SEINALE ELEBIDUN MAITAGARRIAK - euskaltzaindia.eus · Dirudienez musi, - ka eskolakoek kamisetak...

7
• ostiraia 2001 eko urtarrilaren 19a Egunkaria Gehigairri honetan # Lesaka «Beti Gazte elkartearen 60 urteko historia biltzen duen liburua argitaratzear da Mikel Okiñena *«Garrantzitsuena sortzeko beharra sentitzea da» SEINALE ELEBIDUN MAITAGARRIAK Administrazioan euskararen erabilera arautzen duen foru dekretua garatzeko plana aurkeztu zueñ Nafarroako G oberñua k iragari astean. Plan horrek hainbat alor jorratzen ditu, baina zalapartarik gehien sortu duena errepideetako informazio seinaleei dagokiena da. Eremu mistoko seinale guziak gaztelania hutsez jarriko dituzte. Aldaketa ez dute bat-batean eginen, baina eginen dute. Hortaz, ortografia akastun seinale elebidunei agur erran beharko diegu. TMAFATCKATCIAk katalogo ttipi bat egin du seinale maitagarri horiekin.

Transcript of SEINALE ELEBIDUN MAITAGARRIAK - euskaltzaindia.eus · Dirudienez musi, - ka eskolakoek kamisetak...

Page 1: SEINALE ELEBIDUN MAITAGARRIAK - euskaltzaindia.eus · Dirudienez musi, - ka eskolakoek kamisetak atera-tzeko asmoa dute et, a baliteke ... Kamara erosi eta komunean lehen argazkiak

• ostiraia • 2001 eko urtarrilaren 19a

Egunkaria

Gehigairri honetan #

Lesaka «Beti Gazte elkartearen 60 urteko historia biltzen duen liburua argitaratzear da

Mikel Okiñena *«Garrantzitsuena sortzeko beharra sentitzea da»

SEINALE ELEBIDUN MAITAGARRIAK

Administrazioan euskararen erabilera arautzen

duen foru dekretua garatzeko plana aurkeztu

zueñ Nafarroako G oberñua k iragari astean.

Plan horrek hainbat alor jorratzen ditu, baina

zalapartarik gehien sortu duena errepideetako

informazio seinaleei dagokiena da. Eremu

mistoko seinale guziak gaztelania hutsez

jarriko dituzte. Aldaketa ez dute bat-batean

eginen, baina eginen dute. Hortaz, ortografia

akastun seinale elebidunei agur erran beharko

diegu. TMAFATCKATCIAk katalogo ttipi bat egin

du seinale maitagarri horiekin.

Page 2: SEINALE ELEBIDUN MAITAGARRIAK - euskaltzaindia.eus · Dirudienez musi, - ka eskolakoek kamisetak atera-tzeko asmoa dute et, a baliteke ... Kamara erosi eta komunean lehen argazkiak

Lesaka•

Beti Gazte, liburu batean Argitaratzear da elkartearen 60 urteko historia

biltzen duen liburua

Bukatu berri den urtean, Lesakako Beti Gazte elkarteak 60 urte bete ditu. Aparteko ospakizunik gabe iragan da urteurrena, baina argitaratzear da

ibilbide hori guztia biltzen duen liburua. Argitalpena Aitor Arotzena kazetari lesakarrak prestatu du, euskara eta gaztelaniazko bi ediziotan.

Bakoitzak 352 orri ditu.

AZ K E N 6 0 U R T E O T A K O B I Z I M O -

duan garrantzi handia izan du Beti Gazte Elkarteak Lesa-kan. Gaur 820 bazkide dituen el-karteak arlo anitz landu ditu, nahiz eta azken urteotan futbola eta sokatira nagusitu diren. El-kartea 1940an sortu zen; gerra ostean, beraz. Lehenbiziko urra-tsak, hala ere, 1938an egin zi-tuen, Accion Catolica taldean gazteen sail bat eratu baitzen. Hortik, kirola bultzatzeko —fut-bolabatikbat—, talde sendoago

Lesakako Bet i Gazte fu tbo l ta ldearen lehen par t idako hamaikakoa, 1 9 4 0 k o a . « B E T I G A Z T E

bat eratu zen, eta Beti Gazte ize-na hartu zuen. 1940ko abuztua-ren 9an osatu zen taldea. Futbo-la ez ezik, pilota, mendia, txirrin-dularitza eta atletismoa landu zituen Beti Gaztek. Sanfermine-tako ezpata-dantzari taldeaz ere arduratzen zen. Kirola lantzea ez ezik, antzerki eta zinema emanaldiak ere ematen zituz-ten. Bitxia bada ere, zinema eta antzerki emanaldietan biltzen zen diruari esker lortu zuten fut-bol taldeakjarraitzea. Errepubli-

kako presoek egin zuten Kristo Enea futbol zelaia, eta haren gastuak eta ondotik arbitroek eta taldeak berak zituen gastuak emanaldi horietan bildutakoa-rekin ordaintzen zuten.

Ibilbide aski gorabeheratsua eduki du taldeak, hala ere. «Kul-tur arloan moteldu egin da, nahiz zenbait lehiaketa eta sari-keta antolatzen diren», argitu du Aitor Arotzenak, liburuaren egi-leak. «Orain, kirola da nagusi».

Herritarren elkartea Hasieratik herritarren elkartea izan da Beti Gazte. «Hasieran er-lijio kontuak, portaera ona eta gisakoak eskatzen ziren. Gerora baztertu zituzten kontu horiek», azaldu du Arotzenak. Hala ere, lehen, orain bezala, herritarren elkartea izan da Beti Gazte. Al-tzegabaitan hasi, Otxogorriene-an segi eta, 1994az geroztik, Es-kriboenea-Alondigan du egoi-tza. Orain bi urte 600 bazkidetik goiti zituen elkarteak. Azken bi urteotan, 820raino iritsi da ko-puru hori, eta ez bakarrik Lesa-kako bazkideekin, baita Bortzi-rietako, Doneztebeko edo Sun-

Taldeko zaleak 1948an B idasoako I. Txape lke ta i rabazi izana o s p a t z e n . « B E T I GAZTE

billako jendearekin ere. Gaur egun futbola da nagusi elkarte-an. Orain 25 urte, ordea, motel zebilen futbola. Orain, aldiz, tal-de mordoa dabil. Horrek prota-gonismoa kendu die txirrindula-ritzari —erabat ahul dago— edo atletismo eta pilota taldeei, ho-riek desagertu baitira. Azken ha-markadetan, baina, saskibaloi taldea edukitzea lortu du, baita xake ordezkariak eta arbitro tal-dea ere, eta igeriketa txapelke-tak antolatu ditu eta sokatira tal-

dea osatu du. Horrek ekarri diz-kio elkarteari lorpenik handie-nak, iaz Munduko Txapeldunak izan baitziren Holandan, Euskal Herriko eta Nafarroako hainber-tze txapel jantzi ostean. Futbo-lean ere lorpenak erdietsitakoa da, batikbat hasierako urteetan, Bidasoako Txapelketa eta Copa Fronterairabazibaitzituen. Pilo-tan ere sari franko irabazitakoa da.

—^ Jon Abril

zubian barna

B I N G E N A M A D O Z z dut ezer tamainaz txiki izatea tokatu zaionaren | H kontra, baina txiki izate horrek batzuengan sor-

' tzen dituen konplexuen beldur naiz. Izan ere, kon-plexuek bultzaturik, gizontto horiek gizateria osoa etsai ikusten dute haien gainetik.

Eta boterea eskuratzen dutenean... Kontuz!!!! Ederki asko egiten dituzte bereak. Maquiaveloren kon-

tseiiuak eta edozein tresna erabiltzeko gai dira beren hel-buruaklortzeko baliagarri baldin badira.

Agurtu berriadugun mendean ezagutu ditugu horrela-ko batzuk. Hitler eta Franco, adibidez. Beste batzuk XX. mendean jaio eta XXI.a iristear zegoeia egin dira buruza-gi: Aznar eta haren aginduetara dagoen gure paddle joka-lari trebea. Corellakoak munduratu nahi omen du nafar izaera nafarguztioi lotsaemanaraziz.

Barre egiten genuen Agur Jaunak dantzatzen zuene-

XXI.eko gizonttoa an, edota hainbat aldiz gure toponimiako izenak entzuten genizkionean. Azken garaietakoak ez dira irri egitekoak.

Bakea hitzarekin betetzen zaio ahoa eta gerra ereiten du etengabe.

Oraingoan, Europako zentzu oneko hizkuntza-arau guztiakhausten dituen dekretu baten bitartez, euskara ezabatu nahi du nafar gehienak bizi diren lurretan, nafar-euskaldun kopururik handiena duen lur eremuan, alegia. Nafar guztiak zerbitzatzen dituen administraziotik uxatu nahi du nafarron hizkuntza. Ikastolaetaeskoletakotestu-liburuak; errepideetako seinaleak; foru administrazioko agiri elebidunak; euskarari buruzko liburuak: Eusko Ikas-kuntza, Nafarroako Diputazioak duela ia mende bat sortu-riko kultur erakundea; Nafarroa Oinez; Olentzero; euskal komunikabideak... Denak molestatzen dio!!!!!

Ez du aintzat hartu Mariano Izetak merezi zuen ohorea

ere. Nafarroako botere faktikoek ez dituzte errespetatzen ez biziak ezta hilak ere. Faxismo kulturala, pentsaera ba-karra, genozidio kulturala. Horrelakoakentzun dirapubii-koki egoera baloratzerakoan. Eta ez dira ez, gehiegizko-ak, esandako horiek. Eta erruduna ez da bakarrik paddle-an jolasten aberia hartu duena eta bere partidua. Lagun-tzaileak badituzte horiek beti edozertarako prest. Ez ziren bestela horren harro eta segur ibiliko gizonttoa eta bere-ak, egiten dituzten astakeriak egin ondoren. Ergeiaren ia-guntzaematen hordabiltza - e m a n bai etatrukean ezer jaso e z - Lizarbe eta geratzen zaizkion jarraitzaileak.

Betiko leloan ari dira horiek guztiak erromatarretatik hasita.

Domuitvascones!!!! Ba ez!!! Oraindik ez, gutxienez!!!! Ez gaituzte menpe-

ratu. Are gehiago: EZ DUZUE LORTUKO.

Egunkaria ostirala, 2001 eko urtarr i laren 19a

Page 3: SEINALE ELEBIDUN MAITAGARRIAK - euskaltzaindia.eus · Dirudienez musi, - ka eskolakoek kamisetak atera-tzeko asmoa dute et, a baliteke ... Kamara erosi eta komunean lehen argazkiak

Lekunberri < Aralar Udal Musika

Eskolak 30 urte bete

ditu eta, hori dela eta,

azkenaldian hainbat

ekitaldi egin ditu.

Abenduaren 22an

Leitzako zinema

aretoa txiki geratu

zen Aralar musika

eskolak egin zuen

kontzertua ikusteko. Ara lar musika eskolak 30 ur te be te eta ha inbat ek i ta ld i anto la tu d i tu hor i ospatzeko. Hi laren bukaeran

kon t ze r t uaeg inen d u t e L e k u n b e r r i n . * M I K E L SAJZ

Musika eskolaren urteurrena

Aralar musika eskolak 30 urte bete eta hairibat ekitaldi

aritolatu ditu hori ospatzeko

KO N T Z E R T U ARRAKASTATSU

hartan denetara Leitzako eta Aresoko hemeretzi lagunek abestu zuten-Eskolako irakasle-akinstrumentalista gisa aritu zi-ren, eta emanaldian zineman bildutako jendeari ere kantatze-ko proposatu zioten eta, azke-nean, sekulako giroan igaro zen musika eskolak bere urtemuga ospatzeko antolatutako lehen emanaldian.

Eskolak Gabonetako saski bat banatu nahi izan zuen ikus-entzuleen artean, baina zenbaki sariduna ateratzen ez zenez, gonbita egin zuten baten batek abestera ateraz gero beretzat izanen zela. Neskato batek era-man zuen saskia.

Marrazki lehiaketa ere anto-latu dute, eta arrakasta izan du. Jose Jabier Irigoien musika es-kolako zuzendariak azaldu due-nez, 81 marrazki aurkeztu dituz-te denetara. Gaia musika eskola zen, eta "lanbikainak" ikusi ahal izan dira maila guztietan.

Zazpi eta hamaika urte bitar-teko egileen artean, zazpi urte-ko Errazkingo Ruben Buldainek egindako lanak jasodu sari na-

gusia: disko konpaktuak entzu-teko tresna eskuratu du. Goi-zuetako hamar urteko Jon Za-baletak lortu du bigarren saria: disko sorta. Opari bera jasoko du hirugarren postua erdietsi duen zortzi urteko Oihana Irao-la leitzarrak. Dirudienez, musi-ka eskolakoek kamisetak atera-tzeko asmoa dute, eta baliteke Oihana Iraolaren marrazkia erabiltzea horretarako.

Hamabi urtetik gorakoek ere izan dute marrazki lehiaketan

parte hartzeko aukera. Atalluko Nerea Zabalak eskuratu du sari nagusia eta Beteluko Ana Mari Saralegi sailkatu da bigarren. Azkenik, originaltasunaren sa-ria Lekunberriko Alex Bezdicek eraman du.

Kontzertua hilaren bukaeran

Aralar musika eskolak kontzer-tua eskainiko du hilaren azken igandean Lekunberriko Mitxau-senean kultur etxean. Eskolako

Lekunberriko, Larraungo, Bete-luko, Goizuetako etaUltzamako ikasleek eskainiko dute kontzer-tua eta, Irigoienek esan duenez, mota guztietako abestiak eta soinuak entzungo dira. Halaber, kontzertu horretan marrazki lehiaketako irabazleei sariak emanen dizkiete. Eta lan horiek ikusgai izanen dira Mitxausene-an, irabazleenak zein parte har-tu duten guztienak.

— E l i Belauntzaran

Xabier Larraburu

Depre

| Lehengoan hemengo periodico nar-

; dargarri batean zuzendariari bidali-

: tako eskutitz batean irakurri nuen:

; zer edo zer egin beharko zuela Uda-

; lak Takoneran biltzen diren estorni-

; no edo araba-zozoen aurka, asko di-

; rela, eta kaka asko egiten dutela bil-

; tzen direnean, eta berak ikusi duela

; lasterka edo paseatzen ari den jen-

: dearen gainean bortizki egiten dute-

; la kaka, milaka, eta zaratari buruz

; zer esan?, eta guos, guos, guos, eta

: horrela...

: Eta konturatu nintzen orain dela

; gutxi araba-zozo horiek ikusirik

; «hara beste urte bat» pentsatu nue-

: la. laz edo orain dela bi urte horrela-

; ko zutabe batean txori horiei buruz

; hitzegin nuen, txori horien garaia

; baitzen, eta dagoeneko bete da be-

: rriz ere urtearen itzulia, eta berriz

; ere hemen ditugu txori horiek Tako-

; neran lotan, nire teilatuaren ondoan

; saguzarrak lotan dauden modu be-

; rean (Xaxak gauero teila handi ho-

; rren gainera doa itxaropenez usain-

: tzera, baina ez dira udaberria arte

; aterako, gaixoa) eta Gazteluko pla-

; zan ere buztanikarak biltzen dira,

; beti bezala, negu guztietan egin ohi

; duten bezala, elkarrekin lo egitera.

; Eta pentsatzen hasia naiz ez ote du-

; dan jada nire zutabearen itzulia bi-

; tan edo beteta, nire inguruan dau-

; den gauza guztiak aipatuak, dena

; esanda. Eta neska-lagunak esaten

; dit horrelakoetan: «Zudeprezau-

: de». Hori izango da. Depre nagoela.

; Horregatik izango da kristoren kira-

; tsa hartzen diodalahiri honen hiritar

: kakatiei. Horregatikzuzendariari bi-

: dalitako egile tontolapiko horien bu-

; rutazioakjasangaitzakiruditzen

; zaizkidala. Tontolapiko horiek

; nahiago dute «Rebajasde Enero»

; direla entzunda urtearen itzuliaz

; ohartzea. Edo «es invierno en el

: Corte Ingles» entzunda. Horregatik

; izango da Gazteluko plazako zuhai-

; tzak bota nahi dituztela, eta udazke-

; naren orbela edo neguaren arrasto

; zikinak eta zaratatsuak ezabatu, ko-

; txe putaren gloriaz. Jakin dezatela

: tontolapikoek saguzar xalatari ba-

: tzuk ditudala leiho ondoan. Etor dai-

; tezela azkar eskopetarekilan. Ani-

; mo! Gutxifaltazaizuetontolapiko

; izorratuen erreinu izorratzaile den

: Iruñe hau ongi borobiltzeko. •

herri aidizkariak Edurne Elizondo

Argazkiak eta tunelak Martin Goikoetxea Goiko beratarrak 25 urte daramatza herrian argazkiak atera-tzen. Urtarrilaren bukaeran Zaragozan banatuko diren Goya sarietarako Goiko-ren argazki bat proposatu dute, eta berri-ki, gainera, lau argazki saritu dizkiote Es-painiako argazkilari profesionalen lehia-ketan. Ttipi-ttapa aldizkariak Goikori egindako elkarrizketabildu dubere azken zenbakian, eta ondokoak dira argazkila-riak errandakoak: «Argazkilari profesio-nalen lehiaketara zortzi argazki bidali ni-tuen eta lau saritu dituzte. Horietako bat

argazkilaritzako Goya sarietarako propo- • satu dute. Orain iduri du denakkoloretan izan behar duela, edo digitala, baina nik oraindik xuribeltza maite dut eta nire kontura egiten ahal ditudan lanak horrela egiten ditut. 70eko hamarkadan hasi nin-tzen. Kamara erosi eta komunean lehen argazkiak errebelatzen hasi nintzen. Gero andrea eta bion artean denda paratu ge-nuen. Toki gehienetan egoten gara eta herriaren eta eskualdearen historia bil-tzen dugu gure argazkietan».

Bestalde, Belateko tunelek ez dituztela

suhiltzaileek aholkatutako segurtasun neurriakbetetzen aipatzen du Ttipi-tta-pak azken zenbakian: «Belateko tunelak 2,9 kilometro ditu eta Almandozkoak 1,2. Ez dute larrialdietarako aterabide bakar bat ere. Kasuriklarrienean, Belateko tune-laren erdi-erdian sua gertatuko balitz, gi-dariek kilometro eta erdi egin beharko lu-kete zulotik ateratzeko. Horibai, Belaten

• 33 kamara daude eta tenperaturaren gora-beherak somatzen dituzten laser izpiak. Ur tuboa eta 59 iturri ere badaude barne-an, bai eta aparra eta estintoreak er©»r-

ostirala, 2001 eko urtarr i laren 19a E g u n k a r i a

Page 4: SEINALE ELEBIDUN MAITAGARRIAK - euskaltzaindia.eus · Dirudienez musi, - ka eskolakoek kamisetak atera-tzeko asmoa dute et, a baliteke ... Kamara erosi eta komunean lehen argazkiak

» • • • I & j f m i H M i r IIJJMT*̂ i u h i ^ w J " N ^ i i r ^ J j J «a«. « r r^

• J <mm£^ "tmrn

Eremu mistoko seirialeak gaztelaniaz soilik paratuko dituzte

aurrerantzean, azken urteotan egin duten bezalaxe

Nafarroako Gobernuak aurkeztu berri duen planari jarraiki, eremu mistoan

erabiliko dituzten errepide seinale, argitalpen, iragarki, inprimaki eta zigilu

guzietatik desagertu egingo da euskara. Seinaleenak sortu du zalapartarik

handiena, seinale elebidunen aldatzea «berehala» eginen zutela erraten baitzuen

planaren testuak. Seinale horiek katalogo ttiki batean gorde nahi izan ditu

NAFARKARIAk, gure errepideetatik desagertu aitzin.

Eremu mistoko udalerriak

1 Abartzuza 11 Burgi 21 Gares 31 Jaurrieta 41 Orotz-Betelu 2 Antsoain 12 Burlata 22 Garde 32 Lezaun 42 Sartze 3 Agoitz 13 Deierri 23 Gesalatz 33 Lizoain 43 Txulapain 4 Artze 14 Eguesibar 24 Goñi 34 Lizarra 44 Uharte 5 Atetz 15 Erronkari 25 Gorza 35 Odieta 45 Urzainki 6 Atarrabia 16 Espartza 26 Iruñea 36 Olaibar 46 Uztarrotze 7 Barañain 17 Etxarri 27 Itza 37 Oltza 47 Zabaltza 8 Berriozar 18 Etxauri 28 Itzaltzu 38 Ollo 48 Ziritza 9 Bidankoze 19 Ezkabarte 29 Izaba 39 Orontze 49 Zizur

10 Bidaurreta 20 Ezkaroze 30 Jaitz 40 Otsagi

PLANAREN TESTUAK ARGI ETA GARBI ERRATEN DU

seinaleak «berehala» aldatu behar direla. Go-bernuak, baina, atzera egin du sorturiko iskanbila ikusita, seinale elebidun guziak aldatzeak dirutza kostatuko bailuke. Herri Lan kontseilari Jose Ig-nacio Palaciosek adierazi zuen gutika eginen zela aldaketa, seinaleakzaharkitzen edo hondatzenjo-an ahala. «Ele bitan jartzeko izan zuten lastertasu-na ez dugu guk izanen», erran zuen Palaciosek.

«Lastertasun» handirik ez zuten izan, ordea. Iruñerrian seinale elebidunak paratu zituzten, baina ez hortik kanpoko eremuetan, ez Estelle-rrian, ezta Zaraitzun edota Erronkarin ere.

Lizarran, Abartzuzan edo Deierrin dena dago gaztelaniaz. Zaraitzun eta Erronkari ibarrean, he-rrietako sarreran paratzen dituzten seinale guziak

gaztelaniaz daude soilik. Ezkaroze eta Izabako Udalek duela hiru bat urte onartu zuten herriko izendapen bikoitza. Eta Herri Lan Departamen-tuari eskatu zioten seinaleak aldatzeko. Baina ka-surik ez. Beste herri batzuek eskaera bera egin du-te. Kasurik ez. Hori ikusirik, Pirinioetako Partzuer-goak duela zenbait urte seinale horiak jarri zituen herrietako bi izenekin. Eta UPN Nafarroako Go-bernuan dagoenetik, Iruñerrian paratu dituzten seinale gehienak ere gaztelania hutsean dira. Pam-plona-Iruña bezalako binomioak besterik ez dituz-te mantentzen. Hortaz, euskara eremu mistotik desagertarazteko planak, larria izanagatik ere, da-goeneko egiten zutena besterik ez du arautu.

—s» Asier Azpilikueta

Egunkaria ost i ra la, 2 0 0 1 eko ur tar r i la ren 19a

Zenbait herriren desagert UPNren Gobernuaren piana betez gero, lehenago edo geroago, rçpi-

deetako seinaleetatik ez ezik, errealitatetik ere desagertuko dira.|zte-

laniazkoaren euskai ordaina Mutiloabeiti dugu. Baina seinaleetai ageri

da. Berez, Mutiloa Bethi izenekorik ez dago, baina Gobernuak bete-

tzen badu, betiko desagertuko zaigu.

Zentrora joateko? Erdi aldea, iribarnea, hiri barnea eta hiribamea. lruñea hiriko erdiaiza-

nez gero, lau aidaera horiek aurkituko ditugu. laurek leku bera seiHan-

txe ikusiko dugu Udalak bertan paraturiko kartel guziak ele bietane,

baina? Kartelek elebidunak izan behar dutela agintzen dute Iruñeikara-

ren ordenantzek, eta halaxe dira. Baina argi dago iruñearen seinaloehar

bezain ona eta kartel gehiagojarri behardirela. UPNren Udala atzeinali-

zazio plana gauzatzea, Gobernuaren dekretuak bertan eraginik otse.

Baita ugaldeak ere Euskara eremu mistoko seinaletatik desagertarazteko GobernuamMe

seinaleei eragiten die, batez ere. Baina errepideetan besteiako inftak

daude; haia nola, geografia kontuen berri ematen digutenak. Koiflde-

en izenek ere gaztelania hutsean agertu beharko. Ultzama ibaia AMtik

igarotzen da. Arren «t» gabeko Uizama rio eta ibaia da. Atarrabiaiitz

hori sinboio batekin ordezkatu eta euskal grafiaren «t» honekin i#m a -

Zein aldatuko dute?.

Desagertzear Herri Lan Departamentuko buru Jose Ignacio Paiaciosek iragan astean gogorarazi

zuenez, «seinale guziek iraupen zehatz bat dute eta, denboraren poderioz, aldatuz

joan behar dira». Haia, ezerk edo inork eragozten ez badu, irudiko bi seinaieak bilte-

gira eramango dituzte laster. Olatz herriko sarreran daude biak, zahanak dira, okertu-

rik daude, porlanetik ateratzear. Baina ahal duten moduan iraunen dute hor, zutik;

Eta honekinzer? Nafanoako Gobemuaren piana nola gauzatuko duten jakitea ez da erraza. Adibidez,

zer eginen dute ondoko irudian ageri den seinale horrekin? Uharte ondoan dagoen

bidegurutze aniskutsu baten berri ematen du, bost hizkuntzatan (gaztelaniaz, euska-

raz, ingelesez, frantsesez eta alemanieraz). Demagun, auto batek istripua duela eta

seinalea botatzen duela. Paratuko duten seinaie berrian, ezabatuko ote dute euska-

razko Kontuz hori? Euskarazkoa kendu eta Attention edo Achtung horiek mantendu-

ko dituzte?

Bitoriara joateko, eskuinetik Eremu mistoko seinaleak gazteianiaz soilik idatziko dituzte hemendik aunera. Horixe

dio behintzat Gobernuaren planak. Zehatzagoa iitzateke erratea hemendik aurrera

gaztelaniazko grafiaz soilik idatziko dituztela. izan ere, euskarazko izenak ezabatuko

balituzte, kartelak hutsik agertuko lirateke anitzetan -maiz euskaraz soiiik agertzen

direiako idatzita-. Nolanahi ere, zaila da sinestea Pamplona-ren ondotik lruña kendu-

ko duteia, San Sebastian-en ondotik Donostia, Bilbaoren ondotik Bilbo edo bertzeia-

koan, Vitoria-ren ondotik Gazteiz. Gazteiz!?

Kiafarkaria

• A R G A Z K I A K : M I K E L S A I Z

Azken urteotako joera Eremu mistoan azken urteetan jarri dituzten seinaleak gaztefania hutsean dira. Bada

salbuespenik, lruñeari buruzko infermazioa ele biz jarri dute azken karteietan. Baina

beste herri guzien izenak eta horien gaineko informazioa, gaztelaniaz edo gaztela-

niazko grafiarekin (Ansoain - casco antiguo, esate baterako). Haiaber, enan dezagun

Nafarroa osoko karteietan beti agertzen dela Francia, eta inoiz Frantzia. irudian ageri

den seinalea Iruñeko iparraldeko ingurabidean da, eta dueia pare bat hilabete paratu

zuten.

Noraezean Errotxapea ala Arrotxapea. iruñea ala Iruña. Toki izenak euskal grafiaz idazteko

orduan, batzuetan, irizpide edo janaitasun falta sumatzen da. Horren gibelean eus-

kararen beraren normalizazio eza dago, beharbadarbaina baita zenbaitzuen axolaga-

bekeria ere. iruñeko auzoaren izen egokia Anotxapea da, baina herritarrek, batez ere,

Errotxapea darabilte. lruñea da Euskaltzaindiak egokitzat jo zuen aldaera, baina Uda-

lak iruña'ofizialdu zuen. Nafarroako Gobernuak Pamplona eta Rochapea idatziz kon-

ponduko du nahasmena.

Testurik luzeena Zenbait kamioik eta autobusek iruñean aparkatzea debekaturik dutela ohartarazten

duten seinaleak daude hiriko sarreretan. Ziurrenik, eremu mistoan aurki daitekeen

euskarazko testurik luzeena da.; eta, kasu!, ez du ortografia akatsik. Antzeko beste

seinaie motzago batean, ordea, honakoa dio: «Hiri barnetik debekaturik, 2 eje baino

gehiagoko eta articulatuak diren ibilgailuak»r

ost i ra la , 2 0 0 1 eko ur tar r i la ren 19a Egunkaria

Page 5: SEINALE ELEBIDUN MAITAGARRIAK - euskaltzaindia.eus · Dirudienez musi, - ka eskolakoek kamisetak atera-tzeko asmoa dute et, a baliteke ... Kamara erosi eta komunean lehen argazkiak

Jafarkaria

K1 a s i k o b i t x i • a r r o ri t k I a s i k o

Joxemie l B idador

Zakarias Lekunberri toreatzaile bizkaitarra

Ez dira gutxi historian zehar Euskal Herriak eman dituen toreatzaileak, dena dela, Zakarias Lekunberri bezalako

toreatzaile xelebreak gutxi izan dira gurean: marinel bipila, toreatzaile ausarta eta euskaldun zintzoa.

OS

Zakarias Lekunberri Sagas-tume Busturia aldeko Mu-

ruetan jaio zen, 1887koazaroa-ren 5ean. Gazte zela kresala urrinak erakarririk itsasoratu zen marinel. Mundaka izeneko ontzian lehenbizi eta Nemrode n geroago, hamaika harat-hunat egina zen Lekunberri, bereziki Galdakaotik Sevillara dinamita garraiatzen. Sevillara joan zen batean zezenketa kurios baten ikustea egokitu zitzaion. Segur izeneko aberats mexikarrak eta Algecirasko Morenitok elkarre-kin eginiko zezenketa hain zu-zen ere. Ikuskizun aztigarri harkzeharo kitzikaturik, geroz-tik toreatzea baizik ez zuen izan buruan Lekunberrik, eta hortaz, ametsei ezin gehiago eutsiz, Andaluziara joan zen beste ba-tean, itsasontzitik eskapi egi-nik, han geratu zen bizkaitarra torerogai.

Lanbide berria Luis Riosen zezentegian topatu zuen, zezentzain, toreatzearen sekre-tuak ikasten zituen bitartean, kapeaz kapea joaki. Beharreko ikasketak eginak zituela iritzi-rik, Bizkaira itzuli zen, eta estreinako zekorketa Indau-txun egin zuen, 1909kourria-ren 24an. Jendaurrean eginiko lehenbiziko agerraldi hura ain-tzagarria izan zen. Hil behar zuen lehenengo zekorrak hiru zaldi kalitu zituen, eta Lekun-berri bera ere airean bota zuen zilipurdika hiltzera abiatu zenean; belarri bat irabazi zuen baina. Dena den, zekorketak iraun zuen bitartean gero eta indartsuago botatako eraun-tsiak bertan behera geldiarazi zuen ikuskizuna. Ordutik aitzi-na, Lekunberrik eginiko zekor-ketak asko izan ziren, eta esate baterako 1911 n hogeita hamar bat alditan toreatu zuen. Ala-baina, zetozen urteetan gero eta urriagotan kontratatu zuten, eta 1918an Irunen, Donostian eta Bilbon bakarrik

toreatu ostean, tximaia moztu zuen zezenen aurrean torea-tzeko alternatiba hartzeke. Itsasora itzuli zen orduan. 36ko gerratean faxisten aldean lerratu zen. Ez zuen eragozpen handirik bada faxistei armak eta soldaduak batetik bestera bere itsasontzian eramateko. Behin gudaldia amaiturik, Queipo de Llanok kondekoratu zuen. Zenbait urte geroxeago, Garcia Vilariño berriz ere kon-dekoratu zuen, bere izen bera zeraman itsasontzia pilotatzen zuenean.

Urteetan sarturik, eta gazte zeneko txaloakberrentzun nahirik, sorterrian toreatu zuen hartzara 1949an, bertako kate-kesiarentzako zein udal pilota-lekuarentzako dirua ateratzea-rren. Egun hartan Bizkaiko apezpikua bera ere bertaratu

zen, eta ohi

zuen legez, euskaraz eskaini zuen zekorra: «Erriagaitik eta bertoko emakume galant guz-tiak gaitik». Zekorrakhartu eta saihets pare bat hautsi zizkion muruetarrari. Huraxe bere az-ken aldia zatekeen zekorren aurrean jartzen zela. Urte zen-baitgeroago, 1960koabuz-tuan, Kanarietatik Pedro de Val-divia bere azken itsasontzian Bilbora bueltan zetorrela zendu zen, bihotzekoak jota.

Zakariasen pasadizo xele-breenetakoa Nafarroan gertatu zen. Corellako neska batekin maitemindu zen, alabaina ha-ren gurasoei ez zitzaien sobera laket haien alaba toreatzaile batekin elkartzea, eta harrema-na zailtze aldera, Cintruenigora eraman zuten. Huraxe Lekun-berrirentzako nahikoa zailtasu-na gertatu ez zenez, neska Za-ragozako lekaidetxe batera eraman zuten. Halarik ere, eta Bartzelonan zekorketa zuela profitatuz, toreatzaile bizkaita-rrakbere maiteari egin zion bi-sita erromesez jantzirik. Ateko moja azkarrak, jakinaren gaine-an egonda, komentuan sartzea debekatu zion, eta ikusirik Le-kunberri tematzen zela Guar-dia Zibilari abisua emanen zio-lako mehatxuarekin izutu zuen. Zenbait urte geroxeago, alabai-na, Teresarekin ezkondu zen, bere itsasontzi bati izena ema-

nen zionarekin hain zuzen ere. Kasualki, itsasontzi hura hondora joan zitzaion Lekunberriri.

Lekunberriz esan diren aunitzetatik ausaz Unamu-nok esana dateke Murueta-koa hobekien definitzen duena, edo behinikbehin guri gehien gustatzen zai-guna: «E1 gran busturiano Lecumberri, que segun lo que me han explicado, pues yo no lo he visto tore-ar, torea en vascuence, sin traducir».

Erne ibili beharra dago merkealdian. • MIKEL SAIZ

Beherapenakgora

Gogorra da, gero, aldapa.

Egunak mozten dira, hi-labeteak, berriz, bide luzea du aurretik. Lehenbailehen iritsi nahi dute. Karriketan jende ugari dabil korrika eta presa-ka, arnasestuka. Trafiko gehiago sumatzen da azken egunotan Iruñean. Bigarren Zabalgunean eta Alde Zaha-rraren inguruan pilatzen dira auto gehienak. Hasiak dira negualdiko beherapenak gu-rean.

Iratxe kontsumitzaileen el-karteko kide Mikel Bezunar-tearen ustez, «Gabonetan be-zalaxe, jendea erotu egiten da orain, eta erosteko gosea piz-ten zaio». Carlos III etorbide-anjende ilarakikus daitezke hainbat dendaren atarietan. Behin barrura sartuta, beha-rrezkoa etabehar ez dena itsu-itsuan erosten da sasoi honetan. Toki gehienetan be-zala, hemen ere arrakasta itzela lortu du merkealdiak. Hala ere, elkarteko kidearen aburuz, «begiratuagoak gara Iruñean, gehiago errepara-tzen diogu erosten dugunari».

Dena dela, saltzaileek legez kanpoko hainbat trikimailu erabiltzen dituzte gu zorabia-tzeko. «Iruñeko makina bat dendatan, merkatuta dagoen arropa merkatu gabekoarekin nahasian paratzen dute. Iru-zur larriagorik ere bada: zen-baitek merkealdirako espres-ki eginiko arropa saltzen du berriabalitzbezala. Sarritan etiketan agertzen diren sal-neurri zaharrak ez dira bene-takoak. Beraz, prezio berria-

ren eta aurrekoaren arteko al-dea ez da hain handia». Hori gutxi balitz bezala, ordaintze-rakoan leku askotan ez dute diru-txartelikonartzen, eta erositakoa itzultzerik ez dago. Zer nahi ote dugu prezio ho-rretañ? Zer nahi ote dugu diru horren truke?

Gauzakhorrela, prezioek beherajotzen duten erabere-an kalitatea ere eskasagoa izaten da. Bezunartearen esa-netan, «erreklamazio asko egiten dira, Nafarroan aspal-ditik oso zabalduta dagoen ohitura da; ongi ezagutzen di-tugu, oro har, gure eskubide-ak». Nafarroako Gobernua-ren ardura beherapenen afera honetan legea betearaztea da. Gure lagunaren iritziz, «Administrazioak axolagabe jokatzen du; baliabiderik ez izatearen aitzakian, ez dute benetako jarraipen eta ikus-karitza lana egiten. Gomen-dio sinple zenbait ematera mugatzen dira».

Martxoaren 7a arte iraunen duen neguko merkealdian sal-mentakhirukoiztu egiten dira, batikbat arropa eta etxeko tresna elektrikoen sektorean. Begiak eme izanez gero, «erosketak egiteko une egokia da, batez beste %2 5 j aisten baitira prezioak», kontsumi-tzaileen ordezkariaren datuen arabera. Bilatu, alderatu eta hobea den zerbait aurkituz ge-ro, erosi, atzetik datorrenak aurrea hartu baino lehen. Ez baduzu aukerarik orain, uda-ko merkealdia San Fermin besten ondoren hasiko da.

s Motxorrosolo

A b a n g o a r d i a "1 I autsa harrotu beharrean, hautsez mukuru abangoar-I I dia. Inoiz eginkizun horren jabe izari zena pleguak ditu bereganatu. Erraldoiak hagitz gutxitan du arintasunaren bertutea. Larre motzekoek elikatu behar al dute hainbat ate-ren gakoa izan behar zena?

Egunkaria ost i rala, 2001 eko urtarr i laren 12a

Page 6: SEINALE ELEBIDUN MAITAGARRIAK - euskaltzaindia.eus · Dirudienez musi, - ka eskolakoek kamisetak atera-tzeko asmoa dute et, a baliteke ... Kamara erosi eta komunean lehen argazkiak

' i i l k i l O k Ifam ESKULTOREA

l l i l .4 £ 4 l l

P C H i i T l f i ^ y - U J M S a y s f i r i

Hogeita zazpi urteko etxalekuar honek

Cadizko Fernando Ouiñones lehiaketako

lehenengo saria irabazi zuen, eskultura sailean,

joan den hilabetean. Parte hartzen zuen

bigarren aldia zen, eta 150.000 pezetako

saria eskuratu zuen.

Pastora tumbada izeneko es-kultura prestatzen topatu

dugu eskultorea, Etxalekuko etxe atarian bertan. Horixe da, hain zuzen ere, hurrengo lehia-ketan aurkeztuko duen lana.

• Fernando Quiñones lehia-ketan parte hartzen duzun bigarren urtea da, eta le-hendabiziko saria eraman duzu; izugarria, ezta? Sariak irabaztea zorte hutsa

da: eskultura egokia aurkeztea, lehiaketa egokian, eta epaile egokiekin. Oso zaila da eskultu-ra txar bat egitea. Ñik, erakus-ketabat ikustera joaten naize-nean, nahiz eta niri ez gustatu, badakit zerbait ona ala txarra den, eta hori denekja-kin beharko lukete. • Nondik eta nola

hartzen di tuzu zure lanak egite-ko ideiak? Batzuetan bat-ba-

tean etortzen zaizkit, baina geh'ienetan te-lebistan berriren bat ikusi eta zerbait buru-ratzen zait; gero pen-tsatu behar dut nola adierazi nik nahi du-dana eskultura polit baten bitartez. • Zure lan askotan

kritika ironikoa eg i ten d iezu au-rrerapenari eta teknika berriei . Hori al da gehien kezkatzen zai-tuen gaia? Kezkatzen nau, bai.

Egun jende guztiak dauka sakelako tele-fonoa, Internet... eta denok sartzen gaituz-

te gurpil horretan, diktadura be-zalakoa da, mundu hau ekolo-gistek gobernatu beharko luke-te. Orain ere behi eroekin dago-en arazoa ez da tontakeria. Orain hori da, baina atzetik eto-rriko dabeste zerbait. Lehenhe-mengo jendeak hogei behirekin aski zuen. Orain gutxienez 100 izan behar dituzu. Produkzio handiagoa, presio handiagoa, estres handiagoa... bizitza txa-rra da.

• Zeure burua art is tatzat hartzen duzu? Ez. Garrantzitsuena sortzeko

beharra sentitzea da. Nik gauza asko egin ditzaket, eta hor ikus-ten dira, baina ez nuke esango artista naizenik. Badira bestela-

koak ni definitzeko: mutiko bat, tipo bat, sokatiralaria... • Beste eskultoreekin harre-

manak al di tuzu erakus-ketak a n t o l a t z e k o or-duan? Ez, normalean bakoitza bere

kabuz joaten da. Lagun bat t>a-dut, Carlos Alonso, Tafallako pintorea. Oso pintore ona da,

s o s I a i a

Mikel Okiñena 10 urte zituenean

Iruñeko Paules ikastetxera bidali

zuten ikastera, eta ordurako gustuko

zuen pintatzea eta gauzak egitea.

Teruelen BBB ikasi, eta 17 urte zituela

teologia ikasten hasi zen Zaragozan.

Iruñean bukatu zituen teologia

ikasketak.

Eskultura eta taila ikasketak latñeko

Arte Eskolan hasi zituen, eta ikasketa

bukaerako proiektuan bikain atera

zuen ikasle bakarra izan zen.

Lehenengo ikasturtean zegoenean,

lehendabiziko erakusketa jarri zuen,

Lekunberriko Mitxausenea kultur

etxean.

Artetako Ulibarrena eskultorearen

tailerrean lanean aritu zen, baina

harremana ez zen oso ongi bukatu.

Gaur egun arte ederretako lehenengo

ikasturtea ikasten ari da Bilbon.

eta niri asko lagundu dit. Berak eskaini zidan Tafallan nire la-nak jartzea bere koadroekin ba-tera. Hark oso ongi daki Nafa-rroan zein zaila den pintore iza-tea, pintore asko direlako. La-guntza gutxi dago, eta beti har-tzen dituzte bi edo hiru, aldaba onak dituztenak, eta hori-ei ematen dizkiete udaletxerako

lanak eta horrelakoak.

• Arest ian erran duzu Nafarroa zaila dela. Au-kera ematen al dute zu-re lanak ezagutarazte-ko eta bideak irekitze-ko?

Zaila da, baina nik beti aurkitu ditut lekuak era-kusketak egiteko. Dena den, normala da gaizki egotea. Zergatikizanbe-har dut nik laguntza hau egiteko? Zurginbatek, adi-bidez, ez baldin badu la-guntzarik, zergatikizanbe-har dut nik? Iruñeko arte eskolan orain bost ikasle inguru daudebakarrik. Gu-txi gaude, baina hori, nire ustez, gaizki eramaten du-telako da; izan ere, instala-zioak Bilboko arte ederre-takoakbaino askoz hobe-ak dira.

• Eta h e m e n , Euskal Herrian, zein da eskul-toreen maila?

Batzuk onak dira. Baina

«Aurrerapena diktadura

bezalakoa da; mundu hau

ekologistek gobernatu

beharko lukete»

beste batzuk esaten dute oso eskultore onak direla, eta egiten dituzte 300 pilotari edo 300 ha-rrijasotzaile. Nik, eskultore izanda, ezin dezaket pasatu hainbeste denbora hori egiten. Hori ez da eskultore izatea, hori

< ekonomista izatea da dirua ira-^ bazteko.

• Zer-nolako proiektuak di-tuzu aurrera begira? Akademia moduko zerbait

prestatzen ari gara Iruñean uda aldean irekitzeko, hurrengo ikasturterako. Etxabe handi bat erosiko dugu hiru pertsonaren artean, eta taila, eskultura eta pintura tailerrak antolatuko di-tugu. Bertan ,erakusketakegite-ko areto bat eta denda txiki bat ere jartzeko asmoa dugu. Ho-rrelako tailerrak arrakastatsuak izaten dira, ez ikasteko bakarrik, harreman sozialak egiteko eta denok dugun sormena ateratze-ko ere bai. Jendea harrituta gel-ditzen da zer egin dezakeen iku-sirik.

—fi»Txari Eleta

ost i rala, 2001 eko urtarr i laren 19a Egunkaria

• J O X E L A C A L L E

Page 7: SEINALE ELEBIDUN MAITAGARRIAK - euskaltzaindia.eus · Dirudienez musi, - ka eskolakoek kamisetak atera-tzeko asmoa dute et, a baliteke ... Kamara erosi eta komunean lehen argazkiak

KJafarkaria Egunkaria

»ostirala.2001eko urtarrilaren 19a

Mikel Beramendi

Muturrekoak

Euskal kultura lurperatzeko lurrikararik baiitz, Gobernuak E1 Salvador suntsitu

duen bezalakoren bat bidaliko luke euskal lu-rralde honetatik euskal aztarna guztiak desage-rrarazteko. Jakina denez, sistema politiko guz-tietan demokrazia da akats gutxien duena. Ezin erran, ordea, akats gabea denik. Horren froga da (ez demokraziaren alde ona, batzuk erraten duten bezala) ergelak ere gobernuetako kon-tseilari eta presidente izan daitezkeela, itzalean egon nahiago duten buru argikoek ibilita, txo-txongiloak bezala.

Begi-bistan dago, bai, itzalekoak txotxongi-§ loak inoiz baino nabarmenago harropuzten ari direla, duela hamar bat urte ezinezko ziruditen f irainak eta erasoak lasai-lasai egin ditzaketela ikustean. Ezker-eskuin ari dira, muturrekoka, duela bi urte hasitako erasoaidiaren pauso guz-tiak banan-banan betez, hasierako ustezko pro-green artikuluetatik erdara hutsezko karteleta-raino. Milaka nafarren aurkako borrokan ari di-ra, probokazioak eginez, noraino hel daitezke-en frogatu nahian. Pasa den igandean Txus Iri-barren kazetariak horiek guztiak biltzen zituen erreportaia bikaina eskaini zigun. Nik igorle la-netan hasi eta beste datu bat gehituko nioke erreportaiari: hurrengo erasoa ikastolen aurka-koa izanen da, matrikula garaian segur aski.

Ez da oso argia izan behar konturatzeko hau dena ezinezkoa litzatekeela hemengo sozialis-tak normalak balira, alegia, nahiz eta sozialis-tak ez izan, nahiz eta hemengoa den euskal kul-turarekiko maitasun minimorik ez izan, euskal-dun eta euskaltzale guztion oinarrizko eskubi-deak errespetatu behar direla sinistuko balute. Baina horretan ere, Gobernuaren zikoizkeria-rekin bat egiten dute.

Hirea Saramagoren kobazuloa bezain iluna, pentsatuko du baten batek. Tira! Belarrondoko-ak alde guztietatik etortzeaz gain, igandean euskal derbia dugu. Realari irabazten badiogu, erabat hondoratuko dugu. Donostiarrak non eta Iruñean berpizten hasten badira, Iruñeko taldeari Salud izena jarriko lioketen erregiona-lista Osasunazaleak oso haserre ikusteko para-da izanen dugu, baina Lotinaren taldea hondo-ratuko litzateke. Eta berdinketa ere ez da ona, ez Osasunarentzat eta ez donostiarrentzat. Hau desastreal Hori besterik ez genuen behar...

HITZALDIAK

t Iruñea: Hilaren 25ean, ostegu-narekin, Urtzi Ihintza ENA el-karteko kideak euskal nortasun agiriaren gainean hitz eginen du Zaldiko Maldikon, 20:00etan.

ERAKUSKETAK

> Tafalla: Lizarrako Aretoko 38 margolari eta eskultoreen lanen erakusketa, Kultur Etxe-an, asteazkena arte.

) Iruñea: Pintzel galerian (Abeje-ras, 6) Jose Miguel Corralen margolanak daude ikusgai, hi-laren 27a arte. Jaiegunetan 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.

> Zizur Nagusia: Patxi Idoateren margolanek osaturiko erakus-keta bisita daiteke kultur etxe-an, hilaren 28a arte. Lanegune-tan 19:00etatik 21:00etara, eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

> Iruñea: Felix Reyren argazkiak eta olerkiak ikus daitezke Txantreako Auzotegin, hilabu-katuarte, 18:00etatik21:30era.

LEHIAKETAK

> Iruñea: Sex Haizegoak Narrazio Erotiko Laburren VI. Lehiaketa eta Pintura Erotikoen IV. Lehiaketa antolatu ditu. Bi lehiaketetarako lanak aurkez-teko epea hilaren 31n akitzen da. Lehiaketen inguruko xehe-tasun gehiago 948-177299 te-lefonoan edo www.haizegoa.com webgune-an.

» Uharte: Kultur Etxeko eta Gaz-tetxeko logotipoen lehiaketan parte hartzeko lanak aurkezte-ko epea hilaren 31 arte dago zabalik. Logotipo bakoitzaren irabazleak 50.000 pezeta esku-ratuko ditu. Lehiaketaren oinarriak Kultur Etxean jaso daitezke, 10:00etatik 14:00etara (San Juan plaza, 1)

edo Gaztetxean 17:00etatik 21:00etara (Zubiarte, 30). Bes-tela, informazioa 948-335016 edo 948-333431 telefonoetan ere lor daiteke.

EUSKALDUNTZE-

ALFABETATZEA

»Iruñerria: Iruñerriko IKAren eus-kaltegietan otsailatik goitiko kurtsoetan matrikulatzeko epea zabalik da: Arturo Cam-pion (948-222246), Barañain (948-188325), Atarrabia (948-332660), Mendillorri (948-162439) eta Ermitagaña (678-861773).

BESTAK

» Zangoza: Ospakizunak San Se-bastianen ohoretan. Ostirala: suziriaren jaurtitzea, udaletxe-aren gibelean, gaitari eta txis-tulariekin (20:00); Emilio Mu-ñoz toreatzailearen eta Juan Arenas ganaduzalearen hitzal-dia, Kultur Etxean (20:30); ze-zensuzkoa, Karrika Nagusian (21:00). Larunbata: prozesioa, San Salbatore elizaraino (11:30); haurrentzako entzie-rroa, Karrika Nagusian (17:00); zezensuzkoa, Karrika Nagu-sian (20:30), eta ondoren, Ro-camador dantza taldearen

emankizuna; dantzaldia, Atlan-ta orkestrarekin (00:30). Igan-dea: Zangozako Hiria I. Jota Erronda (11:00); pailazo eta magia ikuskizuna, Karmengo entzutegian (17:00); dantzal-j dia, Zangozako gaitariekin (20:15).

BESTELAKOAK

I Iruñea: Nafarroako Esperanto Elkartekoak astelehenero bil-tzen dira 19:00etan Iturrama zentroan (San Juan Bosco, 15 behea). Bertarajo dezake espe-rantoa ikasi nahi duenak.

• M I K E L S A I Z

Iruñerriko Corella Corella hiria ehun bat kilometro ibili eta Iruñerrian kokatu zaigu. Antsoaingo alde zaharraren ondoan,

Ezkaba mendiaren magalean, Corella Hiria izeneko hoteia eraikitzen ari omen dira. Horixe dio bede-

ren hantxe paratu duten kartelak. Bitxia bada; Antsoainen hotela jarri eta Corella izena jarri. Bazituz-

ten bertze batzuk aukeran: Ansoain-Antsoain, Comarca de Pamplona-lruñerria, San Cristobal-Ezkaba

Baina ez. Corella nahi zuten, eta Corella jarri diote. Horrelako burugogorkeriaren gibelean daudenak

zein herritakoak (barkatu, hiritakoak) ote diren jakitea ez da zaila. Hurrengoa zein izanen da? Bozate

Auzoa hostala Cabanillasen?, edota Rio Ebro jatetxea Leitzan?