xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi...

40
xxx Azpeitiko herri aldizkaria xxx 2017ko ekaina xxx 195. zenbakia xxxxxxxx HERRIAK SARETZEN Azken 30 urteotan hainbat herritar izan dira Askapenaren brigadetan, munduko txoko desberdinetan 20 x x x x x x

Transcript of xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi...

Page 1: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

x x xAzpeitiko herri aldizkaria x x x2017ko ekaina x x x195. zenbakia x x x x x x x x

HERRIAK SARETZENAzken 30 urteotan hainbat herritar izandira Askapenaren brigadetan, mundukotxoko desberdinetan 20

x x xx x x

Page 2: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen
Page 3: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

x x x x x x x x x sarrera 03

Argitaratzailea.UztarriaKomunikazio Taldea. Azpeitia

Egoitza.Perez Arregi plaza 1, behea,(Azpeitia, 20730)

Telefonoa eta faxa.943 15 03 58Posta [email protected]

Posta kutxa. 227, AzpeitiaLege gordailua.SS-860/2000Zenbakia. 1xx.a (2017ko hilabetea)Urtea.XVIII.a (1999ko azaroan sortua)Maiztasuna.HilabetekariaDiseinua. Eregi Komunikazio etaEuskara Zerbitzuak

Publizitatea.685780412 /[email protected]

Bazkidetza.943 15 03 58Tirada. 2.500 ale hileroInprimategia.Leitzaran GrafikakAzaleko argazkia.Maialen Etxaniz

Webgunea.www.uztarria.eus

Uztarria herri aldizkariarenlaguntzaileak (erakundepublikoak)

Uztarriak Bai Euskarari

iritziaInkesta. Ba al duzulizar adarra etxeanjartzeko ohiturarik? 13

mamiaElkarrizketa. IkerBueno Sammic ISBrenentrenatzailearekinhizketan, taldea mailazigo eta gero 04Klik! Leire Larrañagairudi bilduma bereziaari da osatzen 16Idazteko bekak. MirenGorrotxategik etaMiren Garatek liburubana idatzi dute bekabanari esker 24

jakitekoBestaldetik. UrtziOteiza ‘Kaito’ kameraitzalita mintzo da 34

x x x2017KO EKAINEKO UZTARRIA ALDIZKARIAN ZER?x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

16

Ba al dakizu Beñat Lizasok EuskalHerriko Bertsolari Txapelketan partehartuko duela? . Uztarria

04

Izan uztarriaren bazkide1.060bazkidegara Uztarria KomunikazioTaldean; eskerrik asko denei.

Herri aldizkariaz gain, Uztarriaren produktuakere eskuratuko dituzu.Uztarria Komunikazio Taldeakorain arte 13 liburu, CD 1, DVD 1 eta biografiatxikiakatera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen.

t943 15 03 58

30eurodira urtean.

Liburuxka biografikoak, oraingoz. Julian Bereziartua, Leo Etxeberria, Valentina Agirre, Santi Lazkano, Amaia Garmendia,Enkarna Arregi, Iñaki Bergara, Bernardo Aizpitarte ‘Kabra’, Enrike Zurutuza, Maria Jesus Arregi, Patxi Azkargorta

Oharra.Uztarriak ez du bere gain hartzenaldizkarian esandako iritzien erantzukizunik

Eusko JaurlaritzakoHezkuntza, Hizkuntza

Politika eta Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetzak) diruz

lagundua

Page 4: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

mamia x x x x x x x x x kirola04

IKER BUENOsaskibaloi entrenatzailea

Une onean nago, etajarrai dezaket”ISBko gizonen lehen taldea gidatzen aritu da Buenoazken urteotan. Espainiako Urrezko LEB Mailara igota,ez daki taldean segituko duen. .9 Julene Frantzesena

K iroldegiandenbora asko pasatu duela eta,Loiolan jarri du elkarrizketarakohitzordua Iker Buenok. Izarraizpe-an bizi den arren, “loiolatarra”deitu izan diotela dio barre artean.Loiolako basilikaren eskaileretan,bisitarien artean baina etxetikgertu, egin du Sammic ISBrekinbizi izan duen denboraldi gogoan-garriaren eta saskibaloi ibilbidea-ren errepasoa, patxadaz. Denbo-raldia hasterako zituzten sentipe-nak ahaztu gabe, denboraldia bu-katzean egindako lanaz honakobalorazioa egiten du Buenok:“Uste dut hamarretik hamaika batmerezi duela taldeak”.Denboraldia bukatzean,Urrezko LEB Mailara igota,“laino batean bezala” zeun-

“dela esan zenuen. Jaitsi alzara laino horretatik? Berehala jaitsi nintzen. Astebeteedo bi aste pasatzean, gauzaknormaldu egiten dira. Lehen egu-netan hedabideetatik deitzen di-zute, eskerrak ematen ere bai ins-tituzioetatik, eta burbuila modukobatean sentitzen zara. Izan ere, ezduzu pentsatzen zenbaterainokooihartzuna izan dezakeen lortuta-koak. Baina lanean ere ari naiz,eta ez dut denbora gehiegi izanlaino horretan segitzeko.Ospakizunetarako eta atse-den hartzeko tartea hartukozenuen, ezta? Denboraldia bukatzeko partidabaten faltan igo ginen mailaz.Azken part ida etxean jokatubehar genuen, eta aste horretan

x x xDATUAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xJaio. 1988ko uztailaren 5a.x x xHerria. Azpeitia. x x xLanbidea.Irakaslea.

rela. Pixkanaka-pixkanaka emanditugu pausoak, astakeriarik ezdugu egin klubaren ekonomiaridagokionez, eta uste dut hori ga-rrantzitsua dela maila igoera gau-zatzeko. Argi dago aldundiareneta udalaren laguntzarik jasotzenez badugu eta babeslerik lortzenez badugu, ia ezinezkoa izangodela. Uste dut, orain arteko filoso-fiari eutsita, urtebeteko saiakeraegitea badagoela. Izan ere, kon-tua ez da zortzi jokalari fitxatu,dirua gastatu, eta ezertarakobalio ez duela ikustea. Etxeko jen-deari heldu behar diogu, eta ho-riei aukera eman maila berrian jo-katzeko. Zer garrantzia dute etxekojokalariek? Garrantzitsuak dira oso, bi gauza-

normaltasunez entrenatu ge-nuen. Azken partida jokatu etagero, atzerriko jokalariak berenetxeetara itzuli ziren, eta hemen-goek beren bidetik segitu dute.Ez dugu entrenamendurik eginharrezkero. Deskonektatzekounea da hau; izan ere, zazpi hila-bete pasatu ditugu egunero-egu-nero elkarren aurpegiak ikusten.Eta bai, parrandaren bat egin ge-nuen taldeko kide guztiok. Mailaz igo zarete, baina igo-era gauzatzeko aukerarikizango al duzue? Badut esperantza, ez baita izanegun batetik bestera hamar joka-lari berri ekarri eta mailaz igo ga-

Page 5: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

kirola x x x x x x x x x mamia 05

tzen. Aukera eman zidaten, ordea,eta erabaki nuen tren hura har-tzea. Eta honaino iritsi naiz, nahizeta horrek ez duen esan nahi den-boraldi guztiak bukatu berri denabezalakoak izan direnik. Kluba barru-barrutik eza-gutzen duzu. Aldea da?Etxeko entrenatzailea izateak bialde on ditu: batetik, kluba eta tal-deko jendea asko ezagutzen du-dala eta badakidala zer beharduten; eta, bestetik, ego pertso-

nala. Izan ere, kanpoko entrena-tzaileak emaitza jakin baten bilaetortzen dira, eta etxekoa izanda,garrantzia gehiago ematen diezubeste gauza batzuei, hala nola e-txeko jokalariei aukera emateariedo emaitzen gainetik kirolariakhobetzeari. Beste batzuk dira hel-buruak. Halere, askotan gogorrada, min handia sortrzen baitu zureherrian, zure jendearen eta lagu-nen aurrean, zortzi partida ja-rraian galtzeak. Gehiago bizitzenduzu dena, nik uste. Lau denboraldi egin dituzuZilarrezko LEB Mailako en-trenatzaile postuan. Zertanaldatu da taldea urte guztio-tan? Eta zu?Taldeak bilakaera izan du. Lehendenboraldian ez nituen ezagu-tzen ligak zer eskakizun zituen, eznituen jokalariak aurkitzen etaasko kanpokoak ziren. Denboral-dia bukatu eta berriz ere hutsetikhasi behar izaten genuen. Huraez zela posible ikusi eta buruari

Zortzi partida

jarraian galdu, eta

afizioa txaloka

ikustea izugarria da”“

Gipuzkoan,

guztiok elkartzen

gara edo dena

pikutara joango da”“

gatik. Batetik, epe ertain edo lu-zerako proiektua nahi bada, etxe-ko jendearekin osatu behar dela-ko taldea. Ezin da hamabi jokalarifitxatu eta denboraldiro talde be-rria egiten aritu. Baskoniak horre-la funtzionatzen du, baina utopiabat da. Herri bateko klub batenoinarrian egon behar du bertakojendeari aukera emateak. GuUrrezko LEBera iritsi gara orain,baina egunen batean ACBra iri-tsiko bagina ere, filosofia horrekinheltzea nahiko nuke. Bestalde,Gipuzkoan zaleoi kostatu egitenzaigu talde batekin identifikatzea.Parte sentitze horretan, pisu han-dia du etxeko jendeak. Beraz, Gi-puzkoako taldeei, diren mailako-ak izanda ere, ez diet etorkizunikikusten ez badute etxeko jokala-rien aldeko apusturik egiten. Afi-zioa sortzeko, gertutasuna emanbehar zaio jendeari.Entrenatzaile lanetan segi-tuko duzu? Ez dakigu ez nik eta ez klubak. La-

nean ere ari naiz, eta mailaz igo-tzeak beste eskakizun batzukditu. Espainiako bigarren liga da,eta ia entrenatzaile guztiak profe-sionalak dira.Lehenik ikusi behar-ko da zer baldintza bete behardiren maila horretan entrenatzaileizateko, eta, gero, nik baldintzahoriek betetzen ditudan edo ez.Jokalari izandakoa zara...Saiatu nintzen jokalari izaten, bai(kar, kar, kar). Denei gauza beraazaltzen diet: jokalaria nintzen,baina txarretakoa, eta gusturaibiltzen banintzen ere, ez nintzennabarmentzen. Pixkanaka, bestegauza batzuk proatzen hasi nin-tzen: gaztetxoekin epaile, entre-natzaile, selekzioarekin laguntzai-le... Espainiako txapelketa baterajoan nintzen euskal selekzioare-kin, eta han piztu zitzaidan harra.Ondoren, gizonen taldeko entre-natzailearen laguntzailea izatekoaukera eman zidan ISBk. Orduraarte, infantilen talde bat soilik en-trenatu nuen, eta pakete bat nin-

Page 6: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

partida batean ere ez dut ikusijende gutxi kiroldegian. Zortzipartida jarraian galdu, eta afizioatxaloka ikustea izugarria da. Ezgara jabetzen dugun zorteaz, eta“eskerrik asko” bat ez da nahikoazaleei eman diguten babesa es-kertzeko.Zer harreman duzue Gipuz-koako gainerako klubekin?Bakoitzak geureari begiratzendiogu. Ireki behar genuke pixkabat, jokalarien trukeak-eta egite-ko; izan ere, hartu egin behar da,baina eman ere bai. GBC hordago, baina... Mailaz igo dira, etaoso ondo, baina ia hiru milioi eu-roko zorra dauka. Xabi Oroz gurejokalari ohia han dago. Nik ustetaldeak zatitzen ari garela, eta el-kartu egin behar genukeela. Elka-rri mina egiten ari gara. Gipuzko-an, guztiok elkartzen gara edodena pikutara joango da. Harre-manak normaldu behar ditugu.Garbi daukat Gipuzkoako lehentaldeak Donostian egon beharduela, horretan ez dut zalantzarik,

baina jarrera aldatu behar dutebatzuek. Zer eman dizu Iraurgik? Etakendu?Garrantzitsuena: lagun on asko.Txapeldun izan gara, baina aurten,eta hemendik bi urtera lagunakhor izango ditut. Bestalde, pertso-na bezala hazi eta heldu egin naiz.Kendu, berriz, ordu asko kendudizkit, lan asko eska-tzen baitu en-trenatzaile izateak. Dena den,denbora kendu dit, baina saskiba-loia gustuko dudalako.Entrenatzaile lanetan ikus-ten duzu etorkizunean zureburua?Ikusi bai, baina ez dut behar hori.Une onean nago, eta jarrai deza-ket, baina ez dut beharrik senti-tzen maila honetan segitzeko. Ezdaukat arazorik talde gazteagoakentrenatzeko edo beste bide bathartzeko. Gustura ibili naiz, gus-tukoa dut, eta aukera emanezgero, ezin ezetz esan, baina une-otan ez da ezinbestekoa nire bi-zitzan.6

bueltak eman ostean, filosofiazaldatu genuen. Gipuzkoako jen-deari aukera ematea erdietsi ge-nuen, garapena hortik etorrikozela sinetsita. Iritsi da unea zeine-tan jokalari batzuek bigarren den-boraldia egin duten taldean. Elkarasko ezagutzen dugu, gertutasunhandia daukagu bai kantxan etabai handik kanpo, eta horrek balioerantsia ematen du. Niri dagoki-danez, berriz, esango nuke lehenez nuela maina askorik; oso meto-dikoa nintzen, beti egurra ematenaritzen nintzen, eta aldatu eginnaiz. Saiatzen naiz jokalariak mo-tibatzen; beraz, jarrera aldetik erealdatu naiz. Lasaitasuna, urteekematen duten patxada, lortu dutazken urteotan. Konfiantza ere lortu duzu?Bai. Lehen urtean, beldurrez ez,baina niretzat gehiegi izango otezen kezka banuen. Baina gauzakondo egitean ikusten duzu jokala-riek ere erantzuten dutela, eta horigarrantzitsua da. Horrek ematendu aurrera egiteko indarra.

Zilarrezko LEB Mailako en-trenatzaile gazteena izanzara. Nabaritu duzu hori?Hala izan naiz, eta federaziokoekesan didatenez, mailaz igotzealortu duen entrenatzailerik gazte-ena ere bai. Orokorrean ez dutnabaritu gaztea naizelako alderik,baina jokalariren batek jarri nauaproban. Normala ere bada,pentsatuko dute: “28 urte baka-rrik ditu, hau ume moko bat da”.Halere, taldeko jokalari gehienaknire adin bueltakoak dira, eta den-boraldia hasi eta lehen bi astee-tan ikusi zuten saiatzen naizelaeta daukadan guztia ematen du-dala. Nik uste geuk buruan ditu-gun aurreiritzietatik gehiago duelaadinaren kontuak. Behin galtzamotzak eta kamiseta jantzitakoan,kito; ez dago desberdintasunik.Afizioa lagun izan duzue.Nola nabaritzen da harmai-letako beroa kantxan?Gaizki ohitzen ari gara, izugarriz-ko afizioa dugu. Zazpi urte dara-matzat mutilen lehen taldean, eta

mamia x x x x x x x x x kirola06

Page 7: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

D enbora eskatzen digu-tenean, badirudi, errazena maitasunari or-duak lapurtzea dela. Itxura denez, sentimen-du politen altxorra eskuen artean dugunean,galtzeko beldurrak gutxi izutzen gaitu. Beste-ak beste, berdin zaigu beste norbaitegatiksentitzen duguna edo geure burua maitatze-an sentitzen duguna izan, norbait denboraeskean datorkigunean, alde batera uztendugun aurreneko gauza maitasuna da. Nola-bait, sinetsia dugu maite gaituenak errazagobarkatuko gaituela ia ezagutzen ez gaituenhorrek baino. Agian, ezetz esaten ez dakigu-lako izango da, eta ikasi beharko dugu nahidugunaz gozatzeko denbora hartzen. Behar-bada, balio bera ez diogula ematen ez delakoordaintzen, eta ikasi beharko dugu diruak ezduela zoriontasun oro ziurtatzen. Denborarekin dugun etengabeko gataz-

kan eternitateraino luzatzen ditugu lana edoikasketak. Era berean, ez ote dugu uste mai-tasuna ere eternitatera luzatzen dela inolakoarretarik eskaini behar izan gabe? Ez otedugu uste maitasuna ere berez sortzen, haz-ten eta amaitzen dela? Ez ote digu pantaila-ren batek, bederen, maitatzen irakatsiko? Itzal eta argi artean ertz asko ditu maitasu-

nak, besteak beste, ulertzeko, sentitzeko etabizitzeko moduan. Behin, horretaz solaseanari ginela, maite nauen pertsona batek galde-tu zidan: Maite al zara? Ez nintzen gai izanegia erantzuteko. Ordura arte, ez nuen ustenire burua maitatzeko aukerarik nuenik; aldiz,ingurukoek nigatik sentitzen zutena besterikez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko-en esperoan, eta, aldi berean, nire buruazaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu beharzuen nirekin, ez banintzen gai ene buruazsentitzen nuenaren berri izateko ere.Oso zaila da zoriontsu zerk egiten gaituen

jakitea. Alabaina, bada denborarekin eta es-fortzuarekin lortzen duen jendea. Hari horri ti-raka, lagun batek kontatu zidanarekin oroitunaiz. Hark zioen, goizero, esnatzeko presarik

Maite zaituztet

x x xEz ote dugu uste maitasunaere eternitatera luzatzen delainolako arretarik eskainibehar izan gabe?

x x x x x x x x x x x x x x x xegoitz arrutix x x

izan ez arren, zazpietan altxatzen zela ohetikemaztearekin gosaltzeko. Une hori ei zen be-raientzat egun guztitik gehien atsegin zute-na: biek batera kafea prestatu, gaileta batzukjan, eta, bide batez, egunari aurre egiteko in-darrak ematen zizkietela elkarri. Argi zuengoizetako une horrek zoriontsu egiten zuela,eta, aldi berean, berarekin zegoena ere zo-riontsu zela. Une arrunta eta xumea, bainaederra.

Baldintzarik gabeBada, ordea, bestelako kasurik ere: sarritangertatzen zaigu sentimenduen erlojua atzera-tua eramatea. Horrela, denbora aurrera doanheinean ohartzen gara berandu gabiltzala,eta, adibidez, loreak biltzera joaten gareneankonturatzen gara jada negua dela. Edo biho-tzez atsegin dugun pertsonari beranduegiesaten diogu maite dugula, edo, besterikgabe, ez diogu esaten jada ez digulako en-tzungo. Beraz, ez nuke aukera eta denborageihago galdu nahi maite zaituztedan ororizera esateko; inolako baldintzarik gabe,maite zaituztet.6

xxxx x x x x x iritzia 07

Page 8: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

iritzia x x x x x x x x x08

Ukaezina bezain bistakoada gazteok etxebizitzarekin dugun arazo kro-nikoa, gainetik kendu ezin dugun gaitz horie-takoa da. Egun, ez da erraza gurasoen etxeautzi eta gure teilatupe propioa izatea. Sasi-emantzipazio bat lortzen dugu 18 urte beteeta ikasketak herritik kanpo egin izan ditugu-netatik zenbaitek, baina herrira bueltatzeazbatera ohartzen gara ez dela bideragarriageure kasa bizileku propio bat alokatzea, etazer esanik ez, etxe bat erostea. Zorionez, azken urteotan Azpeitiko Udalak

eman dituen alokairurako laguntzak direlaeta, samurragoa zaigu etxe bat alokatzea.Hain zuzen ere, badira hi labete batzuk udaletxetik dei bat jaso nuenetik gai horreninguruko inkesta bat zela medio. Galdetu zi-daten, besteak beste, etxebitzaren arazoabeste arazo batzuekin alderatuta, ranking ba-tean zein postutan kokatuko ote nukeen. Eznuke hipokrita izan nahi, eta aitortzen dut ni-retzat badirela etxe propioa izatea bainokontu garrantzitsuagoak, baina urrezko pos-tua eman nion arazo honi, gazteok zinez ga-rrantzitsua eta amorragarria den egoera batbizi dugula jakin badakidalako.Beranduago, irakurri nuen hainbat hotel

berri irekiko dituztela Donostian, eta badirudituristek behinik behin ez dutela lo egitekoleku faltarik izango Gipuzkoan. Irakurri nuenbeste titular bat ere, zioena, Bilboko alde za-harrera gentrifikazioaren mehatxua helduzela jada. Labur-labur azalduta, gentrifikazio-ak dakarrena da hiri eta herriguneen eralda-keta. Herritar xumeek etxebizitzak ordainduezin eta perfieriara joan behar izaten dute bi-zitzera. Orduan, gune hori elitizatu egiten daeta klase-maila altuko jendearetzat bilaka-tzen da. Hiri handietan pasatzen da, hainbatdenda eta enpresa beren botere ekonomiko-az baliatzen direla, eta auzoaren bilakaerahorretan eragile zuzen bilakatzen direla.Galdetuko duzue zergatik lotu ote ditudan

etxe hutsak, gentrifikazioa eta gazteok geure

Hutsa nola bete

x x xKontua da errazagoa delaetxerik izan ezin duen norbaittopatzea, ostaturik gabekoturistak topatzea baino

bizitoki propioa izateko ditugun arazoak.Bada, nonahi aurki ditzakegu etxe hutsak, etaberen etxea izan nahiko luketen gazteak aur-kitzea ere ez da lan nekeza. Aldi berean, aldibaterako teilatupea lortzeko ahalegin berezi-rik egin behar izan ez duten turistak aurki dit-zakegu hiri handien erdiguneetan lasai, pote-atzen. Kontua da errazagoa dela etxerik izanezin duen norbait topatzea, ostaturik gabekoturistak topatzea baino. Zalantza daukat,egun ez ote den asaldagarriago bihurtu udapasatzera etorri den turista batek lo egitekolekurik topatu ezin izana, herritarron etxebizit-za arazoa bera baino.

Eraikin hutsen zarataEgun, ez da zilegi bizitzeko leku bat beharduen norbaitek etxe huts bat okupatzea,baina onargarria da enpresa bat etxe hutsezbaliatzea, auzoak erakargarri turistiko bilaka-tzea, herritarrak bertatik kanporatzea, eta,funtsean, herri bat beste herri baten bilaka-tzea. Eraikin hutsek zarata handia ateratzendute beren isiltasunean, eta ez bereziki herri-tarrek okupatzen dituztelako. Axola duena ezda hutsa betetzea bakarrik, garrantzitsua dazerekin edo bereziki zergatik betetzen ditu-zun ere. Gazteok, edozer gerta ere, kondena-tuta gaude gurasoen bizitokian logela batlibre edukitzera, edo turista dirudun bilaka-tzera, onartuak eta errespetatuak izan daite-zen gu eta gure etxebizitza eskubidea.6

xxxx x x x x x x x x x x x xanartz izagirrex x x

Page 9: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

x x x x x x x x x publierreportajea 09

Page 10: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

x x xESANA DAGOx x x x x x x x x x

x x x“Kirolak aukerahandia ematen duemakumeekespazio publikoanlekua hartzeko etabertan presentziaizateko”IZASKUN EGIGURENEmakumeen Txokokodinamizatzailea

x x x“Benetan nahibadugu gizarteaparte hartzaileagoaizatea, garrantzitsuada gizarte horrekkultura zientifikoegokia izatea”

x x x“Niretzat ardurasoziala da zientziagizarteratzea”GORKA AZKUNEikerlaria

Izaskun Egiguren.

x x xHIZKUNTZ ESKUBIDEAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

GORA. Inoiz ez da berandu.Uztarriaren martxoko zenbakian txartel gorria atera genion Erdikaleko lanetanjarritako kartelari. Gauzak ondo egiten direnean ere esan egin behar dira. . Uztarria

BEHERA. Ikusten dira oraindik...Ikusten dira oraindik gaztelania hutsean idatzitako kartelak herriko kaleetan. Txartelgorria egileari euskaratzen ez duen bitartean. . Uztarria6

ss

iritzia x x x x x x x x x10

Page 11: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

x x x x x x x x x iritzia 11

Ikasle ona nintzen. Urtean urtekoa aurreraateratzeko ez nuen aparteko arazorik izaten.Nire gurasoek ez zuten inoiz irakasleekin hitzegitera joan beharrik izan (haiek bai garaiak).Baina ikasle garaitik ez zait oso oroitzapenona gelditu. Karrera oso-oso luzea egin zitzai-dan. Kazetaritza ikasketek ez ninduten bate-re bete. Esatea edo idaztea gogorra izangoda, baina garai bateko soldaduskan urtebetealferrik galtzen bazen, nik unibertsitateanbost urte alferrik galdu nituen. Balio izanzidan gauza bakarra titulua izan zen. Nahinuen lekuan lana egiteko beharrezkoa nuen

Suax x x x x x x x x x x x x x x xtxetxu urbietax x x

x x xIKUSTEKOA!x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

sESERLEKU BERDEA, ZURI.Irudiko eserlekua berdea zen izatez, baina “zuri” gelditu zen norbaitek kolore horretako pinturarekin margotu zuenean. Urrestillaeta Aratzerreka artean, Zuolako zubiaren parean, agertu zen horrela bankua duela aste batzuk. Lientzoa margotu ordez, zerhobeago kaleko jarlekuak nahieran uztea baino. Bada lanak hartzen dituenik! .Julene Frantzesena9Mailo Oiarzabal6

titulua. Beste ezer ere ez. Beno, bi lagun:Koldo eta Axkoiti. Karreran bost urtetanbaino gehiago ikasi nuen irratiko egun bate-an. Behin, irakasle batek, muturra okertuta,Fragaren prentsa legea ondo jakin gabe no-lako kazetaria izan nahi nuen galdetu zidan.Gaur gustura jakingo nuke irakasle hark ka-zetari bezala nola baloratzen nauen. Kontuada ez nuela jakiteko ikasten, azterketa gain-ditzeko ikasten nuela baizik (batzuetan, osogutxitan, akademikoki dopatuta, baina ezesan inori, hau gu bion arteko sekretua izan-go da). Azken azterketa gainditu eta titulua

eskuetan izan nuenen, hura zen hura lasai-tua.Ikasle neska-mutilak oraintxe ariko dira jo

eta su, ikasi eta ikasi; bat edo beste jakiteko,askok azterketak aprobatzeko eta besteaskok nota ateratzeko. Egia esango dizuet,ez didazue batere inbidiarik ematen. Denazuentzat. Hori bai, hamabost bat egun barruinfernutik paradisura pasatuko zarete. Hiruhilabete izango dituzue infernuan jasotakosuarekin paradisuko bazter guztiak erretze-ko. Su horrek bai ematen didala inbidia.Haiek bai garaiak...6

Page 12: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

iritzia x x x x x x x x x12

GORKA AZKUNE. Ez da CAF-Elhuyar sarietan azpeitiarraren izena entzutenden lehen aldia. Izan ere, Azkunek zientzia dibulgaziorako sariketetan seigarrenezjaso du golardoa. Badira herrian ikerlari pila, aurretik ere izan ziren, eta ziur etorki-zunean ere izango direla. Animo Gorka, eta disfrutatu, lanean sariak jaso edo ez.Egindako lana txukuna bada, hartzaileen esker ona da saririk onena!

Zorionak, berriro

x x x x x x x x x x x x x x x xalex silvax x x

x x xMAIATZEKO ARGAZKIEN OINAK. HIL HONETAN...x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

‘MOZAL LEGEA’. Denbora da Espainiako gobernuakMozal Legea onartu zuela. Lege guztiz onartezina da, ka-zetarioi lanerako mugak jartzen dizkigulako eta gizarte de-mokratikoak ongi informatzeko duen eskubidea urratzenduelako. Helburua: zentsuratzeko aukera izatea eta dese-rosoak izan daitezkeen lekukoak baztertzea. Horren kon-tra egitea ondo dago, baina ezin da onartu guztion balia-bide publikoak hondatzea.

Protesta bai, horrela ez

MAIATZAK 17. Harrigarria da 2017. urtean, oraindik, horrelako al-darriak egin beharra izatea. Baina beharrezkoa da, transfobia, lesbofo-bia eta homofobia eguneroko gai dira-eta oraindik. Ez dira egun askopasatu normaltasunaren eta bizikidetzaren aurkako autobus bat errepi-

Naizena naizela, maitatua!deetan barrena zebilenetik. Horrelakoen kontra, ekitaldi polita izan zenAzpeitikoa, maitasuna sexuaren, sexualitatearen, arrazaren eta adina-ren gainetik jartzen baitzuen. Orain, erronka egunerokoa da, eta ezmaiatzaren 17koa bakarrik.6

Page 13: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

Inork ez du gazterik hil nahi, baina inork ez du nahizahartzerik. A zer maratila! Bizitza luzatu, baina zahar-tu gabe; heriotza mugarik gabe atzeratu, baina betigazte iraunez; hil ez, baina ezta zahartu ere. Nola?Horren atzetik dabiltza zientziak, eta auskalo norai-

no iritsiko diren. Oraindik orain, entzuten nion zien-tzialari bati 200 urte harrapatuko dituztenak jaiotadaudela. Eta zergatik ez gero 300, 400, 1.000 urte?Zergatik ez etengabe bizirik iraun, organo eta zelulakbeti gazte mantenduz edota zahartu ahala berrituz?Pentsatzeak ere ikara ematen dit, baina ez dakit zer

esan. Ongi etorri bitez, noski, zientziaren aurrerapenguztiak, guztion onerako badira. Hor dago gakoa,gako bikoitz bihurria: biziaren onerako eta guztiononerako izatea. Ni, gaur gaurkoz, ez naiz fio bi baldin-tza bereizezin horiek batera beteko direla. Beldurnaiz, hainbat eta hainbat aurrerapen ez ote diren giza-kien onerako soilik izango, eta tximino, izurde, hegaz-ti eta landareen kalterako. Beldur naiz, gainera, ez ote

Zahartzen ikasix x x x x x x x x x x x x x x xjoxe arregix x x

diren gizaki aberats batzuen onerako soilik izango,eta pobreen –gero eta pobretuagoen– kalterako. Haratago. Nago, gorputzari beti gazte eta sasoian

euste hutsarekin ez dugula onura handirik izango.Ikusi bestela: botikarik botika eta parafarmaziarik pa-rafarmazia gabiltza, belardendarik belardenda etadrogeriarik drogeria, superfizie handietan oraintxeeta on linedendetan geroxeago, betiko gaztetasuna-ren elixir bila. Zer irabazten dugu, ordea? Gorputz“perfektuak” batzuentzat, eta inorentzat zorionik ez. Beti erabat sano egon nahi duenak zoriona gal-

tzen du eta osasunik irabazten ez. Zertarako dugugazte eta sasoitsu irautea, zahartzen ere ikasten ezbadugu? Zertarako da bizitza etengabe luzatzea, hil-tzen ere ikasten ez badugu? Ematen jakiteak bakarrikegiten gaitu aberats. “Zahartzen” eta “hiltzen” jakiteak bakarrik egiten

gaitu jakintsu. Azken arnasaraino emanez egiten dugure arnasak Bizi Arnasa hilezkorrarekin bat.6

Galdetzen hasita,Aste Santuko moduan,tren turistikoa jarriko al du udalakabuztuan herrian? . Uztarria

Jartzen al duzulizar adarriketxean?. Mailo Oiarzabal

KARMEN AROZENA(67 urte)

“Urtero jarri izandugu, etapentsatzen dugujartzen segitzea.

Santio egunera arte edukitzenditugu”.

ARTURO ARANAGA(65 urte)

“Anaia zaharrenakekartzen dituetxekoguztientzat eta

ipintzen dugu, bai. Lehen,ohitura zen gero gurutzeakegitea”.

MARIA UDABE(85 urte)

“Urtero jartzenditut lizar adarrakbalkoian, listoitxiki batekin

lotuta. Etxe zaharrean jartzengenituen, eta berrira aldatuginenean ere berdin”.

KONTXI ETXEBERRIA(47 urte)

“Inoiz ez dut ipinineure etxean.Baserrian bai,gure amak urtero

jartzen zituen”.6

xxxINKESTAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x x x x x x x x iritzia 13

L ehengoan lagun batek ikasliburu batenlehen orriaren argazki bat bidali zidan. Nire izen-abizenak zeramatzan, neuk idatziak; duela zazpiurte ikastolan erabili nuen matematikako ikaslibu-rua zen. Harriturik gelditu nintzen. Berehala pentsa-tu nuen liburu hark zazpi urte zeramatzala, han-he-menka bere istorio propioa eraikitzen, hamaikaesku, motxila, apal eta abarretatik pasatuko zen...Eta ohartu nintzen gutako bakoitzak etengabe mila-ka aztarna uzten dituela, gauzak batetik besteraeramaten ditugula, hara eta hona, eta objektu bizi-gabe horri istorio bat eraikitzen joaten zaiola.Matematikako liburuaren pasadizo horrek beste

kontu bat ekarri zidan gogora. Ez dakit ohartu zare-ten Azpeitiko hainbat txokotan liburutegi txiki etakoloretsu batzuk azaldu direla; ohiko apalak utzi etaliburuak kalera atera dituzte. Igerileku aurrean, an-bulatorioko autobus geltokian eta beste hainbatgunetan jarri dituzte, eta kalean ibili naizenetan

Liburuen txokoakx x x x x x x x x x x x x x x xlierni varelax x x

ikusi izan dut nor edo nor, kuriositateak bultzatuta,liburu artean muturra sartuta. Denontzako literaturadago txoko txiki horietan, eta aleen mamia ere ani-tza da. Abenturazkoak, amodiozkoak, beldurrezko-ak, biografiak... aurki ditzakegu.Oso ekimen berritzailea eta parte-hartzailea iru-

ditzen zait, hartu-emana sustatzen duena. Kulturakalera ateratzeko proiektua da, jendea entreteni-tzeko aproposa, eta, ausartuz gero, aukera emandezake norberak idatzitako literatura bertan uzteko. Niri txikitatik gustatu izan zait liburu bat hartu eta

haren istorioan murgiltzea, eta ekintza honetan nireale ttipia ematea otu zait, gure gizartean irakurmenalandu eta sustatu beharra dagoela uste dudalako.Ekaineko egunen batean, irakurketa txoko horieta-koren batera hurbildu eta liburu bat utziko dut, bar-nean mezu batekin. Ea nork aurkitzen duen lehe-nen, eta ea elkarrekin liburu horren bidaiari hasieraematen diogun!6

Page 14: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

iritzia x x x x x x x x x14

x x xHAU HOLAXEENKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x x x x x x x x x x x x x x xenok sudupex x x

Page 15: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

Hurritz, halako batean konturatu naizhorratik! Eta nik uste nuen, lapiko halakoak,jatekoa ahoratzeko modua zenuela garban-tzuei uko egiteko kausa! Hegazkinak utzi etakamioien karabana solidarioa antolatzen ibilibanintzen ere, orain garbi ikusten dut nireahaleginaren alferrikakoa zertan den… Lehe-nago esan ba, elkartasun ekintza bat dela!Twitterren irakurri dut 1.500 preso palesti-

narrek jateari uko egin diotela beren baldin-tzak hobetu arte. Bikotearekin egoteko auke-rarik gabe, abokatuarekin kristala tarteandela hitz egin beharra, ikasketak egiteko de-

Yalah, yalah!x x x x x x x x x x x x x x x x x xxabi bordax x x

bekua, telefonoa erabiltzeko ezina… hamai-ka ditu arrazoiak Palestinako preso politikoekgainerako presoen eskubide berberak eska-tzeko apirilaren 17an hasi zuten protestak.Ez dakit ba ote den gose greba baino bo-

rroka molde gogorragorik, baina inork esku-bideak aldarrikatzeko bere burua trantze ho-rretan jartzen duenean hormarik gogorrenakere dar-dar egiten du. Ni jaio nintzen urtekoirudiak izan arren, ez dira ahazten errazakJuan Jose Crespo bizkaitarrari, dena hezureta azal, dena begi-zulo, ospitalean atera ziz-kioten argazki haiek. Ez eta Bobby Sands eta

lagunen Long Kesh-eko borrokak erakustenzituen Hunger filma ere. Pentsatzen dut justi-zia gose handiz ibiliko direla egunotan Pales-tinako etxe asko.Yalah yalah, Hurritz! Nahi baduzu lekukoa

pasatu eta txanda hartuko dizut hasia duzunelkartasun ekintza txiki horretan. Jan zuk lasaiaskaritarako prestatu dizudan fruta, eta or-dainetan ni geratuko naiz afaria jan gabe. Ea,gutxienez, txokokeri goxoan gero eta erosoa-go bizitzen ohitu zaidan neure kontzientziamazkal hau astintzea lortzen dudan tripa-zo-rriak lanean jarrita.6

xxxx x x x x x iritzia 15

A zpeitiko suhiltzaileen par-kean lan egiten duen Ugaitz Agi-rregomezkortak erantzun ditu hi-labete honetako galderak.Lanaren alderik gustukoena?Inprobisazioa.Entrenamenduak, prakti-kak... Aurrez etxeko lanakondo egiteak laguntzen du?Eta sexualitate kontuetanzer landu behar da aurrez?Konfiantza.Sua, piztu edo itzali?Itzali.Zein da itzali duzun surikhandiena? Bihotzean piztutakoa.Norekin kiskalduko zinateke?Bikotekidearekin.Suhiltzaileak, normalean,oso desiratuak izaten zarete...Lanerako deitzen digutenean,batik bat (kar, kar, kar).Nondik aterako zinatekeziztu bizian?Armairutik.Ausardia behar da...Sentitzen dena esateko.Bitxikeriarik edo sexualita-teari lotutako anekdotarik?

Erotikan Plax!x x xhaizea egiguren-edurne mendizabal (Arremanitzeko kideak)x x x

Komentariorik ez.Geroz eta emakume suhil-tzaile gehiago dago...Frogak gainditzen dituen edonor,aurrera.Lanetik kanpo laguntzen dusuhiltzaile jantziak?Ez luke hala izan behar, baina zen-bait kasutan bai.

Plazer hutsagatik egitenduzun zerbait?Bizitzaz gozatu.Zintzilik duzun desioren bat?Himalaiara joatea.Usain bat?Kresalarena.Kolore bat?Gorria.6

xxxUGAITZ AGIRREGOMEZKORTAx x x

x x xErotikan Plax! sexu eta bikote aholkularitza:- Sindikatu Zaharra, 2. solairua- 688 89 79 20 - Hitzorduak, hilabetea: hilaren 7an eta 28an (16:00-19:00) eta 17an (10:00-13:00).

Behin, lankideak igogailuan harra-patuta gelditu ziren gizon-emaku-me batzuk ateratzera joan ziren.Igogailua irekitzea lortu zutenean,hala esan omen zien emakumeak:“Hara, hauek ez dira egutegiko-ak!”.Zer iruditu zaizu Bilbokosuhiltzaileen egutegia?

Adina. 36 urte.Herria. Azpeitia.Bizitokia. Azpeitia.Lanbidea. Suhiltzailea.

Page 16: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

Nola begiratzen denJostailuzko kotxetxo bat eta mugikorra nahikoak dituLeire Larrañagak irudi bitxi bezain ikusgarriaksortzeko. Hemen, batzuk. . Mailo Oiarzabal9 Leire Larrañaga

mamia x x x x x x x x x klik!16

Page 17: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

sELURRETAN.Joan den neguan hasi zenLeire Larrañaga jostailuzkoautoarekin argazkiakateratzen. Piaggio batenminiatura da, duela urtebatzuk Siziliara egin zuenbidaia batean erositakoa.“Lagunak ohiko oroigarriakerosten ari ziren, eta nirikotxetxoa gustatu. Italiakohegoaldean horrelakoakzientoka ikusten dira”.

s”IT’S GLYN JONES FAULT”.Ingeleseko irakaslearen “erruz” hasi zen Larrañaga jostailuzko autoarekin argazkibereziak ateratzen. “Gogoratu, ‘It’s Glyn Jones fault’!”, dio berak. Bilduma bitxiak egitendituen jendea hizpide izan zuten haren eskoletako batean, eta orduan piztu zitzaionideia. Pinterest sare sozialean badu kontua Larrañagak, eta han ere topatu zituen beraegiten hasi denaren antzeko argazkiak elkarbanatzen dituzten egileak eta taldeak,jostailuzko ibilgailuak, ikuspuntuak eta eskalak nahastuz efektu ikusgarriak lortzendituztenak, Bilboko Iberdrola dorrearekin ateratako honen modukoak.

klik! x x x x x x x x x mamia 17

Page 18: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

OSAGARRIAK.Paisaiarekin eta kokapenekinjokatzeaz gain, argazki batzuetan besteosagarri edo apaingarri batzuk ereerabili ditu Larrañagak, lore hauekkasu.

s

sETXEAN.Pirinioetan eta Bilbon ez ezik, Azpeitikohainbat txokotan ere ari da argazkiakegiten Leire Larrañaga: Danonainguruan (argazkian), Lasaon, Loiolan,Madalenan edo Amuko zubi aldean‘ibili’ da Piaggio urdina; “betikoisokarroa, gurean”, egileak zehaztuduen bezala.

mamia x x x x x x x x x klik!18

Page 19: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

sAUTO BIDAIARIAK.‘Travelling cars’ (auto bidaiariak) etiketa darabilLarrañagak argazkiak sarera igotzeko. Hitz horiekInterneteko bilatzailean sartuta, antzeko bildumakegiten dituztenen argazki pila bat aurki daitezke.

klik! x x x x x x x x x mamia 19

ETENDAKO MAGIA.Irudiotan ikuspuntua eta eskala oinarrizkoakdira, egileak lortu nahi duen efektuaerdiesteko. Beti ez da lortzen, ordea; erlebatek edo txirrindulari batek eten dezaketemagia, argazki honetan gertatu bezala.

s

EGUTEGIA BURUAN.Larrañagak dio ez dela bazterguztietara kotxetxoarekin joaten, bainaeramaten duenean saiatzen da zukuaateratzen. Bilduma ari da mardultzen.Helburua, 2018rako egutegia osatzea.6

s

Page 20: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

Aliantzak jostenHerritar ugarik parte hartu du Askapenaren brigadetan.Herrialde desberdinetako borrokak gertutik ezagutzekoparada izan dute. . Ihintza Elustondo/Julene Frantzesena

Askapena erakunde inter-nazionalistak 30 urte bete ditu aurten. 80.hamarkadaz geroztik, “borrokak pil-pilean”diren herrialde desberdinetara brigadak an-tolatzen ditu erakundeak, eta, urtez urte, no-rakoak ugaritu egin ditu. Hasierako urteetan,Nikaraguara eta Ertamerikara antolatu zituenbrigadak, eta, harrezkero, Venezuelara, Ar-gentinara, Uruguaira, Mexikora, Palestinara,Mendebaldeko Saharara, Greziara, Irlanda-ra, Korsikara, Andaluziara edo Galiziara joandira euskal herritarrak, besteak beste.Ainhoa Alberdi (Azpeitia, 1991) Askape-

nako kidea da duela urtebete ingurutik. Harkdioenez, beti interesatu zaizkio munduko ga-tazkak eta gerrak, eta beti nahi izan ditu ho-riek ulertu. “Gatazka bakoitzak bere ezauga-rriak ditu, baina erroa bera da: atzean klasejakin baten interes ekonomikoak daude, etaklase interes horiei eusteko eta horiek defen-datzeko, dena egiteko prest daude horiek.Gerrak, manipulazio mediatikoa, langileenesplotazioa, emakumeen zapalkuntza, kon-trol soziala, indibidualizazioa... hori dena uler-tzen eta horiei aurre egiteko bitartekoakzeintzuk diren ikasten lagundu dit internazio-nalismoak”, azaldu du.Askapenaren brigadak “borrokan” ari

diren herrialdeetara egiten dituztela esan duAlberdik. “Zapalkuntza nazional, kapitalistaeta patriarkalari ari dira aurre egiten herrialde

katzea da helburua, dominazio marko bera-ren aurka ari garela borrokan ikustea, alegia”. Alberdik 30 urteotako ibilbidearen balora-

zio “positiboa” egin du, baina dena ez da izanhorren gozoa Askapenaren ibilian. Izan ere,erakundea legez kanpo uztea eta bost mili-tante espetxeratzea eskatu zuen EspainiakoAuzitegi Nazionaleko fiskalak 2015ean, ETA-rekin lotura zutelakoan, baina, epaiketa egin-da, absolbitu egin zituzten guztiak. Alberdikdioenez, erakundearen etorkizuna “kolokan”izan zen une batez, baina “jendearen babe-sarekin-eta” lortu dute egoerari buelta ema-

Herrialde Katalanetara brigadan joandako kideak. Aldalur ezkerretik hirugarrena da. x x xBeñat Aldalur

mamia x x x x x x x x x gizartea20

horietan. Eta herrien arteko borrokak uztartu-ta soilik lortuko dute herriek burujabetzaosoa. Hori da xedea: herriak burujabe izatekoborrokan aliantzak sortzea”.Askapenaren funtsa da Euskal Herri sozia-

lista, feminista, internazionalista eta euskal-duna eraikitzera bidean lan egitea, “beste he-rrietatik ikasiz, haiekin elkar elikatuz eta gureherriarekiko elkartasuna bilatuz”, dio Alber-dik. “Askapenaren egitekoa da borrokak uz-tartzea”. Hark esan du horretarako “ezinbes-teko” tresna direla brigadak. “Ikusitako ga-tazken erroa gurearen berbera dela identifi-

Page 21: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

tea, eta hark dio “gogotsu” ekin diotela berri-ro lanari. “Munduaren egoera tamalgarrihonen aurrean, inoiz baino garrantzitsuagoada internazionalismoa”, haren arabera.Asko dira Askapenaren brigadetan parte

hartu duten herritarrak. Hainbat herrialdeta-ko errealitate eta egoerak ezagutu ahal izandituzte horiek urte desberdinetan egindakobidaietan, eta horietako bostekin hitz egin duUztarriak.

HERRIALDE KATALANAKx x xBrigadista. Beñat Aldalur (Azpeitia,1995). xxxBidaiaren data. 2014. urtea.

“Nazio auziaren bilakaeraezagutzeko aukera izannuen”

“Saharako brigadan parte hartu nuen2015ean eta aurreko urtean Herrialde Katala-netan izan nintzen. Herrialde Katalanetara irai-lean joan ginen, irailaren 11n ospatzen baitutehan festa nazional nagusienetako bat.Arrazoi desberdinek bultzatu naute bi espe-

rientzia horiek ezagutzera. Herrialde Katalaneidagokionez, bizi errealitate ezberdinen erake-ta oinarri duten esperientzia dezente ari diramartxan jartzen, autogestioa oinarri hartuta.Bizi proiektu eraldatzaileez haratago, nazioauziaren bilakaera bertatik bertara ezagutze-ko aukera izan nuen; gehiegitan estalita gera-tu ohi diren iritziak jasotzeko eta masa komuni-kabide zein bertsio ofizialetatik haratago lane-an ari diren militanteekin egoteko abaguneaizan nuen. Pozesu independentistaren auzia pil-pilean

zegoen momentu batean ezagutu genituenHerrialde Katalanak. Gure ideario kolektiboanEuskal Herria zazpi lurraldek osatzen dutelaargi dugun moduan, Herrialde Katalanak ezdira soilik Kataluniako Printzerria; Valentziazein iparraldean ere zapalkuntza linguistikozein kulturala badira. Iparraldean egoteko au-kerarik izan ez bagenuen ere, hegoaldera hur-biltzeko aukera izan genuen, eta niretzat nahi-koa esperientzia berritzailea izan zen. Horren-bestez, Herrialde Katalanen gaineko espe-rientzia zehatzagoa bizitzeko aukera izannuen, aberasgarria izan zen dudarik gabe. Aldiberean, aberatsentzat zein txiroentzat eraikinahi den estatu proiektu baten interes ezku-tuak gertuagotik ezagutzeko aukera ere izannuen, hainbat ulerkera argitzen lagundu zidanbidaiak. Borroka esperientzia asko ere ezagu-

VENEZUELAx x xBrigadista. Amaia Agirretxe (Azpeitia,1991). xxxBidaiaren data. 2013. urtea.

“Bizitakoak eta ikasitakoakmerezi izan zuen”

“Banuen Venezuelako herria eta bertako erre-alitatea ezagutzeko gogoa, baita brigada in-ternazionalisten berri ere. Hugo Chavezen he-riotza izan zen, hala ere, bidaia urte hartanegin nahi izatearen arrazoia.Brigadak aukera eman zigun bi herrialdeen

arteko loturak sendotzeko eta loturak egiteko.Venezuelako borrokak lehen pertsonan eza-gutu ahal izan nituen, eta gure herriaren aska-pen prozesuaren berri eman genien hangoherritarrei. Aliantza pertsonaletatik abiatuz,mugimendu eta eragile desberdinen espe-rientziak eta estrategiak partekatu ahal izangenituen. Chavezen heriotzaren ondoren, prozesu

bolibartarra zalantzan jartzen zuten ahotsakhasiak ziren entzuten. Bertaratutakoan, eragi-le eta mugimendu ugari ezagutzeko aukeraizan genuen, prozesuarekiko atxikipena zute-nak eta baita ahots kritikoak ere. Fabrika auto-gestionatuak, ikasle mugimendua, irrati etakomunikabide libreak, gobernuak martxan ja-

PALESTINAxxxBrigadista. Iker Salegi (Azpeitia, 1977).xxxBidaiaren data. 2006. urtea.

“Palestinarrek bizi dutenegoera beldurgarria da”

“Cisjordanian eta Gazan izan ginen. Beti gus-tatu izan zait bidaiatzea eta beste herriealdee-tako errealitateak ezagutzea. Askapenarenberri gaztetatik nuen, eta internazionalismoaguztiz beharrezko sentitu izan dut. Ordura ar-teko bidaiak lagunekin eta neskalagunarekinegin nituen, baina banuen gogoa herrialdeaksakonago ezagutzeko eta bertako egoerekingehiago inplikatzeko. Brigadak horretarakoaukera ematen zuela eta, Palestinara joateaerabaki nuen.Eskubide guztiak zapaldurik dituen herria

da Palestina. Estatu sionistak militarizaturiketa kontrolpean dauka lurraldea, palestina-rren lurren kolonizazioarekin segitzen duen bi-

Venezuelara joan ziren lagunak. Goiko ilaran, ezkerretik hirugarrena da Agirretxe. x x xAmaia Agirretxe

gizartea x x x x x x x x x mamia 21

tu genituen, eta ezagutzen ez genituen hain-bat proiektu zein horien atzean dauden pertsonak ere bai”.

rritako programak eta herri boterea eraikitze-ko sorturiko kontseilu komunalak ezagutu ge-nituen, besteak beste.Oso esperientzia aberatsa eta gomenda-

garria bizi izan nuen. Ez da bidaiatzeko modu-rik ohikoena agian; izan ere, kontuan hartubehar da brigadan ez zaudela oporretan, ko-lektiboak helburu politiko batzuk dituela.Baina bizitakoak eta ikasitakoak merezi izanzuen”.

Page 22: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

mamia x x x x x x x x x gizartea22

tartean. Izugarrizko horma dute eraikita pales-tinarrak banatzeko eta haien mugimenduakmugatzeko, kontrol dorreak daude alde guz-tietan, militarren presentzia ikaragarria da, atxiloketak, hilketak, gutxieneko giza eskubi-deen zapalkuntza jasanezina... Palestinakoherria segurtasun handiko kartzeletan bahitu-rik daukate. Herritarrek ezin dute beren herrie-tatik irten, ikastolara zein lanera joatekocheckpointak igaro behar dituzte, ezinezkoadute bizimodu normala egitea; palestinarrekbizi duten egoera beldurgarria da.Horren guztiaren aurrean palestinarren

duintasuna eta eguneroko borroka ere ikusigenuen. Txalotzekoa da duten indarra eta ir-motasuna etsaiaren aurrean burua ez makur-tzeko eta beren eskubideen alde lanean ja-rraitzeko. Han egon ginen guztiok adeitasu-nez eta umore onez hartu gintuzten, eta ho-rrek izugarrizko indarra ematen du.Esperientzia oso polita izan zen, bertako

jendearekin bizi izan genituen momentuakezin baitira ahaztu. Bestalde, oso gogorra ereizan zen; izan ere, zu Euskal Herrira itzultzenzara, baina han utzi dituzun lagunek badakizuegoera oso zailean jarraituko dutela”.

MENDEBALDEKO SAHARAxxxBrigadista. Irati Labak (Beizama, 1995).xxxBidaiaren data. 2015. urtea.

“Bi ordu iraun zuen gurebrigadak”

egin zitzaidan. Gero jakin nuen Alain Arruti etaBeñat Aldalur azpeitiarrak ere joatekoak zirelahara, eta betiko opor turistikoak egin beharre-an, brigadena oso aukera ona zela iruditu zitzaidan. Hara joan aurretik formakuntza saiobatzuk egin genituen. Izan ere, jende askokohitura du egokiena gure errealitatea dela si-nesteko, eta hara joan eta gauzak irakatsibehar ditugula pentsatzeko, baina hori ez dahorrela, errealitate guztiz ezberdinak dira. Mendebaldeko Saharan gertatzen dena da

brigadistei ez dietela sartzen uzten. MarokokoGobernuak okupatuta du, eta ezin ginen bri-gadan joan. Horregatik, turista itxura ematensaiatu ginen: zazpi pertsona hiru taldetan ba-natu ginen; une eta toki ezberdinetatik joanginen hegazkinez; hotel desberdinak hartugenituen... Ezagutu ez bagina bezala jokatubehar genuen. Hiru kontrol pasatuta, azkene-

an, iritsi ginen Saharara. Sahararrekin geldituginen hurrengo egunean. Beraien etxera iritsi-ta, brigada hasi genezakeen. Baina bi ordupasatzean, polizia marokoarra etorri zen. Etxe-tik atera ginen, pasaporteak kendu zizkiguten,muga batera eraman gintuzten, motxilak irekizizkiguten, eskuko telefonoko argazki denakbegiratu... Eta bidali egin gintuzten. Bi orduiraun zuen gure brigadak. Gero, Marokorabueltatzerakoan, jendea segika-eta eduki ge-nuen. Brigada horretan argi gelditu zitzaigun zer

errepresio jasaten duten sahararrek. Presoakehunka kilometrora dituzte, ez diote brigadeisartzen uzten, ezin dute bandera sahararrikatera, ezin dute manifestaziorik egin, leku guz-tietan daude erregearen argazkiak eta haieta-ko bakoitzaren azpian bi polizia, ez diete uni-bertsitateko zenbait ikasketa egiten uzten...

Iker Salegi –ezkerretik hirugarrena–Palestinako eta Azkoitiko lagunekin. x x xIker Salegi

Labaka erdian eta haren eskuinetara Beñat Aldalur eta Alain Arruti Saharara joan ziren lagunekin. x x xIrati Labaka

“Azken momentuko erabakia izan zen Mende-baldeko Saharara joatea. Hango egoeraz hitzegin zigun irakasle batek, eta interesgarria

Page 23: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

gizartea x x x x x x x x x mamia 23

Baina, halere, harrituta gelditu ginen borrokazer indarrekin egiten duten ikustean. Egoerahori bizita ere, ilusioa daukate. Bidaia ikasgaibat izan zen zentzu horretan.Marokoko gobernuak ez du nahi hango

egoeraren berri kanpoan zabaltzea, eta briga-den helburuetako bat hori da. Halere, Sahara-tik kanporatu izanak balio izan zigun albisteakoihartzuna edukitzeko eta hango errepresioa-ren berri emateko”.

MEXIKO IPARRALDEAx x xBrigadista. Maite Segurola (Azpeitia,1981). xxxBidaiaren data. 2008. urtea.

“Aurkitu genuen egoerarakoez dago inor prestatzerik”

han aurkitu genuen egoerarako ez dago inorprestatzerik: egunero 15-20 hildako, dekapi-tazioak, lurren desjabetze basatiak, emaku-meen hilketak, narkotrafiko sareak eta gober-nuaren ustelkeria, jatorrizko herrien diskrimi-nazio bortitza, militanteen desagerketak, AEBetako muga eta migrazioa... Errealitatehoriek guztiek elkarren artean loturak zituzten.Dena oso konplexua eta korapilatsua zen han.Gainera, kontziente ginen han jaso eta lagun-du gintuen jendea horretarako aukera sozio-ekonomikoa zuena zela.Bestalde, esperientzia oso interesgarriak,

borroka egiteko modu ugari zein jendarte jus-tuago baten alde dena emateko prest zegoen

askotariko jendea eta eragileak aurkitu ni-tuen.Komunitate osoak elkar hartuta makro proiek-tuen aurkako desobedientzia zibila praktikanjartzen ari ziren. Une oso interesgarria ari zirenbizitzen Mexikon ere; izan ere, Lacandonako6. deklarazioaren ondorioz, zapatisten pen-tsaera hirietara zabaltzeko lanean ari ziren or-duantxe.Asko eragin zidan Ciudad Juarezeko espe-

rientziak eta AEBetako muga bertatik bertaraikusteak. Emakume taldeetako batekin tana-torio baten egin behar izan genuen bilera, be-raien lagunetako bat erail zutelako aurrekoegunean”.6

Segurola –eskuinetik bigarrena–brigadako kideekin eta Mexikoko herritar batzuekin x x xMaite Segurola

“Hasieran, aurrezkiak eta denbora banitue-nez, Venezuelara joateko asmoa nuen; izanere, martxan zen iraultza bolibartarra eta ikus-pegi feministatik proposatzen ari zirena ereinteres handikoa zen. Askapenako lagunekMexiko iparraldeko brigadara joatea proposa-tu zidaten. Brigada berria zen, Ciudad Juarezbarne hartzen zuena, eta ez nuen bi aldiz pen-tsatu. Baina brigada berria izanik, ardurapuntu bat jarri genion geure buruari.Brigadista joateko aukera ezagutzen nuen,

eta internazionalismo feministaren ingurukohausnarketetan nenbilen orduan. Azken fine-an, patriarkatua sistema globala da, tokian-to-kian bere adierazpideak baditu ere. Emaku-meen erailketa masiboen, feminizidioen, fe-nomenoa berria zen guretzat garai hartan.Joan aurretik, han topatuko nuenaz irakur-

tzen aritu nintzen, eta Askapenak ere prestatugintuen brigada lanak egoki egiteko. Baina

Page 24: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

mamia x x x x x x x x x kultura24

handituko da. “Misterioa izan da irakurlearen-tzat amua, eta amaierara arte entretenitutaegongo da”. Gorrotxategiren lanari nobelabeltzaren etiketa jarri diote. “Jendeak esan dit, ni kalekumea izanda,

ondo asmatu dudala baserriko garai batekoegoerak azaltzen”, adierazi du Gorrotxategik.Gainera, gertaera erreal batean oinarritutakolana da 33 ezkil: “Duela urte batzuk nire osa-bak hezurrak aurkitu zituen Oñatzen. Antxietaarkeologia taldekoak joan ziren bertara, etahezurrak Erdi Aroko gizon batenak zirela jaki-narazi ziguten. Askoz gehiago ez dakigu; erre-na zela eta ezer gutxi gehiago. Gertaera horioinarri hartuta hasi nintzen idazten”.Garateren Ekaitzaren zipriztinak liburua,

berriz, labetik atera berria da; apirilean kalera-tu zuen. “Ekonomia krisiaren errepasoa egitenduen kronika-liburua da”, dio idazleak. Krisiakgizartean utzitako ondorioetan zentratu da,“gogorrago ala leunago pertsona orori” eraginbaitio haren iritziz. Adierazi duenez, liburuarenizenburuko ekaitzahitzak krisia islatzen du, etazipriztinak hitzarekin krisiak herritarrak arazozzipriztindu dituela esan nahi izan du.Hainbat gai jorratu ditu idazleak, eta honako

hauek dira horietako batzuk: berdintasuneankrisiak nola eragin duen, dibertsitate falta edozenbait kolektibok lan merkatuan sartzeko di-tuzten zailtasunak, ekintzailetza, finantzei lotu-tako engainuak, gazteen arazoak, hartzekodu-nen konkurtsoak eta enplegua erregulatzeko

espedienteak, ikerketa eta garapenaren ego-era, janari bankuak, kontsumoa, lanuzteak,mobbinga, nekazaritzaren etorkizuna, zahar-tzaroa eta pentsioak. Gai horiek guztiak lan-tzeko, hogei lagun elkarrizketatu ditu, eta adi-tuen iritzia ere jaso du.

Epe laburrean, emaitza onakEz da denbora asko pasatu Gorrotxategik li-burua argitaratu zuenetik, eta hark esan due-nez, “harrituta” dago izaten ari den kritika one-kin. “Liburutegi askotan esan didate libururikirakurrienetakoa dela, eta jendeak azkar etaerraz irakurtzen duela”. Irakurleen txoko asko-tara ere gonbidatu dute: “Askotan, zoritxarrez,ezetz esan behar izan dut”. Gorrotxategi 111 Akademiaren Sariko

lehen sei hautagaien artean egon da. Irakurle-en saria da aipatutakoa, eta, idazleak dioenez,ez zuen horrelakorik espero: “Kirmen Uribekirabazi du saria, eta hautagaien artean egotehutsa plazera izan da niretzat”. Idaztea aspalditik gustatzen zaio Gorrotxa-

tegiri, eta hark dioenez, betidanik amestu izandu liburu bat idaztearekin. Txikitan Urruzuno Li-teratur Lehiaketa irabazi zuen. Duela urte ba-tzuk, Madagaskarrera joan zen boluntario la-netara, eta lan orduz kanpo zegoenean, irakur-tzen aritzen zela dio. Eraman zituen liburu guz-tiak irakurtzean, idazten hasi zen. Handik itzul-tzean, istripu txiki bat izan zuen, eta idaztea“ihes egiteko modu bat” izan zela azaldu du.

Ekiteko bultzadaElkar argitaletxearen beka banari esker, liburuakargitaratu dituzte Miren Gorrotxategik eta MirenGaratek. “Gustura” daude erantzunarekin. .9 Olaia Iraola

33 ezkil eta Ekaitzaren ziprizti-nak. Horiek dira Miren Gorrotxategik (Azpeitia,1981) eta Miren Garatek (Azpeitia, 1985) ar-gitaratu berri dituzten liburuak, hurrenez hu-rren. Lehenengoa literatura liburua da, miste-riozkoa, hain zuzen ere; bigarrengoa, aldiz, ka-zetaritza lana da. Biak ala biak Elkar argitale-txeak emandako bekei esker kaleratu dituzte;izan ere, Agustin Zubikarai beka jaso zuen Go-rrotxategik eta Tene Mujika beka Garatek.Bekek ekonomikoki laguntzeaz gain, “ate ga-rrantzitsuak” irekitzen dituztela esan dute. Idazleek adierazi dutenez, hiruna idazlek

osatzen dituzte beken epaimahaiak, eta haiekhautatzen dute zein lan saritu. Xabier Mendi-guren Elkarreko editorea izan zen epaimahai-kideetako bat, eta harekin egon dira kontak-tuan bi azpeitiarrak liburua idazten aritu direnurtebetean. Azpeitiarrek azaldu dutenez, “antzeko prozesua” bizi izan dute biek.Duela zortzi hilabetetatik dago salgai Go-

rrotxategiren 33 ezkil liburua. Egileak azalduduenez, “baserriko egoeraren isla” da lana.Garizmendi baserriko Ferminek burezur battopatu du lurperatuta. Hark kalean bizi denNestor semeari deituko dio, eta baita Bertaandregai ohi arkeologoari ere. Hilotz hori ate-ratzen hasten direnean, ohartuko dira desa-gertuta dagoela eskeletoa. Hortik aurrera, hil-dako gehiago agertuko dira, eta misterioa

Page 25: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

“Zure buruarekin sinetsi behar duzu, pen-tsatu behar duzu balio duzula eta ondo ari za-rela”, dio azpeitiarrak. Garatek Ekaitzaren zipriztinak liburuaren

kritika asko jasotzeko astirik eduki ez duenarren, gustura dago izaten ari den emaitzekin.Ofizioz, Berria egunkariko kazetaria da, bainaama izan zenean eszedentzia hartu zuen, etadenbora tarte hori aprobetxatu du liburua idaz-teko. “Kazetaritzan jarraitzeko beste bide batizan da, baina ordutegia nahi dudan moduanegokitzea ahalbidetu dit. Kazetaritza asko gus-tatzen zaidala jakiteko balio izan dit bekak, jen-dearekin egotea eta hitz egitea asko gustatubaitzait. Liburuko parte-hartzaileekin hartu-eman polita izan dut”, adierazi du.

“Momentuan, momentukoa”Beste liburu bat idazteko ilusioa badutenarren, aurrena argitaratu berri dituzten libu-ruen erantzunak jaso nahi dituzte. Denbora au-rrera joan ahala erabakiko dute beste lanenbatekin hasi edo ez. Garatek aitortu duenez, li-buru bat idazterakoan “presioa” sortzen duamaitzeko data edukitzeak: “Urtebete bainogehiago edukiko banu, gauzak beste moduraegingo nituzkeen... Edo ez; ezin jakin”. Halaere, hark dio “zerbait hobea” egiteko ilusioare-kin dagoela. Gorrotxategik ez du ezer pentsa-tu etorkizunera begira: “Momentuan momen-tukoa idazten dut”. Gustura dago liburua ira-kurri duen jendeak beste bat idaztera anima-tu duelako: ”Hori baino ezer hoberik ez da”.Halere, zalantzak ditu, “hainbeste gustatukoote da hurrengo liburua?”, galdetzen baitiobere buruari. “Lan hau argitaratu aurretik erebanuen beldurra, baina gustura gelditu naizegindakoarekin”.6

xxx“Liburutegi askotan esandidate libururikirakurrienetakoa dela”MIREN GORROTXATEGI

33 ezkil liburuaren egilea

x x x“Kazetaritza askogustatzen zaidala jakitekobalio izan dit bekak”

MIREN GARATE

Ekaitzaren zipriztinak liburua-ren egilea

kultura x x x x x x x x x mamia 25

Gorrotxategi eta Garate beren liburuak eskuetan, liburutegiaren aurrean. x x xOlaia Iraola

Page 26: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

iritzia x x x x x x x x x26

x x x x x x x x x x x x x x x xramon etxezarretax x x

G ehienek junioa esatenzioten. Ekaina esaten ikasi genuen. Sanjoanhila esanda, orduan eta orain, ulertu egitenda. Urrestillako herri jaien hilabetea, sanjoa-nak ospatzekoa; nahiz eta dirudien, solstizio-aren unibertsaltasunagatik, euskaltasun lu-natiko bategatik edo auskalo zergatik, SanJoan bezpera, suak eta gainerakoak, Azpeiti-ko Plaza Nagusian ospatzeko joera, alaaraua, indartu dela. Nork esan du zentralis-moa?Hil honetantxe izan zen, 1975ean, Otaegi

afusilatu zuten urtean. Fiskal militarrak apiri-lean egin zuen heriotz zigorraren eskaera. Ezdakit guztiz jabetzen ginen. Nuarbeko festabatzordeak Artaberan, Anjelen jaiotetxean,zabaldu zuen festetarako taberna. Urrestillangorputz jaiak normaltasunez, orduko normal-tasunez, ospatu ziren. Diotenez Anjel ez zenbatere Urrestilla zalea, han asko ibilia bazenere, handiak esaten omen zituen Urrestilla-gatik. Urte hartako sanjoan jaiak bertan be-hera uztea erabaki genuen festa batzordea-ren gehiengoaren erabakiz. Heriotz zigor es-karia zela eta, ez zen festarik izango gure he-rrian. Festak suspenditu zituen herri bakarraizan zen. Egun gorri izan zen egun haietakogiroa.Kontratatutako musika taldeak, beste inon

kontraturik lortzen ez bazuten, ordaindu eginbeharko geniela hitz emandakoa. Azpeitikoudalak bere gisara kontratatu zuen beste mu-sika talde bat. Antolatzaileoi ematen zigundiru laguntza baino hamar-hamabi aldiz dirugehiago gastatu zuen. Benetan, ez dut gogo-an arbolarik jaso zuen ala ez. Sanjoandegikojaietarako kontratatu zuten taldea, Urrestillanbaino egun bat gutxiagorako. Jo ez zutenegunarena ordaindu egin behar izan genien.Sanjoandegiko taberna batean, dantzaldia-ren atseden tarte bat baliatuz, barruetakomin galantaz, ordaindu genien libre, lanikgabe, gelditu zitzaien egun hura. Ez geundenfestetarako eta itzal ilun asko sentitzen ge-

San Joanik gabeko hura

x x xSanjoandegiko dantzadebekatzera joan nintzelaesan zidan, ez taldeari zorraordaintzera

nuen geure bizkarretan. Urrestillara itzuliginen, etxe ingurura.

Zintzo jokatu genuenUrrestillan zain neukan José Haro GoardiaZibiletako sarjentua, handik hiru hilabeteraamari semea biharamunean hilko ziotela jaki-naraztera joan zen bera. Sanjoandegira dan-tza debekatzera joan nintzela esan zidan, eztaldeari zorra ordaintzera. Mila esplikazio na-rrats eta nahasi eman nizkion, ederki nabari-tuko zitzaizkidan koadrila osoaren beldur etaikarak.Agian, ordukoek ez zuten ondorio onik

ekarriko, baina ez dut zalantzarik zintzo jokatugenuela, oso zintzo. Gaur, aurtengo sanjoa-netan, ez dakit zergatik, memoria egitea otuzait, gogoratzea. Neure buruari galdetzendiot egoera hartan nahastatu ginen guztiok,izendatuek, izendatu gabeek eta besteaskok, berdin kontatuko ote ditugun orduangertatu zitaizkigun guztiak. Sanjoan on!6

Page 27: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

H amarurte eman dituzte elkarrekin la-nean Onintza AgirregabiriaOdriak eta Maite Zabala Arros-pidek, eta ondo moldatzen zire-la ikusita, beren optika zabal-tzea erabaki dute. Maiatzaren12an inauguratu zuten Inar,beste modu batera esanda,eguzki izpia litzatekeena.

Urte askotako esperientziadute bi profesionalek. Optikaeta Optometria ikasi zuen Agi-rregabiriak, eta Donostiako Be-gitek klinika oftalmologikoaneta Bilboko optika batean eginzuen lan, Azpeitian lanean hasibaino lehen.

Zabala, berriz, optika teknika-ria da. Donostiako Gurutze Go-rrian hasi zuen ibilbidea, etahan lan egiten zuen okulistabatek, David Encinasek, lanaeskaini zion bere kontsultan.Ama izan zenean lana utzi zuen,eta zortzi urteren ostean, Azpei-tiko optika batean hasi zen lane-an.Zer eskaintzen duzue Inarren?Batetik, ohiko betaurrekoak di-tugu: eguzkitakoak eta gradua-

x x x x x x x x x publierreportajea 27

tutakoak. Prezio guztietakoakekarri ditugu, modu onekoakzein bereziagoak. Kalitatealehen lerroan jarrita, gauza poli-tak ekartzen saiatu gara. Zertan zarete espezialistak?Lentilla bereziak egokitzen di-tugu, miopiaren hazkuntza gel-diarazten dutenak. Eguneznahiz gauez janzten direnak di-tugu; eta azken horiek eragin-kortasun handiagoa dute.Gauez lentilla horiekin lo egitenbaduzu, egun guztian zehar ezduzu behar ez betaurrekoriketa ezta lentillarik ere. Emaitzaoso onak ikusten ari gara.

haurrentzako beste terapia ba-tzuk ere baditugu. Zer du berezia zuen optikak?Esperientzia dugula begi kon-tuetan. Horrez gain, harremanzuzena dugu hainbat okulista-rekin, eta bezeroren bati begi-ratu beharreko zerbait ikustenbadiogu, zuzenean azaltzendiegu medikuei.

Zer harreman duzue bezeroe-kin?Jendeari entzuten eta arazo ba-koitzaren aurrean ahal den ir-tenbide onena bilatzen saia-tzen gara. Azpimarragarria dajendeak asko animatu gaituelaerabaki hau hartzera. Herrita-rren hurbiltasuna sentitu duguetapa berri honetan.

Inar OptikaJose Artetxe, 10 (Azpeitia, Gipuzkoa)Ordutegia:

- Astegunetan, 09:30-13:00/16:30-20:00.- Larunbatetan, 09:30-13:00.

Telefonoak: 943 03 89 49/688 67 67 26facebook.com/optikainar

Herritarren hurbiltasunasentitu dugu bide berri honetan”“

Arazo bakoitzariahalik eta irtenbideonena bilatzensaiatzen gara”“Horrez gain, terapia bisualakere egiten dituzue. Batzuei ez zaie arazoa betaurre-koekin konpontzen: arazo mus-kularren bat edo estrabismorenbat dutelako, begiak behar be-zala mugitzeko arazoak dituzte-lako... Kasu horietan, begiaknola landu behar diren irakas-ten diegu, bai haurrei eta baihelduei. Horiez gain, begietanarazorik ez duten baina eskolanpertzepzio arazoak dituzten

Page 28: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

jakiteko x x x x x x x x x ekainari begiratua28

Lasterka, Peruren aldePeruko umeen alde kros solidarioa egingo dute Sanjuandegin,ekainaren 11n, 12:00etan hasita. Egitasmoaren helburu nagusia daurtero herrialde bateko errealitatea ezagutaraztea. . Ainitze Agirrezabala

S anjuandegiko krosak urteaskotako historia du, baina oraindela hiru urte aldaketa nabarmenaizan zuen. Urte askoren ondoren,ordura arte lasterketa antolatzekoardura zutenek utzi egin zuten egi-teko hori. Egitasmoarekin aurrerajarraitzeko asmoz, lekukoa hartuzuten Azpeitiko kooperazio taldeak,XJ Auzolaneanek eta Xeye atletis-mo taldeak, Azpeitiko Udalarekinelkarlanean. Xeyeko kide EgoitzArrutiren esanetan, lasterketari“kutsu solidarioa” ematea erabakizuten, eta horretan dihardute. “Ur-tero herrialde ezberdin bati lagun-tzeko erabakia hartu genuen”. Au-rreneko urtean, Nepalgo umeen al-deko lasterketa izan zen; iaz, Saha-rako haurrei laguntzeko eta Tindu-feko errefuxiatu kanpamenduetanizandako uholdeetako ezbeharreilaguntzeko antolatu zuten lasterke-ta; eta, aurten, Peru hautatu dute. Arrutik dioenez, lasterketaren

helburu nagusia da urtero herrialdebateko errealitatea ezagutaraztea.“Lasterketa aitzakia besterik ez daAzpeitian urte guztian zehar laneanari diren kooperazio taldeen berriemateko”, esan du.

Mailaz maila, lasterkaLasterketa ekainaren 11n izangoda Sanjuandegin. Izena 11:00eta-tik aurrera eman ahalko da JoseAntonio Agirre plazan. Gainera,

x x xDATUAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xZer. Peruren aldeko krossolidarioa. x x xEguna.Ekainak 11 (igandea).x x xOrdua.12:00 x x xTokia.Sanjuandegix x xAntolatzailea. Xeye, XJAuzolanean, kooperaziotaldeak eta udala.

nahi dutenek diru ekarpena egite-ko aukera izango dute. Aurrenekolasterketa 12:00etan izango da,eta 2013an jaio artekoek izangodute proba horretan parte hartze-ko aukera. Horiek heldu baten la-guntzarekin irten behar dute las-terketan. Ondoren, mailaz maila,2003an jaio artekoek izango duteaukera lasterka ateratzeko. Peruko umeen aldeko kros soli-

darioan parte hartzera gonbidatuditu Arrutik haurrak zein helduak.6

xxxKROS SOLIDARIOAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x x x x x x x x x x x x x x x x x

3. lasterketa solidarioa. Aurtengoa Peruko haurraklaguntzeko izango da. Iaz, Sahararako haurrentzako bildu zuten dirua,eta lehen edizioan Nepaleko haurrentzako.6

1Zuzenean, MikelUrdangarin‘Margolaria’ disko berriaaurkeztuko du zornotzarrak. x x xEguna. Ekainak 11. x x xOrdua.19:00. x x xTokia. Sanagustin.x x xAntolatzailea. Kulturaz.

2Solasaldia etakontzertua Maite Arroitajauregi eta MaiteLarburu musikarien artekosolasaldia izango da. Gero,kontzertua eskainiko duteMursego eta Neighbor taldeek.x x xEguna. Ekainak 16. x x xOrdua.17:00 eta 22:00. x x xTokia.Dinamoa eta Sanagustin.x x xAntolatzailea.Dinamoa.

3‘Alu ulu’antzerkiaEmakumeen sexualitatea landueta foroan gaiaz ariko diraArremanitzeko kideak.x x xEguna. Ekainak 28. x x xOrdua.19:00. x x xTokia.Dinamoa.x x xAntolatzailea.Dinamoa.6

xxxBESTERIKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xAzpeitiko ekimenez informaziogehiago: uztarria.eus/agenda

Iazko kros solidarioko irudia. x x xMailo Oiarzabal

Page 29: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

Behin eskola-ko azterketak bukatuta, udakooporraldia aproposa da gidabai-mena ateratzeko. Azpeiti Auto-eskola leku egokia duzu era errazeta atseginean ikasgaia aurreraeramateko. Maite Agirrezabalaeta Maddi Elorza izango dituzuerronka berrian bidelagun.Zer ezaugarrik egiten du bereziAzpeiti Autoeskola?Herrikoak gara, etxekoak etaikasle bakoitzarekin harremanestua dugu. Autoeskola txiki batizanik, ikasleekin harreman zuze-na eta pertsonalizatua dugu. Ho-rrela, ikaslearen ikasketa proze-sua gertutik jarraitzen dugu, ba-koitzaren erritmoa errespetatuz.Arreta pertsonalizatua eskain-tzen duzue, beraz?Bai, noski. Teorikoan, esaterako,garrantzitsua da oso ikaslearenerritmoa errespetatzea, kontzep-tuak ongi barneratzeko. Prakti-koa ere bakoitzaren beharren etaordutegiaren araberakoa da, etaez dago gutxieneko ordu kopurubat sartu beharrik.Zer zerbitzu eskaintzen dituzue?

x x x x x x x x x publierreportajea 29

16 urtetik aurrera bi aukeradaude: motorreko A1 gidabaime-na eskuratzea edo kotxeko B gi-dabaimenerako teorikoa atera-tzea. 18 urterekin, berriz, kotxe-ko B gidabaimena ateratzeko au-kera dago. Gainera, aurten uztai-laren 28ra arte eskaintza bereziadugu: %24ko deskontua egingodugu izen-ematean, ikasmateria-lean, teorikoan eta tramitazioan.Zer sistema erabiltzen duzue?Teorikoa prestatzeko bi modu di-tugu. Aukeretako bat da ikastaropresentziala egitea teknologiaberriez baliatuta. Autoeskolanbertan ordenagailua eta ikus-en-

egiteko. Denbora gehiago beharizanez gero, pasahitza berritubehar da. Aipatutako bi modalita-teetan prestatu daiteke teorikoaeuskaraz ere, eta gure ikasleen ia%100ak euskara hautatzen du. Zer dute nahiago ikasleek teori-koa ala praktikoa?Praktikoa asko gustatzen zaie,baina teorikora beraien boronda-tez datozenez, atsegina egitenzaie. Ikasleak, oro har, gusturadatoz ikastera, eta, gainera, auto-eskolan giro jatorra dago. Gureautoeskolan teorikoa eta prakti-

koa konbinatzeko aukera ere bada-go. Modu horretan, teorikoa erra-zago barneratzeaz gain, gidabai-mena azkarrago eskuratu daiteke.Erronka handia duzue etorkizu-neko gidariak trebatzen... Hala da. Gure helburua da etorki-zuneko gidariak errepidean ardu-ratsuak izatea lortzea. Garrantzi-tsua da gizartea, oro har, jabetzeakotxea makina bat dela, eta era-bilera egokia ematen badioguarrisku asko saihestu ditzazkegu-la, norbera eta ingurukoen segur-tasuna ziurtatuz.

Loiolako Inazio Etorbidea, 29 20730 AzpeitiaTelf.: 943 083 [email protected]: 10:00-13:00/15:00-20:00

Ikasle bakoitzarekin harremanpertsonalizatua eta zuzena dugu”“

Gure helburua daetorkizuneko gidariakerrepidean arduratsuakizatea lortzea”“tzunezko materiala dituzte eskuraikasleek, eta irakaslearen etenga-beko laguntzarekin modu azka-rrean eta errazean barneratzendituzte gaiak. Bide batez, etxetikere egin ditzakete testak Interne-tez. Beste aukera da ikastaroa on-line egitea: norbaitek autoeskola-ra etorri gabe teorikoa prestatunahi badu, 75 euroren truke etxe-tik egiteko aukera ere ematen dugure autoeskolak. Ikasleak hiru hi-labeteko epea dauka prestaketa

Page 30: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

x x xHITZ GEZIDUNAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

.Egilea:Luma

x x xSUDOKUAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

jakiteko x x x x x x x x x denbora-pasa30

*Izena

Labealdia-renedukiak

Kisketa

Abaraska-ko gelatxoa

Bizkaikoibaia

Goiko

Garagardoa

Gaixotasunmota

Eginkizun,zeregin

Laster-tasuna

*DeituraIzatasuna

du

Baleamota

Txingorrak

Katalunia-ko hiria

Berritsua

Trakets

501Algaraka

Pl., azaleraunitatea

Modua

Uharteak

Bokala

Txahalarra

Deialdi

Kontso-nantea

... gabe,gelditu gabe

Kontso-nantea

Kontso.bikoitza

Bokalik ga-beko dirua

Kaikua

* Idazle eta politikari urrestillarra

Ipar EH-n,era, modua

Suaridariona

Gipuzkoa-ko he-rria

Page 31: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

lehiaketa x x x x x x x x x jakiteko 31

nRnZnMnBn

LABEKADAK

nMARATILA

nZnGOBELAnDR

LEGENAnAREAK

nROLnZEKORRA

ABIADURAnGnR

nETXEZARRETA

IZAKIAnIRLAK

nARAnKEAnAIA

x x xLEHIAKETAREN ERANTZUNAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xUZTARRIAREN LEHIAKETA: JEROGLIFIKOAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xJEROGLIFIKOEN SOLUZIOAK BIDALTZEKO EPEA. Ekainak 23 (ostirala) x x xNORA BIDALI ZURE ERANTZUNA. Perez Arregi plaza 1, behea (Azpeitia) edo

[email protected] e-postara x x x IRABAZLEARI SARIA.Kutxillo urdaitegiaren produktu sorta x x xPARTE HARTZEKO BALDINTZA.Uztarria

Komunikazio Taldean bazkide izan behar da eta jeroglifikoen irudien azpiko galderei erantzun behar zaie.

2JENDEZ BETETA ZEGOEN HEGAZTI EDERRA

x x x BAZKIDEAREN IZEN-ABIZENAK x x x HARREMANETARAKO TELEFONO ZENBAKIA

SUDOKUA

x x xUZTARRIAREN MAIATZEKO LEHIAKETAx x x x x x x x

IRABAZLEA

2

Rosa Leunda

Uztarria Komunikazio

Taldearen bazkidea da

aldizkariko 194.

lehiaketaren irabazlea.

Kutxillo urdaitegiak

emandako produktu

sorta irabazi du sari

gisa. Argazkian,

lehiaketaren irabazlea

Kutxilloren oparia

eskuetan duela.

x x xSOLUZIOAKx x x x x x x x

HITZ GEZIDUNAK

1

1

1 2AURREKO HILEKO JEROGLIFIKOAK

Ume berritsua Eleberria

Page 32: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

jakiteko x x x x x x x x x uztarria.eus32

x x xEFEMERIDEAKx x x x x x x x x x x

1869Telegrafo etxea martxan.Udal telegrafo estazioa martxanjarri zuten. Arduradun JoxeBlasco telegrafista izendatuzuten.

1986Jubilatuen etxea. Enparankaleko Aitonena jubilatuenegoitza inauguratu zuten. EgunBaigera I izena du.

2001Erremontea herrian.Azpeitiko I. ErremonteTxapelketa jokatu zuten.

x x xBIDEOAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

‘Naizena, naizela, maitatua’.6

. Iturria: Azpeitiko efemerideak.Herria historian zehar liburua.x x xEgilea: Imanol Elias Odriozola.x x xArgitaratzailea: Uztarria KulturKoordinakundea.6sBOSGARREN GONBIDATUA, IBAN ARREGI.

Iban Arregi Berria Taldeko kontseilari ordezkaria izan da Sanagustineko elkarrizketak saiokobosgarren protagonista. Duela 20 urte Komunikazio Zientzietan lizentziatu zen Iban Arregi(Azpeitia, 1975). Kazetari izatea umetako ametsa ez bazuen ere, urteak daramatza munduhorretan lanean. Euskaldunon Egunkarian hasi zuen ibilbidea, eta haren itxiera gertu-gertutikbizi izan zuen. Ondoren, Berriaren sorreran parte hartu zuen, eta 2013az geroztik, BerriaTaldeko kontseilari ordezkaria da. Julene Frantzesena kazetariak elkarrizketatu du Arregi, etaeduki osoa Uztarriaren webgunean ikus daiteke. Sanagustineko elkarrizketak egitasmoaelkarlanean antolatzen dute Azpeitiko Kultur Mahaiak, Uztarria Komunikazio Taldeak,Sanagustin kulturguneak, Urola Kostako Hitzak eta Erlo Telebistak. x x x x x x x x x x x x x x x xUztarriax x x

xx xBIDEOAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

Page 33: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

AINTZANE ARRUTI udal eraikinetako garbitzailea

1.Garbitzailearenametsa?Dena garbi aurkitzea lanerajoandakoan.2.Garbitutakoanluzitzen duen toki bat?Gabiltzan tokietan zaila daluzitzea. Garbitzenduzunean, inor ez da

konturatzen; garbitzen ezbaduzu, denak.3. Lan handienaematen duen eraikina?Ikastetxeak eta igerilekua.5. Laneguna bukatu,etxera iritsi, eta denahankaz gora...Orain ez, baina lehen bai.

Hasierako urteak gogorrakizan ziren.6. Zorua garbitu berrieta orduantxe jendea,zapaltzera...Eta zer egin? Zer esan?“Lasai, pasatuko dut-etaberriz...”. Ez dago besterik.6

. Mailo Oiarzabal

x x x x x x x x x jakiteko 33

Osasunean eragin ditzakeen kalteak direla eta,alarma handia sortu du palma olioak azken hilabetee-tan. Afrikan du jatorria Elaeis guineensis izenekozuhaitzaren fruitutik datorren olioak.Gaur egun, farmazeutikek, kosmetikoak egiten di-

tuztenek eta elikadura industriek erabiltzen dutepalma olioa, oso ondo kontserbatzen delako eta osomerkea delako. Orain arte ez gara ohartu olio hori ba-zenik ere, baina lehen ere bazegoen aceite vegetalizenarekin. 2011n onartu zuten araudi bati esker, osa-gaien zerrenda irakurrita posible da kontsumitzen di-tugun produktuek zer olioa duten jakitea. Eztabaida sortzen duen osagaia da palma olioa: di-

tuen gantz saturatuak tarteko, ez da batere osasun-tsua. Gaixotasun kardiobaskularrakin eta zenbait min-bizirekin erlazioa duela ikusi da. Prozesatutako jakiaskotan topa dezakegu, hala nola opil industriale-tan, gailetetan, aurrez prestatutakoetan... Industrialaister hasiko da “palmarik gabeko” etiketak jartzen,baina kontuz! Osasuntsua ez den osagai bat ez iza-teak ez du osasuntsu bihurtzen jakia.Zenbat eta etiketa gutxiago irakurri beharra

izan, hobe. Janari prozesatuak alde batera utzieta jan dezagun benetakoa dena.Geurea, bertakoa eta zerrendarikirakurri beharrik ez duena.6

xxxx x x x x x x x x x xaitziber aizpurux x x

Palma olioa

Page 34: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

KameraitzalitaLaneko erreminta off-eanduenean ez du aspertzekobetarik Oteizak. Autoak etamendia ditu gustuko, besteakbeste. .9 Ainitze Agirrezabala

Uztarriaren ekaineko zen-bakia kaleratzerako, Joanes txikiak amaren sa-bela utzi eta argia ikusita behar luke egon. Ai-tatasun tituluaren jabe, bizimodu berrian es-perimentatzea dagokio Urtzi Oteiza Kaitori(Azpeitia, 1981). Pixoihalak aldatzea eta semejaioberriari kontu txikiak esatea izango ditueginkizun berriak egunerokoan. Garagardorikgabe umearekin egindako parrandak nahibaino gehiago izango dituzte agian, baina gu-raso izateko duen “ilusioak” gainditu egitenditu momentuz, behintzat, horrelako kezkak.

ogibide bezala egunerokoan horretan arituez arren, eskuak belzteko aukerarik ez zaiooraindaino falta izan. “Iraitz Orbegozo Korta-berri eta Xabier Beloki Minda lagunak auto-lasterketetan ateratzen ziren, eta mekanikaribezala haiei laguntzen hasi nintzen. Sei baturtera, 2008an, aitari bihotzeko ebakuntzaegin zioten, eta autoa gidatzeari beldurrahartu zionez, saltzen jarri zuen. Eroslerik,ordea, ez zen azaldu, eta dena desmuntatueta lasterketetarako prestatu nuen, kapritxobezala”. Aitaren Ford Scor XRIarekin egin

Kamera sorbaldan hartuta, festak nahizekitaldiak iruditan jasotzeaz arduratzen dela-ko da ezaguna Kaito herrian. Artxibo lana etaherriko ekitaldien jarraipena egitearena oi-nordetzan jasoa du; izan ere, haren aitonaketa aita zenak –Nicolas Oteiza– ere argazkinahiz bideo kamerak izan dituzte lanabes.Alabaina, laneko erraminta itzali du Kaitok,eta Urtzi Oteizaren beste aldea ezagutzekobarneko ateak zabaldu ditu. Automobilaren mekanika eta karrozeria

ikasi zituen Elgoibarko Lanbide Eskolan, eta

jakiteko x x x x x x x x x bestaldetik: urtzi oteiza ‘kaito’34

Page 35: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

zuen debuta Oteizak Urrakiko igoeran, etalehen aldi hartan ez zela “urduri jarri” adierazidu: “Xuban Uzkudun Aiztitxo eta biok puruaerretzen egon ginen irteera puntuan”. Laster-keta haren bueltan, inguruko lagunek “apus-tuak egin” zituztela gaineratu du: KortaberrikBMWarekin Urrakin egindako debutean eza-rritako marka Oteizak ondu bai ala ez. “Se-gundo-hamarren batzuengatik hautsi nuenharen denbora”. Gerora, egun emazte duenJanet Uzkudun kopilotu zuela dozena batlasterketatan parte hartu zuen. “Iaz, Ikasbe-rriko rallysprintean oso gaizki pasatu nuen.Zuhaitzak eta zuloak besterik ez nituenikusten errepidean. Ezkontzera gindoazeneta familia osatzeko asmoa genuenez, auto-lasterketak albo batera uztea erabaki ge-nuen. Autoa, atoia, gurpilak... guztia saldugenuen”.

tuen kirol-probak. Gurdia eta lasto fardoa al-txatzen eta zakua eta txingak eramaten ari-tzen ginen”.

Eztei bidaia, amets gaiztoBizitzako bidaiarik handiena, ordea, Malay-siara egindakoa izan da, eta ez du ahaztekoesperientzia hura, baina ez bereziki eztei bi-daia zelako. “Kuala Lunpurrera joateko zortziorduko eskala egiten ari ginen IstanbulekoAtaturk aireportuan atentatua gertatu zene-an. Hiru leherketa eta tiroketa bat gertatuziren, eta jende guztia lasterka hasi zen herio-an. Izualdi handiko uneak bizi izan genituen,eta gure azkena zela pentsatu genuen. Berrizjaio ginela esan daiteke”. Amets gaiztoa,ordea, ez zen han bukatu. Izan ere, bidaiatiketxera itzuli bezperan, Turkian estatu kolpeaeman zuten. “Maldivetako resort bateanigaro genituen azken egunak, eta goizalderapixa egitera jaiki nintzenean telefono mugiko-rrean etxekoen hamabost dei galdu etaWhatsApp mezu pila genituen”. Etxera itzul-tzeko berriro eskala Istanbulen egin beharrazuten, baina aire-konpainiarekin borrokapixka bat eginda, lortu zuten hegaldia alda-tzea. Bizipen gazi-gozoak izanagatik, kanpo-ra bidaiatzeko gogoa ez duela “galdu” dio. Kaitok lanerako erabiltzen duen kameraren

bobinari ez ezik, Oteizaren bizitzarenari ereordu asko geratzen zaizkio jasotzeko. Ekital-dien, bizipenen eta oroitzapenen kutxan gor-detako irudiek ez dute etenik.6

1.Urtzi Oteiza eta Janet Uzkudunsenar-emazteak eztei bidaian, KualaLumpurren (Malaysia), Petronas dorrebikiak atzean dituztela. 2.MontBlancera bidean, Gouterrera iristen.3.Oteiza eta Uzkudun, San Migelekorallysprintean.

1 3

bestaldetik: urtzi oteiza ‘kaito’ x x x x x x x x x jakiteko 35

2

Aspaldian albo batera utzita duen arren,Oteizak “afizio sutsua” izan du mendirakoere. “Lan kontuak tarteko, mendira joatekodenbora asko gabe nabil, eta, azken aldian,gainera, kilo batzuk ere hartu ditut. Bainagogor ibili nintzen garaian, Xoxotera izugarrijoaten nintzen. Hura izan da nire katedrala”.Pirinioetara-eta “asko” joaten zirela dio, eta2012. urtean, zazpi laguneko taldeak MontBlancera irteera antolatu zuen: “Furgonetahandi bat alokatu eta abenturari ekin genion.Gouterrera giro onarekin iritsi ginen, bainahango aterpetxean gaua pasatzen geundela,eguraldia zeharo okertu zen. 4.000 metrota-ra geunden, gailurretik 808 metrora, baina ezzegoen arriskatzerik, eta ezin izan genuengailurra egin”.

Sokatira eta herri-kirolakAuto-lasterketetan eta mendian ez ezik, soka-tiran eta herri-kiroletan ere ibilitakoa da Kaito.“Urrestillako taldean hiru urte egin nituen, 16urterekin hasita. Ahoa ixtea eta pisua galtzeaeskatzen duen kirola da, eta, ondorioz, umoretxarra izaten nuen sarritan. Kirol gogorra daoso, baina gazteak ginen eta oroitzapen onakditut”. Sokatiraren aitzakian, hainbat bidaiaegiteko parada izan zuen Oteizak: “Mundukosokatira txapelketa ikustera joan ginen Irlan-dara, eta Holandan parte hartu genuen”.Sokatiraren harira, herri-kirol erakustaldiak

eskaintzen ere aritu ziren: “Lagunartean tal-dea osatu eta hainbat herritan eskaini geni-

x x xMOTZEANx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

GALTZEKO TXOKO BAT?Arauntza.

AMETS BAT?Lasaon, Trukumanen, baserria egitea.

ZERK POZTEN DIZU EGUNA?Egunerokoan gauzak bide onean joateak.

ETA ZERK GARRAZTEN?Mila aldiz esplikatutako gauza bategatikberriz ere galdezka deitzeak.

BESTEENGAN ESTIMATZENDUZUN BERTUTEA?Zintzoa eta egiazalea izatea.

HASERRETZEN ZAITUENA?Egia ezkutatu nahian ibiltzeak.

ZEURE BERTUTE BAT?Entzuten eta adostasunera iristen dakit.

ETA AKATS BAT?Pazientzia handiegia dudala batzuetan.

JATEKO BAT?Txuleta.

EDARI BAT?Sagardoa.

KANTU BAT?Alaitz eta Maiderren ‘Amets bat’.

USAIN BAT?Larrosa zuriarena.6

Page 36: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

x x xTELEFONO ZENBAKIAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

UDALETXEA x x xAsteguna: 08:30-14:00 x x xLarunbata: 09:00-12:30 UDALTZAINGOA x x xEgun osoz

irekita egoten da ANBULATORIOA x x xEgun osoz irekita egoten da IGERILEKUAx x xAstelehena:

14:00-21:00 x x xBeste egunak:07:00-21:00 x x xLarunbata: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 x x xIgandea eta

jaiegunak: 09:00-13:00 x x xKanpokoa: 11:00-20:00 KIROLDEGIA x x xAstegunak: 10:00-13:00, 15:00-21:00

x x xLarunbata: 10:00-13:00, 16:00-20:00 LIBURUTEGIA x x xAstegunak: 09:00-13:00, 15:30-20:00

x x xLarunbata: 09:00-13:00 x x xEkaineko azken astean, uztailean, abuztuan: 08:30-14:00. Abuztuko lehen

hamabostaldian, itxita GAZTELEKUA x x xAsteartea-ostirala: 17:00-20:30 x x xLarunbata: 16:00-20:30

x x xFARMAZIAK (ekaina)x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

LARRIALDIAK

112

sAZPEITIA TXARTELA.Ordaintzeko eta dirua ateratzeko; herrikosaltokietako promozioez baliatzeko, etaudal liburutegian zein igerilekuan etakiroldegian sartzeko balio du. Udaletxeaneskatu daiteke, besteak beste.

ODOL-EMAILEAK

Ekainaren 28an izango

dute hitzordua, 17:00etatik

21:00etara, anbulatorioan.

x x xGARRAIOAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x

ALDALUR 943 85 2587

EUSKO TREN 902 54 32 10

GUIPUZCOANA 943 85 11 59

PESA 943 21 26 99

PIPER ELKARTEA 943 85 25 87

TAXIAK 943 81 13 07

x x xautobusen ordutegi osoa:

www.uztarria.eus/azpeitia/

autobusak

x x xORDUTEGIAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xERABILGARRIx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

jakiteko x x x x x x x x x zerbitzua36

TOKI PUBLIKOAK

Udaletxea 15 72 00

Udaltzaingoa 15 13 13

Suhiltzaileak 112

Azpeitia Lantzen 15 71 83

Iraurgi Berritzen 026069

Nekazal Bulegoa 81 24 85

Iturritxiki Ludoteka 15 11 79

Txiki-Txoko Ludoteka 15 05 16

Gaztelekua / GIB 15 71 61

Lanbide 15 04 02

Kiroldegia 81 30 69

KIUB 15 72 01

Igerilekua 81 41 21

Emakumeen Txokoa 15 70 55

Ertzaintza-Azkoitia 0837 80

Baigera I 81 51 71

Baigera II 81 23 89

Epaitegia 02 51 91

Ingurugiro Etxea 81 24 48

OSASUNA

Anbulatorioa 0254 00

Anbulator. larrialdiak 02 54 01

Eguneko zentroa 15 74 96

Asepeyo 8144 00

Gurutze Gorria 85 32 97

DYA-Donostia 46 46 22

KOMUNIKABIDEAK

Uztarria 15 03 58

Hitza (Azpeitia) 81 38 41

Hitza (Zarautz) 8900 17

Azpeitian Zer? 080688

Erlo Telebista (Azpeitia) 81 53 35

Berria 943 30 40 30

Gara 943 31 69 99

Noticias (berriemailea) 687 60 50 06

DV (berriemailea) 610 81 29 12

Argia 943 37 15 45

Arrate Irratia 943 12 01 73

Euskadi Irratia 943 01 23 00

ETB 943 01 17 05

ALDERDI POLITIKOAK

EH Bildu 15 72 00

EAJ 81 55 70

Sortu 15 72 00

EA 81 00 11

Aralar 647 42 59 95

SINDIKATUAK

ELA 81 34 46

LAB 15 13 56

EHNE 81 39 28

KULTURA-EUSKARA

Sanagustin 10 52 20

Kultur Mahaia 674 16 56 84

Euskara Patronatua 81 45 18

Natul euskara taldea661 10 44 46

Udal Euskaltegia 81 19 47

Udal Liburutegia 15 71 95

Loiolako Liburutegia 8165 08

Kontseilua 943 59 12 00

Bai Euskarari 902 43 00 26

IKASTETXEAK

Iraurgi (Betharram) 81 16 68

Iraurgi (Milagrosa) 8163 80

Iraurgi (Jesuitinak) 81 22 49

Ikasberri 15 12 46

Karmelo Etxegarai 81 26 97

Urola BHI 15 02 28

Uztaro 81 31 90

BESTERIK

Xoxoteko aterpea 58 10 07

Eregi 943 08 06 88

1-8-13-17-18-23Eizagirre (Azpeitia).943811274

2-7-14-19-24-25-28Jacome (Azpeitia).943 080258

3-4-9-15-21-26Beristain (Azpeitia).943811949

5-12-20-27-30Aranburu (Azpeitia)943811949

6-10-11-16-22-29Alberdi (Azpeitia).943815974

Beristain (Azpeitia).943 811949

GAUEZ, URTE OSOAN

Page 37: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

≠≠LEANDRO INSUATortuguitas, Buenos Aires (Argentina)

Konfiantza lortuahala, jatorrak etahitzekoak zarete”

Argentinako lehengusua bisitatzera etorrieta bertan geratu da bizitzen. Integratzekoeuskara ikasten ari da. . Ainitze Agirrezabala

Zerk ekarri hau Azpeitira? Argentinako nire lehengusu bat, Andres,hemen bizi dun duela hamar bat urtetik.2015eko otsailean etorri nindunan aurrenekozbisitan. Egun Azpeitian bizi dun bikotekideare-kin eta semearekin, baina garai hartan, men-dian bizi hitunan eta beraiekin igaro ninan hila-bete. Egonaldi hura inflexio-puntua izan zunanniretzat, eta iazko otsailean, bi aldiz pentsatugabe, bertan geratzeko etorri nindunan. Zer moduz egokitu haiz herrira? Oso ondo. Hasieran beti izaten ditinagu bel-durrak, baina lehengusuaren-eta bidez jendejator asko ezagutu dinat. Ikasberri futbol tal-dean ere jokatu dinat denboraldi batez, etaGaztetxean jende umilarekin egin dinat topo.Euskaldunak itxiak eta hotzak zaretela esanohi da, baina ezagutu eta konfiantza lortuahala, jatorrak eta hitzeko pertsonak zarete. Zer egiten duk egunerokoan? Funkdamental eta Enekora musika taldeeta-ko managerra naun, eta administrazio kon-tuez eta kontzertuak lotzeaz arduratzennaun. Bestalde, Loiolan baserritar batek lurzati bat utzi zigun, eta gaztetxeko lagunekin

auzolanean baratza lantzen ari gaitun, eta oi-loak jartzeko asmoa ere badinagu. Euskara ikasten ari haiz. Zer moduz? Uste baino errazagoa ari zaidan egiten etaoso gustura ari naun euskara ikasten. Ezdinat euskaltegian bakarrik lantzen; handikkanpora ere euskaraz bizi zarete-eta. Gaine-ra, lehengusuaren bikotekideak, Idoiak, araubat jarri din etxean, euskaraz hitz egitea, etapixkanaka ari naun hobetzen. Kulturari dio-dan errespetuak eta herrian integratu ahalizateak bultzatzen naiten euskara ikastera.Hemengo zer gustatu zaik gehien? Etazer gutxien? Oro har, hemengo bizitza bera gustatu zai-dan. Argentinan 1.500 kilometrora dinagumendia eta hemen ahal dudan guztietan joa-ten naun Montxo txakurra hartu eta mendira.Eta gustatu ez zaidan zerbait esateko... ezzaidan une honetan ezer bururatzen. Zer botatzen duk faltan? Familia, lagunak... Amak tristuraz hartu zinannire erabakia, baina bazekin semeari heganegiten utzi behar diola, zoriontsu egitennauen hori aurkitzeko.

1

2

hementxe bertan≠! x x x x x x x x x jakiteko 37

1. Lehengusuaren seme Xubanekin Xoxoten.2. Xubanekin siestan, lagun baten Elosukobaserrian. 3. Korrikako lekukoa eramaten.

10.372kilometrora dago Tortuguitas.

3

Page 38: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen

iritzia x x x x x x x x x38

Ez dut parte onekoa sena-rraren ibilera. Ez bat eta ez bi esan du etxerasartzearekin batera, bere senetik irteteko zo-rian, edo madretik guztiz irtenda. Salgai jarridut autoa! Ez du galdetu zer iruditzen zaidan,ez zer iritzi dudan, salgai jarri duela besterik.Ondoren etorri dira azalpenak, inork eskatugabekoak izan badira ere. Autoa salgai jarriduela, atarramendu onik ez dagoela gure ka-lean, poeta donostiar bipilaren karrikan. Her-nanin jaio donostiarra Gabriel Zelaia. Poesiaaztarrenik ez, baina idazle izenek inguraturikbizi gaituzu Gabriel Zelaian. Blas Otero, Ina-zio Aldekoa, Angela Figuera Aymerich, Ga-briel Aresti dituzu hara eta hona. GabrielArestik asmatu. Jainkoak eztezala nahi Bil-boko karrika bati / Nire izenik eman dezaioe-tela / (Eztut nahi bizargile hordi batek esandezala: / Ni Arestin bizi naiz, anaiaren / koi-nata nagusiarekin. Badakizu. Maingua). Etakarrikak ditu diren eta ez diren euskal herrieta hiri guztietan. Eta salgai jarri dut autoa,senarraren hotsa burrunban belarrietatik ba-rreneraino. Oraindik orain mutiko bat harra-patu dute bizikletan zihoala Gabriel Zelaiakooinezkoen bidean, hasi du diskurtsoa, parehorretan ikusi dituen kalamidadeak konta-tzen hasita. Senarrak ez du esan auzoan au-tobus geltokia jarri dutenetik autoek ingurukokale eta estratetan zehar eskapatzen direlaautobusen erresuma erretik, eta, ordainetan,inguruko kale eta estrata garai batean bake-tsu lasai eta bakartietan dabiltzala abanta-dan, karrerak eginez bezainbateko belozida-dean. Nik badakit oinezkoen bidean harrapa-tu zuten mutikoaren irudiak, artean lurrean e-tzanda, bertan anbulantzia, mediku eta la-guntzaile, alboan bizikleta aurreko erroberabihurritua, erabat mindu zuela senarrarensentsibilitatea. Filmetan ageri den moduanmindu sentsibilitatea, are, bera bizi guztianbizikletan dabilena izaki. Beste pasadizo batere badu, ordea, nire gizonezkoak, eta lehen-goa baino arraro eta estrainioagoa zait asko-

Oinezkoen bidea

x x xAutoa salgai jarri duela,atarramendu onik ezdagoela gure kalean, poetadonostiar bipilaren kalean

x x x x x x x x x x x x x x x xmiel a. elustondox x x

zaz. Dio, aurreko batean bizikletan etxera ze-torrela, oinezko bide ongi aipatu malapartatugurutzaturik, eta poliki zihoala, arintasunakasentaturik da aspaldi, telefonoa eskatu ziolaneska gazte batek. Telefonoa, bistan da,lagun bati hots egiteko. Eta sakelakoa oilan-daren eskuetan utzi gabe, markatu zuelaneska gazteak agindu zizkion zenbakiak.Baina ez zuela erantzunik jaso, errobotarenahots dorpe hori besterik. Telefonoa itzalitadago edo estalduratik kanpo. Saia zaitez be-rriz nahi duzunean, ahal duzunean, gogoaematen dizunean. Bitan jo zuela, eta erantzunamorragarri hotz axolagabe inpertsonal zurifaltsu arimagabe bera jaso zuela bietan ere.Oilandari hurren arte esan eta bizikleta gai-nera igo eta eragiten hasi zela berriz, GabrielZelaia karrikako oinezkoen bidean. (Segituko du. Edo ez. Batek daki).6

Page 39: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen
Page 40: xxx xxx - md.uztcdn.com · ez zitzaidan axola. Ingurukoen zain, inguruko - en esperoan, eta, aldi berean, nire burua zaindu gabe. Izan ere, nork pentsatu behar zuen nirekin, ez banintzen