BERRIAK - Bilbao...zuela. “Ni soinua ateratzen ahalegintzen nintzen eta, dirudienez, belarri ona...

1
ELKARRIZKETA Garikoitz Mendizabal Bilboko Udal Txistulari Bandaren Zuzendaria Irakurri gehiago > UDAL BANDA Lankidetza bikainez betetako denboraldia Udal Musika Bandak kontzertuz betetako agendaz emango dio hasiera urte berriari, oso emanaldi bereziak aurreikusten dituen denboraldiari. Horretarako, bandak gonbidatu bikainak izango ditu, José Rafael Pascual-Vilaplana, Frank de Vuyst, Iker Sánchez, Rafael Sanz-Espert edo Donostiako Orfeoia, besteak beste. Irakurri gehiago > TXISTU BANDA Ezustez betetako urtea abiatu da Bilboko Udal Txistulari Banda bere musika tresnak prestatzen hasi da, ezustez eta kolaborazio handiz betetako urte zirraragarria izango denari hasiera emateko, egungo taldearen X. urteurrenarekin bat etorriz. Horretarako, eta Euskalduna Jauregiko 2013-2014 kontzertu... Irakurri gehiago > Bilboko Udal Txistulari Bandaren Zuzendaria Urtarrileko hilabete honetan Bilboko Udal Txistulari Bandak badu zer ospatu, izan ere, joan den urtarrilaren 1ean hamar urte bete baitzituzten eszenatoki gainean. Hamarkada horretan txistua maila gorenera eramatea eta Europako eskuzko txirulan erreferentziazko taldeetako bat bilakatzea lortu dute. Aukera horretaz baliatuz, Garikoitz Mendizabalekin, Bandaren zuzendariarekin, egingo dugu berba. Zelan osatu zen egungo Bilboko Udal Txistulari Banda? Egungo taldeak 2004ko urtarrilaren 1ean hasi zuen bere ibilbidea, eta Sabin Bikandi izan zen orduko Zuzendari/gerentea. 4 plaza deitu ziren, Mikel Bilbao berehala erretiratu behar zelako, eta horrela Txistulari Banda goitik behera berriztatu zen. Zelan gogoratzen duzu zure lehenengo kontzertua taldearen buru gisa? Bidebarrietako Liburutegian izan zen, martxoaren 26an, eta, gaur egun ere galdu ez dugun ilusioa gogoratzen dut, jakinda, lehen mailako plaza batean egiteko asko zuen etapa berriari hasiera ematen ari ginela. Hamarkada honetan zelan eboluzionatu duzue? Zer aldatu da? Bilakaera naturala egon da. Gutariko bakoitzak eboluzionatu egiten du, baina uste dut Bandak, heldutasuna ematen dioten sonoritatea eta trinkotasuna lortu dituela. Bandan jotzen dugunean asko gozatzen dugu, eta hori ezinbestekoa da, entzuleari transmititu nahi baldin badiogu. Txistu tradizionala beste musika genero eta estilo batzuekin fusionatzea lortu duzue Ez da lorpena... nik esango nuke hasieran planteatutako helburuetako bat dela eta izango dela. Txistuak, bere ibilbide luzea dela eta, oso “fronte” markatuak ditu, eta horiek zaindu, mimatu, behar ditugu eta, jakina, eurekin aurrera egin behar dugu: dantzak, protokolo instituzionala, kaleko animazioa, kontzertu tradizionalak, etab. Baina egia da, baita ere, musika arloan bestelako beharrak eta jakin-minak ere baditugula, eta horiek garatu behar ditugula, eta batzuetan, egitasmo berritzaileetan islatzen dira. Batzuk aipatzearren: Harizko txistua egitasmoa, Alos Quartet soka laukotearekin; 2006an Angel Unzu gitarra jotzailearekin egin genuena, jazz laukotea (kontrabaxua, bateria, gitarra eta tronpeta) Txistulari bandarekin fusionatuz, edo une honetan martxan jartzen ari garen eta txistua new age izenekoaren eremuan kokatuko duen Gogoeta egitasmoa. Bandak bidaiatzera eta eszenatoki asko ezagutzera eroan zaituzte. Zein gogoratzen duzu modu berezian eta zergatik? Oso oroitzapen ona daukat Hego Ameriketara eta Kataluniara egin genituen bidaietatik. Baina, beharbada, gu entzutera etortzen den Bilboko eta inguruko herrietako jendeak transmititzen dizkigun erreakzioekin eta maitasunarekin geratuko nintzateke. Kontzertu batzuetan oso musikari onak izan ditugu gurekin, laguntzen, eta emaitza bikaina izan da eta da. Mariano Santamaria piano jotzailea, Pello Ramírez txelo jotzailea, Kantika korala, etab. Zorionez, zerrenda oso luzea da. Eta ezin ditugu ahaztu Udal Musika Bandarekin izan ditugun lankidetzak. 10 urte hauek Gregory Fritzen eta Jesús Santandreuren bi lan bikain mundu mailan estreinatzeko aukera eman digute, eta Bandarekin jotzen dugun bakoitzean oso une atsegina izaten da. Zuen kontzertu eta lankidetza guztiez gain, hainbat CD argitaratzeko aukera ere izan duzue. Horien artean zein azpimarratuko zenuke? Zergatik? Denbora gutxi barru beste lanen bat argitaratzeko asmorik baduzue? Egia da, grabazioei dagokienez oso urte emankorrak izan dira. 2004an hasi ginen, CD demo bat grabatuz, eta horren ostean beste lau etorri dira: Harizko Txistua, Hala ere, Bihurrikeritan eta Gabonetan Kantari Leioako Kantika koralarekin. Beste bi ditugu bidean: urrian aurkeztuko den Plaza, eta kontzertua zuzenean grabatzeko aukera emango digun ekainaren 28ko ikuskizun handia. Bertan, ohikoa den Aste Nagusiko Txistulari emanaldian gurekin aritu diren gonbidatuak izango ditugu, Kepa Junkera, Los Cinco Bilbainos, Eñaut Elorrieta, Niko Etxart, Gozategi Taldea, Andoni Egaña, Kantika Korala eta San Juan abesbatza, besteak beste, eta baita Beti Jai Alai dantza taldea ere. Denok elkarrekin, Euskal Herri osoko txistu irakasleekin batera. Zelan ikusten duzu txistuaren etorkizuna? Gauza batzuk arduratzen naute, baina orokorrean ondo ikusten dut. Txistuak, jende gaztea engantxatuko dituzten egungo formatuak eta irudiak izatea lortu behar dugu, gazteek musika tresna bikain horretaz goza dezaten. Folk formatuan, Banda tradizionalean, Orkestrarekin, bikoteka… izan daiteke. Eta, jakina, disko produkzioarekin jarraitzea ezinbestekoa izango da. Eta beste gauza bat. Oso sinplea badirudi ere, jendeak txistua modu atseginean entzutea lortu behar dugu. Gaur egun ez du denak balio. Ez zait gustatzen Musikenen (Donostiako Goi Musika Ikastetxean) txistua lantzen denean, batez ere gaur egungo musika lantzea. Uste dut, batzuetan, ikasleen prestakuntzan aurretiko gabeziak sortzen direla, eta, azkenean, gabezia horiek ez dira konpontzen. SOL GILTZA Gaur norekin… Lander Ruiz Vivanco Udal Musika Bandaren klarinete baxua Irakurri gehiago > MUSIKA ESKOLA ENTSEGUAK ETA ENTZUNALDIAK ITZULI DIRA Urte berriaren hasierarekin, notak berriro hasi dira entzuten Bilboko Udal Musika Eskolako ikasgeletan. Gure ikasleek entseguei ekin diete berriro, Gabonetako oporren ostean, eta 2014. urte hau erritmoz beteko dituzten lehenengo entzunaldiak prestatzen hasi dira... Irakurri gehiago > AGENDA UDAL MUSIKA ESKOLA Urtarrila: 30 Otsaila: 6-13-19-27 Martxoa: 21-27 Apirila:7-8-9-10 UDAL MUSIKA BANDA Urtarrila: 19 Otsaila: 2-16 Martxoa: 2 Apirila: 6 UDAL TXISTULARIEN BANDA Urtarrila: 8-22 Otsaila: 5-19 Martxoa: 26 IKASTURTE BERRIA Gure Musika Eskolak ateak irekiko dizkie berriro euren eguneroko jarduna musikaz eta erritmoz bete nahi duten pertsona guztiei. Martxotik aurrera hasiko da 2014-2015 ikasturte berrirako izen emate epea, dagoeneko zentroan matrikulatuta dauden ikasleentzat zein ikasle berrientzat. Irakurri gehiago > EZINBESTEKO Mª Jesús Bravo Bilboko Udal Eskolaren kantu irakaslea Irakurri gehiago > DENEN GUSTURAKO TAILERRAK Udal Musika Eskolak ez du etsi adin eta diziplina guztietako musikariak prestatzeko ekinean. Hori dela eta, egunero ari da lanean, musikariek berez dituzten trebeziak garatzera bideratutako tailerrak eta ikastaroak eskainiz... Irakurri gehiago > ELKARRIZKETA Garikoitz Mendizabal Nork esango zion Lander Ruiz Vivancori (Bilbo, 1976), gaur egun Bilboko Udal Musika Bandako klarinete baxua denari, 5 urte zituela amamak gitarra espainiar bat oparitu zionean, bere etorkizun profesionala musikan aurkituko zuela. “Ni soinua ateratzen ahalegintzen nintzen eta, dirudienez, belarri ona nuen. Hori dela eta, eskola orduetatik kanpoko gitarra klaseetara joaten hasi nintzen ikastetxean”. Esaten duenez, ez zen izan berak hartutako erabakia. “Nire gurasoak izan ziren, aukera ona iruditu zitzaien, baina nik gurago nuen futbola, ume guztiek bezala. Esan nien ez nuela musika ikasteko denborarik, eta eurak, orduan, trebezia handiz, orduan futbolean aritzeko denborarik ere ez nuela izango esan zidaten. Hurrengo egunean, gauez burkoarekin hitz egin ondoren, badirudi gauza biak egiteko denbora aurkitu nuela”. Ondoren solfeoa, kontserbatorioa… etorri ziren, eta horrela hasi zen musikaren munduan egiten ari den abentura, jada 30 urte bete dituen abentura. Gitarrak liluratu zuen denbora batez, baina bere begirada, lehengusuak jotzen zuen saxofoira zuzendu zen. Berak ere soinu distiratsua zuen musika tresna hura ikasi nahi zuen. Eta horrela, bere mentore izango zen Florián Poparen klasera heldu zen. Irakasleak berehala kendu zion ideia hori burutik. “Saxofoia ahazteko esan zidan, askoz hobea zela klarinetea ikastea. Beraz, berari zor diot nire karreraren parte handia”. Landerrek oso ondo gogoratzen du bere lehenengo klarinete klasea “aluzinatu egin nuen, mundu berri osoa zabaldu zitzaidan aurrean, eta gaur egun ere ikasten jarraitzen dut”. Musikarenganako grina gero eta handiagoa zen, eta hasiera batean zaletasun zenak, denbora igaro ahala bere arreta guztia jaso zuen. Bere lehenengo entzunaldien eszenatokia Musika Kontserbatorioa izan zen, kamera talde txikiekin, baina bere lehenengo kontzertua “Kontserbatorioko Bandarekin izan zen, oso ondo gogoratzen dut. Johan de Meijen “Eraztunen Jauna” jo genuen. Sinestezina egin zitzaidan nola jotzen genuen entzutea”. Urte batzuk geroago, bere gaitasunak Parisera bidaiatzeko aukera eskaini zion, maisu handienetako baten ondoan ikastera, Guy Deplus. “Irakasle bat baino gehiagorekin egindako ikasketak osatu behar dira, bakoitzetik hoberena ateratzeko. Inork ez du erabateko jakituria, baina denek dute jakituria horren parte bat”. Landerrek ahalegina egin zuen, guztietatik hoberena jasotzeko. Jasotako jakituria guztiarekin eta jotzeko gogo handiarekin, 1996ko abuztuan, 20 urte baino ez zituela, Bilboko Udal Musika Bandara heldu zen. Harrera ahaztezina izan zen, “bi astetan 8 kontzertu prestatu behar genituen, Aste Nagusirako. Aluzinatu egin nuen”. Gaur egun Landerrek udal bandari eskaintzen dio bere jarduera profesional guzti-guztia, ez baitu bere bizitza musikarik gabe ulertzen. “30 urte daramatzat musikari lotuta, eta horrela jarraitzeko asmoa dut, beste horrenbeste, gutxienez”. SOL GILTZA Gaur norekin… Lander Ruiz Vivanco ENTSEGUAK ETA ENTZUNALDIAK ITZULI DIRA Urte berriaren hasierarekin, notak berriro hasi dira entzuten Bilboko Udal Musika Eskolako ikasgeletan. Gure ikasleek entseguei ekin diete berriro, Gabonetako oporren ostean, eta 2014. urte hau erritmoz beteko dituzten lehenengo entzunaldiak prestatzen hasi dira. Musikari gazteak, Hika Ateneoan urtarrilaren 30ean eskainiko den lehenengo Jam Session-arekin emango diote hasiera urtarrilari. Hitzordu horrek adin guztietako artistak bilduko ditu, zaleak eta profesionalak, mota guztietako musika tresnak erabiliz musika inprobisatzeko. Jam Session horiek ezinbesteko hitzordu bilakatu dira, musika sortzeko gogoa duten gure Hiriko gazte ausartenentzat, eta hori dela eta, BilbaoMusikak beste bi saio aurreikusi ditu, otsailaren 27rako eta martxoaren 27rako. Beste alde batetik, Eskolako ikasleek partiturak prest dituzte jada, urte berrirako aurreikusitako entzunaldi ugarietarako entseguei ekiteko. Lehenengo hitzordua otsailaren 19an izango da, eta bertan entzuleek kontzertu-erromeria izango dute Bilborocken, Musika eta Dantza Tradizional Sailaren eskutik. Martxoaren 21ean udaberriko kontzertua eskainiko da. Bertan, entzuleak aho IKASTURTE BERRIA Gure Musika Eskolak ateak irekiko dizkie berriro euren eguneroko jarduna musikaz eta erritmoz bete nahi duten pertsona guztiei. Martxotik aurrera hasiko da 2014-2015 ikasturte berrirako izen emate epea, dagoeneko zentroan matrikulatuta dauden ikasleentzat zein ikasle berrientzat. Alde batetik, une honetan Eskolan ikasten ari diren ikasleek martxoaren 10etik 28ra egin ahal izango dute matrikula ikastetxeko idazkaritzan, astelehenetik barikura, goizeko 09:00etatik 21:00etara. Beste musika diziplinetan ezagutza berriak jaso nahi dituzten egungo ikasleek espezialitate aldaketa eskatu ahal izango dute, matrikula inprimakiari, ikasle berri izateko eskaria erantsiz. Beste alde batetik, ikasle berriek BilbaoMusikako Eraikinean (La Galera) aurkeztu ahal izango dituzte inprimakiak martxoaren 10etik apirilaren DENEN GUSTURAKO TAILERRAK Udal Musika Eskolak ez du etsi adin eta diziplina guztietako musikariak prestatzeko ekinean. Hori dela eta, egunero ari da lanean, musikariek berez dituzten trebeziak garatzera bideratutako tailerrak eta ikastaroak eskainiz. Horrela, Eskolak prestakuntza tailer eta ikastaro eskaintza zabalarekin emango dio hasiera urte berriari. Urtarrilean hasiko dira, eta izena emateko epea zabaldik dago jada. Biola Masterclassak, Funk mintegiak, bateria eta konbo talde klaseak, arnasketa, jarrera eta musikaltasun klaseak eta gaita nafarrerako kanaberen muntaketa dira aurreikusi diren tailerretako batzuk. Zehatzago esanez, lehenengo tailerra urtarrilaren 23an eta 24an hasiko da. Musika modernoan eta funkean interesa duten musikariek, bi musikari bikainek, José Brunok (bateria) eta Gabriel Casanovak (organoa, teklatuak eta pianoa) emango duten funk mintegiaz gozatzeko aukera izango dute. Maisu klaseak goizeko 10:00etatik 13:00etara emango dira, eta taldeko konbo klase praktikoak arratsaldeko 14:00etatik 16:00etara izango dira. Otsailaren 21ean “Zuzenekoari aurre eginez, egunez egun” tailerra hasiko da. Tailer horren helburua musikaz gozatzea bultzatzea izango da, eguneroko EZINBESTEKO Mª Jesús Bravo Bilboko Udal Eskolaren kantu irakaslea Abeslari bat ezinbesteko gisa aipatu ahal izateko, magikoa, ederra, misteriotsua, ez ohikoa, bakarra eta imitatu ezina dela esan behar da; eta hori ez da ohikoa. Hala ere, duela jada urte asko, Zoila Augusta Emperatriz Chávarri del Castillo edo Yma Sumac, bere izen artistikoaren bitartez hobeto ezagutzen dena, lehen aldiz entzun nuenean, liluratuta geratu nintzen, haren berezitasunak harrapatu egin ninduen. Abeslari perutar horrek nire arreta osoa erakarri zuen, Andeetako folkloreko lanekin eta pieza exotiko ederrekin, izan ere, bere ahots erregistroa mi2tik mi7ra hedatzen baitzen; hau da, baritono baten baxuetatik koloraturako soprano baten altuetara bitarteko ahots eremu osoa hartzen zuen, erabateko nagusitasunez eta ahots erosotasunez. zabalik geratuko dira BilbaoMusikako Abesbatzarekin eta Bizkaiko Abesbatzen Elkartearekin; ziur gaude emanaldi horrek ez duela inor hotz utziko. Entzunaldi gehienak apirilean helduko dira. Hilabete horretan Eskolak ez du atsedenik hartuko. Horrela, apirilaren 7an eta 9an Sinfonikoen Sailaren txanda izango da, eta apirilaren 8an, musika tresna nagusia pianoa izango den kontzertua eskainiko duten Deustuko ikasleak izango dira protagonistak. Hurrengo egunean, apirilaren 9an, Modernoen Sailak entzule guztiak txundituta utziko ditu bere Konboekin, entzunaldi berrian, Bilborock aretoan, beti bezala. Apirilaren 10erako oso kantu kontzertu berezia dago aurreikusita, Bilboko Udal Musika Eskolako ahots bikainekin. Has zaitezte berehala egunak erreserbatzen, eta ez ahaztu entzunaldi eta kontzertu guztiak doakoak direla, eta sarrera librea dela. Ba al dago gehiago eskatzerik? 28ra, edo, bestela, gure web gunearen bitartez egin ahal izango dute (www.bilbaomusika.net). Horrela, zozketaren ondoren, onartutakoen zerrenda Eskolako iragarkien oholean eta web gunean argitaratuko da, maiatzaren 9an, barikuan. Horrela, plaza lortu duten ikasle berriek maiatzaren 9tik 19ra egin ahal izango dute euren matrikula. Aurten, berriro ere, ikasleek egin beharreko gauza bakarra inprimakia osorik beteta entregatzea izango da, eta ez da beharrezkoa izango erroldaren ziurtagiririk ekartzea. Horrez gain, eskariak egiteko inprimakiak idazkaritzan jaso edo BilbaoMusika web gunetik jaitsi ahal izango dira. Esperientzia ahaztezina izango da musikaren munduan murgildu nahi duten ikasle eta ikaslegai guztientzat, etengabe ikasi eta gozatuko dutelako, erritmoz inguratuta. Musika entzun dadila! jarduneko nerbioak alde batera utziz. Martxoaren 14an, 21ean eta 28an eta apirilaren 4an ensemble edo haize sekzio teknikei eta interpretazioari buruzko tailerra emango da, horretarako interesa duten haize musika jotzaile guztiei zuzenduta. Eta martxoaren 17an eta 24an, arnasketa, jarrera eta musikaltasun tailerra eskainiko da. Beste alde batetik, txikienek ere badute euren lekua Eskolako prestakuntza tailerretan. Horrela, martxoaren 21ean eta 28an eskainiko den soka musika tresnen didaktika klasea 5 eta 12 urte arteko ikasleei egongo da zuzenduta. Martxoaren 26tik apirilaren 2ra, gaita jotzaileek, gaita nafarrerako kanaberak muntatzeari buruzko prestakuntza jaso ahal izango dute, eta martxoaren 19an eta 26an, Eskolak, hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleei buruzko prestakuntza jasotzeko interesa duten musika irakasleei zuzendutako tailerra emango du. Beste alde batetik, Musika Eskolak Biola Masterclass bat eskainiko du 2014-2015. ikasturteko lehen hiruhilekoan. Informazio guztia (ordutegiak, irakasleak, helburuak, hartzaileak…) gure web gunean duzu. Apunta zaitez gehien atsegin duzun tailerrera! Zure zain gaude. Ahaztezina da “Chuncho” lanean egin zuen interpretazioa. Bertan, izen bereko txoriaren kantua imitatzen zuen, eta pieza horrekin, koloratura hirukoitza izenez ezagutzen dena, hau da, hegaztien txorrotxioa egitea, lortu zuen soprano bakarra da. Azpimarragarria da, baita ere, beste batzuekin batera “El secreto de los incas” filmean entzun daitekeen “Taita inty” lana. Lan horretan Charlton Heston eta garai hartako beste pertsonaia handi batzuk hartu zuten parte. Egin zituen disko azpimarragarrien artean, Bo Mambo (1955) lanean beste musika forma batzuk landu zituen, erritmo afro-kubatarrak, adibidez. Izan ere, ospe gehien eman ziona Andeetako folklorea izan bazen ere, hainbat genero landu zituen, baita rock-a eta pop-a ere, bere karreraren amaieran (Miracles, 1971). Niretzat erreferentzia handia eta giza ahotsaren azterketarako etengabeko gonbidapena izan da. Eta, gainera, gaur egun ere, entzun nuen lehen egunean bezala liluratzen nau. MUSIKA ESKOLA Udal Musika Bandak kontzertuz betetako agendaz emango dio hasiera urte berriari, oso emanaldi bereziak aurreikusten dituen denboraldiari. Horretarako, bandak gonbidatu bikainak izango ditu, José Rafael Pascual-Vilaplana, Frank de Vuyst, Iker Sánchez, Rafael Sanz-Espert edo Donostiako Orfeoia, besteak beste. Lehenengo hitzordua joan den urtarrilaren 19an izan zen. Emanaldi horretan, José R. Pascual-Vilaplanak, zuzendari gonbidatuak, Albazeteko Orkestra Sinfonikoaren Zuzendari Nagusiak, zuzendu zuen banda. Entzuleak liluratuta geratu ziren Franco Cesariniren Blue Horizons edo Santiago Quintoren Rapsodia Hernandia bezalako lanak eskaini zituen kontzerturekin. Hurrengo hitzordua otsailaren 2an izango da. Egun horretan Frank Vuyst zuzendari belgikarra izango da Banda zuzenduko duena. Otsailean bertan beste kontzertu bat eskainiko da, 16an, Iker Sánchez zuzendari gaztearen batutaren esanetara. Martxoaren 2an, musika taldea berriro ere eszenatokira igoko da, Bilboko Udal Txistulari Banda bere musika tresnak prestatzen hasi da, ezustez eta kolaborazio handiz betetako urte zirraragarria izango denari hasiera emateko, egungo taldearen X. urteurrenarekin bat etorriz. Horretarako, eta Euskalduna Jauregiko 2013-2014 kontzertu denboraldiarekin jarraituz, Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García euren txistuak, danbolinak, atabalak… afinatzen ari dira, Bilboko entzuleei agenda oso-osoa eskaintzeko. Urte berri honek oso kontzertu bereziak agintzen ditu, urtarrilaren 8an eta 22an eskaini direnak, adibidez. Egun horietan, txistulari taldeak KEtan bikoteari utzi zion eszenatokia, “Sturnus” lanaren mundu mailako estreinaldirako, eta Beti Jai Alai dantza taldearekin batera aritu izan zen eszenatokian, hurrenez hurren. Hurrengo hitzordua otsailaren 5ean izango da, Iruñeko Pablo Sarasate URTARRILA 30 // Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan OTSAILA 6 // Txistu ikasleen kontzertua // La Galera. 19:00etan 13 // Txistu ikasleen kontzertua // La Galera. 19:00etan 19 // Musika eta Dantza Tradizional Sailaren erromeria // Bilborock. 19:00etan 27 // Inauterietako kontzertua // La Galera. 18:30etan Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan MARTXOA 21 // Udaberriko kontzertua. BilbaoMusikako Abesbatza Gaztea eta Bizkaiko Abesbatzen Elkartea // La Galera. 20:00etan 27 // Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan APIRILA 7 // Taldeen kontzertua // Arteria Campos Elíseos antzokia. 10:00etan Sinfonikoen Sailaren kontzertua // La Galera. 19:30etan 8 // Deustuko ikasleen piano kontzertua // La Galera. 18:30etan 9 // Modernoen Sailaren konbo kontzertua // Bilborock. 19:00etan Sinfonikoen Sailaren kontzertua // La Galera. 19:30etan 10 // Kantu kontzertua // La Galera. 19:00etan URTARRILA 19 // 2014ko neguko kontzertu denboraldia: Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua. Zuzendaria: José R. Pascual-Vilaplana // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan OTSAILA 2 // 2014ko neguko kontzertu denboraldia: Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua. Zuzendaria: Frank de Vuyst // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan 16 // 2014ko neguko kontzertu denboraldia: Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua. Zuzendaria: Iker Sánchez // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan MARTXOA 2 // 2014ko neguko kontzertu denboraldia: Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua. Gonbidatua: Donostiako Orfeoia. Zuzendaria: José Antonio Sainz Alfaro // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan Prezioa: 5€ APIRILA 6 // 2014ko neguko kontzertu denboraldia: Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua. Zuzendaria: Rafael Sanz-Espert // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan oso kontzertu berezia eskaintzeko, gonbidatua Donostiako Orfeoia izango delako; oraingo honetan José Antonio Saenz Alfaro izango da zuzendaria. Eta 2013-2014ko neguko kontzertu Denboraldiari amaiera emateko, Rafael Sanz Espertek, Bilboko Udal Musika Bandako azken zuzendari titular izandakoak eta gaur egun Madrilgo Udal Sinfonikoaren zuzendari titular denak, hartuko du oso kontzertu bereziaren zuzendaritza. Euskalduna Jauregiko Auditorioa izango da domeketan, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Udal Musika Bandak eskainiko dituen emanaldietarako eszenatokia. Sarrerek euro biko prezio sinbolikoa izango dute, Donostiako Orfeoiarekin batera eskainiko den kontzertuan izan ezik, emanaldi horretarako bost euro ordaindu beharko dira eta. Sarrerak, ohikoa denez, Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, BBK-ren zerbitzu anitzeko kutxazainetan, web gunean edo 94.431.03.10 telefono zenbakira deituz eskuratu ahal izango dira. Musika Goi Kontserbatorioko ikasleekin batera; emanaldi horretan entzuleek txistu pieza klasikoez eta kamera musikako lanen musika tresna horretarako egokitzapenez gozatu ahal izango dute. Denboraldiko hitzordu zirraragarriena otsailaren 19an izango da. Egun horretan, Bilboko Udal Txistulari Bandak omenaldia eskainiko dio Sabin Bikandi danbolin jotzaileari, taldean 25 urte beteko dituelako. Kontzertuan, Bandak, Aiko Taldearen laguntzarekin, Sabin Bikandi beraren lanak eskainiko ditu, beti ere dantzarekin lotutakoak. Beste alde batetik, martxoaren 26an, Txistulari Bandak errezitaldia emango du Mariano Santamaría piano jotzailearekin batera. Txistulari bakoitza bakarlari gisa arituko da piano jotzaile handi horren ondoan. Ziurrenez bat baino gehiago izango dira kontzertu hori galdu nahi izango ez dutenak. UDAL BANDA TXISTU BANDA AGENDA UDAL MUSIKA ESKOLA AGENDA UDAL MUSIKA BANDA URTARRILA 8 // Ketan taldearen egitasmo berria: “Sturnus” lanaren mundu mailako estreinaldia // Euskalduna Jauregia, A3 Aretoa. 20:00etan 22 // Dantza tradizional ikuskizuna, Beti Jai Alai taldearekin batera // Euskalduna Jauregia, A1 Aretoa. 20:00etan OTSAILA 5 // Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertua, Iruñeko Pablo Sarasate Musika Goi Kontserbatorioko ikasleekin batera // Euskalduna Jauregia, A3 Aretoa. 20:00etan 19 // Sabin Bikandiri eskainitako kontzertua, Bilboko Udal Txistulari Bandan 25 urte betetzeagatik // Euskalduna Jauregia, A3 Aretoa. 20:00etan MARTXOA 26 // Txistu eta Piano kontzertua. Udal Txistulari Banda eta Mariano Santamaría // Euskalduna Jauregia, A3 Aretoa. 20:00etan AGENDA UDAL TXISTULARIEN BANDA Informazio gehiago www.bilbaomusika.net BilbaoMusika © 2011 | Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbao | [email protected] | Tfnoa.: 94 416 47 85 · Faxa: 94 415 51 71 Udal Musika Bandaren klarinete baxua Lankidetza bikainez betetako denboraldia Ezustez betetako urtea abiatu da BERRIAK ZK 23 URTARRILA 2014

Transcript of BERRIAK - Bilbao...zuela. “Ni soinua ateratzen ahalegintzen nintzen eta, dirudienez, belarri ona...

Page 1: BERRIAK - Bilbao...zuela. “Ni soinua ateratzen ahalegintzen nintzen eta, dirudienez, belarri ona nuen. Hori dela eta, eskola orduetatik kanpoko gitarra klaseetara joaten hasi nintzen

ELKARRIZKETAGarikoitz Mendizabal

Bilboko Udal Txistulari Bandaren Zuzendaria

Irakurri gehiago >

UDAL BANDALankidetza bikainez betetako denboraldia Udal Musika Bandak kontzertuz betetako agendaz emango dio hasiera urte berriari, oso emanaldi bereziak aurreikusten dituen denboraldiari. Horretarako, bandak gonbidatu bikainak izango ditu, José Rafael Pascual-Vilaplana, Frank de Vuyst, Iker Sánchez, Rafael Sanz-Espert edo Donostiako Orfeoia, besteak beste. Irakurri gehiago >

TXISTU BANDAEzustez betetako urtea abiatu da Bilboko Udal Txistulari Banda bere musika tresnak prestatzen hasi da, ezustez eta kolaborazio handiz betetako urte zirraragarria izango denari hasiera emateko, egungo taldearen X. urteurrenarekin bat etorriz. Horretarako, eta Euskalduna Jauregiko 2013-2014 kontzertu... Irakurri gehiago >

Bilboko Udal Txistulari Bandaren Zuzendaria

Urtarrileko hilabete honetan Bilboko Udal Txistulari Bandak badu zer ospatu, izan ere, joan den urtarrilaren 1ean hamar urte bete baitzituzten eszenatoki gainean. Hamarkada horretan txistua maila gorenera eramatea eta Europako eskuzko txirulan erreferentziazko taldeetako bat bilakatzea lortu dute. Aukera horretaz baliatuz, Garikoitz Mendizabalekin, Bandaren zuzendariarekin, egingo dugu berba.

Zelan osatu zen egungo Bilboko Udal Txistulari Banda?

Egungo taldeak 2004ko urtarrilaren 1ean hasi zuen bere ibilbidea, eta Sabin Bikandi izan zen orduko Zuzendari/gerentea. 4 plaza deitu ziren, Mikel Bilbao berehala erretiratu behar zelako, eta horrela Txistulari Banda goitik behera berriztatu zen.

Zelan gogoratzen duzu zure lehenengo kontzertua taldearen buru gisa?

Bidebarrietako Liburutegian izan zen, martxoaren 26an, eta, gaur egun ere galdu ez dugun ilusioa gogoratzen dut, jakinda, lehen mailako plaza batean egiteko asko zuen etapa berriari hasiera ematen ari ginela.

Hamarkada honetan zelan eboluzionatu duzue? Zer aldatu da?

Bilakaera naturala egon da. Gutariko bakoitzak eboluzionatu egiten du, baina uste dut Bandak, heldutasuna ematen dioten sonoritatea eta trinkotasuna lortu dituela. Bandan jotzen dugunean asko gozatzen dugu, eta hori ezinbestekoa da, entzuleari transmititu nahi baldin badiogu.

Txistu tradizionala beste musika genero eta estilo batzuekin fusionatzea lortu duzue

Ez da lorpena... nik esango nuke hasieran planteatutako helburuetako bat dela eta izango dela. Txistuak, bere ibilbide luzea dela eta, oso “fronte” markatuak ditu, eta horiek zaindu, mimatu, behar ditugu eta, jakina, eurekin aurrera egin behar dugu: dantzak, protokolo instituzionala, kaleko animazioa, kontzertu tradizionalak, etab. Baina egia da, baita ere, musika arloan bestelako beharrak eta jakin-minak ere baditugula, eta horiek garatu behar ditugula, eta batzuetan, egitasmo berritzaileetan islatzen dira. Batzuk aipatzearren: Harizko txistua egitasmoa, Alos Quartet soka laukotearekin; 2006an Angel Unzu gitarra jotzailearekin egin genuena, jazz laukotea (kontrabaxua, bateria, gitarra eta tronpeta) Txistulari bandarekin fusionatuz, edo une honetan martxan jartzen ari garen eta txistua new age izenekoaren eremuan kokatuko duen Gogoeta egitasmoa.

Bandak bidaiatzera eta eszenatoki asko ezagutzera eroan zaituzte. Zein gogoratzen duzu modu berezian eta zergatik?

Oso oroitzapen ona daukat Hego Ameriketara eta Kataluniara egin genituen bidaietatik. Baina, beharbada, gu entzutera etortzen den Bilboko eta inguruko herrietako jendeak transmititzen dizkigun erreakzioekin eta maitasunarekin geratuko nintzateke. Kontzertu batzuetan oso musikari onak izan ditugu gurekin, laguntzen, eta emaitza bikaina izan da eta da. Mariano Santamaria piano jotzailea, Pello Ramírez txelo jotzailea, Kantika korala, etab. Zorionez, zerrenda oso luzea da.

Eta ezin ditugu ahaztu Udal Musika Bandarekin izan ditugun lankidetzak. 10 urte hauek Gregory Fritzen eta Jesús Santandreuren bi lan bikain mundu mailan estreinatzeko aukera eman digute, eta Bandarekin jotzen dugun bakoitzean oso une atsegina izaten da.

Zuen kontzertu eta lankidetza guztiez gain, hainbat CD argitaratzeko aukera ere izan duzue. Horien artean zein azpimarratuko zenuke? Zergatik? Denbora gutxi barru beste lanen bat argitaratzeko asmorik baduzue?

Egia da, grabazioei dagokienez oso urte emankorrak izan dira. 2004an hasi ginen, CD demo bat grabatuz, eta horren ostean beste lau etorri dira: Harizko Txistua, Hala ere, Bihurrikeritan eta Gabonetan Kantari Leioako Kantika koralarekin. Beste bi ditugu bidean: urrian aurkeztuko den Plaza, eta kontzertua zuzenean grabatzeko aukera emango digun ekainaren 28ko ikuskizun handia. Bertan, ohikoa den Aste Nagusiko Txistulari emanaldian gurekin aritu diren gonbidatuak izango ditugu, Kepa Junkera, Los Cinco Bilbainos, Eñaut Elorrieta, Niko Etxart, Gozategi Taldea, Andoni Egaña, Kantika Korala eta San Juan abesbatza, besteak beste, eta baita Beti Jai Alai dantza taldea ere. Denok elkarrekin, Euskal Herri osoko txistu irakasleekin batera.

Zelan ikusten duzu txistuaren etorkizuna?

Gauza batzuk arduratzen naute, baina orokorrean ondo ikusten dut. Txistuak, jende gaztea engantxatuko dituzten egungo formatuak eta irudiak izatea lortu behar dugu, gazteek musika tresna bikain horretaz goza dezaten. Folk formatuan, Banda tradizionalean, Orkestrarekin, bikoteka… izan daiteke. Eta, jakina, disko produkzioarekin jarraitzea ezinbestekoa izango da.

Eta beste gauza bat. Oso sinplea badirudi ere, jendeak txistua modu atseginean entzutea lortu behar dugu. Gaur egun ez du denak balio.

Ez zait gustatzen Musikenen (Donostiako Goi Musika Ikastetxean) txistua lantzen denean, batez ere gaur egungo musika lantzea. Uste dut, batzuetan, ikasleen prestakuntzan aurretiko gabeziak sortzen direla, eta, azkenean, gabezia horiek ez dira konpontzen.

SOL GILTZAGaur norekin…

Lander Ruiz VivancoUdal Musika Bandaren klarinete baxua

Irakurri gehiago >

MUSIKA ESKOLA

ENTSEGUAK ETA ENTZUNALDIAK ITZULI DIRA Urte berriaren hasierarekin, notak berriro hasi dira entzuten Bilboko Udal Musika Eskolako ikasgeletan. Gure ikasleek entseguei ekin diete berriro, Gabonetako oporren ostean, eta 2014. urte hau erritmoz beteko dituzten lehenengo entzunaldiak prestatzen hasi dira... Irakurri gehiago >

AGENDA

UDAL MUSIKA ESKOLA

Urtarrila: 30 Otsaila: 6-13-19-27 Martxoa: 21-27 Apirila:7-8-9-10

UDAL MUSIKA BANDA

Urtarrila: 19 Otsaila: 2-16 Martxoa: 2 Apirila: 6

UDAL TXISTULARIEN BANDA

Urtarrila: 8-22 Otsaila: 5-19 Martxoa: 26

IKASTURTE BERRIAGure Musika Eskolak ateak irekiko dizkie berriro euren eguneroko jarduna musikaz eta erritmoz bete nahi duten pertsona guztiei. Martxotik aurrera hasiko da 2014-2015 ikasturte berrirako izen emate epea, dagoeneko zentroan matrikulatuta dauden ikasleentzat zein ikasle berrientzat. Irakurri gehiago >

EZINBESTEKOMª Jesús BravoBilboko Udal Eskolaren kantu irakaslea

Irakurri gehiago >

DENEN GUSTURAKO TAILERRAK Udal Musika Eskolak ez du etsi adin eta diziplina guztietako musikariak prestatzeko ekinean. Hori dela eta, egunero ari da lanean, musikariek berez dituzten trebeziak garatzera bideratutako tailerrak eta ikastaroak eskainiz... Irakurri gehiago >

ELKARRIZKETAGarikoitz Mendizabal

Nork esango zion Lander Ruiz Vivancori (Bilbo, 1976), gaur egun Bilboko Udal Musika Bandako klarinete baxua denari, 5 urte zituela amamak gitarra espainiar bat oparitu zionean, bere etorkizun profesionala musikan aurkituko zuela. “Ni soinua ateratzen ahalegintzen nintzen eta, dirudienez, belarri ona nuen. Hori dela eta, eskola orduetatik kanpoko gitarra klaseetara joaten hasi nintzen ikastetxean”. Esaten duenez, ez zen izan berak hartutako erabakia. “Nire gurasoak izan ziren, aukera ona iruditu zitzaien, baina nik gurago nuen futbola, ume guztiek bezala. Esan nien ez nuela musika ikasteko denborarik, eta eurak, orduan, trebezia handiz, orduan futbolean aritzeko denborarik ere ez nuela izango esan zidaten. Hurrengo egunean, gauez burkoarekin hitz egin ondoren, badirudi gauza biak egiteko denbora aurkitu nuela”. Ondoren solfeoa, kontserbatorioa… etorri ziren, eta horrela hasi zen musikaren munduan egiten ari den abentura, jada 30 urte bete dituen abentura.

Gitarrak liluratu zuen denbora batez, baina bere begirada, lehengusuak jotzen zuen saxofoira zuzendu zen. Berak ere soinu distiratsua zuen musika tresna hura ikasi nahi zuen. Eta horrela, bere mentore izango zen Florián Poparen klasera heldu zen. Irakasleak berehala kendu zion ideia hori burutik. “Saxofoia ahazteko esan zidan, askoz hobea zela klarinetea ikastea. Beraz, berari zor diot nire karreraren parte handia”. Landerrek oso ondo gogoratzen du bere lehenengo klarinete klasea “aluzinatu egin nuen, mundu berri osoa zabaldu zitzaidan aurrean, eta gaur egun ere ikasten jarraitzen dut”.

Musikarenganako grina gero eta handiagoa zen, eta hasiera batean zaletasun zenak, denbora igaro ahala bere arreta guztia jaso zuen. Bere lehenengo entzunaldien eszenatokia Musika Kontserbatorioa izan zen, kamera talde txikiekin, baina bere lehenengo kontzertua “Kontserbatorioko Bandarekin izan zen, oso ondo gogoratzen dut. Johan de Meijen “Eraztunen Jauna” jo genuen. Sinestezina egin zitzaidan nola jotzen genuen entzutea”.

Urte batzuk geroago, bere gaitasunak Parisera bidaiatzeko aukera eskaini zion, maisu handienetako baten ondoan ikastera, Guy Deplus. “Irakasle bat baino gehiagorekin egindako ikasketak osatu behar dira, bakoitzetik hoberena ateratzeko. Inork ez du erabateko jakituria, baina denek dute jakituria horren parte bat”. Landerrek ahalegina egin zuen, guztietatik hoberena jasotzeko.

Jasotako jakituria guztiarekin eta jotzeko gogo handiarekin, 1996ko abuztuan, 20 urte baino ez zituela, Bilboko Udal Musika Bandara heldu zen. Harrera ahaztezina izan zen, “bi astetan 8 kontzertu prestatu behar genituen, Aste Nagusirako. Aluzinatu egin nuen”.

Gaur egun Landerrek udal bandari eskaintzen dio bere jarduera profesional guzti-guztia, ez baitu bere bizitza musikarik gabe ulertzen. “30 urte daramatzat musikari lotuta, eta horrela jarraitzeko asmoa dut, beste horrenbeste, gutxienez”.

SOL GILTZAGaur norekin…

Lander Ruiz Vivanco

ENTSEGUAK ETA ENTZUNALDIAK ITZULI DIRA Urte berriaren hasierarekin, notak berriro hasi dira entzuten Bilboko Udal Musika Eskolako ikasgeletan. Gure ikasleek entseguei ekin diete berriro, Gabonetako oporren ostean, eta 2014. urte hau erritmoz beteko dituzten lehenengo entzunaldiak prestatzen hasi dira.

Musikari gazteak, Hika Ateneoan urtarrilaren 30ean eskainiko den lehenengo Jam Session-arekin emango diote hasiera urtarrilari. Hitzordu horrek adin guztietako artistak bilduko ditu, zaleak eta profesionalak, mota guztietako musika tresnak erabiliz musika inprobisatzeko. Jam Session horiek ezinbesteko hitzordu bilakatu dira, musika sortzeko gogoa duten gure Hiriko gazte ausartenentzat, eta hori dela eta, BilbaoMusikak beste bi saio aurreikusi ditu, otsailaren 27rako eta martxoaren 27rako.

Beste alde batetik, Eskolako ikasleek partiturak prest dituzte jada, urte berrirako aurreikusitako entzunaldi ugarietarako entseguei ekiteko. Lehenengo hitzordua otsailaren 19an izango da, eta bertan entzuleek kontzertu-erromeria izango dute Bilborocken, Musika eta Dantza Tradizional Sailaren eskutik. Martxoaren 21ean udaberriko kontzertua eskainiko da. Bertan, entzuleak aho

IKASTURTE BERRIA Gure Musika Eskolak ateak irekiko dizkie berriro euren eguneroko jarduna musikaz eta erritmoz bete nahi duten pertsona guztiei. Martxotik aurrera hasiko da 2014-2015 ikasturte berrirako izen emate epea, dagoeneko zentroan matrikulatuta dauden ikasleentzat zein ikasle berrientzat.

Alde batetik, une honetan Eskolan ikasten ari diren ikasleek martxoaren 10etik 28ra egin ahal izango dute matrikula ikastetxeko idazkaritzan, astelehenetik barikura, goizeko 09:00etatik 21:00etara. Beste musika diziplinetan ezagutza berriak jaso nahi dituzten egungo ikasleek espezialitate aldaketa eskatu ahal izango dute, matrikula inprimakiari, ikasle berri izateko eskaria erantsiz.

Beste alde batetik, ikasle berriek BilbaoMusikako Eraikinean (La Galera) aurkeztu ahal izango dituzte inprimakiak martxoaren 10etik apirilaren

DENEN GUSTURAKO TAILERRAK Udal Musika Eskolak ez du etsi adin eta diziplina guztietako musikariak prestatzeko ekinean. Hori dela eta, egunero ari da lanean, musikariek berez dituzten trebeziak garatzera bideratutako tailerrak eta ikastaroak eskainiz.

Horrela, Eskolak prestakuntza tailer eta ikastaro eskaintza zabalarekin emango dio hasiera urte berriari. Urtarrilean hasiko dira, eta izena emateko epea zabaldik dago jada. Biola Masterclassak, Funk mintegiak, bateria eta konbo talde klaseak, arnasketa, jarrera eta musikaltasun klaseak eta gaita nafarrerako kanaberen muntaketa dira aurreikusi diren tailerretako batzuk.

Zehatzago esanez, lehenengo tailerra urtarrilaren 23an eta 24an hasiko da. Musika modernoan eta funkean interesa duten musikariek, bi musikari bikainek, José Brunok (bateria) eta Gabriel Casanovak (organoa, teklatuak eta pianoa) emango duten funk mintegiaz gozatzeko aukera izango dute. Maisu klaseak goizeko 10:00etatik 13:00etara emango dira, eta taldeko konbo klase praktikoak arratsaldeko 14:00etatik 16:00etara izango dira.

Otsailaren 21ean “Zuzenekoari aurre eginez, egunez egun” tailerra hasiko da. Tailer horren helburua musikaz gozatzea bultzatzea izango da, eguneroko

EZINBESTEKO Mª Jesús BravoBilboko Udal Eskolaren kantu irakaslea

Abeslari bat ezinbesteko gisa aipatu ahal izateko, magikoa, ederra, misteriotsua, ez ohikoa, bakarra eta imitatu ezina dela esan behar da; eta hori ez da ohikoa. Hala ere, duela jada urte asko, Zoila Augusta Emperatriz Chávarri del Castillo edo Yma Sumac, bere izen artistikoaren bitartez hobeto ezagutzen dena, lehen aldiz entzun nuenean, liluratuta geratu nintzen, haren berezitasunak harrapatu egin ninduen. Abeslari perutar horrek nire arreta osoa erakarri zuen,

Andeetako folkloreko lanekin eta pieza exotiko ederrekin, izan ere, bere ahots erregistroa mi2tik mi7ra hedatzen baitzen; hau da, baritono baten baxuetatik koloraturako soprano baten altuetara bitarteko ahots eremu osoa hartzen zuen, erabateko nagusitasunez eta ahots erosotasunez.

zabalik geratuko dira BilbaoMusikako Abesbatzarekin eta Bizkaiko Abesbatzen Elkartearekin; ziur gaude emanaldi horrek ez duela inor hotz utziko.

Entzunaldi gehienak apirilean helduko dira. Hilabete horretan Eskolak ez du atsedenik hartuko. Horrela, apirilaren 7an eta 9an Sinfonikoen Sailaren txanda izango da, eta apirilaren 8an, musika tresna nagusia pianoa izango den kontzertua eskainiko duten Deustuko ikasleak izango dira protagonistak. Hurrengo egunean, apirilaren 9an, Modernoen Sailak entzule guztiak txundituta utziko ditu bere Konboekin, entzunaldi berrian, Bilborock aretoan, beti bezala. Apirilaren 10erako oso kantu kontzertu berezia dago aurreikusita, Bilboko Udal Musika Eskolako ahots bikainekin.

Has zaitezte berehala egunak erreserbatzen, eta ez ahaztu entzunaldi eta kontzertu guztiak doakoak direla, eta sarrera librea dela. Ba al dago gehiago eskatzerik?

28ra, edo, bestela, gure web gunearen bitartez egin ahal izango dute (www.bilbaomusika.net). Horrela, zozketaren ondoren, onartutakoen zerrenda Eskolako iragarkien oholean eta web gunean argitaratuko da, maiatzaren 9an, barikuan. Horrela, plaza lortu duten ikasle berriek maiatzaren 9tik 19ra egin ahal izango dute euren matrikula.

Aurten, berriro ere, ikasleek egin beharreko gauza bakarra inprimakia osorik beteta entregatzea izango da, eta ez da beharrezkoa izango erroldaren ziurtagiririk ekartzea. Horrez gain, eskariak egiteko inprimakiak idazkaritzan jaso edo BilbaoMusika web gunetik jaitsi ahal izango dira.

Esperientzia ahaztezina izango da musikaren munduan murgildu nahi duten ikasle eta ikaslegai guztientzat, etengabe ikasi eta gozatuko dutelako, erritmoz inguratuta. Musika entzun dadila!

jarduneko nerbioak alde batera utziz. Martxoaren 14an, 21ean eta 28an eta apirilaren 4an ensemble edo haize sekzio teknikei eta interpretazioari buruzko tailerra emango da, horretarako interesa duten haize musika jotzaile guztiei zuzenduta. Eta martxoaren 17an eta 24an, arnasketa, jarrera eta musikaltasun tailerra eskainiko da.

Beste alde batetik, txikienek ere badute euren lekua Eskolako prestakuntza tailerretan. Horrela, martxoaren 21ean eta 28an eskainiko den soka musika tresnen didaktika klasea 5 eta 12 urte arteko ikasleei egongo da zuzenduta. Martxoaren 26tik apirilaren 2ra, gaita jotzaileek, gaita nafarrerako kanaberak muntatzeari buruzko prestakuntza jaso ahal izango dute, eta martxoaren 19an eta 26an, Eskolak, hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleei buruzko prestakuntza jasotzeko interesa duten musika irakasleei zuzendutako tailerra emango du. Beste alde batetik, Musika Eskolak Biola Masterclass bat eskainiko du 2014-2015. ikasturteko lehen hiruhilekoan. Informazio guztia (ordutegiak, irakasleak, helburuak, hartzaileak…) gure web gunean duzu. Apunta zaitez gehien atsegin duzun tailerrera! Zure zain gaude.

Ahaztezina da “Chuncho” lanean egin zuen interpretazioa. Bertan, izen bereko txoriaren kantua imitatzen zuen, eta pieza horrekin, koloratura hirukoitza izenez ezagutzen dena, hau da, hegaztien txorrotxioa egitea, lortu zuen soprano bakarra da. Azpimarragarria da, baita ere, beste batzuekin batera “El secreto de los incas” filmean entzun daitekeen “Taita inty” lana. Lan horretan Charlton Heston eta garai hartako beste pertsonaia handi batzuk hartu zuten parte. Egin zituen disko azpimarragarrien artean, Bo Mambo (1955) lanean beste musika forma batzuk landu zituen, erritmo afro-kubatarrak, adibidez. Izan ere, ospe gehien eman ziona Andeetako folklorea izan bazen ere, hainbat genero landu zituen, baita rock-a eta pop-a ere, bere karreraren amaieran (Miracles, 1971).

Niretzat erreferentzia handia eta giza ahotsaren azterketarako etengabeko gonbidapena izan da. Eta, gainera, gaur egun ere, entzun nuen lehen egunean bezala liluratzen nau.

MUSIKA ESKOLA

Udal Musika Bandak kontzertuz betetako agendaz emango dio hasiera urte berriari, oso emanaldi bereziak aurreikusten dituen denboraldiari. Horretarako, bandak gonbidatu bikainak izango ditu, José Rafael Pascual-Vilaplana, Frank de Vuyst, Iker Sánchez, Rafael Sanz-Espert edo Donostiako Orfeoia, besteak beste.

Lehenengo hitzordua joan den urtarrilaren 19an izan zen. Emanaldi horretan, José R. Pascual-Vilaplanak, zuzendari gonbidatuak, Albazeteko Orkestra Sinfonikoaren Zuzendari Nagusiak, zuzendu zuen banda. Entzuleak liluratuta geratu ziren Franco Cesariniren Blue Horizons edo Santiago Quintoren Rapsodia Hernandia bezalako lanak eskaini zituen kontzerturekin.

Hurrengo hitzordua otsailaren 2an izango da. Egun horretan Frank Vuyst zuzendari belgikarra izango da Banda zuzenduko duena. Otsailean bertan beste kontzertu bat eskainiko da, 16an, Iker Sánchez zuzendari gaztearen batutaren esanetara. Martxoaren 2an, musika taldea berriro ere eszenatokira igoko da,

Bilboko Udal Txistulari Banda bere musika tresnak prestatzen hasi da, ezustez eta kolaborazio handiz betetako urte zirraragarria izango denari hasiera emateko, egungo taldearen X. urteurrenarekin bat etorriz. Horretarako, eta Euskalduna Jauregiko 2013-2014 kontzertu denboraldiarekin jarraituz, Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García euren txistuak, danbolinak, atabalak… afinatzen ari dira, Bilboko entzuleei agenda oso-osoa eskaintzeko.

Urte berri honek oso kontzertu bereziak agintzen ditu, urtarrilaren 8an eta 22an eskaini direnak, adibidez. Egun horietan, txistulari taldeak KEtan bikoteari utzi zion eszenatokia, “Sturnus” lanaren mundu mailako estreinaldirako, eta Beti Jai Alai dantza taldearekin batera aritu izan zen eszenatokian, hurrenez hurren. Hurrengo hitzordua otsailaren 5ean izango da, Iruñeko Pablo Sarasate

URTARRILA30 // Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan

OTSAILA 6 // Txistu ikasleen kontzertua // La Galera. 19:00etan

13 // Txistu ikasleen kontzertua // La Galera. 19:00etan

19 // Musika eta Dantza Tradizional Sailaren erromeria // Bilborock. 19:00etan

27 // Inauterietako kontzertua // La Galera. 18:30etan

Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan

MARTXOA21 // Udaberriko kontzertua. BilbaoMusikako Abesbatza Gaztea eta Bizkaiko Abesbatzen Elkartea // La Galera. 20:00etan

27 // Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan

APIRILA7 // Taldeen kontzertua // Arteria Campos Elíseos antzokia. 10:00etan

Sinfonikoen Sailaren kontzertua // La Galera. 19:30etan

8 // Deustuko ikasleen piano kontzertua // La Galera. 18:30etan

9 // Modernoen Sailaren konbo kontzertua // Bilborock. 19:00etan

Sinfonikoen Sailaren kontzertua // La Galera. 19:30etan

10 // Kantu kontzertua // La Galera. 19:00etan

URTARRILA19 // 2014ko neguko kontzertu denboraldia: Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua. Zuzendaria: José R. Pascual-Vilaplana // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan

OTSAILA2 // 2014ko neguko kontzertu denboraldia: Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua. Zuzendaria: Frank de Vuyst // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan

16 // 2014ko neguko kontzertu denboraldia: Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua. Zuzendaria: Iker Sánchez // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan

MARTXOA2 // 2014ko neguko kontzertu denboraldia: Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua. Gonbidatua: Donostiako Orfeoia. Zuzendaria: José Antonio Sainz Alfaro // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan Prezioa: 5€

APIRILA6 // 2014ko neguko kontzertu denboraldia: Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua. Zuzendaria: Rafael Sanz-Espert // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan

oso kontzertu berezia eskaintzeko, gonbidatua Donostiako Orfeoia izango delako; oraingo honetan José Antonio Saenz Alfaro izango da zuzendaria. Eta 2013-2014ko neguko kontzertu Denboraldiari amaiera emateko, Rafael Sanz Espertek, Bilboko Udal Musika Bandako azken zuzendari titular izandakoak eta gaur egun Madrilgo Udal Sinfonikoaren zuzendari titular denak, hartuko du oso kontzertu bereziaren zuzendaritza.

Euskalduna Jauregiko Auditorioa izango da domeketan, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Udal Musika Bandak eskainiko dituen emanaldietarako eszenatokia. Sarrerek euro biko prezio sinbolikoa izango dute, Donostiako Orfeoiarekin batera eskainiko den kontzertuan izan ezik, emanaldi horretarako bost euro ordaindu beharko dira eta. Sarrerak, ohikoa denez, Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, BBK-ren zerbitzu anitzeko kutxazainetan, web gunean edo 94.431.03.10 telefono zenbakira deituz eskuratu ahal izango dira.

Musika Goi Kontserbatorioko ikasleekin batera; emanaldi horretan entzuleek txistu pieza klasikoez eta kamera musikako lanen musika tresna horretarako egokitzapenez gozatu ahal izango dute.

Denboraldiko hitzordu zirraragarriena otsailaren 19an izango da. Egun horretan, Bilboko Udal Txistulari Bandak omenaldia eskainiko dio Sabin Bikandi danbolin jotzaileari, taldean 25 urte beteko dituelako. Kontzertuan, Bandak, Aiko Taldearen laguntzarekin, Sabin Bikandi beraren lanak eskainiko ditu, beti ere dantzarekin lotutakoak. Beste alde batetik, martxoaren 26an, Txistulari Bandak errezitaldia emango du Mariano Santamaría piano jotzailearekin batera. Txistulari bakoitza bakarlari gisa arituko da piano jotzaile handi horren ondoan. Ziurrenez bat baino gehiago izango dira kontzertu hori galdu nahi izango ez dutenak.

UDAL BANDA

TXISTU BANDA

AGENDA

UDAL MUSIKAESKOLA

AGENDA

UDAL MUSIKABANDA

URTARRILA8 // Ketan taldearen egitasmo berria: “Sturnus” lanaren mundu mailako estreinaldia // Euskalduna Jauregia, A3 Aretoa. 20:00etan

22 // Dantza tradizional ikuskizuna, Beti Jai Alai taldearekin batera // Euskalduna Jauregia, A1 Aretoa. 20:00etan

OTSAILA5 // Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertua, Iruñeko Pablo Sarasate Musika Goi Kontserbatorioko ikasleekin batera // Euskalduna Jauregia, A3 Aretoa. 20:00etan

19 // Sabin Bikandiri eskainitako kontzertua, Bilboko Udal Txistulari Bandan 25 urte betetzeagatik // Euskalduna Jauregia, A3 Aretoa. 20:00etan

MARTXOA26 // Txistu eta Piano kontzertua. Udal Txistulari Banda eta Mariano Santamaría // Euskalduna Jauregia, A3 Aretoa. 20:00etan

AGENDA

UDALTXISTULARIEN BANDA

Informazio gehiago www.bilbaomusika.net

BilbaoMusika © 2011 | Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbao | [email protected] | Tfnoa.: 94 416 47 85 · Faxa: 94 415 51 71

Udal Musika Bandaren klarinete baxua

Lankidetza bikainez betetako denboraldia

Ezustez betetako urtea abiatu da

BERRIAKZK 23 URTARRILA 2014