GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an...

16
JOAN MARI TORREALDAI 1942 2020 [ ] Mendeetakoa, latza gure ondarea erauzi eta arrastan daraman marea. Langile nekaezinak lan amaigabea, alerik ale bildu zenuen area. Euskara izan zedin jakintzaren mendu eta euskara jakintza eta pentsamendu. Ekinean egina denak jakiten du nola bilakatzen den area zimendu: Hezurdura bat hitzen mami beztuari eta arnasbideak arnas estuari Euskararen begiak mundu arrotzari, letrak eta papera gure ahotsari. Eraikiaz erantzun zenion bortxari. Ta ankerrek ta koldarrek ohi duten moduan, gauean, bizkarretik eta desorduan, gizon jakintsu baten bizitza onduan, kolperik bortitzena heldu zen orduan. Mina muinean sartu zizuten unetik ere eman diguzu ikaskizunetik. Zenbat jakintza doan zure hutsunetik... jarraituko ahal dugu utzi duzunetik! Maialen Lujanbio berria GEHIGARRI BEREZIA Larunbata, 2020ko abuztuaren 1a EIDER EIBAR

Transcript of GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an...

Page 1: GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. «Se- minarioak

JOAN MARI

TORREALDAI

1942

2020[ ]

Mendeetakoa, latza

gure ondarea

erauzi eta arrastan

daraman marea.

Langile nekaezinak

lan amaigabea,

alerik ale bildu

zenuen area.

Euskara izan zedin

jakintzaren mendu

eta euskara jakintza

eta pentsamendu.

Ekinean egina

denak jakiten du

nola bilakatzen den

area zimendu:

Hezurdura bat hitzen

mami beztuari

eta arnasbideak

arnas estuari

Euskararen begiak

mundu arrotzari,

letrak eta papera

gure ahotsari.

Eraikiaz erantzun

zenion bortxari.

Ta ankerrek ta koldarrek

ohi duten moduan,

gauean, bizkarretik

eta desorduan,

gizon jakintsu baten

bizitza onduan,

kolperik bortitzena

heldu zen orduan.

Mina muinean sartu

zizuten unetik

ere eman diguzu

ikaskizunetik.

Zenbat jakintza doan

zure hutsunetik...

jarraituko ahal dugu

utzi duzunetik!

Maialen Lujanbio

berriaGEHIGARRI BEREZIA

Larunbata, 2020ko abuztuaren 1a

EIDER EIBAR

Page 2: GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. «Se- minarioak

2 BERRIA

Larunbata, 2020ko abuztuaren 1aJOAN MARI TORREALDAI [ 1942-2020 ]

Garikoitz Goikoetxea

Habea zen, lau zu-tabe sendotanjositako habea:Arantzazu, Ja-kin, Euskaldu-non Egunkaria

eta Euskaltzaindia. Habe bat gal-du du euskarak, eta euskal kultu-rak, eta Euskal Herriak: Joan MariTorrealdai hil da. 77 urte zeuzkan.Ia 60 urteko ibilbidea egin dugo-goetan eta ekintzan.Euskal kultu-rako intelektual handietako batizan baita Torrealdai, eta euskal-gintzako ekintzailea. 60 urtekoibilia egin du, baina haren herio-tza ez da bidearen azkena: habegainean jarraituko dute Torreal-dairen altzoan sortutako eta hazi-tako egitasmoek. Besteak beste,BERRIAeuskarazko kazeta naziona-lak, Egunkaria-ren oinordekoak.Minbiziarekin egin ditu azken

urteak: 2015ean jakinarazi zuenhezur muineko minbizia atze-man ziotela, eta Egunkaria itxiondoren atxilotuta egon zenekotorturekin lotu zuen. «Esatennuen hezur muineraino min eginzidatela, eta hezur muinean ager-

tu zitzaidan minbizia». Osasungorabehera bat baino gehiagoizan du urteotan. Azken asteetanokerrera egin du osasunak, etaatzo hil zen, etxean, senideak etaadiskide gertukoenak agurturik.Usurbil (Gipuzkoa) izan du bi-

zilekua urte hauetan, eta hangobeilatokian jarriko dute hil kape-ra gaur: 09:00etatik 13:00etara,eta 16:00etatik 20:00etara.

Bizkaitarra zen sortzez Torreal-dai, Forukoa. Baina haren ibilbi-dean giltzarria izan da beste lekubat ere: «Esan liteke biologikokiForuan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zenOñatiko santutegira (Gipuzkoa),seminariora. 12 urte zituen. «Se-minarioak ziren euskal unibertsi-taterik ez zegoen herri honetakounibertsitateak». Zazpi urte eginzituen Arantzazun. Borborka ze-goen santutegia: basilika berri etaberritzailea eraikitzen ari ziren,intelektual ugariren bilgune zen,eta Euskaltzaindiak han egin zi-tuen batzar erabakigarriak —tar-tean, 1968koa, euskara batuarensorrerakoa—. Euskal Herrirakobegiak ireki zizkion ArantzazukTorrealdairi, 2016an BERRIAn kon-tatu zuenez: «Txokokerien gaine-tik Euskal Herria osotasune-an ulertzeko modu batzor diot Arantzazuri».

‘Jakin’-en hasi

Euskal kulturgin-tzan murgiltzekoabiapuntu ere izanzitzaion Arantzazu.Torrealdai semina-riora iritsi eta gutxi-ra sortu zuten Jakinaldizkaria, 1956an;ikasleek egiten zu-ten. Torrealdai ge-rora sartu zen talde-an, 1963an.Ateuga-ri ireki zion: «Irtee-ra handia izan zen».Baina zaila zenegoe-ra, zentsuragatik. To-rrealdai sartzean halazegoen; 1964an bai-mendu zuten, eta be-rriz isildu 1969an. To-rrealdai zen zuzendari.Zentsura izan zuen az-tergaietako bat gerora.

Jakin taldeko kide gisa, euskarabatuaren bultzatzaile nagusieta-ko bat izan zen, eta hala jarraitudu hamarkada hauetan. 1975eaneuskaltzain urgazle izendatu zu-ten, eta oso 2007an. Orain bi urte,1968ko bilkuraren urteurrenean,hark irakurri zuen Euskara ba-tuaren adierazpena, Arantzazun.Jakin isilarazirik, ikasketak sa-

kontzera jo zuen 1969an Torreal-daik. Tolosara (Okzitania) joan zen,Manex Erdozaintzi-Etxartekin —frantziskotarra zen hura ere—. Te-ologian lizentziatu zen. Pariserajoan zen gero, Soziologia ikastera,68ko Maiatza igaro berri zelarik.«Munduaren erdigunea irudituzitzaidan, talaia pa-regabea».

Arantzazu ipar, Jakin ekialde, ‘Egunkaria’ hego, Euskaltzaindia mendebal. Euskalgintzan ekintzaile,euskal kulturan erreferentzia. 60 urteko bide oparoa. Joan Mari Torrealdai hil da. Bidegabekeriarenikur izan da: minbiziak eraman du, ‘Egunkaria’ itxi ostean jasandako torturekin lotu zuen minbiziak.

Intelektual bat

Euskal Herriari

Herri ekimena izan dulan esparru, eta benetansinetsi du: «Daukagunhoberentxoena herriekimenari zor diogu»

Page 3: GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. «Se- minarioak

3BERRIALarunbata, 2020ko abuztuaren 1a [ 1942-2020 ] JOAN MARI TORREALDAI

Frankismoaren hondarrak zi-

ren, eta indartzen ari zen euskara

eta euskal kultura berpizteko

mugimendua. 1975ean itzuli zen

Torrealdai Paristik, eta parte har-

tu zuen Elkar argitaletxea sortzen

eta Jakinmartxan jartzen. 1977an

lortu zuten aldizkaria kaleratzeko

baimena, Torrealdai zuzendari

zela. Bazen arazo bat, ordea: «Ur-

teak neramatzan aldizkarietako

zuzendari, eta titulurik ez. Eta le-

gez titulua behar». Informazio

zientzietan lizentziatu zen EHU

Euskal Herriko Unibertsitatean,

tesina honekin: ETB eta euskara.

Lana eta herri ekimena1990. urtea giltzarri izan zen To-

rrealdairen bizitza profesionale-

an, bi mugarri handirekin. Bat:

Euskaldunon Egunkaria sortu

zuten, Torrealdai bera Editorial

Kontseiluko buru zela. Eta bi: Ja-

kin frantziskotarren babespetik

atera zuten, eta beregain bihurtu.

Garai hartan sartu zen Jakin-en

Arantxa Begiristain, idazkari gisa.

Lan eta ahalegin handiko urteak

izan ziren: «Orduak eta orduak

egiten genituen, baina neke sen-

tsaziorik gabe». Hala du gogoan

Torrealdai. «Nekaezina zen: egin,

egin eta egin. Exijentea zen bere

buruarekin: gauzak ondo egitea

gustatzen zitzaion». 30 urte egin

dituzte elkarrekin. Lanari ematen

zion balioa maiz nabarmendu

zuen Torrealdaik jendaurrean:

«Lanak asko dezake, proiektuan

sinetsi eta ilusioz jardunez gero».

Mikel Arrizabalaga adiskideak

ere gogoan du nolako keme-

na zuen lanerako; elkarrekin

urteak egin dituzte mendian.

«Donejakue bidea hamabost

egunean egin ge-

nuen, eta gera-

tzean esaten zi-

dan: ‘Ni neure-

an sartuko nauk’.

Eta kontzentratu

egiten zen lanean».

Langilea zen, bai-

na ez bakarrik aritze-

koa. Lan kolektiboan

sinesten zuen, taldean.

Urteotan sariak jaso ditue-

nean beti nabarmendu du hori.

Hala esan zuen, adibidez, 2016an,

Manuel Lekuona saria jasotzean:

«Ipotx bat naiz erraldoien bizkar

gainean igoa. Erraldoi askori zor

diot zuen aurrean egotea. Nire obra

zerbait bada, obra kolektiboa da».

Bazuen beste uste sendo bat ere:

herri ekimena ardatz gisa ikusten

zuen, ez egotea instituzioek egin

zain. Hala esan zuen Hizkuntza

Eskubideak Bermatzeko Proto-

koloaren aurkezpenean, 2016an:

«Herri ekimenak ikaragarri de-

zake, kudeaketa on batez lagun-

durik. Daukagun hoberentxoena

herri ekimenari zor diogu». Ho-

rrekin lotuta, haren «militan-

tzia» goraipatu du Arrizabalagak:

«Euskal Herriarekin, euskarare-

kin eta euskal kulturarekin zeu-

kan konpromisoa. Horien maita-

lea zen. Oso barrutik bizi zituen».

Amesgaiztoa2003an kolpea iritsi zen. Euskal-

dunon Egunkaria indarrez itxi

zuen Guardia Zibilak, eta atxilo-

tuta eraman zuten Torrealdai.

Bost urtean isilik izan zuen tor-

turatu egin zutela. Zauri sako-

na ireki zioten. Mendian ere

nabari zitzaion. «Egunkaria-

rena gertatu arte, beti hanka

bolak ikusten nizkion, beti jo-

aten zen aurretik; ordutik,

atzetik. Ez zeukan horrenbes-

te indar, burua beste nonbait

zeukan...». Min pertsonala

zen, eta profesionala. «Sarras-

kia» egin ziotela salatu zuen:

RGUTUNAManex Torrealdai Gorriti

Joan Mari Torrealdairen semea

Ez adiorik, aita

Kaixo, aita. Goizeko

bostak dira, orri txuri

bat dut aurrean, eta

milioika ideia buruan

bueltaka. Zuk oso ondo ezagu-

tzen duzun sentsazioa da hau.

Ni, berriz, zu niretzat zaren guztia

orrialde honetan laburbildu

nahian nabil, idazteko abilezia

gutxiz eta malkoei ezin eutsiz.

Esan izan didate, Nolako zura,

halako ezpalaesaerari helduz,

nola den posible idazlearen seme-

ari ez gustatzea idaztea edo ira-

kurtzea... eta horrela da, bai. Bai-

na orain, gure bizitzako memento

zailenetako batean, hemen nago,

boligrafoa eskuan, zu hainbeste-

tan egon zaren moduan.

Maite zaitugu, aita, joan zaitez

harro. Aita izeneko mendi hone-

tan gailurrera iritsi zara.

Badira urte batzuk, gaitza dela

eta, ezin izan dugula mendira

joan, ezin izan dugula gailurra

konpartitu, baina jakin ez dela

mendirik egon eta ez dela egongo

zutaz gogoratuko ez naizenik.

Asko irakatsi didazu mendiaz,

zure bizitzaren parte zen mendia,

eta niri afizio hori maitatzen ira-

katsi didazu. Gogoan duzu Anda-

tzara ilunpean joan eta ardi ba-

tzuen begiek eman ziguten sus-

toa? Ez dut inoiz ahaztuko.

Ez dut ahaztuko Ezina dena Eki-

nez Egin daitekeenik edo aldapa

handiak pauso txikiak eta asko

emanez jaisten direnik ere. Gailu-

rraren satisfazioa lortzeko lan egi-

ten irakatsi didazu; mendiko lezio-

ak ikasten nenbilelakoan bizitzan

ibiltzen ikasi dut. Mila esker, aita.

Badakizu, hala ere, mendi guz-

tiak ez direla xamurrak izan; azal-

du dira otsoak ere. Baina borroka-

tu gara, beti borrokatu gara, zuk

esaten zenidan bezala, «Torrealdai

batek ez du inoiz amore ematen»,

eta erakutsi diguzu ongi ezetz!

Eta, malko hauei eutsiz, orria-

ren amaierara iristen ari naiz,

orria amaitzean azken urteetako

maratoi honen amaierara iritsiko

garen beldur eta penaz. Zoritxa-

rrez, behin baino gehiagotan

pentsatu dut amaieraz, badakigu

inoizko lasterketa gogorrena egi-

ten zabiltzala eta deskantsatu be-

harra ere baduzula. Baina ez dut

nahi zu joatea, ez dut nahi hau

izatea zuzenduko didazun azken

testua, ez dut agurtu nahi.

Ez dut, Imanolek dioen bezala, zu

hiltzen zaren gauean lo lasai egingo,

ez. Baina etorriko dira egunak lasai

lo egingo dugunak eta bizitzari

kantatuz mundua dantzan jarriko

dugunak, zuk eman baitizkiguzu

mila motibo kantatzeko alai.

Harro egon, aita, oso harro

egon, ezpal honek badaki zer-no-

lako zura izan behar duen eta.

Maite zaitut.

eramandako paper asko ez ziz-

kioten itzuli, eta bueltatu zizkio-

tenak desordenatuta zeuden. «Ez

da borondaterik gabe egina. Eza-

batu egiten dizute memoria, ba-

dakite-eta ni bezalako baten in-

darra bere dosierretan dagoela.

Nire informazio bilketetan oinarri-

tutako lanik ez dut egin ordutik».

Urte luzeetako kalbarioa iritsi

zen gero: 11 urteko auzibide luze-

ak, auzi nagusia eta ekonomikoa.

Minez, baina lanean jarraitu zuela

dauka gogoan Begiristain idazka-

riak: «Sufrimendua barrutik era-

maten zuen. Saiatzen zen sufri-

menduaren barruan aurrera egi-

ten, eta besteei ere eginarazten».

Baina mina, erraietaraino sartu-

tako mina, azalera atera zen: min-

bizia atzeman zioten 2015ean. Eta

zuzenean lotu zuen torturarekin.

Mugatuago, baina ibili da jen-

daurrean urteotan: liburuak argi-

taratu ditu, sariak jaso, hitzaldiak

eman... Jakin-en erreleboa eman

zuen 2014an, 42 urte zuzendari

egin ostean, baina inguruan segitu

du «osasunak lagundu dion guz-

tietan», Begiristainek dioenez.

Baina itzali da. Igandean agurtu

zuen Arrizabalagak. «Libre senti-

tzen zela esan zidan, lasai zegoela».

Usurbilen bizi izan da urteetan.

«Herriko erreferenteen artean

egon da», azaldu du Xabier Arre-

gi lagun eta alkate ohiak. 1990etik

izan dute erlazioa euskalgintzan.

Beste heriotza esanguratsu bat

Usurbilen: «Artzetarrak, Zume-

ta, Torrealdai... Herri honen piz-

kundeari ekarpen izugarria egin

diote, eta badoaz. Belaunaldi be-

rriok hartu beharko dugu ardura».

Eusko Ikaskuntzaren

Manuel Lekuona saria

jaso zuen 2016an.

JON URBE / FOKU

Page 4: GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. «Se- minarioak

4BERRIA

Larunbata, 2020ko abuztuaren 1aJOAN MARI TORREALDAI [ 1942-2020 ]

JOAN MARI TORREALDAI

19422020[ ] «Nire eskarmentuko lezioa esaldi honek bil dezake: ezina ekinez egina. Abiatzerakoan

lortezinak ziruditen hainbat ekimen, ekinaren poderioz, burutzera iritsi izan gara»

RIRITZIA

Iñaki Uria

‘Euskaldunon Egunkaria’-ko kontseilari ordezkaria

Basamortuak

zeharkatzen

Prentsa Euskaraz!»harrezkeroztik ha-markada eman ge-nuen Argia-kook

Euskal Prentsan hurrengo hel-burua genuen Egunkariaalda-rrikatzen, amesten, diseina-tzen eta prestatzen. Luzea izanzen 80ko hamarraldiaren ze-harkaldia.Bukaera aldera, Argiaeta Ja-

kinhurbildu ginen lehendabi-zi. Elkar ondoren. Elkarren be-harra genuen. Jakitun ginenArgia-koak.

1990eko abenduaren 6anEgunkariaargitaratu zenean,Editorial Kontseiluko ardura-duna zen Joan Mari. Egunero-ko zereginean erredakzioa zu-zentzen genbiltzanok babesabehar genuen, eta babesa es-kaini zigun.Honela, beste basamortu

baten zeharkaldia hasi zen.Ekonomia larri, barne krisiapiztuta, erakunde publikoenboikota, Joxemiren minbizia...gogorrak izan ziren sortuondoko lehen urteak ere. Uste

zuten eroriko ginela. Denborakontua zela. Basamortuanurik gabe itoko ginela.Joxemi hil zenean, 93ko ur-

tarrilean, elkarri begira geratuginen Joan Mari eta biok. Zu tani, ni ta zu... Eta Martxelo to-patu genuen. Egunkaria-k lu-zaroan izan zezakeen zuzen-daririk egokiena. Jaurlaritzak ezarritako diru-

laguntza basamortuan jarrai-tzen genuen. Eta berriz ekingenion «diplomaziari» JoanMari eta Martinekin. Bideaegin genuen, eta iritsi ginen94ko akordiora.Bilera bakoitza prestatzeko,

bazkaria eta bazkalondoa.Edota mendi ibilaldi luzeak.Indarraldiak eta txakalaldiak.Indarra buruan zela ikasi nion.Elkarrekin luze jarduten ge-nuen, eta erraz konektatzengenuen. Bagenekien begiak lu-zera begiratzen jarri eta urra-tsak banan-banan egiten. Hel-buruak zehazten joan, eta er-dietsi ahala berriak ezartzen.Azkarra zen, argia, zorrotza.

Martin ohorezko lehenda-kari, eta Joan Mari lehendakarijarri zen. Euskaldunon Egun-kariaonenean zegoen. Sekulabaino irakurle eta iragarlegehiagorekin. Jauzi bat emate-ko prestatzen ari ginen. Or-duan itxi zuten. Asko sufriarazi ziguten.

Minbizia garatu zuen Inmak,eta hil egin zen. Bere buruazbeste egitera eraman zuten Pe-llo, eta bere buruaz beste bategin zuen. Minbizia Martxelok,eta gainditu egin zuen. JoanMariri, ordea, hezurren mui-neraino sartu zioten minbizia.Torturak, kartzela... Beste ha-markada bateko basamortuluzean, Auzitegi Nazionalarenaurrean geure buruaren de-fentsan jardun behar izan ge-nuen. Epaiketa nagusia etaekonomikoa. Zalantzen etabeldurren itolarrian.Absolbitu gintuzten, baina

errudun ginen. Egunkariasor-tu egin genuen. Baimenik es-katu gabe. Bizi eta iraunaraziegin genuen.

Eskerrik asko,

Page 5: GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. «Se- minarioak

5BERRIA

Larunbata, 2020ko abuztuaren 1a [ 1942-2020 ] JOAN MARI TORREALDAI

JOAN MARI TORREALDAI

19422020[ ]«Memoriaren berreskurapenean, badirudi dena hildakoetara mugatzen dela. Errepresio

kulturala eta linguistikoa aintzat hartu behar da. Zer da zentsura, errepresioa ez bada?»

RIRITZIA

Beatriz Zabalondo

BERRIA Taldeko lehendakaria

Miraz

Urte asko dira behi-nola entzutez eta li-buru-kazetetatikezagutu genuen gi-

zon hura lehenengoz aurrezaurre ikusi nuena. Laurogeitahamabia izango zen, Jakin-eko bulegoarekin partekatzengenuen korridore hartan.Atzera-aurrerako batean; hurahonantz eta ni harantz, edo al-derantziz. Agur soil bat beste-rik ez. Nire bizitzako egutegianez dago egun seinalaturik ho-rretarako. Hantxe izan zela.Mira nion euskaraz hain ederkiegiten zuelako, nola ahozkoanhala idatzian. Ideia interesgarrieta niretzat berri haiek era lauulergarri errazean adieraztekogauza izateagatik nion mira.Nik aditzeko hizkeran. Edo-nork gozatzeko eran.

Aurreko urteetan Egunka-ria-ren proiektuko «kide» iza-nagatik, ez genuen elkar eza-gutu. Joan Mari makineria bu-ruratzen eta gu tresna txiki batieragiten ari ginen eta. Ikasten.Ahal genuentxoa ematen. Egunkaria-ren lehen urtee-

tan ikasten, eta, ondokoetan,pasilloaren ilunpea zeharkatueta gure txokora hurbiltzen ze-nean, Paulorekin edo Andore-kin hitz egitera, gu belarriakerne: ikasten orduan ere. Zu-zeneko harremanik ez artean.Erreferentzialtasuna. Miranion idazle sasoiko hari. Betilan eta lan ari zen hari. Zerproiektu ezinbestekotzat haingarbi zeukan intelektual hari.Begira egon barik, egin egitenzuen behargin hari. Herriarenlaguntza eta bermeari hain-besteko fedea zionari. Halaikusten nuen nik sasoi haietan. Handik urte batzuetara bil-

du ginen bigarrenez Egunka-ria-ra, eta han jarraitzen zuenJoan Marik. Makineria ordura-ko dezente hobetuta eta olioz-tatuta ari zen. Martxa oso one-an ziharduen; euskarazko ka-zetaritzaren habe nagusiakkokatua eta finkatua zirudien.Eta horrekin amets garrantzi-tsuenetako bat osatua eta be-tea ikusi zuen. Ziur naiz.Ondotik etorri zen ankerke-

riaren lekukotasun neurriga-bea jaso zuen, bere larruan. Ezdaukat ahazteko Joan Marirensaminaren tamaina Jakin-ekobere bizi guztiko lana izanzenaz biluztu zutenean,eskuetatik kendu ziotenean,ezer gabe utzi zutenean. Beti-ko iltzatuta geratu zitzaizkionhori eta gau malapartatu har-tan agur esatean etxekoenbegiratua. Barrua erre zioten.Joan Marik utzi diguna ezin

da neurtu. Bere legatua lan,idatzi eta izendapen-omenal-dietatik harago doa. Bizitzakulturan uztartu eta kulturabizitzari lotzeko mira emandigu. Eta euskarazko kazetabatean sinesteko indarra. BE-RRIAren esker ona bera dago-en tokiraino iritsiko da, gaureta betiko.

, Joan MariInformatzeak

zenbat balio duen

Page 6: GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. «Se- minarioak

6 BERRIALarunbata, 2020ko abuztuaren 1aJOAN MARI TORREALDAI [ 1942-2020 ]

JOAN MARI TORREALDAI

Maider Galardi F. Agirre

Garaia da. Orduada. Orain da».Hala zioen JoanMari Torreal-daik Gaur ire-kiko ditu ateak

dokumentalean (2015), Euskal-dunon Egunkaria-ren sorrerazgaldetuta. Erabat sinetsita zegoeneuskarazko egunkari nazionalaegiteko garaia zela hura: «Ezta-baida utzi, eta egin dezagun». To-rrealdairen moduan, beste hain-bat euskaltzalek ere bat egin zu-ten proiektuarekin. Tartean izanziren Imanol Murua Uria kazetarieta EHU Euskal Herriko Uniber-tsitateko irakaslea, Nerea Azur-mendi kazetaria, eta Txema Auz-mendi kazetari eta jesuita. Gogo-an dute 1980ko hamarkadarenamaieran eta 1990ekoaren hasie-ran egindako lan eskerga. Ba-tzuek erredakzioan, beste ba-tzuek bideragarritasun ekonomi-koa antolatzen, eta beste batzuek«diplomazia lanetan». Nagusikizeregin horretan aritu zen Torre-aldai, «pixkanaka horma lodiakhausten eta ateak irekitzen».

1980ko hamarkadaren amaie-ran, Argia aldizkariaren bueltan

sortu zen egunkariaren proiektua-ren gaineko gogoeta. Unibertsita-tetik irten berria zen orduan Mu-rua, baina Argia-n kolaboratzenzuen ordurako, belaunaldi berekobeste hainbat kazetarirekin bate-ra: «Denbora gutxi generamala,ohartu ginen egunkariaren ideiaoso serio hartua zutela, egunkariamartxan jartzeko garaia zela era-bakia zutela... Tokatu zitzaigunmomentu egokian leku egokianegotea, beste batzuek pentsatu zu-tena martxan jartzeko». Egunka-ria sustatzeko taldean zeuden Pe-llo Zubiria, Iñaki Uria, Josu Landaeta Joxemi Zumalabe bera.

Aldizkariko talde hark, ordea,ondorioztatu zuen beharrezkoazela talde sustatzaile indartsuagoeta zabalago bat sortzea proiek-tuari babesa emateko, eta, asmohorrekin, 1989ko azaroaren 1eanbilera bat egin zuten Donostian,EKB Euskal KulturarenBatzarreak deituta.Bertan parte hartu zuenTorrealdaik —Jakinekozuzendaria zen, eta bes-te zenbait taldekide ereizan ziren bilera hartan—.Hilabete geroago, berriz,Durangoko Azokan,Euskaldunon Egunka-

Oroitarazi du, gainera, EuskoJaurlaritzak garai hartan bazuelaeuskarazko egunkari publiko batsortzeko proiektua, eta talka izanzela hori: «Gu beste proiektua gi-nen, Jaurlaritzarena ez zena».

Azurmendik uste du «bermea»izan zela prozesuan Torrealdai,Auzmendi, Ugalde eta Zumalabe—beste batzuekin batera— alboanedukitzea: «Haien lana erabaki-garria izan zen. Hori gabe ere ba-zuen sinesgarritasuna, baina sen-dotasuna eta bermea ematen zio-ten proiektuari». Muruaren ustez,Jakinek zuen «mundu ikuskera»eraman zuten Egunkaria-ra: «Ja-kinen izpiritu oso irmoa zeukaten:kulturgintzak autonomiarekin jo-katu behar zuela. Gurera ekarrita,guk kazetaritza independenteagenuen». Ez zuten berehalakoanbabes instituzionalik lortu, ordea.

Nolanahi ere, proiek-tuak ez zuen atzera-buel-tarik ordurako. 1990ekouztailaren 15ean jaialdi bategin zuten Donostiako be-lodromoan, eta orduan ar-gitaratu zuten zero zenba-kia. Handik ia bost hilabe-tera kaleratu zuten lehenzenbakia, abenduaren

6an. Eta, biharamunean, hurren-

Euskaldunon Egunkaria

‘Euskaldunon Egunkaria’-ren proiektua sorreratik bertatikbabestu zuen Joan Mari Torrealdaik, eta Egunkaria Sortzentaldean aritu zen, egitasmoarentzako sostengu bila. GeroraAdministrazio Kontseiluko kide gisa Torrealdaik egindako«diplomazia lana» goraipatu dute orduko lankideek.

Ateak ireki eta hormakgainditu

19422020[ ] «Oso zaila da rankinga zehaztea liburu beltz batean. Baina ‘Egunkaria’-rena ez litzateke

azken puntuan egongo: uste dut oso letra larri eta beltzetan agertu beharko lukeela»

ria izango zenaren oinarriak fin-katu zituzten, eta 1990eko urta-rrilaren 21ean aurkeztu zutenEgunkaria Sortzen taldea, proiek-tua bultzatzeko ardura hartu zue-na: «Hor ikusi zen Torrealdaikhartu zuela protagonismoa. Horsortu zen proiektu osoaren moto-rra, gerora Administrazio Kon-tseilua izan zena: fronte diploma-tikoa», nabarmendu du Muruak.

Auzmendi eta Azurmendi, biakizan ziren Egunkaria Sortzen-ekoeta Administrazio Kontseilukokideak. «Garai hartan, emakumegazte batentzat ohorea zen unehoriek partekatzea Martin Ugal-derekin, Joan Mari Torrealdaire-kin, Txema Auzmendirekin...»,kontatu du Azurmendik. Auz-mendi ere oroitzen da Euskal He-rriko hainbat herritan ibili zirelaeragileetako eta erakundeetako

ordezkariekin biltzen, proiektua-rentzat babesa lortzeko.

Ate joka eta sostengu bilaHerrietan egunkariaren aldekobatzordeak sortu ziren, baina to-patu zituzten hainbat oztopo bi-dean: «Oso zaila zen garai hartan.Mesfidantza handia zegoen», dioMuruak. «Ustez Torrealdaik ger-

tu zituen euskalgintzako zenbaitkideren aldetik ere bai. Berak esa-ten zuen sinesten zuela erabatgure proiektuan, eta gogorrakegiten zitzaizkiola han eta hemenikusten zituen mesfidantzak».

«Mesfidantza handiak»zeuden ‘Egunkaria’-renproiektuarekin, eta bide gogorra egin beharizan zuen Torrealdaik

Page 7: GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. «Se- minarioak

7BERRIALarunbata, 2020ko abuztuaren 1a [ 1942-2020 ] JOAN MARI TORREALDAI

goa. Euskaldunon Egunkariamartxan zegoen, horrenbestez.

Bidean nola egin aurreraEguneroko martxan batzuk etaate gehiago irekitzeko asmotanbesteak, bidean hasi zen Euskal-dunon Egunkaria. «Harrigarriada zer konfiantza ematen zigu-ten», dio Muruak: «Pentsatzengenuen: ‘Hauek ere gurekin dau-de’». Azurmendik gehitu du«ongi pentsatutako» proiektuazela Egunkaria-rena, eta Torreal-dairen rola nabarmendu du: «As-koren aurretik joateko gaitasunaizan du». 1994an lortu zuten au-rrenekoz Jaurlaritzak diru lagun-tza ematea: «Errekonozimendutxiki bat izan zen», dio Muruak. Auzmendiren ustez, «konfian-

tza handia» ematen zuen Torre-aldaik: «Bazekien nondik jo, nolaegin...». Gerora ere eutsi dioteAdministrazio Kontseiluan arituzirenean sortutako harremanari:«Aho zabalik begiratzeko modu-koa zen». 2003ko otsailaren 20anitxi zuen Guardia Zibilak Egunka-ria, eta harekin izan zen zieganAuzmendi. Egun haietan emanzion babesa ere ondo gogoan dau-ka. Hasieratik bukaeraraino «es-kuzabala» izan zen Torrealdai.

JOAN MARI

TORREALDAI

1942

2020[ ]«Euskalgintzak etorkizuna bere eskuetan hartu behar du, erakundeei begira gelditugabe: batasun estrategikoa behar du, akordio programatikoak adostuta elkarrekin»

Aurkezpena. ‘Egunkaria’aurkezteko agerraldia,1990ean: Zumalabe,Ugalde, Uria etaTorrealdai. EGUNKARIA

Enekoitz Esnaola

Egunkaria-ren aurkakoepaiketaren hasierarenbezpera da, 2009koabenduaren 14a; Ando-

ainen (Gipuzkoa) daude bost auzi-petuak, Martin Ugalde kultur par-kean: Txema Auzmendi, XabierOleaga, Martxelo Otamendi, JoanMari Torrealdai eta Iñaki Uria.Prentsaurrekoa eman dute, etaMadrilera eramango dituen auto-busean sartzera doaz. Haiek agur-tzera azaldu dira 50en bat kide.«Itzuliko gara, itzuliko gara». To-rrealdaik esan die itzuliko direla.Lehenago, azaldu du berriz ere«behartuta» eta «gogoz kontra»doazela Madrilera, 2003ko otsaila-ren 20ko itxiera operazioan beza-la, baina «burua goian». Itzuli zi-ren, itzuli zirenez: absoluzioa(2010eko apirilaren 12a).Epaiketaren lehen egunean de-

klaratu zuen hark, beste auzipe-tuek bezala. «Absoluzioa gutakobakoitzarentzat eta denontzat, ab-soluzioa Egunkaria-rentzat. Ezdugu beste emaitzarik ontzatemango», esan zuen epaimahaia-ren aurrean, Espainiako AuzitegiNazionalean. ETAko kide izatea,diruz laguntzea edo erakunde ar-matuaren dirua zuritzea leporatu-ta, bost auzipetuen aurka hamabieta hamalauna urteko kartzela zi-gorrak eskatu zituzten herri aku-sazio Dignidad y Justicia eta AVTelkarteek. Fiskaltzak kasua artxi-batzeko eskatua zuen. Euskaldu-non Egunkaria itxi zuten garaian,Administrazio Kontseiluko lehen-dakaria zen Torrealdai —eta Jakin-

eko zuzendaria, 1977tik—, eta, ze-hazki, hamalau urteko espetxeaeta hamabosteko inhabilitazioagaldegin zuten haren kontra. Aku-sazio guztiak ukatu zituen: «Gu-rea kristalezko etxea zen. Ez ge-nuen ezer ezkutatzen, ez genuela-ko ezer ezkutatzeko». Harritutaagertu zen Egunkaria-k ETA fi-nantzatzen zuela egozten zietela-ko. «Nola egingo genuen hori, hi-laren amaierara iristeko gai ez ba-ginen!». Euskararen aldeko militantziak

batzen zituen egitasmoko kideak,haren hitzetan, eta «obsesionatu-ta» zegoen kazetaren pluraltasu-na, autonomia eta independentziazaintzearekin, epaimahaiari azal-du zionez; bestela, ez zuen partehartuko edo segituko proiektuan.

TorturaEgunkaria-ren itxierako gaua:guardia zibil ugari joan ziren To-rrealdairen etxera, Usurbilera (Gi-puzkoa), goitik behera armatuta;han ziren Torrealdairen seme-ala-bak —10 eta 12 urtekoak—, eta me-trailetekin apuntatu zieten guar-dia zibilek. Egoerak markatu egin

zuen: «Izugarria izan zen seme-alaben aurpegian mina ikustea. Nihor bertan lur jota geratu nin-tzen». Erasoa ez zen horretan ge-ratu: «Gero nire materialen xahu-tzea etorri zen, material guztiarenbortxaketa. Idazkari judizialakesan zidan ‘zenbat paper duzun!’,nire errua izango balitz legez».Gehiago: «Hiru egun eta hiru gau

zutik eduki ninduten, lo egin ezi-nik, paretaren kontra. Deklaratze-ra eramaten ninduten. Jo egitenninduten. Plastiko bat erakutsi etabelarriraino eraman zidaten, me-hatxu eginez».Guardia Zibilaren esku bost

egun inkomunikatuta egin ostean,Torrealdai, Uria, Oleaga, Auzmen-di eta Xabier Alegria baldintzarikgabe espetxeratzeko agindu zuenJuan del Olmo instrukzio epaileak.Urte bereko martxoaren 14an utzizuen aske Torrealdai, Auzmendi-

rekin batera, hamabina mila euro-ko bermea ordainduta. Kartzelatikirten ostean, tratamendu psikia-trikoa jaso zuen; «gutxienez, urte-betez, eta, gero, noizean behin».Operaziotik hamabi urtera

eman zuen atxiloaldiko —«infer-nuko»— testigantzaren berri lehenaldiz jendaurrean: Baionako jar-dunaldi batzuetan, 2015eko apiri-laren 11n. Dokumentu bat azalduzuen, urte berean datatutakoa:«Usurbil, 2015.02.20. Atxiloketa-ren 12. urteurrena». Epaiketarenzain egondako urteak, epaiketabera eta horrek guztiak ekarritakoondorioak ere esplikatu zituen, etaalbiste bat eman: hezur muinekominbizia zeukala. «Prozesu guztiaizan da tortura: fisikoa eta psikolo-gikoa. Eta horren guztiaren ondo-rioak orain ari naiz pairatzen. [...]Ez naiz sendagilea, eta ez dut fro-garik aurkeztuko. Nire minbiziakerroak non dituen, ordea, nik garbidut, eta nire psikiatrak ere bai».Imanol Kerejeta zuen psikiatra, etaberretsi egin zuen azalpena.

Amaiera, handik 11 urteraBaionako testigantza eman zuene-rako, amaitua zegoen Egunkaria-ren auzi ekonomikoa ere: 2014kourriaren 14an, Gipuzkoako Lurral-de Auzitegiko 3. sekzioak artxiba-tu egin zuen. Han ere bazegoen au-zipetua Torrealdai, beste zazpi ki-derekin batera. Egunkaria-ko au-zipetu izandakoek ekitaldi bat eginzuten handik hiru egunera, MartinUgalde kultur parkean, eta Torre-aldaik egin zuen hitzaldia. Eske-rrak eman zituen, eta eskaera bategin: «Ez ahaztu».

‘Egunkaria’-ren aurkako bi kasuetan auzipetuzuten Torrealdai: itxierakoan, absoluzioa izanzen, eta ekonomikoan, artxiboa. 11 urtetik gorako«tortura fisiko eta psikologikoa» pairatu zuen.

«Ez ahaztu»

Auzmendi, Oleaga, Torrealdai, Uria eta Otamendi, 2009ko abenduaren 15ean, Madrilen, epaiketako lehen egunean. ANDONI CANELLADA / FOKU

Epaiketan, akusazioakukatu, eta absoluzioaeskatu zuen: «Ez dugubeste emaitzarik ontzat emango»

Page 8: GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. «Se- minarioak

8 BERRIA

Larunbata, 2020ko abuztuaren 1aJOAN MARI TORREALDAI [ 1942-2020 ]

JOAN MARI TORREALDAI

Ane Eslava

Lekukorik jaso gabehasi ziren oinez,bidea urratzen. 60urte baino gehia-goko bidea osatuadu Jakinek, nahiz

eta urte horietako batzuetan zen-tsurak isilarazirik egon. Taldea-ren arima izan da Joan Mari To-rrealdai: aldizkariaren zuzendariaritu zen 42 urtez, 2014ra arte, etaJakin talde historikoko kide izanzen Joseba Intxaustirekin, JoxeAzurmendirekin eta Paulo Agi-rrebaltzategirekin batera. Jakinfundazioko lehendakaria izan daazken urteotan. Euskaratik herriaegitea, kultura ardatz hartuta.Horra Jakinen jomuga. Torreal-dairen ekarria ezinbesteko akui-lua izan du zeregin horri heltzeko.Aldizkaria da Jakin, baina hori

baino askoz gehiago ere bai.Arantzazuko santutegiko (Oñati,Gipuzkoa) frantziskotarren ingu-ruan jaio zen taldea, 36ko gerra-ren ondoren euskarak zeukan ba-besleku nagusian. «Hango ikas-leen kontua izan zen: 1956anEuskaltzaindiaren gerraostekolehen biltzar irekia izan zen han,eta bertako gazte frantziskotarrekerabaki zuten zerbait egiten hasibehar zutela», gogoratu du In-txaustik. Ordurako prestatu zu-ten aldizkariaren lehen zenbakia,eta bertan agortu zen. Hori izanzen Jakin-en lehen jaiotza. Besteasko izan baititu, garaian garairaegokituz eta berrasmatuz joandelako. «Urte asko izan dira, go-rabehera asko, eta guztiari eran-tzun behar izan zaio, bide berriakasmatuz», adierazi du Intxaustik.Torrealdai 1963an sartu zen Ja-

kinen. 2016an Eusko Ikaskuntza-rentzat eginiko memorian jasozuen Jakin «beren plataformapropiotzat» zutela gerraostekobelaunaldiek, eta bera heltzerako«izena eta izana» zi-tuela taldeak. 1967analdizkariaren zu-zendaritza har-tu zuen —ari-tua zen aurrezere, 1964an—. Hala azaldu zuenegoera: «Jakinzer zen? Mantxetabat eta harpidetza mordoxka bat.Ez bururik ez gorputzik zuen, ezzuen lantalderik ez egiturarik».Planteamenduak aldatzen hasiziren: aldizkaria sekularizatu zu-ten, hiritartu, eta gaiak aldatu zi-tuzten, gizartearen kezkei eran-tzuteko. «Joan Marik komentu eta

eliza giro-tik kanpo-ko proiek-zioa egin

zuen», dio Intxaustik. «Ekarpenhori hari zor diogu zuzenean».Torrealdairen orduko zuzen-

daritza ez zen luzea izan, ordea:1969an, Espainiako Gobernuakaldizkaria argitaratzea debekatuzuen. Urte zailak izan ziren. Kan-pora jo zuten taldeko kide ugarik—Torrealdai bera Okzitaniako To-

rik luzeena, etenaldirik gabekoa,Torrealdairen zuzendaritzapean.«Kultur, pentsamendu eta saioaldizkari kritikoa» izatea jarrizioten helburu Jakin aldizkariari. 1975etik 1977ra, Euskal Herrira

itzuli eta Jakin argitaratu gabeegon zen urteetan, beste enkargubat hartu zuen Torrealdaik: Anai-tasuna aldizkaria zuzendu zuen.

Jakin

Ia 60 urteko bidea egin du Torrealdaik Jakinen. Aldizkaria izan dute ikur nagusi,eta Torrealdai bera izan zuen zuzendari 42 urtez, 2014 arte. Haragokoa da, ordea,Jakineko kide historikoen ekarpena eta itzala: itsasargi izan dira hamarkadetan.

Euskaratik herriaegiteko plaza

19422020[ ] «Desmemoria programatuaren ondorioak orain ere bizi ditugu. Gure belaunaldikook

eten izugarri bat genuen aurrekoarekin. Ez genuen eduki memoriaren transmisio bat»

losara joan zen, eta Parisera han-dik—. Intxaustik hartu zuen leku-koa 1970ean, «lankidetzari segi-da emateko» ahaleginarekin. In-dartu egin zuten taldea, eta bideberriak urratu —besteak beste,handik sortu zen UZEI Unibertsi-tate Zerbitzuetarako Euskal Ikas-tegia—. Funtsezkoa izan zen Milaeta Pili Larrea ahizpen laguntza.Azpiegiturarekin lagundu zieten,eta beste lan batzuk egin zituzten:«Artikuluak makinaz kopiatu, li-

buruak argitaratu,bazkideen fitxei ja-rraipena eman, bi-dalketak prestatu...», azaldu duMila Larreak. Ateak ireki zizkien:«Euskal kultura ezagutu eta eus-kara ondo menperatu genuen».Torrealdai 1975ean itzuli zen

Euskal Herrira, eta Jakinera bilduzen berriro. Beste bi urte joan zi-ren, ordea, aldizkariak argitara-tzeko baimena jaso arte. Orduanhasi zen Jakin aldizkariaren aro-

2014an erreleboa eman zuten Jakin aldizkarian: Lorea Agirrek hartu zuen zuzendaritza, talde baten babesarekin. JON URBE / FOKU

Page 9: GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. «Se- minarioak

9BERRIA

Larunbata, 2020ko abuztuaren 1a [ 1942-2020 ] JOAN MARI TORREALDAI

Bizkaiko aldizkari hura «krisitikateratzeko» zeregina hartu zutenIntxaustik eta biek. Jakin argita-ratzeko baimena heldu zitzaiene-an utzi zuten Anaitasuna-ko lana.1977tik 2014ra arte jardun zuen

Torrealdaik zuzendari. Aurrekourteak zenbatuta, 42 urteko ar-dura, eta ia 60 urteko bidea Jaki-nen, aldizkariaren zuzendaritzauztean fundazioaren lehendaka-ritza hartu baitzuen. Lekukoa Lo-rea Agirrek hartu zion aldizkarian.

Batasunaren aitzindari

Aldizkaria izan du plaza nagusiJakinek, baina handik haragokoada haren ekarpena eta itzala. Eus-kararen batasunaren aldeko lanada nabarmenetako bat. Batasu-naren bidea urratzen aitzindariakizan ziren aldizkarian. «Konben-tzituta geunden erabat premiaz-koa zela», kontatu du Intxaustik.Ez zen izan, hala ere, taldeko kidehistorikoek euskalgintzan egin-dako ekarpen bakarra: UZEI sor-tzea, Intxaustik euskararen histo-ria sozialaz egindako lanak, Azur-mendiren tesia eta argitalpenak,Agirrebaltzategi EKB Euskal Kul-turaren Batzarrearen lehendakarijardutea, Torrealdaik liburugin-tzaz egindako azterketak eta Eus-

kaldunon Egunkaria-n hartuta-ko ardurak... Euskalgintzaren er-digunean egon zen Jakin taldea.Lan ugari digitalizaturik jarriakdauzkate herritar guztien eskura.Hamarkada luzeetan egindako

bidearen aitortza jaso zuen lauko-teak 2018an, Gipuzkoako ForuAldundiaren Urrezko Dominare-kin: «pentsamenduan, kultureragiletzan, argitalpengintzan,euskal kulturan eta euskara ba-tuaren eremuan egindako lana»goraipatu zieten. Torrealdaik be-rak ekitaldian nabarmendu zuenaldizkari irekia egin zutela: «Ja-kinez da izan pulpitu, ez katedra.Plaza izan da. Herriko plaza, go-goetaren plaza eta lankidetzarakoelkargunea. Horregatik, pentsa-menduaren geografia zabaletikhurbildu zaigu jendea». Euskaraardatz gisara hartuta lantzen zu-ten funtzio hori: «Euskalgintza-ren zentraltasuna ez da esloganhutsa. Gure proposamen nagusiada herrigintzaren eraikuntzan».

JOAN MARI

TORREALDAI

1942

2020[ ]«Editorialak falta ziren, kazetariak, elkarteak... Hori zen orduko Euskal Herria, eta zentsurak giro hori eskatu egiten du. Gizartea hila da truke ideologikorik gabe»

RIRITZIA

Lorea Agirre

‘Jakin’ aldizkariko zuzendaria

EuskararenAmaiur honetan

Gizarteari lotzengatzaizkion lekuakbizitzaren zentzuarenberri eman lezake.

Joan Mari Torrealdai euskarareneta herriaren aldeko borrokatiklotu zaio herri izan nahi duengutasun honi. Zehatzago esan,euskalgintza herrigintzaren erai-kuntzaren erdigunean jartzetik.

Eta hori du bere bizitzaren zen-tzua, bizi duen lekua.Torrealdai hasiera berri bat da.

50eko hamarkadan, gerraostekolugorrian, bide berri bat ekarrizuen belaunaldiko kide da. Etenaeta segida, aldi berean, etorkizunbizigarri baten bide irekitzaile.Bide berriak, bide guztiak. Larre-koak eta noranahikoak. Bereziki

noranahikoak. Herentziarik gabejaio zen belaunaldi hark, tarteanTorrealdai, eskuzabaltasun osoz,baratze ongarritu bat utzi diguherentzian.Torrealdai kontzientzia bat da.

Kontzientziarik ez zegoen garaitikkontzientzia modan ez omen dago-en garai hauetarako irakaspen bat.Kontzientzia bat kate bati eusteko,lotzeko bezainbeste hausturak era-giteko. Berritzeko, berrasmatzeko.Garaiari erantzuteko. Kontzientziabat auzien garrantziaz jabetzeko,egin behar denaren eta egiten arigarenaren garrantziaz ohartzeko. Torrealdai konpromiso bat da.

Erdigune ez-ekidistante batetik,gizarte zibilean, euskalgintza be-regainean eta profesionaltasunmilitantean sustraitzen dena.Torrealdai taldetasun bat da. Bes-

teekin lankidetzan jarduteko gaita-suna eta egitasmoak –egiturak, betiegiturak– sortu arteko onik eza. Oi-

narriak jartzen, aldamioak altxa-tzen hainbat eta hainbat egitasmo-tan. Eta bereziki Torrealdai Jakinda, eta Jakin bera ulertzeko mo-duak ahalbidetu dio beste mila egi-tasmotan eragiletzan aritzea. Torrealdai galdera bat da. Zer da

euskarak behar duena, zer da herrihonek behar duena. Euskararenaskatasuna eta bizia defendatzeneman du bizitza. Mundu propioasortzen eta elikatzen. Geure baita-koak izan gaitezen, ez menpekoperpaus. Buru askiak eta askeak. Torrealdai pribilegio bat da

Euskal Herriarentzat. Sinbolobat, jada: euskararen aldeko bo-rrokagatik, borroka horrexegatikatxilotua izanagatik, torturatua,epaitua, epaiaren zain zazpi urteegon eta gero zorionez libre ateraizanagatik. Sinbolo bat, ez ordai-nik ordaindu gabe, halere. Eus-kararen Amaiur honetan, Torre-aldai gure lekua da.

RIRITZIA

Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Paulo AgirrebaltzategiJakinkideak

Joan Mari, ez adiorik!

Agur modu horixe mai-te huen bereziki, JoanMari, gure adiskideManex Erdozaintzi-

rengandik ikasia. Ez adiorik!Mendian hirekin ibili izan ga-

renok edo ibili direnengandik ja-kin dugunok ezaguna diagu hiremendiko martxa: besteok bainoindartsuagoa eta bizkorragoa iza-nik hi, eta mendi-bideetako gida-ri, aurreratu egiten hintzen men-dian gora; eta besteok ahal ge-nuen neurrian segika atzetik.Baina tarteka geratu egiten hin-tzen, eta atzekoen zain itxaron,berriro elkarrekin, taldean, non-dik norakoa ikusi eta gailurrera-ko bidea erabakitzeko.Bada, horrelaxe ezagutu diz-

kiagu hire burubide eta jokabi-dea euskal kulturgintzako alda-pan gorako igoera luze honetanere. Heure ekimenez eta ekinezaurreratu haizenean hainbat egi-tasmo abian jartzeko, jakin izan

duk itxaronaldia egiten, eta bileraantolatzen —bat edo gehiago—,proiektuaren norakoak elkarre-kin aztertu eta eztabaidatzeko,taldearen proiektu, plangintzaeta langintza bihurtzearren. Tal-de-lana predikatu diguk beti Ja-kin taldean, eta talde-lana anto-latzen saiatu haiz. Beste gauza bat ere erakutsi

izan diguk argi: euskalgintzareneta euskal kulturgintzaren ere-muak bere autonomia oneanegin behar dituela bidea eta lana.«Euskara — Euskal Kultura —Euskal Herria» burubidetzathartuta Jakin-en, autonomia es-katu eta zaindu izan duk arduraz:erakunde publiko nahiz alderdipolitikoekin errespetu eta elkar-lan egokian, baina bere bidetik.Eta asmatu egin dualakoan etadigualakoan gaudek.Heuk gidatu eta bateratu izan

duk gainera Jakin laukote «his-toriko» hau azken urte luzeotan.

Uste genian besteok hire aurretikjoan behar genuela. Orain mu-rriztuta gelditu duk taldea. Hiruron aldetik, bihotzez, ez

adiorik, Joan Mari!Jaun-andreok, euskal kultur-

gintzaren alorreko langile eta gi-dari handietan handia joan zaigu,egile eta eragilea, bultzatzaile etakoordinatzailea: kazetari etaidazle oparoa, euskal kulturarenikertzaile kritiko saiatua, euskalkultur ekimenen sustatzaile ke-

mentsua, euskal kulturako en-presa-zuzendari eta kudeatzaileeraginkorra; eta, euskaltzain ur-gazle gaztetatik eta euskaltzainosoa 2009tik aurrera, Euskarabatuaren defendatzaile eta prak-tikatzailea, batasuna ofizialduaurretik ere. Hori dena eta gehia-go izan dugu Joan Mari Torreal-dai. Betiere, Jakin aldizkaria etaproiektua bere ekimenen eta la-nen ardatz.Ez adiorik!

‘Jakin’-eko zuzendarihiru arotan jardun zuen:luzeena, 1977tik 2014ra.1969tik 1977ra zentsurajasan zuen aldizkariak

Intxausti, Azurmendi eta Agirrebaltzategi, Torrealdairekin. JON URBE / FOKU

Page 10: GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. «Se- minarioak

10 BERRIALarunbata, 2020ko abuztuaren 1aJOAN MARI TORREALDAI [ 1942-2020 ]

JOAN MARI TORREALDAI

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Joan Marik, batzorde-an egin dituen gauzezgainera, Euskaltzain-diari bere osotasune-an eman digu kronis-ta bat, lehen eskukoa

eta luxuzkoa. Egiten ari ginena-ren kronika egiten ari zen, eta az-tertzen. Horretan eduki du ikus-pegi osoago bat: Euskaltzaindia-ren soziologia bat egina zuen, etaegiten segitzen zuen». Halaxe de-finitu du Lourdes Oñederra eus-kaltzain, kide eta lagunak JoanMari Torrealdairen Euskaltzain-diko ibilbidea. Oñederrak ez zuenzuzenean harekin lan egin ba-tzordeetan, baina gogoratu duharen ondoan zuela eserlekua bi-lera orokorretan, eta harekin ba-tera egin zuela euskaltzain osoizateko urratsa, 2007an: «Nor-malean ez ginen ados egoten, bai-na oso ondo pasatzen nuen nikJoan Marirekin». Euskaltzain-diak 2005ean harturiko erabakibaten ondorioz sartu zen Torreal-dai Euskaltzaindira. Izan ere, era-kundeak erabaki zuen 75 urtetikgorako euskaltzainak emerituizendatzea, eta gazteagoak sar-tzea akademiara. «Joan Mari To-rrealdai izan zen emeritutasunhorren ondorioz euskaltzain osoizatera iritsi zirenetako bat»,azaldu du Andres Urrutia ordukoeta oraingo euskaltzainburuak.

Ez zen orduan hasi euskararenakademian lanean, ordea; ibilbi-de «oparoa» egin baitzuen urteanitzetan, Urrutiaren arabera.Hasieratik aritu zen euskara ba-tuaren alde, Euskaltzaindian ber-tan zein Jakin-en, euskara batuapraktikan jarriz. Euskaltzaindia-ren 90. urteurrenean, Euskal-tzaindia. Ekin eta jarrai liburuaidatzi zuen Imanol Murua Uriare-kin batera, 2009an. Eta Azkue bi-blioteka eta artxiboaren proiek-tuan buru-belarri aritu zen azkenurteetan, horren arduraduna bai-tzen. Puntueus fundazioko presi-dente ere ibili zen, Euskaltzain-diaren ordezkari.

Torrealdaik berak 2016an Ma-nuel Lekuona saria jaso zueneanazaldu zuenez, 1960ko hamarka-dan hurbildu zen Euskaltzaindi-ra, bi «zio» tarteko: alfabetatzeaeta euskara batua. Eta, hark oroi-tu bezala, haren kideek ere gogo-an dute nola bultzatu eta defen-datu zuen euskara batua, beti.2018an Arantzazun egin zutenEuskaltzaindiaren azken biltza-

19422020[ ] «Garai bateko hizkuntza moldean esanez, euskara batuak ez du euskara salbatuko,

baina euskara baturik gabe euskara ez da salbatuko»

Euskaltzaindia

Euskaltzaindian ere ibilbide oparoa egin zuen Joan Mari Torrealdaik. Euskarabatuaren sustatzaile nagusietako bat izan zen hasieratik, eta euskaltzain oso gisaAzkue biblioteka eta artxiboko buru izan zen. Euskaltzain emeritua zen 2017tik.

Euskara batu,kontatu eta biltzea

Joan Mari Torrealdai,

euskaltzain oso

izendatu zuteneko

ekitaldian, Foruan,

2009an.

MARISOL RAMIREZ / FOKU

Page 11: GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. «Se- minarioak

11BERRIALarunbata, 2020ko abuztuaren 1a [ 1942-2020 ] JOAN MARI TORREALDAI

rrean, hari eman zioten azkenekoadierazpena idatzi eta irakurtze-ko ardura: «Guztiok ulertu ge-nuen norbaitek merezi baldin ba-zuen hori irakurtzea Joan MariTorrealdaik merezi zuela, besteakbeste Jakin-eko zuzendaria izanzelako, eta Jakin-ek beti eutsi zio-lako Euskaltzaindiak harturikoeuskara batuaren bideari». Halagogoratu du Sagrario Alemaneuskaltzainak ere: «Arantzazunegindako bilerarako adierazpenaberak prestatu zuen, neurri handibatean. Noski, beste batzuek la-gunduta, eta guztien oniritziare-kin, baina bere gain utzi zen adie-razpen hori egitea, lehen ere arlohorretan egin zuen ekarpenahandia zelako, Euskaltzaindianeta Euskaltzainditik kanpo, eus-kararen, euskal kulturaren etaeuskara batuaren inguruan».Arantzazuko 2018ko adierazpe-nean, kezka agertu zuten batua-ren aurka zabaltzen ari ziren iri-tziekin. Belaunaldi berriei trans-mititzea jarri zuten erronka:«Haiei dagokie eskuratu die-guna osatu, hobetu eta hu-rrengoei transmititzea». Adierazpen hura baino 50

urte lehenago Arantzazunegindako biltzarraren etaBergarako 1978koaren arteanegin zuten euskaltzain urgazle,1975eko ekainaren 27an. Bainaaitzinetik hasia zen horretan la-nean. 1964ko Baionako biltzarre-an parte hartu zuen, eta 1968koErmuko eta Arantzazukoetan erebai, ekarpena eginez: «Arantza-zuko arauen betetze maila neur-tzeko bi txosten prestatu nituen,1968an gomendatu ziren arauakidazleek eta editoreek, bai libu-ruetan eta bai aldizkarietan, nolabete zituzten neurtzeko». 2007ko azaroaren 30ean egin

zuten euskaltzain oso, arteanEgunkaria-ren aurkako epaiketaegin gabe zegoela; eta 2017an, be-rriz, euskaltzain emeritu.

Liburutegia eta artxiboaEuskaltzaindiko sarrera ofiziala2009ko urriaren 31n eginzuen Torrealdaik, sorte-rrian, eta «euskal bi-blioteka nazionalarenaldarrikapena» eginzuen sarreran, Biblio-grafiatik Bibliotekara. Es-

perantzari leihoahitzaldiarekin.Azkue biblioteka eta artxiboarenardura eman zioten, eta argital-pen batzordeko kide ere izan zen.«Biblioteka eta artxiboa berran-

tolatzeko proiektu oso bat» eginzuela azaldu du Urrutiak. Alema-nek dolu du haren asmoak buru-raino eraman ezin izana: «Kar-tzela, gaitza, denak etorri zitzaiz-kion gainera». Bibliotekanazionalarena, berriz, «aukeragaldu» bat izan zela azaldu zionTorrealdaik BERRIAri 2016an:«Instituzioek ez dute aintzat har-tzen. Orain, gainera, badirudi ezdela modernoa. Nik dakidana daMitterrandek Frantzian sekulakobiblioteka egin zuela ez direlahainbeste urte. Zergatik? Haiekestatu zentzu bat daukatelako,eta badakitelako hori ere inpor-tantea dela».

Urrutiak oroitu du Anaitasunaaldizkarian ere aritu zela Torreal-dai, eta hura ibili zela laneanEuskaltzaindiak aldizkariarenartxiboa digitalizatzea eraba-ki zuenean. Aldizkariarenhistoriari eta edukiei buruz-ko azterlan bat ere egin zuen.Jakintza zabaltzea maite zue-la uste du Urrutiak: «Jakintzaberarentzat gorde gabe, guz-

tiontzako onuragarri ziren eta di-ren ekintzetara zabaltzen eta era-maten jakitun izan da».

Euskaltzaindia berritzeaTorrealdaik ideia «argia» zuenEuskaltzaindiari buruz, Urrutiakdioenez: Euskaltzaindiaren «era-berritzea». Baina ez bakarrik egi-turaren ikuspegitik, «ezpada be-rak eskaintzen dituen zerbitzu etaemaitzen aldetik: Euskaltzaindiagaurkotzea, Euskaltzaindia gaur-ko premien arabera kokatzea».«Ikusten zuen Euskaltzaindianhainbeste gauza berritu beha-rra!», berretsi du Alemanek.Oñederra: «Nik uste dut oso ikus-pegi ona eta konstruktiboa zeu-kala: oso leial eta zintzoa irudi-tzen zitzaidan». Haren «xalotasuna» nabar-

mendu du Alemanek: «Bereize-zinak dira egin dituen

lanak eta jende gu-ziarekin nola arituden, berehalaprest baitzegoenlaguntzeko. Eus-

kaldun guziendakozoritxarra da horrelako

pertsona bat galtzea».

JOAN MARI

TORREALDAI

1942

2020[ ]«Autoestimuaren gabezia ere hortxe dago. Kanpokoak sekulako lilura sortzen du, eta etxekoak, ez. Kolonizatuaren seinale»

RIRITZIAMiriam Urkia

Euskaltzain osoa

Bion aulkia

Ez nago hor, baina baizurekin». Halaxe hasizenuen Euskaltzain-dian sarrera-hitzaldia

egin nuen egunean bidali zeni-dan mezu hunkigarria. Zeukesaten zenuen moduan, minikri-sian zeunden egun haietan,«gaur bai eta bihar ez», etaezezkoa izan zen egun hartakoa.Baina nirekin izan zinen Aretxa-baletan, gurekin izan zinen, betiegon izan zaren moduan.Eta, orain ere, ez nago hor, bai-

na bai zuekin. Ez zaude hemen,baina bai gurekin. Halaxe joanzara, baina ez gaituzu utzi.

Mila istorio ibiliko dituguahotan egunotan, beti zu gogo-an. Funtsezkoa izan zara, JoanMari, Arantzazuko harria bezainsendo, euskalgintzan, kultur-gintzan, herrigintzan, gintzaaskotan, baina bereziki langin-tzan eta lagungintzan. Horiekguztiak gogoratuko ditugu,Jakin, Euskaldunon Egunkaria,Euskaltzaindia, Euskal Bibliote-karen ametsa, zentsura, etabeste mordo bat. Guztietanbide-urratzaile, ereile nekaezi-na, bidean kolpe latzak hartutaere inoiz etsi ez duzuna. Eredu-garri beti. Ondo ereinda utzidituzu alor guztiak, ongarritutaeta ureztatuta, aurrera egindezaten. Egindakoaz harro joan zintezkeen, baina hori ereez zenuen egingo, seguru, egiteko zenituenak buruanbueltaka ibiliko zenituen bukae-ra arte.Guk biok badugu, eta hala

jarraituko du hemen naizenartean, partekatzen dugun zen-baki bat, eta aulki bat: Euskal-tzaindiko 29. aulkia. Errespetuhandia ematen zidan Torrealdaihandiaren ondoko izendatuaizateak, asko saiatuta ere inoiz ez naizelako zure laurdenaizatera iritsiko. Baina horretanere zure babesa eta goxotasunaizan nituen, beste behin erakutsi zenidan zure handita-suna ez zela akademikoa baka-rrik, are handiagoa zinela lagun gisa. Ohorea izan da, Joan Mari, denbora laburregianizan bada ere, aulkikide izatea. Eta segituko dut bionaulkia zaintzen, zu ere hemen egongo zara eta, beti gurekin.Opari galanta izan da zu eza-

gutzea, betiko bihotzean biziden opari horietakoa, eskeronez gordeko dudana.Aspaldi ikasi nizkizun hitze-

kin esango dizut eskerrik askoeta beti arte.Ez adiorik, Joan Mari!

Egindakoaz harrojoan zintezkeen,baina hori ere

ez zenuen egingo,seguru, egiteko

zenituenak buruan bueltakaibiliko zenituenbukaera arte

Euskara batuaren adierazpena sinatzen, Arantzazun, 2018an. ARITZ LOIOLA / FOKU

Page 12: GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. «Se- minarioak

12 BERRIALarunbata, 2020ko abuztuaren 1aJOAN MARI TORREALDAI [ 1942-2020 ]

JOAN MARI TORREALDAI

kasleak. «Urte luzez bakarrik ari-tu da alor horretan. Zentsurariburuzko ikerketek ez dute jarrai-penik izan euskal akademian.Gure ikerketa taldean, 2016an eta2017an hasi ginen lan horrekin,

eta bien artean ez dago ezer».Eta horrega-tik haren hun-kidura ereomenaldian.«Torrealdaikguk antolatutako

kongresuan esan zuen bezala,zentsura ez zen bukatu Franco-ren heriotzarekin: zentsurarenaparatuak martxan jarraitu zuen1983ra arte. 1975etik 1983ra arte-ko tartea ari gara orain ikertzen.

Iñigo Astiz

Liburuzale amorra-tua izanik ere, edoagian hain justuhorregatik, libu-rugintzaren itzale-ko aldean egin

zuen ikerketa ibilbidearen partehandi bat Joan Mari Torrealdaik.Idazketari erreparatuz, noski,baina baita ezabaketari ere. Sako-neraino ikertu zuen frankismo sa-soiko zentsura aparatua, esatera-ko, eta barruraino murgildu zeneuskararen aurkako debekuen,irainen, aurreiritzien eta ukazio-en munduan ere, lehenik El libronegro del euskera (1998) eta geroAsedio al euskera (2018) bildu-mak osatzeko. Liburugintzarenalde argia ere jorratu zuen, ordea,eta mugarri izan dira, adibidez,euskal liburuaren buelta osoa az-tertzeari eskainitako bi lan monu-mentalak: Euskal Idazleak Gaur(1977) eta Euskal Kultura Gaur(1997). Torrealdai izan zen orduraarte uste eta lanbro zenari metodosoziologiko zehatz eta kontrasta-tuak aplikatu zizkion lehena, eta,horregatik, haren izena ezinbes-tekoa da euskal kulturaren iker-ketetan. Horrek guztiak bilakatudu «autoritate», Juan Luis Zabalaidazle eta kultur kazetariaren hi-tzetan, eta egindako lan «titani-koa» aitortu dio Mari Jose Olazi-regik ere, EHU Euskal HerrikoUnibertsitateko Literatura De-partamentuko irakasle eta Me-moria Historikoa Literatura Ibe-

riarretan izeneko ikerketa talde-ko zuzendariak.«Nola egin ahal izan zuen hori

guztia berak bakarrik?». Behineta berriz bueltatu da lehen galde-ra horretara Olaziregi, Torreal-daik egindako lanari buruz hizke-tan jardun ahala. Zentsurari bu-ruzko lanaz ari da nagusiki, bainaez horretaz soilik: «Erabat hanka-motz gelditu da zentsuraren gaia.Inork ez daki berak bezainbestezentsurari eta zentsoreei buruz».Hori izan zuen doktore tesirako

gaia. 1991n defendatu zuen, Deus-tuko Unibertsitatean, eta doktorecum laude izendatu zuten. Eza-gun zituen zentsoreak lehenago-

tik ere. Frankismo betean, harenartikulu bat debekatu zuten lehe-nik, eta, gero, erabat debekatu zu-ten hark zuzentzen zuen Jakinal-dizkaria argitaratzea ere. Torreal-daik berak azaldu izan duenez,tranpa moduko bat jarri zien zen-tsurak, eta erori egin ziren. «Guerregimena zabaltzen ari zelako-an jardun ginen bi urtez, artikulumota horiek publikatu eta publi-katu. Eta zer gertatu zen? Bitarte-an haiek debekatzeko argudio bi-

la ari zirela. Ho-rren erakusletzat,papertxo bat aur-kitu nuen AlcalaDe Henaresko ar-txibategian, zera zio-ena: ‘Darles cuerda para que ellosmismos se ahorquen (utzi soka li-bre, beren burua urka dezaten)’».Eta, hain zuzen ere, Torrealdai be-ra jo zuten debeku horien meka-nismoak aztertzea izan zuenerronka akademiko nagusietakobat.Olaziregik eman du lan horren

neurria: «Norbait desagertzendenean, beti azpimarratzen dazeinen langilea zen; ba, ez, Torre-

aldairen kasuan erabilibeharreko neurria bene-tan makroa da». Uniber-tsitateko irakaslearen hi-tzetan, «basatia» izanzen Torrealdaik doktoretesirako egindako lana.«1986. eta 1990. urteenartean, Alcala de Hena-resko Artxibo Orokorre-an sartuta, piztiaren

bihotzean, 2.000 espediente az-tertu, eta haietako 1.500 sakonikertu zituen, eta ikusgarria da,are, bi liburukitan banatuta, tesihorrek hartzen duen bolumenabera ere. Horrelako tesiak ez diraegiten. Hori ez du inork egitenorain. Ezinezkoa da».Urteekin, publiko zabalari hiru

liburutan heldu zaio lan akademi-ko erraldoi hartan bildutako in-formazioa. 1998an eman zuen ar-gitara lehena: La censura de

Franco y los escri-

tores vascos del

98. Hurrengo ur-tean kaleratu zuen

bigarrena, La censu-ra de Franco y el tema vascoizen-burupean, eta 2000. urtean helduzen Artaziak. Euskal Liburuaketa Francoren zentsura (1936-1983) liburua. Edonola ere, tesiosoa argitaratzeko asmoa azalduadu Elkar argitaletxeak. Gogoan izatekoa da liburugin-

tzaren arloan sustatzaile rola ereeduki duela Torrealdaik: Elkar ar-gitaletxea indartzeko egitasmoanparte hartu zuen 1974an —bi urtelehenago eratu zuten Ipar EuskalHerrian—, eta Elkar fundazioa sor-tzeko prozesuan aritu zen 1996an—patronatuan egon da ordutik—.Ez ziren urrats bakarrak izan: EIEEuskal Idazleen Elkartea 1969aneratu zuten, eta Torrealdai izanzen lehenbiziko idazkari nagusia.Eskuzabaltasuna nabarmendu

dio Olaziregik Torrealdairi. Hori,hasteko. Lehenago ere bazutenelkarren berri; hitz eginak zirenbehin baino gehiago-tan, baina Olazi-regik gidatutakoikerketa talde-ko kideek lite-raturari etazen t sura r iburuzko kongresu bat anto-latu zuten 2018an, eta Torrealdai-ri omenaldia egiteko baliatu zu-ten, gertuko lagunekin eta hariabisurik eman gabe. «Zeharohunkitu zen», gogoratu du ira-

19422020[ ] «Guztiz konbentziturik nago, aurrerantzean ere, hizkuntzaren estatusa edozein delarik

eta legeak aldeko izanik ere, hizkuntza komunitateak eutsi beharko diola normalizazioari»

Liburugintza

Langile nekaezin baten erretratua erakusten dute Torrealdaik argitaratutakoikerketa lanek. Mugarri dira, esaterako, frankismoko zentsurari buruz idatzitakodoktore tesia eta euskal liburugintzaren historiari egindako azterketa.

Ezabaketarenegiaztatzaile

Torrealdaik zentsurazegindako ikerketa izan da luzezEuskal Herrian gaiari buruzegindako lan bakarretako bat

Elkar fundazioaren eta EuskalIdazleen Elkartearen sorreranegon zen; jarraipena egin diourtero liburugintzaren alorrari

Page 13: GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. «Se- minarioak

13BERRIALarunbata, 2020ko abuztuaren 1a [ 1942-2020 ] JOAN MARI TORREALDAI

Baina haren tesia da guztiarenmuina. Lan ikaragarria da».

Hutsune instituzional batGehiago ere bada, ordea. Lite-raturaren soziologia oso mo-dan zegoen garaian, Robert Es-carpit ikerlariaren metodo kuan-titatiboa aplikatu zion Torrealdaikeuskal liburugintzari, eta horrenemaitza dira 1976an argitaratuta-ko Euskal Idazleak Gaureta han-dik hogei urtera kaleratutakoEuskal KulturaGaur liburukote-ak. Bi lan horietan, ikuspegi zien-tifikotik aztertu zuen euskal libu-rugintza zertan zen. Kuantitatibo-ki. Ehunka idazle elkarrizketatuzituen, jo zuen argitaletxeengana,

aztertu zuen merkatua, eta, pe-naz, baina etorkizuneko ikerla-rientzat utzi zuen irakurleari bu-ruz egin beharreko ikerketa. Eus-kal Herriko liburugintzari buruz-ko azterketa historikoa ere eginzuen, eta temati eutsi zion gaiaikertzeari gerora ere. Hutsik egingabe aztertzen, zenbatzen eta in-terpretatzen zituen urte bakoitze-

an izandako euskal publikazioguztiak Jakinaldizkarirako.Eta bueltan berriz Olaziregiren

galdera: «Nola egin ahal izan zuenhori dena berak bakarrik?». Etaberriz ere adjektibo bera: «Titani-koa». «Beste herrialdeetan lanhori ministerio baten menpe ego-ten da, eta atal oso bat egoten dadatu horiek batzen eta aztertzen,baina hemen, pertsona bakar ba-tek egiten zuen lan hori, aldizkaribaten barruan aztertzeko».Torrealdairen azterketa horien

zehaztasuna laudatu du Juan LuisZabala idazle eta kultur kazeta-riak ere. Dioenez, «hutsune insti-tuzional bat» salatzen du Torreal-dairen ekimen hark, eta, horrega-tik, galdera ikur baten pean ikus-ten du orain etorkizuna. «Egingoal du inork orain Torrealdaik egi-ten zuen zerrenda? Ordaindukoal du orain inork, merezi duenneurrian, lan hori guztia?».Langile «nekaezina» izan zela

dio Zabalak, eta «fidagarritasunhandikoa». Haren hitzetan, ho-rrek bilakatu du autoritate, eta ho-rregatik heltzen da orain harenitzala, baita gertu izan ez zutenen-ganaino ere. «Gazte zela egokituzitzaion euskara gerraosteko giroilunetik kulturaren argira zabal-tzen hasi zen garaia bizitzea, etahorixe izan du burubide harrezke-ro. Bide horretan guztiek errespe-tatu duten erreferentea izan da,neurri handian berak ere errespe-tu handia erakutsi dielako beti be-rarekin bat ez zetozenei; are ikus-pegi politiko batetik etsai zitueneiere. Dotorezia fisikoarekin guztizbat egindako dotorezia intelek-tuala erakutsi du beti, eta amaie-rara arte eutsi dio horri, guztiz be-rezkoa zuelako. Eta igarri egitenzitzaion; transmititu egitenzuen».

Kulturaren proletarioaOlaziregik dioenez, Torrealdaik

eskura izan zuen unibertsitate-ra sartzeko aukera, eta ziur da-go lankide «bikaina» izango

zela, gainera. Baina ez zuen bidehori hautatu. «Torrealdairen ka-suan, euskal kultura dinamiza-tzeko eta eragiteko egindako lananabarmendu ohi da, baina arloakademikoan egindako lana ereaitortzekoa da. Egin zezakeen ka-rrera akademikoa, baina erabakizuen euskalgintzan eta Jakinekinjarraitzea. Euskal kulturaren lan-giletzat zuen bere burua. Euskalkulturaren proletariotzat. Eta ho-rixe izan zen».

JOAN MARI

TORREALDAI

1942

2020[ ]«Subsumituta gaude erdal munduan: gure mundua ezezaguna da haientzat. Eta ezagutzen ez dutenez gero, bihurtzen da bigarren mailakoa, interesik gabea...»

RIRITZIAJoxemari Sors Bagüés

Elkar fundazioko lehendakaria

Elkarrekin taldean lan egiten

Zure hitz berberak era-biliz, ez adiorik, JoanMari. Zenbat ametseta proiektu partekatu

ditugun zurekin Elkar Taldean.Hasiera-hasieratik izan zinenpartaide, lehen urteetan sortzailemoduan eta gero gurekin elkar-lanean. Zurea eta gurea ez ezik,Jakinen eta Elkar Taldearen arte-ko harremana beti izan da osoestua, elkar elikatu izan dugulaesango nuke, batak bestea aitor-tu eta errespetatuz. Elkar TaldeaFundazio bihurtu zenean erebeste zenbait ekarpenen arteanzureak ere hor izan ziren.Elkarrekin ikasi dugu taldean

lan egiten, taldea sortu eta elika-tzen. Balioetan oinarritutako tal-dea, Fundazioa, eratzen saiatugara: euskal hizkuntzan eta kul-turan zentraltasuna jarriz, gizar-tearen zerbitzuko, arlo sozialababestuz, berrinbertsioa gauza-tuz, askatasunetik lan eginez.Balio horiek denak zurekin par-tekatu izan ditugu, Elkar Talde-an zure engaiamendua handiaizan da. Bertako lehendakaria

izan zara, gaur egun lehendaka-riordea zinen, azken ordura arte gurekin lanean jarraituduzu, nahiz eta ez izan indarhandirik. Gogoratzen dugu zen-bateraino arduratua zinenazken bolada honetan bizidugun egoera larri honetaz, kez-katuta zein ondorio izangodituen euskal kulturarako. Egonlasai, Joan Mari, hartu atseden,Elkarrek eta Jakinek aurreraegingo dute, beste zenbaitproiektuk bezala, hitzematendizugu; elkarrekin jakin izandugu taldeak osatzen, jendemilitante eta profesionalakdauzkagu alboan, ez dute hutsegingo. Zure indarra beti izangodugu alboan, gogoan izangoditugu zuk irakatsitakoak.Joan Mari langile nekegabea

zen, berea da esana: «Lana daniretzat osasuna». Azkenmomentura arte lanean jardundu, Elkarrek asko dio eskertze-ko, Elkarrekin erabatekoengaiamendua zeukan, eta Elkarzerbait bada, berari ere zor dio.Mila esker eta ez adiorik.

Kulturan eginiko lanagatik, Dabilen Elea saria eman zioten 2009an. I. OTEGI / FOKU

Kulturgintzan. Azterlan

ugari egin zituen kulturari

buruz; irudian, 30 urte

liburugintzan lanarekin,

2007an. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Page 14: GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. «Se- minarioak

14 BERRIA

Larunbata, 2020ko abuztuaren 1aJOAN MARI TORREALDAI [ 1942-2020 ]

JOAN MARI

TORREALDAI

1942

2020[ ] «Euskal Herria ulertzeko modu bat zor diot Arantzazuri: Euskal Herria osorik ulertzekomodu bat, txokokerien gainetik. Biologikoki Foruan jaio nintzen; kulturalki, Arantzazun»

RIRITZIA

Mari Karmen Garmendia Lasa

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohia

Bi gezi emankor

Badaukat bazterrenbatean galduta —ez,ordea, oroimenean—argazki bat; elkarre-

kin gaude Joan Mari Torrealdaieta biok. Andoainen dago atera-ta argazkia; 1969ko uztailarenhamabikoa izango zen arratsal-de hura: Rikardo Arregiren hile-taren ondoren; Torrealdai, arte-an frantziskotarra, izan zenmeza-emaileetako bat.

Ez daukat gogoan noiz eta non

ezagutu nuen Joan Mari, baina

badakit Rikardo Arregiren bidez

izan zela, Zeruko Argia-ko «Gaz-

te naiz» atalean idazten nuene-

an, 1966. urte inguruan. Ordura-

ko Jakin-ek bidea eginda zeukan,

Espritaldizkari frantsesaren

arrastoan, eta ziklostilean-edo in-

primatutako artisau-teknikekin.

Gero, hurrengo hamarkada-ren hasieran, etxean ere izanzen behin baino gehiagotanTorrealdai, bileraren bat egiten;esku artean izango genuen —batek daki zehazki zer— alfa-betatze kanpaina, edo Euskal-tzaindiaren D titulurako ikasta-roak, edo Udako EuskalUnibertsitatearen hasiera, edoElhuyar taldearena. Dena has-

mentan zegoen orduan, betiereeuskararen inguruko sortazabalean.

Joan Mari Torrealdai, gizase-me lerdena eta dotorea, begiakñir-ñir eta ezpainak irribarrebarean. Izan ere, ideia eta joka-bideetan zeukan tinkotasunamaisuki uztartzen zuen jarrerairekiarekin eta hezierarik bikai-nenarekin. Dotorezia zuenezaugarri horretan ere. BaitaEuskaldunon Egunkaria-renitxieran, poliziak eskuburdinaklotuta, gaizkile gisa, eramanzuenean ere.

Bi gezi gurutzatzen dira Torre-aldairen geografia bitalean: bataArantzazurantz doa, frankismo-aren basamortuan euskal mun-duaren abangoardia artistiko etaintelektualari bidea eta aterpea —eta hauspoa— eman zizkion gu-nera. Bestea, gure mugez harata-go zuzendua dago, mundu zaba-lerantz. Eta hor bilatzen ditu To-rrealdaik pentsamendua —hitza-ren zentzu orobiltzailean—, pen-tsamendu garaikidea, euskarazeta euskaratik lantzeko errefe-rentziak eta erremintak. Bereondarea ez da berehalakoanagortuko.

1 2

4

1 Arantzazun, senideekin.To-

rrealdai 1954an sartu zen Arantza-

zun, 12 urterekin. Hurrengo urte-

koa da argazkia: gurasoekin eta

arrebarekin. TORREALDAIREN SENDIA

2 Euskaltzain urgazle.Euskara

batua sortzeko prozesua gertutik

jarraitu zuen, eta hurrengo urtee-

tan ere Euskaltzaindiaren ingu-

ruan ibili zen. 1975ean urgazle

izendatu zuten —argazkian, Xa-

bier Mendigurenekin eta Juanjo

Zearretarekin—. TORREALDAIREN SENDIA

3 Atxiloketa. Egunkaria ixteak,

atxiloketak eta torturek arrasto sa-

kona eragin zioten. Irudian, epaile

aurrean deklaratu ondoren espe-

txera, Txema Auzmendirekin. EITB

4 Mendia.Afizio handia zuen; iru-

dian, Mikel Arrizabalagarekin, Cer-

vinian, Alpeetan. TORREALDAIREN SENDIA

5 Euskaltzain.2009an egin zuen

Euskaltzaindiko sarrera hitzaldia,

Foruan; irudian, emaztearekin eta

seme-alabekin. TORREALDAIREN SENDIA

EIDER EIBAR

Page 15: GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. «Se- minarioak

15BERRIA

Larunbata, 2020ko abuztuaren 1a [ 1942-2020 ] JOAN MARI TORREALDAI

JOAN MARI

TORREALDAI

1942

2020[ ]«Herri ekimenak ikaragarri dezake, kudeaketa on batekin. Daukagun hoberentxoena herri ekimenari, hizkuntza komunitate aktibo eta konprometituari, zor diogulakoan nago»

RIRITZIA

Miren Josune Ariztondo Akarregi

jmt

Joan Mari laguna joan zai-gu. Aspaldiko lagun ona,adeitasunez entzun etaegoki erantzuten saiatua,

gainontzekoen iritzien errespetuosoan berea maisuki azaltzeazgain ezjakinari ere begirunez zu-zentzen zitzaiona. Berarekin ba-tera joan zaizkigu hitz-aspertueta eztabaida aberats eta aberas-garrietarako aukera eder batzuk.Hori eta askoz gehiago.Duela 25 urte hasi eta gaurdai-

no asko ikasi izan dut Joan Mari-ren ikuspegi anitzeko jarrereta-tik: Euskara Biziberritzeko PlanNagusiari egin zizkion ekarpenbikainak sarritan irakurri eta go-goan hartu izan ditut;Euskaldu-non Egunkaria-ren egoera eta

etorkizunari buruzko eztabaide-tan norbanakoenganako erres-petua eztabaiden gordinetik sal-buesteko zuen dotorezia aparte-ko lezioa izan da niretzat; Egun-karia-ren itxierarekin baterakoatxiloketa eta osteko tortura gaiz-toen berri emateko ordu latzeanagertu izan zuen gizatasuna erebere gogorrean —egoera halako-xea baitzen— ahaztezina zait; ha-rrezkero, zeharka edota zuzene-an egin zitzaizkion babes-eskain-tzak aztertu izan zituenean ere,bere barne-askatasuna lehenes-tea erabaki izan zuen, askatasunhorixe baitzen beretzat bestegauzen gainetik jagon beharrekoondasuna, duintasunaren oinarrieta euskarri gisa ulertuta.

Hainbat gara Joan Mariren hu-tsuneak harrapatu gaituen adis-kideak. Hainbat, euskal intelek-tual handi honekin zorretan ga-renak. Joan Mari TorrealdaiNabea XX. eta XXI. mendeakhartzen dituen azken 50 urteeta-ko euskal intelektual handiene-takoa dugu. Euskal gizarteak,euskal unibertsoko komunitate-ak eta erakundeek halaxe aitortudiote: Lauaxeta eta Manuel Le-kuona sariak eta GipuzkoakoUrrezko Domina ongi mereziizanda jasoak dira. Langile fina izanik, oparoa

izan da idazlanetan; hainbatikerketa eta saio eskaini dizki-gu, EUSKAL izenburua dutenakdenak. Soziologia, diglosia, his-toria edota pedagogia izanik lanarloak, intelektual handiei dago-kien sakontasuna eta perspekti-ba anitza izan dituetxeko mar-

kak. Altxor bikaina jaso dugu.Jagotea eta, ahal dugun neu-rrian, zabaltzea dagokigu.Handia da joan zaiguna. Zorio-

nez, bere ondarea daukagu, kul-tur eta gizatiar ondare fina. Zor-teko gara. Eskerrik asko, JoanMari laguna. Adiorik ez!

5

3

RIRITZIA

Laura Mintegi

Idazlea

Adiorik ez

Entzun nahi ez nuenalbistea jaso dut, JoanMari. Enoratu nahiduguna, ordea, ez da

desagertzen enoratze hutsagatik.Irakasgai hori erakutsi zenidanaspaldi.Mahai-ingurua partekatzen

ari ginen Zentsura At! Censors-hip Festival-ean 2010ean. Zen-tsurak eragiten duen kalte politi-koaz, sozialaz eta pertsonalaz ariginen, eta laguna nuen SteinTorger kazetari norvegiarrakesan zidan elkarrizketa egin nahizizula. Zuri galdetu eta baietz,baina ingelesez nekez, eta inter-prete lana egiteko. Nola ez.2003an izandako Egunkaria-

ren itxieraz galdetu zizun, luzeeta zabal, eta poliziak emanzizun tratuaz. Martxelo Otamen-

diren eta Iñaki Uriaren testigan-tzak aipatu zituen kazetariak.Eta orduan hasi zinen deskriba-tzen, bare eta pausatu, zeu eretorturatu zintuztela. Kazetarihari azaldu zeniona ez nuenentzunda aurretik, zer egin zizu-ten eta nola sentitu zinen. Testi-gantza berri hura ingeleseratuahala, eztarrian korapilatuzitzaidan, hitzekin batera, zurebegietan ikusi nuen begirada.Hain hauskor, hain babesgabe,hain zaurgarri ikusi zintudanune hartan. Ezin ahaztu. Elka-rrizketa amaitutakoan aurrezaurre gelditu ginen isilik. Zeresan. Ez dago hitzik. Eta zeuk,irribarre tristeaz esan zenidanliberazioa sentitzen zenuela.Denbora behar izan zenuelazeure buruari aitortzeko egia

maltzurra, maltzurregia egiaizateko. Bost urte beranduago aitortu

zenidan, zenigun, oinaze ezkutuhorrek eragin zizula min ankereta bizia, hezurretaraino sartuzitzaizun min bizia.Maite zaitugu, Joan Mari. Mi-

resmena, errespetua, konplizita-tea, elkar-elikatze intelektuala.Ez dut ahaztuko nola etorri zinen1987an Txagorritxura, premiaz-ko ebakuntzaren ondoren hila-beteko egonaldia eman nueneanospitalean. Emakumea eta Lite-

raturamonografikoan partehartzeko konbentzitu nahi nin-duzun. Nola esan ezetz. Jakin-eko maskulinitate omnipresen-tea eta misoginia zantzuak urte-tan kritikatu eta gero, ezin nuenbesterik egin. 2014an erreleboaaurkeztu zenutenean, ordea,«ikusi duzu», esan zenidan,«emakume bat Jakin-eko zu-zendari». «Eta nolako emaku-mea», esan nizun nik, «LoreaAgirre, floriturbo», ia-ia nerabeazela jarri genion ezizena. «Orainezin leporatu misoginiarik, e,Laura?», esan zenidan irribarre-tsu, ziria sartu nahian.Irribarre alai eta maltzur hori

da beti gogoan izango dudana.

Page 16: GEHIGARRI [ ]2020 1942...2020/08/01  · Foruan jaio nintzela, eta kultural-ki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. «Se- minarioak

16

BERRIA

Larunbata,

2020ko abuztuaren 1a

JOAN MARI

TORREALDAI

1942

2020[ ]

...Joan Mari Torrealdai, beti adi eta kritiko egiten ari garen bideari,geure obrarekin inoiz maitemindu eta itsutu gabe.

Joxe Azurmendi

XABIER EGAÑA

Xabier Egaña artistak

espresuki BERRIArentzat egina.