BIZKAIKO HITZA HITZA MITXI Punta Begoña galeriak zaharberritzeko lanen emaitzak ikusgai daude b...

16
BIZKAIKO HITZA MITXI Punta Begoña galeriak zaharberritzeko lanen emaitzak ikusgai daude b Lanok erabilera praktikoa ere izango dute b Bisita gidatuez gain, mugikorrak gidatuta norbere kabuz ere egin daiteke bisita b 2-3 Herrira begira Bilbo mantsotzen Plaza Eliptikoa oinezkoentzako bihurtzeko froga egingo du udalak 6 Autzagane Zornotza eta Muxika lurpetik lotuta, datozen egunetan zabalduko dituzte tunelak 5 Ostirala 2018ko apirilaren 6a IX. urtea 347. zenbakia www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

Transcript of BIZKAIKO HITZA HITZA MITXI Punta Begoña galeriak zaharberritzeko lanen emaitzak ikusgai daude b...

BIZKAIKOHITZA

MITXI

Punta Begoña galeriak zaharberritzeko lanen emaitzak ikusgai daude bLanok erabilera praktikoa ereizango dute bBisita gidatuez gain, mugikorrak gidatuta norbere kabuz ere egin daiteke bisita b 2-3

Herrirabegira

Bilbo mantsotzen PlazaEliptikoa oinezkoentzako

bihurtzeko froga egingo du udalak

6Autzagane Zornotza etaMuxika lurpetik lotuta, datozen

egunetan zabalduko dituzte tunelak

5Ostirala

2018ko apirilaren 6aIX. urtea347. zenbakia

[email protected]

BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a2 b Astekoa

Natalia Salazar Orbe Getxo

Itsasoari begira eta han-

ditasun urdin horretatik

datozenei harrera egi-

nez. Hala ageri dira Ge-

txon Punta Begoñako

galeriak. Garai eta ke-

mentsu. Sortu zituzteneko han-

ditasunari eutsi guran. Horacio

Etxebarrieta Maruri getxoztarra-

ren aginduz eraiki zituzten, Ri-

cardo Bastida arkitektoaren gida-

ritzapean. 1910ean etxe erraldoia

eraiki zuen Arriluzeko hegalean.

Etxalde horri eusteko sortu zituen

galeriak, Atxekolandeta eta Arri-

luzea kaleen artean. Harri jauzi

baten ondorioz sortu zen euste

horma bat eraikitzeko beharra.

Hiruzpalau metroko hesia izan

zitekeena bestelako proiektu

erraldoi bilakatu zen. Urteen

joan- etorriaren eta mantentze la-

nik ezaren ondorioz, kalte han-

diak izan dituzte galeriok. Azken

urteetan eremua zaharberritzen

ari dira. Eta herritarrei zabaltzen.

Ehun urte bete ditu kanpoko

begirada huts batekin bisitaria

harrituta uzten duen eraikinaren

proiektuak. Data berezi hori ba-

liatuta, hainbat jarduera egiteko

asmoa iragarri dute udalak eta

EHUk: 100 urte, 100 ekintza izen-

burupean, besteak beste, herrita-

rrek eraikinaren barruak ezagutu

ahalko dituzte, eta azken urteeta-

ko zaharberritze lanek agerian

utzitako elementuen eta ikerketa

lanen emaitzen lekuko izan ahal-

ko dute.

Aurretik hitzordurik eskatu

gabe gertura daiteke galerietara,

gainera. Oraindik bada bisita gi-

datuak eskatu eta aditu baten es-

kutik eremu bitxi hartako sekre-

tuak ezagutzeko modurik. Baina

bestelako aukerarik ere zabaldu

dute. Zehaztasunik galdu gabe

galeriek eskaintzen duten histo-

riaren pasarte bitxiaren berri iza-

teko aukera eskaini dute orain-

tsu. Eremua gizarteratzeko asmo

eta helburuari erantzuten diote

bisita horiek.

Sakelako telefonoa lagun, an-

tolatzaileek prestatutako bost

ibilbideetako bat aukera dezakete

bisitariek: proiektua, galeriak,

paisaia, ikerketa edo galerietan

egindako esku hartzeak aukeran.

Teknologia berriek euren esku ja-

rriko dute inguruari buruzko in-

formazioa. Galerien horma ba-

rruetatik harago ere hedatu dute

sistema hori, gainera. Hain zuzen,

Arriluze ibilbidean dabiltzanek

ere kontsultatu ahalko dute erai-

kinari buruzko informazioa.

Punta Begoñako galeriak zaharberritzeko ikerketa lanetatik ikasbideak atera dituzte adituek, besteeraikin batzuetan erabiltzeko modukoak. Bisita gidatuez gain, norbere kabuz egiteko bisita libreakere zabaldu dituzte aurten Getxon: bisitariak erakartzeko elementu bilakatu nahi dituzte galeriak.

Aztergaia irakasbide bihurtuta

Ikerketa lan gehienak eginda, berehala ikusgarriago bilakatuko dira esku hartzeko lanak. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Astekoa b 3BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a

Galeriak eurak eta horietan

egindako lana gizarteratzea. Ho-

rixe dute helburuetako bat eraiki-

neko txokoak zaharberritzen ari

diren EHUko arduradunek eta

Getxoko Udalak. Ia bukatu dituz-

te ondare elementu hori berritze-

ko Unescoren planaren barruan

aurreikusitako ikerketa lanak.

Egiturak kaltetuen zituen atalak

zaharberritu dituzte jada. Orain-

dik, ordea, lan handia egin behar

dute enklabe ikusgarrian. Hala

ere, galerietatik harago ere oso

baliagarria den informazioa ahal-

bidetu diete ikerketek.

Agustin Azkarate EHUko Kul-

tur Paisaiak eta Ondarea Unesco

Katedrako zuzendariak eman

ditu gako batzuk. Punta Begoña-

ko galerietan aurkitu dituzten

kalteak baliagarriak izango dira

beste eraikin batzuk berreskura-

tzeko lanetarako, argitu baitute

zerk egin dien kalte eta nola.

Akatsetatik ikasteko aukera

emango diete lanek. Besteak bes-

te, galerietako sabai faltsuak egi-

teko erabili zuten teknika ez da

gaur egun erabiltzen den bezala-

koa. Urko Balziskueta udal arki-

tektoaren arabera, betoi oso liki-

doa erabili zuten berau egiteko,

igeltsu kopuru handia zuen be-

toia. Materialen nahasketaren eta

inguruko hezetasunaren eta ur

filtrazioen ondorioz, betoizko es-

talaktitak sortu dira. «Kobazulo-

etan 100 urte behar dituzte hazte-

ko; Punta Begoñako galerietan

hamar urtean hazi dira».

Apurka, ikusgarriagoak izango

dira galerietako lanak. Hala azal-

du du Azkaratek: «Gero eta diru

gutxiago inbertitu beharko dugu

ikerketa lanetan, eta gehiago

esku hartze prozesuetan». Orain

arteko lanetan eraikina bera eta

berau kokatzen den eremua az-

tertu dituzte. Ikerketa horiei es-

ker, eremuaren kontserbazio

egoera ezagutu dute. Hala, diag-

nosi zehatza gauzatu dute aurre-

rago martxan jarri behar dituzten

protokolo eta jardunbideak ebaz-

teko. Horrez gain, sendotze pro-

zesu sakonagoa bermatuko du-

ten premiazko esku hartzeak

gauzatu dituzte. Besteak beste,

areto nagusiaren azpiko gunera-

ko sarbidea egokitzeko lanak egin

dituzte.

Irudi bitxiak aurkitu dituzte ez-

kutuan zegoen gune horretan

ere. Garai hartako eraikuntza la-

nak zer nola egiten zituzten jaki-

tea ahalbidetu duen detaile txiki

bat aurkitu dute bertan. Eraikun-

tzak zutoinez zelan eusten zituz-

ten ikusi dute, egur zati batek han

jarraitzen baitu, eraikinaren zi-

menduei eusten.

Galeriei, Getxori zein Bizkaiari

buruzko informazioaz gain,

munduaren historiari lotutakoa

ere atera dute haitz eta lur geruze-

tatik. Flysch-a edo labarreko hai-

tzak osatzen dituzten materialak

ikertu dituzte lanon barruan. Ma-

terialon datazioari esker Kretaze-

oaren eta Paleogenoaren arteko

mugan dagoen sektorea aurkitu

dute. Garai hartan desagertu zi-

ren dinosauroak.

Bisitarientzako erakargarriEraikuntzak eta bertako sekre-

tuek erakarrita 5.000 bisitari ger-

turatu ziren iaz Punta Begoñara.

Aurten marka hori gaindituko

dutela aurreikusi dute.

Horacio Etxebarrietaren ame-

tsa izan zena itsasotik datozenen-

tzako harrera bilakatzea nahi

dute zaharberritze lane-

tan ari diren erakunde-

ek. Paisaiaz gozatzeko

gune bat baino zerbait

gehiago eraiki nahi izan

zuen enpresaburuak.

Itsasadarraren ezkerraldean zi-

tuen bere lurretan gauzatzen zu-

ten meatzaritza jarduera kontrol-

pean izateko modua eskaintzen

zion, batetik. Bestetik, nazioarte-

ko merkatuetara abiatzen ziren

bere itsasontzien joan-etorria

kontrolpean izateko aukera ema-

ten zion ikusmira zuen labar gain

hartatik. Apurka itsasoari lotuta-

ko aisiaren erreferente izateari

ekin zion Getxok. Turista burges

haiei erreparatzeko aukera ere es-

kaintzen zion eraikinak Etxeba-

rrietari.

Urteen joan-etorrian hainbat

agertoki hartu ditu Punta Be-

goñak. 1936ko gerran italiar agin-

tariek kuartel nagusi gisa erabili

zuten. 1940ko hamarkadan, al-

diz, gizarte laguntzarako erabili

zituzten galeriak. 1973an etxegin-

tza enpresa sustatzaile bati saldu

zizkioten Getxoko etxea eta ingu-

ruko 12.000 metro koadroko ere-

mua. 1988an etxebizitzak eraiki-

tzeko baimena eman zion udalak

orubearen jabe berriari.Galeriak

udalaren esku geratu ziren. Tru-

kean, etxebizitzak eta aparkale-

kuak egiteko baimena jaso zuen.

Lanotarako Etxebarrietaren

etxea eraitsi egin zuten, eta, orduz

geroztik, galeriak besterik ez da

geratzen. 1991n hotela egiteko

saiakera egin zuten arren, herri-

tarrek geldiarazi egin zituzten la-

nak. Bitartean, etxebizitza bloke-

ak eraiki zituzten Etxebarrietaren

etxola izan zen toki berean.

N. S. O. Getxo

Horma handi eta pasa-

bide luzeek agerian

utzi dutena baino

gehiago ezkutatzen

dute Punta Begoñako galeriek.

Haren sorrera eta historiari buruz

lekukotasunak biltzen ari dira

herritarren artean. Nolakoa zen

galerien inguruko bizitza? Zerta-

rako erabiltzen ziren? Zer-nolako

eragina izan zuten ingurunean?

Galdera horiek eta beste asko ar-

gitzen saiatzeko, EHU gizarte sare

bat identifikatzen ari da, eta haien

testigantzak jasotzen.

Informazio interesgarrien berri

izateko aukera eman die proiek-

tuak. Hala azaldu du Urko Balzis-

kueta udaleko arkitektoak. Esa-

terako, jakin dute Punta Begoña

muturrari Sorginzulo esaten zio-

tela ingurukoek. «Bertan ba

omen zegoen haitzuloren bat non

emakumeak biltzen ziren. Hortik

zetorkion izena». Fredi Paia ber-

tsolariarengandik jaso dute infor-

mazioa. Berak egindako lan etno-

grafiko batean oinarrituta dago.

Ikertzaileek inguruko itsas kapi-

tain baten memoriekin alderatu

dituzte datu horiek.

Lekukotasunak jasotzeko lan

hori egiteko, memoria material

eta ez materialari buruzko Unes-

coren gidalerroetan oinarrituta

osatutako protokoloei jarraitu

diete. Duela urtebete eta erdi

abiatu zuten prozesua. EHUko

Ondare Eraikiaren Ikerketa Tal-

dea ari da lan horretan.

Orain artean 105 pertsona elka-

rrizketatu dituzte euren lekuko-

tasuna jasotzeko. Testigantza ho-

riek guztiak lotuta daude galerie-

kin eta Punta Begoña muturraren

historiarekin. Elkarrizketa horie-

tatik 32 filmatu dituzte. Filmake-

ta lan horiek Bilboko Itsasadarra

Itsas Museoan, Abra klubean,

Medikuntza eta Zientzi Historia-

ren Euskal Museoan, zenbait

etxetan eta Erromoko kultur

etxean egin dituzte.

Grabazio horiekin guztiekin

hiru bideo osatu dituzte: Pilula

dokumentalak. Bata, Ricardo

Bastidari buruzkoa da; bestea, ga-

lerien bizitza domestikoari bu-

ruzkoa; eta, azkenak, galeriak os-

pitale militarra izan ziren garaia

gogorarazten du.

Oraindik beraien ekarpena

egin dezaketen herritarren leku-

kotasunen bila jarraitzen dute

ikerlariek. Hainbat kanpaina egin

dituzte informazioa izan dezake-

en herritar oro eurengana gertu-

ratzeko. Aurten bisitetara gertu-

ratzen direnek galeriei buruz in-

formazioren bat badute euren

datuak utzi ahalko dituzte, eta

ikerketa egiten ari dire-

nak eurekin harremane-

tan jarriko dira.

Testigantzez gain, agi-

riak, argazkiak eta iru-

diak eta grabazioak ere

bildu dituzte. Horiei guztiei esker,

Punta Begoñaren historiari buruz

ez eze, Getxokoari, Bilbokoari eta

Bizkai osokoari buruzko narra-

zioa osatu dute. Historiaren leku-

ko horiei esker ebatziko dute zer

nolakoa zen galerietako bizitza,

zertarako erabiltzen zituzten,

zein helburu izan zuen Horacio

Etxebarrietak horiek eraikita,

zein asmo zuen Ricardo Bastidak

proiektua egin zuenean eta zein

eragin izan duten getxoztarren-

gan.

Punta Begoñari lotutako memoria ez-materiala aztertzen ari da EHUkotalde bat. Galeriei buruzko informazioa duten herritarren testigantzakjasotzen ari dira bertako bizimodua nolakoa zen ebazteko.

Inpaktu ikusezin baina nabariaren bila

Testigantzez gain, argazkiak, agiriak, irudiak eta grabazioak ere bildu dituzte. PUNTA BEGOÑA

‘Sorginzulo’ esaten zioteneremuari, emakumeakelkartzen ziren haitzulo batzegoelako Punta Begoñan

Dinosauroak desagertu zirengaraiko sektore geologikoaaurkitu dute galeriakaztertzeko ikerketetan

BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a4 b Iritzia

RZIPRIZTINAKNerea Ibarzabal

Partekatzeabizitzea ei zen

Sare sozialen baten

parte baldin bazarete,

nabarituko zenuten

azken opor egunotan,

ohartzeke ia, badakizuela zuen

inguru hurbileko eta ez hain

hurbileko jende guztia non egon

den, zeinekin eta zertan. Behin

bi hitz gurutzatu zenituen tipo

batek Zarautzen arraina afaldu

duela dakizu; oso zoriontsua

dirudien baina gehiegi inporta ez

zaizun beste bikote bat Islandian

egon da; zure bizilagunak urteko

lehenengo bainua hartu du, eta

bideoa erakutsi dizu bere perfile-

an. Eta zuk ikusi.

Betiko kontua da, badakit, eta

ez naiz hasiko orain sare sozialak

kritikatzen, neu bainaiz 14 urte

neuzkanetik Messenger-Foto-

log-Tuenti-Facebook eboluzioa

beste inork baino finago bete

duena, nerabezaroko autoestimu

labainkor horri oinarri apur bat

emango zioten «guapa»,

«potxola», «atsegin dut»,

«mxx amz» guztien eskean

harrapatzen zuena bere burua.

Baina zerbaitek desintoxikatze-

ko eskatzen zidan aspalditik, eta

denboraldi bat daramat nire pro-

filetatik urrunduta. Gainera, Ins-

tagramik ez zabaltzeko hautu

kontzientea egin dut, momen-

tuz.

Geldi daramadan denbora

honetan -izugarrizko lasaitua

hartzeaz gain-, galderarik sin-

pleenaren erantzunaren bila ibili

naiz: zergatik esan nahi nuen

–eta dudan, askotan- non nago-

en, norekin eta zertan, jakinda

niri besteena bezain gutxi intere-

satu dakiokeela nirea beste bati.

Jakinda nik besteen profilak

epaitzen ditudan bizkortasunaz

epaitu dezaketela nirea; edo ez al

zaizue inoiz gertatu aurrez aurre

jatorra den pertsona baten sare

soziala aztertu eta sekulako dis-

gustua hartzea? Edo alderantziz?

Zer nabil adierazi nahian,

orduan, «partekatu» sakatzen

dudan unean. Zer partekatzen

dut? Jaten ari naizen almejak

saltsa berdean? Ez, horiek ezin

dituzte ziberlagunek probatu.

Edango dudan kafe goxoa, esne

aparretan marrazki eta guzti?

Ezta ere. Bizi dudan momentua

partekatzen dut? Ez, izatekotan

momentu hori bizitzeari uzten

diot, partekatzeko.

Zoriontasuna partekatu nahi

dut, akaso? Hala balitz, zentzua

izango luke, nire pozaz poztuko

den jendeari opari bat egin nahi-

ko banio bezala, nire irribarreak

denak kutsatu ditzan eta zorion-

tasun-kate amaigabe eta kolore-

tsu bat eratu dezadan nire lagun

guztien artean –iupi-, familiako

whatsapp taldeetan gertatzen

den antzerako zerbait. Baina ez,

noski. Badakigu denak ez direla

gure pozaz pozten, eta agian

justu horixe da bilatzen duguna,

ez poztea.

Askotan lotsatu izan naiz garai

batean Tuentira igotzen nituen

argazkiez, baina pentsatzen

nabil ez dela gehiegi aldatu

orduko nerabe ziurgabe eta

onarpen-bilatzaile hura, denok

garela berdinak oraindik, eta

segi dezakegula saltoka sare

batetik bestera, ustez geroz eta

argazki helduagoak eta duinago-

ak erakutsiz, baina erakutsiz,

azken finean. Agian era honetara

hazi garenok daukagun teknika

bakarra da geure bizitzak balo-

ratzeko. Eta ezin duzue imajina-

tu zelako alfergura ematen didan

horrek.

Zer nabil adierazinahian «partekatu»

sakatzen dudanunean? Zer

partekatzen dut? Bizidudan momentua?

Ez, izatekotanmomentu hori

bizitzeari uzten diot,partekatzeko

BIZKAIKO HITZAk irakurleen

eskutitzak plazaratzen ditu. Ez

dituzte 1.400 karaktere baino

gehiago izan behar, tarteak

barne, eta BIZKAIKO HITZAk

mozteko eskubidea du. Helbide

honetara bidali behar dira gutu-

nak, izen-abizenak eta herria

adierazita: Bizkaiko Hitza, Uribi-

tarte kalea 18-3.C, 48001 Bilbo.

Eskutitzak Internet bidez bidali

nahi izatekotan:

[email protected].

%

Bilboko triatloiabertan behera utzidute antolatzaileek

BILBO bMaiatzaren 26an Bilbo

erdigunean eta itsasadarrean egi-

tekoa zen Bilboko VIII. triatloia

bertan behera uztea erabaki du

Innevento Sports talde antola-

tzaileak. Hedabideetara bidalita-

ko oharrean dioenez, «aurtengo

proba beharrezko berme eta kali-

tatearekin» egitea galarazi duten

«zalantzek» eraman dute eraba-

kia hartzera. Iaz, leptospirosiz

kutsatu ziren hainbat igerilari.

Udalak otsailean adierazi zuen

garbi dagoela itsasadarra.

Irudia b Bakio

Itzuliaren gogortasun ederraGipuzkoatik Bizkaira asteartean sartu, eta asteazkenean Araba aldera irten zen Euskal Herriko Itzulia. Aldapa gogorrak eta paraje ederrak izan dituzte

txirrindulariek kostaldean, Bermeo helmuga eta abiapuntu izanda. Bihar bueltatuko da Bizkaira, oso bestelako etapan. Itzuliaren azken eguna izanik,

Arrateko gainan (Gipuzkoa) amaituko da ibilbide gogorra. Eibartik abiatu, Trabakuako mendatea igo, eta Ziortza-Bolibar aldera egingo du. Besteak

beste Gontzagariganara eta Bizkaiko Begiratokira igo, Durangaldea zeharkatu, eta Gipuzkoarako bidea hartuko du. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

100BASQUE FESTEN IZAN DIREN

PERTSONAK, MILAKOTAN

Bilboko Udalak jakinarazi duenez,

Aste Santuan antolatzen duen

Basque Festek marka guztiak hau-

tsi ditu aurten: 100.000 pertsonak

parte hartu dute 235 ekintzatan; er-

diek, ekitaldi gastronomikoetan.

Natalia Salazar Orbe Muxika

Kostatu da, baina bukatu dituzte

lanak: Autzaganeko tunelak za-

baltzeko prest daude. Aurreikusi

baino beranduago zabalduko di-

tuzte; hasieran aurreikusi baino

hiru urte geroago, hain zuzen. La-

nak abiatuta aurkitutako zailta-

sunei aurre egin ostean, 2018ko

martxorako iragarri zuten irekie-

ra. Epe hori ere ez da bete, baina

dena dago prest Muxika eta Zor-

notza lur azpitik lotu dituen erre-

pidea estreinatzeko.

Zornotza aldetik Busturialdera

arteko joan-etorria egunero egi-

ten duten gidariek denbora luzez

eskatu dute azpiegitura hori.

15.000 ibilgailu inguruk igo eta

jaisten dute Autzaganeko men-

datea egunero. Azpiegitura berria

zabaltzen dutenean, ez da izango

istripu ugariren lekuko izan den

bihurgune handiko errepide hori

erabiltzeko beharrik.

Urdinbideko tuneletan sartze-

ko argi berdea jaso bezain pronto,

errazagoa izango da Zornotzako

Biribieta auzoaren eta Muxikako

Gorozika auzoaren arteko bidea

egitea. Zazpiehun metro inguru-

ko luzera dute batera eta bestera

begira dauden tunelek. Ibilbide

osoa artez egiterik ez da izango:

proiektuak ez ditu desagerrarazi

biribilgune guztiak. Hala ere, pe-

raltea hobetzeko lanak egin di-

tuzte.

Mendatean gora doan errepi-

detik bistan da lan guztiak buka-

tuta daudela. Tunel barruak ar-

giztatuta daude; baita abiadura

muga ezartzen duten seinaleak

ere. Norabide bateko eta besteko

errepideko markak margotuta

daude, eta bestelako seinaleak ere

euren lekuetan jarri dituzte be-

harginek. Oraingoz sarbidea ix-

ten duten elementuak kentzea

besterik ez da falta tuneletarako

bidea hartzeko.

Atzerapenez jositako bideaBuruhaustez, arazoz eta kritikaz

jositako proiektua izan da Autza-

ganekoa. Aspaldiko eskaera zen

620 metroko garaiera duen men-

date horretako bidearentzako al-

ternatiba bat. Bizkaiko Batzar Na-

gusiek 2006ko maiatzean onartu

zuten Autzaganeko saihesbidea-

ren lanak aurreratzea. 2010ean

egin zituzten kalkuluen arabera,

Gernika-Lumo eta Zornotza arte-

ko bidea hamahiru minutu la-

burtzen lagunduko zuen ibilbide

berriak. Hala ere, hasierako

proiektutik azken emaitzara, al-

daketa nabarmenak egon dira.

Hasieran pentsatutako lanetara-

ko, 147 milioi euroko aurrekon-

tua kalkulatu zuten.

Azkenik, 2012an aurkeztu zuen

aldundiak egitasmoa. Epe labu-

rrean A-8 autobidea eta N-634

errepidea lotzeko obrak bukatzea

zen hasierako asmoa. Hala ere,

uste baino zailtasun gehiago aur-

kitu dituzte prozesuan.

Hainbat zailtasunTrazatuak berak kritikak eragin

zituen hasieratik. EH Bilduk, esa-

terako, tunela egitea gaitzetsi

zuen, eta errepidea trenbidearen

paretik egiteko eskatu. Gero eto-

rri ziren zailtasun ekonomikoak

eta inguruneari lotutakoak, or-

dea, kontuan hartu behar da-eta

Urdaibaiko biosferaren erreser-

ban egin dela azpiegitura.

Urdinbideko tunelaren erai-

kuntza izan da prozesua korapi-

latu duen elementu nagusia.

Proiektuaren muina izan da, Au-

tzaganeko mendatea zeharka-

tzen baitu. Hainbat arazo aurkitu

dituzte lan horietarako. 2012ko

irailean hasi zituzten lanak. Jose

Luis Bilbao orduko ahaldun na-

gusiak adjudikatu zituen, eta 30

hileko epea jarri zieten. Hala, 2015

hasierarako bukatuta egotea au-

rreikusi zuen aldundiak.

ABEE Aldi Baterako Enpresen

Elkartea eratu zuten Sacyr, Ma-

riezcurrena, Bycam, Viconsa, Ca-

vosa, Zubieder eta Febide enpre-

sek. Lanak hasi eta gutxira, eten

egin zituen ABEEk berak, ordea,

ezusteko geotekniko, geologiko

eta hidrologikoak agertu zirela ar-

gudiatuta. Tunelak zeharkatzen

zituen lurpeko akuiferoak indus-

keta lanak zaildu eta kostuak

handitzen zituela arrazoituta,

hain zuzen, bertan behera utzi zi-

tuzten obrak. Akuifero handi bat

aurkitu zuten tunelaren gainean:

50 metro bertikalean urez betea.

Aldundiak eten egin zuen en-

presen elkartearekin zuen kon-

tratua. Hori bakarrik ez: 4,2 milioi

euroko isuna ere jarri zion, ados-

tutako epeak eta lanak ez betetze-

agatik. Aldundiaren arabera, la-

nak adjudikatzeko orduan

«argi» zehaztu zuten enpresek

hartuko zituztela euren gain ara-

zo hidrologiko, geografiko edo

geotermikoek sortutako gastuak.

Egoera ikusita, kalkulu okerrak

egitea egotzi zion enpresari.

Beraz, Urdinbideko tunelak

egiteko lanak berriro adjudikatu

behar izan zituzten. 2015eko irai-

lean egin zuten, 20,3 milioi euro-

ren truke. Orduan, Imanol Prada-

les Bizkaiko Ekonomia eta Lurral-

de Garapeneko diputatuak

iragarri zuen 25 hilabeteko epean

bukatuta egongo zirela saihesbi-

deko lanak. Azkenean, data hori

ere atzeratu egin da, baina dena

dago prest orain.

Kritika ugari egon dira prozesu

osoan. Oposizioak behin eta

berriro salatu du aldundia gar-

dentasunik gabe aritu dela. Pra-

dalesek berak ere azalpenak

eman behar izan zituen, Sacyr

enpresaren akzioak erosi zituela-

ko jada diputatu zela. Jokabide

horren «etika gabezia» salatu

zuen EH Bilduk; eta gogora ekarri

enpresa horrek beste seirekin

batera osatzen zuen ABEEk ber-

tan behera utzi zituela Urdinbi-

deko tunelen lanak.

Tunelak zabaltzeko prest daudeEgunero Autzaganeko mendatean aritzen diren gidariek aurki izango dute tunelakestreinatzeko aukera b Lan guztiak bukatuta daude b Gorabehera handiko lanak izan dira

Tuneletako argiak eta seinaleak ere jarrita daude jada. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gaiak b 5BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apiraren 6a

15.000 ibilgailu ingurukigo eta jaisten duteAutzaganeko mendateaegunero, eta istripuugari izaten dira bertan

Ez dituzte desagerrarazibihurgune guztiak; halaere, peraltea hobetzekolanak egin dituzte

65,3KOSTUA MILIOI EUROTAN

65,3 milioi euroko inbertsioa egin

du aldundiak Autzaganeko

saihesbidea egiteko, kostuari bu-

ruz emandako azken datuen ara-

bera.

Luzera. Zornotza eta Muxika lotu-

ko dituen saihesbideak 3,6 kilo-

metroko luzera du guztira.

Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo

Bilbo hiri lasaiagoa bihurtzeko

helburuz hiriburuko kale gehie-

netan ibilgailuentzako abiadura

muga orduko 30 kilometrora mu-

rriztuko duela iragarri eta gutxira,

udalak bide berean beste urrats

bat egiteko proposamena mahai

gaineratu du. Erdiguneko inguru

bat oinezkoentzat bihurtzeko au-

kera aztertzen ari da: auto pilake-

ta handia izaten duen Plaza Elipti-

koa oinezkoentzat, bizikletentzat

eta garraio publikoarentzat soilik

izateko aukera. Datorren urtean

egin nahi du aldaketa.

Proposamena Hiri Mugikorta-

sun Iraunkorrerako Planean jaso

du Alfonso Gil zinegotzi sozialista

buru duen Hiri Mugikortasune-

rako Sailak, eta asmoa gainontze-

ko taldeei aurkezten hasia da.

Egitasmoa gauzatzeko, taldeen

arteko adostasun handia nahi du

udalak, eta, gaia Aste Santuko

jaiegunen aurretik mahai gaine-

ratu duen arren, oporren ondo-

rengo egunetan hasiko da zehaz-

tasunak aletu eta udal taldeen ar-

tean eztabaidatzeko lanean.

Maiatzean onartu nahiko luke

egitasmoa udalak, gainontzeko

taldeen babes handiarekin.

Hain justu, udalak maiatzaren

30erako iragarri du hiriburuko

kale gehienetan ibilgailuen abia-

dura murrizteko neurria. 75 kale

eta biribilgunetan mantenduko

du orduko 50 kilometroko abia-

dura; kale nagusi estrategikoetan

edo Bilborako sarrera nagusiak

direnetan.

Plaza Biribilean hasiIrizpide horri jarraituta, Plaza

Eliptikoa izan zitekeen abiadura

gutxitu gabe manten zezaketen

horietako bat, Artxandako tune-

letatik zein Begoña aldetik Rekal-

de zumarkalea zeharkatuta erdi-

gunera sartzeko gunea baita.

Udalak jakinarazi du Zumarkale-

an ez duela abiadura gutxituko,

murrizketa guneen zerrenda pla-

zaratu duenean. Baina Plaza Elip-

tikoa ez dago orduko 50 kilome-

troko abiadura mantenduko du-

ten eremuen artean, eta Kale

Nagusia ere murriztutako guneen

artean ageri da, Plaza Biribiletik

Plaza Eliptikora arteko eremu

guztian.

Horrek lotura izan lezake uda-

lak mahai gainean jarri duen pro-

posamen berriarekin. Izan ere,

Plaza Eliptikoa ez ezik, inguruko

kaleak ere oinezkoentzat presta-

tzeko asmoa du, zenbait hedabi-

dek zabaldu dutenaren arabera.

Informazio horiek diotenez, Kale

Nagusia oinezkoentzat ipini nahi

du Plaza Biribiletik Eliptikora.

Hala ere, Plaza Biribilaren inguru-

tik autoak kanporatzeko nahi ho-

rretan, zailtasunak izan

ditzake abiadura handi-

ko trenaren ondorioz.

Abandora helduko da

tren lasterra, eta egungo

tren geltokia geltoki in-

termodal handi bihurtu-

ko du. Autobus, taxi zein

auto pribatuentzako

aparkaleku asko iragarri

ditu bertan udalak, eta,

beraz, espero da inguru horretan

joan-etorri handia egongo dela.

Indautxura artePlaza Eliptikoaren biribilgunea

zeharkatzen duen Ertzilla kalea

ere oinezkoentzat izatea nahi du

udalak, Jado plazaraino alde bate-

tik, eta Indautxuraino bestetik.

Hartara, zaratarik gabeko eremu

lasai oso bat osatu nahi du udalak,

Plaza Biribilean hasi eta Indau-

txura arteko tartean. Eta, alde ho-

rretatik, lan batzuk eginak ditu,

Diputazio kalea eta Ledesma, adi-

bidez, oinezkoentzat baitira da-

goeneko.

Oraindik erabat zehaztu gabe

dagoen asmoak zenbait galdera

sortzen ditu: gaur egun beribil

asko hartzen dituen Plaza Elipti-

koa autoentzat ixten bada, zer

egingo da ibilgailu horiekin? Nora

bideratuko dira? Plaza Eliptikoa-

ren biribilgunearen atzealdean

dauden Iparragirre, Colon de La-

rreategi, Rodriguez Arias eta Por-

tuko Markesaren kaleek osatzen

duten gunea izan liteke autoak

desbideratzeko gune berria. Bai-

na kale horiek nahiko txikiak

dira; ez dute horrenbeste auto

hartzeko gaitasunik eta kaosa sor

liteke inguru guztian.

Auto gutxiagoko hiriaErantzun osoagoa aurkitzeko

beste zerbaiti erreparatu behar

zaio: Hiri Mugikortasun Iraunko-

rrerako Planaren izaerari. Hiribu-

rua lasaiagoa, bizigarriagoa eta

isilagoa egitea da planak duen

erronka nagusia. Eta, horretara-

ko, hirian auto gutxiago ibiltzea

da gakoa.

Azken ikerketen arabera,

850.000 lekualdatze izaten dira

Bilbo barruan, eguneko. Oinez jo-

aten dira alde batetik bestera ho-

rietako gehienak: 550.000 ingu-

ru. Garraio publikoan egiten dira

195.000 lekualdatze, eta 105.000

autoan.

Bilbora sartzeko egiten diren

350.000 garraioei dagokienez,

berriz, auto pribatuetan egiten di-

ra gehienak: 180.000. Gainontze-

ko 170.000 lekualdatzeak garraio

publikoan egiten dira: 140.000 in-

guru metroan eta trenean, eta

30.000 inguru Bizkaibusen.

Horiek horrela, hiri mugikor-

tasun iraunkorrerako bidean

urratsak egin nahi badira, ezin-

bestekoa izango da ohiturak alda-

tzea. Hargatik du helburutzat

auto kopurua gutxitzea.

Bide horretan amua bota zuen

duela hilabete batzuk Hiri Mugi-

kortasunerako zinegotziak: Bil-

bora autoz sartzeko ordainsaria

jartzeko aukera plazaratu zuen.

Hautsak harrotu eta eztabaida su-

tsua piztu zuen proposamenak;

baita udal gobernua osatzen du-

ten EAJren eta PSE-EEren arteko

liskarra ere. Eta, oraingoz, bere

horretan utzia dago proposame-

na. Hortaz, autoak gutxitzen has-

teko, garraio publikoen sarea ho-

betu eta kale batzuk garraio pu-

bliko, bizikleta eta oinezkoentzat

ipintzeko proba egiteko asmoa

duela dirudi.

Plaza Eliptikoa oinezkoentzatipini nahi du Bilboko UdalakHiri Mugikortasun Iraunkorrerako Planean jaso du proposamena, eta udal taldeen babesalortzeko lanari ekingo dio b Maiatzean, adostasun handiarekin onartu nahi luke egitasmoa

Hiru errei ditu, egun, Plaza Eliptikoak; udalaren asmoen arabera, autobusentzako bidea mantenduko litzateke, baina autoentzakoak, kendu. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Bilbora iristeko egunero egiten diren 350.000bidaietatik gehienak autopribatuetan egiten dira

Hiriburuan ibiltzen direnautoen kopurua gutxitzekoneurria datorren urtean jarri nahi du martxan udalak

BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a6 b Gaiak

Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo

Iritsi da eguna berriro ere.

Beste urte bat igaro da. Sei

urte jada. Baina gauzak ez

dira asko aldatu. «Nork

esango zigun sei urte ge-

roago oraindik hemen egongo gi-

nela justizia eske!», esan zuten

urteurreneko ekitaldiak aurkez-

teko agerraldian Iñigo Gogoan

plataformako kideek. 2012ko api-

rilaren 5ean San Mamesen Athle-

ticen partida ikusi ondoren, In-

dautxun, Maria Diaz de Haro ka-

lexkan, bere taldearen garaipena

ospatzen ari zela, Ertzaintzak

jaurtitako gomazko pilota batek

buruan jo, eta zerraldo erori zen

Iñigo Cabacas. Bost egun geroago

hil zen, 2012ko apirilaren 9an.

Inguruan zirenek justifikazio-

rik gabeko gehiegikeriatzat jo zu-

ten Ertzaintzaren jarduna bere-

hala. Lagun eta senideak justizia

eskatzeko batu ziren, eta Iñigo

Gogoan plataforma ere laster sor-

tu zen, helburu argiekin: Cabacas

gogoratzea, justizia eskatzea, eta

gazteari gertatutakoa errepika ez

dadin gomazko pilotak desage-

rraraztea. Gai korapilatsuagoa ere

jarri zuten mahai gainean: polizia

eredua aldatu beharra.

Espero ez zutenarekin egin zu-

ten topo, ordea: justizia nahi iza-

tetik urruti dauden oztopoak sa-

latu ditu urte hauetan guztietan

plataformak. Familiaren zein de-

fentsaren aurkako akusazioak ere

bai, eta operazioan parte hartu

zutenganako zein hori agindu zu-

tenenganako babes itsua; ikertu

nahirik eza, senideen, lagunen eta

plataformako kideen begietan.

Luze jo zuen instrukzio faseak.

Baina, bost urte ondoren bada

ere, amaitu zen. Epaiketa egin

egin behar dela ebatzi zuen epai-

leak. Eta aurten, epaiketa data ja-

rria dagoela iritsi da urteurrena.

Aurreikuspenak betetzen badira,

urriaren 15etik azaroaren 9ra

egingo da sei ertzainen aurkako

epaiketa. Horietako hiruk nola-

baiteko ardura izan zuten opera-

zioan, eta launa urteko kartzela

zigorra eskatu du haientzat aku-

sazio partikularrak: bi furgoneten

arduradunentzat, tiro egiteko

agindu zutelako «jardueraren

printzipiorik oinarrizkoenak ere

urratzen zituzten baldintzetan»,

eta, operatiboaren arduraduna-

rentzat, tiro egiteari uzteko agin-

durik eman ez zuelako. Epaituko

dituzten beste hiru ertzainak,

egun hartan tiro egin zutela aitor-

tu zuten bakarrak dira. Fiskalak

absoluzioa eskatu du guztientzat.

Operazioaren arduradun na-

gusia zen Ugarteko ertzainburua,

eta ertzainei kalexka itsu horre-

tan «zuten guztiarekin sartzeko»

agindu zuen. Hura akusatuen

aulkira ez eramatea larritzat du

plataformak, eta goi mailako

erantzuleak ez epaitzea ere bai.

Atzo sei urte Ertzaintzaren gomazkopilota batek buruan jo eta bost egunerahil zela Iñigo Cabacas Athleticen zalea.Gaztea omendu eta justizia eskatzekoekitaldiak egingo dituzte egunotan.

Sei urtejustizia eske

Iaz, urteurrenaren harira, San Mamesen isilunea eginda aldarrikatu zuten justizia Cabacasentzat. MARISOL RAMIREZ / FOKU

DIRUZ LAGUNDUTAKO HEDABIDEA

Gaiak b 7BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a

Bien bitartean, Cabacasen abo-

katua eta Gara eta Naizhedabi-

deetako arduradunak eserarazi

dituzte akusatuen aulkian, auzia-

ri buruzko informazioa kalera-

tzeagatik.

Gauza asko gertatu dira, hor-

taz, sei urteotan. Cabacasi herio-

tza eragin zion arduradunik ba

ote den argitzeko epaiketarik ez

da egin, baina hartarako data eza-

rria dago aurtengo urteurrenean,

lehen aldiz. Plataformako kideak,

halere, ez dira fio. Epaiketa «pa-

rodia» izango den beldur dira.

Eta, horiek horrela, justizia es-

katuz oroituko dute, aurten ere,

gaztearen heriotzaren urteurre-

na. EAEko Auzitegi Nagusiaren

aurrean protesta egingo dute, ohi

denez, eta, urtero legez, Cabacas

zaurituta erori zen lekuan bertan

omenaldia egingo diote lagun eta

senideek, larunbatarekin.

EKITALDIAK

Indarkeria instituzionalari buruzko

La cifra negradokumentala atzo

estreinatu ondoren, urteroko eki-

taldietan oroituko dute Iñigo Ca-

bacas egunotan:

Gaur

Auzitegiaren aurrean.Ekitaldia

egingo dute gaur, 19:00etan Albia

Lorategien ondoan: «gomazko

balen emate ekitaldia» iragarri

dute, «injustizia jauregian».

Bihar

Maria Diaz de Haro kalexkan.Er-

tzaintzaren gomazko pilota batek

Iñigo Cabacas buruan jo eta hilzo-

rian utzi zuen lekuan bertan egin-

go diote omenaldia senideek eta

lagunek bihar eguerdian, urtero

bezala. Indautxuko Kirruli taberna-

ren ondoan, 13:30ean hasita.

SACARE(Galicia)eatro Ilmaquinario Te

APIRILAK 13

Auditorium // 20:30 // 6-12 €

A

© Oscar Pantalone

ALLA CANL (Andalucía)Amor en crisis”“

APIRILAK 20

Auditorium // 21:00 // 6-12 €

oa.com.kulturleiowwww.

Milioi bat eurobaino gehiagokoirregulartasunak

ALONSOTEGI bDiru publikoa

2008 eta 2011 artean bidegabe

erabili zelakoan zabalik den au-

zian Alonsotegiko Udalak agin-

dutako ikerketaren arabera, 1,22

milioi euro desbideratu zituzten.

Aitor Santisteban jeltzalea alkate

zuen garai hartan, egin ez ziren

lanengatik dirutzak ordaindu zi-

tuztela ondorioztatu du azterketa

egin duen perituak. Herritarrek

8 milioiko iruzurra salatu dute.

62LAGUN BERRI, ADINBAKOAK

ETXEAN HARTZEKO PREST

Sehaska hutsakkanpainak frui-

tuak eman ditu. 705 pertsonak es-

katu dute adinbakoak etxean har-

tzeko programei buruzko informa-

zioa, hitzaldi informatiboetara 250

joan dira, eta 62k umea etxean

hartzeko trebakuntzari ekin diote.

475 adinbako. Etxe gehiago be-

har direla ohartarazi du aldundiak:

bere zaintzapeko egoitzetan 475

adinbako daude.

157PRODUCTOS TUBULARESEK

KALERATU NAHI DITUENAK

Productos Tubularesen Trapaga-

rango lantegiak dituen 430 langi-

leetatik 157 kaleratzeko proposa-

mena egin du zuzendaritzak. Ez

hori bakarrik: gainerako 273 be-

harginen lan baldintzak nabarmen

aldatuko dituela adierazi du, eta ez

duela beteko konpainiak berak si-

natutako lan hitzarmena.

Greban.Langileek hiru aste baino

gehiago daramatzate greban.

Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo

2015eko abuztuaren 8a. Goizal-

deko 01:45. Etxera bidean zen

herritar batek gorpu bat aurkitu

zuen Bilboko Abusu eta Buia

auzoak lotzen dituen errepide

zaharraren bazterrean, Arrigo-

rriagarako bidean. Auto batek

harrapatu zuen, zantzu guztien

arabera, eta lehen une hartako

ondorioak argia zirudien: ema-

kume bat hil zen istripuz, auto

batek harrapatuta, eta gidariak

ihes egin zuen. Nahi gabe eragin-

dako heriotza izan zelako ustea,

ordea, gain behera erori zen han-

dik egun batzuetara. Istripua

zirudiena hilketa matxista bihur-

tu zen. Senar ohiak hil zuen 34

urteko Leire Rodriguez Abusuko

auzokidea, ikerketen arabera.

Banatu berri zen bikote izanda-

koa, eta, akusazioen arabera,

gizonak ez zuen onartu emaku-

mearen erabakia. Hil egin zuen,

eta hilketa ezkutatzeko istripu

bat gertatu izana irudikatu. Gaur

hasita epaituko dute ustezko hil-

tzailea, Bizkaiko Auzitegian.

Maltzurkeriazko hilketa lepo-

ratuta, 23 urteko kartzela zigorra

eskatu du fiskalak 37 urteko gizo-

nezkoarentzat. Espetxean dago

ustezko erasotzailea behin-behi-

nean, eta herri epaimahaiak epai-

tuko du. Gaur hasiko da saioa, eta

epaimahaia osatuko dute; akusa-

tuak astelehenean deklaratuko

du. Auzitegiaren kalkuluen ara-

bera, hilaren 19ra arte iraungo du

ahozko saioak.

Fiskalaren akusazio txostenak

dioenez, akusatuak nahita hil

zuen emazte ohia, aurrez presta-

turik, eta lehenago ere hartarako

laguntza eskatu zion lagun bati

behin baino gehiagotan. Lagunak

ez zuen lagundu.

Autoko maletategianDuela hiru urteko abuztuaren

7an, senar ohia Rodriguezen

etxera joan zen; akusazioen esa-

netan, bikotekide ohia hiltzeko

asmoz. Bi seme alaba zituzten, eta

haiei buruz hitz egin nahi zuela

esanaz jo zuen Ollargango etxeko

atea gizonak. Etxean sartzen utzi

zion emakumeak, eta gizonak,

ahoa eta sudurra kolpean estali,

komunera eraman, eta bainuon-

tziaren koskaren kontra jo zion

burua, behin eta berriz. Sei aldiz,

medikuen txostenaren arabera.

Fiskalaren hitzetan, emazte

ohia konorterik gabe zela besoe-

tan hartu, eta autoko maletate-

gian sartu zuen. Autoan Abusura

joan, eta Arrigorriagarako bide

bazterrean bota zuen andrea.

Autoan aurrera eta atzera eginaz,

behin eta berriz zapaldu zuen

Rodriguez. Hiltzeraino. Auzi

medikuen azterketek adierazi

dutenez, Rodriguez bizirik zego-

en autoarekin behin eta berriro

harrapatu zutenean.

Gizonak bertan utzi zuen hilo-

tza, emakumearen heriotza

harrapaketa baten ondorio

izan zela sinetsarazteko. Eta hala

uste izan zuten, erasotzaileak

lur jo zuen arte. Ertzaintzak

deklaratzera deitu zuen abuz-

tuaren 18an, haren autoa azter-

tzeko. Gizona ez zen joan hitzor-

dura.

Goiz horretan bertan, tren

batek gizon bat harrapatu zuen

Ollargango trenbidean. Larri era-

man zuten ospitalera. Rodrigue-

zen senar ohia zen. Bere buruaz

beste egiten saiatu zela jakitean,

irauli egin zen ikerketaren nora-

bidea, eta, zenbait froga oinarri-

tzat hartuta, bikotekide ohia hil

izana leporatuta atxilotu zuten.

Akusatu bakar bihurtu zen.

Leire Rodriguezhil izana egotzita,gaur epaitukodute senar ohia Akusatuak, ustez, guztia prestatu zuen auto batek harrapatuta hil zela pentsaraztekob Fiskalak 23 urteko kartzelaldia eskatu du

Bilboko Abusu auzotik Arrigorriagarako bide bazterrean agertu zen Rodriguezen gorpua. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Gaiak b 9BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a

an. «Uztai bakoitzak hamar

puntu ematen dizkio baloia sar-

tzen duen taldeari».

Beste alde batetik, 30 puntu

ematen dituen pilota bat ere ba-

dago. Snitch deritzo. «Liburue-

tan, hegan egiten duen pilota da.

Guk ondokoa egiten dugu: per-

tsona batek gerrian, atzean, jar-

tzen duen galtzerdi baten ba-

rruan sartzen dugu snitch-a».

Snitch bakarra dago jokoan, eta

bateko eta besteko jokalari bila-

tzaileek bilatu eta hartu behar

dute. «Hartzen duenak 30 puntu

eskuratzen ditu, eta par-

tida bukatzen da».

Snitch-a daraman korri-

kalariak nahi duena egin

dezake bilatzaileek ez

diezaioten kendu pilota.

Partida hasi bezain laster

zelaitik kanpo ateratzen

da, gainera.

Golak sartu eta uztaiak

defendatzeko zeregina

dute beste jokalari ba-

tzuek. Eta azkenik, bi jo-

tzaile daude. «Zelai erre-

ko pilotak jaurtitzen di-

tuzte. Haien helburua da

jokalari aurkariak kan-

poratzea pilota horiekin

jota».

Hori guzti hori erratza

hanka artean daramate-

la egin behar dute quidditch joka-

lariek. «Erratza erortzen bazaizu,

zure uztaiak dauden lekura joan

behar duzu. Horiek ukitu arte

ezin zaitezke jarri berriz ere erra-

tzaren gainean eta jokora itzuli».

2014ra arte ez zuten sortu Biz-

kaia Boggarts quidditch taldea.

Espinosak berak jarri zuen abian,

kostata. Bartzelonan jarduera

hau praktikatzen zuen jokalari

bat ezagutu zuen, eta orduan

lortu zuen informazioa baliatuta

sortu zuen taldea.

Guztiei zabalik dagoen kirola

da quidditcha. Emakume, gizon

zein horretatik kanpo kokatzen

den ororentzat dituzte ateak za-

balik. «Arauetan bertan jasota

dago gehienez talde bakoitzean

sexu bereko lau pertsona aritu

daitezkeela une berean zelai ba-

rruan jokatzen».

Kirol izaera aitor diezaioten ez

eze, gizartearen zati batek jardue-

ra hori serio hartzeko eginahalak

ere egin behar izan dituzte. Berau

praktikatzen dituztenak friki edo

arrarotzat dituzte-eta askok.

«Badago frikitzat hartzen gaitue-

nik. Hala ere, partida ikusi ostean

iritzia aldatzen dute. Esaten dute,

‘kontuz gero. Kirol hau bizia eta

indartsua da’. Dena den, egia da

quidditch berba aipatzen duzu-

nean begirada arraroak sumatzen

dituzula».

Natalia Salazar Orbe Bilbo

Zazpi jokalari talde

bakoitzeko. Lau pi-

lota zelai berean,

eta hiru uztai talde

bakoitzarentzat.

Errugbia eta eskubaloia kirolak

eta zelai errea jolasa uztartzen di-

tuen jokoa, lehen begiradan diru-

dien baino biziagoa eta gogorra-

goa da. Irribarrea atera dakioke

bati baino gehiagori jokalariek

hanka artean erratz bat darabilte-

la ikusita. Baina, jokoari errepara-

tuz gero, ohartuko dira esfortzu

handia eskatzen duen kirola dela.

Quidditcha da, Harry Potter az-

tiaren eleberri eta filmei esker

ezagun egin zen kirola. Errealita-

tera ekarri zuten AEBetan. Eta

Bizkaira ere iritsi da. Bizkaia Bog-

garts taldea sortu du bertan Yeray

Espinosak.

Eleberrietan duen abiapuntu-

tik urrundu nahi izan du taldeko

presidentea ere baden Espinosak

jarduera hau. «2005ean hasi zen

hau. Pentsa dezakezun bezala, 13

urte geroago ezer gutxi geratzen

da Harry Potterren eleberritik.

Harry Potter aipatu ere ez dugu

egiten. Jokalarien artean badago

eleberri horien zale denik, baina

beste batzuek filmak ez dituzte

ikusi ere egin».

Kirola da eurentzat, eta hala ai-

tortzea nahi dute. Bide zaila dute,

ordea. Euskal Herrian ez dago ai-

tortuta kirol gisa. Eta horrek

hainbat zailtasun sortzen dizkie.

Parkeetan entrenatu izan dira

orain arte, ez baitute dirurik be-

netako zelai bat alokatzeko. Baina

azken hiletan arazo ugari izan di-

tuzte. Barakaldon hasi zituzten

saioak, Ansion. Lekuz aldatzera

behartu zituzten, ordea. «Udal-

tzainak etorri zitzaizkigun eta

esan ziguten ezin gintezkeela ari-

tu han. Gero, Bilboko Etxebarria

parkera joan ginen, eta beste ho-

rrenbeste gertatu zitzaigun». Be-

raz, entrenamenduak egiteko le-

kurik gabe geratu ziren.

Orain Bilboko Udalaren eran-

tzunaren zain daude. Zorrotzan

zelai bat erabiltzeko aukera eska-

tu diote. «Zaila da kirol gisa aitor-

tu gabe gaudelako. Ezin dugu

egin kirol asegururik. Beraz, ezin

dizkigute utzi zelaiak. Gurpil zoro

bat da».

Quidditchak dituen ezauga-

rriengatik beharrezkoa dute belar

zelai batean jokatzea. «Errugbian

bezalako plakatzeak egiten ditu-

gu; beraz, areto futbol edo saski-

baloi kantxetan egiten badugu,

min har dezakegu».

Arau eta teknikaz beteaArretaz aztertuta agerian uzten

duen bezala, arau eta teknika

ugari menderatu behar dira

quidditch jokoan. Helburu argi

bati jarraituta lehiatzen dira bi

talde: «Aurkariak baino puntu

gehiago sartzea». Horretarako,

quaffle deritzon baloia sartu

behar da zelaiaren bi aldeetan

dauden hiruna uztaietako bate-

Harry Potter aztiaren eleberri eta filmetan ezagutarazi zenquidditch jokoak kirol izaera lortu du AEBetan. EuskalHerrian ere gauza bera lortu nahian ari dira. Bizkaia Boggartstaldea lan horretan ari da.

Fikziotik ateratakokirol bizi eta gogorra

Makila bat hanka artean dutela ibili behar dute quidditch kirolean aritzen direnek. BIZKAIA BOGGARTS

Kirol gisa onartu gabe ezindugu egin kirol asegururik.Beraz, ezin dizkigute utzizelaiak. Gurpil zoro bat da»

«Gehienez, talde bakoitzeansexu bereko lau pertsona aritu daitezke une berean zelaian jokatzen»

«Badago frikitzat hartzengaituenik. Hala ere, partida ikusi ostean iritzia aldatzen dute»Yeray EspinosaBizkaia Boggartseko presidentea eta kapitaina

‘‘

BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a10 b Gaiak

Natalia Salazar Orbe Getxo

Iragartze Fernandez Esesumaga(Getxo, 1993) bost urterekin hasizen futbolean. Egun, epailea da.Epaileek euren lana uztartzekodituzten zailtasunak ikusarazteahelburu duen Iragartze doku-mentaleko protagonista da.Zer kontatzen du Iragartze do-

kumentalak?

Film labur honen bidez, epaileenegunerokoa erakutsi nahi dugu.Epaile moduan futbol zelaianbesterik ez gaituzue ikusten, bai-na hortik kanpo gure bizimoduadaukagu, gure eguneroko jardu-na, eta gauza asko egin behar di-tugu. Beste helburuetako bat daemakumeen ikusgarritasunabermatzea, emakumeen indarraerakustea.Zergatik eman zenion baiezkoa

lan horretan parte hartzeari?

Irenek [Herrero del Valle, doku-mentalaren zuzendaria] eta biokpartida baten ostean ezagutu ge-nuen elkar. Gradu amaierako lanbatean, futbol epaileen egoeraerakutsi nahi zuen. Horretarako,elkarrekin egin genuen lan. Urte-bete geroago, film labur hau egi-teko aukera eman zioten. Nirega-na etorri zen, proposatu zidan, etabaietz esan nion, beti baietz esa-ten dudalako. Ogibidez erizaina zara zu. Nola

uztartzen dituzu bi jarduera ho-

riek?

Basurtun egiten dut lan erizainmoduan. Beti nago gauza askotansartuta. Erizain lana futbolarekinuztartzea oso zaila da. Asteburue-tan lan egiten dut ospitalean.Ospitalera goizean joan beharbadut, arratsaldean izaten dutpartida, baina, hiruretan atera-tzen naiz, beraz, 15:30etik aurreraizan behar da. Beti ari naiz ordue-kin jolasten. Film labur honen bidez, hori ere erakutsinahi dugu. Jende asko dago nibezala.Asteburuko partidak epaitu au-

rretik lan handia egin behar du-

zue zuek, gainera.

Epailea 90 minutuz bakarrikikusten dugu telebistan. Ez garakonturatzen epaile horrek, astebarruan lan egiteaz gain, bestegauza asko egin behar dituela:entrenamenduak, esaterako.Astean bizpahiru egunetanentrenatu behar dugu. Hori guk.Lehen Mailan aritzen direnekegunero entrenatu behar dute.Horrez gain, proba fisikoak egi-ten dizkigute. Urte osoan eginbehar ditugu proba horiek.Azterketak ere egin behar ditugu,bideoen azterketak: UEFA edoTxapeldunen Ligako jokaldiakbidaltzen dizkigute. Ikusi eta

jokaldi horietan zer egingo genu-keen esan behar dugu. Bestalde,partida batean epaile lanak eginostean informatzaile bat egotenda harmailetan, eta hark esatendigu zer egin dugun ondo eta zertxarto, eta nota bat jartzen digu.Partidetara joaten diren futbol-

zaleek kontuan hartzen al dute

atzean dagoen lan hori guztia?

Ez. Bakarrik ikusten dute falta batez duzula adierazi. 90 minutuantxarto egin dituzun gauza guztiakikusten dituzte soilik. Ez duteikusten zer ondo egiten duzunkorrika edo zer ondo markatzenduzun eskuarekin. Zer-nolakoa da epaileak zelaian

bizi duen esperientzia?

Oso positiboa da. Epaile gisa ari-tzeak bizitza aldatzen dizu, futbo-laren beste ikuspegi bat ematendizu. Ohituta gaude futbola sofaneserita ikustera. Baina epaileazarenean, nahi duzu jokoa garbia

izatea, eta gauzak ondo egitea.Moderatzaile baten antzekoazara. Arauak ezarri nahi dituzu.Oso positiboa da. Epaile guztieniritzia horixe dela esango nuke.Alde ona besterik ez duzu aipa-

tu. Txarrik ez duzu ikusten? Irai-

nik edo antzekorik pairatu be-

har izan duzu?

Bai, hori ere errealitatea da. Egu-nero entzuten dugu telebistanedo irratian irainak egon direla,baita irain matxistak ere emaku-meen partidaren batean. Doku-mental honetan hori da nabar-mendu nahi ez duguna.Errealitate bat da, baina erakutsinahi duguna normaltasuna da.Epaileon munduan badaudegauza eta esperientzia polit asko.Komunikabideek zein jokabide

izaten dute emakume epaileei

dagokienez? Irainak pairatu di-

tuztelako ez bada, kasu egiten al

dizuete?

Saltsa gustatzen zaizue. Ulertzendut, baina, esaterako, duela urte-bete Iberdrola ligaren epailetzasortu zen. Joan den denboraldian,lehen aldiz epaile guztiak emaku-meak izatea lortu genuen, etahori ez da atera. Atera da, horiegin eta hilabete baten ostean,partida batean emakume batiirain egin ziotela. Ez da atera egin-dako esfortzua, UEFAn sartu di-rela... Hori ez da inoiz ikusten.Horregatik, emakume epaile iza-tearen normaltasuna erakutsinahi dugu film labur honen bidez.Komunikabideek, orokorrean, ezdute sustatzen emakumeen kiro-la; saltsa ateratzea gustatzen zaie.Beatriz Arregi eta Olatz Riveraizan dira Lehen Mailara joan direnlehen emakume epaileak. OrainIberdrola ligan daude. Baina ezdira atera inon.Komunikabideen diskrimina-

zioa ere pairatzen duzue, beraz.

Bai, beti galdetzen digute iraineiburuz, ez beste gauza batzuei bu-ruz.Zuri zein partida epaitzea gusta-

tuko litzaizuke?

Nazioarteko baten bat, UEFA edoTxapeldunen Ligako bat. Goimailakoak dira horiek; gure ame-tsa. Edo Bartzelona eta Real Ma-drilen arteko partida bat.Orain arte egin dituzunetatik

zein izan da erronkarik handie-

na?

Ipuruan (Eibar, Gipuzkoa) epai-tutakoa: Euskal Selekzioa TxekiarErrepublikaren aurka lehiatu zenazaroan. Gustura egon nintzen,ikus-entzule mordoa egon ziren.Oso oroitzapen polita daukat.Jokalariekiko harremana nola-

koa izaten da?

Oso ona. Emakumeak oso ondoportatzen dira gurekin. Baita gi-zonak ere. Ez dut inoiz arazorikizan jokalariekin. Oso harremanona izaten dugu. Filmaren estreinaldia egin da.

Zer balorazio egiten duzu?

Uste nuen baino arrakasta han-diagoa izan du. Ez nuen pentsa-tzen horren garrantzi handiaemango ziotenik. Hainbat komu-nikabidetan atera gara. Horixelortu nahi genuen, emakumeaikusgarri egitea mundu honetan.Oso pozik gaude.Baliagarria izango da zaleek

epaileen lana gehiago balora-

tzeko?

Bai. Ulertuko dugu gehiago epai-leen bizitza. Ez gara 90 minutukosaio batean ikusten dena soilik.Film honekin, jendeak ulertukodu eurak bezalakoak garela, ezgarela munstroak. Eta zaila delalanarekin uztartzea. Gu ez garabizi honetatik.Gustatuko litzaizuke horretatik

bizitzea?

Nire ametsa da. Erizain izatea ereasko gustatzen zait, baina futbolaoso polita da; 5 urterekin hasi nin-tzen mundu honetan. Futbol jo-kalaria izan naiz 5 urtetik 21eraarte.Partida ez da era berean ikusiko

futbolari edo epaile gisa, ezta?

Futbolari garenean ez dakiguezer arauei buruz. Uste dugugauzak era batera direla, baina ezda horrela. Arauak urtero alda-tzen dira. Futbolari gisa golaksartzea besterik ez duzu buruan.Oso desberdina da. Ikuspegi inte-grala eta orokorra eman dithonek.Gusturago alde batean edo bes-

tean?

Epaile moduan gusturago arinaiz. Futbolari moduan jenio txa-rra daukat. Epaile gisa lasaiagonago, eta futbola ikusteko aukeraematen dit.

«Beti galdetzen diguteirainei buruz, ez bestegauza batzuei buruz»

Iragartze Fernandez Esesumaga b Futbol epailea

Emakume epaile izatearen normaltasuna ikusarazi nahi du IragartzeFernandezek. Eta salatu du komunikabideek, emakumeen merituenberri eman ordez, irainak gertatu direnean soilik egiten dietela kasu.

BIZKAIKO HITZA

Berbetan b 11BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a

BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a12 b Proposamena

Natalia Salazar Orbe Bilbo

Lindy Hop, charles-

ton, balboa, blues

eta klakea. Swing

doinuak gorpu-

tzarekin interpre-

tatzeko estiloeta-

ko batzuen ereduak dira. 1920 eta

1930eko hamarkadetan sortu zi-

ren dantza estilo horiek guztiak

AEBetan. Kultura afroamerika-

rrak sortu zituen, eta Europara

hedatu ziren geroago. Orain, Bil-

bon aurkitu dituzte erritmooi

mugimendua jarriko dieten zale-

ak. Ohiko dantza areto edo taber-

netatik kanpo, bestelako leku bi-

txiagoa aurkitu dute dantzarako

agertoki, gainera: Berreginen

Museoa. Hileko bigarren igande

guztietan, dantzarako pista

bihurtzen dute beheko solairuko

aretoa. Bi orduz Swing Museoan

jarduera gauzatzen dute bertan.

Museo izan aurretik eliza ere

izan zen Berreginen Museoa har-

tzen duen eraikina: Mariaren

Bihotzaren eliza. Edonondik be-

giratuta ere, leku bitxia da, beraz,

dantzaldi bat antolatzeko. Muse-

oko arduradunek ez zuten zalan-

tzarik izan jarduera antolatzen

duen Swing Side elkartearen pro-

posamena iritsi zitzaienean. Urte-

bete pasatxo igaro da orduz ge-

roztik. «Ideia ona iruditu zitzai-

gun, kontuan hartuta igandean,

normalean, jende gutxi egoten

dela. Museoan bertan beste era

bateko jarduerak egiteko aukera

bat zen. Onartu genuen proba

egiteko, eta gero eta jende gehia-

go dator». Hala azaldu du museo-

ko ekitaldietako arduradun Saioa

Barrenetxeak.

Dantzari eta ikusle bitxiak el-

kartzen dituzte saiook. Lorenzo

Medici, Hermes, Afrodita eta Moi-

sesen eskulturen aurrean eta

haien artean egiten dute dantza

topaketan hutsik egiten ez duten

ehunka dantzariek. Igandean

bertan, eskultura horiek lekuko

dituztela, duela ia mende bat sor-

tu zen musika doinuan mugituko

dituzte zango-besoak.

Museora edozein egunetan do-

anak aretoa ikusiko duen era be-

rean topatuko du hileko bigarren

igandeetan ere. Aretoa ez dute

egokitzen edo atontzen saioota-

rako. «Elizara sartu eta berehala,

lehenengo solairuan, egiten dute

dantza. Eskulturak eta dena dau-

den bezala geratzen dira».

Laurehun bisitari inguru ere

zenbatu dituzte azken saioetan.

Dantzariak, museoa ezagutu nahi

dutenak eta agertokiko ikuskizu-

nak eragiten dien jakin-minak

erakarrita gerturatzen direnak el-

kartzen dira bertan.

Zalantzarik gabe, giro berezia

sortzen da. Beirate garaiek isla-

tzen duten argiaren dir-dira, zu-

tabe zuriak zein lehenagoko eli-

zaren ezaugarriak ezkutatu ezin

dituen eraikinean bat egiten dute

arteak, musikak eta dantzak. Hi-

rurak uztartzen ditu proiektuak.

Parte hartzaileen jarrerak ere

badu zerikusia giro berezi horre-

tan. Hala uste du Barrenetxeak:

«Poza ematen du haiek ikusteak.

Barrezka ari dira une oro. Giro

ona transmititzen dute, oso bai-

korra. Bitxia da. Euren munduan

Hileko bigarren igandeetan swing dantzaldiak antolatzen ditu Swing Side Bilbao taldeak BilbokoBerreginen Museoan. Laurehun bisitari ere zenbatu dituzte azken saiootako batean. Dantzariakeurak, museoa ezagutu nahi dutenak eta ikuskizunak pizturiko jakin-mina dutenak elkartzen dira.

Eskulturen erritmoan dantzan

Irudi bitxiak uzten dituzte hilean behin Berreginen Museoan egiten dituzten dantzaldiek. BERREGINEN MUSEOA

Jendeak esaten diguizugarria dela artelanen artean eliza baten barruandantzan aritzea»

«Giro ona transmititzendute, baikorra. Bitxia da.Euren munduanmurgilduta egoten dira,oso gustura»Saioa BarrenetxeaMuseoko ekitaldien arduraduna

‘‘

N.S.O. Bilbo

Duela urtebete pasa eratu zutenSwing Side Bilbao elkarteko kideada Naia Torre (Bermeo, 1981).1930eko hamarkadan AEBetansorturiko estilo horren zaleei dan-tza egiteko aukera mordoa zabal-tzen die elkarteak. «Oso soziala»dela esanez definitu du dantzamota hori, eta lortu duen arrakas-ta argitzeko gako batzuk eman. Atentzioa ematen du Bilbon

swing talde jendetsua dagoela

jakiteak. Nola sortu zen?

Hau sortu aurretik, txiki bat zego-en. Batzuek beste leku batzuetanikasi zuten dantzan. Hemen, Bil-bon, akademaia bat hasi zen es-kolak ematen. Euren artean el-kartzen hasi ziren, eta lokalen batalokatzea pentsatu zuten. Ikasta-roak eta tailerrak egiteko asmoasortu zen, baita irakasleak ekar-tzekoa ere. Horri guztiari formalegala emateko beharrizana ikusizuten, eta era horretan hasi zen:

hainbat lekutan ikasitako jendeaelkartzeko leku bat izateko hel-buruari jarraikiz. Zenbat kide ditu elkarteak?

Duela hiruzpalau urte hasi zenkontu hau guztia. Elkarte mo-duan, urtebete pasa darama lane-an Swing Side Bilbaok. Gaur egun60 bazkide inguru gara. Gaztee-nak hogetik gora urte ditu, eta za-harrenak hirurogeira artekoakizan daitezke; ez dakit adina ze-hatz. Baina adin guztietakoak el-kartzen gara. Non elkartzen zarete?

Batzarrak egiten ditugu, eta lokalbat ere badaukagu. Elkarte mo-duan hasi ginenean, BilbokoUdalak lokal bat utzi zigun Maria-ren Bihotzaren egoitzan.Eta dantza saioak non egiten di-

tuzue?

Asteazkenetan, dantza sozialaegiten dugu Frentealagua kafete-gian. Hori Bilbo Swingek antola-tzen du. Hileko lehenengo larun-batetan, Swing Side Bilbaotik

Biba tabernan egiten dugu dan-tzaldia, Erronda kalean. Hilekobigarren igandean, BerreginenMuseora jotzen dugu dantzaldiaegitera. Hirugarren larunbatean,gauez, Zorrotzaurren elkartzengara. Eta Bilbo Swing hasi da bes-te topaketa bat egiten hilean

behin, igandez, Melia hotelean,eguerdi aldera. Bestalde, LittleHarlem eskola hasi da Shake ta-bernan musika saioak egiten.Berreginen Museokoa da agian

agertokirik bereziena? Zer ekar-

pen egiten dio agertoki horrek

mugimendu horri?

Oso giro polita sortzen da, oso be-rezia. Museo bat normalean isilada, eta oso estatikoa. Egun horre-tan, museoko ateak irekita egotendira: musika kaletik entzuten daSan Frantziskokoa bezalako auzobatean, eta musikaz eta mugi-menduz betetzen da museo bat.Hori ez da batere ohikoa. Horrezgain, kokapenak berak ere lagun-tzen du, jende mordoa sartu etaateratzen baita. Hor nahastu egi-ten dira musika entzuten dutela-ko hurbiltzen diren auzotarraketa baita turistak ere: museoaikustera datoz, gurekin egitendute topo eta harritu egiten dira.«Zer gertatzen da hemen?», gal-detzen dute.Artelanen artean dantzan ari-

tzea ere berezia izango da.

Bai, oso berezia da. Horrez gain,eguerdian izaten dira saioak; jen-de asko erakartzen ez duen auzo-ra bisitari ugari gerturatzen diradantza egitera. Oso berezia da. Zelan iritsi da 1930eko hamar-

kadan AEBetan sortu zen dan-

tza mugimendu hura gaur egun-

go Bilbora?

Gerra eta depresio baten osteansortu zen. Batzuek esaten dutedepresioaren ostean etorri zelaEuropara. Esango nuke hona az-ken urteetan Europa iparraldetikiritsi zela; Suediatik batez ere.Suedian gertatu zen susperraldia,eta Euskal Herrira iritsi zen geroa-go. Gaur egun, modan dago lekuaskotan.AEBetan gertatu zen krisialdian

alaitasuna zabaltzeko beharri-

zanetik sortu zen swinga. Bai-

kortasun edo alaitasun hori

transmititzen dizue zuei ere dan-

tza horrek?

Bai. Swingak, batez ere, poztasu-na ematen du: oso energia handi-ko dantza da, oso dinamikoa, in-probisatze handikoa, ez da beha-rrezkoa forma fisiko berezirikizatea; ez dago beste dantzetandauden beste arau; oso askea da.Oso soziala da: denbora guztian

ari zara bikotez alda-tzen. Hori da, nire ustez,dantza honen bereizga-rriena.Swingera gerturatu

nahi duenak zer egin

behar du, nora jo behar

du?

Hasteko, dantza zer denikusteko eta gustukoduten erabakitzeko, jo

dezakete dantza sozialetara, etahan ikusi zer den eta jendeak zernola dantzatzen duen. Noizeanbehin eskola libreren bat egotenda hastapen maila lantzeko. Ho-rrez gain, dantza estilo hau ira-kasten duten akademia ugari erebadaude.

«Swingak poztasunaematen du; oso energiahandiko dantza da»

Naia Torre b Swing Side Bilbao taldeko kidea

Swing dantzak beste estilo batzuek duten beste araurik ez duela azaldudu Torrek: «Inprobisatze handikoa» da, eta «oso askea». 60 bazkideinguru ditu taldeak, eta hainbat dantzalditan hartzen dute parte hilero.

ESTI CARO

Proposamena b 13BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a

murgilduta egoten dira, oso gus-tura. Eta denek egiten dute dan-tza denekin». Horrek ere zeresa-na eman du Bilbotik kanpo iritsidiren bisitarien artean. «Noizbaitesan didate giro hau ez dela sor-tzen leku guztietan». Denak de-nekin aritzea dantzan ez omen daohikoa. Beste leku batzuetan, ba-tzuen eta besteen mailaren arabe-ra ez dira elkartzen, antza. «He-men, batak besteari zerbait ira-kats badiezaioke, irakastendiote».

Moda berantiarraArrakasta handiko topaketak iza-ten dira, beraz, Swing Museoanderitzen horiek. Azken saioetakobatean, 140 lagun zenbatu zituendantzan Barrenetxeak. «Jendeasko dator dantza egitera, eta,beste asko, baita ikastera ere. Saiohoriek ez dira ikastaroak edo tai-lerrak, ordea». Swing estiloak az-kenaldian hartu duen indarra Bil-bora ere iritsi da, beraz. «Modandago leku guztietan. Bilbora bes-teetara baino beranduago iritsida». Hala ere, gazte, heldu zeinadinekoek, denek egiten dutedantza. «Gazteenek 20 urte ingu-ru izango dituzte, eta, badago bi-kote bat, oporretan ez badaude,saioa egiten den igande guztietanetortzen dena. 70 urte inguruizango dituzte, eta primeran egi-ten dute dantza».Gorputzari bi orduko astindua

eman, eta bukatutzat ematendute Berreginen museoko swingsaioa. Dena ez da amaitzen han,ordea. Areto bitxi horretatik ateraostean, Martzana aldera jo ohidute parte hartzaileek. Zerbaithartu, eta dantzaldian jarraitzera.Bilbo girotzera. Kalean ez dute aurkituko mu-

seo barruan nabaritzen hasi direnespazio faltarik. «Txiki geratzenhasi zaigu. Lekua zoragarria da.Jendeak, gainera, horixe bera esa-ten digu: izugarria dela artelanenartean eliza baten barruan dan-tzan aritzea». Dantza mota ho-rrek erakarrita gero eta jendegehiago gerturatzen ari da muse-ora. «Ez dakit nora joan beharkoduten. Izan ere, gero eta jendegehiagok praktikatzen du swin-ga». Gainera, praktika horri es-ker, gero eta trebetasun handia-goa hartzen ari dira. «Hilero ego-ten naiz ni hemen, eta nabari daeskoletara doazela. Bistakoa dazer-nolako aurrerapena egin du-ten». Barrentxea bera ere konbentzi-

tu nahi dute dantzarako, bainaoraingoz ez da ausartu, nahiz etainbidiaz begiratzen dien. Kalekozapatak kendu eta dantzakoakjartzeko ordua iristear da berriz.

«Suedian susperraldia gertatu eta gero iritsi zenswinga Euskal Herrira. Egun, modan dago leku askotan»

«Oso giro polita sortzen da,oso berezia. Museo batnormalean oso isila da, eta oso estatikoa»

MUSIKA

BARAKALDOGudazaleak.

bGaur, 20:00etan, El Tubon.

BARAKALDOOutsiders Duet.

bGaur, 20:00etan, La Vieja Bandan.

BARAKALDOCopernicus Dreams.

bGaur, 21:00etan, Mendigon.

BARAKALDOZirrosis eta

Los Kontra.

bBihar, 20:00etan, Mendigon.

BARAKALDOTeksuo, Burning

the Waves eta Holy Txala.

bBihar, 21:00etan, Edaskan.

BARAKALDOThe Bilbobillies.

bBihar, 21:00etan, Panoraman.

BARAKALDOGeometrica.

b Igandean, 13:00etan,

Pormetxeta plazan.

BARAKALDOAnti Idols.

b Igandean, 13:30ean, El Tubon.

BASAURIMilenrama, Faltoms,

Huracan Rose eta Detroit.

bGaur, 20:30ean, Txarraska

gaztetxean.

BASAURISello y el Sapo.

bGaur, 21:30ean, Baietz-Ezetz

tabernan.

BERMEOOstikada Fest: Gatazka

batukada, Revertt, Zartada, Casus

Belli, Aiama, Herbalist, Gatom eta

Deafman.

bBihar, 20:00etan, Nuntxaku

kaperan.

BERMEOSalsa Cubanaren jaia.

b Igandean, 18:00etan, Batzokian.

BERRIZMarina Herlop.

bBihar, 20:00etan, kultur etxean.

BERRIZRevolta Permanent

eta Stronger Together.

bBihar, 22:00etan, Hiltegixe

gaztetxean.

BILBOTrivium, Power Trip

eta Venom Prision.

bGaur, 19:30ean, Santana 27n.

BILBOG3: Joe Satriani,

John Petrucci eta Uli Jon Roth.

bGaur, 20:00etan, Euskalduna

jauregian.

BILBOArs Viva & Mater Dei

Choral Artists: Spring Melodies.

bGaur, 20:00etan, Campos Eliseos

antzokian.

BILBOBeatpunkers, The Timpanos

eta Pemenanf D.

bGaur, 20:30ean, Shaken.

BILBOTxo Braceras & Jose Luis

Arriola.

bGaur, 20:30ean, Kukua tabernan.

BILBOThe Cheaters.

bGaur, 20:30ean, San Mamesen,

Campa de los Inglesen tabernan.

BILBOEtxando Pestes, Calling the

Riot eta Dinamita Brothers Band.

bGaur, 21:00etan, 7Katu

gaztetxean.

BILBOAmphetamine Discharge.

bGaur, 21:00etan, Satelite T-n.

BILBOThe Daltonics.

bGaur, 21:00etan, La Nuben.

BILBOQueen Forever.

bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.

BILBOStereorocks:

Pablo Valentino eta Eddie Mae.

bGaur, 01:00ean, Kafe Antzokian.

BILBOMrs. Blond & Xabi.

bGaur, 01:00ean, Kremlinen.

BILBOAiama.

bBihar, 12:30ean, Etxegaben.

BILBOOpera Divertimento:

Loti Eder Txikia, zure lehen opera.

bBihar, 17:00etan eta 19:00etan,

Campos Eliseos antzokian.

BILBOGazteKluba: Sully Riot, Alto

Voltaje, Damiak & Axian, Miriam

Lujua, Etabar, Esna, Pacomerte,

Lehen Taldea, Hammer & Sure,

Elisa Villota eta Downside.

bBihar, 18:00etan, Bilborocken.

BILBORuta 57.

bBihar, 19:00etan, Fnac-en.

BILBOWOP Special Night: Lapido.

bBihar, 20:00etan, BBK aretoan.

BILBONorte Flamenco.

bBihar, 21:00etan, Pitufo tabernan.

BILBOMerche.

bBihar, 20:00etan, Euskaldunan.

BILBO Incursed, Lepka eta

Deimocracy.

bBihar, 20:30ean, Santana 27n.

BILBOThirteen Stars eta Moikave.

bBihar, 20:30ean, Shaken.

BILBOUger, Raust! eta Ziztada

& Rlantz.

bBihar, 21:00etan, 7Katu

gaztetxean.

BILBOThe New Raemon.

bBihar, 21:00etan, Azkenan.

BILBOKnock Knock Jokes.

bBihar, 21:00etan, Hacerian.

BILBOBohemian Soul.

bBihar, 21:00etan, Rock’n’Rollan.

BILBOLos Deltonos.

bBihar, 21:30ean, Satelite T-n.

BILBO James Room & Weird

Antiqua eta Mamagigi’s.

bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.

BILBOTrampas eta Duobite.

bBihar, 00:00etan, La Riberan.

BILBOEuskadiko Ikasleen

Orkestra.

b Igandean, 12:00etan,

Campos Eliseos antzokian.

BILBOThe Capaces eta

Negracalavera.

b Igandean, 13:00etan,

Itsas Museoan.

BILBOExtraño Venero.

b Igandean, 13:00etan, Xaken.

BILBOLos Deltonos.

b Igandean, 13:00etan, Satelite T-n.

BILBORock familian: Guns n’Roses.

b Igandean, 17:00etan,

Campos Eliseos antzokian.

BILBOCattfish.

bAstelehenean, 21:00etan,

La Nuben.

BILBOLa Chasse eta Avale.

bAsteartean, 19:00etan, Sareanen.

BILBOUniSound: Buenas Tardes

Comandante, VVV eta Keniama.

bAsteazkenean, 19:00etan,

Zazpi Kaleetako tren geltokian.

BILBOLa Pegatina.

bAsteazkenean, 21:00etan,

Kafe Antzokian.

BILBOUniSound: Purple Vellocet

eta Los Ojos.

bOstegunean, 19:00etan,

Bilbo Arten.

BILBO IbonRG, Mudoh eta

Ave Fenwix.

bOstegunean, 19:30ean, Sareanen.

BILBOUniSound: Ttun Ttun

Brigade, Putochinomaricon,

Mad Girls DJ eta Feten DJ.

bOstegunean, 20:00etan, Shaken.

BILBODon Inorrez.

bOstegunean, 20:15ean,

Kafe Antzokian.

BILBO Juan Pablo Balcazar

Chiva Quartet.

bOstegunean, 21:00etan,

Conde Duque hotelean.

BILBOMuerdo.

bOstegunean, 22:00etan,

Kafe Antzokian.

DURANGOEuskadiko Orkestra

Sinfonikoa.

bBihar, 20:00etan, Landako

gunean.

DURANGOGuda Dantza, Stai Zitto

eta Keniama.

bBihar, 21:30ean, Plateruenan.

DURANGOOlatz Salvador.

b Igandean, 13:00etan, Plateruenan.

ELORRIOAnita Parker

eta DJ Manflax.

bGaur, 22:30ean, Erreka kalean.

ELORRIOEnders, Storm

eta DJ Jkin Alonso.

bBihar, 23:00etan, gaztetxean.

ERANDIORusted.

bGaur, 21:30ean, Xixilin.

ERANDIOSidecars.

bOstegunean, 21:00etan,

Sonoran.

GETXOGuda Dantza, Anita Parker

eta Ezetaerre.

bBihar, 21:00etan, Txorimalo

gaztetxean.

GETXOFeel Acoustic.

bBihar, 21:00etan, kirol portuan.

Arteaga b TatooArtean

Tatuajeak, presoen eskubideen aldeDatorren ostegunetik larunbatera, euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien eskubideen aldeko ekinaldia egingo

dute Arteagan: TatooArtean. Hiru egunez, eskubide zibil eta politikoen inguruko hitzaldi, zineforum eta bestela-

ko ekitaldiak egingo dituzte Arratiako herrian, eta, elkartasun keinu gisa, jendeak tatuajeak eta piercing-ak egi-

teko aukera ere izango du, eskaera aurrez [email protected] eginda. Bihar zortzi, musikak toki

berezia izango du: 13:30ean, Abereh, eta, 22:00etan, HdH —argazkian—, Elortegi Anayak eta AK DJ. HITZA

BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko apirilaren 6a14 b Agenda

Agenda b 15BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a

GETXOPerfect World.

bOstegunean, 20:00etan,

The Piper’s Irish Puben.

MUNGIABlanco y en Botella.

bBihar, 22:00etan, Zubikoan.

PLENTZIAWilliam Gutierrez.

b Igandean, 13:00etan, Boutique

Bahia hotelean.

PORTUGALETERuta 57.

bGaur, 22:00etan, Rock Volatinen.

PORTUGALETEDr. Sax, Entropia,

Astrodome eta Wicked Wizzard.

bBihar, 20:00etan, Grooven.

PORTUGALETEAtila Txiguagua.

bBihar, 22:30ean, Rock Volatinen.

SANTURTZIDeseo Morir, Uger

eta Fffffist.

bGaur, 21:00etan, La Kelon.

SESTAOSonora Kilombo,

La Tokokera eta Radio Revolucion.

bBihar, 20:00etan, Txirbilenean.

SONDIKARef & Blues.

bGaur, 21:00etan, Cris Barren.

SOPELAPoetas de la Botella

eta Origen.

bGaur, 21:00etan, Plaza Beltzan.

SOPELAPurple Vellocet eta Dune.

bGaur, 22:30ean, La Triangun.

SOPELAAnti-Idols, Kodigo Penal

eta Los Roñas.

bBihar, 20:30ean, Plaza Beltzan.

SOPELA Jonathan Merino Romero

& La Citric Band.

bBihar, 23:00etan, Sunseten.

SOPELAKike Tormenta.

bAsteazkenean, 21:00etan,

Plaza Beltzan.

SOPELAChill Addicts eta Baketazo.

bOstegunean, 20:00etan,

Plaza Beltzan.

ANTZERKIA

ARRIGORRIAGATotum: Des-.

bOstegunean, 19:30ean, Lonbon.

AULESTIAbarka: Besaulkiak.

bGaur, 22:00etan, frontoian.

AULESTIMetrokoadroka

eta Pez Limbo: Miss Karaoke.

bBihar, 22:00etan, frontoian.

BARAKALDOEl yonki del dinero.

bGaur eta bihar, 21:00etan,

Arimaktoren.

BARAKALDOTeatro Cha y Moche:

El funeral.

bBihar, 20:00etan, Barakaldo

antzokian.

BILBOTeatro Impro Jam.

bGaur, 22:00etan, Kremlinen.

BILBOLas Fellini: Operación

Travesti.

bBihar eta ostegunean, 23:00etan,

Badulaken.

BILBOSanti Senso: Casta Peste y

Eternidad, una apología del Amor.

b Igandean, 19:00etan, Hacerian.

BILBODavid Navarro: Late Motiv.

b Igandean, 19:30ean, Bilborocken.

BILBOApika: Mundu berri.nol?

bAstelehenean, 18:00etan,

Olabeagako udaltegian.

BILBOPuski eta Txurruski:

Elkarrekin desjolasten.

bAsteartean, 18:00etan,

Begoñako udaltegian.

BILBOHala Dzipo: Maddi eta

txistua.

bAsteazkenean, 18:00etan,

Errekaldeko udaltegian.

BILBOFaemino y Cansado:

Quien tuvo retuvo.

bDatorren ostegunetik igandera,

20:00etan, Campos Eliseos

antzokian.

PORTUGALETEAztiak Taldea:

Las herederas.

bBihar, 19:00etan, Santa Klaran.

SANTURTZIVaiven: Sherezade

y las capas de la cebolla.

bGaur, 20:30ean, Serantes aretoan.

URDULIZUmore gauak: Jesus

Manzano.

bBihar, 21:00etan, kultur etxean.

DANTZA

BILBOSwing Museoan.

b Igandean, 11:30ean, Berreginen

Museoan.

ELORRIOHurycan: Asuelto.

bGaur, 20:30ean, Arriola

antzokian.

GETXODantza Plazan, Agurra,

Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia

eta Zasi Eskola taldeen eskutik.

bBihar, 19:30ean, Algortako

San Nikolas plazan.

HITZALDIAK

BILBOAnder Izagirre: Bidaia

literatura: kazetari mantso baten

arrazoiak eta aitzakiak.

bAsteazkenean, 19:00etan,

Bizkaiko Foru Liburutegian.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

BILBOAlain Resnais:

Noche y niebla.

bGaur eta astelehenean,

19:00etan, Bilbo Arten.

BILBOBerlingo Orkestra Filarmo-

nikoa: Wagnerren Parsifalopera.

b Igandean, 17:00etan,

Guggenheim museoan.

BILBOPatxi Lurraren

S(u/a)minetik bakera.

bAsteartean, 19:00etan,

Kafe Antzokian.

BILBOAnimaKom Fest jaialdia.

bDatorren asteazkenetik igandera,

11:00etatik aurrera, Dock espazioan.

GETXOMaravilloso Boccacio.

bGaur, 21:00etan, Andres Isasi

musika eskolan.

ERAKUSKETAK

BILBOEduardo Arroyo: Le retour

des croisadeserakusketa.

bDatorren astelehenera arte,

Arte Ederren Museoan.

BILBOArtea eta espazioa, Eduar-

do Txillidak eta Martin Heidegger

filosofoak 1969an gauzatutako lan-

kidetzan oinarritutako erakusketa.

bApirilaren 15era arte, Guggenheim

museoan.

Bermeo b Ostikada Fest

Egunerokoa iraultzenRutinien etsaiek gara lelotzat hartu, eta Ostikada Fest jaialdia antolatu du

Bermeoko Gazte Asanbladak, herria biziberritzeko. Bihar izango da egu-

nerokotasunaren zama iraultzeko musika jaialdia: Gatazka batukada,

Revertt, Zartada, Casus Belli, Aiama, Herbalist, Gatom —argazkian—

eta Deafman ariko dira, 20:00etan hasita, Nuntxaku kaperan. HITZA

BILBOArt for Ocalanerakusketa,

Kurdistanen alde.

bApirilaren 11tik 17ra, Biran.

BILBO Itziar Barrio: By All Means.

bMaiatzaren 6ra arte, Azkuna

zentroan.

BILBOBruce Davidson argazkila-

riari buruzko atzera begirakoa.

bMaiatzaren 6ra arte, Rekalde

galerian.

BILBORaisa Alavaren lanak.

bMaiatzaren 20ra arte, Rekalden.

BILBOGoya eta Gorte ilustratua.

bMaiatzaren 28ra arte,

Arte Ederren Museoan.

BILBOEsther Ferrer: Elkarri

lotutako guneak.

bEkainaren 10era arte,

Guggenheim museoan.

BILBOMiriam Isasi eta Jose

Manuel Mesias: Amphitryon.

bEkainaren 17ra arte, Azkuna

zentroan.

BILBORembrandt-en Neskatila

leihoanmargolana.

bEkainaren 18ra arte,

Arte Ederren Museoan.

BILBOMichael Snow. Zirkuitu itxia.

bUztailaren 1era arte,

Guggenheim museoan.

GERNIKA-LUMOEsteroskopiak:

16+16.

bEkainaren 17ra arte, Euskal Herria

Museoan.

GERNIKA-LUMOFelipe Alarcon

Echeniqueren Guernica, la bestia

indomable.

bMaiatzaren 8ra arte, kultur etxean.

GETXOSergio Monederoren

Boxealariak-Boxeadores.

bApirilaren 21era arte, Algortako

kultur etxean.

GETXOEztitzen La Cruzen

Acordaos de las manos. Cómo

descansan sin apretarpintura eta

marrazkiak.

bApirilaren 29ra arte, Algortako

Torrene aretoan.

GETXO Jose Ramon de la Fuente:

Colección de Caprichos.

bMaiatzaren 9ra arte, Algortako

kultur etxean.

IGORREMendirik mendiargazki

erakusketa.

bApirilaren 13ra arte, Lasarte

aretoan.

LEIOADavid Hormback: Dance!,

argazkilaritza eta dantza uztartzen

dituen erakusketa.

bMaiatzaren 6ra arte,

Kultur Leioan.

SANTURTZITrazas pintura eta

eskultura erakusketa: Pello Alberdi,

Asier Laspiur, Iñigo Arregi, Alberto

Ibañez, Binger de Pedro, Vicente

Iriondo, Juan Luis Goikolea, Marina

Barrena, Aitor Etxeberria, Jose

Antonio Azpilikueta, Barbara

Stammel eta Fernando de Vicente.

bApirilaren 20ra arte, Casa Torre

jauregian.

BESTELAKOAK

ARTEAGATatooArtean ekinaldia,

euskal presoen sakabanaketaren

aurka: tatuaje eta piercing-ak, zine-

forum, musika, hitzaldi eta azoka,

besteak beste.

bDatorren ostegunetik larunbatera,

herriko hainbat gunetan.

BILBOEskutartie artisautza azoka.

b Igandera arte, Areatzan.

BILBOOpen Your Ganbara azoka.

b Igandean, 11:00etatik aurrera,

Open espazioan.

BILBO Iñaki Lasa ipuin kontalaria.

bOstegunean, 18:00etan,

Ibaialdeko liburutegian.

GORLIZLore eta Landare Azoka.

b Igandean, 10:00etatik 14:30era,

Eleiz plazan.

sBIZKAIA MAITE

Natalia Salazar Orbe Gamiz-Fika

Dena mekanizazio-

aren eta teknolo-

gia berrien mende

dagoen gizarte

honetan, bada

motorizatu gabeko prozesuei

eusten dienik ere. Antzina egiten

zen legez, naturaren indarra

baliatuta lanean jarraitzen du

Gamiz-Fikan XVII. mendeko

errota batek. Errotabarri du

izena, eta Luis Azillonak arto

irina egiten du bertan, Butroe

ibaiaren urek bultzatuta.

Errotari ofizioa aspaldi galdu

zen. Makina industrialek lekua

kendu diote duela zenbait urte

ohikoa zen lanbideari. Aldaketa

bortitz horren adierazgarri, Azi-

llonak berak errota ezagutarazte-

ko bisitetan ematen dituen da-

tuak: 1950ean 800 errota baino

gehiago zeuden martxan Biz-

kaian. Horietatik 40k Butroe

ibaiak dakarren uraren indarra

baliatzen zuten.

Denboran geldirik bezala ageri

da baserria, eraberritu egin dute-

eta, urteek eragindako kalteak

konpontzeko. Errotan sartu au-

rretik, kanpotik entzuten den ho-

tsak ohartaraziko dio bisitariari

etxe hartan egiten duten lanaz.

Barrura gerturatu ahala, errota-

ren mugimenduek eta presioak

artoari ateratzen dioten zuku le-

horraren usaina barreneraino

iristen da.

Eta orduan abiatzen du Luis

Azillonak bere munduratzearen

agertoki izan zen etxe haren egi-

tekoa. Txakinarto aldaera duen

artoa uzten du gonbidatzaileak ti-

raderetako batean. Errotak arto

garaua birrindu ostean, irina ku-

txa batera erortzen da. Garaua

irin bilakatu da, baina oraindik

badago zer egin. Kendu beharre-

ko azal zatitxoak ez dira-eta berez

desagertzen.

Gatika-Fikako teknologia

bakarrenetakoa Azillonak

buruari ematen dizkion astin-

duak dira. Sistema bat prestatu

du azal horiek kentzeko: sare

baten gainera erortzen da filtratu

gabeko irina. Motor baten inda-

rrak lagunduta, astindu txikiak

ematen dizkio sareari, lurrikara

txiki bat balitz legez. Prozesu

luzearen ostean iritsi da emaitza

preziatua: puntako sukaldariek

ere erabiltzen duten arto irin fin-

fina. Esaterako, Eneko Atxak era-

biltzen du bere sukaldean.

Errotabarrikoa ez baita nola-

nahiko arto irina. Eho beharreko

lehengaiaren gainean jarri behar

da arreta handia. Gamiz-Fikan

erabiltzen duten Txakinarto

artoa ez da aurkitzen erraza,

ordea. Uribeko herri horren

inguruan eta Txorierri eskualde-

an aurki daiteke soilik. Eta, gal ez

dadin, aldaera hori landatu ez

eze, arto mota hori bizirik mante-

tzeko harri koskorra jarri nahi

duen guztiari oparitu

ere egiten dizkio haziak

Azillonak.

Ezaugarri bereziak

ditu Txakinarto artoak.

Duela 300 urte baino

gehiago iritsi zen Euskal Herrira

Ameriketatik. Tamaina ertaine-

koa da, borobila eta gogorra.

Lehortu aurretik jasotzen da lan-

daretik, eta egur labe batean txi-

gortu, 48 orduz, gutxi gorabehe-

ra. Artoa txigortu ostean,

errotaren harrien indarra proba-

tzeko ordua iritsiko da. Errotaba-

rri errotaren mekanismoak erraz

birrintzen ditu arto garauak. Pro-

zesu osoa bukatzean, talo zein ogi

gozoak egiteko irin fin-fina ema-

ten dio errotariari.

Larunbatetan ematen du pro-

zesua bertatik bertara ezagutzeko

aukera. Hara bildu nahi duenak

aurretiaz deitu egin beharko dio

izena emateko, 655 72 35 88 tele-

fono zenbakian.

Errotak berak ez ezik, inguru-

neak ere merezi du txangoa. Erdi

Arotik orain arte iritsitakoa diru-

dien harrizko zubia eta landa

berde biziek modua emango

diote bisitariari baserriko giroa

eta lana ulertzeko.

Artoa antzina bezala ehotzen jarraitzen du Gamiz-FikakoErrotabarri errotak. Butroe ibaiaren urek bultzatutakoprozesuan, Txakinarto arto aldaera darabil Luis Azillonak.

Naturaren indarrari

lotutako tradizioa

Luis Azillonak jaio zen baserrian bertan erakusten die baserritarrei artoa ehotzeko prozesua. TURISMO VASCO

Errotaren inguruek lasaitasuna iradokiko diete bisitariei. BIZKAIKO HITZA

Larunbatetan hartzen dituztebisitariak Errotabarri errotan.Edozelan ere, deitu egin behar da aurretik

BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2018ko apirilaren 6a

Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721

www.bizkaia.hitza.eus [email protected]