EIDER EIBAR - Berria...2019/06/01  · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A berria...

8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 830. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A Udazkenaren aurreko, udaberriaren osteko, eguzkia eta beroa izan ohi ditu aldeko. Zer ote? m a n t a n g o r r i Erantzuna: uda. Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela). EIDER EIBAR

Transcript of EIDER EIBAR - Berria...2019/06/01  · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A berria...

Page 1: EIDER EIBAR - Berria...2019/06/01  · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A berria MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEAMILA BIDAIA

ASTEKO ASMAKIZUNAberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA 830. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A

Udazkenaren aurreko,udaberriaren osteko,

eguzkia eta beroaizan ohi ditu aldeko. Zer ote?

m a n t a n g o r r iErantzuna: uda.

Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

EIDE

R EIBA

R

Page 2: EIDER EIBAR - Berria...2019/06/01  · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A berria MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEAMILA BIDAIA

m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A berria

ZORiON AGURRAK

Zorionak, Jare! Bihar 5 urte handi, pitxin; zenbat! Muxu etabesarkada erraldoiak etxeko sorgintxorik pinpirinenari. Ilargiraino

eta bueltan maite zaitugu, pottoki. Etxeko guztien partetik.

Gaur, Ilargik3 urte bete

ditu, eta,

ostegunean,

Intzak 7 urtebeteko ditu. Zer

azkar pasatzen

den denbora

zuen ondoan;

zoragarriak

zarete! Muxu

handi bana!

Amatxo eta

aitatxo.

Zorionak eta pa handi-handi bat, Ekai, segi gozatzen! Pila batmaite zaitugu, txiki. Mundiala zara!

Zorionak, Ibai, 5 urte betedituzulako. Ama, aita,

Unax, aitita eta

amatxiren partez.

Kuku, MANTAGORRI!

Lina da nire izena. Asko gustatzen zaitmargoak astintzea. Bidali zuek ere zuen marrazkiak!

Zorion agurrak argitaratu ahal izateko,gogoan izan mezuakastearte arratsaldea bainolehen jaso behar ditugula.Asteartetik aurrera jasotzendiren mezu guztiak hurrengoasteko zenbakianargitaratuko ditugu.

Eñaut, bihar izango da zure jaunartze eguna!Ondo-ondo pasatu, eta muxu handi bat

Aitzartekoen partez.

Page 3: EIDER EIBAR - Berria...2019/06/01  · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A berria MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEAMILA BIDAIA

Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Izaro Zinkunegi Barandiaran

Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A

ZU ERE ARTiSTA

Errezilgo SanMartin herrieskolakoikasleok Irure

baserrira joan ginen

maiatzean, baratzea

lantzera. Joxerra eta

Alicerekin artoa eta

haziak erein genituen, eta

patatak eta baba handiak

bildu. Gero, hamaiketako

gozoa prestatu genuen:

patata frijituak eta baba

egosiak. Nahikoa jolas

egin eta gero, pozik itzuli

ginen eskolara.

Kaixo, lagunok! Naroa Viteri eta Amets Zaindegi gara. 5 urte

ditugu, eta Gasteizen eta Zumaian bizi gara, hurrenez hurren. Marrazki bana

egin dugu gehigarria apaintzeko, ea gustatzen zaizkizuen!

Page 4: EIDER EIBAR - Berria...2019/06/01  · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A berria MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEAMILA BIDAIA

m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A berria

MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEA

MILA BIDAIA MUNDUKO SUKALDEETARA

URDAIAZPIKO OGITARTEKO

BEREZIAK

Izaro abenturazalea denez, askotan bidaia luzeak egin beharko ditumunduko hainbat txoko magiko ezagutu ahal izateko. Bidaia horietara-ko indarra izateko, garrantzitsua da gorputza energiaz betetzea! Horidela eta, bidaietan bidelagun izango duen urdaiazpikozko ogitartekogoxo bat prestatuko dugu gaurkoan; tenperatura aldatzen eta denborapasatzen bada ere, ondo eta zaporetsu mantentzen da.

Osagaiakd Aurrekoeguneko 16 ogixerrad 32urdaiazpikoxerrad 80 gramoIdiazabalgogaztad 8 arrautzafresko(baserrikoakbadira, hobe!)d Esne osolitro 1d Piperminad Erromeroadartxo batd Olioa

Nola egin:

1 Esnea irakiten jarri, eta erromeroa etapipermin pixka bat gehitu. Hozten utzi.

2 Ogi xerrak esnetan hondoratukoditugu 20 minutuz. Gero, xukatu egingo

ditugu, kontu handiz eta estutu gabe.

3 Bi ogi xerra hartu, eta, erdian, gazta zatibat eta lau urdaiazpiko xerra jarriko ditu-gu.

4 Ogi-xerra bikote guztiak betetzen di-tugunean, arrautzak irabiatuko dituguontzi batean, eta ogi xerrak bustiko ditugu

hor.

5 Prest ditugunean, olio berotan frijitu-ko ditugu.

Prestatu ogitartekoa, aluminio-papereanbildu, motxilan sartu, eta bidaiatzera! Gozatu!

Trenak eta burutazioak

Tarteka-marteka gureneska abenturazaleariosaba Manex etortzenzaio gogora. Batik batirakurtzen ari den libu-rua aspergarri sama-

rra egiten zaionean. Eta hori da oraingertatu zaiona.

–Ama, ez al zenidan esan liburuhau abenturaz betea zegoela? –gal-detu dio amari– Mormoien herrial-dea dela eta ez dela sekulako berri-ketaldi aspergarria dator hemen.Abentura gutxi eta alferrikako berri-keta asko.

–Horrelako liburuak irakurtzen ika-si beharrean zaude, alabatxo –amak,besapean daramatzan arropak gar-bigailuan sartuz–. Zerbait irakurtze-ko astuna denean, pin, pin, pin egineta aurrera jo behar da. Begiek gai-netik pasatu eta kito!

–Mar, mar, mar… –Izarok ahopean–. Hori banekien lehen ere, zuk esangabe.

Amak entzun du marmarrean aridela, baina ez dio kasurik egin. Ho-be kasurik ez egitea muturtzenhasita dagoenean.

Liburuari begirada gaiztoa botaeta hurrengo atalarekin hasi daneskatoa, gogo txarrez: «AintziraGazi Handia eta Ogden geltokia atze-an utzi ondoren…». Baina burua bes-te nonbait darabil. Pentsatu du:«Non ote da osaba Manex? Miss Vic-toriarekin ote da?».

Miss Victoriaz gogoratze hutsare-kin zimiko bat sentitu du bihotzarenbarrenean.

–Atso harroputz hori… –esan duamak entzuteko moduan.

Oraingoan amak ez dio barkatu.–Zer marmar dira horiek? Noren-

gatik ari zara gaizki esaka?

Page 5: EIDER EIBAR - Berria...2019/06/01  · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A berria MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEAMILA BIDAIA

5berria LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A m a n t a n g o r r i

–Ezer ez, ama. Nire kontuak. Ba-tzuetan neure buruarekin ari naizelaahaztu egiten zait eta txorakeriakesaten ditut.

Beste behin irakurketan hasi daIzaro, neskatoaren buruak, ordea,ihes egiten du liburuaren orrietatik.Liburuan arreta jarri ordez, pentsa-tzen du: «Zer moduz bizi ote da Fi-fi?». Han geratu zen hura Vienako lo-rategietan bere kideekin eta… Faltan botatzen du neskatoak,

faltan harekin bizitako abenturak.Beste irakurketa-saio bat. Mun-

duari itzulia 80 egunetan liburukopertsonaiak tren batean doaz Ogde-netik ekialdera. Amak esanda bezala,pin, pin, pin, Izaro begiak esaldiengainetik pasatzen ari da. Iruditzenzaio Jules Verne geografia-eskolaesplikatzen gehiago ari dela eleberri-ko kontakizunarekin baino. Hainbes-te estatu, mendi eta ibai, burua na-hasi egin diote. Halako batean, kon-traesanean daudela diruditen biesaldi topatu ditu. Paragrafo baten amaieran dio:

«Basamortu gorria zen, beraz». Etahurrengoan: «Oso bazkari ederraegin ondoren, Foggek eta bere adis-kideek…».Izaroren irudimenak be-

gi aurrean jarri dio basa-mortu gorria, hutsa, ezer-txo ere gabea. Gero, arretagehiagoz irakurri behar izandu konturatzeko basamortu

hori pertsonarik gabeko mendiei da-gokiela, ez benetako desertu bati,baina, hala ere, dio: «Nola liteke ele-berriko tren kaxkar horretan osobazkari ederraegitea?».Badaki zenbait trenetan izaten di-

rela jantokiak eta jatetxe-bagoiak,baina…–Ama, orain dela ehun eta gehiago

urte Ameriketan eta, bidaia luzeakegiten zituzten trenetan nola arraiokonpontzen ziren otorduak egiteko? Amak hasperena bota du, egiten

ari dena alde batera utzi eta neska-rengana joan da. –Trenetan nola konpontzen ziren

otorduak egiteko? Oraintxe esangodizut. Eta alaba jakiminosaren azken bu-

rutazioari nola erantzun pentsatzenhasi da.

Izarok amari egindako galderari erantzungo zenio-ke? Bidaia luzeak egiten zituzten trenetan, izanohi ziren janariak prestatzeko leku bereziak, eta

jatetxe-bagoiak, baina, gehienenetan, lehen mailanzihoazen bidaiari aberatsentzat izaten zen hori. Jen-de arruntak, bigarren edo hirugarren mailako bidaia-riek, otarreetan eramaten zituzten beren jakiak,eserita zeuden lekuan bertan jateko.Sagarrak, laranjak eta arrautza egosiak jaki oso

ohikoak ziren, baita hestebeteak ere (txorizoa, lu-kainka, basurde burua…); gordetako jaki prestatuakere eramaten zituzten, metalezko ontzietan (zian-breretan; orduan ez zen tuperrik): arraina edo xerra,arrautzetan eta irinetan pasatu eta frijitua (antxoa,legatza, bakailaoa…); solomoa piper gorriekin; oilas-ko errea (hotza) eta beste hainbat.

Page 6: EIDER EIBAR - Berria...2019/06/01  · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A berria MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEAMILA BIDAIA

m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A berria

DENBORA-PASAK

1. Labirintoa. Erotubeharrean dago Bizargorri pirata,ez baitu altxorra topatu.Lagunduko al diozu?

2. Nor ote da? Estitxuk etaAkierrek zenbait osagarri atera dituztearmairutik. Zeinek erabili ohiditu halakoak?

Page 7: EIDER EIBAR - Berria...2019/06/01  · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A berria MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEAMILA BIDAIA

m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A

3. Kopiatu laukiz lauki. AingerekXarpa txakurraren erretratu bat oparitu nahidio bere amari.Marrazkia eredutzathartuta, lagundu Aingererierretratua egiten.

Erantzunak: 2.- artzainak

Imanol Salegi ITZULTZAILEA

«Irakurri, idatzi,marraztu...guztiak eginbehar dituirakurleak»

Zergatik da Egin zeure komi-kiak! liburu berezia?Nolabait esanda, oraindik egitekodagoen liburu bat delako. Ez dakomiki bat, ez eta eskuliburu batere. Irakurri, idatzi, marraztu...guztiak egin behar ditu irakurleak,aldi berean.Zein helburu du?Komikigintzaren nondik norakoakageriko egitea, lanbidearen alder-di guzti-guztiak erakustea, alegia,eta sormena, lanerako grina etakomunikazio gaitasuna bultza-tzea. Komikiak egiten ikasteko jar-duerak daude liburuan. Zeindira horien berezitasunak?Komikigintzaren alderdi guztiak(edo ia guztiak) jorratzen ditu libu-ruak, eta hori argi ikusten da jar-dueretan. Marrazten ikastekoaholkuak daude, baina badira idaz-ten ikastekoak ere, gidoiak etapertsonaiak sortzen ikastekoak,adierazkortasuna lantzekoak, is-torioak egituratzen trebatzeko-ak... Nolakoa izan da itzulpen lana?Atsegina, dibertigarria eta aberas-garria. Liburu berezia da, eta ho-rrek badu eragina. Horrez gain, ar-gitaletxearen babesa eta lankide-en laguntza izan ditut une oro.Eskerrak eman nahi dizkiet Ibaiza-bali, eta Maialeni eta Josebari. Li-buruak komiki moduan erakustendigu nola egin komikiak, eta, beraz,beste edozein komiki itzultzeansortzen diren zailtasun berberak

izan ditugu: hizkerari lotutakoak,hitz jokoak... Alderdi teknikoak erejorratzen dira, eta, horrenbestez,lanbidearen lexikoa ere erabiltzenda. Horretan ere aberasgarriaizango da irakurleentzat.Zenbateko eragina du testuabunbuiloetan sartu beharrak?Handia. Badugu nolabaiteko eskar-mentua mezu bera modu baterabaino gehiagotara itzultzen, baina,hala ere, ez da erraza hain lekumugatuan guztiarekin asmatzea:zehaztasunarekin, tonuarekin...Itzulpenei beste buelta bat ema-tera ere behartzen gaitu, eta ho-rrek emaitza onak izaten ditu sa-rritan, edo, egia esan, ia beti. Haurrentzako komikia izanda,zaila izan al da umoreari eus-tea?Ahal dugun guztia egin dugu jato-rrizko testuaren tonuari eusteko,bai eta txisteak, hitz jokoak etaabarrak gurera ekartzeko ere. Ho-rrek aldaketa handi samarrak egi-tera bultzatu gaitu atalen bateanedo bestean, baina liburuak berakerakutsi digu non jardun behar ge-nuen zehaztasunez eta non umo-rez.

AZOKALIBURUA

d Izenburua: ‘Egin zeurekomikiak!’. d Marrazkiak: Jess Smart Smiley. d Testua: Jess Smart Smiley.d Itzulpena: Imanol Salegi.d Adina: 8 urtetik aurrera.d Orrialdeak: 96, koloretan.d Prezioa: .12,90 euro.d Argitaratzailea: Ibaizabal.

Page 8: EIDER EIBAR - Berria...2019/06/01  · 4 m an t a n g o r r i LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A berria MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEAMILA BIDAIA

m a n t a n g o r r iberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 1A

1Pote bat hartu, eta harrizbete behar da. Ondoren,

irekita dagoen aldea itxi eginbehar da, oinarekin zapalduz.Potea egongo den tokian biribilamarraztuko da lurrean. Gune horritxinbu deituko zaio. Haur guztienartean zozketa egiten da norkbeteko duen aukeratzeko.

2Ezkutatu behar direnetakobatek potea esku batekin

hartuko du, eta txinbutik ahaliketa urrutien botatzen saiatukoda. Bete dena korrika abiatuko dapotearen bila, eta beste jokalariguztiak ezkutatu egingo dira.

Betetzen dagoena, potea hartuondoren, atzeraka ibiliz txinburaitzuliko da.

3Potea txinbuan jarri ondo-ren, betetzen ari denak

ezkutaturik daudenak aurkitubehar ditu. Norbait ikusiz gero,«pote-pote» eta ikusitako jokala-riaren izena oihukatuko du, poteaeskuarekin lurraren kontra joaz.

lehen. Hori gertatuz gero, betedenak berriro potearen bila abia-tu beharko du, eta beste lagunguztiak ezkutatu egingo dira,berriz.

Potearen ordez, baloi bat erabildaiteke jolasteko. Txinbutikbaloia urrutiratzeko, ezin daeskuarekin jo: hankarekin ostikoajota urrundu behar da baloia.

Jolasak horrela jarraitzen duezkutatutako guztiak bilatu arte.Lehenengo ikusia izan dena beteizango da hurrengoan.

4Ikusitakoak askatzekoaukera ere badago. Horre-

tarako, ezkutatuta dagoen edo-zein haurrek txinbuan dagoenpoteari ostikoa eman behar dio,betetzen dagoenak ikusi baino

JOLASA

Poteketan

DATUAKPartaide kopurua:

Gutxienez bi (hobe gehia-go).Baliabideak: Potea. Espazioa: Toki zabala. Iturria: Euskal Jolasen

Bilduma (Urtxintxa).Webgunea:

www.urtxintxa.eus