Birmoldatze lanak amaitu dira Udal egoitza urratsak …...Lau solairuetako alde komunak egoki-tzea...

12
#GetxoBiziEzazu Doako alea 1533 zb. www.getxo.eus Otsailak 7 >> Otsailak 17 2019 / Nabarmentzekoak > %289,69 gehitu da parte-hartzea, 2020rako parte hartze bidezko aurrekontuen 1. fasean (2. or.) > Goio Gutiérrez Trío-ren rock progresiboa dator Neguko Bidaia kontzertu ziklora (3. or.) > Abian da 2019ko Zurrumurrurik Ez Estrategia soinu instalazio bitxi batekin (4. or.) Zine tailerra. Otsailak 11, astelehena, 18:30ean, Algortako Kultur Etxean, (Villamonte), Sharon Maymon eta Tal Granten “La fiesta de despedida”. Antolatzailea: Enclave Getxo. Antzerkia. Otsailak 17, igandea, 19:00etan, Romo Kultur Etxean, “Monólogos de humor”: ”Sí, hombreeee…” (Sol Maguna) eta “Terapia de grupo” (Gemma Martínez). XIII. Emakumeak Eszenan zirkuitua. 3. Jesusen Bihotzaren Udal Egoitza ego- kitzeko instalakuntza berriak izan dira, egokitzapen lanak amaitu ondoren, pertsonarengan oinarritutako arreta eredua abian jartzeko egindako lehe- nengo urratsa. Lanek guneak egokitzea ekarri dute. Pasa den ekainean hasi zi- ren eta abenduan amaitu ziren, azken xehetasun batzuk falta direla. Lanen kostua 602.664€koa izan da eta eragina izan dute 1.300 metro koadrotan. Eredu horrek erresidentzia etxe bihurtu nahi du, aintzinako egituretatik (hotela- ren antza handiago zueneko) aldenduz, eta bizikidetza unitateetara hurbilduz, etxe baten antzarekin, pertsonalizatuak eta egoiliar bakoitzari ahalik eta gehien egokituta. “Irizpide kliniko eta laguntza irizpideak dituen eredu batetik intimitatea eta norbanako eskubideak errespetatzen dituen eredu batera abiatzea da helburua. Prozesua hau iraultzailea da, sistema zo- rrotz batetik malgutasun handiko siste- mara pasa nahi baita, pertsona bakoitzari egokitutakoa. Autonomia printzipioa eta erresidentzian sartu arte izandako bizitza eredua mantendu eta errespetatu nahi da. Hori guztia lortzeko, lehenengo gauza to- kia egokitzea izan da, eta horregatik egin dira lan hauek, pasa den ekainean hasi zirenak eta orain amaitzen ari direnak”, azaldu du Imanol Landa Alkateak aste honetan egindako bisitan. Prozesuaren hurrengo urratsa izango da egoitzako langileei heziketa berezi- tua eskaintzea. Antolaketa Lau solairuetako alde komunak egoki- tzea izan da lanen helburua. Pisu bakoi- tzean sukalde txiki bat (labe/mikrouhin, sukalde eta garbigailuarekin) eta jan- tokia jarri dira, bertako egoiliarrentzat. Asmoa izan da gune horiek erosoago eta intimoago bihurtzea, egoiliarrak bere as- tia gozatu ahal izateko, bakarrik edo bere bisitek lagunduta, era pribatuagoan, su- kaldean aritu ere ahal izango dira eta eguneroko zeregin errazak egin ere, ho- rietako batzuk gainera helburu terapeu- tikoekin, bisitariek beren jardueran ere parte hartu ahal izango dutelarik. Une honetan Erresidentziak 96 egoiliar ditu, menpekotasun egoera desberdine- koak. Lanak solairuak berrantolatzeko izan dira, horrela geratuz: lehenengo solairua psikogeriatriarako (2 eta 3 mai- lakoak) eta bigarrenean sendagilearen, farmazia, erizainen, psikologia, erabi- lera anitzeko aretoa, Etxebizitza Komu- nitarioa (menpekotasunaren lehenen- go graduko 14 tokirekin) eta Eguneko Arreta Zerbitzua (iaz irekia eta bere 12 plazarekin beteta). Hirugarren eta lau- garren solairuak menpekotasunaren 2 eta 3 gradukoentzat dira. “Lanen ondo- rioz, aipatutako Etxebizitza Komunitarioa laster abian jarri ahal izango da, 14 plaze- kin, gela indibidualetan, 2015eko Gizarte Zerbitzuen Zorroak udalerrirako aurreikus- ten duena betez”, azaldu du Elena Coria zinegotzi arduradunak. Babespeko aparkamenduekin batera, beste egitura bat izango da berri hau mendekotasuneko lehenengo maila du- tenentzat. Etxebizitza Komunitarioan sartu ahal izateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute pertsona interesatuek. Hori iragarriko da nola eta noiz egin. Mendekotasunaren bi- garren eta hirugarren maila dutenak Foru Aldundiaren bidez sartuko dira, erakunde horrekin dagoen hitzarme- nari esker. Gainera, erresidentziak hurrengo zer- bitzu hauek ditu: erizaina, sendagilea, gizarte-lana, estimulazio kognitiboa, gimnasia, ile-apaindegia, podologia, fisioterapeuta, erlijioso eta gizarte-kul- turala, kafetegian arratsaldeetan ego- ten diren hainbat jarduerarekin batera. Erresidentziarako garrantzitsua ere izango da aurreikusitako bi igogailuak martxan jartzea. Horiek Aiboako metro geltokia eta Neguri-Algortako goialdea (Jesusen Bihotza Udal Zaharren egoi- tza eta Miguel Beascoa eta Konporte kaleak) lotuko dituzte. Lanak aste ho- netan hastea espero da eta igogailuak datorren udan erabili ahal izatea. Urtarrileko udalbatzak Eusko Jaurla- ritzarekin lurzoruen trukaketa egitea onetsi du, udal gobernuaren (EAJ/ PNV eta PSE-EE) eta PPren aldeko botoekin eta GUK, EH Bildu eta Ciu- dadanosen abstentzioekin. Horrek ahalbidetuko du Sarrikobason 64 etxebizitza sozial (gutxienez 25 urtez alokairuan egongo direnak) eta Ve- nancion babes ofizialeko 54 etxebizi- tza (erosketa araubidean) eraikitzea, bai eta etxebizitza libreak ere. Bi jarduketa horiek udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko trukearen emai- tza izango dira. Hala, lehenengoak bi- garrenari hiru orube (bat Maidaganen eta bi Venancion) lagako dizkio aipa- tutako etxebizitzak eraikitzeko, gaur egun Romoko Santa Eugeniako jolas- guneak eta aparkalekuak okupatzen duten azaleraren truke. Getxon babes ofizialeko etxebizitzen eskaera 4.443 etxebizitzakoa da gaur egun; hau da, duela hilabete gutxi baino 500 gehiago dira. “Horrek argi erakusten du herritarren esku etxebizi- tzarako sarbidea izateko aukera gehiago jartzen jarraitu behar dugula”, adierazi du Hirigintza zinegotzia den Joseba Arregik. (Osoko bilkurari buruzko informazio gehiago 2. orrialdean) Udal egoitza urratsak ematen ari da pertsonarengan oinarritutako arreta eredua abian jartzeko Venancion eta Sarrikobason babes ofizialeko 118 etxebizitza egiteko lurzoruen trukaketa onetsi da Birmoldatze lanak amaitu dira Aurrekontuak 2019 (2. or.)

Transcript of Birmoldatze lanak amaitu dira Udal egoitza urratsak …...Lau solairuetako alde komunak egoki-tzea...

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

1533 zb. www.getxo.eus

Otsailak 7 >> Otsailak 17

2019

/ Nabarmentzekoak> %289,69 gehitu da parte-hartzea, 2020rako parte

hartze bidezko aurrekontuen 1. fasean (2. or.)

> Goio Gutiérrez Trío-ren rock progresiboa dator Neguko Bidaia kontzertu ziklora (3. or.)

> Abian da 2019ko Zurrumurrurik Ez Estrategia soinu instalazio bitxi batekin (4. or.)

Zine tailerra. Otsailak 11, astelehena, 18:30ean, Algortako Kultur Etxean, (Villamonte), Sharon Maymon eta Tal Granten “La fiesta de despedida”. Antolatzailea: Enclave Getxo.

Antzerkia. Otsailak 17, igandea, 19:00etan, Romo Kultur Etxean, “Monólogos de humor”: ”Sí, hombreeee…” (Sol Maguna) eta “Terapia de grupo” (Gemma Martínez). XIII. Emakumeak Eszenan zirkuitua. 3€.

Jesusen Bihotzaren Udal Egoitza ego-kitzeko instalakuntza berriak izan dira, egokitzapen lanak amaitu ondoren, pertsonarengan oinarritutako arreta eredua abian jartzeko egindako lehe-nengo urratsa. Lanek guneak egokitzea ekarri dute. Pasa den ekainean hasi zi-ren eta abenduan amaitu ziren, azken xehetasun batzuk falta direla. Lanen kostua 602.664€koa izan da eta eragina izan dute 1.300 metro koadrotan.Eredu horrek erresidentzia etxe bihurtu nahi du, aintzinako egituretatik (hotela-ren antza handiago zueneko) aldenduz, eta bizikidetza unitateetara hurbilduz, etxe baten antzarekin, pertsonalizatuak eta egoiliar bakoitzari ahalik eta gehien egokituta. “Irizpide kliniko eta laguntza irizpideak dituen eredu batetik intimitatea eta norbanako eskubideak errespetatzen dituen eredu batera abiatzea da helburua. Prozesua hau iraultzailea da, sistema zo-rrotz batetik malgutasun handiko siste-mara pasa nahi baita, pertsona bakoitzari egokitutakoa. Autonomia printzipioa eta erresidentzian sartu arte izandako bizitza eredua mantendu eta errespetatu nahi da. Hori guztia lortzeko, lehenengo gauza to-kia egokitzea izan da, eta horregatik egin dira lan hauek, pasa den ekainean hasi zirenak eta orain amaitzen ari direnak”, azaldu du Imanol Landa Alkateak aste honetan egindako bisitan. Prozesuaren hurrengo urratsa izango da egoitzako langileei heziketa berezi-tua eskaintzea.

Antolaketa Lau solairuetako alde komunak egoki-tzea izan da lanen helburua. Pisu bakoi-tzean sukalde txiki bat (labe/mikrouhin, sukalde eta garbigailuarekin) eta jan-tokia jarri dira, bertako egoiliarrentzat.

Asmoa izan da gune horiek erosoago eta intimoago bihurtzea, egoiliarrak bere as-tia gozatu ahal izateko, bakarrik edo bere bisitek lagunduta, era pribatuagoan, su-kaldean aritu ere ahal izango dira eta eguneroko zeregin errazak egin ere, ho-rietako batzuk gainera helburu terapeu-

tikoekin, bisitariek beren jardueran ere parte hartu ahal izango dutelarik. Une honetan Erresidentziak 96 egoiliar ditu, menpekotasun egoera desberdine-koak. Lanak solairuak berrantolatzeko izan dira, horrela geratuz: lehenengo solairua psikogeriatriarako (2 eta 3 mai-

lakoak) eta bigarrenean sendagilearen, farmazia, erizainen, psikologia, erabi-lera anitzeko aretoa, Etxebizitza Komu-nitarioa (menpekotasunaren lehenen-go graduko 14 tokirekin) eta Eguneko Arreta Zerbitzua (iaz irekia eta bere 12 plazarekin beteta). Hirugarren eta lau-garren solairuak menpekotasunaren 2 eta 3 gradukoentzat dira. “Lanen ondo-rioz, aipatutako Etxebizitza Komunitarioa laster abian jarri ahal izango da, 14 plaze-kin, gela indibidualetan, 2015eko Gizarte Zerbitzuen Zorroak udalerrirako aurreikus-ten duena betez”, azaldu du Elena Coria zinegotzi arduradunak. Babespeko aparkamenduekin batera, beste egitura bat izango da berri hau mendekotasuneko lehenengo maila du-tenentzat. Etxebizitza Komunitarioan sartu ahal izateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute pertsona interesatuek. Hori iragarriko da nola eta noiz egin. Mendekotasunaren bi-garren eta hirugarren maila dutenak Foru Aldundiaren bidez sartuko dira, erakunde horrekin dagoen hitzarme-nari esker. Gainera, erresidentziak hurrengo zer-bitzu hauek ditu: erizaina, sendagilea, gizarte-lana, estimulazio kognitiboa, gimnasia, ile-apaindegia, podologia, fisioterapeuta, erlijioso eta gizarte-kul-turala, kafetegian arratsaldeetan ego-ten diren hainbat jarduerarekin batera. Erresidentziarako garrantzitsua ere izango da aurreikusitako bi igogailuak martxan jartzea. Horiek Aiboako metro

geltokia eta Neguri-Algortako goialdea (Jesusen Bihotza Udal Zaharren egoi-tza eta Miguel Beascoa eta Konporte kaleak) lotuko dituzte. Lanak aste ho-netan hastea espero da eta igogailuak datorren udan erabili ahal izatea.

Urtarrileko udalbatzak Eusko Jaurla-ritzarekin lurzoruen trukaketa egitea onetsi du, udal gobernuaren (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta PPren aldeko botoekin eta GUK, EH Bildu eta Ciu-dadanosen abstentzioekin. Horrek ahalbidetuko du Sarrikobason 64 etxebizitza sozial (gutxienez 25 urtez

alokairuan egongo direnak) eta Ve-nancion babes ofizialeko 54 etxebizi-tza (erosketa araubidean) eraikitzea, bai eta etxebizitza libreak ere. Bi jarduketa horiek udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko trukearen emai-tza izango dira. Hala, lehenengoak bi-garrenari hiru orube (bat Maidaganen

eta bi Venancion) lagako dizkio aipa-tutako etxebizitzak eraikitzeko, gaur egun Romoko Santa Eugeniako jolas-guneak eta aparkalekuak okupatzen duten azaleraren truke.Getxon babes ofizialeko etxebizitzen eskaera 4.443 etxebizitzakoa da gaur egun; hau da, duela hilabete gutxi

baino 500 gehiago dira. “Horrek argi erakusten du herritarren esku etxebizi-tzarako sarbidea izateko aukera gehiago jartzen jarraitu behar dugula”, adierazi du Hirigintza zinegotzia den Joseba Arregik.(Osoko bilkurari buruzko informazio gehiago 2. orrialdean)

Udal egoitza urratsak ematen ari da pertsonarengan oinarritutako arreta eredua abian jartzeko

Venancion eta Sarrikobason babes ofizialeko 118 etxebizitza egiteko lurzoruen trukaketa onetsi da

Birmoldatze lanak amaitu dira

Aurrekontuak 2019 (2. or.)

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.

LANPOLTSA SALEROSKETAGALDUTAKOAK

Udaleko zenbait ordezkari politikorekin eta beste herritar batzuekin batera egin zen aurreko larunbatean, hilak 2, Gerra Zibilaren, lehenagoko gatazka zibilen eta frankismoaren biktimen aldeko omenaldia. Galeako pasealekuan dagoen Oroimenaren liburua eskulturaren ondoan egin zen ekitaldia, bede-ratzigarren urtez, adiskidetasuna eta elkartasuna helburu. Lau txistularik Agur Jaunak jo eta minutu bateko isilunea gorde ondoren, lore-eskaintza egin zen eskulturaren aurrean.

Gerra Zibilaren, lehenagoko gatazka zibilen eta frankismoaren biktimen

aldeko omenaldia- Neska euskalduna prest dago

adinekoak zaintzeko eta/edo arropa lisatzeko. Esperientzia-duna eta txostenekin. Arratsal-dez. Tel.: 635 806 619.

- Neska arduratsua lan bila da-bil pertsona nagusiak zaintzen, garbiketa lanak egiten…orduka, edo etxean bizitzen. Tel.: 631 70 45 26.

- Salgai obrako bi konketa (be-rriak), prezio onean. Tel: 94 612 91 48.

- Lan bila nabil etxean garbitzen edo umeak zaintzen, orduka. Tel.: 642 43 28 39.

OTSAILAK 7 OSTEGUNA Getxon zuzenean. Algortako The Piper´s Irish Puben, 20:00etan, Mississippi Queen & The Wet Dogs taldearen kontzertua (soula). Sarre-ra dohainik. Gizatiar. Romo-Areetako Ema-kumeen elkarte sozio-kulturala.Hitzaldia: “Berdintasuna eta Kons-tituzioa”. Hizlaria: Adela Asua (Zu-zenbide Penaleko katedraduna EHUn eta Konstituzio Auzitegiko presidenteorde ohia). 18:15ean San José Obrero parrokiako areto nagusian.

OTSAILAK 8 OSTIRALA Erakusketa. Algortako Kultur Etxean, “Frágil” (beira eskultura), Paula Ruibalen eskutik. Hilaren 27ra arte.Kontularien kluba. Algortako Kul-tur Etxean, 19:00etan, ipuin-konta-lari izan edo entzun nahi duten na-gusiez osatutako taldearen saioa. Sarrera dohainik.Cinema Paradiso. Andrés Isasi Musika Eskolan, 21:00etan, ja-torrizko bertsioan azpidatziekin, “Girl” filmaren proiekzio eta fo-ruma. Zuzendaria: Lukas Dhont. Hizkuntzak: nederlandera eta fran-tsesa. 16 urtetik gorakoentzat. Sa-rrera: 3,50€.

OTSAILAK 9 LARUNBATAXI. Neguko Bidaia zikloa. Aree-tako Andrés Isasi Musika Eskolan, 19:30ean, Goio Gutiérrez Trio tal-dearen kontzertua (rock progresi-boa). Sarrera: 5€ (eskolako ikas-leentzat 3€). Ingurumen Aretoa. Familientzako “Escape Room-a: Zaborreta Dok-torea”. 10:15etik 12:15era. Beha-rrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Informazio gehiago: 688 88 35 96 eta http://www.inguru-menaretoagetxo.eus/?lang=eu. Liburu aurkezpena. Fadurako eki-taldi-aretoan, 19:30ean, “Tratando de tiburones con Karlos Simón”, Alfonso Mateo-Sagastak idatzitako liburuaren aurkezpena eta hitzal-dia. Antolatzaile: Divertek eta Ma-refondum. Sarrera dohainik.

OTSAILAK 10 IGANDEA Haur zinea. 17:00etan, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, “Itsa-sontziak”. Euskaraz. Adin guztien-tzat. Sarrera: 2,50€. Ingurumen Aretoa. Txiki tailerrak: “Zientzialari bihurtu zaitez!” 6-14 urte bitartean. 10:30etik 13:30era. Informazio gehiago: 688 88 35 96 eta http://www.ingurumenare-toagetxo.eus/?lang=eu.

Belaontzi estropadak. Kirol Portu-ko Orzaren eskutik.

OTSAILAK 11 ASTELEHENAZine tailerra. 18:30ean, Algortako Kultur Etxean (Villamonte), Sharon Maymon eta Tal Granten “La fiesta de despedida”. Antolatzailea: Enc-lave Getxo.Hitzaldia. 19:00etan Romoko Kultur Etxean, “Para qué sirve la democracia (Si es que sirve para algo)”. Hizlaria: Pablo Ibarra Güel (abokatu laboralista eta frankis-moan preso politikoena eta UPV/EHUko Zientzia Politikoen Saileko katedraduna). Antolatzailea: Sinope Kultur Elkartea. https://sinope-blog.wordpress.com

OTSAILAK 14 OSTEGUNA Getxon zuzenean. Areetako El Co-mercio tabernan, 20:00etan, Willie Endayaren kontzertua (bluesa). Sa-rrera dohainik. Gizatiar. Romo-Areetako Emaku-meen elkarte sozio-kulturala. Erru-maniako bidaiaren aurkezpena, 17:00etan, San José Obrero pa-rrokiako areto nagusian. 18:15ean, Ipuin-kontalaria. Gaia: “Haria gal-du gabe”, Anabel Murorekin.

OTSAILAK 15 OSTIRALAZine kluba. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 21:00etan, Isaki Lacuestaren “Entre dos aguas” pelikularen proiekzioa eta foruma. Sarrera: 3,50€

OTSAILAK 16 LARUNBATAXI. Neguko Bidaia zikloa. Aree-tako Andrés Isasi Musika Eskolan, 19:30ean, Aurkene Núñez & Marco Borge taldearen kontzertua (abesti latinoamerikarra). Sarrera: 5€ (es-kolako ikasleentzat 3€). Ingurumen Aretoa. Familientzako ibilbide gidatua, Galetatik Azkorri-raino: “Gure kostaldeko hegaztiak”, Betsaideren eskutik (SEO/BirdLi-fe). Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. 10:30etik 13:30era. Informazio gehiago: 688 88 35 96 eta http://www.ingurumenare-toagetxo.eus/?lang=eu.

OTSAILAK 17 IGANDEA Haur zinea. 17:00etan, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, “La pequeña bruja”. Adin guztientzat. Sarrera: 2,50€. Antzerkia. Romo Kultur Etxean, 19:00etan, “Monólogos de humor”: Sol Maguna, ”Sí, hombreeee…” eta Gemma Martínez, “Terapia de grupo”. XIII. Emakumeak Eszenan zirkuitua. Sarrera: 3€.Ingurumen Aretoa. Txiki tailerrak: “Egin ezazu arrainontzi bat!” 6-14 urte bitartean. 10:30etik 13:30era. Informazio gehiago: 688 88 35 96 eta http://www.ingurumenare-toagetxo.eus/?lang=eu. Mendi irteera. San Vicente (Hornijo mendia, Kantabria). Antolatzailea: Etorkizuna Mendi Taldea. Informa-zioa eta izena emateko: [email protected] eta 606 63 71 28 (whatsapp).

Udalbatzak hasieran onetsi zuen Udal Araudi Organikoa-ren (UAO) aldaketa partzia-la eta erakunde autonomoen (Kultur Etxea, Andrés Isasi Musika Eskola, Getxo Kirolak eta Jesusen Bihotzaren Udal Egoitza) estatutuen aldaketa, herritarren parte-hartzea txer-tatu ahal izateko asmoz. Hasieran udal talde guztiek eta geroago gehienek (EAJk eta

Getxoko herritarrek 460 galde-sorta eman dituzte 2020ko par-te-hartze bidezko aurrekontuen lehenengo fasean, eta haietatik 444 dira baliozkoak. Parte hartu duten pertsonek, guztira, 1.021 ekarpen aurkeztu dituzte, aurten aurkeztu diren 262ren aldean; ho-rrek %289,69ko hazkundea dakar. Udal arlo eta erakunde autonomo ia guztiak barruan hartzen dituzte ekarpenek. Parte-hartzaileen ba-tez besteko adina: 60 urte. Azpimarratzekoa da galde-sorten %51 emakumezkoek aurkeztu dituztela eta %45 gizonezkoek. Parte hartzeko bideei dagokienez, galde-sortetatik 238 Andra Mari eta Fadurako kiroldegietan jarri-tako hautestontzietan eta Algor-tako, Bidezabaleko eta Areetako metro geltokietako sarreretan eta HABetan jarritako postontzietan utzi dira. Beste 158 bide telema-tikoetatik (webgunea eta posta elektronikoa) aurkeztu dira, eta 64 galdesorta informazio-partaide-tzarako karpetan entregatu ziren.Aurkeztutako proposamenei dagokienez, honako arlo hauen eskumenekoak dira: Hirigin-tza (%57,6); Ingurumena (%12); Lehendakaritza eta Herritarren

Segurtasuna (%8,6); Kultura, Eus-kara eta Gazteria (%8); Getxo Ki-rolak (%3,1); Gizarte Zerbitzuak eta Esku-hartze Komunitarioa (%2,9); Ogasuna, ekonomia susta-pena eta giza baliabideak (%1,6); Musika Eskola (%1,2); Komuni-kazioa, herritarrentzako arreta eta gardentasuna (%0,8); eta bestela-ko proposamen batzuk (%4,1).Egindako berrikuspenaren eta sailkapenaren ondoren, udal zerbitzu teknikoek proposamen baliozkoen bideragarritasun tek-niko eta ekonomikoa aztertuko dute. Hautatzen diren proiek-tuen zerrenda egingo da gero, parte hartzezko aurrekontuen bigarren fasean sar daitezen, Getxoko bizilagunek haiek lehe-nesteari begira. Azkenik, hauta-tutako proiektuak 2020rako udal aurrekontuaren proiektuari batu-ko zaizkio.

UAOren eta udal erakunde autonomoen estatutuen aldaketa, herritarren parte-hartzea

txertatzeko

%289,69 gehitu da parte-hartzea, 2020rako parte-hartze bidezko

aurrekontuen 1. fasean

1.021 ekarpen aurkeztu dira

PSE-EEk osatutako gobernuak, PPk eta Ciudadanosek) osatu-tako lantaldeak lortutako ados-tasunaren emaitza da aldaketa. GUKek eta EH Bilduk 2016ko urrian utzi zuten taldea. Era-kunde autonomoen estatutuen eta Udal Araudi Organikoaren aldaketa babestu duten alder-diek honako hau azpimarratu zuten: “Lau alderdiren arteko akordioetara iristeko borondatea

eta hiru urtean zehar testu ko-mun bat lortzeko egindako lana. Prozesuan zehar guztiok eman behar izan dugu amore zenbait puntutan, negoziazio guztietan gertatzen den moduan. Funtsezko aldaketa da; izan ere, erakunde au-tonomoen artezkaritza-kontseiluak eta informazio-batzordeak herrita-rrei irekitzen dizkie, bai eta osoko bilkuretan mozioak aurkezteko aukera ere”. Osoko zuzenketa bat aurkeztu zuten GUKek eta EH Bilduk, aldiz, honako hau uste zuten: “Onetsitako aldake-tak partzialak dira, ez dira behar bestekoak eta ez dute herritarren parte-hartzea bultzatzen, murriz-tu baizik. Alderdiei ere eztabaida mugatzen die. Gutxienekoak bai-no jasotzen ez dituen akordioa da, eta artezkaritza-kontseiluetan eta osoko bilkuretan (besteak bes-te) parte-hartzeko eredua zaharra da. Hala, ez ditu garatu nahi izan Euskadiko Toki Erakundeei bu-ruzko Legeak eskaintzen dituen aukera guztiak, eta herritarren-tzako itxita egon den lantalde ba-tek egin du”. Orain 30 eguneko epea (gutxie-nez) irekiko da iradokizunak eta erreklamazioak aurkezte-ko eta, hala badagokio, horien ebazpenak, behin betiko onetsi ahal izateko. Aurreikusten da aldaketa hurrengo legegintzal-diaren hasieran sartuko dela indarrean.

Onetsitako mozioakOsoko Bilkurak hiru mozio onetsi zituen, testigantza izae-rarekin:*Lehenengoa, PPk proposa-tu zuen. Horren bidez, eskatu zuen berehala hasteko Altube kalean, Arrigunaga inguruan, bi edo hiru arrapala mekaniko jartzeko aurretiazko azterketak. *EH-Bilduk aurkeztutako bi-garren mozioak, eta Gobernu Taldeak transakzionatua izan zenak, eskatu zuen HMIP, Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren helburuekin bat egi-ten, Algortako etorbidea iker-tzen duen azterketa egiteko, aintzinako gasolindegitik uda-letxeraino arteko tartea, espa-loi errazak eta bidegorri bat, eta baita ibilgailuentzako bide bat ere edukitze aldera. Eta emaitzak eta bideragarritasuna kontuan hartuta, partaidetza bidezko prozesua jarriko da abian auzokideen ekarpenak jasotzeko. *Hirugarrena, Ciudadanos-Herritarrak-en mozio bat, Gobernu Taldeak ere transak-zionatua, onartu zen Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari ASAP eta hutsik dauden etxebizitzak alokatze-ko den Bizigune programak sustatzeko neurriak hartzea es-katzeko eta Udalak aipatutako programetan etxebizitzak ego-kitzeko laguntzen jatorria eta bideragarritasuna ikertzeko.

KIROLAK

“Nire gorputza nire erabakia, hemen zein hegoaldean” bineten lehiaketaren sariak emanda

Goio Gutiérrez Trío-ren rock progresiboa dator Neguko Bidaia kontzertu ziklora

Beirazko eskultura hauskorra

Nire gorputza nire erabakia, hemen zein hegoaldean bineten lehiaketaren sariak Edurne Rivas Salcedorentzat eta María Casanueva Lópezentzat izan dira. Udalak eta Medicus Mun-di Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatutako lehiaketa da. Horren helburua izan da emaku-meek munduan duten errealitatea erakustea eta haiek jasaten dituzten indarkeriak salatzea. Edurne Rivasek Emakume saria jaso du Moda también habla izeneko bine-tak emakumeen moten aniztasuna erakusten duelako, estereotipoe-

Jon Míguez eta Violeta González, munduko eta estatuko tituluak boxeoanBi boxeolari dira munduko eta estatu-ko txapeldun berriak, norbere katego-rian.Jon Míguezek, 22 urtekoa eta Ge-txon jaioa baino adopzioz kastroarra, Munduko WBC junior titulua esku-ratu zuen, welter pisuan, aurreko la-runbatean Bilboko Bizkaia frontoian antolatu zen Winter on Fire IV gau-emanaldian. Gerriko bat lortzeko bere aurreneko erronkan, Míguezek Vasyl Kurasov ukraniarrari irabazio zion, 10 roundeko borrokaldian. Garaipen oso landua izan zen boxeolari ukraniar go-

gorraren aurka lortutakoa, titulua ez baitzen erabaki azken roundera arte. Aurreko borrokaldi guztietan ere ga-raile atera da, horietako 5 KOz.Gau-emanaldi berean, Getxon bizi den boxeolari oviedoarrak, Violeta Gonzá-lez, 36 urtekoa, Espainiako txapelaz jabetu zen, oilar pisuan. Davinia Pérez kanariarra KO teknikoz menperatu zuen zortzigarren eta azken roundean, arerioa lurrera bota zuen kontra bat jota.Bi boxeolari txapeldunak MGZ enpre-sa bilbotarreko kideak dira.

Patin-hockeya: Jolasetak hartuko du Ipar Ligako Final Four igoera fasea

Asteburu honetan jakingo da patin-hockeyko lehen maila nazionalera igo-tzeko fasea jokatuko duten bi taldeen izena. Jolasetako Pepín López pabi-lioiak hartuko du Final Four lauko final berritzailea. Bertan erabakiko da nor den Ipar Ligako talde irabazlea eta liga horretako zein bi ordezkarik joka-tuko duten maila nazionalera igotzeko fasea. A multzoan, Jolaseta da garaitu gabeko liderra.

Partidak larunbatean, hilaren 9an, ha-siko dira, 10:30ean. Lehenengoa Jola-seta A-Gurutzeta izango da; 12:30ean, Iruña-Loiola Indautxu. Arratsaldean, 17:00etan, Jolasetak Loiolaren aurka jokatuko du eta 19:00etan, Iruñak Gu-rutzetaren aurka. Igandean, hilak 10, 10:30ean, Loiola Indautu-Gurutzeta jokatuko da eta 12:30ean, Liga irabazi eta igotzeko faborito nagusiak borro-katuko dira, Iruña eta Jolaseta.

Algortako Kultur Etxean, Paula Ruiba-len Frágil goiburuko erakusketa egingo da otsailaren 8tik 27ra; beiraz egindako eskultura. Egilearen arabera, erakusketa bisitatuko dutenek “barne sentimenduak ikusiko dituzte, bolumenez irudikatuak”.Beira era artistikoan lantzen du duela 20 urtez geroztik eta, besteak beste, Bilboko Espainiako Bankuko kupularen zaharbe-rritzean parte hartu du, Bizkaiko beirateak. Argiaren jabetza erakusketan komisario-lanak egin ditu Bizkaiko Foru Aldundia-rentzat, Bilboko Beirateak liburua ondu du eta beirate horiek ezagutzeko bisita gida-tuak ere antolatu ditu.

Goio Gutiérrez Trío hirukote bilbo-tarrak rock, jazz eta musika klasikoz osatutako “koktel xarmagarria” eskai-niko du larunbat honetan, otsailak 9, 19:30ean, Areetako Andrés Isasi Mu-sika Eskolan, XI. Neguko Bidaia kon-tzertu zikloaren barruan. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da (musika zentro horretako ikasleek, berriz, 3€ ordaindu beharko dute). Goio Gutiérrez berak, Ricardo Cante-rak eta Dabid Martínek osatzen duten hirukoteak zortzi urte baino gehiago daramatza jotzen, eta lau disko graba-tu ditu denboraldi horretan.Goio Gutiérrez (pianoa, Hammond organoa, teklatuak eta hirukotearen gaien konpositorea), El Consorcio edo Bilboko Udal Banda bezalako taldee-kin aritu da elkarlanean. Gaur egun, piano, teklatu eta harmonia irakaslea da Bilbaomusikan, Bilboko Udal Mu-sika Eskolan.Ricardo Cantera (bateria) bestalde, hainbat musika taldeetan aritu da,

hala nola Fito & Fitipaldis eta 16 Vál-vulas-en, baita elkarte klasikoekin ere, adibidez, Bilboko Orkestra Sinfoni-koarekin. Egun, bateria eta perkusio irakaslea da Erandioko Udal Musika Eskolan.

Azkenik, Dabid Martín (baxu elek-trikoa) hainbat jazz eta rock taldetan ibilia da, hala nola Gintonic eta Bilbo-billies taldeetan. Baxu eta kontrabaxu irakaslea da Arrasate Musikal eta Al-boka (Erandio) eskoletan.

tan erori gabe eta moda erabiltzen duelako emakumeenganako indar-keriak salatzeko eta gaitzesteko. Bestalde, María Casanuevak jaso du Epaimahaiaren saria Cerradura-Duda Clara Dos izenekoarekin, ma-txismoaren eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako salaketa bi-daltzeko mezu sinbolikoa ematen duelako, hizkuntza mota positiboa-rekin, emakumeen biktimizazioan erori gabe. Saridunek 150 euroko bono bana jaso dute, Getxoko saltokietan gas-tatzeko.

Irantzu Uriarte Garapen Lankidetzarako zinegotzia, Sonia Arroyo (María Casanueva ordezkatuz), Edurne Rivas eta Naroa Ciordia Medicus Mundiko kidea.

Marítimo Klubaren 1. Trofeo Sozialean erabakiko dira urteko lehen irabazleak

Larunbat honetan, hilak 9, ezagutuko dira Marítimo del Abra-R.S.C. elkartea-ren bela egutegiko aurreneko probako irabazleak, Regata, Crucero eta J 80 kla-seetan. Lehenengo Trofeo Sozial honeta-ko hirugarren eta azken saioa larunbat eguerdian egingo da Abrako uretan; eta hori amaitutakoan jakingo dira urteko lehen belaontzi txapeldunen izenak.1. Sariketa Sozialeko jardunaldi eraba-kiorrari begira, honako hauek dira lide-rrak: Jon Garairen Mingus, Regata kla-sean; Miguel Arriolaren Rooster, Crucero

1-ean; Juan Carlos Estefaníaren Kohen, Crucero 2-an; eta Alfonso Churrucaren Alpega, J 80 klasean.

2018ko amaieran Ama Mesedeetako eliz ondoko umeentzako jolaslekua berriztu ondoren, orain beste biren txanda izango da: Romoko Santa Eugenia kalekoarena (Alonso eta Urkizu kaleetako kantoien artean dagoena) eta Areetako Gobela, San-

ta Ana eta Novia Salcedo kaleen ar-tean dagoenarena. Bi jolaslekuak be-rritzeko lanak, 2018ko Partaidetza Bidezko Aurrekontuetan herritarrek egindako eskaeren emaitza dira.Lanak aste honetan hasi dira egiten. Aipatutako aldean jolasteko dauden

elementu guztiak kendu eta berriak ipiniko dira eta jolas-eremu osoko zoladura indargetzailea zaharbe-rrituko da. Lanak 32.000€ inguruko zenbatekoan esleitu dira eta 2 edo 3 asteetan amaitzea aurreikusten da, eguraldiak horrela baimentzen

badu. Lan hauek Areetako hainbat jolasle-ku berritzeko planaren barruan sar-tzen dira, beren antzinatasunagatik eta egoeragatik zaharkituta geratu direnez zaharberritzea behar dute-lako.

Bi jolaslekuren berriztatzea, Romon eta Santa Anan

2019ko Zurrumurrurik Ez Estrategiaren sinboloa loroak izaten segituko du eta horregatik, gaurtik eta 15 egunez, Villamonteko Kultur Etxearen sarreran izango den soinu instalazioaren ( “loro gunea”) protagonista izango da. Ondoren Areeta-ko geltokian jarriko da, Metro Bilbaoren laguntzari esker, eta baliteke udalerriko beste toki batzuetan ere habia ipintzea. Horretan, 30 minutuero, hiru lororen arteko hiru elkarrizketa (euskaraz eta gazteleraz) entzun ahal izango dira. Soinu instala-zioaren ondoan kartel bat egongo da, zurrumurruak entzun direnen oharrarekin eta baita Zurrumurrurik Ez estrategiari buruzko informazioa (webgunea/gizar-te sareak/informazio foiletoak) lortzeko egin beharrekoari buruzkoarekin ere. (Informazio gehiago barruko gehigarrian).

Abian da 2019ko Zurrumurrurik Ez Estrategia soinu instalazio bitxi batekin

Azken urteotan, diskurtso populistek eta xenofoboek indarra hartu dute, eta, ondorioz, gutxiengoekiko, migratzaileekiko, errefuxia-tuekiko edo aniztasun kulturalarekiko aurreiritziak areagotu egin dira. Zurrumurru eta albiste faltsuak gero eta ugariagoak dira, eta herritarren kontsumorako prest daude. Zurrumurruen aurkako jarrera hartuta, herritarrek ariketa kritiko bat egiten dute, zurrumurrua bilatu, alderatu eta salatzeko.

Hona hemen 2019rako gure plana. Zurea ere izatea gustatuko litzaiguke.

NEWS

Gizartea sentsibilizatzeko estrategia bat da. Diskriminazioa prebenitzea, bizikidetza hobetzea eta aniztasun kulturalaren onurak aprobetxatzea du xede, modu horretan, herritar guztien pertzepzioak, jarrerak eta jokabideak aldatzea sustatzeko.

Estrategia horren helburua hau da: immigrazioaren, babeslekuen eta kultura-aniztasunaren aurka sortzen diren zurrumurru, estereotipo negatibo, aurreiritzi eta albiste faltsuen ondorioei aurre egitea. Zergatik? Traba handia direlako kultura aniztasunean oinarritu-tako gizarte batean elkarren arteko harremana eta bizikidetza eskuratu ahal izateko. Jarrera xenofoboaren eta diskriminatzailearen haztegi dira.

Getxo, hain zuzen ere, kulturarteko udal-politikan koka-tuta dago; politika hori udalak sustatzen du hainbat pertsonak eta erakundek osatutako sare baten laguntzarekin.

Estrategia hori ZAS! Zurrumurruen Aurkako Euskal Sarearen baitan dago, eta ekimenera geroz eta gehiago atxikitzen ari diren estatuko eta Europako hiriekin lotura du, ANTIRUMOURS GLOBAL proiektuaren bidez.

Herritarrak, banaka nahiz erakundeetako ordezkari gisa (erakunde sozialak, kulturalak, kiroletakoak, politikoak, erlijiosoak...), inplikatu eta trebatzea, zurrumurruen aurkako agenteen sare bat sortzeko.

Pentsamolde kritikoa sustatzea eta estereotipo, aurrei-ritzi eta zurrumurru faltsuen ondorio negatiboei buruz sentsibilizatzea; horretarako, aniztasunaren inguruko kontakizun negatiboak zalantzan jarriko dira eta ekintza berritzaileak eta parte-hartzaileak inplementatuko dira.

Agenda politikoan eta sozialean eragitea, hartara, aurreiritziak murriztea eta diskriminazioa prebenitzea gizartearentzat oso helburu kolektibo garrantzitsua dela onartzeko.

Doako aleaZENBAKI BEREZIA

www.getxo.eus/[email protected] 2019

ABIAN DA 2019KO zurrumurrurik EZ ESTRATEGIA

Zer da Zurrumurrurik EZ estrategia?

Zeintzuk dira helburuak?

Loroa erbia delakoan?

Zurrumurruen aurkako egunerokoan baliatzeko prestakuntza, informazioa eta gaitasunak.Egunak: martxoaren 26tik apirilaren 11ra arte. Ordutegia: 19:00-21:00 Tokia: Romo Kultur Etxea - RKE (Santa Eugenia plaza, Areetako metro-geltokia)Izen-ematea: www.getxo.eus/antirumoresHerritarren Arretarako BulegoakLehentasuna: Getxon bizi edo lan egiten duten pertsonak.Haurtzaindegi-zerbitzua (gutxienez, bi egun lehenago eskatu behar da)

Zurrumurruen aurkako gazteen ekintza-talde bat sortzeko lanean ari gara. Eta dagoeneko talde eragile aparta daukagu.

Zeregin horri ekiteko Getxoko AISIBIZIA elkartearen laguntza jaso dugu. Irailean zurrumurruen aurkako laugarren gazte topaketa egingo dugu

Zurrumurruen aurkako agenteek identifikatutako gaiak aztertuko dira, patxadaz eta sakonean.Irailak 21 / urriak 19 / azaroak 16 / abenduak 14 (larunbatetan). Ordutegia: 11:00-14:00Izen-ematea: www.getxo.eus/antirumoresHerritarren Arretarako BulegoakTokia: Romo Kultur Etxea - RKE(Santa Eugenia plaza, Areetako metro-geltokia)Haurtzaindegi-zerbitzua (gutxienez, bi egun lehenago eskatu behar da)

Zurrumurruen aurkako agente izateko modu asko daude, baina, zalantzarik gabe, agerikoena Getxoko tokiko taldearen parte hartzea da.

Hausnarketa eta ekintzarako espazio bat da, estra-tegiaren alde aktiboa izateko eta estrategiak gero eta eragin handiagoa izan dezan laguntzeko. Euskadiko, Estatuko eta Europako beste udalerri askotako herritarrekin batera egingo dugu bidaia hori. Badaukazu gogorik?

Jakin-mina eta interesa duten Getxoko herritarren-tzat, hemen edo han jaio direnak, udalerrian dagoen aniztasuna goraipatzen dutenak, hau da, elkar ezagutu, uneak partekatu eta pertsonen arteko zubiak (euskal kulturaren eta Getxo beren etxe bilakatu zuten pertsonek ekarritako kultura-aniztasun handiaren arteko zubiak) eraiki nahi dituztenentzat.

Kontsulta ezazu agenda, hemen: www.getxo.eus/bizilagunak

Datak: 2019ko urria Informazio gehiago, hemen: [email protected]

Zurrumurrurik EZagenteen oinarrizkoprestakuntza

Zurrumurruen aurkako2019ko gazte topaketa

Sakontzekotailerrak

Zurrumurrurik EZtokiko taldea

BIZILAGUNAKjarduerak

Gure lantaldea

Administrazio publikokoeta erakunde laguntzaileetako pertsonei zuzendutakoprestakuntza

Nola har dezaket parte?

Abentura honetan AMEKADI elkarteko Aida, Ane, Josebe eta Leticia izango ditugu lagun. Gainera, AISI BIZIAko begiralea den Jonek ere parte hartuko du, abentura honetan murgiltzen diren gazteekin bitarteko-lanak egingo dituena.

Harremanetarako telefonoa: 662 425 662Helbide elektronikoa: [email protected]

Nortzuk dira Getxon habia egin duten loro berritsu horiek?

Oharkabean, habia egin dute gurean. Hain diradeigarriak ezen erraztasun handiz identifikatukoditugun, baina, ez da dirudiena bezain sinplea izango.

Otsailean Billamonteko Kultur Etxeko sarreran (Algorta) hasiko gara ipintzen, eta aurrerantzean bes-te leku batzuetan jarriko dugu gure soinu-instalazioa, gero eta jende gehiagok gure estrategiarekin bat egin dezan.

Facebook @antirumores @ZasAntirumor @antiRumoursGlobal

Getxoko udalerriko zurrumurruenaurkako ekintzei eta kulturarteko jarduereiburuzko informazioa jasonahi baduzu,

eman izena gure datu-basean. Horretarako bi modu daude:

1. ON LINE.www.getxo.eus/kulturartekotasuna/informazioa

2. HERRITARREN ARRETARAKO BULEGOETAN INPRIMAKI BAT BETEZ.

14 urtez azpikoak: guraso-ahala edo tutoretzaren titularrak egin behar du izena-ematea, baliagarria izan dadin.

Izena ematen duten lehenengo 300 lagunek zurrumurruen aurkako erosketa-poltsa bat jasoko dute opari gisa; izan ere, zurrumurru xenofo-boen eta albiste faltsuen merkatuan beherapenak hasi direla ematen du.

Ez ahaztu sare sozialetan erebagaudela. Jarrai gaitzazu!

Argazkia: III. Zurrumurruen aurkako Gazte Topaketa

Argazkia: Zurrumurruen aurkako agenteak

Nabarmentzekoak

> “Smart City”, gazteentzako tailerren berritasunetako bat

> 2019ko jaiak antolatzeko diru-laguntzak> EuskarAbenturan parte hartzeko lanak aurkezteko epea martxoaren

10ean amaituko da

Doako alea

332 Zb. www.getxo.eus

>> 2019ko Otsaila

2002an eta 2003an jaiotako gazteek 2019ko EuskarAbenturan parte hartu ahal izateko lanak aurkezteko epea martxoaren 10ean amaituko da. Entitate ugariren laguntzarekin (tartean Udalarenarekin), espedizioa uztailaren 1ean hasiko da Maule-Lextarren eta uztailaren 31n amaituko da Getxon, berri-tasunen artean, udalerrian zehar egingo duten ibilaldiarekin. Done Jakue bide desberdinak jarraituz, Euskal Herria zeharkatuko dute 120 partaideek, UNESCOk izendatutako Gizateriaren Ondareak bisitatuz, jarduera ugari egi-tearekin batera. Gazteek euskaraz hitz egingo dute (ohitura sendotzen); in-guruak ezagutu eta kirola praktikatuko dute, kilometro asko oinez egingo baitute; balore kultural eta osasuntsuak sustatuko dituzte eta sareak sor-tuko dituzte. Partaideak aurkeztutako lanen egileen artean aukeratuko dira. Formatu desberdinetan egin daitezkeen lanen gaiak Maite ditut maite gure bazterrak, Joan-etorriak: migrazioen testigantzak eta Errimak eta erritmoak dira. Izen-ematea eta informazioa: : www.euskarabentura.eus.

EuskarAbenturan parte hartzeko lanak aurkezteko epea martxoaren

10ean amaituko da

Hilak 8, ostirala: TXAPELKETA: JUST DANCEHilak 9, larunbata: TXAPELKETA: PARTXISAHilak 16, larunbata: MASTER CHEF: STEAM KIT KAT PASTELAHilak 19, asteartea, eta 21, osteguna: ANIZTASUN FUNTZIONALA-REN HILABETEAHilak 20, asteazkena: EMOZIOEKIN JOLASEANHilak 22, ostirala: TAILERRA: GRAFITIAHilak 23, larunbata: TXAPELKETA: FUTBOLINHilak 28, osteguna: MASTER CHEF: TXURROAK TXOKOLATEAREKIN

Gazte Zerbitzuak seihileko honetarako antolatutako tai-lerren eskaintza kaleratu du. Horrek ohiko jarduerak au-rreikusten ditu, esate baterako Makilajea eta Elikagaien ma-nipulazioa, eta baita berri ba-tzuk ere, hau da, Smarty City eta Youtubearen munduari lo-tutakoa.Ekitaldietan dibertsitate fun-tzionala duten pertsonak ere parte hartu ahal dute. Horiek izena ematerakoan zehaztu behar dute ea laguntza mota-ren bat beharrezkoa den.Izen-ematea: 944 66 03 53, [email protected] (izena, egin nahi den tailerra eta ha-rremanetarako telefonoa, ahal bada eskukoa), www.getxo.eus/gazteria eta Gazte Infor-mazio Bulegoa (Tangora Etxea, Algortako etorbidea 98).

Kultur Etxeak onetsi egin du aurten bertoko jaiak antolatze-ko diru-laguntzak eskatzeko deialdia. Diruz lagunduko diren jaiak honako hauek dira: Inaute-riak (Romo eta Algorta), Andra Mari, San Juan (Zubilleta eta Andra Mari auzoak), Karmen, Santa Ana, Nazioarteko Paella Txapelketa, Saninazioak, Romo, Portu Zaharra, Ama Mesedee-takoa eta San Martin. Aurtengo aurrekontua, guztira, 227.920 eurokoa da, hau da, 2018koa baino apur bat gehiago.Diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago honez gero eta auzo bakoitzeko jaietan, zaindariaren eguna baino 30 egun lehenago itxiko da.Baloratuko diren irizpideak ho-nako hauek izango dira: ekitaldi bera aurreko urteetan antolatzen eskatzaileak duen eskarmentua, antzeko ekitaldiak antolatzen duen eskarmentua eta aurkez-tutako egitaraua. Pertsona interesdunek deial-diaren oinarriak eta eranskinak udalaren webgunean deskar-gatu ditzakete, www.getxo.eus orrialdean.

“Smart City”, gazteentzako tailerren berritasunetako bat

* Research Fellows programa, 20 gazte ikertzaile kontratatze-ko, ikerkuntzan 3 eta 10 urte bitarteko eskarmentua dutenentzat, Ikerbasquek deituta. Beren lana Euskadiko unibertsitate eta ikerkun-tza zentroetan egingo dute. Bost urteko kontratuak eskaintzen dira, mugagabeko lanpostua lortzeko aukera ere ematen delarik. Izene-matea: martxoaren 15era arte zabalik. Argibideak: Ainhoa Madaria-ga. Ikerbasque. Mª Díaz de Haro 3-6, Bilbo. Tel.: 94 405 26 60 eta [email protected].

* Gazteen itzulerarako laguntzak, 2019 urterako, Eusko Jaurla-ritzak deituta 35 urtetik beherako gazteen kontratazioa sustatzeko; gutxienez azken 12 hilabeteetan EAEn bizi izan ez direnentzat, eta baldintza hori beteta, eta kontratatu baino lehen gehienez aurreko hiru hilabeteetan EAEra itzuli eta ordutik lanean aritu ez direnentzat, hain zuzen ere. Eskaera epea: urriaren 18ra arte. Informazioa: Lanbide: 945 160 600 / 630 305 452 eta https://bit.ly/2TqtO9o

* EUSTORY: historia lehiaketa gazteentzat, History Network for Youngs Europeans-ek deituta 14 eta 21 urte bitarteko ikasleentzat, DBH, Batxilergo eta LH-ko 4. Mailakoak. “Trantsizio politikoa” da gaia eta sariak 200 eta 2.500€ artekoak dira. Lanak entregatzeko epea: abuztuaren 18ra arte. Informazioa: [email protected], http://eus-tory.es/ y https://bit.ly/2MGsY5X

Algortako gaztelekuaren programazioaOtsaila

Hilak 8, ostirala: TXAPELKETA: FUTBOLINAHilak 10, igandea: TXAPELKETA: PIN PONHilak 13, asteazkena: TAILERRA: HARREMANAKOtsailak 16, larunbata: IRTEERA: BOLERARAOtsailak 19 eta 26, astearteak, eta 21 eta 28, ostegunak: TAILERRA: XAKEAOtsailak 22, ostirala: TAILERRA: SEXOLOGIAOtsailak 24, igandea: SUKALDARITZA: TXINTXORTAK

Romoko gaztelekuaren programazioaOtsaila

TAILERRAK ETA IKASTAROAK: EKAINERA ARTETAILERRA/IKASTAROA DAtAk ADINA OrDUtEGIA IzEN-EMAtEA HIzkUNtzA tOkIA

XAKEA Otsailak 19, 21, 26 eta 28 11-17 17:30-19:00 Otasilak 7–18 Euskara Romo Kultur Etxea

AUTODEFENTSA FEMINISTA Martxoak 4 eta 11 15-25 17:00-19:00 Otsailak 7-

martxoak 3 Gaztelania Romo Kultur Etxea

MAKILAJE/ KARAKTERIZ. 1 Martxoak 1 11-17 17:00-21:00 Otsailak 7-28 Euskara Romoko GureGune

Gaztelekua

MAKILAJE/ KARAKTERIZ. 2 Martxoak 9 11-17 17:00-21:00 Otsailak 7-

martxoak 8 Euskara Algortako GauEgun Gaztelekua

MARRAZTU ZURE YOUTUBER

GOGOKOENAMartxoak 11-17 17:30-19:30 Otsailak 7-

martxoak 18Gaztelania Romoko GureGune

Gaztelekua

ELIKAGAIEN MANIPULAZIOA Martxoak 20 18-30 17:00-20:00 Otsailak 7-

maiatzak 19 Gaztelania Algortako GauEgun Gaztelekua

SMART CITY Ekainak 19 eta 20 11-17 17:30-19:30 Otsailak 7- ekainak 18 Euskara Romo Kultur Etxea

2019ko jaiak antolatzeko

diru-laguntzak