Iruña 2018 abuztuak 2-22 - Pamplona...20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan SHAKTI...

14
FONDO EUROPEO DE DESARROLLO REGIONAL (FEDER) Iruña 2018 abuztuak 2-22

Transcript of Iruña 2018 abuztuak 2-22 - Pamplona...20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan SHAKTI...

Page 1: Iruña 2018 abuztuak 2-22 - Pamplona...20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan SHAKTI OLAIZOLA Baldin Bada OREKA TX Zirkua, antzerkia, musika eta pintura nahasten dituen ikuskizu-na

FONDO EUROPEO DE DESARROLLO REGIONAL (FEDER)

Iruña 2018abuztuak 2-22

Page 2: Iruña 2018 abuztuak 2-22 - Pamplona...20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan SHAKTI OLAIZOLA Baldin Bada OREKA TX Zirkua, antzerkia, musika eta pintura nahasten dituen ikuskizu-na

Hiriaren udako jaialdian, Iruñeko ha-rresiak eszenatoki natural paregabe bihurtzen dira dantza-, musika-, zirku- eta antzerki-ikuskizunetarako. Jaialdia Iruñea, Hondarribia eta Baionako gotorle-ku-ondareari balio turistikoa eta kulturala emateko Creacity proiektuaren barruan dago; hiru hiriek elkarrekin egindako lana da, helburu duena mugaz haraindiko lan-ildo bat sortzea gotorleku-ondareari balioa emateko berrikuntzan oinarritu-tako turismo kulturala eta sormen artis-tikoa sustatzen dituzten ekimenen bidez.

Espainia, Frantzia eta Andorra Lurraldeen arteko Lankidetzako programa (POCTEFA) 2014-2020

HARRESIETAKO TXOKOAK

GUADALUPEKO BASTIOIA

ZIUDADELA

O-KO ANDRE MARIA PLAZA

DL/

LG N

A 13

68-2

016

FONDO EUROPEO DE DESARROLLO REGIONAL (FEDER)

www.pamplonaescultura.eswww.turismo.navarra.es www.creacity.eus

NafarroaErresuma

ko

(Programa de Cooperación TerritorialEspaña - Francia - Andorra (POCTEFA) 2014-2020)

ZiudadelaGuadalupeko BastioiaHarresietako TxokoakO-ko Andre Maria PLAZA

CIRQU

E ROU

AGES

Page 3: Iruña 2018 abuztuak 2-22 - Pamplona...20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan SHAKTI OLAIZOLA Baldin Bada OREKA TX Zirkua, antzerkia, musika eta pintura nahasten dituen ikuskizu-na

Abuztuak 2 - 222 al 22 de agosto

HARRESIETAKO JAIALDIA

FESTIVAL DELAS MURALLAS

FONDO EUROPEO DE DESARROLLO REGIONAL (FEDER) www.pamplonaescultura.es www.creacity.euswww.turismo.navarra.es

MaduixaMulïer

DANZA - TEATRO · CIUDADELADANTZA - ANTZERKIA · ZIUDADELA

ARTES DE CALLE / KALEKO ARTEAK 20:00

AntílopezDesprendimiento de rutina

CIUDADELAZIUDADELA

MÚSICA / MUSIKA 21:00

Clausura / Amaiera-ekitaldia

Cirque RouagesSodade

CIRCO · CIUDADELAZIRKUA · ZIUDADELA

ARTES DE CALLE / KALEKO ARTEAK 22:00

MIÉRCOLES 22 ASTEAZKENAMARTES 21 ASTEARTEA

Dana

ZIUDADELA

Shakti OlaizolaBaldin Bada

TEATRO DE CALLE - CIRCO · CIUDADELAKALEKO ANTZERKIA - ZIRKUA · ZIUDADELA

ARTES DE CALLE / KALEKO ARTEAK 20:00

Encore

CIUDADELA

MÚSICA / MUSIKA 21:00

MIÉRCOLES 8 ASTEAZKENAMARTES 7 ASTEARTEA

Party Family Dj Mom

CIUDADELAZIUDADELA

NueveunoSinergia 3.0

DANZA - CIRCO · CIUDADELADANTZA - ZIRKUA · ZIUDADELA

ARTES DE CALLE / KALEKO ARTEAK 22:00

JUEVES 9 OSTEGUNA

MÚSICA / MUSIKA 20:00

La leyenda delhombre pájaro

Mysteriéuses Coiffures

CIUDADELAZIUDADELA

PERFORMANCE 19:00

CIUDADELAZIUDADELA

Amer y ÁfricaEnvà

TEATRO - CIRCO · ANTZERKIA - ZIRKUA ·

Lazy Daisy Band

CIUDADELAZIUDADELA

MÚSICA / MUSIKA 21:00

ARTES DE CALLE / KALEKO ARTEAK 20:00

JUEVES 2 OSTEGUNA

Inauguración / Inaugurazioa

Oreka TxPikotailuke

CIUDADELAZIUDADELA

MÚSICA / MUSIKA 22:00

TEATRO DE CALLE - CIRCO · CIUDADELAKALEKO ANTZERKIA - ZIRKUA · ZIUDADELA

TraspedianteUP2DOWN

ARTES DE CALLE / KALEKO ARTEAK 20:00

Anne EtchegoyenCompostelle

CIUDADELAZIUDADELA

MÚSICA / MUSIKA 21:00

Up Arte

CIRCO · CIUDADELAZIRKUA · ZIUDADELA

Todo encaja

ARTES DE CALLE / KALEKO ARTEAK 20:00

ZenetSi sucede, conviene

CIUDADELAZIUDADELA

MÚSICA / MUSIKA 21:00

JUEVES 16 OSTEGUNA

The Black Blues Brothers

CIRCO · CIUDADELAZIRKUA · ZIUDADELA

ARTES DE CALLE / KALEKO ARTEAK 20:00

MIÉRCOLES 15 ASTEAZKENAMARTES 14 ASTEARTEA

SÁBADO 11 LARUNBATA

Danzad Danzad MalditosDantza Zoroan

RINCONES AMURALLADOSHARRESIETAKO TXOKOAK

DANZA / DANTZA 20:00

Ravel dantza eskola

VIERNES 10 OSTIRALA

La Muralla en DanzaHarresiak Dantzan

DANZA VERTICAL · BALUARTE DE GUADALUPEDANTZA BERTIKALA · GUADALUPEKO BASTIOIA

DANZA / DANTZA 21:30

Danzad Danzad Malditos Dantza Zoroan

RINCONES AMURALLADOSHARRESIETAKO TXOKOAK

DANZA / DANTZA 20:00

La danza del atardecer

Ravel escuela de danza

DANZA · PLAZA VIRGEN DE LA ODANTZA · O-KO ANDRE MARIA PLAZA

ATARDECER / ILUNABARREAN 19:00

SÁBADO 4 LARUNBATA

Érase una vez... una muralla mágicaBazen behin... harresi magiko bat

PLAZA VIRGEN DE LA OO-KO ANDRE MARIA PLAZA

DANZA / DANTZA 21:00

VIERNES 3 OSTIRALA

La Muralla en DanzaHarresiak Dantzan

DANZA VERTICAL · BALUARTE DE GUADALUPEDANTZA BERTIKALA · GUADALUPEKO BASTIOIA

DANZA / DANTZA 21:30

Talleres creativos / Sormen-lantegiak:

Art5 & kaligramakBurbugrafía / Burbugrafia

Sesión Dj Aitzkiller / Aitzkiller Djaren saioa

PLAZA VIRGEN DE LA OO-KO ANDRE MARIA PLAZA

ATARDECER / ILUNABARREAN 19:00

Invasión Zombie

CIUDADELAZIUDADELA

JUEGOS / JOLASAK 22:00

Zonbien Inbasioa

SÁBADO 18 LARUNBATA

La Muralla en DanzaHarresiak Dantzan

DANZA VERTICAL · BALUARTE DE GUADALUPEDANTZA BERTIKALA · GUADALUPEKO BASTIOIA

DANZA / DANTZA 21:30

VIERNES 17 OSTIRALA

Talleres creativos / Sormen-lantegiak:Cianotipia / ZianotipiaArt5 & kaligramakSesión Dj Reimy / Reimy Djaren saioa

PLAZA VIRGEN DE LA OO-KO ANDRE MARIA PLAZA

ATARDECER / ILUNABARREAN 19:00

ABUZTUAAGOSTO

Page 4: Iruña 2018 abuztuak 2-22 - Pamplona...20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan SHAKTI OLAIZOLA Baldin Bada OREKA TX Zirkua, antzerkia, musika eta pintura nahasten dituen ikuskizu-na

ziudadelaup

arte

ABUZTUAK 2, OSTEGUNA

22:00 1. ESZ. - Harresietako horma-atalaJAIALDIAREN INAUGURAZIOA

Pikotailuke

ABUZTUAK 7, ASTEARTEA

20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan

SHAKTI OLAIZOLABaldin Bada

OREKA TX

Zirkua, antzerkia, musika eta pintura nahasten dituen ikuskizu-na da, eta ez du inor epel utziko. Bihurkadak, akrobazia, dantza eta antzerkia, bi pertsonaia goxo hauek proposatzen diguten zoramena kontatzeko. Baldin Bada... eta guk nahi bezalakoa “baldin bada”? Zergatik ez guk geuk erabaki nola margotu gure errealitatea?Oinekin margotzea, oreka-ariketak egitea, jarrera oso xelebre-tan kantatzea... Trebezia horiek erakutsiko digute, azken batean, gu garela brotxaren jabe, eta beraz, gehien gustatzen zaigun errealitatea margotu dezakegula. Eskubidea daukagu inguruan zer kolore izan nahi ditugun erabakitzeko.

Pikotailuke ikuskizunak piztu egiten du jolasaren plazera. Jola-sa, irudimenerako jostailu gisa; irudimena, bizitzaren jolaserako. Gure proposamena da begi alaiagoz begiratzea gure inguruari, eta bizitza modu ludikoagoan ulertzea. Musika izanen da ardatz nagusia, eta euskal kultura zein ohiturekin loturiko osagaiekin uztartuta, aukera emanen digu bidaia egiteko mundu jostalari eta koloretsuago batera.

Interpreteak: Oreka TX (boskotea): Harkaitz Mtnez de San Vicente eta Mikel Ugarte, harri-txalaparta, egur-txalaparta eta bidoia. Mikel Ducau, alboka, banbu-klarinetea eta saxofoia. Iñi-go Egia, bodhrama, taula indiarra, hanga, kaxoia, zerra eta tara. Juanjo Otxandorena, buzukia. Thierry Biscary, ahotsa eta bertsoak. Garazi Pascual, zirku-artista. Zeremonia-maisua (zirku-esparruko zenbait pertsonaia)

Ekoizpena: TxalapartIkuskizun hau elkarlanean ekoiztu dute Iruña, Baiona eta Hon-darribiko Udalek, eta hiru hiri horien arteko lankidetza bultza- tzen duen CREACITY proiektu europarraren barruan sortu da.

ZIUDADELA

Page 5: Iruña 2018 abuztuak 2-22 - Pamplona...20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan SHAKTI OLAIZOLA Baldin Bada OREKA TX Zirkua, antzerkia, musika eta pintura nahasten dituen ikuskizu-na

21:00 2. ESZ. - Arma aretoaren ondoan

ENKOREDANA

“Ereindakoa biltzen dela esan ohi da, eta guk bete-betean si-nesten dugu hori. Dena nahi dugu, eta horregatik dena ema-ten dugu, trukean dena lortzeko. Nahi dugun horri abesten diogu!” Horrela aurkezten du Enkorek bere single berria, Dana, non bide eman baitiete bai esperimentazioari, bai beren “kezka zintzoenei”.

Interpreteak: Xabi Hoo (ahotsa), Urtzi Iza (gitarra, teklatuak), Aitor Gallastegi (baxua) eta Alvaro Olaetxea (bateria).

Giza txoriaren kondairak oso pieza bisualean elkartuko ditu Christophe Pavia artista eta Mélanie Spettel aktore eta dantza-ria, habi handi baten inguruan, zeinetik giza txoria jaioko bai-ta. Performance-ikuskizun honen oinarria giza txoriaren kon-daira da. Kondairaren arabera, adats luzeko ama gazte batek, ekaitzak hartaratuta, semea utzi behar izan zuen haritz zahar baten ondoan, eta txoriak arduratu ziren haur hori hazteaz. Haurra gizondu zenean, txoriak haren historia kontatu zion, eta misio bat bete behar zuela jakinarazi.

ABUZTUAK 8, ASTEAZKENA

19:00 4. ESZ. - Mistoen eraikinaPERFORMANCEA

MYSTERIÉUSES COIFFURESGiza txoriaren kondaira

ZIUDADELA

20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan

KALEKO ANTZERKIA/ZIRKUA

AMER Y ÁFRICAENVÀ

ENVÀ (hitz katalana; euskaraz, trenkada) espazioak banatzeko eraikitzen den horma mehea da.250 kg lasto eta 125 kg giza masa artean, bi pertsona giza ha-rremanen bitxikeriei buruz arituko dira, mugimendua, oreka, umorea eta espazioaren konposizioa bidelagun.Pertsonok, maiz, buru-paretak eraikitzen ditugu, besteen au-rrean ustezko arrisku emozional batengandik babestuko gai-tuztelakoan; bizitza joaten zaigu libre izateko modua topatu nahian, eta horretarako egin behar den gauza bakarra da be-te-betean sentitu eta oztoporik gabe komunikatzea galarazten digun trenkada eraistea, besterik ez. Giza izadiaren ergelkeria-ren isla sinbolikoa gara, bai eta bestearekin ez topatzeko alfe-rrik egiten ditugun ekintza ororena ere. Hori guztia abiapuntu hartuta bai mugimendua, bai figurak testuinguruan txertatzea-rekin bat landu den eskuz-eskuko teknika, eta akrobazia lotuz historia, umore, intentsitate, emozio, berrikuntza eta ederta-sunarekin.

21:00 2. ESZ. - Arma aretoaren ondoanMUSIKA

Ipar Amerikako sustraietako musikaren hotsak esploratzen dituen taldea da. Banda 2014an sortu zen, McGregor & The Rustlers izenpean, eta hasieran country eta bluegrass musi-kako klasikoen errepertorioa interpretatzen zuen. 2015ean bi single eta bi bideoklip grabatu zituzten: Worn out shoes eta Workin’Man Blues. Country rock generora nolabaiteko bilakae-ra egin dute egun, baina beti blues, folk eta rocakilly estiloetako zertzeladekin; haien hitzetan, Napar Country delako soinua. Orain, beren kanta propioak izanen dituen lehen diskoa ekoiz-teko aurretiko lanetan ari da Lazy Daisy Band.

Interpreteak: Axel McGregor, ahotsa, banjoa eta gitarra. Fafu Charger, gitarra. Al Butcher, kontrabaxua. Pi O’Lee, bateria. Mike Richman, gitarra.

LAZY DAISY BAND

ZIUDADELA

Page 6: Iruña 2018 abuztuak 2-22 - Pamplona...20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan SHAKTI OLAIZOLA Baldin Bada OREKA TX Zirkua, antzerkia, musika eta pintura nahasten dituen ikuskizu-na

dj mo

m

Page 7: Iruña 2018 abuztuak 2-22 - Pamplona...20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan SHAKTI OLAIZOLA Baldin Bada OREKA TX Zirkua, antzerkia, musika eta pintura nahasten dituen ikuskizu-na

ABUZTUAK 9, OSTEGUNA

20:00 1. ESZ. - Harresietako horma-atalaMUSIKA

DJ MOM

Party Family du izena Dj MOMek familia guztiarendako pres-tatu duen DJ-musika saioa, non bat eginen baitute txiki zein handiek. Dj MOMek tentuz hautatutako musika-sortak bar-ne hartuko ditu elektro pop, dance eta funk musikako azken erreferentziak, eta 70, 80 eta 90eko hamarkadetako musikaz nahastu. Kalitatezko musikak eta hainbat garai eta estilotako nahasketek guztien gozamenerako giro fresko eta dibertigarria sortuko dute, txikiek kantak deskubritzeko eta handiek horiek gogora ekartzeko.

22:00 2. ESZ. - Arma aretoaren ondoanZIRKUA ETA DANTZA

NUEVEUNO

PARTY FAMILY

Sinergia 3.0.

Zirku garaikideko Sinergia 3.0 ikuskizunean, lau lagunek ma-labarismo-teknikak, objektu-jolasak, mugimendu bertikalak eta koreografia-dantzak uztartuko dituzte, plastikotasun geo-metriko handia eta sentsibilitate harmonikoa baliatuta ikuski-zun osoan zehar. Musika, eszenografia, argiak, emozioak... pa-raleloki eboluzioan ikuskizunean zehar. Hala, zuretik metalera igaroko dira, soinu akustikotik elektronikora, naturaltasunetik konplexutasunera, banakotasunetik kohesiora... Sinergia to-patu arte. Begirada kontzeptual batetik abiatuta landuko dira eguneroko gaiak, besteak beste, egokitzapena eta gizarte oro har indibidualistan gertatzen diren gatazka pertsonalak. Hori guztia ikuskizunerako espresuki konposatutako soinu-banda batekin, objektu, pertsonaia, egoera, eta aldarteen eraldaketa-rekin sintonian.

ZIUDADELA

ABUZTUAK 14, ASTEARTEA20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan

KALEKO ANTZERKIA / ZIRKUA

TRASPEDIANTE

Sinopsia, bi lerrotan: Bi dantzari eta bi funanbulismo-soka, pai-lazo baten gidaritzapean.Up2Down dantza- eta zirku-ikuskizun garaikidea da, non umo-reak eta dantzak bat egiten baitute, unibertso berezi bat sor-tuz, Galizian berria den zirku-diziplina batekin, hots, funanbu-lismoarekin.Marta Alonso eta Paula Quintas dantzariek interpretatzen di-tuzte estatus antagonikoek definitutako pertsonaiak: altua eta baxua; Funanbulista –etereoa eta ideala– eta Pailazoa –lurrekoa eta mundutarra. Haiekin batera bidaia emozionala eginen du ikusleak, bere desio eta jomugetan barna, horiek bat egiten du-ten lekua topatu arte: oreka.

21:00 2. ESZ. - Arma aretoaren ondoanMUSIKA

ANNE ETCHEGOYEN

UP2DOWN

Compostelle

ANNE Donapaleu herriko (Ipar Euskal Herria) familia-etxetik ekin zion bideari, Finisterre lurmuturreraino, bilaketa espiri-tualean murgiltzeko, inspirazio-iturri bila, zeinetik jaio baitzen album berri hau. Abentura horretan ikusi, entzun eta bizi-tako guztiaz elikatu da disko hau: Santiago de Compostelako kanpai-hotsek inspiratu zuten Kanpaiak kanta; erromes ugari-rekin hainbat eta hainbatetan trukatutako Egizu bide on! agu-rrak diskoaren beste abesti bati eman dio izena...

Interpreteak: Anne Etchegoyen, ahotsa. Jérôme Levatois, gita-rra. Lacho Jiménez, gitarra. Ugarte Anaiak, txalaparta.

ZIUDADELA

Page 8: Iruña 2018 abuztuak 2-22 - Pamplona...20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan SHAKTI OLAIZOLA Baldin Bada OREKA TX Zirkua, antzerkia, musika eta pintura nahasten dituen ikuskizu-na

MADU

IXA

ABUZTUAK 15, ASTEAZKENA

20:00 1. ESZ. - Harresietako horma-atalaZIRKUA

THE BLACK BLUES BROTHERS

Akrobata kenyarren talde batek, Blues Brothers mitikoen babes estetiko eta musikalean, rhythm & blues hotsak ematen dituen irrati vintage baten kapritxoei men egiten dio. Herri-zirkuaren eta komedia musikalaren arteko ikuskizun etengabea da, ikus-leen parte-hartzea bultzatzen duten akrobazia zein oreka-arike-ta zirraragarri, gag barregarri eta dantza-erronkez osatua.

Todo encaja

ABUZTUAK 16, OSTEGUNA

20:00 1. ESZ. - Harresietako horma-atalaZIRKUA

UP ARTE

Akrobazia-ikuskizun fresko eta bisuala, zeinetan sei akroba-tak emoziorik bizienak eragingo baitituzte ikusleengan ban-kina-salto, hegaldi eta giza dorreen artean, akrobaziaren alde pertsonalena eta dibertigarriena erakutsita. Hobetzeko grina, konfiantza eta gogoberotasunaren erakuslea da ikuskizuna, hasieratik bukaerara. Presta zaitezte arnasari eusteko!

ZIUDADELA

Page 9: Iruña 2018 abuztuak 2-22 - Pamplona...20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan SHAKTI OLAIZOLA Baldin Bada OREKA TX Zirkua, antzerkia, musika eta pintura nahasten dituen ikuskizu-na

21:00 2. ESZ. - Arma aretoaren ondoanMUSIKA

ZENET

Málagako Zenet artistak bere laugarren estudio-diskoa aurkez-tuko du: Si sucede, conviene (2016ko iraila, El Volcán Música). Argiz beteriko disko berezi eta bakarra da, pizten duen alaita-sunaren poesia ardatz duten testuak dituena; garai pertso-nal eta artistiko berri bati begirako kantak; gauetik egunera igarotzen den bizipoza, hots, gaueko kluben barnealdetik errit-mo latindarren argitasunera.

Interpreteak: Zenet, ahotsa. José Taboada, gitarra. Manuel Machado, tronpeta.

Si sucede, conviene

Mulïer

ABUZTUAK 21, ASTEARTEA

20:00 1. ESZ. - Harresietako horma-atalaDANTZA/ANTZERKIA

MADUIXA

Trikimako gaineko dantza-ikuskizuna da Mulïer, bost dantzari emakumek interpretatua, dantza eta orekarekin, mugimen-duekin eta poesiarekin, indarrarekin eta emozioekin jolasean. Emakumeak dira abiapuntua. Ikuskizuna jaio da emakumeen identitatea gorputz-jolasaren bidez miatzeko beharretik, eta irudia, poetika bisuala eta narrazioa azpimarratzen ditu ikuslea-ren sentsibilitatea hunkitzeko. Ikuskizunak omenaldia egiten die zapalkuntzaz betetako mendeetan zehar beren izaera ba-satia bizirik mantentzeko borrokan aritu eta borrokan segitzen duten emakume guztiei, gure gizarteko kale eta plazatan aske dantzatu eta ibiltzeko eskubidea aldarrikatzen duten emaku-meei.

ZIUDADELA

21:00 2. ESZ. - Arma aretoaren ondoanMUSIKA IKUSKIZUNA

ANTÍLOPEZ

Azken urteotan Espainiako txoko guztietako aretoak leporaino bete ostean, ANTÍLOPEZ bikoteak bere hirugarren disko-ikus-kizuna aurkeztuko digu, Desprendimiento de rutina, bere formula erabilita: zintzotasuna, musika originala, umorea eta ikusleekiko gertutasuna. Kanta perfektuak, ia bi orduz, bidaia musikal paregabe batean, non adin orotako ikusleak lotu eta barrez lehertzeko berbaldia izango baita. Sabina, Krahe edo Kiko Veneno onenaren errelebo naturala, La Trinca eta Faemino y Cansadoren zentzugabekeria adimentsuarekin uztartuta, eta Les Luthiersen birtuosismoarekin zein Lina Morganen savoir faire delakoarekin ere. Estilo pertsonala, funtsean, zeinari CHI-RIPOP esaten baitiote haiek.

Interpreteak: José Félix López García, ahotsa eta gitarra akus-tikoa/espainiarra. Miguel Ángel Márquez Cáceres, ahotsa eta gitarra akustikoa/espainiarra. Antonio Romero Baez, teklatua. Andrés Rodriguez Pérez, bateria eta kaxoia. José Luis Marín Rodríguez, gitarra elektrikoa.

Desprendimiento de rutina

Sodade

ABUZTUAK 22, ASTEAZKENA

22:00 1. ESZ. - Harresietako horma-atala AMAIERA ZIRKUA

CIRQUE ROUAGES

Gaueko akrobazia-ikuskizuna, tamaina handiko egitura baten gainean, eta musika, zuzenean. Soka amaigabe baten inguruan zabuak egiten dituzte, oreka gordeta, lau gorputzek, antzinako olatuek nola, etengabeko joan-etorrian. Sodade bi musika-ri dira, jo, abestu eta goi-goitik alegia bat kontatzen dutenak. Bizitzaren gorazarrea da, zirkuak, funanbulismoak, musikak, poesiak eta antzerki mekanikoak berezko duten hizkuntza ba-tez. Ekaitz-arratsalde bakoitzean, aspaldian erbesteratutako gizon bat hurbiltzen da itsasertzera, eta urruneko ametsak eta oroitzapenak ekartzen ditu gogora, haizeak aurpegia astintzen dion bitartean. Malenkonia goxoa, harat-honat.

ZIUDADELA

Page 10: Iruña 2018 abuztuak 2-22 - Pamplona...20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan SHAKTI OLAIZOLA Baldin Bada OREKA TX Zirkua, antzerkia, musika eta pintura nahasten dituen ikuskizu-na

ziudadelaninbasioa

ZONBIEN12 eta 17 urte arteko gazteendako

ABUZTUAK 18, LARUNBATA

22:00 - 00:00

ZONBIEN GAUA

Erne! Zonbiak, Ziudadelan. Gainditu probak, ihes egitea lortzeko.

Izen-ematea:Gaztediaren Etxean (Zangoza k. 30) NANa aurkeztu behar da.INFO +: 948 233 512 [email protected]

ZIUDADELA

Page 11: Iruña 2018 abuztuak 2-22 - Pamplona...20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan SHAKTI OLAIZOLA Baldin Bada OREKA TX Zirkua, antzerkia, musika eta pintura nahasten dituen ikuskizu-na

GUADALUPEKO BASTIOIA

Danz

a vert

ical 2

016GUADALUPEKO

BASTIOIA

HARRESIAK DANTZAN

Musika eta dantza bertikaleko ikuskizunak harresietako horma-atala agertoki gisa erabilita.

Ostalaritza - eta terraza- zerbitzuak izanen dira, 20.30etik 24:00etara. Musika: Dj Funk Fatale, Dj Nana, Dj Netanyahu. Eta La Banda konpainiaren emanaldiak.

Sarreren salmenta: www.entradascajarural.com webgunean,Turismo Bulegoan (Udaletxe plaza) eta Guadalupeko Bastioira sartzeko leihatilan.

LA GLO ZIRKO y C9.80IN-volución DES-pegados

LA BANDAKm 0.

DJ FUNK FATALE

COMPAGNIA DEI FOLLITombolo

LA BANDALas cosas de Nano

DJ NANA

LINEA dARIALe vie del sale

LA BANDAUp

DJ NETANYAHU

ABUZTUAK 3, OSTIRALA

ABUZTUAK 10, OSTIRALA

ABUZTUAK 17, OSTIRALA

21:00

21:00

21:00

Page 12: Iruña 2018 abuztuak 2-22 - Pamplona...20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan SHAKTI OLAIZOLA Baldin Bada OREKA TX Zirkua, antzerkia, musika eta pintura nahasten dituen ikuskizu-na

HARRESIETAKO TXOKOAK

Carm

en La

rraz.

DI NA

MO DA

NZA

ABUZTUAK 10, OSTIRALA

ABUZTUAK 11, LARUNBATA

20:00

20:00

DANTZA ZOROAN

DANTZA ZOROAN

Dantza-ikuskizunak. Parkour-talde batek ikusleak gidatuko ditu agertokitik agertokira, harresietako hainbat txokotatik iga-rota, Zaldi Zuritik Jito Alai pilotalekuraino.

Zaldi ZuriaLali Ayguadé: Incógnito Jito Alai pilotalekuaBabirusa danza: ...no tittle yet...y si fuésemos tragados por un animal Zaldi ZuriaAkira Yoshida: Home

Koordinatzailea: Carmen Larraz.

Dantza-ikuskizunak. Parkour-talde batek ikusleak gidatuko ditu agertokitik agertokira, harresietako hainbat txokotatik iga-rota, Zaldi Zuritik Jito Alai pilotalekuraino.

Zaldi ZuriaJoao Cidade: trabajo en progreso Jito AlaiRoser Lopez: Hand to handZaldi ZuriaErtza: Meeting point

Koordinatzailea: Carmen Larraz.

HARRESIETAKOTXOKOAK

Page 13: Iruña 2018 abuztuak 2-22 - Pamplona...20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan SHAKTI OLAIZOLA Baldin Bada OREKA TX Zirkua, antzerkia, musika eta pintura nahasten dituen ikuskizu-na

IRUÑA ILUNABARREAN

O-ko Andre Maria plaza izanen da agertoki Iruña Ilunabarrean programarako: ekimen bat zeinak barne hartzen baititu zient-zia, artea, teknologia berriak eta energia berriztagarriak. Gozatu udako ilunabarrez gure hirian, bai eta musikaz, dantzaz, antzer-kiaz, lantegi-saioez eta adierazpen artistikoez ere. Ostiraletan, uztailaren 20tik irailaren 7ra arte, 19:00etatik 22:30era.

UZTAILAK 20, OSTIRALA

Erakusketa: Katarsia. Bastidore fotovoltaikoa. Mikel BelascoainMusika zuzenean: Alicia Griffith & Patxi Villen.

UZTAILAK 27, OSTIRALA

Dantza garaikidea: La soledad de Bernarda. Arantxa Villanueva konpainia.

ABUZTUAK 3, OSTIRALA

Sormen-lantegiak: Burbugrafia.Art5 & kaligramak.Aitzkiller DJaren saioa.

ABUZTUAK 10, OSTIRALA

Dantza: La danza del atardecer. Ravel Dantza Eskola.

ABUZTUAK 17, OSTIRALA

Sormen-lantegiak: Zianotipia. Art5 & kaligramak.Reimy DJaren saioa.

ABUZTUAK 24, OSTIRALA

Antzerkia: Redoxidables. Circonciencia.

ABUZTUAK 31, OSTIRALA

Dantzaldi sozialak: lindy hop. Pamplona Swing.

IRAILAK 7, OSTIRALA

Dantzaldi sozialak: dantza latinoak. Amanda Jiménez & Chrystian Barbosa.Facun DJaren saioa.

O-KO ANDRE MARIA PLAZA O-ko ANDRE

MARIA PLAZA

Page 14: Iruña 2018 abuztuak 2-22 - Pamplona...20:00 3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan SHAKTI OLAIZOLA Baldin Bada OREKA TX Zirkua, antzerkia, musika eta pintura nahasten dituen ikuskizu-na

ABUZTUAK 4, LARUNBATA

21:00

BAZEN BEHIN... HARRESI MAGIKO BAT

Abuztuaren 4an gau magikoa biziko dugu Iruñean. Harresiek, kulturak nola, Baiona, Hondarribia eta Iruña lotzen dituzte, eta gau horretan oso modu berezian apainduta egonen dira, prota-gonista nagusi izanen diren tokiko dantza eta izaki mitologikoei harrera egiteko prest. Jende orori zuzendutako ikuskizun miste-riotsu bat O-ko Andre Maria plazan.(Bideko Dantzak)Hiru hiri, harresi bat, kultura bat. Izaki mitologikoak harresien inguruan.

O-KO ANDRE MARIA PLAZA