BERTSULARIEN LAGUNAK ELKARTEA · irratsaioa egin zuen eta buru-belarri ibili zen Euskaltzaleak,...

2

Transcript of BERTSULARIEN LAGUNAK ELKARTEA · irratsaioa egin zuen eta buru-belarri ibili zen Euskaltzaleak,...

Page 1: BERTSULARIEN LAGUNAK ELKARTEA · irratsaioa egin zuen eta buru-belarri ibili zen Euskaltzaleak, Eusko Pizkunde edo Eusko Nekazarien Bazkuna erakundeen sorreran. 1936ko Gerraren ondotik,
Page 2: BERTSULARIEN LAGUNAK ELKARTEA · irratsaioa egin zuen eta buru-belarri ibili zen Euskaltzaleak, Eusko Pizkunde edo Eusko Nekazarien Bazkuna erakundeen sorreran. 1936ko Gerraren ondotik,

Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberoko Bertsularien Lagunak Elkartea, Euskal Herriko, Arabako,Bizkaiako, Gipuzkoako eta Nafarroako bertsozale elkarteak bezala, bertsuaren ondarea garatzeko asmoarekin sortu zen.Gaur egun Euskal Herri osoko bi mila hirurehun bertsolari eta bertsozale biltzen dira elkarteetan.Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberoak 152 bazkide biltzen dituzte.Diru-irabazpen asmorik gabeko elkarte soziokulturalak dira eta bertsularitza sustatzea dute helburu. Bertsularitzaren geroa segurtatzeko xede hortan alor ezberdinak lantzen dira horretarako lan profesionala eta borondatezkoa uztartuz.Hori bera da elkarteen filosofia eta hala agertzen da urteko egitasmo zein proiektuetan.Bide horretan, bertsuaren eta euskararen lurraldea elikatuz eta zabalduz aintzina goaz.

BERTSULARIEN LAGUNAK ELKARTEA

HERNANDORENA SARIAZizurkilen jaio zen Teodoro Hernandorena 1898an, eta 1994an hil zen Donibane Lohizunen. Bere familian gaztelaniaz mintzo ziren, eta karriketan ikasi zuen euskaraz mintzatzen. Zaragozara (Espainia) medikuntza ikastera joan zenean piztu zitzaion euskaldun izaitearen kontzientzia eta Basurtuko ospitalean lanean ari zela murgildu zen giro abertzalean. Lan politikoarekin batera kultur sustatzaile ere aritu zen 1936ko Gerra aitzineko urteetan. Euskarazko lehen irratsaioa egin zuen eta buru-belarri ibili zen Euskaltzaleak, Eusko Pizkunde edo Eusko Nekazarien Bazkuna erakundeen sorreran. 1936ko Gerraren ondotik, Bidasoaz bestaldera joan zen bizitzera. Ipar Euskal Herrian kulturgintzaren eremuan segitu zuen lanean, eta saiakera handia egin zuen bertsolaritzaren sustapenean. Bera izan zen, besteak beste, Mattin Treku eta Fernando Aire Xalbador bertsolariak plazara atera zituena, eta bertsularitzaren alde animaleko lana egin zuen gure hiru herrialde hauetan. Hori dela-eta urtero-urtero antolatzen da bertsolari gazteentzako Hernandorena Saria. Sariketa honetan Euskal Herri osoko bertsulariek hartzen dute parte, eta heiek denak gazteak direla nabarmendu behar da. Aurten, Baigorriko Bixentainian jokatuko da gazteen mailako sariketa garrantzitsua bilakatu den Hernandorena.