BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako...

16
1 IZEN-DEITUREN AUZIA Euskal literaturan komunizki Agustín P. Iturriaga izenarekin ezagutzen dugun euskal idazle kezkatuaren izen deiturek makina bat buruhauste eman izan diote zenbait biografori, gezurra badirudi ere. «Agustín Ignacio María Pascual Ugalde Iturriaga» dio bataio-agiriak. Ohar gaitezen, beraz, alde batetik, Pascual ez dela izena, deitura baizik; eta, bestetik, Iturriaga ez dela haren lehen deitura, hirugarrena baino. Agustín Pascual de Ugalde behar omen zukeen. Dena dela, «Agustín Pascual Iturriaga» sinatzen du (aitaren bi deiturekin alegia: D.A.P.I.P. (=Don Agustín Pascual Iturriaga, Presbítero) bere idazki guztietan. Halaxe egiten du haren anaiak ere, bere burua «Cayetano Pascual de Iturriaga» modura aurkeztuz. Pascual deitura hori Errioxatik datorkio, Autol-dik hain zuzen ere, bertakoa bait zen Errenteriara bizitzera etorritako haren aitona Andres eskribaua. Aita ere eskribau-lanetan arituko da Hernanin. AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza BIZITZA GOGATSUA

Transcript of BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako...

Page 1: BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako baimena kentzeko ezezik erbesteratzeko ere. Garai hartan Euskal Herria zatikaturik

1

IZEN-DEITUREN AUZIA

Euskal literaturan komunizki AgustínP. Iturriaga izenarekin ezagutzendugun euskal idazle kezkatuaren izendeiturek makina bat buruhauste emanizan diote zenbait biografori, gezurrabadirudi ere.

«Agustín Ignacio María PascualUgalde Iturriaga» dio bataio-agiriak.Ohar gaitezen, beraz, alde batetik,Pascual ez dela izena, deitura baizik;eta, bestetik, Iturriaga ez dela harenlehen deitura, hirugarrena baino.Agustín Pascual de Ugalde beharomen zukeen.

Dena dela, «Agustín PascualIturriaga» sinatzen du (aitaren bideiturekin alegia: D.A.P.I.P. (=DonAgustín Pascual Iturriaga, Presbítero)bere idazki guztietan. Halaxe egiten duharen anaiak ere, bere burua«Cayetano Pascual de Iturriaga»modura aurkeztuz.

Pascual deitura hori Errioxatikdatorkio, Autol-dik hain zuzen ere,bertakoa bait zen Errenteriara bizitzeraetorritako haren aitona Andreseskribaua. Aita ere eskribau-lanetanarituko da Hernanin.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BIZITZA GOGATSUA

Page 2: BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako baimena kentzeko ezezik erbesteratzeko ere. Garai hartan Euskal Herria zatikaturik

2

LEHEN URTE ETA IKASKETAK

Hernanin jaio zen 1778ko urtarrilaren31n. Aita, Joan Jose Pascual Iturriagazuen eta ama, Mª Antonia UgaldeAmitesarobe.

Lehen heziketa Hernanin bertanhartu ondoren, badirudi Andoaingoseminarioan hasi zituela bereikasketak, eta, ondoren, OñatikoUnibersitatean Filosofia eta TeologiakoIkaskuntzak egin.

Hogeitasei urte dituelarik apaiztukoda eta, Gotzainaren aginduei meneginez, bere jaioterrian, Hernanin,ihardungo apaiz-eta irakas-lanetan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ANDOAINgo SEMINARIOAEtxe berritu hauxe da Andoianen Iturriagak ezagutu zuenseminario-ikastetxearen ondokoa. Handik hona betekizunezberdinak izan ditu: Seminario, eskola eta orain bertoneuskaltegi. Iturriaga baten haurtzaroko ikastegiarentzat azkeneginkizun ederra zinez!

OÑATIKO UNIBERTSITATEAJ.I. Lasak ez du Iturriagaren aztarnarik aurkitu Unibertsitatehonetako paperetan; baina, G. Mujicari jarraiki, bere ikasketakOñatiko goi-ikastetxean egin zituela esan ohi da, eskierki.

HERNANIHernaniko semea zen Agustin P. Iturriaga (1778-1851). Garaihaietatik hona, aldakuntza handiak ezagutu ditu idazlearenjaioterriak. Herriaren bihotzean ageri den eliza horretan betezituen Iturriagak bere apaiz-eginkizunak.

Page 3: BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako baimena kentzeko ezezik erbesteratzeko ere. Garai hartan Euskal Herria zatikaturik

3

IRAKASTUR TEAK

Apaiztu baino lehenagotik ereirakaskuntzari emana ageri zaigu.Honela diosku berak: «desde muchoantes que fuese presbítero, imitando elexemplo de varios sacerdotes zelososy benéficos de su Pueblo, se habíadedicado á enseñar la gramática latinaá algunos jóvenes».

1817tik 1823ra bitarteko epealdianarituko da bereziki irakaskuntzan, etaerabat emanik arituko ere, bere anaiaCayetano eta Manuel Larrarterekinbatera. Hernanitik kanpora aterabeharrik gabe, herrian bertangaztetxoak hezi nahirik, GipuzkoakoAldundiari eskola bat irekitzekobaimena eskatu zion. Eskabide

horretan eskolaren funtzionamenduaz,irakatsiko diren gaiez, etab. badatornahikoa datu. Aldundiarenbaimenarekin sortu eta sei urtez iraunzuen berak zuzentzen zuen eskolahorrek.

Espainian «Trienio Constitucional»(1820-1823) delakoa bukatu zenean,ez ausaz noski, iraungi zen eskolarenibilbidea. Konstituzio erregimenarenaldeko azaltzen omen zelako edo,eskolak ez zuen irakaskuntzanjarraitzeko baimenik gehiago lortu.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

«ITURRIAGA» INSTITUTUAIturriagaren oroimena bizirik dago hernaniarren artean, etaIrakaskuntzarako eraikuntza berriak etorri direnean, herrikopedagogo eta euskaltzale haren izena eman zaio HernanikoInstitutuari, idazleak eskolagintzan emandako ahaleginakaitortuz noski.

ITURRIAGA KALEAHerriko seme hau ohoratzeko Hernaniko kale bati ere emanzaio Iturriagaren izena.

Page 4: BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako baimena kentzeko ezezik erbesteratzeko ere. Garai hartan Euskal Herria zatikaturik

4

ERBESTALDIA

Hori gutxi balitz, inguruko jendeikasiekin harreman eta elkarrizketakizaten zituela eta, entziklopedistatzatsalatu zuten Iturriaga IruñekoGotzainaren aurrean. Entziklopedistaeta Hernaniko gazteria hondatzen,gaiztotzen eta galbideratzen zuenVoltaire-ren jarraitzaile sutsua omen,alajainkoa!.

Gazteak filosofia okerrean hezi etagaltzen ei zitueneko salaketa ustelaaski izan zen, dirudienez,irakaskuntzarako baimena kentzekoezezik erbesteratzeko ere.

Garai hartan Euskal Herria zatikaturikzegoen. Aldi hura ere ez zentxantxetakoa izango, garaiko bi partidu

politiko nagusiak —liberalak etakarlistak— borrokan bait zebiltzan. Etabere Hernanitik erbesteratu beharraizan zen, nonbait, zegokion ordaingarratza.

Lehen gerrate karlistak (1833-1839)iraun zuen denbora eta gehiagoz, zazpiurtez zehazki, Hegoaldeko bi herritanezkutaturik ikusiko dugu lehendabizikozeta Iparraldera erbesteratuta gero,harik eta 1841ean atzera Hernaniraitzuli zen arte.

Lapurdiko Miiafrangan,Arkangoitzeko markes jaunak zuenLarralde-gazteluan, bizi izan zen. Eta,uste denez, hementxe mamitu etaondu zituen hernaniar maisu argihonek bere Jolasak eta Ipuiak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

KARDABERAZ (1703-1770)Aita Agustin Kardaberaz ere hernaniarra zen, eta Iturriagarengaraian oso bizirik zeuden, artean, predikari eta idazlesonatuareri lan eta hitzen oihartzunak. Kardaberazek euskaraere eskolaratzea eskatu zuenean, gerora Iturriagak zabaldu etaluzatuko zuen bide bera urratzen hasi zen. Zaletasun eta grinaberekoak ageri zaizkigu bi elizgizonak.

ESAERA ZAHARRAKHernaniko Kanposantuko sarreran dago esaldi hau: Iturriagakjarria da. Dakigunez, beste herriren bateko hilerrira ere iritsizen esankizun hori. Esaera zaharrak herritik bildu, edo berakbere gisara sortu, bazekien maisu eta apaiz herritar honekesakun laburrak zintzelatu eta ontzen.

Page 5: BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako baimena kentzeko ezezik erbesteratzeko ere. Garai hartan Euskal Herria zatikaturik

5

GERRAONDOKO URTEAK

Oraindik ere, itzuleran, zenbaitekabegitasun handirik gabeko ongietorriaegin ziola dirudi. «Heretikoek ohi dutenlotsagabekeriaz aurkeztu da, gazteakfilosofia okerrean hezten dituen hori»,diote setatsu haren arerio nekagaitzek.

1841etik 1851ra bitarteko azkenhamar urteetan bere herrian ikustendugu berriro, beraz. Apaiz-zereginetan,dudarik gabe, baina baita bere hiruliburuak argitaratu eta euskaldunenbatasun-beharra aldarrikatzen ere.

Iturriagaren bizitze-moldea etaaierua definitzen lagun liezagukeenbeste daturik ere ezagutzen da,gehiegirik ez bada ere. Horietariknabarmenena, agian, kaperaulanengatik zegozkion diru-eskubideguztiei uko egin ziela herriko gaixoenfaboretan.

Hernanin bertan hil zen 1851n, 73urte zituela, Eliza Ama Santu, Katoliko,Apostoliko eta Erromakoan sinestenduelarik, berak bere testamentuanberariaz eta propioki aitortu bezala.Zail egiten da ulertzen, ondorioz,nolatan izan zitekeen Voltaire-renjarraitzaile sutsua eta guztizko liberalamodu honetako testamento «formara»egiten duen bat.

Ehortzi, ziur aski, Hernaniko hilerrianegingo zuten, non sarreran Iturriagakberak euskaratutako esakuntzaezagun hau irakurtzen den:

«Laister esango da zuekgatik, Esaten oi dana gugatik: II ziran!»

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

GIPUZKOAKO ALDUNDIABere kabuz egindako ahaleginen ondoan, saiatu zen Iturriagaherri-irakaskuntza publikoaz ere bere kezkak ereiten,Aldundiari zuzendutako txostenean ikus daitekeenez (1817).Herri-irakaskuntzaren arduradunek ere bazuten konfidantzarikIturriagarengan: 1821ean, adibidez, Aldundi Konstituzionalakeskola-iiburuen hautapen bat egiteko eskatu zion apaizmaisuari.

Page 6: BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako baimena kentzeko ezezik erbesteratzeko ere. Garai hartan Euskal Herria zatikaturik

6

JUNTENTZAKO LANEAN (1830) Iturriagak itzal handia irabazi zuen bere garaikideen artean. lkusi besterik ez

dago, Gipuzkoako Juntetako Batzorde berezi batek nola eskatu zion bereaholkua euskara Eskolaren bidez nola zain zitekeen galdetuz. Iturriagak

txosten arrazoitu batekin erantzun zuen: «Memoria sobre el decreto de lasúltimas Juntas Generales de Mondragón relativo a la conservación de la

lengua bascongada». Gipuzkoako Artxibo Nagusian gordeta dago idazlanhau, ata J.I. Lasak aman zuen argitara (BRSBAP 1965, 185-196).

ALDUNDIARI BAIMEN-ESKEFormaltasun osoarekin eraiki nahi izan zuen IturriagakHernaniko bere Eskola. Horretara 1817ko urriaren 17aneskaera ofizial hau egin zion Gipuzkoako Diputazioari:ordutegiaz, eskola-liburuez, jatorduez, jantzi ata pentsioazmintzatzen zen. Proposatutako pedagogiak ez zuenametitzen ikaslea jipoitu edo jotzea.

LAGUNARTEA

Aipatua dugu inguruko jendeikasiekin harreman eta tertuliak izatenzituela. Tertulia hauetara, Ituarriagazgain, garaiko Luis Arozena, KlaudioLuzuriaga, Mateo Azcarate, J.A.Zuaznabar, etab. biltzen zirela dirudi,Fermin Lasalaren inguruan. Tertuliahoriek zirela medio sortuko zen, ezdago dudarik, leporatu zitzaionentziklopedista fama.

Badira, haatik, ukan duten sonabitarteko, besteen gainetik aipatubeharreko bi gizon, bi gogaide, bilagun.

Bata, J.I. Iztueta (1767-1845)zaldibiarra dugu. Eta haien ideiapolitikoek bestelakorik pentsarazbadiezagukete ere, lagun mina zuen,bien arteko eskutitzek erakustendigutenez. Gutun horiexetatik dakiguprezeski Iturriagaren zenbait ipuinIztuetak euskaraz jarriak zirela. Ez horibakarrik, baita Iturriaga beranduarduratu zela euskararekin ere,Iztuetaren itzalean nonbait, etairakaskuntzako eskarmentuakbeharturik, agi denez.

Bestea, Muñagorri eskribau,bakegile eta foruzalea dugu. Hau ereadiskidea du. Eta honen inguruan«Bakea eta Foruak» ikurpean sortuzen mugimenduarekin bat dator,«Gipuzkoarrak», poeman erakustendigunez: Lehena eta funtsezkoenaeuskaldunen arteko haserreak uxatzeada. Hala, bada, nekeza gertatuko daIturriaga liberalen zein karlistentaldean ikustea. Ezer baino leheneuskalduna da.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 7: BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako baimena kentzeko ezezik erbesteratzeko ere. Garai hartan Euskal Herria zatikaturik

7

PEDAGOGO AURRERATUA

Herriko lagun eta adiskide batzueneskeari jarraituz sortuko du Hernanikoeskola. Aspaldiko urteetan besteapaizek eta berak herriko haur etagaztetxoei ematen zizkieten latinekoeta gramatikako eskola solteen ordezegun osoko lanbidea eskatu ziotennonbait. Hortik sortu zen, eskola eraikiasmoz, Gipuzkoako Aldundiariegindako eskaria.

Ezer bazen, irakasle genuen AgustinIturriaga. Euskal idazleetan

ezagun eta klasiko dugu hernaniarospetsu hau, ordea, euskal pedagogianaitzindari eta gidari modura agertzenbada, ez da soilik euskararentzateskatzen zuen protagonismoagatik,bere garaian berrikuntza suertatzenzen beste gorabehera bategatik baizik.

Aldundiari Hernanin ikastetxeaeraikitzeko baimen-eskea egiten zioneskutitzean, eta zigorrei buruz ari dela,todo castigo corporal queda proscritodio, garaiari urteak harrapatuz.

Ezin esan garai hartan horrelakorikesatea berritasuna izango ez zenik.Aparteko merezimendua zor zaiohorregatik. Gaur egun, HernanikoBatxilergo Institutuak haren izenadarama.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

IDEIEN BORROKA (1820-1823)Penintsulan eta euskal Hegoaldean, ideien aldeko etakontrako borroka behin baino gehiagotan odoltsua izan zen.Liberalen eta tradiziozaleen arteko gatazka, honela marraztuzuen urte haietako karikatura honek. Honelatsuko giroanbizitzea suertatu zitzaion Iturriagari.

PEDAGOGO ETA EUSKALTZALE

Page 8: BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako baimena kentzeko ezezik erbesteratzeko ere. Garai hartan Euskal Herria zatikaturik

8

IRAKASLE ON ETA PRESTUA

Ikastetxe horretan Iturriagak latineko,frantseseko eta gaztelaniakogramatika, eta, apaiz zen aldetik,kristau-dotrina irakasten zituen. Harenanaia Cayetanok, matematikak etageografía. Manuel Larrartek, lehenletretako maisu eta organujole batizegokionez, idazten irakasten zuen,eta musika.

Aritzetik aritzera aldea dago nonbaiteta, garai hartan ohizkoa zen leatzen,eskribitzen eta kontatzen soilik ikastenez zelako akaso, halako ospe handiahartu zuen Iturriagak gobernatutakoikastetxe gazte honek ezenGipuzkoatik ezezik auzoko Nafarroatikere ikasle franko biltzen zen bertara.

Jose Manterola euskal zuzpertzaileezagunaren esanetan, Iturriagarenirakasle-gaitasunak goraipatu-asmoznolanahi ere, «dakien baino gehiagoere irakasten omen du». Eta hori gutxibailitzan, «besteek hiru urtetanirakasten duten latina, honek biurtetan» irakatsi ahal omen zuen,zehazten du mirespenez.

Irakasle eta pedagogo onarenentzute hau guzti bermatzen dute,eraberean, Gipuzkoako Aldundiakirakaskuntza gaietan eskatu zizkionlan eta aholkuek.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

GERRAREN TRISKANTZAK (1833-1839)Karlistadako ankerkeriak izugarriak izan ziren, bi aldeetan.Gudu zuzen-garbiaren ondoan, baita itxuragabeko gorrotozkohilketak ere: garaituak eta preso-hartuak garbitu egin zireninoiz. Izugarrikeria haietatik ihesi joan zen Iturriaga.Marrazkian, hilketa hauetako bat (kristindarren marrazkia,1835-1841).

EUSKAL HERRITIK EUSKAL HERRIRAHegoaldetik Iparraldera ihes egin behar izan zuen Iturriagak.Vivien-en koadro honek, Donibane-Lohizunetik XIX. mendeanageri zen Hegoaldea erakusten digu, Iturriagak erehalabeharrez urrundik begiratu behar izan zuen hegoalde hori.

Page 9: BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako baimena kentzeko ezezik erbesteratzeko ere. Garai hartan Euskal Herria zatikaturik

9

EUSKARA, ESK OLARA

Sarako Joannes Etxeberri izan zenXVIII. mendean latina -garai hartangoi-jakiteetarako nahitaezkoa zena-euskararen bidez ere ikas zitekeelaaurrikusi eta aldarrikatu zuen idazlea.

Bide beretsutik abiatu zen Iturriagaere. Argi eta garbi ikusi zen edozeinhizkuntzaren etorkizuna idatzizkobideetan zetzala. Eskola-hizkuntza ezizatetik zetorkion, besteak beste, ajeaeuskarari. Eta eskolarik gabekoeuskaldun gisa zekusan bere burua;eta herri osoa zen euskaraz ikasigabea, akaburako.

1830ean, Gipuzkoako BatzarNagusiek Arrasaten egindako bileran,Euskararen iraupen eta Illustraziorako

batzorde bat sortzen delarik, gaihorretaz «memoria» bat prestatzekoeskatzen diote Iturriagari. Bai egin erehonek.

Geuk, euskaldunok, euskararekikodugun jokabide makurra eta zabarrasalatzen du Iturriagak inolako lotsarikgabe:

—Alde batetik, apologistak—Garibai, Etxabe, Poza, Larramendi...—euskararen antzinatasuna etaedertasuna goraipatzen ari diraetengabe. Erdaraz, noski.

—Bestetik, berriz, eskoletan ez dugubatere lantzen. Galtzen ari da, geureerruz.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BERGARAKO MINTEGIA Iturriagaren eta beronen inguruko lagun kezkatuen artean (Berroeta,

Lasala, Iztueta, etab.), aurreko belaunaldietako, «Zalduntxoen»nahiak sumatzen dira. Junten dekretuaurreko elkarrizketa haietan

(1830), adibidez, ohartuki gogoratzen da Euskal HerriarenLagunartea indarberritu-premia, herriaren beraren berrikuntzarako

ere. Iturriagaren «Memoria» ere arrasto beretik zihoan, beraz, garaibateko Bergarako Mintegiko irakas-grinari segida emanez.

J.I. IZTUETA (1767-1845)Hamarkada baten aldea izanik ere, lztueta eta Iturriaga aro berekogizonak ditugu. Eta elkarren lagun minak izan ziren, gainera. Etadatu jakingarri bat: lztueta izan zen, nonbait (eskolakoeskarmentuaz gain), Iturriaga euskaraz idaztera buitzatu zuena.Argazkian, lztuetari Donostian eskainitako oroigarria.

Page 10: BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako baimena kentzeko ezezik erbesteratzeko ere. Garai hartan Euskal Herria zatikaturik

10

«LANGILE» IKASTOLA (Hernani)Iturriagak urte gutxi batzutan mantendu ahal izan zuen, zutiketa irekita, bere eskola. Mende t'erdi geroago haren herritarrekbizirik eta indartsu zaintzen dute «Langile» Ikastola hau.

Nabaria da kontraesana. Horrela,alegia ezagun hartan belea gelditu zenbezala aurki gintezke laster batetan:harro-harro baina gaztarik gabe. Zeraxola zaigu, baina, gure hizkuntzalaudorioz eta lausenguz betetzea,handitasunean puztu-puztutzea,euskaraz ez irakurtzen eta ez idazteneta are gutxiago esaldiak elkarri lotzenez badakigu? Konponbiderik gabekoheriotz bidean doa horrela.

Lehen mailako eskoletatik jasaten dueuskarak erasorik bortitzena.Haurrekin erabiltzen diren sistemaantipedagogikoak salatzen dituIturriagak. Erdara ikas dezaten

euskara galerazi eta gorrotaraztea dasistema horren adierazpenik larriena.Alderantzizko bidea da, juxtuan, erabilibeharrekoa: euskaraz irakurtzen etaidazten irakatsi lehenik. Gero errazagoikasiko du erdaraz ere gauza beraegiten.

«Orain dala saspi urtehumechoaquin dempora iragotcennubenean esagutu nuben cereraquería andia eguiten zan emengoescoletan erderas gaiztiai iracurtceneracustearequin, izanic milla bidererrasago eusqueraz icastea etaeracustea» dio Iztuetari egindakoeskutitz batean.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ETXEBERRI SARAKOA (1668-1749)Eskokoletako irakaskizunak euskaraz eman litezkeela, etabehar direla, Iturriagaren aurretik defendatu zuenetako izeniksonatuena Etxeberri Sarakoa dugu. Areago oraindik: Irakas-lanetarako (kasu honetan, latina irakasteko) idatzi ere eginzuen. Hona, latina ikasteko euskarazko gramatika hau.

Page 11: BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako baimena kentzeko ezezik erbesteratzeko ere. Garai hartan Euskal Herria zatikaturik

11

J.B. ERRO (1773-1854)Garai bateko euskararen apologisten ildoa galdu gabe(Poza, Etxabe, etab.) eta hurbilagokoen (Larramendi,Astarloa), epigono bezala, XIX. mendean ez zen falta izanErro bezalako hizkuntzaren defendatzailerik. Erro, gainera,gizon politikoa izan zen («del Consejo de S.M.», esaten daJunten Agirietan), eta beronen erreguz sortu zen ArrasatenEuskara-Batzordea (1830).

GARAIKO SEME

Bere garaiko seme izaki, ez du usteerdara euskararen etsai denik edo izandaitekeenik. Bata besterako zubi izandadin pedagogia egokia erabiltzearenaldekoa da. Euskaratik erdarara,ezagunetik ezezagunera, hizkuntzabiak ikasi eta landuz.

Zubi-langintza dagokio euskarari.Era horretara euskara gaztelaniarenzerbitzupean jartzen du, noski. Bainaez litzateke bidezko gure aldetik XXI.mendearen ateetako eztena etaikusmira erabiltzea Iturriagajuzkatzerakoan. Egilea bereingurugiroan ulertu behar da,garaiaren eta lekuaren mugapenezahaztu gabe. Gisa da aitortzea,horretara, egungo euskararen egoerasoziolinguistikoa eta sasoi hartakoa—jakin dezagun, esate baterako,Gipuzkoan %l00ek zekielaeuskaraz—ez direla berdinak, egoerasoziopolitikoa ere kolore eta tenoreberdinekoa ez den bezalaxe.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 12: BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako baimena kentzeko ezezik erbesteratzeko ere. Garai hartan Euskal Herria zatikaturik

12

Gaur egun gauzak larriagotu eginzaizkigu. Erdarak ezertarako oztoporikez duen bitartean, euskara elbarridugu, larri gara... Ez genuke dudarikegin behar horrelako larritasunen batsomatuko zutela garai hartakoeuskaltzale saiatuek ere euskaralurraldez atzeraka nabarmenak jasatenari zela ikustean. Araban galeranagusia XVIII. mendekoa da; Iturriagakoso gertu duen Nafarroan, berriz,XIX.ekoa.

Larridura horrek sortuko du,bestalde, eraginik. Euskararen aldekoberpizkundea sortzear dagoela erebaiezta dezakegu. Iturriaga, Iztueta,J.P. Ulibarri, L. Astigarraga eta abarrenahaleginen ondorioz, euskara prestijiosoziala irabazten hasiko da etaerakunde publikoetan kezkanabarmenak bizkortzen,mendebukaerako euskal mugimendusendoaren atari gisa.

Haien haziaren emaitzak dira,dudarik gabe, mendearen azkenaldeko pizkundeak berekin dituenekintzak eta pertsonalitateak: Lore-Jokoak, S. Arana, A. Kanpion, Abadia,etab.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

IDAZLANAKIturriagaren idazlanak ez dira ugariak eta testu-masahandikoak, baina euskaltzaleei abiabide berriak proposatzenzizkieten, euskal pedagogiari tresna erabilgarriak eta baliodidaktiko hobekoak aurkeztuz.

Page 13: BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako baimena kentzeko ezezik erbesteratzeko ere. Garai hartan Euskal Herria zatikaturik

13

IDAZLANAK

Hizpidea jarri baino gehiago eginzuen Iturriagak: kontsekuente izan. Ezda teoria politak bota eta lasaigelditzen direnetakoa, Bistakoa zenasmo pedagogiko horiek praktikaraeramateko tresnak behar zirela, hauda, irakurgaiak. Bada, horiek ere,aurreraxeago ikusi ahal izango dugunbezala, emango dizkigu Iturriagak.

Ez da ondare literario zabala utzidigun autorea, egia esan. Hiru liburuondu zituen. Erbestean garatu etaumotutako lanak dira bereak, ziur aski;eta Iparraldetik etxeratu zeneanargitara emandakoak. Berandu,horregatik, 63 urte izango bait zituenhonez gero.

Kritikari bat baino gehiago da kexuIturriagari eginiko iruzurrez. Izan ere,eta zenbat bider gure artean!, klasikobati dagokion zoria eta patua izan ditu,zoritxarrez, honek ere. Alegia, izenaeta omena zeru altuetaraino jasoakdauzkan bitartean, obrak bakankibaino ez dira irakurtzen. Horra gurearteko betiko kontraesana!.

Idatziriko hiru liburuen helburubakarra irakaskuntza izanik ere,badago alderik horien artean, berehalaikusiko dugunez.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ALEGIAKXIX.eko Euskal Herrian literatur genero honi erabilgarritasunzabalagoa aurkitu zitzaion, eskolagintzak gora egin zuenheinean. Iturriagak gogoz heldu zion literatur alor horri, eta iaberrehun orrialdeko liburuxka txukuna eman zuen argitara:Fábulas (1842). Ondoko edizioetan argitalpen irudiztatuak ereegin dira. Aurreko mendeko Samaniegok (erdaraz), edogertuagoko M. Zabalak nahiz XX.ean Oxobik (euskaraz)moldaturikoen artean lekutu behar da Iturriagaren ahaleginliterario hau.

Page 14: BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako baimena kentzeko ezezik erbesteratzeko ere. Garai hartan Euskal Herria zatikaturik

14

ESKOLARAK OAK

—Arte de aprender a hablar lalengua Castellana para el uso de lasescuelas de primeras letras deGuipúzcoa (1841) du bere lehenliburua. Izenburu luzea, honetan eregaraiko ohiturari jarraiki. Euskaratikabiatu behar da erdarara; horixe dabidea. Menperatzen den euskaratikikasleei ezezagun zaien erdarara.Astakeria handia iruditzen zaio,euskara menperatu gabe, irakurtzeneta idazten ikasi gabe, erdararekinhastea.

—Diálogos Basco-castellanos paralas escuelas de primeras letras deGuipúzcoa (1842) da bigarrena.Aurrekoaren osagarri atera zuen hau.Elkarrizketak, parez pare, bi zutabetanzetozen —euskaraz batean,gaztelaniaz bestean— horrela ikasleaerrazago ohar zitekeelako euskal etaerdal morfología eta joskerarenberezitasunez.

Geroago L.L. Bonaparte Printzeak,gipuzkeraz datozen elkarrizketa hauekbeste hiru euskalki literarioetaraegokitu zituen —bizkaierara (Uriarte),lapurterara (Duvoisin) eta zubererara(Intxauspe)—, eta baita frantseseraitzuli ere.

Liburu hau Jolasak izenez ezagutuizan da euskaraz, Diálogos direlakohoriei liburuan bertan Jolas deitzenzaielako. Darabilen gaiatiklaborantzako liburu txiki bat dirudi;Basilio irakaslearen eta Antonioikaslearen arteko elkarrizketezosaturiko liburutto bat.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 15: BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako baimena kentzeko ezezik erbesteratzeko ere. Garai hartan Euskal Herria zatikaturik

15

IPUINAK

Euskaraz Ipuiak izenarekin ezagutuizan dena da hirugarren liburua:Fábulas y otras composiciones enverso bascongado, dialectoguipuzcoano, con un diccionariovasco-castellano de las voces que sondiferentes en los diversos dialectos.Bigarrena argitara zen urte bereankaleratu zen hau ere, 1842an. Besteakez bezala, hau bertsoz dator.

Bi lehenek, berezikiirakaskuntzarako liburuak direlako edo,eman ez zioten ospea emango dioegileari hirugarren honek. Benetakobirsortze-lana egin zuen liburuhonekin, zeren, itzultzen ari delarikere, bere baitatik ari dela bait dirudi.Itzulpen lanak ez dio, antza, inolakonekerik eta itomenik sortzen. Lasai etaederto daki borobiltzen bere ekina.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Euskaldunok oso maite dugun munduada alegiarena. Gaztelaniaz idatzi zuenSamaniego ospetsua bera ere arabarradugu, eta bere Fábulas en versocastellano (1781) Bergarako Mintegikoenerabilerarako egin zituen. XIX. mendehonetan, bestalde, loraketa nabarmenaageriko da Euskal Herriaren luze-zabalean. Iparraldean, besteren artean,Archu, Goyetche, Adema, Oxobi, etab.dauzkagu; Hegoaldean, berriz, M. Zabala,Mogeldarrak, Iturriaga, etab.

Fabula edo alegian eraikitzen denfikzioan komunzki animaliak agertzendira, eta irakaspen gisa ondorioztatzenden lekzioa du helburu. Alegiak, beti ere,satira eta pedagogia —ez alferrikIturriagarekin— ditu elementu nagusi, etagure autoreak badaki zukua ateratzen.«Esnesaltzallea»rena omen da borobilenaeta ongien burutua.

Goimailako ageri da, horretara, Iturriagabere berrogeitamabost alegia horietan.Gatza eta biperra soberan dute.Samaniegoren alegietatik itzulitakoak diranagusiki, eta Virgilo latindarrarenlehenengo eta hirugarren eglogak ere bai.

Page 16: BIZITZA GOGATSUA IZEN-DEITUREN AUZIA · 2009-08-19 · aski izan zen, dirudienez, irakaskuntzarako baimena kentzeko ezezik erbesteratzeko ere. Garai hartan Euskal Herria zatikaturik

16

SAN IGNAZIOREN MAR TXA

Iturriagari eskaintzen diogun lantxohau ezin dugu bukatu, hala ere, apikabere lanik ezagunena dena aipatugabe.

«San Ignazioren Martxa» esandaezagutzen den eliz kanta berak eginada. Guipuzkoako —eta duela gutxi arteBizkaiko ere bai— patroi handiarenereserkia erdaraz kantatzen omen zeneta horrexegatik jarri omen zueneuskaraz aitortzen dio gutun bateanIztuetari.

«Ignazio, gure patroi andia, Jesusen konpañia, fundatu eta dezu armatu...»

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

SAN IGNAZIOREN MARTXAGure egunetararte iritsi diren kanta honen hitzak Iturriagak jarrizizkionak dira. Geroztik eman zaizkion itxuraketa garbiagoekere ezin izan dute galerazi letra zaharragoaren oihartzuna.