boladan · 2020. 8. 8. · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A berria MUNDUARI...

8
ASTEKO ASMAKIZUNA GAZTETXOEN ASTEKARIA 906. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A Baditu koloreak, baditu eleak, baditu ikusleak lotzeko kateak. Zer den nork daki? m a n t a n g o r r i Erantzuna: Telebista. Asmakizunaren jatorria: Nik papaita, zuk papaita (igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) liburutik, Xabier Olaso. AXPI Telesailak boladan berria

Transcript of boladan · 2020. 8. 8. · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A berria MUNDUARI...

Page 1: boladan · 2020. 8. 8. · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A berria MUNDUARI ADI TELESAILAK 4. EUSKARAZKO TELESAILAK Zein izan zen euskarazko aurrenekoa? Hau

ASTEKO ASMAKIZUNA

GAZTETXOEN ASTEKARIA 906. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A

Baditu koloreak, baditu eleak,

baditu ikusleak lotzeko kateak.

Zer den nork daki?

m a n t a n g o r r iErantzuna: Telebista.

Asmakizunaren jatorria: Nik papaita, zuk papaita (igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) liburutik, Xabier Olaso.

AXPI

Telesailak

boladan

berria

Page 2: boladan · 2020. 8. 8. · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A berria MUNDUARI ADI TELESAILAK 4. EUSKARAZKO TELESAILAK Zein izan zen euskarazko aurrenekoa? Hau

m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A berria

ZORiON AGURRAK

Zorionak, Lexuri! Ondo pasatu eguna.Aita, ama, Xabat eta familia osoaren

partez,muxu bat!Zorionak, Mikele!! Hontz handia bezala konkistatugaituzu! Segi gure bizitzak alaitzen. Muxu handi-handiak.

Kaixo, MANTANGORRIko lagunak! Nire izena Laia da. Asko gustatzen zait

marraztea. Etxe baten marrazkia egin dut zuentzat. Espero dut gogokoa izatea

eta MANTANGORRIrekin urte askotan disfrutatu ahal izatea.

Zorionak, Irati, eta kilima anitz! Miren eta Landerren

partez.

7 urte bete dituzu gaur; ondo-ondo pasatu, eta

musu handi bat Unax, osaba Jon eta ixikoMaiten partez.

Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Urtzi Urkizu

Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

Page 3: boladan · 2020. 8. 8. · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A berria MUNDUARI ADI TELESAILAK 4. EUSKARAZKO TELESAILAK Zein izan zen euskarazko aurrenekoa? Hau

MUNDUARI ADI TELESAILAK

m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A

Zinema munduan Oscar sariak dira oihar-tzunik handiena dutenak. Telesailen ka-suan, berriz, Emmy sariak dira garrantzi-tsuenak. AEBetako Telebistaren eta ArteZientzien Akademiak ematen ditu urtero.Lehen aldiz, 1949. urtean eman zituzten.Aurten, Watchmen telesailak lortu dituizendapen gehien: 26. HBO katearena datelesail hori, eta izen bereko komikiandago oinarrituta. Urrezko globoetan ere ur-teko telesailik onenak saritzen dituzte.

AXPI

2. NOLA

IKUSTEN DIRA?

1. ZER DIRA

TELESAILAK? Telesaila gehienetan telebistan ematenden fikziozko lan bat da, zenbait atalezosatutakoa. Denboraldi asko izan ditzake-te, baina badaude denboraldi bakarrekotelesailak ere. Generoen artean, komediak,dramak, thrillerrak, musikalak, beldurrez-koak eta haurrentzakoak daude.

Atalka ikusteko

istorioak

3. ZEIN DIRA

SARI

NAGUSIAK?

Duela urte gutxira arte, telebistako kateenbitartez ikusten ziren telesailak. Baina az-kenaldian indar handia hartu dute strea-mingbidezko plataformek, eta horien bi-tartez kontsumitzen dira telesail ugarimundu osoan. Netflix plataforma 2014aniritsi zen Ipar Euskal Herrira; eta 2015ean,Hego Euskal Herrira. Urteotan, beste hain-bat plataforma heldu dira Euskal Herrira:Amazon Prime Video, HBO, Apple TV Plus,Disney Plus... Horietan, hilabetero kuotabat ordaindu behar da filmak eta telesailakikusteko. Txinako iQiyi da iritsi den azkene-koa (doakoa da).

Page 4: boladan · 2020. 8. 8. · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A berria MUNDUARI ADI TELESAILAK 4. EUSKARAZKO TELESAILAK Zein izan zen euskarazko aurrenekoa? Hau

m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A berria

MUNDUARI ADI TELESAILAK

4. EUSKARAZKO

TELESAILAK

Zein izan zen euskarazko aurrenekoa?Hau da A.U. Urriaren 5ean 30 urte beteko dira ETB1ek estreinatu zuela.Aitzpea Goenaga eta Elena Irureta ziren aktoreak eta zuzendariak. KikeAmonarrizek idazten zituen gidoiak, eta aktore lanak ere betetzen zituen.Umorezko telesail bat zen.

21Goenkale da urte gehien iraun dueneuskarazko telesaila: 21 urte, 1994tik2015era. Arralde fikziozko herriangertatzen ziren gorabeherak kontatzenzituen. Aurreneko denboraldian,euskaraz zekiten herritarren %70kikusten zuten. Guztira, ETB1ektelesailaren 3.708 atal eman zituen.Aurreneko hamar urteetan, astean bostatal ematen zituzten. 2006an, astean biegunetan hasi ziren ematen (bi atalegun bakoitzean). Azkeneko urteetan,ikusle datuak jaitsi egin ziren, etahorregatik kendu zuten.

Page 5: boladan · 2020. 8. 8. · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A berria MUNDUARI ADI TELESAILAK 4. EUSKARAZKO TELESAILAK Zein izan zen euskarazko aurrenekoa? Hau

m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A

Euskarara bikoiztutako azkenaDuela urte batzuk, atzerriko telesail asko bikoizten ziren euskarara; jatorrizkoahotsaren ordez, euskal aktoreek euskarazko ahotsa jartzen zieten pertso-naiei. Azkenaldian, nabarmen jaitsi da euskarara bikoiztutako telesailen kopu-rua. Norvegiako Lars zonbiada euskarara bikoiztu duten azkenekoa. ETB3otsailean hasi zen ematen, ostiral gauetan. Telesailak sari ugari lortu ditu na-zioartean. Kritika oso onak egin dizkiote bai gurasoek eta bai haurrek.

ondo. Gehien kostatzen zaidanakantatzea da. Lantaldean badirahobeto moldatzen direnak kanta-tzen, eta elkar laguntzen aritzengara. Eskola magistralak ematendizkiogu elkarri.Zein da ‘Go!azen’-enarrakastaren sekretua?Sekretua da ez dela adinjakin baterako: etxekoguztiek ikus dezakete.Musikala da, eta bertsio-ekin gertatzen dena da

kanta batzuk ez dituztelahaurrek ezagutzen, baina gu-

rasoek, bai. Helduak eta haurrakabesti bera kantatzen aritzea osopolita da.Aurreko denboraldian, zurebelaunaldiko gazteakdesagertu egin zirenBasakabitik. Pozik al zaudeberriro telesaileraitzultzeagatik?Bai, oso pozik. Galdetu zidateneanea itzuli nahi nuen, ez nuen bi aldi-tan pentsatu. Markel pertsonaiaaldatu egingo da: orain bekadunmoduan arituko da Basakabin.Zer garrantzi du telesailakeuskaraz egin ahal izateak?Euskara bultzatzeko oso tresnaonak dira. Gainera, etxean senide-ekin euskaraz hitz egiten ez dutengaztetxoentzat, gurasoak erdal-dunak direlako, bultzada handi batda, eta euskaraz gehiago egitekoaukera ematen die. Oraintxe, hain-bat telesail eta film ari dira egitenEuskal Herrian.Azkeneko urteetan boom batdago telesailekin. Jende askokhitz egiten du telesail batenedo bestearen inguruan. Zeriruditzen zaizu?Jendeak denbora gutxiago du, etatelesail bat ikustea errazagoa da.Boom bat dagoela argi dago. Zein telesailetan gustatukolitzaizuke parte hartzea aktoremoduan?La casa de papel edota PaquitaSalas telesailetan.

Asier Burguete‘GO!AZEN’-EKO AKTOREA

«Gehienkostatzenzaidanakantatzea da»

Markel Aranbururen pertsonaiahiru denboralditan jokatu zuenAsier Burguetek (Irun, Gipuzkoa,1998). Aurten, Basakabira itzulikoda. ‘Go!azen’-en atal berriak aridira grabatzen egunotan.‘Go!azen’-en hasi zinenean, 18urte zenituen. Nola sentituzinen telesail horretan aritukozinela jakin zenuenean?Hautaprobetan oso gaizki pasatunuen. Gero, selektibitaterako ikas-ten ari nintzela, liburutegian, deiajaso, eta oso pozik jarri nintzen. Li-buru guztiak bota nituen. Handik,ospatzera joan nintzen.Haurra zinela balleta ikastenhasi zinen. Telesailean aktore,kantari eta dantzari jartzenzaituzte. Ondo sentitzen zarahirurak egiten?Dantzatzen eta aktore moduan,

Go!azenAzaroan

iritsiko dira

atal berriak

ETBra

Page 6: boladan · 2020. 8. 8. · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A berria MUNDUARI ADI TELESAILAK 4. EUSKARAZKO TELESAILAK Zein izan zen euskarazko aurrenekoa? Hau

m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A berria

DENBORA-PASAK 2.Aukeratu. Lau sarihauetatik bat dagokie telesailei.Zein da?

1. Asmatu eta margotu. Egin batuketa hauek, eta dagozkion koloreekin margotu irudia.Ea nola geratzen den!

6 - 3=

8 : 4=

2 + 2=

3 - 2=

Gorria

Laranja

Urdina

Horia

1

2

3

4

Page 7: boladan · 2020. 8. 8. · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A berria MUNDUARI ADI TELESAILAK 4. EUSKARAZKO TELESAILAK Zein izan zen euskarazko aurrenekoa? Hau

‘Go!azen 2-Eiderrenegunerokoa’ Iker eskalatzailea da, mutil jatorra. Eiderrekaspaldi amesten du harekin. Gutxien esperoduenean, Iker gerturatu egingo zaio, eta el-karrekin ateratzen hasiko dira. Eider pozaktxoratzen dago, maiteminduta, eta senti-tzen duen guztia, bizitzen ari den guztiaeguneroko batean kontatuko du.

Jasone Osoro

Argitaletxea: Alai

‘Kamile telebistaribegira’Kamileren gurasoak kezkatuta daude, ez da-kite zer egin Kamilerekin; egun osoa telebis-tari begira ematen du, eta ez du besterikegin nahi. Baina telebista ikustea baino gau-za interesgarriagoak daude munduan: jolas-

tu, lagunekin egon, kalera atera eta eguzkiaz eta haizeaz goza-tu...

Nancy Delvaux

Argitaletxea: Ttarttalo

‘Telebista ez dabil’ Haize bolada batek telebistaren antenahautsi du... Asmatuko ote du Don Eladio ize-neko gizonak laguntzarik gabe konpontzen?Lehen Ipuinak bildumako liburua da hona-koa, 3-8 urte arteko neska-mutikoei zuzen-

dua. Ilustrazioen egilea Teresa Ramos marrazkilaria da.

Enrich Lluch

Argitaletxea: Erein

‘Telelilura’ Euskal Telebistak 1990etik 2000ra egin zi-tuen telesailen inguruko liburua da. Tartehorretan 23 telesail estreinatu zituen ETBk.Hamarkada horretan euskarazko telesailekikus-entzuleen artean izan zuen harrera be-

roa aztertzen du egileak. 2001ekoa da liburua, eta orduz geroz-tik ez da euskarazko telesailak aztertzen dituen beste libururikargitaratu.

Ainhoa Irazu

Argitaletxea: EHko Gidoilari Profesionalen Elkartea

AZOKA

berria LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A

Erantzunak: 2.-1 - Emmy saria

3. Kopiatu laukiz lauki. Kopiatu ezazuGoenkale telesaileko irudi hau laukiz lauki, etamargotu. Ea berdintsua egitenduzun!

m a n t a n g o r r i 7

Page 8: boladan · 2020. 8. 8. · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A berria MUNDUARI ADI TELESAILAK 4. EUSKARAZKO TELESAILAK Zein izan zen euskarazko aurrenekoa? Hau

m a n t a n g o r r iberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 8A

JOLASA

Coche

Nola jolasten da? 6 laguneko 2 talde egin behardira, eta lurrean laukizuzen bat marraztu. Talde

bateko kideak laukizuzenaren alde luzeetan jarrikodira, alde bakoitzean kopuru bera. Beste taldeko ki-

deak zelaitik aparte geratuko dira, eta, banaka, lauki-zuzenaren erdira sartuko dira. Laukia inguratzen duten

taldeko kideek laukiaren barruan dagoena baloiaz jotzensaiatu beharko dute. Bitartean, barruan dagoenak ahaleginaegingo du baloiaz jo ez dezaten, eta eskuetan hartzen saiatukoda. Jotzen badute, kanpoan geratuko da. Aldiz, baloia hartzea lor-tzen badu, haren taldeak 5 puntu irabaziko ditu. Zelaitik apartegeratu den taldeko kide guztiak lauki barrutik pasatzen direnean,taldeek rolak aldatuko dituzte.

DATUAK

Kontinentea: Afrika(Mozambike). Materiala: Klariona eta baloibat.Adina: 10-16 urte bitartean.Lantzen dituenalderdiak: Motrizitatea,punteria eta talde lana.

Iturria: Munduko jolasak(Txatxilipurdi).Webgunea:www.txatxilipurdi.com