azkarrena izan da II. Ñañarri Rallyesprinteandute irakurketa eta liburua ohiko elementua bihurtu...

8
234 KILOKOA ALTXA DU INAXIO PERURENAK HERRITARREN AURREAN LEITZA Amazabal pilotalekuan lortu zuen marka harri-jasotzaile gazteak; esku bakarrarekin sorbaldan jarri zuen zilindroa 5 Aurreko egunetan erdi gaixo egon zen Perurena harri-jasotzailea, baina lana ederki bete zuen atzokoan. E. EZEIZA Xabier Lujua azkarrena izan da II. Ñañarri Rallyesprintean TOLOSALDEA Bigarren Joseba Zapirain izan zen, sei segundora; hirugarren Ramon Apalantza 4 Lan-munduko lehen euskara plana abian jarri du Taunik VILLABONA Euskara Zerbitzuaren eta Elhuyar Aholkularitzaren laguntza jaso du enpresak 6 Xabier Lujua irabazlea, Abaltzisketatik Amezketara jaisten. N. URBIZU WWW.TOLOSALDEKOHITZA.INFO ›› HARRESPILA BERRIA ARALARREN Eskultura proiektua egin du Guillermo Olmok Aralarko Mankomunitatearen 600. urteurrena dela eta › 7 Igandea 2009-04-26 VII.URTEA 1.686.ZENBAKIA ESKUALDEKO EGUNKARIA

Transcript of azkarrena izan da II. Ñañarri Rallyesprinteandute irakurketa eta liburua ohiko elementua bihurtu...

Page 1: azkarrena izan da II. Ñañarri Rallyesprinteandute irakurketa eta liburua ohiko elementua bihurtu arte gure gizar-tean. Zoritzarrez, halako proiektuek erabakiak hartzen dituzten kon-promisoa

234 KILOKOA ALTXA DU INAXIO PERURENAKHERRITARREN AURREANLEITZA Amazabal pilotalekuan lortu zuen marka harri-jasotzailegazteak; esku bakarrarekin sorbaldan jarri zuen zilindroa5

Aurreko egunetan erdi gaixo egon zen Perurena harri-jasotzailea, baina lana ederki bete zuen atzokoan. E. EZEIZA

Xabier Lujuaazkarrena izanda II. ÑañarriRallyesprinteanTOLOSALDEA Bigarren Joseba Zapirain izan zen,sei segundora; hirugarren Ramon Apalantza 4

Lan-munduko leheneuskara plana abianjarri du TaunikVILLABONA Euskara Zerbitzuaren eta ElhuyarAholkularitzaren laguntza jaso du enpresak 6

Xabier Lujua irabazlea, Abaltzisketatik Amezketara jaisten. N. URBIZU

WWW.TOLOSALDEKOHITZA.INFO›

›› HARRESPILA BERRIA ARALARRENEskultura proiektua egin du Guillermo Olmok Aralarko Mankomunitatearen 600. urteurrena dela eta › 7

Igandea2009-04-26

VII.URTEA 1.686.ZENBAKIAESKUALDEKO EGUNKARIA

Page 2: azkarrena izan da II. Ñañarri Rallyesprinteandute irakurketa eta liburua ohiko elementua bihurtu arte gure gizar-tean. Zoritzarrez, halako proiektuek erabakiak hartzen dituzten kon-promisoa

KKomikia Gorka Salaberria

2 TOLOSALDEA ETA LEITZALDEA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAIGANDEA, 2009KO APIRILAREN 26A

E guna zoragarri hasi da. Goize-an-goizeko freskura, leihotik

ikusten ditudan belatsoen berdea,

txorien kantak... baina telebistapiztu dut. Katez aldatzen hasi naizeta Espainiako telebistak duen 24orduko katean Madrileko Diputa-tuen Kongresutik emititzen aridira. Gobernuari nohizean behinegiten zaion kontrol saio hoietakobat da.

Nahaspilatsu samarra izanenda, baina ikusi eta entzundakoarenkronologia labur moduko bat ira-kurriko duzu ondoren. Josu Erko-rekaren interbentzioa entzun dutlehenik. Kopetilun zegoen gizona.Antza Zapaterok esandako zerbai-

tek min egin dio. “Tontorron” dei-tu omen dio. Latza gero! Badirudiaurreko intenbertzio baten eran-tzun bezala presidenteak hitz hutsmodura hartu dituela Erkoreka-ren hitzak, garrantzia kenduz, ale-gia. Josuk, geroago, “flatus vocis”edo zentzugabeko hitz huts bezaladefinitu ditu Zapateroren hitzak.Latza gero duela aste gutxi arte bi-kotekide izandakoak halako ezta-baida sentituan ikustea! Eskutikhartuta zebiltzan joan zen martxo-aren hasiera arte eta orain, berriz,ezker-eskuin, matrailezurrera el-

karri botatzen dizkioten gantxoaketengabeak dira.

Estatu mailarako iragarria da-goen aurtengo PIB-aren jeitsiera%3koa da, langabezia %20an kokatzea espero da eta ez dut ustegutako inor gaur egun bizi dugunegoera ze mailaraino okertu daite-keen ulertzera urrutitik ere gertu-ratzen garenik. Baina tira, momen-tu hobeak eta okerragoak izan dituen maitasun erlazio baten bukaeraren aurrean egon gai-tezkeenaren ideia hain da gogo-rra!

EAJk Ajuria Eneko poltronagaldu du eta ez zaio gustatu. Orainarte estatuko gobernu ezberdine-kin izandako amodio erlazioakbestelakoak izan daitezke hemen-dik aurrera.

Agian urteetan erakutsi izan du-ten anbiguetateari buelta eman etaez zaiela komeni konturatuko dira.Agian, behingoz herri honen etorkizunari buruz argi eta garbihitz egingo dute. Ez dut uste halaere.

Tamalez, etorkizun ez urrunegibatean berriro elkarri loxintxiakegiten ikusiko ditugulakoan nago.Izan ere, orain mingainean dara-bilten diskurtsoa flatus vocis hutsairuditzen bait zait.

Flatus vocis

›› UzturretikJokin Barriola

Page 3: azkarrena izan da II. Ñañarri Rallyesprinteandute irakurketa eta liburua ohiko elementua bihurtu arte gure gizar-tean. Zoritzarrez, halako proiektuek erabakiak hartzen dituzten kon-promisoa

Giroa deserosoaizan arren,eskaintza zabalaizan da Tolosako azokanPABLO ALBERDI

Atzoko azoka eguna berandu xa-mar esnatu zen. Goizeko lehenen-go ordutan, euria eta giro desero-soa zela eta, ez genuen erosle asko-rik ikusi mahaietan, bainapiskanaka, goiza aurrera zihoala,berotu egin zen.

Eskaintza ordea oso polita izanzen lehenengo orduetatik. Barazkiasko; ilarrak, babak, patata berria,zainzuriak, baratxuri berria, repo-llo aedo eta brokolia berritasunenartean. Perretxiko zerrenda osopolita ere bai: Ziza asko, bertakoaere, eta onddoak. Prezioak ez zirenaldatu joan den astekoekin konpa-ratuz.

Berdura plazan ere apaingarri-ko landare asko ikusi ahal izan ge-nuen. Geranioa, alegria, gineakoa,klabelina, begonia dragon, siem-previva edo eta tagetea besteen ar-tean.

›› ATZOKO AZOKA

BERDURA PLAZA Merk. Gares.LandareakAzalea 8,50 -Erromeroa 4,00 6,00Klabelina 2,80 4,00Xarbota 4,00 6,00Krisantemoa 12,00 20,00Biola 3,00 -

BERTAKO PRODUKTUAKZiza 20,00 60,00Onddoa 32,00 -Errezil sagarra 1,00 -Kiwia 3,00 -

Barazkiak (kiloa)Baba 3,00 4,00Tomatea 2,00 4,00Porrua 1,00 4,00Babarrun zuria 8,00 -Kalabazia 0,76 -Kalabaza 1,50 3,00

3TOLOSALDEA ETA LEITZALDEATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAIGANDEA, 2009KO APIRILAREN 26A

A pirilak 2 Haur LiburuarenNazioarteko eguna izan zen,

apirilak 23, berriz, Liburuarena.Urtero liburuari omenalditxoaegin behar zaion aldekoa izanarren, nire ustez, egun horietanburutzen diren ekintza puntualekez dute eragin handirik irakurke-tazaletasuna sustatzeko.

Irakurtzeko ohiturak bultzatze-ko: alde batetik, epe luzeran gara-tuko den proiektu orokor bat disei-natu behar da; eta bestetik, irakur-ketaren inguruan laneandabiltzanen eragile guztien ahale-ginen koordinazioa, hau da, ikaste-

txeek, familiek, liburuzainek, idaz-leek, argitaletxeek ... eta berezikiagintariek elkar lanez aritu behardute irakurketa eta liburua ohikoelementua bihurtu arte gure gizar-tean.

Zoritzarrez, halako proiektuekerabakiak hartzen dituzten kon-

promisoa eta dirua eskatzen dute,eta nik behintzat Euskadin faltanbotatzen ditut biak.

Esandakoarekin ez dut esannahi gure lurraldean irakurtzen ezdenik. Urte hauetan liburutegianeta nire inguruan ikusi dudanaga-tik esan dezaket gaur egun liburuasko irakurtzen direla. Tamalez,irakurketa hau gaizki banatutadago, gutxiengo batek liburu askoirakurtzen ditu, eta asko dira ezergutxi irakurtzen dutenak, eta besteasko ezer ere ez.

Denbora falta da irakurtzen ezduenaren aitzakia. Egia da, jendeasko etortzen dela lehengo aldiz li-burutegira jubilatu ondoren. Hale-re, nik uste dut, aitzakia besterik ezdela, beti gelditzen zaigu tarterenbat, zailena izaten da erabakitzeazertan erabili nahi dugun, eta asko-tan telebista eta liburuaren arteanlehenengoa aukeratzen da.

Nik uste dut irakurtzea kirolapraktikatzea bezalakoa da, zenbateta gehiago praktikatu orduan etagogo gehiago duzu praktikatzenjarraitzeko; eta alderantziz, zenbateta gutxiago praktikatu, orduaneta ahalegin gehiago eskatzen dizupraktikatzeak. Ondorioz, askokbaztertzen dute irakurketa, plaze-rra baino esfortzua delako.

Kirol kanpainak antolatzen di-ren bezala, zergatik ez dira irakur-keta kanpainak antolatzen? Etakanpaina hitza erabiltzen dudane-an, benetako kanpaina bat esannahi dut: aurrekontua duen kan-paina, herri mailakoa, ondo disei-natua eta zuzendua.

LiburuarenNazioarteko Eguna›› IritziaSusana LarreUdal Liburutegiko arduraduna

Hitzaldia Samaniegon

Datorren asteartean, apirilak 28,Gatazka konpontzeko modu positi-boakgaiaren inguruan hitzaldi batantolatu da Elkarbizitza Planarenbarruan. Hizlaria “GEUZ” talde-ko arduraduna den Lucia Gorbeñaizango da , arratsaldeko 16:30eanHaur Hezkuntzako erabilera ani-tzeko gelan.

Samaniego ikastetxekogurasoen batzarra

Datorren asteazkenean, apirilak29, ikastetxeko gurasoen urtekoBatzar Orokorra egingo da Tolosa-ko Kultur Etxean (Triangulo Pla-zan) arratsaldeko 7tan. Bertan, Go-rosti elkartearen urteko balantzeaaurkezteaz gain, aurrerantzeanburutuko diren ekintzak eta kez-kak edo zalantzak argitzeko auke-ra ere egongo da. Bilerak irautenduen bitartean haurtzaindegi zer-bitzua egongo da hantxe bertan.Samaniego ikastetxeahttp://www.tolosaldekohitza.info/blogak/samaniego

BBlogtekaZZurea daHitza

MIREN MUJIKA TOLARETXIPI (LOATZO

MUSIKA ESKOLAKO ZUZENDARIA)

Loatzori buruz esan dituzuena-ren aurrean, erantzutera behartugaituzue:

1) Loatzo musika eskolak( mu-sika eskola gehienak bezalaxe),matrikularekin batera 30 ko-bratzeko erabakia hartua du. Ho-nela ikasleak irailean ikasketamusikalak hasiko dituenarenziurtasuna ematen bai digu.

2) Loatzo musika eskolarenerabakiak, batzordean serioskiaztertu eta gero izan dira. Horrekez du esan nahi inoiz hutsegiterikegin ez dugunik.

3) Loatzo musika eskola herriguztietan burutzen ari den batza-rretan,( komunikabideetan ira-garriak izan dira) edozein herri-tarrek bere kexa, edo zalantzaazaltzeko aukera du.

4) Zorionez, Loatzo musika es-kolaren ibilbide honetan, eskubatekin konta daitezkeen kexaketorri zaizkigu, eta zenbaitzuknahi ez badute ere, oraindik ha-sierako ilusioari eusten diogu etairakasle, guraso eta politikarieiesker, 8 herrietan musikak tokipreziatua du.

Eskerrik asko eta nahi duzuenarte.

@ Argazki lehiaketa. HITZA-ren IX. Argazki Lehiaketan

parte hartu duten argazki guztiakikusgai daude gure webgunean,‘Irudietan’ atalean. Sartu eta zukere zurea bidali dezakezu apirila-ren 30a baino lehen. Sari interes-garriak dauzkazu zain!

www.tolosaldekohitza.info

Eragileek elkarlaneanaritu behar dute liburuaohiko elementua bihurtuarte gure gizartean

Irakurketa gaizkibanatuta dago: gutxibatzuk asko irakurtzendute eta askok ezer gutxi

Txolarreak Berastegin abesten BERASTEGI ]Anoetako kabitik, Berastegiko plazara joan ziren atzo txola-rreak. Bertan ospatu baitzen kantu bazkaria. Jende ugari hurbildu zenUrepel elkartera, Izaro Saizar, Maialen Etxeberria eta Iñaki Barriola beras-tegiarrak kantuan, eta Garazi Esnaola lizartzarra pianoan entzuteko. E. E.

Eguraldiari aurre egiteko, kantuanVILLABONA ]Herria Kantuz ekimeneko beste saio bat izan zen atzo arra-tsaldean. Azken honetan erronka handia zuten gainera, herritarrak ezezik, eguraldia ere animatzea. Saioa hasi baino lehen indarrak hartu zi-tuzten, Zunbeltz elkarteak prestatutako meriendarekin. E. EZEIZA

Page 4: azkarrena izan da II. Ñañarri Rallyesprinteandute irakurketa eta liburua ohiko elementua bihurtu arte gure gizar-tean. Zoritzarrez, halako proiektuek erabakiak hartzen dituzten kon-promisoa

Ramon Apalantzak hirugarren egin zuen; errepidea bustita egotearekin arriskutsua zegoen. Irudian, Abaltzisketatik Amezketarako tramoan.NEREA URBIZU

Xabier Lujua izan da II. ÑañarriRallyesprinteko azkarrenaKirola›› 83 auto aritu ziren; tartean, Evangelistaketa Arrabalek egin zuten kale; euriaren ondorioz,iaz baino jende gutxiago ibili zen zirkuitoan.

NEREA URBIZU

Euriarekin errepidea arriskutsuazegoen atzo Alegialdean. IrurakoIkastolak Hondarribiko SardaraMotor Elkartearekin elkarlaneanantolatutako II. Ñañarri Rallyes-printa jokatu zuten 83 auto azka-rrek. Ikusle gehienek espero ez zu-tena gertatu zen: Xabier Lujuak

irabazi zuen Ñañarri Rallyesprin-ta. Hiru aldiz egin behar zuten zir-kuitoa (Alegiatik AmezketaraOrendaindik abiatuta).

Lehenengo bi bueltak egiten az-karrena Joseba Zapirain izan zen,Peugeot 206 WRC autoarekin.Horregatik, irabazlea bera izangozela uste zuten gehienek. Bigarren

aldian, zirkuitoa egiteko bost mi-nutu eta 57 segundo behar izan zi-tuen, lehenengoan baino lau se-gundo gutxiago, hain zuzen. On-doren, Lujua izan zen azkarrena,Mitsubishi EVO V autoarekin.

Azken buelta Lujuak egin zuenazkarren, 6 minutu eta 14 segun-dotan. Apalantzak 11 segundogehiagotan, eta Joseba Zapirainek30 segundo gehiago. Ez zitzaionezer berezirik gertatu, baina, an-tza, gehiago kostatu zitzaion. On-dorioz, bigarren gelditu zen sailka-pen nagusian.

90 gidaritik 83k egin zutenAipatu beharra da, faboritoen arte-an bi ez zirela atera: Tony Evange-lista eta Luciano Arrabal, hain zu-zen ere. Guztira, 90 auto gidarizeuden baina azkenean 83k hartuzuten parte. Bigarren bira 17:18eanhasi zen eta minuturo auto bat ate-ratzen zenez, 18:30a inguruan bu-katu zuten. Hirugarrena, berriz,19:05ean hasi zen.

Eguraldi kaxkarra egin zuen etaparte-hartzaileek beraiek esan be-zala, «oso arriskutsua zegoen zo-rua, zaila eta kontuz ibiltzekoa».

›› SAILKAPENA

]Lehenengoa.Xabier Lujua (6 minutu eta 14 segundo).]Bigarrena.Joseba Zapirain (sei segundo gehiago).]Hirugarrena.Ramon Apalantza(17 segundo gehiago).]Laugarrena.Txus Jaio (22 segundo gehiago).

Horretaz gain, joan den urteko gi-roa ez zela errepikatu aipatu zuten.Iazko giroa bestelakoa izan zen,eguzkipean zeuden ikusleak, etaaurten, euripean. Horregatik, jen-de askoz gutxiago gerturatu zenrallyesprintera, baina hala ere, giroona sortu zuten.

Eguraldi kaxkarraIa egun osoan zehar eguraldi kax-karra egin zuen. Ñañarri Rallyes-printa egiten, gutxi gorabehera lauordu eta erdiz aritu ziren autoakgora eta behera: minuturo kotxebana ateratzen zen eta ia 90 zire-nez, ordu eta erdiko proba zen ba-koitza. Guztia bukatu zenerako20:30a zen.

Euria gogotik hasi zuen arratsal-dearen erdialdean (bigarren probabukatu ondoren). Honen ondo-ren, ikusleak euren autoetara hur-biltzen hasi ziren, blai eginda. Bai-na seguruenik, Joseba Zapiraintxapelduna izango zelakoan joanziren.

4 ALEGIALDEA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAIGANDEA, 2009KO APIRILAREN 26A

LANA]Zaintzailea. Emakume euskal-duna behar da arratsaldeetarako.Adineko pertsona zaintzeko, kotxea behar du. Interesatuek dei-tu gaueko zortziak eta hamarrakbitartean ondorengo telefono zenbakira: 943 11 72 85. ]Etxeko lanak. Emakume euskal-dun bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko zein adinekoak zain-tzeko. Autoarekin. Interesatuek,harremanetan jartzeko deitu 943 67 38 35 zenbakira. ]Bigi garbitasunak. Alfonbrak,etxeak, bulegoak eta abar garbi-tzeko prest. Interesatuek deituinongo konpromezurik gabe. Harremanetarako telefono zenba-kiak: Irene: 638 94 46 04 / Itsaso: 695 70 82 71.]Zaintzailea. Emakume euskal-dun bat behar da etxeko lanak egin eta bi haur zaintzeko. Ordute-gia: 10:30etik 13:30era. Telefonoa:625 70 50 59.

SALGAI]Etxea. Intzan, herriko plazan300 urteko etxea garajearekinbertako eran sendotuz eraberritueta estreinatzekoa, modu oneansalgai. Ezinduentzako egokitua.Aralarko magalean landetxea jar-tzeko aukerarekin. 628 030 727,609 218 341, 646 111 485 edo [email protected].

Iragarki laburrak

Page 5: azkarrena izan da II. Ñañarri Rallyesprinteandute irakurketa eta liburua ohiko elementua bihurtu arte gure gizar-tean. Zoritzarrez, halako proiektuek erabakiak hartzen dituzten kon-promisoa

Ezkerrean, Inaxio Perurena, harria altxatzen. Eskuinean, Mindegia, zutikako enborra mozten.ESTI EZEIZA

Inaxio Perurenak lortu du 234 kilokozilindroa esku bakarrarekin altxatzeaLeitza ›› AizkolarienUrrezko Txapelketarenbaitan Arkaitz Olanok ezin izan zuen AnderErasunen aurrean.

NEREA URBIZU

«Kezkati» bazegoen ere, InaxioPerurenak atzo lortu zuen nahizuena: bere marka pertsonala egi-tea. Esku bakarrarekin sorbaldagainean, herritarren animo asko-ren artean 234 kiloko zilindroa ja-rri zuen. Negua gaizki pasa du lei-tzarrak, gaixo askotan, gripea etakatarroak zirela eta. Azken egune-tan ere eztul handia izan du, bainaez da oztopoa izan nahi zuena lor-tzeko. Gainera, herritarren aldetikjaso zuen babesa eta animoak han-diak izan ziren atzo Amazabal pi-lotalekuan.

Beroketa egiten hasi zen Peru-rena, lehenik 202 kiloko harriare-kin egin zuen, esku bakarrarekinsaiatuz. Ondoren, 230 kilokoa al-txatu zuen modu berean. Gero, be-rriz ere 202 kilokoa hartu zuen bai-

na bi eskurekin. Bukatzeko, 230 kilokoa hartu zuen esku bakarra-rekin.

Azkenean, 234 kiloko zilindroa-ri heldu zion, eta bi kolpe eman on-doren, gora iristea pixka bat kosta-tu zitzaion, baina balekoa izan zen,bere lekuan mantentzea lortu bai-

tzuen harritzarra. Herritar batzuk,harri-jasotzaile gaztea urduri ikus-ten zutela zioten, aitak berak beza-la, «kezkarekin» baitzegoen. Izanere, «negu bitxia izan du». Bainaproba egiten hasi, eta harria goraeraman zuen leitzarrak.

Erasun, Olanoren gainetikUrrezko Aizkora Txapelketako fi-nal-laurdena ere jokatu zen atzoLeitzan eta bertan parte hartu zu-ten Saralegi eta Olano aizkolarigazteek, bigarren mailan. Erasun,Olano baino gehiago izan zen, tarte

handi xamarra ateraz. Honela,Erasunek hiru puntuak lortu zi-tuen. Datorren jardunaldian, Era-sunek Saralegiren kontra egin be-harko du.

Egin behar izan zituzten probakhauek izan ziren: ahalik eta kolpegutxienekin enborra moztea, erlo-jupekoa, zutika moztea eta biak el-karren kontra hiru egur nork lehe-nago moztu.

60 urterekin desafiokaLeitzako Amazabalen Mikel Min-degia aizkolari handiak sorpresa

eman zuen: desafioa bota zuen. 60urte gaur bertan bete ditu eta ber-tan zegoen edonork onar dezakedesafioa. Hau urri bukaeran edoazaroaren hasieran izanen litzate-ke. Proba bera 60 ontzako 20 en-bor moztea izanen litzateke. Dato-rren asteburuan agertu beharkoda desafioan parte hartu nahi duenhori, Tolosako Kantabriko taber-nan.

Iñaki Azurmendiren kontra ari-tu zen Urrezko Aizkora Txapelke-tan, eta hura ere irabazi egin zuenMikel Mindegiak.

5TOLOSALDEA ETA LEITZALDEATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAIGANDEA, 2009KO APIRILAREN 26A

Irazabalbeitia,Aralar koaliziokoEuskal HerrikozerrendaburuaEuroparako

Alkiza ›› «Bigarreneuroparlamentaria lortzekobideak irekiko zaizkiguosatutako taldearekin».

ERREDAKZIOA

Inaki Irazabalbeitia izango da Ara-larrek osatzen duen koaliziokoEuskal Herriko zerrendaburuaEuropako Legebiltzarrerako. In-dependentistak eta Ezkertiarrakkoalizioa Aralarrez gain, ERC,BNG, Los Verdes, EA eta ChuntaAragonesista alderdiek osatzendute.

Europako Legebiltzarreko bo-zetan Independentistak eta Ez-kertiarrak koalizioko Euskal He-rriko zerrendaburua Inaki Iraza-balbeitia (Aralar) izango da. ERC,BNG, Aralar, Los Verdes, EA etaChunta Aragonesista alderdiekosatzen dute koalizioa.

Europako Legebiltzarrei begirakoalizioko burua Oriol Junqueras(ERC) izango da eta bigarrena AnaMiranda (BNG). Irazabalbeitia hi-rugarrena da zerrenda horretan.Ekainaren 7an egingo dira Euro-pako Legebiltzarreko bozak.

«Bigarren europarlamentarialortzeko aukerak zabalduz»Jon Abril Aralarreko koordina-tzaileordeak esan zuenez, «koali-zio berriak ezkerreko eta abertza-leon hautagaitza zabal bat berma-tzen du Europan, eta bigarreneuroparlamentaria lortzeko auke-rak ere zabaltzen ditu».

Aralarrek ziurtatua du europar-lamentaria denbora batez. «Inorkez daki zenbat denborarako izan-go dugun, proportzionalki zehaz-tuko delako lortutako bozken ara-bera; gauza segurua da ERC, BNG,Aralar eta Los Verdesen artean ba-natuko dela europarlamentaria».

Negua gaizki pasata ereeta azken egunetaneztula izanik ere, harriagora eraman zuen

Mikel Mindegiakdesafioa bota zuen,urriaren bukaera alderaegitekoa, hain zuzen

Page 6: azkarrena izan da II. Ñañarri Rallyesprinteandute irakurketa eta liburua ohiko elementua bihurtu arte gure gizar-tean. Zoritzarrez, halako proiektuek erabakiak hartzen dituzten kon-promisoa

Tauni enpresa N-1 errepidearen ondoan dago. I. GARCIA

Taunik jarri du herriko lehenengoeuskara plana abian lan-munduanVillabona›› Planarekinprozesuan aurreraegiteko Tauni enpresak UdalekoEuskara Zerbitzuareneta ElhuyarAholkularitzarenlaguntza jaso du.

ERREDAKZIOA

Pixkanaka, euskara ari da zabal-tzen gizarteko esparru guztietara:merkataritza, kultura, irakaskun-tza, administrazioa, kirolak, aisial-dia... Lan-munduan ere presentziaeta erabilera areagotzen ari da etagero eta enpresa gehiago dira eus-kararen aldeko apustua egin dute-nak, arlo askotakoak, gainera: in-dustria, zerbitzuak, finantza-era-kundeak... Eta Villabonakolan-munduan Tauni enpresa ai-tzindari izan da, Euskara Planamartxan jarri duen herriko lehenenpresa izan baita.

Iaz Villabonako Udaleko Eus-kara Zerbitzua herriko hainbat en-presekin harremanetan jarri zen.Udalak lan-munduan euskara sus-tatzeko duen diru-laguntzaren be-rri eman eta enpresa horiek euska-raren diagnostikoa eta EuskaraPlanaren diseinua egitera anima-tzea zen helburua.Enpresa horie-tatik Tauni izan da Euskara Plana-ren diseinua egin eta Plana mar-txan jarri duena eta horretarako,Villabonako Udaleko EuskaraZerbitzuak Elhuyar Aholkulari-tzaren zerbitzua kontratatu du.

Nondik norakoakTauni enpresak 16 langile ditu etamekanizazioaren arloan lan egitendu. Enpresan euskarak bizi duenegoeraren diagnostikoa egin da etadiagnostikoan alderdi objektiboak(enpresako hainbat alorretan eus-karak duen presentzia eta erabile-ra erreala) eta alderdi subjektiboak(pertsonen iritzia, balorazioa etapertzepzioak) jaso dituzte.

Hori guztia osatzeko honako in-formazio-iturri hauek erabili di-tuzte: koordintzaileak bete duendatu-bilketarako fitxa, langileekerantzundako inkestak, langileeiegindako elkarrizketa pertsonalaketa Elhuyar Aholkularitzako tek-nikariak enpresara egindako bisi-ta.

Diagnostiko honetatik abiatuta,Tauniren egoerara egokitutakoEuskara Plana diseinatu eta hu-rrengo urteetarako helburu oro-korra zehaztu da: euskara eta gaz-telania, biak, harreman- eta lan-hizkuntza izatea (kanpora zeinbarrura begira) eta euskarari le-hentasuna ematea. Eta Taunik

euskararen egoeraren diagnosti-koa egin ostean ezarritako erronkahori hiru urteko epean betetzekoekintza zehatzak ere definitu diraeta baita ekintza horiek aurreraateratzeko enpresako kideek har-tu beharreko funtzioak ere.

Euskara Planeko helburua ze-haztean eta plana bera martxanjartzean, hainbat arrazoi erabaki-garriak izan dira eta bereziki na-barmendu behar dira. Alde bate-tik, enpresa ingurune euskaldune-an kokatua egotea eta bezeronagusienak Gipuzkoako enpresakizatea. Bestetik, enpresan bertanere euskararen ezagutza eta erabi-lera dezentekoa izatea. Zehazkieuskararen ezagutza %81ekoa daeta erabilera %80ko. Azkenik, lan-gileek Euskara Plana martxan jar-tzearen aldeko jarrera azaldu iza-na.

Duela hilabete gutxi, aurrez di-

seinatutako Euskara Plana mar-txan jarri da eta aurrera begira jarridira. Elhuyar Aholkularitzaren la-guntzarekin jarraituko badute ere,Euskara Batzordea izango da Eus-kara Planaren arduraduna. Disei-nuan bezala, planaren garapeneanere, zuzendaritzako kide den EvaUsandizaga izango da EuskaraPlanaren koordinatzailea eta zu-zendaritzaren aldetik euskararenaldeko jarrera eta inplikazioa ezin-bestekoa izango da.

Euskara plana martxanjartzearen arrazoiakHasteko, horrelako prozesu bate-an sartzen den enpresa indarreandagoen araudia betetzeko ahalegi-na egiten ari da. Hau da, herrita-rrek euskara erabiltzeko duten es-kubidea bermatzen duelako eta,besteak beste, Konstituzioa, Auto-nomia Estatutuak jasotako euska-raren erabilpena arautzeko1982ko legea eta erabiltzaileen etakontsumitzaileen eskubideen2003ko legea betetzen ari delako.

Horrekin batera, enpresa batekzerbitzu edo produktuaren sal-menta euskaraz egiten badu, «be-

zero euskaldunei harrera hobeaegiten die», zehazten du MaiteArregi Villabonako Udaleko eus-kara teknikariak. «Bide batez,merkatuan dagoen hutsunea betedezake eta lehiakideen aurretik jo-atea ekar diezaioke, baldin eta sek-torean eskaintza hori egiten duenlehenengoa baldin bada», gainera-tzen du. Eta produktua gaztela-niaz, ingelesez edo frantsesez es-kaintzen jarraitu arren, «horrenpropaganda euskaraz ere egiteakgehiago saltzen lagundu diezaio-ke», zehazten du. «Horrek guz-tiak, azken batean, bezero euskal-dunarekiko hurbiltasuna bultza-tzen du».

Bestalde, erakunde batek euska-ra kudeaketan txertatzen duene-an, enpresaren barne-kohesioalantzen duela dio Arregik: «Nabar-mena da jadanik langile kontratatuberriak aurreko belaunaldikoak

baino euskaldunagoak direla eta,gainera, kasu batzuetan idatzizeuskaraz gaztelaniaz baino erraz-tasun handiagoa dutela. Beraz,langileek euskaraz egiteko aukerabaldin badute, langileen kohesioalortuko da eta, ondorioz, langileakenpresarekin identifikatuago sen-tituko dira». Langileen gogobete-tzea eta motibazioa handituko di-rela gaineratzen du.

Euskara enpresaren kudeake-tan txertatzearen arrazoiekin ja-rraituz, ez da ahaztu behar era-kunde batek prozesu hori abianjartzen duenean gizarte-erantzu-kizuna betetzeko ahalegina egitenari dela. «Izan ere, enpresak gizar-teko beste erakunde batzuekin ha-rremanetan dauden atalak diraeta, beraz, euskara kudeaketantxertatzean, ingurua kontuan har-tzen duela adierazi eta euskara be-rreskuratzeko ahaleginean gizar-tearekin bat egiten du», dio euska-ra teknikariak.

Gaur egungo kudeaketa-ereduaurreratuei erreparatzen badiegu,«bezeroek, pertsonek eta gizarte-ak pisu berezia dutela ikusikodugu», zehazten du Arregik. «Horiaurretik esandakoarekin lotzenbadugu, euskara kudeaketan txer-tatzen duen enpresak kalitate ho-bea eskaintzen ari dela ziurtatudaiteke, barneko eta kanpoko par-taideen gogobetetzea handitukoduelako».

Diru laguntzak eta informazioaVillabonako Udalak lan-munduanere euskararen presentzia eta era-bilera areagotzeko ahaleginetanjarraitu nahi du, eta, aurrerantze-an ere, euskararen egoeraren diag-nostikoa eta diseinua egitekonahiz plan horiek martxan jartze-ko diru laguntza emateko asmoaazaldu du. Gainera, kontuan izanbehar da Udalak ezezik, Foru Al-dundiak eta Eusko Jaurlaritzakere Euskara Planetarako diru-la-guntzak ematen dituztela. «Ho-rrela, diru laguntzei esker, enpre-sek berreskuratu egiten dute Eus-kara Planean egindako gastugehiena», azaltzen du Arregik.

«Euskararen alorra ez dago kri-sian: beti dago zer egina eta zer ho-betua. Batzuentzat, krisi-garaiaegokia da trebatzeko eta formazio-an inbertitzeko, eta aukera ezinhobea da, baita ere, euskarari hel-tzeko, horretan egindako lanari es-ker lehiakideek ez daukaten balioerantsi edo plus batez jabetzeko,baita enpresa lekututa dagoen gi-zartearekiko konpromisoa era-kusteko ere», dio euskara teknika-riak.

Hori guztia dela eta, Udaletikanimatu nahi dituzte Villabonakoenpresak «euskararen aldekoapustua egiteko, euskaran inberti-tzeko, euskaraz jabetzeko eta balioerantsi hori berenganatzeko».Euskara Planei buruzko informa-zio gehiago nahi duenak UdalekoEuskara Zerbitzura jo dezake: 94369 3 5 01 telefono zenbakian [email protected] helbderaidatziz.

6 VILLABONA-AIZTONDO TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAIGANDEA, 2009KO APIRILAREN 26A

Tauni enpresak hamaseilangile ditu etamekanizazioaren arloan lan egiten du

Maite Arregi: «Langileekeuskaraz egiteko aukerabadute, langileen artekokohesioa lortuko da»

Page 7: azkarrena izan da II. Ñañarri Rallyesprinteandute irakurketa eta liburua ohiko elementua bihurtu arte gure gizar-tean. Zoritzarrez, halako proiektuek erabakiak hartzen dituzten kon-promisoa

Larraitzen jada 16 harrietako batzuk borobilean jarrita daude, beste batzuk falta dira oraindik.JOXEMI SAIZAR

Aralarko Mankomunitatearen 600. urteurrenadela eta, eskultura proiektua ari da burutzenGuillermo Olmo; Maiatzaren 1ean inauguratukodute lehena, San Martin Egunean, bestea.

HarrespilaAralarren JOXEMI SAIZAR

H arrespila berria dago Ara-larren. Ez beste guztiakbezalakoa, gizakiak lan-

dutakoa baizik. Larraitzera ingu-ratzen denak ikusiko du zutarri ba-tzuk agertu direla aparkalekuarenbukaerako partean, mendirakoigoera hasten den lekuan. Aurrekoigandean jarri zituzten auzolane-an inguruko herritar batzuk eta as-teburu honetan bertan lanak bu-katzea espero dute, hurrengo osti-ralean, Maiatzak 1, larre irekieraninauguratu ahal izateko.

Izan ere urteroko festa horretan(aurten hamabigarren urtez egin-go dute), ohiko egitarauaz gain,aurten zerbait berezia egin nahiizan dute, Aralarko Mankomuni-tatearen 600. urteurrena betetzendela eta. 1409ko azaroaren 14eansinatu ziren Ordizian mankomu-nitatearen sorrerarko eskriturak.

Aralarko mankomunitatea 15herrik osatzen dute: Abaltzisketa,Amezketa, Orendain, Ikaztegieta,Baliarrain, Beasain, Ataun, Laz-kao, Gaintza, Arama, Altzaga, Itsa-sondo, Legorreta, Ordizia eta Zal-dibia. 3.500 hektareako gunea ku-deatzen dute. Nafarroako parteanbeste 22 herrik dituzte lurrak Ara-larren. «Sei mende hauetan men-diaren aprobetxamendu zuzenaizan dute, batez ere ganaduan eta

basoan, eta mankomunitateak ga-rrantzi handia izan du. XIV. men-de arte lur hauek Nafarroakoak zi-ren. Gero Gaztelako erresumakbereganatu zituen eta Enrique III.Erregeak Juan de Amezketarieman zizkion, 1400 urtearen ingu-ruan, gerran emandako zerbi-tzuen truke. Handik gutxira saldubeharrean aurkitu zen eta 15 herrihauei saldu zien 1.400 urrezko flo-rinen truke», azaldu du Jose Anto-nio Irastorza goardak.

«Amerikako aurkikuntzarengaraiarekin bat dator mankomu-nitatearen sorrera, ontziolak egi-ten erabili zuten Aralarko egurra,ikazkintzarako ere bai Basoaren

hustiapen garrantzitsua izan da»,dio Irastorzak. Azken mendeetanartzantzaren zabalkuntzak basoa-ri leku jan dio, larreak handitzenjoan direlako. 1821eko baso eta la-rre arteko banaketarekin konpara-tuz adibidez, ordutik hona basoari%40a jan zaio larreetarako. Gana-du gehiago dago eta mendia berada, ez da handitu. Gaur egun Arala-rren 18.000 ardi eta 1.400 behi etabehor egoteko kalkuluak dituzteeginak. 2.200 hektarea daude la-rreetarako. Horren kudeaketazarduratzen da mankomunitatea.Eta 1994ean gune babestua izen-datu zuten eta ondoren parke na-turala. «Erabaki hori hartzea one-rako izan zen. Gaur egungo gizar-teak beste erabilpen batzukematen dizkio. Paisaje aldetikgune aberatsa da, ibiltariak hordaude… Ematen diren pausoakondo pentsatuta eman behardira», adierazten du goardak.

Hala erabakita, Ordiziako alka-tea da mankomunitateko lehenda-karia, Jose Miguel Santamariagaur egun. Eta lehendakariordea,Amezketako alkatea, Jesus Iñurri-ta kasu honetan. «Hiru hilabetezbehin biltzen gara proposamenenaurrean erabakia hartzeko. Orainmaizago urteurrena delako. Etagero lan talde bat dago, beste alkatebatzuk eta ganaduzaleen ordezka-riekin batera, eguneroko gaiak jo-rratzeko», dio Iñurritak. Bulegolana Ordiziako udaletik bidera-tzen dute eta langile bakarra goar-da da, Jose Antonio Irastorza zal-dibitarra.

Beste eskultura, baso erreazUrteurrena dela eta, hainbat eki-taldi izango dira urtean zehar etalaster emango dute horren berrizehatza: Alfredo Morazaren libu-ru baten argitalpena, mendi ibilal-dia, unitate didaktikoa... Ekitaldienhasiera eta bukaerarako bi eskul-tura jarri eta inauguratzea pentsa-tu dute. Alde batetik puntu esan-guratsu bat jartzea garrantzitsuairuditu zitzaien. Larraitzen koka-tuko dute Guillermo Olmoren Ha-rrespilak eskultura inauguratukodute maiatzaren 1ean, Larre Ire-kieraren Egunarekin batera. Inau-gurazioan Gipuzkoako ahaldunnagusia, mankomunitateko he-rrietako alkateak eta Nafarroakoordezkariak izango dira eta eskul-turan bertan zin egite moduko bategingo dute. Urteko egitarauarenbukaera gisa, azaroan, San Martinermitaren ondoan, Amezketan,

«Aralar harria eta egurra da etahoriekin egin behar ziren lan hauek»GUILLERMO OLMO › Eskulturgilea

Amezketa ›› GuillermoOlmo artista dago bieskultur proiektu hauenatzean; ‘Harrespila’-renazken lanetan topatu dugu.

J. SAIZAR

Guillermo Olmo (Sarria, Lugo,1960) artista autodidakta umeazela etorri zen bizitzera EuskalHerrira, Zugaztietara (Trapaga,Bizkaia). Moskun, Parisen eta Bil-boko aireportuan erakutsi izanditu bere lanak. Azken urte haue-tan Amezketan du lan tailerra,Egoarre baserrian. Nola sortu zen eskultura hauenideia?Amezketako lagun batzuk ome-naldi bat egin nahi genion Aralarkobasoari, batez ere gizakiaren hus-tiapenagatik desagertu den basoa-ri, eta hori Gipuzkoa partean ger-tatu da gehienbat. Horretarako ba-serrietako habeak jaso, erre etaprestatu behar ditugu. Amezketa-ko San Martin zelaian jarriko ditu-gu, Txindoki atzean dutela, horre-la Txindokiren ikuspegi desberdi-na lortuko dugu, baso errearenatzean. Hori azaroan inauguratu-ko da, San Martin eguneko jaiadela eta.

Eta beste eskulturarena?Aralarko Mankomunitateak 600urte ditu aurten eta topalekua egi-tea enkargatu zidaten, hitzarmenedo ospakizun ekitaldi baterakoegokia. Horretarako leku egokienaLarraitz dela iruditu zaigu eta hanjarriko dugu. MankomunitateaAralar inguruko 15 herrik osatzendutenez, 16 harriz osatutako ha-rrespila egin dugu, Nafarroako za-tia ere kontuan izanik. Udal horienbatasuna irudikatzen du eta Arala-rri eta gizalditan bertan bizitutakojendeari egindako omenaldia da.Bertan dauden harrespilen itxuraizango du gogoan. Azkenean biproiektuak manikomunitatearenurtemugarekin lotu ditugu.

Zein materiala erabili duzu ha-rrespila egiteko? Hemen bertakoa, Aralarreko ka-reharria, Altzoko harrobiakoa. Harri bakoitzak herri zehatz batordezkatuko al du? Ez, ukatu egin gara, udal batzuenpartetik eskaera batzuk izan arren.Ez dugu horretan sartu nahi izan.Harri guztiak desberdinak etairregularrak dira, Aralarren dau-denak bezala. Harri nahiko landuak direla ikus-ten dut. Agian bukaera finagoa dute, guregaraikoa, ikusleak zalantzarik ezdezan izan, ez pentsatzeko jende-ak duela hamar mila urteko ha-rrespila dela, benetakoa. Jendea gustura al dago? Bai, aurreko igandean auzolaneanjarri genituen lehen harriak etajendeari gustatu zaio lana. Horre-lako lanak egiterako beti naturaitxuraldatzeko beldurra izatenduzu, baina ez da hori gertatu, inte-gratuta dago. Harria eta egurra landu dituzu.Noizko burnia? Agian meategie-tan? Aralar harria eta egurra da, bi ma-terial horiek dira nagusiak eta ho-riekin egin behar ziren lan hauek.Burnia ere sartzen da, baina orain-goz bi hauek egin ditugu.

Urteurrena dela eta,urtean zehar ekitaldigehiago ere burutukodituzte

Mankomunitateakgarrantzi handia izan dusei mende hauetan zeharAralar kudeatzen

kokatuko dute beste eskultura.Mankomunitatearen sorrera aza-roaren 14ean izan zenez eta azaro-aren 11n San Martin eguna ospa-tzen denez, data horien inguruanizango da inaugurazio ekitaldihori, egitarauari amaiera emangodiona. Haritzezko 90 bat habe ja-rriko dituzte, baserrietatik lortuak,

kin (Jose Mari Otermin, BixenteGorostidi) hasi zen elkarlanean etaideia hau aurkeztu zuten. Herritarasko murgildu da proiektuan»,azaldu du Amezketako alkateak.Abaltzisketa eta Amezketako uda-lekin batera, Gipuzkoako Foru Al-dundiak ere diru laguntza bateman dut proiektu hau burutzek.

erreta eta margotuta, baso modu-ko bat osatuz.

«Guillermo Olano artista betiideiak ematen aritzen da eta Arala-rri begiratuta, basoa falta zela iku-sita, zerbait egin nahi zuen. Proiek-tu bat egin, gero Amezketako gaztebatzuekin (argazkilaria, marrazki-laria) eta pertsona ezagun batzue-

Olmo harri bat lantzen.J.SAIZAR

7ALEGIALDEATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAIGANDEA, 2009KO APIRILAREN 26A

Page 8: azkarrena izan da II. Ñañarri Rallyesprinteandute irakurketa eta liburua ohiko elementua bihurtu arte gure gizar-tean. Zoritzarrez, halako proiektuek erabakiak hartzen dituzten kon-promisoa

Zinema]Tolosa. La vida secreta de las abe-jas filma izango da ikusgai Leidor aretoan gaur 19:30ean etabihar (Ikuslearen Eguna)20:30ean.]Villabona. Gurea aretoan The Reader filma emango dutegaur 19:30ean eta bihar 21:30ean.

Irteerak]Amezketa. Maiatzaren 3rako,iganderako, Lapurdi eta Nafarroairteera antolatu dute 60 urtetik go-rakoentzat 27 eurotan. Izena09:00etatik 14:00etara udaletxe-an.

Kirola]Anoeta. Saskibaloiko teknifika-zio saioa izango da Abraham Ola-no kiroldegian 11:00etatik12:30era, 1997 eta 1998 urteetanjaiotakoentzat.

Ikastaroak] Ikaztegieta. Patinaje ikastaroa.Bost larunbatetan zehar,10:00etatik 11:00etara. Maiatza-ren 9an hasiko da; izena ematekoepea hilaren 30ean itxiko da. Izena udaletxean 09:00etatik15:00etara bitartean, bost euro or-dainduz.

›› GUARDIAKO FARMAZIAKGaur]Tolosa. Etxebeste, J.M. Gernika-ko arbola, 3. 943 651040.]Lekunberri. Mendia, M.I. Aralarkalea, 25. 112.Bihar]Tolosa. Bronte, C. Korreo kalea,10. 943 676013.]Leitza. Campos, M.Z. Elbarren,52. 112.

HITZAK ez du bere gain hartzenegunkarien adierazitako esaneneta iritzien erantzunkizunik.

AAgenda

‹‹ Goiza Arratsaldea Tenperatura Bihar2009-04-26

Eguraldia

›› 12°›› 7°

GOIZA EURIAARRATS. EURIABEROENA 13°HOTZENA 7°

Argitaratzailea: Tolosa Herria Hedabideak S.L.Lege Gordailua: SS-0398-03Zuzendaria: Noelia LataburuEgoitza nagusia: Araba Etorbidea 5, atzea, Tolosa. Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18Leitza. Herriko plaza, 1. 687 410 118 E-posta: [email protected]: www.tolosaldekohitza.info

Zuzendariordea: Iñigo Terradillos. Kudeatzailea: Maider Garaikoetxea.Publizitatea: 661 678 818 [email protected]: 687 410 082-687 410 033. [email protected]: 687 410 022. villabona-aiztondo @tolosaldekohitza.info.Anoetaldea: 687 410 022. anoetaldea @tolosaldekohitza.info.Ibarraldea: 687 410 032. ibarraldea @tolosaldekohitza.info. Alegialdea: 687 410 034. alegialdea @tolosaldekohitza.info. Leitzaldea: 687 410 118. leitzaldea @tolosaldekohitza.info.

‘Hitza’ diruz laguntzen duten erakundeak. Udalak: Aduna, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Areso, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu, Leitza, Tolosa, Villabona, Zizurkil

Hitza-ko bezeroen arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko, harpidedun egiteko): 902 82 02 01

Tolosa Herria HedabideakS.L.ko kideak:

GipuzkoakoForuAldundia

Hitza-k BaiEuskarari

eta Tolosaldeko etaLeitzaldeko beste 77 eragile

Natura protagonista

ZARAUTZ ] Donostiatik ere baditugu parte-hartzaileak: Elizabetek haukontatu digu: «Ez degu urrutira joan behar argazki politak ateratzeko…

Euskal Herriko edozein txokotan lor daitezke argazki politak… Zarautzenaste santuko asteazkenan aterata dago… Arratsalde gau parte itzela eginzuen…..benetan Zarautzeko malekoitik Getari bidean paseatzeko egun

aparta». ELIXABETE ARRATIBEL (DONOSTIA)

KANTABRIA ]Alegiatik beste argazki bat bidali digute, oraingoan Alaznekbidalia: «Argazkia Collados del Ason Parke Naturalean ateratakoa da.

Parke hau Kantabriaren hego-ekialdean dago kokatuta, Bizkaiatik gertu,eta kareharriak eta glaziar-egiturek paisaia berezi eta polita osatzen dute.

Argazkia Ason ibaiaren jaiotzari dagokio. Eguraldiak ez zigun lagundu,baina abantaila izan zen alde batetik, berez ur-jauzi ikusgarria denari, hai-

zeak indar handiagoa ematen baitzion». ALAZNE CASIS (ALEGIA)

LANDAK ]Haritz Landatan ibili zen Aste Santuan: «Argazki hau bidaltzendizuet. Landatan ateratakoa da, bertan pasa ditut egun batzuk. Eguraldi

txarra egin zuen egun honetan». HARITZ DOYARZABAL GALARZA

Urte askoan!Oier Apezetxea Muñagorri

(Tolosa). Gaur 6 urte. Zorionaktxapeldun, etxeko guztien partetik. Urte askoan!

Eider. Bihar 28 urte. Muxu bat.Segi horrela! Etxekoak. Ongi etorri

Jabi! Preso eta iheslariak etxera!

AAgurrak