Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria · Izan ere, naziotasuna, kultura, memoria...

11
- -

Transcript of Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria · Izan ere, naziotasuna, kultura, memoria...

Page 1: Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria · Izan ere, naziotasuna, kultura, memoria historikoa eta musika uztartu zituen izugarrizko ekimena eraman genuen aurrera. Euskal

-

-

Page 2: Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria · Izan ere, naziotasuna, kultura, memoria historikoa eta musika uztartu zituen izugarrizko ekimena eraman genuen aurrera. Euskal

Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria

2

Azken urteotan krisiak jota dagoen kultura

suspertzea da Bixi Bixi Kultur Elkartearen

helburua. Euskaldun izatea, gure burua euskaldun

sentitzea bezalakorik ez dagoela ulertarazteko

agerian utzi behar dugu nahikoa arrazoi badela.

Horretarako hainbat urrats ematera goaz euskal

musikak, dantzak, bertsolaritzak, kirolak etab

arnasa lasai har dezaten. Bixi-Bixik azkar edo motel

hasi du ibilbidea, zeuk erabaki ea gure norabide

bera hartu nahi duzun!

Page 3: Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria · Izan ere, naziotasuna, kultura, memoria historikoa eta musika uztartu zituen izugarrizko ekimena eraman genuen aurrera. Euskal

Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria

3

AURKIBIDEA

1. Barricada-ren kontzertua 4.orria

2. Ostirala Jai! 5.orria

3. Mendi irteerak 6.orria

4. Joaldun taldea 7.orria

5. Bretainiara bidaia 8.orria

6. Euskal Jaia 9.orria

Page 4: Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria · Izan ere, naziotasuna, kultura, memoria historikoa eta musika uztartu zituen izugarrizko ekimena eraman genuen aurrera. Euskal

Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria

4

1. Barricada-ren kontzertua

2010eko abenduaren 11a oso egun berezia izan zen Bixi Bixirentzat.

Izan ere, naziotasuna, kultura, memoria historikoa eta musika uztartu

zituen izugarrizko ekimena eraman genuen aurrera. Euskal Herri

mailan dagoen musika talde mitikoenak, Barricada taldeak hain zuzen

ere, 1000 pertsona baino gehiago hurbildu zituen Donibaneko

kiroldegira sentimenduz betetako gauaz gozatzera.

Bi hilabeteko prestaketa lan gogorren ondoren, kontzertuak sekulako

arrakasta izan zuen. Beraz, Bixi Bixi-ren izenean eskerrak eman

beharrean gaude kontzertuan bertan zein antolaketan gurekin lan

egitera hurbildu zineten guztioi, bai Donibaneko herritarrak baita

inguruko herrietakoak ere.

Esker berezia nola ez,

Barricada taldekoei,

eskainitako ikuskizun itzelaz

gain hasiera hasieratik oso

jarrera ona erakutsi zutelako.

Mila esker denoi!

Page 5: Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria · Izan ere, naziotasuna, kultura, memoria historikoa eta musika uztartu zituen izugarrizko ekimena eraman genuen aurrera. Euskal

Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria

5

2. Ostirala Jai!

Bada hiru urte herriko haur eta

gaztetxoentzako programaketa berezi

hau martxan jartzen dugula.

Sei hilabetetan zehar luzatzen den programazio honek arrakasta handia izan ohi du, izan ere hileko ostiral hauetan 100-150 haur eta gaztetxo artean hurbiltzen dira gure festan parte hartzera.

Eskuineko irudian 2011ko

programaketa aurkezteko erabilitako

dosierra agertzen da.

Haur eta gaztetxoen denbora librean eskaintza interesgarriak

proposatzen ditugu. Alde batetik pelikula, pailazo zein mago

euskaldunen ikuskizunak hurbiltzen ditugu herrira, eta bestetik jolas,

tailer eta puzgarrien bitartez denbora libre aukera berriak

proposatzen ditugu. Gainera askari goxo goxok ere banatzen ditugu.

Herriak ekimen honekin erakusten duen jarrera ikusirik, elkarteak

apustu egingo du hurrengo urteetan ere haur eta gaztetxoen alor hau

jorratzen jarraitzeko.

Page 6: Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria · Izan ere, naziotasuna, kultura, memoria historikoa eta musika uztartu zituen izugarrizko ekimena eraman genuen aurrera. Euskal

Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria

6

3. Mendi irteerak

Naziotasun kontzeptua eta kirola

uztartuaz hainbat mendi irteera antolatu

genituen Euskal Herria nazio bat dela,

herri bat dela aldarrikatzeko. Gure herria

eraikitzeko konpromezu sendoa hartu

behar dugu, baina horretarako sasi

guztien gainetik eta hodei guztien azpitik

lanean jarraitu behar dugu.

Gipuzkoako Aitxuri tontorretik hasita,

Larrasatik pasa eta Hiru Errege maila ere

igo genituen. Eguraldi txarra zela medio

azken gailur honek hainbat buruhauste

ekarri zizkigun, eta beraz hurrengo batean ere joango ginenaren

agindua egin genien gurekin etorri ziren herritarrei.

Tontorrak igo ez ezik beste mendi irteera batzuk ere aurrera eraman

ditugu. Hala nola Donibane Lohitzune – Pasai Donibane trabesia, non

Ipar eta Hego Euskal Herria banatzen dituen mugarik ez dagoela

adieraztea zen helburua.

Getaria – Pasai Donibane ibilbidea ere eraman genuen aurrera

udaberri aldera, eta hainbat herritarrek parte hartu zuten 6-7 orduko

mendi trabesia polit honetan. Ibilbideak Euskal Herriko kostako 3

itsas argi lotzen zituen, Getariakoa, Donostiakoa eta Pasaiakoa.

Page 7: Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria · Izan ere, naziotasuna, kultura, memoria historikoa eta musika uztartu zituen izugarrizko ekimena eraman genuen aurrera. Euskal

Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria

7

4. Joaldun taldea

Donibanen Euskal Talde bat sortzeko helburua dugu buruan bueltaka,

eta beraz poliki-poliki hainbat urrats ematen ari gara euskal

kulturaren sinbologia nagusienak herrira gerturatzeko asmoz.

Donostiako joare taldeari esker guk geuk ere teknika ikasi dugu, eta

kuadrila potente bat ere osatzen ari gara aurrerantzean joaldun gisa

hainbat ekimen puntualetan parte hartzeko.

Elkarteak inbertsio handia egin

du jantzietarako beharrezko

material guztia eskuratzeko, eta

beraz hemendik aurrera joareez

gozatzea geratzen zaigu!

2011. urtean gure joareak

ondorengo ekimenetan parte

hartu dute: Korrikaren amaierako

Donostiako festan, Oiartzunen,

Anoetan, Donibaneko Euskal

Jaian, Bretainian eta Donostiako

Euskararen Egunean besteak beste.

Talde bat osatzeko helburuarekin gabiltza lanean, beraz interesa

edukiko bazenu anima zaitez zu ere!

Page 8: Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria · Izan ere, naziotasuna, kultura, memoria historikoa eta musika uztartu zituen izugarrizko ekimena eraman genuen aurrera. Euskal

Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria

8

5. Bretainiara bidaia

“La Semaine du Golfe Mor Bihan”

Euskal ontzigintza tradizionala bultzatzearen helburuarekin joan

ginen elkarlanean Albaola Elkartea eta Bixi Bixi Bretainia aldera

ekainaren 1etik 5era. Bertan itsasontzi tradizionalen topaketa

internazionala ospatzen zen eta Euskal Herria zen aurtengo gonbidatu

berezia.

Elkarlanean Albaola eta Bixi Bixik 130 lagun baino gehiago eraman

genituen Bretainia aldera. 5 egunen buruan herri desberdinak

bisitatu genituen (Vannes, Port-Navalo) guztietan euskal kultura

erakustea helburu genuelarik.

Hau dela eta, arraunlari,

musikari (albokalari,

dultzaina jole, trikitilari,

txalapartari, pandero jole),

dantzari eta joaldunak

eraman genituen bertara.

Euskal giroa sortzeko

sagardoa eta sardina jana ere

eskaini genien festara

hurbildu zirenei.

Euskal Herriak berezko nortasuna eta kultura duela argi adierazi

genuen bertan. Eskerrik asko abentura honetan parte hartu zenuten

guztioi, elkartearen lehen atzerriko esperientzia elkarrekin gozatu

dugu eta.

Page 9: Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria · Izan ere, naziotasuna, kultura, memoria historikoa eta musika uztartu zituen izugarrizko ekimena eraman genuen aurrera. Euskal

Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria

9

6. Euskal Jaia

Donibaneko herritarrek gogotsu egin diote ongietorria Bixi Bixik

udaberri amaieran antolatzen duen Euskal Jaiari, aurten laugarren

edizioa ospatu dugu.

Egun osoko programaketa zabala aurkeztu dugu adin guztietako

herritarrak festa egun batez goza dezaten. Aurten, bigarren urtez

jarraian Galiar herriari egin diogu keinua.

Goizean goizetik txikienen tartea izan zen

eta herri desberdinetako dantzari txikiak

dantzan aritu ziren kalean zein plazan

bertan. Bien bitartean plazara

bertaratutakoei galiziar pintxoak eta

sagardoa eskaini zitzaizkielarik.

Ikuskizunaren ondoren herri bazkaria ospatu genuen eta 350

lagun bildu ginen bertan.

Bazkal ostean helduek Jon Maia, Amets Arzallus eta Amaia Agirreren

bertso saioaz gozatu ahal izan zuten, herriko hainbat bertsolari txikik

ere euren talentua erakutsi ahal izan zuten. Bitartean, haurrentzat

Bonantzan jolas eta tailer txokoa antolatu zen.

Page 10: Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria · Izan ere, naziotasuna, kultura, memoria historikoa eta musika uztartu zituen izugarrizko ekimena eraman genuen aurrera. Euskal

Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria

10

Aurtengo sokatira desafioa herriko bi talderen artean burutu genuen.

1995.urtean Kontxako estropada irabazi zuen taldea 1999. urtean

irabazi zuenaren aurka.

Ondoren urtero bezala Patxi Perezen eskutik dantzaldia eskaini zen

eta sekulako giroa sortu zen herriko plazan. Muxikoak dantzatzera

beste herrietatik ere jende andana hurbildu zen.

Programaketari amaiera emateko, zezen suzkoa irten zen plazara.

Festa giro aparta sortu genuen egun osoan zehar. Eskerrik asko

antolaketa eta laguntzaile lanetan esku bat bota zenuten herritar

guztiei. Baita beste herrietatik parte hartzera etorri zineten elkarte

edo talde guztiei ere (musika talde, dantza talde...).

Page 11: Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria · Izan ere, naziotasuna, kultura, memoria historikoa eta musika uztartu zituen izugarrizko ekimena eraman genuen aurrera. Euskal

Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria

11

!