Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A...

26
Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko azaroa Agiriaren data: 2006ko azaroa Agiriaren data: 2006ko azaroa Agiriaren data: 2006ko azaroa

Transcript of Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A...

Page 1: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Campylobacter Jejuni hegazti-haragian

Agiriaren data: 2006ko azaroaAgiriaren data: 2006ko azaroaAgiriaren data: 2006ko azaroaAgiriaren data: 2006ko azaroa

Page 2: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] 1/25

1.- SARRERA1.- SARRERA1.- SARRERA1.- SARRERA

Campylobacter generoko mikroorganismoek (Campylobacter spp.) infekzio enterikoaksorrarazten dituzte pertsonen artean; dena dela, infekzio gehienak C. jejuni patogenoeksorrarazten dituzte. Infekzioaren sintomak ondoko hauek dira: beherako akutua etasabeleko mina. Horrekin batera, batzuetan hesteetatik kanpoko infekzioak ere agertuahal dira. Ondorioen artean nahaste erreumatikoak edo neuropatia periferikoak ereantzeman daitezke.

Campylobacter spp. izenarekin identifikaturiko mikroorganismoak oso hegatuta daudenaturan. Baina ugaztunen eta hegaztien (etxekoak zein basokoak) heste-traktuan aurkituahal ditugu erraz asko. Abere eramaileek ez dute gaixotasunaren sintomarik izan ohi.Campylobacter spp. bakteriek oso erraz kutsatzen dituzte elikagaiak, besteak beste:haragia eta haragizko produktuak, esnea eta esnekiak, arraina eta arrantza-produktuak,ura, frutak eta barazkiak. Dena dela, Campylobacter spp.ak eragindako gaixotasunakbadu ohiko jatorria: hegazti-haragia maneiatzea eta kontsumitzea, pasteurizatu gabekoesnea eta esnekiak kontsumitzea eta ur kutsatuak kontsumitzea. Campylobacter spp.akinfekzio enteriko ugari sorrarazten duenez eta gaixotasun horrek ondorio larriak eraginahal dituenez, aldez aurretik ekiditeko eta elikagaietan kontrolatzeko metodologiakgaratzea gomendatzen da.

2.- CAMPYLOBACTERREN EZAUGARRIAK2.- CAMPYLOBACTERREN EZAUGARRIAK2.- CAMPYLOBACTERREN EZAUGARRIAK2.- CAMPYLOBACTERREN EZAUGARRIAK

2.1.- Campylobacter generoko bakteriak

Campylobacter generoko bakteriek infekzio enterikoak sorrarazten dituzte gizakienartean (Friedman et al., 2000; Doyle eta Erickson, 2006); beraz, arazoak izaten diraosasun publikoan. Herrialde industrializatu gehienetan ohikoagoak izaten diraCampylobacter spp.ak eragindako infekzioak Salmonella spp.ak, Shigella spp.ak edo E.coli O157:H7 bakteriek eragindakoak baino. 17 espezie ezberdin ezagutzen dituguCampylobacter spp.ren barruan. Dena dela, giza infekzio gehienak C. jejuni patogenoeksorrarazten dituzte (%89-96); horren ondoren, C.coli patogenoa egongo litzateke (%4-11). Azken hauek noizean behin antzematen dira zein gizabanako isolatuen artean, zeinfamilia baten barruan. Campylobacter spp.ak eragindako infekzio gehienak hegazti-haragia (oilaskoak) maneiatu eta kontsumitzeagatik agertzen dira; izan ere, elikagaihorretan oso altua da Campylobacter spp.ren presentzia. Gainera, gizakienkanpilobakteriosi esporadikoei dagokienez, azterlan ugarik egiaztatu dute oilaskoenkanalak maneiatu eta kontsumitzea arrisku faktorerik handiena dela.

Campylobacter generoko mikroorganismoek giza infekzioak sorrarazten badituzte ere,1947. urtera arte ez ziren infekzio enterikoen erruduntzat hartu. Dena dela,mikroorganismo horiek eragiten duten benetako inpaktua azken hogei urteetan balioztatudute, eta elikagaiek sortu ahal dituzten patogenotzat hartu izan dira. Campylobacterspp.ak eragindako lehenengo infekzioak XX. mende hasieran deskribatu ziren(abeletxeko abereen artean), eta eragiletzat Vibrio fetus (orain C. fetus) hartu zen.Eragile hori abortuak sorrarazten ditu behi eta ardien artean. 1947. urtean, Vibrio fetusmikroorganismoa identifikatu egin zen emakume batengan abortu infekziosoaeragiteagatik; eta luzaro erlazionatu egin da mikroorganismo hori infekzio oportunistekinpertsona ahulen artean (gaixotasunak eraginda edo pertsona inmunokonprometituaizateagatik). 1973. urtean, lehen aldiz deskribatu zen Campylobacter generoa. Eta beroriisolatu eta identifikatzeko bitartekoei esker, giza infekzioak eragiten dituen eragiletzathartu izan da.

Page 3: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

2

Campylobacter familian hurrengo generoak ditugu: Campylobacter eta Arcobacter.Horien barruan, halaber, 17 espezie daude. Campylobacter generoaren barruan, eraberean, beste subespezie bi aipatu ahal ditugu. Eta Arcobacter generoaren barruan lauespezie (1. taula). Campylobacter generoko mikroorganismoak Gram-negatibo dira, etakurbatuak eta espiral formako baziloak dira (horregatik, hasiera batean, bibrio gisasailkatu ziren). Mikroorganismo horiek mugitu egiten dira polo bakarreko edo bikoflageloari esker. Eta sortzeko tenperaturarik egokiena 42ºC-koa da (1. irudia).Campylobacter spp. termofilikoak (garatzeko tenperaturarik egokiena 42ºC-43ºC)ohikoenak dira pertsonen gastroenteritisak sorrarazten. C. jejuni eta C. colimikroorganismoek infekzio enterikoak sorrarazten dituzte pertsonen artean; eta C. fetushesteetatik kanpoko infekzioei lotuta dago. Badira beste espezie batzuk (C. lari eta C.upsaliensis) infekzio gastrointestinalei eta beste mota batzuetako infekzioei lotutakoak,bai pertsonen artean, bai animalien artean ere (Nachamkin, 1997). C. jejuni eta C. colimikroorganismoek kromosoma berezi bat dute. Izan ere, kromosoma hori hiru aldiztxikiagoa da E.colirena baino.

2.2.- C. jejunik eragindako patogenotasun mekanismo molekularrak

Esan bezala, Campylobacter generoko bakteriek infekzioak sorrarazten dituzte gizakienartean. Hala ere, C. jejunik eragindako patogenotasun mekanismo molekularren gaineanezer gutxi dakigu (Wassenaar eta Blaser, 1999; Hofreuter et al., 2006). Edonola ere, C.jejuni isolatu eta gero, oso mikroorganismo bestelakoak antzeman dira, bai fenotipoari,bai genetikari dagokionez. Eta horrek zailtasunak eman ditu birusari buruzko ezaugarriakzehaztean. Ezberdintasun horiek baliteke genomaren plastikotasunagatik izatea. Izanere, geneen ordena, lokalizazioa eta presentzia oso bestelakoa izan da mikroorganismoisolatuetan (Parhhill et al., 2000; Fouts et al., 2005; Hofreuter et al., 2006). C. jejuni etaC. coli mikroorganismoek ugaztun eta hegazti asko kolonizatu eta parte hartzen duteberaien ohiko mikrobiotan. Baina kontua da ulertzea zergatik gaixotzen diren pertsonabatzuk ezbeharreko kolonizazio hori dela eta. Hala ere, badirudi argi dagoela infekzioaagertzen dela ostalariaren eta infekzio-eragilearen arteko elkarreraginagatik.

Campylobacter spp.ri lotutako birus-faktoreen artean badirudi mikroorganismoek flageloaizan behar dutela ostalaria kolonizatzeko eta gaixotasuna sorrarazteko. C. jejuniespezieak flagelo polar bat edo bi izaten ditu. Flagelo horiek oso funtzio aktiboa dute hirukasutan: heste-traktutik mugitzen direnean, gizakiaren epitelioko zelulei atxiki etaerasotzen dietenean eta inmunitatean. C. jejuni mikroorganismoaren flagelo-proteinaketa Y. pestis eta S. enterica mikroorganismoen birus-proteinak oso antzekoak dira.Horrez gain, C. jejuni mikroorganismoak baditu beste mekanismo batzuk birusasorrarazteko: toxinak, enterotoxinak eta zitotoxinak sortzea. Horren gainean sei diraezagunak, eta horietako bat sorrarazten duen genea (cdt) genoman aurkitu dute. Eraberean, zelulei atxikimenduen eta erasoen bidez, C. jejuni mikroorganismoak inbadituegiten du gizakien zeluletako epitelioaren barrualdea, bai eta barrura sartu ere.Horretarako, atxikitze eta inbasio mekanismoak erabiltzen ditu. Gauzak horrela, finbrieilotutako atxikimendu-mekanismorik antzeman ez bada ere, azalerako beste egiturabatzuei atxikitako egiturak antzeman egin dira. C. jejuni mikroorganismoaren lauproteina isolatu dira, eta horiek HEp-2 epitelio-zelulei atxikitzen zaizkie. Horietako bat(CadF) fibronektinari atxikitzen zaio. Eta sintetizatzeaz arduratzen den genearennukleotido-sekuentziak antz handia du beste bakteria batzuen kanpo mintzarenproteinekin.

Gizakiaren epitelioko zelulak zuzenean inbaditu eta gero, lesioak agertzen dira zeluletan;zelula horiek funtzionaltasuna galdu egiten dute eta beherakoa ere antzeman ahal da.Hori dela eta, zelulen inbasioa Campylobacter generoko mikroorganismoenpatogenotasun-mekanismoa da. Horrela frogatu da esperimentuen bidez: alde batetik,gizakiaren epitelioko zelula espezifikoei erasotzean (INT-407, HEp-2 eta Caco-2); eta

Page 4: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

3

bestetik, tximinoekin egindako azterlanen bidez (Wassenaar eta Blaser, 1999).Campylobacter spp.k inbaditze mekanismo bi ditu bereziki. Horietako batean harizpizkopseudopodoak sortzen dira (S. enterica eta E. coli enteropatogenoren (EPEC) kasuanbezala), edo mikrotubuluak. Era berean, Gram-negatibo diren bestelako bakteriabatzuekin gertatzen den moduan, C. jejuniren zeluletako hormako lipopolisakaridoen(LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia etashocka sorrarazi ahal ditu, LPSak askatzen ditu eta (Vliet eta Ketley, 2001). C. jejunirenantigeno-egitura oso bestelakoa da. Eta hori lipopolisakaridoei (LPS) edolipooligosakaridoei (LOS) zor die, antza. Horrez gain, LPS/LOSek azido N-azetil muramikodute (azido sialikoa), eta hori ez da batere ohikoa bakterien artean. Hori ohikoa izaten daornodunen eta neurona-gangliosidoen beste glikoproteina batzuetan. Oso interes handiadu jakiteak C. jejuniren flageloan dauden proteinek azido sialikoa eduki ahal dutela. Eraberean, LPS/LOSek garrantzi handia dute C. jejuniren patogenotasunean. Izan ere,egitura horiek antz handia dute neurona-gangliosidoekin, eta horrek Guillain-Barré (GBS)sindromea edo bestelako neuropatia batzuk agerrarazi ahal ditu, hala nola: Miller-Fisher(MFS) sindromea (Hadden eta Gregson, 2001; Schwerer, 2002).

Hala ere, ez da oso sakon balioztatu ez gizakiaren epitelioko zelulak inbaditzeansorrarazten diren ondorioak; ez eta, ondoren, C. jejunik zelulen artean bizirik iraun ahalizatea. Ez da ondo ezagutzen nola sortzen diren enterotoxinak eta bestelako proteinazitotoxiko batzuk zelulen artean. Eta hori oso garrantzitsua izan liteke C. jejunirenpatogenotasunean. Bakteriemiaren kasuetan, C. jejuniren zelulak leukozitoek zeinmakrofagoek fagozitatzen dituzte. Bestalde, C. jejuniren zelulen eta koloneko zelulenarteko elkarreraginaren ondorioz (in vitro), interleuzinak jariatzen dira: IL-8, kasu.Zitozina proinflamatorio horrek zelula fagozitikoak biltzen ditu. Hori dela eta, berezkoinmunitatearen, inmunitate humoralaren edo zeluletako inmunitatearen ondorioz, epeluzeko bakteriemia ez da oso ohikoa C. jejunik eragindako infekzioetan, pertsonainmunokonprometituen artean ez bada. Era berean, C. jejuniren infekzio berrietatikbabesteko inmunologia teknikak erabili ahal dira. Horri esker, ondoren agertu ahal direninfekzioei aurre egiteko, txerto biziak edota jarduera bakoak sortu ahal dira.

Halaber, azken aldi honetan, ahalegin handiak egin dira ikerkuntzan. Ondorioz, C.jejuniren hiru anduiren nukleotidoen sekuentzia osoa lortu egin da: C. jejuni RM1221, C.jejuni NCTC 11168 eta C. jejuni 81-176 hain zuzen (Hofreuter et al., 2006). Horri eskerjakin ahal izan da oso anitza dela C. jejuniren antigeno-egitura. Gauzak horrela, genetikaaldetik oso anitza denez, isolatutako anduien birulentzia-ezaugarriak ere oso bestelakoakizan dira. C. jejuni 81-176 oso andui patogenoa da. Horren genomaren sekuentziaikustean (Hofreuter et al., 2006) jakin ahal izan da andui horrek 37 gene dituela, C.Jejuniren beste andui biek ez dituztenak. Gene horiek 8 erregio ezberdinetansakabanatuta daude; hori dela eta, andui horren ezaugarri metabolikoak etapatogenikoak berezi-bereziak dira. Halaber, berorren genomaren erregio aktibo bereziakantzeman dira bikoizketetan, delekzioetan eta transmisio horizontaleko genetika-materiala integratzean (genoma-irlak) (2. irudia). C. jejuni 81-176k, halaber, biplasmido ditu (pVir eta pTet). Plasmido horien nukleotido-sekuentzia eta C. Jejunirenbestelako andui batzuetan antzemandako plasmidoenak oso antzekoak dira. C. jejuni 81-176 balioztatzean identifikatutako gene batzuek arnasa-sistemaren gai batzuk etaarnasarako hainbat ibilbide metaboliko kodifikatzen dituzte. Horri esker, oxigenobaldintza murritzak daudenean, mikroorganismoak abantailak izaten ditu garatzekoorduan (traktu gastrointestinalean bezala). Halaber, identifikatutako bestelako genebatzuek beste ibilbide metaboliko batzuetako proteinak eta birus-faktoreetan zerikusiadutenak kodifikatzen dituzte (estres oxidatzailea, potasio asimilatzea, murrizte-eraldatzesistemak, sideroforoak, bestelako proteina batzuk kanpoaldera isurtzea edo garraiatzea,etab.). Eta baliteke horrek ere eragina izatea birulentzia ezaugarrietan.

C. jejunik eragindako giza infekzio enterikoen ondorioz, erreuma arazoak edo neuropatiaperiferikoak sortzen dira. Gaur egun uste da C. jejunik eragindako infekzioak Guillain-

Page 5: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

4

Barré (GBS) sindromearen aurretik gertatzen direla. Sindrome horren ondorioz, ondokosintomak antzeman ahal dira: infekzioaren ondorengo desordena, inmunologia arazoaktartean eta Nerbio Sistema Periferikoari eragitea. Are gehiago, poliomielitisaren ondoren,paralisi bigun akutuaren kasuan, GBS oso sintoma ohikoa izaten da (Smith, 1995;Hadden eta Gregson, 2001; Nachamkin, 2002). Nahiz eta antzeman den GBS agertuaurretik C. jejunik, Mycoplasma pneumoniaek, zitomegalobirusak, Epstein-Barr birusak,barizela-zoster birusak eta hainbat txertok eragindako infekzioak agertzen direla,epidemiologia eta biologia azterlan batzuen arabera, sindrome horren erantzulegarrantzitsuena C. jejuni da ziurtasun osoz. GBS duten gaixoek hainbat antigorputzsorrarazten dituzte: gangliosidoen eta azido sialikoa duten glukoesfingolipidoen (azido N-azetil neuroaminikoa) kontra. Antigorputz horiek, halaber, lipopolisakaridoen (LPS) edolipooligosakaridoen (LOS) egiturekin elkartzen dira. Gangliosidoak zerrendatzeko letrakerabiltzen dira. Letra horien arabera, zenbat molekula azido sialiko duten jakingo dugu:M (bat), D (bi), T (hiru) eta Q (lau). Era berean, nerbio-ehun periferikoan antzeman ahalditugun gangliosido ohikoenak ondoko hauek dira: GM1, GM2, GD1a, GD3, GT1a etaGQ1b.

1993. urtean, hainbat ikerketa epidemiologiko hasi zen garatzen (Nachamkin, 1997).Horien arabera, jakin ahal izan zen C. jejuniren serotalde batzuk Guillain-Barré (GBS)sindromea duten gaixoek ere badituztela. Hori dela eta, hurrengo hipotesira heldu zen:GBS gaixoek duten LPS/LOS serotaldeek (C. jejunirenak) antz handia dutela mugimendu-neuronetan dauden gangliosidoekin. Gauzak horrela, C. jejunik eragindako infekzioeiaurre egiteko, antigorputz indargabetzaile batzuek mugimendu-neuronetan daudengangliosidoak ezaguntzat hartu ahal dituzte, eta nerbio-bulkaden transmisioa blokeatuahal dute (Duim et al., 2000; Takahashi et al., 2005). GBS sortzean ezagutzen direnserotalde garrantzitsuenak ondoko hauek dira: HS:19 ( Penner-ren serotipoa) eta HS:41.Horiez gain, hurrengo hauek ere garrantzitsuak dira: HS:1, HS:2, HS:4, HS:5, HS:10,HS:16, HS:23, HS:37, HS:44 eta HS:64. Era berean, C. jejuniren serotalde batzuek antzhandia dutela mugimendu-neuronetan dauden gangliosidoekin. Horien artean batzukezagunak dira: HS:1 (GM2), HS:4 (GM1, GD1a), HS:10 (GD3), HS:19 (GM1, GD1a, GD3,GT1a) eta HS:23 (GM2). Gaur egun, beste gene batzuk identifikatzen ari dira etaLPS/LOS azido sialikoarekin sintetizatzean garrantzia dute: cst, cgt eta neuB(Nachamkin, 2002). Mugimendu-neuronetako gangliosidoen antzekoak diren antigeno-egiturak sintetizatzen ditu C. jejunik, eta hori oso garrantzitsua da GBSren patogenesian.Dena dela, ez da faktore bakarra. GBSren sindromeari dagokionez, 0,4-4 pertsonagaizotzen dira 100.000 pertsonako. Campylobacter spp.k eragindako infekzioaren ostean,pertsona bat gaixotu ohi da 1.000ren artean. Eta HS:19 serotipoari dagokionez, pertsonabat gaixotzen da 200en artean. Horrez gain, lehenik eta behin esan behar da GBSsindromea noizean behin baino ez dela agertzen. Kasu batzuk batera agertzea ez dabatere ohikoa (epidemiologikoki erlazionatuta), beraz. Era berean, hainbat pertsona C.jejuniren anduien eraginpean bizi dira, eta gaixotasuna garatu ahal dute. Hala ere, osopertsona gutxi gaixotzen dira. Horrek esan nahi du ostalariaren rola ez dagoela oso ondobalioztatuta gaixotasun honetan (Nachamkin, 2002).

2.3.- Gordailuak eta zerikusia duten elikagaiak-

Gaur egun, oraindik ere ez dira ondo ezagutzen Campylobacter spp.ren transmisio arloguztiak. Hala ere, aurrera pauso handiak eman dira berorren gordailuak identifikatzean.Hala ere, aurrera pauso handiak eman dira berorren gordailuak identifikatzean. Badiruditransmisio bideak oso bestelakoak direla herrialde industrializatuen eta garatu bideandauden herrialdeen artean.

Abere gordailuak: Campylobacter espezie asko baso zein etxeko animalien traktugastrointestinalean bizi dira. Gordailu garrantzitsuenen artean, behiak, ardiak, txerriak,errodentioak, oilategiko hegaztiak, txakurrak eta katuak ditugu. Gordailuak oso

Page 6: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

5

bestelakoak izan ahal dira espezie batetik bestera: C. jejuni oso sakabanatuta aurkituahal dugu, baina C. coli ohikoagoa da txerrien artean isolatzea. Campylobacter spp.keragindako lehenengo kutsaketa nahiko azkarra izaten da, eta animalia horiek gaixotueta hil egin ahal dira. Dena dela, gehienetan, kolonizazioaren bidez animaliak eramailebihurtzen dira bizitza osorako.

Animalien gordailu mota asko daude, eta giza infekzio gehienak sorrarazten dituzte.Gizakiak kutsatzeko biderik ohikoena ondoko hau da: kutsatutako abereen haragiakontsumitzea. Horrez gain, pasteurizatu gabeko esnea ere oso bide ohikoa izaten da.Hain ohikoa ez den beste bide bat hurrengo hau da: kutsatutako abereekikoharremanetan egotea, bai etxeko abereekin, bai aziendarekin kontaktuan egon denjendearekin nahi gabe kutsatzeagatik.

Abereak eta beraiengandik lortutako produktuak giza infekzio-iturri gisa identifikatu dirakanpilobakteriosi broteetan. Eta giza serotipo asko ere identifikatu dira abereetan.

Giza gordailuak:Beste infekzio enteriko batzuetan geratzen den moduan, kutsatutadauden gizakien artean ohikoa da gorotz – aho transmisio-bidea, osasun baldintzatxarretan bizi diren umeen artean bereziki. Bestalde, arraroa da sintomarik ez duten etakutsatuta dauden pertsonen arteko transmisioa gertatzea. Transmisio hori areagotuegiten da sintomak agertzen direnean. Beraz, langile horiek lanetik kanpo egon beharkolukete infekzioak jota dauden bitartean.

Oso gutxitan antzeman dira infekzioak hurrengo kasuetan: laborategietan kutsatzeagatik,umetokiaren barruan transmisio perinatalak gertatzeagatik (erditu bitartean edobizitzaren lehenengo egunetan), pertsona kutsatuen odol-transfusioak egiteagatik (kasubat baino ez dago jasota).

Inguruneko gordailuak: Kutsatutako urak kanpilobakteriosia sorrarazi ahal du: aldebatetik kutsatutako ura kontsumitzeagatik; eta bestetik, aisialdiko jardueretan erabilitakourarekin kontaktuan egoteagatik. Horrez gain, badira hainbat baldintza Campylobacterspp. biderkatzeko egokiak direnak, lurzoruaren gorotz-kutsadura, kasu. Eta baldintzahoriek direla eta, infekzioa sorrarazi ahal da gizakien artean, lurzoruak landatutakobarazkiak kontsumituz gero, bereziki.

Herrialde industrializatuetan, animalia jatorrizko elikagaien bidez transmititzen daCampylobacter spp. gehienbat (gutxiegi kuzinatutako oilategiko hegazti-haragiakontsumitzeagatik, esate baterako, noizbehinkako infekzioen %50-70 gertatzen dira).Hain garatuta ez dauden herrialdeetan, aldiz, eginkariek kutsatutako elikagaiek edo urakeragiten dituzte infekzio ohikoenak, edota gaixorik dauden pertsonekin zein animaliekinharremanetan egoteak ere bai.

C. jejuniren transmisioa murriztu egiten da giro-tenperaturan edo tenperatura baxuetan.Gainera, elikagaiak ez dira bide egokiak transmisioan. Horrek esan nahi du elikagaienbidez gertatzen diren gaixotasunak elikagai horiek era ezegokian manipulatzeagatikgertatzen direla (hozte prozesu ezegokia, higiene baldintza txarrak, etab.). Bestalde,udan eta udazkenaren hasieran areagotu egiten dira gaixotasun horren kasuak munduosoan, hau da, giro-tenperatura altuagoa denean.

Hasiera batean, Campylobacter spp.ren brote gehienek lotura izan zuten pasteurizatugabeko esne gordina kontsumitzearekin. Baina, gaur egun, brote gehienek lotura estuadute oilaskoen kanalak maneiatu eta kontsumitzearekin (Rosenquist et al., 2006). Ezdugu zehatz-mehatz ezagutzen hegaztiek zenbat infekzio eragiten duten zuzenean edozeharka. Dena dela, herrialde gehienetan uste dute hegaztien haragia maneiatu etakontsumitzea oso garrantzitsua dela Campylobacter generoko bakterien transmisioan.Badira bestelako arrisku faktore batzuk elikagaien kontsumoarekin zerikusia dutenak,

Page 7: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

6

hala nola: beste mota batzuetako haragiak eta pasteurizatu gabeko esnekiakkontsumitzea. Baina esan bezala, zoritxarrez ez dugu zehatz-mehatz ezagutzenhegaztiek zenbat kanpilobakteriosi kasu eragiten duten eta nolako portzentaiasuposatzen duten beste kutsadura iturri batzuen aldean.

2.4.- Transmisioa

Abereen gordailuetatik gizakietara transmititzen dira Campylobacter generokomikroorganismoak. Horretarako, kontaktu zuzena egon behar da bizirik daudenabereekin edo kutsatuta dauden abere hilekin. Horrez gain, zeharkako kontaktua ereegon ahal da kutsatutako elikagaiak edo ura kontsumitzeagatik. Gauzak horrela, kanaleketa haragi produktuek zein hegazti-produktuek arazo handiak agerrarazi dituzte C.Jejuniren transmisioan. Oro har, arazo handienak oilaskoen haragiak ematen ditu. Horrengainean azterlan ugari egin dira, baina hipotesi kontrajarriak baino ez dira lortu hozteprozesuak aztertutakoan (oilaskoen kanaletan Campylobacter bakteria agertu baita hotzaaplikatu baino lehen eta hotza aplikatu eta gero). Badirudi mikroorganismoak biderkatzeprozesuan eragin handiagoa duela giroaren hezetasun mailak biltegian zenbat denboraegon den baino. Bestalde, frogatu ahal izan dute C. jejuniren presentzia handiagoa delalagin freskoetan izoztuetan baino.

Haragi gorriko kanalek eta laginek ere kanpilobakteriak izan ahal dituzte, baina horrekikointzidentzia baxua izan ohi da. Baliteke biltegiratze eta hozte prozesuek zerikusia izateahorretan. Horrez gain, badirudi hildako aberearen adinak ere zerikusi handia daukalakanpilobakterien kopuruan.

Behi-esneak (eta ahuntz-esneak) transmititutako enteritis-kasu gehienak (Campylobactergeneroko bakteriek eragindakoak) esnea ez pasteurizatzeagatik gertatzen dira. Izan ere,pasteurizatze tratamenduetan aplikatutako beroa nahikoa izaten da mikroorganismoakhiltzeko.

Erraietan (gibela, bihotza, giltzurrunak) kutsadura maila altua antzeman ohi da; izan ere,bakteriek hezetasun maila altua behar dute bizirik irauteko.

Frutak eta barazkiak ere Campylobacter spp.k kutsatuta egon ahal dira baso animaliazein ur kutsatuarekin kontaktuan izateagatik.

Oro har, ez da ohikoa pertsona batetik bestera kutsatzea, gizakiok gordailu txikiagoaizaten baitugu C. jejuni bakterientzat; gainera, ez da oso ohikoa sintomarik ez agertzeaCampylobacter generoko mikroorganismoen eskrezioan.

2.5.- Mikroorganismoak bizirik irautean eta biderkatzean eragiten duten

faktoreak

Campylobacter spp. espezie gehienak kalteberak izaten dira giro baldintzen aurrean; izanere, nekez irauten dute bizirik ostalarietatik kanpo.

Era berean, ez da ohikoa izaten kanpilobakteriak elikagaietan zein kanpo inguruneanbiderkatzea. Hori azaltzeko hainbat arrazoi daude:

- pH azidoen aurrean hil egiten dira, bai eta lehortze baldintzen aurrean ere.- mikroaerofiloak direnez, aireko oxigeno tentsioak ez-aktibo bihurtzen ditu.- nekez biderkatzen dira 30ºC-tik behera, ia inoiz ez (biderkatu ahal izateko

42ºC eta 45ºC bitarteko tenperaturak dira egokienak).

Page 8: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

7

Campylobacter generoko espezieak kalteberak izaten dira desinfektatzaile ezagungehienen aurrean ere (Nachamkin, 1997).

Izozte prozesuak eraginkorrak dira Campylobacter spp. kontrolatzeko. Hala ere, frogatuegin da andui batzuek bizirik iraun ahal dutela tenperatura hotzetan hainbat hilabetetan;beraz, hotzak ere lagundu ahal dio mikroorganismoari barreiatzen.

2.6.- Campylobacter spp.k eragindako arriskua murriztea

Azterlan baten bidez, giza kanpilobakteriosia balioztatu egin zen kuantitatiboki. Aipatuazterlana Campylobacter spp.k kutsatutako oilasko-haragiari buruzkoa izan zen, etagaixotasunaren intzidentzian hainbat faktore aztertu ziren (Rosenquist et al., 2003).Faktoreak ondoko hauek izan ziren: (a), Campylobacter spp.ren aurrean positiboak direnoilaskoen loteak murriztea (b), Campylobacter spp.ren kopurua oilaskoen kanaletanmurriztea (c), kutsadura gurutzatuak murriztea oilasko positiboen eta negatiboen loteenartean eta (d), kutsadura gurutzatuak murriztea bai hiltegian manipulatzean, bai oilasko-kanalak prozesatzean. Emaitza horiek ikusita ondorioztatu ahal da Campylobacter spp.kkutsatutako oilaskoen kopurua areagotzen bada, mikroorganismoaren prebalentzia ereareagotu egiten dela loteetan. Hori dela eta, kutsatutako loteetan Campylobacter spp.renkopurua murriztu egiten badugu, pertsonekiko kanpilobakteriosi-intzidentzia ere murriztuegingo dugu (3. irudia). Hegazti-kanaletan Campylobacter spp.ren kopurua modunabarmenean murrizten badugu, hiltegitik irtengo diren kanaletan modu erlatiboan bainoez dugu murriztuko kanpilobakteriosi-intzidentzia. Baina, hegaztien kontsumoarekinlotutako kanpilobakteriosia modu nabarmenean murriztuko dugu hegaztien kanaletanCampylobacter spp.ren kopurua murrizten badugu (4. irudia). Era berean, lan-tresnakondo garbitzen baditugu, kutsadura kopurua ere murriztuko dugu hegaztien hiltegian.Gauzak horrela, pertsona gutxiago gaixotuko da Campylobacter spp.k eraginda (5.irudia).

Halaber, FAO/OMS erakundeek bilera bat egin zuten (WHO, 2002) jakiteko nolakoarriskua dagoen oilasko erreen artean Campylobacter spp.ri dagokionez. Bileranateratako ondorioen arabera, badirudi argi dagoela Campylobacter spp.ren kopuruamurriztu egiten dela hegaztien kanaletan kanalak prozesatu eta gero. Hala ere, arriskuabalioztatzeko erabili zen eredu matematikoaren gainean zalantza handiak egon dira (6.irudia). Era berean, Campylobacter spp.rekiko kanal positiboen eta negatiboen artekokutsadura gurutzatua areagotu egiten da kanalei erraiak kendu arte; ondoren, kutsaduramaila murriztu egiten da (7. irudia). Horrekin batera ondorioztatu zuten osogarrantzitsua dela jakitea hasiera batean eta kanalei erraiak kendu baino lehen zein denCampylobacter spp.ren kopurua hegaztien kanaletan. Izan ere, kopuru hori zenbat etaaltuagoa izan, orduan eta kontzentrazio altuagoa antzemango da kanala prozesatu etagero. Eta izoztutako kanaletan transmisio-arriskua ez da freskoetan edo hotzarekintratatutakoetan bezain altua.

Hori dela eta, kanpilobakteriosi-arriskua murrizteko Campylobater kopurua ere murriztuegin beharko genuke nabarmen bai hegazti kanaletan, bai eta azken produktuan ere.Hori lortzeko hurrengo estrategiak erabil liteske: (i) kanalak eta azken produktuaizoztea; (ii) hegaztiak ur irakinetan sartzean tenperatura altuagoak erabiltzea; (iii)higiene handiagoa izatea bai hiltegian, bai tripak kentzeko operazioetan, bai kanalakhiltegian prestatzean; (iv) kanalak hobeto eta eraginkorrago desinfektatzea; eta (v)abeletxean kumeak hazten dien bitartean edo hiltegira garraiatzean, kutsaketagurutzatuak saihestea (Rosenquist et al., 2003).

Page 9: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

8

3.- GIZA OSASUNEAN DUEN INPAKTUA3.- GIZA OSASUNEAN DUEN INPAKTUA3.- GIZA OSASUNEAN DUEN INPAKTUA3.- GIZA OSASUNEAN DUEN INPAKTUA

3.1.- Gaixotasunari buruzko klinika-seinaleak

Campylobacter spp. patogenoek enterokolitis akutua sorrarazten dute. Horren sintomakondoko hauek dira: ondoeza, sukarra, sabeleko min handiak eta beherakoa (ura zeinodola dariola). Inkubazio aldia 1-11 egun bitartekoa izaten da (normalean 1-3egunekoa). Gehienetan, berez igarotzen da beherakoa, astebete iraun eta gero.Campylobacter spp.ak eragindako infekzioak direla eta, hainbat arazo ager litezkebakteria horiek sabelean zein hesteetan barreiatzen baitira. Arazoen artean ondokohauek aipatu ahal ditugu: kolezistitisa, pankreatitisa, peritonitisa eta odol-jariogastrointestinal handiak. Campylobacter spp.ren espezie batzuek hesteetatik kanpokoinfekzioak sorrarazten dituzte: bakteriemiak, gernu-traktuko infekzioak, meningitisa,endokarditisa, peritonitisa, pankreatitisa eta abortuak. Campylobacter spp.k eragindakoenteritisen %<1ean bakteriemia agertzen da. Gaixotasun hori gehienbat gazteenen edozaharrenen artean antzeman izan da, bai eta inmunokonprometituetan ere.Campylobacter spp.ak eragindako infekzioetan neurtutako hilkortasun tasa hurrengoada: 0,05 pertsona kalteturiko 1000 gaixoren artean.

Campylobacter spp.k eragindako infekzio gehienak gastrointestinalak izaten dira.Hesteetatik kanpoko infekzioak C. fetus (fetus azpiespeziea) azpiespeziearekin daudelotuta. Horrelakoetan, gaixoek bestelako gaixotasun batzuk izaten dituzte aurretik, edoera ezegokian erantzuten diete gaixotasun horiei. 1970. urtetik hona, C. jejuni eta C. coliespezieek infekzio gastrointestinal gehienak sorrarazi egin dituzte, eta bakoitzarensintomak bereiztea oso zaila izaten da. C. upsaliensis, C. hyointestinalis eta C. concisusespezieak ere oso lotuta daude giza infekzio gastrointestinalekin. C. lari, aldiz,bakteriemiekin eta gernu-infekzioekin daude lotuta. C. sputorumren hainbat biobarhesteetatik kanpoko infekzioekin daude lotuta. C. Mucosalis, berriz, enteritisa dutengaixoen artean isolatu izan dute. C. rectus, C. showae eta C. gracilis infekzioperiodontaletan isolatu izan dute (Nachamkin, 1997). Gaixotasuna oso larria denean,eritromizina aukeratzen da tratamendu gisa. Baina fluorokinolonak ere erabili ahal dira(ziprofloxazina edo norfloxazina, kasu).

Hala ere, Campylobacter spp.ak eragindako infekzioak batzuetan ez daude erlazionatutainfekzio gastrointestinalekin, eta oso ondorio larriak sorrarazten dituzte. Horrelakoinfekzioak ondoko hauek izaten dira: (a) artritis erreaktiboa: ez da infekzioa, bainaartikulazio askori eragiten die eta HLA-B27 fenotipoari lotuta dago; (b), Guillain-Barré(GBS) sindromea: nerbio sistemaren mielina deuseztatu egiten du eta ahuldadeaagertzen da. Oro har, betazaletan antzematen da, bai eta arnas giharretan ere. Horrenondorioz erreflexuak galtzen dira eta kroniko bihur daiteke heriotzaraino eramanez; eta(c), Miller Fisher (MFS) sindromea: GBSren aldaera da, oftalmoplegia, ataxia eta areflexiasorrarazten ditu. GBS sindromea 1-2 pertsonaren artean antzematen da (100.000biztanleko).

3.2.- Arrisku populazioa

Campylobacter spp.ak eragindako infekzioak adinaren eta sexuaren arabera bereiztenbaditugu, giza patogeno enterikoen artean bakarra aurkituko dugu. Nazioindustrializatuetan, bi talde garrantzitsu antzeman izan dira: urtebete ez duten umeaketa 15-44 urte bitarteko pertsonak (Allos, 2001). Azterlan batez bidez, giza

Page 10: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

9

kanpilobakteriosiaren arriskua balioztatu egin zen. Aipatu azterlana Campylobacter spp.kkutsatutako oilasko-haragiari buruzkoa izan zen, eta 18-29 urte bitarteko gazteekgaixotzeko erraztasun handiagoa zeukatela antzeman zuten (8. irudia).Kanpilobakteriosiari lotutako arazoak oso bestelakoak izan ahal dira herrialdeen arabera.Izan ere, herrialde industrializatuetan eta hain industrializatuta ez daudenetan ez diraberdinak (Rosenquist et al., 2003). Campylobacter spp.ren aurrean hartutakoinmunitatea (behin baino gehiagotan gaixotasuna pairatzeagatik) oso garrantzitsua izanahal da gaixotasunari aurre egiteko (Cawthraw et al., 2000).

3.3.- Infekzio-dosia eta dosia/erantzuna erlazioa

Campylobacter spp.ren espezie batzuk kalteberak dira pH baxuaren aurrean. Hori delaeta, traktu gastrointestinalean ditugun baldintzak nahikoak izan beharko lirateke C. jejunihiltzeko edo gehiena desagerrarazteko. Hori dela eta, gaixotasuna izateko 800 edo 1x106

mikroorganismo ahoratu behar dituzte pertsonen %10-%50ek (Allos, 2001). Hala ere,1.000tik beherako dosiek ere gaixotasuna sorrarazi ahal dute, eta hori oso bitxia da.

3.4.- Epidemiologia-datuak

Intzidentzia

Campylobacter spp.ak eragindako infekzioaren gaineko intzidentzia hainbat iturritatiklortu izan da herrialde industrializatuetan. 1996. urtean, AEBetako GaixotasunakKontrolatzeko eta Zaintzeko Zentroaren (CDC) Elikagaiek Eragindako GaixotasunenZaintza Aktiboko Sareak (FoodNet) programa bat eraman zuen aurrera hainbatherrialdetan, elikagaiek sorrarazten dituzten 9 gaixotasunen gaineko datuak jasotzeko.Lehenengo urtean, Campylobacter spp.ak eragindako infekzioen kopurua handiagoa izanzen gainontzeko mikroorganismoena baino. Baina 1996tik 1999ra bitartean, behera eginzuen. Baliteke hegazti-haragia ekoiztu eta kontsumitzen den lekuetan higiene kontrolaareagotzeak zerikusia izatea. Hala ere, Campylobacter spp.ak eragindako infekzioak17,3-25,2 bitartekoak izan ziren 100.000 biztanleren artean.

Infekzioaren jatorria eta transmisioa

Herrialde industrializatu gehienetan, Campylobacter spp.k eragindako infekzio gehieneklotura estua dute hegazti-haragia (oilaskoak) maneiatu eta kontsumitzearekin. Infekzioen%50-70 oilasko-haragiari egozten zaio. Hau ez da harritzekoa, oilaskoaren kontsumoaoso altua baita eta oilaskoen kanalek kutsadura maila altua izaten baitute (Allen, 2001).Gaixotasunarekin lotutako beste iturri batzuk ondoko hauek dira: pasteurizatu gabekoesnea kontsumitzea, ur kutsatuak kontsumitzea, gaixotasuna duten abereekinharremanetan egotea eta nazioarteko turismoa.

A. Broteak

Kutsatuta dauden abereen kontaktu zuzenak edo hainbat elikagai edo ur kutsatuakontsumitzeak eragiten duen intzidentzia ez da oso ondo ezagutzen. Hala ere, ElikagaienSegurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA, 2006) azken txostenaren arabera, 2004.urtean balioztatutako epidemia-broteen %18 Campylobacter spp.k eragin zuen. 3.749gaixo antzeman ziren, eta horietako %4,2 ospitalera eraman behar izan zuten. Epidemia-broteak Europar Batasuneko (EB) 13 estatu kidetan antzeman ziren, bai eta Norvegianere. Eta gehienbat C. jejuni isolatu egin zuten.

Page 11: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

10

B. Jakinarazitako kasuak

Lehenago esan bezala (AEBetako CDCren FoodNetek argitaratutako datuak 1996-1999epealdirako), Campylobacter spp.k eragindako infekzioak 17-25 bitartekoak izan ziren100.000 biztanleko. Horrez aparte, Guillain-Barré (GBS) sindromearen intzidentzia 1-2pertsonakoa izan zen 100.000 biztanleko. Era berean, Europar Batasuneko (EB) 25estatu kideen gaineko datuei erreparatzen badiegu (kanpilobakteriosiaren intzidentziariburuzkoak), 2004. urtean 183.961 kasu baieztatu ziren, eta intzidentzia 47,6 kasukoaizan zen 100.000 biztanleko; hau da, salmonellarena baino apur bat altuagoa (42,2 kasu100.000 biztanleko). Beraz, hori dela eta, esan ahal dugu Campylobacter spp.k gizainfekzio enteriko gehienak sorrarazten dituela EBn (9. irudia). Era berean, beste ondoriohonetara ere heldu ahal da: kanpilobakteriosi kasu gehienek 1-4 eta 25-55 urte bitartekopertsonei eragiten diela. Halaber, udaldian kasu gehien jakinarazi izan dira, ekainetikirailera bitartean hain zuzen (EFSA, 2006). 9. irudian ikusi ahal dugunez, EBko estatukide gehienek kanpilobakteriosi kasu gehiago jakinarazi zituzten 2004. urtean 2003.urtean baino. Dena dela, ez dago informaziorik estu kide guztien gainean. Halaber, gizakanpilobakteriosi kasu guztiak ez ziren balioztatu Campylobacter espezieaidentifikatzeko. Horren haritik esan behar da C. jejunik infekzioen %83,9-100 sorrarazizituela, C. colik del %0,5-18,4, C. larik %0,6-4,1, C. upsaliensisek 0,1%-%0,4 eta C.fetusek %0,2 (3. taula). Bestalde, 2004. urtean, EFSAk (2006) Campylobacter spp.keragindako giza kasuak balioztatu zituen EBko hainbat estatu kidetan (10. irudia).

C. Gaixotasunaren intzidentzia Espainian eta Euskadin

1999-2004 denboraldian, Mikrobiologia-Informazio Sistemaren (SIM) bidez, Espainian,kanpilobakteriosi kasu batzuk jakinarazi zizkioten Epidemiologia Zaintzarako SareNazionalari: 1999. urtean, C. jejunik 4.008 kasu eta Campylobacter spp.k 746; 2000.urtean, C. jejunik 5.005 kasu eta Campylobacter spp.k 822; 2001. urtean, C. jejunik4.679 kasu eta Campylobacter spp.k 915; 2002. urtean, C. jejunik 4.776 kasu etaCampylobacter spp.k 802; 2003. urtean, C. jejunik 4.293 kasu eta Campylobacter spp.k868; 2004. urtean, C. jejunik 4.757 kasu eta Campylobacter spp.k 814 eta 2005. urtean,C. jejunik 4.280 kasu eta Campylobacter spp.k 658. Horrek esan nahi du 5.346 kasujakinarazi zirela urte bakoitzean. Hori populazio guztiaren artean zatitzen badugu(43.197.684 biztanle), 100.000 biztanleko eta urteko 12,38 kasu izan genituen. C.jejunik eragindako kasuak Campylobacter spp.ren %84,97 izan ziren.

EAEn hurrengo datuak erregistratu ziren: 2.430 2.430 (2004), 2.734 (2003), 2.771(2002), 2.992 (2001), 3.026 (2000) eta 2.315 (1999). 2004-1999 denboraldian, urteko2.711 kasu jakinarazi ziren batez beste. EAEn 2.100.000 biztanle daudela kontuanhartzen badugu, lortutako tasa ondoko hau izango da: 11,6 kasu/urte/milioi biztanle.

4.- CAMPYLOBACTER SPP.REN PREBALENTZIA ELIKAGAIETAN4.- CAMPYLOBACTER SPP.REN PREBALENTZIA ELIKAGAIETAN4.- CAMPYLOBACTER SPP.REN PREBALENTZIA ELIKAGAIETAN4.- CAMPYLOBACTER SPP.REN PREBALENTZIA ELIKAGAIETAN

4.1.- Campylobacter spp.ren prebalentzia abereen artean

Europar Batasuneko (EB) abereen gaineko prebalentziari dagokionez, mikroorganismohorien gordailurik handiena hegaztiak (gizentzeko oilaskoak) izaten dira. Hala ere, badirabestelako espezie batzuk ere gaixotasunaren eramaileak izaten direnak (EFSA, 2006).2004. urtean estatu kideek, ustiategiek eta loteek emandako datuen arabera,Campylobacter spp.ren prebalentzia oilaskoen artean oso gorabeheratsua izan zen (%0-90). Halaber, behi eta txerrien haragiari bagagozkio, Campylobacter spp.ren prebalentzia

Page 12: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

11

oso baxua izan zen: behien kasuan %14-64,2 eta txerrien kasuan %24,8-79. Ardienartean, baxuagoa izan zen Campylobacter spp.ren prebalentzia (%0,3), bai eta laguntzaabereen artean ere (txakurrak eta katuak). Campylobacter spp.ren espezie batzuk isolatuostean, C. jejuni balioztatutako oilasko gehienetan antzeman zen (%60,3-95). Denadela, Frantzian eta Italian antzeko kopurua antzeman zen C. jejuni eta C. coliespezieetan. Behien arten antzemandako espezierik ugariena C. jejuni izan zen (%50-100), eta txerrien artean C. coli (%56-98). C. jejuni isolatutako espezie ugariena izanzen hegaztien artean, eta giza kanpilobakteriosien kasuetan. Beraz, hegaztiak (oilaskoak)dira kutsatze iturri handiena pertsonen artean. Dena dela, C. jejuni oso espezie ugariaizan da behi eta txerrien artean; hortaz, espezie horiek ere kutsatze iturri handia dira.

Espainian, 2004. urtean EFSAk emandako prebalentzia datuen arabera, ondoko haubaieztatu ahal dugu: abeletxetan, gizentzeko oilaskoen %90ek Campylobacter spp. izanzuten; hiltegian, mikroorganismo horien %85 ere eramaile izan ziren (%81 C. jejuni eta%19 Campylobacter spp.). Campylobacter spp.ren prebalentzia datuak behien arteanondoko hauek izan ziren: %57. Eta ez zen lagin positiborik antzeman ardien artean.Txerriei buruz ez dugu prebalentzia daturik.

4.2. - Campylobacter spp.ren prebalentzia elikagaien artean

Europar Batasuneko (EB) prebalentzia datuak (2004. urtekoak) baditugu hiltegi,manipulatze eta saltzeari dagokionez. Gauzak horrela, Campylobacter spp.renprebalentzia datuak hegazti-kanaletan (gizentzeko oilaskoak, oilo-indiarra eta ahateak)%1,8-83koa izan zen hiltegietan, %26-53 manipulatzean eta prestatzean eta % 2,2-62,2merkaturatzean eta saltzean (4. taula). Behien haragiari dagokionez, Campylobacterspp.ren prebalentzia baxua izan zen, eta hainbat gorabehera izan zituen: %0,8salmentetan (Holanda) eta %11,9 hiltegian (Txekiar Errepublika) (5. taula). Gauza beraesan ahal dugu txerri-haragirako: %1,1 salmentan (Holanda) eta %11,9 hiltegian(Frantzia) (6. taula). Campylobacter spp.ren presentzia beste elikagai batzuetan erebalioztatu zuten. Esate baterako, esne eta esnekien 6.000 241 laginen artean 2-3 laginbaino ez ziren positiboak izan. Arrantzako produktuen laginen artean batek ere ez zuenpositiborik eman. Aztertutako 209 fruta eta ortuarien artean, aldiz, bi lagin izan zirenpositiboak Campylobacter spp.ren aurrean. Beraz, datu horiek guztiak ikusitakoan, esanahal dugu Campylobacter spp.ren prebalentzia animali bizien artean oso altua izan arren,elikagaietan uste baino baxuagoa dela (7. taula).

EFSAk, 2004. urtean, hainbat datu argitaratu zuen Campylobacter spp.ren prebalentziaz.Aztertutako elikagaiak ondoko hauek izan ziren: behi-haragia eta produktuak, txerri-haragia eta produktuak, hegazti-haragia eta produktuak, bestelako haragi batzuk etahainbat haragi-produktu, esnekiak, arrantza-produktuak eta bestelako produktu batzuk.Horietatik guztietatik Campylobacter spp.ren presentzia hegazti-haragian eta berorrenproduktuetan baino ez zen antzeman. Hegazti-kanaletan antzemandako prebalentziadatuen arabera, hiltegian laginen %46 positiboak izan ziren; manipulatzean etaprestatzean laginen %38% eta merkaturatzean eta saltzean %25%. C. jejuni laginpositiboen %6-27 identifikatu, C. coli laginen %5-11 eta Campylobacter spp. %67-86.

4.3.- Hegazti-haragien kontsumoa

1990. urtetik 1995. urtera bitartean, Dieta Totalaren gaineko Azterlana eramanzuten aurrera EAEn. Azterlanaren datuen arabera, 33.2 gr oilasko haragi/egunkontsumitu ziren biztanleko, hau da, 12.12 kg/biztanle/urte.

Hurrengo taulan agerraraziko ditugu azken hiru urteei dagozkien Euskadiko zeinEspainiako oilaskoen kontsumo-datuak.

Page 13: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

12

(kg/hab/año)(kg/biz/urte) 2004 2005

EUSKADIEUSKADI 12,2 12,34

Espainia 13,8 14,25

5. MIKRORGANISMOEK ERAGINDAKO GAIXOTASUN-ARRISKUA5. MIKRORGANISMOEK ERAGINDAKO GAIXOTASUN-ARRISKUA5. MIKRORGANISMOEK ERAGINDAKO GAIXOTASUN-ARRISKUA5. MIKRORGANISMOEK ERAGINDAKO GAIXOTASUN-ARRISKUA

MURRIZTEKO NEURRIAKMURRIZTEKO NEURRIAKMURRIZTEKO NEURRIAKMURRIZTEKO NEURRIAK

Interes handikoa da jakitea zein lekutan eta zein prozeduraren bidez murriztu etakontrolatu ahal den Campylobacter spp.: hegazti-hazkuntzatik hasita eta kanalak aztertuarte. Jarraian Campylobacter spp. murrizteko jarduera-leku eta ekintza garrantzitsuenakaipatuko ditugu.

ABELETXEA • Campylobacter spp.ren kolonizazioari aurre egin ahal diotenhegaztiak (oilaskoak) haztea

• Eskumen esklusiboko estrategiak (CEP) eta bakteriozinakerabiliz Campylobacter spp. kontrolatzea

• Bakteriofagoak erabiltzea• Txertoak ipintzea• Campylobacter spp.rik ez dagoela ziurtatzen duten loteak

izatea• Hazkuntza-baldintzak hobetzea• Hobeto garbitzea eta desinfektatzea• Inguruko higienea hobea izatea

GARRAIOA � Kutsadura gurutzatuak murriztea (estresa, denbora,distantzia)

� Loteak bereiztea

HILTEGIA ► Campylobacter spp.ren aurrean positiboak diren oilaskoenkanalak murriztea edota Campylobacter spp.ren kopuruamurriztea. Horretarako, hurrengo ekintzak gauzatu ahalditugu: (a). Kutsadura gurutzatuak murriztea, eta (b).Campylobacter spp. murrizteko/desagerrarazteko prozesuakabian jartzea

Horretarako, komenigarria izaten da:(i). APPCC sistema aplikatzea(ii). Kanalak deskontaminatzea (dutxak, azido laktikoa,

mikrobioen kontrako peptidoak, hotza, izoztea,tenperatura tratamenduak, etab.)

(iii). Atmosfera eraldatuetan ontziratzea

PROZESATUA

ONTZIRATZEA

� APPCC sistema edo antzekoren bat aplikatzea� Kutsadura gurutzatuak murriztea/desagerraraztea� Campylobacter spp murriztea/desagerraraztea

BANATZEA

ETA SALTZEA

� Kutsadura gurutzatuak kontrolatzea bestelako produktubatzuk erabiliz

� Ontziratzea� Kutsadura gurutzatuak kontrolatzea bestelako produktu

batzuk erabiliz

Page 14: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

13

PRESTATZEA ETA

MANEIATZEA

(Etxeetan etaelikaduraestablezimenduetan)

� Higiene Praktika Egokiak sustatzea

� Kutsadura gurutzatuak saihestea

� Manipulazio egokiak (higieneari dagokionez)

� Era egokian kuzinatzea

6. BIBLIOGRAFIA ERREFERENTZIAK6. BIBLIOGRAFIA ERREFERENTZIAK6. BIBLIOGRAFIA ERREFERENTZIAK6. BIBLIOGRAFIA ERREFERENTZIAK

Allos, B.M. (2001). Campylobacter jejuni infections: update on emerging issues and trends. Clin.Inf. Dis., 32: 1201-1206.Cawthraw, S.A., L. Lind, B. Kaijser eta D.G. Newell (2000). Antibodies directed towards

Campylobacter jejuni antigens, in sera from poultry abattoir workers. Clin. Exp. Immunol.,122: 55-60.

Doyle, M.P. y M.C. Erickson (2006). Emerging microbiological food safety issues related to meat.Meat Sci., 74: 98-112.

Duim, B., C.W. Ang, A. van Belkum, A. Rigter, N.W.J. van Leeuwen, H.P. Endtz y J.A. Wagenaar(2000). Amplified fragment length polymorphism analysis od Campylobacter jejuni strainsisolated from chickens and from patients with gastroenteritis or Guillain-Barré or Miller Fishersyndrome. Appl. Environ. Microbiol., 66: 3917-3923.

European Food Safety Authority (EFSA) (2006). Trends and Sources of Zoonoses, Zoonotic Agentsand Antimicrobial Resistance in the European Union in 2004. Parma, Italy.

http://www.efsa.europa.eu/en/science/monitoring_zoonoses/reports/1277.htmlFouts, D.E., E.F. Mongondin, R.E. Mandrell eta beste batzuk (2005). Major structural differences

and novel potential virulence mechanisms from the genomes of multiple Campylobacter spp.Plos Biol., 3: e15.

Friedman, C., J. Neimann, H. Wegener y R. Tauxe (2000). Epidemiology of Campylobacter jejuniinfections in the United States and other industrialized nations. In Campylobacter 2nd edition. L.Nachamkin and M.J. Blaser (Eds). ASM Press, Washington DC.

Hadden, R.D.M. y N.A. Gregson (2001). Guillain-Barré syndrome and Campylobacter jejuniinfection. J. Appl. Microbiol., 90: 145S-154S.

Hofreuter, D., J. Tsai, R.O. Warson, V. Novik, B. Altman, M. Benitez, C. Clark, C. Perbost, T. Jarvie,L. Due y J.E. Galán (2006). Unique features of a highly pathogenic Campylobacter jejuni strain.Inf. Immun., 74: 4694-4707.

Humphrey, T. y F. Jorgensen (2006). Pathogens on meat and infection in animals - Establishing arelationship using Campylobacter and Salmonella samples. Meat Sci., 74: 89-97.

Krause, M., M.H. Josefsen, M. Lund, N.R. Jacobsen, L. Brorsen, M. Moos, A. Stockmarr y J. Hoorfar(2006). Comparative, collaborative, and on-site validation of a taqMan PCR method as a toolfor certified production of fresh, Campylobacter-free chickens. Appl. Environ. Microbiol., 72:5463-5468.

Loc Carrillo, C., R.J. Atterbury, A. El-Shibiny, P.L. Connerton, E. Dillon, A. Scott y I.F. Connerton(2005). Bacteriophage therapy to reduce Campylobacter jejuni colonization of broiler chickens.Appl. Environ. Microbiol., 71: 6554-6563.

Nachamkin, I. (1997). Campylobacter jejuni. En: Food Microbiology: Fundamentals and Frontiers.Doyle, M.P., L.R. Beuchat y T.J. Montville (Eds). ASM Press, Washington.

Nachamkin, I. (2002). Chronic effects of Campylobacter infection. Microbes and Infection, 4: 399-403.

Parkhill, J., B.W. Wren, K. Mungall eta beste batzuk (2000). The genome sequence of the food-borne pathogen Campylobacter jejuni reveals hypervariable sequences. Nature, 403: 665-668.

Rosenquist, H., H.M. Sommer, N.L. Nielsen y B.B. Christensen (2006). The effect of slaughteroperations in the contamination of chicken carcasses with thermotolerant Campylobacter. Int.J. Food Microbiol., 108: 226-232.

Rosenquist, H., N.L. Nielsen, H.M. Sommer, B. Norrung y B.B. Christensen (2003). Quantitativerisk assessment of human campylobacteriosis associated with thermophilic Campylobacterspecies in chickens. Int. J. Food Microbiol., 83: 87-103.

Ross, T. y J. Sumner (2002). A simple, spreadsheet-based, food safety risk assessment tool. Int.J. Food Microbiol., 77: 39-53.

http://www.foodsafetycentre.com.au/RiskRanger.xls

Page 15: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

14

Schwerer, B. (2002). Antibodies against gangliosides: a link between preceding infection andimmunopathogenesis of Guillain-Barré syndrome. Microb. Infect., 4: 373-384.

Smiyh, J.L. (1995). Arthritis, Guillain-Barré syndrome, and other sequelae of campylobacter jejunienteritis. J. Food Prot., 58: 1153-1170.

Stern, N.J., E.A. Svetoch, B.V. Eruslanov eta beste batzuk (2006). Isolation of a Lactobacillus salivariusstrain and purification of its bacteriocin, which is inhibitory to Campylobacter jejuni in thechicken gastrointestinal system. Antimicrob. Agents Chemother., 50: 3111-3116.

Takahashi, M., M. Koga, K. Yokoyama y N. Yuki (2005). Epidemiology of Campylobacter jejuniisolated from patients with Guillain-Barré and Fisher syndromes in Japan. J. Clin. Microbiol.,43: 335-339.

Van Vlirt, A.H.M. eta J.M. Ketley (2001). Pathogenesis of enteric Campylobacter infection. J. Appl.Microbiol., 90: 45S-56S.

Wassenaar, T.M. eta M.J. Blaser (1999). Pathophysiology of Campylobacter jejuni infections ofhumans. Microbes and Infection, 1: 1023-1033.

WHO (2001). Report on the Joint FAO/WHO Expert Consultation on Risk Assessment ofMicrobiological Hazards in Foods. Hazard identification, exposure assessment and hazardcharacterization of Campylobacter spp. in broiler chickens and Vibrio spp. in seafood. WHOHeadquarters, Geneva, Switzerland 23-27 July.http://www.fao.org/es/ESN/food/risk_mra_campylobacter_en.stm/http://www.int/fsf/Micro/index.htm

WHO (2002). Report on a Joint FAO/WHO Expert Consultation. Risk assessment of Campylobacterspp. in broiler chickens and Vibrio spp. in seafood. Bangkok, Thailand. 5-9 August.http://www.who.int/foodsafety/publications/micro/august2002/en/print/html

WHO (2003). Joint WHO/FAO Food Standards Programme. Discussion paper on risk managementstrategies for Campylobacter spp. in poultry. Orlando, Florida, January 27th to February 1st.

Page 16: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

15

7. ERANSKINAK:7. ERANSKINAK:7. ERANSKINAK:7. ERANSKINAK: IRUDIAK ETA TAULAK

1. irudia. C. jejuniren ezaugarriak mikroskopioaren aurrean (irudi handituta).

.2. irudia. NCTC 13168 C. jejuniren eta 81-176 C. jejuniren arteko genoma-ezberdintasunak.

Page 17: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

16

3. irudia. Campylobacter spp.ren kopuruari dagokionez, hiltegira heltzen diren oilasko-loteen eta hiltegitik kutsatuta irteten diren kanalen arteko erlazioa (A), Campylobacterspp.ren kopurua oilaskoen kanaletan (B) eta kanpilobakteriosien intzidentzia gizakienartean (zenbat kasu 100.000 biztanleko) (C).

Page 18: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

17

4. irudia. Campylobacter spp.ren erlazioa oilaskoen kanal kutsatuen eta hiltegitikkutsatuta irteten diren kanalen artean (A), Campylobacter spp.ren kopurua kanalpositiboetan (B) eta kanpilobakteriosien intzidentzia gizakien artean (zenbat kasu100.000 biztanleko) (C).

Page 19: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

18

5. irudia. Mozteko tresnak garbitzen ez dituzten langileen portzentajea, etakanpilobakteriosien intzidentzia gizakien artean (zenbat kasu 100.000 biztanleko).

6. irudia. Campylobacter spp.ren kopurua oilaskoen kanaletan hiltegian (tenperaturahotzetan prozesatzean) eta hasieratik Campylobacter spp.k kutsatuta egon diren etaegon ez diren loteetan.

Page 20: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

19

7. irudia. Campylobacter spp.ren prebalentzia hotzarekin tratatutako oilaskoenkanaletan (abeletxean). Campylobacter spp.k kutsatuta egon diren eta egon ez direnkanaletan.

8. irudia. Hegazti-haragiaren kontsumoari lotutako kanpilobakteriosi-intzidentziaadinaren eta sexuaren arabera.

Page 21: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

20

9. irudia. Campylobacter spp.k eragindako giza kasuak (1994-2004), EuroparBatasuneko (EB) hainbat estatu kidek jakinarazitakoak, hain zuzen.

10. irudia. 2004. urtean Campylobacter spp.k eragindako giza kasuak (EFSA, 2006).

Page 22: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

21

1. taula. Campilobacteriaceae familiako mikroorganismoen genero, espezie etagordailuak, bai eta eragiten dituzten gaixotasunak ere.

2. taula. AEBetako Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Zaintzeko Zentroaren (CDC)Elikagaiek Eragindako Gaixotasunen Zaintza Aktiboko Sareak (FoodNet) aurreraeramandako programa kontuan hartuta, hainbat bakteriak eragindako infekzioenintzidentzia.

Page 23: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

22

3. taula. Giza infekzioak eragiten dituzten Campylobacter espezieak (EuroparBatasuneko hainbat estatu kidetan identifikaturikoak hain zuzen).

Page 24: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

23

4. taula. Campylobacter spp.ren prebalentzia hegazti-haragian hil (hiltegian), prestatueta saldu bitartean.

Page 25: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

24

5. taula. Campylobacter spp.ren prebalentzia behi-haragian hil (hiltegian), prestatu etasaldu bitartean.

6. taula. Campylobacter spp.ren prebalentzia txerri-haragian hil (hiltegian), prestatu etasaldu bitartean.

Page 26: Campylobacter Jejuni hegazti-haragian Agiriaren data: 2006ko … · 2009. 10. 7. · (LPS) A lipidoak jarduera endotoxikoa du. Hori dela eta, infekzio sistematikoak sepsia eta shocka

ELIKA – Granja Modelo, s/n. 01192. Arkaute (Araba).945 122 170. [email protected] d

25

7. taula. Campylobacter spp.ren prebalentzia bizirik dauden animalietan eta animaliajatorrizko elikagaietan.