Bizi bixi 7 alea

4
6. ALEA (jacta est) 2014-10 Txinako zein hizkuntza entzu- tea egokitu zaizu? Shanghaikoa, Kantonekoa, Nan- jing-ekoa etab. Txinara joaten diren europa- rren jarrera zein da, norma- lean? Denetarik dago, baina jende gehi- ena saiatzen da oinarrizko man- darina ikasten. Gutxi batzuk lor- tzen dute goiko maila. Orokorrean, ingelesa menpera- tzen dute, baina badaude batzuk hizkuntza hori ere ez dakitenak eta oso zail egiten zaie han bizi- tzea. Zure lankide eta ingurukoak kontziente ziren Euskal Herri- tik zindoazela eta ingelesaz edo gaztelaniaz gain beste hizkun- tza bat bazela? Gure enpresan argi eta garbi dau- kate badugula beste hizkuntza bat eta batzuek ikasi egin dituzte hitz gutxi batzuk. Jesusek 30 urte egin ditu Fagor Taldeko kooperatibetan, horietatik hamar Txi- nan. Fagor Automationek Txinan lan egiteko proposatu zionean berehala onartu zuen. Txinako hizkuntza-esperientziaz hitz egin digu. Jesus Amezaga Fagor Automation Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Fagorren euskara batzordeetako kideei hitzaldia eskaini zenien. Zer prestatu zenuen eurentzat? Komertzial departamentuan lan egiteko, ingelesa jakin behar da gutxienez eta Txinara joateko de- rrigorra da. Komenigarria da txi- nera jakitea, baina oraindik jende gutxik ikasi du. Txinako zein herritan bizi izan zara eta lan egin? Pekinen bizi, baina Asian zehar lan egin (Txina, Taiwan eta Korea be- reziki). Beraz, denboraren erdia, gutxi gorabehera, Pekinetik kanpo eman dut. Zein hizkuntzatan egin duzu lan Txinan? Orokorrean ingelesez, baina noi- zean behin oinarrizko txinera era- bili izan dut. Txinan zehar ibili zara? Hizkun- tza asko entzun dituzu? Bai, Txinan zehar ibili izan naiz bai lanagatik, bai turismoagatik.. Txinan hizkuntza guztiak entzuten dira. Txinakoak kontuan hartuta, badaude eremu batzuk non bi hiz- kuntza hitz egiten diren: txinera idazten dira biak. Beste probintzia batzuetan badute hizkuntzaren bat txinerarekin zerikusirik ez duena, adibidez, tibetera, mongolera eta uygurra. Kanpoko hizkuntzak kon- tuan hartuta, edozein hizkuntza entzun daiteke Txinan, mundu osoa dagoelako bertan hainbat arrazoi- rengatik: negozioak, diplomazia, ikasketak etab. Beraz, ez da hain arraroa, Pekineko taberna batean, hamar hizkuntza entzutea . Zure bertako lankideek euren artean zein hizkuntza egiten zu- ten? Txinera mandarina Txinan, baina Taiwanen biak erabiltzen dira: Tai- wanekoa eta mandarina; eta Ko- rean, bertakoa, jakina. Lankideek zein hizkuntza ezagu- tzen zituzten badakizu? Txineraz gain bazeukaten bertako beste dialekto edo hizkuntzaren bat? Harremana hemengo langileekin izanez gero, ingelesa erabiltzen dute, baita goi mailako lanpostue- tan daudenek ere. Horretaz gain, badaude bi langile gaztelania daki- tenak. Pekineko langileek txinera manda- rina bakarrik erabiltzen dute, baina gainontzeko probintzietan badute beste dialekto bat. Berripaper honek Fagorreko kide guztiona izan nahi du. Zerbait komentatu, iradoki, galdetu… gura baduzu, hemen duzu ho- rretarako helbidea: [email protected]

description

Fagor taldeko Urtarokaria

Transcript of Bizi bixi 7 alea

Page 1: Bizi bixi 7 alea

6.

AL

EA

(ja

cta e

st)

20

14

-10

Txinako zein hizkuntza entzu-

tea egokitu zaizu?

Shanghaikoa, Kantonekoa, Nan-

jing-ekoa etab.

Txinara joaten diren europa-

rren jarrera zein da, norma-

lean?

Denetarik dago, baina jende gehi-

ena saiatzen da oinarrizko man-

darina ikasten. Gutxi batzuk lor-

tzen dute goiko maila.

Orokorrean, ingelesa menpera-

tzen dute, baina badaude batzuk

hizkuntza hori ere ez dakitenak

eta oso zail egiten zaie han bizi-

tzea.

Zure lankide eta ingurukoak

kontziente ziren Euskal Herri-

tik zindoazela eta ingelesaz edo

gaztelaniaz gain beste hizkun-

tza bat bazela?

Gure enpresan argi eta garbi dau-

kate badugula beste hizkuntza

bat eta batzuek ikasi egin dituzte

hitz gutxi batzuk.

Jesusek 30 urte egin ditu Fagor Taldeko kooperatibetan, horietatik hamar Txi-

nan. Fagor Automationek Txinan lan egiteko proposatu zionean berehala

onartu zuen. Txinako hizkuntza-esperientziaz hitz egin digu.

Jesus Amezaga

Fagor Automation

Abenduaren 3an, Euskararen

Nazioarteko Egunean, Fagorren

euskara batzordeetako kideei

hitzaldia eskaini zenien. Zer

prestatu zenuen eurentzat?

Komertzial departamentuan lan

egiteko, ingelesa jakin behar da

gutxienez eta Txinara joateko de-

rrigorra da. Komenigarria da txi-

nera jakitea, baina oraindik jende

gutxik ikasi du.

Txinako zein herritan bizi izan

zara eta lan egin?

Pekinen bizi, baina Asian zehar lan

egin (Txina, Taiwan eta Korea be-

reziki). Beraz, denboraren erdia,

gutxi gorabehera, Pekinetik kanpo

eman dut.

Zein hizkuntzatan egin duzu lan

Txinan?

Orokorrean ingelesez, baina noi-

zean behin oinarrizko txinera era-

bili izan dut.

Txinan zehar ibili zara? Hizkun-

tza asko entzun dituzu?

Bai, Txinan zehar ibili izan naiz

bai lanagatik, bai turismoagatik..

Txinan hizkuntza guztiak entzuten

dira. Txinakoak kontuan hartuta,

badaude eremu batzuk non bi hiz-

kuntza hitz egiten diren: txinera

idazten dira biak. Beste probintzia

batzuetan badute hizkuntzaren bat

txinerarekin zerikusirik ez duena,

adibidez, tibetera, mongolera eta

uygurra. Kanpoko hizkuntzak kon-

tuan hartuta, edozein hizkuntza

entzun daiteke Txinan, mundu osoa

dagoelako bertan hainbat arrazoi-

rengatik: negozioak, diplomazia,

ikasketak etab.

Beraz, ez da hain arraroa, Pekineko

taberna batean, hamar hizkuntza

entzutea .

Zure bertako lankideek euren

artean zein hizkuntza egiten zu-

ten?

Txinera mandarina Txinan, baina

Taiwanen biak erabiltzen dira: Tai-

wanekoa eta mandarina; eta Ko-

rean, bertakoa, jakina.

Lankideek zein hizkuntza ezagu-

tzen zituzten badakizu? Txineraz

gain bazeukaten bertako beste

dialekto edo hizkuntzaren bat?

Harremana hemengo langileekin

izanez gero, ingelesa erabiltzen

dute, baita goi mailako lanpostue-

tan daudenek ere. Horretaz gain,

badaude bi langile gaztelania daki-

tenak.

Pekineko langileek txinera manda-

rina bakarrik erabiltzen dute,

baina gainontzeko probintzietan

badute beste dialekto bat.

Berripaper honek Fagorreko kide guztiona

izan nahi du. Zerbait komentatu, iradoki,

galdetu… gura baduzu, hemen duzu ho-

rretarako helbidea:

[email protected]

Page 2: Bizi bixi 7 alea

Fagor Taldeak lantegi ugari ditu atzerriko herrialdeetan. Herrialde horien es-tatuak hobeto ezagutzeko, zenbait datu ekarri nahi izan ditugu hona. Zer da-kigu Thailandiari, Txinari, Turkiari, Mexikori eta Brasili buruz? Eta Europar Batasunari buruz? Zenbat biztanle dituzte? Zein hizkuntza? Zein hizkuntza erabiltzen ditugu atzerriko gure lankideekin?

Txina Biztanleak: 1.339.724.852

Hizkuntza ofiziala(k): txinera mandarina. Zenbait es-

kualdeetan hainbat hizkuntza koofizialak dira, adibidez,

kantonera Hong Kongen eta Macaon, ingelesa Hong

Kongen, portugesa Macaon, zhuang Guangxi-n, uyghur

Xinjiang-en, mongolera Barne Mongolian, tibetera Ti-

beten…

Hizkuntzen berri: txinatarren %90ek txinera manda-

rina ez den hizkuntza edo dialekto bat hitz egiten du.

Txinera mandarina edo bere dialektoez gain, dialekto-

talde gehiago bada, esaterako, wu dialektoak, yue dia-

lektoak, Keji dialektoak… Mongolera, tibetera, miao, yi,

uygur eta kazajera ere hitz egiten dira.

Europar Batasuna Fagor non: Italia, Txekia, Frantzia, Alemania, Espainia,

Polonia eta Herrialde Katalanak.

Biztanleak: 501.105.661

Hizkuntza ofiziala(k): Estatuetako hizkuntza ofizia-

lak: alemana, bulgariera, txekiera, kroaziera, daniera,

eslovakiera, esloveniera, espainiera, estoniera, finlan-

diera, frantsesa, greziera, hungariera, ingelesa, irlan-

dera, italiera, letoniera, lituaniera, maltera, nederlan-

dera, poloniera, portugesa, errumaniera eta suediera.

Hizkuntzen berri: 24 hizkuntza ofizialez gain, beste

60 ere euren lurraldean edo zati batean koofizial dira.

Fagorren lantegiak: Copreci, Mondragon Assembly,

Elektronika, Ederlan, Onnera.

EHko lankideekin harreman-hizkuntza: italiera,

frantsesa, ingelesa, gaztelania eta alemana nagusiki.

Iturria: wikipedia eta www.ethnologue.com

Thailandia Biztanleak: 66.720.153

Hizkuntza ofiziala(k): Thailandiera.

Hizkuntzen berri: Ofizialtasuna bakarrak dauka baina hizkuntza ugari hitz egiten dira Thailandian: Isaan,

Yawi , khmer... Bertako hizkuntza gehienei ez bezala, ingelesari ikastetxeetan lehentasun handia ematen diote.

Fagorren lantegiak: Elektronika.

EHko lankideekin harreman-hizkuntza: ingelesa.

Page 3: Bizi bixi 7 alea

Brasil Biztanleak: 191.043.661

Hizkuntza ofiziala(k): portugesa.

Hizkuntzen berri: europarrak iritsi ziren arte, mila

hizkuntzatik gora egiten zela uste da. Gaur egun,

180 hizkuntza egiten dira. Horietatik % 60k 100-

1000 hiztun bitartean ditu eta % 27k 100etik be-

hera.

Fagorren lantegiak: Copreci, Mondragon As-sembly, Ederlan. EHko lankideekin harreman-hizkuntza: gaztela-nia nagusiki eta portugesa ere bai.

Mexiko Biztanleak: 112.000.000

Hizkuntza ofiziala(k): Berez ez du hizkuntza ofizialik

ezarrita, baina, de facto, gaztelania da Estatuko hizkun-

tza ofiziala. 2001eko legearen arabera, hizkuntza ame-

rindiarrek gaztelaniaren balio bera dute hitz egiten den

lurraldeetan eta hizkuntza nazionalaren estatusa dute.

Hizkuntzen berri: Iturriaren arabera hizkuntza kopu-

ruak asko aldatzen dira. Aipatutako hizkuntza naziona-

lak 62 dira. Hala ere, www.ethnologue.com-en arabera

ia 287 hizkuntza hitz egiten dira Mexikon.

Fagorren lantegiak: Copreci, Mondragon Assembly,

Onnera.

EHko lankideekin harreman-hizkuntza: Gaztelania

Turkia Biztanleak: 75.627.000

Hizkuntza ofiziala(k): turkiera.

Hizkuntzen berri: herritarren hizkuntzen informazio

oso gutxi dago jasota, baina, telebista publikoak beste

hainbat hizkuntza ere erabiltzen ditu telebista saioe-

tarako: arabiera, bosniera, zirkasiera, kurduera, zaza-

kiera...

Fagorren lantegiak: Copreci, Onnera.

EHko lankideekin harreman-hizkuntza: Ingelesa

nagusiki eta gaztelania ere bai.

Iturria: wikipedia eta www.ethnologue.com

Page 4: Bizi bixi 7 alea

DOLMENEN IBILBIDEA (Karakate-Hirukurutzeta-Karakate)

Oraingoan, antzina Deba eta Urola bailaren arteko igarobidea izan zen lurretan barna joango gara,

Karakatetik Hirukurutzetara garamatzan PR-GI 94 bidean barna. Neolitoan eta Brontze Aroan, giza

taldeek horrelako mendilerroak aukeratzen zituzten hildakoak ehorzteko eta beren lurraldea seina-

latzeko. Elosua-Soraluzeko estazio megalitikoa osatzen duten trikuharriak eta tumuluak ondare ho-

rren zati dira eta gehienak J.M. Barandiaranek aurkitu eta T. Aranzadiren eta E. Egurenen laguntza-

rekin, induskatu zituzten, 1920tik 1922ra bitartean. Zoritxarrez, monumentu gehienak ikerketak hasi

aurretik arpilatuak izan ziren.

Karakateko antenaren ondoan dagoen aparkalekuan hasten den txangoak ez dauka inongo zailta-

sunik. 9 Km inguruko joan-etorriko irteerak Karakatetik Hirukurutzetara garamatza iratze, ote, txilar

eta larrez estalitako gorabehera gutxiko bidezidorrean zehar. Hasi eta 1800 m-tara gure arbasoen

lehen aztarnaren aurrean egongo gara, Gizaburua deituriko tumuluan. Pixka bat aurrerago, 2.100 m,

bidearen ezker aldean, Iruia edo Idoixa trikuharria dagoen lur sailera helduko gara. Gure parean

Atxolin (853m) mendi tontorra ikusten da. Bertan izen bereko trikuharria dago. Bertatik alde batera

zein bestera, Euskal Herriko itsaso zein mendi tontorrez gozatzeko aukera izango dugu. Tontorra

igotzerik nahi ez duenak, badauka eskuma aldetik Atxolin inguratzen duen pagadi txiki batetik sartu eta aldapa txiki bat eta gero Az-

koin tumulu eta Pagobedeinkatuko tumuluetara iristea (3.400 m). Pagobedeinkatu atzean laga eta ezker aldetik doan bidea hartuko

dugu eta, bertan, pagadi bat pasa eta berriki zutik ipini duten Arribiribilletako Menhirrera (lehen trikuharria zela uste zen) iritsiko gara.

Parean Hirukurutzetako tontorra (898 m) dago. Bertaratuta 4.700 m izango ditugu eginak. Bertan gozatu ahal izango ditugun ikuspe-

giak ere, bide guztian bezala, zoragarriak izango dira. Buelta bide berberetik egingo dugu. Bukatzeko, jakin ezazue, Arribiribilletako

Menhirra zutik ipini dela eta, antolatu diren ekintzen artean, bisita gidatuak ere izango direla urriaren 5ean eta 12an. Beraz, animo eta

eman zuen izenak Deba Naturan (695783656) edo Bergarako Turismo Bulegoan (943779128).

Aurreko Kultur Kinielen irabazlea: Nekane Berruezo (Fagor Automation). Saria: bi pertsonentzat afaria.

Lehiaketak aurrera jarraituko du, baina, oraingoan lau aletako kinielak bete beharko dira ondo. Azpikoa duzue

lehenengo kultur kiniela. Erantzunak [email protected] helbidera bidali behar dira edota bakoi-

tzaren kooperatibako euskara koordinatzaileari eman, negua iritsi baino lehen.

Fagor Taldeko KULTUR KINIELA

Alaveseko

entrenatzaile

Arrasate 1 Bolero ezagunaren

egilearen herria

Oion 1

Lasarte X Ziburu X

Ondarru 2 Tutera 2

Aitzur Lehiaketa

Legazpi 1

Aragoiko irla nafarra

Petilla 1

Martzilla X Pitillas X

Bilbo 2 Baigorri 2

Luis Marianoren hilobia

Arrangoitze 1

Judas erretzen dute

Segura 1

Irun X Judimendi X

Iruñea 2 Moreda 2

Biarnoko herri euskalduna

Eskiula 1 Toki-izena duen al-derdi politiko zaha-

rrena

Ea 1

Paue X Aralar X

Altzürükü 2 Amaiur 2 IZEN

AB

IZEN

AK

KO

OP

ERA

TIB

A

HA

RR

EMA

NE-

TAN

JA

RTZ

EKO