EDITORIALA ESKOLA KIROLA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/osasunkume2.pdf · gizentasuna,...

8
HITZALDIA ESKOLAN Datorren asteartean, hilak 26, Ana Elbusto medikua gure eskolara etorriko da hi- tzaldia ematera. Ana nutrizio-medikua da eta gizentasuna, anore- xia eta bulimiari buruz hitz egingo die gurasoei. Hitzaldia 14:30ean izango da gure ikas- tetxeko liburutegian. ESKOLA KIROLA Apirila eta maiatza bitartean Gipuzkoako Esko- larteko Txapelketak ospatuko dira kirol moda- litate gehienetan. Ekitaldi gehienak Donostian izango dira eta hauetan eskualde bakoitzeko hoberenek parte hartuko dute. Gure ikastetxeko kirolariok modalitate gehienetan parte har- tuko dugu. ESKOLA-IRTEERAK Lehengo astean gure ikastetxeko 3. zikloko ikasleok Gasteiza joan ginen bi txanda desberdinetan: Lehen taldea asteartean joan zen eta bigarrena as- teazkenean. Han Iruña-Veleiako erro- matar aztarnategia ikusi genuen eta bertan garai har- tako hainbat aztarna aurkitu genituen. Ondoren Araiako Nestle izotz-lantegian izozkia jan genuen eta nola egi- ten diren izozkiak azaldu ziguten. Primeran pasatu genuen eta asko ikasi genuen. BERTSO-JAIALDIA HERRI ANTZOKIAN Gaur 6:30ean Bertso-Jaialdia izango dugu Ordiziako Herri Antzokian. Bertan gure ikastetxeko eta Jakintzako 3. zikloko 5. eta 6. mailako ikasleok har- tuko dugu parte. Ikasturtean zehar guk asmatutako bertso eta ko- plak eskainiko dizkizuegu. Aurten ordubete eman diogu astero bertsoak lantzeari eta arratsal- deko ekintzarekin batera Ahozkotasuna eta Bertsolaritza proiektua aurrera eraman dugu. EDITORIALA Aupa, lagunok!!! Hau dugu bigarren alea. Oraingo honetan osasu- naren zenbait arlo landu dugu; hala nola, kirola, ohitura onak, drogak, ... Hauei buruz inkestak, albisteak eta elkarrizke- tak egin ditugu eskolan bertan. Prentsa-gelan aritu gara lanean, zuen gustuko egunkaria egiteko. Ea gure lana gustatzen zaizuen! Adio eta segi kirola egi- ten!!! 1. 1. AZALA: Editoriala eta albisteak. 2. INKESTA: Kirola. 3. ELKARRIZKETA Soinketa irakasleari. 4. INKESTA: Tabakoa. 5. ELKARRIZKETA Ainhoa irakasleari. 6. AISIALDIRAKO PROPOSAMENAK 7. ELKARRIZKETA Mª Rosario dentistari. 8. ELKARRIZKETA Mª Rosario dentistari. Aztarnategiaren planoa

Transcript of EDITORIALA ESKOLA KIROLA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/osasunkume2.pdf · gizentasuna,...

Page 1: EDITORIALA ESKOLA KIROLA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/osasunkume2.pdf · gizentasuna, anore-xia eta bulimiari buruz hitz egingo die gurasoei. Hitzaldia 14:30ean izango

HITZALDIA ESKOLAN Datorren asteartean, hilak 26, Ana Elbusto medikua gure eskolara etorriko da hi-tzaldia ematera. Ana nutrizio-medikua da eta

gizentasuna, anore-xia eta bulimiari buruz hitz egingo die gurasoei. Hitzaldia 14:30ean izango da gure ikas-

tetxeko liburutegian.

ESKOLA KIROLA

Apirila eta maiatza bitartean Gipuzkoako Esko-larteko Txapelketak ospatuko dira kirol moda-litate gehienetan. Ekitaldi gehienak Donostian izango dira eta hauetan eskualde bakoitzeko hoberenek parte

hartuko dute. Gure ikastetxeko kirolariok modalitate gehienetan parte har-tuko dugu.

ESKOLA-IRTEERAK

Lehengo astean gure ikastetxeko 3. zikloko ikasleok Gasteiza joan ginen bi txanda desberdinetan: Lehen taldea asteartean joan zen eta bigarrena as-teazkenean. Han Iruña-Veleiako erro-matar aztarnategia ikusi genuen eta bertan garai har-tako hainbat aztarna aurkitu genituen. Ondoren Araiako Nestle izotz-lantegian izozkia jan genuen eta nola egi-ten diren izozkiak azaldu ziguten. Primeran pasatu genuen eta asko ikasi genuen.

BERTSO-JAIALDIA HERRI ANTZOKIAN

Gaur 6:30ean Bertso-Jaialdia izango dugu Ordiziako Herri Antzokian. Bertan gure ikastetxeko eta Jakintzako 3. zikloko 5. eta 6. mailako ikasleok har-

tuko dugu parte. Ikasturtean zehar guk asmatutako bertso eta ko-plak eskainiko dizkizuegu. Aurten ordubete eman diogu astero bertsoak lantzeari eta arratsal-deko ekintzarekin batera Ahozkotasuna eta Bertsolaritza proiektua aurrera eraman dugu.

EDITORIALA

Aupa, lagunok!!! Hau dugu bigarren alea. Oraingo honetan osasu-naren zenbait arlo landu dugu; hala nola, kirola, ohitura onak, drogak, ... Hauei buruz inkestak, albisteak eta elkarrizke-tak egin ditugu eskolan bertan. Prentsa-gelan aritu gara lanean, zuen gustuko egunkaria egiteko. Ea gure lana gustatzen zaizuen! Adio eta segi kirola egi-ten!!!

1.

1. AZALA: Editoriala eta albisteak. 2. INKESTA: Kirola. 3. ELKARRIZKETA Soinketa irakasleari. 4. INKESTA: Tabakoa. 5. ELKARRIZKETA Ainhoa irakasleari. 6. AISIALDIRAKO PROPOSAMENAK 7. ELKARRIZKETA Mª Rosario dentistari. 8. ELKARRIZKETA Mª Rosario dentistari.

Aztarnategiaren planoa

Page 2: EDITORIALA ESKOLA KIROLA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/osasunkume2.pdf · gizentasuna, anore-xia eta bulimiari buruz hitz egingo die gurasoei. Hitzaldia 14:30ean izango

Lorenzo 1.Bai,eskubaloian, xa-kean,... 2.Ondo ibiltzen naizelako. 3.Ez.

Sara 1.Bai,atletismoan, soft-bolean,.... 2.Ondo pasatzen duda-lako. 3.Bai.

Mikel 1.Bai,ping-pongean, fut-bolean,... 2.Gogoko dudalako. 3.Bai.

Ander 1.Bai,krosean, teni-sean,... 2.Gustuko dudalako. 3.Bai.

Asier 1.Bai,futbolean, saski-baloian,... 2.Osasungarria delako. 3.Bai.

Maitane 1.Bai, Krosean, saskiba-loian,... 2.Gustatzen zaidalako. 3.Bai.

Sara 1.Bai, saskibaloian,krosean,... 2.Ondo pasatzen duda-lako. 3.Bai.

Alazne 1.Bai, krosean, teni-sean,... 2.Gustuko dudalako. 3.Bai.

1. Kirola egiten al duzu? 2. Zergatik? 3. Kirol-lehiaketetan parte hartzen al duzu?

2.

Page 3: EDITORIALA ESKOLA KIROLA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/osasunkume2.pdf · gizentasuna, anore-xia eta bulimiari buruz hitz egingo die gurasoei. Hitzaldia 14:30ean izango

Oraingo honetan kirolaz hitz egitea pentsatu dugu. Gure ustez, ki-rola oso garrantzitsua da osasuna zaintzeko. Egunero kirola egiten baduzu, hobeto sentituko zara. Juan Mari da gure Soinketa irakaslea eta zein aproposago bera baino kirolaz hitz egiteko.

Jarraian Juan Mariri egin dizkiogun galderak eta berak emandako erantzunak: • Non hasi zinen Soinketa ematen? • Gasteizen hasi nintzen. • Zenbat urte daramazu Soinketa irakasle bezala? • Lanean hogeita lau urte daramatzat, baina hauetako zazpi Soinketa-irakasle bezala. • Zer ikasi zenuen Soinketa irakasteko? • Lehenengo, irakasle guztiok bezala, eta gero Soinketa espezialitatea egin nuen. • Zergatik aukeratu zenuen Soinketa irakasle izatea? • Kirola egitea betidanik gustatu zaidalako. • Zure lana gustatzen al zaizu? • Bai, bai, gustatzen zait. • Zer moduz moldatzen zara ikasleekin? Eta guraso eta irakasleekin? • Ikasleak zuek zarete eta galdera hori zeuek erantzun beharko zenukete, baina ondo

moldatzen naiz eta gurasoekin oso harreman onak ditut, baita irakasleekin ere. • Zertan ematen duzu zure denbora librea? • Kirola egiten eta familiarekin. • Ze abantaila ditu kirola egiteak? • Kirola egiteak abantaila du osasunerako, lagunik egiteko eta hainbat leku ezagutzeko. • Zer esango zenieke ikasleei eskola-kirolean parte hartzeko? • Kirola egitean askoz hobeto sentitzen zarela, zure osasuna hobetzen baita eta lagu-

nak konturatu gabe egiten dituzula. Benetan merezi du. • Nola ikusten duzu gure eskola kirol-lehiaketetan? • Eskola-lehiaketetan primeran ibiltzen zaretela esan behar dizuet; hala ere, zuek lehiaketa moduan hartzen duzue eta inportanteena da parte hartzea eta kirolaz goza-tzea. • Zein duzu kirol gustukoena? Zergatik? • Pilota, txikitatik jolasten nuelako, baina orain palarekin jolasten dut. • Edozein adinetan ona al da kirola egitea? • Bai, oso ona, baina adinaren arabera egokitu behar da. • Zein da adin egokiena kirola egiten hasteko? • Txikitatik hastea da hoberena, ohitura onak hartzeko. • Komenigarria al da ondo jatea kirola egiteko? • Bai, ezinbestekoa da, eta ez bakarrik gustatzen zaizuena, baizik eta esaten dizue-

guna ere bai. Honez gain, lo egitea eta ondo deskantsatzea oso garrantzitsua da.

Juan Mari

3.

Page 4: EDITORIALA ESKOLA KIROLA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/osasunkume2.pdf · gizentasuna, anore-xia eta bulimiari buruz hitz egingo die gurasoei. Hitzaldia 14:30ean izango

Zer deritzozu erretzeari?

Javier

Gaizki, gaixotasun asko sortzen dituelako.

Fran eta Xabi

Gaizki, oso kaltegarria delako.

Asier Gaizki, birikentzat oso kaltegarria delako.

Iñigo eta Ander

Gaizki, osasunarentzat kaltegarria delako.

Asier Gaizki, osasunarentzat oso txarra delako.

Jon eta Asier Oso gaizki, minbizia sortzen duelako.

Ane

Gaizki, osasunari kalte egiten diolako.

Maitane Oso gaizki, kalte handia egiten duelako.

4.

•Arropa berezia jantzi behar al dugu kirola egiten dugunean? •Arropa da gutxienekoa; nolanahi ere, arropa erosoa izan behar da eta zapatila ego-kiak jantzi behar dira. •Gurasoek parte hartzen al dute eskola-kirolean? •Bai, askok, eta hauen lana benetan oso baliagarria eta eskertzekoa da. •Zer deritzozu gurasoen parte hartzeari eskola-kirolean? •Oso polita dela eta ondo iruditzen zait, batzuetan beren laguntza ia ezinbesteko bai-tugu. Hemendik asko eskertu eta goraipatu nahi dut hauen lana.

Page 5: EDITORIALA ESKOLA KIROLA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/osasunkume2.pdf · gizentasuna, anore-xia eta bulimiari buruz hitz egingo die gurasoei. Hitzaldia 14:30ean izango

Ainhoa gure eskolako irakaslea da. Berarekin Osasunkume programa lantzen dugu. Guk Osasunkume programa ezagu-tzen dugu, baina jende askok ez daki zer den eta horregatik pentsatu dugu elkarrizketa bat egitea honen inguruan. Jarraian Ainhoari egin dizkiogun galderak eta berak eran-tzun diguna:

• Zurekin Osasunkume lantzen dugu, baina zer da Osasunkume? • Osasunkume drogamenpekotasunaren prebentzioari begira egindako pro-

grama da eta Euskal Herri mailan Edex izeneko gobernuz kanpoko erakun-deak burutzen du.

• Zein da bere helburua? • Helburu nagusiena osasunerako hezkuntza bultzatzea da eta horretarako is-

torio eta aktibitate desberdinak proposatzen dira, ikasleei baliabide eta aholku egokiak emanez.

• Nori dago zuzendua? • 8 eta 11 urte bitarteko ikasleei. • Euskal Herrian bakarrik al dago martxan? • Ez, oker ez banago, beste autonomietan ere lantzen da eta horrez gain, Er-

tamerikan eta Hegoamerikan ere bai. • Zenbat denbora daramazu programa hau lantzen gure eskolan? • Uste dut duela 4 edo 5 ikasturte . • Zer iruditzen zaizu orokorrean? • Osasunkume programa interesgarria iruditzen zait, honen bidez ikasleek be-

ren iritziak emateko aukera daukatelako, beraien kezkak azaldu, beraien proposamenak ezagutarazi eta abar.

• Benetan uste al duzu programa honekin jendeak droga hartzeari utziko diola?

• Utzi ez dakit, baina uste dut drogamenpekotasunaren arloan egiten diren programa eta proiektuak interesgarriak direla eta begi onez ikusi behar di-tugula.

• Zuk ezagutu duzu norbait drogak hilda? • Ez, baina alkoholarekin arazoak izan dituen norbait bai, nahiz eta gaur egun

arazo hori gainditua duen. • Zergatik uste duzu jendea hasten dela drogetan ? Pentsatzen dut hasieran, beste gauza guztiak bezala, zerbait berria des-

berdina probatzeagatik izango dela. • Ikusi al duzu noizbait ikasleren bat erretzen edo? • Hemen, eskolan, ikasleen artean ez, baina nire ikasleak izan direnak eta

orain institutuan daudenak bai.

Ainhoa gurekin bere gelan

5.

Page 6: EDITORIALA ESKOLA KIROLA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/osasunkume2.pdf · gizentasuna, anore-xia eta bulimiari buruz hitz egingo die gurasoei. Hitzaldia 14:30ean izango

Guri asko gustatzen zaigu gure denbora librean bizikletaz ibiltzea, baina, zoritxarrez, gure herrian bizikletaz ibiltzen garenean arazoak sortzen dira. Izan ere, jende asko kexatzen da espaloitik bizikletaz ibiltzen garenean, baina gu espaloitik ibiltzen bagara, gure gurasoek errepidetik ez digu-lako uzten izaten da. Horregatik, gure herrian bide gorriak egitea komenigarri ikusten dugu.

Bestalde, guri patinetan ibiltzea ere asko gustatzen zaigu. Honekin ere hainbat oztopo ditugu; Ordizian patinetan ibiltzeko tokirik ez dagoenez, kalean ibili behar dugu eta bizikletarekin gertatzen den gauza bera ger-tatzen da. Jendea kexatzen da kalean espaloitik joaten garenean. Hemen proposatzen dugu gure herrian skateboard-pista eraikitzea.

AUPA KIROLA!!!

Bizikletan ibiltzea gustatzen zaizue, baietz! Guri ere bai, baina gure herrian, Ordizian, ez dago bide-gorririk. Horregatik,

Altamiratik Urdaneta kalera arte bide-gorria egitea gusta-tuko litzaiguke. Badakigu ez dela oso erraza diru hori lor-tzea, baina ahalegintxo bat egin ezazue, mesedez! Espaloitik joaten garenean jendea kexatu egiten da eta ea zertarako dagoen errepidea esaten digute. Guk ez dugu mo-lestatu nahi, baina auto batek harrapatzea ere ez. Beasai-

nen egin duten bezala, Ordizian jarri lezakete, ezta? Gu, umeak, kexatu egiten gara, bizikletan ezin garelako ibili.

6.

• Droga debekatzearekin lortuko al dugu hau desagertzea? • Askotan zerbait debekatzen denean justu kontrakoa lortzen da; orduan

egin behar dena da jendea ondo informatu drogak zer egiten duen, zein-tzuk izan daitezkeen bere ondorioak, eta hori guztia jakinda, norberak ja-kingo du zer egin nahi duen bere bizimoduarekin.

• Zer esango zeniguke droga oso kaltegarria dela konbentzitzeko? • Drogak hartzeak eragin ditzakeen kalteak gure osasunean batzuetan oso la-

rriak direla; hau da, nahiz eta drogak hartzeari utzi, gure osasunean uzten dituen eraginak oso latzak izan daitezkeela.

ZAIN DEZAGUN GURE OSASUNA, BIZITZEKO EZINBESTEKO DUGU ETA!!!

Page 7: EDITORIALA ESKOLA KIROLA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/osasunkume2.pdf · gizentasuna, anore-xia eta bulimiari buruz hitz egingo die gurasoei. Hitzaldia 14:30ean izango

Mª Rosario Arrizubieta gure eskolako Itziar, Ibon eta Aitor Zabalegiren ama da. Bera medikua eta dentista da. Ordizian egiten du lan. Hemen galdera batzuk prestatu ditugu berari egiteko. Aldez aurretik berarekin adostu gara, elkarrizketaren eguna eta ordua zehazteko.

Jarraian gure galderak eta berak emandako erantzunak dituzue: Zertan eta non egiten duzu lan?

• Joxemiel Barandiaran plazan, dentista lanean. Zenbat denbora daramazu dentista-lanean?

• 18 urte. Zer eta non ikasi zenuen dentista-lana egiteko?

• Lehenengo Medikuntza Zaragozan, eta ondoren, dentista Madrilen. Zergatik erabaki zenuen dentista izatea?

• Txikitatik gustatzen zitzaidalako. Zaila al da zure lana?

• Lan guztiak dira zailak eta errazak. Gustura al zaude zure lanean?

• Oso gustura nago. Ze adinetako jendea joaten da kontsultara?

• Adin guztietakoak. Zergatik zaindu behar ditugu gure hortzak?

• Elikaduraren hasiera, ahoa delako. Zer egin behar dugu hortz osasuntsuak edukitzeko?

• Egunero ondo garbitu. Hortzak erabili behar ditugu janariak murtxikatzeko eta ez azka zalak mozteko, adibidez, ondo erabili ondoren ondo garbitu, noski! Beharrezkoa al da dentifrikoa erabiltzea hortzak garbitzeko?

• Bai, komenigarria da. Noiz eta nola garbitu behar ditugu hortzak?

• Egunero hiru aldiz komeni da, gehien bat gauean, lehenengo hortz-tarteak haria-rekin eta ondoren hortzeskubila ondo pasatuz. Zer ez da jan behar hortzak osasuntsu edukitzeko?

• Gozoak eta erantsita geratzen direnak dira kaltegarrienak. Euskaldunok ondo zaintzen ditugu hortzak?

• Batzuek bai eta beste batzuek ez.

Mª Rosario gurekin solasean

7.

Page 8: EDITORIALA ESKOLA KIROLA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/osasunkume2.pdf · gizentasuna, anore-xia eta bulimiari buruz hitz egingo die gurasoei. Hitzaldia 14:30ean izango

Zergatik da komenigarria alkohola ez edatea edo ez erretzea? • Osasunarentzat txarra delako eta ahoari nikotinak, alkoholak eta beroak kalte egiten diotelako. Noiz joan behar dugu dentistarenera?

• Gutxienez urtean behin joan behar da. Garestia al da hortzak ondo zaintzea?

• Egunero hortzak ondo garbitzea ez da garestia, noski. Txokolatea esaten den bezain kaltegarria al da hortzen-

tzako? • Ondorenean ondo garbitu ezkero, ez. Zure seme-alabek ondo zaintzen al dituzte hortzak?

• Ez nik nahi bezain ondo. Ze aholku emango zeniguke gure ahoa osasuntsu eduki-

tzeko? • Zaintzea, ondo erabili eta ondo garbitzen saiatu.

Beraz,

ZAINDU ZURE HORTZAK BEHAR BEZALA, MEREZI DU ETA!

8.

Ikastetxea / Colegio: Urdaneta Herri Ikastetxea Maila / Curso: 5. eta 6. maila Irakaslea / Profesor: Marian Santofimia Egileak / Autores: 3. Zikloko talde bat