descartes-apunteak

16
DESCARTES TESTUINGURU HISTORIKO-KULTURALA ETA FILOSOFIKOA XVII. Mendean erreforma giroa egon zen arlo guztietan. Descartesek ere filosofiaren erreforma sakonari ekingo dio. Filosofia modernoaren aita dugu Descartes. Hainbat gertaera garrantzitsuak aipatu behar ditu: Absolutismoa; burgesiaren sorrera; Luteroko kontraerreforma eta kristautasun batasuna apurtzea;… Baina, batez ere, Iraultza zientifikoak izan zuen garrantzirik handiena. Metodo zientifikoak eragin handia izan zuen Descartesengan. Erdi Aroan Jainkoa unibertsoaren erdigunea zen, baina Berpizkundeko ideologia berria Humanismoa izan zen, gizakia unibertsoaren erdigune bihurtu zen, hau da, antropozentrismo. Testuinguru honetan kontuan izan behar dira eszeptizismoa(ezin daiteke egia ezagutu), arrazionalismoa(ezagutzaren iturria arrazoia da) eta enpirismoa(esperientzia da ezagutzaren bidea). Arrazionalismoaren ezaugarriak: Descartesek arrazionalismo modernoa sortu zuen eta haren arabera, ezagutzaren iturria arrazoia da, baliozko ezagutzak sor ditzakeen bakarra. Arrazoian, esperientziatik sortu ez diren jatorrizko ideiak daude(ideien innatismoa). Ezagutza eskuratzeko, arrazoiak ez du bere gainetik beste irizpiderik onartzen: ez tradiziorik, ez federik ezta autoritaterik ere. Egia zer den edo zer ez den epaitzea arrazoiari bakarrik dagokio. Konfiantza osoa arrazoian Esperientziak aukera besterik ez dio eskaintzen arrazoiari. Ezagutza sentikorra gutxiesten du, sarritan zentzumenek engainatzen gaituztelako, eta ezagutza sentikorra ezin delako unibertsala izan. Arrazionalismoaren ezaugarriak: Arrazoian konfidantza: ezagutza iturri garrantzitsuena arrazoia dela eta ezagutza baliozkoak sorraraz dezakeen bakarra. Arrazoian jatorrizko ideiak daude esperientziatik sortuak ez direnak. 1

description

Filosofia DBHO2

Transcript of descartes-apunteak

DESCARTES

DESCARTES

TESTUINGURU HISTORIKO-KULTURALA ETA FILOSOFIKOA

XVII. Mendean erreforma giroa egon zen arlo guztietan. Descartesek ere filosofiaren erreforma sakonari ekingo dio. Filosofia modernoaren aita dugu Descartes.

Hainbat gertaera garrantzitsuak aipatu behar ditu: Absolutismoa; burgesiaren sorrera; Luteroko kontraerreforma eta kristautasun batasuna apurtzea;

Baina, batez ere, Iraultza zientifikoak izan zuen garrantzirik handiena. Metodo zientifikoak eragin handia izan zuen Descartesengan.

Erdi Aroan Jainkoa unibertsoaren erdigunea zen, baina Berpizkundeko ideologia berria Humanismoa izan zen, gizakia unibertsoaren erdigune bihurtu zen, hau da, antropozentrismo. Testuinguru honetan kontuan izan behar dira eszeptizismoa(ezin daiteke egia ezagutu), arrazionalismoa(ezagutzaren iturria arrazoia da) eta enpirismoa(esperientzia da ezagutzaren bidea).

Arrazionalismoaren ezaugarriak:

Descartesek arrazionalismo modernoa sortu zuen eta haren arabera, ezagutzaren iturria arrazoia da, baliozko ezagutzak sor ditzakeen bakarra. Arrazoian, esperientziatik sortu ez diren jatorrizko ideiak daude(ideien innatismoa). Ezagutza eskuratzeko, arrazoiak ez du bere gainetik beste irizpiderik onartzen: ez tradiziorik, ez federik ezta autoritaterik ere. Egia zer den edo zer ez den epaitzea arrazoiari bakarrik dagokio. Konfiantza osoa arrazoianEsperientziak aukera besterik ez dio eskaintzen arrazoiari. Ezagutza sentikorra gutxiesten du, sarritan zentzumenek engainatzen gaituztelako, eta ezagutza sentikorra ezin delako unibertsala izan.Arrazionalismoaren ezaugarriak:

Arrazoian konfidantza: ezagutza iturri garrantzitsuena arrazoia dela eta ezagutza baliozkoak sorraraz dezakeen bakarra. Arrazoian jatorrizko ideiak daude esperientziatik sortuak ez direnak.

Ideien innatismoa: Ulermena bera funtsezko printzipioen eta ideien jatorria da, baina ez aurreko existentzia batean jasotako ideien zentzu platonikoan. Printzipio edo ideia horiek ez datoz hautematen den zerbait orokortzetik edo horren abstrakzioa egitetik; izan ere, arrazoiak berezkoak ditu ezaugarri horiek eta esperientziaren ondorioz sortzen dira arrazoiaren baitatik.

Ezagutza sentikorra gutxietsi: zentzumenek sarritan engainatu eta hutsak egitera bultzatzen gaituztelako, eta ezagutza sentikorra ezin delako unibertsala izan, multzo batean egon litezkeen kasu guztiak esperimentatzea ezinezkoa baita.

Zientzia unibertsal era beharrezkoaren nahitaezkotasuna adierazten du. Zientziako judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietarako (unibertsala) eta nahitaez horrela izan behar dute (beharrezkoak). Matematikak, a priori eratzen direnez, ezaugarri horiek dituzten judizioekin eratzen dira. Horrelako ezaugarriak ez dituen zientzia ez da baliozkoa.

Munduaren arrazionaltasuna: Unibertsoko gertaera orok justifikazio bat, kuasa bat du, ezer ez baita ausaz gertatzen. Baina, eta hemen dago arrazionalismoaren ekarpena, kausa hori ezaugarria da arrazoiarentzat, bere kabuz ezagut dezake.

0.2.- Unibertsitatea eta zientzia

XVII. mendearen ezaugarri nagusia zientzien susperraldia izan zen; batez ere, fisikarena, astronomiarena eta medikuntzarena. Neurri handi batean, Galileok, Keplerrek eta Harveyk unibertsitateko ezagutza ofizialetik kanpo edo ezagutza horien aurka egin zituzten ikerketak.

Filosofia modernoaren sorrera zientzia modernoaren garaipenarekin hertsiki lotuta dago. Errenazimentuan fisikak aurrerakuntza handiak lortu zituen gerra eta merkataritza zirela eta. Koperniko, Kepler eta Galileo zientzia esperimental berriaren eraikuntzarern zutabeak jarri zituzten. Descartesek geometria analitikoa asmatu zuen, eta Galeleoren teoriekin bat zetorren.

Garai horretako aurkikuntzak autoritate-irizpideari uko egiten dioten arrazoiaren emaitzak dira. Zientzi mailan Koperniko, Kepler, Galeleo eta Newton baduade, filosian, berriz, Descartes, Spinoza, Leibniz, Locke ete Humen ditugu. Lehen hirurak arrazionalistak eta, azken biak, enpiristak.

Zientzian, mundua adierazteko, dagoeneko ez dago zertan Aristoteles, Biblia edo antzinako beste batzuen azalpenetara jo behar. Garaian egiten den jakintza zientifiko eta filosofikoaren eredua matematika da. Descartesek filosofia berri bat egin nahi du, matematika eran eratutako filosofia absolutu bat, hain argi garbi eta ziurra ezen inork, eszeptiko handienak ere, zalantzan jar ez lezakeena. Eta filosfia berri horri hasiera emateko, arrazoira joko du. Horrela, arrazionalismoari esker, Descartesek hasiera eman zion filosofia modernoari.

0.3.- Filosofia Modernoa

Descartesi sarri askotan lehenengo filosofo modernoa esaten zaio. Naturaren irudi zientifikoa finkatuz zihoan heinean, hasi zen finkatzen filosofia modernoa ere. Descartesen garaian errealitatea eta natura ikuteko modu berri bat gauzatzen ari zen, eta modu berri hori zientziaren eskutik zetorren batik bat. Koperniko, Galileo eta beste zenbait zientzialariari esker, gero eta zabalduagoa zegoen errealitatearen gaineko irudi zientifiko berria. Galileoren esaldiak oso ondo laburbiltzen du irudi berriaren mezu nagusia: naturaren liburua hizkuntza matematikoan idatzita dago. Descartesek ere ildo horretatik ikusten zuen natura. Modu batean edo bestean, Descartes, Spinoza, Leibniz, Locke, Berkeley eta Hume filosofoek aintzat hartu zuten irudi zientifikoa.

Zertan datza irudi zientifikoa? Azken buruan, irudi zientifikoa da astronomia, fisika, optika, kimika, medikuntza, biologia eta horrelako ikerkuntzek eskaintzen eta garatzen duten irudia. Irudi horren arabera, zenbait natur legeri min egiten dieten hainbat prozesu daude gure esperientzia pertsonaletatik harantzago. Errealitatea erloju edo makina baten antzekoa da; izan ere, errealitatea mekanismo bat da, berezko garapena duen mekanismoa. Baina errealitate hori ez da gardena guretzat. Guk, gizakiok, errealitate hori desitxuratu egiten dugu,gure ezaugarriak direla medio. Errealitatearen benetako egiturak eta gure espereintziaren bitartez eskuratzen dugun errealitatearen ikuspegiak ez dute bat egiten hasiera batean.

Bestalde, irudi zientifikoan, non kokatzen dira hain gizatiarrak diren, esaterako, pentsamendua, kontzientzia,eta nahimen edo borondate askea? Horrelako galderek adierazten dute filosofia modernoaren aurrean gaudela.

0.3.1.- Arrazionalismoa

Arrazionalismo modernoa Descartesek sortu zuen. Baina, zer da arrazionalismoa? Honela defini dezakegu arrazionalismoa: arrazoiaren buruaskitasuna, ezagutza iturri gisa.

Arrazoiak bere gainetik ezagutza lortzeko ez du beste irizpiderik onartzen: ez tradiziorik, ez federik ezta autoritaterik ere. Egia zer den edo zer ez den epaitzea arrazoiari bakarrik dagokio. Arrazionalismoarentzat errealitateari buruzko ezagutza egiazkoak eta baliodunak arrazoitik, adimenetik sortzen dira (enpirikoak, ordea, esperientzia sentikorretik eratortzen direla esango du), jatorrizkoak baitira, adimenak bere baitan ditu jaiotzaren unetik.

Arrazoia bere gainetik ezagutza lortzeko, ez du beste irizpiderik onartzen: ez tradiziorik , ez federik, ezta autoritaterik ere. Egia zer den edo zer ez den epaitzea arrazoiari bakarrik dagokio. Arrazionalismoarentzat errealitateari buruzko ezagutza egiazkoak eta baliodunak arrazoitik, adimenetik sortzen dira (enpirikoak, ordea, esperientzia sentikorretik eratortzen direla esango du), jatorrizkoak baitira, adimenak bere baitan ditu jaiotzaren unetik. Esperientziak, arrazoiari okasioa, aukera besterik ez dio eskaintzen. Adimenak, arrazoizko hausnarketa hutsaren bidez, gia bere baitan nabaria bezala hautematen du.

Arrazionalismoaren ezaugarriak:

Arrazoian konfidantza: ezagutza iturri garrantzitsuena arrazoia dela eta ezagutza baliozkoak sorraraz dezakeen bakarra. Arrazoian jatorrizko ideiak daude esperientziatik sortuak ez direnak.

Ideien innatismoa: Ulermena bera funtsezko printzipioen eta ideien jatorria da, baina ez aurreko existentzia batean jasotako ideien zentzu platonikoan. Printzipio edo ideia horiek ez datoz hautematen den zerbait orokortzetik edo horren abstrakzioa egitetik; izan ere, arrazoiak berezkoak ditu ezaugarri horiek eta esperientziaren ondorioz sortzen dira arrazoiaren baitatik.

Ezagutza sentikorra gutxietsi: zentzumenek sarritan engainatu eta hutsak egitera bultzatzen gaituztelako, eta ezagutza sentikorra ezin delako unibertsala izan, multzo batean egon litezkeen kasu guztiak esperimentatzea ezinezkoa baita.

Zientzia unibertsal era beharrezkoaren nahitaezkotasuna adierazten du. Zientziako judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietarako (unibertsala) eta nahitaez horrela izan behar dute (beharrezkoak). Matematikak, a priori eratzen direnez, ezaugarri horiek dituzten judizioekin eratzen dira. Horrelako ezaugarriak ez dituen zientzia ez da baliozkoa.

Munduaren arrazionaltasuna: Unibertsoko gertaera orok justifikazio bat, kuasa bat du, ezer ez baita ausaz gertatzen. Baina, eta hemen dago arrazionalismoaren ekarpena, kausa hori ezaugarria da arrazoiarentzat, bere kabuz ezagut dezake.

1.- BIZITZA

Descartes 1596an jaio zen Touraine-n (Frantzian), familia noble batean.

1606. urtetik 1614 arte La Fleche, jesuiten ikastetxean izan zen. Bertan aristoteliar eskolastika ikasi zuen.

1616an Poitieren Zuzenbide lizentziatura eskuratu zuen. Bere garaiko jakintzaren seguntasun ezaz ohartu zen.

Katoliko eta protestanteen arteko Hogeita hamar Urteko Gerratean boluntario gisa parte hartu zuen eta 1619an azoroaren 10ean Neuburg-en Danubio ibai bazterrean, ikuspen bat izan zuen: dei jainkotiar bat sentitu zuen jakintza orori oinarria emango zion filosofia erreformatzeko.

1620tik 1628ra Europan zehar bidaia egin zuen. 1629 Holandan hartu zuen bizilekua, bere gogoetak egiteko bake bila, eta bertan bizi izan zen hurrengo hogei urteetan. 1649ko urrian, Suediako Kristina erreginak deituta, Estokolmoko gortera joan zen. Bertan 1650 otsailaren 11n, birikeriak jota hil zen.

2.- IDAZLANAK

Adimena zuzentzeko arauak, 1628an ideatzia eta 1701ean argitaratua.

Murnduari buruzko tratatua 1637an ideatzi zuen. Galileoren zigorraz ohartarazten denean uko egitendio argitaratzeari. Hil ondoren argitaratu zen 1664an.

Metodoaren diskurtsoa 1637 argitaratua.

Metafisika gogoetak 1641ean latinez idatzitakoa eta Ofizio Santuadelakoak 1663an zigortua.

3.- DESCARTESEN PENTSAMENDUA

3.1.- Descartesen desengainua

Ikasketek Descartes desengainu egin zuten. Gaztaroan, frogatu gabe, zenbait sasiegia egiatzat onartu zituelako, oinaztatua sentitu zen.

Desengainu hura bere filosofia sortzeko lehen urratsa izango da. La Flche ikastetxetik ateratzen denean, uste du han ikasitako guztiak ez duela ezer balio, matematikak salbu.

Horregatik, ikasketak utzi ondoren, Munduko liburu handiairakurtzeari ekingo dio, eta Europan zehar bidaiatuko du.

3.2.- Metodoa

Aro Berriaren hastapenak metodo berri baten bilaketaren ezaugarria du. XVI-XVII. mendeetako pentsalari guztiak egiaren aurkikuntza lortzeko bide berri bat aurkitzen saiatu ziren. Francis Bacon izan zen bere Novun Organumarekin metodo berri bat aurkitu zuen lehen pentsalaria. Descartesek gauza bera egin zuen bere Metodoaren diskurtsoarekin.

Bi filosofo diotenez, metodo ziur baten falta da gizadiak gizaldietan zehar ezagutza urriak lortzearen arrazoia. Lortutako aurkikuntzak auzaz egin dira gehienbat, eta metodo egoki baten falta da zientziaren gaitz gehienen zergatia eta sustraia.

Arazoa hau zen: Aristotelesek azaldu eta Erdi Aroan erabilitako silogismoa ordezkatuko zuen metodo berri bat aurkitzea, era berean Elizaren eta Aristotelesen aginpidea egiaren irizpide gisa ordezkatuko zuena.

Silogismoa premisa nagusi batean, hau da, egia orokor batean oinarritzen den arrazoibide deduktibo bat da. Erdi Aroan horrelako arrazoibideak erabili ziren ezagutzak lortzeko.

Horrelako sistema bat bidegarria zen, fedearen bidez lortutako, ede Eliza edo Aristotelesen aginpidean oinarritutako printzipio edo egia orokorrak zituelako. Printzipio orokor horiek hautsi zirenean, ordea, premisa nagusia, silogismoa, baliogabe gelditu zen.

Silogismoak, kasurik hoberenean, zerbait ezaguna azaltzeko balio du, baina ez egia berriak ikertzeko.

Horregatik, silogismoan erabili zen metodo deduktiboa desegin zenean, metodo berri bat aurkitzea beharrezkoa iruditu zitzaion Descartesi.

Baina zer ulertzen du Descartesek metodoaz? Medodoaren diskurtsoan laugarren erregelan zera dio:

Metodoa erregela ziur eta errazen multzo gisa ulertzen dut, zeinaren ikusketa zehatzak faltsua egiatzat hartzea eragozten baitu, eta behar ez diren saialdietan denborarik eman gabe eta bere zientzia poliki-poliki igoaz, giza adimenari eskuragarri zaizkion gauza guztien egiazko ezagutzara eramatea behartzen du espiritua

3.3.- Egiaren irizpidea

Zein da egiaren irizpidea? Judizio baten egia edo faltsutasuna erabakitzeko erabiltzen dugun eredua da.

Erdi Aroan, Elizaren eta Aristotelesen aginpidea onartzen zen irizpidetzat. Baina XVII. mendan onartezina zen halako irizpidea, eutsiezina zelako.

Egon zitekeen beste irizpide bat enpirikoa zen, baina Descartesek ez zuen onartu, irizpide horren baliozkotasuna egon litezkeen kasu posible guztiak aztertzen direnean bakarrik gertatzen baita,, hau da, indukzio osoa ematen denean.

3.3.1.- Matematika eta arrazoiaren egia

Esperientziatik at dagoelako eta bere egia ez diolako esperientziari zor, Descartes matematikaz baliatzen da egiaren irizpidea bilatzeko. Horregatik deitzen zaio arrazoiaren egia, ez dagoelako esperientziaren menpe, arrazoiarenean baizik. Descartesek, bere objetua bakuna delako eta bere arrazoiketen ziurtasuna eta nabaritasunagatik matematika atsegin duela esaten du.

3.3.2.- Metodoaren erregelak

Lehen erregela: nabaritasuna

Hau da metodoaren lehen erregela: Ezer ez daiteke egiatzat har, nabaritasun osoz horrela dela jakiten denean izan ezik.

Nabaritasunak bi ezaugarri ditu: argitasuna eta bereizkortasuna.

Bigarren erregela: analisia

Hau da metodoaren bigarren erregela: Aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea, soluzio onenak eska lezakeen bezala.

Descartesen ustez, ezagutzak egiazko ziurtasun bat izatea lortu nahi badu, soiletik hasi behar du. Zatiketaren intuizioz hautematen diren natura soilak lortzea du helburutzat.

Intuizioa, Descartesen ustez, espirituaren hautemate soil eta berehalakoa da, hain bereizkor eta erraza ezen zalantzarik izateko unerik ez duen uzten.

Beraz, proposizio konplexien aurrean, alderantzizko bidea egin beharra dago, hau da, iluna soil bihurtuz hasi behar da.

Naturaren soilaren ezaugarria bere ezagutza argia eta bereizkorra izatea da. Horregatik, soilean ez dago huts egiterik.

Hirugarren erregela: sintesia.

Metodoaren hirugarren erregela da dedukzioa eta sintesiaren erregela Ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz, beste gauza batzuk ulertzean datza dedukzioa. Dedukzioak ez du oraingo nabaritasunaren beharrik, oroimenak prestatzen dio hori. Dedukzioak ez du intuizioak beste ziurtasunik; hala ere, huts egin gabe joka dezake, printzipio nabarietatik abiatuz, pentsamendua etengabeko mugimenduan badarama. Dedukzioak intuizioen segida suposatzen du eta bere bitartez egia baten ebidentziatik egia berri batera heltzera bideratuko digu.

Baina osotasunari buruzko ziurtasuna izateko, katebegi bakoitzari edo maila guztiei buruzko ziurtasuna lortu behar da; maila baten hutsuneak kate guztiaren baliozkotasuna jartzen du arriskuan.

Laugarren erregela: berrikusketa.

Erregela horren helburua oroimenaren ahultasunetik datozen hutsuneei buruz ohartaraztea da. Hutsuneak saihesteko, egia batetik bestera pasatzerakoan, pentsamenduaren mugimendu iraunkor eta etengabea egin behar da; zerrendaketa ez bada osoa eta hutsuneren bat gertatzen bada, arriskuan jartzen dugu arrazoibideen uztardura eta ondorioaren ziurtasuna.

3.3.3.- Zalantza metodikoa

1637an Descartea Metodoari buruzko diskurtsoa argitaratu zuen, bere lanik ospetsuena. Bertan, metodoaren oinarritzeari buruzko zertzeladak eman zituen aditzera.

Lehenengo zatian, Descartesek bere bizitzaren bilakaera eta prozesu intelektuala deskribatzen du. Kontu handiz idatzi zuen horri buruz; izan ere, erlijio sinesmenak baztertu eta berezko azken oinarria bilatu nahi izateak heretikoa zen susmoak sor zitzakeen.

Meditazio metafisikoak lanean zehaztuko du egia bakun bat bere sistema filosofikoaren eta zientifikoaren oinarri metafisiko gisa. Bilatzen ari den oinarriak ebidentzia lehena eta absolutua izan behar du, pentsa daitekeen gauza orotik independentea. Ebidentzia eztabaidaezin hori besterik ezin daiteke izan bizitzaren oinarri.

Zalantzaren funtzioak:

Lehen funtzioa: garbiketa gnoseolgikoa. Lehen funtzioa hondakinak kentzea da, hau da, burmuinaren garbiketa gnoseolgikoa. Descartesek proposatzen digun planteamendu kritikoa gure buruari galdetzea besterik ez da: ba al dugu zalantzarako motibirik, guztiz ahulak izan arren, ezagutza horiek ziurtasun nahirik gabe uzteko? Benetakoa eta ebidentea ez den proposizio oro, gure adimenetik baztertzea da onena.

Existitzen den guzti-guztia zalantzan jarri behar da, baina zalantzan gelditu gabe. Descartesen zalantza ez da egoera kritiko behin betiko bat, egoera iragankor bat baizik, ziurtasun osoa den egoera kritiko behin betiko batera bideratuta dagoena.

Bigarren funtzioa: ziurtasun-iturria.

Zalantzaren bigarren funtzioa hau da: ziurtasun-iturria izatea, eta ez derrigorrezko pasagune bat bakarrik...Ezer ere ez da behar zalantza horretatik at. Horretarako zalantzak zalantza eszeptikoa gainditzen du. Ezin da benetako zalantza izan; eta ez da. Zalantza metodikoa da, hau da, ziurtasunak lortzeko erabiltzen den lanabesa.

3.3.4.- Zalantzaren bilakabidea

Zalantzaren bilakabidean hiru maila daude: zentzuarena, ametsena eta Jainko gaiztoaren hipotesia.

Zentzuarena: Honela dio Descartesek: Orain arte ziur eta egiatzat izan dudan guztia zentzumenetatik etorri da nigana. Sarritan zentzumenek engainatu egin nautela esperimentatu dut, eta behin zimardikatzen gaituenaz ezin gaitezkeenez fida, zentzumenez ezin naiz fida.

Ametsena: Ametsetan, lotan gaudenean, esna gaudenean besteko sentsasio sendoak eta gogorrak izaten ditugu. Hortik ondorioztatzen dut, dio Descartesek, loalditik itzarraldira argi bereiz dezakegun ezaugarririk ez dagoela. Horregatik, ametsetako eduki guztiak ere zalantzan jarri behar dira.

Jainko gaiztoaren hipotesia: Zalantzaren bigarren mailaren bidez ere ezin zitezkeen egia matematikoak zalantzan jarri: esna edo lotan egon, 2 + 3 = 5 izango da beti. Hori hala ez izateko aukera bakarra batuketa egin dudan bakoitzean Jainko ahalguztidunak ziria sartu izana izango litzateke. Jainko gaiztoak berea egin ez dezan, aukera hau bakarrik geratzen zait hipotesi honen aurrean: ziurtzat ezertxo ere ez onartzea.

3-4.- Lehen ziurtasuna

3.4.1.- Zalantzatik lehen ziurtasunera: filosofiaren lehenengo printzipioa

Ez dago zentzumenen bidez jasotako munduaz fidatzerik, nire gorputza amets hutsa izan daiteke, eta ez dago ezagutza erabat ziurrik, ez eta egia matematiko sinpleenetan ere. Dena dela, zalantza hain sakona izanik, lehenengo eta funtsezko ziurtasuna argitzapen bat bezala sortu zen. Honela azaldu zuen Metodoari buruzko diskurtsoa-n: Den-dena gezurra zela pentsatzen nuen bitartean, konturatu nintzen, pentsatzen ari nintzenez, ezinbestekoa zela ni neu zerbait izatea; eta egia honetaz ohartu nintzen: pentsatzen du; beraz, izan banaiz. Eszeptikoen suposizio bitxienek ere ezin izango dute zalantzan jarri egia hori. Hori dela eta, pentsatu nuen egia hori inolako kezkarik gabe han nezakeela filosofian bilatzen ari nintzen lehenengo printzipio gisa.

Demagun oraintxe bertan nire inguruko objektuetan pentsatzen ari naizela: eskuak idazmahaiaren gainean ikusten ditut, baina, jenio maltzurra iruzurgilea eta ahalguztiduna denez, baliteke jasotzen ditudan era askotako irudipen horiek guztiak nire baitan jartzea; beraz nire pentsamendutik at ez legoke beste ezer. Edo, bestela, litekeena da nire irudipenek errealitatearekin zerikusirik ez edukitzea edota gorputz baten jabe ez izatea ere. Dena dela, gauza bakar batez nago ziur: Gauza horiek guztiak pentsatu egiten ditut.

3.4.2.- Gogitoa, autoebidentzia

Cogitoaren egiaz konturatu eta berehala, Descartesek presa handia izan zuen egia bakar hori ez zela dedukzio baten ondorioa izan jakinarazteko, nahiz eta hala iruditu. Beraz, ez da ulertu behar pentsatzen dudanez, izan banaiz; aitzitik, intuizio bakarra da, eta bertan ni izan banaizela errealitatea da.

Cogitoaren egiaren bereizgarria hau da: autoebidentzia da, pentsamendua eta pentsatu duen pertsona hartzen baititu bere baitan. Horregatik, pentsamendu horren ziurtasuna ezin dezake jenio iruzurgileak ere zalantzan jarri: jenio maltzurra ziria sartzen ari dela pentsatzen badut, ziri sartzen ari zaidala pentsatzea ere egia da. Gogitoa da lehenengo ebidentzia eta absolutua, zalantza metodikoari aurre egiten dion bakarra.

3.5.- Descartesen sistema metafisikoa

3.5.1.- Dedukzioaren lehenengo unea: cogitoren ebidentziatik res cogitansera edo pentsatzen duen substantziara.

Kezka hau plazaratu zuen Descartesek: Badakit izan banaizela, baina oraindik ez dakit argi nor naizen. Orduan, ibilbide bat egin zuen ustez gizakiak berezko zituen gauza guztietan barrena. Cogitoaren ebidentziak ez du inolako ziurtasunik ematen gurputzarena den ezertaz, ez gorputzeko atalez, ez horien ezaugarriez. Pentsatzea bakarrik da ziurra: Pentsatzea nire ahalmena da eta horixe da nigandik bereizi ezin den bakarra.

Descartesek esan zuen. Zer naiz? Pentsatzen duen gauza bat. Zer da hori? Zalantzak dituen, ulertzen duen, baieztapenak eta ezeztapenak egite dituen, nahi eta nahi ez duen, irudimena duen eta sentitzen duen zerbait da. Zerrenda horretan, Descartesek nahimena, afekzioa eta judizioa bereizten ditu. Hori guztia da pentsatzea.

Garrantzitsuena da gauzahitza erabiltzen hasi dela konturatzea: pentsatzen duen gauza bat. Descartesek gauza substantzia aristotelikoaren moduan ulertzen zuen. Pentzatzeak subjektua behar du ezinbestean, eta Descartesek subjetu hori Aristotelesek bezala ulertzen du: pentsatzen duen subjektua sustantzia edo, Descartesen hitzetan, pentsatzen duen gauza bat, res cogitans. Descartesen arabera, cogitoaren intuizioak lehenengo egia eztabaidaezina ekartzeaz gain, gauza erreal bat ere ekarri du; lehenengo errealitatea edo lehenengo substantzia hain zuzen.

Meditazio metafisikoak lanari egindako kritikei erantzuteko, Descartesek substantziaren definizio orokorra eman zuen: Berez izan daitekeena; hau da, beste sustantzien beharrik ez duena. Argi dago cogitoan pentsatzen ari zela; hau da, lekuarekiko eta gorputzekiko eta genio maltzuarekiko erabat aske den pentsamenduaren beraren errealitatean. Pentsatzeak aski du pentsatzearekin, ez baitago pentsatzea baino gauza independienteagorik. Pentsamendua da batik bat errealitate substantziala.

Pentsatzen duen substantzia, arima hilezkor

Descartesek arimaren errealitatea cogitoaren egian aurkitu zuela uste zuen. Hauxe idatzi zuen Metodoari buruzko diskurtsoa-ren laugarren zatian: Neure burua substantzia zela eta substantzia horren esentzia edo izaera osoa pentsatzean bakarrik datzala jakin nuen. Substantzia horrek inongo lekurik edo gauza materialik ez duela behar ere jakin nuen. Beraz, ni hori (ni naizena gordetzen duen arima) eta gorputza erabat desberdinak dira. Gainera, gorputza baino errazago ezagutzen da, eta gorputzetik ez balego ere, izan badena izaten jarraituko luke.

Descartesen ustez, pentsatzearen erabateko independentziak arimaren existentzia eta hilezkortasuna frogatzen du.

Cogitoa, egiaren irizpide

Res cogitans zen dedukzio filosofikoaren abiapuntuaren lehengo errealitatea, baina ezin zitekeen deus esan balizko beste errealitate guztiei buruz: pentsatzen zuen nia eta horren pentsamenduaren edukia izan baziren. Pentsamenduak ezin zuen bere baitan bilduta egotetik atera. Solipsismoaren unea iritsi da.

Descartesek lehengo intuizio hartara itzuli behar izan zuen, solipsismoari irtenbidea aurkitzeko. Bere buruari galdera hau egin zion: Zergatik da cogitoa eztabaidaezina, eta zergatik ezin du jenio maltzurrak eta Jainko ahalguztidunak aldatu? Cogitoa ebidentzia absolutu egiten duen gauza bera erabili behar da, ustezko beste egia batzuk egia diren ala ez jakiteko.

Argitasunari eta bereizkuntzari esker da cogitoa ebidentzia. Descartesek eskolastikatik hartu zituen hitz horiek, baina beste esanahi bat eman zien.

Argia espiritu arretatsu batentzat aurrean eta agerian dagoena da. Bereizia, aldiz, zehatza eta desberdina da, sinpletasunari dagokiona; hau da, argia intuizioz hautematen den arartegabekoa da(ez, beraz, dedukzioz edo arrazoiz). Desberdina bere errealitate sinplean ezagutzen dena da. Horixe da cogito ergo sum-eko egia.

3.5.2.- Dedukzio metafisikoaren bigarren unea: res cogitansetik res infinitara.

Analisiaren arau metodikoari jarraituz, pentsatutako ideiak identifikatu eta sailkatu egin behar dira: Ideia arrotzak ditut, nire gorputzeko ustezko zentzumenen bidez pentsamendutik kanpoko mundu batetik datozela ematen baitu. Ematen baitu diot; izan ere, pentsamenduak eta horren ideiak beren baitan biltzen direla kontuan hartuta, ez dakit kanpoko mundu hori eta nire gorputza egon badauden ere.

Nire baitan eragindako ideiak aurkitzen ditut, nik eraginak diren ideiak. Nire pentsamenduak aurreko beste ideia batzuetan oinarrituta sortzen ditu ideia horiek. Adibidez; itsaslamina edo estralurtarra.

Gainera, berezko ideiak ere baditut. Batetik, ez ditut neronek landu, oso sinpleak baitira, eta beste alde batetik, ezin daitezke kakoko munduan edukitako ustezko esperientzia batetik etorri. Segur aski, ez dira asko izango, baina pentsamendu guztien abiapuntu dira. Beraz, pentsamenduarenak direla edo berezkoak direla ondoriozta dezakegu, baina ez mito platonikoak ulertzen den bezala. Izan re, horrek ez du esan nahi aurreko bizitza batekoak direnik. Arrazoiari lotutako ideiak dira, esperientziatik eratorri gabeak; adibidez, pentsamendu eta existentzia cogito ergo sumen lehenengo ebidentzia bazeuden-. Berezko beste ideia batzuk ere badaude; adibidez, askatasuna eta funtsezko beste ideia batzuk.

Izaki zalantzatiaren perfekziorik ezatik izaki infinitura

Metodoari buruzko diskurtsoa-ren hirugarren zatian dioenez, pentsatzen duela eta zalantzan dagoela pentsatzen duenean inperfektu eta mugatutzat du bere burua, jakitean perfekzio handiagoa baitago zalantzan baino. Aldez aurretik perfekzioaren ideia izango ez banu, ez nuke inperfektua naizela uste izango.

Ideia horren jatorria aztertzen hasita, konturatzen naiz jatorria ez dela nire esperientzia hautemangaria edo ni neroni. Izan ere, esperientzia hautemangarrian ez dago infinitua den ezer, eta ni inperfektua eta mugatua naiz. Ideia horren errealitate objektibo infinituak neurriko azalpen edo arrazoi bat eskatzen du: kausak ezin du ondorioa baino gutxiago izan; beraz, pentsamendutik kanpoko errealitate infinitua behar du. Beraz, aukera bakarra dago: ni baino perfektuagoa den norbaitek ideia hori jarri izana, edo, are gehiago, nire ideiek susma ditzaketen perfekzio guztiak bere baitan dituen norbait bat egotea. Laburbilduz, Jainkoa da ideia hori neure buruan egotearen arduradun.3.5.3.- Dedukzio metafisikoaren hirugarren unea: res infinitatik res extensara.

Beraz, arrazoi filosofikoan arima eta Jainkoa izan badira. Zentzumenen bidez iristen zaidan munduaren existentziaz aldiz, ezin dezaket funtsezko ezer esan; jenio maltzurraren hipotesia baztertzen ez dugun arte, behintzat.

Dena dela, Jainkoaren existentzia frogatzeko erabilitako frogapen horrek muturreko zalantzaren hipotesia ezabatzen du, dedukzioa erabiliz. Izan ere, ahalmenetan eta ontasunetan infinitua den Jainko perfektu horrek ezin diezaioke botere maltzur bati niri ziria santzen utzi nire pentsamendutik kanpora mundu bat egon badagoela sinestarazteko. Beste modu batean esanda, Jainkoa perfekzio infinitua denez, ezin dezake inola ere asmo txarez joka. Hori dela eta, ezin izan nau sortu, nire ideia argi eta bereizietan huts egin dezadan moduan. Descartesentzat Jainkoak bermatzen du nire ideia eratorriek edo arrotzek korrespondentzia bat dutela kanpoko munduarekin.

Beraz, eten egin da cogitoarekin hasitako idealismo filosofikoaren bidea. Izan ere, filosofia cartesiarraren beste urrats batzuetan bezala, dedukzio metodiko arrazionalistak azalduko du Jainkoaren existentziatik munduaren ezagutza filosofikora iristeko ibilbide arraro hori. Lehen, aldiz, munduaren berehalako ezagutzatik iristen ziren Jainkoaren existentzia frogatzera.

3.5.4.- Giza izakia

Descartesek Cogito ergo sumean gizakiengan substantzia pentsatzailea eta substantzia hedatua bereizten ditu. Arima (substantzia pentsatzailea) cogitoaren analisian lehenbizi deskubritzen dena da.

Gizakia beste izakietatik bereizten duena, nire baitatik separa ezina dena, pentsatzeaz kontzientea izatea da; gorputza, ostera, gizakiaren zati da, noski, gutxienez bizi garen artean, esperientziak ziurtatzen digun bezala, baina bere funtzioa bigarren mailakoa izatea da.

Izatez, gizakia arimaz eta gorputzaz osaturiko izakia da. Gorputz hau, gainontzeko gorputzak bezala, arimatik independentea da eta lege mekanizistak jarraitzen ditu. Arima ere autonomoa da et materiala den ezerk ezin dio zuzenean eragin. Bizi garen artean bi substantziak (gorputza eta arima) oso hertsiki lotuta daude, bat izango balira beala, baina independenteak dira, nahiz eta elkar eragin. Descartesek bi substantzien arteko lotura azaltzeko puntu bat asmatzen du, hots, glandula pineala.

PAGE 1