BANDOA murrizketen aurrean greba orokorra

1
ZALDIBIKO UDALA (Gipuzkoa) Santa Fe kalea, 18. 20247 ZALDIBIA (Gipuzkoa) Tlf.: 943880357 Fax:943885043 e-mail: [email protected] Euskal Herriak du hitza eta erabakia MURRIZKETEN AURREAN GREBA MURRIZKETEN AURREAN GREBA MURRIZKETEN AURREAN GREBA MURRIZKETEN AURREAN GREBA Zaldibiako Udal gobernuak bat egiten du Euskal Herriko sindikatuek irailaren 26rako deituriko deialdiarekin Zaldibiako Udalak 3/2012 Erret Lege Dekretu barruan dagoen lan erreformaren kontrako gaitzespena adierazi zuen, lehiakortasunean irabazteko helburua duela esaten duen arren, lan merkatuaren arautzea aldatzea helburu duelako eta lan baldintzak eta soldatak baliogabetu eta narriatzen dituelako. Zaldibiako Udaleko gobernuko kideok murrizketak salatu nahi ditugu, enpresa kudeaketa eskasaren eta ekonomia eredu okerraren ondorioen zama guztia langileen bizkar gainean utzi nahi duelako eta horregatik, Espainiako Erresumako Gobernuari lan-erreforma eta murrizketak lehenbailehen indargabetzea eskatzen diogu. Zaldibiako Udaleko gobernu kideok, Lan Harremanen Euskal Herriko Esparrua indarrean jartzea eskatzen dugu, lan merkatua arautu behar duten legeak erabakitzeko aukera euskal herritarroi emango diguna. Udal murrizketa uholde bat ekarri du. Beste bat, Espainiar estatuko gobernuak uztailean iragarritako neurriek beste estualdi batean jarri dituzte ordura arte ura gerriaren bueltan zutenak, leporaino bustirik zeudenak, ordea, itotzeko arriskuan geratu dira. Neurriok herritar guztiengan izango dute eragina modu batean edo bestean, baina badira horiek gainditzeko ahalegin berezia egin beharko dutenak: langile publikoak (eguberritako saririk gabe geratzeko atarian), saltoki txikiak (merkealdien eta ordutegi liberalizazioa dela eta), langabeak (langabezia sariaren mozketengatik), mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileak (%15eko jaitsiera laguntzetan) eta kontsumitzaileak (BEZaren igoerarekin). Guzti hau aldatu dadin, Zaldibiako Udal gobernuko kideok, herritarroi dei egiten dizuegu irailaren 26an murrizketen aurka deitutako Greba Orokorrean parte har dezazuen. Zaldibian, 2012ko irailaren 25ean ZALDIBIAKO UDALA ZALDIBIAKO UDALAK JAKINARAZTEN DU: Udal langileek greba ez egitea erabaki dutenez, irailaren 26an Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak bere horretan mantenduko direla. Aldiz, Zaldibiako Udal gobernuak greba egingo du eta mobilizazioetan parte hartuko du.

description

BANDOA murrizketen aurrean greba orokorra

Transcript of BANDOA murrizketen aurrean greba orokorra

ZALDIBIKO UDALA (Gipuzkoa)

Santa Fe kalea, 18. 20247 ZALDIBIA (Gipuzkoa) Tlf.: 943880357 Fax:943885043 e-mail: [email protected]

Euskal Herriak du hitza eta erabakia

MURRIZKETEN AURREAN GREBAMURRIZKETEN AURREAN GREBAMURRIZKETEN AURREAN GREBAMURRIZKETEN AURREAN GREBA Zaldibiako Udal gobernuak bat egiten du Euskal Herriko sindikatuek irailaren 26rako deituriko deialdiarekin

Zaldibiako Udalak 3/2012 Erret Lege Dekretu barruan dagoen lan erreformaren

kontrako gaitzespena adierazi zuen, lehiakortasunean irabazteko helburua duela

esaten duen arren, lan merkatuaren arautzea aldatzea helburu duelako eta lan

baldintzak eta soldatak baliogabetu eta narriatzen dituelako.

Zaldibiako Udaleko gobernuko kideok murrizketak salatu nahi ditugu, enpresa kudeaketa eskasaren eta ekonomia eredu okerraren ondorioen zama guztia langileen bizkar gainean utzi nahi duelako eta horregatik, Espainiako Erresumako Gobernuari lan-erreforma eta murrizketak lehenbailehen indargabetzea eskatzen diogu. Zaldibiako Udaleko gobernu kideok, Lan Harremanen Euskal Herriko Esparrua indarrean jartzea eskatzen dugu, lan merkatua arautu behar duten legeak erabakitzeko aukera euskal herritarroi emango diguna. Udal murrizketa uholde bat ekarri du. Beste bat, Espainiar estatuko gobernuak

uztailean iragarritako neurriek beste estualdi batean jarri dituzte ordura arte ura

gerriaren bueltan zutenak, leporaino bustirik zeudenak, ordea, itotzeko arriskuan

geratu dira.

Neurriok herritar guztiengan izango dute eragina modu batean edo bestean, baina

badira horiek gainditzeko ahalegin berezia egin beharko dutenak: langile publikoak

(eguberritako saririk gabe geratzeko atarian), saltoki txikiak (merkealdien eta ordutegi

liberalizazioa dela eta), langabeak (langabezia sariaren mozketengatik),

mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileak (%15eko jaitsiera laguntzetan) eta

kontsumitzaileak (BEZaren igoerarekin).

Guzti hau aldatu dadin, Zaldibiako Udal gobernuko kideok, herritarroi dei egiten dizuegu irailaren 26an murrizketen aurka deitutako Greba Orokorrean parte har dezazuen.

Zaldibian, 2012ko irailaren 25ean

ZALDIBIAKO UDALA

ZALDIBIAKO UDALAK JAKINARAZTEN DU: Udal langileek greba ez egitea erabaki dutenez, irailaren 26an Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak bere horretan mantenduko direla.

Aldiz, Zaldibiako Udal gobernuak greba egingo du eta mobilizazioetan parte hartuko du.