Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. vehiculos... · betetzeko %85eko gaitasuna)....

14
Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailen- duko da.

Transcript of Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. vehiculos... · betetzeko %85eko gaitasuna)....

Page 1: Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. vehiculos... · betetzeko %85eko gaitasuna). Gordailu zilindrikoak gaitasun handiagoa dute; izan ere, 100 litroraino gorde dezakete.

Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz.Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailen-duko da.

Page 2: Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. vehiculos... · betetzeko %85eko gaitasuna). Gordailu zilindrikoak gaitasun handiagoa dute; izan ere, 100 litroraino gorde dezakete.

1.ZER DA AutoGasa?

Petrolio-gas likuatuaren (PGL) nahasketa da eta automobilgintzan erregai bezala erabiltzen da. PGL erabiliz isurpen kutsagarri maila oso txikiak lortzen dira. PGL butanoaren (C4H10) eta Propanoaren (C3H8) nahasketa erregai bezala erabiltzeko Europarako baldintzak UNE EN 589 arauan daude zehaztuta .

AutoGasa petrolioaren finketa bezala edo gas naturalaren hobietatik ateratzen da. PGLaren %60 baino gehiago gas naturalaren hobietatik dator zuzenean (bereziki Ipar Itsasotik), eta gainontzekoa findegietako petrolioaren distilazio zatitutik dator.

AutoGasa gas-egoeran izaten da normalean, giro-tenperaturan eta presio atmosferikoan. Likidoa lortzeko, alegia, hornitzen den egoeran jartzeko, AutoGasa nahiko presio baxuan jarri behar da, hau da, 4 eta 8 atmosferen artean. AutoGasaren dentsitatea egoera likidoan eta 15ºC-tan 0.564 Kg. /l-koa da.

ek AutoGasa ontziratu gabe merkaturatzen du. Bezeroak bere lursailean PGL hornitzeko puntua izan behar du. Biltegiratze gordailua, ponpa eta hornitzeko zutabea izan behar ditu ibilgailuak elikatzeko.

Bilketa gordailua presiopeko eta likido egoerako PGLa barruan edukitzeko eginda dagoen altzairuzko ontzi bat da. Gordailuak zerupean zein lurpean jarri ahal izango dira, erabilgarri dagoen lurraren arabera eta Bezeroaren beharren arabera, edonola ere dagokion Araudiak ezartzen dituen adostutako segurtasun distantziak gordeta.

Ibilgailua betetzeko, PGLa biltze gordailutik bonbatzen da eta egoera likidoan hornitzen, hornigailua erabiliz, ibilgailuan bertan itsatsitako gordailura.

Hornitze prozedura gasolina hornitzeko erabiltzen denaren oso antzekoa da. Ibilgailuaren alboan jarritako balbulari PGL hornigailuaren tutu malguaren bokerela konektatzen zaio, giltzadura bizkorraren eta erabat estankoaren sistemaren bidez.

Ibilgailuan sartu eta gero, egoera likidoan dagoen PGLa gordailutik ateratzen da, eta motorrera heldu baino lehen, erreduktore-langargailutik igarotzen da. Hor, PGLa egoera likidotik gas-egoerara igarotzen da, eta horrela, injektoreen bidez motorraren zilindroen xurgatze-biltzaile bakoitzean sartzen da errekuntzarako.

Page 3: Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. vehiculos... · betetzeko %85eko gaitasuna). Gordailu zilindrikoak gaitasun handiagoa dute; izan ere, 100 litroraino gorde dezakete.

2.ZELAN ERABIL DEZAKET AutoGasa ?

AutoGasa munduan gehien erabiltzen den erregai alternatiboa da, eta egun, publiko handian berehala eta modu eraginkorrean ezartzeko benetako aukera duen bakarra da.

Europan ia 4 milioi ibilgailu elikatzen dira AutoGasarekin, baita Europako 25 hirietako 1.400 hiri-bus baino gehiago ere.

Gure inguruko herrialde gehienak AutoGasa erabiltzen dute hiriguneetako airearen kalitatea modu bizkorrean eta eraginkorrean hobetzeko. Urte gutxitan garapen bizkorra izaten du, eta ondorioz, guztizko isurpenei dagokienez emaitza izugarri onak izaten ditu.

Automobilgintzarako PGLaren munduko merkatua hirurogeita hamarreko hamarkadan hasi zen garatzen, ekonomia, energia-dibertsifikatze eta ingurumen arrazoiak zirela eta. Ordutik, merkatua mundu osoan izugarri hasi da -ondoren adierazten diren zifrak horren adierazgarri dira-. Ondorioz, AutoGas munduko gasolinen eta gasolioen erregai alternatibo garatuena bezala berretsi da teknologikoki zein komertzialki, baita munduan gehien ezarri dena ere.

Espainian, arrazoi fiskalak direla medio, autotaxi ibilgailuetan erabiltzeko garatu zen soilik. 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, produktu horri ezartzen zaion fiskalitate berriari esker, produktu hori baldintza lehiakorretan saldu daiteke edozer ibilgailu motarentzat. Hortaz, azkenik, AutoGasaren Espainiako merkatua Europako beste herrialdeetako merkatuen antzera garatu daiteke.

AUTOGASA ERABILTZEN DUEN IBILGAILUAREN TRANSFORMAZIOA.

AutoGasa ibilgailuetan erabiltzeko, eztanda-motorra duten ibilgailuetan, alegia, txinparta bidez martxan jartzen direnetan, edo gasolinadun ibilgailuetan eta inoiz ere ez dieseldunetan, transformazio txikia egin behar da. Aldagailurik gabeko ibilgailuen funtzionamendua mantentzen duen ekipamendua ezartzen zaio, eta instalatzea erraza eta merkea da. AutoGasa erabiltzeko behar den ekipamendua ibilgailuaren berezko ekipamenduari gehitzen zaio, aldaketarik gabe. Hortaz, ibilgailua “bi-fuel” bilakatzen da, eta erabiltzaileak berdin erabil dezake gasolina zein AutoGasa erregai bezala.

MOTOR GLP S.A.U. www.Motorglp.com Espainiako PGL ekipamenduen fabrikatzaile bakarra da. Merkatu nazionalaren %75 inguru merkaturatzen du, eta Espainia osoan ditu ordezkariak, alegia, 100 lantegi baino gehiago ditu herrialde osoan.

AutoGas ekipamendua (gordailua, langargailua, tutuen sarea, injekziorako gailua eta kontrolerako unitate elektronikoa) gasolinadun ibilgailuan instalatzeko ekipamenduaren fabrikatzaileak baimendutako lantegian egin behar da, eta garrantzi orokortuaren Erreformak babestu behar du, dagokion baimenarekin.

Fabrikatzaile horrek “Garrantzi Orokortuaren Erreforma” dauka ekipamenduak ondoko ibilgailuetan muntatzeko: CHEVROLET-DAEWOO, OPEL eta VOLKSWAGEN TALDEA (SEAT, AUDI, SKODA eta VOLKSWAGEN). Horri esker PGL motorraren ekipamendua familia horri dagokion edozer ibilgailutan instalatu daiteke, kostu ekonomiko txikiarekin, eta IATren aurrean aurkeztu beharreko dokumentazioan proiektua egin behar gabe.

Page 4: Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. vehiculos... · betetzeko %85eko gaitasuna). Gordailu zilindrikoak gaitasun handiagoa dute; izan ere, 100 litroraino gorde dezakete.

Gordailu torikoa

Gas posizioaren kommutagailua Aginte panela

Langargailua

Betetzeko balbula

Elektrobalbula

Motorraren ur Injektatzeko zirkuitua gailua

Funtzionamendu printzipioa

Ibilgailuaren alboan kokatutako balbula gordailua betetzeko erabiltzen da. Erregaia egoera likidoan PGL gordailuetan pilatzen da, eta hortik, presioaren lurrungailu-erregulatzailera eramaten da egoera likidoan. Lurrungailu-erregulatzailearen sarreran PGL erako balbula elektromagnetikoa dago instalatua, eta azken hori aginte taulan kokatutako kommutagailura konektatua dago.

Biltegia ordezko gurpilaren eremuan kokatu daiteke maletategiari espaziorik ez kentzeko. Horiek dira torikoak, batezbeste 57 litro zamatzeko gaitasuna daukate, eta horrek 540 km inguruko autonomia ematen dio (batezbesteko kontsumoa 9 l/100 Km., eta gordailua betetzeko %85eko gaitasuna). Gordailu zilindrikoak gaitasun handiagoa dute; izan ere, 100 litroraino gorde dezakete.

Lurrungailu-erregulatzaileak barruan hainbat kamera ditu, eta hor hainbat funtzio egin daitezke ibilgailuaren motorrak xurgatzen duen AutoGasa erregulatzeko, lurruntzeko eta dosifikatzeko. PGL fase likidoan eta ia 3 eta 5 kg/ cm2 arteko presioarekin heltzen da lurrungailu-erregulatzailearen lehenengo ganberara. Lehen ganbera horretan presioa 420 g/cm2-raino murrizten da eta likidoa lurrundu egiten da. Hortaz, AutoGasa gas-egoeran bilakatzen da.

Likidoaren etengabeko lurrunketa lurrungailu-erregulatzailearen barrua bero mantenduz lortzen da. Horretarako, erradiadorearen ura aparatuaren barrutik iraganarazten da. Gas-fasean sartu eta gero, AutoGasa bigarren ganberara pasatzen da motorrak xurgatzen duenean. Eta hortik motorrera, onarpen biltzailean instalatutako nahasketa unitatearen bidez. Gainera, lurrungailu-erregulatzaileak gailu elektromagnetikoa ere badauka motorrak astiro funtzionatu dezan ibilgailua geldi dagoenean.

Nahasketa unitatea barreiatzaile batekin eta barreiatzeko euskarri batekin bereziki osatutako osagaia da. Injekziozko ibilgailuetan onarpen biltzaileetan instalatzen dira tximeleta balbula baino lehenago. Helburua motorraren errekuntza zuzenerako nahastu behar diren eta aire gas kopurua dosifikatzea da.

Page 5: Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. vehiculos... · betetzeko %85eko gaitasuna). Gordailu zilindrikoak gaitasun handiagoa dute; izan ere, 100 litroraino gorde dezakete.

Kommutagailua instalazioan sartzen den gailu elektrikoa da erabili beharreko erregai aldaketa egin ahal izateko. Bai gasolinatik AutoGasera aldatzeko, bai alderantziz. Kommutagailua aginte-mahaian ibilgailuaren gidatze postutik ikusgarria eta erabilterraza izateko moduan finkatu behar da. Automatikoa da, alegia, PGL posizioan egon arren ere, gasolinarekin jarriko da beti abian. Eta PGLra modu automatikoan aldatuko da kopuru zehatz bateko biraketekin.

Kommutagailuak pizte bulkaden bidez lan egiten du. Hortaz, kontaktua jarrita eta motorra geldirik badaukagu, gasaren elektrobalbula itxita egongo da. Ekipamenduak erregai bat edo bestea erabiltzen uzten du. Horretarako ibilgailuaren taulan jarritako etengailua kliskatu besterik ez da egin behar, motorra edozer abiaduran delarik ere gelditu behar izanik gabe.

Injektoreen emuladoreak injektoreei korrontea moztu behar die eta gasolina-gunera seinale emulatua bidali behar du.

Gordailu zilindrikoa Gordailu Torikoa Aginte-mahaia

Zamatzeko balbula Hornitzeko gailua Tutuak eta osagarriak

Langargailua Kommutagailua Injektatzeko gailua

Bifuel ibilgailuak

Page 6: Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. vehiculos... · betetzeko %85eko gaitasuna). Gordailu zilindrikoak gaitasun handiagoa dute; izan ere, 100 litroraino gorde dezakete.

3.AUKERATZEN JAKITEA:

AutoGasa ERABILTZEKO HAINBAT ARRAZOI

AutoGas ontzidi komertzialetan erabiltzeko, ibilgailu arinetan zein furgonetetan, teknologia erabat garatua erabiltzen da, gasolinadun edo dieseldun ibilgailuen prestazio eta fidagarritasun berdinak eman ahal izateko ibilgailuei. Gainera, ondoko abantaila teknikoak ere eskaintzen dituzte:

- Motorraren bizitza handiagoa. Zilindroetan aire erregarriekin nahasketa homogeneoa, kontrolatua eta ongi banatutakoa ezartzeak errekuntza garbiagoa eta osoagoa egiten uzten du. Motorra gutxiago higatzen da, eta ondorioz, kilometro gehiago egiten dira.

- Mantentze-lan merkeagoa. Gasolinadun ibilgailuaren mantentze-lanen kostuak, orokorrean, dieseldunarenak baino txikiagoak dira, matxura kopuru txikiagoa baitute.

- Olio aldaketaren kostua. Olioa aldatzeko denboraldiak luzeagoak dira olio lubrifikatzaileak zikintzen dituzten karbono-biltegirik ez baitago. Diesel ibilgailuaren olio aldaketa 8000 km bakoitzeko egiten da. AutoGasa erabiltzen duen ibilgailuak, aldiz, kilometro kopuru hori bikoiztu egiten du.

- Injektoreak eta balbulak doitzea. Kostua / maiztasun harremana merkeagoa da gasolinadun ibilgailuentzat diseldunentzat baino.

- Iragazki aldaketaren kostuak. Diesel ibilgailuetan iragazkiak ordezteko prezioak AutoGas gasolinadun ibilgailuetan baino garestiagoak dira, eta gainera, askoz gutxiago irauten dute. Diesel ibilgailuetan 15000Km bakoitzeko ordeztu behar dira; gasolinadun ibilgailuetan, aldiz, 75000km bakoitzeko.

- Autonomia. Depositua betetzen den bakoitzeko, gasolinarekin besteko ordu kopuru berdina lan egin du, alegia, GNC moduko beste erregai alternatiboek behar izaten duten beste ordu. Berhornikuntza erraza eta bizkorra ditu.

- Gidatzea leuna, isila eta bibraziorik gabekoa da.

- Esfortzu bat eskatzerakoan ia berehalako erantzuna ematen du. Potentzia handiagoa eta pare motor handiagoa zama partzialerako (ibilgailuak abian jartzea eta gelditzea), hori baita funtzionamendurako duen erregimen naturala.

Page 7: Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. vehiculos... · betetzeko %85eko gaitasuna). Gordailu zilindrikoak gaitasun handiagoa dute; izan ere, 100 litroraino gorde dezakete.

4.INGURUMENEKO BALDINTZAKASETZEKO

Klima-aldaketa: CO2 isurpenak gasolina ibilgailuenak baino %15 txikiagoak izan daitezke, PGLaren konposaketari esker. CO2 berotegi-efektuaren errudun nagusitzat hartzen da. Izan ere, berotegi-efektuak atmosferaren beroketa sortzen du.

Kyotoko Protokoloa betetzen laguntzen du.

Agian, ez dugu ulertzen isurpen kutsagarri horien dimentsioa, gasa ihes-hoditik kanporatzen baita. Isuritako CO2aren bolumena interpretatzeko modu bat honakoa izan daiteke: etxeko beste hondakinen beste izaten dela kontuan izatea (edukiontzian sartzen direnak). Ibilbide motz batean, adibidez, 100 km-tan, gidariak helmugara heltzerakoan 17kg CO2 aurkituko lituzke, hainbat poltsa betetzeko bestekoak.

Gasolinadun ibilgailu batek urtean 50.000 km egiten baldin baditu, PGLra bilakatuz, urtean atmosferara 1500 kg CO2 baino gehiago isurtzea saihestu dezakegu.

Kutsadura: Isurpen muga arautuak dituzten osagaiak hidrokarburoak (HC), karbono monoxidoa (CO), nitrogeno-oxidoak (nOx) eta partikulak (PM) dira. Europako araudi batek arautzen ditu balore muga horiek; araudi hori gero eta murriztaileago izaten da urtetik urtera.

Hirietako airearen kalitatea hobetzen laguntzen du.

g/km HC CO NOx PMGasolina 0,08 0,60 0,03 – 0,08 0,001

Diesel 0,06 0,50 0,30 – 0,50 0,040

Diesel + FP 0,01 0,01 0,30 – 0,50 0,002

GNC 0,15 0,30 0,03 – 0,06 < 0,001

Metanol M85 0,05 0,60 0,05 – 0,08 < 0,001

Etanol E85 0,08 0,60 0,05 – 0,08 < 0,001

Autogas 0,05 0,30 0,03 – 0,06 < 0,001

AutoGasak nitrogeno-oxidoen isurpenak %90 murrizten ditu, eta partikulak %97, dieselak ez bezala (%50 diesel ibilgailuek partikulen iragazkia baldin badute); eta gasolinadun ibilgailuei dagokienez, AutoGasak CO isurpenak %50 murrizten ditu eta HC isurpenak %37.

AutoGasa beste erregai alternatiboekin alderatuz gero, metanola eta etanola erabili ordez PGLa erabiliz gero gasolinadun ibilgailuei dagokien antzeko isurpenen murrizketak izan daitezkeela ikus dezakegu.

- Airearen Kalitatearen Arteztarauak betetzen laguntzen du.

- Ozono troposferiko gutxiago sortzen laguntzen du (atmosfera geruza hurbilena).Hainbat eragin sor ditzake esposizioaren kontzentrazioaren eta iraupenaren arabera: estula, faringearen narritadurak, narritadurak lepoan eta begietan, arnasa hartzeko zailtasunak (eztarri lehorra), lan errendimendua murriztea, birikien funtzioak okerrera egitea, ondoez orokorreko sintomak: nekea, buruko mina, goibeltasuna...

- Arnas aparatuaren gaixotasunen osasun kostuak murrizten ditu.

Page 8: Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. vehiculos... · betetzeko %85eko gaitasuna). Gordailu zilindrikoak gaitasun handiagoa dute; izan ere, 100 litroraino gorde dezakete.

Arautu gabeko isurpen kutsagarriak: AutoGasa duten ibilgailuen kutsagarri kantzerigenoen isurpenak oso txikiak dira beste hainbat erregaien isurpenekin alderatuz. Gutxi barru Europako araudian gai kutsagarrien isurpenen jarioan murrizketa garrantzitsuak sartuko dira, esaterako, aldehidoak eta konposatu aromatikoak, osasunean eragin kaltegarriak baitituzte (osagai kantzerigenoak dira).

mg/km VOC Formaldehido Azetaldehido 1,3 Butaldieno Bentzenoa

Gasolina 50 0,62 0,24 0,31 3,70Diesel 50 0,64 0,26 0,34 2,53CNG 20 1,24 0,09 0,006 0,04metanola 42 3,80 0,09 0,04 0,48Etanola 42 2,20 5,37 0,06 0,48Autogas 40 0,47 0,14 0,03 0,16

Usainak eta zarata: Sumagarriak diren zarata mailak %50 arteko gutxitzea izan dezakete.

- Erregai isurketari lotutako ingurumen arriskuak deuseztatzen ditu.

- Usainak, azelerazio-keak eta motorraren bibrazioak gutxiengo mailetara murrizten ditu.

Page 9: Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. vehiculos... · betetzeko %85eko gaitasuna). Gordailu zilindrikoak gaitasun handiagoa dute; izan ere, 100 litroraino gorde dezakete.

5.ZAINDU EZAZU INGURUMENA… ETA POLTSIKOA!

AutoGasa erregai bezala erabiliz, erabiltzaileak aurrezten hasi daitezke AutoGasa erabiltzen hasten diren une beretik.

Autogasak dena egiten du gutxiagoren truke.

Ekipamenduen kostua, hornikuntzaren eta mantentze-lanen instalazioa... Eskatu iezaguzu ikerketa pertsonalizatua eta energia-kostuak nola murriztu adieraziko dizugu.

Ibilgailuaren kostua:

Gasolinadun ibilgailuaren modeloa askoz ere merkeagoa da beti ere diesel modelo baliokidea baino. Erosketan aurrezten denak soberan orekatzen du AutoGasera bilakatzeak dakarren kostua.

Erregaiaren kostua:

AutoGasaren prezioa erregai tradizionalena baino askoz ere txikiagoa da, eta joerak AutoGasa erabiltzen duten ibilgailuen aldeko diferentziala handiagoa dela adierazten du, gasolinadun eta dieseldun ibilgailuekin alderatuz. Izan ere, kontuan izan behar da lehengaien eta Europako arteztarauen eboluzioa energia produktuen fiskaltasunaren inguruan.

Hornikuntza instalazioaren kostua:

AutoGasa soltean hornitzeko guneak ez dakar hasierako kostu gehigarririk. ek ekipamenduak ematen ditu eta muntaiaren eta legalizazioaren ardura hartzen du.

Mantentze-lanen kostuak:

AutoGasaren garbitasun eta homogeneotasun handiari esker errekuntza garbia eta osoa izaten da. Horrek zuzenean motorrari eragiten dio, eta ondorioz, motorra gutxiago higatzen da. Mantentze lanak merkeagoak dira matxura kopuru gutxiago sortzen duelako eta olioa

Page 10: Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. vehiculos... · betetzeko %85eko gaitasuna). Gordailu zilindrikoak gaitasun handiagoa dute; izan ere, 100 litroraino gorde dezakete.

HO

RN

IGA

ILU

AR

EN

ITZ

ULE

RA

1”

P

ON

PAR

EN

ITZ

ULE

RA 1

6. REPSOL GAS-en ESKAINTZA KOMERTZIALA

Hauek dira zure eskura jartzen diren eskaintzaren ezaugarri nagusienak ibilgailu komertzialen flotek soltean saltzen den AutoGasarekin funtzionatu dezaten:

• ek bere kontura ondokoa hornitzen du:

1.- Unitate autonomoak: PGL gordailuarekin osatutako SKIDa. Gordailu horrek 4.880tik 13.000 litroraino hornitzeko unitatea dauka (bolumetrikoa edo ez). Ekipamendu horren instalazioak industriaren aldez aurreko baimena behar du (erregelamendu tekniko berria onartu arte). Era berean, instalazio horrek gaitasun horren araberako kontsumoak ere behar ditu.

Ondoko aukera ere hautatu daiteke:

2- Instalazio konbentzionala. (Betetze gune erraza, gasolina hornitzeko guneak dituen elementu berdinekin):

- PGL biltegiratzeko gordailua- Elektrobonba.- Hornitzeko zutabea.

Hildako gizonaren sakagailua(bonba kliskatzen du)

Iragazkia

Larrialdieta-rako geltokia

XURGAPENA 2”

Antiretorno

BULKATZEA 1 ¼” Anodo galbanikoa

Page 11: Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. vehiculos... · betetzeko %85eko gaitasuna). Gordailu zilindrikoak gaitasun handiagoa dute; izan ere, 100 litroraino gorde dezakete.

• ek bere bezeroa aholkatzen du egin beharreko lana egiteko enpresa instalatzaile egokiena hautatzeko. Horretarako REPSOL GASen enpresa kolaboratzaileen zerbitzuak eskainiko dizkio; enpresa horiek behar den bezala ziurtatuta daude eta kaudimen eta kalitate ezagunak dituzte.

• ek 1500 euroko (gehi IVA) kopurua zuzenduko du hornikuntza Skid proiektua gauzatzeko sortzen diren gastuei aurre egiten laguntzeko (proiektu horrek ez du muntaiarik behar). Instalazio konbentzionalaren kasuan instalazioaren muntaiarako laguntza eman daiteke.

• ek, instalazioa abian jartzen den une beretik, ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu:

- REPSOL GASen ondasun diren instalazio elementuen kontserbazioa eta mantentze lana, baita araudiaren araberako aldizkako ikuskapenak eta berrikusteak.

- Gordailuaren berzigilatzea.

- Etengabeko laguntza teknikorako zerbitzua (24 ordu).

- Aholkularitza teknikoa.

• ek PGLaren nazioarteko prezioen arabera kalkulatutako salmenta prezioarekin (REPSOL GAS Flotas-PRGF prezioa) hornitzen du PGLa, eta instalazioan urtean kontsumitu den gasaren araberako deskontuak ezartzen ditu.

Gutxienez euro bateko aurrezpena orduko.

Hirugarren urtetik aurrera, gutxienez 20 tonako kontsumoa eskatzen da urteko (35.000 litro).

• ek ekipamenduak uzteagatik eta mantentze lanetan, kontserbazioan eta laguntza teknikoan emandako zerbitzuengatik hilean 25 euroko kuota kobratzen dizkio bezeroari. Kuota horren zenbatekoa aldatu egin daiteke muntatutako instalazioaren ezaugarrien arabera.

• ek gasdun ibilgailuak eraldatzeko instalazioa martxan jartzen laguntzen du. Horretarako, lehenengo ibilgailua %100ean eraldatzen du eta hurrengo ibilgailuen eraldatzeko kostuen gastuaren erdia hartzen du bere gain. (PGL ekipamenduaren muntaiaren eta instalazioaren kostua 1700 eurokoa da gutxi gorabehera)

• Eskaintza hori lurralde nazional osoan eskuragarri dauden 22 Gas-auto zerbitzuguneen sarea hornitzeko puntu bezala erabiltzen duten ontzidi komertzialentzat da. ek MOTORGLP (PGL) ekipamenduak dituzten ibilgailuen eraldaketa egiten lagunduko du erregaia lortzeko 700 euroko balioa duten txartelekin. Balio nominaleko 2 euroko bonuak. Erregaia erosteko ordaintzen diren 20 euro bakoitzeko bonua ematen denean aldatu daitezke.

GasaAutoa

Page 12: Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. vehiculos... · betetzeko %85eko gaitasuna). Gordailu zilindrikoak gaitasun handiagoa dute; izan ere, 100 litroraino gorde dezakete.

7.GASOLINADUN IBILGAILUAK BAINO SEGURTASUN GEHIAGO

Segurua al da PGL ibilgailua? Gasolinadun ibilgailua ez da autogasa duen ibilgailua baino seguruagoa. AutoGasa duen ibilgailuak, gainera, altzairuzko xafla lodidun gordailua dauka. Talka izanez gero, tanga apurtzeko edo zartatzeko arriskurik ez dago.

Bestalde, AutoGasa daraman tutuetako bat apurtuko balitz istripuren batean, tangak gehiegizko fluxurako balbulak ditu, eta horiek ihesa berehala moztuko lukete eta AutoGasa isurtzea saihestuko lukete.

Gas usaia nabarituko al dut ibilgailuaren barruan?

Ez. AutoGasak ihes egiteko toki bakarra ihes-hodia da.

PGL ibilgailu barruan erre al daiteke?

Bai, ez dago arriskurik. Izan ere, AutoGasak ez du ihesik egiten ibilgailuaren barruan.

Elikatze-balbula

Maila adierazgarria

Kutxa iragazgaitza Segurtasun balbula Betetzeko balbula

Page 13: Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. vehiculos... · betetzeko %85eko gaitasuna). Gordailu zilindrikoak gaitasun handiagoa dute; izan ere, 100 litroraino gorde dezakete.

Europako gainontzeko herrialdeetan, automobilgintzan gasaren kultura nahiko hedatua dagoen horietan, hainbat ontzidi komertzialek produktu horren aldeko apustua egiten dute. Izan ere, beste erregaien antzeko jazoera kopurua izaten du, aplikatu behar duen araudia zorrotza baita.

Segurtasunari dagokionez, produktua erabat segurua dela adieraz daiteke.

PGLdun ibilgailuen segurtasun eta ekipamendu osoa EBk onartutako eta Espainiak berretsitako Nazio Batuen CEPE/ONU 67R01 (Ekipamenduak) eta CEPE/ONU 115R araudiak erabat araututa dago. (CTE 3347/2002 ordena, BOE 03/01/03).

Hainbat gailu hartzen ditu kontuan edozer istripu gertatuz gero ziurtatzeko eta arrisku-egoerak gutxitzeko. Jarraian ikusten ditugu:

Betetzeko balbula gordailua berriz betetzeko erabiltzen da. Balbula horri PGLaren hornigailu-tutuaren bokerela konektatzen zaio erabat iragazgaitza den akoplamendu bizkorraren sistemaren bidez. Bi segurtasun sistema ditu: Itzultze-aurkako balbula bikoitza: AutoGasak ihes egitea saihesten du bokerelera konektatzen denean. Eta ahalik eta gehien betetzeko gailua: gordailuaren gaitasunaren %85 ez gainditzea bermatzen du betetzen den unean; izan ere, kopuru horretara heltzen den unean balbula automatikoki ixten da.

Kutxa iragazgaitzak gordailuaren gaineko bidaiari-leku txikia hermetikoki ixten du. Gordailuan balbulak eta mailaren adierazgarria daude instalatuta, maletategia edozer gas isurketa txikitik ere isolatzeko.

Elikatze-balbulak gehiegizko fluxuaren balbularekin osatutako segurtasun gailua dauka. Gailu horrek zera ziurtatzen du: kobrezko tutua apurtuz gero, edo, gordailuan duen akoplamendutik balbula errotik atera izanez gero, gordailuaren AutoGas irteera automatikoki ixten da.

Segurtasun balbulak gehiegizko presioa izatea saihesten du, presio horrek balbularen itxigailuan eragingo luke, eta hortaz, malgukiaren indarra menderatuko luke eta, une batez bada ere, AutoGasaren kopuru txikia irteten utziko luke. Kopuru txiki hori ez zen ibilgailuaren maletategian geratuko, aldiz, kutxa iragazgaitzetik irtengo luke kutxa horretan jartzen den purga-tutuaren bidez, ibilgailutik kanpora.

Balbula elektromagnetikoa langargailuaren sarreran dago instalatua, eta balbula horrek irekitzen dio bidea AutoGasari motorra martxan jartzen denean, eta motorra gelditzerakoan itxi egiten da. Ekipamendua prest dago maisu-esklabo lanak egiteko. Kommutagailua PGL posizioan egongo balitz, eta funtzionamendu arraroren bat antzemango balu, elektrobalbularen bobina deskonektatuko litzateke itxita gera dadin, eta motorrak gasolinarekin funtzionatzen jarraituko luke.

Inoiz isurketarik izanez gero erregaia antzematea erraza da, usaintsua baita.

Gas isurketak ez du putzurik sortzen, ez du ez lurzorurik ez akuiferorik kutsatzen, aldiz, oso erraz desagertzen da airean barna.

AutoGasak beste erregai alternatiboek baino askoz ere sukoitasun maila txikiagoa dauka. Izan ere, gasolina egoera likidoan biltegiratzen da, eta ondorioz, likidoa isurtzeko eta lurrunek ihes egiteko arriskua dago.

Page 14: Gidatze eraginkorra erregai azkarrena aukeratuz. vehiculos... · betetzeko %85eko gaitasuna). Gordailu zilindrikoak gaitasun handiagoa dute; izan ere, 100 litroraino gorde dezakete.

Bezeroaren Arretarako Zentroa