BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 162. zk....eek: bao-2018a162-(ii-3668) bizkaiko aldizkari ofiziala...

12
eek: BAO-2018a162-(II-3668) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 2018, abuztuak 23. Osteguna 162. zk. 1. orr. II. ATALA BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO TOKI ADMINISTRAZIOA Elorrioko Udala Ekonomia Arloko Teknikaria plaza bat jabetzan hornitzeko deialdia eta oinarri espezifikoak. Alkateak 2018ko abuztuaren 10ean emandako Dekretu bidez, 511 zenbakikoa, kirol eta gazteria teknikaria plaza bat jabetzan hornitzeko deialdia eta oinarri espezifikoak onartu zituen. Erabakiaren xedapenak honako hau dio: «Lehenengo: Onartzea Elorrioko Udaleko Ekonomia arloko teknikaria plaza bat jabe- tzan hornitzeko deialdiaren oinarri espezifikoak. Bigarrena: Elorrioko Udaleko karrerako funtzionario eta lan-kontratudun langile lez sartzeko oinarri orokor arautzaileak 2018ko apirilaren 24an Alkatearen Dekretu bidez onartutakoak eta 2018ko ekainaren 19ko 407 zenbakia duen Alkatearen Dekretu bidez aldatuak, izango dira. Hirugarrena: Deialdiaren oinarri espezifikoak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitara- tzea eta Estatuko Aldizkari Ofizialean dagokion aipamena egitea eskabide-orriak aurkez- teko epea zenbatzen hasteko.» Elorrion, 2018ko abuztuaren 10ean.—Alkatea, Idoia Buruaga Bárcena

Transcript of BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 162. zk....eek: bao-2018a162-(ii-3668) bizkaiko aldizkari ofiziala...

Page 1: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 162. zk....eek: bao-2018a162-(ii-3668) bizkaiko aldizkari ofiziala bao 162. zk. 2018, abuztuak 23. osteguna 2. orr. eranskina oinarri espezifikoak ekonomi

eek:

BAO

-201

8a16

2-(II

-366

8)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, abuztuak 23. Osteguna162. zk. 1. orr.

II. ATALABIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Elorrioko Udala

Ekonomia Arloko Teknikaria plaza bat jabetzan hornitzeko deialdia eta oinarri espezifikoak.

Alkateak 2018ko abuztuaren 10ean emandako Dekretu bidez, 511 zenbakikoa, kirol eta gazteria teknikaria plaza bat jabetzan hornitzeko deialdia eta oinarri espezifikoak onartu zituen. Erabakiaren xedapenak honako hau dio:

«Lehenengo: Onartzea Elorrioko Udaleko Ekonomia arloko teknikaria plaza bat jabe-tzan hornitzeko deialdiaren oinarri espezifikoak.

Bigarrena: Elorrioko Udaleko karrerako funtzionario eta lan-kontratudun langile lez sartzeko oinarri orokor arautzaileak 2018ko apirilaren 24an Alkatearen Dekretu bidez onartutakoak eta 2018ko ekainaren 19ko 407 zenbakia duen Alkatearen Dekretu bidez aldatuak, izango dira.

Hirugarrena: Deialdiaren oinarri espezifikoak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitara-tzea eta Estatuko Aldizkari Ofizialean dagokion aipamena egitea eskabide-orriak aurkez-teko epea zenbatzen hasteko.»

Elorrion, 2018ko abuztuaren 10ean.—Alkatea, Idoia Buruaga Bárcena

Page 2: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 162. zk....eek: bao-2018a162-(ii-3668) bizkaiko aldizkari ofiziala bao 162. zk. 2018, abuztuak 23. osteguna 2. orr. eranskina oinarri espezifikoak ekonomi

eek:

BAO

-201

8a16

2-(II

-366

8)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, abuztuak 23. Osteguna162. zk. 2. orr.

ERANSKINAOINARRI ESPEZIFIKOAK EKONOMI ARLOKO TEKNIKARI PLAZA BAT JABETZAN HORNI-

TZEKO DEIALDIARENAK

Lehena.—Deitutako plazaEkonomia arloko teknikari plaza bat (A2 taldeari dagokion tituluduna) lehiaketa-opo-

sizio irekiaren bidez hornitzeko hautaketa prozesua deitzen da. Hau, hautaketa proze-suaren zati izango den praktika-aldi batekin osatuko da. 2018ko Lan-Eskaintza Publikoa.

Bigarrena.—Plazaren ezaugarriak—  Araubide juridikoa: karrerako funtzionarioa.—  Plaza kopurua: 1.—  Eskala/Azpieskala/Mota: Administrazio Berezia/Teknikaria/Erdi mailakoa.—  Sailkapen taldea: A2.

Hirugarrena.—Beharpostuaren ezaugarriak—  Beharpostuaren izena eta kodea: Ekonomi arloko teknikaria.—  Lanpostu mailako osagarria: 22.—  Hizkuntza-eskakizuna:4, derrigorrezkoa, derrigortasun data igarota.—  Lanaldia: Malgua, Udalaren premiei lotuta.

Laugarrena.—Beharpostuaren zereginakTributu-ikuskatzaile funtzioa. Tributu Ikuskatzaile izendapena izango du, egitekoak

honako hauek izango direlarik:—  Datu-baseak prestatzea eta ikuskaritzako irizpideak jartzea.—  Ikuskaritza-planak prestatzea.—  Zergadunen hautaketa egitea.—  Lan-planak prestatzea.—  Ikuskatze-espedienteak hastea, eta jarraipena eta kontrola egitea, aldizka ikuska-

tutako subjektu pasiboekin batzartuz.—  Tributuekin lotutako zehapen-espedienteak kudeatzea.—  Espedienteak amaitzea eta lortutako emaitzak ikuskatutako zergadunei bialtzea.—  Kudeaketa integralaren gainean eta Elorrioko Udaleko diru-sarreren kudeaketa

ereduaren diseinuan aholku emotea, bereziki zergen eta zerga-bilketaren disei-nuan.

—  Aholku emotea zuzenbide publikoko edo zuzenbide pribatuko diru-sarreren eta kobraketaren kudeaketa hobetzeko indarrean dauden prozedura ezberdinen, arauen, irizpideen eta formularioen diseinuaren, mantentze-beharren eta garape-naren koordinaketan eta gainerako alderdietan, eta ezagutzea aplikatu beharreko azken zerga-arauak eta gainerako araudi aplikagarria.

—  Prestatzea garapen- eta hobekuntza-proposamenak udaleko beste sail batzuekin batera eta parte hartzea diru-artekaritzakoak eta diruzaintzakoak diren eta zuzen-bide publikoko eta zuzenbide pribatuko diru-sarrerak eta kobrantzak kudeatzen dituzten gainerako udal sailekin batera espedienteen tramitazio-prozeduren gara-penean eta hobekuntzan.

—  Bere ardurapekoak izango dira diru-sarreren eta zerga-bilketaren ondorioz tarte-katutako errekurtso, erreklamazio eta iradokizunekin lotuta honako zeregin hauek: kontrola, jarraipena, txostenak eta erabaki-proposamenak.

—  Errolda fiskalak eguneratzea, horretarako behar den informazioa beste udal sail batzuetan eskatuz, eta beharrezkoa bada, eremu-ikerketak egin noizean behin.

Page 3: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 162. zk....eek: bao-2018a162-(ii-3668) bizkaiko aldizkari ofiziala bao 162. zk. 2018, abuztuak 23. osteguna 2. orr. eranskina oinarri espezifikoak ekonomi

eek:

BAO

-201

8a16

2-(II

-366

8)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, abuztuak 23. Osteguna162. zk. 3. orr.

—  Zergen arloko lege-araudia aztertzea eta garatzea, hala aplikagarria den jurispru-dentzia, nola eguneratzea.

—  Udaleko ordenantza fiskal guztien inposatze- eta aldaketa-espedienteen kudea-keta eta tramitazio zuzena, hala ordenantzen aplikazioa, nola garapen zehatza.

—  Lan prozesu eta metodoak arrazionalizatzea, sinplifikatzea eta hobetzea.—  Udalak emoten dituen diru-laguntzen gaineko espedienteak kontrolatzea eta fiska-

lizatzea udal sail ezberdinekin batera.—  Laguntzea aurrekontuaren prestaketa- eta likidazio-lanetan, eta baita ekitaldian

zehar aurrekontuaren gainean egingo diren aldaketetan.—  Kontabilitateko programa informatikoa erabiltzea, eta gastuen aurrekontua tramita-

tzea, prestatzea eta kontrolatzea honen fase eta kapitulu ezberdinetan.—  Fakturazioa kontrolatzea eta aurrekontua aplikatzea.—  Kontu-hartzailetzakoak diren estatistikak, memoriak, txostenak eta beste agiri ba-

tzuk prestatzea.—  Hiri-Lurren Balio-Gehitzearen gaineko Zergaren likidazio-espedienteak kudeatzea.—  Herritarrari arreta emotea, bai udaletxean, bai telefonoz, beti ere kontu-hartzaile-

tzako gaiekin lotuta.—  Kontu-hartzailetzako lana egiteko den edozein aplikazio informatiko erabiltzea.—  Arloko gaien tramite administratiboak egitea eta lankidetzan aritzea.—  Kontu-hartzailetzako eta udal diruzaintzakoak diren gaietan behar den laguntza

emotea.—  Beste edozein behar, antzekoa denean, eta nagusi hierarkikoak, salbuespen mo-

duan, eskatzen dionean.

Bosgarrena.—Betebehar espezifikoakOinarri orokorretan eskatutako baldintzez gain, diplomatura titulazioa edo baliokide

baten jabe izan beharko du edo hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea eduki behar-ko ditu.

Halaber, 4. Hizkuntza-Eskakizuna edo baliokidea izan beharko du. Hizkuntza-eska-kizuna betetzen dela egiaztatuko da oinarri hauen zortzigarrenean —oposizio-faseko laugarren ariketa— ezarritako eran.

Hala ere, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 97.4 atalean ezarrita-koari jarraituz, lehiakide batek ere egiaztatzen ez badu, lanpostu horri 3. Hizkuntza eska-kizuna ezarriko zaio baina deialdi horretarako lanpostua betetzeko besterik ez da izango.

Seigarrena.—Eskabide-orriakEskabide-orriak eredu ofizialean eta normalizatuan aurkeztuko dira deialdiaren ira-

garkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hurrengo 20 egun baliodunen barruan.

Eskabide-orri normalizatu bat egongo da eta eredua www.elorrio.eus web orrian eskuratu ahal izango da, «tramiteak online/ hiritarrekiko harremanak/ hautaketa proze-suetan izena ematea» atalean, eta baita Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan —Herriko Plaza—.

Hautaketa-prozeduran parte hartzea eskatuz aurkeztuko diren eskabide-orrietan, izangaiek adierazi beharko dute deialdiaren oinarri-arauetan eskatutako baldintzak guzti guztiak betetzen dituztela eta alkateari zuzendu beharko dizkiote. Eskabide-orri hauek udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan-HAZ (Herriko Plaza) aurkeztuko dira edo bai-ta udal web orriaren bidez (www.elorrio.eus). Halaber, baita aurkeztu ahal izango dira urriaren 1eko 39/2015 Legearen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erki-dearena, 16.4 artikuluak aurreikusten duen eran eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) 38.4 artikuluan aurreikusitako baliabide edo bitarteko bidez.

Page 4: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 162. zk....eek: bao-2018a162-(ii-3668) bizkaiko aldizkari ofiziala bao 162. zk. 2018, abuztuak 23. osteguna 2. orr. eranskina oinarri espezifikoak ekonomi

eek:

BAO

-201

8a16

2-(II

-366

8)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, abuztuak 23. Osteguna162. zk. 4. orr.

Eskabidearekin batera euskerako titulua aurkeztu behar da, izanez gero, hala nola oposaketa fasean denborak eta baliabideak egokitzeko arrazoien justifikazioa.

Alegatu gura diren merituak zerrenda bidez alegatuko dira eta hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabide-orrian argi identifikatuko dira. Eskabide-orriari ez zaio erantsiko alegatutako merituen kopiarik, parte hartzeko baldintzen gaineko informazioa eta bai-ta alegatutako merituena pertsonaleko administrazio-unitateak eskatutakoan egiaztatu beharko direlako.

Oinarri Orokorren Hamaikagarren Oinarrian aurreikusitako ondorioetarako —Lan Poltsak egiteari buruz ari garela— oinarri hauek xede duten hautaketa prozesua egin on-doren, hautagaiek, berariaz, esan beharko dute eskabide-orrian Administrazio Publikoko beste erakunde batzuei honako datu hauek lagatzeko baimena emoten duten: izena eta abizenak, NANa, helbidea, harremanetarako telefonoa eta ikasketa-maila, ez besterik. Lagapen honen helburu bakarra eta esklusiboa izango da administrazio publikoko beste erakunde batzuetatik enplegu eskaintzak jaso ahal izatea legeak aurreikusten dituen terminoetan. Eskabide-orrian ezetza, berariaz, agertzen ez bada, adostasuna emon dela ulertuko da.

Zazpigarrena.—EpaimahaiaEpaimahaia osatuko dute, indarrean dagoen legeriak xedatzen duenarekin eta Elo-

rrioko Udaleko plantillako plazak jabetzan hornitzeko indarrean dauden Oinarri Oroko-rrek aurreikusten dutenarekin bat mahaiburu batek, idazkari batek eta hiru mahaikidek, gutxienez.

Kide gehienak teknikariak izango dira eta espezialitate printzipioak zehaztuko du, horregatik hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatzen den maila berdineko edo han-diagoko titulazio akademikoa izan beharko dute epaimahaia osatzen duten kideek. Eta horren arabera kideen erdiak behintzat, deialdi honetan parte hartzeko eskatzen duten jakintza sail berari dagokion titulazioa eduki beharko du, eta kontrakorik justifikatzen ez den bitartean, kideen %40a sexu bakoitzekoa izango da.

Eta emakume eta Gizonen Berdintasuneko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.6 ar-tikuluak xedatzen duena betez: «Ordezkaritza orekatua izango da lau kide baino gehiago dituzten epaimahaietan edo antzeko organoetan sexu bakoitzak gutxienez %40ko or-dezkaritza baldin badu. Gainerako kasuetan, bi sexuak ordezkatuta daudenean izango da orekatua».

Euskararen ezagutza neurtzeko proba neurtuko duen kidea, plaza honetarako baino ez da izango.

Zortzigarrena.—Hautaketa-prozesuaIzangaien arteko hautaketa lehiaketa-oposizio irekiaren bidez egingo da. Hautake-

ta-prozesuak hiru ariketa izango dituen oposizio-fasea, praktika-aldiarekin osatuko dena, eta lehiaketa fasea, eskabide-orrian alegatutako merituak baloratuko direnean, izango ditu. Lehenengo oposizio-fasea egingo da.

A) OpOsiziO-fAseA

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo da izangaientzat.Epaimahaiak jarritako leku, egun eta orduan ariketak egiteko agertzen ez diren izan-

gaiak, nahiz eta ezinbesteko arrazoiak izan, hautaketa prozesutik kanpora geratuko dira, oinarri orokorretan araututako denbora eta baliabideen egokitzapenaren salbuespenak izan ezin.

Azterketariak azterketetara nortasun agiria edo pasaportea eroan beharko dute, epaimahaiak eskatuz gero erakutsi beharko dutena.

Oposizio-faseak hiru (3) ariketa edo proba izango ditu.Oposizio-faseko ariketen ordena, printzipioz, jarraian zehazten dena izango da, nahiz

eta ordena aldatzeko eta egun berean froga bat baino gehiago egiteko ahalmena epai-mahairena den, horrek prozesuaren garapenean laguntzen badu.

Page 5: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 162. zk....eek: bao-2018a162-(ii-3668) bizkaiko aldizkari ofiziala bao 162. zk. 2018, abuztuak 23. osteguna 2. orr. eranskina oinarri espezifikoak ekonomi

eek:

BAO

-201

8a16

2-(II

-366

8)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, abuztuak 23. Osteguna162. zk. 5. orr.

Lehenengo ariketa.—Nahitaezkoa eta baztertzailea. Ariketa teoriko-praktikoaEpaimahaiak aurkeztuko duen kasu praktiko bat edo batzuk idatziz ebaztean datza.

Kasu horiek temarioan edo ikasgai zerrendan dauden gaiekin lotutakoak edo/eta lanpos-tuaren betekizunen ingurukoak izango dira.

Epaimahaiak eska diezaieke azterketarieri idatzi duten gauzaren bat argitzeko edo azaltzeko.

Ariketa honi, gehienez, 70 puntu emango zaizkio, eta 35 puntu bederen lortu beharko dira gaindituko bada.

Bigarren ariketa.—Nahitaezkoa eta baztertzaileaHAEE-IVAPen 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea. Hirugarren ariketa hau egiteko

ordena alda daiteke, HAEE-IVAPek aukeraketa prozesuetako hizkuntza-eskakizunen azterketetarako deialdi bateratuak egiteko ezar dezakeen egutegiaren arabera.

Ariketa hau ez dute egin beharko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan eta euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hiz-kuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratua egokitzeko aplikagarria den araudian ezarritako aukeren bidez gainditu dutela ziurtatzen duten aztertzaileek.

Ariketa hau egiteko ez da beharrezkoa izango Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta 2 hilabeteko epea igarotzea.

Hirugarren ariketa.—Proba psikoteknikoak. Derrigorrezkoa eta baztertzaileaEgingo diren proba psikotekniko hauek izangaien gaitasunak eta jarrerak neurtuko

dituzte eta bete behar den beharpostuaren profilerako egokitasun maila ebaluatuko dute:—  Proba hauen bidez adimen orokorra, ulermen eta arreta gaitasuna, ahozko arra-

zoiketaren ahalmena eta arrazoiketa abstraktua ebaluatuko dira, hautagaia behar-postuaren funtzio orokorretarako eta behar zehatzetarako egokia den ala ez eba-luatzea izanik helburua. Proba honetan lor daitezkeen puntuak 10 dira gehienez, gainditzeko 5 puntu lortu behar direlarik.

—  Nortasunaren ezaugarri orokorrak, faktore psikopatologikoak, agintzeko dohainak, zuzendaritza, antolaketa, planifikazio, erabakiak hartzeko, gainbegiratze eta aba-rretarako gaitasuna ebaluatzeko probak. Proba honetan lor daitezkeen puntuak 10 dira gehienez, gainditzeko 5 puntu lortu behar direlarik.

Ariketa hau osatzen duten probetan, guztira, 20 puntu lor daitezke gehienez, eta bi probetan lortutako emaitzak batuta 12 puntu gutxienez lortzen ez dituen hautagaiak ezingo du jarraitu oposaketan.

B) LehiAketA-fAseA

lehiaketa-fasea oposizio-fasea burutu ondoren hasiko da eta lehiaketa-fasera joan-go dira oposizioa gainditu duten izangaiak. Fase honetan eskabide-orrian aipatutako merituak aztertu eta baloratuko dira, zehaztutako web orrian argitaratuko den iragarkian zehaztutako epearen barruan behar moduan egiaztatu beharko direnak. Merituen balo-razioa oinarri hauetan zehaztu moduan baloratuko dira eta ez dira alegatutakoak baino baloratuko. Meritu hauek deialdiaren iragarkia BOEn argitaratu-egunera artekoak izango dira ez geroagokoak.

1. Lan esperientziaGehienez, 20 puntu emango dira. Ez dira kontuan hartuko bekak eta lanbideko

praktikak,a) Administrazio publikoetan errenta edo/eta diru-bilketa teknikari lanpostuan eskai-

nitako zerbitzuengatik 2,5 puntu seihileko bakoitzeko; ez da kontuan hartuko hori baino denbora-tarte txikiagorik. Gehienez, 10 puntu.

b) Udaleko diruzain lanpostuan eskainitako zerbitzuengatik 2 puntu seihileko bakoi-tzeko; ez da kontuan hartuko hori baino denbora-tarte txikiagorik. Gehienez, 10 puntu.

Page 6: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 162. zk....eek: bao-2018a162-(ii-3668) bizkaiko aldizkari ofiziala bao 162. zk. 2018, abuztuak 23. osteguna 2. orr. eranskina oinarri espezifikoak ekonomi

eek:

BAO

-201

8a16

2-(II

-366

8)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, abuztuak 23. Osteguna162. zk. 6. orr.

c) Edozein mailatako idazkaritza duten udaletan kontu-hartzaile edo kontu-hartzai-le-idazkari lanpostuan eskainitako zerbitzuengatik 2 puntu seihileko bakoitzeko; ez da kontuan hartuko hori baino denbora-tarte txikiagorik. Gehienez, 10 puntu.

d) Udal diru-bilketa eta ikuskaritza-zerbitzuei laguntzen jarduten duten enpresetan teknikari mailako lanpostuan eskainitako zerbitzuengatik puntu 1 seihileko bakoi-tzeko; ez da kontuan hartuko hori baino denbora-tarte txikiagorik. Gehienez, 5 puntu.

Lanean izandako esperientzia Administrazio publikoak edo enpresa kontratugileak egindako ziurtagiri baten bidez egiaztatu behar da, bete diren zereginak, eskainitako zerbitzuen iraupena, eguneko lanaldia eta -hala badagokio- kontratu mota adierazita. Lan-kontratuaren bidez ere egiazta daiteke, bizitza laboralaren txostenarekin batera aur-keztuta. Izangaiek, gainera, atzerrian egindako lanei dagokienez, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak edo dagokion erakunde publikoak egindako bizitza laboralaren txos-tena aurkeztu beharko dute.

2. Prestakuntza ikastaroak, gehienez 5 puntuMeritu honen balorazioa, bai aurrez aurreko ikastaroetan, bai online ikastaroetan

iraupenean oinarrituta honako honen arabera egingo da:A) Prestakuntza ikastaroak ebaluazio sistema izan badu eta aprobetxamendua bete

edo gainditu dela egiaztatu bada, ordu bakoitzeko: 0,025 puntu.B) Prestakuntza ikastaroak ebaluazio edo gainditze sistemarik izan ez badu, ikasta-

ro ordu bakoitzeko: 0,015 puntu. Aipatutako balorazioa honako baldintza hauen arabera egingo da: Ikastaroak eta trebakuntza saioak beharpostuaren zeregin eta gaiekin lotuta

egon beharko dute eta gutxienez 10 ordukoak izan beharko dute. Ikastaro edo saioak antolatu edo emon dituenak honako hauen lankidetzan edo

beraiek antolatutakoak izango dira: a) Administrazio Publiko batek edo honen mendeko organismo autonomo

batek. b) Baliotasun akademiko ofiziala emoteko Administrazio eskudunaren baimena

duen edozein herri-ikastetxek edo ikastetxe pribatuk, eta balorazioa titulu horien arlo akademikokoak diren gaiekin lotutakoak baino ez dira kontuan hartuko.

c) Eskatutako titulazioetakoak diren elkargo profesional ofizialak, eta balora-zioa arlo profesionalarekin lotutako gaiak baino ez dira kontuan hartuko.

Ikastaro guztiak behar bezala egiaztatu beharko dira diplomaren edo bertara-tze-egiaztagiriaren eta aprobetxamendu edo gainditze-agiriaren bidez. Agiriotan eskola-orduak agertu beharko dira nahitaez.

Gai berari buruzko ikastaro bat baino gehiago egin bada, azken ediziokoa baino ez da baloratuko .

Ez dira baloratuko titulazio akademiko bat lortzeko ikasketa-plan baten barruan dauden ikastaroak. Ikastaro horiek 3. Atalean –titulazio akademikoak- ezarritako eran baloratuko dira.

Ondorioz, ezin izango da baloratu modu independentean hurrengo parrafoan zehaztutako edozein titulazioaren programaren zati den edozein ikastaro, jar-duera edo irakasgai.

3. Titulazio akademikoak: gehienez 3 puntuEkonomia arloko goi mailako titulazioa edo lizentziatura baten jabe izatea: 2 puntu.Ekonomia arloko graduondo, Master edo Unibertsitate-Aditu tituluaren jabe izatea: 1

puntu.Tituluarekin batera eskola-programa aurkeztu beharko da.

Page 7: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 162. zk....eek: bao-2018a162-(ii-3668) bizkaiko aldizkari ofiziala bao 162. zk. 2018, abuztuak 23. osteguna 2. orr. eranskina oinarri espezifikoak ekonomi

eek:

BAO

-201

8a16

2-(II

-366

8)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, abuztuak 23. Osteguna162. zk. 7. orr.

Lehiaketa-fasean, guztira, 28,00 puntu lor daitezke.Epaimahaiak oposizio-faseko probak amaitu ondoren eta lehiaketa-faseko merituak

baloratu ondoren, fase bietan lortutako puntuak batuta sailkapen-ordena ezarriko du puntuazio altuenetik hasita puntuazio bajuenera.

Bederatzigarrena.—Fase bietako behin betiko kalifikazioaHautaketa prozesuko oposizio-faseko eta lehiaketa-faseko puntuen batuketa egin

ondoren epaimahaiak hautatutako pertsonaren izena argitaratuko du oposizio-fasea gainditu dutenek lortutako puntuen arabera, eta kasua bada, lehiaketa-fasean lortutako puntuekin batera eta ondoren epaimahaiak izendapen proposamena egingo dio alka-te-udalburuari. Aldi berean, alkateari baita bialduko dio azken bileraren akta. Akta honek fase biak gainditu dituztenekin osatutako zerrenda jasoko du. Guzti hau da plaza lor-tu duenak jabetzan hartuko ez balu hurrengoa nor den jakiteko, eta zerrenda honetan agertzeak ez du beste eskubiderik emongo Oinarri Orokorren Hamaikagarren Oinarriak xedatzen duenaren arabera.

Hamargarrena.—Dokumentazioa aurkezteaAgiriak aurkeztuko dira Oinarri Orokorren Hamabigarren Oinarriak aurreikusten due-

na jarraituz.Bosgarren Oinarriak jasotzen dituen betebehar espezifikoak betetzen direla egiaztatu

beharko da.

Hamaikagarrena.—Praktika-aldia eta izendapenaPraktika-aldia hautaketa prozesuko beste fase bat izango da eta honetara joango da

lehiaketa-oposizioan puntu gehien lortu dituen izangaia. Praktika-aldia egingo da atxi-kitutako arloan sei hilabetez, eta argitaratuko den iragarkian zehaztuko den egunean hasiko da.

Ebaluazio-prozesua etenik gabekoa izango da praktika-aldiak irauten duen bitartean, bakarrik etengo da aldi honetan zehar justifikatutako egutegiko 15 eguneko absentziak gainditzen direnean modu puntual edo metatuan. Kasu honetan, praktikak egiten ditue-nak praktika-aldirako ezarritako aldia osotu beharko du.

Praktika-aldian arituko den izendatutakoa praktiketako funtzionario izendatuko da eta Elorrioko Udaleko udal beharginen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmenak jasotzen dituen lansariak jasotzeko eskubidea izango du, eta Gizarte Segurantzako erregime-nean alta emongo zaio dagokion eran.

Praktiketako funtzionario izango da izendapen ebazpenaren egunetik lanpostua ja-betzan hartzen duen egunera arte, edo praktika-aldia ez duela gainditu eta kanpoan geratu dela adierazten den egunera arte.

Praktika-aldian deialdiko plazari dagozkion eginkizunak eta zereginak behar bezala betetzeko eskatzen diren trebeziak eta gaitasunak ebaluatuko dira eten barik.

Izangaiari emongo zaion kalifikazioa gai edo ez gai izango da, hautaketa prozesua-ren fase hau gainditzeko GAI izan behar duelarik.

Praktika-aldia amaituta, praktikak egin dituen arloko zinegotziak txostena egingo du hautagaiaren gaitasunaren eta baldintzei buruzkoa eta baita esango du praktiketako fa-sea gainditu duen ala ez. Txosten hau epaimahaiari bidaliko zaio eta honek praktika-al-dia gainditu duen ala ez esango du, eta horren arabera, alkate-udalburuari izendapen proposamena egingo dio praktika-aldia gainditu duen pertsonaren izenean.

Hautagaiaren izendapena praktika-aldiko edozein unetan utzi daiteke bertan behera, betiere hautagaiak gaitasun edo aprobetxamendu egokia izan ez badu arloko zinego-tziak hautaketa prozesuko epaimahaiari egin dion proposamenaren bidez, eta honek proposamena ikusi ondoren esango du izendapena onartzen edo baztertzen den, alka-te-udalburuari egingo dion proposamenaren bidez.

Page 8: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 162. zk....eek: bao-2018a162-(ii-3668) bizkaiko aldizkari ofiziala bao 162. zk. 2018, abuztuak 23. osteguna 2. orr. eranskina oinarri espezifikoak ekonomi

eek:

BAO

-201

8a16

2-(II

-366

8)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, abuztuak 23. Osteguna162. zk. 8. orr.

Hamabigarrena.—Behin betiko izendapenaIzendapena hautagaiari jakinaraziko zaio eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta udale-

txeko iragarki-oholean argitaratuko da.

Hamahirugarrena.—Beharpostua jabetzan hartzeaUdal organo eskudunak proposamena onartu ondoren, karrerako funtzionario izen-

datutako izangaia beharpostuaz jabetuko da eta urriaren 30eko 5/2015eko Legegintzako Errege Dekretuaren, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legea onartzekoa, 62.1 c) artikuluak aurreikusten duen betebeharrekoa bete beharko du izendapenaren jakinarazpena egiten zaion egunetik hasita hurrengo 30 egunen barruan.

Aipatutako epearen barruan beharpostua jabetzan, justifikatu barik, hartu ezean lan-postutik kenduta egoeran geratuko da, eta beharpostuari uko egiten diola ulertuko da, eta bere eskubide guztiak galduko ditu. Kasu honetan alkateak hautaketa prozesua gain-ditu dutenen artean egindako zerrendan dagoen hurrengoaren aldeko izendapen propo-samena egingo du oinarri hauen Bederatzigarrenean aurreikusitakoa jarraituz.

Hamalaugarrena.—Aurkaratzeko bideakOinarri hauen kontra aukera izango da berraztertzeko errekurtsoa tartekatzeko alka-

tearen aurrean hilabeteko epean, edo baita administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Admi-nistrazioarekiko Auzien Salan zuzenean bi hilabeteko epean. Aipatutako epeok oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita zenbatuko dira honako hauek xedatzen dutena jarraituz: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Er-kidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112, 123 eta 124 artikuluak, eta Administra-zioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. ar-tikulua.

Page 9: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 162. zk....eek: bao-2018a162-(ii-3668) bizkaiko aldizkari ofiziala bao 162. zk. 2018, abuztuak 23. osteguna 2. orr. eranskina oinarri espezifikoak ekonomi

eek:

BAO

-201

8a16

2-(II

-366

8)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, abuztuak 23. Osteguna162. zk. 9. orr.

ERANSKINAIKASGAI-ZERRENDA

1. 1978ko Espainiako Konstituzioa. Egitura eta oinarrizko edukia. Aurrekontuen egonkortasun printzipioaren konstituzionalizazioa. Konstituzioaren erreforma.

2. Estatuaren lurralde-antolaketa erak. Estatu autonomikoa. Izaera juridikoa eta printzipioak.

3. Autonomia Estatutuak. Autonomia Erkidegoen antolakuntza politiko eta adminis-tratiboa.

4. Toki Administrazioa: Osatzen duten erakundeak. Toki-erakundeen eskumen es-parrua.

5. Ordenamendu juridiko eta administratiboa (I): Europar Batasuneko zuzenbidea: Tratatuak eta zuzenbide eratorria. Konstituzioa. Estatuko eta autonomia-erkidegoetako legeria. Lege xedapen motak. Nazioarteko tratatuak.

6. Ordenamendu juridiko eta administratiboa (II). Erregelamendua: Kontzeptua eta motak. Araudiak egiteko ahalmena. Egiteko prozedura. Mugak. Arauak emoteko ahalme-naren kontrola.

7. Administrazio egintza. Kontzeptua. Elementuak. Motak. Betebeharrak: Motiba-zioa eta modua. Administrazio-egintzen eraginkortasuna. Administrazio-egintza balioga-bea. Administrazio-egintzaren kontserbazio printzipioa. Administrazioak berak berrikusi behar dituen egintzak eta xedapenak. Kaltegarritasun aitorpena. Egintzak ezeztatzea. Akats materialak edo izatezkoak zuzentzea.

8. Administrazio-prozedurak eta arruntak arautzen dituzten xedapen orokorrak. Prozeduraren hasiera. Administrazio erregistroak. Moduak eta epeak: zenbatzea, lu-zatzea eta presako izapidetzea. Antolamendua eta Instrukzioa. Prozeduraren amaiera. Erabakitzeko derrigortasuna. Isiltasunaren ondorioak.

9. Administrazio-errekurtsoak: Oinarri orokorrak. Printzipio nagusiak. Errekurtsoen objektua: errekurri daitezkeen egintzak. Administrazio-errekurtsoak bideratzeko arau orokorrak. Errekurtso motak. Akzio zibiletara eta lan-akzioetara jo aurreko aurretiko erre-klamazioak. Administrazio-errekurtsoen ordezko prozedurak: Adiskidetzea, bitartekotza eta arbitrajea.

10. Administrazio auziekiko orden jurisdikzionala. Izaera, hedapena eta mugak. Ju-risdikzioaren organoak eta beren eskumenak. Aldeak: Legitimazioa. Administrazioareki-ko auzi-errekurtsoaren xedea. Prozedura eta honen amaiera: Epaiak.

11. Udalaren antolamendua. Beharrezko organoak eta osagarriak.12. Gobernu-batzarraren bilkura eta erabakien araubidea. Aktak, ziurtagiriak, be-

rriemateak, jakinarazpenak, eta erabakiak argitaratzea.13. Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.14. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra.15. Apirilaren 7ko 2/2016 legea, Euskadiko Toki Erakundeena.16. Udalerrien diru-laguntzak. Diru-laguntzak emoteko eta kudeatzeko prozedurak.

Diru-laguntzak itzultzea. Kontrol finantzarioa.17. Abenduaren 9ko 19/2013 Legearen, gardentasunari, informazio publikoa esku-

ratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.18. Azaroaren 8ko 9/2017 Legea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa. Aurre-

tiazko titulua, I. liburua eta II. Liburua.19. Azaroaren 8ko 9/2017 Legea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa. III. Libu-

rua, IV. liburua eta xedapen gehigarriak, iragankorrak, indargabetzailea eta azkena.20. Udal zergak: Printzipioa. Toki-erakundeek zerga gaietan arautzeko duten ahal-

mena: Ordenantza fiskalen edukia eta bideratzeko era. Zergak ezarri eta antolatzeko prozedura eta egintza hauen aurka egiteko araubidea. Zergak ez diren beste baliabide batzuk ezartzea.

Page 10: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 162. zk....eek: bao-2018a162-(ii-3668) bizkaiko aldizkari ofiziala bao 162. zk. 2018, abuztuak 23. osteguna 2. orr. eranskina oinarri espezifikoak ekonomi

eek:

BAO

-201

8a16

2-(II

-366

8)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, abuztuak 23. Osteguna162. zk. 10. orr.

21. Udalen hirigintza baliabideak.22. Toki-ogasunen baliabideak. Zerrendatzea. Zuzenbide pribatuko diru-sarrerak,

definizioa, erabiltzeko mugak. Tributuak. Tokiko tributazioaren oinarriak. Tokiko tributa-zioaren ordenamenduaren iturburuak. Zergak, zerrendatzea. Kontribuzio bereziak. Zer-ga-egitatea. Zergapekoak. Zerga-oinarria. Zerga-kuota.

23. Tributuak. Kontzeptua, helburuak eta tributu-motak Erlazio jurídico-tributarioa. Zerga-obliazio materialak. Zerga-obligazio nagusia. Konturako ordainketak. Bigarren mailako zerga-obligazioak. Zerga-administrazioaren obligazioak eta eginbeharrak.

24. Zergapekoak edo tributuen betebeharpekoak. Motak. Eskubideak eta bermeak. Oinordekoak. Tribu-arduradunak. Tributuen alorrean .

25. Zerga-obligazio nagusia kuantifikatzeko elementuak eta konturako ordainketak egiteko obligazioarenak. Zerga-oinarria. Likidazio-oinarria. Karga-tasa. Zerga-kuota edo tributu-kuota. Zerga-zorra.

26. Zergapekoei informazioa eta laguntza ematea. Gizarte-laguntza tributuak apliaktzean: Prozedura tributarioak.Araudia. Aldiak. Zerga-likidazioak. Froga. Jakinaraz-penak. Zergapekoen etxeetan sartea. Salaketa publikoa.

27. Tributuak kudeatzeko jardunbideak eta prozedurak. Tributuak kudeatzea: Has-teko moduak. Tributuak kudeatzeko prozedurak.

28. Zergen ikuskapena. Araubide juridikoa. Ahalak eta eginkizunak. Zerga ikus-kapenaren prozedura. Zergak ez diren baliabideen ikuskapena. Zerga ikuskapenaren prozedura. Hasiera. Jarduketen norainokoa. Jarduketak hedatzeko eskaera. Jarduketen epeak. Jarduketen lekua eta epea.

29. Ikuskapen-jarduketak. Egiaztapen- eta ikerketa-jarduketak. Zerga-ordainketan eragina izan dezakeen informazioa lortzeko jarduketak. Balioespenak. Txostenak eta aholkularitza. Jarduteko gaitasuna. Ordezkaritza zerga-jarduketetan. Legezko ordezka-ritza. Borondatezko ordezkaritza. Aholkulari fiskala.

30. Ikuskapen-prozeduraren amaiera. Ikuskapen jarduketetako agiriak. Kontu oro-korrak. Berriemateak. Txostenak. Eginbideak. Akten eta eginbideen froga-balioa.

31. Ikuskapen-akta motak egindako biderapenaren arabera. Erabakia duten aktak. Adostasun-aktak. Desadostasun-aktak. Akten edukia. Eginbideak bideratzea eta ikuska-pen-aktak. Hauetatik eratorritako zerga-likidazioak.

32. Zerga-zorra azkentzeko moduak: Zerrendatzea. Kredituaren bermeak, kredi-tu-motak eta definizioa. Zorraren ordainketa. Legitimazioa. Ordaintzeko moduak. Or-daintzeko epeak. Zorra kontsignazea.

33. Ordainketa geroratzea eta zatikatzea. Araubide juridikoa. Eskumea. Eskaera. Ondorioak. Bermeak. Ebazpena. Interesak.

34. Preskripzioa eta iraungitzea. Zorra konpentsatzea. Barkatzea. Kobraezintzat ai-tortzea eta kreditu kobraezinak.

35. Diru-bilketa prozedurak. Diru-bilketa aldiak. Premiamenduzko prozedura. Ha-siera. Premiamenduzko probidentzia. Edukia eta jakinarazpena. Prozedura etetea. Ber-meak betearaztea.

36. Ondasunak eta eskubideak enbargatzea. Eginbidea. Gauzatzea. Enbargoen konkurrentzia. Enbargo motak. Jabetza Erregistroan behin-behineko idazpena egitea. Gorabeherak.

37. Enbargatutako ondasunak gordetzea. Enbargatutako ondasunak besterentzea. Premiamendu-prozeduraren kostuak. Premiamendu-prozeduraren amaiera.

38. Zergen arloko arau-hausteak: Kontzeptua, arau-hauste motak eta zehapena. Mailakatze-irizpideak. Arau-hausteen txikipena.

39. Zergen Arloko Zehapenen Erregimena eta aplikazioa Toki Ogasunetan. Zergen arloko zehatzeko ahalaren printzipioak.

Page 11: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 162. zk....eek: bao-2018a162-(ii-3668) bizkaiko aldizkari ofiziala bao 162. zk. 2018, abuztuak 23. osteguna 2. orr. eranskina oinarri espezifikoak ekonomi

eek:

BAO

-201

8a16

2-(II

-366

8)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, abuztuak 23. Osteguna162. zk. 11. orr.

40. Zerga-prozeduraren araupeketa tokiko zergetan. Zehapen-prozeduraren hasie-ra. Zehapen-espedientearen instrukzioa. Bideratze laburtua. Zehapen-espedientearen ebazpena. Aurkaratzea.

41. Zerga-arloko bide administratiboko berrazterketa. Prozedura bereziak. Motak. Hasiera eta tramitazioa. Bidegabeko sarrerak itzultzea. Prozedura. Kontabilitatea.

42. Berraztertzeko errekurtsoa. Ondorioak. Erreklamazio ekonomiko-administrati-boak. Eskumenak. Kopuruak. Interesatuak. Prozedura ekonomiko-administratiboa.

43. Errekurtsoa jarritako egintza etetea. Kasuak. Bermeak. Etetearen orndorioak. Ezezkoa ematea. Berraztertzeko prozeduraren egintza erabakigarriak betetzea. Ber-meen kostua itzultzea.

44. Tasak. Zerga-egitatea. Zergapetu gabeko eta salbuspenezko kasuak. Batera-garritasuna. Zergapekoak. Zerga-kuota. Prezio publikoak. Toki-erakundeek emandako zerbitzuen benetako kostuaren kalkulua.

45. Zuzenbide publikoko beste diru-sarrera batzuk. Tributu itunduetako, tributu itun-dugabeentako eta prezio publikoetako partizipazioa. Kreditu-eragiketak. Aplikazio-ere-mua. Helburua, bitartekoak eta bermeak. Kreditu-eragiketak hitzartzea. Epe luzera kre-ditu-eragiketak baimentzeko araudia.

46. Ondasun higiezinen gaineko zerga. Izaera. Zerga-egitatea. Salbuespenak. Sub-jektu pasiboa. Zerga-oinarria. Katastroa. Katastroko balioak, finkatzea eta aldatzea. Kar-ga-tasa. Hobariak.

47. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Izaera. Zerga-egitatea. Salbuespenak. Subjektu pasiboa. Kuota. Zergaldia. Zergaren sortzapena. Kudeaketa.

48. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Izaera. Zerga-egitatea. Salbues-penak. Hobariak. Subjektu pasiboa. Kuota. Zergaldia eta zergaren sortzapena. Kudea-keta.

49. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Izaera. Zerga-egitatea. Sal-buespenak. Hobariak. Subjektu pasiboa. Zerga-oinarria. Kuota. Zergaren sortzapena. Kudeaketa.

50. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Izaera. Zerga-egitatea. Salbues-penak. Hobariak. Subjektu pasiboak. Zerga-oinarria. Kuota. Zergaren sortzapena. Ku-deaketa.

51. Balio erantsiaren gaineko zerga. Izaera eta aplikazio-eremua. Zerga-egitatea. Zergaren sortzapena. Salbuespenak. Subjektu pasiboak eta erantzuleak: haien bete-beharrak. Zerga-oinarria. Karga-tasak. Kenkariak eta itzulketak. Erregimen bereziak. Zergaren kudeaketa.

52. Toki-erakundeen Aurrekontu Orokorrak. Prestakuntza, onarpena eta edukia. Egitura.

53. Aurrekontuko kredituen arau orokorrak. Aurrekontu-aldaketak, zerrendatzea, definizioa. Gastua exekutatzeko faseak. Eskumenak. Diru-sarrerak exekutatzeko fa-seak. Ordaintzeko aginduen dokumentazioa.

54. Aurrekontuak luzatzea. Justifikatu beharreko ordainketak eta kutxa finkoko au-rrerakinak: definizioa, jarraipena eta kontabilitateko kontrola.

55. Toki-erakundeetako diruzaintza. Araubide juridikoa. Kutxa batasunaren printzi-pioa. Diruzaintzaren zereginak. Antolakuntza. Funtsen egoera: kutxa eta banku-kontuak. Ordainketak egitea: ordaintzeko hurrenkera, prozedurak eta moduak. Berdinkatzeko egoera-orria.

56. Finantza-plangintza. Diruzaintzako plana eta funtsak erabiltzeko plana. Altxor-tegiko soberakinak errentagarri bihurtzea. Diruzaintzako eragiketak. Finantza-eragiketen interes-tasen arriskua. Diruzaintzaren kudeaketaren kontabilitatea.

57. Toki-erakundeen Aurrekontu Orokorren likidazioa. Urteko egoera-orriak eta kontuak.

Page 12: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 162. zk....eek: bao-2018a162-(ii-3668) bizkaiko aldizkari ofiziala bao 162. zk. 2018, abuztuak 23. osteguna 2. orr. eranskina oinarri espezifikoak ekonomi

eek:

BAO

-201

8a16

2-(II

-366

8)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, abuztuak 23. Osteguna162. zk. 12. orr.

58. Aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-iraunkortasuna. Toki-erakundeek infor-mazioa emateko duten betebeharra. Egonkortasunari, gastuaren arauari eta zorraren mugari buruzko helburuak betetzea.

59. Finantza-iraunkortasunari buruzko azterketa. Aurrezki garbia. Administrazioa-ren ordaintzeko epeak. Merkataritzako eragiketetako berankortasunaren kontrako bo-rroka. Merkataritzako zorraren kontrola sektore publikoan. Ordaintzeko batez besteko denbora.

60. Toki erakundeen jarduera ekonomiko-finantzarioaren barne kontrola. Toki-era-kundeen jarduera ekonomiko-finantzarioaren kanpo kontrola.

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA