Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf ·...

24
5 Gilles Perrault Bi epaile frantziarrentzako eskutitza Cruz de Honor de la Orden de San Raimundo de Peñafort domina jaso dutela eta

Transcript of Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf ·...

Page 1: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

5

Gilles Perrault

Bi epailefrantziarrentzako

eskutitzaCruz de Honor de la Orden

de San Raimundo de Peñafortdomina jaso dutela eta

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 5

Page 2: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

6

Jatorrizko izenburua: Lettre à deux juges françaises décorées de la Cruz de Honor de la Orden de San Raimundo de PeñafortItzulpena: Zorion Zamakola

Azala eta bildumaren diseinua: Esteban MontorioArgitaratzea:

Editorial Txalaparta E.M.Navaz y Vides 1-2

78. Posta-kutxa31300 Tafalla NAFARROA

Tel. 948 70 39 34Faxa 948 70 40 72

[email protected]

Lehenengo edizioaTafalla, 2007ko azaroa

Copyright© Txalapartak

© Gilles Perraultek© Zorion Zamakolak

MaketazioaMonti

InprimaketaRGM

ISBN978-84-8136-503-0

Lege gordailuabi-3.344-07

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 6

Page 3: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

7

editorearen oharra

1993ko maiatzaren zazpian, Tomas de laQuadra Espainiako Justizia ministroak Cruzde Honor de la Orden de San Raimundo dePeñafort dominarekin saritu zituen LaurenceLevert eta Roger Leloire epaileak eta IreneStoller fiskala, etaren kontrako jardunagatik.Ohiko bilakatu zaigun elkarlan frantziar-es-painiarraren kate-begi berri horrek gutun pu-blikoa idaztera bultzatu zuen Gilles Perraultidazle eta kazetari frantziarra: Lettre à deuxjuges françaises décorées de la Cruz de Honor dela Orden de San Raimundo de Peñafort (Fa-yard, 1999).

Zola gogora ekartzen duen estilo zuzen etazorrotzez, epaileei zuzentzen zaie idazlea. Zer-gatik? Idazleak berak etsipen puntu batez ai-tortzen du: «Ez, gero, zuek konbentzitzeko

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 7

Page 4: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

8

itxaropenez. (…) Gorde ditzagun bakoitzakgeure terroristak. Egia tristea da: badakit ezdiodana inori interesik piztuko. “Zure euskal-dun horiek” esaten didate familian eta inguru-ko lagunek; badirudi, nonbait, apeta ulertezinbat dela medio, galtzear dagoen –eta desagertu-ta ere galera penagarria izango ez litzatekeen–espezie higuingarri samar batekiko interesapiztu zaidala. Lehen aldiz hartu dut idazlumahonako aldartez. (…) Nire adiskide euskaldu-nek eurek ere ez dute sinesten idazketaren ahal-menean. Oker daude, baina horrela da».

Perraultek, aldiz, eskarmentu handiko abo-katu, kazetari eta idazlea den aldetik, irmokisinesten du hitzaren ahalmenean, eta are ir-moago sinesten du euskaldunon euste gaitasu-nean. xx. mendearen bigarren erdiko europarintelektualik handienetakoa izaki, estatu gizo-nak terrorista bihurtzen ikusi ditu, terroristakestatu gizon, nazioak estatu eta estatu bakarrahamaika. Aljeria, Vietnam, Herrialde Baltiko-ak, Hegoafrika, Irlanda, Quebec, Ben Bella, HoChi Minh, Mandela, Arafat, Adams… Etenikez duen kolonialismoaren soka luzeak egia bi-ribilak erakutsi dizkio Perraulti, eta eskutitz

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 8

Page 5: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

9

luze hau erabiltzen du Leverti, Leloireri etaStollerri soka horren ahula erakusteko: «Zuonborroka aurretik galduta dagoela esateko idaz-ten dizuet».

Eskutitza hartzaileen eta idazlearen bera-ren unibertso frantsesetik idatzia dago, eta,beraz, ezin konta ahala dira frantziar kultura,historia edo politikari egiten dizkion aipame-nak. Itzultzaileak, Zorion Zamakolak, fran-tziar magistraturatik kartzela-sistemara pasa-tu denak, apailatze lan ederra egin zuenoin-oharren bidez alderdi ilun horien guztienazalpena emanez. Hala ere, Zorionen lan es-kerga pittin bat alboratzearen aldekoa izannaiz, testuaren estilo bizia ez kamustearren.Hala, bada, irakurleak ez du aurkituko azalpe-nik Vergincetorix, Coluche, Papon eta enpa-rauen inguruan. Egileak egin dituen hainbatakats txikiren –Eginen sorrera data, adibidez–oin-oharrak ere baztertu ditut. Azalpenak egi-leak berak eman dituenean utzi egin ditut etakasu bakan batzuetan. Horrez gain, itzultzai-leak egin dituen beste hainbat ohar bere ho-rretan utzi ditut, merezi dutela iritzita. Esperodut egileak, itzultzaileak eta irakurleak onetsi-

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 9

Page 6: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

10

ko dutela nire irizpide hori, ustez obraren me-sedetan jokatu baitut.

Idazketaren ahalmen mugatuan sinetsita,euskaldunok badugu parada Perraultek gureherriari botatzen dion begirada xamur bezainzorrotz honetaz gozatzeko.

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 10

Page 7: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

11

1

Oker jokatu duzue. 1993ko maiatzaren 7an,Espainiako Gobernuak, euskal borrokalari etamilitanteak jazartzerakoan erakutsi duzuen gri-na eskertzeko, Cruz de Honor de la Orden de SanRaimundo de Peñafort delakoa eskaini zizuene-an, ez zenuketen onartu behar izan bularreanzintzilikatzerik. Hutsegitea baino txarragoa izanzen: gusturik eza. Frantziako Magistraturak ezzeukan horren premiarik. Bi mendetatik hona,eta salbuespen miresgarriak salbu, zoritxarrez-ko magistratura horren historiak ezaugarri batizan du: malgutasun politikoa. Napoleonenepaile zintzo-zintzoek maitasunez betetako on-gietorria eman zioten atzerritik Parisera helduberria zen Luis xviii.ari; Elbatik itzuli zeneanenperadoreari fideltasun osoa bermatu zioten,Waterlooren biharamunean erregezale esnatu

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 11

Page 8: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

ziren, Uztaileko iraultza gogoz txalotu zuten,1848an errepublikazale amorratuak zirela ohar-tu ziren, eta laster batean Luis-Napoleoni koroainperiala janzteko erregutu zioten.

Hurrengo mendea aurrekoa bezain minga-rria da: Petaini egindako zina, lau urtetan erre-sistentziazaleak grinatsu kondenatu eta bestelau urtetan kolaboratzaileak jazarri, geroxeagoAljeria aljeriarraren aldekoei zigor zaparradaezarri, eta pixka bat geroago, Aljeria frantzia-rraren aldekoei. Historiagile temati batzuen la-nari esker, Parisen 1961eko urriaren 17an sarras-kitu zituzten aljeriarren gorpuen oroitzapenagure kontzientzia zigortzera itzuli bada, gogo-rarazi egin behar ote dugu desagertu zirenenfamiliek ezarri zituzten salaketa guztiak bertanbehera gelditu zirela, eta auzi horrek eraginzuen zigor bakarra emakume baten aurkakoaizan zela, sarraskia leihotik ikusi eta poliziei«hiltzaileak!» oihukatu zielako? Horrekin ohar-tuko gara justizia, batzuetan, hilketa bezala, ar-te eder bat balitz bezala hartu behar dela.

Zorionez, joandako garaiak dira horiek!Baina hara, morroi gisara tratatzen zituen bo-tere politikotik askatzen hasi direnean gure ma-

12

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 12

Page 9: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

gistratuak, justu orduan, atzerriko potentziabaten ohore saria onartu duzue. Hausnartu du-zue zein bitxia den zuen ekimen hori? Ez al daarriskutsu samarra? Frantzian bertan, ez dugulan makala zalantzazko harremanei ihes egite-ko. Zuetako batek ondotxo daki hori, 1989anClichy herrian zinegotzi izendatu baitzuten Di-dier Schullerrek1 zuzentzen zuen zerrendan, etagaur egun hura atxilotzeko agindua emana du-te nazioartean. Halako laguntasun desatseginekhalabeharrez sinesgarritasuna kentzen dute.Baina hori txikikeria da Cruz de Honor katas-trofikoaren aldean, jakinik hori eskaini dizuengobernuko Barne ministroa, Barrionuevo jau-na, Segurtasunerako Estatu idazkaria, Vera jau-na, biak ere hainbeste maite zaituztetenak, etaberen hamar kide gehiago GAL auzia dela me-dio leotzeko lasto hezetan daudela? Gure gober-nuko kideei horrenbeste buruhauste eragitendieten txikikerien aldean –gizarte ondasunakbereganatzea eta beste–, munta handiagokoa da,

13

1. Politikari frantziarra, eskuindarra eta Pasquaren ingurukoa. Di-ru publikoak ebasteagatik auzipetua [Itzultzailearen oharra].

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 13

Page 10: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

hala denez, estatu demokratiko bateko minis-troak Frantzian hilketa gehien egin duen era-kunde terroristaren buru izatea. Sarritan ima-jinatzen zaituztet bata fiskalaren ordezkoarenbulegoan, bestea instrukzio epailearen bulego-an, egun aspergarri baten ostean, atzo hain in-dartsu eta itzaltsuak ziren eta gaur egun zuenehizaki gogokoena diren terroristen zaku bere-an dauden bi gizon horien eskutitzak irakur-tzen, Cruz de Honor eta abarrengatik zorionakemanez. Gurpilak bizkor egiten du bira, eta ezbeti uste den noranzkoan.

Barrionuevo eta Vera jaunek ez bezala, nik ezzaituztet maite. Zergatik idazten dizuet, orduan?Ez, gero, zuek konbentzitzeko itxaropenez. Bar-katuko didazue esamoldearen desegokitasuna:gorde ditzagun bakoitzak geure terroristak. Egiatristea da: badakit ez diodana inori interesikpiztuko. «Zure euskaldun horiek», esaten dida-te familian eta inguruko lagunek; badirudi,nonbait, apeta ulertezin bat dela medio, galtze-ar dagoen –eta desagertuta ere galera penaga-rria izango ez litzatekeen– espezie higuingarrisamar batekiko interesa piztu zaidala. Lehenaldiz hartu dut idazluma honako aldartez.

14

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 14

Page 11: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

Idazleak bere burua ilusionatzeko duen ahal-menak maila barregarri eta aldi berean beha-rrezkoak hartzen ditu. Lantxo batez erditzeardagoela, bere burua konbentzitu behar duezinbestekoa dela gizateriaren ondasunerako.Mundu mailako hondamendi nuklearra? Ados,baina lana argitaratu ostean. Oraingo honetan,halakorik ez. Nire adiskide euskaldunek eurekere ez dute sinesten idazketaren ahalmenean.Oker daude, baina horrela da. Nork irakurrikodu, orduan, nire hau? Zuok biok. Gutxienez,zuok biok. Niretzat, publizistek «publiko gati-bua» deritzotena zarete zuek. Espetxeetanhainbat ziega betearazi dituzten bi pertsonaizanik, adjektiboak grazia dauka.

Zuon borroka aurretik galduta dagoelaesateko idazten dizuet.

Gure justizia gaztetasun iturria da niretzat.1955ean hogeita lau urte nituen, eta Pari-

sen praktiketan ari zen abokatua nintzen.Ohiturari jarraiki, bâtonnierak niri eta beste

15

��

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 15

Page 12: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

abokatu batzuei ofizioz agintzen zigun mili-tante aljeriar oldeen defentsa egin genezan,halakoak hutsalkeriak baitziren abokatu espe-zializatuen arreta jaso ahal izateko; horiek,Jacques Verges buru zutela, kolektiboa izenekotalde ospetsua osatu zuten handik gutxira. Al-jeriar militanteak, ia beti, kuotak jasotzeaz ar-duratzen ziren, Frantzian zeuden aljeriarrenzeregin nagusia flnren gerra saria hornitzeazen eta. Auziak beti gidoi berari jarraitzenzion: nire bezeroek hasiera-hasieratik herritaraljeriar bezala aurkezten zuten euren burua;auzitegiko lehendakariak, mahaiaren atzeal-detik, Aljeriarik ez zegoela eta berak Frantzia-ko hiru departamendu baino ez zituela ezagu-tzen oihukatzen zuen; gero, suharra bezainhutsala zen sarrera horren ostean, epaima-haiak gertaerak aztertzen zituen. Politikak,oro har, eta Aljeriako arazoak zehazki, ez zida-ten axola garai hartan, baina, halere, neureburuari esaten nion bazela aski aztarna zeraondorioztatzeko: nire bezeroen eta pikardia-rren edo berriarren artean alde pixka bat ba-zegoela (besteak beste, nire bezeroetako askoktxarto egiten zuten frantsesez, eta itzultzailea

16

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 16

Page 13: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

beharrezko bihurtzen zen). Frantziako Magis-traturaren adimenaren inguruko iritzi onagordetzearren, epaimahaitik jaurtitako baiez-tapen grinatsuen atzean hipokrisia ziniko izpibat sumatu nahi izango nukeen. Baina ez: le-hendakariak eta aholkulariek sinetsi egitenzuten esaten zuten hori. Aljeria Frantzia zen.Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Bainanahikoa zitzaidan burua itzultzea eta nire be-zeroei so egitea, hitzok beren aurpegietanerrebotatzen ikusteko, pilotak horma beltzeanbezala.

Euskal militanteei egindako auzietan leku-ko bezala deitu nautelarik, lau hamarkada atze-rantz egiten nuen, hogei urte nitueneko fresko-tasunera. Aktoreak aldatu dira, baina gidoialehengoa da. Arrano txilio eta burla berberakauzipetuek beren burua euskal herritartzat jo-tzen dutenean; bi noranzko dituen bakarrizke-ta, salatuak edo auzipetuak erabat mutu gera-tzera eraman ohi duena. Zigorrak ere garaibatean bezain demasak dira, nire bezeroek zi-gorrez zigor eta epaiz epai mendeetarako espe-txealdia biltzen zutenean bezala. Hainbeste,ezen sentsazioa baineukan nire lanbidean egi-

17

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 17

Page 14: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

ten ari nintzen lehen urratsak aski ziztrinak zi-rela; nire bezeroek eurek lasaitzen ninduten:«Ez bururik hautsi, abokatu jauna», esaten zi-daten eskuaz lepoan emanez, «honek guztiakez du iraungo gudak baino luzeago, eta horiere egunen batean amaituko da».

Parisko xvii. epaitegi korrekzionalean, le-hendakaria nabarmendu egiten da. Leba han-diko gizona da. Auzipetuekiko hartzen duenjarrerak erakusten du, haren ustez, auzipetuoknolabaiteko ideal bati jarraitzen diotela, nolaazaldu, bestela, norbaitek halako zigor itzelakjasotzeko arriskua hartzea bere onurarako ira-bazirik eskuratzeko itxaropenik gabe. Idealakritikatzeko modukoa izaten ahal da, eta legea-ren zigorraren pean ezartzen ditu, gainera, bai-na, azken batean, ez da arrazoi makurra. Hala-tan, borrokalariei zor zaien errespetua erakustendie, nahiz eta bere lankideek bezainbesteko zigorlatzak ezarri. Behin batean Aljeriako gerrarengaraian areto hartan bertan bizi izan nituenakkontatzen entzun ninduelarik, gizon bikainhorrek honakoa galdetu zidan: «Benetan usteal duzu Aljeriako eta Euskal Herriko egoerakparekatu daitezkeela?».

18

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 18

Page 15: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

Galdera zentzuzkoa zen.

Coluche zenari harrigarri egiten zitzaion Sui-tza eta Belgika izatea bera ere: horren gauzatxikirako, zertarako bi estatu sortu, bat nahi-koa eta sobera izan bazitekeen? Galdera ego-kia litzateke, baita estatuaren beharra aldarri-katzea tokiko herritarren eskaria baino ez denbeste herrialde askorentzat ere. Aberriarekikomaitasuna eta izaki batenganako maite garrasentimenduetan hunkigarrienak dira, pertso-narik lasaiena bere onetik ateratzeko etazuhurra arriskurik itzelenak hartzera bultza-tzeko aproposenak, baina, aldi berean, ulerte-zinenak dira kanpotik ikusten dituenarentzat,eta baita hermetikoenak ere. Eta adiskiderenbat gure bihotzean eraginik ez duen emakumebatekin sutzen delarik galdera egiten dugunbezala, «baina, zer demontre ikusten dio?», ezdugu lar ondo ulertzen zein grinak eragitendien uzbekistandarrei Uzbekistan bat nahiizateko.

19

��

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 19

Page 16: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

Hala eta guztiz ere, independentzia gogoa

sarritan begi onez ikusten da. Hirurogeita ha-

marreko urteetan, askapen nazionalerako mu-

gimenduak loratzen zirelarik, nire lagun inte-

lektualetako batek dudatsu deitu zidan, herri

menperatu baten independentziaren aldeko si-

nadura eman berri zuela eta. Ez zuen zalantza-

rik sinadura ondo emandakoa zenik, baina or-

dura arte inoiz entzun gabea zeukan herri hori

zein kontinentetan zegoen jakin nahi zuen.

Kontu hau muturrekoa izan daitekeen arren, ia

salbuespenik ez duen araua erakusten du: subi-

ranotasuna eskuratu nahian dabilen herri bate-

kiko atxikimendua handiagoa izango da, zenbat

eta urrunago dagoen eta aldarrikapen horrek

zenbat eta eragin eskasagoa izan norbere he-

rrialdean. Proportzio zuzenean doaz bi joera

horiek. Garai batean australiarrek bipilki sos-

tengatzen zuten aljeriarren askatasun nahia.

Mozambikeren independentzia gogo onez har-

tu zuen Islandiako iritzi publikoak. Errusiak

izan ezik, bistan da, mundu osoak sentitu berri

du zirrara Txetxenia txikiaren alde, nahiz eta

gure garaian ondo ikusiak ez diren ezaugarriak

20

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 20

Page 17: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

eduki: erlijio musulmana eta jarduera mafio-soetarako joera.

Berezko zerbait bezala sentitzen duen horigaltzeko arriskua daukan herriarentzat beste-rik da, jakina. Jokoan dauden interesek pisuabaduten arren, hutsala litzateke gatazka auzimaterialetara soilik mugatzea. Aljeriak inde-pendentzia gerrari ekin zionean, kolono han-di multzo txiki batentzat eta hango talde eko-nomiko batzuentzat irabazpide egokia zen,baina metropoliari kendu egiten zion gehiagoeman baino. Ipar Euskal Herria (zuek Fran-tziako Euskal Herria deritzozuena) Hexago-notik banatuko balitz ere, Frantziako ekono-mia ohartu ere ez litzateke egingo. Zinez, diruauzietan baino gehiago, sentimenduen sasitrinko batean bilatu behar da herri jagoleansortzen diren bortxazko erreakzioen azalpena:banaketa nahi duen herriaren alderantzizkonazionalismoa, esker txarra jasan izatearen sen-tsazioa, aldaezintzat jotzen den egoera iraul-tzen ari direla ikusterakoan sortzen den asalda-dura.

Belaunaldiz belaunaldi berritzen denegiaztapen tristea: halako gatazka batek per-

21

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 21

Page 18: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

tsona zentzudunenak ere adimenaren mailahutsenera eroaten ditu. Zuek biok, bata zeinbestea, ez zaudete prest lurralde nazionalarenzentimetro koadro bati ere joaten uzteko. Ai-tzitik, Marseillesa suzkoa abesten imajinatuahal zaituztet, irratiari entzun diozueneanKomoreetako uharte txiki batek, elikagai ara-zoak direla medio, Frantziaren magalera itzu-li nahi duela. Laburtzeko, abertzaleak zarete.Halere, burugogorrak izan ezean onartu eginbeharko duzue Aljeria frantziarra mamu batbaino ez zela eta De Gaulle jeneralak arrazoizuela sute horretatik atera gintuenean. Den-bora joan ahala, agerikoa zena are agerikoagobihurtu da, eta gaur egun ergel fanatiko talde-txo bat baino ez dago kontrakoa esateko. Bai-na ez ezazue pentsa argitasun hori bat-bate-koa eta gehiengo zabalak babestua izan zenik.Lotsaz «gertakizunak» deitzen genituen ho-riek hasi zirenean, hau da, abertzale batzuekarmak hartu zituztenean, oso-oso frantziargutxi agertu ziren independentzia ematearenalde. Komunistak bai, jakina, baina haien en-gaiamendua zalantzan jartzeko modukoa zen,a priori Mendebaldearen aurka jotzen zuen

22

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 22

Page 19: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

ororen alde sutsu agertzen baitziren. Politika-rien artean, sozialistetatik eskumara, erabatekoadostasuna zegoen Aljeria betirako Frantziazela borobilki adierazteko. Askotan aipatzenda François Mitterrand, nahasketaren printzeaeta hizkuntza bikoitzaren maisua, garai hartanBarne ministroa zena. Pierre Mendes Franceez aipatzea, Kontseiluko lehendakaria, larregiahaztea da. Aljeriari buruz, Mendesek, inoizgezurrik esan ez zuen gizon garbiak, Indotxi-nan bake gizona izan zenak, ez zuen esatenMitterrandek zioena besterik. Negoziaketarenaukera aipatze hutsa goi mailako traizioarenmugetan kokatzea zen. Nazioak ere, oro har,ez zuen barneratuagoa Aljeria Frantziatik be-reiz zitekeenik. Dien Bien Phuk gogor eraginzien Frantziako gogoei, zalantzarik gabe, bai-na Indotxina urruna ez zen, ezta hurrik emanere, kolonoentzako kolonia bat. Milioi batpied-noirek izaera berezia ematen zioten Alje-riari. Kasandra batek garai horretan esan izanbalie indarrez metropolira itzuli behar izangozutela, inork ez ziokeen sinetsiko. Sei urtekogerra zikin eta ergela behar izan zen gauregun ezin argiagoa den errealitatearen ondo-

23

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 23

Page 20: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

rioak barneratzeko: ez, argi eta garbi, Aljeriaez zen Frantzia.

Borondate onez aitortuko nioke xvii. epaite-giko lehendakariari alderatu ahal izateak ezdakarrela halabeharrez arrazoi izatea. Aljeriakindependentzia eskuratzea inperio kolonialohien eremu geografikora mugatzen zen, etagarai zehatz bateko burujabetza prozesu zaba-laren barruan kokatu zen. Euskal arazoak Eu-roparen bihotzera eroaten gaitu, eta xxi. men-dera, gainera.

Euskal arazoa? Harridura aurpegia ipiniduzue. Zein euskal arazo? Frantzian, gutxie-nez, sinesgaiztasuna da nagusi. Zer da zoroenkontu hori? Gure Euskal Herria! Haren fol-klore xelebrea! Haren pilotari eta abesbatzak!Oraindik apaizez ondo hornitutako elizak!Hango etxe zuri ederrak landa esmeraldan!Hango Euskaldun jauzilaria,2 Roland-Garro-sen estatua egin ziotena! Gu guztion aberria-ren alde isuritako odola gogora ekartzen du-

24

��

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 24

Page 21: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

ten hildakoen aldeko monumentuak! Hangosuprefetak! Eta ogi barretarekin batera fran-tximantasunaren ikur bihurtu dugun euskaltxapela... Hain dira ahaide euskaldun horiek,ezen, familia hoberenetan bezala, gure etxekosua etxeko hautsez estaltzen baitugu. Fran-tziako haur txiki guztiek negar malkoa isur-tzen dute Orreagako lepoan Errolan gartsuarigertatu zitzaiona dela eta. Belaunaldiz belau-naldi mairuek hil zutela esaten diegu, hau da,arabiarrek, gizajoa euskaldunek txikitu zutelaondotxo dakigun arren. Zaila da samurtasunhandiagoa erakustea.

Futbola gustatzen zaizue? Pentsatzen dut,mundu guztiak bezala, Munduko Txapelketaribegiradatxo bat egin diozuela. Bixente Lizara-zu, Hendaiako semea bera, halabeharrez na-barmenduko zenuten. Tamaina ertaineko mu-tikoa, begirada bizikoa, ezker hegaletik baloiaknekatu gabe igotzen zituena. Munduko txa-

25

2. Roland-Garrosko txapelketa irabazi zuen euskal tenislari ospe-tsua dakar gogora, Jean Borotra (1898-1994), Basque bondissant(Euskaldun jauzilaria) ezizenez ezagutua. Euskaldun jauzilaria,gainera, Frantzian euskaldunei deitzeko askotan erabiltzen denirudia da [I.O.].

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 25

Page 22: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

pelketan ezin hobeto aritu da. 1996an, Borde-leko Girondinsen sasoi aparta egin ondoren,Bilboko euskal taldera joango zela jakin ge-nuen. Frantziako telebistako kazetari batekgaldetu zion ea atzerrira joan behar izateak ezote zuen iluntzen estimuzko aldaketa horrenalaitasuna. «Baina ni ez noa atzerrira», eran-tzun zion Bixentek, harriduraz. «Kontrakoa:etxera itzuliko naiz». Kazetaria ez zen tematu,baina begiradan erruki puntua nabari zi-tzaion, Bilbo atzerrian dagoela ez zekien txo-txolo ezjakin baten aurrean zegoelakoan.

Euskal Herria 1952an ezagutu nuen. Hu-rrengo hiru udaldietan gogo onez itzuli nin-tzen Miarritzera. Garai hartan esan izan bali-date biztanleek alderdi politiko bateko kidebaino gehiago turismo bulegoko kide zirudi-ten eskualde xarmant hartan burujabetzarakogogoa zegoela, adarra jotzen ari zitzaizkidalauste izango nukeen. 1955eko udazkenean Châ-teau-Vieuxko kasernako sarrera zeharkatunuen, Baionan, paraxutistetan soldadutza egi-teko. Soldadugaion artean aieneka ari zirendozena batzuk, nik eta beste batzuek ez beza-la, haiek ez zutelako eskatu soldadutza para-

26

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 26

Page 23: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

xutistetan egitea, eta jardun leku lasaiagoanahiago izango zuketelako. Gure artean, hirueuskaldun, itxuraz etsita. Baserritarrak. Ez zi-ren lagun txarrak, ezta gutxiagorik ere; toka-tzen zenean gurekin banatzen zituzten atsegineta atsekabe txikiak, baina betiere inork haus-tea lortu ez zuen tartea utzita gurekiko. Ez zu-ten ezer gustukoago, euren artean biltzea etaahapeka jardutea baino, beste ororentzat her-metikoa zen hizkuntzan. Abentura askoko bi-zitzari esker, gure ofizial eta ofizialorde batzukEuropako hizkuntza batzuetan edo dialektoindotxinar zenbaitzuetan hitz egiteko gai ziren,edo murduskatzeko, bederen; haietariko batjaponieraz ere aritzeko gai zen. Baina guztiakernegatzen ziren gure euskaldunak inguratzenzituen gotorleku linguistikoa hartu ezinik.Gradudun horiek tentelak ez zirenez, lasterohartu ziren hiru euskaldun haiek, berea ezzen istorio batean nahastuta sentitzen direnatzerritar zuhurrek bezala jokatzen baitzutengure artean, onura gutxi egiten ziotela agindu-ta geneukan zeregin nobleari: Aljeria Frantzia-rentzat gordetzea. Euskaldunak desagertu eginziren, batek daki nora eramanda. Euren ageri-

27

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 27

Page 24: Bi epaile frantziarrentzako eskutitza › Archivos › Bi_epaile_frantziarrentzako....pdf · Aljeria Frantzia zen. Batzuetan txundituta geratzen nintzen. Baina nahikoa zitzaidan burua

ko arroztasunak lekualdaketa hori eragin zien;bretoi eta alsaziarrek, berriz, hori berori lortze-ko hainbeste alferreko protesta egiten zituzten.

Ez ditut inoiz ahantzi. Nire lehenengo ha-rremana izan zen Euskal Herriarekin.

Inperio kolonial zaharretako kontuak garbi-tzeko garaia joan da. Hemen eta han mende-kotasun sotilagoak ordeztu du, baina horibeste kontu bat da. Menderatutako herriekindependentzia eskuratu dute eta estatua osa-tu dute, edo baliokidetzat duten zerbait, kostaahala kosta. Europan nazio askapenerako mu-gimendua ez da Frantzian erregetza berrezarrinahi izatearen pareko kitscha, gaur egungogazte bati Che ez zela rock izarra izan entzute-ko itxaropena bezain xelebrea? Europa, konti-nente zahar hori, hain luzaroan pasio nazio-nalistak kiskalia, baina gaur egun zintzotua,otzandua, zuhurtua, garai batean odolezkoibaiekin blaitzen ziren mugak borragoma bu-rokratiko baten kolpe lasaiaz ezabatu dituena.

28

��

bi epaile barrukoa-5.0 29/10/07 16:41 Página 28