Bagoaz B1-12 Ikasbil

17
22301947 Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi 1 Ekintza nagusia Ikasgelan Gelaz kanpo Guztion ahotan dagoen albiste bat kontatuko dugu. Benetako eta gezurrezko albisteak sortuko ditugu. Gramatika: Denbora adierazteko adberbioak: barru/handik aurrera Kausazkoa: -t(z)eagatik Albisteekin lotutako lexikoa Esamoldea: Guztion ahotan egon 12. Denok kazetari Bagoaz B1-12 A. Albisteak A.1 Nondik jasotzen dituzu albisteak? A.2 Ikaskideei galdetu eta osatu taula A.3 Gelako ohituren “argazkia” F. Noiz izango da? F.1 Egitekoak irakurri eta agenda osatu B. Dimisioa B.1 Bideoan gertatuko dena aurreikusi B.2 Ulermen-galderei erantzun H. Titular iradokitzaileak H.1 Titularrak eta testuak lotu G. Zergatik? G.3 Albisteen artean edizio digitalean nabarmenduko dena aukeratu I. Egia ala gezurra? I.1 Audioa entzun eta informazio nagusia jaso I. 2 Entzundako albisteak egia ala gezurra diren antzeman eta irratsaioarekin alderatu I.3 Aukeran: Entzundako berrien idatzizko bertsioak irakurgai K. Erredakzio-lana K.1 Bideoa ikusi eta baieztapenak egia ala gezurra diren esan K. 2 Lankideak eta egitekoak lotu E. “Denon ahotan dago” E.1 Albistea idatzi eta kontatu E. “Denon ahotan dago” E.1 Albistea idatzi eta kontatu G. Zergatik? G.1 Berriak irakurri eta galderei erantzun G.2 Testuetan galderen erantzunak aurkitu J. Denok kazetari J.1 Gezurrezko eta benetako albiste bana idatziz prestatu eta irakurri. Ikaskideen albisteei egia ala gezurra diren antzeman J. Denok kazetari J.1 Gezurrezko eta benetako albiste bana idatziz prestatu eta irakurri. Ikaskideen albisteei egia ala gezurra diren antzeman C. Minutu gutxi barru… C.1 “Barru” egitura kontuan izanik, galderari erantzun C.2 Titular bana eman “barru” erabiliz D. Twitterrekin dudan esperientzia D.1 Kale-inkestako erantzunak irakurri D.2 Ideia nagusiak jaso eta kontatu D.3 Taldean hausnartu: norekin ados?

Transcript of Bagoaz B1-12 Ikasbil

Page 1: Bagoaz B1-12 Ikasbil

22301947Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi

1

Ekintza nagusia

Ikasgelan

Gelaz kanpo

Guztion ahotan dagoen albiste bat kontatuko dugu.Benetako eta gezurrezko albisteak sortuko ditugu.

● Gramatika: Denbora adierazteko adberbioak: barru/handik aurrera Kausazkoa: -t(z)eagatik

● Albisteekin lotutako lexikoa● Esamoldea: Guztion ahotan egon

12. Denok kazetari Bagoaz B1-12

A. Albisteak A.1 Nondik jasotzen dituzu albisteak? A.2 Ikaskideei galdetu eta osatu taula A.3 Gelako ohituren “argazkia”

F. Noiz izango da?F.1 Egitekoak irakurri eta agenda osatu

B. DimisioaB.1 Bideoan gertatuko dena aurreikusiB.2 Ulermen-galderei erantzun

H. Titular iradokitzaileakH.1 Titularrak eta testuak lotu

G. Zergatik?G.3 Albisteen artean edizio digitalean nabarmenduko dena aukeratu

I. Egia ala gezurra?I.1 Audioa entzun eta informazio nagusia jasoI. 2 Entzundako albisteak egia ala gezurra diren antzeman eta irratsaioarekin alderatuI.3 Aukeran: Entzundako berrien idatzizko bertsioak irakurgai

K. Erredakzio-lanaK.1 Bideoa ikusi eta baieztapenak egia ala gezurra diren esanK. 2 Lankideak eta egitekoak lotu

E. “Denon ahotan dago” E.1 Albistea idatzi eta kontatu

E. “Denon ahotan dago” E.1 Albistea idatzi eta kontatu

G. Zergatik?G.1 Berriak irakurri eta galderei erantzun G.2 Testuetan galderen erantzunak aurkitu

J. Denok kazetariJ.1 Gezurrezko eta benetako albiste bana idatziz prestatu eta irakurri. Ikaskideen albisteei egia ala gezurra diren antzeman

J. Denok kazetariJ.1 Gezurrezko eta benetako albiste bana idatziz prestatu eta irakurri. Ikaskideen albisteei egia ala gezurra diren antzeman

C. Minutu gutxi barru…C.1 “Barru” egitura kontuan izanik, galderari erantzunC.2 Titular bana eman “barru” erabiliz

D. Twitterrekin dudan esperientziaD.1 Kale-inkestako erantzunak irakurriD.2 Ideia nagusiak jaso eta kontatuD.3 Taldean hausnartu: norekin ados?

Page 2: Bagoaz B1-12 Ikasbil

2

A. Albisteak

A.1 Nola jasotzen dituzu albisteak? Zein da zure ohitura? Aldatu duzu azken urteotan? Zergatik?

Nik, beti bezala, egunero erosten dut egunkaria, eta

etxean patxadaz irakurtzen dut iluntzetan, bakarrik nagoenean.

Nik orain Twitterren bidez jasotzen ditut albisteak. Oso erosoa eta azkarra

da. Berehala jakiten dituzu azken orduko berriak...

A.2 Galdetu zure inguruko ikaskideei eta osatu gelako ohituren taula:

Ikaskidea Amaia Mikel

Iturria(k) Egunkaria Twitter

Arrazoia(k)Patxada eskaintzen diolako

Erosoa eta azkarra delako

A.3 Zein da gelako ohituren “argazkia”? Komentatu talde handian emandako arrazoiak.

B. DimisioaB.1 Beheko hitzei eta argazkiari erreparatu eta aurreikusi zer gertatuko den:

Erredakzioa / Dimisioa eman / Ustelkeria-kasua / Azken orduko berria

➔ Nik uste dut Izarok elkarrizketa egingo diola dimisioa eman duen norbaiti.

➔ Baina Izarok ez ditu elkarrizketak egiten, ezta? Argazkilaria da...

22301947Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi

Denok kazetari (Bagoaz! B1-12)

Page 3: Bagoaz B1-12 Ikasbil

KONTUAN HARTU“BARRU” forma gertaera bat denboran kokatzeko erabiltzen da, erreferentzia gisa oraina hartuta. Ordu laurden barru entzungo du Izarok alkatearen azalpena.barru-ren ordez, HEMENDIK…-RA erabil daiteke Hemendik ordu laurdenera aterako da alkatea = Ordu laurden barru aterako da alkatea

3

B.2 Ikusi bideoa eta aukeratu erantzun egokia:

Zein zen Izaroren gaurko plana?□ Etxetik erredakziora joatea, udaletxean argazki batzuk atera eta gero.□ Autoz etxetik lanera joatea, beti bezala□ Alkatearen agerraldira joatea eta ondoren, aldizkariaren erredakzioraHau da Izarok irratian entzun duen berria:□ Andueza alkatea kargutik kentzea erabaki du bere herriko udalak.□ Anduezak dimisioa eman du, ustelkeria-kasu batengatik.□ Andueza alkatea prentsa aurrean agertuko da ordu-erdi barru, ustelkeria-kasu baten gaineko informazioa ematera.

https://labur.eus/eTdTZ

B.3 Bete al da zuen aurreikuspena? Zein bikotek asmatu du ondoen? Komentatu taldean.

C. Minutu gutxi barru…C.1 Erreparatu egiturari eta bikoteka erantzun egokia eman:Alkateak minutu gutxi barru, ordu laurden barru agerraldia egingo duela aipatu dute albistegian. Zer esan nahi du?□ Dimisioa ematearekin batera, une berean, egingo duela agerraldia alkateak.□ Agerraldia hemendik minutu gutxira egingo duela alkateak.□ Alkatearen agerraldia motza izango dela, minutu gutxikoa.

Berria entzun ondoren, zera egin du Izarok:□ Udaletxera joatea erabaki du.□ Bulegora joan da segidan.□ Kazetariarengana joan da erredakziora.

C.2 Aipatzen direnak etorkizunean gertatuko dira. Noiz, zure ustez? Adostu itzazue bikoteka (minutu, ordu, egun, … batzuk barru, hemendik ... batzuetara), eta eman titular bana:

Ur faltagatik gerrak piztuko dira 50 urte barru

● Paperezko diruak ez du baliorik izango.● Alzheimer gaitzaren aurkako botika asmatuko da.● Pentsioak arriskuan egongo dira.● Ilargira joateko bidaiak antolatuko dira.● Gizakia 110 urte bizitzera iritsiko da.

Komentatu titularrak talde handian. Bat etorri zarete aurreikuspenetan?

22301947Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi

Denok kazetari (Bagoaz! B1-12)

Ur gutxi dagoelako gerrak izango dira

Page 4: Bagoaz B1-12 Ikasbil

D. Twiterrekin dudan esperientzia

D.1 Launaka jarrita, irakurri Twitterren erabilerari buruzko kale-inkesta bateko erantzunak.

Angela● Informazioa azkar jasotzen da.●

Jon●

Ane●

Evaristo●

D.2 Zuri egokitutako testuaren ideia nagusiak jaso eta kontatu ikaskideei. Taldekideok lau lagun horiek esandakoa jaso, eta erantzun galderari.

D.3 Komentatu taldean: lau lagun horietatik norekin zaude ados? Zergatik?

Ni Anerekin nago ados. Nire ustez, gehiegi erabiltzen dugu mugikorra eta tontakeria asko irakurtzen ditugu.

Zer abantaila edo desabantaila ikusten dio pertsona bakoitzak twitter erabiltzeari?

22301947Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi

Denok kazetari (Bagoaz! B1-12)

4

Page 5: Bagoaz B1-12 Ikasbil

EKINTZA NAGUSIA

E. “Denon ahotan dago”

“ Zerbait jende guztiaren ahotan egon” esamoldeak zera adierazi nahi du: gai jakin bat mundu guztiak komentatzen duela une honetan, gaurkotasun handikoa dela.

E.1 Idatzi labur-labur zure herrian edo inguruan jende guztiaren ahotan dagoen gai edo albiste bat zure ikaskideei kontatzeko.

22301947Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi

Denok kazetari (Bagoaz! B1-12)

5

1/2

Page 6: Bagoaz B1-12 Ikasbil

6

G

E

L

A

Z

K

A

N

P

O

F. Noiz izango da?

F.1 Irakurri Amaiaren egitekoak eta osatu bere agenda:

Goizeko 9:00ak dira. Oraintxe amaitu dut erredaktoreekin bilera. Hemendik bi ordura bilera dut informatikariarekin, eta hiru ordu barru alkatearekin gelditu naiz Udaletxean. Gainera, ordu erdi barru amaituta izan behar dut zutabeko artikulua eta atzeratuta nabil. Egun gogorra izango da gaurkoa …!

22301947Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi

Denok kazetari (Bagoaz! B1-12)

Page 7: Bagoaz B1-12 Ikasbil

7

G

E

L

A

Z

K

A

N

P

O

G. Zergatk?G.1 Irakurri berri hauek eta erantzun galderei. Kontuan izan hurrengo eskola-egunean berri hauek komentatuko dituzuela berriro.

Galtza eroriak eramateagatik isunaDuela urte batzuk oso modan egon zen galtzak erorita eramatearena. Hala, mutilek galtzontziloak bistara uzten zituzten. Moda hori oraindik martxan dago hainbat tokitan. Gauzak horrela, Hego Carolinako gobernuak erabaki du isuna jartzea hala jantzita joateagatik: 25€ lehenengo abisuan, 50€ bigarrenean eta 75€ hirugarrenean.Gaur egun herritar batzuek isuna jasotzen dute galtzak gerritik hiru zentimetro beherago eramateagatik, edota ipurdia erakusteagatik.

Asturiar bat medikuaren kontsultatik kanporatu dute txapela eramateagatikEzin zuen sinistu. Medikuaren kontsultara joan zen alabarekin eta kontsulta barruan txapela ez kentzeagatik kanporatu egin zuten. Sendagileak kontsulta barruan txapela kentzeko eskatu zion, hala ez egitea errespetu falta zela esanez. Bezeroak ezetz esan zion eta txantxetan ari zela pentsatu zuen, baina osasun-etxetik bota zuten medikuaren aginduari ez obeditzeagatik.

Gizon bat atxilotu dute txakur bati su emateagatik31 urteko J.A.P.M atxilotu dute etxeko animalien aurkako delitu bat egiteagatik. Poliziaren arabera, gertakaria apirilaren 13an gertatu zen, Alacanteko Pinoso herrian, herritar batek bizkarra sutan zuen txakur bat ikusi, laguntzen saiatu eta haren jabea abisatu zuenean. Poliziak susmagarria identifikatu eta atxilotzea lortu zuen, animalia erasotzeagatik zigortua izateko. Gaur egun, oraindik ere zainketa berezia behar du maskotak.

Kartzelara janaria lapurtzeagatikRoman Ostriakov kalean bizi da, ahal duen lekuan egiten du lo eta ahal duena jaten du. Orain dela hilabete batzuk, Genova hiriko supermerkatu batean atxilotu zuten, bezero batek Ostriakov poltsikoan zerbait sartzen ikusi zuelako. Poltsikoak arakatu eta saltxitxa-pakete bat eta gazta-zati bat aurkitu zituzten; guztira, 4 euro eta 9 zentimo balio duen janaria. Genovako tribunalak 6 urteko kartzela-zigorra ezarri zion eskale honi. Auzia Gorenera iritsi da orain, Genovako fiskalak zigorra arintzeko eskatu zuelako, eta Auzitegi Gorenaren epaiak gizon hau aske uztea erabaki du. Gainera, beste tribunalen jokaera onartezina izan dela azpimarratu du. Gorenak dio ezin dela pertsona bat epaitu jateko zerbait hartzeagatik, jatea oinarri-oinarrizko beharra delako.

22301947Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi

Denok kazetari (Bagoaz! B1-12)

Page 8: Bagoaz B1-12 Ikasbil

G

E

L

A

Z

K

A

N

P

O

G.2 Aurkitu testuetan galdera hauen erantzun posible guztiak (kontuan izan arrazoi bat baino gehiago edota arrazoi bera modu ezberdinean adierazita egon daitekeela).

Zergatik jartzen ditu isunak Hego Carolinako gobernuak?

Zergatik kanporatu dute asturiarra medikuaren kontsultatik ?

Zergatik zigortu dute italiar eskalea?

Zergatik atxilotu dute Alacanteko herritarra?

H. Izenburu iradokitzaileak

Irakurri prentsako izenburu hauek. Lotu bakoitza dagokion testuarekin.

A. Negozioaren bataila

B. Amari kendua, garai ilunen itzalean

C. Badaezpada ere, ibaiari begira

D. Kanpaia entzuteko irrikan

1. Kerman Lejarraga larunbatean borrokatuko da Bilbon, Bradley Sketeen aurka, welter pisuko Europako txapeldun izateko.

2. Nafarroako Erriberan uholdeek eragindako kalteak neurtzen ari dira egun hauetan. Abisuei adi egoten dira uholde handiak izan dituzten tokietan edo uholdeak maiz gertatzen diren tokietan. Alerta pizten denean, urduritasuna nagusitzen da.

3. Amaia Cerejido Muñoz jaioberritan ostu zuten. Adopziozko gurasoek alaba biologikotzat erregistratu zuten, benetako ama engainatuta. Cerejidoren iritziz, emakumeek frankismoan jasan zuten jazarpena dago gertaera horien muinean; indarkeria hori legez aitortzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrean.

4. 'Game of Thrones'-ek 55 egun behar izan ditu 2019an estreinatuko duten zortzigarren denboraldiko gudu bakar bat grabatzeko. HBOk eta Netflixek, produktu gisa ez ezik, marketin kanpaina gisa ere erabiltzen dituzte telesailak, dirutza gastatuz, baina, batez ere, dirutza irabaziz.

KONTUAN HARTU-t(z)eagatik atzizkia zergatik galderari erantzuteko erabiltzen da (kausazkoa). Honela osatzen da: aditz erroa + -t(z)e + agatik.Ad: Albistea zabaltzeagatik haserretu ziren lagunak, sekretu bat baitzen.

22301947Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi

Denok kazetari (Bagoaz! B1-12)

8

Page 9: Bagoaz B1-12 Ikasbil

9

G. Zergatk?

G.3 Hauek dira gaur komunikabideetako erredakzioetara heldu diren albiste batzuk. Aukeratu bat zure egunkariko edizio digitalean nabarmentzeko.

● Galtza eroriak eramateagatik isuna● Asturiar bat medikuaren kontsultatik kanporatu dute txapela eramateagatik● Kartzelara janaria lapurtzeagatik● Gizon bat atxilotu dute txakur bati su emateagatik

I. Egia ala gezurra?

I.1 Gaztea irratiko Dida saioko lehiaketa baten audioa entzungo duzu. Entzun bi istorioak eta jaso informazio nagusia.

1.istorioa

Nor(k)? Murtziako F.P. emakumeak

Zer? ______________________________________

Noiz? _____________________________________

Non? _____________________________________

Zergatik? __________________________________

Nola? ___________________

2. istorioa

Nor(k)? Herritar frantses batek

Zer? ______________________________________________

Noiz? ____________________________________________

Non? _____________________________________________

Zergatik? _________________________________________

Nola? ____________________________________________

I.2 Esan, irratiko entzuleak egingo duen moduan, zein istorio den, zure ustez, egia eta zein gezurra. Eman arrazoiak.

Nik uste dut lehena dela egia. Jende askok ikasten du zahartzaroan.

Bada, nik uste dut bigarrena dela egia, ez da normala, baina posible da altxor bat aurkitzea.

https://labur.eus/tuXtg

22301947Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi

Denok kazetari (Bagoaz! B1-12)

Entzun orain erantzuna. Asmatu duzu? https://labur.eus/Z2cny

Page 10: Bagoaz B1-12 Ikasbil

10

2016-11-26Murtziako 94 urteko emakume batek karrera hasi eta 75 urte beranduago lortu du Kimikako lizentzia

Fernanda Pozo Carreño izena du, 94 urte ditu eta Murtziako Unibertsitatean hasi zenetik 75 urte igaro ondoren, joan den asteartean lortu zuen Kimikan lizentziatzea. Arrakasta lortzeko sekretua “ikasteko gogoa” izan dela azpimarratu du laurogeita hamar urtetik gora dituen emakume honek. “Gogoa dagoenean, ez dago mugarik” azaldu zuen lizentzia-agiria jasotzera joan zenean.1941. urtean hasi zituen ikasketak, baina 1949an bere ametsa “arrazoi pertsonalengatik” utzi behar izan zuen. Ikasgai bat bakarrik falta zitzaion karrera bukatzeko. 75 urte igaro eta gero lortu du ikasgai hori gainditzea.Kimika-lizentzia agiria jasotzera gurpildun aulkian joan da Pozo Carreño andrea eta agiriarekin batera fakultateko intsignia, ikaskide eta irakasleen argazkiak eta orla historikoa jaso ditu. Bere biloba batek omenaldia egin dio Fernandari “Eskerrik asko ilusio bat errealitate bihurtzeagatik eta zuri, amona, eskerrik asko ilusioa ez galtzeagatik”.

Argazkian, Fernanda Pozo Carreño andrea. Argazkia: Murtziako Unibertsitatea.

2016/11/23Hiritar frantses batek etxe bat herentzian hartu eta 100 kilo urre aurkitu ditu altzarietan

Hildako senide baten herentzia gisa etxe bat jaso zuen hiritar frantses bat harri eta zur geratu zen 100 kilo urre etxeko hainbat lekutan aurkitu zituenean gordeta .Normandian, Frantziako mendebaldean zegoen etxean 500 pieza urre, 12 kiloko bi barra eta kilo bateko 37 urre-lingote aurkitu zituen herentzian jasotako etxean. Urrearen balioa 3,5 milioi eurokoa da eta oso ondo gordeta zegoen altzarien azpian, arropa tartean eta bainugelan. Hainbat txanpon doratu ere aurkitu zituen frantsesak, whiski botila baten kutxa barruan eta altzari baten azpian zegoen kutxa metaliko batean.Etxearen garai bateko jabeak 1950 eta 1960 urte bitartean erosi zuen urrea eta benetakoa dela frogatzen duten agiriak ere aurkitu dituzte.Estatu frantsesak aurkitutako diruaren zati bat kenduko dio oinordekoari. Lege frantsesaren arabera, deklaratu ez zuelako legearen arabera, % 45 jaso dezakeelako.

Argazkian, aurkitutako urrearen lagin bat. Guztira, 100 kilo urre aurkitu zituen hiritar frantsesak. Argazkia: AFP/GETTY

22301947Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi

Denok kazetari (Bagoaz! B1-12)

Nahi baduzu, hementxe dituzu bi albiste horien idatzizko bertsioa, xehetasun gehiagorekin.

Page 11: Bagoaz B1-12 Ikasbil

EKINTZA NAGUSIA

J. Denok kazetari

J.1 Binaka, prestatu bi albiste gainerako ikaskideei ahoz emateko, baina horietako bat gezurrezkoa. Lehiaketa bat da. Ea zein bikote den gehien asmatzen duena eta gezurra ondoen ezkutatzen duena. Hau da, egiazkoak sinesgaitza izan behar du eta gezurrezkoak sinesgarria.

Urratsak:1) Aukeratu egiazko albiste bat eta jaso idatziz nahikoa informazio

emanez: nork/nor, zer, noiz, non, zergatik, nola … Nahi izanez gero, jo prentsara edo Internetera.

2) Idatzi gezurrezko albistea prozedura berari jarraituz.3) Pentsatu izenburu iradokitzaile bat.4) Irakurri talde handian.

1. albistea 2. albistea

22301947Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi

Denok kazetari (Bagoaz! B1-12)

11

2/2

Page 12: Bagoaz B1-12 Ikasbil

12

G

E

L

A

Z

K

A

N

P

O

K. Erredakzio-lanak

K.1 Ikusi bideoa eta adierazi baieztapenak egia ala gezurra diren:

EGIA GEZURRA

Alkatearen dimisioa sorpresaz hartu du kazetari batek.

Izaro lanpetuta ibili da argazkiekin.

Lehiaketa batean zinegotzi baten enpresa izan da onuraduna, eta baziren proposamen hobeak.

Amaiak lana banatu du, baina berak ez du ardurarik hartu.

Azaleko argazkia eta izenburua Amaiak berak erabakiko ditu.

Informatikariaren iritziz, alkateak ez zuen dimititu behar.

https://labur.eus/9own7

K.2 Lotu lankideak eta egitekoak.

1.- Alkatearekin edo zinegotziarekin hitz egiten saiatuko da.

2.- Kalera aterako da, Ainarak elkarrizketatzen duen jendeari argazkiak ateratzera.

3.- Zinegotziaren enpresara deituko du.

4.- Kalera aterako da jendearen iritzia jasotzera.

22301947Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi

Denok kazetari (Bagoaz! B1-12)

AmaiaCristina

IzaroAinara

Page 13: Bagoaz B1-12 Ikasbil

Ebaluazioa

1.- Zer ikasi dut?

Albiste laburrak ahoz kontatzenGaizki ▢         erdipurdi ▢           ondo ▢

Zenbait ekintza denboran kokatzenGaizki ▢         erdipurdi ▢           ondo ▢

Albisteei titular iradokitzaileak ezartzenGaizki ▢         erdipurdi ▢           ondo ▢

Albiste laburren egiturari antzematenGaizki ▢         erdipurdi ▢           ondo ▢

2.- Baliabide hauek erabili ditut:

Albisteekin lotura duten lexikoa eta esamoldeakBai  ▢                               Ez ▢   

Denborazkoak: “barru” eta “hemendik …-ra”Bai  ▢                               Ez ▢   

-t(z)eagatik kausazkoaBai  ▢                               Ez ▢   

“Guztion ahotan egon” esamoldeaBai  ▢                               Ez ▢

G

E

L

A

Z

K

A

N

P

O

22301947Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi

Denok kazetari (Bagoaz! B1-12)

13

Page 14: Bagoaz B1-12 Ikasbil

Zergatik jartzen ditu isunak Hego Carolinako gobernuak? Galtza hiru zentimetro baino beherago/eroriak eramateagatik eta ipurdia erakusteagatik.Zergatik kanporatu dute asturiarra medikuaren kontsultatik ? Txapela eramateagatik/ez kentzeagatik/medikuaren aginduari ez obeditzeagatik.Zergatik zigortu dute italiar eskalea? Janaria lapurtzeagatik/jateko zerbait hartzeagatik.Zergatik atxilotu dute gizona? Txakur bati su emateagatik/animalien aurkako delitu bat egiteagatik/animalia erasotzeagatik.

Izenburu iradokitzaileakErantzunak: A-4, B-3, C-2, D-1

22301947Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi

Denok kazetari (Bagoaz! B1-12)

Erantzunak

F. Zergatik

Erredakzio-lanak

EGIA GEZURRA

Alkatearen dimisioa sorpresaz hartu du kazetari batek.

Izaro lanpetuta ibili da argazkiekin.

Lehiaketa batean zinegotzi baten enpresa izan da onuraduna, eta baziren proposamen hobeak.

Amaiak lana banatu du, baina berak ez du ardurarik hartu.

Azaleko argazkia eta izenburua Amaiak berak erabakiko ditu.

Informatikariaren iritziz, alkateak ez zuen dimititu behar.

K.2. Lotu lankideak eta egitekoak.

Cristinak.- 3Ainara.- 4Izarok.- 2Amaia.- 1

14

Noiz izango da?

8:00 Bilera erredaktoreekin9:30 Zutabeko artikulua bukatuta11:00 Bilera informatikariarekin12:00 Udaletxean hitzordua alkatearekin

Page 15: Bagoaz B1-12 Ikasbil

15

22301947Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi

Denok kazetari (Bagoaz! B1-12)

BAGOAZ! B1-23-”Dimisioa”- (01:28)

ESATARIA OFF.— “Egun on. Goizeko zortziak dira. Albisteak. Azken orduko berria iritsi zaigu erredakziora. Xebe Andueza alkateak dimisioa eman du. Jakin ahal izan dugunaren arabera, ustelkeria kasu bat tarteko erabaki du Anduezak dimisioa ematea. Oraingoz ez dugu informazio gehiago. Minutu gutxi barru egingo du agerraldia alkateak”.

IZARO.— Irati! Egun on! Bada kazetaririk erredakzioan? (…) Ba pasa iezadazu, mesedez. (…) Kaixo, Ainara, goiz joan zara lanera! (…) Aizu, entzun duzue albistea? Anduezak dimisioa aurkeztu du eta ordu laurden barru egingo du agerraldia. (…) Izugarria, bai. Bulegora nindoan, baina, aurretik, udaletxera hurbilduko naiz, ados? (…) Argazkiak egin eta korrika eta presaka erredakziora. Bidali kazetari bat. (…) Mila esker, aio!

Transkripzioak

BAGOAZ B1-24 “Erredakzio-lanak” (02:30)

AMAIA.— Eskerrak dimisioaren berria gaur jakinarazi duten.

AINARA.— Bai, bestela, ez genuen astirik izango azala aldatzeko, inprimategira bidali baino lehen.

CRISTINA.— Bai, ba ni, berria jakin dudanean, harri eta zur geratu naiz.

AMAIA.— Bai, dimisioak ez dira oso arruntak mundu honetan.

ASIER.— Dimititu ala ez dimititu, politikari guztiak berdinak dira, ustel hutsak.

IZARO.— Kaixo! Ufff! Hau eromena! Deitu dizuedanetik ez naiz gelditu, baina argazki bikainak lortu ditut prentsaurrekoan!

AINARA.— Hain goiz joanda, lekurik onena lortuko zenuen!

AMAIA.— Bueno, jakin dugu alkateak dimisioa ematearen arrazoia: hirigintzako lehiaketa bat zinegotzi baten enpresari bideratu zioten, beste hainbat enpresak proposamen hobeak eta ekonomikoagoak egin zituzten ordea. Horregatik, auziak alkatearen izen ona eta herritarren konfiantza kaltetu ditu, eta, ba, dimisioa aurkeztea erabaki du.

ETENA

AINARA.— Ba hori dena gaur jarraitu behar badugu, mugitu beharra daukagu.

AMAIA.— Hala da, bai. Lan-banaketa prestatu dut. Oraintxe azalduko dizuet, bai? Cristina? Cristina? Cristina?

CRISTINA.— Ee bai, barkatu. Ez, ez dago berririk oraindik.

AMAIA.— Bueno Cristina, zuk zinegotziaren enpresara deituko duzu, ea zer esaten dizuten.

CRISTINA.— Ados!

AMAIA.— Bai? Ainara eta Izaro, zuek kalera aterako zarete, jendeari inkesta egitera, bai? Galdetu ea zer iritzi duten, eta, Izaro, zuk argazkiak aterako dizkiezu.

AINARA.— Ba hiru lagunen iritzia ekarriko dut, bai?

AMAIA.— Bai, oso ondo, nahikoa izango da. Eta ni, ba, alkatearekin eta zinegotziarekin hitz egiten saiatuko naiz. Ez da erraza izango, baina bueno, gutxienez, bietako bat behar dugu.

CRISTINA.— Saiatu, bai, baina ez duzu berehalakoan lortuko!

AMAIA.— Ea ba! Gogoratu zortzietarako material guztiak idatzita behar ditugula inprimategira iritsi ahal izateko.

IZARO.— Eta azala?

AMAIA.— E, inprimatu goizean ateratako argazkiak, bai? Zazpi eta erdietan beste bilera bat egingo dugu azaleko argazkia eta izenburua erabakitzeko, ados?

IZARO / AINARA / CRISTINA.— Bai, ados, oso ondo.

AMAIA.— Ba, lanera!

ASIER.— Hau dena politikari batengatik. Dimititu du, bai, baina seguru izan dela atzean beste hamaika gauza dituelako ezkutatzeko.

AMAIA.— Benga, denak lanera!

Page 16: Bagoaz B1-12 Ikasbil

16

22301947Didaktikariak: Esther Isasa, Aitziber Larramendi

Denok kazetari (Bagoaz! B1-12)

Egia ala gezurra lehiaketa (05:32)

Dida, orain hasten da eguna!

Esataria.- Nahi al dituzu zuk ere wildturtle betaurrekoak, nahi al dituzu zuk eguzkitako betaurreko polarizatu hauek. Bueno, bada, horretarako, telefonoz deitzea besterik ez zaizu geratzen: bederatzi lau hiru, zero bat, hogeita bi hogeita bian zuretzako eguzkitako wildturtle-ak dauzkagu eta. Bueno, hori eta noski, egia ala gezurra gure lehiaketa. Egun on, egun on, egun on!

Entzulea.- Egun on!

Esataria.- Nor zara? Nondik deitu diguzu, lagun?

Entzulea.- Gari, Lekeitiotik.

Esataria.- Gari! Garik furgoneta zuri bat dauka…Gari! Ezagutzen duzu egia ala gezurra lehiaketa?

Entzulea.- Bai.

Esataria.- Bai, ezta? Anttonek bi istorio kontatuko dizkizu. Bat, benetakoa, bestea, asmatutakoa, zuk esaten badiguzu zein den zein, zuretzat wildturtle-ak, Gari.

Entzulea.- Oso ondo.

Esataria.- Antton Telleria.

Antton Telleria.- Bada, hasieratik hasiko gara, gari, ondo iruditzen bazaizu. Murtzian gertatu da, Gari. Murtziakoa da aurkeztuko dizudan 94 urteko emakume hauxe. Bere inizialak, F P. Bestelako daturik ez du eman nahi. Lanbide Heziketarik ez du egin, ziklorik ez du egin, bera unibertsitatean aritu baita edo aritu baitzen hobeto esanda. 94 urte ditu orain. Bera 19rekin matrikulatu zen Murtziako unibertsitatean kimika-ikasketak egiteko. Hau da, duela 75 urte hasi zituen kimika-ikasketak. 19 urterekin, esan bezala. Zer gertatu zen? 23 zituela, hor egin zitzaion, tarteka izaten da, ikasgai bat “trabatu”, kontrako eztarritik sartu, ez aurrera ez atzera, bueno, dena delakoa, behintzat, baina ikasgai bat geratu zitzaion gainditzeko. Azterketa finala egin zuen, ez zuen gainditu eta horregatik erabaki zuen “begira, hementxe utziko dut eta listo”. Beste kontu batzuetan aritu da eta orain, 75 urte beranduago, Murtziako unibertsitatea berarekin harremanetan jarri da esateko hor artxiboan dokumentu batzuk konpontzen ari direla-eta, bere azterketa topatu dutela eta antza, azterketa final hori gaindituta zeukala. Eta orain, noski, azterketa horrek titulua eman diolako, kimikako titulua eman diote. 19 urterekin hasi zituen ikasketak, 94rekin jaso du kimikako titulua.

Esataria 2.-Jo, baina ez dago eskubiderik!

Esataria.- Orain arte zertan enplegatu da?

Antton Telleria.- Ez dakit hori.

Esataria.- Zer lan egin duen ez dakigu.

Antton Telleria.- Ez dakit, baina denbora pasa da, noski, gurpildun aulkian joan da titulua jasotzera…

Esataria.- Benetan? Joan da jasotzera?

Antton Telleria.- Bai, bai, joan da eta jaso du. Momentu hunkigarria izan da, halako moduko bat, baina horixe, bada, bidean traba txiki horiek izan ditu. 19rekin hasi eta 94rekin lortu du azkenean kimikako titulua, Unibertsitatearen akats bat medio. Horixe da titularra.

Esataria.- Gari, hau lehendabizikoa. Hau egia izan liteke, goitik behera edo igual gezurra da eta Anttonek esango dizu: “Ez, ez zen kimikako karrera, fisikakoa zen”. Hori ez dago amaiera arte jakiterik. Bale, Gari? Bigarrena entzungo dugu?

Esataria 2.- Ñabardurak daude.

Esataria.- E, Gari? Bigarrena entzuteko prest?

Gari.- Bai, bai.

Antton Telleria.- Frantzian gertatu da bigarrena, Gari. Zehazki, Paris ekialdean dagoen Évreux hirian. Zehazki ez dakit nola ahoskatzen den Évreux hori.

Esataria 2.- Jongik daki.

Jon Gotzon.- Ikusi beharko nuke nola idazten den. Antton Telleria.- Idazten da E-vre-ux.Jon Gotzon.- Évreu.Esataria.- Ibaia bezala.Esataria.- Ixarik gabe bukaeran.Antton Telleria.- Évreux hirian etxe bat jaso du frantziar batek herentzian. Bera frantziarra da eta halako batean dei bat jaso du esanez “begira, halako eta halako hil da, zure izenean hemen dokumentu batzuk agertu dira, etxe bat daukazu Évreux hirian”·eta berak esan du “jode, fenomeno!, bada, orain arte bat baneukan, orain bi edukita, askoz hobeto”. Zer da kontua? Joan dela Évreux-era, etxe hori ikustera, giltzak hartuta, zabaldu du atea eta horixe, esan dudan moduan, oso kontentu, hasi da etxea pixka bat ikuskatzen, miatzen.Esataria 2.- Bai, bai.

Antton Telleria.- Hasi da, bada, altzari azpietan begira, komunean bueltatxo bat eman du, kaxa zahar batzuk-eta zabaldu ditu eta zer topatu duen? Batetik, hautsa, noski, etxea aspaldian utzita zegoelako…

Page 17: Bagoaz B1-12 Ikasbil

Esataria.- Zuek nola deitzen diozue hautsez pilatutako pelotila horri?

Antton Telleria.- Pelusilla.

Esataria.- Pelusilla ez, pelusilla gehiago da zilborrekoa.

Esataria.- …esaten diote eta oso hitz polita da, gainera: kilauna. Kilauna da hautsez osatutako pelotita hori…

Esataria 2.- Bai, pasiloan jarraitzen zaituena.

Esataria.- Hori da, edo edo ohe azpian halako batean aaalaaa, zenbat kilauna!

Antton Telleria.- Bada, etxeko zonalde guzti horietan topatu ditu kilaunak, baina bestelako pelotila edo pepitatxo batzuk ere bai. Urrezkoak, gainera!

Esataria 2.- Zer?

Antton Telleria.- Esan dudan moduan, altzari azpietan, komuneko txoko batzuetan, beste kaxa huts batzuetan, lingoteak, barrak, urrezko pepitak. Denera, 3,5 milioi euroko balioa duten urre-kiloak topatu ditu.

Esataria.- baina itxoin, itxoin, itxoin… gauza bat da pepitak nik ez dakit nondik eta nik ez dakit zergatik, baina haizeak etxera eramatea, baina lingoteak?

Esataria 2.- A!

Antton Telleria.- Antza, etxe hori herentzian utzi duena, bada, diruz ondo, fenomeno, sobrante ibiliko zen. Berak ez zekien hori, ordea. Etxea jaso du herentzian eta gehiago da, etxe hori ikustera joan denean, 3,5 milioi euroko saria duela jabetu da. Hori guztia urretan, gainera. “Compro oro” ra joan beharko du orain, gestio guzti horiek egin… baina bueno…Etxea jaso eta oparitan 3,5 milioi gainera. Gari, zerbait esaten hasi zara?

Gari.- Ez, ez, tranki.

Esataria 2.- Bizi zara? Bai, hor zaude, ezta?

Esataria.- Gari, ondo zaude, ezta?

Gari.- Bai, bai, bai.

Esataria.- Oso ondo. Lehendabizikoa entzun duzu, Murtzian. Bigarrena ere bai, urre-kontuena. Zein da egia, Gari, zein da benetakoa eta zein da gezurra.

Gari.- Lehenengokoa, egia.

Esataria.- Lehenengoa egia, Murtziakoa. Bigarrena, urrearena, egia, ezta, Gari?

Antton Telleria.- Nola, nola?

Gari.- Lehenengokoa egia eta bigarrena gezurra.

Antton Telleria.- Murtziakoa egia, urrearena gezurra.

Esataria.- Urrearena gezurra, bai barkatu, ni nahastu naiz. Lehenengoa egia, bigarrena, gezurra. Bai, ezta, Gari?

Gari.- Bai.

Lehiaketaren erantzuna (01:13)

Jon Gotzon.- Garikoitz, Lekeitioko Garikoitz, zeure erantzuna.

Esataria 2.- Ufa!

Ahotsa.- Hori…

Musika

Ahotza.- …gezurra da!

Esataria.- O! ze pena! Jon Gotzon saiatu da…

Jon Gotzon.- Ni ja gehiago, hija…

Esataria.- Batzuetan bazterrak nahasten ibiltzen zara bestela ere. Zein izan da, bada, arazoa, Antton?

Antton Telleria.- Kontua da, Gari, oraintxe, 94 urterekin eta 75 urte beranduago atera duela kimikako karrera, baina ez unibertsitateko arazo bat izan delako. Orain, 75 urte beranduago, berriz ere matrikulatu eta azterketa egin duelako eta gainditu egin du.

Esataria 2.- gainditu egin du, joe…

Esataria.- Horixe zen ñabardura edo Anttonek egindako aldaketa. Eta urre-kilo guzti horiena egia da?

Antton Telleria.- Benetan! Topatu ditu etxean urre horiek guztiak. 3 milioi eta erdi, tomaiok!

Esataria.- sentitzen dugu, Gari, gaur zuretzako ez daukagu wildturtle-rik. Hori bai, hemendik aurrera segi saiatzen, nahi duzun bestetan, betaurrekoak lortu arte, bale, Gari?

Gari.- Oso ondo, eskerrik asko!

Esataria.- Egunik onena opa dizugu, gora Lekeitio, gora Garikoitz! Eskerrik asko, ostegun on, Gari!

17