Bake-prozesuaren Behatoki Soziala - 09ko udako Txostena Uda 09

9

description

Bake-prozesuaren Behatoki Soziala ekimen bat da eta helburu du herritarren parte-hartzea sustatzea eta, aldi berean, interesa duten herritar guztiek bakeari eta bizikidetzari buruz zer iritzi duten adieraztea. Informazio gehiaho: www.lokarri.org

Transcript of Bake-prozesuaren Behatoki Soziala - 09ko udako Txostena Uda 09

Page 1: Bake-prozesuaren Behatoki Soziala - 09ko udako Txostena Uda 09
Page 2: Bake-prozesuaren Behatoki Soziala - 09ko udako Txostena Uda 09

1

Aurkezpena

Lokarri bakearen, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sarea da eta, 2009ko uztailaren 22an, Bake-prozesuaren Behatoki Sozialaren udaberriko txostena aurkeztu zuen. 733 lagunek erantzun zioten udaberriko galde-tegiari: hura bake-prozesuaren egoeraren gaineko eta biktimen, sufrimenduaren eta berradiskidetzearen gainekogaldetegia izan zen. Horrez gain, Tokiko Behatokien hamaika bilera egin ziren eta, guztira, 119 lagunek parte hartuzuten.

Bake-prozesuaren Behatoki Soziala ekimen bat da eta helburu du herritarren parte-hartzea sustatzea eta, aldi berean,interesa duten herritar guztiek bakeari eta bizikidetzari buruz zer iritzi duten adieraztea. Horrez gain, gizartean gaihorren inguruko gogoeta bat ere eragin nahi du ideia eta proposamen eraikigarri berriak sortzen laguntzeko, bakealortzeko aukera berrietarako bidea errazte aldera.

Aurreko txostenean bakeari eta normalizazioari buruzko lau ideia nagusi nabarmendu ziren:

1. Bake-prozesua blokatua eta trabatua dago, eta beste bultzada bat aurkitzeko aukerak duela urtebetekoakbaino txikiagoak dira.

2. Inguruabar horietan ez dira baldintzak betetzen prozesu berria garatzeko. Prozesua ez da ulertzen, aldezaurretik ETAk indarkeriari amaiera emateko deklarazioa egiten ez badu eta elkarrizketarako esparruakzehazten ez badira.

3. Bake-prozesuari berrekiteko eta huraxe garatzeko tresna nagusia ETAren adierazpen bat da, indarkeriariamaiera emateko borondatea argi eta garbi agertzeko.

4. Inor baztertu gabeko konponbide plurala bilatzeko bidea elkarrizketa da. Elkarrizketarako dei orokorrezharatago, elkarrizketa zehaztu beharra dago eta, era berean, alde askotako mahaia abiarazi beharko litza-teke.

Eskuartean darabilgun txosten berri hau 2009ko udari dagokio, eta bestela osatu eta mamitu da. Lehenik eta behin,galdetegia laburragoa izan da, oraingo honetan parte-hartzaileei gai zehatz bati buruz galdetu ez zaielako, eta udabe-rriko txostenean, berriz, berradiskidetzearen inguruan galdetu zitzaien. Bigarrenik, ez da bake-prozesuaren TokikoBehatokien bilerarik egin, uda partean ezin antolatu direlako.

Bi arrazoi horiek direla eta, Behatokiaren txosten honek atal bakarra dakar eta, hartan, bakerako prozesuarengaineko azterketa bat egin dugu parte-hartzaileen erantzunetan oinarrituta. Guztira, 1.248 lagunek eman dioteerantzuna 2009ko udari dagokion galdetegiari eta 4.000tik gora ekarpen eta ideia zehatz jaso ditugu. Herritarrenparte-hartze hori ez da inkesta zientifikoa, baina ikuspegi interesgarri eta aberasgarria ematen du bakerako proze-suaz, bake-prozesua bera bultzatzeko moduaz eta aukera berriak bilatzeko paradez, une korapilatsu honetan.

Lokarrik erakundeei, alderdi politikoei, gizarte-erakundeei eta sindikatuei emango die txostena, gure gizartearenzati batek zer iritzi duen lehen eskutik entzungo dutelakoan eta txostena arretaz irakurriko dutelakoan; azken fineanLokarriren nahia da txostena akuilu eta bultzada izatea bakea lortzen eta gure bizikidetza hobetzen laguntzeko,zeregin hori denon erronka baita.

Page 3: Bake-prozesuaren Behatoki Soziala - 09ko udako Txostena Uda 09

2

Bake-prozesuaren egoera.

Galdetegiak eskainitako emaitzen azterketa.

1. Zer iritzi duzu bakerako prozesuaren egoerari buruz?

Bake-prozesuaren egoerari buruzko pertzepzioa oso negatiboa da. Izan ere, 1etik 10erako eskalan parte-hartzaileenbalorazioa 2,8 da. Udaberrian, batez bestekoa 3,5 zen; horrek esan nahi du egoerak okerrera jo duela. Erantzunduten lagunen ia erdiek diote egoera oso txarra dela ( % 47k), eta % 41ek txarra. Beraz, hamarretatik batek baka-rrik iritzi dio erregularra edo ona.

Pertzepzio hori arrazoitzeko, parte-hartzaileek bost arrazoi hauek eman dituzte: 1) bake-prozesua trabatua eta bloka-tua dago, 2) ETAk heriotza atentatuak egin ditu eta, horren bidez, euskal gizartearen eta Batasunak ordezkatzenduen Ezker Abertzalearen bake nahiei entzungor egiten die, 3) Gobernu Zentrala eta Eusko Jaurlaritza konponbideelkarrizketatuari ateak ixten ari zaizkio, 4) gai horri berari dagokionez, ez dago inolako elkarrizketarik eta lanikegoera horretatik ateratzen lagunduko lukeen akordioa lortzeko, eta 5) zailtasun handitzat nabarmentzen da eragilenagusiek egoera konpontzeko duten borondate eskasa.

2. Orain dela urte bat baino aukera gehiago dago bakea lortzeko?

% 84k uste du orain dela urte bat baino aukera gutxiago dagoela bakea lortzeko. % 8k bakarrik adierazi du kontra-koa. Aurreko galderari emandako erantzunen ildoarekin bat, udaberrian baino iritzi ezkorragoa dago, % 21ekadierazi baitzuen aukera gehiago zegoela.

Berriz ere, egoera trabatua egotea eta elkarrizketarik eza dira gehien erabilitako argudioak iritzi hori arrazoitzeko.Horri erantsi behar zaio duela urtebetetik hona ez dela inola ere aldaketa nabarmenik izan, zailtasunek bere horre-tan dirautela eta ez direla aukera berriak agertu bakerako prozesua blokeotik ateratzeko. Galdetegiari erantzundioten herritarrek, era berean, ez dute inola ere hautematen ETA indarkeria amaitzeko aurrerapauso erabakigarriakemateko prest dagoenik. Azkenik, galderei erantzun dietenek uste dute Eusko Jaurlaritza berriak eta Jaurlaritzakberak gai honetan darabilen politikak oztopo berriak dakarzkiola konponbide elkarrizketatuari.

3. Bake eta normalizazio gaia orain dela urte bat baino gehiago edogutxiago interesatzen zaizu?

Udaberrian lorturiko erantzun berberak atera dira. Hau da, % 72k dio duela urte bat bezain interesatua dagoela;% 22k, gehiago, eta % 6k, gutxiago.

4. Seinala itzazu zure iritzian bakea lortzeko dauden oztopo nagusiak.

Parte-hartzaileek adierazitako bi oztopo nagusiak ETAren indarkeria eta elkarrizketa gabezia (% 72) dira, udabe-rrian gertatzen zen bezalaxe, baina portzentajeak altuxeagoak dira (% 66 eta % 68, hurrenez hurren). Era berean,ilegalizazioak nabarmenduta agertzen dira (% 37, udaberriko % 30en aldean). Parte-hartzaileek, ordea, gainerako

Page 4: Bake-prozesuaren Behatoki Soziala - 09ko udako Txostena Uda 09

3

aukerak gutxiago hautatu dituzte, eta guztiak % 10en inguruan daude: presoen sakabanaketa, torturak eta kargupublikoei zuzendutako mehatxuak.

Hona hemen erantzunak arrazoitzeko erabili diren argudioak: 1) ETAren indarkeriak oinarrizko giza eskubideakurratzen ditu eta, aldi berean, erakusten du ez duela arriskatzeko eta aurrerapausoak emateko borondaterik bake-prozesua berrasteko; indarkeriaren amaiera, gainera, pauso erabakigarria litzateke bake-prozesuan aurrera egiteko,2) elkarrizketak ez du interesik sortzen, arazoa guztien artean konpontzea esan nahi duelako; eta, aldiz, logika fren-tistari bultzada ematen ari zaio: Eusko Jaurlaritza berria, bereziki, 3) gizartearen zati bat kanpoan uzteak (EzkerAbertzalea ordezkatzen duena, adibidez) elkarrizketa oztopatzen du eta, oztopatu ere, guztien arteko konponbidea,eta 4) Giza Eskubideak gero eta gutxiago errespetatzen dira.

5. Seinala itzazu azkenaldian jazotako gertakarien artean garrantzitsuakiruditu zaizkizunak.

5 parte-hartzailetatik 4k ETAk Mallorcan eta Burgosen egindako atentatu eta erailketak nabarmendu ditu.Bestalde, % 55ek ETAko presoen argazkien inguruko polemika nabarmendu du, bai eta berrikitan izandakomanifestazio-debekuak ere. 10etatik 2k Eusko Jaurlaritzak bakerako hezkuntza-plan berria egiteko erabakiaadierazi dute eta % 10ek kale borrokako azken gertaerak, bai eta UPNk terrorismoaren kontrako ituna propo-satu izana ere.

6. Zure iritzian, betetzen al dira bake-prozesu berri bat abiatzekobaldintzak?

% 65ek uste du ez direla baldintzak betetzen, eta 4tatik 1ek, baietz. Udaberrian, erdiek lehenbiziko iritzia zuten,eta % 33k bigarrena; beraz, egungo egoeraren balorazioa negatiboagoa da.

Baldintzarik betetzen ez dela diotenen artean esaten da ETAk ez duela indarkeria utzi eta ez duela indarkeria uztekoborondaterik erakusten, ez dagoela arriskatzeko eta elkarrizketa-prozesu bat bideratzeko ausardiarik -Espainiakoeta Gasteizko gobernuetan batez ere-, eta ez dagoela egiazko interesik elkar aditzeko esparruak sortzen joateko.

Baldintzak betetzen direla diotenen artean, aldiz, azpimarratzen da une txarretan ere irtenbide bat bilatzen saiatubeharra dagoela, betiere elkarrizketa eta giza eskubide guztien errespetua oinarri harturik, inoiz ere baldintzarikonenak izaten ez direlako, eta baldintzak sortu egin behar direlako. Era berean, gehitzen da gizartearen boronda-tea horretan saiatzea baldin bada, nahikoa da horrekin guztiek aurrerapausoak eman ditzaten eta hori bete dadin.

7.1. Gobernuen ekarpenaren gaineko balorazioa.

Inkestan parte hartu duen jendeak gaitz iritzi dio Nafarroako Gobernuak eta Gobernu Zentralak bake eta norma-lizazioaren helburuaren inguruan egiten duten ekarpenari: % 88k, lehenbizikoari dagokionez, eta % 87k, bigarre-nari doakionez, pentsatzen dute txarra edo oso txarra dela. Beraz, 2009ko udaberriko emaitzen aldean, iritzi osokritiko horrek gora egin du.

Page 5: Bake-prozesuaren Behatoki Soziala - 09ko udako Txostena Uda 09

4

Iritzi negatiboak nabarmenago egin du gora Eusko Jaurlaritzari dagokionean: horrela, udaberrian % 28k haren ekar-penari ona edo oso ona eta % 31k txarra edo oso txarra iritzi bazion, orain % 76 bigarren aukeran dago. Horrek,beraz, indartu egiten du aurreko txostenean adierazitako tesia; hots, udaberriko galdetegian parte-hartzaileekzalantzak izan zitzaketela aurreko gobernuaren edo gobernu berriaren inguruko galdera ote zen.

7.2. Alderdi politikoen gaineko balorazioa.

Balorazio onena jaso duten alderdietatik hasita, erantzun duten lagunen % 73k, % 55ek eta % 54k diote ona edooso ona izan dela hurrenez hurren Aralarrek, EAk eta EBk bakeari eta normalizazioari egindako ekarpena.

Tarteko lekuan EAJ ageri da. % 34k ona edo oso ona iritzi dio; % 42k ez ona ezta txarra ere, eta % 24k, txarra edooso txarra; beraz, udaberriko balorazioa jaitsi da, % 48k ona edo oso ona iritzi baitzion.

Parte-hartzaileek txarra edo oso txarra iritzi diote PSE-PSN (% 85), PP (% 96), UPyD (% 91) eta Ezker Abertza-learen (% 64) jarduerari. Zenbait datu gehiago erantsi behar dira iritzi horren osagarri: Eusko Jaurlaritzaren jardue-rari balorazio hobea eman zaio PSEren jarduerari baino, eta % 23rentzat, Ezker Abertzalearen jarduera ez da onaezta txarra ere izan, eta % 13rentzat, ona edo oso ona.

Gobernuei eta alderdiei helarazitako hobekuntza proposamen bat dago: elkarrizketarako tarteak irekitzea, arris-katzea, behar hainbateko borondatea izatea eta, irtenbideak bilatuko badira, denak beharrezkoak direla onartzea.

7.3. Lokarriren jardueraren gaineko balorazioa.

Balorazio ona pixka bat jaitsi da (% 89k ona edo oso ona iritzi zion udaberrian, eta % 84k, udan); dena den,gutxiago dira txarra edo oso txarra irizten diotenak: % 4 udaberrian, eta % 1, udan.

Nabarmentzekoa da parte hartu duten batzuek kritikoagoa eta ausartagoa izateko eskatu diotela Lokarriri, harenjarduera hutsala izan ez dadin eta blokeo-egoera hausten laguntzeko gaitasuna izan dezan.

8. Zer iritzi duzu ETAren azken atentatuei buruz?

% 40k dio Giza Eskubideen urraketa justifikaezina direla. % 29k dio ez dituela onartzen, baina Gobernua elkarriz-ketarako ate guztiak ixten ari dela. Azkenik, % 20k dio bake-prozesua berrabiatzeko borondate eza erakusten dutelaeta % 1ek soilik dio indarkeriari amaiera jartzeko erabakia hartu aurreko azken astinduak direla.

9. Ezker Abertzaleak indarkeria publikoki arbuiatzen badu, legeztatubehar da?

10 parte-hartzailetatik 6k dio edozer dela ere legeztatu behar dela, indarkeriari uko egiten ez badio ere. % 32k diolegeztatu beharko litzatekeela, indarkeria arbuiatzen badu, Alderdien Legearen baldintzak beteko zituelako. Azke-nik, % 1ek soilik dio ez dela legeztatu behar ETA desagertu arte.

Hona hemen iritzi horri eusteko emandako arrazoiak: 1) ez da demokratikoa talde politikoak legez kanpo uztea, 2)ideiei ez zaie jazarri behar, eta 3) euskal gizartearen sektore bat ordezkaritza politikorik gabe gelditu da.

Alderdien Legearen baldintzak betetzerakoan Ezker Abertzalea legeztatzearen aldekoak direnek diote EzkerAbertzaleak indarkeria arbuiatu behar duela, demokrazian ez dagoelako tokirik indarkeria babesten duten alder-dientzat, eta ETArekin hausteko deia egin diote.

Page 6: Bake-prozesuaren Behatoki Soziala - 09ko udako Txostena Uda 09

5

10. Argazkiak kentzeko erabakiaren inguruko iritzia.

Balorazioak zatituta daude: izan ere, batzuek diote (% 46k) bakarrik kendu behar direla indarkeria zuzenkibultzatzen duten kartelak eta argazkiak eta, beste batzuek aldiz diote (% 40k) adierazpen askatasunaren murrizketajustifikaezina dela. % 8k bakarrik dio kendu behar direla biktimentzat iraingarriak direlako edo terrorismoa gorai-patzen dutelako.

Era askotako iritziak eman dira argazkiak kentzeari buruz:

1- Zilegi da presoen familiakoek haien eskubideak aldarrikatzea; baina aldarrikapen horiek ezin dira eramanindarkeriaren apologiaren mugetaraino.

2- Onartzen da presoen argazkiak biktimentzako iraingarriak izan daitezkeela, baina horrek ez du argazkiakkentzea justifikatzen.

3- Adierazpen askatasunak esan nahi du onartu behar dugula jendeak baduela gauzak aldarrikatzeko eskubi-dea, gu gauza horiekin ados ez bagaude ere.

4- Politika berbera egin beharko litzateke frankismoaren ikurrei dagokienez.

5- Argazkiak kentzea marketing politikoko neurri hutsa da; bestelako arazoak ekartzen ditu eta ez du deus erekonpontzen.

Page 7: Bake-prozesuaren Behatoki Soziala - 09ko udako Txostena Uda 09

Izenburuugari prentsan,bainageldirik etablokeatutaegotearen sentsazioadago.

Lurralde zuri edo beltzak finkatzea bilatzen da, ateak itxiz elkarrizketaeta distentsio testuinguru baten aukera formal zein informaletara.

Porrot egindako negoziaketarako azken ahalegina politikoki oso garestiatera zaio gobernuari eta agerian utzi du ETAren eta bere ingurukoenborondate gabezia.

Beren burua demokrata izendatzen dutenak makilak jartzen ari dirabakearen gurpilari, eta biolentoak, biolentoak dira.

Ez dut sekula ikusi guztiari Ez esanez konponbidera iritsi den gatazkarik:elkarrizketari Ez, negoziazioari Ez eta gatazka mota guztiak konpontzekohain funtsezkoa den hitzari EZ.

Denboraren igarotzea bakea lortzearen aurka doa.

Akatsa izan zen su-etena haustea; gertakariak alde batera utzita (legezkanporatutako ezker abertzalearen diskurtsoaren aldaketa hipotetikoa),ilegalizazioaren estrategia-ildoari eustea, ere bai.

Ezta poliziaren errepresiorik handienak eta ezta ETAren itxikeriak ereezin gaituzte eraman toki desiratu bakar batera ere.

Egindako ekarpen batzuk

6

Page 8: Bake-prozesuaren Behatoki Soziala - 09ko udako Txostena Uda 09

Bake-prozesuaren egoerari buruzko azterketa bat.

Bakerako prozesua hondatzen ari da.

Blokeoa eta trabak areagotzen ari dira, eta konponbidea aurkitzeko oztopoek aukera berriak eragozten dituzte.Hona hemen bake-prozesuaren inguruko zailtasun nagusiak: 1) ETAk indarkeriari amaiera ez emateko erabakita-suna; Burgosko eta Mallorcako atentatuak dira horren erakusgarri, 2) ez dago elkarrizketarako esparrurik denenartean eta inor baztertu gabe blokeoari irtenbidea bilatzeko, 3) gobernuek bakea lortzeko darabiltzaten estrategiakoinarrizko askatasun demokratikoen murrizketan oinarrituta daude; esaterako, adierazpen, bilera eta manifestazioaskatasunen murrizketan, eta 4) ez dago borondaterik arriskatzeko, ezta bakeranzko eta elkar aditzerako bideabultzatzeko borondaterik ere.

Blokeo-egoeraren ondorio nagusia da egoera okerragotzen eta tentsio politikoa handitzen ari dela. Gero eta zailagoeta korapilatsuagoa da gizartearen itxaropenari eustea, eta ez dago aukeren garai berrira eramango gaituen aldaketairudikatzeko kimu berririk.

ETAk ez du aurrerapausorik eman indarkeriari amaiera emateko.

ETAk berriro atentatu larriak egin ditu; Burgoskoa eta Mallorcakoa, esate baterako. Giza Eskubideen urraketajustifikaezina dira eta bake-prozesu berri baterako baldintzak errazteko borondate eza erakusten dute.

ETAk bakerako prozesua berriro bultzatzeko aukera du, inolako baldintzarik jarri gabe indarkeriari amaiera ematekoborondatea adierazten badu. Euskal herritar gehienen aldarrikapena da, eta entzuna izan beharko luke, sufrimen-duaren zati handi bati bukaera emango liokeelako eta, era berean, konponbideetarako aurrerapausoak ematekooztopo nabarmen bat kenduko lukeelako.

Elkarrizketa blokatua dago eta ez dago elkarrizketari ekiteko borondate politikorik.

Ez dira ikusten eta, ziurrenera, ez dago elkarrizketarako esparru zehatz eta eraikigarririk. Horrelako esparrurik ezean,ezinezkoa da konfiantzazko esparruak sortzea, denen arteko konponbideak bilatzea errazteko. Era berean, ez dahautematen horrelako esparruak sortzeko egiazko borondaterik, euskal arazoaren amaiera norberaren garaipeneaneta aurkariaren porrotean oinarrituta ulertzen dutenen dinamikek bere horretan iraun badirautelako.

Elkarrizketarako esparruak eraiki behar dira, denen arteko konponbideak bilatzeko benetako borondateak lagun-duta. Elkarrizketa-prozesu horrek tokia utzi behar die gizartean dauden adierazpen politiko guztiei.

Gobernuek estrategia okerra darabilte bakea lortzeko.

Gobernu Zentralak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak bakea lortzeko darabilten estrategiak arazoakkonpondu beharrean bestelako arazoak sortzen ditu. Ezker Abertzalea politika bide normalizaturik kanporatua dagoilegalizazio-prozesuen ondorioz, eta horrek zaildu egiten du hark konponbide-prozesuan parte hartu ahal izatea.Erabat itxi diote atea ETArekiko elkarrizketari, eta horrek indarkeriaren amaiera ordenatua zaildu du. ETAkopresoen argazkiak kentzeak eta manifestazioak debekatzeak adierazpen eta manifestazio askatasunak murriztendituzte, indarkeriaren apologia egitea eta indarkeria goraipatzea eragotzi behar izateaz haratago.

Aukeren garai berria izango bada, indarkeriari amaiera emateko eta giza eskubide guztiak errespetatzeko apustugarbia egin behar da, bai eta elkarrizketa bultzatu ere, inor bazterrean utzi gabe.

Bake-prozesu berri bat bultzatzeko bidai orriak urrats hauek ditu oinarri: 1) ETAk indarkeriari amaiera ematekoadierazpen egiaztagarria, 2) elkarrizketarako esparru partekatuak sustatzea, alderdi politiko guztiek normalizaziopolitikoa bultzatzeko aukerak bilatzeko eta garatzeko, 3) inplikatu guztien borondatea, gizartearena barne, blokeo-egoera gainditzeko, eta 4) giza eskubideak eta oinarrizko askatasun demokratikoak bermatzea.

7

Page 9: Bake-prozesuaren Behatoki Soziala - 09ko udako Txostena Uda 09

Lokarriren gomendioak eta konpromisoak bake-prozesu berribat bultzatzeko.

Behin galdetegiari emandako erantzunetatik lortutako emaitzak jakinda eta bake-prozesuaren egoerari buruzkoondorioak ezagututa, Lokarrik gomendio batzuk proposatu nahi ditu blokeo-egoera eta bakerako prozesuarenhondatzea gainditzen laguntzeko:

1- Premiazkoa da indarkeriari amaiera ematea.

ETAk amaiera eman behar dio berehalakoan indarkeriari, inolako baldintzarik jarri gabe. Indarkeriak gero etasufrimendu handiagoa dakar, eta gero eta zailtasun handiagoak sortzen ditu euskal gizartearen bake- nahia epelaburrean bete ahal izan dadin.

Lokarrik ETAri exijitzen dio euskal gizartearen borondatea errespetatzeko eta indarkeria utziko duela iragartzeko; eraberean, Gobernu Zentralari eskatzen dio ETArekiko elkarrizketa berrirekitzeko, borroka armatuaren amaiera errazte aldera.

Indarkeria amaitzeko eta elkarrizketa berrasteko eskakizunari eusteko konpromisoa hartzen du Lokarrik, herrita-rren mobilizazioaren bitartez irtenbide ordenatu bat lortzeko.

2- Giza eskubideak urratzen dituzten estrategiak berraztertu behar dira.

Gobernuek bakea lortzeko beren estrategiak berraztertu behar dituzte. Indarkeriaren kontrako borrokak ez ditu gizaeskubideak urratzen dituen lanabes eta bideak erabili behar. Era berean, indarkeria ez da aitzakiatzat erabili behargizartearen zati bat baztertzen saiatzeko, helburua baita denok bakean eta demokratikoki bizitzeko moduko elkarbi-zitza erraztea. Askatasunak murrizteak eta bazterketak giroa tenkatzeaz gain, elkar aditzea ere oztopatzen dute.

Lokarrik Ezker Abertzalea legeztatzea aldarrikatzen du eta, era berean, bizitza politikoan normaltasunez jokatu ahalizatea. Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen die, halaber, bizikidetza sustatzeko, indarrean dagoenantolamendu juridikoak aitorturiko eta babesturiko eskubideak eta askatasunak sustatuta eta bermatuta.

Lokarrik konpromisoa hartzen du eskubideak urratu eta oinarrizko askatasunak murrizten dituzten jarduera horiek salat-zera bideratutako kanpainak bultzatzeko, eta eskubide nahiz askatasun horiek bermatu eta sustatzeko lanean aritzeko.

3- Elkarrizketarako esparruak egituratu behar dira.

Egungo egoeran ez dago elkarrizketarik eta, hori zuzentzeko, parlamentuetan ekimen formalak egin behar dira, etaalderdi politiko guztien arteko ekimen diskretuak ere bai. Lehenbiziko erronka da behar hainbateko konfiantzasortzea, elkarrizketa erabakitzailea ahalbidetzeko. Bigarren erronka da denen artean oinarri batzuk adosteaprintzipioei eta metodologiari buruz, munta handiko akordioak lortzea errazteko. Hirugarren erronka da gizarteaere elkarrizketa bidean sartzea, konponbideak ekarriko dituen prozesuan parte har dezan

Lokarrik Eusko Legebiltzarra eta Nafarroako Parlamentua premiatu nahi ditu batzorde bana era dezaten, elkarriz-keta-prozesu bat errazteko oinarriak ezartzeko, eta horren bidez, elkar bizitzeko eta gure arazoak bide demokrati-koetatik konpontzeko akordio bat lortzeko; bide demokratikoek herritarren aniztasunaren eta borondatearenerrespetua bermatu behar dute.

Lokarrik konpromisoa hartzen du bi parlamentuetan elkarrizketa-prozesu bat bultzatuko duen proposamen zehatzaaurkezteko, akordio berriak lortze aldera.

4- Lehentasunezkoa da egoera honentzako alternatiba eraikitzea.

Bakerako prozesua hondatua dago, baina horrek ez dezake gizartera etsipena ekarri eta ez da amore eman behar. Zail-tasunak gainditu behar dira eta bakearen aldeko lanari berrekin behar zaio. Blokeoa ez da ezinbestekoa. Badago auke-rabide bat, eta horrek akordioan, aniztasunean eta herri borondatearen errespetuan oinarrituriko etorkizuna eraikitzenlagundu dezake. Aukerabidea hauxe da: giza eskubideak errespetatzea, elkarrizketa, akordioa eta erabakimena.

Lokarrik gizarte osoa animatu nahi du bakea lortzeko eta bizikidetza hobetzeko lanari eustera, eta itxaropenari ereeustera, gizarteak bakea lortzeko duen asmo sendoa aukerarik hoberena baita helburu hori lortzeko.

Lokarrik konpromisoa hartzen du alternatiba horren alde egiteko, alternatiba hori aldarrikatzeko; horretarako,ahaleginduko da gizartearen ahalegin berriak batzen, indarkerian, askatasunen murrizketan, bazterketan eta enfren-tamenduan oinarrituriko konponbidea bilatzen dutenen aurrean.

8