Badator zirkua...2018/06/23  · kua prestatzen laguntzera bilduta-ko artistekin eta haien...

8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 781. ZENBAKIA LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A Bat, bi eta hiru, hiru kolore ditu, bat itzalitakoan, beste bat piztu. Zer da? m a n t a n g o r r i Erantzuna: semaforoa. Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela). GORKA RUBIO / FOKU Badator zirkua

Transcript of Badator zirkua...2018/06/23  · kua prestatzen laguntzera bilduta-ko artistekin eta haien...

Page 1: Badator zirkua...2018/06/23  · kua prestatzen laguntzera bilduta-ko artistekin eta haien ingurukoe-kin. Halaber, artista guztiak euskal-dunak direla nabarmendu du, baina ez direla

ASTEKO ASMAKIZUNAberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA 781. ZENBAKIA LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A

Bat, bi eta hiru,hiru kolore ditu,bat itzalitakoan,

beste bat piztu. Zer da?

m a n t a n g o r r iErantzuna: semaforoa.

Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

GORK

A RU

BIO / F

OKU

Badatorzirkua

Page 2: Badator zirkua...2018/06/23  · kua prestatzen laguntzera bilduta-ko artistekin eta haien ingurukoe-kin. Halaber, artista guztiak euskal-dunak direla nabarmendu du, baina ez direla

Marrazo gelakoak urteak bete eta bete ari

gara, eta joan den ekainaren 18an Eiarareneta Izaroren urteak izan ziren. Gosari goxo-

goxoa ekarri ziguten, eta hemendik esker mila

eta aunitz urtez erran nahi diegu biei!

Zorionak, Unax, gureetxeko pottoki nagusia,

6 urte betetzean, ama,

aita, Ibai, aitita eta

amatxiren partez.

m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A berria

ZORiON AGURRAK

Euri, gure baserritar eta lorezain ‘txintxoak’ 3 urte egiten dituen egunean, zorionak eta urte askotarakoBeasaingo aitona, amona, osaba eta Lukenen partetik. Zorionak, eta hiru muxu potolo-potolo!

Zaragueta herrieskolaren egunaJoan den ekainaren 16an, OriokoZaragueta herri eskolak bere

eguna ospatu zuen. Ikasleek dantzak eta

abestiak aurkeztu zituzten gurasoen

aurrean. Giro ezin hobean gauzatu ziren

ekitaldi guztiak. Ondoren, herri bazkaria eta

haurrentzako puzgarriak eta jolasak egon

ziren. Beste urtebetez, herri eskolan

sinesten duten guraso, irakasle eta

herritarrak bildu ziren.

Page 3: Badator zirkua...2018/06/23  · kua prestatzen laguntzera bilduta-ko artistekin eta haien ingurukoe-kin. Halaber, artista guztiak euskal-dunak direla nabarmendu du, baina ez direla

m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A

ZU ERE ARTiSTA

Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Izaro Zinkunegi Barandiaran

Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

Baztan ikastolaren egunaEkainaren 10ean izan genuen Baztan ikastolan familiarteko eguna.

Xarmanki ibili ginen Iriarte frontoira bildu ginenak: Oihana Santxotenaren

dantzariak aurreskuarekin hasi ziren, eta euskal dantzen erakustaldi ede-

rra eskaini ziguten. Txistulariak ere hantxe izan genituen, Gartzaindar ira-

kasleak zuzenduta. Bazkaldu ondotik, Lehen Hezkuntzako ikasleek artistak

direla aski ongi erakutsi ziguten kanta eta dantzaldiekin. Afrikar zuluera

hizkuntzan kantatu zuten esku-perkusioaz lagunduta. Eta Denok zu kanta

ere dantzatu zuten. Datorren urtera arte!

AzokasolidarioaHaurtzaroikastolanHaurtzaro ikastolakoLehen Hezkuntzako6. mailako ikasleakgara, eta lehenbizikoz azoka

solidarioa antolatu dugu,

Arnasari, Gipuzkoako Fibrosi

Kistikoaren Elkarteari,

laguntzeko. Ikastola egunean

Elkartasun Azoka postua jarri

genuen, gelan egindako

eskulanak eta etxetik ekarritako

gauzak saltzeko. Kontzientzia

lantzea, informatzea eta

horretan eragitea izan da asmoa,

eta arnas aparatuan eta digestio

aparatuan eragiten duen

gaixotasun sendaezina duten

pertsonen egoera hobetzea da

gure nahia. Proiektuari amaiera

emateko, Arnasa elkarteko

kideekin bildu gara, eta postuan

jasotakoa eman diegu.

Aupa, MANTANGORRITXOak!! Gu Mikel Bidart eta

Beñat Barberena gara. Larunbatean,

Iruñean egon ginen gu ere. Aitzineko egunean etorri

ginen Mendigorriatik etxera, eta, gure andereñoak

Iruñera ez zela etorriko erran zigunez, argazkia

igorri genion. Zuei igortzea ere pentsatu dugu.

Zenbat jende juntatu ginen! Pilakaaa!!

Page 4: Badator zirkua...2018/06/23  · kua prestatzen laguntzera bilduta-ko artistekin eta haien ingurukoe-kin. Halaber, artista guztiak euskal-dunak direla nabarmendu du, baina ez direla

m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A berria

PIARRES LARZABAL KOLEGIOA

Herriz herri ibiliko da Gure Zirkua udan: pailazoak, akrobatak, trapezistak,funanbulistak, malabaristak eta magoak ibiliko dira, karpa aldeanhartuta; Amezketan ekingo diote birari, datorren asteburuan.

Alanbreak, sudur go-rriak, eskujokoak,telak, hauts magi-koak... Abiatu daGure Zirkua! Artistaeuskaldunek egin-

dako emanaldi klasikoak bildukoditu karpa koloretsuak, haur, heldueta adinekoei ondo pasaraztekoasmoz. Amezketan (Gipuzkoa)egingo du zirkuak udako birako le-henengo geldialdia: ekainaren28tik uztailaren 1era, eta EuskalHerriko beste hainbat txoko bisi-tatuko dituzte gero.

«Ilusioa bizitzen eta sortzen denespazio bat da», hala deskribatzendu zirkua Iker Galartza sortzaileeta artistak: «Zirkuak badu zerbait

erakargarria, hitzak berak baduzerbait, oso ondo azaltzen ez daki-dana». Ikuskizunaren lehenengo bi-rari ekiteko gogotsu daude Galar-tza eta konpainia; ostiralean hasiziren Amezketan karpa munta-tzen, eta atzerako kontua martxanjarrita dute jadanik, ate joka baiti-tuzte beste herrietako saioak ere.

Artista ugarik osatzen dute GureZirkua: pailazo lanetan arituko daGalartza Joseba Usabiagarekin,Poxpolo eta Don Martinen papere-an; eurek aurkeztuko dituzte Gara-zi Pascualen alanbre gaineko ikus-kizuna edo Iraitz Lizarraga trape-zistaren eta Koldo Arakistainakrobataren abileziak. Haiekin ba-tera, arituko da Irati Gonzalez, te-

letatik zintzilik, baita Ekain Ibargu-ren ere, eskujokoak aireratuz.Asier Kidam magoak, berriz, triki-mailu ugari egingo ditu, eta musi-karirik ere ez da faltako zirkuan.

«Emanaldi klasikoekin» osatuta-ko ikuskizuna egingo dute, Galar-tzak azaldu duenez: trapezistek,pailazoek, malabaristek magoeketa beste hainbat adierazpidetakoartistek osatzen dute taldea.«Modu naturalean» osatu dute, zir-kua prestatzen laguntzera bilduta-ko artistekin eta haien ingurukoe-kin. Halaber, artista guztiak euskal-dunak direla nabarmendu du,baina ez direla lehenengo euskalzirku taldea: «Euskal Herrian ba-daude kalean eta antzokietan ari-

tzen diren zirku taldeak; ez garalehenengo zirkua, lehenengo karpaibiltaria baizik». Hala ere, ateakedonorentzat irekita daudelaesan du, euskalduna izan ala ez.

Parte hartzaileentzat bezalaxe,publikoarentzat ere ateak zabal-zabalik ditu zirkuak, haurrak, hel-duak eta adinekoak, guztiak baiti-tu jomugan: «Askok umeekin joanbehar dutela pentsatzen dute,eta hori ez da horrela; helduak eu-rak bakarrik ere joan daitezke: ba-rre egingo dute, ondo pasatukodute, oilo ipurdia jarriko zaie...».Horregatik, txikiei eta helduei zu-zendutako saioen arteko oreka bi-latzen saiatzen direla azaldu duartistak.

Zirku eskolaren ametsa

Duela bizpahiru urte erosi zuenzirkuko karpa Galartzak, baina iazekin zion haren azpiko abenturari,

Karpaibiltaria

ERREPORTAJEA Zirkua

Page 5: Badator zirkua...2018/06/23  · kua prestatzen laguntzera bilduta-ko artistekin eta haien ingurukoe-kin. Halaber, artista guztiak euskal-dunak direla nabarmendu du, baina ez direla

m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A

Tolosako (Gipuzkoa) zezen plazan:«Poliki-poliki hasi ginen osatzen:neurriak hartzen, harmailak egi-ten... Jendea biltzen zen ikusmi-ran, eta laguntzera etortzen zi-tzaizkigun batzuk, baita lagunaketa kuadrillakoak ere». Prestaketalanek piztutako grina zela tarteko,irekiera edo festatxoren bat egi-tea erabaki zuten; azkenean, bostemanaldi egin zituzten urrian, etajendez lepo bete zen guztietan.

Udazkenean lehenengo harria ja-rri ostean, izaera ibiltaria hartukodu orain Gure Zirkuak. Euskal He-rrian zirkuaren zaletasuna badelauste badu ere, oro har fama txarraduela dio sortzaileak: «Badakiguhemen ez dela Frantzian, Alema-nian edo Belgikan bezala; horietansona handia du». Haren iritziz, famatxar hori zenbait zirkuren jardunokerra orokortzeak eragin du; era-kundeek ere ez dietela laguntzenazaldu du: «Gurea arte eszeniko

bat gehiago da; beste edozein an-tzerki talde gisa, errespetuz trata-tzea merezi dugu guk ere».

Arazoak arazo, badator Gure Zir-kua, ilusioz eta magiaz gainezka.Agenda bete-betea duten arren,etorkizuneko ametsak ere badituGalartzak, besteak beste, zirkutailerra martxan jartzea: «Tolosak

eta inguruko herri txikiek edukibeharko lukete zirku eskola bat,baina karpa batean». Aste Santukooporretan, tailerrak egin zituztenTolosako zezen plazan, eta 30haur eta gazte bildu ziren; ahazte-zina izan zen Galartzarentzat, bai-ta parte hartzaileentzat ere:«Umeak zoriontsu ziren».

FITXA

Parte hartzaileak:

d Alanbrea:Garazi Pascuald Trapezioa: Iraitz Lizarragad Akrobaziak:Koldo Arakistaind Telak eta akrobazia: IratiGonzalezd Malabarrak: Ekain Ibargurend Magoa:Asier Kidamd Poxpolo eta Don Martin paila-

zoak: Joseba Usabiaga eta IkerGalartza

Iraupena:

1 ordu eta 30 minutu

Adina:

2 urtetik hasita

Datozen emanaldiak:

d Ekainak 28-uztailak 1:Amez-keta.d Uztailak 5-uztailak 8:Aia.d Nafarroako herrietan eta Biz-kaiko kostaldekoetan ere ibili-ko dira.

Informazio gehiago:

gurezirkua.eus

Amezketako herri sarreran muntatu zuten Gure Zirkuko karpa hango kideek. GORKA RUBIO / FOKU

Page 6: Badator zirkua...2018/06/23  · kua prestatzen laguntzera bilduta-ko artistekin eta haien ingurukoe-kin. Halaber, artista guztiak euskal-dunak direla nabarmendu du, baina ez direla

m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A berria

DENBORA-PASAK

1. Amaitu eta apaindu. Gelako leihotik ikusten duenbaserria marrazten hasi da Ikerne. Ez du amaitzeko astirik izan,

ordea. Marraztu falta den erdia, eta margotu.

2. Buruari eragin. Etxeko lanak eman dizkie

matematikako irakasleak ikasleei.

Jarri dagokioneragiketa ikurra.

13 5 6 = 12

21 2 8 =34

07 2 6 = 8

Page 7: Badator zirkua...2018/06/23  · kua prestatzen laguntzera bilduta-ko artistekin eta haien ingurukoe-kin. Halaber, artista guztiak euskal-dunak direla nabarmendu du, baina ez direla

berria LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A m a n t a n g o r r i 7

Mikel PikazaSORTZAILEA

«Nanu eta Granumendira doaz;uste ez dutenaaurkituko dute»

Kontu kantari-ren bigarrenistorioa da Mendian ibiltari. Zerkontatzen du?Lehenengo edizioan aurkeztugenituen pertsonaia nagusienbeste abentura bat da, Nanu,Granu eta Kanuto txakurrarena.Oraingoan, Nanu eta Granumendira doaz; uste ez dutenaezagutuko dute han: kontaktuanaturarekin, animaliekin...Zer dakar berria?Batez ere, abestien errepertorioa,hamar abesti berri direlako.Pertsonaia berriak ere badaude.Eskarmentu gehiagorekin,antzezlan eta musika ekoizpenlanduagoa dela uste dut.Zein kantuk osatzen dute?Euskal kanta ezagunek, batzukabesti herrikoiak, beste batzukberriagoak. Naturarekin loturadutenak dira zenbait abesti: Ikusimendizaleak, Loretxoa, Baratzebat, Aldapeko, Axuri beltza...Zein musika estilotakoak?Estilo asko sartu ditugu: countrya,rocka, bluesa, reggaea, doinukaribetarrak... Sortzaileak izatensaiatu gara, eta betikoeskemetatik ihes egiten,umeentzako erakargarriakegiteko helburuarekin. Zein da proiektuaren xedea?Euskal kulturaren transmisioaegitea da helburu nagusia.Helburu txikietako bat, berriz,transmisioa etxetik jaso ezdutenak euskal kulturara moduerakargarrian hurbiltzea.Nolakoa izan da sormen lana?Hamar pertsona aritu gara lanean;

bigarren edizioa izateak erraztudu neurri batean, eta, bestetik,proposamen berritzailea egiterabehartu gaitu; formula errepikatuarren, modu berriak asmatubehar izan ditugu. Hamarretik seiedo zazpi euskalduntzeprozesuan gaude; guretzat osopolita da frogatzea euskaldunberriok gai garela euskal kulturariekarpena egiteko.Antzerkia eta musikauztartzen dituzue.Bai, baita txotxongiloak ere. Urteaskotako eskarmentuari eskeregiten dugu, Laenananaranjataldeak hemezortzi urtedaramatza txotxongiloak egiten;eta taldean beste hemezortziurtez antzezten ari den jendeadago. Aurrez izandakoesperientziak asko laguntzen dulan egiteko garaian.Haurrak ditu jomugan, bainabaita gurasoak ere.Gurasoek zenbait abestirekin etapasarterekin haurrek bainogehiago gozatzen dute, eta askohunkitzen dira, errepertorioakpisu emozional handia baitu 30urtetik gorakoentzat.

AZOKA

Erantzunak: 2-. 2- 13 + 5 - 6 = 12, 21 x 2 - 8 = 34 eta7 x 2 - 6 = 8. 3-. 1-B, 2-D, 3-A eta 4-C.

3. Moztu eta osatu. Suzirieiargazkiak atera dizkie Garik, eta erditikmoztu ditu. Zati bakoitzadagokionarekin lotu!

1 2 3 4

A B C D

DISKOA, DVD-A

ETA ANTZERKIA d Izenburua: ‘Kontu kantari,

mendian ibiltari’.

d Egilea: Laenananaranja

txotxongilo konpainia.

d Abeslaria: Sandra Fernandez.

d Musikariak: Roberto Castro

Boti, David Nanclares, Argibel Euba

eta Asier Erzilla.

d Antzezleak: Marta Alvarez,

Itziar Fragua, Jon Koldo Vazquez eta

Iñigo Eibar.

d Adina: 6-7 urte artekoentzat.

d Prezioa: diskoa 10 euro,

eta DVDa 25 euro.

Page 8: Badator zirkua...2018/06/23  · kua prestatzen laguntzera bilduta-ko artistekin eta haien ingurukoe-kin. Halaber, artista guztiak euskal-dunak direla nabarmendu du, baina ez direla

m a n t a n g o r r iberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A

Suaren gaua

Egun berezia da gaurkoa EuskalHerrian, San Joan bezperako gauaospatuko dugulako gure baztergehienetan! Baina, bada gaurkoa

ospatzeko beste arrazoi bat ere, sanjoa-nek baino are tradizio luzeagoa duena.Gaur, udako solstizioa ere ospatzen da.Udako solstizioa Eguzkia altuen edo

Lurraren iparretik gertuen dagoeneguna da eta, beraz, urteko egunik luze-ena eta gaurik motzena dituena. Gaine-ra, udaren sarrera adierazten diguneguna ere bada. Beraz, badugu festara-ko nahikoa motibo. Iritsi da uda!!Esan bezala, tradizio eta ohitura luzeadago eraikia udako solstizioaren buel-tan. Euskal Herrian, hiru elementu nagu-sik markatzen dituzte ohitura hauek:landareek, urak eta suak.Landareak etxea babesteko erabil-

tzen ziren. Horregatik, solsti-zioaren bueltan, landareakbildu eta baserrietako sarre-retan jartzen ziren. Urak,berriz, arima garbitzekoahalmena duela uste zuten.Beraz, gorputza garbitzekobainuak hartzen zituzten. Baina, udako solstizioak

ikur bat badu, zalantzarikgabe hori sua da. Urak beza-la, suak ere ahalmen garbiga-rria duenaren ustea zegoen.Horregatik, suak pizten zirenherrietako txoko askotaneta jendeak gainetik saltoegiten zuen, gaitzak uxatueta erretzeko. Gainera, suapiztea udari ongi etorriaemateko modu bat erebazen. Gau magikoa da gaurkoa!

Piztu dadila sua!!Suaren gainetik jauzi egiten dute, izpiritu txarrak uxatzeko. BERRIA