BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere...

16
BIZKAIKO HITZA MONIKA DEL VALLE / FOKU Eusko Jaurlaritzak zahar etxeak arautzeko onartu duen dekretuak langileen eta familien haserrea piztu du b Salatu dute arreta okertzen duela b Diputazioak uste du erdigunean jarri dela pertsona b 2-3 Oinarri berriak zahar etxeetan Ingurumena Mozolo arruntaren populazio jaitsiera gelditzeko programa jarri dute martxan Urduñan 8 Euskalgintza Euskararen erabilera hazteko neurriak har ditzala eskatu diote Bilboko Udalari 6 Ostirala 2019ko urriaren 25a X. urtea 418. zenbakia www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

Transcript of BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere...

Page 1: BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere okertu egingo da. Hala uste du, behintzat, ELAko kide Soraya Garciak. Bizkaiko zahar

BIZKAIKOHITZA

MONIKA DEL VALLE / FOKU

Eusko Jaurlaritzak zahar etxeak arautzeko onartu duen dekretuak langileen eta familien haserreapiztu du bSalatu dute arreta okertzen duela bDiputazioak uste du erdigunean jarri dela pertsona b 2-3

Oinarri berriak

zahar etxeetan

Ingurumena Mozolo arruntarenpopulazio jaitsiera gelditzeko

programa jarri dute martxan Urduñan

8Euskalgintza Euskararenerabilera hazteko neurriak har

ditzala eskatu diote Bilboko Udalari

6Ostirala

2019ko urriaren 25aX. urtea418. zenbakia

[email protected]

Page 2: BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere okertu egingo da. Hala uste du, behintzat, ELAko kide Soraya Garciak. Bizkaiko zahar

2BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2019ko urriaren 25aAstekoa

Ibai Maruri Bilbao Bilbo

«Udan onartu zuten, dekretu bi-

dez, Legebiltzarretik pasatu gabe.

Ez du legebiltzarkideen gehien-

goaren babesa. Uste dugu gizarte

eragileen ahotsa entzun behar

izan dela; baina ez dute ez langile-

en ez erabiltzaileen senideen iri-

tzia kontuan hartu. Uste dugu de-

kretua enpresen mesedetan egin

dela. Mantentzen da egoiliarreki-

ko gaur egungo tratu txar institu-

zionala». Bizkaiko zahar etxeeta-

ko egoiliarren familien elkartea

da Babestu. Hango kide Xabi

Monrealek ez du zalantzarik:

joan den uztailean Eusko Jaurla-

ritzak zahar etxeetako zerbitzua

arautzeko onartu zuen dekretua

ez da balekoa. Eta ohartarazi du

kalera irteteko prest daudela,

hura aldatzeko eskatzera. Joan

den irailaren 9an sartu zen inda-

rrean, araudi berria Euskal Herri-

ko Agintaritzaren Aldizkarian ar-

gitaratu zenean. Orain, bi urteko

epea izango dute enpresek egoki-

tzeko. 1998an onartu zen aurreko

dekretua ordezkatu du honekin

Eusko Jaurlaritzak. Sindikatu eta

erabiltzaileen aspaldiko aldarri-

kapena izan da dekretu berri bat,

baina hau ez da espero zutena.

«Ez da aurrerapauso bat; kontra-

koa. Gizartea zahartzen ari da, eta

erronka gisa hartu behar zuen

Jaurlaritzak zelan eskaini zerbi-

tzu hobe bat. Dekretu honek ez

ditu asetzen premia nagusiak».

Gabezia asko dituela iruditzen

zaio. «Egoitzak zelakoak izan be-

har diren zehazten da, eta defini-

tzen den hori egokia da. Baina soi-

lik egoitza berriei eragingo die».

Besteak beste, logelen %75 per-

tsona bakarrarentzat izan behar-

ko dira; gaur egun, logelen here-

nak dira horrelakoak. Era berean,

handiagoak izan beharko dira:

gutxienez 19 metro koadro izan

beharko dituzte ohe bi dituzte-

nek; 13 metro koadro, ohe baka-

rrekoek. «Baina baldintza horiek

eraikiko diren egoitza berrientzat

izango dira soilik; eta gaur egune-

koak?». Gainera, Babestukoek

uste dute horiek ez direla arreta-

ren kalitatea bermatzeko garran-

tzia duten irizpide bakarrak.

«Zein da desnutrizio indizea?

Zenbat dutxa hartu behar dituzte

astean? Guk uste dugu gutxienez

bi izan behar direla. Ez dira erabil-

tzaileen arteko harreman intimo-

ak arautzen; zer eskubide eta zer

betebehar dituzte? segurtasun

kamerekin zer egin?... Hutsunez

beteta dago, guk arautu behar zi-

rela uste dugun asko falta ditu».

Salatu du egoitza berean soslai

ezberdina duten pertsonak egon

daitezkeela —adineko pertsonak,

buruko eritasunak dituztenak,

gaixotasun larriak dituzten adin-

dunak...—, baina gero ez dela kon-

tuan hartzen egoitzaren funtzio-

namenduan eta antolaketan.

«Arreta emango dioten pertso-

naren ezaugarrien arabera, pro-

fesionalek prestakuntza berezi-

tua behar dute, eta uste dugu uni-

tate bereziak egon beharko

liratekeela». Gainera, gaitzetsi du

askotan zaintzaileak edo erizain

Arretaren oinarriak ezbaian

Irailetik dago indarrean Eusko Jaurlaritzaren dekretu berria, zahar etxeak arautzen dituena b Egoiliarrenfamiliek eta langileek salatu dute dekretuak «gabezia asko» dituela eta arretak okerrera egingo duela

Mungiako zahar etxean,

irakurketa errazeko tailerra;

artxiboko irudi bat. L. J. / FOKU

Page 3: BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere okertu egingo da. Hala uste du, behintzat, ELAko kide Soraya Garciak. Bizkaiko zahar

mendekotasuna aitortua dutenegoitzetan, esaterako, horrelakalkulatu behar da gutxienez es-kaini beharreko arreta: ratioa bi-der egoitzan beteta dauden oheakbider langile bakoitzaren urtekolanorduak». Langile maila guz-tietako ratioak batuta, 0,360 daratio orokorra. Beraz, ehun ohedituen egoitza batean, honako bi-derketa hau egin beharko da:0,360 x 100 x 1.658. Hau da,59.688 arreta ordu eskainiko diraehun oheko egoitza horretan,urte osoan. Horretarako, 36 lan-gile beharko ditu, zaintzaile, eri-zain, mediku, fisioterapeuta etagainontzekoak zenbatuta. Bainahori Bizkaiko egoitza baten kasuada. Izan ere, urteko lanordu ko-puru hori —1.658—herrialde honidagokio. Gipuzkoan apalagoa da—1.592—; eta Araban, handiagoa —1.792—. «Dekretu batek, berez,zerbitzuak orekatzea izan behar-ko luke helburu. Baina, kasu ho-netan ez da horrela. Norbaitekulertuko al luke diru sarrerakbermatzeko errentan kopuru ez-

berdina jasotzea Araban bizi edoBizkaian bizi? Ba, hala gertatukoda egoitzetan emango den arreta-rekin».

«Okerrera egingo du»Duela urte bi sinatutako lan itu-nari esker, datozen urteetan Biz-kaiko zahar etxeetako behargi-nen urteko lanorduak gutxituegingo dira. 1.658 ordu egin beharditu 2019an langile bakoitzak;1.638, 2020an; 1.618, 2021ean;1.592, 2022an. «Aurten, guztira,ehun oheko egoitza batean59.688 arreta ordu eskainiko ba-dira ere, hilabete bi barru hasita,58.968 izango dira. Eta 2022an,57.312. Hau da, okerrera egingodu arretak: hiru urte barru aurtenbaino 2.376 ordu gutxiago izangodira, egoiliar kopuru berari arretaemateko». Salatu du horrekin za-balduko den mezua «oso latza»dela: «Langileen lan baldintzakhobetzeak egoiliarrek jasotzenduten arreta okertzea ekarrikodu. Beste behin ere, gu bihurtunahi gaituzte zerbitzua okertzea-ren erantzule». Biderketak egiten jarraitu du

Garciak. 0,295 da zaintzaileen ra-tioa bigarren eta hirugarren mai-lako mendekotasuna duten ehunegoiliar dituen egoitza baterako.«0,295 x 100 egiten baduzu, ehunoheko egoitza batean behar ditu-zun zaintzaileak jakin ditzakezu;hau da, 29,5. Hori da lantaldea.Baina antolatu egin behar duzutxandaka, librantza egunak kon-tuan hartu, gaixoaldiak, opo-rrak... Egoitzan inoiz ez diraegongo 29,5 zaintzaileak. Hamarizango dituzu goizean; bederatzi,arratsaldean; eta bi, gauean». ELAk egin dituen kalkuluekin,

egunean egoiliar bakoitzari 1,34ordu inguru eskaintzea ekarrikodu dekretuak. Gaur egun askotanordubetera ere ez direla iristenesan du. «Ez dugu astirik ezerta-rako: jaiki, dutxatu, jantzi, gosal-tzera eraman, bazkaltzen eman,pare bat aldiz komunera... Zelandauden galdetzeko bi minutu ereez ditugu libre». Horregatik, joanden otsailean, Eusko Legebiltza-rrean dekretua osatzeko batzor-dea martxan ari zela, sindikatuakkanpaina bat abiatu zuen, Zaindunazazu bi orduz (gutxienez) lelo-pean. Argi adierazten du goibu-ruak zein zen aldarrikapen nagu-sia. «Ordu bi ere ez dira beharbeste, baina gutxienez gaur egun-go lantaldeak bikoiztea ekarrikoluke, eta horrek asko duinduko li-tuzke eskaintzen dugun arretaeta langileon lan baldintzak».Dekretu berriak ezartzen di-

tuen ratioak 1998ko dekretuakezarritakoak baino handiagoak

dira, bai, baina Garciaren esane-tan, ez ditu asko hobetzen ratioerrealak. Hainbat adibide ipiniditu. «Miribillako [Bilbo] egoitza-ko zuzendariak dagoeneko esandu dekretua zorrotz beteko balu,langileak sobera izango lituzkee-la. Bada Bizkaian egoitza bat esanduena hamasei langile soberaizango lituzkeela». Kontatu duJaurlaritzak berak Arabako zaharetxe batean probatu duela dekre-tua. «Hasi direnean, zuzendariakgobernuari esan dion lehen gauzaizan da hiru langile kaleratu be-har dituela». Beraz, langileak bel-dur dira. Garciak ez du uste kale-ratzeak etorriko direnik. «Bestelaegoitza askotako funtzionamen-dua ez litzateke bideragarria izan-go. Baina ikusiko dugu zer gerta-tzen den. Oraindik hasi baino ezdira egin dekretu berriarekin».Salatu du aurretik ere sarri apro-betxatu dituztela ratioak gaixoal-diak, baimenak eta oporrak ezbetetzeko. «Eskatutako kontra-tazioak betetzen dituzte, eta ho-rrekin nahikoa dute. Sortzen di-ren hutsuneak bete ez arren, ezzaie ezer gertatzen enpresei. Hu-tsunea gainontzeko langileek be-tetzen dute, lan gehiago eginda».Sukaldean eta garbiketan ez du

ratiorik zehazten. Are gehiago,zerbitzu horiek azpikontratatze-ko aukera ematen du dekretuak.«Egoitza batean menu ezberdinasko daude, egoiliarrei egokituta-koak. Nola izan dezakezu sukal-dari bakar bat ehundik gora baz-kari edo afari prestatzen, eta ho-rietako gehienak ezberdinak?Zoratzeko lana da». Gaur egunzenbat garbiketako langile behardiren neurtzeko, enpresek egoi-tzaren metro koadroak hartzendituzte kontuan. Garciak uste duegoiliar kopurua izan beharko li-tzatekeela irizpidea.

Ikuskaritzak, urtero«Hizkuntza eta egoitzak gaurko-tzen ditu dekretuak». Hala ustedu Sergio Murillo Bizkaiko Gizar-te Ekintza diputatuak. Nahiz etaEusko Jaurlaritzak arautu, dipu-tazioen eskumena dira zaharetxeak eta eurei egokituko zaiedekretua betetzen dela baiezta-tzea. Iragarri du 2021ean hasitaurtero ikuskatuko dituztela Biz-kaiko egoitza guztiak. «Gutxieneko baldintzak berri-

tu dira, pertsona erdiguneanduen begirada batetik abiatuta»,nabarmendu du. Arreta «espe-zializatuagoa» ekarriko duelairuditzen zaio. Eta uste du Bizkaia«prest» dagoela erronka berrieierantzuteko. Esan du Bizkaiak di-tuen 10.000 tokiak nahikoa direlaeskaerari erantzuteko.

laguntzaileak bakarrik geratzendirela, nahiz eta bigarren edo hi-rugarren mailako mendekotasu-na aitortuta duten egoiliarrakzaintzen egon. «Horiek etenga-beko mediku arreta behar dute,egunez eta gauez; baina ez da ber-matzen». Diputazioak berakegindako azterketetan ohartaraziizan du botikak emateko orduanokerrak egiten direla. Sindikatueta familiek uste dute erizain gu-txi daudelako gertatzen dela. Sa-latu dute sarri zaintzaileek edogarbitzaileek egiten dutela erizai-nena den lan hori gauetan.Langileek eskainiko duten

arreta ere okertu egingo da. Halauste du, behintzat, ELAko kideSoraya Garciak. Bizkaiko zaharetxeetan, ordezkarien gehiengoadu sindikatuak. «Iraingarria»iruditu zaio dekretua. Izan ere, es-kainitako arreta beharginen urte-ko jarduera orduei lotuta egongoda aurrerantzean. «Formula na-hasgarri bat erabili dute, bainaguk sinplifikatu egin dugu. Biga-rren eta hirugarren mailako

3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a Astekoa

Uste dugu dekretuaenpresen mesedetanegin dela. Mantentzenda egoiliarrekiko tratutxar instituzionala»Xabi MonrealBabestu egoiliarren senideen elkartea

«Langileen baldintzakhobetzeak arretaokertzea ekarriko du.Beste behin, gu bihurtugaituzte erantzule»Soraya GarciaELA sindikatuk ordezkaria

«Gutxieneko baldintzakberritu dira, pertsona erdiguneanduen begiradatikabiatuta»Sergio MurilloBizkaiko Gizarte Ekintza diputatua

‘‘

BILBO b «Hau ez da izan lan

gatazka hutsa; borroka sozial

eta feminista izan da, zaintza

lanak duintzeko bidean».

Hala aldarrikatu zuen Soraya

Garcia ELA sindikatuko kide-

ak 2017ko urriaren 27an. LHK

Euskadiko Lan Harremaneta-

ko Kontseilutik irten berria

zen. Bizkaiko itunpeko zahar

etxeak kudeatzen dituzten

hiru enpresa nagusiek, ELAk

eta UGTk, 2020ra arte indarre-

an egongo den lan ituna sina-

tu berri zuten. Bulegotik irten

zirenean, sekulako harrabo-

tsa sortu zuten kalean zain zi-

tuzten langileek. Nekea eta

poza ageri zuten aurpegian.

Bi urtez ibili ziren borrokan.

270 greba egunetik gora egin

zituzten.

Ezohiko gatazka izan zen.

Andreak dira zahar etxeetako

langile gehienak. Aitortu zu-

tenez, hasieran kosta egin zi-

tzaien grebara jotzea. Nego-

ziazioetan sarri entzun behar

izan zuten euren soldata «se-

narrarenaren osagarria» zela.

Borroka eredua aldatu zuten.

Protesta zaratatsuak egiten

zituzten, kantuz eta dantzan.

Herriz herri zabaldu zuten eu-

ren aldarrikapena. Bizkaia

berdez tindatu zuten, euren

kamisetei esker. Aitortu zuten

euren buruak ahalduntzeko

balio izan ziela. Eta zaintzaren

auzia gizarteratu zuten.

Domekan beteko dira urte bilan gatazka amaitu zenetik

Bi urtez mobilizatu ziren lan itun berria lortzeko, eta 270 egunetik gora egon ziren langileak greban

Lan ituna sinatu ondorengo ospakizuna, 2017ko urriaren 27an. L. J. / FOKU

Page 4: BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere okertu egingo da. Hala uste du, behintzat, ELAko kide Soraya Garciak. Bizkaiko zahar

4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25aIritzia

RPARAJETIKIgor Elordui Etxebarria

‘Preanbuloak’ eta paralelismoak

Gaurko egunez, duelaberrogei urte, 1979kourriaren 25ean, Ger-nikako Estatutua

onartu zen erreferendumeanEuskadiko Erkidego Autonomo-an. Baita ere, Katalunian, Katalu-niakoa. Ez dakit honezkero as-kok gogoan izango duen: PatxiLopez lehendakaria izan zen ga-raian (PPren sostenguarekin etaEzker Abertzalea legez kanpo),haren gobernuak urriaren 25aEuskadiren Eguna izendatu zueneta jaieguna izan zen hiru urtez,2011tik 2013ra, hain zuzen ere.Sasoi hartan, jada, Artur Mas zenGeneralitateko presidentea, Lo-pezen alderdi ustez bereko, edo iabereko, Pascual Maragall eta Jose

Montillaren lekua hartuta. Lope-zek sekula guztiz bete ez den79ko estatutuaren aldarrikapenaegin zuen. Eta oso seguru ausar-tzen naiz esatera: sekula betekoez dena. Ostera, Maragall alderdi-kide sozialistak Kataluniarakoestatutu berri baten alde eginzuen. Jakina da zer ekarri duenKataluniako estatutu berriarenhitzaurre edo ‘preanbuloak’, edohobe esanda, Espainiako Gorteekhitzaurreari egin zioten mutila-zioak.Aurreko astean Ibarretxe

lehendakaria ikusi genuen Kata-lunian, Torra presidentearekin,askatasunaren aldeko ibilaldie-tako batean. Hura ikusi etagogoratu naiz hilabeteak lehena-

go Agirre eta Companysengomutan elkartu zirela, haienerbestearen 80. urteurrenean.Baina gogoratu naiz, hori ere bai,gaurko egunez, 2003ko urriaren25ean, Ibarretxe lehendakariakbere izena eman zitzaion planaaurkeztu zuela Eusko Legebiltza-rrean. Hain zuzen ere, MaragallKataluniako presidentea zengaraian. Eta akordatu naiz Lege-biltzarrak alde bozkatu zuela,joan zela Ibarretxe lehendakariahura Madrilera aurkeztera etaEspainiako Kongresuak atzerabota zuela, halako irmotasunezbota ere. Egia esan, ez dugu ikusi egu-

notan Katalunian lehenago Eus-kal Herrian ikusi ez den irudirik:protestaldiak, grebak, liskarrak,poliziaren oldarraldiak... Ez ditu-gu entzun lehenago hemenentzun ez den berbarik: bortiz-keria, kondenatu, konstituzio-nalismoa, separatismoa... Ez, ezdugu sentitu hangoaz lehenago

hemen sentitu ez dugun minik.Eta zaurietan musu ematenjarraitzen dugu, oraindinoka-rren. Baina Kataluniak, eguno-tan, gauza bat egin du: ispiluaurrean jarri gaitu. Teoria baten arabera, bi marra

paralelok bat egin dezakete infi-nituan. Ba, ematen du Euskal He-rria eta Katalunia horixe direla:marra paralelo bana infiniturabidean; elkar ukitu barik bideaegitera kondenatuta dauden bilerro zuzen. Zer gertatuko litzate-ke lotuz gero?Asteon BERRIAn elkarrizketa

egin diote Clara Ponsatiri. Elka-rrizketaren lerroburua hauxeizan da: «Kaleko indarra artiku-latuko duen klase politiko bat be-har da». Hori Katalunian. He-men, Euskal Herrian, gaur-gaur-koz, klase politikoa artikulatukoduen kaleko indarra da behardena. Hortik etorriko da, etorrikobada, marra biak lotuko dituenhari perpendikularra.

Ez dugu ikusiegunotan

Katalunian lehenagoEuskal Herrian ikusi

ez den irudirik:protestaldiak,

grebak, liskarrak,poliziaren

oldarraldiak...

Irudiab Gernika-Lumo

Lau herriri muga berriak jarri dizkieteBizkaiko Batzar Nagusiek osoko bilkura egin zuten eguaztenean Gernikan —irudian—, eta, alderdi politiko

guztien aldeko botoarekin, aurrera egin du Ea, Ibarrangelu, Busturia eta Muruetako udal mugak aldatzeko pro-

posamenak. Hala, 2.997,63 metro koadro Muruetatik banandu eta Busturiaren esku geratuko dira; 1.658,56,

Busturiatik kendu eta Muruetan geratuko dira, Etxetxubarri eta Motorduene/Ganpe artean. Ea eta Ibarrangelu

arteko aldaketari dagokionez, M17 eta M18 mugarrien artean beste bat jarriko da, eta lur eremu bat Ea bihurtu-

ko da. Horrez gain, beste hainbat mozio eta proposamen ere bozkatu ziren. Besteak beste, EH Bilduk eta Elka-

rrekin Bizkaiak industriari buruzko batzordea sortzea eskatu zuten, baina gehiegoak ez zuen onartu. BIZKAIKO HITZA

Ugazabak gelditutako jarduna martxanjarri dute Cables y Alambreseko langileek

ERANDIO bJoan den urriaren 8an, Vicinay taldeak Erandioko Cables yAlambres enpresa likidatzeko lehiaketa eskatu zuen, eta ordainduta-ko baimenarekin langileak etxera bidali zituen. Hala, lantegiaren jar-duera eten zen. Vicinayk enpresako arduradun guztiak kargugabetuditu, eta kudeaketa Administrazio Konkurtsalaren esku dago. Harrez-kero, beharginak enpresa atarian kanpalekua jarrita egon dira, ugaza-bek makinak eraman ez zitzaten. Astelehenean elkartu ziren adminis-tratzailearekin, eta eguaztenean jardunari ekin zioten, euren kabuz.

«ELAko afiliatu izateari utzidiot, sindikatua konfrontazioetengabean besterik ezdagoelako, elkarrizketariklortu nahi ez duelako»

Unai RementeriaBizkaiko ahaldun nagusia

BIZKAIKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere

baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta BIZKAIKO HITZAk mozteko eskubidea

du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Bizkaiko

Hitza, Uribitarte kalea 18, 3-C, 48001 Bilbo. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

Page 5: BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere okertu egingo da. Hala uste du, behintzat, ELAko kide Soraya Garciak. Bizkaiko zahar

Peru Azpillaga Diez Bilbo

Toreo, Arte y Cultura BMF SL en-

presak kudeatzen du, urria hasie-

ratik, Bilboko Vista Alegre zezen

plaza. Hirurogei urtez plaza ku-

deatu duen Chopera familiak eta

Mexikoko Bal taldeak sortutako

enpresa da Toreo, Arte y Cultura

BMF SL. Plazako jabeek –Bilboko

Udala eta Bilboko Erruki Etxea–

martxan jarritako lehiaketa pu-

blikoan gailendu ostean eskuratu

du zezen plaza kudeatzeko esku-

bidea. Hamabost urteko kontra-

tua sinatu dute, eta beste bost ur-

tez luzatzeko aukera ere izango

da. Hortaz, enpresa berria izan

arren, funtsean azken urteetan

plaza kudeatu duen Chopera fa-

miliak jarraituko du gestio lane-

tan, kide berriekin batera.

Aldiz, adjudikazioan adostuta-

koaren arabera, enpresa kudea-

tzaile berriak urtean 250.000

euro ordaindu eta sei hilabete

iraungo duten 2,4 milioi euroko

birmoldaketa lanak egiteko kon-

promisoa hartu du. Era berean,

plazak azken urteetan izan duen

jarduna berriro bideratzeko, ur-

tean hamabost zezenketa antola-

tzeaz gain, Last Tour eta Get In en-

presekin kontzertuak antolatze-

ko akordioak sinatuko dituztela

jakinarazi dute kudeatzaile be-

rriek. Bilboko plazaren gestioa,

beraz, esku pribatuetan geratu da

erabat, estreinakoz. Izan ere, gaur

egun arte, udalarena baitzen ku-

deaketaren %50aren ardura.

Azken urteetan, Bilboko zezen

plazak galerak baino ez ditu kate-

atu. Hala ere, errentari berriek

egoerari buelta ematea espero

dute, bereziki plazari zezenkete-

tatik harago doan erabilera ema-

nez; hau da, erabilera dibertsifi-

katuz. Oraingoz, ordea, gestioki-

de berriek hartutako lehen

erabakiak ez du plazan antola-

tzen diren ekintzekin zerikusirik

izan. Enpresa berriak plazan lan

egiten zuten lau langile finkoeta-

tik bi kaleratu berri ditu: zezen

plazaren mantentze lanetako bu-

rua eta administrazio arloko lan-

gile bat.

Biak ala biak kasu esangura-

tsuak dira. Administrazioko lan-

gileak hogei urte zeramatzan pla-

zan lanean, eta, besteak beste, be-

rak kudeatzen zituen zezenketen

museora egiten ziren bisitak.

Mantentze lanetako buruaren ka-

sua, ordea, are deigarriagoa da.

Kerman Etxebarriak 2001etik ze-

raman mantentze lanetako pos-

tuan, baina berak eta bere fami-

liak plazarekin duten harremana

askoz luzeagoa da; besteak beste,

Etxebarria zezen plazan bertan bi-

zi delako. Hala, haren bizitza beti

egon da plazari estuki lotuta, bai

haren aitak bai haren aitonak ere

bertan egin zutelako lan.

«Nik jarraitzen dut plazan bizi-

tzen, bizitza osoan zehar egin du-

dan bezala, baina jada ez dut he-

men lanik egiten», azaldu du

Etxebarriak, atsekabetuta. Etxe-

berriaren aitona 1929an hasi zen

plazan lanean, eta, geroztik, haren

familiak bertan egin izan du lan.

«Aitonaren ostean, aita sartu zen

lanera, eta gero ni». 2001etik dara-

ma Etxebarriak mantentze laneta-

ko postuan, baina plazan askoz le-

henagotik ere egiten zuela lan az-

pimarratu du: «13 urte nituela hasi

nintzen aitari laguntzen, han eta

hemen gauzatxoak egiten; gure

familiaren jarduna beti egon da

plazari lotuta, eta nik bertan bizi-

tzen jarraituko dut».

Etxebarriak aitortu du ez zuela

inondik inora espero enpresaren

erabakia. «Gestioa hartu zuen ki-

de berriaren kontuarekin banuen

nolabaiteko ezinegona, baina ka-

leratzea ez zen sartzen nire pen-

tsamenduetan». Urriaren 15ean

bilerara deitu zutenean, lan egite-

ko «modu berrien inguruan edo»

hitz egiteko izango zela uste zuen,

baina «bat-batean, arrazoi en-

presarialak medio», kaleratuta

zegoela jakinarazi zioten. «Ezin

nuen sinetsi. Zur eta lur geratu

nintzen. Egun batzuk lehenago,

gainera, Pablo Choperarekin gu-

rutzatu eta lasai egoteko esan zi-

dan, nirekin kontatzen zutela...

Eta begira». Chopera familiak

plaza kudeatu duen hirurogei ur-

teetan ibili da Etxebarria familia

plazan lanean: «Jaio nintzenetik

ezagutzen dugu elkar, nire aitak

ere haientzat egin zuen lan... eta

orain enpresa arrazoiengatik ka-

leratu nautela diote. Niretzat, zai-

la da ulertzen».

Urte luzez, zenbaki gorriakBilboko zezen plazaren kudeake-

tak zeresana eman du urte luzez,

eta lehiaketa publikoaren adjudi-

kazioak ere hautsak harrotu ditu.

Berez, uste zena baino urte bat

gehiago luzatu da deialdia. Gaine-

ra, jakinarazi zenean, zezenketei

lotutako lau enpresak errekurtso

bat aurkeztu zuten Bilboko Uda-

lak ezarritako baldintza agiriaren

kontra, «ez zirelako Europak

ezarritako lehia askearen printzi-

pioak errespetatzen».

Hala ere, badirudi hurrengo

hamabost urteetan Toreo, Arte y

Cultura BMF SL enpresak kudea-

tuko duela plaza. Gauzak horrela,

Chopera familiak eta Bilboko

Udalak atzean utzi nahi dute zen-

baki gorriak ezaugarri izan dituen

azken urteetako gestioa. Baina

erronka ez da erraza izango. Izan

ere, 2015etik 2018ra bitartean,

nahiz eta diru laguntza publikoak

jaso, 500.000 euroren galerak

izan ditu zezen plazak urtero. Bil-

boko Aste Nagusian egiten diren

zezenketek –orain arte plazak

izandako erabilera bakarra– ge-

roz eta ikusle gutxiago erakarri

dituzte. 2019ko Aste Nagusian,

esaterako, inoiz baino ikusle gu-

txiago izan ziren: bederatzi ze-

zenketetan, guztira 60.000 ikusle

baino gutxiago; edukieraren %45.

Kaleratzeakzezen plazarengestio berrian Hilabete honetatik hasita, enpresa berri batekkudeatzen du Bilboko zezen plaza b Laulangiletik bi kaleratu dituzte kudeatzaile berriek

Bilboko Vista Alegre zezen plaza, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU

8€SARRE

RA

. soc iawww okia .eulantz us

5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a Gaiak

Nik jarraitzen dut plazanbizitzen, bizitza osoanzehar egin dudan bezala,baina jada ez dut hemenlanik egiten»Kerman EtxebarriaBilboko zezen plazako langile kaleratua

‘‘

Page 6: BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere okertu egingo da. Hala uste du, behintzat, ELAko kide Soraya Garciak. Bizkaiko zahar

Natalia Salazar Orbe Bilbo

Euskaraldiak erein zuen hazia er-

natu da Bilbon. Esperientzia hark

emandako uzta jasota, baliabide

horiek zer nola bideratu aztertzen

ari dira orain hiriburuko euskal-

gintzako eragileak eta norbana-

koak. Bilbon euskalgintzan ari di-

ren eragile guztiak elkartu dira

helburu komunaren bila. Maia-

tzean lanean hasi zen taldeak

orain arte egindakoaren ondorio-

ak eta datozen urteetarako lan il-

doak aurkeztu zituen asteazke-

nean. Hiru ardatz finkatu dituzte:

2020ko Euskaraldiaren antolake-

ta, Bilboko hizkuntza politikan

eragitea, eta egin beharreko eki-

taldiak eta kanpainak.

Asmoetako batzuk aletu dituz-

te: udalari neurri gehiago eskatu-

ko dizkiote euskararen erabilera

sustatzeko. Besteak beste, euska-

raren ordenantza eratzearen be-

harra azpimarratu dute, hizkun-

tza paisaian eragiteko. Elkarrekin

jardunda indar handiagoa izango

dutela sinetsita daude: «Kohesio-

natuta, indartsuagoak izango

gara. Gainera, udalak solaskide

bat izango du, eta euskaltzaleek

ere izango dute norengana jo;

erreferente bat». Hala adierazi du

Jon Intxaurragak. Berbaizu eus-

kara elkarteko langilea da, eta

euskararen aldeko jardunean ari

den lan taldeko kidea.

2018ko azaroaren 23tik aben-

duaren 3ra bitartean gauzatutako

Euskaraldiak lortu zuen, lehen al-

diz, Bilbon euskalgintzaren ere-

muan aritu ziren denak proiektu

baten inguruan elkartzea. Bata-

sun horrekin jarraitzea erabaki

dute hainbat eragilek: «Berbaizu,

Zenbat gara eta Euskaitz euskara

elkarteek; AEK eta Gabriel Aresti

euskaltegiek; Deustu, Santutxu,

Zazpikaleak, Errekalde, Bilbo Za-

harra-San Frantzisko eta Txurdi-

naga auzoetako ordezkariek; eta

norbanakoek». Elkarlan horren

garrantzia nabarmendu du In-

txaurragak, lehen gauzak norbe-

re aldetik antolatzen zituztelako.

Egoeraren diagnositik abiatuta

finkatu dituzte etorkizuneko

erronkak. «Euskararen erabilera

da Bilboko erronka nagusia. Gero

eta euskaldun gehiago gara, baina

erabilera ez doa gorantz: kalean

%3ren bueltan geratu da. Ez da

pozik egoteko datua».

Hala ere, bestelako kezkak ere

badituzte. «Hizkuntz paisaian

euskara atzeraka ari da, euskara-

ren ordenantzarik ez dago Bilbon,

eta administrazioak gabeziak

ditu. Denok dugu gogoan Arkaitz

Zarragari gertatu zitzaiona».

Udaltzain batek isuna jarri zion

Zarragari iaz, autoritatea ez erres-

petatzea leporatuta, kaltetuak

berak BIZKAIKOHITZAri azaldu zio-

nez, euskaraz hitz egiteko eskatu

ziolako.

Euskara bermatuEra horretako egoerak eta beste

batzuk bideratzeko planteatu

dute hizkuntza politikan eragite-

ko ardatza. Udalarekin landu be-

harreko erronkei begira adostu

dute bereziki. «Uste dugu udalak

neurriak har ditzakeela euskara

bermatzeko. Kaleko obra batean

iragarki handi bat jarri behar due-

nari eska diezaioke elebiduna iza-

tea». Eskatu soilik ez, era horre-

takoak arautzea galdegin dute.

«Horretarako behar da ordenan-

tza. Ordenantza horrek ahalbide-

tuko luke hori betetzea».

Euskalgintzaren agenda bate-

ratzeko beharra ere proposatu

dute. «Leku askotan eskaintzen

dira gauza asko euskaraz. Euskal-

gintzak hainbat areto ditu, asko-

tan ez daukagu elkarren berri, eta

jarduera batek bestea zapaltzen

du». Euskaraldiari esker lotu zu-

ten hiru hilabetez euskaltegiek

eskaintza bateratua argitaratzea.

«Hori ez da gertatu sekula Bil-

bon». Bide horri eutsi nahi diote

aurrerantzean ere.

Merkataritzan ere eragin nahi

dute. Erosketak euskaraz egiteko

aukera eskaintzen duten lekuen

mapa era lezaketela pentsatu

dute.

LorpenakIrauli edo aldatu beharreko egoe-

ren aurrean, orain arteko lorpe-

nak ere nabarmendu dituzte.

«17.000 lagunek parte hartu ge-

nuen Euskaraldian, Bilbon. Lor-

pen handia da hori. Auzo guztie-

tan batzordeak egotea lortu ge-

nuen, gainera. Hori ere oso

garrantzitsua da. Eta denok el-

kartu gara proiektu baten ingu-

ruan aritzeko. Hori ere ez da izan

ohikoa Bilboko euskalgintzan az-

ken urteetan».

Datorren urteko Euskaraldia

antolatzea dute beste egiteko bat.

Berritasunak izango ditu. Aben-

duaren 4an aurkeztuko dute, Ka-

fe Antzokian 19:00etan egingo

duten ekitaldian. Hala ere, In-

txaurragak zenbait datu aurrera-

tu ditu: hamabost egunekoa izan-

go da eta entitateek ere parte har-

tu ahalko dute. «2018koan nor-

banakoek hartzen zuten parte,

eta entitateak sustatzaile gisa ari

zitezkeen. Orain, arigunea figura

sortuko da, entitateek barrura

edo kanpora begira landu beha-

rrekoa». Euskaraz aritzeko espa-

zioak sortzeko konpromisoa es-

katuko diete, edo euskara zabal-

tzeko neurriak. Entitateak dene-

tarikoak izan daitezke: «Enpresa,

futbol talde, kultur elkarte, taber-

na...». Hori guztiori antolatzeko

lanketa sakona egin beharko du-

tela aurreikusi du.

Datorren urtean Euskaraldia

antolatu bitartean Bilboko eus-

kalgintzak zer-nolako forma har-

tuko duen aztertzear dago. «Ba-

dakigu elkarrekin aritzeko gogoa

dagoela, baina ez dakigu elkarlan

horrek zer forma hartuko duen».

Denak eskutik, Bilboneuskara indartzekoBilbon euskararen alde lanean diharduten eragileek datozenurteetarako plangintza aurkeztu dute bAhulguneak identifikatuostean, erronkak zehaztu dituzte bErabileran jarri dute indarra

Asteazkenean eman zuten egindako hausnarketaren eta aurrera begirako asmoen berri. MONIKA DEL VALLE / FOKU

6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25aGaiak

Kohesionatuta,indartsuagoak izango gara. Gainera, udalak solaskide batizango du»

«Euskararenordenantzarik ez dago, etaadministrazioakgabeziak ditu»Jon IntxaurragaBerbaizu euskara elkarteko langilea

‘‘

Page 7: BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere okertu egingo da. Hala uste du, behintzat, ELAko kide Soraya Garciak. Bizkaiko zahar

Ibai Maruri Bilbao Bilbo

Etxegabeen Eguna izan zen atzo.BesteBi plataformak deituta, ma-nifestazioa egin zuten Bilbo erdi-gunean. Jarriozu aurpegia. Eginplanto. Inor ez etxerik gabe leloaduen kanpainako ekitaldia izanda. «Etxerik gabekoen egoerakgizarteratzeko helburua du. Al-boan ditugun arren, ez garelakoia konturatu ere egiten», azaldudu Joseba Gayak (Laudio, Araba,1971), BesteBi plataformako boze-ramaileak.Krisi ekonomikoa gogorren

egon zenean, etxegabetzeak

denen ahotan egoten ziren.

Orain ahaztuago daude?

Ez da haietaz hainbeste berba egi-ten. Baina egon badaude, egune-ro. Etxebizitzaren arazoa gero etagordinagoa da. Etxebizitzak geroeta garestiagoak dira. Euskal He-rrian alokairuan egotea oso zailada, eta hiriburuetan, gehiago. Po-brezian dauden pertsonek askozzailago dute, nahiz eta errenta bateduki, askotan nomina bat ere es-katzen zaielako, eta ez daukatela-ko. Berez, zaila dago alokairu dui-na lortzen, eta zailago egoera oke-rrenean daudenentzat.Jaurlaritzaren etxebizitza politi-

ka berriek alokairua sustatzea

dute helburu. Balekoak dira?

Gobernuak egiten dituen eskain-tzak positiboak dira, baina ez diraaski. Erkidegoan badugu etxebi-zitza eskubidea bermatzen duenlege bat. Baina Espainiako Auzi-tegi Konstituzionala eta bestekontu batzuk tarteko, eskubidehori bermatzeko bitartekoak eze-rezean geratu dira. Beraz, denokdugu bizitzeko lekua izateko es-kubidea, baina, ez dutenez beharbeste etxe guztiei hori bermatze-ko, gehienez 250 euroko laguntzaematen dute. Horrekin ezinezkoada herritar batek pisu bat lortzea,eta, askotan, logela bat alokatzeaere ez da erraza. Jaurlaritzak mar-

txan jarritako egitasmoak ondodaude, baina etxebizitza politikakerrotik aldatu behar dira, bizile-kua bermatu ahal izateko. Ikus-ten ari gara gure hirietan botere-tsuenen esku geratzen ari direlagero eta etxe gehiago, eta dauka-gun legediak ez dio herritar soilariberme askorik ematen. Herritararruntentzat horrela badago,etxerik gabe daudenentzat are

okerragoa da dena. Neurri askohartzen dira, baina batzuetan ba-dirudi gobernu bateko sail batekegiten dituen politikak beste sai-letakoen kontra doazela. Etxegabeen estrategia onartu

zuten iaz Araba, Bizkai eta Gi-

puzkoako erakunde publikoek.

Zer balantze egiten duzue?

Positiboa da hori onartu izana.Estrategiari potentzialitate askoikusten dizkiogu, baina badituegiturazko arazoak. Alde batetik,ez du aurrekonturik, eta, bestetik,erakundeek ez badute ezer egi-ten, ez zaie ezer gertatzen. Badau-de estrategiarekin bat egin dutenerakunde publiko batzuk, baina

jarritako helburuak oso eskasakdira. Denbora aurrera doa, eta ba-dirudi oraindik ere indarra ema-tea falta dela. Jaurlaritzari eta es-trategiari eskatzen diegu akuiluizan daitezela gauzak aldatzeko,eta politika guztiak bide beretikjoateko. Etxebakoen auzia ez dasoilik gizarte zerbitzuen kontubat. Osasuna, justizia, enplegua...dena joan behar da bide beretik,pertsona politiken erdian jarrita. Aurreko agintaldian Bizkaiko

Diputazioak Housing First me-

todologiari lotutako egitasmo

bat jarri zuen martxan. Apropo-

sa iruditu zaizue?

Pertsona guztiei etxebizitza edu-kitzeko eskubidea bermatu beharzaie. Hortik irteten bazara, Hou-sing First metodologia positiboaizan da etxebako pertsona gutxibatzuentzat. Baina etxebako askodauzkagu; erkidegoan, 2.000tikgora. Argi dago gobernuek ez di-tuztela etxeak jarriko horiek guz-tiek Housing First proiektuanparte hartu ahal izateko; eta gi-zarte laguntzak, pertsona horieketxe horiek mantendu ahal izate-ko, noski. Jende guztiari emanbehar diozu etxea edukitzeko au-kera, edo, bestela, alferrikakoekinaldia da. Gutxi dira programahorietaz baliatuko direnak. Pro-pagandarako erabili dela irudi-

tzen zaigu, oso etxegabe gutxikaprobetxatu baitute. Eredu moduan, beraz, egokia

iruditzen zaizue?

Housing First programetan, ego-era txarrean dauden pertsoneiematen zaie aukera, beste batzue-kin bizitzeko zailtasunak dituzte-nei. Pisu bat ematen zaio beraren-tzat bakarrik, eta gero talde bat duprozesuan laguntzeko. Pertsonaguztiei emanez gero aukera,ederto; baina ez da horrela izan-go. Metodologikoki alde positiboasko ditu, eta beste zerbitzu ba-tzuetan ere horrela egiten da lan.Orain modan jarri da hemen, bai-

na ia berrogei urte dira AEBetaneta Kanadan asmatu zutenetik.Herrialde haietako gizarteak etagurea ezberdinak dira, eta gizartezerbitzu okerragoak dituzte. Teresa Laespadak aterpetxe

berri bat iragarri du, etxegabe

«gatazkatsuentzat». Hogeiren-

tzako lekua izango ei du, eta ez

du zehaztu non egongo den.

Bai, guk ere hedabideen bitartezjakin dugu, eta ez dakigu gehiago.Badaude beste aterpetxeetan ego-teko arazoak dituztenak, ez dire-lako gai jartzen zaizkien baldin-tzak betetzeko. Ikusiko da zeregin nahi duten zehazki.

«Etxebakoen auzia ez da soilik gizartezerbitzuen kontu bat»

Joseba Gaya b BesteBi plataformako bozeramailea

Etxebizitzaren arazoa larritzen ari dela ohartarazi du Joseba Gayak, gero eta zailagoa delako bizilekua lortzea. Esan du etxebizitza politikakerrotik aldatu behar direla, pertsonen beharrak erdigunean jarrita.

MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Housing Firstproiektua propagandaegiteko erabili da,etxegabe gutxikaprobetxatu baitute»

7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a Berbetan

Page 8: BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere okertu egingo da. Hala uste du, behintzat, ELAko kide Soraya Garciak. Bizkaiko zahar

Natalia Salazar Orbe Urduña

Oraingoz ez dute sartumehatxupean direnespezieen zerrendan,baina ikerketek era-

kutsi dute mozolo arruntaren po-pulazioa (Athene noctua)beheradoala. Adituek diote beherakadahori %20 artekoa izan daitekeela.Horrekin kezkatuta, Egoitz Lla-nok pentsatu zuen irtenbiderenbat behar zela. Basoaren eta ingu-rumenaren kudeaketarako goiteknikaria da bera. Urduñan planbat jarri dute martxan, haren eki-menez: mozolo arrunta txitatze-ko, barruan habiak dituzten ku-txak jarri dituzte herriaren ingu-ruan. Llanoren kezka batetik abiatu-

ta ernatu zen proiektua. Bazekienherrian mozolo bikote bat zegoe-la. Eta beste bat ere aurkitu dutegeroago. «Bikote horiek izatendituzten txitek kutxa bat aurki-tzen badute, aukera emango dietxitatzeko eta bertan geratzeko».Era horretako zortzi kutxa jarridituzte horretarako.Horixe baita mozoloaren popu-

lazioaren beherakadaren arra-

zoietako bat. Azken urteetan, txi-tatzeko lekurik gabe geratu da he-gazti espezie hori. 2009az geroz-tik nabaritu dute mozolo kopu-ruaren beherakada edo desager-tzea. Llanok arrazoiak azaldu di-tu: «Mozoloek zuloetan etakorteetan egiten zituzten habiak.Garai batean diru laguntza batzukeman zituzten, ordea, eta hainbateraikin berritu zituzten. Ondo-rioz, mozoloa txitatzeko lekurikgabe geratu zen».

Eraikuntza eredu berriakBaserrien ordez egun egiten direntxaletei ere aipamen egin die,arrazoituta ez dutela aukerarikhorietan umatzeko. «Mozolo bi-koteek sortzen dituzten txitek au-kera bat topatzea da helburua, ba-tez ere, ikusita egungo etxeek zer-nolako egiturak dituzten. Ez duteaurkitzen lekurik txitatzeko, edo,lekua topatzen dutenean, botaegiten dituzte». Hain zuzen, ur-banizatzearen areagotzeak etaukuiluak zituzten baserrien ordeznagusitzen ari diren etxeek etabaserri modernoek apenas uztendieten habiak egiteko lekurik. Horrez gain, landa eremuetan

erabiltzen diren produktu fitosa-nitarioen kutsagarritasuna izandu gogoan Llanok. «Oso agresi-boak dira, oso gogorrak. Kalte egi-ten diete mozoloaren dietarenparte diren intsektuei eta anfibio-ei». Horiek gutxitzeak eragin zu-zena du mozoloengan ere.Urte luzez, nekazaritzaren jar-

duerari esker, mozoloaren popu-lazioak handitu egin ziren eremuanitzetan. Elkar eragite hori alde-bikoa izan da, gainera; nekaza-rientzako ere lagungarria izanbaita mozoloa: nekazarien aliatuaizan da, karraskarien harraparinaturala baita.

Habia kutxak denbora gutxira-ko neurria direla onartu du Lla-nok. Argi du, gainera, ez direlaizango mozoloaren gainbehera-ren konponbidea. Hortik aurreralandu beharko liratekeen neu-rriak identifikatu ditu. Baina ho-riek ez daude haren esku. Eta ez duargi zer-nola lagun lezaketen he-gazti horren arazoa konpontzen.Gogora ekarri du babestutako es-pezieak izateagatik diru lagun-tzak ematen dituztela Bizkaian.Besteak beste, etxean saguzarrekhabiak egiten dizkietenentzatdaude aurreikusita diru lagun-tzok, populaziook babes ditzaten.Urduñan habiak dituzten ku-

txak jartzeko plana 2018ko aben-duan abiatu zuten, udalaren la-guntzaz. Oraintsu bukatu dutekutxak jartzeko prozesua. Proiek-tua nola doan behatu beharko du-te orain. Negua bukatu baino le-hen, habia kutxa guztiak beren le-kuan dauden begiratuko dute.Udaberrian, berriz, mozoloarendeia egiten duen aparatua jartze-ko baimena eskatuko diote al-dundiari. «Mozoloaren zarataedo kantua kutxen ondoan jarri-ko dugu denbora tarte batez. Kan-tua entzunda mozoloek erantzu-ten duten itxaron behar da. Horriesker ikusiko da kutxaren ba-rruan zerbait dagoen edo ingu-ruan mozolorik dagoen».Proiektua lau urtez luzatuko da.Europan, babestutako espezie-

en zerrendan sartuta dago mozoloarrunta. Bizkaian, ordea, ez. Ho-rrek zailtasun handiagoak ekar

ditzake espezie hori babestekoneurriak hartzeko orduan. Eskuhartzeko beharra azpimarratu duLlanok, espezie baten aldeko neu-rriak hartzeko ez baita ezinbeste-ko baldintza hura mehatxupeanegotea. Euskal Herrian mozoloa-ren populazioa gain behera doalaerakusten duten ikerketak ekarriditu gogora. «Hori bada neurriakhartzeko arrazoia. Bada garaia. Ez

da zain egon behar espezie batmehatxupean daudenen katalo-goan sartu arte. Sarri joera horibaita. Gainbeheran dago, eta den-borarekin sartuko da katalogo-an».Egoera antzekoa da gaueko ha-

rrapari gehienei dagokienez. Halaazaldu du: «Arratoiak hiltzekopozoia jartzen dute, arratoiek janegiten dute, eta, hegaztiek arra-toiak jaten dituztenez, giltzurru-na kaltetzen zaie, eta akabo». Urduñan abiatu dute proiek-

tua, baina mozoloaren beheraka-da ez da han soilik ikusi. Getxon,Karrantzan eta Uribe Kostan, oro-korrean, mozolo arruntaren po-pulazioa txikitzen ari da.

Mozolo arruntaren populazioa gain beheradoala diote ikerketek. Egoera horrek kezkatuta,barruan habiak dituzten kutxak jarri dituzteUrduñan, hegaztioi txitatzen laguntzeko.

Bizirik irautekobabeslekua

Mozolo arruntaren bi bikote identifikatu dituzte Urduñan. EGOITZ LLANO

U B u uobe aikok Biz BareostostkkaaberrirritazU

ndad nnneaneaieiegogdada u u

22:00

BI BANDINI

28roak

Kafe AntzokiaKafe AntzokiaBOBOBI BANDINI

SALVADORZ

sarrera: 10/12 €

20:00 urriak 20:00

LAUROBA & LES NOUVELL

2626urriak urriak

LAUROBA

BBK aretoa

+IKERSONAKAYSONAKAYBBK aretoa BERRIZBILBOBILBO BERRIZ

& LES NOUVELLETCHE

AN

sarrera: 10/12 € sarre

20:00

ANTZERKIA SOLASALDIA

26

Kultur etxeaKultur etxeaZZ

EGOYENNNE

Gaztetxea

LES VOIX BASQUESLES VOIX BASQUESDanontzatPLENTZIA

ANTZERKIA-SOLASALDIADOLOR ETA AGUR

era: 8/10 € sarrera: 3 €

A

22:00 azar

A HUNTZA +XAB

15Arrigunaga aretoaArrigunaga aretoa BILBMuxikebarri Antzokia kia

HUNTZABILB

+XABOLATZ

azaroak

TXOTXO

RE

sarrera: 8 € s

:AAILEZTATOLAN :ASLEBEAB :AKEAILZTNLAGU

SARRERA

AK:

8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25aGaiak

Ez da zain egon beharespezie batmehatxupean daudenenkatalogoan sartu arte,sarri hori baita joera»Egoitz LlanoIngurumen kudeaketarako teknikaria

‘‘

Page 9: BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere okertu egingo da. Hala uste du, behintzat, ELAko kide Soraya Garciak. Bizkaiko zahar

Natalia Salazar Orbe Bilbo

Zorrotzaurre aukeren irlabihur-

tu nahi du Bilboko Udalak; eza-

gutzarena, talentuarena. Hala

iragarri du Juan Mari Aburto al-

kateak. Helburu hori lortzeko

beste pauso baten berri eman

dute oraintsu erakundeak berak

eta Mondragon Unibertsitateak.

Heziketa zentroa Zorrotzaurren

lurreratuko da datorren ikastur-

tean. Bost ikasketa titulu eskaini-

ko ditu bertan.

Orain arte, Bilbo Berrikuntza

Faktorian zuen presentzia, eta

Merkataritza Ganberarekin el-

karlanean ere bazuen hezkuntza

eskaintza hiriburuan. Bilboko es-

kaintza hori indartzera dator Zo-

rrotzaurreko espazio berria. Biz-

kaian orain arte eskaintzen ez zi-

ren bi gradu eta master bat

ekarriko ditu unibertsitate priba-

tuak. Hain zuzen, bertan ikasi

ahalko dira Ingeniaritza Meka-

tronikoaren gradu duala —uni-

bertsitate horrek Bizkaian es-

kaintzen duen lehen ingeniaritza

gradua izango da—; Humanitate

Digital Globalen gradua; eta Sal-

menta, Bezero eta Digitalizazio

masterra.

Horrez gain, unibertsitateak

jada Bilbon eskaintzen dituen

zenbait titulu Zorrotzaurrera era-

mango ditu. Horiek zeintzuk

izango diren zehaztu dute: Busi-

ness Data Analytics gradua, Ad-

ministrazio eta Enpresen Admi-

nistrazio eta Zuzendaritza gradu

duala, Ikaskuntza Errazten mas-

terra eta Executive GECEM mas-

terra. Horiek guztiak Bilbo Berri-

kuntza Faktorian eskaintzen ditu

egun.

Mondragonek hamar urteko

ibilbidea egin du Bilbon. Oraintsu

iragarri dituen aukera berrien bi-

dez, hiriburuan duen eskaintza

handituko du. Denera, 27 titulu

eskainiko ditu, graduak eta gra-

duondoak barne. Zehatzago, bost

unibertsitate titulu ofizial eta be-

reak dituen beste bi izango dituz-

te aukeran ikasleek Zorrotzau-

rren. Bilbo Berrikuntza Faktorian

beste hamazazpi eskainiko ditu

—unibertsitate tituluak dira hiru,

eta gainerako hamalauak, bere-

ak—. Horiek denak gehituko zaiz-

kie Merkataritza Ganberan es-

kaintzen dituen hirurei.

Vicente Atxa Mondragon Uni-

bertsitateko errektoreak nabar-

mendu zuen eskaintza «berri-

tzailea eta praktikoa» dela, «era-

bat egokitua etorkizuneko eral-

daketetara eta enpresen eta gizar-

tearen benetako beharretara.

Helburua da profesionalak treba-

tzea merkatuak beharra dagoela

antzeman duten profil berritzai-

leetan».

Mondragon UnibertsitateaZorrotzaurren lurreratuko daBost titulu eskainiko ditu campus berrian b 27 heziketa titulu eskainikoditu Bilbon, denera, datorren ikasturtetik aurrera

9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a Gaiak

Bizkaian orain arteeskaintzen ez ziren bi gradu eta master batekarriko dituunibertsitate pribatuak

Page 10: BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere okertu egingo da. Hala uste du, behintzat, ELAko kide Soraya Garciak. Bizkaiko zahar

10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25aGaiak

Natalia Salazar Orbe Bilbo

Urtea hiltzear da,

naturaren zikloa-

rekin bat. Zuhai-

tzen hostoak eror-

tzen ari dira, eta

egunak itzaltzen hasiko dira.

Iluntasuna gailenduko zaio argia-

ri. Urtearen eta naturaren herio-

tza ospatuko dute hainbat herrik

laster. Arimen gauean edo Domu

Santu bezperan festa egiteko ohi-

tura herri askotara zabaldu da. Ja-

torria Irlandan izan arren, AEBe-

tako filmen bidez ezagun egin zen

Halloween jaia ospatzen dute

hainbatek. Askok ez daki, baina,

Euskal Herrian ere beldurrarazte-

ko jarduerak, eske errondak eta

antzekoak egiten zituztela garai

batean. Ohitura horiei buruzko

gero eta lekukotza gehiago jaso-

tzen ari dira. Ospakizun hori be-

rrasmatzeko gomendioak jaso

ditu orain Euskaltzaleen Topagu-

neak, lekukotza horiek eta Jaime

Altuna eta Josu Ozaitaren Itzali-

tako kabalazen berpiztea lana

baliatuta.

Izan ere, gero eta gehiago dira

ospakizun hori eurenera erama-

ten ari diren herriak: Katu Baltza

egiten dute Lekeition; Arimen

Gaua, Ondarroan eta Areatzan;

Gau Beltza, Gorlizen. Tradizio

hori berreskuratzen eta berras-

matzen ari dira.

Jesus Gangoiti eta Jose Anton

Renteria bermeotarrek gogoan

dute gazte sasoian egiten zituzten

bihurrikeriak: kalabaza hustu,

ahoa, begiak eta sudurra irudika-

tzeko zuloak egin, eta kandela ba-

rruan sartuta atarietan uzten zu-

ten, jendea ikararazteko. Edo au-

rreko etxearen aldabara hari bat

lotu, eta hari tiraka ateari joka ari-

tzen ziren. Ugazaba atera eta inor

ikusten ez zuenez, ikararaztea zu-

ten helburu. Arimekin eta hile-

rriarekin lotutako orori errespetu

handia baitzioten garai hartan.

Hala kontatu zuten biek Ahotsak

proiektuarentzat.

Itsaso Lekuona Euskaltzaleen

Topaguneko kideak azaldu du era

horretakoak ugariak zirela hain-

bat herritan. «Batez ere, lekuko-

tza horiek jaso dira: baratzeko

produktuak hartzen zituzten

—kalabazak, arbiak eta erremola-

txak—, hustu, aurpegi forma

eman eta jolas moduan jendea

beldurtzen ibili izana gogoratzen

dute gehienek». Jarduerok aza-

roaren 1aren inguruan egiten zi-

tuzten. «Sinisten zuten arimak

itzuli egiten zirela bizidunen arte-

ra, eta egun horretan are beldur

gehiago ematen zuen ilundutako

lekuetan kalabaza argiztatuak

jartzeak». Beste batzuek eskean

ibiltzea gogoratzen dute, edo gaz-

tainak erretzea... «Erritual solte-

ak dira, heriotzarekin eta udazke-

narekin lotutakoak. Ez dago festa

egituraturik. Horregatik, jaia be-

rrasmatzea da asmoa».

Euskaltzaleen Topaguneak uz-

tartu egin ditu garai bateko ohitu-

ren transmisioa eta festa horren

inguruan zerbait antolatzeko ha-

ziz doan grina. Errepika daitezke-

en elementu batzuk aipatu ditu:

«Kalabaza, esaterako. Urtaro ho-

netako produktua denez, zentzua

dauka berarekin jolasteak. Kan-

delen bidez, berriz, argitasuna bi-

latzen da, ordu aldaketa ere orain

dator-eta. Eta nahi beste jarduera

egin daitezke: beldurraren ibilbi-

dea, beldurrezko ipuinak, herio-

tzari buruzko hitzaldiak...». Gau

Beltzari buruzko webgunean jaso

dituzte hainbat aukera.

Eske errondak ere lotuta daude

neguko ospakizun ugarirekin.

«Gabonetako eskea, Santa Age-

dakoa, inauterietakoa... Oso ohi-

koa izan da negu garaiko jaietan

etxez etxeko errondak egitea,

uzta jaso berri zegoelako». Herri

askotan eskerako esaldiak be-

rreskuratu edo asmatu dituzte:

besteak beste, Xanduli, manduli,

kikirriki... eman gozokiak guri!

Gau Beltza antolatzeko oina-

rriak eman ditu Euskaltzaleen

Topaguneak. Gero, bakoitzak

bere erara egokitu dezake festa.

Herriek prestatzen dituzten ospa-

kizunetan balore batzuk kontuan

hartu beharko lituzketela uste du,

hala ere. Besteak beste, euskara

izatea festaren ardatza. Elkarla-

nean, komunitate osoarentzako

festa egiteari ere garrantzitsu de-

ritzo. Baita naturarekiko harre-

mana berreskuratzeari ere: «Ha-

lloween kontsumismoarekin,

plastikoarekin eta dena erostea-

rekin lotzen da». Eredu jasanga-

rriaren alde egin du. «Etxeko

edozein trapu izan daiteke mozo-

rro. Berrerabil dezagun daukagu-

na, beste ezer erosi beharrean».

Eta genero begiradari ere aipa-

men egin dio. Haren ustez, hautsi

egin behar da mutilek maskara

beldurgarriekin hildako printze-

saz jantzita doazen neskak bel-

durtzeko joera: «Estali dezagun

aurpegia, edo margotu, denok.

Denok eman dezagun beldurra».

Kalabazak hustu eta barruan

kandela jartzea ohitura izan da

Bizkaiko hainbat herritan.

EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA

Azaroaren 1aren bezperako jaia hedatzen ari da herriz herri. EuskaltzaleenTopaguneak festa berrasmatzeko zenbait aholku eta baliabide eman ditu.

Naturaren heriotzari omen

Gau Beltzari buruzko webgunean jaso dituzte festa antolatzeko baliabideak. EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA

Etxeko edozein trapuizan daiteke mozorro.Berrerabil dezagundaukaguna, beste ezererosi beharrean»Itsaso LekuonaEuskaltzaleen Topaguneko kidea

‘‘

Page 11: BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere okertu egingo da. Hala uste du, behintzat, ELAko kide Soraya Garciak. Bizkaiko zahar

Ibai Maruri Bilbao Arrieta

Urteak daramatzat

horrelako zahar-

berritze lanak ger-

tutik jarraitzen, eta

sekula ez dut ikusi

hain hondatuta egon den erre-

taularik», aitortu du Jesus Muñiz

Petralanda artearen historiala-

riak. «Gerta daiteke polikromia

galtzea leku batzuetan, baina ez

tamaina honetako hondamendi-

rik». Arrietako San Martin eliza-

koaz ari da. 2006ko abenduaren

5eko goizaldean alboko txoko

gastronomikoan sutea piztu zen,

eta handik zabaldu zen tenplura.

Eraikina salbatzeko, suhiltzaileek

milaka litro ur bota zituzten. Suak

ez zuen erretaula hondatu, baina

hormek xurgatutako ura erretau-

lara iritsi zen, eta hezetasunak

erabat hondatu zuen. «Sekulako

onddo geruza egin zitzaion gaine-

tik. Kotoiz estalita zegoela ziru-

dien». Azaroan berrinauguratu-

ko dute erretaula zaharberritua,

San Martin jaietan.

Muñizek gertutik jarraitu ditu

zaharberritze lanak. Arrietako

erretaularen inguruko liburu bat

prestatzen ari da. Gotiko estiloa-

ren azken sasoietakoa dela azaldu

du, Errenazimenturako jauzia

hasi zenekoa. Hala, oro har gotiko

berantiarrekoa den arren, baditu

Errenazimentuko elementu ba-

tzuk. XVI. mendekoa dela bada-

kite, nahiz eta ez duten urtea ze-

haztea lortu. Dena den, XVIII.

mendeko historialari Jose Ramon

Iturrizaren argitalpen batean

1424. urtekoa dela topatu dute.

«Ezinezkoa da. Erretaularen esti-

loa ehun urte aurreratuko litzate-

keelako. Posible da Iturrizak era-

bilitako datuan 1525 jartzea, bai-

na 1424 irakurtzea; izan ere, garai

hartan bost zenbakia ezberdin

marrazten zen». 1525ekoa izan

daitekeela uste du.

Equipo 7 zaharberritze enpre-

sak egin ditu lanak, Basauriko tai-

lerrean. Muñizen esanetan, nor-

malean baino gehiago luzatu da

prozesua, baina ez lanak. «Sutea-

ren erantzulea nor izan zen argitu

behar izan da epaitegietan. Ho-

rrek asko atzeratu du prozesua.

Hori zehaztu arte Bizkaiko Dipu-

tazioak ez zuen diru laguntzarik

eman nahi izan». Hala, sutea

2006ko abenduan izan, eta erre-

taula 2007an desmuntatu arren,

iaz arte ia hasi ere ez ziren egin be-

harrean. Lanak zailak izan direla

nabarmendu du, eta garestiak.

Diputazioak emandako dirua ez

da nahikoa izan, eta Gondra Ba-

randiaran Fundazioaren eta

Arrietako herritarren laguntza

ekonomikoa ere jaso dute —beste-

ak beste, Jesus Azillonarena—.

Muñiz oso pozik dago emaitza-

rekin. «Arrietarrek ez dute eza-

gutu ere egingo». Jatorrizko poli-

kromiaren gainean beste hiru ge-

ruza topatu dira: bi interbentzio

eta margotze bat. «Margotzeko,

margo industriala erabili zuten.

Borondate onez egingo zuten,

baina ez zuen batere kalitaterik.

Aurpegien adierazkortasun guz-

tia aldatu zioten». Zaharberritze

prozesuan gaineko geruzak ken-

du dizkiote, eta jatorrizkoa utzi

dute agerian hein handi batean.

Horra zaharberritze profesional

baten eta borondaterik onenez

baina txarto egindako baten arte-

ko aldea. Oro har, produktu di-

solbatzaileak erabiltzen dira ho-

rretarako. Baina ez da erraza izan:

geruza horiek leku batzuetan bat

eginda egon dira. Muñizek esan

du hori gertatzea ohikoa izaten

dela gainetik berriro margotuta-

ko artelanetan.

Desagertutakoa berreginKasu horietan, xista batekin eta

luparen laguntzarekin kendu be-

har izan dituzte gaineko geruzak.

Pazientzia eta trebezia handia es-

katzen duen lana da. Baina mere-

zi izan du. «Adierazkortasun

guztia berreskuratu du. Liluraga-

rria da. Kalitate itzeleko lana egin

zuten jatorrizko erretaulan».

Urre orria erabili zuten lehenen-

go, eta gainetik margo tonu bat

eman zioten. Ondoren, puntzoi

batekin harramazkatzen zuten,

azpian geratutako urre kolorea

azaleratzeko. Erretaula egin zute-

nek brokatu aplikatuaren tekni-

ka ere erabili zuten, brokatuzko

ehunak irudikatzeko.

1960ko hamarkadan, sagrario

zaharra kendu zutenean, erre-

taularen zati bat ere kendu egin

zen, marmolezko beste bat jartze-

ko haren lekuan. Orain, joan den

mendean galdutako hori berre-

raiki dute, 1960 aurreko egoerara

itzultzeko. «Artelan baten zahar-

berritzean, galdu den zerbait

gehitzen baduzu, lehen egon zena

bezalakoa izan behar da; ezin da

asmatu. Kasu honetan, erretau-

lan bertan izan ditugu galdutakoa

zelakoa izan zen jakiteko behar

genituen zantzuak». Berria den

hori polikromia aldetik ezberdina

izango da; kolore igualtsua izango

du, baina ez bera. «Ezinbestekoa

da agerikoa izatea zer den jato-

rrizkoa eta zer den berria, etorki-

zunean ere jakin dezaten».

Arrietako elizako sutea itzaltzen erabilitako urak erretaula hondatu zuen 2006an.Zaharberritu ondoren, herrira itzuli da, XVI. mendeko polikromia berreskuratuta.

Lehen egunean bezalakoa

Equipo 7 zaharberritzaile taldeko kideetako bat, Arrietako erretaulako irudi batekin lanean. SANTI YANIZ ARAMENDIA

Zaharberritutako erretaularen pieza bat. SANTI YANIZ ARAMENDIA

11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a Gaiak Zeanurin, eliza

erre zenekomendeurrena

RDatorren astelehene-

an beteko dira ehun

urte Zeanuriko Andra Mari

parrokiaren barruko aldea

erre zenetik. Joan den aste-

buruan hasi ziren mendeu-

rrena gogoratzen, eta orain-

goan bukatuko dute. Gaur,

19:00etan, Ander Mantero-

lak Sute baten historia bizia

berbaldia egingo du kultur

etxean. Bihar, 20:00etan,

ekitaldi nagusia egingo

dute: kale ilunetatik kande-

len argitan joango dira eli-

zara, txistulariek lagunduta.

Han Gontzal Mendibilen,

Olatz eta Estiren, Zeanuriko

Abesbatzaren eta bertsola-

rien ikuskizuna izango da.

Page 12: BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere okertu egingo da. Hala uste du, behintzat, ELAko kide Soraya Garciak. Bizkaiko zahar

12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25aProposamena

Peru Azpillaga Diez

Musika hiz-

k u n t z a

unibertsala

da. Hala us-

te du Jon

Gomez Ga-

rai Galdakaoko Andra Mari dan-

tza taldeko kideak. Hizkuntza eta

kultura baten «aletxo» bat era-

kusteko biderik onena musika de-

la sinetsita, buru-belarri dabil sar-

tuta bere dantza taldeak antola-

tzen duen Musika Bizian jaialdian.

«Ahozko edozein hizkuntzak be-

re mugak ditu, baina musikan,

partitura bat, edonon idatzita da-

goela ere, edonork jakingo du in-

terpretatzen, izan Galdakaon ida-

tzia edo Honolulun», azaldu du

Gomezek. «Baina partitura bat

irakurri gabe ere, musika doinu

batek transmititzen duena zora-

garria da beti», erantsi du.

Hori dela eta, orain dela sei urte

jarri zuten martxan Musika Bi-

zian egitasmoa Galdakaon, Biz-

kaian kultur leiho bat zabaltzeko

asmoarekin eta Euskal Herriak

bezala estaturik ez duten beste

hainbat nazio ezagutzera emate-

ko helburuarekin. «Andra Mari

dantza taldearekin hainbatetan

izan dugu nazioarteko hamaika

jaialdi eta egitasmotan parte har-

tzeko aukera», nabarmendu du

Gomezek. Azaldu du horrek au-

kera eman diela gauza asko ikusi

eta ikasteko. Doinuen eta dantzen

bidez kultura berriak ezagutu di-

tuzte, eta, hala, jasotako aberasta-

sun hori Galdakaora ekartzea

erabaki zuten, jaialdi propioaren

bidez. «Azken finean, uste dugu

beste kulturak ezagutuz gurea ere

aberastu egiten dela; kulturen ar-

teko kontaktuak eta lanak ekar-

pen handia egiten digu guztioi»,

zehaztu du Gomezek.

Hortaz, gaur hasi eta bihar arte,

Musika Bizian jaialdiak Galdaka-

oko herria estaturik gabeko doi-

nuen topagune bilakatuko du.

Musika ardatz duen bi eguneko

doako egitarauaren bidez, aurten,

besteak beste, Man uharteko, Fri-

siako eta Eskoziako talde gonbi-

datuak arituko dira oholtza gai-

nean, Euskal Herriko bi taldere-

kin batera. «Andra Mari dantza

taldeak 65 urte beteko ditu dato-

rren urtean. Urtero joaten gara

nazioarteko musika eta dantza

tradizionalen inguruko mundu-

ko jaialdiren batera, eta bertan

beti dago guretzat jatorri ezeza-

guna duen talderen bat», nabar-

mendu du Gomezek. «Halaxe

konturatu ginen estatu egiturarik

ez duten zenbat herrialde dau-

den».

Gomezek deritzo estaturik ez

izateak zaildu egiten diola

herrialde bati kanpoan oihartzu-

na edukitzea: «Adibidez, mexi-

kar edo italiar batzuk oholtza gai-

nean ikusiz gero, mundu guztiak

daki nongoak diren, baina gu

ikusi eta askok ez dakite euskal-

dunak garenik». Gainera, uste

du beste hainbat herri daudela

egoera berean: «Horri buelta

emateko jaio zen Musika Bizian».

Izan ere, Andra Mari dantza tal-

deak antolatu arren, dantzarekin

edota folklorearekin zerikusirik

ez duen jaialdi bat da Musika

Bizian. «Musika jaialdi bat da,

berezitasun bat daukana: talde

guztiak batzen ditu estatu pro-

piorik gabeko nazioetatik etor-

tzeak».

Gomezek azaldu duenez, kon-

tzertuak ematera ekartzen dituz-

ten talde gehienak atzerriko beste

jaialdietan ezagutu dituzte.

«Hortik dator lanketa, pertsonak

eta jaialdiak ezagutzetik». Hu-

rrengo urteko jaialdiari begira,

esate baterako, Kurdistango nor-

bait ekartzeko asmoa dute. «De-

zente mugitzen gara nazioartean,

eta interes handia dugu beste ba-

tzuk nola bizi diren ikusteko eta

Musika Bizian jaialdiak estaturik ez duten hainbat herrialdetako musika batuko du asteburuan Galdakaon. Besteak beste, Man uharteko, Frisiako eta Eskoziako talde gonbidatuak arituko dirajaialdiaren seigarren aldian. Jaialdiak doako egitaraua eskainiko du gaur eta bihar, egun osoan.

Estaturik gabeko doinuen irla

Gaur eta bihar doako kontzertuak

eskainiko ditu Musika Bizian jaialdiak

Galdakaoko Iturrondo plazan.

MUSIKA BIZIAN

Page 13: BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere okertu egingo da. Hala uste du, behintzat, ELAko kide Soraya Garciak. Bizkaiko zahar

13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a Proposamena

haien kulturatik, hizkuntzatik

eta esperientzietatik ikasteko»,

jakinarazi du.

Era berean, jaialdia gero eta

arrakastatsuagoa dela ere aipatu

du Gomezek. «Benetan pozten

gaitu jendearen erantzunak, pu-

blikoa esponentzialki ari da uga-

ritzen». Adierazi duenez, sei ur-

teko epean jaialdiak «gorakada»

nabarmena bizi izan du: «He-

rrialde ugaritako ordezkariak

igaro dira Galdakaotik, eta pixka-

naka asmatzen ari garela ikusten

dugu». Lehenengo urtean, esate-

rako, Eskoziako talde oso famatu

bat ekarri zutela azaldu du; «Ken

7ren antzerakoa». Han fama

handiko taldea izan arren, Euskal

Herrian inor gutxik ezagutzen zi-

tuela aitortu du. «Azken finean,

euskaldunok ere uste baino eza-

gutza gutxiago dugu kanpoko tal-

deen inguruan; berdin dio Esko-

ziako Ken 7 edota Ipar Irlandako

Berri Txarrak ekarri, zaila da kar-

pa betetzea Euskal Herrian eza-

guna ez den talderen batekin ba-

karrik». Horregatik, antolakun-

tzak urtero bermatzen du

jaialdiko egun bakoitzean euskal

talderen bat izango dela.

Iaz 5.000 pertsona inguru bildu

zituen Musika Bizian jaialdiak,

eta Gomezek zifra horiek gaindi-

tzeko esperantza du aurten.

«Jaialdia hasi da kopuru aldetik.

Batzuek ohitura hartu dute jada

urriko azken asteburuan hurbil-

tzeko, zer dagoen ere jakin gabe,

beste herrialdeetako doinuak eta

erritmoak ezagutzeko».

Horrez gain, antolakuntzaren

aldetik ere jaialdiak aurrerapauso

handia eman duela deritzo Go-

mezek. Taldeei eskaintzen dioten

harrera jartzen dute beti erdigu-

nean, eta artista guztiak bereziki

ondo zaintzeko ahalegina egiten

dutela azpimarratu du. «Askoz

prestatuago gaude, eta taldeei

egiten diegun harrera, bai tekni-

koa, bai pertsonala, oso ondo

zaintzen dugu; funtsezkoa da gu-

retzat». Euskal musikarien arte-

an ere jaialdi ezaguna dela azpi-

marratu du: «Aurten Alboka tal-

deak joko du, eta deitu genienean

esan ziguten Musika Bizian jaial-

diak oso fama ona zuela musika-

rien artean».

Gomezek zehaztu duenez, an-

tolakuntzako kideentzat «bene-

tan garrantzitsuak» dira kalitatea

eta tratua: «Ez dugu soilik publi-

ko kopuruan edota saldutako ga-

ragardo kupelen kantitatean hasi

nahi. Hori ondo dago, eta badu ga-

rrantzia, baina azken finean zen-

bakiak baino ez dira». Hori dela

eta, adierazi du, Musika Bizian

jaialdiaren helburu nagusietako

bat artistei «behar bezalako» ha-

rrera egitea da, eta benetan tratu

«egokia» ematea. Guk bereziki

nahi dugu musikariak, taldeak,

ondo egotea, eta Euskal Herriari

buruzko zapore onarekin itzul-

tzea haien herrialdeetara».

Gomezek uste du jaialdiko es-

perientziak arrastoa uzten diela,

bai talde gonbidatuei, bai antola-

tzaileei. «Horri esker, gaur egun

oso harreman estua dugu hainbat

herrialdetako artistekin: sardi-

niarrak, galiziarrak, korsika-

rrak... Eta gero haien herrietan

antolatzen dituzten jaialdietara

gonbidatzen gaituzte; oso hartu-

eman aberasgarria da».

Dena den, atzerriko artista guz-

tiek ez dute aldez aurretik Euskal

Herria ezagutzen, eta, horregatik,

Gomezek azpimarratu duenez,

askotan Euskal Herriaren ordez-

kari lanak ere egiten dituzte Mu-

sika Bizian jaialdiko antolatzaile-

ek. Horregatik, gonbidatzen di-

tuztenean beti azaltzen diete nora

datozen, zein den Euskal Herria-

ren egoera eta zergatik antolatzen

duten jaialdia. «Nahi gabe enba-

xadore lana egiten dugu, eta hori

zoragarria da, haiek ere asko ikas-

ten dutelako guri buruz: desku-

britzen dute hemen badela beste

hizkuntza bat, beste kultura bat,

estaturik gabeko beste herrialde

bat».

Luthier azoka bultzatuzMusika Bizian jaialdia ez da soilik

musika taldeei zuzendutako egi-

tasmo bat. Kale animazioaz eta

kontzertuez gain, hainbat

herrialdetatik etorritako musika-

tresna egileak bilduko dira bihar

goizean Luthier azokan. «Kon-

tzertuak ari gara etengabe aipa-

tzen, eta egia da hori dela

jaialdiko atalik indar-

tsuena, baina aurten,

esaterako, Luthier azoka

indartzeko apustua egin

dugu».

Luthier azoka ez da

aurtengo edizioko berri-

kuntza bat izango,

aurreko urteetan ere

antolatu dutelako Musi-

ka Bizian jaialdian. Aur-

tengoan, ordea, luthier

azoka indartzeko apus-

tua egin dute, eta beste

herrialdetako musika-

tresna egileak ere izango dira

haien lanak bertatik bertara era-

kusten eta saltzen.

«Nazioarteko erakustaldi bat

izango da», zehaztu du Gomezek.

Esate baterako, launedadeituri-

ko musika tresna bat egiten duten

sardiniar batzuk izango direla ai-

patu du. «Oso musika tresna be-

rezia da, Sardinian soilik jotzen

dena, eta, etorriko diren artisten

lanari esker, gaur egun berpiz-

kunde garai batean dagoena; bi-

txikeria gisa, aipatu nahiko nuke

jotzeko albokak eskatzen duen

arnasteko modu bera eskatzen

duela».

Baina, azoka arrunt batetik ha-

rago, musika tresnak ikusteaz eta

erosteaz gain, Gomezek jakinara-

zi du egileek zuzenean joko dituz-

tela haien tresnak, hamar minutu

inguruko emanaldi laburrak es-

kainita. «Horrek oso kolore poli-

ta emango dio eguerdiari, eta,

kale animazioarekin batera, egun

osoan musika herrian presente

egongo dela bermatuko du».

Jaialdia aurrera ateratzeko, An-

dra Mari dantza taldeak Galdaka-

oko Udalaren eta Bizkaiko Foru

Aldundiaren laguntza ere jaso-

tzen du, eta, hala den bitartean,

Gomezek bizitza luzea opa dio

egitasmoari. «Erakundeen parte-

tik babesteko asmoa dagoen bi-

tartean, gu urte luzez antolatzen

jarraitzeko prest gaude». Dena

den, Gomezek gogorarazi du

dantza taldeko kideek inolako

irabazi asmorik gabe antolatzen

dutela jaialdia: «Musu truk egi-

ten dugu; elkarte bateko kide bai-

no ez gara, musikazaleak; ez gara

honetaz bizi». Hori dela eta, za-

lantzakor azaldu da jaialdiaren

hedapenaren inguruan: «Ez da-

kit noraino hazi ahalko duen

jaialdiak; izan ere, antolakuntza-

tik baditugu mugak».

Hala ere, Andra Mari dantza

taldearen helburua mundu osoko

estaturik gabeko herrialdeak eza-

gutzera ematen jarraitzea da.

«Urte hauetan guztietan hamai-

ka txokotako taldeak pasatu dira

guretik: Sahara, Palestina, Ipar Ir-

landa, Bretainia, Herrialde Kata-

lanak, Quebec, Eskozia... Azken

herrialde hori izango da sei urte

hauetan esperientzia errepikatu-

ko duen bakarra». Baina orain-

dik herrialde asko falta dira, Go-

mezek nabarmendu duenez, eta,

horregatik, jakinarazi du lanean

jarraitzea erabaki dutela.

EGITARAUA

Gaur

19:00-21:00. Kale animazioa

Taberna Ibiltaria taldearekin.

21:00. Kontzertuak: Mec Lir

(Man uhartea) eta Alboka

(Euskal Herria).

Bihar

12:00-14:00. Luthier eta arti-

sau azoka, Iturrondo plazan.

Bertan izango dira Yan Cozian

(Okzitania), Andreu Pisu e

Giancarlo Seu (Sardinia), Car-

los Do Viso (Galizia), Osses

(Araba), Jotzen (Bizkaia), Jose

Adarrak (Gipuzkoa), Katxarris-

mos (Bizkaia), Ezpela (Nafa-

rroa) eta Sospalak (Bizkaia).

Umeen tailerrak ere izango

dira.

19:00-21:00. Kale animazioa

Xistra de Coruxo taldearekin.

21:00. Kontzertuak: Baldrs

Draumar (Frisia), Skipinnish

(Eskozia) eta Modus Operan-

di (Euskal Herria).

Kale animazioa egongo da arratsaldero Galdakaon Musika Bizian jaialdiaren harira. MUSIKA BIZIAN

Kulturak ezagutuz gurea ereaberastu egiten dela ustedugu; ekarpen handia egitendigu kulturen arteko lanak»

«Nahi gabe enbaxadore lana egiten dugu, eta horizoragarria da, haiek ere askoikasten dutelako guri buruz »Jon Gomez GaraiMusika Bizian jaialdiko antolatzailea

‘‘

Page 14: BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere okertu egingo da. Hala uste du, behintzat, ELAko kide Soraya Garciak. Bizkaiko zahar

MUSIKA

BALMASEDAEuskabaret

eta Wannabana Band.

bBihar, 00:00etan, plazan.

BARAKALDOWah!!! Txabal.

bGaur, 20:00etan, El Tubon.

BARAKALDOSuicide Generation

eta Motorastola.

bGaur, 20:00etan, Mendigon.

BARAKALDO Iker&Ruth Discofagia.

bGaur, 20:30ean, Retrokafen.

BARAKALDOBlanco y en Botella

eta Terral.

bBihar, 21:00etan, Mendigon.

BARAKALDOWestern Bazar eta

Toni Metralla y Los Antibalas.

b Igandean, 21:00etan, Mendigon.

BARAKALDOWestern Bazar.

bOstegunean, 20:00etan, El Tubon.

BERANGOThe Beat Shadows.

bBihar, 19:00etan, antzokian.

BERMEOBerri Txarrak.

bGaur, 21:00etan, Kafe Antzokian.

BERRIATUAKeu Agirretxea.

bGaur, 19:00etan, Elizazpiko plazan.

BERRIZAnne Etxegoien.

bBihar, 18:00etan, kultur etxean.

BERRIZNo Regret, Arma X,

Revertt, Cuero, Unfix, Norkzer?

eta Stronger Together.

bBihar, 20:00etan, gazteetxean.

BILBOAdictium.

bGaur, 19:00etan, Fnac-en.

BILBODoble Capa eta Arrotzak.

bGaur, 20:00etan, Muellen.

BILBOMandelring Quartet.

bGaur, 20:00etan, Bilborocken.

BILBOSacratif Trio.

bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.

BILBOEddi Circa eta Raxet1.

bGaur, 20:30ean, Shaken.

BILBOLe Parody.

bGaur, 21:00etan, Azkuna zentroan.

BILBOCala Vento eta Señores.

bGaur, 21:00etan, BBK aretoan.

BILBOGod Save The Queen.

bGaur, 21:00etan, Bilbao Arenan.

BILBOEl Kanka.

bGaur, 21:30ean, Santana 27n.

BILBORupatrupa.

bGaur, 21:30ean, Azkenan.

BILBOPeon Kurtz.

bGaur, 22:00etan, Ambigun.

BILBOMasters of Rock: Nice Boys,

Heartbreakers, 666, Thunderstruck

eta Black Horsemen.

bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.

BILBOAlfred Adler eta Ene Kat.

bGaur, 23:00etan, Muellen.

BILBOStreetwarriors.

bGaur, 02:00etan, Kremlinen.

BILBOLos Cosmeticos, Marmol

eta Nize.

bBihar, 19:00etan, Muellen.

BILBOSonakay & Iker Lauroba.

bBihar, 20:00etan, BBK aretoan.

BILBOMexikortxo Band.

bBihar, 20:00etan, Biran.

BILBOScream for Me.

bBihar, 20:00etan, Santana 27n.

BILBOAitana.

bBihar, 20:00etan, Bilbao Arenan.

BILBOGreen Bananas eta DJ Uve.

bBihar, 20:00etan, Serie B aretoan.

BILBOHora Zulu.

bBihar, 20:30ean, Stage Liven.

BILBOThe Flamingos Bite.

bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.

BILBONeil Keeffe gogoan:

MCD, Parabellum, Txapelpunk,

DSK CREW, Susiny eta beste.

bBihar, 21:00etan, Bilborocken.

BILBOEl Capitan Elefante.

bBihar, 21:30ean, Azkenan.

BILBOWoodstock Revisited.

bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.

BILBOLili Txakartegi.

bBihar, 22:00etan, Via de Fugan.

BILBOPurple D’Lyte & The Raw

Bitz Band.

bBihar, 22:30ean, Santana 27n.

BILBODJ Uve.

bBihar, 00:00etan, Muellen.

BILBODistopia Mutante.

bBihar, 01:00ean, Kremlinen.

BILBOUdal Musika Banda.

b Igandean, 12:00etan, Euskalduna

jauregian.

BILBOKemen Gra abesbatza.

b Igandean, 12:00etan,

Euskal Museoan.

BILBOMcKinley James

eta Runaway Lovers.

b Igandean, 13:00etan,

Crazy Horsen.

BILBOGaby Moreno.

b Igandean, 19:00etan, BBK aretoan.

BILBODawes, Alice Wallace

eta Xavier Calvet.

b Igandean, 19:30ean,

Kafe Antzokian.

BILBOTwist eta Shout.

b Igandean, 22:00etan, Ambigun.

BILBOBilboko Orkestra Sinfonikoa.

bAstelehenean, 19:30ean,

Euskalduna jauregian.

BILBOTommy and The Commies.

bAstelehenean, 21:00etan,

La Nuben.

BILBOThe Delines

eta Gacela Thompson.

bAsteartean, 20:30ean,

Kafe Antzokian.

BILBOLina & Raul Refree,

Nogen eta Yo Diablo.

bAsteazkenean, 19:30ean,

Stage Liven.

BILBOCharles McPherson Quartet.

bAsteazkenean, 20:00etan, BBKn.

BILBODJ Sushupe eta Trifulca.

bAsteazkenean, 20:00etan, Muellen.

BILBOHeavy Lungs, The Psychotic

Monks eta The Zephyr Bones.

bAsteazkenean, 20:00etan, Shaken.

BILBO In the middle of Norwaydo-

kumentala eta La Habitacion Roja.

bAsteazkenean, 20:30ean,

Bilborocken.

BILBO Jade.

bAsteazkenean, 20:30ean, Biran.

BILBOCave Story, F/E/A/ eta Saim.

bAsteazkenean, 20:30ean, Azkenen.

BILBODesorden Publico, Giovanni

Cidreira, Mounqup eta Muntchako.

bAsteazkenean, 21:00etan,

La Riberan.

BILBOStone Jets.

bAsteazkenean, 21:00etan,

La Nuben.

BILBOEdsun eta Surma.

bAsteazkenean, 21:30ean,

Kafe Antzokian.

BILBOAnnihilator.

bOstegunean, 19:30ean,

Santana 27n.

BILBOBilboko Akordeoi Orkestra.

bOstegunean, 19:30ean, Azkuna

zentroan.

BILBOBilboko Orkestra Sinfonikoa.

bOstegunean eta ostiralean,

19:30ean, Euskalduna jauregian.

BILBOAfrodeutsche, Carly Wilford,

Ela Minus, Otha, Primas Hermanas.

bOstegunean, 20:00etan, Muellen.

BILBOLumi.

bOstegunean, 20:00etan,

Euskaltzaindiaren aretoan.

BILBOEl Columpio Asesino

eta Hakima Flissi.

bOstegunean, 20:00etan,

BBK aretoan.

BILBOGrande Days, Liher

eta Joseba Irazoki & Lagunak.

bOstegunean, 20:00etan,

Stage Liven.

BILBOChico Malo y Pedrina

eta Tupperwear.

bOstegunean, 20:00etan,

Bilborocken.

BILBOBervely Kills, Budapest,

Saphie Wells & The Swing Cats,

Hickeys eta Yawners.

bOstegunean, 20:00etan,

La Riberan.

BILBO Iker Lauroba&Beste Urtaroak.

bOstegunean, 20:30ean, Biran.

BILBOFran Mariscal.

bOstegunean, 20:30ean,

Cotton Cluben.

BILBOMono o Estereo? eta Catish.

bOstegunean, 21:00etan, Azkenan.

BILBO Joe Goes Hunting,

Someone eta Thomas Azier.

bOstegunean, 21:30ean,

Kafe Antzokian.

DERIOHardcore Exe, Calero IDN,

Garolo, Kulto Kultibo eta Dj Loro.

bBihar, 20:00etan, Baserri antzokian.

DURANGOSilboberri txistu taldea.

bBihar, 20:00etan, Landako gunean.

GALDAKAOMec Lir eta Alboka.

bGaur, 21:00etan, Iturriondo plazan.

GALDAKAOBaldrs Draumar,

Skipinnish eta Modus Operandi.

bBihar, 21:00etan, Iturriondo plazan.

GETXOGospel Bilbao.

bGaur, 20:00etan, Algortako

Erredentore parrokian.

GETXO JCA National Young Choir.

bOstegunean, 19:30ean,

Muxikebarrin.

LEKEITIOUrtz.

bGaur, 20:30ean, Ikusgarri aretoan.

LEMOAZeinke, The Riff Truckers,

Moonshine Wagon, Bad Sound,

Gorka Suaia eta Mad Muasel.

bBihar, 21:00etan, gaztetxean.

MALLABIA Ingot, EZ3,

Mugi Panderoa eta DJ Ander.

bGaur, 21:00etan, parkean.

MALLABIANogen eta Kaotiko.

bBihar, 18:00etan, parkean.

MALLABIADJ Txurru.

bBihar, 22:00etan, plazan.

PORTUGALETELast Days of Eden

eta Song of Anhubis.

b Igandean, 20:30ean, Grooven.

SANTURTZIAndra Mari abesbatza.

bGaur, 20:30ean, Gorka Deunaren

elizan.

SANTURTZIGlier College Female

of Music Vocal Group.

bBihar, 20:30ean, Gorka Deunaren

elizan.

Bilbo b BIME City

Bi egun eta berrogei taldeAzaroaren 1ean eta 2an egingo da BIME Live, Barakaldon, eta, atariko gisa,

BIME City egingo dute Bilbon, datorren asteazken eta ostegunean. Bi egu-

nean, berrogeitaka talde ariko dira 11 aretotan: El Columpio Asesino, La Ha-

bitacion Roja, Nogen... eta Joseba Irazoki, ostegunean, Stage Liven. HITZA

14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25aAgenda

Page 15: BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere okertu egingo da. Hala uste du, behintzat, ELAko kide Soraya Garciak. Bizkaiko zahar

SOPELAKhous, Izate Faltsua

eta Uckaia.

bBihar, 20:30ean, Plaza Beltzan.

SOPELAUrso Bardo.

bOstegunean, 22:00etan,

La Triangun.

ZORNOTZALutaber Fest:

Eztandap, The Dirty Road Band,

Etxekalte, Belatz, Illenti eta Voltium.

bBihar, 18:30etik aurrera, Kallejon,

Guria eta Vintage guneetan.

ZORNOTZAOihan Vega DJ.

bBihar, 20:00etan, Zelaietan.

ANTZERKIA

BARAKALDONao d’Amores

& CNTC: Comedia aquilana.

bBihar, 20:30ean, Barakaldo

antzokian.

BARAKALDOXake: Lur.

b Igandean, 18:00etan, Barakaldo

antzokian.

BASAURIVaiven: Erlauntza.

bGaur, 20:30ean, Social antzokian.

BASAURIKulunka: Quitamiedos.

bBihar, 20:30ean, Social antzokian.

BERMEOAtejoka: Biolin magikoa.

bGaur, 18:00etan,

Nestor Basterretxea aretoan.

BERMEOTxalo: 20.000 legoa

itsaspeko bidaian.

bGaur, 18:00etan,

Nestor Basterretxea aretoan.

BILBOCirclassica. Una historia

de Emilio Aragón.

bGaur, 18:45ean, eta larunbatean

eta igandean, 12:00etan, 16:30ean

eta 19:30ean, Campos Eliseos

antzokian.

BILBOLucia di Lammermooropera.

bGaur, 19:30ean, bihar, 19:00etan,

eta astelehenean, 19:30ean,

Euskalduna jauregian.

BILBOTg Stan: Traición.

bGaur, 21:30ean, Pabiloi 6n.

BILBOEtcetera: Animalien inaute-

riaz amestenkontzertu antzeztua.

bBihar, 18:00etan, eta igandean,

12:00etan eta 18:00etan, Arriaga

antzokian.

BILBORichard Sahagun:

La tristeza del caracol.

bBihar, 20:00etan, Kontainerren.

BILBOArimaktore: Historia

de un coche.

bBihar, 20:30ean, eta igandean,

20:00etan, Campos Eliseos

antzokian.

BILBOAgnes Mateus & Quim

Tarrida: Rebota, rebota y en tu cara

explota.

bBihar, 21:30ean, Pabilioi 6n.

BILBO Improvisa Que No Es Poco.

bBihar, 22:00etan, Kremlinen.

BILBOBenetan Be: Inondik inora.

b Igandean, 18:00etan, Bilborocken.

BILBO 7 Grados: Y todo por amor.

b Igandean, 19:30ean, EHUren

Bizkaia aretoan.

BILBOPabiloi 6ko Gazte Konpainia:

Sabias ellas.

bAsteartean eta asteazkenean,

19:30ean, Arriaga antzokian.

ELORRIOTeatro del Noctambulo:

Contra la democracia.

bGaur, 20:30ean, Arriola antzokian.

ERMUAEl Monaguillo:

¿Solo lo veo yo?.

bGaur, 22:15ean, Ermua antzokian.

ERMUABenetan Be: Inondik inora.

bBihar, 17:00etan, Ermua antzokian.

GALDAKAOPabiloi 6: Ocaña.

bGaur, 21:00etan, Torrezabalen.

GERNIKA-LUMOXankore:

Una verdad escondida en un bolso.

bBihar, 20:30ean, Lizeo antzokian.

GETXOTepsis: El veneno del teatro.

bBihar, 20:00etan, Utopianen.

GETXOHamaika: El triumfo es sueño.

b Igandean, 19:00etan, Erromoko

kultur etxean.

GETXOUtopian: Cinco millones

de rublos.

b Igandean, 20:00etan, Utopianen.

MALLABIAEidabe: Futbolariak

eta printzesak.

b Igandean, 16:30ean,

Kontzejuzarrean.

MUNGIAOnbeat: El regreso

de Scar. Tributo a El rey León II.

bGaur, 20:00etan, Olalde aretoan.

MUNGIAVaiven Produkzioak:

Erlauntza.

bBihar, 20:00etan, Olalde aretoan.

PORTUGALETECon La Que Esta

Cayendo: Aquí no paga nadie.

bBihar, 19:00etan, Santa Klara

kultur zentroan.

SANTURTZILas Niñas de Cadiz:

Cabaré a la gaditana.

bOstegunean, 21:30ean, Serantes

kultur aretoan.

SESTAOOlatz Pagaldai: Erdaldun

berriaren kluba.

bGaur, 19:30ean, Musika Eskolan.

DANTZA

BILBOZiomara Hormaetxe:

Ahotsak.

bGaur, 19:00etan, Campos Eliseos

antzokian.

BILBOAna Pi: NoirBlue.

bBihar, 19:30ean, Fundicion aretoan.

BILBOSalbatzaile dantza taldearen

alardea.

bBihar, 20:00etan, Santiago plazan.

BILBOVertebro: Faena.

b Igandean, 20:30ean, Pabiloi 6n.

BILBOErrusiako Ballet Nazionala:

Beltxargen aintzira.

bAsteazkenean, 20:00etan,

Euskalduna jauregian.

Berriz b Udagoieneko Ostera

Hogei urteko lanaren uztaUdagoieneko Osterak hogei urte daramatza euskal sortzaileak Bizkaiko

agertokietara ekartzen. Aurten, sei emanaldi antolatu ditu Topaguneak;

bihar bi saio izango dira: Sonakay & Iker Lauroba, BBK aretoan, eta Anne

Etxegoien & Les Nouvelles Voix Basques —argazkian—, Berrizen. HITZA

DURANGOUmeen Euskal Jaia,

Tronperri eta Txoritxu Alai taldekin.

b Igandean, 12:00etan, Merkatu

plazatik kalejiran, eta 17:00etan,

alardea Ezkurdin.

IGORREAgurtzane Intxaurraga

& Igor Calonge: Zaparrada.

bBihar, 20:30ean, Lasarte aretoan.

IURRETAMikel Deuna taldea:

Gorulariak, lihoaren dantza.

b Igandean, 12:00etan, Ibarretxe

kultur etxean.

MALLABIADantzaldi gidatua,

Errebal taldearekin.

bGaur, 19:00etan, parkean.

SOPELADaniel Loña:

Ser (Cristian Martín).

bBihar, 20:00etan, Kurtzio kultur

etxean.

ZORNOTZAKukai Dantza & Sharon

Fridman: Erritu.

bGaur, 20:15ean, Zornotza aretoan.

BERTSOLARITZA

BILBO Jone Larrinaga eta

Unai Mendizabal: Bertso jasa,

bat-bateko jolasa.

bBihar, 11:30ean, Begoñako

udal liburutegian.

BILBOEneko Arrate eta Lierni

Hernandez: Hor konpon Marianton.

bBihar, 11:30ean, Deustuko

udal liburutegian.

GERNIKA-LUMO Jon Lopategiri

omenaldia: Amets Arzallus,

Onintza Enbeita, Etxahun Lekue,

Aitor Mendiluze, Fredi Paia, Jone

Uria, Leire Bilbao, Igor Elortza,

Oihane Enbeita, Josu Goikoetxea,

Unai Iturriaga, Mikel Urdangarin

eta Josu Zabala.

b Igandean, 18:00etan, Lizeo

antzokian.

GERNIKA-LUMOOnintza Enbeita,

Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso.

bAstelehenean, 12:30ean, Merkurio

plazan.

IBARRANGELUBertso afaria:

Uxue Alberdi eta Miren Artetxe.

bBihar, 21:00etan.

HITZALDIAK

ABANTO Josune Muñoz:

Mi vida es de cómic.

bGaur, 18:00etan, Gallartako

liburutegian.

BILBOMarc Badal: Deserrotzearen

baldintzak (Vicente Ameztoy-tik

saiakerak).

bGaur, 19:00etan, Azkuna

zentroan.

BILBORoberto Agirrezabala:

War Edition.

bGaur, 19:30ean, Argazkigintza

Garaikidearen Zentroan.

BILBO Jon Spinaro: Tintín abierto.

bAstelehenean, 19:00etan,

Bilbao Arten.

ONDARROASebastian Cardenete

Garcia: De luz y de color.

bAstelehenean, 18:30ean, Beikozinin.

ONDARROA Jule Goikoetxea:

Korronte feminista desberdinak

egungo laugarren olatuan.

bAsteazkenean, 19:00etan, Etxelilan.

ONDARROA Jon Fernandez

eta Kike Amonarriz: Ondarroako

gazteekin egindako ikerketa

soziolinguistiko baten aurkezpena.

bOstegunean, 19:00etan, Kofradia

Zaharrean.

ZALDIBARKike Amonarriz:

Euskaraldia, gero eta sakonago.

bAsteazkenean, 19:00etan,

Liburutegi Zaharrean.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

LEKEITIOKameratoia, euskarazko

ikus-entzunezkoen rallya.

bGaur, bihar eta igandean,

Ikusgarri aretoan.

BESTELAKOAK

BERRIZ Iker Diaz ipuin kontalaria:

Amalurra eta birziklatzeko makina.

bBihar, 12:15ean, kultur etxean.

BILBOMoebius magoa:

Geometría e ilusión.

bBihar, 18:00etan, eta igandean,

11:30ean, EHUren Bizkaia aretoan.

BILBOCelso Sanmartin: A cama

de meu avó irakurraldi poetikoa.

b Igandean, 19:00etan, Fundicion

aretoan.

MARKINA-XEMEINSusana Cenci-

llo, Koldobika Jauregi eta Zerutxu

dantza taldea: M.A.D. ikuskizuna.

bBihar, 19:30ean, Arkupe aurrean.

ONDARROALiburuen Amuak:

Basa, Miren Amurizarekin.

bGaur, 19:30ean, Kofradia

Zaharrean.

ONDARROAZubikarai Sariak:

ipuin rallyaren sari banaketa

eta nano-ipuin irakurraldia.

bAsteazkenean, 18:00etan,

Kofradia Zaharrean.

ONDARROAAingurak, komiki

musikatua.

bOstegunean, 20:30ean, Kofradia

Zaharrean.

15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a Agenda

Page 16: BIZKAIKO HITZA - Berria€¦ · nena den lan hori gauetan. Langileek eskainiko duten arreta ere okertu egingo da. Hala uste du, behintzat, ELAko kide Soraya Garciak. Bizkaiko zahar

Lander Unzueta

Lekerikabeaskoa Bermeo

Zerbait egiteko ordua

heldu zela esan zion

Mirenlur Santiago ber-

meotarrak bere burua-

ri. Erabaki zuen hori egiteko bi-

dea zera zela, bizitzan aurrera egi-

teko arazoak zituztenei gutxienez

elikatzeko aukera ziurtatzea, eta

Kate Sarea elkartea abiarazi zuen,

2013an, Bermeon. «Herrian egu-

nero jateko arazoak zituzten fa-

miliak zeudela nekien, haurrei

ere janaria eman ezin zietenak».

Hala, Kate Sarea sortu zuen, gi-

zartean lan egiten ari diren beste

hainbat eta hainbat elkartek egin

bezala, arazo sozial bati aurre egi-

teko helburuarekin.

Santiagok ikusten zuen jaiote-

rriko bizilagunak krisi ekonomi-

koaren eragina gero eta modu go-

gorragoan jasaten ari zirela: lana

galdu zuten gertuko adiskideak,

hipoteka ordaintzeko arazoenga-

tik etxea galdu zuten ezagunak...

Herrian ezinegona hedatzen ari

zela nabaritzen zuen, eta krisiak

edozeini eragin ahal ziola.

Santiagoren lagun eta ezagun

askok erreparoak zituzten era-

kundeetara laguntza eskatzera

jotzeko. Ez hori bakarrik: asko-

tan, herritarrek ez dituzte lagun-

tza horiek jasotzeko baldintzak

betetzen. Santiagoren berbetan,

etxebizitza baten jabegoa eduki-

tzeak laguntza asko mugatzen

edo baliogabetzen ditu, hipoteka-

tuta edo zorpetuta bizi arren.

Egoera hori ikusita, inguruko

adiskideei laguntza eskatu eta

Bermeoko era horretako lehe-

nengo elkartea sortu zuen. Elika-

gaiak batu eta funtzionatzen has-

teko Bizkaiko Elikagaien Ban-

kuaren laguntza ezinbestekoa

izan zela nabarmendu du elkarte-

aren presidenteak: «Kate Sareak

ezingo luke aurrera egin herri

mailan egiten ditugun kanpaine-

kin soilik. Argi utzi didate Bermeo

oso herri solidarioa dela, baina

herrikoen laguntza baino gehiago

behar genuen».

HurbiltasunaElkartea jaio eta gutxira, hiru-

rehun pertsonak eskatu zioten la-

guntza Kate Sareari; %90 Berme-

on jaioak ziren. Boluntarioak zur

eta lur geratu ziren eskatzaileen

kopuruarekin —16.700 biztanle

inguru ditu Bermeok—, eta are lan

gogorragoa egiten hasi ziren. Ha-

siera batean, Bermeon gutxienez

bi urte erroldatuta zeramaten

pertsonei bakarrik ematen zieten

laguntza, «etxekoei zuzendutako

elkarte bezala» jaio zelako. Izan

ere, elkarteak eta bere bolunta-

rioek ematen duten hurbiltasun

hori eskertzekoa da eskatzaile as-

korentzat. «Lasaitasuna ematen

du». Hala ere, laguntza eskatzera

joateko ausardia handia behar da:

«Ez da erraza norberaren mise-

riak ezagunen aurrean agerian

jartzea».

Krisi ekonomikoaren urte go-

gorrenak pasatu zirenean, Kate

Sarekoek uste zuten eskatzaileen

kopuruak behera egingo zuela.

Europako Batasuneko araudiak

laguntzak edonori ematera derri-

gortu zuen Kate Sarea. Presiden-

teak dioenez, horrek eskatzaileen

kopuru izugarria ekarri zuen el-

kartera. «Bermeon oso handia da

beraien miseriengatik ihes eginez

etorri den etorkinen kopurua.

Hori dela eta, zortziehun bat es-

katzaile izatera iritsi izan gara ba-

tzuetan; elkarteak ezin du eman

laguntzarik horrenbeste pertso-

narentzat». Alde horretatik, gi-

zartea kontzientziatzea beharrez-

kotzat jo du presidenteak. «Kan-

potarrekiko joera bat sortu zuen

horrek, eta gezur asko entzun

izan dira, baina ez da justua; au-

rreiritzi horiek ezabatu egin be-

har ditugu».

Santiagok dio hilabetero hiru

tona elikagai inguru batzea dela

ohikoena. «Asko dirudite, baina,

daukagun eskatzaile kopuruare-

kin, labur geratzen dira». Gertu-

koekin lan egiten duen elkartea

izanik, oso une gogorrak bizi izan

dituzte. Zaila dela dio Santiagok,

baina bermeotarrek laguntza ho-

rren beharrizana dutela uste du,

eta horrek jarraitzeko indarra

ematen dio.

Elikagaien Bankukoak ere an-

tzera aritzen dira; horregatik, he-

rrian bertan zenbait kanpaina an-

tolatu izan ditu elkarteak. «Estu

gabiltzanean herritarren elkarta-

sunari dei egiten diogu». Berme-

oko hainbat elkartek ematen du-

ten laguntza ere eskertu du San-

tiagok: beharrezkoa denean beti

laguntzeko prest daudela esan

du, eta horien laguntzari ezinbes-

tekoa deritzo era guztietako egi-

tasmoak prestatzeko.

Zailtasun horiek izan arren, be-

har duenari elkartearekin harre-

manetan jartzeko deia egin dio.

«Herrikoek ezagutzen naute, eta

beharrizana badute nirekin hitz

egitea baino ez dute, deituta edota

kalean elkar ikusten dugunean».

Hori egin nahi ez dutenentzat,

Bermeoko Gizarte Ongizateko

Udal Patronatuak emandako la-

guntza aipatu du Santiagok: «El-

kartea sortu genuenean, pertso-

nalki elkarrizketatzen nituen es-

katzaileak, eta elkarteko kideek

jartzen genituen Basauriko Elika-

gaien Bankura joateko ibilgai-

luak. Udaletik gure egoera ikusi

zutenean, laguntza eskaini zigu-

ten, eskatzaileentzako zerbitzua

eta kamioia jarrita».

Sei urtez lanean aritu ostean,

etorkizunean ere jarraitzeko go-

gotsu agertu da elkartearen sor-

tzailea. «Hasterakoan txarto

amaituko genuela esaten ziguten,

baina lan egiteko asmoarekin ja-

rraitzen dugu, batez ere badaki-

gulako herrian beharrizana dago-

ela». Sortu duten boluntario tal-

dearen laguntza benetan eskertu

du, eta esan du ezinezkoa izango

litzatekeela haiek gabe aurrera

egitea. Dena den, prest daude

Bermeoko boluntario eta elkarte

gehiagoren laguntza jasotzeko,

«denok elkarrekin aritzeko sor-

tuta dagoelako».

sBIDELAGUNAK

BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2019ko urriaren 25a

Zuzendaria: Ibai Maruri Bilbao. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721

www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

Kate Sarea elkartea beharrizan handia dutenei laguntza emateko helburuarekin sortu zuten Bermeon. Ehunka bizilagunen artean elikagaiak banatu dituzte 2013tik.

Bizia banatzeko lanean

Kate Sarea elkarteko kideak, elikagaien banaketa prestatzen. LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZA

Ohikoena hilabeterohiru tona elikagai batzeada; askotan hori bainogehiago behar duteeskatzaileentzat

Sarri eskaera guztieierantzuteko zailtasunakizan arren, premia dutenguztiei eurenganajotzeko deia egin diete