria. Karl Marx-ek ohartarazizuen bezala, hartu-emanen bidez produzitzen dugun errealitate so-ziala, gizakiok sorturiko «bigarren naturaren» antzera, askatu egiten dageure kontroletik, geure gidaritzatik; onartu beharreko patua bailitzaninposatzen zaigu, horrek dakarren boterearen galerarekin eta, Marx-enhitzetan, gizabanakoaren alienazioarekin.

Max Weber-rek, modu ezkorrean, instituzionalizazio prozesuennahitaezko joera gisa ikusten zituen kosifikazio prozesuak. Giza egintzaeta elkarregintzak sortzen duena indarrean jartzen den neurrian, jarrai-bide instituzionalizatuak ezartzen ditu; horrela, hasierako giza egintza-rengandik urrunduz, traba egiten die egintza sortzaile berriei. Mo-mentu batean iraultzailea den egintza, mugatzailea izango da geroago.Gizarte-antolaketa berria sortarazi dezake baina, prozesu berean, orde-namendu berria nahitaezko izaera zigortzailea hartzen duen neurrian,giza egintza sortzailearen ezeztapena ekarriko du. Weber-ri eskaini dio-gun orrialdetan aipatu dugun moduan, giza egintza sortzailearen para-doxa da bere garapenean nahitaezko izaera derrigortzailea hartzea;

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 25

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 26: Egin klik hemen jaisteko.

hots, bere baitan giza menpekotasuna eramateagatik auto-ezeztatzai-lea izatea. Horrela ulertzen du, Weber-rek, gizabanako partehartzaileakizatetik makineriaren morroiak izatera dagoen iraganbidea.

Kosifikazio prozesuak saihestezinak bezala aurkeztea, ordea, osokritikatua izan da errealitate sozialaren aspektu hau aztertu dutenautore askoren aldetik. Alan Dawe-k, Anthony Giddens-ek edo HansJoas-ek defendatu duten bezala, kosifikazio prozesuak ekidinezinakkontsideratzea, gizartean instituzionalizatu dena giza elkarregintzaksorturikoa eta biziberritua dela begibistatik galtzea da eta, ondorioz,egituren determinismoan erortzea; gizartearen eta historiaren kontin-gentzia desagerraraztea eta halabeharrezkotasunaren defentsa egitea.Azken batean, instituzio eta egituren berezko giza dimentsioa ukatzenduen diskurtsoa da. Giddens-entzat, kosifikazioa diskurtso ideologikobat da, gizarte-sistemaren zenbait ezaugarri objetiboki emanda daudenezaugarri sasi-naturalak direla interpretatzen duena, euren izaera arau-tzaile eta derrigortzailea maila gorenera igoz. Hortaz, ezaugarri etafenomeno sozialak giza praxiaren produkzioa eta erreprodukzioarenemaitza direla ezkutatzen duen diskurtsoa da. Kosifikazioaren diskur-tsopean, elkarbizitza kolektiboa kontrol kolektibo demokratiko batenesku egon beharrean elite boteretsuen esku dago. Autore ingelesak na-barmendu duenez, diskurtso reifikatuak aktore sozialen artean zeinzientifiko sozialen artean ematen dira eta, lehen aipatu dugun bezala,historikoki kontingenteak diren giza egintzaren produktu eta baldin-tzen naturalizazio diskurtsibo hori, ideologiaren alderdi nagusia da bizi-tza sozialean.

Baina, era berean, Giddens-ek azpimarratu du ere, gizartearen egi-turak eta instituzioak, gizabanakoaren bizitza baino harantzago doaniraupen bat daukaten neurrian, nolabaiteko kanpoaldekotasuna dau-katela gizabanakoekiko. Kanpoaldekotasun hori onartzeak, ordea, ezdu esan nahi instituzio sozialen derrigorrezkotasun saihestezina onar-tzea; horrela egingo bagenu, instituzio eta egituren prozesu sortzaileaagerrarazi beharrean, prozesua ezkutatuko genuke eta, ondorioz, gi-zakiaren gidaritza-ahalmena ezeztatuz, determinismo estrukturaleanegongo ginateke.

Joas eta Castoriadis-ek ere, jarraibide instituzionalizatuak ez direlaberez derrigortzaileak azpimarratu dute, lotura derrigortzailea sortaraz-ten dugu euren sorrera intersubjektiboa ukatzen dugunean edo begi-bistatik galtzen dugunean. Gizarte-instituzioak alienatzaileak bihur dai-tezke bere imaginarioan daukatena geure produktu bezala ikusten ezbadugu. Alabaina, gizarte-instituzioak ez dira berez alienatzaileak, po-sibilitate alienatzaile horretan funtsezkoena ez da instituzioen izaera,baizik eta gizarteak eta bere partaideek instituzio horiekin daukaten

26 ZESAR MARTINEZ

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 27: Egin klik hemen jaisteko.

hartu-emana. Hartu-eman partehartzaileak eta sortzaileak garatzen di-ren neurrian, sormen instituzionala eta etengabeko deskosifikazioa bul-tzatzen da; gizartearen egitura eta ordenamendu instituzionala, objek-tifikatua, aldaezina eta ezkutua azaldu beharrean, moldagarria etagardena azalduko zen. Posiblea litzateke elkarbizitza kolektiboa kontrolkolektiboaren esku egotea; hau da, instituzio sozialak sustatzen dute-nen ohiko tankera mugiezina eta zigortzailea aldatzea edo ahultzeaposiblea da partaidetzaren bidez; eta, horrela, kosifikazioa etengabedeskosifikatuz, posiblea liteke ere instituzioen auto-transformazioa etasormen eraikorra sustatzea.

Alain Tourain-ek ere, bere kritika gogorra plazaratu du kosifikazioarenplanteamenduaren inguruan. Bere ustez, aldakorra eta ahula den akto-reen arteko hartu-eman sare dinamikoa ezin da objektibizatu; momentuhistoriko bakoitzean, aktoreen orientabide kulturalak eta hartu-eman ga-tazkatsuak ari baitira etengabe sortzen elkarbizitza soziala.

1.3. Praxi soziala eta giza agentziaren ahalmen eraldatzailea

Ikusi dugun bezala, giza egintza eta gizartearen egiturak osohartu-eman dialektiko estua daukate. Bata bestearengandik urrun etalotura gabe ikusi beharrean, gizabanakoen aktibitate errealean, praxisozialean, biak batera agertzen zaizkigu. Geure azterketan, giza egin-tza intentzionala edo gizartearen egitura abiapuntu moduan hartubarik; historikoki, kulturalki eta sozialki kokaturiko praxi erreala har-tuko dugu abiapuntu, praxi sozialak ematen baitu eguneroko elkarre-gintza rutinarioa eta gizartearen dimentsio estukturalaren artean da-goen lotura.

Horrela, onartu egiten dugu egitura eta instituzio sozialek —ezar-tzen duten arau, baliabide eta hartu-emanen bidez— gizabanakoen el-karregintza erreala baldintzatzen dutela, zentzu hornitzailean zein mu-gatzailean. Elkarregintza sozialerako behar den oinarrizko jakintza etazentzutasun praktikoa hornitzen diete, modu arautuan eta kokapensozial zehatz batean, horrek dakarren mugapen guztiekin.

Era berean, onartu beharrekoa da gizabanakoen egintza eta el-karregintzak —produzitzen eta erreproduzitzen dituen errepresentazio,eskema eta jokabideen bidez— etengabe biziberritzen dituela gizartea-ren instituzioak eta egiturak. Giza egintza, beraz, intentzionala eta sor-tzailea da, gizarte-egiturekiko autonomoa izateko joera du; baina ez daguztiahalduna eta mugarik gabekoa. Bere aukerak eta apustu sortzai-leak egiten ditu, denbora eta espazio zehatz batek definitzen duenegoeren barne; horrexegatik, praxi errealean azaltzen da egiturazko

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 27

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 28: Egin klik hemen jaisteko.

baldintzak eta egintza intentzionalaren arteko dialektika. Errealitate en-pirikoan, beraz, maila indibiduala egitura sozialen mailarekin uztartzenda, praxiaren prozesuan gizabanakoaren egintzak eta gizartearen egi-turak elkar eragiten dute. Sztompka-k baieztatzen duenez, errealita-tean gertatzen diren gauzak beti dira egitura eta agenteen bat-egitea-ren ondorioa, ez dago egiturarik gabeko agenterik, ezta agenterikgabeko egiturarik; baina, aldi berean, egiturak ez dira agortzen agen-teen praxian eta agenteen praxia ez da agortzen egituren barne.

Hortaz, giza egintzak zein gizarte-egiturak izaera bikoitza daukate:giza egintza determinatua eta determinatzailea da, eta gizartearen egi-turak baldintzaileak eta baldintzatuak dira. Bikoiztasun hori gizartearenprodukzio eta erreprodukzioaren ezaugarri nagusia da eta, horrexega-tik, gizartearen produkzioa eta gidaritza etengabeko prozesu dinami-koa kontsidera dezakegu.

Esan bezala, praxiaren emaitza, normalean, ez da ehunetik ehuneanegintzaren intentzioa, testuinguruak arauak eta baliabide mugatuak di-tuelako eta asimetrikoa den botere-dialektika bat ere; gainera, batzutan,praxi errealak nahigabeko ondorioak produzitzen ditu. Baina, praxiarenemaitza ezta ere, ehunetik ehunean, egituren determinazioen emaitza.Izan ere, gizabanakoak modu pertsonalean barneratu ditu transmisiokulturalaren bidez jaso duen egintzarako zentzutasuna, horrexegatik gi-zartearen instituzioak etengabeko aldaketan daude, etengabeko molda-keta eta gaurkotzea baita biziberritzeko modu bakarra3. Are gehiago,batzutan, gizabanakoek, euren hartu-eman sozialetan, egoerak proble-matizatzen dituzte; eratutarik eta dominanteak ez diren jokabideak defi-nitzen dituzte, baita gauzatu ere. Eguneroko praktika rutinarioa, erre-produzitzailea eta sasi- kontzientea alboratuz, eratuta dagoenarekikokritikoagoa eta kontzientzia diskurtsibora ailegatzen den praxi autono-moagoa eta sortzaileagoa abiatzen da. Horrela, berriak, diferenteak etaalternatiboak diren aukera ineditoak agertzen dira, lehian egongo dire-nak ordura arte instituzionalizaturik zeudenekin.

Hortaz, aktore sozialek gizartearen instituzioetan eta egituretaneragiteko daukaten ahalmena (agentzia), bizitza pertsonalaren eta ko-lektiboaren gidaritza hartzeko aukera da. Baina jokabide alternatiboasortzeko aukera, edo gauzak «beste modu batera» egiteko ahalmena,aktibatu barik geratu daiteke, eta botere agentziala jokabideen molda-keta erreproduzitzailea eta rutinarioa bultzatzea.

28 ZESAR MARTINEZ

3 Joas-ek aipatzen duenez, ohiturak eta erreproduzioek badute beti sortzailea denzerbait; eta, alderantziz ere, sormen handiko ekintzetan beti dago ohitura, erreproduk-zioa edo lehenagotik datozen elementuak.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 29: Egin klik hemen jaisteko.

Sharon Hays-ek zehaztu duen moduan, beraz, lehenengo eredu teo-riko tradizionalak (determinismoa eta boluntarismoa) zein oraingo joerateoriko konstruktibistak kontuan hartuta, lau modu ezberdinetan ulertudaiteke giza agentzia:

1. Gizabanakoak agenteak dira, gizarte-egituren eramaileak direnaldetik.

2. Gizabanakoek egiturak egiten dituzte eta, aldi berean, egiturekgizabanakoak egiten dituzte. Agenteek, eguneroko praktiketanegiten dituzten aukeren bidez, etengabe produzitzen eta erre-produzitzen dituzte gizartearen egiturak.

3. Gizabanakoak agenteak dira, gizartearen instituzio eta egiture-tan ondorio transformatzaileak dituzten aukerak egiten dituztenneurrian.

4. Gizabanakoak agenteak dira, euren egintzaren esku dagoelakoerrealitate sozialaren erabateko kontrola eta gidaritza.

Lehenengoa eta laugarrena, determinismo estrukturalista eta de-terminismo boluntarista, gaindituak izan dira gaur egun, Hays-en us-tez. Determinismo estrukturalak ukatu egiten du giza agentziak duenahalmena gizartearen instituzioak eta egiturak eragiteko. Determi-nismo boluntaristak, bere aldetik, ez ditu gizabanakoak kokatzen his-torikoki eta sozialki egituratuak dauden testuinguruetan eta, ondo-rioz, desagerrarazten ditu giza egintzaren oinarri sozio-kulturalak.Bertsio utilitaristan kontraesan nabarmena legoke, aktore arrazionalamundu sozialaren kontrola izan beharrean, bere jokabide estrategikoaerabat determinatua egongo baitzen inguruan dituen aukera eta ba-liabideen egituragatik4.

Bigarren eta hirugarren ikuspegien artean ez legoke horrenbestekoalderik, bietan onartzen baita giza agentziaren ahalmena gizarte-egitu-rak eragiteko. Bigarrenean, gizabanakoak agenteak dira egunero prak-tiken bidez instituzio eta egituren existentzia eta iraupena bermatzendutelako. Gizabanakoak, beraz, agenteak dira zentzu tekniko batean,aukerak egiten dituztelako estrukturalki eskuragarri dituzten aukera-sorta baten barruan; baina, giza agentziaren ahalmena baino azpi-marratu nahi dena egituren izaera prozesuala da. Hau da, helburu teori-koa litzateke gizartearen instituzio eta egituren kosifikazioa gainditzea,eta, giza praxia egituren kontzeptualizazioan agerrarazten, determi-nismo estrukturala ukatzea. Horrexegatik, gehiago azpimarratzen da

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 29

4 HAYS, S., «Structure and agency and the sticky problem of culture». SociologicalTheory 12: 1, 1994, orr. 62.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 30: Egin klik hemen jaisteko.

agentziaren joera erreproduzitzailea eraldatzailea baino. Hays-en ustez,hori da gertatzen dena, beste autore batzuen artean, J. F. Alexander,Berger & Luckman eta Giddens-en planteamenduekin. Agentzia motahau agentzia erreproduzitzailea izendatzen du Hays-ek.

Azkenik, hirugarren ikuspegian, agenteek aldaketa soziala produzi-tzeko daukaten boterearen azterketa aurkitzen dugu. Hau da, ondorioarruntak ez dituen agentzia, modu nabarmenean eta enpirikoki beha-garrian gizarte-egituren arauak, baliabideak eta hartu-emanak eragitendituzten praxi sozialak. Interesgune nagusia, beraz, gizakiaren pentsa-mendu eta jokabideek dituzten ondorio historikoak dira. Beraz, ikus-pegi honetan, onartu egiten da giza agentzia prozesu estrukturaletatikeratortzen dela —eta normalean prozesu horiek erreproduzitzen di-tuela—, baina gehien interesatzen dena aukera eraldatzaileak dira;agentziak egituran izan dezakeen inpaktoa. Hau da, Hays-en ustez, agen-tzia eraldatzailea izendatu beharko genukeena.

1.4. Subjektuaren deszentralizazioa eta praxiaren zentralitatea

Ikusi dugun bezala, giza egintzaren eta gizarte-egituren arteko lo-turaren teorizazioa, gai nagusietariko bat izan da pentsamendu sozio-logikoaren historian. Egintza/egitura edo subjektu/objektu dikotomiakgainditzeko ahaleginak, 80eko eta 90eko hamarkadetan burutu direnhainbat saiakera teoriko gidatu ditu, baina azken urtetan ahalegin ho-riek ur sakonagoetan murgildu behar izan dira. Izan ere, 90eko hamar-kadan gizarte industrializatuetan nabarmentzen ari ziren eraldaketekmodernitatearen krisia eta post-modernitatearen debatea ekarri zuten.Errealitate post-industrialak berak, zein errealitate sozial horretaz eginziren irakurketa post-modernoek, eztabaidan ipini zituzten ordura arteeztabaidaezinak ziren Ilustrazioaren zutabeak eta zientziaren aurreusteepistemologiko batzuk: arrazionaltasun unibertsalaren existentzia, sub-jektu arrazionalaren zentralitatea eta historiaren meta-narrazio oro-korrak posible izatea. Aurrerago azpimarratuko dugun moduan, hiruaurreuste horiek elkarloturik agertzen dira progresoaren ideian: gizartemodernoaren etengabeko hobekuntza lineala5.

Gauzak horrela, beharrezkoa den eraldaketa epistemologikoa bu-rutu ahal izateko kategoria eta kontzeptu berrien bilaketa inoiz bainourgenteago jotzen da, eta eraldaketa horren erdigunean «subjektuaren

30 ZESAR MARTINEZ

5 GARCÍA SELGAS, F., «La reflexividad y el supuesto sujeto» Globalización, riesgo, reflexi-vidad. Tres temas de la teoría social contemporánea. Madril,CIS. 2000, orr. 373-408.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 31: Egin klik hemen jaisteko.

deseraikuntza» eta «deszentralizazioa» ipintzen da. Horrek esfortzuberriak ekarri ditu agente sozialaren teorizazioan; guri dagokiguna,arreta berezia ipini diegu, gizabanako arrazionalaren zein normatiboa-ren zentralitatea errefusatuz, praxiaren zentralitatea —elementu sozia-len prozesu sortzaile gisa— proposatzen duten ekarpen teorikoei6.

Aurreko ataletan aurkeztu dugun moduan, pentsamendu sozialeansubjektu modernoa izan da erdigunean egon den elementua eta, berare-kin batera, gizarte-sistema edo egitura. Horrela, ikuspegi teoriko batzuenarabera, subjektua heteronomoa da, gizartearen instituzioek eta egiturekdeterminatzen dute (normatiboki funtzionalismo eta pentsamendu siste-mikoan; materialki marxismoan). Beste ikuspegi batzuen arabera, subjek-tua agente autononomoa da (arrazionala eta instrumentala, indibidua-lismo metodologikoan; intentzioduna eta interpretatzailea ikuspegikonstruktibistetan). Azkenaldian, aldiz, esan bezala, gero eta ahotsgehiagok aldarrikatzen dute «subjektuaren deszentralizazioa»; hau da,subjektua, modu autonomoan edo modu heteronomoan kontzeptuali-zaturik, azterketa sozialaren erdigunetik kendu eta, subjektu/objektuikuspegitik urrunduz, subjektuaren des-eraikuntza egin. Horrela, azter-keta sozialaren erdigunean kokatu beharrekoa ingurune eta sare esangu-ratsuen eraketa da —historikoki eta soziokulturalki kokatuak—. Subjek-tua aktore-sare bezala agertzen zaigu7; agente sozialaren beste ereduedo ideia leunago bat proposatzen da, atzean uzten duena subjektukontzientziadunaren determinismoa zein holismo sistemikoarena.

Hortaz, egungo pentsamendu soziologikoarentzat agente sozialaeraikuntza bat da, aldi berean determinatua eta determinatzailea; eta,era berean, gizartearen instituzioak eta egiturak eraikuntza sozio-histo-rikoak dira, aldi berean baldintzaileak eta baldintzatuak. Agente sozia-lak kokatuak daude aldakorrak diren kokapen sozialetan, errepika-korrak eta erreflexiboak diren praktikak biziberrituz. Praktika horiekdira, hain zuzen ere, errealitatearen eragile determinatzaile nagusiak;agenteak beraiek, agenteen arteko elkarregintzak eta gizartearen insti-tuzioak eratzen baitituzte. Horrela, azterketa sozialaren erdigunean ko-katu beharrekoa agenteen praxi sozialak dira; beti ere, agenteen ahal-men sortzailea zein gizarte-egituren determinazioa jasotzen duten praxisozialak.

Planteamendu epistemologiko eta analitiko horretatik, gizarteareneraketa eta gizabanakoaren eraketa prozesu berdinaren emaitzak dira.

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 31

6 Ibidem.7 Latour, Callon eta Dona Haroway dira, besteak beste, norabide horretan proposa-

men ausartak eta berritzaileak egiten ari diren autore batzuk.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 32: Egin klik hemen jaisteko.

Sozialitatean edo giza artekotasunean, gizabanakoaren nortasuna era-tzen da; eta, aldi berean, hartu-eman sozialetan gauzatzen diren prak-tiken bidez, gizartea eratzen da instituzionalizazio eta desinstituziona-lizazio prozesuen emaitza gisa. Planteamendu honek sekulakolurrikara dakarkigu pentsamendu soziologikoan, aldatu egiten baitufuntsezko kategoria askoren esanahia: gizabanakoaren izaera, giza ar-tekotasuna (elkarbizitza), gizarteratze-prozesua,…8. Izan ere, gizarte-ratze prozesua paragrafoaren hasieran aipaturiko eraketa bikoitzarenprozesua litzateke: oinarri positibista duen subjektu/objektu dikotomiagaindituz, subjetu-subjektu eredua garatzeko tenorean gaude; hartu-eman eta praxi kokatuetan (eta ondorioz mugatuetan) etengabekoauto-eraketan dauden subjektu-sareak9. Gizartea ez da kanpoaldea gi-zabanakoentzat, ez da sistema edo egitura, eratuta dagoena eten-gabe ari baita biziberritzen praktika zehatzetan; eta, aldi berean, prak-tika horietan geure nortasuna eratzen ari da. Pertsona, beraz, ez dagizabanakoa giza artekotasuna baizik; eta, gizartea, ez da sistema gizaartekotasuna baizik.

Beste era batera esanda, geure bizitza elkarbizitza da, bestela ezgara bizi. Eta gizartearen bizitza elkarbizitza da bestela ez da bizi.Geure eguneroko harreman eta praxiak horren adierazpen enpirikoadira, ezusteko adierazpen antzemanezina. Antzemanezina gizarte mo-dernoaren kulturan subjektu/objektu edo egintza/egitura dikotomiekantzemanezina bihurtu digutelako. Gizarte-ordenamenduaren reifika-zioa eta naturalizazioa —bere izaera sortua eta kontingentea ez antze-matea—, giza artekotasunaren berezko ezaugarri unibertsaltzat hartuizan da, baina azkenaldian geure kategoria modernoen mugapen gisahartzen ari da. Sanchez de la Yncera-k azpimarratzen duen bezala,garrantzitsua da oso bereiztea sozialitatea (giza artekotasuna edo egu-neroko elkarbizitza) eta sozialitate horretaz dugun bizipena eta per-tzepzioa: garena, garen horretaz dugun pertzeptzioa, eta garen horrekduen adierazpen praktikoa; hau da, zein neurritan garatzen dugun geureeguneroko hartu-eman eta praxiek duten ahalmen sortzailea elkarbizitzaauto-eratua, erreflexiboa eta librea bideratzeko: «Sozialitatea izaki gisadugun eraketaren gakoa da, izaki interpretatzaile gisa dugun eraketaren

32 ZESAR MARTINEZ

8 «Soziabilitatearen eraketa eta pertsonalitatearen eraketa elkarren artekoak dira. Bialde dituen eraketa horri deitu beharko genioke, zentzu soziologikoan, “gizarteratzea”»SÁNCHEZ DE LA YNCERA, I., «Una socialidad y una personalidad revueltas contra los clásicos(para un vuelco reflexivo de una sociología sin individuo ni sistema». Globalización,riesgo, reflexividad: tres temas de la teoría social contemporánea. Ramos, R. García Sel-gas, F. (Argital.). CIS, Madril, 1999, orr. 431.

9 Ibidem (orr. 420-421).

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 33: Egin klik hemen jaisteko.

gakoa da, geure bizitza modulatzen dugun izakiak. Transitatzen dituguntestuinguru intersubjektiboetan, bizitza interpretatzen eta gidatzendugu —modu sortzailean— zirriborraturik aurkitzen dugun munduarenirudiaren arabera. Testuinguru intersubjektibo interpretatzaile horiek,beraz, transitatzen ditugu eta aldi berean eratzen ditugu»10.

Horrela, Modernitatearen pentsamendu soziologikoak bereganatu-tako dikotomia mugatzaileak eta sinplifikatzaileak gaindituz; malguta-sun, jariotasun eta prozesu-izaera duten kategoria eta kontzeptuak be-har ditugu, giza egintza eta gizartearen —giza artekotasunaren—azterketarako. Gizabanakoaren egintza ez da Egoaren intentzioa, gizaegintza des-Egotizatu behar dugu eta bere testuinguru sozio-kultura-lean kokatu (testuinguru hornitzailea eta mugatzailea) ez badugu bo-luntarismo sinplifikatzailean erori nahi11. Praxi soziala, errealitateangauzatzen den egintza, ez da gizabanako edo giza talde baten emaitzaguztiahalduna, baizik eta kokapen sozio-kultural zehatza duen aktore-sare baten emaitza idiosinkratikoa.

Beste aldetik, gizartea giza artekotasuna da, gizartea ez da auto-nomo eta erabat derrigortzaile den sistema edo egitura finkoa, baiziketa aktore-sareen eguneroko praxi kolektiboetan biziberritzen den el-karbizitzaren antolamendua. Gizarteratze-prozesua testuinguru sozio-kultural batean gizakiak bizi duen moldaketa gisa ulertzea, moldaketaderrigortzailea eta pasibo gisa kontzeptualitzeak, ukatu egiten du gi-zaki bakoitzak bere harreman- eta praxi-sareen joku sozialean egitenduen edota egin dezakeen ekarpen berezkoa eta ezohizkoa (praktika-tugabea). Ukatu egiten ditu praxiak bultzatzen duen etengabeko ber-moldaketa eta praxiaren erreflexibitateak duen ahalmen eraldatzailea12.

Horrela, gizarteratzearen irudi pasiboak, elkarbizitzaren reifikazioa etagizarte-ordenaren naturalizazioa bultzatzen du; bere izaera magmatikoa

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 33

10 Ibidem (orr. 429).11 Ibidem (orr. 426).12 «Buru sortzaileak, salbuespena diren aparteko pertsonekin erlazionatzen ditugu,

jakintsu eta jenioekin. Baina gizaki oro, bere erara, bada. Bakoitzak toki ezberdin batetikesperimentatzen du bizitza eta, ondorioz, bere esperientziak ideietan formulatu eta bes-teei pasatzerik badu, badauka besteei eman diezaiekeen zerbait. Mundura datorren gi-zaki bakoitza hasiera berri bat da; eta unibertsoak hartzen du berarengan abiapuntufreskoa, eta, maila txikian bada ere, saiatzen da egiten beste inork oraindik egin ezduen zerbait» John DEWEY, «Construction and Cristicism». Later Works 5. liburukia(1929/1930) Southern Illinois University Press, Cabond<ale, 1988 (orr. 207). SÁNCHEZ DE

LA YNCERA-k aipatua ««Una socialidad y una personalidad revueltas contra los clásicos(para un vuelco reflexivo de una sociología sin individuo ni sistema». Globalización,riesgo, reflexividad: tres temas de la teoría social contemporánea. Ramos, R. García Sel-gas, F. (Argital.). CIS, Madril, 1999 (orr. 445).

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 34: Egin klik hemen jaisteko.

eta multi-tentsioduna ukatuz. Gaur egungo gizartearen martxa, etenga-beko diferenziazio, globalizazio eta konplexitate estrukturalaren bidetik,geldiezina bailitzan irudikatzen du. Hortik dator, Yncera-ren hitzetan,egituran edo «sistema autopoietikoetan» ipintzen den fede azaltzai-lea; bere ustez, «esklaboaren mentalitatea» zabaltzen duen ikuspegiada, eta mesede egiten dio emantzipazioari baino alienazioari eta ezin-tasunari13; lurperatu egiten baitu, geure eguneroko praxi kolektiboan,garen giza artekotasunaren esanahian sakontzeko aukera. Beste erabatera esanda, ezkutatu egiten ditu pertsonala eta sozialaren arteandagoen elkarren eraketa erreflexiboki auto-determinatzeko daudenaukerak.

34 ZESAR MARTINEZ

13 Ibidem (433).

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 35: Egin klik hemen jaisteko.

2

Aldaketa sozialaren determinismoa; historiaren meta-narrazioak

Pentsamendu sistemikoak aldaketa sozialari buruz egiten duenteoriari, modernizazioaren edo, zehatzago, diferenziazioren teoriadeitu izan zaio. Teoria horrek ezartzen du, gizarte-sistema guztienbilakaera historikoan, badagoela gizartearen azpi-sistemak (politiko,ekonomiko, kulturalak,…) gero eta gehiago diferenziatzeko eta kon-plexuagoak bihurtzeko joera bat. Diferenziazio funtzionalerako joerahorrek, modernizaziorako edota progresorako joera bihurtzen dute;hau da, gizartearen bilakaerak beti jotzen du gehiago moderni-zatzera eta hobetzera modu geldiezinean, etengabekoan eta nahi-taezkoan. Gizarte guztien bilakaerak, lehenago edo geroago, ezin-bestean betetzen duen historiaren burdinazko lege moduan aurkeztendute.

Hortaz, gizartearen martxa edo bilakaera modu linealean irudika-tuz, etenik ez duen prozesu automatikoa eta aurre-determinatuabaieztatzen dute. Aldaketa soziala horrela irudikatzea, azken batean,eboluzio naturalaren araberako progreso geldiezina eta idilikoa irudi-katzea da. Planteamendu klasikoetatik (Spencer-ren organizismoa,Durkheim-en lanaren banaketa edo Parsons-en diferenziazioa) hona,berformulazio asko egin badira ere (Smelser eta Eisenstadt-en egintzakolektiboa, Bellah-ren azterketa kulturalak, Alexander eta neo-funtzio-nalismoa), diferenziazioaren teoriari egin zaizkion kritika askok zutikdiraute. Kritika horietako batzuk ondorengo hauek dira: behar bes-teko argitasunarekin ez azaltzea diferenziazio-prozesuaren kausak,ezta ondorioak ere; hau da, zer dela eta abiatu zen diferenziazioarenprozesua? Zergatik baloratu behar dira positiboki diferenziazioaren on-dorioak? Bestaldetik, aktoreek prozesuan jokatzen duten zeregina ere

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 36: Egin klik hemen jaisteko.

ez dago batere argi; ba al daude diferenziazioa helburu duten agen-teek —euren interesengatik edo euren baloreengatik— ala prozesuakagente inkontzienteen bitartez funtzionatzen du? Diferenziazioarenteoriak, gainera, ez du definitzen denbora historikoaren dimentsioa,horrela prozesuan egon daitezkeen atzera pausuak geldialdi moduaninterpretatzen dira, zalantzan ipini barik prozesuaren joera nagusia.Azkenik, beste kritika interesgarria eurozentrismoari edo amerikano-zentrismoari erreparatzen dio; teoria eboluzionista honek, agerian edoezkutuan, mendebaldeko modernitatearen eredu instituzionala etakulturala aurreratuena eta hoberena bailitzan aurkezten du, besteherrialde guztiek lortu behar duten helmuga.

Gizarte-aldaketaren teoria sistemikoari egin zaizkion kritika horiekguztiak kontuan hartu beharrekoak badira ere, kritikarik sakonenapost-modernismoak nabarmendu dituen modernismoaren aurreusteinplizituak dira; arestian aipatu dugun kuestionamendu epistemologi-koa: gizarte modernoan, subjektu arrazionalak zientifikoki bereganatudezakeela giza historiaren hari unibertsala. Izan ere, Ilustrazioaren sub-jektu arrazional hori, unibertsala izan beharrean oso partikularrasuertatu da: gizona, heldua, zuria, mendebaldekoa, burgesa…14. Etagizarte modernoaren etengabeko aurrerapen arrazionala ere, uniber-tsala izan beharrean partikularra suertatu da, arrazionaltasun mota ba-ten etengabeko hedapena: arrazionaltasun utilitaristarena. Horrela,etnozentrismoaren kritika jarraituz, testuinguru batean garapen sozia-laren inguruan historikoki eraiki den irudikapen kulturala dena (men-debaldeko iraultza modernoa eta post-modernoa), giza eboluzioarengiltzarri unibertsal gisa hartzeak, mendebaldekoen harropuzkeri kultu-rala besterik ez du adierazten. Izan ere, hazkunde ekonomikoan etaproduktiboan oinarritzen den garapena, dakartzan aurrerapen zienti-fiko-teknologikoagatik eta konfortagatik, etengabeko progreso geldie-zintzat hartzeak determinismo teleologikora eramaten gaitu; giza his-toriaren motorra etengabeko hobekuntza ziurtatzen duten balizkoindar kosmikoen esku balego. Probidentziak ziurtatuko bailitzan, mer-katuaren indarretan eta laissez-fairean konfidantza ipiniz gero, edoklaseen arteko aurkakotasunean eta borrokan konfidantza ipiniz gero,gizartearen eboluzio naturalak ageriko helmuga idiliko batera heltzea.John Dewey-k aurreratu zuen bezala, historiaren meta-narrazio horiekoztopatzen dute aktore-sareek daukaten erresponsabilitate historikoaonartzea, eta borondate horrek ziurtatu dezake soilik giza progresoa.

36 ZESAR MARTINEZ

14 GARCÍA SELGAS, F.J., Política y Sociedad aldizkariaren 30. zenbakiaren aurkezpe-nean. 1999.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 37: Egin klik hemen jaisteko.

Zientziak, gehitzen du Dewey-k, soilik erakutsi du arrazionalki jardu-teko posibilitatea15.

Gauzak horrela, post-modernitatearen inguruko debateek ekarri du-ten progresoaren ideiaren krisiak edo, zehazki esanda, akademiako pen-tsamendu eboluzionistaren krisia, krisialdi berria ez bada ere16, aukeraberriak zabaltzen ditu giza artekotasuna eta aldaketa soziala beste modubatera lotzeko; soilik progresoaren sinismena gainditzeak (gizartearen be-rezko progresoa) ekar baitezake etorkizuna irekia, kontingentea, ez-jarrai-tua eta geure gaurko praxiarekin lotuta ikustea17. Joase-k azpimarratzenduen bezala, postmodernitatearen eztabadaiak ireki duen krisia, eraba-teko erlatibismoa eta eszeptizismoa gaindituz gero, aukera berria daberreskuratzeko giza artekotasunak duen sormen potentziala. Horreta-rako, gainditu beharrekoa da gizartearen irakurketa kosifikatzailea zeinaldaketa sozialaren irakurketa determinista; baina, baita ere giza egintza-ren eta intentzionalitatearen ikuspegi aktibista eta boluntarista.

Horrela, aktore-sareen praxiak duen dimentsio sortzailea modu sako-nean kontzeptualizatuz, gainditu ahal izango dugu giza egintzarenkontzepzio utilitarista zein normatibista. Eta, era berean, abiapuntuegokia izango dugu giza artekotasunaren aldaketa historikoa determi-nismo eboluzionistatik askatzeko; hau da, aktore kolektiboen eraketaaztertuz sortu ahal izango dugu funtzionalista izango ez den teoria ma-kroa, giza egintzaren boluntarismoa edo gizarte-sistemaren berezko me-kanismoak onartu barik praxiaren sormenean oinarrituko dena. Giddens,Bourdieu, Castoriadis edo Touraine-k aurrerapauso interesgarriak egindituzte norabide horretan: praxia —sozio-estrukturalki kokatua dagoenpraxia— geure jokaeren, ohituren eta instituzioen etengabeko berran-tolaketa gisa kontzeptualizatuz, instituzio sozialen bilakaera ez da nahi-taezko eboluzio saihestezina, baizik eta etengabeko biziberritze kontin-gentea. Joas-en ustez, aipaturiko teoria makroa garatu ahal izatekodiferenziazioaren prozesua ukatu ordez, zerbait erreala eta baliagarribezala onartu beharra dago —mundu mailan hedatzen ari den mende-baldeko irudikapen kulturala eta gizarte-garapen eredu gisa, erantsikogenuke guk—, beti ere bere logika meta-soziala eta determinista erre-fusatuz, praxi kolektiboarekin duen lotura aztertzeko.

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 37

15 JOAS, H., «The democratization of differentiation: on the creativity of collective ac-tion». Rethinking Progress. Movements, forces and ideas at the end of the 20thcentury. J.C. Alexander, Piotr Sztompka (argitaratzaileak). Unwin Hyman. Boston, 1990,orr. 184-85.

16 Joas-ek, XIX. gizalditik hona eboluzionismo deterministaren kontra egon direnahots kritikoak gogoarazten dizkigu. Ibidem (orr. 182).

17 Ibidem (orr. 185).

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 38: Egin klik hemen jaisteko.

2.1. Cornelius Castoriadisen ekarpena: gizartearen logikamagmatikoa

Ikus ditzagun, hortaz, giza artekotasunaren sormenean oinarritu-riko ikuspegi aztertzaile makroa edukitzeko, Castoriadis-ek eta Tou-raine-k proposatzen dizkiguten planteamenduak. Castoridis-ek gizaartekotasunaren bilakaera historikoa aztertzeko, edozein logika meta-so-zialen determinismoa ukatzen du (Kant-en naturaren Probidentzia, He-gel-en izpirituaren dialektika, Marx-en indar produktiboen garapena,Modernitatearen progreso arrazionala,…); historiaren meta-narraziohorien oinarrian greziar-mendebaldeko zibilizazioaren ontologia antze-maten du. Metafisika klasiko horrek, izateari ematen dio lehentasuna,bilakaera bigarren mailan utziz. Horrela, badena izan daitekeena bainolehenago ipiniz, indarrean dagoena lehenesten da; objektiboa etaneurgarria dena jartzen da errealitatearen lehenengo planoan, horrensorrera eta bilakaera posibleak ezkutatuz. Era berean, «giza artekota-suna» «gizarte» bihurtzen da, ordenamendu arrazionala, koherenteaeta aurreikusteko modukoa. Zentzu horretan, nolabaiteko determina-zioaren logika nagusitzen da mendebaldeko pentsamenduan; logikahorri, Castoriasis-ek, logika magmatikoa kontrajartzen dio, egokiagoajotzen baitu giza artekotasunaren azterketarako.

Giza artekotasunak duen irudikapen-ahalmen magmatikoak erreali-tatearen eta bizitzaren interpretazioak sortzen ditu, esperientziaren etamunduaren konprentsioa eduki ahal izateko. Irudikapen sinboliko ho-riek (erlijioan, ekonomian, politikan edo artean zehazturik), giza arteko-tasunak bizi duen denbora eta espazioa definitzen dute, bizimoduarizentzua eta testuingurua emateko. Errealitatearen eta bizitzaren antze-mate egonkorra definitzen dute zenbait erreferente sinbolikoen arabera;balore-, arau- eta signifikazio-sistema baten arabera. Signifikazio-sis-tema horrek, lapiko kulturalaren hondo ontologikoa eta axiologikoaosatzen du, bizitza indibiduala eta kolektiboa gidatzen duten ziurtasu-nak eta sinismenak.

Irudikapen sinbolikoen sistema horiek, seinaleak, markak edo orienta-bideak definitzen dituzte munduaren eta bizitzaren konprentsioa orien-tatzeko; bizitzaren hegalaldi ziurgabean, noraeza existentziala saihestekogiza artekotasunak sortzen dituen lur hartzeko pistaren argiak dira18.Zentzu horretan, garai eta testuinguru zehatz batean, indarrean daudensinismen eta bizimoduen adierazpena dira; legeak, ikur politikoak,

38 ZESAR MARTINEZ

18 SÁNCHEZ CAPDEQUÍ, C., «El pensamiento social de Cornelius Castoriadis» Inguruak, 23.1999, orr. 171.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 39: Egin klik hemen jaisteko.

lanerako irizpideak, etab… irudikapen sinbolikoen hizkuntza bidezkomaterializazioak dira. Hau da, errepresentazio- eta egintza-markoakdefinitzeko giza artekotasunak duen sormenaren materializazioa: «Ele-mentu kognitiboek, normatiboek, erritualezkoek eta politikoek orde-namendu (baten proiektu) arrazionala, armonikoa, koherentea eta aurrei-kusteko modukoa laguntzen dute, baina gizarte(ordenaren) pertzepziohorren oinarria jario eta bilakaera sinbolikoa da; jario horren emankor-tasunaren ondorio edo kritalizazio temporala da, eta bere etengabekodinamismotik deduzitzen dugu denbora kronologikoan duen izaera ira-gankorra eta iheskorra»19.

Horrela proiektatzen da historian giza artekotasunaren sormen po-tentziala, eta inongo lege meta-sozialaren esku (arrazionaltasunarenauto-kontzientzia, proletargoaren askapena, gizarte teknifikatura aile-gatzea,…) ez dauden ordenamenduak produzitzen ditu. Hau da, gizaartekotasunaren instituzionalizazio objektiboaren oinarrian, giza arte-kotasunaren sormen sinbolikoa dago.

Horrek adierazten digu, lehenengo eta behin, instituzionalizazioa-ren izaera asmatua eta ez-naturala; eta, bigarrenez, giza artekotasunakhistorikoki kristalizatu duen antolaketa politikoa edo ekonomikoa, adi-bidez, berformulagarria eta aldagarria dela. Horrela, lege historikoen,jaungoikoen edo destinoaren emaitza gisa antzematean ez diren neurrian,elkarbizitzarako sortutako antolaketa horien perbertsioak eta kontin-gentziak giza artekotasunaren praxiak dituen (nahigabeko) ondoriogisa antzeman daitezke20.

Gauzak horrela, Castoriadis-ek, oso norabide interesgarrian gara-tzen du oinarrizko planteamendu hori. Izan ere, bere ustez, gizartea gizaartekotasunaren magma dinamikoa da, etengabeko tentsioan dagoenabi joeren artean: arrazionaltasunarena eta irudimenarena. Giza artekota-sunaren magma dinamikoak produzitzen dituen ordenamenduetan betidago bi elementu horien arteko nolabaiteko tentsioa. Arrazionaltasunakgidatzen du irudikapen idealen formalizazioa eta instituzionalizazioa,baita bere berformulazio kritikoa ere; irudimenak gidatzen du errealita-tearen berrinterpretazioa baloreak eta idealak gauzatzeko, eta esperien-tziaren jariotasunean sortzen diren hutsune ontologikoak «betetzeko».Eratuta dagoena eta eratzeke dagoenaren arteko tentsio hori da hobe-kien karakterizatzen duena giza artekotasunaren bizitasuna eta aldaketahistorikoa. Giza artekotasun errealean beti baitago giza artekotasunideal bat.

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 39

19 Ibidem (orr. 158).20 Ibidem (orr. 177).

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 40: Egin klik hemen jaisteko.

Castoriadis-en ekarpen bereizgarriena litzateke, zentzu horretan,ondorengo hau: bi polo edo ipar-buru horien arteko tentsioan —arra-zionaltasuna eta irudimena—, batek menperatzen badu bestea funda-mentalismoaren arriskuan jartzen gaitu. Ordenamenduaren petrifikaziosasi-arrazionalak, kolektibitatearen auto-eraketaren kontzientzia ezaba-tzen du; eta, ondorioz, teknokrazia burokratikoaren automatismoakirudimena eta sormena menperatzen ditu. Irudimenaren erabateko na-gusitasunak, aldiz, dogma erlijioso, ekonomiko edo politikoaren doktri-namendua ezartzen du, eta autokritikaren ahalmen arrazionala ezaba-tzen du.

Joera historiko horiek nagusitzen direnean, oztopaturik geratzen dagiza artekotasunaren autonomia. Horixe da, hain zuzen ere, Castoria-dis-en beste funtsezko kontzeptua: giza artekotasunaren autonomia.Kontzeptu horrekin erreparatu egiten dio, giza artekotasunak, idealaksortzeko eta idealak arrazionalki bideratzeko duen ahalmenari; ahal-men auto-kritikoa eta auto-konstzientea, hau da, sortutako horretanduen protagonismoa onartuz, alienazioa saihestu egiten duena. Hots,sortutakoa, beste indar batzuen esku (arbasoak, jaungoikoa, natura,destinoa, progresoa…) dagoen materializaziotzat hartzen ez duen gizaautonomia21.

Castoriadis-en planteamenduan, giza artekotasunak, aktibitate po-litikoan egiten du (edo egin dezake) sortutako instituzioen berrikusketakritikoa eta arduratsua. Jarduera politikoak, proiektu soziala gidatzenduten elementu sinbolikoen auto-kontzientzia eta eztabaida kolektiboaegiten du. Castoriadis-en ustez, horrek konprometitu egiten ditu gizaartekotasunaren kide guztiak; auto-produkzioaren kontzientziak etakontingentziak, lege, arau eta instituzio sozialen kontrol kritikora era-man behar baitu. Izan ere, elkarbizitza idealaren praxiak, beste edozeingiza produkturekin gertatzen den legez, nahigabeko eta etengabekozailtasunak, akatsak eta hutsuneak sortzen ditu. Jarduera politikoa dagiza artekotasunak duen praktika soziala auto-azterketa kritikoa, ardu-ratsua eta zuzentzailea egiteko; giza artekotasunak praktika politikoanantzematen ditu instituzio sozialak bere egintzaren emaitza gisa eta,ondorioz, antzematen du ere lege guztien kontingentzia eta aldagarri-tasuna. Jarduera politikoak, beraz, giza artekotasunaren protagonis-moa eta ardura bultzatu behar du: «Giza unibertsoa guztiz egituratuaegongo balitz, kanpoko indar baten eraginez edo praktika espontaneo-ren eraginez, guztiz egituratua egongo balitz; hau da, giza legeakJaungoikoak, Naturak edo Historiaren legeak ezarrita egongo balira, ez

40 ZESAR MARTINEZ

21 Ibidem (orr. 175).

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 41: Egin klik hemen jaisteko.

legoke pentsamendu politikorako inongo lekurik, ez legoke praktikapolitikorako esparru emankorrik; absurdoa litzateke lege sozialen ego-kitasunaz galdetzea»22.

Izan ere, jarduera politiko auto-reflexiborako itxiera hori antzema-ten du, Castoriadis-ek, gaur egungo gizartean. Arrazionaltasuna etaautonomia indibiduala baieztatzen duen bitartean, ez du ahalbidera-tzen eztabaida eta partaidetza zuzena; eta dagoenarekiko konfor-mismo akritikoa bultzatzen du. Autoreak, kontuan hartu beharreko be-reizgarritasuna ikusten du, modernitatean, beste garai historikoekinkonparaturik; gure garai historikoak, irudikapen eta signifikazio-sistemabakarrean (balore-, arau- eta orientabide-sistema bakar batean) oinarritubeharrean, bi irudikapen-sistema ditu oinarri; batetik, autonomia indi-biduala eta kolektiboaren etengabeko bilaketa, bestetik, sistema kapi-talistaren signifikazio-sistema utilitarista. Autonomiaren bilaketa antzi-nako Grezian ditu sustraiak, eta eklipse luze bat iragan ostean, sasoimodernoetan berpizten da XI. gizalditik aurrera: Mendebaldeko Euro-pan komuna independienteak ezartzearen aldeko mugimendu iraul-tzaile eta demokratikoan, geroago Amerikako eta Frantziako Iraultzan,XIX. eta XX. gizaldietan burutzen diren iraultzeetan eta langileen zeinemakumeen mugimenduan, gazte eta ikasleen mugimenduan zein gu-txiengo kulturalen eta nazionalen mugimenduan ere. Bigarren imagina-rioan, imaginario kapitalistan, signifikazio zentralak ez dira autonomia,askatasuna edo justizia, baizik eta arrazionaltasun mota baten mugarikgabeko hedapena. Gizakien lana, produkzioa eta kontsumoa kontrola-tuz, naturaren eta gizartearen erabateko menderaketa utilitarista. Cas-toriadis-en ustez, balore-, arau- eta orientabide-sistema bi horiek, batabesteari kutsatu diote etenik gabe XIX. eta XX. gizaldietan, baina irudi-kapen ontologiko eta axiologiko antagonistak dira. Gure sasoi honek,aldiz, XX. gizaldiaren amaierak, berezitasun bat dauka: autonomiarensignifikazio-sistemak atzera egin du, eta signifikazio kapitalistak hedatuegin du bere eragina. Ekonomia kapitalistak, erdigunean ezarrita eta el-karbizitzaren aspektu guztien oinarria bihurturik, dirua, etekina eta ele-mentu materialak bihurtu ditu bizitza sozialaren balore nagusiak. Horrela,kontsumismoak bultzatzen duen bizimoduaren pribatizazioa, eta par-tidu politiko zein sindikatuekiko dagoen mesfidantza, konformismoaeta apatia politikoa hedatzen ari dira; eta, ondorioz, giza artekotasuna-ren autonomia indargabe dago.

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 41

22 Ibidem (orr. 177).

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 42: Egin klik hemen jaisteko.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 43: Egin klik hemen jaisteko.

3

Alain Touraine eta Subjektuaren Soziologia

Alain Touraine XX. mendeko bigarren erdialdeko soziologo nagusie-netarikoa dugu. Bere ibilbide profesionala luzea bezain mamitsua da;hasiera batean, 1950-1968 bitartean, gizarte industriala eta lanaren so-ziologia landu zituen. Bere formazio marxistaren eraginez, materialismohistorikoaren ikuspegitik burutu zituen bere hasierako lan horiek; baina1968tik aurrera, urte hartako mobilizazioa, protesta eta mugimenduenzurrunbiloan eta Sartre-ren subjektibismo existentzialaren eraginpean,Touraine-k, planteamendu materialista bazterrean utzita, aktore sozia-laren zentralitatea azpimarratzera iragan zuen. Hain zuzen ere, Egintza-ren Soziologian (1965), aktore sozialaren sormena eta produktibitatesoziala identifikatuko du gizarte modernoaren ezaugarri nagusi gisaeta, jarraian ikusiko dugunez, hori izango da bere garapen intelektua-lean mantenduko duen elementurik esanguratsuena.

Giza egintzaren ikuspegi horretatik, gogor kritikatuko ditu gizarteaeta gizarte-egitura reifikatzen edo objektibizatzen dituzten ikusmoldesoziologikoak; bere ustez ezinezkoa den zerbait irudikatzen baitute: ak-torerik gabeko gizarte bat. 1968-1984 urte tartean, aktore sozialak etamugimendu sozialak izango dira Touraine-ren interesgune nagusiak,eta orientabide kulturalen eta botere-harremanen arabera definitukoditu. Garai horretan burutu zituen lan teoriko nagusienetan, aktore so-zialek gizarte-egiturarekin eta esparru politikoarekin dituzten loturakaztertuko ditu: Gizartearen Produkzioa (1973), Soziologiagatik (1974),Ahotsa eta begirada (1979) edo Aktorearen itzulera (1984).

Arlo metodologikoan ere proposamen ausartak egin ditu Touraine-k,Esku-hartze Soziologikoaren Metodoan laburbildu ditu proposamenhoriek eta 20 urtez, Francois Dubet eta Michel Wieviorka-rekin, Euro-

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 44: Egin klik hemen jaisteko.

pako Mendebalde, Ekialde eta Hego Amerikako hainbat herrialdetanjardun du tokian tokiko gizarte-mugimenduak eta aldaketa sozialak az-tertzen.

1984tik aurrera Touraine-ren kezka nagusiak modernitatearen kri-tika, gizarte post-industriala eta demokrazia izan dira, beti ere begibis-tatik galdu barik aktore sozialek subjektu libreak izateko daukaten bo-rondatea: Aktore Sozialak eta sistema politikoak Amerika Latinoan(1987), Modernitatearen kritika (1992), Zer da Demokrazia? (1994),Berdintasuna eta dibertsitatea (1997), eta Zelan atera liberalismotik(1999). Bere hasierako historizismoa alde batera utzita eta orohartzai-leak diren historiaren filosofiak baztertuz —garapen edo aurrerapen le-geak—, indar handiz defendatu du subjektuak, aktore kolektiboak,orientabide kulturalak eta gatazka sozialak direla errealitate soziala az-tertzeko erdigunean jarri beharreko elementuak.

Michel Crozier-en ustez, Alain Touraine-ren bilakaera intelektua-lean, zubiak eta loturak eraikitzea izan da aurkitu daitekeen etenga-beko ahalegina: lan enpirikoa eta lan teorikoaren artean, ezker iraul-tzailea eta teknokrata Gaullisteen artean, ikasle eta unibertsitatekoautoritateen artean, konpromiso politikoa (ezkerrekoa) eta bere inde-pendentzia intelektualaren artean23. Ez da, beraz, erosotasuna bilatuduen intelektual bat, akademiaren ortodoxia ez da bere lehentasunaizan eta, zorroztasun zientifikoa galdu barik, konpromisoak gidatu dubere jardun intelektuala.

Bilakaera teorikoari dagokionez, Touraine-rengan aurkitzen dugufuntzionalismo estrukturala eta materialismo historikoaren arteko ez-tabaida gainditzeko ahalegin serio eta sendoenetariko bat. Zentzuhorretan, David Apter, William Outhwaite eta beste teorialari batzuk,XX. mendeko bigarren erdialdean beste autore batzuengan ikusten du-ten bilakaera bera ikusten dute Touraine-ren pentsamenduan: ereduteoriko formalak eta historiaren kontakizun orohartzaileak baztertu,eta errealitate sozialean kokatuagoak eta zehatzagoak diren ikusmol-deak sortzeko ahalegina.

Ikus dezagun, bada, hasierako hurbilpen modura, nola kokatzenduen Touraine-ek bere burua gainerako ikuspegi teorikoekiko. Tou-raine-ren ustez, soziologia garaikidea oraindik soziologia post-funtzio-nalista da. Eskola batzuk giza elkarregintzaren azterketa egiten duteeta gizarte-sistemarik gabeko errealitate soziala aurkezten digute;beste eskola batzuk, ordea, estrukturalismo edo funtzionalismoarenarrastoan, aktorerik gabeko gizarte-sistemak deskribatzen dituzte.

44 ZESAR MARTINEZ

23 CLARK, J. eta DIANI, M. (editoreak), Alain Touraine. Falmer Press. 1996, orr. 9-16.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 45: Egin klik hemen jaisteko.

Denbora luze batez, pentsamendu soziologikoak sistema sozialarenkontzeptua azpimarratu zuen, modu baikorrean funtzionalismoan etamodu ezezkorrean marxismo estrukturalean. Touraine-ren ustez, 60. ha-markadatik aurrera, bi ikuspegi horien ahultasuna nabarmena egin ze-nean, beste bi ikuspegik erronka bota zioten soziologia klasiko hari:utilitarismoaren ikuspegi instrumentala, batetik, eta adostasun normati-boaren ordez aktore sozialen arteko gatazka azpimarratzen duen ikus-pegia, bestetik. Bigarren alternatiba horrekin bat eginez, Touraine-k,garrantzi handia emango die oinarrizko eredu kulturalen kontrol sozia-lerako jarduten duten aktore kolektiboei, gizarte-mugimenduei. Ge-roago ikusiko dugunez, gatazka eta aldaketa sozialaren eragileak kon-tsideratuko ditu.

Aipatu ditugun lau ikuspegi soziologiko horiek sailkatzeko —funtzio-nalismoa, marxismo estrukturalista, teoria arrazionala eta egintzaren teo-ria—, Touraine-k bi banaketa-ardatz erabiltzen ditu: lehenengoa integra-zio sozialetik gatazka sozialera doan ardatza da; elkarbizitza sozialeanikuspegi batzuk integrazioa azpimarratzen duten bitartean, beste batzukgatazka azpimarratzen dute. Bigarren ardatza gizarte-sistematik aktorearenegintzara doa; dakigunez, ikuspegi soziologiko batzuk sistemari begiradauden bitartean, beste batzuk gizabanakoen egintzari begira daude.Ondoko koadro honetan ikusten ditugu konbinaketa ezberdinak:

Lehendabiziko laukian funtzionalismoa aurkitzen dugu. Funtzio-nalismoak gizartea edo gizarte-sistema kokatzen du azterketa sozio-logikoaren erdigunean; aktoreak sistemaren elementuak dira eta gi-zarte-sisteman eratutako balio, arau eta rolen arabera aztertzen ditu.Sistema soziala da, beraz, kontzeptu nagusia. Eta ordena, armonia etafuntzio sozialen ezberdintze hazkorra gehien azpimarratzen diren ezau-

Sistema Aktorea

Integrazioa Sistema soziala kalkulu instrumentala(funtzionalismoa) (neo-razionalismoa)

Gatazka Ezberdintasunak Gizarte-mugimenduak(marxismo estrukturala) (egintzaren soziologia)

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 45

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 46: Egin klik hemen jaisteko.

garriak. Prozesu integratzaileekin batera prozesu desintegratzaileenexistentzia ere aipatzen dituzte, besteak beste eratutako arauak etaagente sozializatzaileen arteko egokitzapenik ez dagoenean, edo gi-zarte-esparru ezberdinetako aldaketak sinkroniarik gabe jazotzen dire-nean. Disfuntzionalitate horien eraginez, krisialdiak eta gatazkakdaude, beti ere oreka eta ordenaren moldatzaileak edo integratzaileakdiren krisialdiak.

Alderantzizko irakurketa batean, bigarren laukian daukagun marxis-mo estrukturalistaren arabera, gizabanakoak ez daude gizartean in-tegraturik barneratu duten balio eta arauen eraginez, baizik eta gi-zarte-sistemak ezartzen duen menpekotasun logikaren eraginez.Koakzioaren ondorioz, gizabanakoak gizartearen menpe daude, akto-reak izan ezinik. Gainera, sistemak manipulatzeko eta gizabanakoakmoldatzeko daukan gaitasun hazkorrak, protesta eta gatazkaren aukeragalarazten du. Funtzionalismo kritikoa esaten dio Tourainek ikuspegihorri, bere ustez 60. hamarkadaren protesta eta mobilizazioek kolokanjarri zuten Parsons-en funtzionalismo baikorra baina, etzipenaren ondo-rioz-edo, beste funtzionalismo bat indartu zen; funtzionalismo kritikoeta ezkorra, botere nagusi baten araberako gizarte itxia irudikatzenduena24. Marcuse-ren hasierako lanei segida emanez, Althuser, Poulan-tzas, Bourdieu edo Foucault-ek, funtzionalismo kritiko horren ildo nagu-siak definitu zuten: gizabanakoa eta gizartearen norabidea Estatuarenerreprodukzio-mekanismoen eta aparatu ideologikoen menpe daude.Touraine-ren ustez, langile mugimenduaren beherakadak, zenbait aska-pen nazionalerako borroka antikolonialak eta iraultzaileak erregimenopresiboak bihurtu izanak eta Soviet Batasuneko disidenteen eragin in-telektualak, etsipena sortarazi zuten autore horiengan:

«Indar iraultzaileengan galdutako fedea ordezkatu zuten guztia-halduna den menpekotasun logika batekin, eta errefusatu egin zutenherri mugimenduetatik etor litekeen itxaropen askatzailea. Baina, gi-zartearen filosofo horiek, ez zuten ordezkatu beraien sinismenak neo-liberalismoarekin, gero eta indartsuagoa mendebaldeko herrialdeetan,non estatuek razionaltasunaren ikurra bereganatzen zuten Algeriantorturatzen ari ziren bitartean edo Vietnamgo herrixkak napalmekinbonbardatzen zuten bitartean. Hain zuzen ere, errefusapen bikoitzhorrek sortarazi zien bizitza sozialaren irudi arras negatiboa, non alie-nazioa eta integrazio heteronomoa soilik errebolta marjinalen edo kul-tura aestetiko indibidualistaren bidez gainditu daitezkeen»25.

46 ZESAR MARTINEZ

24 TOURAINE, A., Movimientos Sociales hoy. Hacer Editorial. Bartzelona, 1990, orr. 12.25 «An introduction to the study of Social Movements» Touraine, Alain. Social Re-

search, 52. liburukia, zenbk. 4. 1985, orr. 767-8.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 47: Egin klik hemen jaisteko.

Touraine-ren ustez, filosofia sozial hori kontuan hartzekoa da ideieneta ideologien historian, baina oso destruktiboa izan da azterketa so-zialerako, zenbait herrialdetan intelligentsiaren ideologia autodetrukti-boa bihurtu baita. Askapen mugimendu batzuen ustelkeria eta desbi-deraketaren kritika egitetik, aktorerik gabeko gizarte bat irudikatzerapasa zen: «aktoreak izatearen ilusioan bizi gara, baina sistemaren lo-gika inpertsonalaren agenteak gara; erdigunean dagoen boterea indar-tzea eta ezberdintasunak eta pribilegioak mantentzea beste xederik ezduen gizarte-sistemaren agenteak»26.

Touraine-ren iritziz, ordea, gizarte modernoak kontrol eta manipu-lazio sistemen eraginpean erabat menderatuta daudela esatea, ezin dagertaera enpirikoetan justifikatu. Eta ikuspegi fatalista hori erabilia izanda, zenbait soziologoren aldetik, irakurketa doktrinarioak egiteko. Estruk-turalismo ezkor hori, beraz, ordena eta armonia salatzen zuen neurrian,lehenengo funtzionalismo baikorraren etsaia zen; baina, aldi berean,elkarbizitza sozialaren bilakaera eta gidaritza azaltzeko orduan, biekukatzen zuten subjektu edo aktore sozialaren ahalmena. Bi ikuspegiakbat zetozen, beraz, gizabanakoei aktore soziala edo subjektu aktiboenizaera ukatzen, eta sistemaren ale integratu gisa —kontrol bidez edobarnerapen bidez— ikusten.

Touraine-ren koadroan agertzen zaigun hirugarren tradizio edoikuspegi soziologikoa, utilitarismoarekin eta indibidualismo metodolo-gikoarekin lotuta dagoen egintza arrazionalaren teoria da. Aurre-koekin alderatuta, tradizio utilitaristak, aktorea azpimarratuko du etaez gizarte-sistema; era berean, integrazioa-gatazka ardatzean, ordenaeta integrazioa azpimarratuko du gatazka desagerraraziz. Joas-eneskutik ikusi bezala, ikuspegi utilitaristak egiten duen giza egintza-ren kontzeptualizazioak hutsune larriak ditu; aktoreak euren estra-tegien arabera aztertzen dute eta, Touraine-k azpimarratzen duenmoduan, ontzat ematen dute kostuak gutxitzeko eta etekinak han-ditzeko mendebaldeko gizarte modernoen elite aberats eta botere-dunek darabilten estrategia lehiakorrak giza egintza unibertsalareneredua direla.

Egintzaren eredu horretan oinarritua, elkarbizitza soziala etenga-beko elkartruke instrumentala eta konplexua bailitzan irudikatzen dute;aktoreak beraien sistema soziala eta kulturalengandik isolaturik ager-tzen zaizkigu eta, egiturazko gatazkarik egongo ez balira bezala, gi-zarte-sistema murriztuta geratzen da norberak bere interesen araberajokatzen duen ingurune batera.

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 47

26 TOURAINE, A., Movimientos Sociales hoy. Hacer Editorial. Bartzelona, 1990, orr. 11

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 48: Egin klik hemen jaisteko.

Azkenik, subjektuaren eta gizarte-mugimenduaren azterketaren bi-dez, Touraine-k, laugarren ikuspegi soziologiko bat ezberdintzen du:Egintzaren soziologia. Aktorea izango du abiapuntu, eta integrazioaazpimarratu ordez gatazka azpimarratuko du. Touraine-k ildo teorikoeta analitiko horretan kokatzen du bere burua eta, argitasun handiz,gainerako ikuspegi soziologikoekiko dituen ezberdintasunak zehaztukoditu: Funtzionalistek deskribatzen dituzten balio eta arau sozialen ara-berako integrazio eta desintegrazio prozesuen aurrean, egintzaren so-ziologiak baieztatuko du gizabanakoen jokaerak eta elkarregintzak ezindirela murriztu eratutako arauetara eta rol hierarkikoetara, beti egongobaita kontingentzia, negoziazioa, gatazka eta aldaketarako aukera. Eraberean, egintzaren soziologiak ez du onartuko estrukturalismoak da-karren aktoreen desagerpena; sistemaren inertzia, kontrol soziala etamanipulazio-mekanismoek ezin izango baitute erabat itxia den ordena-mendu bat eratu. Egintzaren soziologiarentzat subjektuen sormenkulturala eta aktoreen egintza gatazkatsua elementu iraunkorrak diraelkarbizitza sozialean. Planteamendu berdinagatik, egintzaren soziolo-giak ezin du onartu ikuspegi utilitaristak egiten duen giza egintzarendeskontestualizazio kulturala eta soziala; aktoreak ezin dira definitusoilik beraien helburu eta estrategia instrumentalen arabera, baizik etainguruan dituzten eta beraiek parte diren hartu-eman sozialen araberaeta, bereziki, botere harremanen arabera.

Ildo horretan, Touraine-ren ustez, gizartea edo gizarte-sistema kon-tzeptu azaltzaile modura erabiltzen denean; hau da, gizarte-sistemarenbeharrak, funtzioak, mekanismoak edo aldaketa-prozesuak, gertaerasozialak azaltzeko erabiltzen direnean kalte handia egiten zaio azter-keta sozialari. Gizartea ezin da reifikatu, aldakorra eta ahula den akto-reen arteko hartu-eman multzoa da, momentu historiko zehatz bateanaktore horien orientabide kulturalak eta hartu-eman gatazkatsuak aridira etengabe sortzen elkarbizitza soziala27. Ondorioz, soziologian,hautsi behar da gizarte-ordenamendu baten existentziaren ideiarekin,baztertu eta borrokatu behar den ikuskera da, gizarte-sistema objekti-fikatu beharrean nabarmendu behar da aktoreen egintzarako eta ga-tazkarako gaitasuna.

Touraine-ren ustez, ikerlaria ez da inoiz neutrala, gizartea eratutadagoen ordenamendu bezala aztertzeak edo, aldiz, aktoreen orienta-bide kulturalen eta botere harremanen arabera etengabe berregiten ariden errealitate bezala aztertzeak, kontrajarriak diren interesak dituatzetik. Touraine-ren planteamendua jarraituz, gizartea ordenamendu

48 ZESAR MARTINEZ

27 Ibidem (orr. 13).

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 49: Egin klik hemen jaisteko.

sozial gisa hartzea indarrean dagoen botere-sistema eta hierarkia so-ziala onartzea da, menpekotasun logika horren barruan kokatzea da.Aitzitik, gizartea ordenamendu bat dela errefusatzea eta, gatazkak etanegoziazioak azpimarratuz, etengabe berregiten ari den hartu-emanmultzo bezala definitzea, aktoreen aldean kokatzea da, botere-sistema-ren goialdean isildurik nahiago dituzten aktoreen aldean28.

Gauzak horrela, Touraine-k, «gizarte» kontzeptua soziologiatik baz-tertzea proposatuko du: «Jokaera sozialak ezin dira aztertu egoerenaurrean emandako erantzunak bailiran. Ez dago egoeren araberakoerantzunak, elkarlotuta dauden erreakzio sozialak baizik. Egoera, mo-mentu zehatz batean aktoreen arteko hartu-emanen ondorioz jazotzenden gertaera da, besterik ez. Soziologoak, beraz, aktoreak aktore mo-duan aztertu behar ditu, eta ez behaketa-objektu gisa»29. Touraine-ren-tzat, egoera ez da logika inpertsonala, ekonomikoa edo teknikoarenemaitza, baizik eta sorkuntza politiko bat.

Hurrengo orrialdetan, zehaztasun handiagoz ikusiko ditugu autorefrantsesak subjektu eta aktore sozialen azterketarako egiten dituenproposamenak; esan dezagun, lehenago, aipaturiko lau tradizio sozio-logiko nagusi horiek bereiztu eta gero, Touraine-k, argi ikusten duelaXX. mendeko azkeneko hamarkadetan aldaketa nabarmena egon dela so-ziologiaren debate teorikoetan; bere ustez, gizarte-mugimenduen az-terketak sortarazi duen interesak argiro adierazten du amaitu egin delapentsamendu soziologikoaren aro luze bat zeinean azterketa sozialarenerdigunean gizarte-sistema eta bere integrazio printzipioak zeuden.Egintza soziala eta aldaketa soziala dira orain kezka nagusiak eta, on-dorioz, erronka teoriko berria egintza-egitura auzia gainditzea eta gizaegintzatik gizarte-sistemaren aldaketara dauden prozesuen kontzep-tualizazioa da. Horrela, pentsamendu sozialak, nahasmena eta noraezateorikoa tartean, aldaketa sozialaren produkzioa eta kontrola eztabai-datzen du, eta debate horretan kontrajartzen diren ikuspegiak ez diraikuspegi funtzionalista (integrazioa eta kontzentzua) eta ikuspegi marxis-ta (ezberdintasunen hierarkia eta koakzioa), baizik eta ikuspegi arrazio-nala (estrategikoa eta utilitarista) eta subjektuaren ikuspegia (gizarte-mu-gimenduak eta gatazkak)30.

Touraine-k, beraz, subjektuen eta gizarte-mugimenduen zentralita-tea defendatzen du azterketa sozialean. Berarentzat, gizarte-mugimen-duen azterketa ez da soziologiaren espezializazio-arlo bat gehiago izan

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 49

28 Ibidem (orr. 30).29 Ibidem (orr. 29).30 «An introduction to the study of Social Movements» Touraine, Alain. Social Re-

search, 52. liburukia, zenbk. 4. 1985, orr. 786-87.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 50: Egin klik hemen jaisteko.

behar —zeini zenbait momentutan arreta berezia eskaini behar zaion,gizarte-instituzioak eta sozializazioa nagusitu beharrean krisialdia etagatazkak nagusitzen direlako—, mugimendu sozialen azterketak hur-bilpen berri bat eskaintzen dio gizartearen azterketari. Izan ere, gizar-tearen produkzioa eta gidaritzaren azterketak, ikuspegi estrategiko-ins-trumentala eta subjektuen ikuspegia kontrajarriz, galdutako bizitasunaeman behar dio pentsamendu soziologikoari.

3.1. Aktore kolektiboak eta historizitatea

Giza egintza eta gizarte-sistemaren artean dagoen hutsunea gain-dituz, gizartearen produkzioa eta gidaritza teorizatzeko, Touraine-k ezdu uste gizabanakoa eta gizarte-sistemaren artean nolabaiteko el-karrekikotasun normatiboa baieztatu daitekeenik —ordenaren etaerreprodukzioaren soziologian defendatzen den moduan—, aurkako-tasuna eta gatazka dira hartu-eman hori definitzen dutenak. Izan ere,Touraine-rentzat, gizarte modernoaren joera nagusia ez da mundusubjektiboa eta mundu objektiboaren arteko integrazioa, baizik eta bimundu horien banaketa eta urrunketa. Soziologiak, ezinbesteko abia-puntu moduan, baztertu behar du gizabanako eta gizartearen artekoelkarrekikotasunaren ideia, gizarte-instituzioen (eratutako balio etaarauak) eta aktoreen arteko simetriaren ideia. Gizarte modernoan sub-jektuek gero eta gaitasun handiago sentitzen dute beraien bizitzarenproiektu pertsonalak sortzeko eta, era berean, inoiz baina gaitasunhandiagoa erakusten dute gizartean esku hartzeko. Touraine-k defen-datzen du modernitatea ez dela bakarrik zientzia, arrazionaltasunareneta teknikaren bidez naturaren kontrola etengabe areagotzea; arrazio-naltasun instrumentalaren efikazia hori modernitatearen erdia da,beste erdia subjektibazioa da; hots, gizakia subjektu libre eta sortzaile be-zala agertzea.

Touraine-ren ustez, beraz, razionalizazioa eta subjektibazioa gizartemodernoaren joera nagusiak dira. Lehenengoak naturaren ezagupenobjektiboa eta kontrola areagotzen du eta gizabanakoa ere, naturarenparte den aldetik, ezagupen objektibo horren objektua da. Alabaina,gizabanakoa subjektu eta subjektibitatea ere bada, aktorea izateko bo-rondatea du eta bere kontzientzia libreak jokabide berriak sortzeko gai-tasuna ematen dio. Gizakia ezagutzea, beraz, ez da soilik natura eza-gutzea, subjektibitatea ez baitago mundu objektibo horretan. Gizartemodernoan, subjektibazioa handitzen den neurrian, mundu subjektiboaeta mundu objektiboa urrundu egiten dira, giza egintza gizarte-egitura-tik urruntzen den bezala: «… Erregearen morroia izan eta gero, guta-

50 ZESAR MARTINEZ

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 51: Egin klik hemen jaisteko.

riko bakoitzak aukeratu behar du gizartearen morroia izatea edo sub-jektu pertsonala izatea; bere bizitzaren, ideien eta jokabideen aktoreabihurtzeko eskubide pertsonala eta kolektiboa defendatzen duen sub-jektu pertsonala»31. Modernitatean gero eta hedatuagoa da subjektupertsonalen jarrera disidentea gizarteak duen boterearekiko, gizarteakobjektibizatzen baititu subjektuak kontrolatu ahal izateko. Behera da-tor, beraz, subjektu pertsonalen eta gizarte-sistemaren arteko elkarreki-kotasuna; modernitatean gizabanakoa subjektu bihurtzen da, dagoenmundu naturalera eta sozialera bere burua adaptatu edo moldatu be-harrean, mundu naturala eta soziala moldatuko ditu eta mundu berriaksortuko ditu: «modernitatea munduaren giza sorkuntza da, gizakiekgozatu egiten dute bere ahalmenarekin eta informazioak zein hizkun-tzak sortzeko daukaten gaitasunarekin; aldi berean, beraien sorkuntzakberen kontra bueltatzen direnean, defendatu egiten dira. (…) Ez dago,jada, Jaungoikoaren borondatea edo Sorkuntzaren finalismoa; soilik gi-zakia handitzen duten gizakion ekintzak eta gizakia txikitzen dutenak,denak giza egintzak, nahiz eta sistema ekonomiko edo politikoenbarne logikaren emaitza gisa agertu»32.

Touraine-k, ondorioz, gizarte modernoaren azterketan gero etapremiazkoagoa ikusten du normatibismo objektibatzailea baztertzea.Eta, etengabe berregiten ari den errealitate soziala izendatzeko, gizar-tearen ideia baztertu eta «egintza historikoaren sistema» erabiltzeaproposatzen du: «egintza historikoaren sistema hartu-eman esparrubat da, zeinean aktoreek, beste aktoreekin dituzten gatazkekin, histori-zitatearen gidaritza bilatzen duten»33. Giza artekotasunaren irudikapenhori ez da oinarritzen balio, arau eta rolen erreprodukzioan, ez da nor-matiboa —ez du definitzen normala edo funtzionala dena, eta patolo-gikoa edo desbideratua dena—; aldiz, gizakien arteko hartu-eman es-parru historiko bakoitza, tokian tokiko orientabide kulturaletan etabotere harremanetan oinarrituko du.

Touraine-ren planteamenduan, soziologoak ezin du murriztu akto-rea erabateko menpekotasun sozial batera, ezta arrazionaltasun instru-mental hertsi batera ere. Aktorea arau instituzionalen kontrolpean etabesteen aurreikuspenen arabera definitzea subjektua desagerraraztea da.Touraine-rentzat, soziologiak garrantzi gehiegi eman die status eta rolbezalako kontzeptuei, konturatu barik subjektua suntsitzeko tresna era-ginkorrak direla.

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 51

31 TOURAINE, A., Crítica de la Modernidad. Temas de hoy. Madril, 1993, orr. 277. 32 Ibidem (orr. 295).33 «A sociology of the subject», Alain Touraine. Editoreak: Jon Clark eta Mario Diani.

Falmer Press. 1996, orr. 293.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 52: Egin klik hemen jaisteko.

Beste aldetik, indibidualismo metodologikoak egiten duen plantea-menduak, subjektuaren goraipamena iruditu arren, logika ekonomikoa-ren aukeraketan agortzen du eta subjektuaren desitxuratzea dakar.Arrazionaltasun instrumentala ezinbestekoa da mundua desmitifika-tzeko (munduaren irakurketa animista, magiko edo erlijiosoa gain-ditzeko) eta, zentzu horretan, zerikusi handia dauka subjektuaren aska-penarekin baina, aldi berean, subjektuak badu aurkako jarrera bat, beresubjektibitateta eta sormena ez baita agortzen logika utilitaristan. Tou-raine-ren ustez, beraz, azterketa soziologikoaren muina subjektuak dira,subjektuak mugimenduan; hau da, subjektuek, aktore kolektiboakbihurturik eta elkarbizitza kolektiboa historian zehar gidatu nahian, no-lako botere harremanak eta gatazkak sortzen dituzten. Hortaz, sozio-logiaren objektua historizitatearen gaurkotzea da, eta aktoreen orien-tabide kulturalak eta menpekotasun harremanak osatzen dutehistorizitatea. Soziologiaren erdigunean egon behar du subjektuen aska-tasun sortzailea; eta, horrekin batera, askatasun sortzaile horretatik era-tortzen den egintza kolektiboak, nola bideratzen duen historizitatea.

3.2. Subjektuen askatasun sortzailea

Touraine-k, oso modu aberasgarrian kontzeptualizatu ditu subjek-tuaren esanahia eta determinismo sozialaren auzia. Subjektua izateaaskatasunez jokatzeko borondatea edukitzea da (nor beraren bizitzarenhistoria kontrolatzea), eta aktore moduan aitortua izan nahia. Gizaba-nakoa subjektibizatu egiten da sortzeko ahaleginean, hau da, bizitakoamodu sortzailean gidatzen duenean zentzu pertsonala izan dezan; or-duan, gizabanakoa hartu-eman sozialetan txertatzen den aktoreabihurtzen da, eta bere ekarpenen bidez aldatu egiten du bere ingurunesoziala.

Aitzitik, antolaketa sozialean daukan kokapenaren arabera jokatzenduen gizabanakoa ez da aktorea. Aktorea bere ingurune soziala alda-tzen duena da, bere ekarpen pertsonalek nolabaiteko eragina dauka-telako erabakitzeko metodoetan, lanaren banaketan, menpekotasunharremanetan edo orientabide kulturaletan: «Bizitza oso bat eraiki-tzeko ahalegina (pertsonala eta kolektiboa) da subjektua hobekien de-finitzen duena»34.

Touraine-k, hurbilak baina ezberdinak diren hiru kontzeptu bereiz-ten ditu: gizabanakoa, subjektua eta aktorea. Bakoitzaren esanahia

52 ZESAR MARTINEZ

34 TOURAINE, A., Critica de la Modernidad. Temas de hoy. Madril, 1993, orr. 284.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 53: Egin klik hemen jaisteko.

adierazteko harremanetan jartzen ditu beraien artean: subjektua iza-tea, gizabanakoa aktore gisa eraikitzea da. Gizabanakoak arau etakontrol sozialak antzematen ditu, baita subjektu librea izateko boron-datea ere, produzitzailea eta ez soilik kontsumitzailea izateko boronda-tea. Borondate hori abiapuntu hartuta, sortzeko ahaleginak subjektuaproduzitzen du eta subjektuak aktore soziala.

Gizabanakoa, subjektua eta aktorea, beraz, kontzeptu banaezinakdira, azkeneko biak erresistentzia egiten baitiote gizarte modernoannorberaren interesen bilaketa utilitaristarekin itsutzeko dagoen arriskuindibidualistari. Indibidualismoak, normatibismoak bezalaxe, galerazdezake aktorearen produkzioa; arrazionaltasun utilitarista kalkulagarriaeta aurreikusteko modukoa da eta, ondorioz, gizarte-sistemaren logi-kari ematen dio lehentasuna35. Subjektibazioak ez du bultzatzen nor-berak bere buruarekin gozatzea baizik eta, gizartean eratutako orde-nari eta determinazioei aurre eginez, geure jokabideen kontrola izateapertsonalki eta kolektiboki. Gizabanakoak, besteekin daukan hartu-emanetan subjektu gisa jokatzen badu, gizarte-sistemaren elementubat gehiago izateari uzten dio eta bere buruaren sortzaile bihurtzen da,baita gizartearen sortzaile ere: «gizabanakoa subjektua da soilik bereekintzen kontrola baldin badu, baina kontrol hori ihes egiten zaio. (…)Subjektua desitxuratzen denean, bere buruari baino erreparatzen ezdiolako edo gizarteak jarritako rolei baino erreparatzen ez diolako,geure bizitza pertsonala eta sozialak sortzeko indar guztia galtzen du,museo post-modernoa bihurtzen da, oroitzapenek zerbait produzitzekodaukagun ezintasuna ezkutatzen dute»36.

Touraine-ren ustez, beraz, gizarte-sistematik eratortzen diren aurrei-kuspen eta rolak, botere-zentro zehatzetatik agintzen dutenen ereduakdira, bizitzaren eraikuntza pertsonala eta soziala modu zehatz bateragidatzeko zabaltzen diren ereduak; onartuz gero, subjektu sortzaileakaurkitu beharrean publiko kontsumitzailea aurkitzen dugu. Touraineoso kategorikoa da horretan: gizartea kontsumitzen dutenak —gizarteproduzitu eta gidatu beharrean— ekonomia, politika eta informazioazuzentzen dutenen menpe daude37. Azken batean, gizabanakoa sub-jektua da sozialki ezartzen den menpekotasunaren logikari aurre egi-nez; hots, gizakia objektu bihurtzen duen menpekotasun-logika horisaihestuz. Hortaz, gizabanakoa subjektua da bere buruaren jabe etabere bizitzaren gidaria izatea lortzen duenean, menpekotasunaren logi-karen ordez askatasunaren logika nagusituz.

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 53

35 Ibidem (orr.269).36 Ibidem (orr. 270-1).37 Ibidem (oor. 299).

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 54: Egin klik hemen jaisteko.

Aipatu bezala, Touraine-k askatasun pertsonala aipatzen dueneanez ditu gogoan erreferente razionalistak edo liberalak, zeinek gizabana-koa deskontestualizatuz jauzi handia egiten duten norberaren partiku-laritatetik printzipio unibertsaletara. Autore frantsesarentzat, indibidua-lismo horrek mendebaldeko elite pribilegiatuak babesten ditu, hau da,baliabide ugari izateagatik aukeratzeko posibilitate asko daukatenakbabesten ditu. Touraine-k, aldiz, ez du isolatzen subjektua bere inguru-giro sozialetik eta ingurugiro horretan dituen hartu-eman eta gatazke-tatik. Testuinguru horretan egiten duen aurkakotasuna, ordea, arau etainstituzio sozialak kontsumitzen dituen gizabanakoa eta elkarbizitza so-zialaren subjektu produzitzailearen artekoa da: «aktore eta gatazka ter-minotan definitu behar dugu subjektua: ez da gizartearen gainetik da-goen printzipio bat, ezta ere gizabanakoa bere berezitasunean ikusita;esperientzia soziala eraikitzeko modu bat da, arrazionaltasun instru-mentala den bezala»38.

Ikusi bezala, Touraine-k argi utzi nahi du subjektuaren ideia ez delaindibidualismoarena. Gizarte modernoan, arrazionaltasun instrumen-tala nagusitzen den neurrian, gizarte-sisteman integratzearen aldekologika indartzen da. Horrela, azkeneko hamarkadetan eredu neolibe-rala lortzen ari den arrakastaren eskutik ez da etorriko subjektuarenitzulera; Touraine-ren ustez, oparotasuna, kontsumoa eta indibidua-lismo utilitaristak oztopoak dira subjektuaren garapenerako, elkarbizi-tza sozialaren aspektu guztien merkantilizazioak esparru publikoarendesagerpena ekarri baitezake. Bere ustez, kontsumoaren gizartea ez dabakarrik sistema ekonomiko edo tekniko bat, bada ere errealitate so-ziala eraikitzeko modu bat, subjektuaren kontra doan modu bat.

Arestian aipatu dugun moduan, Touraine-rentzat, gizarte modernoa-ren joera nagusiak razionalizazioa eta subjektibazioa dira, autore fran-tsesak mugimendu kulturalak ikusten ditu joera horien erdigunean.Razionalizazioarekin lotzen du, liberalismoaren banderapean, ondasunmaterialen produkzioa eta kontsumoa elkarbizitzaren ardatz hegemoni-koa bihurtu nahi dutenak. Subjektibazioaren aldeko mugimendu kultu-ralaren adierazpen nagusienetariko bat emakumeen mugimenduanikusten du Touraine-k; batez ere, askapen sexualaz eta emakumearennortasun kulturalaz arduratu den mugimenduan. Dena den, hurrengoatalean zehatzago ikusiko dugu aurkakoak diren modernitatearen joerakultural horiek, razionalizazio utilitarista batetik eta subjektibazioarensormena bestetik, mugimendu sozialak ere badiren; hau da, sozialkidefinitutako aktore kolektiboekin lotu daitezkeen ala ez.

54 ZESAR MARTINEZ

38 Ibidem (orr. 301).

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 55: Egin klik hemen jaisteko.

3.3. Subjektua Mugimendu Sozial gisa

Gizarte modernoaren hastapenetan, Iraultza Frantsesaren aurretik,burgesia izan zen, Touraine-ren ustez, subjektibazioaren aldeko mugi-mendu soziala. Izan ere, burgesiak uztartu zuen arrazionaltasun ekono-mikoa eta elkarbizitzaren subjektibizazioa; hortik dator, Touraine-renustez, bere garrantzi historikoa, arrazionaltasuna eta subjektibizazioauztartzea modernitatea hobekien definitzen duen prozesua baita. Ge-roago, Iraultza Frantsesa eta Ingalaterrako industrializazioaren eskutikpolitika eta ekonomiaren arloan eredu arrazionalizatzaileak nagusitzendirenean, burgesa kapitalista bihurtzen da, eta praktika morala progre-soaren praktika historikoa bihurtzen da. Subjektuarekiko erreferentziagaldu egiten da —gizadia da erreferentzia berria—; etekina, ordena so-ziala eta progresoa burgesiaren orientabide bakarrak bihurtzen dira.Langile mugimendua izango da, orduan, subjektibazioa bultzatzenduen aktore kolektibo berria; berriz ere gizabanakoa da, hartu-emanzehatzetan kokatua, gizartean eratuta dagoenaren aurrean nolabaitekodefentsa behar duena. Langile mugimenduak lanerako baldintza ego-kiak eta negoziatzeko eskubidea exijitzeaz gain, subjektuaren defentsaegiten du etekina eta soilik etekina bilatzen duen arrazionalizazio me-kanizista eta objektibatzailearen aurrean. Langileak subjektu gisa duenduintasunaren defentsa, subjektibazioaren esparru berria izango da.

Touraine-rentzat, mugimendu soziala izango da aktore kolektibobatek egiten duen ahalegina bere orientabide kulturalak gizartean za-baltzeko, beste aurkari kolektibo bati aurre eginez. Horrela, botere-harre-manen dinamikan, mugimendu sozialak badira aldi berean proiektukulturalak eta gatazka sozialak. Mugimendu sozialek borrokatzen dutemodernitateak bultzatzen duen eredu arrazionalizatzailearen kontra;Weber-ren hitzetan, gizakia objektibizatzen eta deshumanizatzen duen«burdinazko kaiola» horren kontra39.

Subjektuaren defentsak, beraz, gizarte modernoaren positibismoeta teknizismoarekin egiten du topo. Touraine-ren ustez, gizarte indus-trialean bezala, gizarte post-industriala kudeatzen duten aktoreek ereutilitarismo eta arrazionalizazio objektibizatzaile hori bultzatzen dute.Horrela, gizabanakoen beharrak eskaera merkantilizatuak bihurturik,gizabanakoa kontsumitzaile edo giza baliabide gisa agertzen da. Horrexe-gatik, gizabanakoak, bere burua inguruko hartu-eman sozialetatikbanaezina den subjektu gisa aldarrikatzen duenean, kontra egiten diosistemaren logika dominatzaileari: «Subjektuaren ideia beti dago lotuta

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 55

39 Ibidem (orr. 310).

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 56: Egin klik hemen jaisteko.

aldarrikapenarekin, gizarte modernoak bere sormena eta barne gataz-kak ukatzeko joera daukalako. Horrela, sistema autoregulatu batenitxura ematen du eta desagertu egiten dira aktore sozialak eta beraienarteko gatazkak»40.

Touraine-rentzat, beraz, mugimendu soziala ez da soilik diskurtsoaedota orientabide kulturala, mugimendu sozialak kolokan jartzen duinstituzioetan eta gizarte-erakundeetan modu zehatzean definitzenden botere-harreman bat. Izan ere, gizarte-egituren atzetik, komunika-zio-sareen atzetik eta tekniken atzetik hartu-eman sozialak daude eta,ondorioz, aktoreak eta gatazkak. Zentzu horretan, autore frantsesaren-tzat gizarte zientzien zeregin nagusienetariko bat da azterketa ekono-mikoetan, administratiboetan edo teorikoetan erabiltzen diren katego-ria inpertsonalen atzetik, aktoreak eta hartu-eman sozialak zehaztea.

Zentzu horretan, «mugimendu soziala» kontzeptuak erabilpenanalitiko zehatza dauka Touraine-rentzat; aurrerago zehaztasun gehia-goz ikusiko dugunez, bere ustez, egintza kolektiboaren arloan izaeraezberdinetako fenomenoak daude eta, horrexegatik, bereizketa anali-tikoa egin beharra dago. Horrela, aldarrikapen zehatz baten ingurukokanpainak, interes-taldeen lobbyak edo gatazkarik sortu gabe statusquoarekin konpatibleak diren elkarteen jardunbideak, ezberdintasunnabarmenak dituzte orientabide kultural zehatzetan oinarriturik histo-rizitatearen gidaritzaren auzian aurkariak definitzen dituzten mugi-mendu sozialekin. Hau da, egintza historikoaren sistema batean (edogizarte mota batean) historizitatearen gidaritzak gatazka sortu ohi duhegemonia edo nagusitasun soziala lortu nahi duten mugimendu so-zial gutxi batzuen artean; Touraine-ren ustez, momentu historiko ze-hatz batean eskaera, aldarrikapen eta kanpaina politiko ugari egondaere, mugimendu sozial bakarra egon ohi da alde dominatzailean etabeste horrenbeste alde dominatuan: «badago soilik gatazkan dagoenmugimendu sozial bikote zentral bat»41.

Horrela, mugimendu sozial batean, elkarlotuta agertzen dira norta-sun propioaren kontzientzia, aurkari edo lehiakide baten identifikazioaeta gatazka baten definizioa; gatazkaren definizio horretan, erreferen-tzia egiten zaie zenbait orientabide kulturalei eta historizitateari, mugi-mendua kokatua dagoen gizartearen historizitateari. Touraine-ren plan-teamenduan, beraz, mugimendu sozialak ez dira definitzen daukatenindarragatik edo intentsitateagatik, baizik eta gatazka sozialagatik eta,

56 ZESAR MARTINEZ

40 Ibidem (orr. 311).41 «An introduction to the study of Social Movements» Touraine, Alain. Social Re-

search, 52. liburukia, zenbk. 4. 1985, orr. 773. Ikusi ere «A sociology of the subject»,Alain Touraine. Editoreak: Jon Clark eta Mario Diani. Falmer Press. 1996. Orr. 311.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 57: Egin klik hemen jaisteko.

zentzu horretan, aurkarien definizio zehatzagatik. Alberoni aipatuz (Mo-vimento e instituzione, 1977), Touraine-k gogoratzen du mugimendua-ren antonimoa instituzioa dela; mugimendu sozialak kontra egiten dienolabaiteko hegemonia daukaten balio kulturalei eta arau instituziona-lei, horrexegatik, mugimenduan dauden aktoreek, eratuta dagoenare-kiko haustura gisa antzematen dituzte euren egintzak. Subjektuengandaukan fedea goraipatuz, Touraine-k azpimarratzen digu mugimendusoziala ez dela bakarrik kritika eta protesta egitea; bada ere askatzea etapartehartzea, itxaropen bat eta programa bat.

Ikusi dugun bezala, Alain Touraune-k gaitasun handia erakutsi dugiza egintzaren inguruko aspektu mikroak, makroagoak diren gizartea-ren aspektuekin lotzeko. Horrela, bere kezka nagusiak harremanetanjarriz, errealitate soziala aztertzeko ikusmolde propioa garatu du. Histo-rizitatea, subjektua, mugimendu soziala eta demokrazia elkarlotutaulertzen ditu eta etengabe errepikatzen du gizakiok produzitu eta al-datu egiten dugula gizartea. Gizarte hori edo, bere hitzetan, egintzahistorikoaren sistema hori, ez da inoiz, beraz, lege historiko baten es-presioa (ez aurrerapenaren legea ezta materialismo historikoarena), edoboterea eta pribilegioen erreprodukzio-sistema. Alienazioa, esplotazioaeta kontzientzia faltsua egonda ere, elkarbizitza sozialean ez da posiblesubjektuen erabateko menpekotasuna lortzea. Izan ere, aktoreen egin-tza eta bere kontzientzia ezin da azaldu kanpoko logika baten arabera,baizik eta giza egintzaren berezko izaeraren arabera eta berezkotasunhori askatasun sortzailea da, egintza librerako borondatea. Touraine-ren-tzat, mugimendu sozialak subjektuen askatasun sortzailearen produktuadira eta, aldi berean, defendatu egiten dute subjektua gizarte-sistemakezartzen duen menpekotasun-logikarengandik. Horrexegatik, azkenbatean, demokrazia eta historizitatearen norabidea, aktore sozialekegintza kolektiborako daukaten gaitasunaren esku egongo dira.

3.4. Mugimendu sozialen azterketa

Arestian aipatu bezala, Touraine-k proposatu duen ikuspegiak ezdu izan nahi, mugimendu sozialen azterketaren inguruan dagoen de-bate akademiko oparoan, beste ikuspegi batzuekin lehian dagoen pro-posamena. Are gehiago, bere ustez mugimendu sozialen azterketarigerta lekiokeen gauzarik okerrena, diziplina batzuen artean espeziali-zaziorako eta lehia akademikorako mugatzen den sektorea bihurtzeaizango zen. Touraine-ren ustez, mugimendu sozialen azterketak gizar-tearen produkzioa, eraketa eta gidaritza beste modu batez aztertzekoaukera eskaintzen du. Horrela, bai teoria soziologikoari dagokionez, bai

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 57

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 58: Egin klik hemen jaisteko.

ikerketa sozialari dagokionez, mugimendu sozialen ikuspegiak hurbil-pen berri bat eskaintzen dio soziologiari. Desioak desio, Touraine-k mu-gimendu sozialei ematen dien zentraltasuna zientzia modernoaren sek-torizazioaren kontra doa, eta holismotik urruntzeko dagoen joera horiindartsuegi da egungo zientzia akademikoan. Horrela, XX. gizaldiko az-keneko hiru hamarkadetan mugimendu sozialen azterketak ezagutuduen garapena eta espezializazio maila, ikusgarria izan da, eta aho-ba-tez onartzen da gizarte-zientzietako «industria» emankorrenetariko batdela42. Mendebaldeko gizartetan hirurogeigarren hamarkadan abiatzendiren mugimendu sozial berriek, agerian utzi zuten ordura arte egintzakolektiboaren azterketarako erabiltzen ziren hiru ikuspegiek —portaerakolektiboaren ikuspegia, gizarte masifikatuen ikuspegia eta besteekikogabeziaren ikuspegia— zituzten gabeziak. Hiru ikuspegi horiek, mobi-lizazio eta mugimenduen agerpenaren azalpen gisa, gizartearen ten-tsio estrukturalek aktore mobilizatuengan eragiten duten desorekapsikologikoa aipatzen dute. Azalpen horiek, ordea, ez zuten gogobe-tetzen 60. hamarkadako mugimenduen azterketa; horrela, ikerketaberrien bidez, beste interpretazioen bilaketa abiatu zen. Harrezkero,mugimendu sozialen inguruko literatura oso oparoa izan da, eta dagoe-neko ondo eratutako eskolak osatu dira, ikuspegi ezberdinak kontra-jarriz gaiaren inguruko eztabaidan.

Mugimendu sozialen azterketaren garapen ikusgarria azaltzen duenbeste elementu bat lotuago dago, ordea, lan honen hasieratik jorratzenari garen gaiarekin; izan ere, mugimendu sozialen azterketa, esparruegokia kontsideratu da aktore eta sistemaren arteko hartu-emanarenazterketarako43. Hain zuzen ere, mugimendu sozialek gizartearen egi-tura eta gizartearen ordenarekiko erresistentzia, desobedientzia eta al-daketa bultzatzen dutelako. Egitura-egintza auziaren azterketak, beraz,bere eragina izan du mugimendu sozialen inguruko interesak izan duengorakadan.

Egintza-egitura auziak eta mugimendu sozialen azterketak nolakolotura izan duten ikusteko, mugimendu sozialen azterketan garatu denikuspegi teoriko bakoitzak giza egintzaz egiten duen kontzeptualiza-zioari erreparatuko diogu. Jarraian ikusiko dugunez, ikuspegi batzuk gizaegintza kokatu dute azterketaren erdigunean; beste ikuspegi batzuk,ordea, gizarte-sistemari edota testuinguru sozialari eman diote garran-tzi gehien. Interesatzen zaigu, beraz, mugimendu sozialen azterketan

58 ZESAR MARTINEZ

42 Ikus. Política, cultura y movimientos soziales. CASQUETTE, Jesús. Bakeaz. Bilbao, 1998.43 Challenging Codes. Collective Action inthe information age. MELUCCI, Alberto.

Cambridge University Press. 1996. Orr. 381.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 59: Egin klik hemen jaisteko.

ikusmolde bakoitzak giza egintzatik edo gizarte-sistematik abiatzenden eta, azken batean, eskola edo ikuspegi bakoitzak zein egintzarenteorian daukan bere oinarria —utilitarista, normatiboa, sortzailea,…—.

Touraine, eta Europan garatu diren beste ikuspegi «konstruktibista»batzuk, subjektuen egintza sortzailetik abiatu dira. Aktoreek, interak-zioan sortzen dituzten ideiak, marko kognitiboak, diskurtsoak eta norta-sun kolektiboen bidez, mobilizazioa eta gatazka sortarazten dute tes-tuinguru sozio-historiko zehatz batean. Ikuspegi analitiko hauek, produkziosinbolikoaren aspektu ezberdinak aztertuz —frame edo errealitatearenirakurketak (Snow eta Benford, 1986-88), produkzio kognitiboa eta dis-kurtsoak (Eyerman eta Jamison, 1995), nortasun kolektiboak (Pizzornoeta Melucci, 1989 eta 1996) edo mugimenduek historizitatean jokatzenduten papera (Touraine, 1978-1984)— giza elkarregintzaren sormenaeta gidaritza azpimarratzen dute, kasu gehienetan egiturazko testuingu-ruak ezartzen dituen mugak eta aukerak ere kontutan hartuz. GizarteMugimendu Berrien ikuspegia deitu izan zaio Touraine, Melucci, Edereta beste autore batzuek bultzatu duten gatazka kultural, politiko etahistoriko zehatzekin lotuta dagoen ikuspegi honi.

Mugimendu sozialen azterketan 70. hamarkadatik aurrera nabar-mendu den beste ikuspegi bat Baliabideen Mobilizazioaren Ikuspegiaizan da. McCarthy, Zald eta Jenkins (1973 eta 1983) definitu zutenikuspegia, baina ekarpen garrantzitsuak egin dituzte beste autore na-gusi batzuek: Charles Tilly bere egintzarako errepertorioen azterketarenbidez (1978), edo Klandermans-ek eta McAdam-ek, harreman-sareaketa mobilizazio pertsonalaren prozesua aztertuz (1984-86, 1988). Ba-liabideen Mobilizazioaren Ikuspegia, giza egintzaren ikusmolde utilita-rista batean oinarritzen da, mugimendu sozialen aktibitatea kostuaketa etekinak kontuan hartzen dituen erantzun arrazionala kontsidera-tzen dute. Beraien ustez, gizarte batean instituzionalizaturik daudenbotere-harremanetan, beti daude interes ezberdinen arteko gatazkaketa konforme ez dauden sektoreak; baina mobilizazio kolektiboa gerta-tzeko funtsezkoena ez da gatazka edo inkonformismo maila, baizik etataldeek daukaten ahalmena eta baliabideak sektore mobilizagarriakmobilizatzeko. Aipatu bezala, ikuspegi teoriko honek giza egintzarenulerkera utilitarista eta instrumentala erabiltzen du, euren azterketaren in-teresa eta abiapuntua, ordea, ez dira gizabanakoak baizik eta gizarteerakundeak edo mugimendu sozialetan dauden taldeak. Horrela, autorehauen interesa da erakundeek mobilizatzen dituzten baliabideak (par-tehartzaileak, dirua, azpiegitura, ezagutza, estrategiak…) eta baliabidehorien erabilpen eraginkorra. Izan ere, beraien ustez, mugimendu so-zialak sortzen dira taldeek eta gizarte-erakundeek eskuragarri dituztenbaliabide eta aukeretan aldaketa esanguratsuak gertatzen direlako,

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 59

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 60: Egin klik hemen jaisteko.

baita baliabide horietaz egiten duten erabilpenean ere. Horiexek dira,beraz, dimentsiorik funtsezkoenak mugimendu sozialen azterketan: ak-tibistak erakartzeko mekanismoak, egintzarako errepertorio estrategi-koak, arrakasta lortzeko abiatzen den ekintzabidea eta komunikaziopublikoa, eta aliantza politikoak negoziatzeko daukaten gaitasuna.

Azkenik, baliabideen mobilizazioaren adar bereiztu gisa, hirugarrenikuspegi nagusi bat ezberdindu ohi da mugimendu sozialen azterketan:Prozesu Politikoaren Ikuspegia (Tilly, 1978; McAdam, 1982; Tarrow, 1991eta 1994; Kriesi, 1992). Ikuspegi honek, mugimendu sozialek egintza ko-lektiborako daukaten testuingurua aztertzen dute: protestaren zikloaketa aukera politikoen egitura. Horrela, aktore mobilizatuek dituzten auke-rak aztertzen dituzte eta, horrekin batera, egitura instituzionalarekin etaaktore politiko nagusiekin dituzten harremanak ere. Esan genezake, be-raz, kanpoko faktore objektibizatuak aztertzen dituztela; izan ere, autorehauentzat, mugimendu sozialen sorrera, garapena eta estrategia, tes-tuinguru politikoaren arabera eta egitura instituzionalak daukan izaera-ren arabera definituko baita44. Horrela, aktore mobilizatuek sistema poli-tiko irekiagoak edo itxiagoak aurkituko dituzte ondoko aldagaienarabera: 1) sistema politikoak daukan eskuragarritasun formala aktoremobilizatuentzat —administrazioaren egitura instituzionalak daukan zen-tralizazio maila, instituzio ezberdinen arteko bateratasuna, botereen ba-naketa maila eta demokrazia zuzena gauzatzeko prozedurek daukateninstituzionalizazioa—. 2) administrazioak mobilizatuenganako garatzendituen erantzun edo estrategiak —baztertzaile eta errepresiboak edo in-tegratzaileak—. 3) aktore mobilizatuek elite politikoen artean aliatuakizateko dituzten aukerak; hala nola, elite horien arteko hitzarmenek dau-katen egonkortasuna, eta euren arteko gatazka edo banaketa-ardatz na-gusiek dituzten gorabeherak.

Horiek dira, beste batzuen artean, aukera politikoaren egitura az-tertzen duten autoreek ikertzen dituzten aspektuak. Aldagai horienarabera mobilizatuenganako administrazio gogorragoak eta malgua-goak sailkatzen dituzte eta, horrekin lotuta, mugimendu sozialen estra-tegia ezberdinak, antolaketa-moduak, aliantzak, etab…

Mugimendu sozialen azterketari egin diogun hurbilpen labur hone-tan, interesatzen zaiguna zera da, egintza-egitura auziari, egintza ko-lektiboa eta mugimendu sozialen azterketak egiten dion ekarpena.Zentzu horretan, pentsamendu soziologikoan azkeneko urtetan antze-man den sinkretismorako joera —egintza/egitura dualismo tradizionalagainditzeko eta ikusmolde teoriko integratzaileagoak sortzeko— nabaria

60 ZESAR MARTINEZ

44 CASQUETTE, J., Politica, Cultura y Movimientos Sociales. Bakeaz. Bilbao, 1998, orr. 83-4.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 61: Egin klik hemen jaisteko.

izan da ere mugimendu sozialen azterketan. Izan ere, arestian aipaturikoikuspegien artean, osagarritasuna bilatzea eta sintesia sortzea kezka na-gusia izan da, azkenaldian, mugimendu sozialen azterketan. Horrela,gero eta gehiago azpimarratzen ari da funtsezkoa dela, egintza kolekti-boaren azterketan, dimentsio kulturalak, dimentsio organizatiboak etadimentsio politikoak kontutan hartzea; eta, urtetan egin den moduan,dimentsio horietako bakar batek fenomeno guztia azaldu dezakeela de-fendatzea, baztertu beharra dagoela. Osagarritasunaren norabide horre-tan, ez dira gutxi (Melucci, 1996. McAdam, 1996. Touraine, 1996) on-dorengo planteamendu integratzailea egin dutenak: BaliabideenMobilizazioaren ikuspegiak, mugimendu sozialen alderdi organizati-boak, estrategikoak eta materialak aztertu ditu —mobilizazio kolektiboanola gauzatzen den—; Prozesu Politikoaren ikuspegiak, testuingurua-ren alderdi politikoak eta estrategikoak landu ditu —mobilizazio kolek-tiboa noiz gertatzen den—; eta, azkenik, Gizarte Mugimendu Berrienikuspegiak, fenomenoaren alderdi kulturalak, identitarioak eta gizartepost-industrialean aktore kolektibo ezberdin arteko gatazkarekin lotutadauden aspektuak landu ditu —mobilizazioa kolektiboa zergatik ger-tatzen den—.

Dena den, ikusi bezala, mugimendu sozialen debatean nagusituden joera eztabaida sektoriala eta mugatuarena izan da. Hots, ikuspegiezberdinen arteko kontrastea ez da erabiltzen, maila teorikoan eta gi-zartea bere osotasunean kontuan hartuta, giza egintza edo gizarte-egitu-raren inguruko planteamendu berriak egiteko, edota pentsamendu so-ziologikoan ildo teoriko eta analitiko berriak proposatzeko.

Salbuespena litzateke, horretan, Alain Touraine; mugimendu sozia-lak dira, autore frantsesarentzat, protagonista nagusiak gizartearenprodukzioan eta historiaren bilakaeran. Alain Touraine-k bere egin duhurbilpen integratzaileago hori baina, Alberto Melucci-rekin batera, az-pimarratu du ere mugimendu sozialen azterketan gehiegizko nahas-keta kontzeptuala dagoela. Horrela, autore hauen ustez, ezinbestekoada egintza kolektibo mota ezberdinak bereiztea, argitu ahal izatekozein egintza kolektibori esaten diogun mugimendu soziala eta zeini ez.Eta, zentzu horretan, zein egintza kolektibo den aldaketa sozialareneragile eta zein ez. Ildo horretatik, Touraine-ren ustez, egintza kolekti-boaren hiru kategoria ezberdindu daitezke:

1) «Aldarrikapenak», egintza kolektiboak abantaila neurgarriaklortzea helburu duenean; hau da, xedea erakunde zehatz bate-kin kostu-etekina erlazioa hobetzea denean. Adibidea litzatekesindikatuek lan-baldintza, lan-ordu edota soldaten aldarrikape-nen inguruan garatzen duten egintza kolektiboa.

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 61

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 62: Egin klik hemen jaisteko.

2) «Erreforma-kanpainak», egintza kolektiboak erabakiguneetannolabaiteko ordezkaritza edo negoziaziorako ahalmena lortzeahelburu duenean; xedea, beraz, erabakiguneen parte bihurtuz,mota bateko edo besteko erreformak bultzatzea litzateke.

3) «Mugimendu soziala», orientabide berriak erabiliz, kolokan jar-tzen du eredu sozialean indarrean dauden menpekotasun harre-manak; hau da, gutxiengo edo elite batek darabilen baliabidenagusien kontrola45.

Touraine-entzat, joera handia egon da egintza kolektibo guztiakmodu berean interpretatzen. Horrela, ikuspegi ideologiko liberal batetikaztertzen direnean, denak sartzen dira lehenengo kategorian; denakbigarren kategorian, ikuspegi ideologiko erreformista batetik interpre-tatzen direnean; eta denak hirugarren kategorian, ikuspegi ideologikoerradikal batetik aztertzen direnean. Bere ustez, ordea, ezin da defen-datu egintza kolektibo guztiak mota bakar batekoak direnik, azterketasoziologikoek hurbilpen ideologikoak baino harantzago joan behardute. Hortaz, ezin da onartu mobilizazio kolektibo guztiak kostu-ete-kina erlazioa hobetzea helburu duten fenomeno bezala interpretatzeaedo, aldiz, sakoneko gatazka sozial baten adierazpen bezala irakurtzea.Bere ustez, gizartean, interes-taldeen jarduera dago eta horrekin lotubeharko zen aipaturiko lehenengo egintza kolektibo mota; horrekinbatera, erreformarako mugimenduak edo kanpainak daude, partaide-tza instituzionalaren bidez demokraziarako dauden oztopoak gainditueta gogortasun instituzionala dinamizatu nahi dutenak, horiek dira bi-garren egintza kolektibo mota irudikatzen dutenak. Azkenik, mugi-mendu sozialak daude, orientabide kultural berriak defendatuz, gain-ditu egiten dute elkarbizitza kolektiboak momentu batean daukanegoera, eta gatazka zein negoziazioaren bidez, desafio egiten diote gi-zarte-sistemak momentu historiko batean dituen mugei.

Alberto Melucci italiarrak, horrelako ezberdintzeak egin beharrazohartarazi du ere. Bere ustez, «mugimendu soziala» kontzeptua, oro-korpen enpiriko gisa erabili izan da, ezberdinak diren fenomeno kolek-tiboak izendatzeko; egokiena litzateke, ordea, kontzeptu analitiko gisaerabiltzea, egintza kolektibo mota zehatz bat izendatzeko. Bere propo-samenean, hiru dimentsio analitikoen arabera ezberdintzen ditu egin-tza kolektiboak46:

62 ZESAR MARTINEZ

45 «A sociology of the subject». Alain Touraine. Editoreak: Jon Clark eta Mario Diani.Falmer Press. 1996, orr. 309.

46 Challenging Codes. Collective Action inthe information age. MELUCCI, Alberto.Cambridge University Press. 1996, orr. 23.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 63: Egin klik hemen jaisteko.

1) Egintza kolektiboa protagonizatzen dutenak, banakoen gehi-kuntza hutsa izatea edo, aldiz, nortasun kolektiboa egotea;hots, elkartasunezko sentimenduak eta «gu» batekin identifika-tzeko joera egotea edo ez egotea.

2) Egintza kolektiboan, bi aktore kolektibo edo gehiagoren arteanaurkakotasuna eta gatazka egotea edo, aldiz, gatazkarik ezegotea baliabide sozialen kontrola arautzen duten prozedureninguruan.

3) Egintza kolektiboak, hartu-eman sozialen sistemari desafioa egi-nez, konpatibilitaterako dituen mugak haustea edo, aldiz, inte-gratua egotea hartu-eman sistemak onartzen duen aldakortasu-naren mugetan.

Esan bezala, Melucci-k, hiru dimentsio horietan oinarrituz, «mugi-mendu soziala» kontzeptua kategoria analitiko gisa erabiltzen du, egin-tza kolektibo mota zehatz bat izendatzeko; hain zuzen ere, nortasunkolektiboa berezko elementu definitzailea duena, gatazka bat adieraz-ten duena, eta jarduten duen hartu-eman sistemarekiko haustura edoinkonpatibilitatea ekartzen duena47. Mugimendu soziala da, beraz,ezaugarri zehatzak dituen egintza kolektibo modu bat, eta hiru dimen-tsio analitiko horietan bestelako ezaugarriak ematen direnean besteizaera bat daukaten gertaera sozialen aurrean egongo gara.

Gatazka

Haustura

Elkartasuna Gehikuntza

Integrazioa

Adostasuna

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 63

47 Melucci-k, egintza kolektiboaren azterketarako proposatzen duen beste printzipiobat, egintza kolektiboa zein hartu-eman sozialen sisteman garatzen den kontuan har-tzea da: baliabideen ekoizpena burutzen duen sisteman (ekonomikoa), baliabideen ba-naketa erabakitzen duenean (politiko-instituzionala), integrazioa eta elkartrukea bidera-tzen duen sistema organizazionalean (hezkuntza, komunikabideak, osasuna,…), edoeguneroko komunikazioa eta elkarregintza gidatzen duen sistema erreproduktiboan.Ibidem, orr. 25.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 64: Egin klik hemen jaisteko.

Melucci-k, beraz, zorroztasun analitiko handiagoa proposatzen duegintza kolektiboaren arloan aurrera egin ahal izateko. Bere ustez, mu-gimendu sozial baten existentzia ez da egintza kolektiboaren abiapun-tua, baizik eta azkeneko emaitza, etengabe berregiten ari den egintza-prozesu baten azkeneko emaitza; azterketa soziologikoak, beraz,egintza-sistema horren azalpena bilatu behar du.

Izan ere, egintza kolektiboa, aukerak eta mugak dituen esparru ba-tean, harreman sozialen bidez eraikitzen den asmo eta helburuenorientabidea da; ezin da kontsideratu helburu eta sinismenen adieraz-pen soila, ezta ere testuinguruaren baldintzaile estrukturalen ondoriozuzena. Hortaz, determinismo estrukturala eta boluntarismoaren ar-tean —dualismo teorikoaren bi mutur tradizionalak—, Melucci-k al-darrikatzen du tartean dagoen espazio teorikoa, hau da, zein prozesu-ren bidez eraikitzen duten aktoreek euren egintza. Beste era bateraesanda, zein prozesuren bidez aktoreak «gu» baten partaide sentitzendiren, eta nola definitzen duten egoera elkarlanerako aukerak dituenesparru gisa. Izan ere, kolektiboki jarduten duten gizabanakoak eta tal-deak, euren egintzaren aukerak eta mugak zehaztuz, egoeraren defini-zioa egiten dute baliabide kognitiboekin eta elementu afektiboak di-tuzten baliabide erlazionalekin.

Egintza kolektiboa, beraz, prozesu bezala aztertu behar da, ezin dakontsideratu begibistakoa den gertaera; egintza kolektiboaren proze-sua hartu-eman sareetan garatzen den elkarregintzan aztertu behar da,eta aurrez aurreko elkarregintza horretan definitzen den nortasun ko-lektiboa eta baliabide kognitiboak funtsezko elementuak dira. Izan ere,hartu-eman horietan definitzen den nortasun kolektiboarekiko eta ba-liabide kognitiboekiko hurbiltasun gehiago edo gutxiago izatea, mobili-zazioa eta partaidetzaren gako nagusienetarikoa da48.

Ikusi bezala, Melucci, Touraine eta mugimendu sozialen azterketaikuspegi konstruktibista batetik garatu dutenak, giza egintza eta elkarre-gintza dute abiapuntu. Aktoreak dira azterketaren erdigunean daudenak,ez baitago aktorerik gabeko egintza kolektiborik. Beste ikuspegietan, or-dea, mugimenduaren baliabideak eta estrategiak dira interesgune nagu-siak, edo testuinguru politiko-instituzionala; horrela, giza egintza nolaulertzen duten agerian teorizatu barik, mugimendu sozialen bizitzan in-teresgarriak diren aspektu organizatiboak eta politikoak aztertu dituzte,beti ere determinismo estrukturala, normatibismoa edo egintzaren ikus-molde instrumentalak ezartzen dituen mugen barne.

64 ZESAR MARTINEZ

48 «Asumir un compromiso: identidad y movilización en los movimientos soziales».MELUCCI, A., Zona Abierta 69, 1994, orr. 172-3.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 65: Egin klik hemen jaisteko.

Touraine edo Melucci bezala, giza egintzaren ikuspegi sortzaile bate-tik abiatu direnak, giza elkarregintzan produkzio sinbolikoaren bidezsortzen diren orientabide kulturalak, nortasun kolektiboak eta arerioedo lehiakideen definizioak aztertu dituzte. Horrela, erreferente kultura-lak, gatazkaren definizioak eta botere-harremanak, giza agentzia etamugimendu sozialen funtsezko dimentsioak kontsideratu dituzte. Horrek,errazago bihurtu du pentsamendu soziologikoaren gai nagusiekin loturaegitea, eta gizartearen eraketa eta gidaritzaren auziari ekarpen interes-garriak egitea. Garrantzitsuena, seguru asko, gizarte-sistemaren objekti-fikazioaren kontra jotzea izan da; eta, horrekin batera, giza egintza etagizarte-egituraren artean dagoen hutsune teorikoa gainditzeko ikuspegidinamikoagoa proposatzea: errealitate soziala etengabeko aldaketandago, gizartea reifikatu beharrean aktoreen arteko hartu-eman multzogisa hartzen badugu, onartu behar dugu momentu historiko zehatz ba-koitzean aktore horien orientabide kulturalak eta hartu-eman gatazka-tsuak ari direla etengabe sortzen elkarbizitza soziala.

ALDAKETA SOZIALA ETA PRAXI KOLEKTIBOA: GIZARTEAREN PRODUKZIOA… 65

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 66: Egin klik hemen jaisteko.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 67: Egin klik hemen jaisteko.

Bibliografia

ALEXANDER, J.C.; SZTOMPKA, P., Rethinking Progress: movements, forces and ideasat the end of the 20th century. Unwin Hyman Inc. Winchester, USA. 1990.

ALONSO, L.E., «Funcionalismo y paradigmas sociológicos. Notaciones críticas aun libro de Jacques Coenen-huther». REIS n.º 37, 1987.

BECK, U.; GIDDENS, A.; LASH, S., Modernización reflexiva. Alianza. Madril, 1997.BOURDIEU, P., El sentido práctico. Taurus. Madril, 1991.BOURDIEU, P., Razones Prácticas. Sobre la teoría de la acción. Anagrama. Madril,

1997.CASTORIADIS, C., La institución imaginaria de la sociedad. Tusquets. Bartzelona,

1983.CASTORIADIS, C., Los dominios del hombre. Gedisa. Bartzelona, 1998.COHEN, Ira J., «Teoria de la estructuración y praxis social». La teoría social hoy.

Giddens, A. Turner, J. (bateratzaileak). Alianza Universidad. Madril, 1990.DAWE, A., «Las teorías de la acción social». Historia del análisis sociológico.

Amorrortu. Buenos Aires, 1988.EMIRBAYER, M.; MISCHE, A., «What is agency?». American Journal of Sociology.

4. zbk., 103. liburukia. 1998.GARCÍA SELGAS, F., Teoría social y metateoría hoy. CIS. Madril, 1994.GARCÍA SELGAS, F., «La reflexividad y el supuesto sujeto». Globalización, riesgo, re-

flexividad. Tres temas de la teoría social contemporánea. CIS. Madril, 2000.GIDDENS, A., La constitución de la sociedad. Amorrortu. Buenos Aires, 1995.GIDDENS, A., Consecuencias de la modernidad. Alianza. 1999.HAYS, S., «Structure and agency and the sticky problem of culture». Sociologi-

cal Theory 12: 1, 1994.JOAS, H., El pragmatismo y la teoría de la sociedad. Centro de Investigaciones

Sociológicas. Madril, 1998.JOAS, H., The creativity of action. Polity Press. Cambridge, 1996.LATOUR, B., Nunca hemos sido modernos. Debate. Madril, 1993.MELUCCI, A., «Frontier land: collective action between actors and systems».

Studying Collective Action. Diani, M. Eyerman, R. (argit.). Sage. London,1992.

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 68: Egin klik hemen jaisteko.

MELUCCI, A., Challenging Codes. Collective Action in the information age. Cam-bridge University Press. 1996.

SÁNCHEZ CAPDEQUÍ, C,. «El pensamiento social de Cornelius Castoriadis». Ingu-ruak, 23, 1999.

SÁNCHEZ DE LA YNCERA, I., «Una socialidad y una personalidad revueltas contralos clásicos (para un vuelco reflexivo de una sociología sin individuo ni sis-tema». Globalización, riesgo, reflexividad: tres temas de la teoría socialcontemporánea. Ramos, R. García Selgas, F. (Argit). CIS. Madril, 1999.

SZTOMPKA, P., Society in Action. Polity Press. Cambridge, 1991.TOURAINE, A., Movimientos Sociales hoy. Hacer Editorial. Bartzelona, 1990.TOURAINE, A., Crítica de la Modernidad. Temas de hoy. Madril, 1993.WAGNER, P., Sociología de la modernidad. Herder. Barcelona, 1995.

68 ZESAR MARTINEZ

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-575-3

Page 69: Egin klik hemen jaisteko.

Giza Eskubideei BuruzkoDeustu Koadernoak, 25 zk.

Egungo globalizazioaren diskurtso dominantean, albaketa soziala eta,beraz, kolektibitateen bilakaera, nahitaezko eboluzio saihestezin gisaaurkezten da, kontingentziarik edo beste aukerarik onartzen ez dueneboluzioa. Diskurtso ideologiko horren inguruan eraboteko adostasunaeraiki nahi izateak definitu du, neurri batean, azken hamarkadako joerasozio-ideologiko nagusia; hau da, merkatu globalizatuarenlehiakortasuna eta etengabeko hazkunde ekonomiko-produktiboa gizaeboluzioaren eta progreso sozialaren logika saihestezina bezalaaurkeztea: globalizazioaren gezurrezko determinismo sahiestezina.Lan honetan, pentsamendu soziologikoan garatu diren ikuspegi teorikoezberdinek nola kontzeptualizatu duten gizartearen produkzioa etagidaritza aztertuko dugu. Eta, horrekin lotuta, ikuspegi teorikobakoitzak nolako determinismoa eman dion giza egintzari eta nolakoagizarte-egituraren «berezko» aldaketari. Azkenik, globalizazioneoliberalaren sasoi hauetan aldaketa sozialari buruz zabaltzen ari dendiskurtso ideologiko deterministari aurre egin nahian, autore batzuenekarpen teorikoak bilduko ditugu, aldaketa soziala aktore-sareeneguneroko praxi pertsonala eta kolektiboarekin lotuz.

Zesar Martinez. Soziologian doktorea eta UPV/EHUko irakaslea.Gizarte Zientzien Metodologia irakasten du, baita Aldaketa Soziala etaGatazkaren Soziologia ere. Ikerketa-lanak globalizazioari buruzkodiskurtsoen inguruan eta gazteen aisialdiaren inguruan egin ditu;ikerketa-lerro nagusitzat du, aldiz, Partaidetza Sozio-politikoa etaMugimendu Sozialak. PARTE-HARTUZ lantaldearen kidea da,Demokrazia Partehartzaileari buruzko lantaldea, herritarren parte-hartze politikorako prozesuak eta mekanismoak lantzen dituena.Momentu honetan ikerketa-ekintza proiektu batean ari da lanean,ondorengo izenburua duena: «Herri mailako mobilizazioak proiektuenergetikoen aurrean: Santurtziko Termikaren kasua».

DeustukoUnibertsitatea

• • • • • • • •

Giza EskubideenInstitutua

Ald

aket

a so

zial

a et

a p

raxi

kole

ktib

oa

/ Zes

ar M

artin

ez

DeustukoUnibertsitatea

• • • • • • • • 25

Zesar Martinez

Aldaketa soziala eta praxi kolektiboaGizartearen produkzioa pentsamendu soziologikoan

Giz

aes

kubi

deak

Cub. CD Der. Hum. n. 25 (5mm) 23/4/08 15:46 Página 1