ENBRIOI- -TRANSPLANTERAKO TEKNIKAREN...

4
ENBRIOI- -TRANSPLANTERAKO TEKNIKAREN BARRENEAN Joxe Etxezurieta Sarasola & Joxerra Aizpurua Sarasola Herri aurreratuenetako laborategietan aspaldi hasi ziren genetika aztertzen. Garai batean zientzia zena, gaur ia industria bilakatu da. Lanerako esparrua zabala da. Hasieran teknika honen bidez landareak moldatu baziren ere, animalien mundua da une honetan pil-pilean dagoena. Euskal Herrira ere iritsi da teknika honen hotsa. ABEREKIN enpresan lan egiten duen Karlos Ugarte esne-behien alorrean enbrioi- transplantean dagoen espezialistarik onenetakoa da. “Elhuyar. Zientzia eta Teknika”ren 21. alean Joxe Etxezurietak ABEREKINen eta hobekuntza genetikoaren berri eman zigun. Karlos Ugarte albaitariarekin izandako elkarrizketaren berri emango dugu ondoko lerroetan. Enbrioi-transplantegintzan hasi nintzen. Hona bospasei hilabeterako etorri nintzen, behi-frogaketarako programa bati hasiera ematera. Gero, berriro Kanadara itzuli eta McGill-eko Unibertsitatean izan nintzen. Han genetika kuantitatiboaren alorrean aritu nintzen eta segidan Que- bec-eko intseminazio artifizialeko zentruan enbrioi- transplantaketan buru-belarri aritu nintzen bi hilabetean. Azkenik, 1988ko abuztuan ABEREKINen plantilara sartu nintzen. Elh.: Kaixo Karlos. Aurkeztuko al diguzu zeure burua? K.U.: Agurainekoa naiz. 1985. urtean albaitaritza bukatu eta Eusko Jaurlaritzak emandako beka baten bidez Ma- drileko INIAn (Instituto Nacional de Investigaciones Agrarias) genetika kuantitatiboaren sailean 1986.eko otsailerarte aritu nintzen. Handik Kanadara jo nuen intse- minazio artifizialeko zentru batera eta hazitarako zezenen frogapenerako programa batean parte hartu nuen. Elh.: Zer da enbrioi-transplantea eta zein erlazio du hobekuntza genetikorako plan- gintzarekin? K.U.: Normalean, behi batek urtero ume bat eman dezake. Behi hori esnea emateko adibidez genetikoki ona bada, bere ezau- garri on horiek ahalik eta gehien zabaltzea komeni izaten da. Baina, lehen esan duda- nagatik, (urtero ume bat bakarrik eman de- zakeelako alegia) ez dirudi bide naturaletik abiatuz zabalkunde handirik lor daitekee- nik. Ostera, behi on horren enbrioiak, beste behi batzuengana transplantatu eta he- mendik jaiotako belaunaldiak ezaugarri on horiek edukitzea lortuz gero, bide egokian aurkituko ginateke. Hauxe da, hain zuzen Zezenaren hazia jasotzeko bagina artifiziala

Transcript of ENBRIOI- -TRANSPLANTERAKO TEKNIKAREN...

Page 1: ENBRIOI- -TRANSPLANTERAKO TEKNIKAREN BARRENEANaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A25_O60-63_1.pdf · Agrarias) genetika kuantitatiboaren sailean 1986.eko otsailerarte aritu nintzen.

ENBRIOI--TRANSPLANTERAKO

TEKNIKAREN BARRENEANJoxe Etxezurieta Sarasola & Joxerra Aizpurua Sarasola

Herri aurreratuenetako laborategietan aspaldi hasi ziren genetika aztertzen. Garaibatean zientzia zena, gaur ia industria bilakatu da. Lanerako esparrua zabala da.

Hasieran teknika honen bidez landareak moldatu baziren ere, animalien mundua da unehonetan pil-pilean dagoena. Euskal Herrira ere iritsi da teknika honen hotsa.

ABEREKIN enpresan lan egiten duen Karlos Ugarte esne-behien alorrean enbrioi-transplantean dagoen espezialistarik onenetakoa da. “Elhuyar. Zientzia eta Teknika”ren

21. alean Joxe Etxezurietak ABEREKINen eta hobekuntza genetikoaren berri emanzigun. Karlos Ugarte albaitariarekin izandako elkarrizketaren berri emango dugu

ondoko lerroetan.

Enbrioi-transplantegintzan hasi nintzen. Hona bospaseihilabeterako etorri nintzen, behi-frogaketarako programabati hasiera ematera. Gero, berriro Kanadara itzuli etaMcGill-eko Unibertsitatean izan nintzen. Han genetikakuantitatiboaren alorrean aritu nintzen eta segidan Que-bec-eko intseminazio artifizialeko zentruan enbrioi-transplantaketan buru-belarri aritu nintzen bi hilabetean.Azkenik, 1988ko abuztuan ABEREKINen plantilarasartu nintzen.

Elh.: Kaixo Karlos. Aurkeztuko al diguzu zeure burua?

K.U.: Agurainekoa naiz. 1985. urtean albaitaritza bukatueta Eusko Jaurlaritzak emandako beka baten bidez Ma-drileko INIAn (Instituto Nacional de InvestigacionesAgrarias) genetika kuantitatiboaren sailean 1986.ekootsailerarte aritu nintzen. Handik Kanadara jo nuen intse-minazio artifizialeko zentru batera eta hazitarako zezenenfrogapenerako programa batean parte hartu nuen.

Elh.: Zer da enbrioi-transplantea eta zeinerlazio du hobekuntza genetikorako plan-gintzarekin?

K.U.: Normalean, behi batek urtero ume bateman dezake. Behi hori esnea ematekoadibidez genetikoki ona bada, bere ezau-garri on horiek ahalik eta gehien zabaltzeakomeni izaten da. Baina, lehen esan duda-nagatik, (urtero ume bat bakarrik eman de-zakeelako alegia) ez dirudi bide naturaletikabiatuz zabalkunde handirik lor daitekee-nik. Ostera, behi on horren enbrioiak, bestebehi batzuengana transplantatu eta he-mendik jaiotako belaunaldiak ezaugarri onhoriek edukitzea lortuz gero, bide egokianaurkituko ginateke. Hauxe da, hain zuzenZezenaren hazia jasotzeko bagina artifiziala

Page 2: ENBRIOI- -TRANSPLANTERAKO TEKNIKAREN BARRENEANaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A25_O60-63_1.pdf · Agrarias) genetika kuantitatiboaren sailean 1986.eko otsailerarte aritu nintzen.

Zezen–hazia nitrogenolikidotan

ere, egiten ari garena edota egin nahi duguna. Beste hitzbatzuetan esanda, Euskal Herriko esne-behiaren arrazahobetu nahi dugu esne gehiago eta hobea lortu ahalizateko. Prozesu honetan behi emaileak, ezaugarri gene-tiko onak dituzten behiak dira eta berauek emango dituzteenbrioiak hain zuzen ere. Behi hartzaileek errentanhartutako amen funtzioa betetzen dute. Hauengan txer-tatzen dira jatorrizko amagandik ateratako enbrioiak.Beraz, behi hauek beren umetokia jartzen dute enbrioiagaratu ahal izateko.

Elh.: Azalduko al diguzu enbrioi-transplantean emanbeharreko urratsak zeintzuk diren?

K.U.: Lehenbizi, ama emailea superobulazio-tratamen-duan jartzen da. Behi batek normalean aldiko obulu batematen badu, superobulazio-tratamendua eduki ondoren10 eta 20 bitarteko kopurua du. Obulu hauek artifizialkiintseminatu eta handik zazpi egunetara enbrioiak jaso-tzen dira. Enbrioi hauek ama hartzaileengan txertatzendira eta hauengan igaroko da ernaldi osoa. Horrela jaio-tako txahala, ama emailearen berdina izango da gene-tikoki eta hazia eman zuen aitaren berdina ere bai, noski.

Ama hartzaile izateko, berez edozein behik balio du.Hala ere, batzuek (frantsesek adibidez) beren behienpropaganda egin nahian zenbait arrazoi ematen dutehartzaile batzuk besteak baino hobeak direla esanez.

Elh.: Enbrioiak transplantatzeko teknika desberdinak aldaude?

K.U.: Bai. Bi teknika desberdin daude, hots, teknikakirurgikoa eta teknika ez-kirurgikoa. Lehenengo trans-planteak teknika kirurgikoak erabiliz egin ziren. Emai-tzak, momentuz hobeak ziren teknika kirurgikoekin ez-kirurgikoekin baino. Baina luzarora begira behiak ahal-men sexuala galtzen zuen eta txekorra eduki ondorenhiltegira eraman behar zen. Beraz, gaur egun teknika ez-kirurgikoak erabiltzen dira batez ere.

Elh.: Teknikoki nola egiten da enbrioi-transplantea eraez-kirurgikoak erabiliz?

K.U.: Behia sopino batean lotzen da. Ez min hartu behar-ko duelako; ezer higi ez dadin baizik. Aurreko hankak 10edo 20 cm altxatzen dira. Baginatik kateter bat sartzen daeta lepoa eta umetokia zeharkatuz adarretaraino eramatenda. Orduan, umetokiko adarrak garbitu egiten dira.Horretarako likido berezi bat erabiltzen da. Prozesuhonek 15-30 minutu irauten du eta behiak indar egin ezdezan anestesia epidurala (hau da, zati genitalarena)ematen zaio. Zer esanik ez, kateterra erabiltzen duenpertsonak esku ona eduki behar du, zauririk gerta ezdadin.

Hurrengo urratsa, jasotako likidoan enbrioiak bila-

tzea da. Likidoaren hondoari bakarrik begiratzea nahikoada, zeren eta enbrioiak grabitatearen eraginez hondoraeroriko bait dira. Bilaketa hasitakoan ondo bereizten diraenbrioiak ernaldu gabeko obuluetatik, baina enbrioienartean ere, bereizketa egin beharra dago.

Zazpi egun dituzten enbrioiak bakarrik hartzen dira;zazpi egun pasa bait dira behia ernaldu zenetik. Bizpahirueguneko enbrioiak baztertu egin dira hilik daudelako.Batezbeste 10 enbrioi lortzen dira txanda bakoitzeko.Enbrioi hauetatik bat oso ona izaten da, lauzpabost onaketa besteak erdipurdikoak edo txarrak. Oso ona denenbrioia izoztu egiten da eta onak direnak izoztu gabe aldiberean enbrioi-transplanterako erabiltzen dira. Enbrioibaten kalitatea zenbait ezaugarri fisikoren araberakoa da,hala nola, kanpoko mintzaren formazio, zelulartekoespazio, etab.en araberakoa.

Elh.: Enbrioia izoztu esan duzu, ezta? Zein tenperatu-rataraino izozten duzue eta zein da bere iraupena?

K.U.: Fase desberdinetan izozten ditugu enbrioiak etaazkenean nitrogeno likidotan -196°C-tan gordetzen dira.Ondo izozten badira, teorikoki betirako irauten dute.

Elh.: Badakigu enbrioiak nola ateratzen diren, bainanola txertatzen dira?

K.U.: Enbrioia izoztuta baldin badago, epeldu eginbeharko da.

Behi hartzaileak susaraldia zazpi egun lehenagoigaroa eduki beharko du. Kateterearen bidez enbrioi batsartzen da, intseminazio sakon baten gisa. Hortik hamaregunetara enbrioi honek zenbait mezu bidaltzen du behia-ren garunera eta ernalduta geratzen da.

Page 3: ENBRIOI- -TRANSPLANTERAKO TEKNIKAREN BARRENEANaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A25_O60-63_1.pdf · Agrarias) genetika kuantitatiboaren sailean 1986.eko otsailerarte aritu nintzen.

tatik onenak bakarrik erabiliko ditugu hobekuntza gene-tikorako programan.

Elh.: Zein helburu duzue hobekuntza genetikorako pro-gramarekin?

K.U.: Hobekuntz programa guztiek ustiapen baten erren-tagarritasun ekonomikoa hobetzea dute helburu. Gu es-nearen kantitatea eta kalitatea hobetzen saiatuko gara.Hau lortzeko behiaren ezaugarri fisikoak hobetu behardira alde batetik eta bestetik behiaren bizitza luzatu beharda. Behi batek jaten duena pagatzeko, gutxienez lau urtezbizi behar du. Hortik aurrera irabaziak hasten dira. EuskalHerrian behia zazpi urte inguru dituenean bidaltzen dahiltegira. Kanadan aldiz 14-15 urteko behiak oso egoeraonean ikusten dira. Egoera honetara iritsi nahi dugu hainzuzen ere.

Esan beharra dago hasieran enbrioi-transplanteakharagia lortzea zuela helburu. Baina, lortutako emaitzakez dira espero bezain onak izan eta une honetan joeraesne-behia hobetzea da. Izan ere, Europako Komu-nitateko esplotazioetan %80 esnetan ari dira.

Enbrioi-transplantea ez da guztiz teknika berria.Orain dela urte batzuk Europako leku askotan erabiliaizan zen. Baina, teknika honetatik emaitza onak lortzekoeman beharreko urratsak ondo eman behar direnez,prozesu osoak porrot egin dezan nahikoa izaten da urratsbat gaizki ematea. Horixe da, hain zuzen ere, leku askotangertatu dena. Beraz, une honetan, zentru gutxi batzukbesterik ez dira geratzen mundu osoan eta normaleanintseminazio artifizialeko zentruei erantsita daude.

Elh.: Zeintzuk dira ABEREKINen orain arte emandituzuen urratsak?

Elh.: Ezagutzen al da Euskal Herriko behien genealogia?

K.U.: Enbrioi-transplantean lehenago hasi ez bagara,hemengo behien indize genetikoa ezagutzen ez genue-lako da. Une honetan ia behi gehienen indize genetikoaezagutzen dugu eta, beraz, badakigu ama emaile posi-bleak zeintzuk diren.

Orain, zezen onak detektatzen ari gara. HorretakoKanadatik zezen on posible batzuk ekarri dira eta froga-tzen ari gara. Aurten, urte bukaera aldean, jakingo dugufroga hauen balantzea zein den. Zezen batek behi batekbaino hedadura genetiko handiagoa du, zeren eta behiakdauden lekutik ez bait dira higitzen eta, aldiz, zezenarenhazia edozein lekutaraino eraman bait daiteke.

Elh.: Intseminazio artifiziala, enbrioi-transplantea, ...Esango al diguzu teknika hauetako bakoitza noiz erabilibehar den eta zein diferentzia dagoen?

K.U.: Intseminazio artifizialak estaltze naturalaren on-doan abantaila nabariak dituela argi dago. Eiakulaziobakoitzetik 400-500 dosi presta daitezke. Beraz astero800-1000 dosi. Biderkaketa-faktorea izugarria da.

Enbrioi-transplantetan bi hilabetero behi bakoitzetik10 enbrioi gutxi gorabehera lor daitezke. Beraz, azal-dutako zenbakien arabera intseminazio artifiziala mer-keagoa da enbrioi-transplantea baino. Hala ere, enbrioi-transplantean prezio-diferentzia handiak daude. Gene-tikarik gabeko enbrioi baten prezioa 30.000 pta-koa izandaitekeen bitartean, genetika oneko enbrioi batek1.000.000 pta. balio dezake.

1992. urtetik aurrera ezin izango da EEBBetatik etaKanadatik behirik ekarri. Beraz, hemen material genetikoona sartzeko bideak haziarenaeta enbrioiarena dira.

Oso kalitate oneko enbrioi-ak erosi eta gure behietan txer-tatuko ditugu. Horrela jaiotakoarrak intseminazio artifizialekozentrurako izango dira; hazi-bankua sortu ahal izateko etazabalkuntza genetikoari hasieraeman ahal izateko.

Elh.: Beraz, Euskal Herria za-balkuntza genetikorako fokubihurtu nahi al duzue?

K.U.: Bai, horretarako behiguztien indize genetikoa estu-diatu dugu. Frogatutako behie-

Behi hauek esne gehiago emanbeharko dute. Beraz, zenbaitezaugarri hobetu beharko da

Page 4: ENBRIOI- -TRANSPLANTERAKO TEKNIKAREN BARRENEANaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A25_O60-63_1.pdf · Agrarias) genetika kuantitatiboaren sailean 1986.eko otsailerarte aritu nintzen.

Glen Vicizenekokanadarzezena. HauABEREKINendagoenhazitarakozezen bat da eta"oso ontzat"joa dago

K.U.: Material-alorrean ondo hornituta gaude. Labora-tegi ibiltari bat erosi dugu enbrioi-transplantea edozeinlekutan egiteko. Laborategi honek mikroskopioak, hoz-kailuak, katetereak, etab. ditu. Orain arte saiakuntz mai-lan ibili gara, baina une honetan prest gaude merkatalmundura igarotzeko. Horretarako bi albaitari kontratatuditugu.

Elh.: Merkaturik aurrikusten al duzue?

K.U.: Hasieran gure lana batez ere Euskadin egingobadugu ere, Euskaditik kanpo gure zerbitzuak eskatzenbadizkigute emateko prest gaude. Batez ere bi zerbitzueskaini ahal izango ditugu: intseminazio artifiziala etaenbrioi-transplantea. Enbrioi-transplantetik ez da iairabazirik ateratzen, baina eskaini beharreko zerbitzuadela uste dugu.

Elh.: Eta etorkizunerako zer?

K.U.: Genetikaren alorrean edozein posibilitate aurrikus-ten bada, oso azkar bihurtzen da errealitate. Gaur egunadibidez enbrioi osoak transplantatzen badira, ikerlariekenbrioi hauek 2, 4 edo 8 zatitan banatzea lortu dute. Beraz,hedadura genetikoa askoz ere handiagoa izango da.

Sexu-aukeraketa egitea ere posible da. Manipulaziogenetikoa enbrioietan egingo da, etab.

Elh.: Bukatzeko Karlos, zein antzekotasun dago zuk lanegiten duzun alorraren eta gizakiaren alorraren artean?

K.U.: Pentsatuko duzuenez, behiak eta gu ugaztunakgara. Beraz behiekin egin daitekeen ia guztia gizakiarekinere egin daiteke. Mutil ilehori, begiurdin eta 1,85 maltuerakoa lortu nahi bada, ez dago arazorik. Gutxipentsatzen duen pertsona baina lan egiteko indar handiaduena ere lor daiteke. Nahi dena egin daiteke eta egin ezdenik ere ez nuke esango. Muga bakarrak etikoak diraarlo honetan, baina etika asko dagoenez, ...

Elh.: Mila esker.

GENETIKAETA

GIZATASUNA

Elkarrizketa honetako azken iruzkinakgenetika eta gizakiaren ingurukoak izan ziren.Karlos-ek argi eta garbi esan zigun alorhonetan muga teknikorik ez dagoela; mugaetikoa baizik. Artikulu honetan kontsumo-nahiz produkzio-hobekuntzak bultzaturikoteknika baten berri eman da, hots, mugabakarra ekonomikoa da. Teknika hauekgizakiarengan aplika badaitezke ere,zientzilari gehienek muga etikoa aipatzendute, baina muga etikoa ez al da gehienetanekonomiko bihurtzen? Edo beste ere bateraesanda, giza genetikarenerabilpenerako non dago muga?