deia.com euskal kulturaren kolore...

8
ortzadar deia.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2014ko abenduaren 6a. 380 zenbakia 18. urteurrena eta

Transcript of deia.com euskal kulturaren kolore...

Page 1: deia.com euskal kulturaren kolore guztiakstatic.deia.eus/docs/2014/12/05/ortzadar061214_11961.pdf1956-1961: SORRERA, LEHEN ZEN-TSURAREN ATARI 1956ko udazkenean sortu zen Jakin, Arantzazun,

ortzadardeia.com

euskal kulturaren kolore guztiaklarunbata, 2014ko abenduaren 6a. 380 zenbakia

18. urte

urrena

eta

Page 2: deia.com euskal kulturaren kolore guztiakstatic.deia.eus/docs/2014/12/05/ortzadar061214_11961.pdf1956-1961: SORRERA, LEHEN ZEN-TSURAREN ATARI 1956ko udazkenean sortu zen Jakin, Arantzazun,

02 // Ortzadar Larunbata, 2014ko abenduaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

JAKINi gorazarre

JOSEBA Intxausti historialaria da, eta bai Bartzelonako Unibertsita-tean, bai Arantzazuko Ikastegi Teo-logikoan irakasle izanikoa. Beraz,

historiaren ikuspegitik gerturatu izan da segurarra kulturaren mundura. 1958tik da Jakin aldizkariko kide eta zuzendari ere izan da hiruzpalau urtean. Bere iker-ketek eremu bi landu dituzte batik bat: euskararen historia soziala eta Euskal Herriko historia erlijiosoa. Besteak bes-te, 2007tik hona Euskararen Historia Soziala (EHS) langai duen Etxeberri egi-tasmoa jorratzen dihardu Euskaltzain-diarentzat, eta egitasmoaren zuzendari da. Euskaltzain urgazlea izan da 1961az geroztik, eta 2005ean ohorezko euskal-tzain izendatu zuten. Baina euskaraz eta erlijioaz gainera, kul-tura mundua ere gertutik jarraitu izan du, eta, besteak beste, Euskal Herria lan en-tziklopedikoa zuzendu eta koordinatu zuen 1984-1985ean, Ikastolen Artxibo His-torikoaren proiektuan zuzendari-sortzai-lea izan zen, eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetza-ren partaidetza ere izan duen Bidegileak bilduma zuzendu zuen.

JOSEBA INTXAUSTI(SEGURA, 1936)

JOXE Azurmendik Filosofia ika-si zuen Alemanian eta Teologia Italian, eta EHUko Filosofia Modernoko katedraduna da;

baita irakasle emeritua ere. Pentsa-menduaren munduarekin eta saiake-ra lanekin lotzen badugu ere gaur egun, poesigintzaren alorrean ekin zion literaturari, Hitz berdeak, Poe-mas al Che eta Manifestu atzeratua poesia liburuekin. Gerora bere saiake-retan landu zituen gaietako asko dagoeneko olerki liburu horietan age-ri ziren. 1960tik da Jakinkide, eta pare bat urtean aldizkariaren zuzendari ere izan da. Hain zuzen, Jakin-en bertan argitaratu zuen bere lehen saiakera: Kultura proletarioaz. Era bateko edo besteko idazlanetan, kulturarekin nolabaiteko lotura duen gai oro landu du zegamarrak: dela politika, dela his-toria, dela hizkuntza. 2010. urteaz geroztik ohorezko euskaltzain da Azurmendi, eta berri-ki atera du bere azken saiakera libu-rua: Historia, arraza, nazioa. Renan eta nazionalismoaren inguruko topi-ko batzuk (Elkar).

JOXE AZURMENDI(ZEGAMA, 1941)

EUSKAL kulturaren izen handie-tako bat da Joan Mari Torreal-dai soziologo, kazetari eta idazlearena. Arantzazun ikas-

ten jardun ostean, Toulousen (Frantzia) egin zituen Teologia ikasketak. Gerora Informazio Zientzietan ere lizentziatu zen, eta Soziologiako doktore ere egin zen La censura gubernativa y el libro vasco (1936-1983). Análisis de los infor-mes del lectorado izeneko lanarekin. Ia 50 urte (1967-2014) Jakin aldizkari-ko zuzendari karguan igaro ostean, Jakin Fundazioko lehendakaria da gaur egun. Ibilbide oparoa du euskal kulturaren amaraunean, eta urteen joanean entzutetsu bihurtu diren era-kunde eta aldizkari askotatik igaro izan da. Bi aipatzearren, Anaitasuna aldiz-karian zuzendari eta Elkar argitaletxea-ren sortzaileetako bat izan da. 2003an, Euskaldunon Egunkariako Adminis-trazio Kontseiluko lehendakari zela, Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu egin zuen, Espainiako Gobernuak egunkariaren aurka garatutako proze-suaren harira. Espainiako epaitegiek 2010. urtean absolbitu zuten.

Joxe Azurmendi, Paulo Agirrebaltzategi, Joseba Intxausti eta Joan Mari Torrealdai izan dira urteetan ‘Jakin’-en hezurdura: talde-lanaren adibiderik egiazkoena osatu izan dute

Jakinkideak: historia bizia

JOAN MARI TORREALDAI(FORUA, 1942)

PAULO Agirrebaltzategi Teolo-gian doktorea da, eta Deus-tuko Teologia fakultatean ira-kasle izana da. 1971tik da

Jakin-eko kide, eta laupabost urtean Jakin Taldearen arduradun ere izan zen. 1970eko hamarkadan UZEI Ter-minologia eta Lexikografia Zentroa fundatu zuen beste hainbat kiderekin batera, eta elkarteko lehen presiden-tea izan zen. 1990eko hamarkadan Eusenor egitasmo entziklopedista diseinatu zuen, eta egitasmoko zuzen-daria ere izan zen. EKB Euskal Kultu-raren Batzarrea elkarteko buru ere izandakoa da. Egitasmo ugaritan aitzindari izateaz batera, lan mardula egin du hiztegi-gintzaren eta liburugintzaren espa-rruan. Gainera, artikulugintzan ere aritu izan da Agirrebaltzategi: Anai-tasuna aldizkarian, Jakin-en, Herria-2000-Elizan eta Egin-en hainbat lan argitaratu izan ditu, esate baterako. Aurtengo maiatzean hamabi oho-rezko euskaltzain izendatu ditu Euskaltzaindiak, tartean baita Paulo Agirrebaltzategi bera ere.

PAULO AGIRREBALTZATEGI(OÑATI, 1942)

Editorial Iparraguirre S.A.Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected]) Koordinazioa: Julene Larrañaga

Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Lege Gordailua: BI 1720-06

Page 3: deia.com euskal kulturaren kolore guztiakstatic.deia.eus/docs/2014/12/05/ortzadar061214_11961.pdf1956-1961: SORRERA, LEHEN ZEN-TSURAREN ATARI 1956ko udazkenean sortu zen Jakin, Arantzazun,

Ortzadar //03Larunbata, 2014ko abenduaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

JAKINi gorazarre

Azken 58 urteotan, kameleoiaren antzera itxuraldatzen jakin izan du aldizkariak, momentuan momentuko egoerara egokituz

‘Jakin’: sekula ez dakigulako nahikoa

JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

BBERE 58 urteetan kameleoiak bezala jakin izan du itxural-datzen eta momentuan momentuko egoeretara ego-

kitzen Jakin aldizkariak. 1956. urtetik 2014. urtera aldi bat eta bakarra izan du Jakin-ek, helburuari dagokionez: euskara eta kultura uztartzea. Bate-tik, euskarari hauspoa ematea izan du eta du xede, euskaldunon hizkuntza gizarte osora zabaltzea, kultur hizkuntza gisa trebatzea eta kultur estatus praktikoa aitortzea. Eta, bes-tetik, kultura eta pentsamendua ipa-rrorratz, orrialdeak eta orrialdeak eskaini dizkio gogoetari, kritikari eta azterketari. Sustraiak Euskal Herrian ondo erroturik baditu ere, adarrak mundu zabalera luzatzen zaizkion zuhaitza da Jakin.

4. ORRIALDEAN JARRAITZEN DU >

Azalei erreparatzea aski da urteen joan etorriaz jabetzeko. Urtetik urtera, aldatzen eta egokitzen joan da aldizkaria eta baita bere diseinua ere. JAKIN

LEHEN ALDIA: 1956-1976 1956-1961: SORRERA, LEHEN ZEN-TSURAREN ATARI 1956ko udazkenean sortu zen Jakin, Arantzazun, Iñaki Bastarrikaren, Iñaki Bereziartuaren eta Fernando Mendizabalen ekimenez. Lehen alea multikopia bidez atera bazuten ere, hurrengo hamabiek lito-grafiaren bidez ikusi zuten argia. Jakin astiro-astiro aldaketa teknikoak iza-ten ari zen, eta aldaketa horiek ez zi-tzaizkion gehiegi gustatu Donostiako Informazio eta Turismo delegatuari, debekatu egin baitzuen aldizkaria. Joan Mari Torrealdai berrogei urte baino gehiagoan izan da Jakin-eko zuzendari, eta gogoratzen du garai hartan frankismo garaian zeudela, hau da, zentsura sasoi betean. “Zentsura ez da bakarrik produktua-ri egiten zaiona. Enpresa kulturalik edo informazio enpresarik ez zegoen, horren monopolioa frankismoak zuen, eta, orduan, produktu guzti horiek elizaren inguruan ateratzen ziren; kanpokoek ezin zuten idatzi, adibidez. Gure kasuan, gertatu zen guk inprentarako urratsa eman genuela, eta garai hartako agintariek ikusi zuten beste maila bat hartzen ari zela aldizkaria, horregatik debekatu zuten. Teknikoki arrazoia hori zen, hala ere, arrazoi politikoa ere baze-goen horren atzean; izan ere, Jakin garrantzia hartzen ari zen”. 1960: ‘YAKIN’EN GEIGARRI’ Yakin’en geigarri izena zuen aldizkari honek Jakin-en elkarrizketa sailaren heda-

NNTTZETZETZETZETZETZETZETZETZERRKRKIRKIKRKIRKIRKIRKIAAAAA ·A AARARARTTEATEA ·· ZINZINEMAEMA · MMUSIKA · DISEINUAA A · · PUBLNNUUUUUUUUUAA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNETT · · KKKKKOMIKRRNNNNNNNEETNN · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRRRRRRRRRITTZIA

Page 4: deia.com euskal kulturaren kolore guztiakstatic.deia.eus/docs/2014/12/05/ortzadar061214_11961.pdf1956-1961: SORRERA, LEHEN ZEN-TSURAREN ATARI 1956ko udazkenean sortu zen Jakin, Arantzazun,

04 // Ortzadar Larunbata, 2014ko abenduaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

JAKINi gorazarre

pen gisa abiatu zuen bere ibilbidea, eta euskal kulturaren albistari izatea zuen oinarrizko xede. Kultur albis-teak, gramatika eztabaidak eta idazleen arteko harremanak lantzen zituen, adibidez. Lau argitalpen bes-terik ez zituen izan, baina Nicolas Ormaetxea Orixek eta Joseba Intxaus-tik artikulu mamitsuak idatzi izan zituzten bertan. 1961-1964: ZENTSURATUA, BAINA EZ ISILDUA Zentsura garaian, 1961eko abendutik 1964ko otsailera, Jakin-ek ezin izan zuen alerik atera, baina aldizkariko kideak ez zeuden besoak gurutzatuta gelditzeko prest, eta Donos-tiako Informazio eta Turismo delega-tuak sortutako hutsunea jakintzaz betetzeko, hainbat libururi bide eman zioten. 1962tik 1964ra argitaratu ziren Luis Villasanteren Kristau Fedearen sustraiak. I. Jainkoa (1962), Ignazio Ormaetxebarriaren Euskera (1959) eta Joseba Intxaustiren Euskal aditza (1960), esaterako. Horiekin batera, gai monografikoak jorratzen zituz-ten (Europa (1965) eta Filoso-fiaren kondaira (1965) libu-ruak kaleratu zituzten). 1964-1969: ARNA-SALDI LABURRA 1964an ekin zion berriz ere bideari Jakin-ek, hasierako bide beretik. Baina han-dik gutxira, 1969an, biga-rren debekua jaso zuen hedabideak; orduko hartan Espainiako Gobernuaren esku-tik. “Egunkari-zenbakia kendu zigu-ten. Eta zergatik? Bada, aldizkariaren joeragatik. Esaten zuten abertzalea eta sozialista zela”. Baina Torrealdaik argi du eurek egiten zutena gazteen aldizkari bat zela. “Rikardo Arregik, Karlos Santamariak, Koldo Mitxele-nak eta lehenago idazten ez zuten bes-te askok hartzen zuten parte urte haie-tan, eta hedadura handia hartzen hasi zen Jakin. Garai mugituak ziren ideo-logikoki. 1967tik 1969rako zenbaki guz-tiak debekatu zituzten. Gerora, zen-tsura aztertzen ibili nintzen sasoian, 1967ko papertxo bat aurkitu nuen, eta zera zioen: Darles cuerda para que ellos mismos se ahorquen. Hori iraku-rrita pentsatzen genuen erregimena irekitzen ari zela, baina bai zera! Bete-betean harrapatu gintuzten”. Besteak beste, garai horretakoak dira Rikardo Arregiren Ezkertiar berriak (1967), Sozialismoa modan dago (1967), eta Txillardegiren Marxismoa modan egon zan Rikardo Arregiri erantzunez (1967) lan polemikoak, eta, testu horiekin, eta eite bereko beste batzuekin, erregimen frankistako agin-tariek arrazoi nahikoa ikusi zuten Jakin zarratzeko. 1977ra bitartean ez zen beste zenbakirik atera. Baina aldizkariaz arduratzen zen lantaldeak ez zuen bere jarduna eten: Jakin tal-

deak lanean jarraitu zuen Jakin sorta izeneko sail sortu berrian liburuak argitaratzen. Liburu horiek egile asko-ren artean sorturiko lanak ziren. Ia 50 aldizkari alek eta liburuk osatzen dute lehen aldi honetako emaitza. 1968: ARANTZAZURI AGUR Arantza-zun sortu zen Jakin, baina ez Aran-

tzazukoentzat. Torrealdaik dio ez dela inoiz seminarioko

aldizkari bat izan, baizik seminarioan

egindakoa. “Kon-tuan izan orduan euskal unibertsi-taterik ez zegoe-la, eta, Euskal Herrian, Deus-tukoaz aparte, ez

zegoela beste uni-bertsitaterik. Orain-

go unibertsitarioak garai hartan semina-

rioetan zeuden, eta semi-narioan zebiltzanen arteko

aldizkari bat izan da beti, auzolanean egindako aldizkari bat. Baina semina-rioak husten hasi ziren, eta bertan ez zegoen ez girorik, ez jenderik aldizka-ria aurrera eramateko. Denborak aurrera egin ahala, populazio hori, idazle horiek, publiko hori non dago? Kalean. Hau da, bitartean, Euskal Herria baserritik kalera pasa da: industrializazioarekin beste pauso bat eman zen. Beraz, natural-naturala da Arantzazun sortu eta gero, Donostian edo beste edozein hiritan loratzea”. 1969: ZENTSURA BERRIRO Jakin sor-ta saila bigarren zentsura bati emani-ko erantzun gisa sortu zen. 1969ko abuztuan, Espainiako Gobernutik hel-du zen aldizkaria legez kanporatzeko agindua. Eskubide urraketa horrek Jakin-en 36. alearekin egin zuen bat denboran. Jakinkideek argi zuten har-pideekiko betebehar bat zutela, eta, horregatik, 36. ale horretan argitarat-zeko asmoa zuten edukia Jakin sorta-ko lehen liburu bihurtu zuten: Ipar Euskal Herria. 1975. urtera arte hamar liburu argitaratuko ziren sail horre-tan: hala nola, Marx eta Jesus Euro-pan (1975) eta Kultura eta fedea (1971). BIGARREN ALDIA: 1977-2006 Euskal Herriko beste hainbat eragilek

>> 3. ORRIALDETIK DATOR

Zentsura garaian, ‘Jakin’ek

ezin izan zuen alerik atera, baina kideak ez

ziren besoak gurutzatuta egon eta hainbat libururi bide

eman zieten

Jakinlarien bileretako bat, Arantzazun. JAKIN

1970 eta 1980ko hamarkadetako lan taldea. JAKIN

Lan talde berriaren aurkezpena, aurten. JAKIN

Page 5: deia.com euskal kulturaren kolore guztiakstatic.deia.eus/docs/2014/12/05/ortzadar061214_11961.pdf1956-1961: SORRERA, LEHEN ZEN-TSURAREN ATARI 1956ko udazkenean sortu zen Jakin, Arantzazun,

Ortzadar //05Larunbata, 2014ko abenduaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

JAKINi gorazarre

bezala, Jakin-ek ere Francoren herio-tzaren ostean berehala berrekin zion lanari. 1969. urtean aleak argitara-tzeko kendu zioten baimena 1977an eskuratu zuen aldizkariak. Jakin tal-de zaharreko kideek berrabiatu zuten aldizkaria: Joxe Azurmendik, Joseba Intxaustik eta Joan Mari Torrealdaik. Bigarren aldi hau ez zen lehena bezain gorabeheratsua izan, baina Jakin-eko kideek badute bizitza osoan gogoratuko duten gertakari ilun bat. Euskaldunon Egunkariaren kontrako operazioan, 2003ko otsailean, Torreal-dai atxilotu eta Jakinkizunak SL-ren dokumentazio guztia konfiskatu zuen Guardia Zibilak. Aldizkariari berari dagokionez, hain-bat ezaugarri berri hartu zituen 1977tik aurrera. “Beste oinarri batzuekin ekin genion, eta horretarako aldizkari homologatu europar bat egitera jo genuen. Nik neuk bisitatu nituen Fran-tzian hamar bat aldizkari, guk landu nahi genuen estilokoak: adibidez, Esprit aldizkari frantsesa. Aldizkari enblematiko horien arabera egituratu genuen ekipoa; azken finean, aurten-go maiatzean egin dugun birfundazioa-ren pareko izan zen ordukoa. Ekipo berri baten eta eredu berri baten gain jarri genuen gure kulturari eta euska-rari eman beharreko zerbitzua”. 1977tik aurrera etenik gabe argitaratu da Jakin, maiztasuna bera ere handituz. 156 zen-baki plazaratu zituen bigarren aldi honetan. 1997: ‘JAKIN IRAKURGAIAK’ 1997. urtean abiatu zen Jakin irakurgaiak saila, Joxe Azurmendiren gidaritza-pean. Helburua pentsamenduaren zabalkundea izanik, giza zientzieta-ko, filosofiako eta pentsamenduaren historiako autoreen eta gaien berri ematea du helburu sailak, eta testu mota bik osatzen dute; batetik, pentsa-menduaren historiako gai edo autore bat oinarri duten lanak aurki daitezke bertan. Eta, bestetik, autore klasikoen lanen itzulpenak. Besteak beste, hona-ko liburu hauek osatzen dute Jakin irakurgaiak saila: Immanuel Kant: bizitza eta filosofia, Metafisikako diskurtsoa eta Poeta gazte bati idat-ziak. 2014TIK LUZARORA 1977. urtetik aurrera Jakin-ek lema-zain izan dituen Joseba Intxaustik, Joxe Azurmendik, Paulo Agirrebaltza-tegik eta Joan Mari Torrealdaik

2014ko maiatzaren 15ean euren lekua utzi zioten belaunaldi gazteago bati. Hamalau lagunek hartu dute Jakin aurrera eramateko ardura: Lorea Agi-rrek, Haizea Barcenillak, Harkaitz Canok, Xabier Eizagirrek, Idurre Eski-sabelek, Patxi Juaristik, Joan Mari Larrartek, Maialen Lujanbiok, Ima-nol Muruak, Andoni Olariagak, Olatz Osak, Joan Mari Torrealdaik, Gexan Sorsek eta Eguzki Urteagak. Jakin-eko zuzendari karguari dago-kionez, Lorea Agirrek hartu du To-rrealdairen lekukoa, eta Jakin Funda-zioko lehendakari eta talde berriko kide izango da aurrerantzean Torreal-dai. Torrealdaik berak uste du orain arte egindakoa talde berriak gainditu egingo duela, “borondatea eta gogoa” dituelako. “Gure konfiantza osoa dute. Gainera, elkarlanean jarraitzen dugu, guk ez baitugu Jakin abandonatu, eskutik goaz elkarrekin, eta poz han-dia sortzen digu orain arteko bideari segida emateak”. Talde berriak hobekuntza ere ekarriko duela uste du, ideia berriak ikusten baititu sartu berrien artean. “Ilusioa dute, eta ilu-sioak mendiak mugitzen ditu”.

Arantzazu izan zen aldizkariaren sorleku eta epizentro. JAKIN

1967. urtera arte urteko zazpi ale kaleratu zituen Jakin-ek. 1967-1968 artean laupabost zenba-kik ikusi zuten argia. 1977tik 1989ra urtero-urtero lau zenbaki heltzen ziren irakurlearen eskuetara. 1989-2014 artean, urteko lau ate-ratzetik, sei ale ateratzera igaro zen Jakin, eta bihilabetekari izaera hartu zuen horrela. Bi itxialdi izan ditu. 1.000 idazletik gora dira zer edo zer idatzi izan dutenak Jakin-en. 2.400 lankidetza. 203. alea kaleratu du aldizkariak 2014. urtean. 30.000 orrialdetik gora bete dira jakintzaz. 60.000.000 karaktere baino gehiago.

Zenbakitan

A A ···· INNTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIAA · DDDDDAND TZLITERATURA · AAAANNNNNTTZNNN ER

· AAAAAANANNNAA TZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISSSEEEEEEEEIINUAKINi gorazarre· DDDDDADADANANDD TZA· DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · L· IRITZIA · KRITIKA · L

· AAAAAAAANNNTZERTZERKIA · ARTEA · ZINEMAKIA ARTEA · ZINEM

1977az geroztik

‘Jakin’-en lemazain izan direnek hamalau lagunez osatutako lan

talde gazteago bati utzi diete lekua

aurten

Page 6: deia.com euskal kulturaren kolore guztiakstatic.deia.eus/docs/2014/12/05/ortzadar061214_11961.pdf1956-1961: SORRERA, LEHEN ZEN-TSURAREN ATARI 1956ko udazkenean sortu zen Jakin, Arantzazun,

06 // Ortzadar Larunbata, 2014ko abenduaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

JAKINi gorazarre

AA urtengo maiatzean pauso bat gehia-go eman du Jakin aldizkariak. Hamalau laguneko trainerua osatu dute etorkizuneko olatuei aurre egi-

teko, eta ontziak Lorea Agirre (Beasain, Gipuzkoa, 1968) du patroi. Kazetaritzan, kul-turan eta antropologian urtetako esperientzia du Agirrek, eta erronkatzat hartu du aldizka-riko zuzendari kargua. Herria, kultura eta hizkuntza dira ‘Jakin’-en oinarri. Zutarri sendoak al dira? Kontzeptu horiek oso zaharrak dira, baina uste dut, gaur egun, oraindik puri-purian daudela. Tradizio desberdinak daude horiek ulertzeko, eta eztabaidak sortu litezke. Jakin-ek hizkun-tzatzat euskara du, eta hori da bere lan siste-ma, eta, azken finean, euskararen sorkuntzari eta kulturari egin nahi dio ekarpena. Euskal jendeari bideratutako kultur pentsamenduko aldizkari bat da. Zein da gure publikoa? Jende euskalduna. Zein da gure herria? Ausartuko nintzateke esatera gure herria dela hiztun komunitatea, euskal mundua. Eta kultura? Hizkuntza horretan sortzen den guztia. Inon-

JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

Jakintzaren hainbat arlotako kideek osatu dute ‘Jakin’-en lantalde berria, baina praktika-jendea ere lotu nahi izan dute, eguneroko lanari aurre egiteko

LOREA AGIRRE‘JAKIN’-EN ZUZENDARIA

“Hizkuntza bati, hiztun komunitate bati eta kultura baten garapenari begira dihardugu”

Page 7: deia.com euskal kulturaren kolore guztiakstatic.deia.eus/docs/2014/12/05/ortzadar061214_11961.pdf1956-1961: SORRERA, LEHEN ZEN-TSURAREN ATARI 1956ko udazkenean sortu zen Jakin, Arantzazun,

Ortzadar //07Larunbata, 2014ko abenduaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

JAKINi gorazarre

ez du lekurik. Eta pentsatzen jartzen bazara, Jakin-ek tratatzen duen informazioa ez da erraz zaharkitzen den horietakoa, nolabait sakonta-sunez tratatutako gaiak izanik, bokazioa du denboran irauteko eta eztabaida horiek luza-tzeko; gure gaurko testu batek balio dezake hemendik urte batera edo bira. Baina Interne-tek, hala ere, badu gauza on bat, hau da, bilte-gi lana egiteko oso ona da, azkartasun horreta-tik aparte baimentzen dizu nahi duzun garai-ko dokumentua, eztabaida, idatzia edo liburua eskuratzea. Eta baduzue horra bideratutako egitasmorik? Jakin-en erronketako bat abiadura horretan sartzea izan behar du; izan ere, Internetek exi-jitu egiten dizu, eta horrek eskatzen dizu infor-mazioa sortzea eta webgunea mugimenduan izatea. Baina abiadura hori lortu nahi dugu gure puntu indartsua zein den jakinda, eta lehen aipatutako biltegi funtzio hori erabili nahi dugu horretarako. Webgunean Bilgunea izeneko txoko bat dago, eta, datorren urtera begira, gure asmoa da gaur egun Jakin-etik kanpo euskal kulturaren gainean produzitzen den dokumentu, hitzaldi, tesina, tesi, ikerketa lan eta abarrak hor kokatzea. Hau da, corpus handi bat eskaini nahi dugu, eta corpus hori elikatzen segi. Gainera, corpus horretan sar-tutako guztia harremanetan geratuko da gai-nontzeko guztiarekin, eta zentzua irabaziko du, sartzen duzun gauza bakoitza tradizio edo inguru batean kokatuko dugulako. Zein da euskal kulturaren egungo egoera? Euskal kulturak arazo bat du: ikusgarritasun edo eskaera eza. Sorkuntza ez dago krisian, ez artistikoa, ez pentsamenduarena. Kontua da inoiz baino aniztasun eta produktu gehiago dagoela euskaraz, baina, aldi berean, gaur egun produktu guzti hori eta euskal kulturaren mun-du hori euskaldunoi iritsaraztea inoiz baino konplikatuagoa dela, bizi dugun globalizazio eta eskaintza ikaragarri honetan zaila delako publikoarengana iristea. Garai batean, behar-bada, orain ateratzen diren liburuen laurdena aterako ziren, baina errazago irits zitekeen jen-de euskaldunarengana. Beste kultura batzuk, aldiz, anglosaxoia, espainola edo hizkuntza han-dietakoa euria bezala iristen zaizkigu. Baina merkatu hori ez da librea, hartuta dago, eta oso zaila da bestelako formulazioek, bestelako hizkuntzek, bestelako kultura proposamenek leku bat lortzea. Merkatua oso homogeneiza-tua dago produktu hutsal eta jakin batzuekin. Ikusten diozu konponbiderik horri guztiari? Arazo horren erdian gaude gu. Hizkuntza txi-ki bat gara, eta, batez beste, kultur produkzio oso txukun eta interesgarria egiten da, baina produktu hori begien aurrean nola jarri, lehe-nik euskaldunoi eta gero beste edonori, hori da arazoetako bat. Horri aurre egiteko formu-lak landu beharko dira behin eta berriz, eta horretarako ezinbestekoa da erakunde zibi-lek, sortzaileek, elkarteek eta kultur industriek elkarrekin lan egitea. Eta hori guztia hedabi-deen, eskolen eta kaleko paisaiaren bitartez egin behar dugu. Kultura hegemonikoek horrela egiten dute.

go mugarik gabe. Berdin izan liteke kulturaren adierazpide tradizionalena zein arte adierazpi-de muturrekoena; ezaugarria da euskaraz iza-tea, hori da Jakin-en zentroa. Hizkuntzak markatzen digu gure tokia Euskal Herri hone-tan, eta, horrenbestez, gu euskal hiztun komu-nitatearentzat ari gara. Alde horretatik, gure kontzepzioa erabat irekia da: hizkuntza bati, hiztun komunitate bati eta kultura baten gara-penari begira gaudela esateak ez du esan nahi gainontzeko guztiei itxita gaudenik, ezta gutxia-go ere. Izan ere, Jakin historikoki oso ona izan da kanpoko eztabaidak gurera ekartzen. Eta herri honetako guztiari ere irekia egon da, bai-na euskaratik sortu den, sortzen den eta sor-tuko den kultura honetan autozentratua. Zelako animoarekin hartu du kargua lantalde berriak? Animo ikaragarri onarekin. Taldean oraintxe hamalau kide gara, hainbat lanbide eta dizipli-natako kideak, eta uste dut denok hartu dugu-la ilusio handiz. Gainera, konturatu gara guz-tiok sentitzen dugula Jakin badela gurea, etorkizun bat eman nahi diogula. Eta sinergia

eta giro oso polita sortu da. Hori oso garran-tzitsua da. Talde historikoak gehien estimatzen duena hori da, Jakin gure egin dugula. Fase berri bat da, gauzak egiteko modu berri bat eka-rri dugu, baina uste dut proiektuak aurrera egingo duela. Zeintzuk dira lantalde berriaren ezaugarriak? Hainbat eremutako jendea bilatu dugu, jakin-tzaren hainbat arlotakoa: Patxi Juaristi, adibi-dez, soziologiatik dator, Idurre Eskisabel antro-pologiatik, Andoni Olariaga filosofiatik, Ima-nol Murua kazetaritza analitikotik, Harkaitz Cano eta Maialen Lujanbio sorkuntza mundu-tik… Baina, eremu horietaz gainera, praktika-jendea ere bildu nahi izan dugu, eta, esaterako, gure artean ditugu Berria-ren gestioaz urte askoan arduratu den Joan Mari Larrarte; Elka-rreko argitalpen buru, alegia, edizioan espe-rientzia handia duen Olatz Osa; eta marketi-nean aditua den Gexan Sors. Eremu osoa harra-patzen saiatu gara. Uste dut nahiko osatuta geratu dela hamalau laguneko talde hori, eta Jakin-ek edukietan, kazetaritza estiloan, enpre-sa ereduan eta marketinean dituen erronkei serio erantzuteko jendea dagoela. Zuk baduzu esperientzia bai kazetaritzan, bai euskal kulturarekiko harremanean. Lantalde zaharrekoek zugan jarri duten konfiantza erronka gisa hartu duzu? Dudarik gabe. Erronka pertsonal eta kolektibo gisa hartu dut. Kontuan izanda euskal kultu-ran Jakin zer izan den, gustatuko litzaidake jaso dudana urrats bat aurrerago eramatea. Erron-ka da ilusioa eragiten duen proiektu bat dela-ko. Nik beti jaso izan dut etxetik Jakin. Familia oso euskaltzaletik nator, eta txiki-txikitatik iku-si dut jangelako liburutegian Jakin-en bilduma osoa, eta, alde horretatik, oso etxeko egiten zait. Zama puntu bat ere izango du, beharbada. Beharbada, inkontziente samarra naiz, baina nik ez dut zama bezala bizi, uste dudalako Joan Marik eta gainontzekoek nigan benetako kon-fiantza jarri dutela. Ez dira norbait postu batean jarri, eta, gero, egiten duen guztia zorrotz begiratzen duten horietakoak. Jakin-en ale historikoak ikusiz gero, ohartzen zara beti izan direla gauza berriak probatzearen eta gauza berriak egiten ausartzearen aldekoak. Joan Mari Torrealdai, adibidez, izpiritu gaz-teko pertsona da, beti bultzatuko zaitu gauza berriak egitera. Maila on bat ematen saiatu behar dugu: aldizkaria orain honenbeste jen-dek ezagutzen badu, lau urtera gehiagok eza-gutu dezan; ikusgarriago egon dadin; iritsi dadin guk zentraltzat jotzen ditugun gaietara; kultur eragileekin harremanetan egon dadin… Eta hori dena lantzea erronka bat da, baina sekula ez didate zama gisa sentiarazi. ‘Jakin’-en izaera ‘sakonak’ zailago egiten du interneten lekua izatea? Internet erabiltzeko dugun modua abiadura handikoa da, iraungi egiten den gauza bat da: duela hamar minutu zegoen txio batek orain

U ne garratzak pasatuta ere (birritan debekatu zuen administrazio frankista-ren zentsurak), Jakin

aldizkaria modernitatean duintasu-nez sartu da. Frankismoaren giro errepresiboan hasita, eta ia 60 urtez, gogoetarako gaiak, iritziak eta azter-ketak eskaini dizkio euskalgintzari eta, oro har, herrigintzari. Gure identitatea, kultura eta hizkuntza babesteko arrazoiak sortu ditu, pentsatzera bultzatu gaitu, eta gure autoestimua hobeagotu du. Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Paulo Agirrebaltzategi eta Joan Mari Torrealdai jakinlari historikoek lur malkartsuetan lan emankorra egin dute; zinez, eskertu beharrekoa. Aurten, hamalau laguneko talde berri baten eskuetara pasatu dute aldizkariaren ardura: Joan Mari Torrealdai (Jakin Fundazioko lehendakaria) eta Lorea Agirrez (Jakin-eko zuzendari berria) gaine-ra, Haizea Barcenillak, Harkaitz Canok, Xabier Eizagirrek, Idurre Eskisabelek, Joanmari Larrartek, Maialen Lujanbiok, Imanol Mu-ruak, Andoni Olariagak, Olatz Osak, Gexan Sorsek, Eguzki Urteagak eta nik neuk osatzen dugu jakinlarien talde berria. Eta, ezinbestean, nik ere ohorea eta erantzukizuna sentitzen ditut tal-de honen parte bihurtzearekin. Ohorea, euskalgintzaren oinarri sakonenean kokaturik dagoen egi-tasmo aurrerakoi baten erdigunean nagoelako; eta erantzukizuna, aurrekoek sortutako gogoetarako egitasmo hau ondo kudeatzea eta XXI. mendean iraunaraztea erron-ka handia delako. Europako herrialde askotan beza-la, trantsizio sasoian gaude Euskal Herrian. Iraganeko egitura politi-ko, ekonomiko eta kulturalak zalantzan jarri dira, baina oraindik ez ditugu aurkitu etorkizunean gizarte aldakor, heterogeneo eta konplexu hau gidatuko dituzten oinarriak. Iraganean bezala, gaur egun ere, Jakin-en jakin nahiak asko eskain dezake bilaketa horre-tan. Ahaleginduko gara orain arte egindakoari aurrerabidea ematen eta euskalgintzarentzat eta herri-gintzarentzat argigarriak izan dai-tezkeen gaiak jorratzen.

Ohorea eta erantzukizuna

IRITZIA

PATXI JUARISTI

Hainbat eremutako jendeak osatzen du lan talde berria; ‘Jakin’-ek egun dituen erronkei serio erantzuteko taldea bildu dugula uste dut” “

‘Jakin’ gidatzeko erron-kari gogotsu ekin dio Lorea Agirrek. RUBEN PLAZA

Page 8: deia.com euskal kulturaren kolore guztiakstatic.deia.eus/docs/2014/12/05/ortzadar061214_11961.pdf1956-1961: SORRERA, LEHEN ZEN-TSURAREN ATARI 1956ko udazkenean sortu zen Jakin, Arantzazun,

Larunbata, 2014ko abenduaren 6aazkena08 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Urte hark eman zuen berea: aldizkarirako euskal idazleen arteko hizkuntzareki-ko batasun-bide bat. Ez zen gutxi izan”

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA 1959 URTEgrafiak

‘JAKIN’eko 1959 hura

Datorren astean...

Kepa Murua

Jakin-eko kidea

Jakinlarien bileretako bat, Arantzazun. Han ziren, besteak beste, Atxaga, Arregi, Pago-la, Xarriton, Azurmen-di eta Torrealdai. JAKIN

Joseba Intxausti

JJAKIN aldizkariaren urte bat aukera-tu, eta garaiko inguruabarrak gogo-ratzeko eskatu didate, neuk urte hau-tatu horretan bizi izandakoaz zerbai-

ten berri eman dezadan. Bi urte barru, aldizkaria sortu zenetik 60 urte beteko dira, eta non aukeraturik ez zait falta. Nik orain 1959ko urteari helduko diot. Hiru urte lehenago jaiotako aldizkaria umea zen, artean, inprimategira heldu gabea, polikopiatua soilik, eta umezurtz geratzeko arriskuan zegoen, lehen sortzai-leek (I. Bastarrika, I. Bereziartua, I. Urbie-ta, F. Mendizabal) aurreko urtean erabaki baitzuten aldizkaria zuzendari gazteagoen eskuetan uztea.

Kepa Enbeita eta neuri suertatu zitzaigun erreleboa hartzea. Abagune eta ohorea izan zen eskaintza. Gutxi-asko, honela banatu genuen lana bion artean: Kepak laguntzaile eta harpidedunekiko zereginak hartu zituen, idazteari uko egin gabe; nire aldetik, idazlanak bildu, idazleekin harre-manak zaindu eta bion artean zenbaki bakoitza paratzea izan zen. 1959ko urte hartan, hizkuntza idatzirako irizpide zahar berritu bat iritsi zitzaigun eskuetara, aldizkarian lehendik ere kezka-garria zen arazo bati irtenbidea bilatzen lagunduko ote zigun pentsarazi ziguna. Euskaltzaindiak arau orokor bat onartu, eta euskal hitzen jatortasuna nondik nora epaitu behar zen adieraziz agiria zabaldu zuen urte horretan. Aldizkarian genbiltza-nontzat –idazle, irakurle nahiz zuzendari-tzako izan– pisu handiko irizpidea zen Euskaltzaindiarena: hitzen jatortasuna neurtzeko horietako bakoitzak zuen era-bilpen-tradizioari begiratu behar zitzaion, eta ez hitzaren mailegu-jatorri hutsari.

Aldizkarian, jada eztabaidatua genuen hori eta, orokorki gurea bezalako aldizkari batean are larriagotzat ageri zitzaigun ter-minologiaren buruhaustea genuen tarteko, teologiatik bertatik hasita zientzia zeha-tzetako hizkerarainokoa. Euskaltzaindiak ez zion orduan heldu gure beste arazo honi; baina samurtu egin zigun ibilbidea. Aldizkariaren urte hartako udako zenba-kiak espresuki aitortu zion Akademiari bere gidari zeregina: “Gidari zaitugu. Orta-rako jaio zinan”. Aldizkariak eliz Ikastegie-tan zituen lankideek ere irizpide berarekin jokatu zuten hurrena gure agerkarian, urte hartatik 1964ko Jakin-en barneko eraba-kietaraino lehenengo, urte bereko Baiona-ko (1964) eta Ermuko Idazle-Bileretaraino (1968: aldizkariaren 32-33. zenbakian) eta, azkenik, Euskaltzaindiaren Batasun-Ba-tzarreraino (Arantzazu, 1968). Dena den, ez zen gertatu hori eztabai-darik gabe, Euzko-Gogoaren eta Orixe-ren lan saiatuarekin etenen bat sortu gabe alegia, hizkuntza batasunak (poli-tikoak bezalatsu) ez baitira errazak iza-ten. Dena den, urte hark eman zuen berea: aldizkarirako euskal idazleen arteko hizkuntzarekiko batasun-bide bat. Ez zen gutxi izan, zeregin handia-goetara pasatu aurretik.