6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia...

30
Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da. Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du: TESTUA Idoia Aranberri García Ane Bonilla Amiama Josu Goikoetxea Gezuraga Jon Ander Rojo García Ainhoa Basterretxea Llona Joseba Santxo Uriarte IRUDIAK Paul Caballero Nuria Hernández EDIZIOA Ainhoa Basterretxea Llona PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira. LEHEN HEZKUNTZA 6 Euskara Arin-arin

Transcript of 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia...

Page 1: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.

Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:

TESTUA Idoia Aranberri García Ane Bonilla Amiama Josu Goikoetxea Gezuraga Jon Ander Rojo García Ainhoa Basterretxea Llona Joseba Santxo Uriarte

IRUDIAK Paul Caballero Nuria Hernández

EDIZIOA Ainhoa Basterretxea Llona

PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez

Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira.

LEH

EN

HEZ

KU

NTZ

A6 Euskara

Arin-arin

Page 2: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean
Page 3: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

Proiektuaren aurkezpena

Egiten Jakin proiektuak lau urte bete ditu. Proiektu arrakastatsua da, baina hezkuntzaren errealitatea etengabe aldatzen ari denez, iritsi zaio eguneratzeko unea. Hori dela eta sortu da Egiten Jakin Zurekin.

Egiten Jakin Zurekin proiektuak irakasleek beren hezkuntza-jardunerako eskatu dizkiguten berrikuntza metodologiko eta pedagogiko garrantzitsuak hartzen ditu barnean, eta hortik datorkio izena. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleei laguntzea XXI. mendeko herritarrek ezinbesteko izango dituzten gaitasunak garatzen.

Komunikazio-trebetasunak

Komunikazioa funtsezko ardatza da proiektu honetan. Hori dela eta, arlo guztietan landuko dira komunikazio-trebetasunak, zenbait programaren bitartez:

– Hitz egiteko gogoz. Mintzamena.

– Irakurtzeko gogoz. Irakurmena.

– Idazteko gogoz. Idazmena.

Pentsamendu-abileziak

Pentsatzen ikastea eta arrazoibide logikoa garatzea dira Egiten Jakin Zurekin proiektuaren beste bi ardatz garrantzitsu. Horretarako, ikaskuntza autonomoa eta eraginkorra lortzeko behar diren estrategiak eta errutinak lantzen dira, eta horiei esker, ikasleek goi-mailako pentsamendua lortzeko trebetasunak eskuratuko dituzte:

– Ulermena indartzea eta ideia garrantzitsuenak laburbiltzea.

– Informazioa barneratzea eta gogoratzea.

– Ezagutzak elkarrekin lotzea.

Estrategia eta errutina horiek barneratzea lagungarria izango da pentsamendua kontrolatzeko eta ezagutza berriak eraginkortasun handiagoz aplikatzeko. Unitateetan, bada pentsamendua lantzeko atal bat, eta ikono urdin baten irudia erabili da atal hori nabarmentzeko.

Adimen emozionala

Emozioen hezkuntza ezinbestekoa da ikasleak osotasunean hezteko. Egiten Jakin Zurekin proiektuan proposatzen diren oinarrizko helburuetan, alderdi hauek jorratzen dira:

– Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea.

– Emozioen autokudeaketa eta erregulazioa.

– Emozioak adieraztea.

– Gizarte-trebetasunak eta enpatia.

Proiektu honetan, ikono gorri baten irudia erabili da adimen emozionala berariaz garatzeko prestatu diren jarduerak eta proposamenak nabarmentzeko.

EGITEN JAKIN

zurekin

Page 4: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

Sormena

Irudimen bizia izatea da sormena, gai izatea testuinguru desberdinetara egokitzeko, bai eta ezusteko egoeren eta arazoen aurrean erantzun originalak emateko ere. Sormena garatze aldera, gure liburuetan, funtsean, gaitasun hauek lantzen dira:

– Estrategia pertsonalak eta berritzaileak bilatzeko gaitasuna.

– Adierazpenerako molde sortzaileak erabiltzeko gaitasuna.

Proiektu honetako materialetan, ikono berde batez daude nabarmenduta bereziki sormena lantzera bideratuta dauden jarduerak.

Lan kooperatiboa

Proiektu honetan, zenbait jarduera proposatzen dira ikasleak lankidetzan aritu daitezen eta, helburu bera lortzeko asmoz, elkarrekin lan egiteko gaitasunak gara ditzaten. Jarduera horiek egiteko, zenbait talde mota osatu beharko dituzte ikasleek:

– Bikoteak.

– Taldetxoak.

– Ikastalde osoa.

Jarduera horiek adierazteko, zenbait ikono erabili dira.

Horrez gain, hiruhileko bakoitzaren amaieran, proiektu txiki bat erantsi dugu, Elkarlanean izenekoa. Atal horretan, ikaskuntza kooperatiboko zenbait teknika baliatzen dira.

Ikaskuntzaren autorregulazioa

Egiten Jakin Zurekin proiektuan, ikasleek eginkizun aktiboa dute ikasteko prozesuan, eta horretarako, norberak ikasitakoari buruzko gogoeta sustatu nahi dugu; hala, nork bere burua hobeto ezagutuko du, eta bere indarguneak eta ahulguneak hautemango ditu.

Unitateetan, errubrika labur batzuk daude. Errubrika horien bitartez, ikasleak zer ikasi duten ohartuko dira, eta hori nola egin duten ebaluatuko dute.

Azkenik, neurozientziaren azken aurrerapenak kontuan hartuta, Egiten Jakin Zurekin proiektuan GAMIFIKAZIO-proposamen bat dago, ikasleen emozioa eta jakin-mina pizteko; izan ere, garrantzitsuak dira ikaskuntza indartzeko elementu horiek. Proiektuan, jolasaren berezko dinamikak eskaintzen dira, eta horiei esker, ikasgela eraldatuko dugu, giro estimulatzailea eta motibatzailea sortuko baitugu.

Page 5: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

1. unitatea. Arnasa hartu eta ekin .......................... 9

2. unitatea. Jo eta ke ............................................ 25

3. unitatea. Ikusi, aditu, sentitu ............................ 43

4. unitatea. Gabon-doinuak .................................. 59

Elkarlanean ............................................................ 72

ERANSKINA. Gehiago jakiteko

5. unitatea. Hemen eta munduan ........................ 77

6. unitatea. Lan onak, uzta ona ............................ 93

7. unitatea. Pantaila lagun .................................. 111

8. unitatea. Teknologiaren aroan ........................ 127

Elkarlanean .......................................................... 140

ERANSKINA. Gehiago jakiteko

9. unitatea. Mundua da zabal ............................ 145

10. unitatea. Mila eta bat bidaia ......................... 161

11. unitatea. Denboraren lerroa .......................... 179

12. unitatea. Itsasoko misterioak ........................ 195

Elkarlanean .......................................................... 208

ERANSKINA. Gehiago jakiteko

Aurkibidea

Page 6: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

Edukien mapa

UnitateakIrakurtzeko gogoz

Entzuteko gogoz

Gramatika OrtografiaEgiten jakin (Testu-tipologia eta Idazmena)

Lexikoa LiteraturaIrakurtzen jarraitzeko gogoz

Nire aurrerapena(Ebaluazioa)

1. Arnasa hartu eta ekin

9

Basakabi Begetarianoak etaharagijaleak. Adostasunaeta desadostasuna

Izen eta aditzmotak. Perpausarenosagaiak

S, X , Z Azalpen-testua:Uretan plast!

Hitz elkartuak I:aditzoina eta izena

Ahozko eta idatzizko literatura

Zotina, zer gogaikarria! / Etxeko erremedioak

2. Jo eta ke

25

Euskaldunek asmatua

Aireportuan, zamabarik. Albisteakematea

Izenordainak.Aditzaren aspektualehenaldian

TS, TX, TZ Eskabidea:Londresko Euskal Etxeari informazio eske

Hitz elkartuak II:izena eta aditzoina

Herri-ipuinak Kartel-lehiaketa(Deialdia)

Gazta-lasterketa zoroa / Asteburu ezin hobea

3. Ikusi, aditu, sentitu

43

Telefonoko jolasa Mundu zaratatsubatean. Onespenaeta gaitzespena

Izenlagunak.Perpausekohitzen ordena

Marraren erabilera

Aurkezpen-gidoia:Emakumeak euskal zinemagintzan

Atzizki abstraktuak I: -TASUN, -KERIA

Herri-olerkia Itsu-itsuan / Ipuinen magia

4. Gabon-doinuak

59

Beso bat falta, baina bokazioa sobera

Dirt Jump. Besteenarreta lortzea

Mugatzaileak eta mugagabea.Perpaus bakunak

Loturik eta bereiz idatzi behar diren hitzak

Autobiografia:Lehen saio markatzailea

Atzizki abstraktuak II: -KIZUN, -KUNTZA, -TZA, -MEN / -PEN

Koplak Gabon-ohitura zaharra /Kixmiren etorrera

5. Hemen eta munduan

77

Itzulera Santa Ageda Eskoriatzan.Ohiturak azaltzea

Deklinabidea: Nor, Nori, Nork.Perpaus osagarriak

A itsatsia Kronika:Ailegatu gaituk! Tontorrean gaituk!

Aniztasun-atzizkiak: -TZA, -KADA, -ERIA

Bertsolaritza: ezaugarriak

Non erromeri, han Santa Mari / Erromeria-eguna

6. Lan onak, uzta ona

93

Greba! Miren Amurizarekin hizketan. Gustuak adieraztea

Deklinabidea: leku-denborazko kasuak.Perpaus erlatiboak

R eta RR Iruzkina:Star Wars, azken aztarna

Jardunezko atzizkiak: -(K)ERA, -KETA

Bertsolaritza: kopla handia eta zortziko handia

Bertsolaritza: iragana eta oraina(Azalpen-testua)

Liburuen historia laburra / Liburuen tartea

7. Pantaila lagun

111

12 aholku baliagarri Interneten ibiltzeko

Nortasun-kontua.Agurtzeko erak

Deklinabidea: NoreNtzat, NorekiN, zerez, zertaz… Aditza: agintera

TT, DD, Ñ, LL Kexa-gutuna:Futbola jaun eta jabe jolastokian

Leku-denborazko atzizkiak: -DI / -TI, -TEGI / -DEGI, -TE

Bertsolaritza: kopla txikia etazortziko txikia

Adimenerako gimnasia / Udaleku bereziak

8. Teknologiaren aroan

127

Kaia eta Gurasoak

Interneten zeridazten duzun…Mesfidantza etakonfiantza

Postposizioak.Aditza: ahalera

H letra Albistea:Arkikus, iraganera leiho bat irekitzen duen App-a

Joera-atzizkiak: -BERA, -KOI, -KOR

Nola kantatzen dute bertsolariek?

Txipa aldatu beharra / Istripua

9. Mundua da zabal

145

Inonezko etxea Amerikako osabarideika. Telefono-elkarrizketak

Baldintza-perpausak.Denborazko perpausak

BA- aurrizkia Sentsibilizazio-iragarkia:Maitatu berriro natura

Atzizkiak: -GARRI, -GAITZ, -DUN

Olerkia Mundua miniaturan / Artea naturan

10. Mila eta bat bidaia

161

Indabak eta arrautzak

Motxileroak.Baieztapenak etaezeztapenak

Kontzesio-perpausak.Kausazko perpausak

S, X, Z Gida turistikoa:Marrakex, mila eta bat ipuinetako hiria

Atzizki graduatzaileak

Ipuin literarioa Guraso batzuek gozokiak banatu… (Albistea)

Munduari itzulia… bizikletaz! / Bizikletaren abantailak

11. Denboraren lerroa

179

Nolakoak izango gara?

Nola egin manikia.Jarraibideak azaltzea

Helburuzko perpausak.Aditza: subjuntiboa

TS, TX, TZ Gertakari historikoa:Bizkaia zubia eraiki zenekoa

Aurrizkiak: BIR- / BER-, DES-, AURRE-, AZPI-

Eleberria Bitxigintza, uste baino zaharragoa / Joxe Migel Barandiaran

12. Itsasoko misterioak

195

Balea zuria Kermanen lagunberria. Aginduak ematea

Konparazio- perpausak.Ondorio-perpausak

Koma, eta puntueta koma

Artelanen deskribapena:Jauregiaren burdinazko zaindaria

Interjekzioak Abentura-eleberria

Sardina freskue! / Bilboko Itsas Museoa

Page 7: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

UnitateakIrakurtzeko gogoz

Entzuteko gogoz

Gramatika OrtografiaEgiten jakin (Testu-tipologia eta Idazmena)

Lexikoa LiteraturaIrakurtzen jarraitzeko gogoz

Nire aurrerapena(Ebaluazioa)

1. Arnasa hartu eta ekin

9

Basakabi Begetarianoak etaharagijaleak. Adostasunaeta desadostasuna

Izen eta aditzmotak. Perpausarenosagaiak

S, X , Z Azalpen-testua:Uretan plast!

Hitz elkartuak I:aditzoina eta izena

Ahozko eta idatzizko literatura

Zotina, zer gogaikarria! / Etxeko erremedioak

2. Jo eta ke

25

Euskaldunek asmatua

Aireportuan, zamabarik. Albisteakematea

Izenordainak.Aditzaren aspektualehenaldian

TS, TX, TZ Eskabidea:Londresko Euskal Etxeari informazio eske

Hitz elkartuak II:izena eta aditzoina

Herri-ipuinak Kartel-lehiaketa(Deialdia)

Gazta-lasterketa zoroa / Asteburu ezin hobea

3. Ikusi, aditu, sentitu

43

Telefonoko jolasa Mundu zaratatsubatean. Onespenaeta gaitzespena

Izenlagunak.Perpausekohitzen ordena

Marraren erabilera

Aurkezpen-gidoia:Emakumeak euskal zinemagintzan

Atzizki abstraktuak I: -TASUN, -KERIA

Herri-olerkia Itsu-itsuan / Ipuinen magia

4. Gabon-doinuak

59

Beso bat falta, baina bokazioa sobera

Dirt Jump. Besteenarreta lortzea

Mugatzaileak eta mugagabea.Perpaus bakunak

Loturik eta bereiz idatzi behar diren hitzak

Autobiografia:Lehen saio markatzailea

Atzizki abstraktuak II: -KIZUN, -KUNTZA, -TZA, -MEN / -PEN

Koplak Gabon-ohitura zaharra /Kixmiren etorrera

5. Hemen eta munduan

77

Itzulera Santa Ageda Eskoriatzan.Ohiturak azaltzea

Deklinabidea: Nor, Nori, Nork.Perpaus osagarriak

A itsatsia Kronika:Ailegatu gaituk! Tontorrean gaituk!

Aniztasun-atzizkiak: -TZA, -KADA, -ERIA

Bertsolaritza: ezaugarriak

Non erromeri, han Santa Mari / Erromeria-eguna

6. Lan onak, uzta ona

93

Greba! Miren Amurizarekin hizketan. Gustuak adieraztea

Deklinabidea: leku-denborazko kasuak.Perpaus erlatiboak

R eta RR Iruzkina:Star Wars, azken aztarna

Jardunezko atzizkiak: -(K)ERA, -KETA

Bertsolaritza: kopla handia eta zortziko handia

Bertsolaritza: iragana eta oraina(Azalpen-testua)

Liburuen historia laburra / Liburuen tartea

7. Pantaila lagun

111

12 aholku baliagarri Interneten ibiltzeko

Nortasun-kontua.Agurtzeko erak

Deklinabidea: NoreNtzat, NorekiN, zerez, zertaz… Aditza: agintera

TT, DD, Ñ, LL Kexa-gutuna:Futbola jaun eta jabe jolastokian

Leku-denborazko atzizkiak: -DI / -TI, -TEGI / -DEGI, -TE

Bertsolaritza: kopla txikia etazortziko txikia

Adimenerako gimnasia / Udaleku bereziak

8. Teknologiaren aroan

127

Kaia eta Gurasoak

Interneten zeridazten duzun…Mesfidantza etakonfiantza

Postposizioak.Aditza: ahalera

H letra Albistea:Arkikus, iraganera leiho bat irekitzen duen App-a

Joera-atzizkiak: -BERA, -KOI, -KOR

Nola kantatzen dute bertsolariek?

Txipa aldatu beharra / Istripua

9. Mundua da zabal

145

Inonezko etxea Amerikako osabarideika. Telefono-elkarrizketak

Baldintza-perpausak.Denborazko perpausak

BA- aurrizkia Sentsibilizazio-iragarkia:Maitatu berriro natura

Atzizkiak: -GARRI, -GAITZ, -DUN

Olerkia Mundua miniaturan / Artea naturan

10. Mila eta bat bidaia

161

Indabak eta arrautzak

Motxileroak.Baieztapenak etaezeztapenak

Kontzesio-perpausak.Kausazko perpausak

S, X, Z Gida turistikoa:Marrakex, mila eta bat ipuinetako hiria

Atzizki graduatzaileak

Ipuin literarioa Guraso batzuek gozokiak banatu… (Albistea)

Munduari itzulia… bizikletaz! / Bizikletaren abantailak

11. Denboraren lerroa

179

Nolakoak izango gara?

Nola egin manikia.Jarraibideak azaltzea

Helburuzko perpausak.Aditza: subjuntiboa

TS, TX, TZ Gertakari historikoa:Bizkaia zubia eraiki zenekoa

Aurrizkiak: BIR- / BER-, DES-, AURRE-, AZPI-

Eleberria Bitxigintza, uste baino zaharragoa / Joxe Migel Barandiaran

12. Itsasoko misterioak

195

Balea zuria Kermanen lagunberria. Aginduak ematea

Konparazio- perpausak.Ondorio-perpausak

Koma, eta puntueta koma

Artelanen deskribapena:Jauregiaren burdinazko zaindaria

Interjekzioak Abentura-eleberria

Sardina freskue! / Bilboko Itsas Museoa

Page 8: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

Liburuan erabili diren ikurrak

Ikur honek adierazten du jarduera horiek ikaskidearekin egin beharko dituzula.

Jarduera horiek egiteko, talde-lanean jardun beharko duzu.

Jarduera egin aurretik, entzungaia aditu behar duzula adierazten du ikur honek.

Ikur hori duten jardueretan, zure hausnartzeko gaitasuna erabili beharko duzu batez ere, ondorioak ateratzeko.

PEN

TSAMENDUA

Sormena atalean aurkituko dituzun proposamenetan, irudimena baliatu beharko duzu, ideia originalak proposatzeko.

SORMENA

Ikur hori duten jarduerek sentitzen duzuna adieraztera eta besteen lekuan jartzera bultzatuko zaituzte.

EMOZIOAK

Page 9: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

Hitz egiteko gogoz

1 Aztertu argazkia eta asmatu.

• Nor ote dira bertako neska-mutilak: lagunak, ikaskideak…?

• Non daude? Zertarako elkartu dira?

2 Taldetan, asmatu neska-mutilen arteko elkarrizketa eta antzeztu.

• Adostu zein den egoera eta asmatu elkarrizketa.

3 Kontatu ikaskideei udan egin duzuna.

• Lagun berririk ezagutu duzu?

• Ba al duzu aspaldiko lagunik zure oporlekuan?

• Zer egin duzue elkarrekin?

4 Ikasturte-hasieran, gogotsu al zatoz eskolara? Zergatik? Zer espero duzu ikasturte berriaz?

Entzuteko gogoz

5 Entzun Aspaldiko! elkarrizketa eta erantzun.

• Noren artekoa da elkarrizketa?

• Zer egun da?

• Zeri buruz hitz egin dute?

6 Azaldu zer esan nahi duen atsotitz honek.

• Aipatu erabiltzeko moduko egoerak.

Nekeetan, irria ezpainetan.

Arnasa hartu eta ekin1

9

Page 10: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

Irakurtzeko gogoz

BasakabiUztailak 1Ez dakit nondik hasi! Egun bakarra egin dugu Basakabin eta da-

goeneko milaka gauza gertatu dira. Uste dut uda hau ahaztezina izango dela, zentzu guztietan!

Danel eta biok elkarrekin etorri gara eta bidean ikaragarrizko auto-ilaran zain egon behar izan dugu kamioi batek guraizea egin duelako. Ba, hasiera batean aspergarria izan behar zena azkenean abentura itze-la suertatu da. Hara, Danelek eta biok autokarabana batean bidaiatzen duen familia bat ezagutu dugu. Oso jatorrak dira, bi seme-alaba dituzte eta ama ilustratzailea da. Inoiz ez dut aukera izan artista profesional bat aurrez aurre ezagutzeko eta hain ongi tratatu gaituzte… Hasieratik etxe-koak bagina bezala sentitu gara. Pozgarria da munduan pertsona adei-tsuak daudela ikustea. Eta eskerrak, ze udalekura etorri direnen artean badaude batzuk jasanezinak direnak. Hara, esate baterako Igor deitzen den pertsonaia bat, denbora osoan protagonismoa bilatzen duena. Bera bakarrik existituko balitz bezala. Eta txarrena ez da bere harrokeria, ez, txarrena da uste dudala tipo hori maltzurra dela, azpijokoetan ibiltzen diren horietakoa. Ez naiz fidatzen. Badakit oraindik goizegi dela jendea-ri buruzko iritziak emateko, baina… Nire senak esaten dit mutil horren-gandik urrun ibiltzeko, badaezpada. Gainera, Igor hori ez dago bakarrik, taldean etorri dira eta tartean Maddi izeneko neska bat dago. Azalore

5

10

15

20

Jasone Osoro

Elgoibarren (Gipuzkoa) jaio zen. Kazetaritza ikasi du eta, idazle izateaz gain, kazetari-lanak ere egiten ditu. Nagu-si zein haurrentzako liburuak idazten ditu.

• Jara; Jara, bikiak eta biko-teak; Jara Bartzelonan; Jara live.

• Ezekiel; Ezekiel nora ezean.

• Eskularru beltzak saila.

• Iritsi gara!

• Eiderren egunerokoa.

10

Page 11: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

1halakoak Fiona deitu dit! Egia esan, ez zait batere inporta. Tuntun ho-rrek uste du Fiona deituta min egiten didala, baina Maddi izeneko txolin horrek esaten duen guztia niri bost; eta gainera, Fionaren mireslea izan naiz betidanik. Baina benetako mireslea, eta ez udaleku honetan dauden jarraitzaile faltsu eta interesatu horiek bezalakoa. Esate baterako, June, egun osoa Maddiren atzetik. Uf!, zer neke eragiten didaten horrelako pertsonek! Besteak baino gehiago direla uste dutenek eta inork izendatu gabeko lider bilakatzen direnek. Txarrena da uste dudala Danel liluratu dutela. Ez dakit, ez dakit… Agian oker nago, baina gehiegi gustatu ez zaidan pare bat gauza ikusi dut eta… Esan diot Daneli «guay» talde ho-rrekin kontuz ibiltzeko. Tira, denborarekin ikusiko da…

Ei, baina badago jende oso jatorra ere! Gabo eta Aimar mundialak iruditu zaizkit! Eta Zuri izeneko neska batekin ere uste dut ondo molda-tuko naizela. Zuri zuzendariaren alaba da, eta iaz ere egon zen Basaka-bin. Hara, deika ari zaizkit. Gero jarraituko dut idazten!

Txikitan egon nintzeneko udaleku bat etorri zait burura. Mendiz ingu-ratutako herri txiki bat zen, igerilekurik ez zeukan eta bero egiten zue-nean, mangeraz bustitzen gintuzten. Zer egun ederrak izan ziren haiek!

Urte haiek atzean daude eta neu ere jada ez naiz orduko umea, baina Basakabik badu leku hark zuen zerbait. Ez daukat oso argi zer den, bai-na gogora etorri zaizkit txikitako kontu haiek. Izan ere, han bezala, he-men ere gure inguruan mugitzen da dena. Langile guztien helburua guk ondo pasatzea da, ikastea ere bai, noski, baina, batez ere, egun ahaztezi-nak izatea. Eta momentuz gauzak ezin hobe hasi dira. Amaia zuzendaria izateaz gain ingeleseko irakaslea ere bada, eta berak galdetu digu ea zerbait proposatu nahi dugun. Nik musikal bat egitea ideia polita izan daitekeela esan dut. Eta baiezkoa eman dit. Ez al da mundiala? Gainera, nire esku utzi du funtzioaren koordinazioa. Ufa, horrek beldur pixka bat ematen dit, baina era berean erronka polita da. Zer demonio! Gai naiz hori eta gehiago ere egiteko, noski baietz! Orain jendea gerturatzea bai-no ez zaigu falta. Igerilekuan liskar txiki bat egon da, Igorrekin, nola ez. Ea funtzioan parte hartu nahi duten galdetu diet eta toalla gerrian jarri du tutua balitz bezala, dantzaria izatea barregarria balitz bezala, batez ere mutila bazara. Tipikoa, ezta? Betiko lelo aspergarriarekin eta batere argumenturik gabe, dantza nesken kontua dela esaten duen txotxoloa.

Baina ziur naiz azkenean jendea animatuko dela eta funtzio mundiala antolatuko dugula!

Jasone osoro Eiderren egunerokoa, Alai (moldatua).

25

30

35

40

45

50

55

adeitsu: begirunea eta onginahia erakusten duen pertsona.

azpijoko: norbaiten kalterako jarduera maltzurra.

sen: izaki bizidunen berezko ahalmena, bizirik irauten laguntzen diena.

tutu: dantzari klasikoen tulezko gona.

Nire emozioak ezagutzen ditut.

Gertatu al zaizu inoiz norbait ezagutu eta berehala susmo txarra edo ona hartzea?

Lehen inpresioez fidatzen diren horietakoa al zara?

EMOZIOAK

11

Page 12: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

1 Zer testu mota da irakurri duzuna?

• Nolako ezaugarriak dituzte horrelako testuek?

2 Aztertu pertsonaiak.

• Zer pertsonaia aipatzen dira testuan?

• Zer esaten da bakoitzari buruz?

• Nor da kontalaria? Nola dakizu? Esaten duenean oinarrituta, idatzi haren izaera deskribatzeko hiru izenondo eta arrazoitu.

3 Bilatu testuan eta idatzi koadernoan.

• Kontalariaren ustea adierazten duten esaldiak.

• Nola sentitzen den azaltzen duten esaldiak.

• Aipatzen duen gertakizunen bat edo beste.

4 Berridatzi esaldiak, nabarmendutako hitzen sinonimoak erabiliz.

• Bidaia, azkenean, abentura itzela suertatu da.

• Uste dut tipo hori maltzurra dela.

• Maddi txolin horrek dioena niri bost.

• Gabo eta Aimar mundialak iruditu zaizkit!

5 Aukeratu guraizea egin esapidearen irudia eta azaldu zer den.

• Asmatu albiste baterako izenburua eta sarreratxoa esapide hori erabiliz.

6 Pentsatu eta arrazoitu.

• Nolako hizkera darabil kontalariak, lagunartekoa ala formala?

• Bilatu adibideak testuan, zure iritzia oinarritzeko.

kronikaipuina egunerokoa

A B

Irakurgaia lantzen

ULERMEN-TESTA

1. Zer egiten dute neska-mutilek Basakabin?

a) Ikasi besterik ez.

b) Ongi pasatu.

c) Ikasi eta ongi pasatu.

2. Nola heldu da kontalaria bertara?

a) Kamioiz.

b) Autokarabanaz.

c) Ez du esaten.

3. Nolako neska-mutilak aurkitu ditu han?

a) Denak adeitsuak eta «guayak».

b) Batzuk jatorrak, eta beste batzuk, jasanezinak.

c) Guztiak maltzurrak eta jasanezinak.

4. Zer proposatu du kontalariak?

a) Lagunak mangeraz bustitzea.

b) Musikal bat egitea.

c) Lehiaketa bat antolatzea.

5. Nolako harrera izan du haren proposamenak?

a) Ez diote onartu eta ez dute egingo.

b) Bikaina, jende pila bat apuntatu da.

c) Dirudienez, oraingoz ez da jende asko apuntatu.

6. Proposamena dela-eta, zertaz arduratuko da kontalaria?

a) Antolatzeaz.

b) Iragartzeaz.

c) Koordinatzeaz.

12

Page 13: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

1 Entzun Begetarianoak eta haragijaleak eztabaida, eta adierazi esaldi hauek egia ala gezurra diren.

• Haritz begetarianoa da, eta Lukas, haragijalea.

• Haritzen ustez, barazkiek nahikoa proteina ematen dute bizitzeko.

• Lukasek, haragiaz gain, barazkiak ere jaten ditu.

• Haritz animaliak hiltzearen kontra dago.

• Biek uste dute barazkiekin gizadi guztia elika daitekeela.

2 Azaldu zure hitzez.

• Zer arrazoi ematen ditu haragijaleak haragia jateko?

• Zer arrazoi ematen ditu begetarianoak haragirik ez jateko?

• Zer iritzi duzu zuk?

3 Moderatzailearen eginkizuna eztabaidan bere iritzia ematea al da? Zein da, bestela?

4 Osatu taula, adibideari jarraituz.

5 Irakurri esaldi hauek, eta adierazi zure iritzia, arrazoiak emanez.

6 Binaka, aukeratu aurreko ariketako gaietako bat eta eztabaidatu. Bata alde egongo da, eta bestea, kontra. Eman arrazoiak alde edo kontra egoteko.

ADOSTASUNA DESADOSTASUNA

Ados nago. Ez nago ados.

Konforme nago.

Ez zait hala iruditzen.

Bat nator zurekin.

1Entzuteko gogoz Adostasuna eta desadostasuna

Animaliek ez lukete zooetan bizi behar. Haien berezko lekuetan aske bizi behar lukete.

Kalean txakurrak lotuta eramatearen aldekoa naiz. Arriskuak saihesten dira.

Zezenketen alde nago. Arte ederra iruditzen zait, eta toreroa eta zezena parez pare daude.

13

Page 14: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

Musika ahoan Entzun al duzu inoiz inor beatboxa egiten? Miresmen handia diet nik beatboxa egiteko gai direnei: nola liteke hain gauza gutxi erabiliz hain soinu aberatsa sortzea? Ahoa, bi esku, mikro bat eta trebetasun ikaragarria; horixe besterik ez dute behar oholtzara igo eta guztiok zur eta lur uzteko.

Ez pentsa gure gorputza erritmo-kutxa bihurtzea gauza erraza denik! Tre-bezia hori lortzeko denbora luzea eskaini behar zaio. Egin froga bestela!

1 IZEN MOTAK. Erreparatu testuan nabarmendutako hitz bikoteei eta sartu dagokien taulan.

2 IZEN ZENBAKARRIAK ETA IZEN NEURGAITZAK. Osatu perpausak ASKO (izen zenbakarriekin) edo HANDIA (izen neurgaitzekin).

• Mendi gailurrean hotz egoten da; eraman jaka badaezpada.

• Beldur pasatu dut noria erraldoi horretan; ez naiz berriz igoko.

• Zuk fantasiazko eleberri dituzu; utziko didazu baten bat, ezta?

• Antzina, seme-alaba edukitzea izaten zen ohikoena.

• Lotsa ematen dit eskatzeak, baina... eser naiteke zure ondoan?

3 IZEN ZENBAKAITZAK. Lotu ezkerreko izen zenbakaitz hauek eskuineko izenondoekin.

denbora • • ona

gose • • zakarra

haize • • laburra

min • • handia

osasun • • txikia

4 IZEN NEURGARRIAK. Bete esaldietako hutsuneak, parentesi arteko hitzak egoki ordenatuz.

• batu dituzte boluntarioek hondartzetan. (hiru / plastiko / tona)

• den tirolina jarri dute herriko plazan. (luze / metro / ehun)

• erosi dugu zineman jateko. (bat / krispeta / poltsa)

• edan behar omen dira egunero. (ur / bi / litro)

• erabili ditugu bexamel saltsa egiteko. (ehun / gurin / gramo)

GRAMATIKA Izen eta aditz motak

IZEN ZENBAKARRIAK

ZENBATZAILEAK

gutxi

IZEN ZENBAKAITZAK

IZENONDOAK

handia

• Neurriak adierazteko: le-henik, kantitatea jartzen da (hiru); gero, neurria (litro); eta azkenik, gaia (esnea):

hiru litro esne, bi kilo udare…

• Kontuz honelakoetan:

Baso bat ur (edukia)

Ur baso bat (ontzia)

NEURRIAK

14

Page 15: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

5 ADITZA. Lotu eta osatu perpausak.

• Igerilekuan debekatuta dago…

• Erosketak egitean, komeni da…

• Udaran hobe da…

• Korrika egin aurretik beharrezkoa da…

…oihalezko poltsak erabiltzea.

…berotzea eta luzatzea.

…eguerdiko orduetan eguzkitan ez egotea.

…kaleko jantziekin edo oinetakoekin sartzea.

6 ADITZ JOKATUAK. Osatu esaldiak aditzokin.

• Unai, nora horren goiz?

• Oporretan, kanpoan afaldu.

• Erantzun guztiak ; gora gu!

• Liztorra hurbilduz gero, geldi geratzea.

• Txikitan, bihurriak eta geldiezinak .

7 ADITZ JOKATUGABEAK. Osatu aditzak.

• egin + -t(z)ea egitea

• aztertu + -t(z)en

• ikusi + -t(z)era

• hartu + -t(z)eari

• erosi + -t(z)eko

• gorde + -t(z)ean

8 ADITZ JOKATUGABEAK. Aukeratu aditz jokatugabe egokiak perpausak osatzeko.

• Entrenatzaileak, aurreko egunean, makarroiak afaltzeko / afaltzera agindu zigun.

• Txakurrak hazka egiteari / egiten utzi dio.

• Asper-asper eginda nago; noiz joango gara dantzatzea / dantzatzera?

• Hassanen gurasoek oso ondo dakite euskaraz mintzatzea / mintzatzen.

• Goiz iritsi garenez, ilaran zain egotetik /egoteko libratu gara.

9 ADITZAREN ERABILERA. Idatzi perpausak parentesi arteko osagaiekin.

• Zuri mendira (joan, gustatu)

Zuri mendira joatea gustatzen zaizu.

• Nik zuri gero gurekin (eseri, utzi)

• Haiek gero palan (jolastu, joan)

• Aitak gu kontzertua (ikusi, eraman)

• Guk taloak (egin, jakin)

10 ADITZAREN ERABILERA. Osatu perpausak, adibidean bezala.

• Nik / zuek / nirekin / kanta abestu / nahi

Nik zuek nirekin kanta abestea nahi dut.

• Zuk / guk / erosketak egin / nahi

• Zuek / nahi / guk / ere / antzerkia prestatu?

• Gurasoek / gu / zoriontsuak izan / nahi

• Medikuak / nahiago / guk / kanpoan itxaron

zoaz asmatu ditugu ginen

nahiago izaten dut hobe da

1

IZEN ETA ADITZ MOTAK

• Izena. Izenak zenbakarriak (zenbatu ahal dira: asto bat, hiru lore…) edo zenbakaitzak (ezin dira zenbatu: gose) izan daitezke.

• Izen zenbakaitzen barruan, izen neurgarriak (bi litro ur, 100 gramo irin…) eta neurgaitzak (gose handia, bero itogarria…) bereizten ditugu.

• Aditza. Aditzak jokatuak (etorri gara, ari naiz…) edo jokatugabeak (ikusten, ibiltzera, igotzeko…) izan daitezke.

• Aditz jokatuek ekintza nork eta noiz egiten duen adierazten dute (nator [ni etorri orain]); jokatugabeek, ordea, ez.

15

Page 16: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

GRAMATIKA Perpausaren osagaiak

11 PERPAUSEN OSAGAIAK. Lotu izen-sintagmak eta aditz-sintagmak.

• Bizikleta herdoildu horrek…

• Eskolako zenbait lagunek…

• Horko eraikin dotore hori…

• Erakusleihoko zapata guztiak…

…erdi-prezioan daude larunbatera arte.

…primeran funtzionatzen du oraindik.

…euskal dantzen ikastaroan eman dute izena.

…duke baten etxea izan zen.

12 IZEN-SINTAGMA. Osatu izen-sintagmak hitz hauekin.

• ume

• itsasargia

• izar

• hortz

13 ADITZ-SINTAGMA. Aukeratu aditz zuzena kasu bakoitzean.

• Musika-eskolako zuzendari berria…

a) musikaz asko daki.

b) biolina jotzen du Euskadiko Orkestra Sinfonikoan.

c) talentu handikoa da.

• Txori gaixo horrek…

a) kaiolan sartu dituzte.

b) hego bat apurtuta dauka.

c) astiro-astiro doa hegan.

• Lehiaketako parte-hartzaile azkarrenak…

a) 367 puntu lortu ditu.

b) Irurtzungoa da.

c) 2.000 euroko saria lortuko dute.

• Turista japoniar taldetxo bat…

a) iritsi dira herrira gaur.

b) ikusi dut alde zaharrean.

c) gure herria bisitatu du.

14 SUBJEKTUA ETA PREDIKATUA. Asmatu predikatu hauetarako subjektuak.

• autografoa sinatu digu bere CD berrian.

• 10 arrain espezie berri aurkitu dituzte itsasoan.

• ogia nola egiten den azaldu die umeei.

• museoko artelanik baliotsuena lapurtu du.

• buruan zorririk dugun begiratzen digu astero-astero.

• barre eragin digu bere burutazioekin.

zorrotz Zeruko mainontzia

Auzokoaren Ziburuko horiek

distiratsuak Krokodiloaren portuko

PERPAUSAREN OSAGAIAK

• Perpausaren osagaiak. Perpausa osatzen duten hitz guztiak (izenak, izenondoak, aditzak, aditzon-doak…) sintagma izeneko multzotan biltzen dira: izen-sintagman edo aditz-sintagman.

• Izen-sintagma. Izena edo izenordaina du ardatz. Perpauseko subjektua da; ekintza nork egiten duen azaltzen du. Izenlagunak (zure, herriko…) eta izenondoak (jostalari, ilun…) eraman ditzake.

• Aditz-sintagma. Aditza da erdigunea. Aditzondoak (korrika, ozenki…) eta adizlagunak (nigana, menditik…) izan ditzake inguruan. Perpauseko predikatua da; ekintza non, noiz… gertatzen den azaltzen du.

Zure txakur jostalaria (izen-sintagma, subjektua) korrika dator nigana (aditz-sintagma, predikatua).

16

Page 17: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

1 S ETA Z. Jarri atzizki egokia hitz bakoitzari eta berridatzi osorik.

• argi + argitasun • abentura +

• txantxa + • berezi +

• lasai + • pilota +

• elkar + • egoki +

2 S ETA Z. Idatzi definizio hauei dagozkien hitzak, -ezin eta -kizun atzizkiak erabiliz.

• Ikusi ezin dena:

• Ezabatu ezin dena:

• Kontatzen den ipuina edo istorioa:

• Egiteko dagoen asmo edo zeregina:

• Ase ezin den pertsona:

3 S, X ETA Z. Osatu esaldietako hitzak, s, x edo z idatziz.

• Bai iku ki un aparta uda keneko ho to hori eta gorri ken arteko naha tea!

• Ko taldeko herri ka batera joan en la aita un bila.

• Gure lehengu ua mu ika ale amorratua da.

• Ika gela honetako ika le eta iraka le gu tiok berdinta unean ine ten dugu.

• Ilunta un hartan bide ka e tu hartatik igarotzea ail amarra eta arri kutsua iruditu itzaigun.

-tasun -zale

ORTOGRAFIA S, X, Z 1S, X ETA Z NOIZ ERABILI

• Hitz batetik sortzen diren hitzak jatorrizkoa bezala idazten dira:

erosi: erosketa, erosle…

izen: izendegi, abizen…

• S letraz idazten dira -tasun atzizkia duten hitzak:

gaitasun, alaitasun, isiltasun…

• Z letraz idazten dira -zale, -kizun eta -ezin atzizkidun hitzak:

gozozale, ospakizun, jasanezin….

• X letraz idazten dira -xka atzizkidun hitzak:

liburuxka, herrixka, berdexka…

17

Page 18: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

EGITEN JAKIN Azalpen-testua

Udan, hondartzako zaratatik eta mendiko izerditik urrun, Euskal Herriko kostak aukera ematen du ur azpian dagoena arakatzeko. Horretarako, kostaldeko herrietan

badira zerbitzu hori eskaintzen duten enpresak. Arduradunari arretaz entzun, arnasa hartu eta plast!

Bi urpekaritza mota daude. Apnea izenekoan, batere laguntzarik gabe urperatzen da urpeka-ria, aurretik ahalik eta arnasa gehien hartuz, berriro arnasa hartzera ur-azalera atera behar duen arte. Scuba izenekoan, aldiz, airez bete-tako botila bat eramaten du itsaspekariak biz-karrean, eta horri esker, ur-azalera atera gabe ibil daiteke urpean.

Bi mota horiek kirol-itsaspekaritzari dagozkio, eta bietan gehienez ur azpitik 40 metro jaitsi daiteke. Uretan murgiltzeko modurik arrunte-na eta zaharrena apnea da. Mundu osoko hainbat kulturatan ohikoa da uretan sartzea elikagaiak (arrainak, krustazeoak...) edo beste baliabide batzuk (perlak, koralak, itsas bela-rrak...) lortzeko. Uretan sartzeko, ez da behar ezer berezirik (ez ahaztu lehenago arnasa har-tzea!), baina kirol-jarduera bat den aldetik, ap-neak badu gutxieneko materiala: betaurre-koak, oinetako hegalak; arnasarako hodia;

pisua, ur azpian errazago mantentzeko (gor-putzak gora egiten du berez ur azpian); eta be-har izanez gero, neoprenozko jantzi berezia.

Scubaren kasuan, oinarrizko gauza horiez gain, airedun botila gehitzen zaio. Komeniga-rria da, gainera, bi neurgailu eramatea: bata, sakonera neurtzeko; bestea, botilan zenbat aire dagoen neurtzeko.

Kirol-urpekaritza ez da arrisku handiko kirola, nahiko segurua da. Ardura handiz aritu behar da, ordea, gizakiaren tokia lur gainean dagoela ahaztu gabe. Uretan sartu aurretik, prestakun-tza egokia jaso behar da urpekaritza-eskolek ematen dituzten ikastaroen bidez, materiala ondo ezagutu eta segurtasun-neurriak zein di-ren jabetu gaitezen.

Jon Ordoñez. Kontaizu aldizkaria (moldatua)

URETAN PLAST!

18

Page 19: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

1 Erantzun galdera hauei.

• Zertarako murgildu ohi da gizakia uretan?

• Zein da uretan murgiltzeko modurik arruntena eta zaharrena?

• Zer behar da apnean aritzeko?

2 Adierazi esaldi hauek egia ala gezurra diren.

• Scuban aritzeko, airez betetako botila baino ez da behar.

• Scuban apnean baino sakonago murgildu ahal dira urpekariak.

• Kirol-urpekaritza ez da arrisku handiko kirola.

3 Zertan da urpekaritza mota bakoitza? Zein da moten arteko aldea?

4 Azaldu. Zer adierazten dute testuko hitz hauek?

5 Osatu sailkapen hau koadernoan testuko informazioarekin:

6 Nolakoa da irakurri duzun azalpen-testua? Aukeratu.

a) Egoera arazotsu baten konponbidea azaltzen du.

b) Gai baten inguruko informazioa ematen du.

c) Zerbait gertatzeko arrazoiak edo kausak azaltzen ditu.

neurgailuarakatu elikagai

Urpekaritza motak

Scuba

Arnasa hartu eta murgildu

Betaurrekoak, hegalak, hodia, pisua, jantzia

1

7 Idatzi azalpen-testu bat kirol-jarduera bati buruz. Hasi honela:

• Erantzun galdera hauei:

–Udan, zer kirol-jardueratan aritzen zara gehien?

–Zertan datza kirol-jarduera hori? Zer modalitate ditu? –Non jarduten duzu? Zer behar duzu jarduteko?

• Azaldu informazioa era argian eta antolatu paragrafotan.

• Osatu testua eta apaindu argazki edo irudiren batekin.

EKIN IDAZTEARI

• Azalpen-testuetan edo-zein gairi buruzko in-formazioa azaltzen da era argian eta ordena-tuan.

• Egileak datuak azaltzen ditu; ez du bere iritzia ematen.

• Hainbat mota daude; adibidez, sailkapenezko azalpen-testuak. Horie-tan, gaiaren barne- sail kapena azaltzen da.

AZALPEN-TESTUA

19

Page 20: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

Lexikoa. Hitz elkartuak I: aditzoina eta izena

Betaurrekoen bila Hau desastrea! Betaurrekoak galdu ditut eta orain ez dut zipitzik ikusten. Txarrena da ez naizela konturatu ere egin etxera iritsi eta amak errieta egin arte: «June, egunen batean burua galduko duzu!».

Jantokian sartu aurretik, betaurrekoak jakaren poltsikoan sartu eta ko-rridoreko esekilekuan utzi ditudala uste dut. Jolastokira atera garenean soinean ote neramatzan? Ez dut gogoratzen, baina baietz esango nuke. Arratsaldean, geltoki berriaren ondoko plazan egon naiz lagunekin; bertako saltokietan galdetu beharko dut, ea norbaitek ikusi dituen.

1 Bilatu goiko testuan izen berberarekin sortutako lau hitz elkartu. Ondoren, adierazi zer egiten den toki bakoitzean.

2 Osatu hitz elkartuak, bi zutabeetako hitzak lotuz.

hel • • gela

sor • • ordu

alda • • muga

bazkal • • leku

3 Bete testuko hutsuneak alboko hitzekin.

Hasi dugu berria! honetan igaroko dugun azken urtea da aurtengoa. berri bat ere badaukagu, Manex. Nire ondoko an esertzen da eta jatorra ematen du. Aurten, gure

goiko solairuan dago, informatika-gelaren ondoan. Arratsaldean, a erosteko geratu naiz lagunekin: koadernoak, liburuak, karpeta.... Urduri baina oso pozik gaude denok!

4 Osatu hitz elkartuak, adibidean bezala.

• erabili + erraz: erabilerraz • ulertu + ezin:

• ulertu + erraz: • pentsatu + ezin:

• hasi + berri: • sinetsi + gaitz:

5 ESAPIDEAK. Adierazi zein hitz dagokion esapide bakoitzari.

• Bukatzen ez den soka:

• Bertatik bertara dagoena:

• Argia lehen aldiz ikusi duena:

• Burua lehengo lepotik duena:

jaioberria eskuraerraza aldagaitza amaiezina

ikasmahai

ikastetxe

ikaskide

ikasturte

ikasgela

ikasmaterial

20

Page 21: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

1Literatura. Ahozko eta idatzizko literatura

1 Erantzun galdera hauei:

• Norengandik jasotzen zituen txikitan ipuinak Bizenta Mogelek?

• Non aurkitu zituen txikitan entzundako ipuinak?

• Zerekin konparatzen du Mogelek ipuinen entzule edo irakurlea?

2 Azaldu zure hitzez idazleak esan nahi duena. Egia dela uste duzu?

Nagusitan, berriz, ipuin haietako ateraldiak eta bukaera ederrak irakurtzean, ohartu nintzen, ipuinaren oskola edo azala hautsita, barruan zegoen mami gozoaz.

Irakurle euskaldunari

Haurra nintzenean entzun ohi nituen, guztiz txunditurik eta pozez zoratuta, amonen ipuinak. Ipuin haiek egia handia balira bezala sinesten nituen, eta behin eta berriz entzunagatik, ez nintzen inoiz aspertzen, eta ez nien bakerik ematen amona gaixoei, behin eta berriz kontatzeko esanez.

Ipuin ero haiek hainbat atsegin eman zidaten haurra nintzela. Pentsa zenbat eztitu zen nire bihotza, nagusi egitean, liburu batean bildurik irakurri nituenean!

Txikitan algaraz eta pozez entzuten nituen azeriaren asmo, gaiztakeria eta ibilerak. Nagusitan, berriz, ipuin haietako ateraldiak eta bukaera ederrak irakurtzean, ohartu nintzen, ipuinaren oskola edo azala hautsita, barruan zegoen mami gozoaz. Erle zorionekoarekin oroitu nintzen: erleak lore guztietatik, baita txikienetatik edo hain eder ez direnetatik ere, eztia atera ohi du, eta gero erlauntzean abaraska egiten du.

Bizenta Mogel, Ipuin onak bildumaren sarrera (moldatua)

Literatura molde berriak

Antzina literatura ahoz transmititzen zen. Idazketarekin iritsi zen literatura-testuak irakurtzeko aukera. Gaur egun, teknologia berriekin, literatura bide berriak arakatzen ari da. Horren adibide da Fernando Morillo idazleak hainbat artistarekin batera sortutako Itzalen sua liburu interaktiboa. Hitzak entzun edo irakurtzeaz gain, irudiz eta musikaz lagundutako istorioa da.

3 Bilatu Itzalen sua liburuaren book-trailerra eta azaldu zeri buruzkoa den.

LITERATURATIK HARAGO

LITERATURA MOTAK

• Bi literatura mota daude: ahozkoa eta idatzia.

• Literatura idatzia liburue-tan idatziz jasotakoa da.

• Ahozko literatura zaha-rragoa da. Ahoz aho igaro da mendeetan zehar.

21

Page 22: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

2 Aukeratu hitz egokiak perpausak osatzeko.

• Eman ura, egarri asko / handia dut-eta.

• Hondartzan hondar asko / handia dago.

• Umeek zarata piloa / handia egiten dute.

• Denbora txikia / laburra behar da hau egiteko.

3 Markatu ongi dagoena.

a) Gosaltzeko, esne kikara bat hartzen dut.

b) Gosaltzeko, kikara bat esne hartzen dut.

4 Osatu perpausak aditz jokatugabe egokiekin.

• Lagunak plazara goaz, (jolastu) .

• Zuek ez dakizue biolina (jo) .

• Izan ere, oso zaila da biolina (jo) .

• Ez daukagu (jan) gogorik.

• Bada, ezin diozue (jan) utzi.

5 Berridatzi perpausak, hitzak ordenatuz.

• da. / gizon / hori / Horko / altu /osaba / gure

• laguna / herri / da. / kostaldeko / Zure / bizi / batean / txiki

• omen / daude. / Taldeko / jokalari / zenbait / gaixorik

• beltza / andrearen / teilatu / da. / Auzoko / katu / teilatuz / ibiltzen

6 Osatu hitzak s, x edo z letrekin.

• e*inta*un

• e*u*teko

• go*o*zale

• *arde*ka

• o*paki*un

• iku*e*in

NIRE AURRERAPENA

1 Irakurri testua eta erantzun galderei.

Zotina, zer gogaikarria!

Baietz jakin zotina kentzeko trikimailuren bat! Baina... ba al dakizu zotina nola sortzen den? Ez? Adi!

Zotina urdaila lanean ari denean bakarrik sortzen da. Izan ere, urdai-la eta diafragma (birikak airez betetzeko eta husteko erabiltzen du-gun muskulua), oso gertu daudelako gertatzen da hori. Birikak airez betetzean, diafragma uzkurtu egiten da, eta birikak hustean, berriz, zabaldu. Egoera normalean, arnas erritmoa erregularra da. Baina digestioan urdaila gehiegi mugitzen bada, diafragmak kolpeak jaso-tzen ditu eta, kolpeen ondorioz, kontrolik gabe uzkurtu edo zabaltzen da, eta airea kolpeka ateratzen da biriketatik. Horixe da zotina: biri-ketatik nahi gabe kanporatzen dugun airea.

Zotina kentzeko modurik onena ezusteko handi bat hartzea da. Beste erremedio batzuk ere ba omen daude, baina hori da niri zoti-na kentzen didan bakarra!

• Zer egoeratan sortzen da zotina?

• Zergatik gertatzen da hori?

• Zer da zotina?

• Azaldu zure hitzez nola sortzen den zotina.

• Testuak dioenez, zotina kentzeko modurik onena ezusteko bat hartzea da. Ados zaude horrekin?

22

Page 23: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

7 Entzun Etxeko erremedioak arretaz eta erantzun.

• Nolako gaixotasuna da hotzeria? Zer eragiten du?

• Zein bi bide aipatzen dira testuan hotzeria sendatzeko?

• Nola erabili behar da tipula?

• Nola erabili behar da berakatza?

• Zein beste etxeko erremedio aipatzen dira?

• Zein da onena, zure ustez?

8 IKT. Bilatu informazioa eta idatzi sendabelarrei buruzko azalpen-testua.

• Zer medikuntza motatan erabiltzen dira sendabelarrak batik bat?

• Noiztik erabiltzen dira?

• Aipatu zenbait sendabelar, eta azaldu nola eta zertarako erabiltzen diren.

9 Osatu hitz elkartuak, bi zutabeetako hitzak lotuz. Gero, idatzi osorik.

aldatu • • mahai

idatzi • • leku

sortu • • bide

saldu • • gela

etorri • • neurri

10 Irakurri ipuintxoa eta erantzun galderei.

• Nolakoa iruditu zaizu ipuina, zaharra ala duela gutxi sortua?

• Nola heldu ote da gugana?

Bi beleak

Asko munduan bezala, baziren bi bele. Batek zuen buztan luze-luzea; besteak buztan txiki-txikia.

Buztan txikia zuen hark izan balu lu-zea, nire ipuina izango zen luzea, baina laburra zue-nez, nire ipuina ere izan da laburra.

1

AUTOEBALUAZIOA. Erantzun koadernoan.

Zer kontu edo eduki berri ikasi ditut unitate honetan? Izan al da ulertzea kostatu zaidan zerbait? Zer?

Laguntza eskatu behar izan dut unitate honetako ariketaren bat egiteko? Nori eskatu diot laguntza?

Zertan moldatzen naiz hobeto, ahozko ariketak egiten ala idatzizkoak egiten?

23

Page 24: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

1 Bereizi perpaus hauetako subjektuak eta predikatuak.

• Nire neba txikiak sei urte bete zituen atzo.

• Lorategiko zuhaitzeko txoriaren habia hutsik dago.

• Auzoko neska-mutilak pozik bizi ginen udan.

• Zure autobuseko mutil ilehoriak sagar gorri

gozoa eman dit gaur niri.

2 Sailkatu hitz hauek.

• ikastetxe • iratzargailu

• irakasle • eskularru

• txoriburu • errementari

• ipurtandi • taldekide

• ikusmen • egunkari

Hitz elkartuak:

Hitz eratorriak:

3 Kopiatu testua koadernoan eta osatu behar diren aditzekin.

Beste bat etxean

Nolako poza hartu gurasoek esan zidate-nean: «Neba bat izango hemendik laste-rrera». Denbora oso poliki zihoala iruditzen

niri, baina, azkenean, heldu eguna. Duela astebete jaio Unai, nire nebatxoa eta orain gauzak asko aldatu etxean: ne-bak negar eta negar egiten , gurasoak gero eta urduriago eta lehen baino kasu gutxiago egiten niri. Hori bai, nik asko maite Unaitxo, batez ere lotan enean!

4 Berridatzi hitzak, h letra zuzen kokatuz.

• oore • saiets

• amairu • zuaitz

• leio • odei

• leoi • oial

• oitura • eun

5 Kopiatu eta idatzi onomatopeiak.

• Edatean egiten dugu:

• Batzuek lotan daudenean egiten dute:

• Puzkerrak hala egiten du:

• Uretan egiten dugu:

• Ateak bat-batean ixtean egiten du:

6 Kopiatu esaldiak eta erantsi deklinabide-atzizki egokiak hitzei.

• Zu etxe aurre zegoen gizon isun jarri diote udaltzain .

• Txanogorritxo, zoaz amonaren etxe eta eraman saski hone jaki , baina kontuz ibili otso .

• Iker ama auto ekarri gaitu hondartza , eta orain plaza garamatza.

7 Kopiatu eta ezabatu lerro bakoitzetik hitz-familiakoa ez dena.

• sutegi - sumendi - susmo - suhiltzaile

• betazal - betizu - begi - betaurreko

• artzain - artalde - artile - artizar

zurrunga turrut danba

zurrut txipli-txapla

HONAINOKO BERRIKUSKETA

24

Page 25: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

ERANSKINAGehiago jakiteko

Aurkibidea Aditz laguntzailea. Indikatiboa .................................. I-II Aditz laguntzailea. Ahalera, subjuntiboa eta agintera ......................... III-IV

Deklinabidea. Izen arruntak eta izen bereziak ....... V-VI Deklinabidea. Erakusleak ......................................... VII Deklinabidea. Mugagabearen erabilera .................. VIII Ortografia ............................................................... IX-X

Page 26: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

GEHIAGO JAKITEKO

NOR NOR-NORI

IND

IKA

TIB

OA

OR

AIN

ALD

IA naizhaizdagarazarazaretedira

NOR NORIna tzai t (da)ha tzai k/n zai oga tzai zki guza tzai zki zuza tzai zki zue te zai zki e

LEH

ENA

LDIA nintzen

hintzenzenginenzinenzinetenziren

NOR NORInin tzai da nhin tzai a/na nzi tzai o ngin tzai zki gu nzin tzai zki zu nzin tzai zki zue te nzi tzai zki e n

BA

LDIN

TZA

BA

LDIN

TZA banintz

bahintzbalitzbaginabazinabazinetebalira

NOR NORIba nin tzai t (da)ba hin tzai k/nba li tzai oba gin tzai zki guba zin tzai zki zuba zin tzai zki zue teba li tzai zki e

ON

DO

RIO

A ALE

GIA

ZK

OA nintzateke

hintzatekelitzatekeginatekezinatekezinateketelirateke

NOR NORInin tzai da kehin tzai a/na keli tzai o kegin tzai zki gu kezin tzai zki zu kezin tzai zki zue ke teli tzai zki e ke

IRA

GA

NA

nintzatekeenhintzatekeenzatekeenginatekeenzinatekeenzinateketenziratekeen

NOR NORInin tzai da ke enhin tzai a/na ke enzi tzai o ke engin tzai zki gu ke enzin tzai zki zu ke enzin tzai zki zue ke te enzi tzai zki e ke en

Aditz laguntzaileak

I

Page 27: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

MUGAGABEAREN ERABILERA

● Izena berezia denean. Paristik datorren artista bat naiz ni. Behin batean Loiolan. Itziarren semea.

● Izena zein zer, zenbat… galdetzaileekin agertzen denean. Zer ordutan etorriko zara? Zein pastel aukeratu duzu? Zenbat diru eskatu duzu?

● Izena izenordain zehaztugabeen (edozein, zenbait, hainbat, hamaikatxo, makina bat, hainbeste…) atzean agertzen denean. Edozer kirol ez da egokia osasunez makal dabilenarentzat. Zenbait aholku ondo etorriko zaizkio. Hainbat lagun etorri dira izena ematera. Hamaikatxo bider esan dizut geldi egoteko! Makina bat buruhauste izan nuen lan hartan. Zer ote du auzokoarekin, hainbeste mesede eskatzeko?

● Izena izenordain zehaztugabeen (batzuk, gutxi, asko, gutxiago, gehiago…) aurrean agertzen denean. Adibide batzuk emango ditugu. Mari Belasko, okela gutxi eta salda asko. Hemen behar dena da hitz gutxiago eta ekintza gehiago.

● Zenbakiekin, izenaren erreferentzia ezezaguna zaigunean. Sasi artean erbi bat ikusi dugu. Hiru mahaitan ipini zuten jatekoa. Hamalau herrialdetako jendea etorri da jardunaldietara.

Zenbakiari laguntzen dion izena ezaguna edo lehenago aipatua bada, mugatua erabiltzen da. Janaria dagoen hiru mahaietan ez dut ogirik ikusi. Hamalau herrialdeetako jendea zen oso jatorra.

● Zenbait aditz berezirekin. Midasek ukitzen zuen oro urre bihurtzen zen. Denbora bitarte dela, umea heldu bilakatzen da.

● Hainbat esapidetan izenak (edo izenaren ondoko elementuak) mugagabean erabili ohi dira. Eguzkia azaldu orduko eguzkitan jartzen da beti. Azkenean uretara bota genuen baloia. Izerditan blai iritsi ginen mendi-tontorrera. Perretxikotara joatea du zaletasunik handiena. Bidegabekeria horiek ikusteak sutan jartzen nau. Oiloak otara eta umeak lotara. Sarritan hurbiltzen dira inguru hauetara. Minetan eman zuen gau osoa.

DEKLINABIDEA. MUGAGABEAREN ERABILERA

VIII

Page 28: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

OrtografiaDATEN IDAZKERA

● Tokia eta denbora batera adierazten direnean, bi idazkera hauek ditugu aukeran, NON kasuaren deklinabide-marka erabiliz edo erabili gabe: Durangon, 2007ko martxoaren 7an edo Durango, 2007ko martxoaren 7a.

● Denbora zenbaki hutsez ematen denean, idazkera hauek ematen dira aukeran: 2005/03/27; 2005-03-27; 2005-III-27; 2005/III/07.

ORDUEN IDAZKERA

● Orduak honela idazten dira: ordu bata (da); ordu biak, hirurak, laurak (dira)... Deklinatzerakoan: ordu batean, ordu bietan, hiruretan, lauretan, seietan...

● Erdia honela adierazten da: ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak... Deklinatzerakoan: ordu bat eta erdietan, hiru eta erdietan...

● Laurdena honela adierazten da: ordu bat eta laurdenak edo ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak edo ordu biak eta laurden... Deklinatzerakoan: hirurak eta laurdenetan edo hiru eta laurdenetan...

● Minutuak adierazteko: hamarrak hamar gutxi edo hamarrak hamar gutxiago... Deklinatzerakoan: hamarrak hamar gutxitan edo hamarrak hamar gutxiagotan, seiak eta bostean, laurak eta hogeian, hirurak eta hamazortzian...

● Orduak zifraz ematen direnean, bi punturekin bereizten dira orduak eta minutuak: 00:12, 12:10, 09:25... Deklinatzerakoan, ordu osoei marka plurala eransten zaie, eta minutuei, singularra: 15:00etan, 15:03an, 15:30ean...

● Egitarau, kartel eta antzekoetan, erdibide hau ere ontzat ematen da: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte...

BAIT- PARTIKULAREN IDAZKERA

● Bait- partikula aditz laguntzailearen edo trinkoaren aurre-aurrean kokatzen da. Aditzari lotzean, baina, zenbait aldaketa gertatzen dira:

bait + naiz ➡ bainaiz bait + nator ➡ bainatorbait + zara ➡ baitzara bait + litzateke ➡ bailitzatekebait + da ➡ baita bait + goaz ➡ baikoazbait + gara ➡ baikara bait + haiz ➡ baihaizbait + zarete ➡ baitzarete bait + gintuen ➡ baikintuenbait + dira ➡ baitira bait + luke ➡ bailuke

IX

GEHIAGO JAKITEKO

Page 29: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

OrtografiaZENBAIT LEKU-IZENEN DEKLINABIDEA

● Leku-izen batzuk deklinatzeko orduan, zalantzak sortzen dira amaierako a dela eta. Hiru talde bereizi behar dira.

a) Amaieran arik ez duten leku-izenak. Adibidez: Altsasu, Aulesti, Aurizberri, Bakaiku, Benegorri, Beramendi, Berriobeiti, Berriogoiti, Elbete, Eltzaburu, Erriberri, Errigoiti, Hiriberri, Ibarrangelu, Ibargoiti, Irunberri, Itsasperri, Iturmendi, Larrabetzu, Legazpi, Luhuso, Otsagi, Supelttiki, Ubide, Ulibarri, Ulibeiti, Zeberio… Honela deklinatzen dira: Altsasun, Altsasuko, Altsasura…

b) Amaieran a beti duten leku izenak. Adibidez: Aezkoa, Aintzioa, Alegia, Ameztia, Apaioa, Aramendia, Atarrabia, Bedia, Donostia, Errenteria, Gabiria, Garaioa, Getaria, Gipuzkoa, Hendaia, Irabia, Ledea, Legaria, Leioa, Lemoa, Madaria, Makea, Mendabia, Mendigorria, Mungia, Murua, Nafarroa, Ondarroa, Ordizia, Ostankoa, Pasaia, Plentzia, Urketa, Zaldibia, Zestoa, Zuberoa, Zuia, Zumaia… Honela deklinatzen dira: Alegian, Alegiako, Alegiara…

c) Amaieran a artikulu gisa duten leku-izenak. Adibidez: Azkoitia, Azpeitia, Berriatua, Bizkaia, Busturia, Elgea, Ermua, Forua, Goiuria, Harana, Hondarribia, Iruñea, Letea, Mallabia, Mañaria, Murgia, Urizaharra, Zigoitia, Ziordia… Honela deklinatzen dira: Iruñean, Iruñeko, Iruñera…

SIGLAK ETA LABURDURAK

● Siglek izen osoak laburbiltzen dituzte. Letra larriz idatzi ohi dira eta ez dute punturik eramaten. Deklinabide-marka zuzenean lotzen zaie. Hona hemen sigla ezagun batzuk: EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa), EHE (Euskal Herrian Euskaraz), BEZ (Balio Erantsiaren Zerga), NA (Nortasun Agiri), GKE (Gobernuz Kanpoko Erakunde)…

● Laburdurak hitzen ordez erabiltzen diren letrak edo letra multzoak dira. Gehienak letra xehez eta arruntez idazten dira, eta normalean, puntua dute amaieran. Laburduerei ez zaie deklinabide-markarik erantsi behar.

Hona hemen laburdurarik erabilienak:jn. (jauna), and. (andrea), k. (kalea, karrika), esk. (eskuina), ezk. (ezkerra), zk.g. (zenbaki-rik gabea), pl. (plaza), etorb. (etorbidea), adib. (adibidez), tel. (telefonoa), etab. (eta abar), zk. (zenbakia), or. (orrialdea)…

ARAZI ADITZAREN IDAZKERA

● Arazi aditza aditzoinari eransten zaio zuzenean, hau da, nahikoa da aditzari -tu/-du edo -i amaiera kentzea, salbu eta aditza -ki amaieraduna denean. Arazi aditzak zenbait idazkera ditu:

a) Aditzoinari loturik idazten da. Adibidez: etorri ➡ etorrarazi, esan ➡ esanarazi, igo ➡ igoarazi, sakondu ➡ sakonarazi, sinetsi ➡ sinetsarazi…

b) Aditz batzuek, -tu/-du amaieradunak izan arren, -t letra gordetzen dute. Adibidez: agindu ➡ agintarazi, ezagutu ➡ ezagutarazi, gogaitu ➡ gogaitarazi, ulertu ➡ ulertarazi…

c) Aditzoinak amaieran a letra badu, a bakarra idazten da. Adibidez: atera ➡ aterarazi, bota ➡ botarazi, antola ➡ antolarazi…

X

Page 30: 6 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Lehen Hezkuntzako 6. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

Lan hau edozein modutan erreproduzitzeko, banatzeko, jendaurrean erakusteko edo aldatzeko, nahitaezkoa da beraren jabeen baimena izatea, legeak aurreikusitako kasuetan izan ezik. Lan honen zatiren bat fotokopiatu edo eskanerretik pasatu nahi izanez gero, jo CEDRO-ra (Centro Español de Derechos Reprográficos / Erreprografia Eskubi-deetarako Espainiako Zentroa, www.cedro.org).

© 2020 by Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.Legizamon poligonoaGipuzkoa kalea, 3148450 Etxebarri (Bizkaia)PRINTED IN SPAIN

ISBN (lan osoarena): 978-84-9186-284-0PK: 112842Lege-gordailua: M-2373-2020

Arte-zuzendaritza: José Crespo.

Proiektu grafikoa: Pep Carrió.

Proiektu-burua: Rosa Marín. Irudien koordinazioa: Concetta Probanza. Proiektuaren garapenerako arduraduna: Javier Tejeda.Garapen grafikoa: Miren Pellejero, Raúl de Andrés eta Jorge Gómez.

Zuzendaritza teknikoa: Jorge Mira.

Koordinazio teknikoa: Miren Pellejero, Concetta Probanza eta Jesús Muela. Prestaketa eta muntaketa: Miren Pellejero eta Concetta Probanza.Zuzenketa: Irurk Itzulpenak eta Lander Azaola. Argazkien dokumentazioa eta aukeraketa: Concetta Probanza eta Marilé Rodrigálvarez.

Argazkiak: . Toril; J. C. Muñoz; J. Jaime; 123RF/Aaron Amat, Anatoli Kosolapov; GETTY IMAGES

SALES SPAIN/tomazl, Alina555, wragg, claylib, Blue Jean Images/Lane Oatey, Rafael Dols, ranplett,

Moncherie, Photodisc, Jamesmcq24, plherrera, londoneye, Imazins, Stephanie Smith Photography,

andresr, Gaizka Iroz, Jim Cummins, Photos.com Plus, Image Source, Patrick Foto, Per Eriksson,

Ariel Skelley, Jonathan Kirn, Peter Dazeley, Neustockimages, Westend61, Walter Bibikow,

ValischkaPhoto, Michael Wheatley, Photo by cuellar, Dorling Kindersley, Hill Street Studios, EyeEm/

Kristen Campagna, WITGOAWAY, B.S.P.I, EyeEm/Jose-Luis Saez Martinez, Thinkstock; I. PREYSLER;

ISTOCKPHOTO/Getty Images Sales Spain; LURRAK/MANUEL DÍAZ DE RADA; SANTILLANAREN ARTXIBOA

PENDIENTE